20
1 Denok gara anitzak, alde askodunak, eta guztiok bizi izan ditugu bizitzaldi desberdinak bakoitzaren izaeraren eta bizitzako zirkunstantzien arabera, nola animaliek lumaberritzen direnean lumaje zaharra kendu ohi duten eta berriaz geratu ohi diren; baina hori bai, ez hain erraz eta ez hain osoki. Ez hain erraz, Nemesio Etxanizen kasuan bezala, bizitzaldi horiek norberak aukeratuak baino gehiago besteek ezarriak izan zirenean, eta ez hain osoki, gure gogo-lumajeak azal gogorragokoak izan ohi direlako, nortasunari atxikiagoak, kentzen edo estaltzen zailagoak. Azkoitian jaio zen 1899ko abenduaren 19an, "erdi kalean" edo kale nagusian. Jaioterrian eta bere familiaren altzoan eman zituen lehenbiziko hamaika urteek itxuratu zuten Nemesio estrainekoz. Familian giro euskalduna jaso zuen, erlijiotsua, AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza BIZITZA GORABEHERATSUA Nemesio Etxaniz (1899-1982). integrista erakoa hortxe-hortxe, kontuan izanik aita bigarren alkate izan zuela behin baino gehiagotan Ramón Nocedal-en partidutik. Abarketa- lantegia zuten bizi ziren etxe azpian eta esan liteke, bere aldirako, ondo biziak zirela. Gurasoek bazituzten

Nemesio Etxaniz (PDF)

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Nemesio Etxaniz (PDF)

1

Denok gara anitzak, alde askodunak,eta guztiok bizi izan ditugu bizitzaldidesberdinak bakoitzaren izaeraren etabizitzako zirkunstantzien arabera, nolaanimaliek lumaberritzen direneanlumaje zaharra kendu ohi duten etaberriaz geratu ohi diren; baina hori bai,ez hain erraz eta ez hain osoki.

Ez hain erraz, Nemesio Etxanizenkasuan bezala, bizitzaldi horieknorberak aukeratuak baino gehiagobesteek ezarriak izan zirenean, eta ezhain osoki, gure gogo-lumajeak azalgogorragokoak izan ohi direlako,nortasunari atxikiagoak, kentzen edoestaltzen zailagoak.

Azkoitian jaio zen 1899koabenduaren 19an, "erdi kalean" edokale nagusian. Jaioterrian eta berefamiliaren altzoan eman zituenlehenbiziko hamaika urteek itxuratuzuten Nemesio estrainekoz. Familiangiro euskalduna jaso zuen, erlijiotsua,

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BIZITZA GORABEHERATSUA

Nemesio Etxaniz (1899-1982).

integrista erakoa hortxe-hortxe,kontuan izanik aita bigarren alkate izanzuela behin baino gehiagotan RamónNocedal-en partidutik. Abarketa-lantegia zuten bizi ziren etxe azpianeta esan liteke, bere aldirako, ondobiziak zirela. Gurasoek bazituzten

Page 2: Nemesio Etxaniz (PDF)

2

senideak moja eta fraile, eta aldehorretatik, seme-alabak Elizarenmagalera bideratzen emankorrak izanziren: hamar senideetarik bost emanzitzaizkion erlijio-bizitzari, Nemesio etabeste anaia bat apaiz, eta hiru arrebamoja.

Jaioterria, aldi hartan, beste euskalherri asko bezala, erlijiopean bizi zen,moral kristauaren arau estuetan, etaorain baino berezi-aire gehiagoz.Moral estuari dagokionez, ez daahaztu behar Azkoitia eta AzpeitiaLoiolako Santutegiaren eragin-eremuan daudela, eta orduan, bertakojesuitek itzal ikaragarria zutela. Berezi-

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Nemesio Etxanizen gurasoak.

Azkoitiko herria XX. mendearen hasieran.

-aireari doakiola, aski zehatz agertudizkigu Izotz-kandelak eleberrianorduko denborapasaarrakastatsuenak, orduko jendexelebreen xelebrekeriak, eta oro har,herrian nagusi ohi zen izua sexu-gorabeherekiko eta atzerapenagizarte-auzietan. Apaizak eta lantegi-nagusiak ziren jaun eta jabe herrian.Herritarrak, aldiz, behartsuak, xaloaketa umoretsuak.

Artean galtza motzak jazten zituelaaldegin bazuen ere herritik etafamiliagandik, familia-maitea eta herri-maitea izan zen hil artean, eta biakere gogoan iltzatuak izan zituen.

Azkoitiko Kale Nagusia XX. mendearen hasieran.Ezkerrean, buruan fardela daramanaren ondoko

etxean igaro zuen haurtzaroa.

Page 3: Nemesio Etxaniz (PDF)

3

COMILLAS-EN APAIZTU

Santanderreko ComillasekoUnibertsitate Pontifizioan sartu zenhamabi urtetan eta hamabi urtetako.Galtza motzak erantzi eta sotanajantzi. Guztiz bestelako girora aldatu.Jakina da gisa honetako erakundeosoetan, jan, lo, ikasi eta bizi tokiberean egin ohi diren tokietan, nolagertatzen den Ni-aren birmoldaketa.Isiltasun osoko gogo-jardunak,disziplina eta laztasun gogorrekobizimodua, mundu bekatuzkoaz erantzi eta santutasun-bidean aurreraegitearren ezarriak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Nahiz bere garaian hirurehun batikasleetarik herena euskalduna izan,gaztelania eta latina, latina etagaztelania ziren hango hizkuntzanagusiak; hizkuntzaz etenda, familiatiketenda eta herritik ere bai. Bazirenbanaka batzuk, kasu, Segurakardenala, apaizgaitegiko hamalauurteetan kanpora bat ere atera ezzirenak. Nemesio oporretan jaioterrirajoaten zen baina hala ere, garbi dagobeste Nemesio Etxaniz bat atera zelahandik, apaiztua bera eta bereeliztarrak zerura bideratzekoprestatua.

Aitzol. Ikaskide izan ziren Comillasen.Meza berria eman zueneko argazkia, seguru asko. Sotana eta sotanagainekoz beztiturik, eskuan

meza-liburua duela.

Eserita, gorbata eta trajeaz aita; Nemesio bera zutik,eskuinetik bigarren. Comillaseko apaizgaiak.Azkoitiarrak gehienak.

Page 4: Nemesio Etxaniz (PDF)

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

4

Elezahar honekinxe estreinatu

zen euskal letretan.

bat idatzi zuen 1923an, Argia-kargitara ziona, baina besterik ez. Denaden, euskal eta abertzaletasunarenhazia ereina zuen.

Delako hazi hau ez zen hilko,fruiturik umoenak gerraondoanemango zituen. Apaiz izaera ere ezzuen utziko, fede-zalantzen eta grinamundutiarren eztenak gorabehera,lagunen sekularizazioak eta Elizarenhierarkiak sortu nahigabeakgorabehera, eutsi egingo ziongaztetako urterik urdinenetanjantzitako sotana beltz luzeari.

Bere bizitzako bigarren aldi honetansortu zitzaion euskaltzaletasuna.Ikaskide zaharragoko batek esan zionnola Asteteren dotrinako euskara osokaskarra zen. Batez ere, jaioterri etaapaizgaitegiko hizkuntza-aldaketabapatekoaren eraginez bezala edo,eta ez beste batzuen kasuan bezala,ia-ia eztanda moduan, kasu,Nemesiok lagun minak izan zituenJokin Zaitegi eta AndimaIbiñagabeitiarenean. Badirudi horiekerrebelazio modukoren bat izanzutela: gure aberria Euzkadi da etagure hizkuntza euskara. Nemesiorenkasuan ez. Aitari entzundako elezahar

Orixe eta Lizardi. Maisutzat jotzen zituen.

Page 5: Nemesio Etxaniz (PDF)

5

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BERGARAN MUNDURATU

Arabako Urarten praktika-urteaigarota Bergarara bidali zuten, SantaMarina parrokiako apaiz-laguntzailetzakargurako. Beste gogo-aldaketa batjasaten du hemen. Lehenbizikoan,sufritu egiten zuen eliztarrek dantzalotuan lasai asko dantzan egitenzutelako, nahiz berak, apaizak, gogoraritu pulpitutik horren kontra. Gero,moral puritano estu horretatikaskatzen hasten da, seigarrenekoanere bekatu guztiak astunak ez direlaeta moral kontuan lasaitze-bideariekiten dio, nahiz eta beti ere barru-estu izateari jarraituko dion.

Ezagutzen du bere larrupean gizamaitasuna eta Bergarako SantaMarina parrokian berak sortutakoLuistarren Kongregazioko gazteak etaMariaren Alabetakoak aholkatubeharrean gertatzen da, eta garaihartan batez ere apaizei hainbeste lanematen zien seigarren manamenduanezingo ditu ba Comillasen ikasitakomoral estuegian hezi. Buruhausteakemango dizkio lantegi honek:zenbateraino lasaitu morala,zenbateraino eutsi moral ortodoxiazorrotzari. Erroman moralista aipatuazen Aita Vermeersch-en kontseiluakizango ditu bidelagun.

Bergarako Santa Marina. Teoriatik praktikara igaro zen hemen.Apaizgintzan eta euskalgintzan buru-belarri aritu zen.

Page 6: Nemesio Etxaniz (PDF)

6

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Moralaren inguruko buruhausteakgorabehera, abertzaletasuna etaeuskaltzaletasuna parekatsu ezikusteak sortutako kezka alde batera,badirudi aski zoriontsu izan zelaBergaran.

Kongregazioetako gazteontzateuskal antzerkiak inguratzen etamoldatzen ere ditu, eta zinea ereematen die Azi Ona gurasoen elkartekatolikoak zuen aretoan, moralkristauari azpirik jango ez zion zinea.

Euskaltasuna suspertze aldetik,euskal antzerkiez gain, artikuluakidazten ditu, Donostiako El Dia-nargitaratzen dizkiotela. Beldur daabertzaletasunaren gorakadarieuskaltzaletasunak jarraitzen ezdiolako, bata gabe bestea ez baituulertzen ez onirizten.

Bergaran apopilo egon zeneko etxekoak.

Page 7: Nemesio Etxaniz (PDF)

7

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

GERRAKOAN BARRUAKRASKATU

Gerraurrean Eliza Katolikoa etamoral kristaua zainduzeuskaltzaletasuna suspertzea etaeuskal aberria zerbitzatzea osagarriakziren. Herrietan karlistak eta integristamonarkiko espainiarzaleak beherakaeta nazionalista jeltzaleak gorakazihoazen. Sozialismoa-eta, berriz,bereziki hiri eta industria-herrihandietako kontua ziren gurean.

Gerra etortzen da, batez ereNafarroatik Gipuzkoa aldera,erreketeek ekarrita, eta hauek besteherri askotan bezala Bergaran sartzendira. Gorriak eta nazionalistaksuntsitzeko Espainiaren etaGurutzearen bandera altxatu zutenekbortxaturik, Nemesio EtxanizekBurgosera joan behar izan zuen. Hanzigortu egin zuten, a divinis, funtziosakratuak burutzea galarazi, geroGasteizera, laster bere anaiarenean,Deban kokatu arte. Lauzirika gotzainfrankistarekin ika-mika gogorra izanzuen, Erromara jo beharrean gertatuzen. Zumaian 1940an Aste Santuzegin predikuagatik salatua izan zen.

Nazkatu eta apaiz jarraitu arren etenegin zuen Gotzaindegiarekin, Estatutikkobratzeari utzi egin zion, etaharrezkero mezak ematetik bizi izanzen.

Zenbat fusilamendu eta lapurreta,batez ere, irabazleek galtzaileei.Gorrotoa nonahi. Gorroto izugarriaeuskararekin zerikusia zuen ororekikoirabazleek erakusten zutena! Ehunmilatik gora euskaldun erbestera.Beste hainbeste eta gehiago espainol,asko euskal gorrotoko, Euskal Herriisildu eta sarraskitura. Euskal Herria,Salbatore Mitxelenak kantatzenzuenez, hiltzat jotako herri bilakatuaeta kalbariora bortxatua. Eta batere

Errekete frankistengandik ihesi, Burgosera egin behar izanzuen, eta hemen meza emateke egon, nazionalistaizateagatik zigorturik.

Page 8: Nemesio Etxaniz (PDF)

8

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Euskal antzerki-taldeentzat gidoiakprestatu, abesti modernoei euskalhitzak ezarri, olerkiak eta abestiakondu, irratirako gidoiak etaaldizkarietarako kontakizun atseginakburutan ateratzen enplegatzen da.Baita, euskararentzat bide berriakurratzen ere, betiko aszetismoa utzieta euskal erotikaren baso sasitsuairudi fin eta sentsualez garbitzen.

Lantegi hau ezin izan zuen eginagintari zibilen kontrakarrarekin topoegin gabe. 1948an hasi zendagoeneko, agintari zibil frankisteigutunketan, euskaldunen eskubideoinarrizkoenen kontra burutubidegabekeriak bere larruan pairatuaksalatzen. 1957an hasi zen

botererik gabe, neurrigabeko etorkin-etorreraren aurrean nortasunari eutsiezinik.

Espainiako gotzainek mendetasunaerakusten zioten Franko buruxkilarijendaurrean egiten zen ekitaldian.Gotzainek apaizak edukitzen zituztenmendean, nazional katolizismoespainolaren aurkako edozeinagerraldi zorrotz gaitzetsiz etazorrotzago debekupean ezarriz.Nemesio Etxanizek ezin zuen inondikinora mendetasun lotsa emangarri horionartu.

Gerraurrea joana da, bere parrokiatikhaizatua da eta ezin du lehen bezalajokatu, lehen erlijioak zuen garrantzigehien, gerraondoan besterik da.Euskaldun bizi-nahiak akuilaturik,aurrerantzean euskalgintzari etaeuskaldunen eskubide zapalduakaldezteari emango dizkio ordurikgehienak. Beste batzuek, kasu,Krutwig, Villasante, Orixe, Zaitegi,Andima, euskara kultur hizkuntzabihurtzeari emango diote lehentasuna;Nemesio Etxaniz, aldiz, gehiago letragutxiko euskaldunak euskalduniraunarazteko eginkizunari lotuko zaio.

Lagunekin umore ederrean. Ezker-ezkerreanDon Manuel Lekuona, txokorra eskuan hizketanari zaiona Andoni Mari Labayen.

Page 9: Nemesio Etxaniz (PDF)

9

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

gobernadore zibilekiko gutunketan,lehenbizi, euskal kulturaren aldekolanean ezartzen zizkioten oztopoaksalatze aldera, eta behin Jose AntonioAgirreren heriotzaren ondotik, etaETAren sorreraz gerokoan, atxilotu etatratu txarrak jasandakoen aldekodefentsan. 1962an auziperatua izanzen, eta 1970era arte iraun zuenerregimen frankista bidegabearenaurkako gudu honetan.

Oinazerik bizienak, ordea, ohi denez,gehien maite zituenen aldetik jasozituen. Literatur euskararen batasunaknonahi ere liskar, ika-mika etanahigabe asko sortu ditu eta gureanere bai. Nemesio Etxaniz, Orixe,Zaitegi, Andima eta beste asko bezala,Azkuezale eta gipuzkera osotuarenaldeko azaltzen zen. Ez zuen usteeuskal ikastolak indartu arte batasunaezartzea komeni zenik, etaArantzazuko erabakiek, eta guztiengainetik Don Manuel LekuonaEuskaltzaindiaren burutzatikbaztertzeak berebiziko atsekabeasortu zion.

Hori nahikoa ez zuela, gazteensozialismo eta komunismorako joerak,60ko hamarkada bukaeran nahiz70eko lehen urteetan goritu zenaketen egin zuen bere zubigintza-lantegitik, abertzale zahar kopetazabalekoak eta gazte zentzudunakelkartu nahiko langintzatik.

Gozotik baino gozogabetik gehiagoizan zuen mundualdi honetako azkenurteetan; halaz guztiz, gaina hartu zienbere barne-gatazka eta sofrikarioei.Jainkozale eta abertzale-euskaltzaleporrokatu hau 1982ko urtarrilaren27an hil zen Donostian, azken 30urtetan bizitako hirian.

Karmeldarren eliza ondoan bizi izan zen1954tik hil arte.

Page 10: Nemesio Etxaniz (PDF)

10

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

politika estatutuzalea; eta are ontzatzuela Alderdiak 1956an egin LehenEuskal Mundu Biltzarrean onartupolitika, hots, indar demokratikoespainiar guztiak batera jokatzeadiktadura eraistearren.

1961ean lagun minenei aitortzenzien euskaldunek juduek eginaberritzea beste irtenbiderik ez zutela,hau da, euskara indartu eta iskiluakzorroztea estatu demokrata izenekoeketa Eliza Katoliko izenekoak aintzathartuko bazituzten. Geroago,

Jainkozale eta abertzale esan dugu.Bi hauek oso loturik egon dira gureartean sekularizazioa nagusitu denarte Sabino Aranak lotu zituelako,dotrina nazionalistan batetik, eta horibaino eraginkorrago, bere bizitzaaberriaren alde eskaini zuelakobestetik.

Evangelista de Ibero, Aitzol, ugariizan dira apaiz edo erlijioso sutsu etajeltzale suhar. Politika praktikoaridagokionez, badakigu onesten zuelaJose Antonio Agirre buru zela, alderdijeltzaleak gerraurrean jokatu zuen

ABERTZALE EUSKAL TZALEA

Pariseko Lehen Euskal Mundu Batzarrean, albora begira,betaurreko, gorbata eta trajeaz. Jose Antonio Agirre atzerago.

Izugarri miretsi zuen. 1953an, bere heriotzaren 50.urtemugan, olerki herrikoi hunkigarria eskaini zion.

Page 11: Nemesio Etxaniz (PDF)

11

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Ghandiren jokabidearen goraipamenakegin zituen, beti ere bidezkoago delaindarkeriaren aurrean tinko bainaarmarik erabili gabe ihardukitzea.

Ez zen, ordea, alderdi-politikaradedikatu, euskal zibilizazioariiraunarazteko lanera baizik. Gogaidezituen beste askok bezala, NemesioEtxanizek uste zuen Euskal Herriakbere iraganean aitzurtu behar zuela,bere historia hein handi bateanezezagunaz jabetu, herri arrotzekezarri ikuspegiak eta jokaerak atzendueta geurean barneratu. Euskal

herrietako jauntxokeria, gizarte-auzietan ohi zen atzerapena salatzenzituen; halaber, apaizkeria, apaizengehiegizko aginpidea eta puritanismoagaitzesten, baina aldi bereansinesmen eta bertute kristauetan oretueta tankeratu gizartea zuen miresteneta etorkizunerako ere horixe opa zionEuskal Herriari.

Uste sendo honexek sorrarazi etagidatu zuen bere euskaldun eta gizaeskubideen aldeko gutungintzapolitikoa, eta halaber ihardun literarioguztia.

Nemesio Etxanizek Valencia Remóngobernadoreari eta honek berari egindakogutunetakoak.

Valencia Remóngobernadorea.

Page 12: Nemesio Etxaniz (PDF)

12

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

daiteke, noski, bihotzak agindutaburutua baino hobea, eta alderantziz.

Gazte jendeari erdal abestimodernoek tira egiten diotela ikusi etamodako aireei euskal hitzak ezartzenhasten da; tradiziozko euskal kantezgain: tango, rumba eta fox-trot-akeuskal hitzez janzten ditu Kanta-Kantari kanta-bilduman, kantamodernoei leku hauta eginez. Ez dokamairu taldearen sorreran hor ageri daapaiz modernoa, Mikel Laboa etagainerakoekin batean tradizioa etamodernia egoki uztartu nahian.

Bereizi behar ditugu enkarguzkolanak eta bihotzak agindutakoak.Enkarguzkoetan sartzen dira, bateko,benetan egiteko agintzen dizkiotenak,irratirako gidoiak, adibidez; baina baita,besteko, berak egin beharrezkotzatjotzen zituenak ere, kasu, euskaraikasteko metodoa. Bihotzakagindutakoetan berriz, barne-barnetikateratzen zaizkionak, literaturarenikuspegi erromantikoz, errai-inplikaziohandiagokoak. Bereizketa honekin ezdugu, hain zuzen, lanaren balioarenarabera Nemesio Etxanizen obrasailkatu nahi; enkarguzkoa izan

IDAZLEA

Urtetako euskalgintzarenonaurkiak hartu, eta herentzia

gisa bildurik eskaini dizkigu.

Page 13: Nemesio Etxaniz (PDF)

13

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hurrengo, ikastolako haurrentzatprestatuko zituen abesti samurrak, etaumeengana joko zuen abestiakirakastera.

Euskal erotikaren basoa sasiak etalaharrak hartuta zegoela? Bada, olerkierotikoak burutzera jarriko zen,hurreko zenbait lagun iskanbilaraziz.Griñen loa izenekoa lekuko.

Antzerki-taldeek euskal antzerki-lanak behar zituzten, eta horieilaguntzearren prestatzen ditu IzekoAberatsa eta Irulearen Negarra.Badaki euskalduna irakurle alferra

bezain entzule gogotsua dela.Donostiako Jarrai Antzerki Taldekoakhor dihoazkio itzulpen eske, kasu,O'Neill dramagile amerikarrarenobraren bat euskaratzeko; bai honekeuskaratu ere.

Hurrengo, Arrate, Loiola edoSegurako irratiak langai eskaseandabiltzala eta, haientzat gidoi laburrakprestatuko ditu. Edota Txillidarenomenezko liburua itzuli behar dela etahura itzuliko du. Askotan hutsean.Beste batzuetan hango edo hemengolehiaketetara aurkeztuko ditu bereidazlanak. Euskal aberriaren aldekolanean.

Beste gutako asko bezala,Donostiaren edertasunak

txunditu egiten zuen.Hortik olerkia.

Page 14: Nemesio Etxaniz (PDF)

14

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hainbeste konpromezu etaderrigorrezko lanen artean itoa, halaere izango du lanarterik bokazioz,literato-bokazioz idazteko. Berakonentsuentzat jotzen zituen olerkiakpoesian, eta hitz-lauzko lanikaipagarrienak bereiziko ditut.

OLERKIAK

Zerua goibel,aizea naasi;argia, ekaitz-bildurjoan zan igesi.Argatik gure maite-usteak,-zorion-azi-gau aretanziran ausi!

Xuxurlatu egiten dizkigu hitzak,erretorika harro azalutsetik ihesi;zintasunez, eta poesia esentzial,funtsezkorako isuri oso markatuz.

Erromantizismoak leku handia du,Ni-aren poesia da. Ni minberatu,hautsia. Gatazkatsua, maiz, amodiogizatiar eta jainkotiarraren arteanzabuka dabilena, borroka bizian; fedekristauean erroturiko idealismoitxaropentsuaren eta bizitzeasuertaturiko aldi historiko garratzekeragin fede-zalantza eta geroarekikolarriminaren artean.

Garaiko kanta modernoei euskal letra ezarrizien, noiz eta 1951an. Aitzindari izan genuen.

Page 15: Nemesio Etxaniz (PDF)

15

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Argi galderaz

urratutako

nere gau-bidetan noa,

itxas-ogerik

beiñere ez duken

ibai-uretan itoa.

Nork daki nere

etor-egunak

nun luken bere zantzoa

Nun duke nere

zalantza onek

azken-portuko leloa?

Maite galdaz sortu itunan amaika olatu nastu.Ur mendietan iraulka beti, galdu niñan nere zentzu. Ta orain... itxas irakin ontan, -ez ontzi ta ez erruki,-bakar-bakarrik gelditu gaitun burrukan, ekaitza ta ni!!

Erabat harturik, poesia honek ez duzerikusi handirik Europako lirikamodernoaren ezaugarritzat jotzendirenekin. Aro garaikideko olerkiakkomunikazioaren familiartasunari ihesegin nahi dio, bizipenak, sentipenaketa zenbaitetan, are poetaren Ni-a erealde batera uzten saiatzen da, delakoNi honek ez duelarik poemannorbanako bezala parte hartzen baiziketa hizkuntzaren erabiltzaile soil gisa.Nemesio Etxaniz izpiritu horretatikurrundu egiten da. Ez dira alferrikpasatu bi gerra, Espainiakoa zeinmundukoa. Espainian bertan ere,Nemesiok idazten duen garaian olerkigizatiarragoak, sentimenez etabizipenez zamatuagoak dira gailen.

Oskorri-k 1997ko udan bere Pub ibiltaria-nNemesio Etxanizen Antoni ta Anton abestiainterpretatu zuen.

Page 16: Nemesio Etxaniz (PDF)

16

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Guztien gainetik euskal tradizioarenkateari lotzen zaio, baliabidepoetikoetan gerraurreko Lauaxetaketa batez ere Lizardik erabiliakmurriztera jotzen du, lehenago esanbezala, funtsezko direnetara mugatuz.Horretaz gain, esango nuke bereerara hogei urtetan gertatu gizarte-eta mundu-ikuskeraren aldaketa islatunahi dituela era honetakopoemagintzarekin.Ez al dator horretara izpirituzko strip-tease gisako hori? Ni mindu etaborrokari horrek ez al du ispilu izannahi, Nemesio Etxanizen irudia lerrolodiz marraztua ageri bazaigu ere?

Tximistak

izenpetu du ekaitza.

Trumoia,

aren morroe oska.

Deadar egin zun:

'Itxasoa! Itxasoa!'

Lehen adierazi dut, erabat harturik,ez duela lirika modernoaren izpiriturikbaina ttanttoak baditu, baldin formaeta edukiaren arteko batasuneansinesten badugu, eta olerkilaburrenetan egiazta dezakegunez.

Sei burni-ari zintzilikPin!

pon!pun!

Lau tanta belarrietan.Istil-otsa gogoetan...Ire kolkoa,Udaberri den loretan.

Page 17: Nemesio Etxaniz (PDF)

17

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 18: Nemesio Etxaniz (PDF)

18

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

NARRAZIOAK

Narratibaren aldetik 1960-1964bitartean idatziriko ipuinak eta bieleberri labur dira aipagarrienak.Sugelana izeneko ipuinean emazte batek,beste gizon batenganako grinakitsuturik, senarrari saldukeria egitendio eta honen ondorioz heriotzerakondenatzen dute. Hori gerrak

gizartea bitan zatitutako ingurunean,senarra alde batekoa denean etamaitalea bestekoa. Gutun-sail moduandago eratuta narrazioa; pertsonaiendeskribapenean, psikologian,jokabideen azterketan ez dusakontzen, oso eskema manikeorahertsituta dago eta NemesioEtxanizen usteak gogoan, esan litekebere ustetan gerrak ekarri zuenhondamendi morala erakustekoegokia iritzi ziolako jo zuela begizkontakizun hau.

Beste ipuin interesgarri bat Euria aridu deritzana da. Lortu zuenagatikbaino areago garaiko korronteetarahurbiltzeko egindako ahaleginagatik.Ohargarriena zera da, narratzaileakamera baten begiak ikusdezakeenera mugatu egiten dela.Bere ikusmen-eremutik kanpo

Bizirik zela, sor zezakeen eskandaluagatik ez zuenargitara eman. Horretaz gain, gobernadore zibileiegindako gutunak dakartza Iñaki Segurolak prestaturikoliburuak.

Page 19: Nemesio Etxaniz (PDF)

19

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

dagoena propio baztertzen dudiskurtsotik. Beste narrazioetanNemesio Etxanizen nor narratiboagauza sentitzen da pertsonaienbarnean sartzeko, beren arrazoibideazjabetzeko, juzgatzeko, hemen ez.Robbe Grillet eta nouveau roman-eneragina du. Nobela tradizionalekooinarriak eraitsi eta bestelakoakeraikitzea zuen xede literaturmugimendu honek. Saialdi mugatuabaina, dudarik gabe, merituzkoa1962an.

Ameriketan galduak eleberrilaburrean anekdota honakoa da:euskal baserri bateko gurasoek berenalabarentzat ezkontza prestatzendute, eta honek ondorio gaiztoakekartzen dizkio delako alabari.Gauzakaski okertzen badira ere, azkeneanJainkoaren eskuak eta euskaldunon"betidaniko sinesmena"-k bere oneraekarrarazten dituzte. Bere buruaridagokionean Nemesio Etxanizekzalantza ugariren lekukotasunaematen digu baina herriaridagokionean, Euskal Herriak betidanikizan duen edo gehientsuenek egotzidioten mundu-ikuskeraren balioan,tinko sinesten zuela dirudi, gisahonetako narrazioen arabera.

Zeruko Argia eta Euzko-Gogoa aldizkarienazal bana.

Page 20: Nemesio Etxaniz (PDF)

20

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Izotz-kandelak eleberrian aldiz,askoz zalantzatiago eta beitz-ikusberago ageri da. Eleberri honenideia nagusia 1954rako buruanzebilkion 1963ra arte burutan atera ezbazuen ere. Bere lagun min AndimaIbiñagabeitiari zioenez, eleberriakgiharrea eta zaintsua izateko norberarigertatutik edo oso hurretik ikusitakogaiak hartzea bezalakorik ez dago, etaeleberria irakurrita garbi dago poetikahoni jarraitu ziola. Idazlan honekin eregehiengoarengana iritsi nahi du, etahorretarako hautatzen dituen elementunarratiboak tradizionalak dira. Hizkeraprosaikoa darabil, eta didaktismoa osoazalean du. Hauek gorabehera,obraren mundu-ikuskerarierreparaturik, irakurzaleak aurkitukodu jakingarririk eta gozagarririk bertan.

Anekdota honakoa: familian etajaioterrian oso giro estua eta hertsiasufritu du nobelako heroiak, guztiengainetik sexuari dihoakionean.Emakume batekiko harremanek

eramaten dute ordurainokoikuskerarekin haustera, eta fedearensegurtasuna koloka jartzera.Geroztikoan, zalantzan iraungo dunahigaberik nahigabe.

Nemesio Etxanizek lan asko eginzuen euskararen alde, lan eskergarria.Idazle bezala, nik uste, dohainhandiago zituela poesiarakonarraziorako baino. Bihotzondoabazuen. Damurik, euskalgintzak astigehiegi ostu zion kalitate handiko lanliterarioa burutzeko. Baina jakingarria,irakurtzea merezi duena etaeskertzekoa da utzi digun uzta.

Azkoitiko Santa Kutzeko komentuan.