17
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013 UGARTEKO AUZO BATZARRA Noiz: asteartea, 2012ko ekainaren 5a, 18:00ak izanik. Non: Ugarteko eliza Bertaratutakoak: Udal ordezkari politikoen mahaia: Natxo Urkixo (Alkatea BILDU), Amets Meaza (BILDU), Txaro Balado (BILDU), Maider Basterra (EAJ), Nando Lacalle (EAJ), Julian Larisgoitia (PSE-EE), Paula Cuesta (PP), Nerea Gonzalez (OMNIA) Udal teknikari eta langile beharginak: Jokin Arruti (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lan Arloko burua), Felipe Markuartu (Obra eta Zerbitzu arduraduna), Fernando Hevia (Udal arkitektoa) Moderazioa: Xabi Ramirez Aktak: Epi Zurimendi Auzokoak: 29 pertsona (13 gizon, 16 emakume) Auzo batzarraren hasiera: bertaratu diren Mahaiko eta langile teknikarien aurkezpena, eta dinamizatzaileak azaldu du batzarrak jarraituko duen tratatu beharreko gaiak hauexek izango direla. 1.- Gobernu taldeak azalduko du 2012 urteko udal aurrekontua. 2.- Aurreko puntuaren gaineko galdera edota azalpenen txanda. 3.- Gobernu taldeak erantzungo die 2011 urteko batzarrean proposatu ziren gaiei. 4.- Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo iritziak. 5.- Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea, inbertsioetan eragina izan dezaketenak. Gai horietan oinarrituta zehaztuko dira gero lehentasunak. 6.- Aurreko puntuari buruzko eztabaida.

UGARTE_06012eu

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

UGARTEKO AUZO BATZARRA

Noiz: asteartea, 2012ko ekainaren 5a, 18:00ak izanik.

Non: Ugarteko eliza

Bertaratutakoak:

Udal ordezkari politikoen mahaia: Natxo Urkixo (Alkatea – BILDU), Amets Meaza

(BILDU), Txaro Balado (BILDU), Maider Basterra (EAJ), Nando Lacalle (EAJ), Julian

Larisgoitia (PSE-EE), Paula Cuesta (PP), Nerea Gonzalez (OMNIA)

Udal teknikari eta langile beharginak: Jokin Arruti (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lan

Arloko burua), Felipe Markuartu (Obra eta Zerbitzu arduraduna), Fernando Hevia (Udal

arkitektoa)

Moderazioa: Xabi Ramirez

Aktak: Epi Zurimendi

Auzokoak: 29 pertsona (13 gizon, 16 emakume)

Auzo batzarraren hasiera: bertaratu diren Mahaiko eta langile teknikarien aurkezpena,

eta dinamizatzaileak azaldu du batzarrak jarraituko duen tratatu beharreko gaiak

hauexek izango direla.

1.- Gobernu taldeak azalduko du 2012 urteko udal aurrekontua.

2.- Aurreko puntuaren gaineko galdera edota azalpenen txanda.

3.- Gobernu taldeak erantzungo die 2011 urteko batzarrean proposatu ziren

gaiei.

4.- Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo

iritziak.

5.- Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea, inbertsioetan

eragina izan dezaketenak. Gai horietan oinarrituta zehaztuko dira gero

lehentasunak.

6.- Aurreko puntuari buruzko eztabaida.

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

7.- Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte, horretarako

emango zaizkien orrietan.

1. puntua. Gobernu taldeak 2012ko udal aurrekontuak azaltzea.

Ideia nagusiak (batzarrean erabilitako aurkezpen digitalari dagozkion diapositibak

ikusi):

Orain eman dizuegun eta gero komentatuko dugun udal aurrekontuari buruzko

dosierra informaziorako baino ez da. Agiri horren helburua da udal

aurrekontuaren funtzionamendua ulertaraztea, hau da, nondik datozen sarrerak

eta zertan gastatzen ditugun azaltzea. Aurrekontua Udalaren Osoko Bilkuran

onartutako agiria denez, aurkezpen honen helburua ez da bera aldatzeko

ekarpenak edo balorazioak hartzea. Funtsean nahi dugu zuek aurrekontuaren

tresna eta haren mekanika ezagutzea. Batzarreko inork aurrekontuari loturiko

gairen batean sakondu nahi badu, harremanetan jar daiteke Udaletxean Amets

Meazarekin, Ogasun eta Ondare Arloko zinegotziarekin.

Udal aurrekontua da herriak duen tresnarik garrantzitsuena. Aurrekontuari esker,

espaloiak konpontzen dira, belarra mozten da, ura etxeratzen da, zaborrak biltzen

dira, etab. Aurrekontuan ere auzo batzarretako eskaeren isla dago.

Laudion, aurrekontua maiatzeko Osoko Bilkuran onartu zen. Orain ari da

izapidetzen eta behin betiko izango da, ekainaren erdialdean, gutxi gorabehera.

Une horretatik aurrera erabili ahal izango dira partida ekonomikoak, inbertsioak

barne, zein bere helburu zehatzerako.

Hau azalpen laburra izango da, Udalak lan egiteko zenbat diru duen jakin

dezagun, baita nondik datorren dirua eta nondik doan ere.

Diru-sarrerak: Onartutako aurrekontua aurrekontu orekatua da, sarrerak eta

gastuak bat datoz eta. Aurrekontua guztira 22.205.730 eurokoa da. Kopuru

horretatik, sarreren % 23,33 zerga zuzenetatik dator, OHZ, Ibilgailuen gaineko

zerga, Ekonomia jardueren gaineko zerga eta Gainbalioa, hain zuzen. Sarreren %

1,17 zeharkako zergetatik dator, esaterako, EIOZ (Eraikuntzen, Instalazioen eta

Obren gaineko Zerga). Tasengatiko sarrerak % 16,55 dira eta honako hauek dira:

estolda-sarea, zaborra, hiltegia, ikastaroak, larreak, bide publikoa okupatzea,

lizentziak, isunak, ura… Sarreren atal garrantzitsuena (% 57,38) transferentzia

arruntetakoa da, Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsetik, AFArekiko edo

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmenetatik eta diru-laguntzetatik datozenak.

Azkenik, ondarearengatiko sarreren % 1,40 eta finantza-aktiboen % 0,18 daude.

Ikus dezakezuenez, udalok kanpoko finantzaketaren mendekoak gara.

Gastuak: langileriaren kapituluak (% 54,62) eta gastu arruntak (% 38,53)

hartzen dute gastu gehiena ia-ia. Ekitaldi arrunt honetan, inbertsioak –auzokoen

eskaera batzuk agertzen diren aurrekontu-zati hori- praktikan lekukotza baino ez

dira. Inbertsioetarako baliabide ekonomikoen falta hori konpentsatzeko,

diruzaintza orokorreko gerakinaz, udalaren aurrezkiez baliatu gara, 956.522

euro, aurrerantzean ikusiko dugunez.

Arloka: Obra eta Zerbitzuak (% 31,03) eta Hezkuntza, Emakumea eta Gazteria

(% 21,95) dira gastu gehien behar duten arloak. Obra eta Zerbitzuetan honakoez

arduratzen dira: babes zibila, herriko argiak, lorategiak eta parkeak, eraikinak,

ura, estolda-sarea, kale-garbiketa, zaborrak, hilerria, hiltegia eta bide publikoak.

Hezkuntza, Emakume eta Gazteria arloan honakoez arduratzen dira:

emakumeentzako programak, Lanbide Heziketako Ikastetxea, haur eskola,

eskola publikoak, Ikastolarekiko eta La Milagrosarekiko hitzarmenak, HHE eta

gazteentzako programak.

Inbertsioak: inbertsioen kapitulua azalduko dugu. Lehen diapositiban inbertsio

guztiak jaso dira, baita 2011tik datozenak ere. Horietariko batzuk amaituta

daude (Gardeako espaloia) eta beste batzuk egiten ari dira (Altzarrate plaza,

Estatuaren diru-laguntza izenduna duena). Aurreikusitako inbertsio guztietan,

gastuaren % 56 auzo batzarretan landutako gaiei dagokie. Inbertsio berrietan

jarrita, ekitaldi honetan sartutakoetan (977.272 €), gastuaren % 72 (712.207 €)

auzo batzarretan landutako gaiei dagokie.

Lan eta Zerbitzuen Foru Plana: Aurrekontuaz gain, udal proiektuak

finantzatzeko beste modu garrantzitsu batzuk daude, azpiegiturei loturikoak,

alegia. Lan eta Zerbitzuen Foru Plana da. AFAk diru-kopuru bat ematen du, guk

kopuru hori gure aurrezkien kargura osatu behar dugu (gehienez % 80raino,

proiektu-motaren arabera). Gainera, proiektu zehatzetarako baino ez du balio.

Oraingoan, LZFP 2012-2015 laurtekorako deitu dute eta gehienez bi proiektu

aurkezteko aukera izan dugu. Proiektuetako bat hitzartuta zegoen, Lamuza

parkekoa (saneamendua eta azpiegiturak). Gogora ezazue AFAk eten zituela

lehengo foru gobernuak Lamuza parkea berregokitzeko hartuta zituen

konpromisoak. Inguruabar horrek eraman gaitu proiektuaren parte bat laurteko

plan horren bitartez finantzatzera, gure aurrezkiak horretarako jarrita. Beste

proiektua Jose Matia kalea, Geltokiko plaza eta Maestro Elorza urbanizatzen

segitzea da. Hasiera batean aurreikusita genuen Zubiko kaleraino heltzea, hor

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

etxebizitza-blokeen barruan saneamendu-arazo gehiago dutelako. Azkenik, eta

hartu dugun programa osoa arriskuan ez jartzearren, oraingoz, proiektuaren

azken fasea egin gabe utzi beharra suertatu zaigu, Zubikori dagokiona, nahiz eta

lehentasunezkoa izan. Horrela egin ezean, diru-laguntza guztia galtzeko arriskua

genuen, uko partzialik onartzen ez dutelako. Batzuek esan dute Udala oker ibili

dela lehentasunak aukeratzen, Zubikoko lanak Geltokiko tunelak baino premia

handia zuelakoan. Baina, tunelaren lana sartu ezean, oker ibiliko ginatekeen;

izan ere, gerora tunela egiteko, urbanizazio berria apurtu beharko genukeelako.

Zubiko lana egiteko, segitzen dugu aldi baterako irtenbideak eta finantzaketa

bilatzen.

Azken sei hileotan hasi edo bukatu diren obren berri ere eman nahi

dizuegu. Diapositiban ikus dezakezuenez, hauexek dira: Altzarrate plaza,

Estatuak diruz lagunduta; Gardeako ikastetxearen aurreko espaloia, amaitu egin

dutena; Granja plazako jolasak ere instalaturik daude, HHEko eta Rosalia de

Castroko estalkiak, Latiorrondotik Goikoganerainoko oinezkoentzako arrapala,

Latiorron; Goikogane eta Apaloeta arteko oinezkoentzako ibiak; Santa Luziako

horma berreraikitzea, eta Gasteiz kalea urbanizatzea (gehien bat AFAk

finantzatuta).

Auzo batzarren Jarraipen batzordearen azken bileran eskatu ziguten egiteke

zeuden proiektuen zerrenda. Hori aurkeztu nahi dizuegu azken taula honetan eta

aurrekontuari buruzko dosierraren azken orrialdean.

2. puntua. Aurreko puntuari buruzko galderak edota argibideak.

Auzokide batek dio udal aurrekontuei buruzko dosierra aldez aurretik eman

behar zela, modu horretan, horren informazio zehatza ea konplexua errazago

ulertzeko.

Auzokide batek galdetu du Erabilera Anitzekorako diru-laguntzaz, eta nola izan

daitekeen diru-laguntza galtzea alderdi politikoak ados ez jartzeagatik.

o Natxok azaldu du jasotako diru-laguntza (400.000 euro, proiektu guztia

egiteko beharko liratekeen 15 milioi euroren aldean) ez zela nahikoa

Erabilera Anitzekoa eraikitzeko, baina diru-laguntza emanda zegoela,

proiektu horretan inbertitzeko (izenduna zen). Horren ondorioz, ingurua

urbanizatzeko lanak egitea aukeratu da, proiektuaren zati bat zelako eta,

horrela, jasotako diru-laguntza galtzen ez genuelako. Gainera, Udalak

segituko du finantzaketa bilatzen, proiektua egin ahal izateko.

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

3. puntua. Gobernu taldeak 2011ko batzarrean proposatutako gaiak erantzun.

Baliteke iaz gaiak azalarazi zituzten pertsonetariko batzuk hemen ez egotea.

Hala eta guztiz ere, saiatuko gara Udalaren jarrera argitzen, landutako gai guztiei

dagokienez. Denboraldi honetan aztertzen ibili gara 2011ko batzarretan

aurkeztutako gaiak, agiri bakarrean jaso ditugu eta Beharren mapa deitu diogu,

eta saiatu gara zentzuz erantzuten, nahiz eta seguruenik beti oso egokiro ez egin.

Agiri hori itzulita egon bezain pronto, herritarren parte-hartzerako webgunean

jarriko dugu; azken ukituak ematen ari gara eta laster abiatuko dugu. Ez dago

esan beharrik kontu batzuetara ez garela heldu, nahiz eta nahi ez dugun inork

interpretatzea Udalak ez duela interesik izan.

Ondoren azalduko dizkizuegu Udalak gai horietan izan dituen jarrerak,

planteamenduak; hala ere, bakarrik aipatuko ditugu datorren aurrekontuari

begira, gure iritziz, lehenetsi behar ez diren gaiak.

Institututik Ugarterako sarbideak. Laudioko zirkulazioan hori da gune

istilutsuenetako bat, batez ere, eskola orduekin bat eginez gero. Hori dela eta

2010ean bideragarritasun-azterketa egin zen, erretentzio-arazoak antzemateko,

honako puntu hauetan oinarrituta: aparkalekuak, bigarren ilarak, ikastetxeetarako

sarbideak eta saltokietarako hornidura. Azterketa horrek adierazi zuen

konponbideak honako hauek izan daitezkeela: eskola orduak mailakatzea,

ibilgailu astunak ibiltzeko guneak zabaltzea, gune istilutsuetan aparkatzea eta

zamalanak egitea mugatzea, estazionamendu arineko guneak jartzea,

Udaltzaingoaren eginkizuna gauzatzea, zirkulazioa zuzentzeko eta oinezkoak

babesteko. Ez da erraz har daitekeen konponbidea eta zalantzak ditugu, neurri

batean, eskola ordutegia dagoeneko mailakatuta dagoelako.

Kultur ekitaldiak. Sorgin Zapatuak izeneko programako ekitaldien taulan ikus

dezakezuenez, kultur zirkuitua zabaltzen ari gara eta auzoetara heltzen.

Zehatzago esateko, Ugarte auzoan planifikatuta dago tailerrak eta askaria egitea

datorren urriaren 27an.

Ellakuriko eskaileren argiztapena. Orain dela gutxi Udalari kaleko

argiztapenaren gaineko auditoretzaren emaitzak eman zaizkio. Ikerketa hori

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) egin du. Ondorioetan adierazi dute

udalerri gehiena argituegi dagoela. Ellakuri kalea ere kasu horietako bat da.

Ellakurin sartzeko eskaileretan argi gutxi badago heskaiarengatik da. Horregatik

moztu dugu heskaia gehiago farolen aurrean. Arazoak bere horretan iraunez

gero, aztertu beharko litzateke zein konponbide den onuragarriena: eskaileretatik

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

hurbilen dagoen farola tokiz aldatzea edo hurbilen dagoen heskai zatia kentzea.

Isasiko txakurrentzako ontzia (larrialdietarako irteera). Aipatutako zonaldea

ez da berez hiri parkea, beraz, gaitzetsi egin da txakurren gorozkietarako ontzia

jartzea Hala ere, Udala ari da planteatzen animalien jabeei zuzenean poltsak

ematea, horretarako zentsua eginda. Udalak urtean emandako 300.000 poltsen

kostua 2.000 eurokoa da.

Semaforoaren denborak eta kokapena. Udaltzaingoari galdetuta, ez dugu

arrazoirik topatu ez semaforoaren denborak aldatzeko, ez tokiz aldatzeko. Inork

adieraziko balizkigu aldaketa horietako arrazoiak, Udaltzaingoak aztertu eta

alderatuko lituzke.

Ugarte 13-15eko ispilua. Bai udal zerbitzu teknikoek, bai Udaltzaingoak uste

dute ispiluen baliabidea egoera berezietarako dela, ikuspen falta erabatekoa

denerako, alegia. Hau ez da kasua, beraz, ez da egoki ikusi ispilua jartzea.

Sagasti garbitzea. Sagasti Garbiketaren II. mailan sartuta dago. Maila horretan

hauxe dagokio: astean bitan garbitzea, eta diapositiban jasota dauden bestelako

jarduerak. Jaien ostean mahukaz garbitzen da auzoa, aparteko jarduera gisa.

Ugarte plazako iturria. Ez dago aurreikusita iturria ordezkatzea. Hala ere,

kontuan hartuko da iradokizuna, ordezkatu ahal denerako edo aldatu behar

denerako, bai Ugarten, bai udalerriko beste toki batzuetan.

Ibaiko hormaren segurtasuna Zuberoa parkean Horma hori Lamuza parkeko

ibilgu osoan luzatzen da eta nahikoa dela ematen du.

Futbito zelaiko sarea eta baranda konpontzea. Konpondu egin dira sarea eta

barandak apurtuta zituen zatiak.

Ugarte plaza. 2012ko ekitaldiko aurrekontuan 40.000 euroko partida sartu da,

plaza eraberritzeko. Gure asmoa da auzokoekin alderatzea partida hori zertarako

erabili.

Ellakuriko bankuak garbitzea. Garbiketa zerbitzuari horren berri eman

zitzaion, eta kontratuan zehaztutakoaren arabera egiten du (Garbiketaren III.

mailan sartuta dago, beraz, zehaztutakoa astean bitan egiten dute).

Letziagako areka. Gure asmoa da areka altxatzeko irtenbideari ekitea. Itxaron-

zerrendan dago.

Gregorio Marañonen zikinkeria. Kasu hau ere garbiketako III. mailakoa da,

beraz, astean bitan garbitzen da.

Isasiko hegala. Garbitu egin zen.

Sagastiko hegala. Lanbideko taldeek egin zuten iragandako ikasturtean (2011).

Mimosa espontaneoak fumigatu dira, ugal ez daitezen. Hegal osoan jardungo

dute, geroko programetan oinarrituta, kontuan hartuta udalerriko beste zonalde

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

batzuetan ere horri arreta jarri behar zaiola. Garajeen atzealdetik errepide-

ertzeko erretenera jausten den arbela kentzeko, teknikari arduradunarekin batera

baloratu da eta garajeen jabeei zakuak utziko zaizkie, arbela jaso dezaten, eta

ondoren udal zerbitzu teknikokoek jasoko dituzte.

Ellakuri ondokoa. Udala ari da toki horretarako hainbat erabilera baloratzen.

Ugarteko jaiak: Sagastiko arazoak. Udala oso kezkatuta dago horregatik.

Orain dela gutxi bilera bat egin da Sagastiko auzokideekin, jai batzordearekin,

txosnekin eta futbito batzordearekin, Ugarteko jaietan zehar sortutako arazo

handiei aurrea hartzeko xedeaz. Datorren ekainaren 19an bigarren bilera bat

izango dugu, konponbide horiek zehazteko. Ordua: 9:45. Tokia: Plazako

Erabilera Anitzeko aretoa.

4. puntua. Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo

iritziak.

Isasi: Auzokide batek berriro dio Isasin noranzko bakarra ezartzeko, eta salatu du

egunero urbanizazioko espaloietan autoak aparkatuta egotea.

Berak dio Isasirako igoeran lurzoruak eman egin duela eta ikusi beharko

litzatekeela ea sendotu behar den.

Isasin argiztapenaren eraginkortasuna berrikusteko eskatu du.

Ellakuri ondoan egiten ari den lur-higidurari dagokionez, berak dio entzun duela

baratze publikoak egingo direla. Beste auzokide batek dio Ellakuri ondokoa

kirolerako erabili beharko litzatekeela.

Auzokide batek galdetu du zergatik inbertitzen den Lamuza parkean, Arabako

Foru Aldundiarena bada.

Isasiko igoeraren hasieran, galtzada estuegia da. Hori konpontzen ez den

bitartean, komeniko litzateke lehentasunetarako seinaleak jartzea.

Auzokide batek galdetu du zer-nolako jarrera duen AFAk tokiko proiektuak

finantzatzeko orduan; izan ere, bere ustez, inbertsioei dagokienez tradizioz

herriak beti baztertuak izan dira.

o Natxok dio azken aldi honetan harremanak onak direla eta AFAk parkea

konpontzen hasteko prestutasuna adierazi duela. Horren ondoriozkoa da

oinarrizko azpiegituretarako ekintza (saneamendua, etab.), Obra eta

Zerbitzuetako Foru Planaren barruan.

Auzokide batek eskatu du hoteletik behera dagoen hormako sastrakak kentzeko.

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Auzokide batek eskatu du Gregorio Marañon ikastetxearen aurrean gehiagotan

garbitzeko. Adierazi du eguneroko arazoa dela ez betetzea eta espaloiaren

gainean zarama uztea.

o Natxok adierazi du Udala eskolarekin harremanetan jarriko dela, bertan

baitago arazoaren jatorria.

Udaltzaingoaren jarrera zalantzazkoa dela diote, eta eskatu dute jendearekiko

jarrera adeitsuagoa izateko.

Auzokide batek dio Isasiren inguralde guztian belarrak oso altu daudela.

Maizago mozteko eskatu du.

Auzokide batek eskatu du plaza konpontzeko eta zuhaitzak aldatzeko.

o Natxok gogorarazi die partida bat dagoela gordeta 2012ko

aurrekontuetan Ugarte plaza konpontzeko.

Auzokide batek galdetu du zergatik ez den espaloia lotu, eskuinaldeko zatian,

RENFE tunelaren azpian, Gasteiz kalean.

Auzokide batek eskatu du Sagastiko hegala garbitzeko eta ohartarazi du

landaretza horrek ibaia estaltzen duela.

Auzokide batek dio Ugarteren irudia ez dela ona, zikin dagoela eta ez dela

posible bankuetan jesartzea, belarra altu dagoelako.

Horretaz gain, esan du Sagastiko asfaltatua ere gaizki dagoela.

Futbito lehiaketan zeharreko garbiketaren arazoa agertu da.

Auzokide batek dio Sagastiko bankuak ez direla ordezkatzen, zahar daudela eta,

gainera, ez dutela bizkarrik.

Ugarte kaletik Sagastirako sarreran aparkatzea kontrola dezatela, autoak behar ez

bezala aparkatzen dituztenez, pasabidea eragozten dute.

Auzokide batek eskatu du errepideko kutxatilak berrikusteko, “hondoratu”

egiten dira eta.

Pertsona batzuek aipatu dituzte Ugarteko jaiek sortzen dituzten eragozpenak.

Musika jotzen amaitzeko ordua kontrola dadila.

5. puntua. Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea,

inbertsioetan eragina izan dezaketenak. Gai horietan oinarrituta zehaztuko dira

gero lehentasunak.

Dagoeneko esan dugunez, batzarren helburuetako bat da bertaratzen zaretenok

adieraztea auzo bakoitzean zein diren lehentasunak edo gai premiazkoenak. Atal

hau amaituta, tarte bat izango duzue adierazteko zuetariko bakoitzaren ustez

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

premiazkoena zein den. Hiru jarduera adierazteko eskatuko dizuegu, modu

honetan: garrantzitsuenari 1, hurrengoari 2 eta garrantzian hirugarrenari 3 bat

jarrita.

Ondoren, 2011ko batzarrean proposatu eta gure ustez inbertsioa behar duten, eta

ondorioz lehenetsi beharko liratekeen gaiak aurkeztuko dizkizuegu. Uste

baduzue inbertsio-proposamenen bat jaso barik dagoela eta nahi baduzue

eztabaidan sartzea, esan eta taulan “besterik” izeneko lerroan sartuko dugu.

Ekaineko 24 batzarrak amaitzen direnean, inbertitzeko 24 proposamen izango

ditugu eta horiei buruzko informazio guztia jaso eta aurkatu beharko dugu, gero

azaroko batzarretan, eta horretarako berariaz sortutako guneetan, udal mailako

lehenespena egiteko.

Gogoratu jarduerak lehenesteko ekintza funtsezkoa dela, udalaren baliabide

ekonomikoak mugatuak direlako eta proposatutako guztia egin ezin delako.

Sagasti asfaltatzea Asfaltatua nahiko hondatuta dago udalerriko hainbat tokitan.

Aurten beste partida bat sartu dugu, 60.000 eurokoa, landa-eremuko lau errepide

konpontzeko.

Zuberoaren irisgarritasuna. Jarduera hau jasota dago indarreko irisgarritasun

planean. Hiru atal dauzka. Hasieran ez dago aurreikusita Zuberoan dauden

atarietako plataformarako irisgarritasuna ebaztea, lurzoru horren zati bat kale

horretako auzokideena delako, eta gaur egun ari dira sustatzen atarietarako

irisgarritasuna hobetzeko ukitu behar den lurzorua ematea. Emango balute,

aipatutako planean aurreikusitako jarduerak aldatu beharko lirateke eta orain arte

eskainitako konponbidea hobea litzateke. Udalak proiektua idazteko asmoa du,

Zuberoa kaletik Ugarte kaleko ibilbide nagusirako irisgarritasunaren ebazpidea

barne sartuta, Nafarroa kalean zehar eta, bigarren mailan, Iturriaga kalearen

atzealdean zehar. Proiektu hori idazteko, auzokideen iritziak hartuko dira

kontuan.

Ugarte 13-15 urbanizatzea. Baranda atzerago jartzeko proposamena eginda

zegoen. Arazoa aztertu da. Baranda tokiz aldatzeak ez du ematen funtsean

espazioa hobetuko duenik (15 cm baino gutxiago). Kale zati horretarako

konponbiderik onena aztertu beharko litzateke, oinezkoentzako bihurtzeko

aukera barne.

Ugarteko biribilgunea. Negoziazioek ez dute aurrera egin. Diapositiban ikus

dezakezuenez, proiektua dago, toki horretan biribilgune edo errotonda jartzeko,

eta hemen zaudeten batzuok dagoeneko baduzue proiektu horren berri.

Hirigintza arloko apirileko saioan, Fernandok esan zuen izan zitekeela Odeibar

zonaldearen gainetiko hirigintza eskubideak jabeei aitortzeko aukera, baina

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

proposamen horrek planaren berrikusketa garatzea dakar. Beraz, eztabaida hori

izango dugu, segurtasun osoz, planaren berrikusketa berrartzeko egin nahi dugun

hausnarketa estrategiko horretan. Beste espazio batzuk ari dira aztertzen,

hirigintza-eskubide horiek aitortzeko.

Txakurrak, pipi-canak. Udalean lehentasuna eman diogu txakurren gorotzak

jasotzeari buruzko sentsibilizazio-kanpaina egiteari, baita elkarbizitzan eragin

txarra duten beste alderdi batzuei ere: gai hori ez ezik, espaloi gainean

aparkatzea, garbiketa eta beste hainbat ere hartu dira.

Ellakuriko aldagelak. Aurtengo aurrekontuan 80.000 euroko partida dago, kirol

instalazioetako beharrizanak betetzeko. Gure asmoa da Ellakuriko aldageletan

ere zerbait egitea, baina ikusi behar dugu noraino hel gaitezkeen partida

horrekin. Hala ere, partida jartzea Udalaren borondatearen adierazgarria da.

Isasiko sarbidea zabaltzea. Honen konponbidea "etxe espainika” izenaz edo

“Ugarteko biribilgune” izenaz ezaguna den zonaldeari ematen zaion

tratamenduarekin lotuta egongo litzateke.

Sagastiko hari elektrikoak lurperatzea Hari elektrikoak lurperatzeko

kanalizazioa eginda dago, orain 20 urte egin zen, kalea urbanizatzearekin batera.

Proiektua eta kanalizazio-planoak Udal Artxibategitik hartu dira.

Lehentasunezkoa dela erabakiz gero, eman beharreko pausoak hauek lirateke:

kutxatila guztiak eskura daudela egiaztatzea; Iberdrolan espedientea irekitzea;

kanalizazio nagusietako adarrak beste zerbitzu batzuetarako erabili ez direla

egiaztatzea, auzokide batzuek hala dela baieztatu dute eta; instalazioa egiteko

eskaintzak eskatu eta lehiaketa egitea. Hori lehentasunak markatzeko orduan

adierazi beharko duzue. Hala ere, jakin behar duzue Udalaren erantzukizuna

kontagailuetaraino heltzen dela, eta etxebizitzarekiko lotura partikularrei

dagokiela. Hori izan da Arrañoko urbanizazioan hartutako irtenbidea eta orain

arazoak daude auzokide batzuek ez dutelako dagokien zatia berenganatu.

SEATeko bi espaloi-zatiak lotzea. Irisgarritasun-planean jasota dago espaloia

luzatzea, igerilekuetara doan espaloiarekin bat egiten duen tokiraino, horrela,

irisgarritasunaren arazoak ebatziko lirateke. Jarduera hori lehenetsiz gero,

proiektua idatzi beharko litzateke.

Jose Matiako farolak. Udala bat dator kale horretako farolak tokiz aldatu

beharrarekin, baina, arazo ekonomikoak ditugun une honetan lehentasunezkoa ez

delakoan dago. Hala ere, lehentasunen taulan sartu dugu, Ugarten izandako

azken batzarrean azaldutako gaia delako.

Lamuza parkeko erreforma edo eraberritzea. Lamuza parkearen gaineko

jabetza eta eskumena Arabako Foru Aldundiarenak dira. Badago Plan Berezi bat

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

parkearen eta eraikinen erreformarako, baina Aldundia bera da hori egin behar

duena. Aurrekontua aurkeztu dizuegunean, azaldu dizuegu jadanik Lamuza

parkeko saneamenduaren eta azpiegituren erreforma txertatuta geratu direla

datorren laurteko Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean. Obra hori amaitu ostean,

oraindik asko geratuko da egiteko parkean eta bertako eraikinetan. Ikusarazi egin

behar diogu AFAri bera tarteko izateak duen garrantzia.

Sagastiko etxebizitzetarako irisgarritasuna. Arazoa aztertu behar da

zehazteko noraino heltzen diren partikularren erantzukizuna eta erantzukizun

publikoa.

6. puntua. Aurreko puntuari buruzko eztabaida.

Auzokide batek eskatu du ez errepikatzeko Jose Matia urbanizatzen egindako

akats berberak (farolak lerrokatzea).

Auzokide batek dio badakiela bera bizi den zonaldearen jitea hirikoa dela;

badakiela “Ontzi” lantegia hor dagoela, eta bertan zenbait jarduera egin direla,

baina oraingoz ez direla nahiko izan, enpresak sortzen dituen eragozpenak

zuzentzeko. Enpresatik ateratako kiratsengatiko eta zaratengatiko kexa adierazi

du. Zaratak sortzen dira ateak irekitzean.

Auzokide batek dio, Ugarte kaleko 13. eta 15. zenbakien parean, errepide azpian,

hodi batek ur fekalak botatzen dituela. Berak dio ponpa baten modukoa dela eta

batzuetan ur garbia botatzen duela eta beste batzuetan ur zikina. Euria egiten ez

duenean, kiratsa dago.

o Felipek, Obren arduradunak, dio fekalen arazoa izan dela, baina

konpondu egin dela. Orain hilabete batzuk isuri bat izan zela. Gaur egun

ez dugu arazoen berri.

7. puntua. Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte1,

horretarako emango zaizkien orrietan (ikus I. eranskina).

1 Betetako 19 lehentasun-orrietatik 7 baino ezin izan dira aintzat hartu. Gainontzeko lehentasun-orriak ez

dira emandako jarraibideen arabera bete.

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

GAIA ESKUMENA ZENBAT € LEHENTASUN-

MAILA2

HAZTAPENA

Sagasti

asfaltatzea

Udala 222 2.25

Zuberoaren

irisgarritasuna

Udala

Ugarte 13-15

urbanizatzea

Udala 1 1

Ugarteko

biribilgunea

Udala 888.025.45.- 11 2

Txakurrak eta

pipi-canak

Udala 3 0.5

Ellakuriko

aldagelak

Udala

Isasiko

sarbidea

zabaltzea

Udala 2 0.75

Sagastiko hari

elektrikoak

lurperatzea

Udala 1111 4

SEATeko bi

espaloi-zatiak

lotzea

Udala

Jose Matiako

farola3

Udala

Lamuza

parkearen

proiektua.

AFA 3 0.5

Sagastiko

etxebizitzen

irisgarritasuna

Udala 333 1.5

Lehenespenerako proposatutako beste jarduera batzuk, nahiz eta zenbatu ezin izan diren,

lehen oharrean adierazitako arrazoiengatik, honako hauek izan dira:

2 Haztapen-balioak: 1 = 1, 2 = 0,75, 3 = 0,5

3 Jarduera hau, azkenik, Foru Planera aurkeztutako proiektuan sartu da.

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

GAIA ESKUMENA ZENBAT € LEHENTASUN-

MAILA

Ibaiertzak garbitzea URA

Lurrera heltzen

diren adarrak

inaustea

Udala

Sagastirako

sarreran ez

aparkatzea

Udala

Isasi kaleko zuloak

estaltzea

Udala

Gorbea tabernatik

Goienurirainoko

uren hodi nagusiak

Udala

Lehentasunak adierazteko orrialdearekin batera, beste orrialde bat emango da, eta bertan

eskatzen zaie bertaratutako pertsonei, “udal azalpenak entzun ostean”, zehazteko

sakondu behar diren gaiak (ikus II. eranskina). Proposatutako gaiak ondorengoak dira:

Isasiko noranzko bakarra

Isasirako sarbidea

Lamuza parkea

Edukiontzien bidezko birziklatze zuzena, eta ZUINen eskatzea, edukiontziak

egokiro erabiltzeko. Zarama organikoaren edukiontzia barrutik garbitzea.

Sagastiko bankuak zahar daude: lixatu eta berniza eman.

Isasi eta Ugarteko biribilgunea zabaltzea.

Ibaiko barandaren segurtasuna berrikustea (Ugarte 13-15)

Auzo guztiko altzariak berrikusi eta bizkardun banku berriak jartzea.

Paperontziak.

Ingurumeneko gaia (Envases Metalúrgicos izeneko enpresak sortutako zarata eta

kea –biek dute eragina osasunean–)

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Lantzeko gai gehiagorik gabe, batzarra amaitutzat eman da.

ERANSKINA:

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

II. ERANSKINA:.

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013