1
Txus Martín presoa Basauriko espetxetik Langraitzera eraman dute. Martinek gaixotasun larri eta sendaezina pairatzen du eta bere osasun egoerak ez du gomendatzen espetxean jarraitzea, are gutxiago etengabeko leku-aldaketen menpe egotea. Egin Dezagun Bideak Txus Martinen berehalako askatasuna exijitzen du. Ez dugu onartzen Martinen bizitza eta eskubideekin jolasten egotea. Gaixotasun larria pairatzen du eta osasun asistentzia egokia jaso ahal izateko kalean behar du. Basaurin, bere herrian, hainbat dira azken asteetan egindako ekimenak, horien arteak Basauriko Udalak berak eskatutako neurriak. Basauriko herritarrek ere argi dute, Txus Martinen eskubideak errespetatuak izan behar dira eta berehala aske utzi behar dute. Egoera ez da onargarria. Hortaz, enplazamendu zuzena egiten diogu Espetxetako Zuzendaritzari behingoz neurriak hartu eta Txus Martín aske uzteko. Martinek aske behar du, bere oinarrizko eskubideak zapaldu eta osasun asistentzia egokia galarazten ari dira. Bihar bertan, 12:30tan, Basauriko espetxeko atarian egingo den elkarretaratzen parte hartzera deitzen dugu.

Oharra_Eus

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Oharra_Eus

Citation preview

Page 1: Oharra_Eus

Txus Martín presoa Basauriko espetxetik Langraitzera eraman dute. Martinek

gaixotasun larri eta sendaezina pairatzen du eta bere osasun egoerak ez du

gomendatzen espetxean jarraitzea, are gutxiago etengabeko leku-aldaketen menpe

egotea.

Egin Dezagun Bideak Txus Martinen berehalako askatasuna exijitzen du. Ez dugu

onartzen Martinen bizitza eta eskubideekin jolasten egotea. Gaixotasun larria

pairatzen du eta osasun asistentzia egokia jaso ahal izateko kalean behar du.

Basaurin, bere herrian, hainbat dira azken asteetan egindako ekimenak, horien

arteak Basauriko Udalak berak eskatutako neurriak. Basauriko herritarrek ere argi

dute, Txus Martinen eskubideak errespetatuak izan behar dira eta berehala aske utzi

behar dute.

Egoera ez da onargarria. Hortaz, enplazamendu zuzena egiten diogu Espetxetako

Zuzendaritzari behingoz neurriak hartu eta Txus Martín aske uzteko. Martinek aske

behar du, bere oinarrizko eskubideak zapaldu eta osasun asistentzia egokia

galarazten ari dira.

Bihar bertan, 12:30tan, Basauriko espetxeko atarian egingo den elkarretaratzen

parte hartzera deitzen dugu.