8
Oxitozina Egileak: Jon Ansorena eta Leire Costas.

Oxitozina

  • Upload
    presta

  • View
    44

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Oxitozina. Egileak: Jon Ansorena eta Leire Costas. - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

Page 1: Oxitozina

Oxitozina

Egileak: Jon Ansorena eta Leire Costas.

Page 2: Oxitozina

Oxitozina Vincent du Vigneaud zientzilariak aurkitu eta ikertutako hormona da, lehen aldiz 1953 aurkitu zuena.

Ikerketa askoren ondoren jakina da 9 aminoazidoz osaturiko peptidoa dela (zisteina - tirosina - isoleuzina -

glutamina - asparagina - zisteina - prolina - leuzina - glizina) eta zizteinaren sulfuro taldeen bidez disulfuro

zubiak osatzen dituela. Bere formula kimikoa, C43H66N12O12S2 da.

Page 3: Oxitozina

Antzekotasuna

Oxitozinarekin batera bere oso antzekoa den basopresinaz ere hitz egin dezakegu. Bi hauen arteko ezberdintasuna kate peptidikoko bi aminoazidoren artean aurkitzen da

soilik. Gainera bi hormona hauek hipotalamoak sortu eta atzeko hipofisian jariatzen dira odolera.

Page 4: Oxitozina

Vigneaud zientzialarik aurkitu eta ikertutako hormona, neuropeptido eta hormona bezala jarduten duena,

hipotalamoko zelula nerbiosoetan ekoizten da; bertatik neuronen axoien bitartez garraiatzen da atzeko hipofisira

bertan metatzeko. Metaketa horien ondorioz metaketa xixku handiak sortzen dira eta bertatik odol korrontera

jariatzen dira.

Page 5: Oxitozina

EFEKTUAK ETA ERAGINAK• Patroi sexualekin erlazionaturik dago.• Erditze prozesuan umetokiaren

uzkurketak sortzen ditu.• Bularretako esne garraioa aktibatzen

du.• Eszitazio sexuala sortzen du. • Konfidantza gehiago izaten laguntzen

du. • Eskuzabalago izatera bultzaten gaitu. • Traizionatzeko beldurra galtzen

laguntzen du. • Bestalde, adituek autismoa duten

pertsonek oxitozina gutxiago dutela ondorioztatu dute.

Page 6: Oxitozina

ZELULA HELBURUETAN ERAGITEKO EKINTZA MEKANISMO ESPEZIFIIKOA

Ez da ezagutzen oraindik zelula helburuetan eragiteko ekintza mekanismo espezifikoa. Honek uteroko muskulu lisoen eta albeoloak inguratzen dituzten zelula mioepitelialetan eragiten du. Beraz errezeptoreak uteroan eta ehun mamarioan kokatzen dira. Aipaturiko errezeptore hauek estrogenoaren eraginez ugaritu egiten dira, eta progesteroraren eraginez aldiz gutxitu. Estrogenoak ugaritzeak eta aldi berean progesterona gutxitzeak (hau erditzea baino lehenago gertatzen da) amari esnea pilatzearen arrazoia dela esan liteke. Beraz, emakumean esnearen jariaketarekin badu ere zerikusia, gizonengan beste eragin bat du, testikuluetan testosterona pilaketarekin du.

 

Page 7: Oxitozina

Erregulazioa• Substantzia honen jariaketa

neurosekretoreen amaieretan, hipotalamoko zelulek sortzen dituzten aktibitate elektriko bidez erregulatzen da. Zelula hauek akzio potentzialak sortzen dituzte eta axoiean barrena hedatzen dira, nerbio amaiera pituitarioetara iritsi arte. Hauek besikula ugari dituzte (oxitozinaz beteak) eta exozitosi bidez askatzen dira nerbio amaierak despolarizatzen direnean.

Page 8: Oxitozina

Patologiak Oxitozinaren erabilera desegokiak edo gehiegizko

erabilerak alboko ondorio ugari eragin ditzake: 1.- Krisi epileptikoak nerbio sistema zentralean. 2.- Takikardiak, arritmiak eta hipertentsioa sistema baskularrean. 3.- Baita gehiegizko esne ekoizketa ere.