7
Nofarkaria Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1995eko otsailaren lOa / V. urtea /165. zenbakia Nafarroan azken be- rrogeita hamar urteotan ziztu bizian despopu- latu dira, lehendik ere bazegoen joerari in- dustrializazioak eta garai berriek behin-be- tiko bultzada emanik. Inoren lurrak izan dira beti, ez baitziren ez Pi- rinioak ez lautada. Itzagaondoa, Urraul- beiti eta Urralgoiti, Romanzado eta Longi- da, Artzibar. Gaur egun dozenaka herri hustuak daude bertan, baina bertako azken biztan- leei ahaztu egin zi- tzaizkien, hirirako mi- grazioan, etxeak. Ahaztu elizak eta do- rretxeak, ahaztu lana- besak, eta sasiak. Han gelditu ziren bakar-ba- Itoizko dorretxea. JOSEBA ASIRON Despopulazioaren karrik, eta askok ez zuten behar adina ke- men izan bizpahiru ha- markada zutik iraute- ko, ehundaka urte egon eta gero. XIV. mende- ko etxeak erortzen dira neguoro, eliza erroma- nikoetako dorretxeak arraildurik eta sasiak janda daude, eta erre- taula gotikoak usoen habia bilakatu dira. Inori ez omen zaio axola, material bila joaten direnei eta zen- bait adituri izan ezik. Joseba Asiron arte ira- kasleak bildu du, ar- gazkitan eta marrazki- tan, itzuliko ez den geografia honen —despopulazioaren geograñafen— leku- kotasuna. Muskerrak eta muskerroideak V telesaia emititzen ari dira berriro. Sail bikai- na, alafede, ikasbide handikoa. 'Bisitari' arrotz ba- tzuk agintari jarri dira Lur pla- netan. Berez, muskerraren an- tzeko arraza batekoak dira, bai- na beren teknologia hipergara- tuari esker ezin hobeki desgi- saturik eta kamuflaturik daude, halatan non begiratu hutsean orotan iduri baitute zu eta ni bezalako gizakiak; are gehiago, neska pertxent eta morrosko sendoen parrasta ederra osatzen dute, zu eta ni baino segurki gustagarriagOak bistarako, errealitatea bera baino erreala- goak. Eta halere muskerrak dira eta odola diite berea. Azken bu- ruko asmoa, mila zurikeri eta hitz ederren azpitik, Lurra des- pentsa bihurtu eta gizakiokin mantenu erreserba handia egi- tea dute, ganaduzaleak txeko- rrak beheitian edukitzen dituen bezala. Baina alferrik ari dira: maioria ergelaren pasibotasuna gainditurik, odol gorriko gazte lerden bipil beldurgabe ausart batzuk organizazio bat zutitu dute musker gizajaleak aurre- tik bidaltzeko; ahal dela hostia bilduma ederra emanda. Igerri- ko diote bai zer menu klase aukeratu duten, bastante egos- korra. Bueno, ba, exagerazio handi- rik gabe, iruditzen zait hemen- go frankok holaxe ikusten di- tuela hemen gertatzen direnak: 'V ' klabean. Ikurrin pegatina bana jar iezue gazte bipil horien metrailetei; Doris eta Brian Begi itxi-irekia MATIAS MUJIKA deitzeko partez, Jasone eta Ai- tortxo deitu iezue, eta beste al- daketarik gabe horra hemengo zenbaitzuren ustez hemen ger- tatzen ari denaren parabola kal- katua: musker arraza bat jabetu zaigu herriaz; itxuraz bertakoak ematen badute ere, apelliduz Goikoetxea badira ere, eta ba- tzutan euskaraz aritzen badira ere, dena gezurra da: odol ber- deko musker gibelagarriak dira, izatez, gu odolustutzera eto- rriak, gure umeen hezurrekin maikotan jostatzera. Paralelis- moa, gainera, detailetara ere hedatzen da; errepara iozue nola 'V-ko' erresistentziak akabatzen dituenak, batetik, eta hemengo gure gurutze-gerlari izugabeen akabakizun gusto- koena izaten, direnak, bestetik. biak oso antzekoak diren: mus- ker kolore berde ederrekoak. Aspaldi honetan, ordea, aurrera salto ttiki bat egin dute musker- tasunaren definizioan —mus- ker berezkoak eskasten hasiak ote?— eta dekretatu dute he- mendik aurrera haiei buruak ematen dien guztiak izanen di- rela musker, haien biribilketa triunfalefako traba egiten duten guztiak. Eta muskerrak ez badi- ra, muskerroideak behintzat bai, musker ohorezkoak, nahi baduzu, eta azken finean, zera, besteak bezain musker, igoal muskerrago, nahiz odola gorria izan. Eta jakina, musker oro tirogai. Jainkoak gorde gaitzala te- lebista neurri gabe ikusi dute- netatik.

Nofarkaria - Euskaltzaindia€¦ · rriko ditu hiriko jai nagusiak ber, e irudiareki osatun baitaga o kartela. Urre kolore nagusitzea dan gorria, hori, eta a urdin era a agertze din

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Nofarkaria - Euskaltzaindia€¦ · rriko ditu hiriko jai nagusiak ber, e irudiareki osatun baitaga o kartela. Urre kolore nagusitzea dan gorria, hori, eta a urdin era a agertze din

Nofarkaria Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1995eko otsailaren lOa / V. urtea /165. zenbakia

Nafarroan azken be-rrogeita hamar urteotan ziztu bizian despopu-latu dira, lehendik ere bazegoen joerari in-dustr ial izazioak eta garai berriek behin-be-tiko bultzada emanik. Inoren lurrak izan dira beti, ez baitziren ez Pi-r in ioak ez lau tada . Itzagaondoa, Urraul-beiti eta Urralgoiti , Romanzado eta Longi-da, Artzibar. Gaur egun dozenaka herri hustuak daude bertan, baina bertako azken biztan-leei ahaztu egin zi-tzaizkien, hirirako mi-g r a z i o a n , e t x e a k . Ahaztu elizak eta do-rretxeak, ahaztu lana-besak, eta sasiak. Han gelditu ziren bakar-ba-

Itoizko dorretxea. JOSEBA ASIRON

Despopulazioaren

karrik, eta askok ez zuten behar adina ke-men izan bizpahiru ha-markada zutik iraute-ko, ehundaka urte egon eta gero. XIV. mende-ko etxeak erortzen dira neguoro, eliza erroma-nikoetako dorretxeak arraildurik eta sasiak janda daude, eta erre-taula gotikoak usoen habia bilakatu dira. Inori ez omen zaio axola, material bila joaten direnei eta zen-bait adituri izan ezik. Joseba Asiron arte ira-kasleak bildu du, ar-gazkitan eta marrazki-tan, i tzuliko ez den g e o g r a f i a h o n e n —despopu laz ioa ren geograñafen— leku-kotasuna.

Muskerrak eta muskerroideak

Vtelesaia emititzen ari dira berriro. Sail bikai-na, alafede, ikasbide

handikoa. 'Bisitari' arrotz ba-tzuk agintari jarri dira Lur pla-netan. Berez, muskerraren an-tzeko arraza batekoak dira, bai-na beren teknologia hipergara-tuari esker ezin hobeki desgi-saturik eta kamuflaturik daude, halatan non begiratu hutsean orotan iduri baitute zu eta ni bezalako gizakiak; are gehiago, neska pertxent eta morrosko sendoen parrasta ederra osatzen dute, zu eta ni baino segurki gustagarriagOak bistarako, errealitatea bera baino erreala-goak. Eta halere muskerrak dira eta odola diite berea. Azken bu-ruko asmoa, mila zurikeri eta hitz ederren azpitik, Lurra des-

pentsa bihurtu eta gizakiokin mantenu erreserba handia egi-tea dute, ganaduzaleak txeko-rrak beheitian edukitzen dituen bezala. Baina alferrik ari dira: maioria ergelaren pasibotasuna gainditurik, odol gorriko gazte lerden bipil beldurgabe ausart batzuk organizazio bat zutitu dute musker gizajaleak aurre-tik bidaltzeko; ahal dela hostia bilduma ederra emanda. Igerri-ko diote bai zer menu klase aukeratu duten, bastante egos-korra.

Bueno, ba, exagerazio handi-rik gabe, iruditzen zait hemen-go frankok holaxe ikusten di-tuela hemen gertatzen direnak: 'V ' klabean. Ikurrin pegatina bana jar iezue gazte bipil horien metrailetei; Doris eta Brian

Begi itxi-irekia MATIAS MUJIKA

deitzeko partez, Jasone eta Ai-tortxo deitu iezue, eta beste al-daketarik gabe horra hemengo zenbaitzuren ustez hemen ger-tatzen ari denaren parabola kal-katua: musker arraza bat jabetu zaigu herriaz; itxuraz bertakoak ematen badute ere, apelliduz Goikoetxea badira ere, eta ba-tzutan euskaraz aritzen badira ere, dena gezurra da: odol ber-deko musker gibelagarriak dira, izatez, gu odolustutzera eto-rriak, gure umeen hezurrekin maikotan jostatzera. Paralelis-moa, gainera, detailetara ere hedatzen da; errepara iozue nola 'V-ko' erresistentziak akabatzen dituenak, batetik, eta hemengo gure gurutze-gerlari izugabeen akabakizun gusto-koena izaten, direnak, bestetik.

biak oso antzekoak diren: mus-ker kolore berde ederrekoak. Aspaldi honetan, ordea, aurrera salto ttiki bat egin dute musker-tasunaren definizioan —mus-ker berezkoak eskasten hasiak ote?— eta dekretatu dute he-mendik aurrera haiei buruak ematen dien guztiak izanen di-rela musker, haien biribilketa triunfalefako traba egiten duten guztiak. Eta muskerrak ez badi-ra, muskerroideak behintzat bai, musker ohorezkoak, nahi baduzu, eta azken finean, zera, besteak bezain musker, igoal muskerrago, nahiz odola gorria izan. Eta jakina, musker oro tirogai.

Jainkoak gorde gaitzala te-lebista neurri gabe ikusi dute-netatik.

Page 2: Nofarkaria - Euskaltzaindia€¦ · rriko ditu hiriko jai nagusiak ber, e irudiareki osatun baitaga o kartela. Urre kolore nagusitzea dan gorria, hori, eta a urdin era a agertze din

GUREAUKERAK<

IKASTAROAK Malabare Ikastaroa antolatu du AEKk datozen asteetarako, Arro-sadia Euskaltegian. Parte hartu nahi dutenek 24 34 66 telefonora dei dezakete. Era berean, ikastur-teko bigarren ikastaroa otsailaren 13an hasiko dela jakinarazi du Euskaltegiak, apuntatu nahi due-narentzat,' ordu guztiak eta zortzi urratsetako klaseak daudelarik. Aurten, gainera, 'Alfabetatze eta Mintza-praktika' taldeak ere iza-nen dira.

'Impostacion de la voz' ikastaroa antolatu du Nafarroako Antzerki E s k o l a k d a t o z e n h i r u hilabetetarako. Abotsa lanerako erabiltzen duten profesionaiei zuzendua, ostegunetan izanen da, ar ra tsa ldez, o tsa i laren 16tik apirilaren 6a bitartean. Eskolaren l o k a l e t a n e s k a i n i k o da eta matr ikularen prezioa 14.000 pezetan jarri dute.

ZINEMA 'Tarahumara' izenburuko peli-kula eskainiko dute heldu den as-teartean, otsailak 14, Iruñeko Olite zineman. Zinenia Mexikarrari bu-ruz Nafar Ateneoak antolatu duen zikloaren barruan, arratsaldeko 8.00etan hasiko da. Sarrerak 350 pezetan salduko dituzte, Ateneoko bazkideek dohainik sar daitekee-larik.

'Jimmy Hollywood' izenburuko filmea eskainiko dute gaur Olite zineman, jatorrizko hizkuntzan eskainiko di tuzten pel ikulen zikloaren barruan. Arratsaldeko saioan izanen da, hileko datozen ostiralean izango den moduan.

'En el nombre del padre ' izeneko pelikula eskainiko dute i g a n d e h o n e t a n I r u ñ e k o Gaztetxean, Eguzki Bideoak p r o g r a m a r e n b a r r u a n . Arratsaldeko 8.00etan hasiko da.

BESTELAKOAK Anjel Mari Peñagarikano, Unai Iturriaga eta Sebastian Lizaso bertsolariak ariko dira igande ho-netan, hilak 12, Arantzan. Ber-tso-bazkari moduan antolatuta, eguerdiko 14.00etan hasiko da.

'Esmeraldo y Esmeraldina, Historia de amor muy f ina ' izenburko antzezlana taularatuko du igande hone tan I ruñean

- Retablo de Figurillas taldeak. Udalak antolatutako haurrentzako antzerki zikloaren barruan, arra-tsaldeko 6.00etan hasiko da.

H A F A R K K O n i K A ooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooo

PATXI LARRIOn

Santu, santu! «Baietz

San Fer-min kartel le-hiaketara aur-keztu». Apus-tua egin eta , a z k e n u n e a n izan bazen ere, irabazi egin zi-dan. Lehenbi-z iko t x a p d a n l e h i a k e t a t i k kanpo utzi zu-ten Fernan la-gunaren karte-la; kolore bi-ziak baino ge-hiago konposi-zioa izan zen baztertua izate-k o a r r a z o i a . Aurtengo San-ferminak hor-n i tuko dituen kartela ikusirik pozez be teko da ene laguna, heldu den ur-tean parte har-tzeaz gain ira-bazteko aukera hand ia - ba i tu . Honez gero, le-hiaketaren gaia zehaztuta dago: «Santua». Kar-tel z a h a r r e k , xarma izateaz gain, garai his-torikoaren lekukotasunen bat biltzen zuten. Xarma, egungo perspektibatik, zenbait irudi edota ikur ez baitziren denen-tzat atsegin. Duela bi hamar-kada entzierroaren irudiak izan ziren modan jarri zirenak, turismoa bultzatu nahian iru-dirik erakargarriena eman nahi. baitzen. Argazki hauek egun

aski ezaguna dugun lehiaketari bide eman zioten.

Kartelaren erabakia beti izan da eztabaidagai. Baina honetan, eztabaida baino area-go gaia da arazoa, «santifika-tu» den gaia. Aurtengo kartela

\ dela-eta «aditua» omen den batek festaren elementu zibi-lak eta erlijiosoak biltzen di-tuela adierazi du. Aditu ho-

rrek, alta, Sanferminetan ele-mentu erlijiosoak zein iturrita-tik edaten diren ezagutarazi behar luke, argi baitago ele-mentu fariseoak non-nahi topa daitezkeela. Guzti honek ene lagun Fernanek ordu txikietan oihukatzen duena gogorarazi dit: «Santurik hoberena existi-tu ez dena, Biba San Fermin!». Sikiera beltza izanen balitz.

ASTEKO PERTSONAIAK

Faustino Aizkorbe Eskultorea

Aurtengo Sanferminak iragarriko dituen kartela prest dago, aste honetan bertan ezagutarazi baita Udalak urtero antolatzen duen

San Fermin Kartel Lehiaketako saridunaren izena: Faustino Aizkorbe oilokiarra. hain zuzen. 1995eko edizio honetan santuak berak iraga-rriko ditu hiriko jai nagusiak, bere irudiarekin osatua baitago kartela. Urre kolorea nagusitzen da, gorria, horia eta urdina era agertzen di-relarik.santuaren kapa, koroa eta bastoian. Eskultore nafar honen iri-tziz, «azken urteetako edizioetan galdu egin zen santuaren irudia eta berreskuratu ñahi nuen». Sari nagusiarekin batera beste bi kartel saritu dituzte, akzesit hoberenak epaimahaiaren iritziz. Javier Idoatek eta Jose Luis Estebanek eginiko lanek jaso dituzte.

Luis Zarraluki Politikaria

Udaz geroztik itxita egon da Itoizko Txintxurreneko harrobia, baina azken asteetan berriro ireki eta martxan jarri dute UTE enpresako

langileek, urtegi lanetan jarraitzeko, harrobia erreserba natural batean egon arren. Ondorioz, Itoizko Koordinakundeak kereila kriminala jarri zuen enpresako eta Nafarroako Gobernuko zenbait agintariren kontra, legez ezinezkoa baita horrelakorik egitea. Luis Zarraluki In-gurigiro saileko zuzendari nagusia izan da deklaratzen aste honetan, bere saileko eta Industriako beste agintari batzuekin. Goizeko bede-ratzietan hasi eta eguerdira arte egon zen epaile eta abokatuen galderei erantzuten, dirudienez kontatzeko asko baitzuen. Prozedimentuak aurrera segitzen badu epaiketa izanen dute agintari hauek.

AHAZTU GABE!

LEHIAKETA

'Baztandarren Biltzarra 95' ospakizuna iragarriko duen kartel lehiaketako oinarriak zabaldu dituzte aste honetan antolatzaileek. Urtero bezala uztailan izanen da, aurten 16an, eta Baztandarren Bil-tzarra Elkartea dagoeneko hasi da lanean. Kartel lehia-ketan parte hartu nahi duten guztiek zenbait zehaztasun izan behar dituzte kontutan: 'Baztandarren Biltzarra 95 -Elizondo. Uztailaren 16an. Euskarak batzen gaitu' testua agertu beharko du derrigorrez kartel guztietan; 50 bider 70 zm.tako neurritakoa behar du izan; Offset sistemako tekni-ka eta koloreak erabil daitez-ke; kartel bakoitzak lema ba-na behar du; kartelarekin ba-tera gutun azala itxia eman behar da, kanpokaldean lema eta barnean egilearen datoak zehaztuz; apirilaren 15abaino lehen aurkeztu behar dira la-nak, 'B.B. Elkartea, 22 P.K., 31700 Elizondo, Nafarroa ' helbidera.

ADI!

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobeta i lu ' goizeko lO.OOetatik ll.OOetara.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

A s t e a n z e h a r 13 .30e t a t i k 14.00etara... Bertako bizilagUn eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

KARRAPEIRRATIA FM 107.8

Astean zehar , 12 .20eta t ik 12.35etara 'Gauza guztien gainetik' edertasuna eta osasu-na, sukaldaritza, ohiturak...

Page 3: Nofarkaria - Euskaltzaindia€¦ · rriko ditu hiriko jai nagusiak ber, e irudiareki osatun baitaga o kartela. Urre kolore nagusitzea dan gorria, hori, eta a urdin era a agertze din

Donapaleu

EGUNKARIA irakuitzeko kurtsoak LUTXIFOURCADE / DONAPALEU

Iniziatiba berezi bat abiatu da duela bi hilabete Amikuzeko hiri nagusian, lehen aldikotz Iparral-dean EGUNKARIA irakurtzeko kurtsoak ematen baitira. Ideia ukan zuen Santxo Iturriozek, Donapaleuko frantziskotar ba-tek, ikusiz euskaldeko biztanleek zailtasunak zituztela euskarazko egunkaria irakurtzeko. Ideia az-tertu zuten AEK-ko langileekin eta ondorioz, astero, astelehen aratsetan, talde.bat elkartzen da frantziskotarren etxean. Ikasle bakoitza bere egunkariarekin dator eta Santxo Iturr'iozen la-guntzari esker erraztasunak bil-tzen dituzte egunkaria irakur-tzeko sobera burua hautsi gabe.

«Kurtsoen helburua argi da, EGUNKARIA irakurtzea nahi bai-tugu», adierazi zuen sinpleki Kuntzuluk, Amikuzeko Gau Es-kolako langileak. «Bestaldean eta Iparraldean erabiltzen ditu-gun hitzen konparaketa egiten dugu eta gure hiztegi pertsonala aberasten dugu bestaldeko hi-tzekin», gehitu zuen. Gaur egun EGUNKARIA irakurtzea iparral-deko biztanle gehienentzat ez dela lan erraza azpimarratu zuen. «Hiztegia hego aldekoa da eta AEKn euskara ikasi duteftentzat irakurtzea posible bada ere, eus-kaldeko euskaldun zaharrek, al-diz, zailtasun handiakak dituzte, ez baitira alfabetatuak eta hizte-gia ez baita egunero erabiltzen dutena».

Hala ere, taldeak isilpeko hel-buru bat ere bazuela aitortu zuen Kuntzuluk, hala nola artikuluak idaztea EGUNKARlAn, adibidez Amikuzeko berriak emateko. El-

Frantziskotarren etxean egiten dira EGUNKARIA irakurtzeko saioak. LUTXIFOURCADE

karren artean mintzatu ondoren ulertzeko zergatik EGUNKARIA ez zen anitz irakurria, pentsatu dute tokiko berriketariak eskas zirela bertako euskara erabiltze-ko eta i rakurketa errazteko. «Guk egiten baditugu artikuluak EGUNKARIA irakur genezake!». Hala ere, nahiz onartzen duten euskara batua erabili behar da ahal bezainbat irakurle izateko, Amikuzeko euskalkia erabiltze.a ez litzateke ulergaitza beren us-tez. «Gure hiztegia dugu eta ba-tzuek ikasi beharko dituzte hitz berri batzuk, baina gaur egun ho-ri gertatzen da guretzat, hego al-deko hitz ugari erabiltzen baiti-ra». Zernahi dela ere, indar be-reziak egin beharko dira bere us-tez «egun batez 'Sud Ouest' baz-

tertzea eta EGUNKARIA etxeetan sartzea helburutzat finkatu bai-tugu».

Hiru kurtsoak burutu dituzte jadanik eta ohartu dira EGUNKA-RlAn erabiltzen diren formetatik ze toze la za i l t asun hand iak . «Esanaldien aldetik kazetaritza-ko sintaxi berezia erabiltzen da, adibidez kakotxak ez baliatuz», ikasleak ohtfrtu zirenez. Beharrik Santxo ondoan duten laguntza emateko, «kakotxik gabeko esa-naldiak ulertzea zaila baita», eta ad ib ide f r a n k o ematen ditu Kuntzuluk taldearen zailtasunak adierazteko. Eztababaida franko dute taldean esanahiak ulertze-ko, «eta nola ez aipa ukan dugu-najakiteko 'Hizkuntzapolitikoa' hitzaldian zer zen adjektiboa,

jakiteko aipatzen zenez hizkun-tzaren politikoa edo hizkuntza politikan sartu behar zenez».

Gaur egun, euskaldun zaha-rrak eta euskaldun berriak elkar-tzen dira bultzaturikako kur-tsoetan. Denek behar handia senditu zuten, aspertzen zirelako euskarazko egunkaria irakur-tzen. Hiru kur tsoen buruan, erraztasunak bildu zituztela ja-danik aitortu zuen. Astelehenero, aratseko 8etan, EGUNKARIA os-tokatzen dute, titulu nagusiak lantzen eta «pertsonak desberdi-nak garenez, artikulu desberdi-nak irakurtzen ditugu». Elka-rrizketa bukatu baino lehen kur-tsoak gela polit-politean eta be-rotuan egiten zirela azpimarra-tzeko eskatu zuen Kuntzuluk.

Berriobeiti

El Toro jatetxeak hartuko du Nafarroako itzuliaren irteera

IRUNEA

Heldu den ekainaren 6an abiatuko da Nafarroako Itzulia-ren XXXIV. Edizioa, Iruñetik abiatu ere. Txirrindulari afizio-natuendako ongi irabazitako os-pea duen itzuli honek beste ur-tetako ezaugarri beretsuak ditu —igotzeko mendate franko eta gogortasuna erruz—, baina aur-tengo lasterketaren hasiera sua-beagoa egin nahi izan dute anto-latzaileek, interes guztia azken etaparaino mantentzeko. Horre-la, l ehendab iz iko bi e tapak —Iruñea-Tutera eta Tutera Lo-dosa—lauak izango dira ia bere osotasunean.

Sei etapa izango dira oroko-rrean. Lehendabizikoa, Berrio-beitiko E1 Toro jatetxetik aterako da,. eta 172 kilometro zeharkatu

ondoren, Tuteran amaituko da, Bigarren mailako mendate bat eta hirugarreneko beste bat igaro beharko dute txirrindulariek. Bi-garren etapa, Tudela eta Lodosa bitartekoa, erabat laua izango da, eta 150 kilometrotako ibilbidean haizeari baino ez diote erreparatu behar izango afizionatuek. Hi-rugarren egunean hasiko dira zailtasunak, Lodosa eta Bagordi bitarteko etapa gogorrean, lehen mailako mendate bat —helmu-gan, Bagordin hain zuzen—, bi-garren mailako beste bat eta hi-rugarren mailako bi koska gain-ditu behar izango direlako.

Laugarren etapa izango da gogorrena eta garrantzitsuena. Elizondo eta Lizarra bitarte, 160 ki lometrotan, lehen mai lako mendate bat —Etxauri—, biga-rren mai lako hiru —tar tean Usategieta eta Azantza—, eta hi-rugarren mailako bat dauzka bi-dean, eta bertan erabakita izango dira azken txapelarako hautagai guztiak.

Hurrengo egunean izango da etapa motz bat —Lizarra-Kaste-jon— eta 35 kilometrotako erlo-jupeko froga, garailea erabaki-tzeko. Azken etapak —Kore-l la-I ruñea, 139 ki lometrota-

koa— ez luke liderrarendako inolako arazorik sortu behar.

U n i o n C i c l i s t a N a v a r r a (UCN) erakunde antolatzaileak hasiak ditu aspaldidanik presta-kizunak, eta 16 taldetan banatu-ko dira 112 txirrindulariak. Eus-kal Herriko talderik fuerteenak izango dira bertan, eta atzerriko talde indartsu zenbait, hala nola Kubako eta Australiako selek-zioak, eta Belgikako Pessant eta Frantziako Lauvervilles taldeak.

Nafarroako Itzuliaren irabaz-leak hauek izan dira:' Roberto Lezaun (1990), Alfredo Irusta (1991), Agustin Sagasti (1992), Oscar Lopez Uriarte (1993) eta Santiago Blanco (1994). Denak igaro dira gero profesional mai-Iara, espefoatiba itzelekin gaine-ra, nahiz eta batzuen kasuan kon-firmatu ez diren.

Arantza

Inauterietako mozorroak kalean dira

IRUNEA

Aran tzan atzo has i z i ren inauteriak eta jaiekin batera, mozorroak atera ziren kalera. M o z o r r o a k d i ra A r a n t z a k o inauterietako protagonista nagu-siak eta herriko kale eta bazte-rrak zeharkatzen dituzte atea jo eta zer edo zer bila. Aintzina, gu-rasoek haurrak izutzeko erabil-tzen zuten mozorroa. »

Umeek gaiztakeriren bat egi-nez gero, mozorro beltzak etorri-ko zirela erranez izutzen zituz-ten. Mozorro txuriak, berriz, onak ziren.

Herriko gazteak, hamar bat edo, dira Arantzako mozorroak. Goizean goiz jantzi eta atez-ate joaten dira eske. Alkandora txu-ria jartzen dute eta atzekaldean kolorezko bi paper puska era-maten dituzte. Zapia ere janzten dute eta baita galtza txuriak ere, mozorro txuriak baitira.

Atzo goizeko hamarrak aldera abia tu z i ren mozor roak eta Eguzkialde eta Bordalarrea au-zoetan ibili ziren. Gaur, berriz, Aietsa eta Azkilarrea auzoak bi-sitatuko dituzte.

^ A i m s u ^

Cofes zentrua eskatuko du

Udalak

IRUÑEA

Altsasuko Udalak, Sexu Hez-kuntza eta Famili Orientabide-rako Zentrua (Cofes) bertan jar-tzeko eskatuko dio Osasunbi-deari, eskaera horren aldeko mozioa onartu baitu. Sakanako Pro-P lan ing ta ldeak, ordea, Udalaren jarrera «kezkagarria» dela erran du, «egun horrelakorik egitea ezinezkoa baita, aurre-kontu eta azpiegitura falta dela eta». Pablo Sanchez Valverde Cofes zentruetako arduradunak erTan duenez, aldiz, «aurrekon-tuaren zati bat ekipamendua erosteko inbertitu da jada»', eta bi hilabete barru zentrua martxan jarri ahal izango dute, antza.

Osasunbideak, bestalde, Sa-kanako Çofes-a Etxarri-Arana-zen jarriko duela erran du idatzi baten bidez, «bertan lehen baino lehen behar baitute zentrua». Al-tsasuko Udalak, zentrua bertan jartzeko eskaera egiteko mozioa onartu du, erran bezala, eta Ca-lixto Ayesa Osasun kontseila-riarekin bilera eskatu du ere, udalaren eskaera onar dezan. Ur-basa taldeak aurkeztu zuen ai-patu mozioa eta aldeko zortzi bo-toren bidez onartu zuten.

£ m m s > f

Page 4: Nofarkaria - Euskaltzaindia€¦ · rriko ditu hiriko jai nagusiak ber, e irudiareki osatun baitaga o kartela. Urre kolore nagusitzea dan gorria, hori, eta a urdin era a agertze din

Despopulazioaren geografia

E txe gotikoak, erromanikoak, eliza dorretxe

ederrekoak, jauregi planta dotorekoak, edozein herritan oro apainduta eta ederki zainduak izango lirate-kenak. Baina Itzagaon-doa, Urraulbeiti edo Longidan daude, men-de honetan ia erabat hustu egin diren zonal-detan. Goitik jota bi edo hiru familia bizi di-ra, hori herri handiene-tan, baina gehienak sa-siak janda daude, arrai-lek zartatuta, eta ba-kardadeak inguratuta. Utzikeriak eta despo-pulazioak berak ahaztu zuen ondare artistiko garrantzitsu hau, urte-tik urtera abia bizian desegiten ari dena. Inork ez omen du kon-tuan hartzen, eta soilik etxe berriak egiten ari direnak hurbiltzen dira, material —harriak, lei-hoak, habeak— eske. Joseba Asiron arte ira-kaslek urteak eman ditu inguruak aztertzen, eta herri gehienetako ar-gazkiak ditu bilduak. Marrazkiak ere egiteko asmoa du, desagertzen ari den azken hondar hauen lekukotasuna uzteko.

Sasiak jandako

lurraldeak Pirinioak ondoko arroak gero eta basamortuagoak

Orbaitz herriko (Longida Ibarra) etxea. JOSEBA ASIRON

Zarikietako (Longida) eliza, sasiak janda, iazko ekainean JOSEBA ASIRON Nagoreko (Artzibar) etxe dotoik.

Imizkozko (Artzibar) etxe nagusia, hutsik. JOSEBA ASIRON Erdotzaingo (Longida) Uritz fberria.

Despopulazioaren geografia

ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

«Hogeitabost urte barru, herri hauetako % 95 erabat desager-tuta izanen dira». Joseba Asiron arte irakasleak berak ikusi izan du inguru honetan —Longida, Urraul, Artzibar, Romanzado, Itzagaondoa— azken urteotan izan den hondamendia, utzike-riak eta despopulazioak bertako arte erruralari eragindako kaltea. «Mende honetako galera artisti-korik larriena izanen da Nafa-rroan», dio.

Zarikieta, Gergetiain, Isu, Besolla, Erdotzain edo Olaberri dira. Napari, Orradre edo Ezka-nitz; Artaxi, Mugeta eta Zutza; Apardoze, Beroitz, Erreta. Do-zenaka. Outxi barru soilik zen-bait deituratan entzun ahal izan-go diren izenak', herri hilak asko, hiltzear beste gehienak. Arrail-duak denak.

Mende honen erdira arte bizi-bizirik zeuden, baina industriali-

zazioak, inguruaren txirotasu-nak, hainbat gauzak! hustu zi-tuzten. Sasiak janda daude ba-tzuk, eta I to izko ur tegiaren proiektuak harrapatzen ditu bes-te batzuk. Ez dute, hala ere, ur-tegiaren -beharrik, denbora be-reak eta bi ari baita egiten berta-ko etxe, jauregi edo elizekin. Gu-txi behar da XIV. mendeko etxe ederrak —aspa ld iko ederre-nak— goitik behera erortzeko, harizkizko habeak eta harritzar puskak pilatuta hondarrak bes-terik ez izateko. Nahikoa da teila bat mugitzea: hortik sartzen da ura, usteldu egiten dira habeak, eta hogei urtetan etxe oso bat erortzen da.

Betidanik artezalea, Joseba Asiron inguru hau bisitatzen hasi zen duela hainbat urte, Erdo-tzaingoa zuen amonaren sorle-kua ezagutu nahian. Horrek pa-rada eman zion inoiz aditu gabe-ko herriak ere ezagutzeko, eta bertan zegoen hondare artistikoa aztertzeko, eta argazkiak atera-tzen hasi zen. Horrek eman dio alderdi ororen bilakaera gertutik jarraitzeko beta eta orduko ar-gazkitan ateratako hainbat etxea desagertu dira dagoeneko. He-rriz-herri ari zela oparitu zioten Caro Barojaren 'La Casa nava-rra' liburua, Uranga jaunak ate-ratako argazki asko biltzen zi-tuena, eta konturatu da orduan . eredutzat paratutako etxe asko deus ez direla egun. «Erritmo bi-zian doa desagerpena».

Argazki bildumarekin batera, marrazkiak ere ari da osatzen Asiron, konparazioak egin ahal izateko. «Aukeratu egin ditut etxeak bere orijinaltasuna, antzi-natasuna eta erortzeko arriskua-ren arabera, besteak beste, eta horiek marraztu egiten ditut. Nahi ditut konparaketak egin, etxeak gaur egun nolakoak diren, nolakoak ziren —liburuetan edo argazkietan oinarri tuia— eta nolakoak beharko zuten, berri-tuta izanez gero».

Lana, jakina, itzela da, baina baditu dagoeneko hainbat herri-tako etxeak marrazturik, eta ge-hienetan egon da, bere txirrin-dula eta argazkiak ateratzeko tramankulua lagun. Asteburu askotako esperientziak, bertan gelditzen diren bakanen azalpe-nek eta erakundeen axolabaike-riak ezkor izatera eraman dute, eta ondare zabal hau alferrik gal-tzen uzteko dagoen joera salatu du. «Askotan berritu egiten da ermita bat, eta kontseilariak eta guzti azaltzen dira zinta moztera, baina ez dago inolako irizpiderik gauzak egiteko. Noaingo akue-duktoaren mendeurrena zela eta ekitaldi ofiziala egin zen, eta handik berrehun metrotara zeu-den Orizko eliza eta jauregia, usoen kabi bihurtuta» dio Jo'seba Asironek.

Ez da, baina, balio artistiko hutsa inguru honetan biltzen de-na. Harrien biltzaileak frankotan gau lana egiten, garai baten leku-kotasuna galduko den beldur da irakaslea.

mintzoak

Motxoli • Urteko lemixiko egun hauetan Damaso Barberena 'Motxoli' joan zaigu 74 urte-tan. Hondar urtetan, hainber-tze aldatzen ari den mundu hontan, gero eta pertsonai bi-txi eta jator gutxiago ari zaigu gelditzen, horietariko baigin-duen Motxoli, herriko xele-brea.

Behialako bizikerak mol-datua zen, jagoiti sortuko ez den kastakoa.

Nekez adiaraz daiteke ha-ren nortasuna ele gutxitan, kontuan hartuz garraldarra behar zela izan haren min-tzoaren entendatzeko, hain zen bitxia eta berezia zerabi-len solasa (erdarazkoa, ez beitzekien Euskaraz xarduki-tzen, zuen adina izanik ere).

Gizon txikia txapela han-diaren pean beti, begirada bi-xi-bixia zuen eta oroz gain dignitate aire baten jabe zen, nekez galtzekoa.

Iruñera joanik, Sanfermin-kari, ez zen jendaldi barnean kukutua pasatzekoa, beti agerian, beti nabarmen... hainbertzeraino non hiruzpa-lau urtetan haren portreta agertu beitzen egunkari des-berdinetan; are gehiago, hari egindako argazki bat sarista-tua izan zen txapelketa ba-tean, festetako espiritua bil-tzen zuelakoan. Umore gei-tzeko gizonak barne-barnean zeraman mina, eskasia: mai-tasuna, zuzenago erranik, emazteki baten amodioa.

Donado izanik nesako gu-ziak berdin laket, baldin eta '200 hilabetekoak' baziren (1.7 urte) eta 'informe onekin' (erran nahi beita bular ede-rretakoak), zeren bera gizon

bat 'arras inglesa' beitzen (dotore eta fina, funtsean). Telebixtan ikusi nesako batzu biluzgorririk zeudela sobera gordinki ez adiarazi nahian 'beren berezko uniformekin' (.con su uniforme propio) ateratzen zirela erraten zuen. Bai, 'intelectual y correcto' ginduen Motxoli.

Ardura izenak ere bertze-lakatzen zituen Idoia 'Idoria' bilakatuz konparazione, Obi-dio 'Obillo', kolza 'folfa' , preserbatiboak 'superlati-boak', Madrileko erregina 'Sofia y Letras' eta honenala-ba 'Prinzipa Fanta' (princesa infanta)... eta abar luzea. Eri egoterakoan '60 gradu' suka-rra izateraino ailegatua omen zen zenbeitetan, 'folfak' era-gina.

Ardoaz landa gustokOen zuen garagardoa 'San Leon' zenez, herriko taberñariek adi behar zuten ibili entendatze-kotan.

Irri saio luzeak egi'ñak di-tugu berarekin, bai eta eginen ere, haren pasadizo, ixtorio eta erranerak oroitzerakoan. Berarekin diot eta ez berari buruz, zeren hauxe zen, hain zuzen, harengan gehien mi-resten nuena: biziaren aintzi-nean zuen umorea, baraeko grina eta minen sendagi.

Behialako sinismenak eta eskolan ikasi gutxia, inuxen-tekeria eta biziaren esperien-tzia, xinplezia eta zorrozta-suna aldi berean nahasten di-tuzten pertsonai hauen teno-rearenak egin duke dagoene-ko, errepresentatzen duten munduarenak bezala tamalez.

Zure izenean, Motxoli, jun txatito de corcho, pofavo!

Xamar

m

JOSEBA ASIRON

JOSEBA ASIRON

Page 5: Nofarkaria - Euskaltzaindia€¦ · rriko ditu hiriko jai nagusiak ber, e irudiareki osatun baitaga o kartela. Urre kolore nagusitzea dan gorria, hori, eta a urdin era a agertze din

Bertsolaririk abilena Galdera: Zera zeratu nahi nuke, nola zera zeratzean, bada, ez dut zera hori oso ongi zeratzen, e tazerada, ulertzen al didazu? Beste zerik gabe.

Erantzuna: Irakurle hipo-krita, ene gisakoa, ene anaia. Hori galdera zuzena eta txu-kuna.

Gogorrean ez duzu ezer lortuko, eta onez onean bali-teke. Arazo sexual asko eta asko, gizonezkoenak bere-ziki, haurtzaroko kontuak izanez, aldi joana egunera ekartzean sendatu egiten di-ra.

Beraz, hesi horiek gaindi-tzeko behar da oroimen ona, buru ona. Gogorazi Elioten bertsoa: 'Apirila da hilarik

'krudelena, lur/hileko lilak haztan, oroimena eta de-s ioa/ nahasten , sus t ra i uher rak ' . Azpimarraketa gurea da. Oroimena eta de-sioa nahasita dituzu, beste zerik gabe. Eta larrutan ibil-tzeko behar da gorria, fisiko-ki ezezik, psikosomatikoki ere.

No la zab i l t za bu ruz? Esate baterako, bi urte zeni-tuela, zer koloretakoa zen zure pixa-oihala? Dudatan zabiltza, seinale txarra.

Beraz , eta bukafzeko , esan behar dizut, ezer baino lehen, azenaoriak jateko, burua freskatzeko, eta zure pixa-oihala gogoratzeko, eta sartu ohean zure izena bera ez gogoratzeko maneran.

Galdera: Nolabait zure ustez zein da nolabait sexualki eus-kal bertsolaririk abilena, nola-bait jaioena, trebeena nola-bait, nolabait esanda?

Erantzuna: Bakarka edo nolabait binaka?

Galdera: Berdin dio nolabait.

Erantzuna: Berdin baldin badio nolabait, nolabait Ber-nat Etxepare.

Galdera: Uste al duzu mai-teminduta dagoen pertsona aholkurik aditzeko gauza dela?

Erantzuna: Inolaz ere ez. Egia esan, kontsulta hau al-ferrikakoa da. Maiteminduta baldin badago, pertsonak ezin die jaramonik egin pu-lamentuzko eta zentzuzko arrazoiei . Eta jaramonik egiten baldin badie, ez dago maiteminduta. Amodioak ez

niifLXB/riiMKo r euzko p

SENDIMENBU I \ KONTSULTA

ml 1

(ib llkiffikiyidS; JfeDODD E'sfeÇ'bgj

ñola zabiltza buruz? Esate

baterako, bi urte zenituela zer

koloretakoa zen zure pixa oihala?

Pamielak argitaratutako 'Caines navarros' liburuaren ilustrazioa.

Maiteminduta baldin badago, pertsonak ezin die jaramonik

egin pulamentuzko eta zentzuzko

arrazoiei.

du mugarik ezagutzen, eta are gutxiago arrazoiaren muga.

Hala ere, esan behar da kontsulta honetan, badaez-pada ere, ez dugula egun-daino pu lamen tuzko eta zentzuzko arrazoirik ema-ten. Beraz, maiteminduta dauden pertsonek aditzeko arrazoiak esaten dira hemen.

Galdera: Nor da erresuma honetako pertsonarik ederre-na?

Erantzuna: Zu zeu, dudarik gabe. Halaz ere zure infor-maziorako esan behar dizut b a d a g o e l a n e s k a t x a ederrrr-eder bat, edota muti-la, ez baitakit zer zaren, zu baino ederragoa, mila aldiz ederragoa. Nahiz eta gezurra izan, horixe da zuk aditu na-hi duzuna, ezta?

Zergatik pentsatu behar ote dugu ez garela nor gu izateko? Seguru nago Clau-dia Siffert (edota Sifhert) kezkati dagoela, Larraunen edo Patagonian neska bat bera baino ederragoa dela aditutakoan. Gure akatsak onartzeko lanak egin behar ditugu. Gure ederra onar-tzeko beste horrenbeste.

Juan Uhartekoaren olerkia 1550an jaiotako kalongearen euskal lan bakarra da,

1927. urtean argitara emana.

• • • •

Joannes Markalaingoak —Ez usteak zure atean joka— behi-nola horrialde arin hauetan bazuen jada Altabizkarko kantuaren berri zehatz laga. Garay Monglave baionar eta Koldo Duhalde Ezpe-letakoak sortu iruzur sekulako ho-rren oihartzuna aditua da honez-kero ostiraleko gehigarri napa-rran. Baia gure Jaun Dotoreak gogoan gorde bide zuen berze pertsonai baten aipamena, Cam-pion jaunarena alegia. Ezagunada etorkin italiarreko irunsheme ho-nen euskal lan ia bakarra: 'Orrea-ga, balada escrita en el dialecto guipuzcoano'.

Campion aunitzez ere osoago dagerkigu, hau bederen ez baita mitologia berri baten asmatzailea, baia estonagarri xamar gertatzen da aurreko lana ez aipatzea ere: 'cuando se publico el numero pri-mero de la revista Euskara, hon-rome su^redaccion insertando una balada que con el titulo de Orrea-ga escribi en el dialecto guipuz-coano'.

Halarik ere, hau ez da lekua ez unea saltsa honetaz iharduteko, are gutiago gai berbera ukitua izan denean bi astetan jarraian. Baia, Orriako parte horretan egonda, ez dateke okurrentzia txarra izanen leku berean jarraitzea. Gaurkoan zilegi bekit nonbait honako oler-kitxo hau Nafarkariratzea: 'Ay-nguiruen erreguinal Orierriagan xarriric/ Aynguiruen compañian/ Gloria guztiz veteric/ Çu zarade ederrena/ Creaturen ertean/ Gloria ere andiago/ Çeru eta lu-rrean/ Sandulariac ecusi du/ Gozo andis veteric/ Jhs Jaincoac eman dio/ Benedictio ederric'.

Aitor beharra daukat, hala ere, hau eZ dela neuk idarokitako gau-za, are gutiago neronek sorturikoa. Hauxe, berzerik gabe, 1619. ur-tean Juan Uharte izeneko kalon-geak jaso edo sortu olerkitxoa du-gu. Aldez aurretik J.B. Daranatz, Ezpeletako semea eta Baionako apezpikuaren idazkaria zenak, ar-gitara eman zuen Baionan bere Curiosites du Pays Basque bil-duman 1927. urtean.

Baia, nor ote dugu Juan Uharte izeneko pertsonai hau? Berze ka-nonigo batek horren berri eman ahal digu. Jabier Ibarrak, 'Patro-nato de la Biblioteca Olave' ze-ritzon erakundeak 1934. urtean antolatu zuen laugarren sariketan

5.000 pezeta irabazteaz gainera Juan Uharteri buruzko zertzela-daren batzuk badakartza bere His-toria de Roncesvalles liburu mar-dulean. Iruñeondoan dagoen izen bereko herrian sortu zen 1550 in-guruko urtean. Berze euskal apez aunitzek egin zuten moduan Sa-lamancan bete zituen bere ikaske-ta eklesiastikoak, bere lan pasto-rala Esteribarko Ilarratz herrian 1 hasiz. Lan eskaxa zuen nonbait halako herri pobrean, eta 1596. urtean Orriarat jo zuen, bi urte be-randuxeago profesioa eginez. ; Handik urte gutxira, hau da, 1609. urtean hain zuzen, lic. Juan sub-prior bikala agertzen zaigu agi-rietan. Lan nekosoa ez omen zen berea berriro ere, eta bederatzi urte beranduxeago Felipe III. erregeari Orriako priorato edo Olivako aba-de tituloa eskatzen dio, baina bere eskakizunak oso adituak ez omen zirela iduri nonbait, eta 1625. ur-tean betetzen zuen postu berean Jinkoaren eskuetarat abiatu zen betiko.

Bitartean, zenbait eskuizkribu uzteko aukera izan zuen, eta egun Orrian badira bere hiru lan zaba-lak: Silva de varia licion de ser-vicios y demostracion de fideli-dad con prompta y uniforme vountad del Reyno de Navarra española en servicio del Rey catholico su señor con un cata-logo y linea real de sus soberanos Reyes deduzida hasta el mesmo Rey. Algunas excelencias del mesmo Reyno y de la grandeza de la Monarchia de España, hauxe 800 horrialdetako eskui-dazkia 16.14. urtekoa. Apologfa en fabor del Cabildo de Ronces-valles et contra visitas y sus fau-tores, y de la secularizacion y renovacion y nuevo estado de su orden y nueva forma de vivir, hauxe pleito luzea Orriako eliza-ren sekularizazioaren aldekoa. Azkenik, badu Historia de Ron-cesvalles'izeneko idazkia, 1619. urtean egina, 600 horrialdetakoa. Bai Ibarrak bai Daranatzek ez dute modu onez laudoriatzen lan hau, rigoridade eza nabaria leporatzen diotelarik. Horrela izanda ere, ezin uka lan berean dagerren oler-ki huraren garrantzia, bai urtea-rengatik, nola Uharte beraren sor-terriarengatik. Ez dakiguna da ea ordurako Uharteko tipulak fa-mazkoak zirenentz.

• Iruñeko Hiria xake torneo irekiko 9. ihardunaldi-ko partida, 1995ko urtarrilaren 5ean jokatua.

Francisco Javier Otsoa,.2;425 ELOkoa (Euskal Herria)-Josep Oms, 2.375 ELOkoa (Espainia).

Ie4 ,d6 ; 2 .d4 ,Zf6 ; 3 .Zc3,g6; 4 .Z f3 ,Ag7 ; 5.Ae2,0-0; 6.0-0,c6; 7.a4,Dc7; 8.h3,bZ-d7; 9.Ae3,e5; 10.e5,e5; l l .Ac4,Zf5; 12.Dd2,Zf4; 13.Aa2. Zergatik jokaldi hau? Ez, ez da hutsa, ezta denbora galtzea ere, baizik eta maniobra baten ha-siera. Pausoak zehatz-mehatz jarraitzekoak dira. 13..., Af6; 14.Ze2,g5. Nolabait behartuta jokatu dute horrela. Txurientzat, 'fS' laukia goxo-goxo dago.

1 5 . Z g 3 , G d 8 ; 1 6 . D c 3 , D d 6 ; 1 7 . D c 4 , D f 8 ; 18 .Zf5 ,Ze6; 19.a5. Beltzen peoien egitura apurtzeko aukera badago. Nola galarazi?

19...,dZ-c5. Ikus Koadroa. Txuriak hobeto kokatu dira. Ondorioz, une honetan abantaila hartzeko aba-gunea daukate: peoi bat, alegia. 20.Ac5,Dc5; 21.Dc5,Zc5; 22.Zh6,Eg7; 23.Zf7. Helburua lortuta. Gainera, beltzen peoiak ahulak dira. 23...,Gf8; 24.Zd6,Ad7; 25.b4,Ze6; 26.c3,b6; 27.b6,b6; 28. Zc4. Bigarren peoia eroriko da (b6-koa edo e5-koa). Beltzek etsi zuten, hirugarren peoia (c6-koa) bere-halaxe desagertuko zelako (cZ-e5,Ae6, eta abar).

Page 6: Nofarkaria - Euskaltzaindia€¦ · rriko ditu hiriko jai nagusiak ber, e irudiareki osatun baitaga o kartela. Urre kolore nagusitzea dan gorria, hori, eta a urdin era a agertze din

M argarita Va-1 o i s k o a — M a r g o t

izenez ezaguna— Na-farroako azken erregi-nari buruzko pelikula heldu da Euskal Herri-ko pantailetara aste honetan, nahiz eta gure artean oraindik ez den estreinatu. Frantziako zinemagintzaren pro-dukzio itzel honetan Nafarroako Gortearen pasarte interesgarrie-netakoak azaltzen dira.

ALBERTO' BARANDIARAN / IRUNEA

Ez da Nafa r roako his tor ia pantailetan azaltzen diguten le-hendabiziko aldia, ez eta azkena izango er, baina gutxitan ikusi ahal izango da halako artelan eder eta oparo hornitua —bai di-ruz, bai aktore famatuz, bai ba-liabidez— Nafarroa oinarritzat hartzen duena. Gure artean be-randu baino lehen estreinatuko den filme honek bost urte behar izan ditu gauzatzeko, eta 100 milioi liberako —2.500 - milioi pezeta— aurrekontu itzelarekin Frantziako zinemagintzari be-hiala galdutako diztira eman diola diote kritikariek.

Frantziako zinemagintza ar-gitzeaz gain, Nafarroako histo-riaren pasarte ilunenetakoari ere argi emateko —horretarako si-kiera— balio lezake filme honek. Gaztelak Nafarroa inbaditu eta m e n d e r a t u o n d o k o u r t ee t an —16.20. urtera ar te—, Nafa-rroako Erregeak Nafarroa Behe-

Goian, ezkerrean, Margot erreginaren garaiko koadro bat. Eskuinean, Isabelle Adjani, filmeko protagonista, eta behean pasarte bat.

Margot Nafarroakoa rean, Zuberoan eta Biarnon bizi izan zirçn, eta han eutsi zieten Nafarroako lege, foru eta era-kundeei. Frantzian sortutako hi-ru erreginari esker —-Margarita Angulemakoa, Joana Il.a Albre-tekoa eta Margarita Valoiskoa 'Margot Erregina'—, inoiz ez bezalako garapen kultural eta humanista izari zen Nafarroako gortean, eta Europako errefor-misten aldetik gorespen hitzak jaso zituen ahaleginak. Shakes-peare antzerkigile ospetsu as-koak 'Amodio galduaren ahale-ginak' bere lanaren pertsonaia baten ahoan jarri zuen: «Nafa-rroak mundu osoko miresmena bereganatuko du».

EDERTASUN Margot erregina ITZELEKO iZan zen dinastia

EMAKUMEA HONEN AZKEN QN_

dorengoa, ausartena eta uniber-tsalena. Akademia bat eratu zuen —hartatik deusik gelditzen ez

bada ere—, eta Shakespeare edo D 'Aubigne bezalako autoreen aipamenak merezi zituen. 'Me-moires' bere lana garai osoaren sintesia da, eta bertan bere amo-rante guztien aipamenak daude bilduak. Orduko kronistek dio-tenez itzelezko edertasuna zuen emakumeak, eta pertsonalitatea ez nolanahikoa. Bere amodioak zirela eta, Ussongo gazteluan izan zuen hogei urtez giltzape-turik Enrike III erregeak. Histo-ria ederra eta erakargarria. Ho-rrela ikusi zuen, besteak beste, Voltairek, 1745ean ' Nafarroako Printzesa ' izeneko antzezlana idatzi baitzuen. Horrela ikusi du, halaber, Patrice Cherau zuzen-dari frantziarrak.

Oso pasarte esanguratsua au-•keratu du pertsonaia historikoa-ren inguruko giroa osatzeko. 1572ko abuztuaren 24an, Nafa-rroako Enrike Ill.aren eta Mar-garitaren arteko ezkontzatik sei

egunera, San Bartolome gau fa-matuan izugarr izko sarraskia izan zen Parisen bereziki, baita Frantzia osoan ere. Margarita bere emaztearen anaiaren agin-dupean, katolikoek 10.000 hu-gonote —Frantziako protestan-teak— hil zituzten Parisen eta lOO.OOOtik gora Frantzia osoan.

Egia egiari zor, Biarno eta Pa-ris bitartean ibili ziren garai har-tako koroadun nafarrak, eta era-gin eskasa izan zuten beren men-pe zegoen gizartean. Hala ere, Europan sona handia eskuratu zuten, haien babesean loratu zen giro intelektualarengatik.

GIRO A n g u l e m a k o INTELEKTUAL^M a r g a r 1 t a

SONATUA (1 4 9 2 - 1 5 4.9) izan zen aitzindaria. Frantziako Alenç.oneko dukearen emaztea zela, Paris ondoko Meaux he-rrian bildu zuen aditu eta intelek-tual talde garrantzitsu samarra,.

orduko ideia aurreratuenak ez-tabaidatu eta praktikan jartzeko ametsak bultzatuta. „Oposizio handia sortu zuen saioak, eta be-re senarra Paviako gudan hil ze-la-eta, bertan behera gelditu zen dena. 1527an Nafarroako Enrike Il.arekin ezkondu zen, hau da, Nafarroako Erresumaren oinor-deko legitimoarekin. Nafarroako lurraldeetara heldu zen horrela Margarita, bere lagunek eta in-telektualek ja r ra i tu ta j Orduan idatzi zuen 'Hep tameron ' lan famatua, eta, giro egokian —Eli-zaren haserretik eta Parisko gor-tearen esames eta ezinikusietatik ur run— ideia humanistek eta n e o p l a t o n i k o e k z a b a l k u n d e handia izan zuten. Pabe eta Ne-raceko jauregietan Calvino eta Erasmo Rotterdamgoa izan zi-ren, eta garaiko Elizaren kritika handiak jaso zituen gorte nafa-rrak. Orduan argitaratu zen Ber-nart Etxepareren 'Linguae Vas-conum Primitiae' (1545), eus-karazko lehen idazkia.

Labriteko Joana (1528-1572) bere alaba izan zen Margaritaren asmoak gorpuzten saiatu zena. Bere garaian tentsio handiak izan ziren Frantziako erregearen par-tetik, anexioaren bila ari baitzen, baina Joanak ez zuen inoiz horre-lakorik onartu. Berak argitaratu zituen bere amaren hainbat lan, eta Jon Leizarragaren Testa-mentu Ber r ia ren euska razko itzulpena egin zen.

E r r e g e - e r r e g i n a h a u e k i n amaitu zen, hain zuzen ere, Na-farroako dinastia. Nafarroako Enrike III.a geroago—1589. ur-tean— Frantziako Enrike IV.a i izango zen, eta ordura arte errege guztiak Nafarroakoak eta Frari-tziakoak izan baziren ere —bi koroak apar te j anz ten zituz-ten—, 1620. urtean Nafarroako Erresuma 'ofizialki' erantsi zio-ten Frantziakoari, protestak go-ra-behera.

Page 7: Nofarkaria - Euskaltzaindia€¦ · rriko ditu hiriko jai nagusiak ber, e irudiareki osatun baitaga o kartela. Urre kolore nagusitzea dan gorria, hori, eta a urdin era a agertze din

Nafarkaria «Ideiak jaten ditugu»

EDURNE E L I Z O N D O / IRUNEA

Eusko Jaurlaritzak eta Eus-kal gastronomi Eikarteak, ur-tero bezala, Euskadi Gastro-nomi Sariak banatu zituzten joan den ostiralean Laudioko (Araba) Zubiko Etxean. Argi-talpen onenaren saria jaso zuen Juan Cruz Cruzek, Nafa-rtoako Unibertsitateko filoso-fia eta dietetika irakasleak, Eusko Jaurlaritzako bozera-maile eta Kultura Saileko

Juan Cruz Cruz, Nafarroako Unibertsitatean.

kontseilaria den Mari Karmen Garmendiaren eskutik. 'Ali-mentacion y cultura. Antropo-logia de la conducta alimenta-ria' liburuarekin eskuratu du aipatu saria.

Liburu honetan elikatze-modua finkatzen duten erre-gela. edo arau arrazionalez, gastronomiaren oinarriez az-ken batean, mintzo da Juan Cruz Cruz irakaslea, eta gai horren inguruan eta jaso berri duen sariaz hainbat argibide azaldu dizkio EGUNKARIARI. EGUNKARIA.— Gastronomi argitalpenik onenaren saria ja-so berri duzu. Zer deritzozu? JUAN CRUZ CRUZ.— O s o kontent nago. Baina niretzat, garrantzitsuena, lehen aldiz erakunde batek halako ikerke-ta lan bati saria eman izana da.

Hau da, elikatze-moduak iker-tzen dituen jendea bada eta guztion lanaren onarpena da sari hau. EGUNKARIA.— Zein da zure ikerketa lanetan garatu duzun tesi edo teoria? CRUZ.— Elikagaiek duten izaera sinbolikoa da nire iker-keta guztien oinarri. Elikadu-ran hiru maila bereiz daitezke. Lehenengoa maila dietetiko-higienikoa izango litzateke. Elikagaiek izarea fisiologikoa

baino ez dute lehen maila ho-netan eta elementu elikaga-rriak baino ez dira. Maila ho-netan, berdin zaigu elikagaia baratzean edo laboratorio ba-tean sortua den. Bigarren mai-la, berriz, maila organolepti-koa da, eta honetan, gure zen-tzumenek parte hartzen dute jada. Elikagaien zapore, usain eta soinuaz ere jabetzen dira zentzumenak. Gizakiak zen-tzumenen bitartez jasotzen 'duena jaten du. Azkenik, kul-tura maila deritzona dugu hi-rugarrena. Elikagaia ez da eli-kagai edo elikagarri soila, maila honetan kulturak, ohitu-rak edo familiak elikagai hauei egotzi dizkieten ideia guztiak aurki ditzakegu. Gure zentzu-menek elikagairen bat bazter dezakete eta ohitura ezberdi-

nak dituen beste batek, berriz, arazorik gabe onartu. Begeta-rianoen kasua, adibidez, aipa-garria da. Gizakia orojalea de-nez, garrantzitsua da zergatik erabaki duen barazkijaleak elikagai guztien artean batzuk baino ez jatea. Arrazoia guztiz ideologikoa da, ideiak egozten dizkie landareei eta horregatik jaten ditu.

EGUNKARIA.— Ohitura kon-tua baldin bada, elikatze-mo-dua alda al daiteke hezkuntza-

JOXE IACALLE

renbidez? CRUZ.— Elikadura sinbolo bat besterik ez da, edozein bande-ra ere sinbolo den moduan. Elikagai bat gure tradizio his-torikoan dagoelako onartzen dugu, eta normalean gure ohi-turek erakusten digutena jaten dugu. Janariari sinbolo eta ideiak egokitzen dizkiogu eta horregatik, hain zuzen ere, ja-ten ditugu. Finean, gure ideiak jaten ditugu. Ohitura, alde ba-tetik, positiboa izan daiteke baina beste askotan kaltega-rria. Izan ere, ohiturak erakus-ten diguna besterik ez baitugu jaten. Gizakiak, ordea, hori baino gaitasun handiagoa du eta hezkuntzaren bidez, ohitu-ra hori gaindi dezake. Hori da, azken finean, 'sukaldaritza berria' deritzonak egiten due-

na, elikagaiek ezkutuan dutena agertu eta elikagai berrietara hurbildu. EGUNKARIA.— Familia aipatu duzu. Zer funtzio betetzen du familiak? CRUZ.— Familiak irakatsi di-guna jaten dugu, batez ere. Gure gustuak, beraz, familiak ezartzen dizkigu. Baina fami-liak sortzen dituen ohitura ho-riek ez dira beti egokiak. Be-raz, zuzentzeko ahalegina ere egin behar dugu. EGUNKARIA.—'Dietetica me-dieval' izenburuko liburua da idatzi duzun azkena. Zeintzul^ dira Erdi Aroko dietaren ezau-garriak?

CRUZ.— Donejakue Bidearen inguruan badago beti harritu

«Elikagai bat gure tradizioaren

historian dagoelako

onartzen dugu, eta normalean gure

ohiturek erakusten digutena jaten

dugu».

nauen esaera bat: 'Ogiak eta ardoak egiten dute bidea'. Esaera honek dioenak ze-hatz-mehatz azaltzen du Erdi Aroko dietaren ezaugarri na-gusia. Hau da, bidea ingura-tzen duten herri guztietan ha-ragi, arrain eta esne ugari ba-zegoen ere, bidean ziren erro-mesei ardoa eta ogia besterik ez zieten ematen. Izan ere, ga-rai hartakoen ustez, esneak eta arrainak lepra sortzen zuten. Esnea, adibidez, maiatzaren erdialdetik ekainaren erdial-dera bitartean baino ez zuten edaten. Luze gabe 'El refran dietetico en la obra de Sorapan de Rieros' izeneko liburua ka-leratuko dut, eta bertan ere eli-katze-moduari buruzko esaera anitz aurki daiteke. Guztiak, garaiko elikatze-modu honen adierazgarri dira.

! Juan Cruz | ! Cruz 1 O o o o o . • o O f o o • / . o o / O o . . ' . . ' . ..:;.'. O' o . o § I R A K A S L E A g O o , r»

Andaluziarra Iruñean

Juan Cruz Cruzek 1964an amaitu zuen Filosofia eta Letrak karrera eta orduz geroztik Nafa-rroan bizi eta lan egiten du. Jaio-tzez, hala ere, andaluziarra da, Cadizkoa. Ikasketak burutu be-zain pronto irakasle laguntzaile lanean hasi zen Nafarroako Uni-bertsitatean, harik eta beka bat lortu eta Alemaniara joan zen ar-te. 1970ean itzuli zen Iruñera eta 1974an Madrilen irakasle titular plaza atera zuen. Baina esze-dentzia eskatu eta Nafarroara itzuli zen. Gaur egun, Filosofia emateaz gain, Dietetika irakasle ere bada. Elikatze-moduen in-guruan garatu dituen ikerketak unibertsitatean lantzea lortu du, beraz. 'Dietetica medieval' da bere azken liburua.