5
10 2013KO MAIATZAREN 19A PERTSONAIA Etapa hasiera lasaia izan zen zurea? Haurtzaindegia herriko beste puntan zegoen, eta lehen egunean amarekin joan banintzen ere, hortik landa txirrindan! Ile-apaindegia zeukan amak eta ondoko lokalean bizikleta tailerra zegoen. Orduan heziketa orain baino samurragoa zen, ez zintuzten gurasoek hez- ten, herriak baizik, eta noiznahi ibiltzen nin- tzen tailerrean. Han ikusi nituen lehenengoz Hinault, Merckx, Anquetil, Perurena, Tarangu eta abarren argazkiak, han sartu zidaten harra. 6 urterekin lasterketetan hasi nintze- nean, 120 haur genbiltzan Berako taldean, herriko haur guztiak. Gaur egun, ez dira dozenara iristen. Gizarte aldaketa baten seinale da? 9 urterekin Beratik abiatu eta Irun sarreran zegoen Palmera fabrikarainoko joan-etorria egiten nuen arazorik gabe. Orain beldurra pasatzen dut. Trafikoa izugarri ugaritu da, autoaren kultura gailendu da, eta guraso nai- zen honetan, ni naiz lehenbizikoa alaba kotxe samalda horretatik babesten saiatuko dena. Teknologia berriek ere eragina izan dute. Tre- peta onak dira berez, baina heziketa eskatzen dute eta oker erabiltzen ditugulakoan nago. Euren potentziala bezainbateko desoreka sortu dute gizartean. Haurren gizentasun tasari erreparatu besterik ez dago egunetik egunera gizarte sedentarioagoa garela ohar- tzeko. Atzerapauso bat eman behar genuke, txirrindulaz mugitzera itzuli, oinez ibiltzera bueltatu, gure gorputzari eta ingurumenari denbora gehiago eskaini. Gu, txikitan, amua- rrain bila aritzen ginen, ondutako sagarrak begiz jo eta jaten genituen... Egun, nire ilobak naturatik aparte ikusten ditut. Naturatik des- konektatzea zure sustraiez beste egitea da, eta deserroturik errazagoa da bizitzaren norabi- dea galtzea. Trafikoaren emendatzeaz ari gareno, Iñaki Lejarretaren heriotzak egunkarietako azalak bete zituen, noiznahi entzuten dugu auto batek zikloturista bat zapaldu duela... Zer egin liteke? Alde batetik, auto eta zikloturista anitzez gehiago egoteak estatistikak tentatzea dakar. Bestalde, lehen gidariak gidatu egiten zuen, orain GPSari begira doa mugikorrera iritsi zaion azken WhatsAppa irakurri nahian, eta arreta desbideratzeak istripu aukerak biderka- tzen ditu. Istripu gehienak atentzio eskasetik datoz, txoriburukerietatik. Alabaina, ezinbes- tekoa da gizarte aktiboa eta erakundeetatik hori bultzatu eta babesten saiatuko nintzate- ke. Gastu publikoaren ikuspegitik baino ez bada ere, mendian lasterka edo bizikletan dabilen norbaitek gizartearentzat gastu gutxiago suposatuko du beti. Horri kontzien- tziazio lana gehitu behar zaio, autoa hartzeak NORTASUN AGIRIA Patxi Vila 1975eko urriaren 11n sortu zen Beran. Kirol Magisteritzan diplomatua, gaztetan eskia, eskubaloia eta neguko triatloia probatu bazituen ere, 2001ean Banestoren eskutik sartu zen txirrindularitza profesionalean. 2006an, Lampre taldean, Paris-Nizako etapa bat eta sailkapen nagusiko bigarren postua bereganatu zituen eta bederatzigarren bukatu zuen Italiako Giroa. 2008an positibo eman zuen, eta zigorra beterik, 2011n itzuli zen errepidera. Iaz erretiratu zen, baina erretiroak ez du tropeletik askorik aldendu. «Txirrindulariak super-heroitzat izan gaituzte, eta ez gara» Han goitik itsasoa ikusten da. PATXI VILA | SUSTRAI COLINA | Argazkiak: Dani Blanco

PATXI VILA «Txirrindulariak super-heroitzat izan gaituzte, eta ...tik zure sinesgarritasuna auzitan jartzen duzu. Posible da Tour bat ura edanda eta maka-rroiak janda egitea. Jakina

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: PATXI VILA «Txirrindulariak super-heroitzat izan gaituzte, eta ...tik zure sinesgarritasuna auzitan jartzen duzu. Posible da Tour bat ura edanda eta maka-rroiak janda egitea. Jakina

�10 2013KO MAIATZAREN 19A

PERTSONAIA

Etapa hasiera lasaia izan zen zurea? Haurtzaindegia herriko beste puntan zegoen,eta lehen egunean amarekin joan banintzenere, hortik landa txirrindan! Ile-apaindegiazeukan amak eta ondoko lokalean bizikletatailerra zegoen. Orduan heziketa orain bainosamurragoa zen, ez zintuzten gurasoek hez-ten, herriak baizik, eta noiznahi ibiltzen nin-tzen tailerrean. Han ikusi nituen lehenengozHinault, Merckx, Anquetil, Perurena, Tarangueta abarren argazkiak, han sartu zidatenharra. 6 urterekin lasterketetan hasi nintze-nean, 120 haur genbiltzan Berako taldean,herriko haur guztiak. Gaur egun, ez diradozenara iristen.

Gizarte aldaketa baten seinale da?9 urterekin Beratik abiatu eta Irun sarreranzegoen Palmera fabrikarainoko joan-etorriaegiten nuen arazorik gabe. Orain beldurrapasatzen dut. Trafikoa izugarri ugaritu da,autoaren kultura gailendu da, eta guraso nai-zen honetan, ni naiz lehenbizikoa alaba kotxesamalda horretatik babesten saiatuko dena.Teknologia berriek ere eragina izan dute. Tre-peta onak dira berez, baina heziketa eskatzendute eta oker erabiltzen ditugulakoan nago.Euren potentziala bezainbateko desorekasortu dute gizartean. Haurren gizentasuntasari erreparatu besterik ez dago egunetikegunera gizarte sedentarioagoa garela ohar-tzeko. Atzerapauso bat eman behar genuke,txirrindulaz mugitzera itzuli, oinez ibiltzerabueltatu, gure gorputzari eta ingurumenaridenbora gehiago eskaini. Gu, txikitan, amua-rrain bila aritzen ginen, ondutako sagarrakbegiz jo eta jaten genituen... Egun, nire ilobaknaturatik aparte ikusten ditut. Naturatik des-

konektatzea zure sustraiez beste egitea da, etadeserroturik errazagoa da bizitzaren norabi-dea galtzea.

Trafikoaren emendatzeaz ari gareno, IñakiLejarretaren heriotzak egunkarietako azalakbete zituen, noiznahi entzuten dugu auto batekzikloturista bat zapaldu duela... Zer egin liteke?Alde batetik, auto eta zikloturista anitzezgehiago egoteak estatistikak tentatzea dakar.Bestalde, lehen gidariak gidatu egiten zuen,orain GPSari begira doa mugikorrera iritsizaion azken WhatsAppa irakurri nahian, etaarreta desbideratzeak istripu aukerak biderka-tzen ditu. Istripu gehienak atentzio eskasetikdatoz, txoriburukerietatik. Alabaina, ezinbes-tekoa da gizarte aktiboa eta erakundeetatikhori bultzatu eta babesten saiatuko nintzate-ke. Gastu publikoaren ikuspegitik baino ezbada ere, mendian lasterka edo bizikletandabilen norbaitek gizartearentzat gastugutxiago suposatuko du beti. Horri kontzien-tziazio lana gehitu behar zaio, autoa hartzeak

NORTASUN AGIRIA

Patxi Vila 1975eko urriaren 11n sortu zen Beran. KirolMagisteritzan diplomatua, gaztetan eskia, eskubaloia etaneguko triatloia probatu bazituen ere, 2001ean Banestoreneskutik sartu zen txirrindularitza profesionalean. 2006an,Lampre taldean, Paris-Nizako etapa bat eta sailkapennagusiko bigarren postua bereganatu zituen etabederatzigarren bukatu zuen Italiako Giroa. 2008anpositibo eman zuen, eta zigorra beterik, 2011n itzuli zenerrepidera. Iaz erretiratu zen, baina erretiroak ez dutropeletik askorik aldendu.

«Txirrindulariaksuper-heroitzat izan gaituzte,

eta ez gara»Han goitik itsasoa ikusten da.

PATXI VILA

| SUSTRAI COLINA |

Argazkiak: Dani Blanco

Page 2: PATXI VILA «Txirrindulariak super-heroitzat izan gaituzte, eta ...tik zure sinesgarritasuna auzitan jartzen duzu. Posible da Tour bat ura edanda eta maka-rroiak janda egitea. Jakina
Page 3: PATXI VILA «Txirrindulariak super-heroitzat izan gaituzte, eta ...tik zure sinesgarritasuna auzitan jartzen duzu. Posible da Tour bat ura edanda eta maka-rroiak janda egitea. Jakina

�12 2013KO MAIATZAREN 19A

PATXI VILA

dakarren erantzukizuna etengabe azpimarra-tu, eta batez ere, erne ibili.

Gizarte aktiboa izateko lasterketa horretan,badirudi edonork korritu dezakeela maratoibat, edonork hartu dezakeela parte Quebran-tahuesos-en, edozeinek... Sanoa al da?Obsesio horiek beste gabezia edo orbanbatzuen estaldura dira. Nola ulertu, bestela?Konprenitu dezaket kirola lanbide duenarenobsesioa, anitz dagoelako jokoan, bainakirol herrikoia heldu den obsesio mailak ezdauka ez hanka ez bururik. Nik tematzeobsesibo hori urtero bizi izan dut profesio-nal gisa, eta ziurtatzen dizut ez dela ona ezzuretzat, ez zure inguruarentzat. Niretzatkirola askatasuna da. Bizi dugun mundu hauezagutzea gustatzen zait eta ez nuke niregorputza ezagupen horren muga izateriknahi. Kirolak aukera ematen dizu Hondarri-biko hondartzan itsasoan sartu eta igerianauskalo noraino joateko, edo txikitako lagu-nekin Berako mendietan gora eta behera las-terka ibiltzeko. Horixe da askatasuna. Kirolbakarra egiteak askatasun hori izugarrimugatzen dizu, ordea. Pentsa, niretzat nirelanbidearen zatirik gogorrena kirol bakarraegitea zen.

Afizionatuaren obsesioa profesionaletan debu-tatzea izaten da. Zuk berandu eman zenuensaltoa. Hura ere ez zen samurra izango.Txirrindularitzak nire beldur eta konplexuakgainditzen lagundu dit. 15-16 urterekin, nera-bezaro bukaeran, hutsune edo gainbeheraanimiko nabarmenak nituen, eta bizikletakneuk bakarrik neure ondorioak ateraz neureneurak gainditzeko bidea erakutsi zidan. Afi-zionatuetan nortasuna anitz indartu nuen, etaprofesionaletara igaro ala ez, zorretan nengo-en txirrindularitzarekin. Ziklismoak pertsonagisa ziurtasuna eta oreka eman eta gaurkoPatxiren lehen zirriborroa eginarazi zidan.Hori hala, argi neukan jauzia emateko nireesku zegoen guztia egingo nuela, baina eznenbilen obsesionaturik. Are gehiago, egun-erdiz ezindu fisiko eta psikikoekin egitennuen lan, eta lanean bizi nuenak izugarrilaguntzen zidan errepideko gorabeherak erla-tibizatzen.

Ordurako eskubaloian bigarren mailan jokatuazeunden, neguko triatloietako mundialean bos-garren eginda, diplomatura bat zeneukan patri-kan... Askok jubeniletatik apustu itsua egitendu, eta gero?Txirrindulariek euren formakuntza pertsona-la garatzen segi behar lukete. Antolaketa kon-tua da. Profesionalak egunero hiru ordu etaerdiz entrenatzen du batez beste, zortzi lo

Erretiroa“Nire azken hamarurteetakobeldurrik handiena‘zer egingo dutbizikleta uztean?’izan da. Zurehobbya ogiadenean, nolaplanteatzen duzuafiziorik gabekoofizio bat?Zorionez,erretiratuta eregoi-mailakotxirrindularitzanlan egiteko aukeradaukat”.

Page 4: PATXI VILA «Txirrindulariak super-heroitzat izan gaituzte, eta ...tik zure sinesgarritasuna auzitan jartzen duzu. Posible da Tour bat ura edanda eta maka-rroiak janda egitea. Jakina

ordu behar dira, eta gainontzeko orduekinzer? Zer gertatzen da apustu hori egin eta afi-zionatuetan ez aurrera ez atzera geratzendirenekin? Txirrindulari mordoa ezagutu dut,ni baino hobeak asko, profesionaletan debu-tatu gabe bidean geratu direnak. Zer egitenduzu 24 urterekin, zure garapen pertsonale-rako ezinbestekoak diren sei-zazpi urte zaka-rrontzira botata, batxilergoarekin bakarrikbizitza berri bati heldu behar diozunean?Munduko onena izateko kasta duenak ere txi-kitu dezake belauna entrenatzen, eta bizitzanez dizu inork deus oparitzen gaztetan mun-duko onena izan zintezkeelako bakarrik. Gai-nera, frakasoak, obsesioaren osteko frustra-zioak, nortasun arazoak sortzen ditu.Afizionatuetara iritsi denak jubeniletan zer-bait irabazi du, bere ingurunean garaile da,podiuma zapaltzen ohitua dago, baina bizi-kleta uztean, goizetik gauera, ez da deus etabere burua frakasatutzat dauka. Horregatik,jende horri erreparatu behar diogu txirrindu-laritzaren funtzionamendua hobetu eta etor-kizuna irudikatzerako orduan.

Zer saltzen du egungo txirrindularitzak? Zein-tzuk dira bere baloreak?Txirrindularitza, ezer izatekotan, kirol euro-parra da. Zibilizazio krisi baten erdian gaude,eta Europa zaharrean zeri heldu ez badago,txirrindularitzan ere ez. Egungo txirrindulari-tzak ez ditu bere berezko baloreak islatzen,globalizazioak ito ditu. Profesionaletara igonintzenean zazpi-zortzi amerikar izangoziren tropelean eta egun 50etik gora daude.Australiar eta britainiarrekin gauza bera.Herrialde horiek oro euren nortasun zan-tzuak erantsi dizkiote tropelari, baina etenga-beko talka dago, oso mundu eta balore des-berdinak direlako. Hori homogeneizatzendenean agertuko dira txirrindularitza berria-ren baloreak, baina oraingoz erreka eta itsa-soa nahasten diren puntuan gaude, ur gazianedo ur gezan gabiltzan igarri ezinda. Txirrin-

dularitzaren betiko baloreak desagertu etaberriak agertzeke daude.

Bitartean, dopin auziak dira etengabe agertzendirenak. Berdin ikusten dituzu gauzak zurepositiboaren aurretik eta ondoren?Txirrindularitzak dopinaren aurka zinezborrokatuko ez balu, ez Contadorrek ez nikez genukeen positibo emanen. Beste kirole-tan nirea ez da positibo, txirrindularitzan bai.Hori hala, hanka-sartzea nirea izan zen. Ninaiz agertu ezin zitzaizkidan substantziabatzuk agertu izanaren erantzule. Badakithori ez dela momentuko bidesaria ordaindutakonpontzen, orbana hor geratzen dela. Biokgaude mahaian eserita, zu zure zapatetan etani nireetan, eta bakoitzak daki bere oinetako-ak nondik ibili diren honainoko bidean. Ninaiz gauero nire buruarekin lotara sartu etabakean lo hartu behar duena. Zoritxarrezbizitzak makilakadak ematean ikasten duzugehien. Haur bat ezezkoarekin hezten da, ezbaiezkoarekin. Horregatik, positiboa positi-boa izan da niretzat, eta ordaindu dudana txi-rrindularitzarako onuragarria izatea nahikonuke.

Txirrindulariak gaizkileen pare tratatzeak,Armstrong auzia orain haizatzeak... zer zentzudauka?90eko hamarkadan txirrindularitzak erabakiokerrak hartu zituen eta orduko lastreakarrastaka daramatzagu. Erantzule nagusiakgu gara, ez ditugulako gauzak ongi egin.Legeak lege dira eta argiak izan behar dute.Interpretazioei lekua uzten diezun momentu-tik zure sinesgarritasuna auzitan jartzen duzu.Posible da Tour bat ura edanda eta maka-rroiak janda egitea. Jakina baietz! Arazoa daurtetan txirrindulariak super-heroitzat izangaituztela, eta ez garela. Armstrongena logikahorretan kokatzen dut. Dena den, zer kon-pontzen da hamar urte beranduago trapuzaharrak astinduta? Noraino egin behar dugu

PATXI VILA

� 132013KO MAIATZAREN 19A

Euskaltel“Nik nahiago nukeorain artekofilosofiarekin,etxekojendearekin, taldekontinental batizan, orainhartutako bidetikProTourreanjarraitzea baino.Ez dakit erabakiahartu dutenekneurtzen zutenproiektuakhemendik kanposortzen zuenmiresmena. Italianjendeak filosofiaetazalegoarengatikEuskal Herriaarras berezitzatzeukan”.

Page 5: PATXI VILA «Txirrindulariak super-heroitzat izan gaituzte, eta ...tik zure sinesgarritasuna auzitan jartzen duzu. Posible da Tour bat ura edanda eta maka-rroiak janda egitea. Jakina

gibelera? Zer dakigu sailkapenean bere atze-tik geratu zirenei buruz? Dakigun bakarra daorduan denek kontrol guztiak pasa zituztelaeta ez zituztela harrapatu, eta gerora batzue-nak berriz analizatu dituztela eta besteenakez. Tamalgarria da. Ez da ezer konpontzen,pasatako urei gaurkotasuna ematen zaie, denakakazten da, eta kolektibo bezala bide onetikjotzeko esfortzu guztiak pikutara bidaltzendira. Ez gaitezen engaina, egungo txirrindula-ritza ez da inondik inora orain hamar urtezena.

Txirrindularien arteko elkartasunak etapa ira-bazteko bakarrik balio du?Egungo txirrindularitzan, oso lasterkari onakdaude baina oso lider txarrak. Garai batean,lider gutxi batzuek erabakitzen zuten txirrin-dularitzaren nondik norakoa, bazegoendenen onura zaintzeko kontzientzia bat.Orain, hori galdu eta dena zapuztu da. Esate-

rako, profesionaletara pasa nintzenean trope-leko txirrindulari guztiak nituen lankide, gaurmaillot batekin eta bihar beste batekin, bainatropela zen lan-esparrua. Egun, taldekideabaizik ez da lankidea, ez tropelkidea, eta horihagitz muga handia da elkartasunez jokatze-ko tenorean. Kolektibo bezala dena galtzenari gara.

Egungo txirrindularitza ez bada orain delahamar urtekoa, nolakoa izanen da hemendikhamar urterakoa?Etorkizuna txir rindularitzaren baloreberriak zehaztu eta beraiengan zentratzetiketorriko da. Zein txirrindularitza mota nahidugu? Beijingo itzulia Euskal Bizikleta bainoarrakastatsuagoa da? Zergatik desagertubehar izan zuen Euskal Bizikletak sekulakoafizio eta tradizioa edukita, eta zergatikernatzen da Beijingo itzulia dirua baizik ezduelarik? Une honetan, txirrindularitzarenerronka nagusietakoa tradizioaren eta balia-bide ekonomikoen arteko elkarbizitza jasan-garria antolatzea da. Badakit klasikoak etabuelta handiak salbatu direla, baina Beijingoantolatzaileek txekea firmatu baizik egitenez duten bitartean, Euskal Herriko Itzuliakdaukan historia eta arrakastarekin etengabebizirauteko formulak topatu behar izateakez dauka zentzurik. Elkarbizitza sanoa nahibadugu, Beij inen inbertitzendutenek Euskal Herriko Itzuliarilagundu beharko diote. Nahi alaez, momentuz txirrindularitzahemen dago. n

�14 2013KO MAIATZAREN 19A

PATXI VILA

AZKEN HITZA

“Luciano Ligabue kantari italiarrak badu Oriali futbolariohiari eskainitako La vita de mediano izeneko abestieder bat. Bertan Oriali oso bihotz onekoa eta hauspohandikoa zela dio, teknikoki oso mugatua, baloiarekinkalitate gutxikoa, baina bere mugak onartu eta baloiaerrekuperatu eta aurrelariei pasatzen nekagaitza.Horregatik inork eskaini gabe ere gol eta garaipenbakoitzaren zati bat beretzat hartzen du. Horixe da gre-garioaren mentalitatearen definizioa”.

Gregario