11
Prentsa oharra ELOY DE LA IGLESIA. DESIRA OBJEKTU ILUNA Kutxa Fundazioak Eloy de la Iglesiaren obra osoa biltzen duen lehen erakusketa aurkezten du. Modu horretan, merezitako omenaldia eskaini nahi dio zinema zuzendari zarauztarrari Donostia, 2018ko uztailak 19a. Eloy German de la Iglesia Zarautzen jaio zen, 1994an. Zinemagile gisa, 1966an hasi zen haren ibilbidea, diktadura frankista bete-betean, eta hasieratik eman zuen garai hartako gizartearen ikuspegi ausarta. Zentsuraren aurka borrokatu zen, demokraziaren hasieran, 1997an, desagertu arte. Zinemaren eta bizitzaren militantean izan zen, amildegira eta haratago iristeraino. Haren argumentu ausartetan, arazo asko agertzen dira, hala nola drogak, sexu jazarpenak diktadurapean zegoen herrialde batean, politika ustelkeria, talde paramilitarren ekintzak, gazteen delinkuentzia, homosexualitatea… Gai horiek guztiak tabu ziren garai hartan, eta hark dinamitatu zituen. Garai ilun eta erreprimitu baten erretratua egin zuen De la Iglesiak, bere militantzia politikotik eta konpromiso sakonetik, baina umorea ahaztu gabe eta publikoaren konplizitatea lortuta. Obra bakan, probokatzaile eta apurtzaile baten egilea da, azpiko munduen kronikagilea, eta urteak igaro arren bere Kutxa Kultur Artegunea Tabakalera eraikina. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37 E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

€¦ · Web viewBi erakusketa horiek, abiapuntuak oso desberdinak izan arren, zinemagintza dute ardatz. Bisita gidatuak Ohi denez, doaneko bisita gidatuak eskainiko dira igandeetan

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: €¦ · Web viewBi erakusketa horiek, abiapuntuak oso desberdinak izan arren, zinemagintza dute ardatz. Bisita gidatuak Ohi denez, doaneko bisita gidatuak eskainiko dira igandeetan

Prentsa oharra

ELOY DE LA IGLESIA. DESIRA OBJEKTU ILUNA

Kutxa Fundazioak Eloy de la Iglesiaren obra osoa biltzen duen lehen erakusketa aurkezten du. Modu horretan, merezitako omenaldia eskaini nahi dio zinema zuzendari zarauztarrari

Donostia, 2018ko uztailak 19a. Eloy German de la Iglesia Zarautzen jaio zen, 1994an. Zinemagile gisa, 1966an hasi zen haren ibilbidea, diktadura frankista bete-betean, eta hasieratik eman zuen garai hartako gizartearen ikuspegi ausarta. Zentsuraren aurka borrokatu zen, demokraziaren hasieran, 1997an, desagertu arte. Zinemaren eta bizitzaren militantean izan zen, amildegira eta haratago iristeraino.

Haren argumentu ausartetan, arazo asko agertzen dira, hala nola drogak, sexu jazarpenak diktadurapean zegoen herrialde batean, politika ustelkeria, talde paramilitarren ekintzak, gazteen delinkuentzia, homosexualitatea… Gai horiek guztiak tabu ziren garai hartan, eta hark dinamitatu zituen. Garai ilun eta erreprimitu baten erretratua egin zuen De la Iglesiak, bere militantzia politikotik eta konpromiso sakonetik, baina umorea ahaztu gabe eta publikoaren konplizitatea lortuta.

Obra bakan, probokatzaile eta apurtzaile baten egilea da, azpiko munduen kronikagilea, eta urteak igaro arren bere horretan dirauen estetika pertsonal baten jabe. Gaur, 2006ko martxoan hil zenetik 12 urte igaro direnean, haren obrak erreferente eta eredu jarraitzen du izaten zinemagile gazteentzat.

Erakusketa honek haren film guztiak eta telebista nahiz antzerkirako egindako kolaborazio guztiak biltzen ditu lehenengoz, Kutxa Kultur Artegunea aretoan. Modu kronologikoan kontatuta, Eloy de la Iglesia. Desira Objektu iluna erakusketak gure historiaren lau hamarkada baino gehiagoren erradiografia zehatza egiten du. Zinema gutxik bezala bizi, maitatu eta egin zuela esan genezake: sentsualki, egiaz eta eromenera iritsi arte. Maitatua eta gorrotatua, haren planteamenduak ez ziren inoiz

Kutxa Kultur Artegunea Tabakalera eraikina. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

Page 2: €¦ · Web viewBi erakusketa horiek, abiapuntuak oso desberdinak izan arren, zinemagintza dute ardatz. Bisita gidatuak Ohi denez, doaneko bisita gidatuak eskainiko dira igandeetan

Prentsa oharra

oharkabean pasatu. Hamarkada bat ahaztuta igaro ondoren, Eloyk harrotasunez zioen zineman jarraitzea zela berarentzat bizitzeko arrazoi bakarra.

Eloy de la Iglesia

Eloy de la Iglesia (Zarautz, 1944 – Madril, 2006) zinema zuzendariak eta gidoigileak 60ko hamarkadaren erdialdean egin zituen bere lehenengo lanak. Espainiako alderdi komunistako kidea eta homosexuala izateak eta bazterreko gizarte errealitateak zuzen eta naturaltasunez erakusteko haren interesak egoera deserosoan jarri zuten, zinema zentsuraren aurrean.

Obrari dagokionez, Pasolini, Rainer Werner Fassbinder edo Pedro Almodóvar bezalako errealizadoreekin parekatu izan da.

Zinema ikasketak Parisko IDHECen egin zituen; lehendabizi, Zinematografia Eskola Ofizialean sartzen saiatu zen, baina ez zuten onartu eskatutako gutxieneko adina ez zuelako.

1966. eta 2003. urteen bitartean, 22 film egin zituen guztira, askotariko gaien inguruan: ipuin klasikoak, beldurrezko istorioak eta polizia filmak, bazterreko drogazale eta delinkuenteen istorioak, eta harreman sentimentalen mundu aberats bat, garai hartako ortodoxiatik aldenduta.

Eloy de la Iglesia Bartzelonako Semana del Cine de Color festibalean, 1977an

Kutxa Kultur Artegunea Tabakalera eraikina. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

Page 3: €¦ · Web viewBi erakusketa horiek, abiapuntuak oso desberdinak izan arren, zinemagintza dute ardatz. Bisita gidatuak Ohi denez, doaneko bisita gidatuak eskainiko dira igandeetan

Prentsa oharra

Hainbat melodrama ere egin zituen enkarguz (Cuadrilátero,1970 eta Nadie oyó gritar, 1973), baita literatur lanen zenbait egokitzapen ere (Otra vuelta de tuerca, 1985 eta Los novios búlgaros, 2003).

Gai polemiko ugari landu zituen demokrazian sartzen hasi berria zen 80ko Espainia hartan, non gai asko plazaratu baitziren, modu irekian eztabaidatzeko. Politikoki zuzenak ez ziren gai guzti-guztiei heldu zien, hain zuzen ere: abortua, sexua (aldaera guztietan, baina homosexualitateari erreparatuta gehien bat), politika, erlijioa edo familia.

Eloy de la Iglesiak nolabaiteko ahotsa eman zien baztertutako kolektibo guztiei, statu quoarekin ados ez zeudenei, auzoetako herritarrei, klasegabetuei. Eta modu zuzenean egin zuen, mozorrorik gabe eta ausardiaz.

Erakusketa

Erakusketa honen komisarioa Pedro Usabiaga (Donostia, 1959) argazkilaria izan da. Argazkilari honen ibilbidea bereziki ezaguna da zinemarako argazkilaritzan, nola prentsako kanpainetan, hala film askotako saio berezietan nahiz zinemarako liburuen argitalpenetan. Lan handia egin du ere argazki eta pintura erakusketen komisario gisa.

Erakusketa honetan, Eloy de la Iglesiaren ibilbide profesionalaren ibilbide kronologiko bat eskaintzen digu, antzerki eta telebistarako egin zituen lanak ere aintzat hartuta. Erakusketan haren filmografia osoaren ibilbidea egin daiteke 150 bat argazkiren bidez, film bakoitzaren sinopsiaz lagunduta:

Fantasía…3, 1966

Algo amargo en la boca, 1969

Cuadrilátero, 1970

El techo de cristal, 1970

La semana del asesino, 1972

Nadie oyó gritar, 1973

Una gota de sangre para morir amando, 1973

Juego de amor prohibido, 1975

La otra alcoba, 1976

Los placeres ocultos, 1976

La criatura, 1977

El sacerdote, 1978

El diputado, 1978

Miedo a salir de noche, 1979

Navajeros, 1980

La mujer del ministro, 1981

Colegas, 1982

El pico, 1983

El pico 2, 1984

Otra vuelta de tuerca, 1985

La estanquera de Vallecas, 1986

Los novios búlgaros, 2003

Kutxa Kultur Artegunea Tabakalera eraikina. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

Page 4: €¦ · Web viewBi erakusketa horiek, abiapuntuak oso desberdinak izan arren, zinemagintza dute ardatz. Bisita gidatuak Ohi denez, doaneko bisita gidatuak eskainiko dira igandeetan

Prentsa-oharra

Simon Andreu eta Angel Pardo, Los placeres ocultos, 1976

Patxi Andion eta Amparo Muñoz, La Otra Alcoba, 1976

Kutxa Kultur Artegunea Tabakalera eraikina. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

Page 5: €¦ · Web viewBi erakusketa horiek, abiapuntuak oso desberdinak izan arren, zinemagintza dute ardatz. Bisita gidatuak Ohi denez, doaneko bisita gidatuak eskainiko dira igandeetan

Prentsa-oharra

Eloy de la Iglesia by…

Izenburu horren barruan, Eloy de la Iglesiaren obrari buruzko begirada desberdin bana eskaintzen diguten lau obra biltzen dira. Eloy de la Iglesiaren obrari begirada berri eta gazteago bat emateko asmoz, hiru obra prestatu dira berariaz erakusketa honetarako. Horrez gain, Juan Vicente Cordoba errealizadorearen Quinqui Stars dokumentalerako Jorge Fuembuenak egindako hainbat argazki sartu dira:

1. Eloy de la Iglesia by Baptiste Pauthe

Artista plastiko honek (Baiona, 1991) beheko solairuan ikusgai dagoen grafiti bat egin du erakusketarako. Arkitektura ikasi zuen Bordeleko Eskola Nazionalean. Haren obrak, non marrazkiak, pinturak eta bideo ilustrazioak nahasten diren, espresionismo abstraktuarekiko halako miresmen bat islatzen du. Hainbat instalazio egin ditu Paris, Bordele eta Hossegorren.

2. Eloy de la Iglesia by Itziar Orbegozo eta Tamara Garcia

Bi errealizadore hauek Te vuelvo a ver bideoa prestatu dute erakusketarako. Bertan, Eloy de la Iglesiaren lehen filmen berrikuspen bat egiten da, ikuspuntu femenino eta garaikide batetik.

Itziar Orbegozo. Filmmaker-a eta muntatzailea. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gero Zinema eta Telebista Errealizazioari eta Muntaketari buruzko ikasketak egin zituen, Madrilen. Orduz geroztik, errealizadore eta editore gisa egiten du lan. Lehen film laburra amaitu berri du: I AM NOW AWAKE

Tamara Garcia Iglesias. Filmmaker-a eta programatzailea. Zinema ikasi zuen Buenos Airesen, eta 2005etik 2007ra egonaldi bat egin zuen Artelekun. Aguilar Film Festivaleko zuzendari izan zen 5 urtez, eta ZINEMA ARRAROAREN MAPAren programazioan egin zuen lan, Artelekurako. Hainbat programazio landu ditu MACBA museorako (Buenos Aires), eta lan pertsonalak (Las Voces, 2016; Utah, 2015) eta komertzialak (TVE2, Canal ConstruirTV) uztartzen ditu, 2003. urteaz geroztik.

3. Eloy de la Iglesia by Quentin Valois

Zinema zuzendari eta artista plastiko frantses hau La Roche sur Yon (Frantzia) hirian jaio zen, 1991ean. 2015ean, Hossegor film luze esperimentala egin zuen, eta hainbat festibaletan saritu zuten. 2017an, haren Un sac de pierres film laburrak inauguratu zuen Sitgeseko Festibaleko Nuevas Visiones sekzioa. Artista plastiko gisa, collage digitalak lantzen ditu, betiere zinemaren eraginpean. Planteamendu moderno bat, amets bat bezalakoa, non kultura garaikidearen erreferentzia artistikoak, irudi ikonikoak eta

Kutxa Kultur Artegunea Tabakalera eraikina. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

Page 6: €¦ · Web viewBi erakusketa horiek, abiapuntuak oso desberdinak izan arren, zinemagintza dute ardatz. Bisita gidatuak Ohi denez, doaneko bisita gidatuak eskainiko dira igandeetan

Prentsa-oharra

sinboloak ikuspegi errealista batekin nahasten diren. Valois-ek bost collage egin ditu erakusketarako, filmetako eszenez baliatuta.

4. Eloy de la Iglesia by Jorge Fuembuena

Jorge Fuembuenaren argazkiak sartu ditugu erakusketan, argazkilari honek egin baitu argazki finkoa Juan Vicente Cordobak zuzendutako Quinqui Stars (2018) filmean.

«Zinema kinkia» izenez deitutako generoak izandako eragin handia dela eta, oraindik ere bizirik dagoen mito bat sakon aztertzen da Quinqui Stars filmean. Periferikoak eta bazterrekoak oso gutxitan izan dute hainbesteko presentzia gure kulturan. Lanbroz, zalantzaz, beldurrez eta gabeziaz betetako iragan baten gaineko erretratua eta haren isla gaur egun. Gogoeta bat, Espainiako historiari buruz eta aldatu beharko liratekeen gauzei buruz.

Erakusketaren batera egingo diren ekitaldiak

Erakusketa zabalik dagoen bitartean, hainbat ekitaldi programatuko dira zenbait erakunderen lankidetzaz:

Mahai ingurua eta El Picoren proiekzioa

Uztailaren 20an eta Euskal Filmotekaren lankidetzaz, Eloy de la Iglesiaren filmografia omentzeko mahai inguru bat antolatu da.

Mahai ingurua: 18:00etan, Tabakalerako Z aretoan. Sarrera doan, leku guztiak bete arte.Moderatzailea: Jesús Angulo.Partaideak: Maria Luisa San José, Elena Manrique, Pedro Olea.

El Pico ren proiekzioa: 20:00etan, Tabakalerako 1. zinema aretoan. Filma Euskal Filmotekak bere 40. urteurrenerako antolatutako egitarauaren barruan sartzen da.

Una gota de sangre para morir amando filmaren proiekzioa

Erakusketarekin bat eginez, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Una gota de sangre para morir amando (1973) filma emango dute. Data eta ordua baieztatu gabe.

Eloy de la Iglesia by bisita gidatuak

Zuzendariaren lanaren gaineko begirada berriak osatzeko ideia horri lotuta, hainbat bisita gidatu berezi antolatu ditugu.

Kutxa Kultur Artegunea Tabakalera eraikina. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

Page 7: €¦ · Web viewBi erakusketa horiek, abiapuntuak oso desberdinak izan arren, zinemagintza dute ardatz. Bisita gidatuak Ohi denez, doaneko bisita gidatuak eskainiko dira igandeetan

Prentsa-oharra

Irailaren 6an, 19:00etan: Josemi Beltran, Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen zuzendaria.Irailaren 13an, 19:00etan: Izan Fundazioaren eta Gipuzkoa Kutxa Solidarioaren lankidetzaz, Eusebio de la Huergak, terapeuta eta Gizaki Helburuaren sortzailetariko bat dena, Gipuzkoan, 80 eta 90 hamarkadan, drogak izandako eragina orduko gazteriaren artean azalduko digu.

Urriaren 4an, 18:30ean: Tabakaleraren lankidetzaz, Itziar Orbegozo eta Tamara Garcia errealizadoreek batera bisitatuko dituzte Eloy de la Iglesia. Desira objektu iluna eta Rosa Barba. Drawn by the pulse erakusketak. Bi erakusketa horiek, abiapuntuak oso desberdinak izan arren, zinemagintza dute ardatz.

Bisita gidatuak

Ohi denez, doaneko bisita gidatuak eskainiko dira igandeetan publiko guztiarentzat (18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz); parte hartzeko baldintza bakarra da aldez aurretik izena ematea aretoan bertan, 943 251937 telefono zenbakira deituta edo posta bat bidalita [email protected] helbidera.

Datak eta ordutegiak

Eloy de la Iglesia. Desira objektu iluna erakusketa irekita egongo da Kutxa Kultur Artegunean, 2018ko uztailaren 20tik azaroaren 4ra.

Ordutegia- Uztaila-iraila, asteartetik ostiralera, 11:30-13:30 / 17:00-21:00. Larunbatak,

igandeak eta jaiegunak, 11:30-21:00. Zinemaldian, astelehenean ere irekiko da. - Urri-azaroa, asteartetik igandera, 11:30-13:30 eta 17:00-21:00.Sarrera doan

Ohar garrantzitsua

Prentsako dossierrean emandako argazki guztiak egile eta esplotazio eskubideen menpe daude, eta, argitaratzen badira, argazki oinean edo euskarri digitaleko irudiaren metadatuetan emandako © informazioarekin batera agertu behar dute.

Sare sozialak

facebook.com/arteguneakutxa/ @arteguneakutxa Kutxa Kultur Artegunea

Kutxa Kultur Artegunea Tabakalera eraikina. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

Page 8: €¦ · Web viewBi erakusketa horiek, abiapuntuak oso desberdinak izan arren, zinemagintza dute ardatz. Bisita gidatuak Ohi denez, doaneko bisita gidatuak eskainiko dira igandeetan

Prentsa-oharra

#EloydelaIglesia

Kutxa Kultur Artegunea Tabakalera eraikina. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus