24
7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 1 3 2 4 5 6 17 18 19 20

Udal Programa 2011-2015

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Oñatiko bildu koalizioaren udal programa.

Citation preview

Page 1: Udal Programa 2011-2015

78910

11 12 13 14 15

16

1

3 245

6

17 18 1920

Page 2: Udal Programa 2011-2015

2

Se vislumbran posibilidades reales para el cambio

Tu voto puede asentar este nuevo escenario de esperanza y soluciones

Todo esto está en juego y tu voto es fundamental

¡Suma tu voto a la unión de abertzales y de izquierda de este país!

Ilusioz eta itxaropenezko garaiak bizi ditugu Euskal Herrian, aldaketarako aukera behatz puntekin ukitzen dugulako.

Era berean kezka eta ziurgabetasunez bizi ditugun garaiak dira hauek, lan eta eko-nomiaren alorretan sistema neoliberala bul tzatzen dutenek sortutako egoera la-rriagatik.

Bildu koalizioa osatzen dugunok urrats bat aurrera egitea erabaki dugu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezkerrekoa den eskaintza politikoa herritarrei luzatuz.

Maiatzaren 22an asko dago jokoan.

Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbideen eszenato-ki esperantzatsu hau sendotzeko balio dezake.

Zure botoak abertzale eta ezkerrekoa den gehiengo sozialaren arabera insti-tuzioak osatzea ahalbideratu dezake, egun udaletxe eta diputazioek erakusten ez

duten errealitateari ateak zabalduz.

Zure botoak eszenatoki politiko berria aze-leratu dezake, herriarengandik hurbilen

dauden instituzioak demokratizatzen lagundu eta ustelkeriaren nahiz

herritarrek pairatzen dituzten arazoen aurrean, egungo alter-

natiba faltarekin amaitzeko aukera eskaini.

Hau guztia dago jokoan eta zure botoa funtsezkoa da. Bildu koalizioak ar-duraz jokatu du une his-toriko hau aprobetxa-tu asmoz. Orain zure esku dago: bildu zure botoa ahalegin hone-tara, herri honetako abertzale eta ezkerre-koen indar metaketa babestuz!

¡Vota!

Page 3: Udal Programa 2011-2015

3

UDALETXE BERRI BAT

Oñatiko BILDU Taldea osatzen dugun pertsona eta erakundeek, aldaketarako dagoen benetako aukeraren aurrean eta Euskal Herrian zabaltzen ari den es-kenatoki politiko, sozial eta instituzio-nala ikusirik, urrats berri bat emateko erabakia hartu dugu: indarrak biltzea, aniztasunean elkartzea eta oñatiarrei eskaintza elektoral berritzaile bat lu-zatzea. Esku artean duzuen programa, oñatiko herritar eta eragile askoren ekarpenez burutua izan da. Gure as-moen puntu garrantzitsuenak jasotzen ditu baina gauza konkretuen gainetik, praktikara eraman nahi dugun demokra-zia parte hartzaileak ateak zabalik uzten dizkie etorkizunean planteatu daitezken ekimen ezberdinei.

Hitzezkoak garelako, Udal politika gar-dena bultzatuko dugu, noiznahi herrita-rrak eskatutako azalpenak eta informa-zioa emateko prest.

Ideia eta proposamen berritzaileak dakartzagu arlo guztietarako.

Gauden krisi ekonomiko garaian, zu-hurtziazko kudeaketa baten aldeko apustua egiten dugu. Herritarron zerga ekarpenak kontzientziaz erabiltzearen aldeko konpromisoa hartzen dugu.

HURBILTASUNAHerritarren partzea bultzatu, udaletxeko ateak zabalikGARDENTASUNAOñatiarrekin komunikatzeko era berri batSORMENAIdeia eta proiektu berriakZUHURTZIAUdal baliabideak zuhurtziaz kudeatu

MIKELBIAIN BERRAONDO

Oña

tire

ntza

t

“Zuregana hurbiltzan

gara. Zugandik hurbil aldaketa

zurekin egin nahi dugu”

bilduoñati

emanbotoa

Page 4: Udal Programa 2011-2015

4

ONGIZATEA bilduoñati

LAN ETA BIZI BALDINTZA DUINAK OÑATIAR GUZTIENTZAT

Herri proiektu bizi nahiz aske, burujabe eta duina jorratu ahal izateko ezinbeste-koak diren oinarriei eutsi behar diegu.Elkartasun printzipioa oinarri, Oña-tiar ororen eta batez ere nagusi, gazte, emakume, pobrezian bizi direnen eta etorkinen eskubideak, babes sozial pu-bliko, unibertsal eta parte hartzailea-ren bitartez bermatuko ditugu.

Zerbitzu publikoak, zerbitzu so-zialak eta laguntza sozialek ber-matutako eskubidea behar dute izan.

POR UNA OÑATI MAS JUSTA CON

DERECHOS SOCIALES PARA TOD@S SUS

CIUDAN@S

“Zerbitzu publikoak, zerbitzu sozialak eta laguntza sozialek bermatutako eskubidea behar dute izan” AINHOA

MARTIN PERALTA

www.bildu.info/onati

Page 5: Udal Programa 2011-2015

5

Gure proposamenen artean hauek azpimarratzen ditugu:

Zaharren egoitza aukera moduan mantendu, etorkizunerako “Bizitza Independen-terako Plana” bezalako beste aukera batzuk aztertuz.

Etxeko asistentzia laguntza indartu eta bultzatu.

Nagusien zaintzako langileen formazioa bultzatu (euskara, adinekoen zaintza,…)Herritarren artean elkartasun sareak bultzatu eta sarituko ditugu.

Partekatutako apartamenduen politika bultzatuko dugu.

Erretiroa hartu eta gero helduei garrantzia eman, beraien parte-hartzea bultzatuz, iritzia kontutan hartuz eta helduen jakintza etorkizunerako kontutan izan eta gaz-teei helaraz belaunaldien arteko ekimenak martxan jarriz.

Esperientzia-eskola helduen bilgune eta ikasgune tresna bezala martxan jarriko dugu.

Oinarrizko zerbitzuek doakoak behar dute izan po-breziaren mugaren azpitik aurkitzen den herritar oro-rentzat.

Euskal Herriko mugen kanpotik etorri diren eta datozen pertsonak Oñatiko subjektu kolekti-boaren parte aktibo bilakatzeko bitartekoak landuko ditugu. Gure hizkuntza, hezkuntza eta kulturaren berri eman; gure herriaren eskubideen errespetutik abiatuz, beren sorterriarekin elkartasun bideak irekitze-ko plangintza bat diseinatu eta exekuta-tuko dugu.

ONGIZATEA bilduoñati

emanbotoa

Page 6: Udal Programa 2011-2015

6

AUZOAK bilduoñati

ELIXABETEORDORIKA EZKURDIA

ARLOAREKIN LOTUTA HERRIAN LANDU NAHI

DEN GAIAREN

Auzoei eta baserriei eusteko asmoz, ilusioz eta gogoz ondorengoak dira gure proposa-menak:Bertako produktuen kontsumoaren aldeko kontzientziazio proiektuak bultzatuko di-tugu. Bertako produktuak saltzeko berdura pla-za egokitzea eta Santamainako azokare-kin batera jartzea.Hiltegia bizirik eta izaera publikoarekin mantentzearen alde egingo dugu.

Nekazal jarduera duenarentzat, zerga dui-nak eta bere jarduera burutzeko behar

duen uraren prezio justua. Baso publikoen ordenazio proiektua prestatuko dugu. Auzo azpiegituren eta zerbitzuen sa-kontze politikak. Auzoen arteko harremanak sortzea.

Auzo alkate edo batzordeen parte-hartze eta betebeharren indartzea.

“Mini-baratzetarako” lur eremuak bilatzea.

POR LA DEFENSA DE LOS BARRIOS Y EL

MEDIO RURAL

“Bertan ekoizten dena bertan kontsumitzeko erraztasunak bilatuko

ditugu”

emanbotoa

www.bildu.info/onati

Page 7: Udal Programa 2011-2015

7

GAZTERIA bilduoñati

“Gazteok ere parte hartze zuzena izan behar dugu”

GAZTEEI BE-RAIEN ARAZOE-TAN LAGUNDUGazteriak egun bizi duen egoeraren aurrean, atal eta arlo ezberdinak jorratzen dituen gazte politika integrala garat-zea ezinbestekoa ikusten dugu. Langabezia, etxebizitza lortzeko arazoak, kontsumismoan oinarri-tutako aisialdia eta kultura… eta beste arlo asko atalez atal lan-du eta diagnostiko bat burutuko dugu. Horretaz gain honako eki-menak azpimarratu nahi ditugu:Gazteek erabakitzeko eta an-tolatzeko guneak bultzatu eta errespetatuko ditugu.Gazteek autogestionaturiko espazioak sortzea lagunduko dugu.Entsegu eta sorkuntza artistiko-rako espazioak eskainiko ditugu.Gaztedia udal jardueraren par-taide izan dadin, demokrazia parte hartzailearen norabidean bideak irekiko ditugu.

XABIPICO URISABEL

emanbotoa

SOMOS PARTE INDISPENSABLE DE

ESTE PUEBLO

Page 8: Udal Programa 2011-2015

8

LURRALDE ANTOLAKETA SOSTENGARRIAREN ALDE

Alokairuzko etxebizitza publikoaren aldeko apus-tua egiten dugu, beronen aldeko ekinbideak le-henetsiko ditugularik.

Gazte eta pertsona helduen beharrak kon-tutan izanik (zerbitzu eta azpiegitura komunitarioak, etab.), tipologia berriko etxebizitzen aldeko apustua egingo dugu.

Etxebizitza zaharren bir-gaitzea eta etxe hutsen erabilpenari lehenta-suna ematea planteatzen dugu. Horretarako etxe-bizitza hutsen zentsua egingo dugu, zergak igoko dizkiogu, alokairuan jartze-ko neurri pizgarriak garatuko ditugu eta laguntza publikoak alokairu sozialera bideratuko ditugu.

JOSEBA BEÑATELORTONDO BERGARETXE

HIRIGINTZA bilduoñati

“Ez da kudeaketarik onena, gehien eraikitzen duenarena, beharrak eta baliabide natural zein ekonomikoak egokien eta zuzenen kudeatzen dituenarena baizik”

www.bildu.info/onati

emanbotoa

Page 9: Udal Programa 2011-2015

9

HIRIGINTZA bilduoñati

POR UNA POLÍTICA URBANÍSTICA SIN PELOTAZOS Y SOSTENIBLE

MUGIKORTASUNA

Mugikortasunaren ikuspegitik, oinezkoei, bizikletei eta garraio publikoari lehenta-suna emango dieten plangintzak burutu behar dira. Bide horretan…

… bidegorri sarea lehenbailehen amaituko dugu.

… lanbusen aldeko apustuarekin jarraituko dugu, industria guneetara lan ordute-giarekin lotura estua duen garraio publikoa sustatuz.

… autobusa herri barrutik ibiltzea ekidingo dugu, Aita Lizarralde kalean geltokia jarri eta Euskadi Etorbidekoa kenduz.

AZPIEGITURAK

Hileta zibilak egiteko toki bat egokituko dugu.

Oinezkoen pasealeku naturalak txukunduko ditugu: Olakua eta San Martin elkar-tuz, Olabartako eta San Pedroko bidea gurutzatzeko arriskua kenduz, Olabartako oinezko pasealekua argiztatuz, …

Herriko plaza aisialdi gune egitea proposatzen dugu, pilotalekua estali eta aparka-lekua kenduz.

San Lorentzo auzoan, auzotarrekin adostutako konponketa integrala burutuko dugu.

Amaitzeko, Oñatiren garapenak, herritarren behar eta ongizateari erantzun eta Ama Lurrari ahalik eta kalte gutxien egin behar dio. Hori horrela …

… Energia eta ura aurrezteko politikak bultzatuko ditugu udaletik. Udalak, eraikin publikoetan eta kaleko argiterian energia aurrezteko politikak ipiniko ditu martxan. Eta, energia berriztagarriak bultzatuko ditu.

… Isurketa kutsatzaileen salaketa eta erreka eta airearen zainketa sistematikoa abiaraziko dugu.

botoa

Page 10: Udal Programa 2011-2015

10

NEREAZUBIA BLAZQUEZ

EUSKARA bilduoñati

OÑATI EUSKALDUN BATEN ALDE

Euskara da gure herriaren identitatearen elementu nagusia. Normalizazioan urrats

tinkoak eman behar ditugu.UEMAn sartzeko hautua egiten dugu. Euskalduntzeko plangintza estrate-gikoa burutuko dugu. UDAL EUSKALTEGIA herritarren zer-bitzura egon behar da eta bere etorki-zuna bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak jarriko ditugu.

Udal Administrazioa euskaldunt-zeko plangintza berezia disei-

natu.Abian jarri eta jarraipena egiteko konpromisoa hart-zen dugu.Udalarekin lan egingo du-ten enpresek, pribatuek na-hiz publikoek, udalari dago-

zkion hizkuntza irizpideak betearazteko mekanismoak

ezarriko ditugu.Herriko eragileekin euskara ba-

tzordea sortu.Udalak eremu laboral eta pro-duktiboan euskararen erabi-

lera sustatzeko eragile ardura izango du.

PONDREMOS EN MARCHA MECANISMOS

Y FACILIDADES PARA EUSKALDUNIZAR OÑATI

“Euskararen ezagutza eta erabilera ziurtatu

eta bermatzeko ildoak garatuko ditugu”

emanbotoa

www.bildu.info/onati

Page 11: Udal Programa 2011-2015

11

BALOREETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA EREDUA

Hezkuntza, pertsona orok duen eskubidea izateaz gain,

euskara oinarri, Euskal Herri librean emakume eta gizon libreak hezteko bitartekoa izango da.

Udaleko, herriko eta hezkuntza-zentro guztietako ordezkariak bilduko dituen hezkuntza batzor-

dea osatzeko apustua egiten dugu.Udalak hezkuntza zentroekin lan bateratua garatuko du, besteak beste, Oñatiko historia ezagutu, kultura bultzatu, oñatiko euskara irakatsi eta ingurumen-heziketa eta natura-ingurunearen ezagutzari lotutako hezkunt-za jarduerak egiteko. Udalaren jarduera ikastetxetara hurbilduko dugu, demokrazia parte hartzailea sustatu eta lan publikoaren aldeko kultura eta ardu-

ra sortzeko.Ingurumen-heziketa eta natura-ingurunea-

ren ezagutzari lotutako hezkuntza jarduerak bultzatuko dugu. Natur Eskolaren etorkizu-na bermatu eta bere aldeko apustua egiten dugu.

BEATRIZGEREKA ZELAIA

HEZKUNTZA bilduoñati

“Hezkuntza eredu herritarra eta parekidea bultzatuko dugu, ikastetxea eta herria uztartuz”

LA EDUCACIÓN COMO DERECHO Y MEDIO PARA EDUCAR MUJERES Y HOMBRES LIBRES

emanbotoa

Page 12: Udal Programa 2011-2015

12

LEIREEGAÑA ARREGI

INGURUMENA bilduoñati

AMALURRA OINARRI

Egun nagusi den lurralde antolaketak, ez dio erantzuten herritarren behar eta interesei.

Ingurumenaren gaia, zeharkako arloa iza-ki, esparru guztietan hartu beharreko erabakietan presente izango dugu.

Gaur egun martxan diren AHT beza-lako proiektu txikitzaileak geldi-

tu eta eztabaida sozial zabalari bide ematearen alde gaude.

Kontsumo basatiaren es-piraletik ihesi, zaborraren gutxitzea, birziklatzea eta berrerabilpena garatuko dugu. Norabide horretan Zero Zaborra helburu iza-

nik, atez atekako bilketa sai-lkatuaren aldeko apustua egi-

ten dugu.Herria oinezkoei, bizikletei eta garraio-publikoari lehentasuna

emanaz antolatuko dugu.Gaur egungo basogintza ere-dua irauliko dugu, bertako zu-haitz espezieak babestuz.

POR UNA OÑATI SOSTENIBLE

MEDIOAMBIENTALMENTE

“Alor guztietan hartutako erabakiak

arduratsuak izango dira

ingurumenarekin”

emanbotoa

www.bildu.info/onati

Page 13: Udal Programa 2011-2015

13

KIROLA, HARREMAN SOZIALAK INDARTZEKO BITARTEKO

Kirola, lehiaketa mundutik haratago, herriarentzat osasuna, aisialdia eta harreman sozialak indart-zeko bitartekoa da. Bestela esanda, ongizatearen atal gisa ulertzen dugu. Beraz ondorengo neurriak planteatzen ditugu:Oñatirako kirol programa bat diseinatu herriko ki-rol eragile guztiekin adostuta.Herriko kirol-gune, azpiegitura eta baliabideen azterketa sakon bat egingo dugu, etorkizunerako beharrak identifikatu eta egokitzeko planak ze-hazteko. Planak herriko txoko eta gune ezberdi-nak jasoko ditu: Olaiturri, San Lorentzo, kiroldegia, Errekalde, auzoetako frontoiak, etab.Erabiltzailearen errenta mailara egokitutako kirol-degi tarifa ezarri, arreta berezia jarriz langabezian daudenengan.Jarduera sozial bezala, kirolaren praktika biziki-detza, euskararen erabilera, parekidetasuna eta etorkinen integrazioaren aldeko balioak sustatzeko tresna bezala erabiliko dugu.

OIERIRIZAR MARKULETA

KIROLA bilduoñati

“Lehiatik haratago,

osasunarekin duen lotura eman nahi

diogu kirolari”

EL DEPORTE COMO MEDIO PARA OBTENER

SALUD Y FOMENTO DE LAS RELACIONES

SOCIALES

emanbotoa

Page 14: Udal Programa 2011-2015

14

GORKALAZKANO IBARGUREN

KULTURA bilduoñati

KULTURA, ESKUBIDE KOLEKTIBOA

Antropologiak dioenez kultura animaliengandik bereizten gaituen ezaugarrieneta-riko bat da eta honen bitartez garatzen da gure ahalmena hausnartzeko, olerkiak, abestiak edo ametsak sortzeko. Historia komun, tradizio eta giza talde baten par-taide eraginkorra izatearen kontzientzia da kulturak eskaintzen diguna.

Horregatik gure proiektua herri kulturan oinarritzen da, letra handiz idatzi, bizi eta partekatzen den kulturan. Unez -uneko kontsumotik, diru-laguntza politika antzue-tatik edo handikerietatik haratago doana. Gurea, auzo, koadrila, elkarte eta herri ekimenetik sortu eta norbanakoen zein Euskal Herriaren nortasunaren eraikuntzan funtsezko baliabidea bilakatzen da.

Kolorez, magiaz, umorez, sentiberatasunez mozorrotzen dena; herritarren askata-sun ametsa asetzen eta irudikatzen laguntzen duen herri kultura, alegia.

“Oñatin sortu eta oñatiarrontzat izango

den kultura sustatuko dugu”

www.bildu.info/onati

Page 15: Udal Programa 2011-2015

15

UNA CULTURA CONCEBIDA POR Y PARA EL PUEBLO

KULTURA bilduoñati

Hauek dira egiten ditugun proposamenetako batzuk:

Txokolatearen interpretazio gunea sortu.

Eteoko eraikuntzan ekoizpen eta sormen gune bat bideratu, adierazpen anitzeko gunea, bertsolaritza, dantza, zinema edo beste edozein arte mota lantzeko.

Herritar guztientzako Kafe-Antzoki baten proiektu kulturala abian jarri.

Herri argitaletxea sortu, herritarren musika zein literatur eta saiakera lanak argita-ratzeko.(Gutenberg gunea)

Belaunaldi ezberdinak batuko duen antzerki taldea ahalbideratu.

Kultur- Etxearen berrantolaketa eta teknologia berriek eskaintzen dituzten tresnak herritarrei helarazi: sare sozialak, software librea,2.0 web-a

Maila txikiko kultur ibilbidea eratu, anitza eta urtean zehar herriko toki ezberdine-tan hedatuko dena.

Ebaluagarria izango den kultur plangintza eratu, kultur eragile guztien artean ados-turik.

Kultur talde ezberdinen arteko elkarlana eta komunikazioa sustatu.

Herri hedabideetan herritarren ekarpena eta iritzi aniztasunaren presentzia bultza-tu.

Euskal usadioetan errotzen diren ospakizunak herri egitarauan txertatu ( neguko jaiak, mitologia..)

Kultur baliabideen erabilpena samurtu eta bultzatu.

Auzoetako jaiak babestu eta bultzatu.

Jarrera berri bat sustatu: edozein kultur-ekimen aurkezten duen edonori, talde edo norbanakoa izan, herriaren izenean eskerrak eman.

Page 16: Udal Programa 2011-2015

16

MAIALENURZELAI AZPIAZU

POLITIKA FEMINISTA bilduoñati

“Propioki emakumeon parte hartzea ahalbidetu eta sustatuko duten neurri zehatzak hartuko ditugu”

EMAKUMEAREN ESKU-HARTZEAK INDARTU

Emakumearen menpeko-tasun egoera, sistema pa-triarkalak eragiten duen zapalkuntza estrukturala-ren ondorio da. Hezkunt-za, kultura, eremu soziala… Gizarteko eremu guztietan transbertsala den arazo baten aurrean gaude eta konponbidea ere transbertsala izan beharko da.

POR UNA SOCIEDAD IGUALITARIA, PROPONEMOS CREAR UNA COMISIÓN ESPECÍFICA DE LA MUJER

emanbotoa

www.bildu.info/onati

Page 17: Udal Programa 2011-2015

17

POLITIKA FEMINISTA bilduoñati

Abiapuntua, emakumeen eskubideen aitortzan datza eta lehendabizikoa emaku-mearen egoeraren diagnostikoa egitea izango da.

Zapalkuntza errealitate honi irtenbidea emateko plangintza integrala egingo dugu.

Guzti honetarako, Emakumearen Udal Batzordea martxan jartzea ezinbestekoa ikusten dugu.

Genero indarkeriari aurre hartu eta gertakariei erantzuteko, neurri zehatzak har-tuko ditugu.

Genero biolentziako kasuetan Udalak akusazio partikular modura bere burua aur-keztea.

Emakumeen aurkako bortxakeriaren aurrean arreta eta koordinazioa (zerbitzu so-zialak, osasun arlokoak eta lege esparrukoak) indartzeko, protokoloa diseinatuko dugu.

Administrazioan: langileei formazio feminista eman eta bereziki eta udaltzainekin eta gizarte zerbitzuekin genero indarkeriaren gaineko protokoloak eta formazioa landu.

Bortxakeria jasan eta arrisku egoeran dauden emakumeentzako udal babes etxe-bizitzak egokitzea.

Lehen eta bigarren hezkuntza formalean genero ikuspuntutik bideratutako hezkuntza afektibo-sexualaren moduluak bidera daitezen bultzatuko dugu. Hezkuntza afektibo-sexuala bideratzeko programa hauen bidez, jendarte baloreen aldaketa bultzatu nahi da, ikas-zentroetan hezkuntza parekidea bultzatuz eta lan munduratze ez-sexista bideratuz.

Page 18: Udal Programa 2011-2015

18

MANUEGAÑA TXOPITEA

KUDEAKETA EREDUA bilduoñati

HERRI EREDU PARTE HARTZAILE ETA BIZIA

Herria herritarrekin batera eraikitzea da sis-tema honi buelta ematen hasteko lehen

heldulekua. Erabakiguneetatik aldendu gaituen sis-tema honetan, herritarrek erabakia hartzeko bitartekoak jarriko ditugu.

Herritarren harremanak eta auzo-lan dinamika sustatzea bilatu be-

har dugu. Herri bizia eraikitzeko, Herri Mugimendu indartsua sortu, eta bere espazio politiko so-ziala garatzen saiatuko gara. Auzo Elkarteen figura indar-berritzeko apustua egitea

ezinbestekoa da. Udalaren demokratizaziorako

eta herritarren parte hartze zuzen eta zabala bermatuko duen Barne

Araudia egingo dugu.Udal aurrekontu parte hartzaileak izatea bultzatuko dugu. Krisi eko-nomikoari aurre egiteko, herritar

guztion indarra bilatuko duena.

“Herritarren parte hartze zuzen eta

zabala bermatuko duen Barne Araudia

onartuko dugu”

emanbotoawww.bildu.info/onati

Page 19: Udal Programa 2011-2015

19

ESTABLECEREMOS MECANISMOS PARA LA

PARTICIPACIÓN DIRECTA DE LA CIUDADANÍA

Udalen kudeaketa-eredu ireki eta gardena

Honako urratsak ezinbestekoak ikusten ditugu iruzurrari eta ustelkeriari aurre egi-teko:

Hautetsien diru sarrerak, bai ardura instituzionalari dagozkionak zein bestelako sa-rrera pribatuak, publikoak izango dira.

Alkateak duen soldata gehiegikeria murrizteko konpromisoa hartzen dugu.

Ustelkeriarekin edota diru publikoaren iruzurrarekin loturik ikerketa judizialak ire-kita dituzten pertsonak, bere karguetatik baztertuak izango dira gutxienez, iker-ketak amaitu bitartean.

Baliabide publikoen erabilera desegokiengatik edota ustelkeriagatik inputatu-tako hautetsiei, arduren eskaria eta dimisioa exijituko zaie.

Zerbitzu eta instalazio publikoen gestio zuzena entitate publikoen printzipio orokorra izango da. Horretarako, externalizazioaren egungo mapa burutuko da, era progresiboan administrazioaren prestazio zuzena garatu ahal izateko.

BARNE ANTOLAMENDUA

Oñatiarrei behar bezalako zerbitzua eman nahian eta udal langileekin herri proie-ktu partekatu bat diseinatze bidean, hausnarketa eta antolaketa egiturari buruzko berrazterketa bat bultzatuko dugu. Helburua, pertsonek askatasunez baina duten herri funtzioarekiko erant-zukizunez jarduteko eredu berri bat abian jartzea izango da.

KUDEAKETA EREDUA bilduoñati

Page 20: Udal Programa 2011-2015

20

EKONOMIA ETA EKOIZPEN BITARTEKOAK, OÑATIREN ETA OÑATIARREN ESKU

Sistemaren porrotak eragindako krisi basatiaren aurrean eta langabeziari aurre egite aldera, he-rriaren beharren arabera eta modu dibertsifika-tuagoan antolatzen saiatuko gara gure sare eko-nomikoa.Lehen eta bigarren sektoreak defendatuko ditugu, turistifikazioan eta tertziarizazioan soilik oinarritutako ereduari aurre eginez.

IOSULIZARRALDE AIASTUI

SOZIOEKONOMIA bilduoñati

“Oñati ekintzailearen

nortasuna berreskuratu,

nekazaritza, industria eta

zerbitzuen arteko eredu

ekonomiko orekatu bat

bilatuz”emanbotoa

www.bildu.info/onati

Page 21: Udal Programa 2011-2015

21

SOZIOEKONOMIA bilduoñati

BISCAMOS UN MODELO ECONÓMICO Y SOCIAL AL SERVICIO DE OÑATI Y QUE GARANTICE UN EMPLEO DIGNO, SEGURO Y DE CALIDAD

Hezkuntza eta Ikerketa oinarri izanda …

… nekazaritza/abeltzantza feriak indartu eta baserritarrek/abeltzainek beren pro-duktuak erosleei zuzenean saltzeko proiektuak garatuko ditugu ekoizpen-kontsu-mo sare zuzenak bultzatuz.

… herriko enpresa ertain eta txikien jarduerari jarraipena egin eta gaur egungo ezagutza eta gaitasunetatik abiatuz enplegu berrien sorrerarako aukerak aztertze-ko proiektu bat jarriko dugu martxan.

… ekintzailetasuna sustatzeko eta hezkuntza zentroekin elkarlanean programa berritzaileak garatuko ditugu.

… herriko komertzio txikiaren defentsa egingo dugu, bizitza soziala eta komer-tziala izango duen Oñatiren aldeko apustua eginez.

… ostalaritza sustatzeko, laguntza zuzenen ordez, zeharkako laguntzak bultza-tuko ditugu, kultur ekitaldiak herriko txokoetara zabalduz eta herritarrak parte-hartzera animatuz.

… artisauen produkzio txikia merkaturatzeko bitartekoak ja-rriko ditugu.

… turismoak erakartzen duen bisitari segmentu ezber-dinentzako azpiegiturak ahalbideratuko ditugu, fur-goneta eta auto-karabanentzako aparkalekua egokituz eta kanpin ekologiko bat egitea-ren aukera aztertuz.

Page 22: Udal Programa 2011-2015

22

Euskal Herrian zabaldu den garai politiko berrian, irekitako bidean sakontzeko unea da. Honela, aldaketa politikoa Gipuzkoan gauzatzen hasteko momentua da.

Gipuzkoan euskararen berreskurapenean eta euskal kulturaren aldeko lana berrindartu egin be-har da. Helduen euskalduntze eta alfabetatzea doakoa izateko norabidean urratsak emango ditu Bilduk. Euskal kultur produkzioa sustatzeko eta berau plazaratzeko herrialde osoan kultur zirkuitu bat bultzatuko du ere Biduk, honekin batera Tabakalera euskal kultura modernoaren zentro bi-hurtzearen alde egiten dugu.

Gipuzkoan egoera ekonomiko eta sozialak sakoneko al-daketak eskatzen ditu. Gure herrialdearen garapen ekono-mikoa bultzatzeko, eragile sozial, sindikal eta ekonomikoak bilduko dituen gunea sortuko dugu. Honekin batera, Kutxa-ren pribatizazio asmoen aurrean, honen funtzio soziala indartzea bultzatuko dugu. kanpo kaiaren egitasmoa ez da beharrezkoa Euskal Herriaren garapenerako, beraz ber-tan behera uztearen alde egingo dugu. Era berean, erraus-kailuaren egitasmoarekin moratoria bultzatuko dugu, ezta-baida soziala piztu eta hondakinen kudeaketarako bestelako eredu batzuk aztertzeko.

Ezkerreko abertzaleok aldaketa eskura daukagu Gipuzkoan, Euskal Herriaren independentziaren eta eredu ekonomiko eta sozial aurrerakoi baten alde egiteko.

bildugipuzkoa www.bildu.info

Ezkerreko abertzaleok aldaketa eskura daukagu Gipuzkoan

Helduen euskalduntze eta alfabetatzea doakoa izateko norabidean urratsak emango ditu

Garapen ekonomikoa bultzatzeko eragile sozial, sindikal eta ekonomikoak bilduko dituen gunea sortuko dugu

Martin Garitano Larrañaga, Iñaki Agirrezabalaga Alkorta, Judit Garcia Llorens, Iñaki Azkarate Perez, Rikardo Burutaran Ferre, Idoia Ormazabal Agirre, Iban Asenjo Garde, Lohitzune Charola Gurrutxaga, Ainhoa Zabala Arretxe, Enrique Martinez Florez, Elene Armentia Artzak, Ander Rodriguez Lejarza, Gurutze Baztarrika Galparsoro, Mikel Biain Berraondo, Onintza Lasa Arteaga.

Page 23: Udal Programa 2011-2015

23

Oñatierestú

POLÍTICA SOCIALApuesta por el Plan de Vida Independiente.

Puesta en marcha de la Escuela de la experiencia.

L@s inmigrantes como parte del sujeto colectivo de Oñati.

BARRIOSFomento del consumo de los productos del pue-blo.

Impuestos dignos para los que tienen explotacio-nes agrarias y ganaderas.

Impulso a las relaciones entre los barrios e impul-so a la figura del auzo-alkate.

JUVENTUDDesarrollo de una política juvenil integral.

Fomentar espacios para que se organicen y deci-dan de forma autogestionada.

La juventud partícipe de la actividad municipal.

OBRAS PÚBLICASApuesta por una política de viviendas de alquiler social.

Propuestas encaminadas a dar prioridad a los pea-tones, las bicicletas y el transporte público.

Habilitar un espacio para los funerales civiles.

Reforma integral de San Lorenzo.

EUSKARAApostamos por entrar a ser parte de UEMA.

Defendemos el futuro del Euskaltegi al servicio del pueblo.

El ayuntamiento como agente activo en euskaldu-nizar el ámbito laboral y productivo.

EDUCACIÓNApuesta por una educación integral en valores.

Fomento de los ámbitos de colaboración entre los centros.

Defensa de Natur Eskola.

MEDIO AMBIENTEEl medio ambiente como eje transversal en la toma de decisiones en otros ámbitos.

Apertura de debate social ante proyectos destruc-tivos como el TAV.

Apuesta por la recogida selectiva de residuos puerta a puerta.

DEPORTEEl deporte como medio para obtener salud y fo-mento de las relaciones sociales.

Estudio de las necesidades que tenemos para la práctica del deporte.

Adecuar la tarifa del polideportivo a las rentas de cada ciudadan@.

CULTURACentro de interpretación del chocolate.

Centro de creación y producción artística en Eteo.

Defensa de las fiestas populares y de los barrios.

POLÍTICA FEMINISTARealización del diagnóstico de la situación de la mujer.

Medidas para hacer frente a la violencia de géne-ro.

Poner en marcha un área específica de la mujer en el ayuntamiento.

MODELO DE GESTIÓNMedidas para la participación ciudadana.

Rebajar el sueldo de la alcaldía y transparencia in-formativa de los ingresos de la corporación .

Revisión de la estructura organizacional y adecua-ción en aras a mejorar el servicio al / a la ciuda-dan@.

SOCIOECONOMÍAReordenación del tejido económico de forma di-versificada.

Defensa del pequeño comercio y la hostelería.

Apuesta por el sector industrial y en las posibilida-des de su diversificación.

www.bildu.info/onati

Page 24: Udal Programa 2011-2015