Upload
others
View
5
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 1
Naturaren Zientziak
HIGIENEA ETA OSASUNA
EGUNEROKO BIZITZAN
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 2
HIGIENEA ETA OSASUNA
EGUNEROKO BIZITZAN
NATURAREN ZIENTZIAK
Lehen Hezkuntza
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 3
Ikasgaia: Naturaren Zientziak
Gaia: Higienea eta osasuna
Maila: Lehen Hezkuntza
Saio kopurua: 9
Proposamenaren justifikazioa
Gure gizartearen bizi-maila handia da, bai teknologiaren ikuspegitik baita osasunaren ikuspegitik ere. Higieneari buruz asko dakigu. Nahiko ondo ezagutzen ditugu zein diren hartu beharreko neurriak, gaixotasun
infekziosoak kutsatzeko bideak edota, gaixotu ezkero, sendatzeko prozedura. Hala ere, urtero pertsona asko gaixotzen dira higiene-neurriak
ez hartzeagatik. Botikak ere, modu desegokian erabiltzen direnez, sendagileak eta ikerlariak oso arduratuta daude, adibidez, antibiotikoen erabilera okerragatik, eragina galtzen ari direlako.
Arazo-egoera
A. Testuingurua Eguneroko elkarbizitza giza garapenerako oso garrantzitsu da, ondokoen
laguntzak bizitza atseginagoa eta errazagoa egiten digu. Baina, neurri egokiak hartzen ez badira, gertutasunak gaixotasun infekziosoak konpartitzea ere eragin dezake. Gaixotasun bat dela edo beste dela,
ikastetxeetan urtero lan-uzte asko daude. Hori dela eta, irakasle eta ikasle askok eskola-orduak galtzen dituzte.
B. Arazoa Ikasturtea hasi zenetik, hainbat ikaskide gaixotu eta eskolara ez dira etorri.
Egun batean batek huts egiten badu, hurrengo egunetan beste batzuk ere huts egingo dute. Gripea dela, beherakoak direla edota katarroak direla
eskola-ordu asko galtzen dira. Zein dira gaixotasun horien sintomak? Nola kutsatzen dira? Galera hori
ekiditeko zein neurri har daitezke? Antibiotikoek dena sendatzen dute?
C. Xedea Higiene ohitura onek norberaren eta guztion osasunean duten garrantziaz kontzientziatzea eta antibiotikoen erabilera zuzena zein den ezagutzea.
Ataza
Kartel deigarri bat egitea, elkarbizitzak eraginda, ikastetxean harrapatzen diren gaixotasunen sintomak, kutsatze-bideak, horiek ekiditeko hartu behar
diren neurriak eta antibiotikoen erabilera zuzena zehaztuz.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 4
Unitatean, Oinarrizko Konpetentzia hauek lantzen dira:
A. Zeharkako konpetentziak:
• Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia:
5., 15., 16. jarduerak.
• Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia: 3., 20. eta 21.
jarduerak.
• Elkarbizitzarako konpetentzia: 1., 2. eta 23. jarduerak.
• Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia: 17. jarduera.
• Izaten ikasteko konpetentzia: 20. eta 21. jarduerak.
B. Konpetentzia espezifikoak:
• Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia: 14. eta 17.
jarduerak.
• Zientziarako konpetentzia: jarduera guztiak.
• Matematikarako konpetentzia: 10. jarduera.
Helburu didaktikoak
• Ahoz nahiz idatziz komunikatzen jakitea, eta, horretan, txukun,
modu autonomoan, sormenez eta eraginkortasunez aritzea.
• Taldean ikastea eta lan egitea, norberaren erantzukizunak onartuz
eta denen artean erdietsi beharrekoetan elkarlanean arituz, eta
pertsonen eta iritzien arteko aniztasunak dakarren aberastasuna
aintzat hartuz.
• Nork bere erabakiak hartu eta erantzukizunak onartzea.
• Ideiak eta konponbideak sortzea, eta errealitatea hobetzeko
proposamenak egitea, eta horretan, espiritu kritikoa izatea eta
solidaritatea eta gizarte erantzukizuna aintzat hartzea.
• Osasuna eta gaixotasuna bereiztea.
• Gaixotasun infekziosoak eta ez-infekziosoak bereiztea.
• Kutsatze-mekanismoak deskribatzea.
• Bakteriak, birusak, protozooak eta onddoak alderaztea.
• Legamien eragina hartziduran laborategian aztertzea.
• Gaixotasunen aurreko tratamendu-motak aipatzea.
• Gizarterako txertoek duten garrantzia justifikatzea.
• Antibiotikoen funtzioa eta erabilera egokiak azaltzea.
• Higiene-ohitura osasungarriak balioestea.
• Norberaren jokaerek ingurukoen osasunean duten garrantzia
justifikatzea.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 5
Edukiak
Osasuna eta gaixotasuna.
• Birusak, bakterioak, protozooak eta onddoak.
• Gaixotasunaren adierazleak.
• Gaixotasun infekziosoak eta ez-infekziosoak.
• Mikroorganismo onuragarriak.
Gorputzaren babesak:
• Defentsa-mekanismoak.
• Txertoak.
• Antibiotikoak.
Higiene-ohiturak:
• Eskuen higienea.
• Arnas bideetako higienea.
Jardueren sekuentzia
A. Hasierako fasea:
1. jarduera. Lan-taldea antolatzea.
2. jarduera. Lan-taldearen kontratua.
3. jarduera. Zer dakit honi buruz?
4. jarduera. Ikastetxeko komunak, zer egoeratan daude?
B. Garapen-fasea:
5. jarduera. Osasunerako Munduko Erakundea.
6. jarduera. Ohiko gaixotasunak.
7. jarduera. Gaixotasunen aurreko tratamenduak.
8. jarduera. Gaixotasun infekziosoak eta ez-infekziosoak.
9. jarduera. Mikroorganismo onak ere badaude!
10 jarduera. Ikertze-jarduera: ogiaren elaborazioa.
11. jarduera. Gorputzeko defentsak.
12. jarduera. Txertoak.
13. jarduera. Txertoak berrikusten.
14. jarduera. Antibiotikoak, zertarako?
15. jarduera. Noiz garbitu behar ditut eskuak?
16. jarduera. Doministikuaren eredu digitala.
C. Aplikazio-fasea:
17. jarduera. Ikastetxeko komunak hobetzeko eskaera.
18. jarduera. How to wash your hands?
19. jarduera. Doministikuaren simulazioa gelan.
20. jarduera. Ikasitakoaren komunikazioa. Azken ataza.
21. jarduera. Unitatean ikasitakoaren auto-ebaluazioa.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 6
22. jarduera. Talde-lanaren ebaluazioa.
D. Orokortze- eta transferentzia-fasea:
23. jarduera. Integrazio-egoera. Etxerako 10 higiene-arau.
24. jarduera. Etxekoei higieneaz egiteko inkesta.
Ebaluazioa
A. Adierazleak:
• Ikertutako elementuari buruzko informazio nahikoa, fidagarria eta zehatza lortzen du.
• Informazio argia eta zehatza aurkezten du.
• Era kooperatiboan lan ona egiten du taldearen barruan. • Atazaren plangintzan parte hartzen du, esleitutako lana onartzen du,
eta taldean hartutako erabakiekin bat etortzen da. • Ahozko azalpenetan eta idatzizko txostenetan argitasuna, ordena eta
zehaztasuna agertzen ditu.
• Laborategian segurtasunez eta metodo bati jarraituz lan egitea. • Osasuna eta gaixotasuna bereizten ditu.
• Badaki zein diren gaixotasun infekzioso eta ez-infekzioso ohikoenak. • Kutsatze-mekanismoak bereizten ditu. • Prebentzio-neurririk garrantzitsuenak adierazten ditu.
• Gaixotasunen tratamendu-motak bereizten ditu. • Txertoen garrantzia adierazten du.
• Antibiotikoen funtzioa eta erabilera egokiak azaltzen ditu. • Higiene-ohitura osasungarriak balioesten ditu. • Norberaren jokaerek ingurukoen osasunean duten garrantzia
balioesten du.
B. Tresnak:
● Hasierako ebaluazioa: 3. jarduera. ● Prozesuaren ebaluazioa: 13. jarduera.
● Amaierako ebaluazioa: 20. Eta 21. jarduerak.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 7
PROBLEMA-EGOERA
Ikasturtea hasi zenetik,
hainbat ikaskide gaixotu eta
eskolara ez dira eskolara
etorri. Egun batean batek huts
egiten badu, hurrengo
egunetan beste batzuk ere
huts egiten dute. Gripea dela,
beherakoak direla edota
katarroak direla eskola-ordu
asko galtzen dira.
Zein dira gaixotasun horien sintomak? Nola kutsatzen dira? Galera hori
ekiditeko zein neurri har daitezke? Antibiotikoek dena sendatzen dute?
Ataza. Arazo-egoera honetan, planteatuko ditugun galderei erantzuteaz
gainera, honako hau egin beharko duzu. Talde-lanean, kartel deigarri bat
egingo duzue; elkarbizitzak eraginda, ikastetxean harrapatzen diren
gaixotasunen sintomak, kutsatze bideak, horiek ekiditeko hartu behar diren
neurriak eta antibiotikoen erabilera zuzena zehazten dituena.
1. jarduera. Lan-taldearen antolaketa
Lantaldeak antolatu eta osatzeko orduan alderdi hauek erabaki behar
dituzue: • Arduradunen izendapena: koordinatzailea, idazkariak.
• Arduren eta lanen banaketa. • Ikusteko edota irakurtzeko arazoak dituzten taldekideak laguntzeko
erak: ozenki irakurtzea, irakurritakoaren laburpena…
• Lanaren helburuaren definizioa, zer lan egin behar diren eta lan-metodoa.
• Lantaldearen barruko eta lantaldeen arteko arauak: parte-hartzea, koordinazioa, giroa, eta abarrak.
• Nola hartu erabakiak.
• Denboraren kudeaketa (konpromisoak, epeak eta abarrak). • Behar diren espazioak eta materialak.
• Nola ebaluatu zuen lana, taldearena eta talde barruan zuek egindakoa.
• ... beharrezko deritzezuen bestelako alderdiak.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 8
2. jarduera. Lan-taldearen kontratua
Gure lantaldeko kideok datozen 3 asteetan elkarrekin lan egitea erabaki dugu gure ikastetxeko komunetako egoerari buruzko
ikerketa egiteko, eta konpromiso hauek hartzen ditugu: – Astean behin edo bitan elkartzea, elkarrekin lan
egiteko. – Taldearen barruan arduraz lan egitea.
– Lana egiteko elkarri laguntzea.
– Taldearen barruan atazak zuzen banatzea.
– Lanak taldean egiteko erabakitako prozedurari
jarraitzea. – Lanean behin gutxienez haren erritmoa eta bilakaera
egiaztatzea. – Lan zorrotza eta kalitatekoa aurkeztea.
– Lana dagokion egunean aurkeztea.
Irakasleak konpromisoa hartzen du ikasleek eskatutako informazioa guztia emateko eta sortzen zaizkien zalantza eta
behar guztiekin laguntzeko. Ikasleen sinadurak Irakaslearen sinadura
Data.-
3. jarduera: Zer dakit honi buruz?
Jarraian, unitate honetan zehar agertuko diren kontzeptuei buruzko adierazpenak daude. Irakur itzazu adierazpenak eta esan ea egiazkoak ala
gezurrezkoak diren. Ondoren, elkartu taldekideekin eta bilatu adostasunak.
Adierazpena
Egia Gezurra
Bakteria guztiak kaltegarriak dira eta gaixotasunak sortzen dituzte.
Mikrobio kaltegarriak itxura oneko janarian ere egon daitezke.
Eskolan eskuak garbitu behar ditugu jangelara joan baino lehen.
Doministikua egitean, besteak ez kutsatzeko, nahikoa da eskua sudurra eta ahoa estaltzea.
Txertoak erabil daitezke gaixotasun biriko eta bakterio-gaixotasunen aurka.
Antibiotikoak oso baliagarriak dira bakterioek eta birusek sortutako gaixotasunen aurka.
Medikuak antibiotikoak hartzea agintzen didanean, bakarrik hartu behar ditut ondo sentitzen naizen arte.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 9
4. jarduera. Ikastetxeko komunak, zer egoeratan daude?
Zure ikastetxean komunak daude solairu
guztietan, aldageletan edota jangela ondoan.
Hori oso garrantzitsua da, egunean zehar
askotan haien beharra izaten dugulako.
1/ Zure ustez, zer atal eta zer garbitze-produktu
edota lehorgailu izan behar dira komun batean?
2/ Talde-lanean, ikastetxeko komunak aztertuko
dituzue. Talde bakoitzak toki bateko komunaren egoera aztertuko du.
Informazioa jasotzeko, taula bat prestatu beharko duzue (adibide moduan
bat jarri dizuegu) hauek zehaztuz: kokapena, atalak, papera, xaboia, …
Oharra: egoera adierazteko, gelakideen artean egoerak nola baloratu
adostu beharko duzue (adb: bikain, oso ondo, …)
Kokapena Konketak Komun-
ontzia
Esku-
papera
Komuneko
papera
Xaboia ….
Patioa
1. solairua
2. solairua
Jangela
……….
3/ Informazioa jaso ondoren, talde guztien emaitzak bildu eta taula bakar
batean idatziko dituzue.
4/ Komunak erabiltzean, ikasleen jarrera ezagutzeko, talde bakoitzak
dagokien komuna egunean zehar hiru aldiz aztertuko du, goizean,
eguerdian eta azkeneko orduan.
5/ Talde handian, ondorioak aterako dituzue eta komunak higienikoki
egokituak egoteko beharrizanen zerrenda prestatuko duzue.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 10
Ez da erraza osasuna eta gaixotasuna zer diren esatea, egunero erabiltzen ditugun kontzeptuak badira ere; elkarri lotuta daude, eta bata bestearen bidez definitu ohi dira. Horrela, laburki adierazita, gaixotasuna da
osasuna galtzea edo urritzea
5. jarduera. Osasunerako Munduko Erakundea (OME)
Nazio Batuen baitako erakundea da, osasunaren arazoez arduratzen
dena, 1946an sortua. Erakunde horren helburuak nazioartean osasun
baldintzak hobetzea eta eritasunen kontra borrokatzea dira.
http://www.who.int/en/
a/ Bila ezazue OME-k nola definitzen duen “osasuna”.
b/ kontsultatu webgunea eta bilatu informazioa ondokoak osatzeko:
• Zenbat herrialdek osatzen dute erakundea?
• Nork ordaintzen du?
• Zertaz arduratzen dira?
Orokorrean fase hauek bereiz daitezke gaixotasunaren garapenean: • Hasieran, gaixoak berak baino nabaritzen ez dituen sintomak azaltzen dira. Hauek subjektiboak dira, hau da, gaixoak bakarrik deskriba ditzake,
ezin dira ikusi. • Jarraian, gaixotasunaren berezko seinaleak azaltzen hasten dira. Hauek
ikusi, ukimenaz sumatu, entzun edota tresnenaren bidez neur daitezke. Gaixotasunaren bukaera ezberdina izaten da pertsonaren, eragilearen eta emandako tratamenduaren arabera. Gaixotasunak sendagarriak,
kronikoak eta hilgarriak izan daitezke.
6. jarduera. Ohiko gaixotasunak.
Hainbat gaixotasun ohikoak dira eta, ziur aski, zuk, zure
senideek edota zure lagunek noizbait sufritu egin dituzue.
Osatu ondoko taula gaixotasunen sintomak eta seinaleak
adieraziz.
Gaixotasuna Sintomak Seinaleak
Bronkitisa
Barizela
Gripea
Gastroenteritisa
Asma
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 11
7. jarduera. Gaixotasunen aurreko tratamenduak.
Hiru tratamendu mota bereiz ditzakegu: prebentiboa, sendagarria eta
sintomatikoa.
1/ Bila ezazu informazioa eta esan zertan ezberdintzen diren hiru
tratamendu horiek.
2/ Sailka itzazu tratamendu hauek, prebentiboak, sendagarriak edo
sintomatikoak diren kontuan hartuta:
– Tibia hautsi ondoren, hilabete batez eskaiola eramatea. – Buruko mina kentzeko analgesiko bat hartzea. – Faringitis batean eztarriko hantura jaisteko ibuprofenoa hartzea.
– Infekzio bati aurre egiteko antibiotikoak erabiltzea.
Gaixotasun infekziosoak begi-bistaz ikusten ez diren mikroorganismoek
sortzen dituzte gure gorputzean sartu eta ugaltzen hasten direnean. Mikroorganismo horiek patogeno izenaz ere ezagutzen dira. Askotan sinonimotzat jotzen badira ere, ez da gauza bera gaixotasun
kutsakorra eta infekziosoa. Mikroorganismoek eragindakoa da gaixotasun infekziosoa; gaixotasun kutsakorra, aldiz, pertsona gaixoak
pertsona osasuntsuari igorritakoa da. Litekeena da pertsona bat infektaturik egotea, baina gaixotasuna ez
garatzea. Indibiduo eramaile esaten zaio horri –gaixotasuna pairatzen ez badu ere, kutsatu egin dezake–.
8. jarduera. Gaixotasun infekziosoak eta ez-infekziosoak.
Ikasle-taldetan jarri eta idatzi koadernoan ezagutzen dituzuen gaixotasunen zerrenda bat. Bereizi bi gaixotasun-multzo: mikroorganismoen bidez sortzen
direnak eta mikroorganismorik gabe sortzen direnak. Zalantzan bazaudete, bilatu informazioa erabakitzeko.
Zure inguruan eta zure gorputz barnean milaka mikroorganismo daude,
batzuk zuri laguntzeko prest eta beste batzuk zuri erasotzeko zain. Mikroorganismo izenez ezagutzen ditugu begi-bistaz ikusten ez diren izakiak. Zientzialariek hainbat tresna erabiltzen dituzte haien irudia handitu
eta aztertzeko. Lurrazalaren gaineko ia edozein tokitan aurki daitezke. Hainbat mota bereizten ditugu: protozooak, onddoak, bakterioak eta
birusak.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 12
Mikroorganismo guztiak ez dira kaltegarriak. Badaude mikroorganismo onuragarriak, gizakiok hainbat produktu ekoizteko erabiliak, hala nola, ogia egiteko legamiak (onddo zelulabakarrak dira) edota jogurta egiteko
bakterioak.
9. jarduera: Mikroorganismo onak ere badaude.
Bilatu informazioa honako mikroorganismo onuragarrien adibideak
emateko: bakterioak eta legamiak.
10. jarduera: Ikertze-jarduera, ogiaren elaborazioa.
Legamia, ogia ekoizteko erabiltzen den mikroorganismoa da. Azukrez elikatzen da
eta gas karbonikoa (CO2) askatzen du. Esperimentu honen bidez aztertuko duzu
tenperaturaren eragina orearen igotze-prozesuan.
Aurreikuspena:
Zure ustez, zer gertatuko zaio “irina eta ura” nahasketari legamia jarri eta
berotzean?
Lanerako materiala:
250 ml-ko hauspe-ontzia, 100 ml-ko probeta, 50 ml-ko probeta,
koilaratxoa, balantza, kronometroa, bainu termostatikoak (20º,
30º, 37ºC), legamia-ura nahasketa, azukrea, irina.
Prozedura:
Osatu hiru talde. Talde bakoitzak esperientzia tenperatura
ezberdin batean egingo du. Denon artean, probeta kontrol bat
prestatuko duzue.
1. Pisatu 25 g irina hauspe -ontzi batean eta gehitu azukre
pixka bat.
2. Bota 30 ml legamia-ura nahasketa 50 ml-ko probetan. Gehitu hori
irina eta azukrea dituen prezipitazio-ontzian. Eragin koilaratxoaz ore
leuna geratu arte.
3. Bota orea 100 ml-ko probeta batean. Hau kontu handiz egin behar da
oreak, erortzean, probetaren paretak ukitu ez ditzan.
4. Idatzi zure koadernoan oreak betetzen duen bolumena. Jarri probeta bainu
termostatiko batean eta idatzi tenperatura. Jarri kronometroa martxan eta idatzi
bolumena bi minuturo ordu erdi batean zehar.
5. Jasotako datuak erabiliz, marraztu denboran zehar orearen
handitzea adierazten duen grafiko bat. Grafiko berean marraztu
zure gelakideek beste tenperaturetako bainu termostatikoetan
lortu dituzten emaitzak.
6. Egin txosten bat zure koadernoan egindakoa azalduz. Jardueran zehar argazkiak
egin ditzakezu azalpenak laguntzeko.
Ondorioak ateratzea:
Zure aurreikuspena bete al da?
Zabaltzeko aukera:
Azukrearen eta legamiaren kantitateak aldatuz, ikasle-talde bakoitzak esperimentu
ezberdinak egin ditzakete. Ondoren guztien emaitzak batera jarri eta ondorioak
atera ditzakete.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 13
Mikroorganismoz inguratuak bizi garenez, gure gorputza egokitu behar izan da eta hainbat defentsa-mekanismo garatu behar izan ditu. Orokorrean, bi defentsa-maila bereiz daitezke.
1. defentsa-maila osatzen dute gorputz-kanpoko babesek, hau da, azala, begiak eta arnas bideak.
2. defentsa-maila globulu zuriek osatzen dute.
11. jarduera. Gorputzeko babesak. Zure ustez, nola babesten gaituzte mikroorganismoetatik kanpoko babesek? Azala: ………………..
Begiak: ………… Arnas-bideak: ……….
Eta, barneko babesaz, zein zelula arduratzen dira? …………
Gure immunologia-sistemari txertoen bidez ere lagun diezaiokegu. Txertoak infekzioei aurrea hartzeko erabiltzen dira, ez horiek tratatzeko. Txerto bat prestatzeko, gaixoarazten gaituzten
mikrobioen bertsio ahulak edo ez-aktiboak erabiltzen dira. Txertoa gorputzean injektatzean, globulu zuriek antigorputz asko sortzen
dituzte, txertoaren mikroorganismoen antigenoak desaktibatzeko. Beste noizbait, antigeno berdinak gorputzean berriro sartzen badira, immunologia-sistemak azkar ezagutuko ditu eta azkar erantzungo du.
12. jarduera. Txertoak.
Jaio zinenetik hainbat txerto jaso dituzu, batzuk gogoratuko dituzu azkeneko urteetan ikastetxean edo anbulatorioan jarri dizkizutelako,
baina beste batzuk ahaztuta izango dituzu. Galdetu etxean zein txerto jaso dituzun eta noiz jaso zenituen eta apuntatu zure koadernoan.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 14
13. jarduera. Txertoak berrikusten.
Taulan txertoei buruzko hainbat baieztapen azaltzen dira. Irakurri eta esan
ea egiazkoak ala gezurrezkoak diren. Ondoren, beste taldekideekin
konparatu eta adostu denon artean erantzun egokiak.
Egia Gezurra
Txertoak erabiltzen dira bakarrik gaixotasun birikoen
aurka.
Txertoak erabil daitezke gaixotasun biriko eta
bakterio-gaixotasunen aurka.
14. jarduera. Antibiotikoak, zertarako?
Osakidetza da Euskadiko osasunaz arduratzen den erakunde publikoa. Irakur ezazu Osakidetzak ateratako informazio-kartela eta erantzun
galderei.
1/ Farmazietan
antibiotikoak ez dituzte mediku-errezetarik gabe
ematen. Zergatik?
2/ Gripeak edota
katarroak jota zaudenean,
medikuak zergatik ez ditu antibiotikorik agintzen?
3/ Pertsona batzuk antibiotikoa
hartzeari uzten diote ondo sentitzen diren momentuan? Egokia
al da hori egitea? Azaldu zure
erantzuna.
5/ Zein da antibiotikoak gaizki
erabiltzearen arriskua?
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 15
Eskuak etengabe erabiltzen ari gara objektu eta
substantzia ugari ukitzeko. Azalean milaka mikroorganismo daude; batzuk lagungarriak izan
daitezke, baina beste asko kaltegarri gerta daitezke gure organismoan sartzen badira. Argazkiak erakusten ditu garbitu gabeko esku
batean dauden mikroorganismoak. Eskuan dagoen bakterio batek edota onddo batek kultibo batean sortutako kolonia
adierazten du puntu bakoitzak.
15. jarduera. Noiz garbitu behar ditut eskuak?
Etxean eta eskolan askotan entzungo zenuen eskuak garbitu behar dituzula.
Baina, ba al dakizu eskuak noiz garbitu behar diren? Aztertu behiko taula
eta esan zein momentutan izaten den oso garrantzitsua eskuak garbitzea.
Ondoren, konpartitu gelakideekin eta bilatu adostasunak.
Egia Gezurra Jaten hasi baino lehen. Goizean, ikasgelan sartu baino lehen. Komunera joan ondoren. Jolas-garaian, kirola egiten hasi baino lehen. Animaliak laztandu ondoren. Eztulka edo doministikua egin ondoren. Gaixo bat bisitatzen egon ondoren. Sukaldean janaria prestatu baino lehen,
bitartean eta ondoren.
Katarroak eta gripeak oso ohiko gaixotasunak
dira. Birusek sortzen dituzte eta oso erraz pasatzen dira pertsona batetik bestera eztulka edota
doministikua egitean kanporatzen diren tantatxoetan. Gainera, gaixo dagoen norbait ukitzean edota gaixoak ukitako janaria hartzean ere
gaixotu zaitezke.
Doministikua da gure gorputzak arnas bideetan sartzen diren hautsa eta
mikrobio kaltegarriak kanporatzeko modua.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 16
16. jarduera. Doministikuaren eredu digitala.
Askotan, zientzialariek ordenagailu bidezko ereduak
egiten dituzte zuzenean ikusten ez diren gertaerak aztertzeko. Bilatu interneten bideo hau eta erantzun galderei. http://www.popsci.com/article/science/how-sneeze-particles-travel-inside-
airplane
1/ Eredua egiteko, zein eragile hartu behar izan dituzte kontuan?
2/ Hegazkin batean, zerk eragiten du “tantatxoak” zabaltzea?
3/ Zer egin du pertsona horrek “tantatxoak” ez zabaltzeko?
17. jarduera. Komunak hobetzeko eskaera.
Hasierako jardueran (4. Jarduera) ikastetxeko komunak aztertu dituzue. Zuen azterketaren emaitzek komunean
zerbait falta dela edo egoera txarrean dagoela adierazten badute, komunetan egon beharrekoa ez dagoela, eskaera bat idazki labur bat egin dezakezue ikastetxeko
zuzendaritza-taldeak jakin dezan.
Idatzian honakoak agertuko dira:
1. Igorleen helbidea (zuen kasuan, taldea). 2. Data.
3. Hartzailearen izena (zuzendaria) eta helbidea. 4. Hasierako agurra. 5. Sarrera-paragrafoa. Azal ezazue zergatik idazten ari zareten, eta eman
ezazue problemari buruz duzun iritzia. 6. Sendotu (oinarritu) ezazue zuen iritzia problemaren zergatiak eta
ondorioak azalduz. 7. Azken paragrafoan, azal ezazue zuen ustez zer gerta daitekeen. 8. Erabil ezazu estilo formala agur esateko.
9. Jar itzazue zuen izen-abizenak eta bidali zuzendariari e-mailez.
18. jarduera. How to wash your hands?
Egunean zehar eskuak askotan garbitzen dituzu. Eskuetatik ahalik eta
mikroorganismo gehien kentzeko, lasaitasunez garbitu behar dituzu.
Marrazkian ikus dezakezu zer prozedura gomendatzen duen Health World
Organization erakundeak. Ingelesez dago. Taldean, aztertu kartela eta ondo
prestatu, 1. mailako gela batean azaltzeko.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 17
19. jarduera. Doministikuaren simulazioa gelan.
Imajina ezazu zure gelakide batek esaten duela ez
dela ondo sentitzen eta doministikuka hasten dela. Haren doministikuaren eragina gainontzeko gelakideengan aztertuko duzue. Horretarako,
simulazio bat prestatuko duzue. Prozedura:
1. Zehaztu zein substantzia erabiliko duzuen
“tantatxoak” ordezkatzeko (adibidez, irina).
2. Erabaki “gaixo” dagoena non kokatuko den.
3. Doministikuaren eragina, nola neurtuko duzue?
4. Eman zure aurreikuspena: Noraino iritsiko da irina?
5. Egin froga eta atera ondorioak.
6. Errepikatu prozedura bera, baina orain, “gaixoak” ahoa estaliko du.
7. Eman zure aurreikuspena.
8. Egin froga eta atera ondorioak.
9. Komunikazioa. Adierazi laburki zein gomendio emango zenioke
“doministikua” egin behar duen norbaiti. Bilatu argazkiren bat zure azalpena
laguntzeko.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 18
20. jarduera. Ikasitakoaren komunikazioa. Azken ataza.
Unitatearen hasieran planteatu zaizun arazoari erantzuna emateko nahikoa
informazioa jaso duzu. Ikasitakoa erabiliz, prestatu kartel bat higienearen
aspektu garrantzitsuak azpimarratuz. Erabili esaldi motzak, marrazkiak eta
argazkiak.
21. jarduera. Unitatean ikusitakoaren auto-ebaluazioa.
Berreskuratu unitate honen 3., 13. eta 15. jarduerak eta, ikasitakoa
erabiliz, esan ea adierazpenak zuzenak ala okerrak diren. Zerbaitetan
hasierakoa aldatu baduzu, azaldu arrazoia.
22. jarduera. Talde-lanaren ebaluazioa.
Irakurri eta bete ezazu galdetegi hau. Ikasgelan taldeko lanak egiteko eta
zure lanaren jarraipena egiteko adostutako prozeduran oinarritzen da. Bai Ez Neurri batean
TALDEAREN LANA
Jardueraren zailtasunak eta irtenbideak partekatzen
ditut.
Aurreratuen dagoenak atzeratuen dagoenari
laguntzen diot lana egiten.
Elkarrekin eta gustura egiten dugu lan taldean.
Irakasleari galdetu aurretik taldekideei galdetzen
diet.
Arazoak banaka konpontzen dira, eta ondoren,
irtenbidea ikaskideekin batera egiaztatzen da.
Arazoak konpontzeko orduan, urrats guztiak
aztertzen dira irtenbidea lortu arte.
NIRE LANA TALDEAN Egokitutako lanaren zatia egiteko epeak betetzen
ditut.
Nire lana berrikusten eta aldatzen dut gainerako
taldekideek egindako oharren arabera.
Gainerako taldekideek nire lanari buruz egindako
oharrak onartzen ditut.
Gainerako taldekideek egindako lanari buruzko
iritzi onuragarriak ematen ditut.
Taldeari eta lanari dagokienez nire betebeharra
betetzen dut.
Ez dut elkarlanean aritzeko zailtasunik jartzen.
Higienea eta osasuna eguneroko bizitzan
Naturaren Zientziak. Lehen Hezkuntza 19
23. jarduera.
Etxerako 11 higiene-arau.
Aurretik landu duzun guztia, ikastetxean aplikatzeko
helburuarekin egin duzu. Orain, pentsa ezazu zure etxean aplikatu nahi duzula. Senideen artean elkarri kutsatzen dizkiozuen gaixotasunak ekiditea izango da
helburua.
Ataza: zure etxean aurkezteko eta guztiek errespetatzeko 10 arau prestatzea eta zure etxeko sukaldean jartzeko kartel bat diseinatzea.
24. jarduera. Etxekoei higieneaz egiteko inkesta.
Unitate honetan zehar higieneari buruz gauza asko ikasi dituzu. Baina, zure
etxekoek ba al dakite zuk bezainbeste?
Talde-lanean inkesta bat prestatuko duzue eta etxekoei pasako diezue. Ondoren, taldekide guztien emaitzak aztertuko dituzue ondorioak ateratzeko. Emaitzak grafiko batean adieraz ditzakezue (zutabe-grafikoa,
tarta-grafikoa ….). Adibide moduan, inkesta hau erabil dezakezue:
Adierazpena Egia Gezurra
Mikrobiologia
Bakteria guztiak kaltegarriak dira eta gaixotasunak sortzen
dituzte.
Mikrobio kaltegarriak itxura oneko janarian ere egon
daitezke.
Globulu zuriak dira mikroorganismo kaltegarrietatik
babesten gaituzten zelulak.
Gure gorputzean milaka bakterio ditugu.
Mikrobioen hedapena Etxean eskuak garbitu beharko genituzke jaten hasi baino
lehen.
Doministikua egitean, besteak ez kutsatzeko, nahikoa da
sudurra eta ahoa eskuz estaltzea.
Sukaldean, eskuak zikindu ondoren bakarrik garbitu behar
dira.
Nahikoa da eskuak ur beroaz garbitzea. Tratamendua Txertoak erabil daitezke gaixotasun birikoen eta bakterio-
gaixotasunen aurka.
Gaixo gaudenean, ondo sentitzen garen arte bakarrik
hartu behar dira antibiotikoak.
Antibiotikoek bakteriak eta birusak hiltzen dituzte. Txerto gehiegi jartzen zaizkie umeei; gainera, batzuk oso
arriskutsuak dira.