24
Toponimia-ibilbideetan eta Berbodromoan batu gura dituzte Getxoko euskaldunak Bizarra Lepoanek eta Egizuk. 3/18 Astrabuduko metroaren ondoko aparkalekua egokitzeko lanak egitea erabaki du Erandioko Udalak. 4 Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du, maiatzaren 2tik 31ra bitartean. 6 Lemoizko zentral nuklearrak hartzen dituen lurrak berreskuratu gura dituzte Bizkaiko Batzar Nagusiek. 7 Mikel Urdangarin abeslari zornotzarra Berango Antzokian izango da, zapatu honetan. 17 Kalakan hirukoteak Elementuak diskoaren kantuak eskainiko ditu apirilaren 30ean, Leioan. 8 57. zenbakia 2016ko apirilaren 28tik maiatzaren 4ra arte ArgIHIzkiak lehiaketa, abian! Eraldaketa sozialerako Maiatzaren 1ean, domeka, Nekazaritza eta Artisautza Azoka eta Euskal Pastelaren Euskadiko Lehiaketa egingo dituzte, Moreagan. 7 Testuak maiatzaren 2tik 31ra aurkez daitezke. Maila bi eta atal bi daude. 18 Maiatzeko eguenetan denetan, «Komunikatuz eraldatu - Herriak euren komunikazioaren jabe» jardunaldiak antolatu ditu Mugarik Gabe GKEk, HIRUKAgaz elkarlanean. Sopelan eta Getxon egingo dituzte berbaldiak, mahai-ingurua eta dokumental-emanaldiak. 19 KULTURA GETXO - SOPELA Bertoko produktuak HERRIZ HERRI BERANGO Zer ikasi? Gehigarri berezia 9-16

tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

Toponimia-ibilbideetan eta Berbodromoan batu gura dituzte Getxoko euskaldunak Bizarra Lepoanek eta Egizuk. ▸3/18

Astrabuduko metroaren ondoko aparkalekua egokitzeko lanak egitea erabaki du Erandioko Udalak. ▸4

Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du, maiatzaren 2tik 31ra bitartean. ▸6

Lemoizko zentral nuklearrak hartzen dituen lurrak berreskuratu gura dituzte Bizkaiko Batzar Nagusiek. ▸7

Mikel Urdangarin abeslari zornotzarra Berango Antzokian izango da, zapatu honetan. 17

Kalakan hirukoteak Elementuak diskoaren kantuak eskainiko ditu apirilaren 30ean, Leioan. 8

57. zenbakia2016ko apirilaren 28tik maiatzaren 4ra arte

ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!

Eraldaketa sozialerakoMaiatzaren 1ean, domeka, Nekazaritza eta Artisautza Azoka eta

Euskal Pastelaren Euskadiko Lehiaketa egingo dituzte, Moreagan. 7

Testuak maiatzaren 2tik 31ra aurkez daitezke. Maila bi eta atal bi daude. 18

Maiatzeko eguenetan denetan, «Komunikatuz eraldatu - Herriak euren komunikazioaren jabe» jardunaldiak antolatu ditu Mugarik Gabe GKEk, HIRUKAgaz elkarlanean. Sopelan eta Getxon egingo dituzte berbaldiak, mahai-ingurua eta dokumental-emanaldiak. 19

KULTURA GeTxo - SopeLA

Bertoko produktuakHeRRIZ HeRRI BeRANGo

Zer ikasi?Gehigarri berezia

9-16

Page 2: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

Herriak

2016ko aurrekontu bateratua 94.306.017 €

Getxo

Getxok onartu ditu 2016rako aurrekontuakUdalak ia 104 milioi euroko aurrekontua onartu du, «murrizketarik gabekoa» eta «hiritar guztien interesen aldekoa».

Getxok badauzka 2016rako aurre-kontuak; horiek osatzeko EAJ eta

PSE-EEk osatzen duten gobernu-taldea EH Bildugaz ados ipini ostean. Hila-ren 27an, eguaztenean, osoko bilkuran onartu zuten gobernu-taldearen propo-samena, EH Bilduren abstentzioak ba-bestuta; gainerako alderdiek ezinegona agertu zuten horien akordioa dela-eta.

Udalak 103.795.308,68 euroko au-rrekontu bateratua izango du urte ho-netarako. Hala, kalitatezko oinarrizko zerbitzuak bermatzeko 36 milioi euro izango ditu; euskara, kultura, aisia, kirol eta ingurumenerako, 20,2 milioi euro; 18,4 milioi euro, gizarte-politike-tarako; 5,6 milioi euro, proiektu estra-tegikoetarako eta udal ondarearen ku-deaketarako; 2,6 milioi euro, ekonomia jardueraren sustapenerako; 2,2 milioi euro, komunikazioa, parte-hartzea eta garduntasuna bermatzeko; eta 18,4 mi-lioi euro, zorroztasun ekonomikorako eta kudeaketa eraginkorrerako.

EH Bilduk, “kideen ia %80k esanda-koari jarraituz”, abstentzioagaz eman die bidea aurrekontuei, “eurenak ez direla” argi izanda ere, lortutako akor-dioan “ezkerrerantz urratsak jasotzen direlako”. GUK taldeak, bere aldetik, negoziaketa parte-hartzaile “faltsua” izan dela salatu zuen eta osoko zuzen-keta bat aurkeztu zuen; PPk ere beste osoko zuzenketa bat aurkeztu zuen.

info+: www.hiruka.eus

Ez da ohikoa nire zutabe honetan Uribe Kostatik urrunekoei erreferentzia egitea. Asmoa neukan

oraingoan Algortako Hezeta-sun auzoaz hitz egiteko, berta-ko auzokideei elkartasuna he-larazteko, bizi duten bortxaketa urbanistikoagatik (bertatik pa-satzean antsietatea sentitzen dut). Baina, joan den asteko ger-takari batek faxismoaren goia jo duela uste dut. Uribe Kostan gertatu ez bada ere, uribekosta-rron kontrako erasoa ere bada: «Torturari ez» jartzen duen mu-ral bat margotzeagatik 8 lagun atxilotu zituzten Iruñerrian.

Ipurtzulotik eta alutik sartu-tako pistolak, zure ama edo bi-kotea hiltzeko mehatxuak, ito-tzen zaituen poltsa, barrabiletan emandako kolpeak, baimen ba-rik ukitutako titiak... Torturaz ari naiz; baita laster epaitua izango den Erika Bilbao leioaz-tarraz eta hori sufritzen duten dozenaka uribekostarrez ere. Bai, sufritzen dutenez. Tortu-ra ez delako 5 egunez pairatzen den indarkeria basatia, betiko gainean eramaten ikasi behar den motxila baizik.

Herri honetako ordezkari politiko gehienek ondoko pre-misan sostengatzen dute euren morala: indarkeria gaitzesten ez baduzu, horren bultzatzaile eta parte zara (nahiz eta ekin-tza biolentoetan zuzeneko par-te-hartzerik izan ez). Ideia horri jarraituz, ehunaka dira Euskal Herrian eta, etxera etorriz, Uri-be Kostan, polizia-etxeetan, diru publikoz ordaindutako solda-tapeko langileek praktikatzen duten biolentzia armatuaren ko-laboratzaile-defendatzaile dire-nak. Bestela ulertezina da ikus-tea Iruñerrian gertatutakoaren inguruan zein ahots gutxi altxa diren; baita, Uribe Kostan ber-tan ere, torturaren aurkako iru-di bat egin eta Ertzaintza hur-biltzea isunen bitartez Espainiar legea betearazteko.

Isilduz gero, torturaren alde zaude

MAITANe NeReKAN UMARAN Ezertan aditua, askotan aritua

Pentsalekutik

2016ko aurrekontu bateratua (gehi kreditu gehigarria)103.795.308,68 €

Kalitatezko oinarrizko zerbitzuak

% 34,74

ekonomia jardueraren sustapena

%2,56

Komunikazioa herritarrakaz, parte-hartzea eta gardentasuna

%2,17Zorrotzasun ekonomikoa eta kudeaketa eraginkorra

%17,81

Getxo gozatu: euskara, kultura, aisia, kirola, ingurumena

%19,53 Gizarte politikak (gizarte kohesioa)

%17,78

Modernizazioa: proiektu estrategikoak eta udal ondarearen kudeaketa

%5,42

Udala (erakunde Autonomoen transferentzia kenduta) ............................%76,01 Getxo Kirolak ..................................................%8,48Kultur etxea ...................................................... %6,45Udal egoitza ..................................................... %5,88Musika eskola .................................................%2,72Kirol portua ...................................................... %0,45

Page 3: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

32016ko apirilak 28 | maiatzak 4

Getxo

Bizarra Lepoan euskara-elkar-teak toponimia-ibilbideak es-kainiko ditu apiril, maiatz eta ekainean. Ohiko ibilbideez

gainera (Hezeguneak, Kostaldeko Ge-txo, Getxo Barria, eta Betiko Getxo), aurten Begoñako Galerietan ere egin-go dute. Ibilbideotan Getxoko historia, geologia, flora, fauna eta leku-izenak ezagutaraziko dituzte. Hala, bost ibilbi-de egongo dira, eta horietako bakoitza zapatu edo domeka batean eskainiko dute. Ohi den legez, ibilbideak euska-raz dira, eta taldeka egin daitezke.

egitarauaHurrengo ibilbidea, Kostaldeko Getxo

izenekoa, maiatzaren 7an izango da eta Portu Zaharreko Etxetxutik aterako da. Maiatzaren 21ean, Neguriko Karmengo elizatik irtengo da Getxo Barria bidea; eta ekainaren 5ean, domekan, Getxoko Andra Mari elizatik, bizikletaz, besteak beste, Arteaga, Azkorri eta Zientoetxe-

tik ibiltzeko. Ekainaren 18an, Begoña-ko Galerietara izango da bisita, Ereaga, Atxekolandeta eta abarretatik ibiltzeaz gainera. Horietakoren batean parte hartu gura dutenek aldez aurretik ize-na eman beharko dute.

info+: [email protected] / 688 635 350

Toponimia ezagutzera!Getxoko ezaugarriez jabetzeko, ibilbide toponimikoak antolatu dituzte aurten ere.

Aurtengo berritasuna Begoñako Galerietako ibilbidea izango da.

Puntu Garbi Mugikorraren zerbitzua udalerriko beste lau gunetara za-

baldu dute, etxean sortutako hondakin arriskutsuen eta arriskutsuak ez diren tamaina ertaineko hondakinak jasotze-ko aukera leku gehiagotan eskaintzeko asmoz. Halaber, zerbitzua eguazten eta eguenetan ere emango dute; orain arte aste-akabuko egunetan bakarrik ba-tzen zituzten: barikutik domekara. Ho-rrenbestez, 2010etik dauden puntuei, Itzubaltzeta-Areetakoari (Xake plaza) eta Algortakoei (Telletxe plaza, Bide-zabal eta Iturgitxi parkea), gehitu zaiz-kie honako hauek: Gobelaurre parkea, Itzubaltzeta/Romon; Gernika parkea, Negurin; Salsidu-Ollarretxe, Algortan; eta Andra Mariko kiroldegia, Getxon. Puntu Garbi Mugikorraren helburua da mota horretako hondakinak batu, biltzerakoan sailkatu, eta baimenduta-ko gestiogileen instalazioetara eroatea, ostean tratatu eta birziklatzeko.

Puntu garbien zerbitzu mugikorra zabaldu dute

Page 4: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

2016ko apirilak 28 | maiatzak 44

Erandioko Udalak Astrabudu-ko metro-geltokiaren ondoko aparkalekua asfaltatu eta ego-kituko du, marrak pintatu eta

farolak ipiniko ditu. Inbisa enpresaren lursail hori behin-behineko parkinga da auzokideentzat, baina aparkale-kuak ez ditu behar besteko baldintzak betetzen, Udal Gobernuak onartu due-nez. Gainera, lanei esker, leku gehiago egongo dira ibilgailua uzteko; zehaz-ki, 330 autorentzat lekua, urritasunen bat duten pertsonen ibilgailuetarako beste sei leku, furgoietarako dozena bat marra, eta sei kamioi uzteko lekua.

Aipatutako proposamena EAJk eta PSE-EEk osatutako Udal Gobernuak iragarri zuen parkingen gaineko udal mahaiaren bigarren bileran, eta aurre-tik EAJren Astrabuduko Uri Batzarrak argitaratu zuen, aldizkaritxo batean. Metroaren ondoko horretaz gainera, Udal Gobernuak bestelako alderdiei

jakinarazi zien Atxutegi kalea norabi-de bakarrekoa izango dela, eta bertan marra berriak egingo dituztela. Era be-rean, ikastetxeetako udal parkingak auzokide guztiei 24 orduz zabalduko dizkietela adierazi zuten: «neurri ho-rien bidez espero dugu, gutxienez, beste 80 leku lortzea».

Bestalde, EAJk eta PSE-EEk ber-ba onak izan dituzte EH Bildurentzat: «kolaboraziorako jarrera izan du». Ha-lere, alderdi biek baztertu egin dute behin betiko parking publikoa egiteko koalizioaren proposamena, «urbanis-tikoki eta ekonomikoki bideraezina» delakoan. EH Bilduk «partxeen politi-ka bertan behera uzteko» 500 autoko parkinga defendatu zuen, 4 bat milioi euroko aurrekontukoa; «horren erdia merkatuko prezioaren azpitik salduta-ko lekuetatik atera litekeena». EH Bildu prest azaldu zen eredua negoziatzeko, ezaugarri publikoa mantentzekotan.

Erandio

Astrabuduko parkinga, martxan

EH Bilduk ontzat jo ditu metro-ondoko parkingeko lanak, baina behin betiko konponbidea gura du.

Erandioko Udalaren Euskara Zer-bitzuak diru-laguntzen deialdia plazaratu du udalerriko elkar-

teentzat, euskara sustatzeko jardue-rak finantzatzen laguntzeko, «betiere Udalak onartua duen ESEP Euskara Sustatzeko Ekintza Planean ezarrita-ko helburu estrategikoetan oinarri-tuz». Proiektuak aurkeztuko dituzten elkarteen artean, 5.000 euro banatuko ditu Udalak. Horretarako, pertsona ju-ridikoek maiatzaren 20a baino lehen egin beharko dute eskaera, udaletxe-ko erregistroan, Astrabuduko Udal Bulegoan, edo postetxeren batean, gutun ziurtatuaren bidez. Euskara

Zerbitzuak honako irizpideak erabi-liko ditu, besteak beste, proposame-nak balioesteko: proposatzaileak zer sustrai dituen Erandion eta inguruan; garatutako jardueraren jarraitasuna; beste erakunde batzuen finantzabi-deak eskuratzeko zailtasuna; elkar-teak dituen bitarteko ekonomikoak; proiektua ESEPen helburuetara egoki-tzea eta lehentasunezko alderdiak jo-rratzea; maiztasuna; originaltasuna; elebiduna edo euskaraz elebakarra izatea; hizkuntza, arraza, erlijio eta se-xuen arteko berdintasuna sustatzea, eta ingurumena errespetatzea.

info+: erandiokoeuskarazerbitzua.com

Elkarteetan euskara sustatzeko laguntzak

Zapatuan, apirilaren 30ean, Eran-diogoikoko Dandaka jatetxeak el-

kartasunezko baba-jana hartuko du. Ekimenean lortuko den dirua «gaixo-tasun arraroak dituzten umeak trata-tzeko» erabiliko dute Loiuko Danon-tzat elkarte antolatzaileak jakinarazi duenez. Bazkarian, jakiz betetako sas-kia zozkatuko dute, eta bestelako opa-riak ere izango dira. Daborduko inda-ba-janerako txartelak eros daitezke jatetxean bertan, 15 euroan.

Gaixotasun arraroak ikertzeko indaba-jana

Erandioko Gazte Asanblada 2007ko urtarrilean batzen hasi, eta apiri-

laren 28an aurkeztu zen jendaurrean. Hala, data horren bederatzigarren ur-teurrena ospatzen dabil EGA eguno-tan. Hala, zapatuan, goizeko 12:30etik aurrera hamaika jarduera izango dira Altzagan, gazteek antolatuta. Gazteen horma-irudia, Eguenero taldearen elektro-txotxa, eta bazkaria izango dira Irailaren 23a plazan, udaletxea-ren aurrean. Ondoren, 17:30ean, ka-raokea euskaraz, eta zumba-saioa izango dira. Azkenik, lagunakaz jaia egingo du EGAk 21:30ean, Artaza Com-bat eta The Middle Fingers taldeakaz, eta Sukarra musika-jartzaileagaz.

EGAk 9 urte bete dituela ospatuko dute zapatuan, Altzagan

Erandioko Emakumeen Elkarte So-ziokulturalak antolatuta, berdin-

tasunerako sukaldaritza-ikastaroa es-kainiko dute maiatzean eta ekainean Altzagan. Antolatzaileek zabaldu du-tenez, aipatutako sukaldaritza-ikasta-roa gizonezkoei zuzenduta egongo da, eta Altzagako Bekoa eskolan egingo dute. Denera, 24 ordu iraungo du taile-rrak, honako martitzen eta eguenetan: maiatzaren 10ean, 12an, 17an, 24an eta 31n eta ekainaren 2an, 7an eta 9an. Or-dutegia 19:00etatik 22:00etara izango da egun guztietan. Interesdunek apiri-la amaitu aurretik izena eman behar-ko dute, emakumeen elkarteko egoi-tzan bertan.

Gizonezkoentzako sukaldaritza-tailerra egingo dute Bekoan

Page 5: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

Leioa

Maiatza Gorria izeneko jardunal-diak egiten dabil Leioako Ezker

Abertzalea. Besteak beste, eguen ho-netan, apirilak 28, Las mil caras de la precariedad izeneko mahai-ingurua egingo dute, 19:30ean, Sakoneta ki-roldegian. Zapatuan, berriz, Zuen abe-rastasuna, gure miseria goiburua jarri diote, 13:00etan, Boulevarden egingo duten txorizo-janari. Maiatzaren Lehe-nera helduta, LABek egindako deial-diagaz bat egingo dute. Herrialde oso-ko mobilizazioa Ezkerraldean izango da. Horrenbestez, 11:30ean, Portuga-leteko tren-geltokian ipini dute hitzor-dua; ekitaldia Sestaoko Kasko plazan izango da, 13:00ean.

Maiatzaren Lehena ekitaldiz jantzi du Ezker Abertzaleak

Hurrengo asteetan egingo dituz-ten ikasketa-prozesu komunita-

rioen berri ematen dabil Herrigune egitasmoa. Besteak beste, maiatzean, astelehenero, zeinuen hizkuntza ikasi-ko dute Ondiztorren, 17:30etik 19:00eta-ra. Maiatzaren 18an, 20an eta 25ean, berriz, Euskal Herriko Unibertsitatea barrutik ezagutzeko aukera edukiko dute, baita leioaztarrak eta unibertsi-tate-ikasleak elkartzeko ere. Izan ere, Herrigunek eta EHUko Zientzia Fakul-tateak hainbat bisitaldi tematiko anto-latu dituzte. «Egun batzuetan gu joan-go gara, eta besteetan haiek etorriko dira...», adierazi dute Herrigunekoek.

info+: herrigune.org

Hurrengo asteetako ekimenak aurkezten dabil Herrigune

Leioaztarrei lagundu eta ahol-kuak emateko hiru «tresna» dauzka martxan Udalak. Orain

dela gutxi, elikadura osasungarriari buruzko Elika zerbitzua sortu du Hez-kuntza eta Herritarren Parte-hartze Sailak. Horren bidez, gai horregaz lo-tutako arazoen gaineko arreta eskaini gura die Udalak sendiei, eta, oro har, bizilagun denei. Horrenbestez, ikaste-txeek eskaintzen duten kontzientzia-zio-lanaren osagarria izateko asmoa du Elikak. Telefonoz (678 404 443) edo posta elektronikoz ([email protected] helbidearen bidez) harrema-netan jar daitezke herritarrak.

Bestalde, Etxadi familia-psikolo-gia unibertsitate-zentroko adituek es-kaintzen duten Psikolagun zerbitzuan aldaketak egin ditu Udalak. Adinga-beak hezteko orduan sor daitezkeen arazoak konpontzen laguntzen dute psikologoek; orain, aurrez aurreko arreta eskaintzeko aukera ematen du zerbitzu horrek, beti ere Etxadiko adi-tuek komenigarria dela ikusten badu-te. Aita-amak telefonoz (944 051 549) edo posta elektronikoz (etxadi@etxa-

di.org) jar daitezke harremanetan Psi-kolagun zerbitzuagaz.

Zerbitzu horiek biek harreman zu-zena izango dute Aterpe Leioa Gaz-teguneak neska-mutilei eta sendiei ematen dien Leihosex aholkularitza-zerbitzuagaz. Eguenero egoten da kontsultak egiteko aukera, 16:30etik 18:00etara; baita telefono (668 891 334), helbide elektroniko ([email protected]), Facebook, Twitter edo Skype bidez ere. Zerbitzu horien guz-tien zalantzak argitzeko ondoko tele-fono-zenbakia jarri dute: 946 072 576.

pobrezia energetikoaGasa, argia edo ura ezin ordaintzea-gatik, herritarrek horniduran jasan ditzaketen mozketak saihesteko, di-ru-kopuru bat ipini du leioaztarren esku Udalak. Agintariek azaldu dute-nez, laguntzaren eskaeraren inguru-ko ebazpena eman arte, eta larrialdi osoko kasuetan hornidura horien ete-naldia berehalakoa izan daitekeelako, Udalak Caritas eta Sortarazigaz lanean dihardu, prestazio horren aurrerapena berehalakoa izan dadin.

Herritarrentzako hainbat zerbitzu, abianelikadura osasungarriaren inguruko laguntza-zerbitzua sortu du Udalak. Horrez gainera, adingabeen heziketa eta sexu-aholkularitza lantzen segituko dute.

Zerbitzu horien gaineko zalantzak argitzeko: 946 072 576.

Urdulizko Alfredo Espinosa os-pitalearen eragin-esparruak Leioa udalerria ere hartuko du,

Iban Rodriguez alkateordeak baiezta-tu duenez. Orain arte, Gurutzetara bi-daltzen zituzten larrialdiren batenga-tik artatuak izateko beharra zeukaten leioaztarrak; erietxe berria zabaltzen dutenean, alderantzizko bidea hartu beharko dute. Hala ere, orain arte le-gez, hainbat espezialitatetako kontsul-tategiak Areetako osasun-zentroan izango dituzte Leioako bizilagunek. Berbarako, umedun dauden leioazta-rrek Areetan edukiko dute ginekolo-goa. Hori bai, Urdulizera joan beharko dute erditzera. Udal agintariek «begi

onez» ikusten dute aldaketa, «denon onerako izango delakoan» daude, eta «Gurutzetako zerbitzuak arintzen la-gunduko duelakoan». Ekainetik au-rrera, zerbitzuak apurka eskaintzen joango da Urdulizko ospitalea.

Leioaztarrak ere Urdulizko ospitalera joango dira

Eskualdeko herri denak hartuko ditu.

Antolatu eta borrokatu. Horiek mugimendu ezkertiarren funtsezko leloak. Horiek, hain zuzen, gauzak aldatzeko ezinbestean eman beharreko urratsak, praktikatu beharreko konstanteak. Halaxe egi-ten dugu askok, herri hobea eraikitzeko asmo eta grina biziz. Maiz

gogorarazi dugu, zentzuz, borroka kolektibo barik ezer gutxi erdiets daite-keela, batzuen borroka indibidualak ezin baitu gizarte osoa irauli. Ados. Eta alderantziz? Eralda al daiteke zerbait konpromiso indibidualik hartu gabe? Norbere kontraesanak gaindituz joatea ez al da nahitaezkoa gizarte berria eratzeko? Esango nuke, arlo horretan, badugula nahikoa etxerako lan…

Gai (des)ordena LoHITZUNe RodRIGUeZ AURReKoeTxeAFilosofian lizentziatua

Kolektibotik norbanakora

52016ko apirilak 28 | maiatzak 4

Page 6: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

2016ko apirilak 28 | maiatzak 46

Sopela

Barrikako Udala udalerriko jaiak iragarriko duen kartel bila dabil.

Horretarako, barrikoztar gazteenei bu-ruari eragiteko eta San Juan jaietara-ko kartela egiteko deia egin die. Hala, kartel-lehiaketan 0 eta 14 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izan-go dute, eta gura beste lan aurkeztu ahal izango dituzte. Antolatzaileek ja-kinarazi dutenez, kartela egiteko gaia librea izango da, «baina zerikusia edu-ki beharko du herriko jaiekin». Lanak DIN A4 formatuan entregatu beharko dituzte parte-hartzaileek, bertikalean eginda, maiatzaren 13a baino lehen, Udal Liburutegian, Txintxilandia pla-

zan. Epaimahaia Jai Batzordeko kideek eta Kultur Aretoko langileek osatuko dute, eta maiatzaren 20an jakinarazi-ko dute zein izango den kartel irabaz-lea. Azaldu dutenez, erabakia irmoa izango da, eta ezin izango da apelazio-rik aurkeztu. Saria bakarra izango da: 100 euro pintura-materialetan. Halere, epaimahaiak saririk ez ematea erabaki ahal izango du, aurkeztutako lanen ka-litatea «nahikoa» ez bada. Lanek goi-burua ere izan beharko dute, irudiaren atzeko aldean idatziko dena, eta karta-zal itxi batean hurrengo datuak adiera-zi beharko dituzte: izen-abizenak, adi-na, helbidea eta telefono-zenbakia.

San Juan jaiak iragartzeko kartel-lehiaketa abiatu dute

Zapatuan nazioarteko dantzen erakustaldia egingo dute

Gorliz

Nazioarteko Dantza Eguna os-patzeko asmoz, estilo ezber-dinetako dantzen emanaldiak

eskainiko dituzte Gorlizen apirilaren 30ean, zapatuan. Hala, inguruko uda-lerrietatik etorritako dantzari profesio-nalek dantza-emanaldiak eskaintzeaz gainera, Step Up Dance Studio eskola-ko adin guztietako ikasleek ere dantzen erakustaldia egingo dute, ballet, street dance, jazz, saltsa eta bachata katego-rietan. Horiez gainera, dantza poline-siarra, flamenkoa edo hip-hop estiloak ikusi ahal izango dira. Euskal dantzek ere euren tartea izango dute, Aratz eta Itsas Eder taldeek dantzatuko baitu-

te. Hitzordua arrastiko 06:00etan jarri dute, Gorlizko Ibarreta plazan. Dan-tzen ikuskizunaren ondoren, Zumba-ton saioa eskainiko dute hurbildutako guztien gozamenerako.

Dantza mota ugari ikusi ahalko dira Ibarretan.

Barrika

Udalekuetan izena emateko epea zabalduko du datorren astean Sopelako Udalak. Hala, maiatzaren 2tik 31ra

bitartean, gurasoek euren seme-alabak inskribatu ahal izango dituzte Summer Camp, Musikaz Blai, Udaleku Irekiak eta Surf Udalekuak aisialdi-egitasmoe-tan. Horretarako, Sopelako udaletxera, Sopelarinera edo Kurtzio kultur etxera jo beharko dute.

Musikaz Blai egitasmoan kantua, mimika musikala, dantza eta antzerkia landuko dituzte 5 eta 12 urte arteko nes-ka-mutilek; azkenengo egunean era-kustaldia egingo dute. Summer Camp

2016 ingelesean murgiltzeko 15 egu-neko egonaldia da, 12 eta 15 urte arte-ko gazteei begirakoa. Udaleku Irekiak, berriz, udalerrian erroldatutako 4 eta 12 urte artekoei zuzenduta daude, eta 4 txanda egongo dira, udako astee-

tan banatuta. Surf Udalekuek 13 eta 17 urte arteko gazteen artean euskararen erabilera sustatuko dute, surfa egiten duten bitartean; 15 eguneko txanda bi egongo dira.

info+: www.sopelakoudala.eus

Udarako proposamenakUdalekuetan izena emateko epea zabalduko du Udalak, maiatzaren 2tik 31ra bitartean.

Neska-mutilek aukera ugari izango dituzte gozamenerako udako egunetan. © SOPELAKO UDALA

Sopelako Udalak 57.800 euro inber-titu ditu azken urte biotan Udal-

tzaingoaren ekipamendua egokitzeko. Gontzal Hermosilla alkatearen berbe-tan, inbertsio horrek sopeloztar guz-tien segurtasuna bermatzeaz gain, «auzotarren bizi-kalitatea hobetzeko helburua du, zerbitzu hobeago bat es-kainiz». «Iaztik ikusten genuen Udal-tzaingoaren ekipamenduek hobetzeko beharra zutela, eta horregatik, 57.800 euroko inbertsioa egin dugu 2015. eta 2016. urteetan», gaineratu du. Hala, Udalak 30.000 euro inbertitu ditu auto berri bi erosteko, 25.000 euro Tetra (Terrestrian Trunked Radio Access) irrati-sistema digitala egokitzeko, eta 2.800 euro, hiru pistola erosteko. Era berean, balen eta sastaden aurkako txalekoak erosteko beste 14.000 euro inguru inbertitzea aztertzen dabil So-pelako Udala.

Udaltzaingoaren ekipamendua hobetu gura du Udalak

Page 7: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

72016ko apirilak 28 | maiatzak 4

Bizkaiko Batzar Nagusiek onar-tu dute ahalmena duten insti-tuzioei, hau da, Eusko Jaurla-

ritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Lemoizko Udalari, zentral nuklearrak hartzen dituen lurrak berreskuratze-ko «eman beharreko pausoak» eman ditzaten eskatzea. EH Bilduk aurkeztu du horretarako mozioa, eta talde guz-tiak horren alde agertu dira, PP izan

ezik, kontra bozkatu baitu. EH Bilduk gogoratu duenez, iaz amaitu zen luza-mendu nuklearra, «beraz, Iberdrola-rentzat adostutako kalte-ordaina guz-tiz ordainduta geratu da». Iberdrolak Lemoizen egindako inbertsio osoa har-tzen du kontuan indemnizazio horrek, Onintze Oleaga EH Bilduren batzarki-deak azaldu duenez.

info+: www.hiruka.eus

Berango

Aurten ere Geolodia jardunaldiak egingo dituzte Espainiar Estatuan.

Ekimen hori geologoek gidatutako doa-ko ibilaldi-sorta da, edonork parte har dezan eskaintzen dituzte. Hala, aurten Bizkaiko txangoa maiatzaren 8an izan-go da, domekan, eta ibilbideak Galea (Getxo) eta Sopela lotuko ditu. «Apar-teko kokagunea izanik, Galeatik Sope-laraino doan kostaldeko ibilbidea au-keratu dugu aurten ibilaldi geologikoa egiteko; izan ere, kokapen horretan azaltzen diren material geologikoak maila mundialeko erreferente zienti-fikoak dira», azaldu dute antolatzai-leek. Ekimen horien bidez ondare geo-logikoaren dibulgazioa bultzatu gura dute. Txangoa 10:00etan hasiko da, Ga-leako gotorlekuaren ondoko aparkale-kutik abiatuko dira parte-hartzaileak. Amaiera, ostera, Sopelako Atxabiribil hondartzan izango da, 17:00etan. Ibi-laldi horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman dezakete.

izen-ematea: [email protected]

Eskualdeko geologia ezagutzeko ibilaldia, maiatzaren 8an

Maiatzaren Lehenean, do-mekan, bertoko nekaza-ri eta artisauek Berango bisitatuko dute. Izan ere,

urtero legez, Berangoko Simon Otxan-dategi dantza-taldeak Nekazaritza eta Artisautza Azoka antolatu du domeka honetarako. Aurtengoa XXIII. ekitaldia izango da, eta guztira 64 postu egon-go dira Moreaga parkean. Horietan de-netan, honakoak aurkitu ahal izango dira: bisuteria, harri landuak, arropa, arrain-kontserbak, barazkiak, paste-lak, ogiak, eztia, txakolina, loreak, txo-kolatea eta trufak, besteak beste.Ibi-laldia 2016ko antolatzaile durangarrek ere euren lekua izango dute, Berango-ra bertaratzen direnei ikastolen alde-ko jaiaren nondik norakoak azaltzeko.

Ezin aipatu barik utzi, azokaz gainera, aurten ere ospe handiko euskal pastel onenaren Euskadiko lehiaketa egin-go dutela. Oraingo honetan, guztira, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik 11 gozogilek parte hartuko dute nor-gehiagokan; horiek ere euren postu-txoa izango dute azokan. Horretarako hitzordua ere egun berean izango da, maiatzaren 1ean, domekan, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte. Gero, euskal

pastelaren sariak banatuko dituzte, egun biribilari amaiera emateko. Ho-rrez gainera, umeentzako parkea, tri-kiti-joleak, joaldunak eta txistulariak ibiliko dira han eta hemen, Moreaga parkeko giroa alaitzeko. Era berean, antolatzaileek jakinarazi dutenez, zu-zeneko konexioak egingo dituzte Biz-kaia Irratiagaz, Javier Garcia Elgezabal kazetariak gidatuta.

info+: www.berango.net

Bertoko produktuak eta euskal pastelak, plazaraMaiatzaren 1ean, domekan, Nekazaritza eta Artisautza Azoka eta Euskal Pastelaren lehiaketa egingo dute.

Guztira, 64 postu egongo dira domekan, Moreaga parkean. © BERANGOKO UDALA

Uribe KostaLemoiz

Lemoizko zentral nuklearreko lurrak berreskuratu guran

Lemoizko zentral nuklearra, gaur egun.

Kalkulatzen dut, irakur-le, lerro hauek zuregana iritsi orduko birala izan-go dela interneten Aus-

traliako ibai bat su hartzen era-kusten duen bideo bat. Haustura hidraulikoa –lagunartean frac-king– erabiltzen ari diren hidro-karburo hobi batetik kilometro eskasera gertatu da; hain zuzen, bertako ekologistak joan dira metxeroa eskuetan garrak pizte-ra, frackingaren ondorioak sala-tzeko helburuz.

Ez da hainbeste zabaldu Ka-nadatik datorren beste berri hau: Alberta estatuak baimena eman dio atzera Repsol espainiarrari frackinga erabiltzeko Fox Creek izeneko leku batetik hurbil. Zer-gatik kendu zion baimena lehe-nago? Bada, haustura hidrauli-koak lurrikara bat eragin zuelako urtarrilean inguru berean.

Martxo amaieran eman zen argitara Kanadako mendebal-dean 30 urtez gertatutako zenbait lurrikararen eta frackingaren ar-teko lotura zuzena erakusten duen ikerlan bat. Lehenago ere jakina zen haustura hidrauli-koan erabiltzen diren fluidoen hondakinak lurpean injekta-tzeak lurrikarak sor ditzakeela; baina industriak ukatu izan du frackingak berak –alegia, zulatze teknikak– sismizitatea eragin de-zakeenik. Ea orain zer dioen.

Gero eta zailagoa da frackin-garen alde egitea, inoiz erraza izan bada. Ustezko onura ekono-mikoaren argudioa ere indarga-betuta dago, askok aspaldi ira-garritakoa gertatzen ari da eta: burbuila lehertu da. Milaka lan-gile kaleratu, milioika dolarreko galerak… Eta hala ere, jaun-an-dreok, temati ari da teknika ho-rren defentsan Espainiako Go-bernua; bai, jardunpeko hori. Azken-aurrekoa EAEko legeari helegitea aurkeztea izan da. Mihi gaiztoek diotenez, Eusko Jaur-laritzan sekulako lasaitua hartu dute batzuek Madrilen erabakia jakindakoan.

Australian ibai batek su hartu zuenekoa

UNAI BReA GoNZALeZ Argiako kazetaria

B aldea

Page 8: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

2016

ko a

piri

lare

n 28

tik

mai

atza

ren

4ra

arte

2016

/04/

28 -

11:0

0

Man

ifest

azio

a: A

mni

stia

!M

ikel

Lab

oa p

laza

(cam

pusa

) | L

eioa

Hai

nbat

ikas

lek

deitu

tako

Am

nist

ia A

stea

ren

barr

uan

egin

go d

ute.

2016

/04/

28 -

18:0

0

Prid

e pe

likul

aKu

rtzi

o ku

ltur e

txea

| So

pela

Itzar

tu e

mak

umee

n el

kart

eak

anto

latu

ta.

Gaz

tela

niaz

. Sar

rera

, doa

n.

2016

/04/

28 -

19:0

0

eran

diok

o M

usik

a es

kola

ko

ikas

le o

hien

kon

tzer

tua

Astr

abud

uko

kultu

r etx

ea |

eran

dio

Eran

diok

o M

usik

a Es

kola

ren

25. u

rteu

rren

eko

ekita

ldie

n ba

rrua

n. S

arre

ra, d

oan.

2016

/04/

28 -

20:0

0

Ruta

637

sou

l-roc

k ta

ldea

Silv

er’s

Tave

rn (A

lgor

ta) |

Get

xoG

etxo

Zuz

enea

n ek

imen

aren

bar

ruan

. Doa

n.

2016

/04/

29 -

20:3

0

Dant

zaria

ikus

kizu

naKu

ltur L

eioa

ko e

ntzu

ngel

a | L

eioa

Ando

ni A

rest

i Dan

tza

Esko

laga

z. B

erba

bar

ik.

Sarr

era:

6 e

uro.

2016

/04/

30 -

09:3

0

Fern

ando

Ast

orki

bi

zikl

etaz

alee

n la

ster

keta

Sako

neta

kiro

ldeg

ia |

Leio

aLe

ioak

o U

dal K

irol I

nsta

lazi

oek

eta

Txor

i-Err

i Bi

zikl

eta

Elka

rtea

k an

tola

tuta

. Inf

orm

azio

ge

hiag

o: w

ww

.leio

akiro

ldeg

ia.n

et

2016

/04/

30 -

10:0

0eta

tik a

urre

ra

Kole

ktib

o No

rte

eran

dio-

ren

zort

ziga

rren

urt

eurr

ena

Lam

iako

ko b

oste

ko fu

tbol

-zel

aia

| Lei

oaBo

stek

o fu

tbol

-txa

pelk

eta

(5 e

uro,

tald

e ba

koitz

eko)

eta

baz

karia

egi

ngo

ditu

zte.

Hor

rez

gain

era,

19:0

0eta

n ko

ntze

rtua

(4 e

uro)

izan

go

da, U

dond

o ga

ztet

xean

. Txa

rtel

ak (b

azka

ria e

ta

kont

zert

uak)

: 12

euro

.

2016

/04/

30 -

12:0

0eta

tik a

urre

ra

Nazi

oart

eko

dant

za e

guna

xake

pla

za (A

reet

a) |

Getx

oU

dale

rrik

o da

ntza

-esk

ola

eta

tald

eaka

z.

Erak

usta

ldia

(12:

00),

eusk

al d

antz

ak z

ein

lindy

-hop

-a ik

aste

ko ta

ilerr

ak (1

7:00

), et

a da

ntza

-gal

a (1

9:30

) egi

ngo

ditu

zte.

Doa

n.

2016

/04/

30 -

12:3

0etik

aur

rera

eran

diok

o Ga

zte

Asan

blad

ak,

2016

/04/

30 -

19:0

0

dant

za, p

laza

nJo

su M

urue

ta p

laza

(Ast

rabu

dua)

| er

andi

oTr

abud

u D

antz

ari T

alde

ak a

ntol

atut

a. E

uska

l da

ntza

k ik

asi e

do p

rakt

ikat

zeko

. Doa

n.

2016

/04/

30 -

20:0

0

Umor

e-ba

karr

izke

tak

Astr

abud

uko

kultu

r etx

ea |

eran

dio

Enco

med

iado

s zi

rkui

tuar

en b

arru

an. R

afa

Alar

con

eta

Osc

ar T

ram

oyer

es u

mor

ista

kaz.

G

azte

lani

az. S

arre

ra: 2

eur

o.

2016

/04/

30 -

20:1

5

Abes

batz

en k

ontz

ertu

aAn

dra

Mar

i Sor

tzez

Gar

bia

eliz

a | G

orliz

Lira

in T

xiki

, Txu

ma

Ola

gue

(Son

dika

) eta

Ba

kiok

o ab

esba

tzek

kan

tatu

ko d

ute.

Doa

n.

2016

/04/

30 -

20:1

5

Obje

tivo:

Lon

dres

pel

ikul

aKu

ltur e

txea

| Ur

duliz

16 u

rtet

ik g

orak

o ik

usle

entz

at. G

azte

lani

az.

Sarr

era:

4,5

0 eu

ro.

2016

/04/

30 -

22:0

0

Gaue

ko a

rgaz

kila

ritza

-taile

rra

Anbu

lato

rio z

ahar

ra (A

ltzag

a) |

eran

dio

Bero

kia

eta

trip

odea

ero

atea

gom

enda

tu d

ute.

D

oan.

Info

rmaz

io g

ehia

go: t

akol

os.o

rg

2016

/05/

01 -

10:0

0-14

:00

Neka

zarit

za A

zoka

Mor

eaga

par

kea

| Ber

ango

Sim

on O

txan

date

gi D

antz

a Ta

ldea

k an

tola

tuta

. N

ekaz

ari e

ta a

rtis

auen

pos

tuez

gai

nera

, Eus

kal

Past

elar

en E

uska

diko

Txa

pelk

eta

egin

go d

ute.

Sa

rrer

a, d

oan.

2016

/05/

01 -

17:0

0

Tom

txik

i eta

ispi

lu m

agik

oa

anim

azio

-pel

ikul

aAr

eeta

ko m

usik

a-es

kola

| Ge

txo

Den

ontz

at. E

uska

raz.

Sar

rera

: 2,1

0 eu

ro.

2016

/05/

01 -

18:0

0

The

boxt

rolls

pel

ikul

aBe

rang

o An

tzok

ia |

Bera

ngo

Den

ontz

at. G

azte

lani

az. S

arre

ra, d

oan.

2016

/05/

02 -

18:3

0

Dos

dias

y u

na n

oche

film

aAl

gort

ako

kultu

r etx

ea |

Getx

oEn

clav

e em

akum

een

tald

eak

anto

latu

ta.

Sola

sald

ia e

re e

gong

o da

. Gaz

tela

niaz

. Doa

n.

2016

/05/

03 -

10:0

0-15

:00

Neka

zarit

za-a

zoka

eko

logi

koa

LEIO

A

Zapa

tu h

onet

an, a

piril

ak 3

0, K

alak

an

mus

ika-

tald

eak

kont

zert

ua e

skai

niko

du

Kul

tur

Leio

ako

entz

unge

lan.

Ipar

Eu

skal

Her

ritik

hel

duta

ko h

iru k

an-

tari

eta

perk

usio

-jole

ek E

lem

entu

ak

eure

n az

ken

lana

ren

abes

tiak

joko

di-

tuzt

e, 21

:00e

tatik

aur

rera

; Bilb

on a

ur-

kezt

u zu

ten

disk

oa z

uzen

ean,

Lor

al-

dia

udab

errik

o ja

iald

iare

n ba

rrua

n,

hila

ren

24an

. Kul

tur L

eioa

ko e

man

al-

diko

sar

rera

k da

bord

uko

salg

ai d

au-

de, 1

0 eu

roan

. H

amal

au k

anta

dau

zka

Thie

rry

Bisc

ary,

Jam

ixel

Ber

eau

eta

Xan

Erro

-ta

behe

re m

usik

arie

k os

otut

ako

lan

berr

iak;

eus

kal k

antu

tegi

aren

mam

ia

azte

rtu,

et

a be

rrin

terp

reta

tu

dute

. U

rte

bi e

man

ditu

zte

disk

oa a

tont

zen.

M

adon

naga

z eg

inda

ko b

irare

n os

-te

an, d

isko

a tr

anki

l lan

du g

ura

izan

dute

. Zaz

pi h

ilabe

tean

88

kont

zert

u em

an zi

tuzt

en-e

ta, m

undu

ko h

ainb

at

leku

tan;

bira

zor

o ho

ri am

aitu

ta o

i-na

rrie

tara

bue

ltatz

eko

erab

akia

har

-tu

zut

en. E

uska

l Her

riaga

z et

a eu

ren

mus

ikag

az b

errir

o ko

nekt

atu

beha

r zu

tela

dio

te.

Kant

a in

stru

men

tala

k,

ahot

sa b

aino

ez

dauk

aten

ak, e

ta e

us-

kal

kant

a ez

agun

en i

raku

rket

a be

-rr

iak

ere

topa

tuko

ditu

gu.

Sust

raie

tara

bue

ltatu

da

Kala

kan

mus

ika-

tald

ea

Kala

kane

n El

emen

tuak

dis

koa

zuze

neko

etan

edo

tald

eare

n w

ebgu

nean

(ww

w.k

alak

an.fr

) bak

arrik

ero

si a

hal i

zang

o da

. © K

ALAK

AN

Page 9: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

2016

/04/

28 -

11:0

0

Man

ifest

azio

a: A

mni

stia

!M

ikel

Lab

oa p

laza

(cam

pusa

) | L

eioa

Hai

nbat

ikas

lek

deitu

tako

Am

nist

ia A

stea

ren

barr

uan

egin

go d

ute.

2016

/04/

28 -

18:0

0

Prid

e pe

likul

aKu

rtzi

o ku

ltur e

txea

| So

pela

Itzar

tu e

mak

umee

n el

kart

eak

anto

latu

ta.

Gaz

tela

niaz

. Sar

rera

, doa

n.

2016

/04/

28 -

19:0

0

eran

diok

o M

usik

a es

kola

ko

ikas

le o

hien

kon

tzer

tua

Astr

abud

uko

kultu

r etx

ea |

eran

dio

Eran

diok

o M

usik

a Es

kola

ren

25. u

rteu

rren

eko

ekita

ldie

n ba

rrua

n. S

arre

ra, d

oan.

2016

/04/

28 -

20:0

0

Ruta

637

sou

l-roc

k ta

ldea

Silv

er’s

Tave

rn (A

lgor

ta) |

Get

xoG

etxo

Zuz

enea

n ek

imen

aren

bar

ruan

. Doa

n.

2016

/04/

29 -

20:3

0

Dant

zaria

ikus

kizu

naKu

ltur L

eioa

ko e

ntzu

ngel

a | L

eioa

Ando

ni A

rest

i Dan

tza

Esko

laga

z. B

erba

bar

ik.

Sarr

era:

6 e

uro.

2016

/04/

30 -

09:3

0

Fern

ando

Ast

orki

bi

zikl

etaz

alee

n la

ster

keta

Sako

neta

kiro

ldeg

ia |

Leio

aLe

ioak

o U

dal K

irol I

nsta

lazi

oek

eta

Txor

i-Err

i Bi

zikl

eta

Elka

rtea

k an

tola

tuta

. Inf

orm

azio

ge

hiag

o: w

ww

.leio

akiro

ldeg

ia.n

et

2016

/04/

30 -

10:0

0eta

tik a

urre

ra

Kole

ktib

o No

rte

eran

dio-

ren

zort

ziga

rren

urt

eurr

ena

Lam

iako

ko b

oste

ko fu

tbol

-zel

aia

| Lei

oaBo

stek

o fu

tbol

-txa

pelk

eta

(5 e

uro,

tald

e ba

koitz

eko)

eta

baz

karia

egi

ngo

ditu

zte.

Hor

rez

gain

era,

19:0

0eta

n ko

ntze

rtua

(4 e

uro)

izan

go

da, U

dond

o ga

ztet

xean

. Txa

rtel

ak (b

azka

ria e

ta

kont

zert

uak)

: 12

euro

.

2016

/04/

30 -

12:0

0eta

tik a

urre

ra

Nazi

oart

eko

dant

za e

guna

xake

pla

za (A

reet

a) |

Getx

oU

dale

rrik

o da

ntza

-esk

ola

eta

tald

eaka

z.

Erak

usta

ldia

(12:

00),

eusk

al d

antz

ak z

ein

lindy

-hop

-a ik

aste

ko ta

ilerr

ak (1

7:00

), et

a da

ntza

-gal

a (1

9:30

) egi

ngo

ditu

zte.

Doa

n.

2016

/04/

30 -

12:3

0etik

aur

rera

eran

diok

o Ga

zte

Asan

blad

ak,

2016

/04/

30 -

19:0

0

dant

za, p

laza

nJo

su M

urue

ta p

laza

(Ast

rabu

dua)

| er

andi

oTr

abud

u D

antz

ari T

alde

ak a

ntol

atut

a. E

uska

l da

ntza

k ik

asi e

do p

rakt

ikat

zeko

. Doa

n.

2016

/04/

30 -

20:0

0

Umor

e-ba

karr

izke

tak

Astr

abud

uko

kultu

r etx

ea |

eran

dio

Enco

med

iado

s zi

rkui

tuar

en b

arru

an. R

afa

Alar

con

eta

Osc

ar T

ram

oyer

es u

mor

ista

kaz.

G

azte

lani

az. S

arre

ra: 2

eur

o.

2016

/04/

30 -

20:1

5

Abes

batz

en k

ontz

ertu

aAn

dra

Mar

i Sor

tzez

Gar

bia

eliz

a | G

orliz

Lira

in T

xiki

, Txu

ma

Ola

gue

(Son

dika

) eta

Ba

kiok

o ab

esba

tzek

kan

tatu

ko d

ute.

Doa

n.

2016

/04/

30 -

20:1

5

Obje

tivo:

Lon

dres

pel

ikul

aKu

ltur e

txea

| Ur

duliz

16 u

rtet

ik g

orak

o ik

usle

entz

at. G

azte

lani

az.

Sarr

era:

4,5

0 eu

ro.

2016

/04/

30 -

22:0

0

Gaue

ko a

rgaz

kila

ritza

-taile

rra

Anbu

lato

rio z

ahar

ra (A

ltzag

a) |

eran

dio

Bero

kia

eta

trip

odea

ero

atea

gom

enda

tu d

ute.

D

oan.

Info

rmaz

io g

ehia

go: t

akol

os.o

rg

2016

/05/

01 -

10:0

0-14

:00

Neka

zarit

za A

zoka

Mor

eaga

par

kea

| Ber

ango

Sim

on O

txan

date

gi D

antz

a Ta

ldea

k an

tola

tuta

. N

ekaz

ari e

ta a

rtis

auen

pos

tuez

gai

nera

, Eus

kal

Past

elar

en E

uska

diko

Txa

pelk

eta

egin

go d

ute.

Sa

rrer

a, d

oan.

2016

/05/

01 -

17:0

0

Tom

txik

i eta

ispi

lu m

agik

oa

anim

azio

-pel

ikul

aAr

eeta

ko m

usik

a-es

kola

| Ge

txo

Den

ontz

at. E

uska

raz.

Sar

rera

: 2,1

0 eu

ro.

2016

/05/

01 -

18:0

0

The

boxt

rolls

pel

ikul

aBe

rang

o An

tzok

ia |

Bera

ngo

Den

ontz

at. G

azte

lani

az. S

arre

ra, d

oan.

2016

/05/

02 -

18:3

0

Dos

dias

y u

na n

oche

film

aAl

gort

ako

kultu

r etx

ea |

Getx

oEn

clav

e em

akum

een

tald

eak

anto

latu

ta.

Sola

sald

ia e

re e

gong

o da

. Gaz

tela

niaz

. Doa

n.

2016

/05/

03 -

10:0

0-15

:00

Neka

zarit

za-a

zoka

eko

logi

koa

Gehigarri berezia2016ko apirilaren 28tik maiatzaren 4ra arte

Hurrengo orrietan eskualdeko hainbat institutu eta Lanbide

Heziketako ikastetxeen eskaintza zabala duzu; batxilergoak, goi-

eta erdi-mailako zikloak, bekak...

Zure etorkizuna martxan!Gazteei begirako gehigarria

Page 10: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

Getxo

A ixerrota Ikastetxeak, 1983an sortu zenetik, irakaskuntza euskalduna eta pedagogia be-

rritzailea izan ditu ezaugarri nagusiak. Proiektuak pertsonaren hezkuntza in-tegrala du helburu, zeregin horretan oinarrizko balioak ditu hauek: erres-

petua, askatasuna eta autonomia per-tsonala. Euskara da bizikidetzarako eta komunikaziorako bitarteko nagu-sia. Egun, ikastetxeak hamaika proiek-tu ditu martxan, hala nola, Agenda 21, IKT, Normalkuntza, Sarehezkuntza eta Eleaniztasunerantz.

Aixerrota BHI

Izena emateko bideak:Online edo ikastetxeko idazkaritzan bertan. Idazkaritzako ordutegia: 09:00-13:30 / 15:00-16:30(barikuetan izan ezik). Info+: www.aixerrota.hezkuntza.net

Helbidea: Santa Marina Haitza 14, 48993 Getxo

Telefonoa: 944 911 786

e-maila: [email protected]

Webgunea: www.aixerrota.hezkuntza.net

Ikasketak: DBH eta Batxilergoa

Pertsonaren hezkuntza integrala dugu helburu

A rtatza-Romo institutuak A, B, D eta Eleanitza ereduak es-kaintzen ditu. Zentroak har-

tzen duen lurralde-esparrua hain da anitza, halakoak direla ikasleak ere: Leioakoak ez ezik, Getxo eta Uribe Kos-takoak ere bai. Ikastetxeak hezkuntza

inklusiboa eta parte-hartzailea lan-tzen du honako pedagogia proiektuen bidez: Bizikidetza, Normalkuntza, IKT, Eleaniztasuna, Agenda21, Bikoteka irakurtzen eta Europako elkartrukeak. Guztiak ahozko konpetentzia eta ba-liabide digitalen bidez sustatzen dira.

Artatza-Romo BHI

Izena emateko bideakOnline edo ikastetxeko idazkaritzan bertan. Idazkaritzako ordutegia: 08:30-14:00 / 15:00-16:30 Familia berriekin banakako hitzorduak eskatzeko aukera dago. Telefonoa: 94 480 10 05 / 11 56.

Helbidea: Amaia kalea 28, 48940 Leioa

Telefonoa: 944 801 005 944 801 156

e-maila: [email protected]

Webgunea: www.artazaromo.com

Ikasketak: DBH eta Batxilergoa

Uribe Kostan Arte Batxilergoa duen institutu bakarra

Page 11: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

Hezkuntza gehigarri berezia

Fadura LHIIren xedea da gaz-teak gizatasunez eta arlo tek-nikoan prestatzea, gizartean integra daitezen bai lan-mun-

dura bai beste ikasketetara sartzeaz ba-tera. 1980tik daroa ikastetxeak lanbi-de-heziketa eskaintza zabala ematen: goi- eta erdi-mailako heziketa-zikloak, eskaintza partziala, heziketa duala, enplegurako formakuntza, zereginen gela... Getxoko Fadura ingurunean

dago, garraio -zerbitzu publikoetatik hurbil: metroa, autobusa... Irakas-ba-liabide eta instalazioei dagokienez, ikastetxeak kalitatezko ekipamendua eskaintzen du, eta ikasle eta enpresen asebetetzea urtez urte handitzen du, horien beharrizanei erantzunez.

estrategia eta balioak Balioetan heztea da Hezkuntza Proiek-tuaren oinarria, etengabeko harrera

lagunkoiaren, beti hizketa-giroaren, ulermenaren eta berdintasunaren alde agertzen da zentroa. Aniztasuna ikasteko aukera bezala ulertuz, eta dibertsitateari eskainitako arreta da pertsona eta komunitatearekiko duen konpromisoa.

Era berean, ikasleen prestakuntza-mailagatik, formakuntza-eskaintza zabalagatik, laneko segurtasunagatik eta inguruarekiko konpromisoagatik, kalitate eta etengabeko hobekuntza-rako kudeaketagatik eta eskualdean enpresa eta inguruaren erreferentea izateagatik, gura dute gizarteak eza-gutzea ikastetxea.

Fadura Ikastetxeak 30 urte baino gehiago daroatza kalitatezko zerbitzua eskaintzen, ingurugiroarekiko begirunea eta pertsonen segurtasuna bermatuz.

Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua

Fadura LHII

Fadura LHII Ikastetxea

A, B eta D ereduak

Hezkuntza- eskaintza:Goi-mailako Heziketa-zikloak • Mantentze-lan elektronikoa• Fabrikazio mekanikoko

produkzioaren programazioa• Haur-hezkuntza• Gorputz- eta kirol-ekintzen

sustapena• Osasun-dokumentazioa eta

administrazioa

Erdi-mailako Heziketa-zikloak• Telekomunikazio-instalazioak• Mekanizazioa• Karrozeria• Ibilgailu automobilen

elektromekanika• Erizaintzako laguntzaile• Osasun-larrialdiak• Eskaintza partziala:

•Anatomofiologia eta oinarrizko patologia

•Enpresa era ekimen sortzailea•Lanbide-prestakuntza eta

-orientazioa•Ingeles teknikoa•Telelarrialdiak

Izena emateko jarraibideak• Online: Idazkaritza Birtualaren bitartez:

www.fadura.hezkuntza.net/web/guest/secretaria-virtual

• Idazkaritzan bertan izena eman daiteke. Idazkaritza-ordutegia: 8:30-13:30.

Helbidea: Bizkerre z/g, 48991 - Getxo

Telefonoa: 944 069 000

Faxa: 944 069 001

e-maila: [email protected]

Webgunea: www.fadura.eus

Page 12: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

Zentroak egun hamabost hezi-keta-ziklo eskaintzen ditu, ho-rietatik hiru euskaraz, eta bes-te bi gaztelaniaz eta ingelesez.

650 ikasleri ematen die kalitatezko prestakuntza teknikoa, araututakoa eta bertaratzekoa.

Ikasleek praktikak atzerrian egi-teko aukera dute, eta aholkularitza-zerbitzua eta enpresa-ideiak garatze-ko guneak ere aukeran dituzte. Era

berean, ikastetxea merkatura eta en-presa mundura zabalik dago, eta lan-kidetzan aritzen da prestakuntza eta esperimentazio-proiektuak oinarri har- tuta, ikasleek lana aurkitzeko aukere-tan bitartekari izateko asmoarekin.

Ikastetxearen helburu nagusia bertan hezitako pertsonak unibertsi-tatean edo bestelako goi-mailako ikas-ketetan sartzea da, lan munduan mur-giltzeko edo euren enpresa propioa

sortzeko, hau da, ekintzaileak izateko, baliabide eta formakuntza aurreratua eskaintzea da helburua. Ikastetxea-ren jarduna ezagutaraztea eta balioa ematea da ardatza, profesionaltasuna eta gizarte-erantzukizuna lan-mun-duan txertatzen erraztearekin eta Ka-litatea eta Etengabeko Hobekuntzan duen konpromisoan aurrera egiteare-kin batera. Bere misioan daude ingu-ruarekin duen gizarte-erantzukizuna lantzea eta etengabeko hobekuntza-rako kudeaketa-ereduaren esparruan erreferentea izatea; hala, gazteek lana aurkitzeko aukerak sustatzeko bideak zabaltzen ditu.

Tartanga LHII historia luzeko zentroa da. 1978an sortu zen, Lanbide Heziketa herrialde osoan irakaskuntza autonomo gisa hedatzen zihoala.

Etengabeko Hobekuntza ereduan, erreferentea

Tartanga LHII

Tartanga LHII Ikastetxea

Erandio

A eta D ereduak

Hezkuntza eskaintza:Goi-mailako Heziketa-zikloak • 3D animazioak, jokoak eta

multimedia elkarreragileak• Ikus-entzunezkoen eta

ikuskizunen produkzioa • Telekomunikazio- eta

informatika-sistemak• Plataforma anitzeko aplikazioak

garatzeko goi-mailako teknikariaren titulua

• Mantentze-lan elektronikoa• Administrazio eta finantzetako

goi-mailako teknikaria• Gizarteratzea• Ikus-entzunezkoetarako eta

ikuskizunetarako soinua • Sistema elektronikoak eta

automatizatuak• Ingurugiro-osasuna• Laborategi kliniko eta biomedikoa• Ingurugiro-kimika

Erdi-mailako Heziketa Zikloak• Administrazio-kudeaketa• Instalazio elektroniko eta

automatikoak

Izena emateko jarraibideak• Idazkaritzan, egunero 09:00-13:00

eta 16:00-17:00. Barikuetan, goizean bakarrik.

Helbidea: Tartanga 15, 48950 Erandio

Telefonoa: 944 675 311

Faxa: 944 675 004

e-maila: [email protected]

Webgunea: www.tartanga.hezkuntza.net

Page 13: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

A eta D eredua

Hezkuntza eskaintza:

Goi-mailako Heziketa-zikloak • Ostalaritza eta turismoa• Sukalde-zuzendaritza • Jatetxe-arloko zerbitzuen

zuzendaritza

Erdi-mailako Heziketa-zikloak • Ostalaritza eta turismoa• Sukaldaritza eta gastronomia• Jatetxe-arloko zerbitzuak• Elikagaien industriak• Okintza, pastelgintza eta

gozogintza

Hezkuntza gehigarri berezia

zaitez!

hiruka.eus/harpidetza/laguna/944 911 [email protected]

Zu eta biok, hirukan, bultzada bera!Trukean: zozketak, sariak, astekaria eguaztenero...

Leioa

SUSANA ARAKISTAIN Eskolako irakaslea

Martxoaren hamaseia da, goiz freskoa, ipar men-debaldeko haize zakarra dator eta gure masailetan

talka egitean bizirik gaudela erakus-ten digu...

Talde polita elkartu gara Leioako Ostalaritza Eskolan gure proiektua bu-rutzeko, prest gaude eta hasi gara hi-rugarren lerroaren landaketarekin.

Agenda 21-eko ikasle talde lan-gilea gogor dabil zulaketa-lanetan, mahatsondoak landatu eta gero tuto-reak jarri, eta azkenik kableaz lotu... bukatu dugu mahatsondoen hiru-garren lerroaren landaketarekin, eta atzera begirada bat egiten dut, zenbat

elkarrizketa, zenbat proiektu, hain-bat burututa, beste makina bat egite-ke, melankolia puntu bat ere sartzen zait proiektu honen bitartez bizitako hamaika esperientzia aberasgarri bu-ruan ditudala…

2013ko udaberrian hasi ginen Leioako Ostalaritza Eskolako ortua-ri forma ematen, ez da zorte makala ostalaritza-eskola bateko ikasleentzat ortu bat edukitzea eskolan bertan, or-tuari buruz ikasteko aukera ezin ho-bea eskaintzen baitu landaketa etxean bertan izateak.

Hurrengo urtean, 2014an, «Fruta-les a la deriva» izeneko proiektua ja-rri genuen abian, Arte Ederretako, Irakasle-eskolako eta Ostalaritzako fakultateen artean. Fruta-arbolen pai-

saien berreskurapena sustatzeko mar-txan jarritako programa da hori, azke-nengo urteetan hiru zentroen arteko elkarlan espazio bihurtu dena, irakas-kuntza baliabide eta ingurunearekiko errespetu balioak sustatzen dituena.

Bi proiektu horiek era fisiko batean lotzeko, Arte Ederrak eta Ostalaritza eskolen bitartean dagoen landan, hiru mahatsondo-ilara landatzea pentsatu genuen 2016ko hasieran, eta horrela egin genuen. Alde batetik, eskolako zerbitzuetako ikasleengan pentsatzen, eta bestetik, apaingarri gisa.

Landatutako mahatsondoak, Ma-kabeo, Garnatxa eta Graziano barie-tatetakoak dira eta bertan mahats- produkzio aproposa lortzea ez da lan erraza izango, baina batek daki!

Baliteke, egunen batean, Leioako Ostalaritza Eskolako ikasleek maha-tsondo horietan sortutako mahatsekin muztioa edo ardoa egitea.

Eskerrak eman nahi genizkieke proiektua aurrera ateratzen lagundu diguten eta baliabidez hornitu gai-tuzten guztiei: batetik, Zallako fruta-gintza estazioari eta bertan lan egiten duten pertsonei, Antonio Garbayori zehazki, eta azkenik, Leioako Ostalari-tza Eskolako Hezkuntza-komunitatea-ri; bestetik, eskerrak eman gura diz-kiegu egindako eguraldi kaxkarragaz ekintzan parte hartzera animatu ziren eta irudietan ikus ditzakegun Agenda 21-eko ikasleei ere, hona hemen euren izenak: Jon Agirregomezkorta, Mikel Lizaso, Sara Aldekoa, Maialen Flores, Guillermo Ibarra, Aitor Kortabitarte, Jon Beldarran, Gorka Andres, Jon Ma-molar, Genwil Permiso, Garazi Bravo, Arrate Vidal, Daniel Rivas eta Martin Agirre.

Makabeo, Garnatza eta Graziano barietateetako mahatsondoak landatu zituzten joan den martxoan; eskolen arteko elkarlana eta irakaskuntza baliabidea izatea jasotzen dira «Frutales de la Deriva» izeneko proiektuan.

Mahatsondoak landatzen, ortutik triparakoak prestatzen!

Leioako Ostalaritza Eskola

Leioako Ostalaritza Eskola

Helbidea: Sarriena auzoa, z/g 48940 Leioa

Telefonoa: 946 012 446

e-maila: [email protected]

Webgunea: www.hostelerialeioa.net

Page 14: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

Uribe Kosta BHI, B eta D ere-duan, nerabe eta gazteekin lan egiten duen institutu publikoa da, eskualde oso-

ko ikasleak hartzen dituena. Eleaniz-tasuna eta sare-hezkuntza dira ikas-tetxeko proiektuaren oinarriak, eta metodologia kooperatiboa eta par-te-hartzailea sustatzen du. Inguru so-zial eta kulturalean sustraiturik dago, ikastetxeak bai ikasle bai gizarte oro-

korraren beharrak asetzea du xede nagusi, aniztasunak zaindu eta ezber-dintasunak orekatzen dituen hezkun-tza demokratikoa eskainiz.

Instalazio eta zerbitzuakUribe Kostako BHIk ikasleen artean teknologia berrien erabilpena lehe-nesten du; giza baliabide eta ekipa-menduei dagokienez, IKTn helduta-sun-maila aurreratu duen ikastetxea

ere bada. Institutuaren instalazioei dagokienez, ikasgelez gain, liburute-gi propioa, 3 informatika-gela eta ch-romebook-gela bat (ikasle bakoitza-rentzako ordenagailu pertsonalarekin egokitua dagoen aretoa), gimnasioa eta kiroletan aritzeko patio estalia eta estaligabea ditu. Eskolaz kanpoko kultur eta kirol jar-duera eskaintza zabala eta anitza dauka ikastetxeak, kirolen artean esaterako, saskibaloi, eskubaloi eta areto-futboleko klaseak eskaintzen dituzte. Bestelako zerbitzuei dagokio-nez, ikastetxeak jantoki- eta garraio-zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

IKTen heldutasun-maila aurreratua duen ikastetxea da Uribe Kosta BHI, etengabeko hobekuntza prozedurakaz bat egiten duena.

Eleaniztasuna eta sare-hezkuntza, oinarri

Uribe Kosta BHI

Uribe Kosta BHI

B eta D eredua

Hezkuntza eskaintza: DBH eta Batxilergoa, Gizarte Zientziak eta Humanistikoa zein Zientifiko teknologikoa

Eskola-ordutegia DBH eta Batxilergoan: 08:20-15:10*Irail eta ekainean, ordutegia apur bat murrizten da: 08:15-14:30

Zerbitzuak• Autobusa DBHko ikasleentzat:

•A linea 7:50. Lemoiz, Armintza•B linea 7:55 Mota•C linea 7:50 Urduliz BBK, Barrika•D linea 7:47 Urdulizko udaletxea,

Isuskitza (Plentziako Abanikoa)•E linea 7:50 Urezarantza, Gorliz•F linea 7:50 Andraka, Gorliz,

Plentzia• Jantokia DBHko ikasleentzat• Liburutegia

Eskolaz kanpoko zerbitzuak• Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen

dira: kirolak, hizkuntzak, musika...• Mota askotariko irteerak antolatzen

dira, sasoi bakoitzeko bana• Ikasleei zuzendutako

orientabide-zerbitzua eskaintzen da.

Izena emateko jarraibideak• Online edo ikastetxeko idazkaritzan.

Ordutegia zehazteko telefonoz deitu. • Telefonoa: 946 571 040, • E-maila: [email protected].

Helbidea: Gatzamina z/g, 48620 Plentzia

Telefonoa: 94 657 10 40

e-maila: [email protected]

Webgunea: www.uribekostabhi.com

Uribe Kosta

Page 15: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

Hezkuntza gehigarri berezia

Deialdiak

Lehenengo edizioaren arrakas-taz indartuta, Banda eta DJ Lehiaketa an to latu dute, bi-garren aldiz, Ba rri kako Jai Ba-

tzordeak eta Udalak. Maiatzaren 16ra arte e du kiko dute izena emateko au-kera II. Ba rrika On Air sariketan par-te hartu gu ra dutenek. Txapelketak zenbait aldaketa dakar aurten: bate-tik, parte hartzeko DJak edo banda-ren kideetako batek gutxienez Barri-ka, Berango, Sopela, Urduliz, Gorliz, Plentzia, Lemoiz, Getxo edo Leioan erroldatuta egon behar du; eta, bes-tetik, ez dago adin-mugarik, edonork parte har dezake. Lehenengo fasean, maia tzaren 23rako, lau banda eta

lau disko-jartzaile onenak au keratu-ko ditu epaimahaiak, aurkeztutako parte-hartzaile guztien artean. An to-latzaileek azaldu dutenez, zortzi ho- riek San Juan jaietan egingo den saio erabakigarrira igaroko dira, finalera, ekainaren 18an egingo dena hain zu-

zen ere. 700 euroko sari nagusiaz gai-nera, musika-produktuetan bonuak eta formakuntza ere egongo dira ere. Gainera, finaleko ikusleek hautatuko duten talderik ala DJrik onenak 150 euroko saria jasoko du. Az kenik, ira-bazleek zuzenean joko dute berriro.

Banda eta DJ Txapelketa, prest!Barrika on Air txapelketaren finala ekainaren 18an izango da, San Juan jaien barruan.

Ikus-entzuleek ere talderik ala DJrik onena saritu ahal izango dute. © NICOR

Lanak aurkezteko epeaMaiatzaren 16ra arte.

SariakBANDAK:1. saria, 700€ musika-produktuetan2. saria, 500€ musika-produktuetan3. saria, 300€ musika-produktuetan

DJ:1. saria, formakuntza eta 200€2. saria, REMIX edo REMASH UP produkzioa3. saria, REMIX edo REMASH UP produkzioa

info+: [email protected] / 946 775 163

Page 16: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

bede

ratz

i urt

eIra

ilare

n 23

a pl

aza

(Altz

aga)

| er

andi

oG

azte

-mur

ala

(12:

30),

bazk

aria

(15:

00),

kara

okea

(17:

30),

zum

ba (1

8:30

) eta

kon

tzer

tuak

(2

1:30

) ego

ngo

dira

. Inf

orm

azio

geh

iago

: fa

cebo

ok.c

om/e

rand

ioko

.gaz

teas

anbl

ada

2016

/04/

30 -

18:0

0

dant

za-e

man

aldi

aIb

arre

ta p

laza

| Go

rliz

Step

Up

dant

za-e

skol

ak a

ntol

atut

a. H

ainb

at

dant

za m

ota

erak

uste

az g

aine

ra, z

umba

egi

ngo

dute

. Doa

n.

2016

/04/

30 -

18:0

0El

libr

o de

la s

elva

pel

ikul

aKu

ltur e

txea

| Ur

duliz

Gaz

tela

niaz

. Sar

rera

: 3,5

0 eu

ro.

Mik

el L

aboa

pla

za (c

ampu

sa) |

Lei

oaBi

zilu

r era

kund

eak

anto

latu

ta. E

likad

ura

Buru

jabe

tzar

en A

stea

ren

barr

uan.

Doa

n.

2016

/05/

03 -

17:0

0

Euro

pa, e

ntre

la n

osta

lgia

y la

ve

rgüe

nza

berb

aldi

aGe

txok

o el

kart

egia

(Are

eta)

| Ge

txo

Eciv

is e

lkar

teak

ant

olat

uta.

Ram

iro

Muñ

izeg

az (C

EAR)

. Gaz

tela

niaz

. Ize

n-em

atea

: as

ocia

cion

eciv

is@

gmai

l.com

2016

/05/

04 -

15:0

0-17

:00

Bide

ber

riak

doku

men

tala

Li

buru

tegi

nag

usia

(cam

pusa

) | L

eioa

Bizi

lur e

raku

ndea

k an

tola

tuta

. Eus

kara

z.

Berb

aldi

a er

e eg

ongo

da.

Sar

rera

, doa

n.

Page 17: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

bede

ratz

i urt

eIra

ilare

n 23

a pl

aza

(Altz

aga)

| er

andi

oG

azte

-mur

ala

(12:

30),

bazk

aria

(15:

00),

kara

okea

(17:

30),

zum

ba (1

8:30

) eta

kon

tzer

tuak

(2

1:30

) ego

ngo

dira

. Inf

orm

azio

geh

iago

: fa

cebo

ok.c

om/e

rand

ioko

.gaz

teas

anbl

ada

2016

/04/

30 -

18:0

0

dant

za-e

man

aldi

aIb

arre

ta p

laza

| Go

rliz

Step

Up

dant

za-e

skol

ak a

ntol

atut

a. H

ainb

at

dant

za m

ota

erak

uste

az g

aine

ra, z

umba

egi

ngo

dute

. Doa

n.

2016

/04/

30 -

18:0

0El

libr

o de

la s

elva

pel

ikul

aKu

ltur e

txea

| Ur

duliz

Gaz

tela

niaz

. Sar

rera

: 3,5

0 eu

ro.

Mik

el L

aboa

pla

za (c

ampu

sa) |

Lei

oaBi

zilu

r era

kund

eak

anto

latu

ta. E

likad

ura

Buru

jabe

tzar

en A

stea

ren

barr

uan.

Doa

n.

2016

/05/

03 -

17:0

0

Euro

pa, e

ntre

la n

osta

lgia

y la

ve

rgüe

nza

berb

aldi

aGe

txok

o el

kart

egia

(Are

eta)

| Ge

txo

Eciv

is e

lkar

teak

ant

olat

uta.

Ram

iro

Muñ

izeg

az (C

EAR)

. Gaz

tela

niaz

. Ize

n-em

atea

: as

ocia

cion

eciv

is@

gmai

l.com

2016

/05/

04 -

15:0

0-17

:00

Bide

ber

riak

doku

men

tala

Li

buru

tegi

nag

usia

(cam

pusa

) | L

eioa

Bizi

lur e

raku

ndea

k an

tola

tuta

. Eus

kara

z.

Berb

aldi

a er

e eg

ongo

da.

Sar

rera

, doa

n.

Mik

el U

rdan

garin

, Ber

ango

nGi

tarr

agaz

bak

arrik

eta

are

to t

xiki

etan

ibili

zen

Mik

el U

r-da

ngar

in u

rtebe

tean

; hor

ren

emai

tza

da 2

015e

ko a

zaro

aren

27

an p

laza

ratu

tako

MM

XV la

na. Z

uzen

eko

horie

tan

grab

a-tu

tako

ak d

ira d

isko

a os

atze

n du

ten

13 a

best

iak;

kan

tu e

za-

guna

k ge

hien

ak, b

aita

tarte

an b

erri

bi e

re.

Noiz

: Api

rilak

30,

zap

atua

. o

rdua

: 20:

00

Non:

Ber

ango

Ant

zoki

a.

Sarr

era:

3 e

uro.

GeTx

oGo

RLIZ

eRAN

dIo

Zapa

tu h

onet

an,

apiri

lak

30,

Karr

an-

tza

ingu

ruan

dag

oen

Peña

del

Mor

o (8

18 m

etro

) m

endi

ra j

oang

o di

ra E

gi-

zu!

eta

Ung

arik

o la

guna

k; h

itzor

dua

09:0

0eta

n ip

ini d

ute,

Fad

uran

. iz

en-e

mat

ea: e

gizu

getx

o@gm

ail.c

om

Gorli

zko

Kultu

r Et

xeak

ant

olat

uta,

za-

patu

ho

neta

n,

apiri

lak

30,

tabe

rna

ibilt

aria

z go

zatz

eko

auke

ra e

gong

o da

ud

aler

riko

erdi

gune

ko k

alee

tan;

Urr

is

mus

ika-

tald

e go

rlizt

arra

k gi

rotu

ko d

u ka

lejir

a, 12

:00e

tatik

aur

rera

.

Mai

atza

ren

4an,

egu

azte

na, E

ntzu

n, e

n-tz

un i

zene

ko i

puin

-kon

tala

ri sa

ioag

az

goza

tzek

o au

kera

edu

kiko

dut

e 4

eta

8 ur

te a

rtek

o um

eek;

Iñak

i Car

rete

rok

es-

kain

iko

du e

man

aldi

a, 1

8:00

etan

, Al

-tz

agak

o lib

urut

egia

n.

Algo

rtatik

Kar

rant

za

alde

ra, z

apat

uan

Tabe

rna

ibilt

aria

, Ur

ris ta

ldea

gaz

Ipui

nak

entz

utek

o au

kera

, Altz

agan

Sope

LA

Barik

u ho

neta

n, a

piril

ak 2

9, K

urtz

io

kultu

r et

xean

esk

aini

ko d

ute

Shan

e M

acGo

wan

en g

ibel

a ik

uski

zuna

Gib

e-lu

rdin

ek m

usik

a-ta

ldea

k et

a U

nai E

lo-

rria

ga i

dazl

eak.

Hitz

ordu

a 20

:00e

tan

ipin

i du

te;

sarr

erak

5 e

uroa

n da

ude

salg

ai.

Elor

riaga

k «b

errid

atzi

» du

The

Po

gues

irla

ndar

tal

de m

itiko

aren

kan

-ta

riare

n ib

ilera

; Gi

belu

rdin

ek t

alde

ak

folk

-mus

ikaz

jant

ziko

du.

Urd

uliz

en d

auzk

an n

egut

egie

tan

ingu

rum

en-la

nak

egite

ko b

olun

-ta

rio b

ila d

abil

berr

iro M

anko

mu-

nita

tea.

Zap

atu

hone

tan,

api

rilak

30

, eg

ingo

dut

e to

pake

ta;

hitz

or-

dua

10:0

0eta

n ip

ini

dute

. Ze

lan

held

u ez

dak

iena

k ab

isat

zeko

au-

kera

dau

ka; 0

9:45

ean

egon

go d

ira

zain

, uda

letx

ean.

info

+: 9

46 5

79 2

80 /

curs

os@

urib

ekos

ta.o

rg

Shan

e M

acGo

wan

en

gibe

la, f

olk-

mus

ika

bain

o as

koz

gehi

ago

Man

kom

unita

teko

ne

gute

giet

an la

n eg

iteko

topa

keta

URdU

LIZ

Zuze

neko

etan

gra

batu

tako

kan

tuak

bat

u di

tu M

MXV

dis

koan

kan

tari

zorn

otza

rrak

.

Bilb

oko

Lora

ldia

n es

trei

natu

zut

en.

© U

RIBE

KO

STAK

O M

ANKO

MU

NIT

ATEA

Page 18: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

Kultura

Zubideak gune irekian izena emateko aukera

Maiatzaren 7an, zapatua, Zu-bideiak gune irekiaren «el-karrizketa soziala» izango da

Leioako Irakasleen Unibertsitate Esko-lan, euskaraz, frantsesez eta gaztela-niaz. Interesdunek 09:30etik 18:00eta-ra hausnartzeko hainbat galdera izango dute: «zelako harremana izan behar dute euskarak eta Euskal He-rrian bizi diren gaztelaniak, frantsesak eta bestelako hamaika hizkuntzak? Berba egiten al dugu inoiz gureetatik urruneko kezkak iritziak eta oztopoak dituztenekin?». Kezka horiek dituzten euskalgintzako, administrazioetako eta etorkinen hogei bat elkartek eta erakundek ipini dute hitzordua. Euren

ustez, «euskara izan daiteke, testuin-guru horretan, sexu, esparru, adin, kultura, hizkuntza eta sektore ezberdi-nen arteko zubi. Eta Zubideiak-ek ho-riek denak elkartu gura ditu gune ireki batean, elkarregaz, ariketa sozial bat egin dezagun euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta». Dabordu-ko izena eman daiteke, eta antolatzai-leek eskatu dute maiatzaren 2a baino lehen egiteko. Matrikula eta otordua bertan ordaindu beharko dituzte par-te-hartzaileek, hamar euroan, baina norbaitentzat garesti izatekotan, lasai esateko eskatu dute. Umeak jagoteko zerbitzua eskainiko dute.

info+: [email protected] / 674 345 756

Zapatuan, Bizkaiko Bertsolari Txa-pelketako Uda barriko Fasearen 9

saioetako bosgarrena izango da De-rion. 17:30etik aurrera, Gurea aretoan jardungo dute Itxaso Paia eta Imanol Uria algortarrek eta Beñat Vidal leioaz-tarrak, beste bost bertsolarigaz batera. Bitartean, Nerea Ibarzabal markinarra da sailkapenaren burua, eta eskual-deko bertsolariek, berriz, kanporake-ta bi irabazi dituzte daborduko: Peru Vidalek, Berrizkoa, eta Arrate Illarok, Astrabuduan jokatutakoa. Denera, 24 bertsolari pasatuko dira Udazkeneko fasera, puntuen arabera. Litekeena da Arrate Illaro eta Peru Vidalegaz bate-ra Paule Ixiar Loizaga ere sailkatzea.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, aurrera egiten ahaleginduko dira eskualdeko kideak

Berbodromoaren bosgarren edizioa egingo du Egizu Getxo Euskaldun!

elkarteak datorren maiatzaren 5ean, eguena. Aurten, Areeta eta Itzubal-tzeta/Romo auzoetan izango da; hiru saio egongo dira, bi goizez, eta baka-rra arrastiz. Antolatzaileek ipinitako erronka 400 pertsona elkartzea izan-go da! Goizeko saioak 09:00etan eta 11:00etan izango dira, Areetako Eskola plazan, eta arrastikoa 19:00etan izan-go da Aurrezki Kutxa kalean, Gure Etxea tabernaren inguruan. Egizuk euskaldunak eta euskara ikasten da-biltzanak gonbidatu ditu parte har-tzen, lagun, lankide eta sendiakaz.

info+: 619 935 541 / [email protected]

Martxoaren 5ean berbodromoa egingo du Areetan eta Itzubaltzetan Egizu euskara-elkarteak

Bosgarren urtez, irudien eta hizkien hizkuntzetan oina-rrituta, ArgIHIzkiak lehiake-ta antolatu dute Uribe Kos-

tan EGIZU Getxo Euskaldun! elkarteak eta HIRUKA komunikazio-taldeak; hu-rrengoakaz elkarlanean: Uribe Kos-tako hainbat udalegaz (Getxo, Leioa eta Erandio) eta zenbait elkartegaz (Berbots, Bizarra Lepoan, Aitxu! eta

Leioako berbalagunak). Argazkietan oinarritutako testu laburren lehiake-ta da ArgIHIzkiak; hala, literatur eki-menaren helburu orokorrak honakoak dira: jendea euskaraz idaztera eta ira-kurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea. ‘Fotografia’ edo ‘argaz-ki’ berbek «argiagaz marraztea edo idaztea» dute jatorrizko esangura. Ho-

rrenbestez, gure begiradek argien eta hizkien hizkuntzakaz jolastea propo-satzen du lehiaketak.

Aurten, nobebade bi dauzka lehia-ketak: batetik, adinaren araberako maila bi izango ditu, 16-18 urte bitar-tekoa, eta 18 urtetik gorakoa, batez ere gazteenek euskaraz idaztea sustatze-ko asmoz; bestetik, hautatutako ar-gazkiak webgunean ikusteaz gainera, kalean ere ikus daitezke, Leioako Bou-levarden esekita baitaude, Leioako Udalaren ekimenez. Hala, daborduko ikusgai dauden hamar argazkilariren argazkietan oinarritutako testuak ida-

tzi beharko dituzte parte-hartzaileek. Idatziak bidaltzeko epea hauxe izango da: maiatzaren 2tik 31ra.

Bosgarren ediziorako euren argaz-kiak helarazi dituzten Uribe Kostako (edo berton bizi diren) argazkilariak honakoak dira: Bego Elexpe Ortiz, Maite Ikaran Souville, Javi Alaña Az-koitia, Eider Moreno Carrero, Amaia Aparicio Tarin, Jose Mari Albisu Carre-ra, Maitane Sarralde Ussia, Maite Men-txaka Tena, Anton Alvarez Jimenez eta Naiara Elorriaga Lumbreras.

info+: Argihizkiak.com

lanak: [email protected] / 685 732 963

Abian da ArgIHIzkiak lehiaketa. Aukeratutako 10 argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 2tik 31ra.

ArgIHIzkiak lehiaketaUribe Kostako epaile bik osatutako epaimahaiak ebazpena irailaren 15ean emango du ezagutzera.

OinarriakModalitateakMaila bi daude, adinaren araberakoak: •16-18urtebitartekoak,etahortikgorakoak. Atal bi daude, testu-luzeraren araberakoak: •Testulabur-laburrak:160hizkigehienez. •Testulaburrak:100berbagehienez.

Lanak aurkezteko epeaMaiatzaren 2tik 31ra.

Lanen ezaugarriakEuskara batuan edo euskalkiren batean idatzitako prosa, olerki, bertso, haiku edo bestelako testuak izan daitezke. Egileak adieraziko du zein argazki hartu duen oinarritzat, eta argazkilariaren izena.

Lan-kopuruaGehienez testu bi bidali ahal izango dira, sms, WahatsApp edo posta elektronikoz.

SariakGazteenek liburu elektroniko bat izango dute sari; nagusiek, 200 euro. Erakusketa ibiltarian ikusgai ipiniko dira 40 testu.

Page 19: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

192016ko apirilak 28 | maiatzak 4

Mugarik Gabe Gobernuz Kan-poko Erakundeak «Komu- nikatuz eraldatu - herriak euren komunikazioaren

jabe» izeneko jardunaldiak antolatu ditu Uribe Kostan, HIRUKA komunika-zio-taldeagaz elkarlanean. Mugarik Ga-bekoek azaldu dutenez, «mass-mediek sustatzen duten pentsamendu bakarra-ri aurre egiteko, herri-komunikabideen bitarteko komunikazioa ezinbesteko tresna dela erakutsi gura da, eralda-keta soziala, tokian tokiko kultura eta hizkuntzak eta beste jendarte eredu bat bultzatzera bidean. Horretan beha-rrean dabil hemengo eta Latinoame-rikako komunikabide alternatibo eta indigena ugari». Hala, Sopelan eta Al-gortan gai hori jorratzeko, berbaldiak, mahai-ingurua eta dokumentalen ema-naldiak egongo dira Euskal Herri, Boli-via, Argentina eta Mexikoko komunika-tzaile eta kazetarien parte-hartzeagaz.

Maiatzeko eguenetan, berbaldiak, mahai-ingurua eta dokumental-emanaldiak egongo dira.

Komunikatuz eraldatu!Maiatzeko eguen denetan, herri-komunikabideen bitarteko komunikazioa eraldaketa sozialerako ezinbesteko tresna dela azalduko dute Sopelan eta Getxon.

Nekazari Borrokaren Nazioarte-ko Egunari (apirilak 17) segi-da emateko asmoz, Elikadu-

ra Burujabetzaren Astea egingo dute Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hiru campusetan, Bizilur, EHNE Biz-kaia, Etxalde eta EHUk antolatuta. Berez, ekimenak hiru aste iraungo du, campus bakoitzean bana. Hala, Leioako campusaren txanda maiatza-ren 2tik 6ra bitartean izango da. Tar-te horretan, Gure lurra gure etorkizuna erakusketa zabaldu, eta Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian dokumentala emango dute, besteak beste. Gainera, nekazaritza-merka-tu ekologiko, sozial eta eraldatzailea egingo dute, maiatzaren 3an, marti-tzenean, 10:00etatik 15:00ak arte. Ho-rretan, bertoko ekoizleek, Esnetik-ek, REASek eta FIAREk parte hartuko dute, besteak beste. Halaber, elika-dura burujabetzaren alorrean TTIPak zer-zelako eragina izan dezakeen az-tertuko dute, maiatzaren 5ean, egue-

nean. TTIPa Europar Batasuna eta AEBak negoziatzen dabiltzan merka-taritza askeko akordioa da.

Elikadura Burujabetzaren Astea egingo dute EHUn

EgitarauaMaiatzak 5, eguena19:00 Eutsi edo hil, herri indigenen salaketa, ikuspuntu eta proposamenak dokumental-emanaldia; euskaraz. Sopelako Kurtzio kultur etxea.

Maiatzak 12, eguena19:00 «Komunikazio alternatiboa eta eraldaketa sozialerako herri-komunikabideak» mahai-ingurua; euskaraz eta gaztelaniaz. Algortako Azebarri kulturgunea.

Maiatzak 19, eguena19:00 Eutsi edo hil, herri indigenen salaketa, ikuspuntu eta proposamenak dokumental-emanaldia eta berbaldia gonbidatu indigenakaz; biak gaztelaniaz. Algortako Villamonte kultur etxea.

Maiatzak 26, eguena19:00 Herri indigenek egindako dokumentalen emanaldia eta berbaldia gonbidatu indigena bategaz, gaztelaniaz. Algortako Villamonte kultur etxea.

Leioako campuseanMaiatzak 2-6erakusketa Gure lurra gure etorkizuna Liburutegi Nagusiko sarreran.

Maiatzak 3, martitzena10:00-15:00 Nekazaritza-merkatu ekologikoa, soziala eta eraldatzailea, Mikel Laboa plazan.

Maiatzak 4, eguaztena15:00-17:00 Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian dokumentalaren emanaldia eta berbaldia, Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan.

Maiatzak 5, eguena15:00-17:00 Elikadura burujabetza eta TTIPa hitzaldia. Andoni Garcia (COAG) eta Sonia Ingunza (Etxaldeko Emakumeak) Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan.

Profesionalek izena eman eta agi-ria emateko epea zabaldu du aur-

ten ere Umore Azokak. Apirilaren 29a arte egongo da zabalik, eta azokaren web-orriaren bidez egin daiteke es-kaera. Maiatzaren 19tik 22ra izango da Leioako kale-artisten azoka. Azokaren programazioa benetan da erakarga-rria; 50 konpainia hautatu ditu zuzen-daritzak, 424 hautagaien artean, eta ikuskizun asko erabateko estreinal-diak izango dira. Horrez gainera, II. Euskadi-Akitania Topaketa egingo da lehenengo aldiz Leioan.

info+: www.umoreazoka.org

Getxoarte azokan izena emateko epea maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik

Umore Azokan izena emateko epea zabaldu dute profesionalentzat, hilaren 29ra arte

Getxoarte 2016ko programa oroko-rrean izena emateko epea zabaldu

du Getxoko Kultur Etxeak; parte hartu gura duten artista denek euren proiek-tuak aurkeztu ahal izango dituzte maiatzaren 6ra arte. Jasotako proposa-menen artean, 30 aukeratuko dituzte; azaroaren 4tik 6ra egongo dira ikus-gai Areetako Xake plazan egongo den Praktika Garaikideen Aretoan. Progra-ma orokorra 18 urtetik gorako artistei begirakoa da, merkataritza-ordezkari-tza izan ala ez, Euskal Autonomia Erki-degokoak zein kanpokoak.

info+: www.hiruka.eus

Page 20: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

2016ko apirilak 28 | maiatzak 420

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak 28. Bilbo Hiria Pop-Rock

Lehiaketa deitu du; iaz The Flying Sca-recrow sopeloztarrek irabazi zuten sa-riketa, Metal atalean. Aurten ere hiru kategoria egongo dira: Pop-Rock, Me-tal, eta Musika elektronikoa zein Bes-te joera batzuk. Taldeek lehiaketaren hiru modalitateetako batean emango dute izena; horretarako epea maiatza-ren 12ra bitartekoa izango da. Izen-e-matea antolatzaileek zabaldutako webgunearen bidez egiteko aukera daukate bandek; bertan dagoen in-primakia bete beharko dute, eta on-dokoak bidali: hiru kanta, argazki bat eta taldearen ibilbidea.

Sariei dagokienez, 20.000 euro bai-no gehiago banatuko dituzte. Horrez gainera, talde irabazleek kontzertuak emango dituzte Bilbon (Aste Nagu-sian eta Bilborock aretoan) eta beste jaialdi batzuetan (Azkena Rock Festi-val, Ebrovision...); musika-tresnak ere egongo dira irabazleentzat.

info+: www.bilbao.eus/bilborock

Itzartu Sopelako emakumeen elkar-teak antolatuta, eguen honetan, api-

rilak 28, Pride (2014) genero-ikuspe-giko filma egongo da ikusgai Kurtzio kultur etxean. Emanaldia 18:00etan izango da, gaztelaniaz; sarrera, doan. Matthew Warchusek zuzendutako la-nak umorea eta drama uztartzen ditu. 80ko hamarkadako Erresuma Batuan gertatzen da, Margareth Thatcher lehen ministroaren agintaldian. NUM Meatzarien Sindikatu Nazionalak greba-deialdia egin zuen gobernuak hainbat meatze ixteko asmoa tarteko, eta Londresko gay eta lesbianen talde batek haiei laguntzea erabaki zuen, di-rua batu eta meatzarien familiakaz bat eginez.

2014ko Urrezko Globoetan kome-dia edo musikal onenaren kategorian proposatu zuten, eta BAFTA sarietan idazle, zuzendari eta ekoizle britai-niar berri onenen kategorian saritu zituzten Stephen Beresford eta David Livingston. Lehenengoak Pride idatzi zuen; eta bigarrenak, ekoitzi.

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emateko aukera dago, maiatzaren 12ra arte

Apirilaren 28an Pride genero-ikuspegiko pelikula Sopelan, Itzartuk antolatuta

Getxoko Kultur Etxeak antola-tuta, zapatu honetan, apirilak 30, Nazioarteko Dantza Eguna

ospatuko dute bertoko dantza-esko-lek, taldeek eta profesionalek; horre-tarako, Areetako Xake plaza aukeratu dute (euria bada, Gobela kiroldegian). Hala, goizeko saioan (12:00etatik au-rrera), Getxo Kirolak udal erakundeak zein Algortako San Nikolas Ikastolak antolatutako ikastaroetako ikasleek parte hartuko dute. Horiez gainera, bertan izango dira akademia haueta-ko dantzariak ere: Ana Lararen Dantza Estudioa, Carmen Veraren Dantza Es-tudioa, Dantzarte, Areetako Flamenko

Eskola, Utopian eta Danco. Bi orduz, estilo askotako koreografiak eskainiko dituzte; berbarako, euskal dantzak, hip-hopa, kale-dantzak, lindy hop-a (20ko hamarkadan New Yorken sortu-tako estiloa), dantza modernoa, ballet klasikoa, rocka, neoklasikoa, egun-go dantza, lirikoa, tangoa, guajira eta funka.

Arrastian, 17:00etatik aurrera, euskal dantzak eta lindy hop mugi-menduak ikasteko tailerrak egongo dira; eta, azkenik, eguna biribiltzeko, 19:30ean, dantza-gala egingo dute. Horretan, hainbat koreografia egingo dituzte parte-hartzaileek.

Dantza-eskola eta taldeetako ikasleek parte hartuko dute. GETXO.ILANDA.INFO

Dantza Eguna ospatuz, Areetako Xake plazan

Getxo izango da Emusik ize-neko Musika Eskolen Euro-pako Jaialdiaren egoitzetako bat; Donostia2016 Donostia-

ren Europako kultura-hiriburutzaren egitarauaren barruan, maiatzaren 4tik 7ra bitartean egingo dute festibala. Hala, maiatzaren 6an eta 7an, Algorta-ko San Nikolas plazan, jaialdian parte hartzen duten bost musika-eskoleta-ko gazteek joko dute, Areetako Andres Isasi Musika Eskolako ikasleakaz ba-tera. Denera, 140 ikaslek eta 23 irakas-lek bisitatuko dute Getxo, Alemania-tik, Italiatik edo Frantziatik etorriko dira horiek guztiak. Ekimena «aukera paregabea izango da kultura eta he-rrialde desberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, eta Euro-pako herri desberdinen arteko hurre-ratzea eta hartu-emana bultzatzeko», kultur agintari getxoztarrek goraipatu dutenez.

Kanpoko 140 ikaslek eta 23 irakaslek bisitatuko dute Getxo. © GETXOKO UDALA

Musika-ikasleen bilkura, Getxoneuropa mailako emusik jaialdiaren egoitzetako bat izango da udalerria, Donostiako kultur hiriburutzaren barruan; maiatzaren 6an eta 7an joko dute Algortan.

EgitarauaMaiatzak 6, barikua18:00 Algortako San Nikolas plaza, - Musikschule der Bundesstadt musika-eskolako banda (Alemania).- Musikschule der Stadt musika-eskolako banda (Alemania).- Orchestra Scuola de Musica L‘Ottava Nota de Poggio a Caiano (Italia).- Andres Isasi Hari Orkestra (Getxo, EH).- Andres Isasi Orkestra Txikia (Getxo, EH).

Maiatzak 7, zapatua19:00 Algortako San Nikolas plaza.- Ensemble instrumentaux de la Ecole de Musique Autrans (Frantzia). - Guitar Orchestra de la Fondazione Scuola di Musica C. e G. Andreoli de Mirandola (Italia). - Andres Isasi Musika Eskolako Aixerrota Kamerata Orkestra (Getxo, Euskal Herria).- Andres Isasi Musika Eskolako banda (Getxo, Euskal Herria).- Andres Isasi Musika Eskolako akordeoi- taldea (Getxo, Euskal Herria).

Noiz eraikiko dute Gorlizen auditorio bat? 5.000 biztanle baino gehiago duen herri batek ez du ezta leku txikiren bat ere, herriko antzerki tal-deak, dantza eskolek, musika taldeek… haien lana aurkezteko. Zer esa-nik ez, eskasa dela herriari eskaintzen zaion kultur agenda. Halaber,

2011. urtean Teresiano eraikinaren berritze lanetan 500.000€ inguru gastatu on-doren, ondoriozta daiteke, hutsaren hurrengoa dela. Gela txikiak, edozein zara-ta eraikin osotik entzuten da, ikus-entzunezko gelak oihartzun itzela dauka… Proiektu hau, noren kapritxoa izan zen? Zerbait hobea BEHAR eta merezi dugu. Kulturaz ikasi eta bizi nahi dugu.

Taularatu ALex YGARTUA Aktorea eta zuzendaria

Ez gaituzte ikusten

Page 21: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

Kirolak

Getxon udako ikastaroak, prest

Iaz legez, umeentzako aisiako az-ken ikastaroetan, ingelesez egin-go dute umeakaz egunero ordube-tez; eta umeak jagoteko zerbitzua

egongo da jarduera-orduen ordu erdi bat lehenago eta geroago. Gainera, kirolen udal-erakundeak Kirolet@n ikastaroa antolatuko du Gobelan zein Faduran, 10 eta 14 urte arteko neska-mutilentzat. Ikastaroan, nerabeek ki-

rola egitea bultzatu gura dute, eta, ho-rretarako, askotariko kirol jarduerak egingo dituzte.

Maiatzaren 11ra arte aurkeztu ahal izango da eskaera Faduran eta Go-belan, herritarrentzako dauden bu-legoetan, edo webgunearen bitartez. Izapidea online egiteko, NAN elektro-nikoa edo norberaren sarbide-gakoa beharrezkoak dira; azken hori kirol-

degietako bulegoetan eska daiteke, asteko edozein egunetan, 08:00etatik 21:30era bitartean. Online sarbide-ga-koagaz, instalazioak erreserbatu ahal izateaz gainera, kirol-ikastaroetan al-tak eta bajak kudeatu ahal izango dira deialdi guztietan (udako ikastaroak eta denboraldiko ikastaroak).

Maiatzaren 13an zozketaren emai-tza argitaratuko da udal webgunean eta Fadurako eta Gobelako informa-zio-tauletan. Lekuak automatikoki esleituko dira, eta, eskaerak dauden bitartean, pertsona bakoitzak ikasta-ro batean bakarrik izena eman ahal

izango du. Ondoren, lekurik balego, esleipen-sistemak prozedura errepi-katuko luke, eta pertsona bakoitzeko hiru ikastaro esleitu ahal izango dira. Erreklamazioak, bajak eta ordutegi-al-daketak egiteko epea maiatzaren 13tik 19ra ezarri dute. Gero, eskaintza osatu arte dauden lekuak eskainiko dira.

Getxo Kirolak erakundeak gogora-razi duenez, hastapenean izan ezik, tenis, padel eta igeriketakoetan izena emateko beharrezkoa da maila ziurta-tzea, izena emateko unean. Horretara-ko, interesdunak Kirol arloagaz harre-manetan jar daitezke.

Getxo Kirolak udal erakundeak 1.700 leku baino gehiago eskainiko ditu udako ikastaroetan. Tenis, padel, futbol, igeriketa eta haurrentzako kirol-jarduerak izango dira.

Ikastaro denen zehaztasunak batzen dituen liburuxka har daiteke Gobelan, Faduran eta HIRUKA.EUS-en. © GETXOKO UDALA

Page 22: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

Oztopo-jauzien zaldi-txapelketa Galean izango da

Datozen zapatu eta domekan, apiri-laren 30ean eta maiatzaren 1ean,

oztopo-jauzien zaldi-txapelketa auto-nomikoa antolatu dute Getxoko Ga-lea zaldi-klubean bertako elkarteak eta Bizkaiko eta EAEko hipika-federa-zioek. Proba hori Tranko sariketaren azkena izango da, eta, horrenbestez, erabakigarria. Parte hartu gura dute-nek eguena, hilak 28, izango dute ize-na emateko eta klubean ordainketa egiteko azken eguna. Gehienez jota, 150 zaldi onartuko dituzte antolatzai-leek. Hori dela-eta, inskripzioa ahalik eta lasterren egitea komeni da.

info+: 944 603 266 / [email protected]

Leioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak 4.215 euroko txe-kea eman dio Leioako eta Lamiakoko Caritasi. Diru hori herri-kirol elkar-tearen 40. urtemuga abiatzeko ekintzetan lortu zuten, hilaren 10ean, elkar-tasun lapikokoan eta emakumeek gidatutako idi-probetan. © LEIOAKO UDALA

Javier Otxoa txirrindulari profesionala 2001ean harrapatu zuen auto batek. © PUNTA GALEA

Daborduko aurretiko inskrip-zioa egin daiteke Internetez, maiatzaren 5era arte. Horrela egingo dutenen artean hain-

bat sari zozkatuko dute. Halere, izen-e-matea erabat baliagarria izan dadin, parte-hartzaileek dagokien diru-sa-rreraren egiaztagiria eroan beharko dute Getxoko Andra Mari kiroldegira, maiatzaren 6an, 17:00etatik 20:00eta-ra bitartean, edo martxaren egunean bertan goizeko 07:30etik aurrera. Egun eta ordutegi horretan izen-ematea ere egin ahal izango da. Federatuek lizen-tzia aurkeztu beharko dute, eta federa-tu bako zikloturistek egun horretarako behin-behineko asegurua lortu ahalko

dute izena ematean. Horrez gainera, parte hartu gura dutenek 15 euro or-daindu beharko dituzte; asegurua es-katzen dutenek, beste 10 euro gehiago.

Txangoa 09:00etan abiatuko da Getxoko kiroldegitik, eta azken urteo-tako ia ibilbide bera egingo dute, 101 kilometrokoa. Besteak beste, Asua, La-rrabetzu, Aretxabala gaina eta Gernika igaroko dituzte Mundakako anoa-pos-tura heldu aurretik; ostean, indarrak batzeko beste aukera bat izango dute Sollube gainean, Markaida eta Andra-kako azkenengo aldatsak igo aurretik. Horiek gaindituta, Urdulizetik Andra Mari kiroldegira bueltatuko dira.

info+: puntagalea.com

Otxoa omenduzKolektibo Norte Erandio-k zortzi urte beteko ditu

Erandio Kirol Elkartearen KNE zale-taldeak 8. urtemuga ospatuko du

aste-akabu honetan, Altzagan, Lamia-kon eta Udondon. Barikuan, apirilak 29, triki-poteoa egingo dute klubeko egoitzatik abiatuta, 20:00etatik aurre-ra. Zapatuan, egun osoko festaz goza-tzeko aukera izango dute futbolzaleek. Goizeko 10:00etan, bosteko futbol-txa-pelketa jokatuko dute Lamiakoko ze-laian. 13:00etan, bazkaria eta kupelak izango dituzte leku berean. 19:00etatik aurrera, ordea, kontzertua izango da Udondo gaztetxean, Audiencia Nacio-nal, G. Perez, Rock Alkohol eta Milicia Urbana talde eta musikariakaz.

Patinatzaile leioaztarrek bost sari lortu dituzte

Leioako Irristaketa Taldeak bost ga-raikur irabazi zituen Bizkaiko Txa-

pelketan. Leioaztarrek podiuma erdie-tsi zuten, hainbat kategoriatan, pasa den apirilaren 16an Bizkaiko Patinaje Federazioak Ugaoko Jaro kiroldegian antolatutako Bizkaiko Txapelketan. Hego Uriben saria eskuratu zuten pa-tinatzaile leioaztarrak honako hauek izan ziren: Sandra Fernandez, urrez-koa haurren kategorian; Olaia Garcia, urrezkoa emakumezko gazteen kate-gorian; Ander Magariño, urrezkoa gi-zonezko gazteen kategorian; eta Lara Quijano eta Itxaso Mingo, urrea eta zi-larra, hurrenez hurren, emakumezko senior-kategorian.

Javier otxoa klasika Punta Galea 31. Randonee martxa zikloturista ez lehiakorra maiatzaren 7an izango da.

Txikitatik kirola barru-ba-rrutik bizi izan dut. Espa-rru askotatik heldu diot kirolari gainera. Jolasetik

zein lehiaketatik. Buruz buruko jardunetik zein talde-kiroletik. Errendimendutik zein osasune-tik. Harmailetatik zein kazetaria-ren ikuspuntutik. Zaletasunetik zein ogibidetik. Helduleku ugari-tik, alegia.

Kirolak eta horrek eman diz-kidan esperientzia guztiek norta-suna eraikitzen lagundu didate. Zorionekoa ni, benetan uste bai-tut kirolak bizitzari aurre egiteko behar ditugun tresna asko gure esku uzten dituela. Talde kirolak batez ere. Talde kirolak erakusten digu ingurukoak behar-beharrez-koak ditugula gure egitasmoak gauzatzeko. Auzolanak aurre-ra bidaltzen gaituela. Irabaztea mundiala dela, baina galtzeak hazten laguntzen gaituela. Saia-tzen denak bakarrik izan deza-keela lorpenaren saria. Dema badagoela, aurkariak ere bai. Hel-buru ezberdinak une jakin ba-tean. Horiexek dira gure egunero-ko «aurkariak». Besterik ez.

Gure eguneroko jardunerako kirolak emandako irakaspen ho-riek eta beste hainbat erabiliko bagenitu...

Ohartuko ginateke arrakas-tatsua izatea salbuespena dela. Jakingo genuke bat irabazteko aurretik hamaika galdu behar di-tugula. Erortzen dena txalotuko genuke, erorikoa baita etengabe saiatzen denaren saria. Garatuko genuke eskuak elkartu eta talde lanean aritzeko gaitasuna, uler-tuz bidaiak ez duela merezi bidai-derik gabe.

Har ditzagun kirolaren bene-tako oinarriak. Eman diezaiogun arrakastari merezi duen lekua. Uler dezagun arrakasta salbues-pena dela, noizbehinka gertatzen den zerbait, eta gure esku dagoe-nari heldu. Soilik gure esku da-goenari, baina tinko helduta.

Azken finean, bizitza talde ki-rol bat da.

Jakin bizitza talde-kirol bat dela

JoN LopeZ SAeZEntrenatzailea eta kazetaria

Talde-lanean

2016ko apirilak 28 | maiatzak 422

Page 23: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

Denborapasa

Ura(Abenduak 21-Urtarrilak 19)

Bihotzean maitasun-minen bat izatekotan, aha-legin handia egin beharko duzu zure bizitzagaz aurrera egiteko. Eutsi goiari!

Aitzurra (Martxoak 21-Apirilak 19)

Laster, bidaia bat egingo duzu, aspaldi espero zenuena. Txango horretan, pertsona interesgarri bat ezagutuko duzu.

Garia (ekainak 19-Uztailak 18)

Balio duzun guztia erakusteko aukera ederra izango duzu hemendik gutxira. Balia ezazu auke-ra zure alderik onena agertzeko.

Meta (Irailak 17-Urriak 16)

Izarrak ez ei daudenez zure alde, hobe zure bi-zimoduan eta proiektuetan aldaketa handirik egiten ez baduzu!

Otsoa (Urtarrilak 20-otsailak 18)

Kontu denak ondo egitea garrantzitsua da, baina perfekzioa lortzeko orduak eta orduak ematea ez da batere osasungarria.

Hostoa (Apirilak 20-Maiatzak 19)

Azken boladan jasan dituzun diru-arazotxo ho-riek desagertuko dira, ganorazko ahalegina egi-nez gero. Lasaitu ederra hartuko duzu!

Lastoa (Uztailak 19-Abuztuak 17)

Beharra, lana eta militantzia. Hortik kanpo itsutu-ta zabiltza. Maiteari kasu nahikorik ez egiteraino. Aldatu zure jarrera ahalik eta lasterren.

Hazia (Urriak 17-Azaroak 15)

Gogoko ez zaituen jendea dabilkizu inguruan. Erne ibili horrelako jendilajeagaz, zuretzat arris-kutsuak izan daitezke-eta.

Adarra (otsailak 19-Martxoak 20)

Ahaztu orain arte egindako guztia; ez du merezi horregaz bueltaka jarraitzea. Heldu da kontu be-rriei ekiteko garai ona.

Eguzkia (Maiatzak 20-ekainak 18)

Aste honetan, oso ondo ibiliko zara osasun- eta maitasun-kontuetan. Poltsikoan, ostera, ezustean zuloa sortuko zaizu. Dena edukitzea ezinezkoa da.

Iratzea (Abuztuak 18-Irailak 16)

Irakurri patxadaz, sutu aurretik: azken boladan oso erraz galtzen duzu pazientzia. Lasai zaitez, kontu bakoitzak bere denbora behar du-eta.

Negua (Azaroak 16-Abenduak 20)

Bikotekidea erabat maiteminduta egongo da he-mendik gutxira. Baina zalantza ezin duzu burutik kendu: nogaz? Ez izan aldrebesa.

Horoskopoa

Lehiaketa. Non da?Uribe Kostan ateratako argazkiaren hurbileko irudia duzu lehiaketa-atal honetako protagonista. NON eta ZERI ateratakoa den badakizu?

Eliza Carthy & Saul Rose kontzerturako 5 sarrera bikoitz dauzkaguMaiatzak 8, domeka, 20:00; BBK Aretoa (Bilbo)

Musiketan zikloa

SARIA

Maiatzaren 4a baino lehen, helarazi erantzuna, zure izen-deiturak,

eta harremanetarako bide bat hona: [email protected] edo 944 911 337

[email protected] 491 13 37

Bidali zeurea!

Zorion agurrak

Zorionak, mutil koxkor! Nagusitxo jada! Ea apurtu duzun hanka hori laster osatzen den eta mosto batzuk hartzera eramaten gaituzun patinetean! Muxu piloa!

arItZALGORTAFamiliako guzti guztiak

Zorionak, poxpolintxu!!!! Nola da posible urte bakar batekin hain polita eta azkarra izatea?! Etengabe muxuak emateko gogoa itzela sortzen diguzu, baina ez zaitugu gastatu nahi!

JarEALGORTAIrati eta alboko kantsagarriak

Zorionak, Rachel! Urrun zauden arren, beti zaitugu gogoan! Pilo bat musu bidaltzen dizkizugu Uribe Kostatik New Orleansera!! Zure bueltarako hamaika udako plan izango ditugu prest!

raquELBILBO - PLENTZIAKuadriren partez

Zorion hirukoitza, bikote!! Ezkontzaren urteurrena betetzear dago eta zuon urtebetetzeak ere hortxe ditugu! Ederki igaro genuen iaz, nola ospatuko dugu aurten? Gure kargu! muxutxuuu!

MaItaNE Eta GOrKaBILBO - GORLIZFamiliaren partez

5€

Page 24: tik maiatzaren 4 ArgIHIzkiak lehiaketa, abian!hiruka.tok-md.com/pdf/hiruka_057-web.pdf · 2016-06-27 · Sopelako Udalak udako aisialdi-programetan izena emateko epea zabalduko du,

Erakunde laguntzaileak:

Berangoko Udala

ErandiokoUdala

Plentziako Udala

Lemoizko Udala

Gorlizko Udala

Urdulizko Udala

Barrikako Udala

Sopelako Udala

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak(Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

www.hiruka.eus

HIRUKA Koop. elk.Helbidea: Martikoena 16, 2. 48991 GETXO e-Posta: [email protected] P.-Ku.: 171Telefonoa: 944 911 337Publizitatea: Erika Martinez /Ninbe Landa

Erredakzioburua: Irantzu Sagarminaga

Erredakzioa: Iker Rincon, Kepa Ugarte, Iñigo Fernandez de Martikorena

Argazkiak: Hodei Torres

Testuen orrazketa: Iratze Ormatza

Diseinua: Jorje Perez eta Eñaut Etxebarri

Kudeaketa: Ziortza Merino

Filmazioa eta Inprimategia: BEPSA

L.G.: BI-2022-2014 ISSN: 2386-98-95

Ale-kopurua: 8.000 ale CC-BY-SA

Uribitakora

Gogoaren bankuaHiru kolorek objektu hutsanola dute itxuraldatualdaketa da izaki etaobjektu guztien patubaina orain zer da lehenago zenaedo dutena pintatu?Banku itxurako bandera edobandera itxurako banku?

Bertan jesarri eta gogoa Irlandara doa heganDublin erdian pub handi batenpinta bat Guinness dut edanbibolin eta whistle doinuakentzuten ditut primeranmugitu barik bidaiatzeazeinen gauza ederra dan!

Sozilalismoa oroitarazten dit 5 puntako izarraklangileriak 5 hazdun eskuzbatu ditzala indarraklaster maiatzak 1 izango duentzun dira deiadarrakai zenbat gauza pentsarazi ditparkeko banku zaharrak!

TeSTUA

doINUA

ARGAZKIA

Ekaitz Larrazabal Gutierrez Katxo

Haize hegoak hurbiltzen ditu

Hodei Torres

Lehen/Orain

Uribitakoran parte hartu gura duzu? Bidal egiguzu atal honetan agertzea gura zenukeen argazkia eta bertan ikusiko duzu, ALBEko kideek jarritako bertso eta guzti: [email protected]

Itzubaltzeta/Romo