20
Udal aldizkaria 2014ko uztaila HONDAKINEN TRATAMENDUA KONTRATA- ZIOAK MAIDER ARE- TXABALETARI ELKARRIZKETA ... ea-uztaila.indd 1 15/07/14 01:03

TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

Udal aldizkaria 2014ko uztaila

HONDAKINEN

TRATAMENDUA

KONTRATA-

ZIOAK

MAIDER ARE-

TXABALETARI

ELKARRIZKETA

...

ea-uztaila.indd 1 15/07/14 01:03

Page 2: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

1

U D A LLANGILEAK

Eako udala azken hiru urteetan langabetuen aldeko apustu garbia egi-ten ari da. Egungo krisi egoeran horrela izan behar du, derrigorrean.

Urteko aurrekontuetan, adibidez aurtengoan, 40.000€ helburu horre-tarako bideratu dira. Aurretik, 2011ra bitartean, udarako enplegatuen kontratazio gastuak udalez gaindiko fondoetatik ordaintzen ziren.

2011tik, langabeziaren aurkako ahaleginean, udal enplegatuak kopu-ruz mantendu eta euren kontratuen iraupena luzatu ere egin da. Hel-buru honekin, aurtengoan, udaldi bueltan herriko lan arruntak egiteko kontratatzen ziren bi langile berriez gain hirugarren bat ere kontratatu da.

Horretaz gain, hirugarren sektoreak gure herrian duen garrantzia kon-tuan izanda, herriko turismoa bultzatzeko beste pertsona bat kontra-tatu berri da; honek, turismo bulegoaren ardura izateaz gain, herrian zehar bisita gidatuak ere eskainiko ditu. Bestalde, kontratazioei buruz hitz egitean, aipatu beharra dago Eskolondo Herri Etxearen garbiketa beharrak direla eta udal langile berri bat kontratatu zela 2013an.

Zoritxarrez, gure herrian lanik barik daudenak askotxo dira, eta kon-tratazio hauek aldi baterako bakarrik izaten direla jakin arren, udaletik azken urteotako politika honekin jarraituko dugu.

Kontratazio hauek bideratu ahal izateko deialdi guztiak LANBIDEren bitartez egiten dira; hau da, udalak LANBIDEri beharginak zertarako behar diren adierazten dio eta enplegu zerbitzu honek perfil horretako pertsona interesdunen zerrenda bidaltzen dio udalari, betiere, eta ahal den heinean, eatarrak izan daitezela kontuan hartuta. Prozesua gardena izateaz gain, horrela eginez funtzionamendu admi-nistratiboa ere behar den moduan jagoten da.

Zentzu honetan, sortzen ditugun lanpostuok ahalik eta modurik erres-petagarrienean bete daitezen, ezinbestekoa deritzogu lanik barik dau-den herritarrek euren curriculumak (esperientzia, tituluak…) egunera-

ea-uztaila.indd 2 15/07/14 01:03

Page 3: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

2

Desde que se conformó la nueva corporación, el ayuntamiento de Ea ha hecho un esfuerzo para seguir creando empleo. Por ejemplo, este año se han destinado 40.000€ del presupuesto municipal a esta misión, cuando hasta 2011 se recibía el di-nero de fondos supramunicipales.

Para intentar garantizar la transparencia y un fun-cionamiento administrativo adecuado de los pro-cesos de contratación, éstos se hacen por medio de Lanbide. Por ello, es de vital importancia que todos los vecinos y vecinas del pueblo que estén en paro mantengan actualizado su curriculum en Lanbide.

Como siempre, acogeremos con mucho gusto cual-quier sugerencia o crítica que nos sirva para seguir mejorando nuestra política de contrataciones.

5

9

13

14

15

17

18

A L EHONETAN

MAIDER ARETXABALETARI

ELKARRIZKETA

HONDAKINEN TRATAMENDUA

ESKOLONDOUDA SASOIAN

ONDARE JARDUNALDIAK

ONDAREA: BASERRIA

AGENDA

LABURRAK

tuta LANBIDEren bulegoetan aurkeztea.

Udalak eta alkateak jakin badakigu krisi egoe-ra honetan gai honek aparteko begirunea behar duela eta, horrela izanik, zuen ekarpe-nak eta ideiak ondo etorriak ez ezik beharrez-koak ditugu egungo politika lantzen jarraitu eta hobetzeko. Jakin egizue plazer bat izango dela zuen iritziak entzutea.

ea-uztaila.indd 3 15/07/14 01:03

Page 4: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

3

ZINEGOTZIEN

AGURRAHiru urte pasatu dira legislatura hau hasi gendunetik eta geldiro baina bagoaz gauzak egiten.

Lehengo legislaturatik prest ze-tozen obra batzuk (Altxikarreko luizia, Bedaronako gasa, Angelu-txuko eta Natxituko semaforoak, abiadura gutxitzeko neurriak eta Eskolondoko obrak) bukatu dira, eta plan orokorraren lehenengo onarpena aurten egin da, hiru ur-tez berrikusi eta aztertu ondoren.

Gure EAJ taldeko programan ze-torren Eako mediku eta erizaina-ren kontsultaren erreforma be egin zen orain dela urte bete eta nahiko txukun eta politxo gelditu da.

Aurten Bedaruko saneamendu-ko obra daukagu mahai gainean, derrigorrez egin beharrekoa eli-zaldetik (herrigunetik) hasita; ia udaletxeak jarrita daukan diruaz gainera diru-laguntzarik lortzen dugun Foru Aldunditik edo Eusko Jaurlaritzatik.

Aurten be turismo bulegoa iriki-ta egongo da udako denboraldian turismoa bultzatzeko asmoz.

Eta ezin aitatu barik itzi egunotan herriko puntu askotan agertu di-

ren pintadak. Ekintza honek me-sede gutxi egiten die herriaren itxurari eta turismoa erakartzeko asmoari. Aparte, udalak gastatu behar daben dirua eta langileen lana pintada horrek garbitzeko.

Ia, denon artean konpontzen du-gun arazoa eta helburuak lortzen doguzen.

Amaitzeko, udan sartuta gaude-nez eta jaiak hasi direnez… ondo pasa jaietan!

Llevamos tres años de legislatura y, aun-que despacio, se están haciendo cosas cosas. Obras que estaban preparadas desde la anterior legislatura (Altxikar, el gas de Bedarona, obras para reducir la velocidad en Angelutxu y Natxitua y Es-kolondo) y se ha aprobado inicialmente el plan general tras revisarlo y analizarlo durante tres años.

Se ha reformado la consulta, cosa que proponíamos en el programa electoral del PNV y en verano vuelve a abrirse la oficina de turismo.

Para este año tenemos el saneamiento de Bedarona; veremos si se consigue más dinero por parte de la Diputación o del Gobierno Vasco, aparte de lo que tiene puesto el Ayuntamiento.

No pdemos dejar de mencionar las pin-tadas que han aparecido estos días en el pueblo. Hacen flaco favor a la imagen del pueblo y al turismo, además de que el Ayuntamiento tiene que gastar dinero y trabajo en limpiarlas.

ea-uztaila.indd 4 15/07/14 01:03

Page 5: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

4

Aitor LarrinagaEAJko zinegotzia

ea-uztaila.indd 5 15/07/14 01:03

Page 6: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

5

ALKARRIZKETA

Amets bat emoten eban, baina ekina izateak, ideiak garbi eukiteak eta alkarlanean ekiteak bere emaitzak emoten dauz eta hauxe da Natxitu-ko HAIZEDER eskolaren historia labur bezain oparoaren sintesia.

Ahaleginak lehenagotik hasi ziran, baina lau urte pasautxo jo behar dogu atzera gure herriko eskola barrituaren lehenengo egunak izen-datzerakoan. Guraso taldetxo bat, herritar batzuk eta udala alkarlanean jarri eta barriro be herriko umeak berton eskolatuak izateko modua landu zan. Ordurako Loradi ikastolan Haurreskola funtzionamenduan egoan.

Lau urte eta gero, 2014ko ekainean, balantzea baikorra da; guztiz bai-korra eta harro egotekoa egindako baharragaitik eta lortutako ondo-rioekaitik. 2013-14 ikasturtean HAIZEDER eskolan 28 ikasle egon dira eta lorpen handi bat be heldu da herrira: 2014ko Uztailaren 1etik gure herriko eskola ofizialki bere buruaren jabe eta arduradun izango da eguneroko kudeaketan.

Historia osoaren protagonista dogu –beste batzuekaz batera– Maider Aretxabaleta natxituarra. Prozesu osoa bizi eta jarraitu izan dau eta be-rarengana jo dogu egindako ahaleginen eta lortutakoaren barri zuzena eskatzeko.

Zein izan da HAIZEDER eskolaren ibilbidea?

Herriko umeen egoera ikusita (eskola desbardinetan egozala eskola-tuta eta danak herritik urrun, Lekeitio, Ispaster, Gernika…) guraso talde

ea-uztaila.indd 6 15/07/14 01:03

Page 7: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

6

bat udalarekin hartu-emonean jarri zan. Egoeraren azterketa egin os-tean txosten bat prestatu zan eta horregaz Eusko Jaurlaritzagaz berbe-tan hasi ginan, herrian eskolaren premia ikusten zala eta hori lortzeko asmoz.

Noiz hasi ziran ondorioak ikusten?

2010eko otsailean zabaldu zan Natxitun HAIZEDER eskola, Barruti ikas-tetxearen menpe egongo zan gela desplazatu modura. Hasieran 8 ikas-le eta 2 irakaslegaz ekin geuntsan eta azken ikasturte honetan 28 ikas-le, 3+1/3 irakasle, 22 familia, jantokian 5 langile, herriko bolondresak… izan doguz.

Zelan izan da posible zabaltze prozesu hau?

Hau dana jende desbardinak proiektu honetan sinistu eta lan egin daualako izan da bideragarria; bakoitzak bere neurrian (umeak matri-kulatzen, proiektua idazten, ortua lantzen, bilerak egin eta proposa-men barriak aztertu, hausnartu eta bultzatzen…).

Eskola txikia izanik, bere funtzionamendua inguru eta egoerari egoki-tua da. Proiektuka lan egiten da eta kontutan hartzen da ume bakoitza-ren lan erritmoa.

ea-uztaila.indd 7 15/07/14 01:03

Page 8: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

7

Albo herrietara be zabaldu da zuen arrakasta.

Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur-bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez! Gurasoen eta irakasleen arteko hartu-emona ezinbestekoa zan.

Horrela, egia da, HAIZEDER eskola Natxitun kokatuta dagoala, baina as-palditik inguruko herrietako ikasleak be matrikulatzen hasiak dira, eu-rentzat be gure eskolak emoten daben aukera interesgarria eta egokia ikusten dabelako euren umeentzat. Eta esfortzu handiz ganera, garraio-rik ez daukatenez gurasoak dira umeak eskola ekartzen dabezanak eta.

Aurrera begira aldaketa pozgarriak datoz.

HAIZEDER eskola uztailaren 1etik izaera eta nortasun osokoa izango dogu; orain arte Barruti ikastetxearen menpe egon da. Honek suposa-tzen izan dauan guztiarekin: erabakiak Barrutiko klaustroan hartzen ziran, zuzendaritza bertan egoan kokatuta, matrikulak han egin behar ziran... Orain, dana kudeatuko da HAIZEDER ikastetxean bertan.

Ze hartu-emon daukazue Loradiko Haurreskolagaz?

Loradi Haurreskolarekin hartu-emon zuzena dogu. Herrian egiten diran ekintzetan parte hartuz edota Gabonetako ikuskizuna alkarregaz egi-naz… Aurten, ganera, Haurreskolak mankomunitate programa martxan jarri dau eta eskola be bertan egon da.

Hezkuntz Administrazioa, azken urteotan, ez da eskola barriak zabal-tzekoaren aldekoa, baina zuek…

Urtero goaz aurrera pauso barriak emoten ekinak garalako eta argi kus-ten dogulako gure seme-alabentzat eta herritarrentzat be mesedega-rri ez ezik abantaila itzela dala umeak herrian eskolaratuak izatea eta herriari bizipoza emotea. Danok irabazten dogulako: gurasoak, umeak, helduak… Bakoitzak bere aldetik, baina eskola herriko ardatzetariko bat da; hau argi daukagu eta argi euki behar dogu guztiok. Eskola, bizi-tza da. Hori da Lurralde Administrazioari trasmititzen deutsaguna; kon-bentzimendu osoa daukagu geure indarrean.

Umeak, hasierako urteetan, bere inguru naturalean dagoz ondoen eta hau, pedagogian eta umeen sikologian adituek halan aitortzen dabe

ea-uztaila.indd 8 15/07/14 01:03

Page 9: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

8

MaiderAretxabaleta

Irakaslea eta

Haizeder eskolako

gurasoa

gaur egun.

Zentzu honetan, urtero goaz ate joka Eusko Jaurlaritzara. Aurten izae-ra propio eskuratu dogu; ikaragarrizko lorpena. Etorkizunean LH eska-tzen, udala eta guraso alkartea batera eskutik oratuta. Beti edo sarri entzun behar dogu krisiarena, dirurik ez dagoala… Baina lehengo esan dogun lez, ekinak gara.

Zein da zuen balorazioa ibilbide honetan?

Eskerrak emon behar jakoz herriari, emon daben laguntzagaitik: jen-deak modu pertsonalean egindako aportazioak, talde desbardinak egindakoak eta zelan ez, udalak eta guraso alkarteak emondako babe-sa eta laguntza ezinbestekoak izan dira, proiektu hau aurrera eroateko. Eskolan dagozan eta egon diran irakasle eta gainontzeko beharginen beharra be itzela izan da gure eskolaren ibilbide orrian.

ea-uztaila.indd 9 15/07/14 01:03

Page 10: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

9

Gaur egun tonaka hondakin sortzen ditugu eta soberakin lez BOTA egi-ten ditugu; askotan nahastuta. Zenbat eta jendarte “garatuagoa” or-duan eta hondakin gehiago sortzen da.

Bedarona, Ea eta Natxitun artean, iazko martxoan, 18 tona jaso ziren gutxi gorabehera, uztailean 32 inguru eta azaroan 19 bueltan. Eta hon-dakin hauen artean ez ditugu papera, plastikoa, beira… zenbatzen.

Gero eta eraso handiagoa egiten diogu ingurumenari eta gero eta arazo larriagoak azaltzen ari zaizkigu. Baina honek ez du esan gura konpon-biderik ez dagoenik. Gure artean gero eta sentiberatasun handiagoa dago ingurumenaren ardurari dagokionean; beraz, zergatik ez jarri gal-ga denok larritzat jotzen dugun egoerari? Ohiturak aldatu behar ditu-gu horretarako eta ohitura hauek erosketak egiteko momentuan hasi behar dira. Etxean berriz, hondakinak behar bezala sailkatu behar di-tugu, egoera hobetzeko bitartekoak jarriz. Ez dago horren zalantzarik!

Gainera, epe laburrean, europar araudiek bultzatu ez ezik derrigortu egingo gaituzte hondakinak modu egokian kudeatzera. Orduan, zerga-tik ez lanari ekin?

Eskoletan umeei txiki-txikitatik irakasten zaie gaztelaniazko “5 erreen” teoria.

REEMPLAZAR: Alferrikoak direnak zertarako erosi? Gure osasunaren eragin kaltegarriak edo ingurumenari erasotzen dioten produktuak zergatik kontsumitu edota erabili?

REDUCIR: Gutxiago eta hobeto erosi. Zenbatetan botatzen ditugu alfe-rrik erositakoak. Edo zertarako hainbeste enbase, paper, plastiko, pol-tsa…? Moda izan da, gehiegikerian jausiz, ahalik eta gauza gehien eros-tea.

REUTILIZAR: Gure aurreko belaunaldiak maisu/maistra izan ditugu ho-netan. Gaien eta gauzen benetako aprobetxamenduaz hausnartu eta erabakiak hartu beharrean gaude.

Buruhauste handi barik egin dezakegu, natur baliabideetan asko au-rreztuaz gain, ekonomikoki ere aurreratuz.

REPARAR: “Hau konpontzea baino berria erostea merkeagoa da”, zen-

HONDAKINAK

ea-uztaila.indd 10 15/07/14 01:03

Page 11: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

10

bat aldiz entzun dugu? Batzuetan gezur edo zalantzazkoa izanik “Usar y tirar” leloa albo batera uztea gauza ederra izango litzateke!

RECICLAR: Birziklatzea etxean hasi

behar dugu. Sortzen ditugun soberakinak ondo bereiztu behar dira eta ondo sailkatu. Horrela, hainbeste soberakin berrerabili ahal izango dira eta berriro ere ekoizpen zikloan txertatu eta prozesatu ondoren beste elementu batzuk sortu edo materia organikoa lortu, beti ere ingurume-na babestuz.

Guzti honek, azkenik, arautu beharra ere eskatzen du; arauak errespe-tatzea ezinbestekoa baita.

Alde batetik, gu geu sortzen eta botatzen ari garen hondakinen kudea-keta arautu beharra dago eta, bestetik, baita merkatuaren edo merka-tuen garapena ere. Merkatu erasokorra edo merkatuetan tresna eraso-korrak erabiltzea moda bihurtu zaigu eta joera hori edozertarako dago prest. Bere helburuak lortze aldera hainbatetan pertsonen osasunera-ko eta ingurumenaren kalterako diren produktuak ekoiztuz.

Arautzearena, batzuentzat seigarren errea da, REGULAR, hain zuzen ere.

ZELAN EGIN?

Hondakinak berez ez dira zaborra. Hondakinak ondo bereizten badira, aprobetxagarriak izan daitezke. Ondo sailkatzen badira, birziklatu egin

“iazko uztailean 32 tona hondakin jaso zen birzi-klatzeko edukiontzieta-koa kontuan hartu gabe”

ea-uztaila.indd 11 15/07/14 01:03

Page 12: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

11daitezke eta honela, berriro erabili.

2013ko otsailean gure herrian konpostontziak erabiltzeko gonbitea egin zen udaletik eta 43 etxetan banatu ziren. Kasu honetan, hondakin organikoa konpost bihurtuko da denborarekin eta, hala nahi badugu, ortuan, lorategian, lorontzietan… ongarri bezala erabil daiteke.

Munduko erreserbak ez dira agortezinak eta arriskutsua da ondoriorik izango ez balu bezala kontsumitzen jarraitzea. Ahal den guztia berri-ro erabiltzen edo birziklatzen ahalegindu behar dugu; ondorengoei daukagun baino planeta eskasagoa ez uzteko kontzientzia landu behar dugu.

Bedaronan, Natxitun eta Ean –batez ere lehenengo bietan– autokon-postajearena oso erraza da; azken baten etxe askotan dago ondoan konpostontzi bat ipintzeko metro koadro bat. Pertsona bakoitzak bataz beste egunean

kilo pasatxo hon-dakin organiko sortzen omen dugu. Beraz, kon-postontzia jarrita

“hondakinen tratamenduari buruz iritzia jaso, eztabaida sortu eta hausnarketa eragingo dugu urtarrilean plangintza berritua abian jartzeko”

ea-uztaila.indd 12 15/07/14 01:03

Page 13: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

12

eta etxean sortutako hondakin organikoa bertara botaz, herrian hain-beste tona zabor sortu eta zabortegira edo erraustegira eroatea eki-dingo genuke.

Hasieran apur bat kostako zaigu, baina arin ikasten da eta kontuan izan behar dugu geure onerako dela, mesede galanta denontzat! Ohiturak aldatzea da kontua.

Organikoak ez diren hondakinak, ondo sailkatu ondoren herrian zehar dauden zaborrontzi espezifikoetara –barrura– bota behar dira. Papera, beira, plastikoak, pilak, olioa… Honek guztiak, ontzi berriak jartzea eta batze puntuak berregokitu beharra eskatzen du.

Hondakin “boluminosoak” batzeko hilean behin eguna jarrita dago eta hori errespetatu egin behar dugu herritar guztion mesederako: batek txarto egitean hurkoa kaltetzen du eta.

GARBIGUNEAren baliabide edo errekurtsoa ere ezin dugu ahaztu. Hau da, zaborrontziak bere zerbitzua dauka eta horretan sartzen ez denak GARBIGUNEAn dauka bere helmuga, Muruetaganen.

Udalaren aldetik, apustu berriak egingo dira, beste era bateko honda-kinen tratamenduari dagokionean eta honen gainean denon artean berba egin beharko dugu. Hurrengo hilabeteetan Bedarona, Ea eta Na-txitun guzti honi buruzko informazioa zabaldu, iritziak jaso, eztabaida sortu eta hausnarketa eragitea da udal agintarien borondatea eta as-moa. Eta horretarako, adituen laguntza jasotzeaz gain, Foru Aldundiak ematen dituen laguntza ekonomikoez baliatuko gara.

Udan eta udagoienean zehar landuko dugu gaia eta urtarrilean plan-gintza berritua abian jarri nahiko genuke. Beraz, badakizue, eman iri-tzia eta azaldu borondatea, ama-lurra zaintzea denon betebeharra da eta.

Está claro que tenemos un problema con la generación de residuos: en marzo del pa-sado año se recogieron en nuestro municipio, sin contar lo depositado en los con-tenedores para papel, envases y vidrio, 18 toneladas de basura, 32 en julio y 19 en noviembre.

Desde el ayuntamiento, pensamos que debemos cambiar nuestros hábitos, haciendo caso a la teoría de las cinco erres: reemplazar, reducir, reutilizar, reparar y reciclar. Hay quien habla de una sexta erre: regular. Regular el tratamiento de los redusios, ya que, clasificándolo bien, la mayor parte de lo generado no es basura. En los siguientes me-ses recogeremos vuestras opiniones y crearemos debate para dar paso a una reflexión sobre el modelo de tratamiento de residuos que necesitamos, siempre con la ayuda de expertos y valiéndonos de las ayudas económicas de la diputación.

ea-uztaila.indd 13 15/07/14 01:03

Page 14: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

13

ESKOLONDOUDA SASOIAN

Udan sartu berri gara eta laster beteko du Eskolondo Herri Etxeak bere lehendabiziko urtea. Bere balorazioa egin eta udan zein funtzionamen-du izango duen zehazteko ekainaren 17an kultura batzordea bildu zen.

Momentuz, uztailean Eskolondo guztiok erabiltzeko moduan izatea erabaki da, ordutegian murriztuz eta zaintza areagotuz. Txartel bidezko sarrera baino ez da ahalbidetuko, 8:30etik 20:30era, bai gimnasileku-rako, baita beste azpiegituretarako ere: liburutegi, kZgune, frontoi zein bilera lekurako.

Uztailaren amaieran, kultur batzordeak Eskolondoren erabileraren ba-lorazio berri bat egingo du eta honen arabera erabakiko da abuztuan zer egin Herri Etxearekin: itxi, ordutegia murriztu, arauak zorroztu, ala guztiok espero bezala, dena ondo badoa, uztailean bezala mantendu.

Bestalde, beti bezala udan ere edozein herritarrek ekintzaren bat egin edo ikastaroren bat eskaintzeko gogoa balu, aurretik eskatuz inolako arazorik gabe erabiltzeko aukera izango du.

Eskolondo seguirá abierto en julio con una reducción en el horario. Se podrán utilizar las instalaciones de 8:30 a 20:30 pudiendo acceder sólo mediante tarjeta.

A finales de julio se volverá a reunir la comisión de cultura y se decidirá entonces qué hacer en agosto, después de valorar si la mayor afluencia de usuarios en el mes de julio ha supuesto realmente un problema.

ea-uztaila.indd 14 15/07/14 01:03

Page 15: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

14

Desde 2008 nuestro municipio ha participado en las Jordanas Europeas del Patrimo-nio. Lamentablemente, este octubre no podremos hacerlo, ya que el tema elegido es la casa, y las viviendas del casco de Ea sufrieron grandes reformas, modificando sus-tancialmente su aspecto. Por otro lado, la diseminación de las construcciones rurales complican demasiado la organización de visitas guiadas.

Gure udalak 2008 urtean hasita urtero urtero parte hartu izan du Euro-pako Ondarearen Jardunaldietan. Hau, batez ere, gure herritarren bo-rondateari esker izan da posible: HEA kultura taldeak urteetan eskaini-tako burdinolaren bisitak, Bedaronako Karabi eta kirikiñausira bisitak edo Eako elizen historia herritarren ahotik, besteak bete.

Ondareen jardunaldi hauek urrian izaten badira ere, aldundiak presta-kuntzak askoz ere arinago hasten ditu. 2014 ekitaldirako aukeratutako gaia ETXEA izan da; ustez gai erraza udalerri guztiek parte hartu ahal izateko. Baina historialarien laguntzaz, ahalegin handiak eginda eta aukera ezberdinak aztertuta, jardunaldietako gaia lantzea benetan ne-keza zen. Badirudi garai zehatz batean, argi ez dakigun arrazoiengatik, Eako herriko etxeek berrikuntza handiak egin zituztela eta etxeen iru-dia asko aldatu zela. Hori dela eta, herrigunea erakusteko ideia bertan behera geratu zen. Ondoren, nekazal munduko zenbait baserri baliotsu erakusteko aukera aztertu zen, baina hauen sakabanaketak bisita gida-tua antolatzeko zailtasunak zekartzan.

Beraz, pena handiz, 2014ko jardunaldietan ezin izango dugu parte har-tu. Hala ere, datorren urtean berriro prest izango gara proposatzen du-ten gaia aztertu eta gure herriaren ondareak ezagutu nahi dituztenei zabaltzeko.

ONDAREJARDUNALDIAK

ea-uztaila.indd 15 15/07/14 01:03

Page 16: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

15

Baserria da gure izana eta izena, horrela zioen Xalbadorrek.

Baserria eta ingurukoa: txarri korta, astokorta, ogi laba, ortua, landak, abereak, askak, zubiak, karobiak, errotak, bideak, kirikinausiak, itu-rriak…

Iturriak, zenbat ostera egin ote zuten gure amonek buruan zorkia ipini, gainean pedarra eta ur bila hurren zuten iturrira. Edota astotxoa kar-gatu arropaz eta han beko errekara edo iturrira, harrian jo eta lixiba egitera. Bide batez, kontu kontari, kuxkuxean, kantari ere arituko ziren, jakina; bazitekeen mutilak ere hurreratzea zeozer guran. Ene! Iturriak mintzatuko balira, zer ez ote lukete esango?

Eta zenbat gau eta izerdi botako ote zuten karobietan gure nagusiek, gau eta egun jagoten, sua egon zedin, egurraz kargatzeko, zur. Hormak zuritu, lurra ongarritu, ganaduari apatxak osatzeko… karea lortzeko.

Eta zenbat ostera ardi txabolara edo oilo kortara jaten eman eta esnea eta arrautzak hartzeko. Edo gaztaina batzeak kirikinausia bete eta zer jan izateko.

Garai haiek amaitu ziren, gaur egun teknologiak bizimodua erraztu digu, eta aipatutakoen berri irudietan, ikustaldietan edo txangoetan izaten dugu. Denborarekin batera aurrera goaz. Gure herrian ere ba-ditugu. Nola ez! Batzuk berriztuak, beste batzuk sasitzan zatitxu bat agerian dutela, besteak makinaria, silo edo ureztatze sistema berriekin nahastuta.

Iraganaren lekuko isil bezain adierazgarriak dira, gure natura eta kul-tura ondarea, etnografia altxorra, paisaiaren balio historikoaren sor-tzaile, gure aurrekoen bizimodu, gaur garenaren jatorri. Beraz, zilegi da galdetzea: zaindu beharrekoak dira? Bai, ezta?

Denon eginbeharra da baserri ingurua zaintzea, zutik dirauten eraiki-nak kontserbatzea eta jagotea, etorkizuneko belaunaldiei uztea.

BASERRIA *Esther Korta

ea-uztaila.indd 16 15/07/14 01:03

Page 17: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

16

ea-uztaila.indd 17 15/07/14 01:03

Page 18: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

17

AGENDA

Iñaki Deunaren jaiak

Uztailaren 30 eta 31n Bedaronan | Karabi

Udako Euskara Eguna

Abuztuaren 9an Ean

Andra Mari eta San Roke jaiak

Abuztuaren 14, 15 eta 16an Natxitun | Natxituko Jai Batzordea

Gazte Eguna

Abuztuaren 2an Ean | Kirikiñauzi Gazte Asanblada

...ESKAINTZA OSOAREN BERRI DAUKAZU

UDAKO AGENDAREN TRIPTIKOAN

Bartolome Deuna

Abuztauaren 24an Bedaronan | Karabi

Uda Amaierako jaia

Abuztuaren 30ean Ean

IV Nekazal Azoka

Irailaren 6an Ean

ea-uztaila.indd 18 15/07/14 01:03

Page 19: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

LABURRAK

18

Eako Plan Orokorraren (HAPO) aprobaziorako prozesuak aurrera jarrai-tzen du. Herritarrek egindako alegazioak jaso ostean eta administrazio sektorialen txostenak ikusita (BFAko Bide eta Errepide saila eta Ingu-rumen saila; URA eta Costas) berauek aztertu eta erantzunak prestatu izan ditugu plan orokorreko talde idazlearekin batera. Erantzunok uda-laren hurrengo osoko bilkuran onartzeko moduan egongo garelakoan gaude. Behin hori eginda, HAPOaren behin behineko onarpen fasean sartzen gara (probisionala). Behin betiko onarpena, horren ostean eto-rriko da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, azken fase modura, non dokumentuan ezarritako zehapenak indarrean sartuko diren.

Tras recibir las alegaciones y los pertinentes informes sectoriales (departamentos de Trasportes y Obras Públicas, y Medio Ambiente de la DFB; URA y Costas) nos encontra-mos en la fase de aprobación proviosional del PGOU de Ea. Tenemos previsto proceder a la contestación de las alegaciones en el próximo pleno municipal. La aprobación de-finitiva del domento, vendrá a posteriori, de la mano de la DFB, y será la que dará lugar a la entrada en vigor del PGOU de Ea.

Aurtengo udan Selfie lehiaketa antolatu dugu udaletik. Adinez nagu-sientzako da eta bakoitzak gehienez bost argazki bidali ditzake [email protected] helbidera. Emailean izen abizenak, N.A.N zenbakia eta herriko zein lekutan atera duten argazkia jarri behar da. Halaber, whatsapp bidez 688 864 654 telefonora ere bidali daitezke irailaren 6ra arte.

Hemos organizado para verano un concurso de Selfies. Para participar hay que ser ma-yor de edad y deben enviarse 5 fotos como máximo a la dirección [email protected] o por whatsapp al 688 864 654.

Lore Art-Ean izeneko lehiaketa ere abian da gure herrian. Herriko etar-teak eta etxaurreak lorez edota landarez apaintzen dituzten herrita-rrak saritu nahi ditugu horrela.

También está en marcha el concurso Lore Art-Ean, que pretende premiar a quienes decoren sus portales con flores o plantas.

ea-uztaila.indd 19 15/07/14 01:03

Page 20: TRATAMENDUA HONDAKINEN - Inicio · Beste eskola eredu bat nahi genduala argi egoan gurasoen artean; hur - bila, herrikoa, euskalduna, naturarekin eta inguruarekin bat eta zelan ez!

ea-uztaila.indd 20 15/07/14 01:03