20
EUSKARA Zerain Paisaia Kulturala www.zerain.com

ZERAIN PAISAIA KULTURALA

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Zeraingo ondare turistikoa eta bertako zerbitzuak biltzen dituen esku-orria.

Citation preview

Page 1: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

EU

SK

AR

A Zerain Paisaia Kulturalawww.zerain.com

Page 2: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

Aizkorriren magalean, lotsati hartzendio gailen begiradari Zerainek. EuskalHerriaren bihotzean, bizirauten jakineta bizitzen asmatu dute zeraindarrekgaur arte. Herriaren lehenari harroloturik, etorkizunera begirakoantolaketaren eredu da gaurko Zerain.

Zatoz eta gustura erakutsikodizugu gure altxorra

Zerain Paisaia Kulturala 03Herri Museoa 04Larraondoko zerrategi hidraulikoa 05Burdinaren Mendia 06

Aizpitta adieraztegia 07Kiskalketa labeak 08Barrubideak 09Mapa 10

1711ko kartzela 12Beste gune interesgarriak 13Paisaia naturala 14Artea Zerainen 16Zerbitzuak 17Zerain, Euskal Herriko bihotzean 19

Page 3: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

3

Zerain nekazaritzari lotuta bizi izan den herria da. Na-turan dauden lehengaiak, meatza, egurra, ikatza,etab.-ere ustiatu izan dira bertan. Gaur egun, biztan-leriari eusteko buru-belarri lanean ari da herri osoa.Biziraupeneko ekimen hau gaurkotutako auzolaneanoinarritzen da. Azken urte hauetan kontzientzia sozia-la indartzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta etorkizunekonomikoa bermatzeko lan handia egin dute herri-tarrek.

Etorkizuneko proiektua Zerain Paisaia Kulturalada. Bertan natur eta giza paisaia lantzen dira, kalita-tezko nekazal produktuak sustatuz eta ondare zaba-la (meategiak, kartzela, museoa, etab.) berreskuratueta ikusgai jarriz.

Bisitaldiak eta ekintzak:■ Museoa eta diaporama■ Larraondoko zerrategi hidraulikoa■ Burdinaren Mendia: Aizpitta adieraztegia, kiskalketa

labeak eta barrubideak■ 1711ko kartzela

Ikastetxe eta beste kolektiboentzakoegitarau didaktikoak:■ “Zeraingo historian zehar ibilalditxoa”.■ “Energia bigunen erabilera”.■ “Nekazal produktuen eraldaketa”: gazta, eztia,…■ “Zerain Proiektua ezagutu”: ondarearen berreskura-

ketan oinarritutako nekazal garapeneko proiektua.

Zerain Paisaia Kulturala

Page 4: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

4

Museo txiki hau Goierriko herri honen bizimoduareneta ohituren bilakaeraren azalpena da.

Museoko bisita, Zeraini buruzko diaporamarenemanaldia ikusiz hasten da.

Ondoren, hainbat ataletan, herriaren biziraupenaeta prozesu historikoa islatzen duten tresna, altzari,lanabes, dokumentu, etab. biltzen dira: garai batekonekazaritza eta artzaintzatik hasi, meagintza garaitikigaro, eta gaur egun arte.

Zeraingo Herri Museoa herritarrei esker osatu ahalizan da, erakusgai dauden pieza denak borondateosoz eskainiak izan baitira.

■ Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 15:30-18:30

■ Larunbat, igande eta jai egunetan:11:00-14:00 / 16:00-19:00

Herri Museoa

ORDUTEGIA

Page 5: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

5

XIX. mendean eraikitako zerrategi honek Lasurtegierrekatxoko uraren indarra erabili izan du mugimen-duan jartzeko. Gaur egun, oraindik martxan ikus dai-teke. Uraren indarrak bi zerra, tornua, zepiloa, esme-rila, deztera, taladroa, ola eta errota mugitzen ditu.

1960. urte inguruan utzi zioten Larraondoko zerra-tegia erabiltzeari. Geroztik erreka bazterrean iraundu isilean, baina lanerako gogoz, zerrategi berezi ho-nek.

■ Bisita gidatua, larunbat, igande eta jai egunetan:eguerdiko 12etan.

■ Taldeentzat bisita gidatuak aurrez erreserba eginda.

Larraondoko zerrategi hidraulikoa

ORDUTEGIA

Page 6: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

6

XI. mendea hasi eta mendeetan zehar, Aizpeako me-ategietako 150 hektarea zabaletan, burdina ustiatuda. Ustiaketa honi esker, inguruan paisaia bereziagaratu da; burdinaren lurretakoa. Paisaia hori dumendi osoak eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalarenparte da; Eusko Jaurlaritzaren “Monumentu Multzo”izendapena ere badu.

Euskal meatzaritza ulertzeko meategi honek ga-rrantzi handia du. Eremu txiki eta bildu batean meaustiatzeko era (harrobiak eta meazulo edo barrubide-ak), garraiobideak (herrestabideak, errailak, trenbi-

deak, kableak,…), kiskaltze labe ikusgarriak eta lan-gintza osagarrien aztarna ugari dago (bolborategiak,konponketa lantegiak, kantinak, bulegoak, pozade-rak,…).

Burdinaren Mendiari loturiko hainbat ibilbide:■ Burdinaren bidea: Zerain, Legazpi eta Ormaiztegi.■ Goierriko burdinaren bidea: Zerain, Mutiloa,

Ormaiztegi eta Beasain.■ Pirinioetako burdinaren bidea.

Burdinaren Mendia

Burdinaren Mendia

Page 7: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

7

■ Irailetik ekainera, larunbat eta jai egunetan:11:00-14:00 / 15:30-17:30

■ Aste Santuan, uztailean eta abuztuan, asteazkene-tik igandera: 11:00-14:00 / 16:00-19:00

■ Bisita gidatuak, larunbat, igande eta jai egunetan,eguerdiko 12etan.

ORDUTEGIA

Aizpitta adieraztegiaBurdinak Euskal Herrian, Zerainen eta inguruetanizan duen garrantziaz ohartarazten lagunduko digu.Gure mendietan, XI. mendetik hasita burdinaren us-tiaketak, gaur egungo paisaian, bertako ekonomian,gizartean, arlo soziokulturalean eta abarretan nolakoeragina izan duen azaldu nahi digu.

Burdinaren Mendia

Page 8: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

8

Kiskalketa labeakXX. mende hasieran industria iraultzaren ondorioz,burdinaren beharra hazi egin zen, eta behar hari eran-tzuna emateko burdina ekoizteko instalazio berriakegin ziren. Instalazio hauen inguruan burdinaren us-tiapenerako prozesu osoa ikusi liteke. Bertan dituguburdin karbonatu eta ikatz biltegiak, kiskalketa labe-ak, kargalekua, barrubideak, etab.

Burdinaren Mendia

Page 9: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

9

Burdinaren Mendia

BarrubideakLur azaleko minerala amaitu zenean, mendian barru-bideetatik hasi ziren burdina ateratzen. Gaur egun,Burdinaren Mendian, 200 barrubidetik gora aurki di-tzakegu. Hauetatik bakar bat, “bolborategia” bezalaezagutzen dena bisita liteke.

Page 10: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

10

Burdinaren Mendia

Page 11: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

11

Burdinaren Mendia

Burdinaren Mendian zehar hainbat ibilbideegiteko aukera eskaintzen da. Ibilbidehauetan, bertako ondarea eta paisaiaazaltzen duten hainbat informazio mahaidaude.

1 Lurpean lanean.2 Lurrazaleko harrobiak, mineral iturri.3 Egur-ikatza, garai bateko petrolioa.4 Begira basoa, etengabe garatzen ari da.5 Basoko zuhaitz hilak arkanbelearen bizia.6 Gure paisaia, baserritarren maisu-lana.7 Gure saguzarrak, ez itsu ez odol-zurrupatzaile.8 Hagina, pozoia eta sendagaia zuhaitz berean.9 Okila, basoko beste animalientzat etxegilea.

10 Herrestabidea, mea labera di-da batean.11 Perretxikoak, lurpeko onddoen fruitua.12 Konpainia ingelesak eraikitako lurrun-trenak XX. mendea ekarri zuen Zeraina.13 Alemaniako diruak burdin-bide berria eraiki eta diesel-trena ekarri zuen.14 Labeetan burdin-mea kiskaltzen.15 Aizpea meategia.

Hemen zaude

Ibilbide aproposa

Labeen jiran

Mendiko bideak

Ingelesen trenbidea

Alemanen trenbidea

Aizkorri-Aratz parke naturala

Page 12: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

12

Zeraingo kartzela edo ziega hau, udaletxearekin ba-tera eraiki zuten 1711 urtean. Pasoko kartzela modu-ra erabili zen, Zerainen elkartzen baitziren garrantzihandiko bi galtzada. Kartzela honetan gainera, Ze-raingo burdin meategietara lan egitera zigortzen zi-tuzten presoek gaua egiten zuten.

Garaiko egoeraren adierazgarri, presoak lotzekozepo eta eskuburdinak aurkituko ditugu. Gaur egun,gure historiaren aztarna gisa mantentzen da, eta Gi-puzkoan geratzen den XVIII. mendeko kartzela baka-rra da Zeraingoa.

1711ko kartzela

■ Asteazkenetan itxita.

ORDUTEGIA

Page 13: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

13

Andra Mari Jasokundearen elizaHerri guneko eraikin nagusia da eta XV. mendearenlehen zatian eraiki bazuten ere, egun ikus dezakeguntenplua XVIII. mendean eginiko eraberritze lanen on-dorio da. XIII. mendeko gurutze erromanikoa du.

San Blas baselizaXVII. mendeko San Blas ermitan ur bedeinkatu on-tzia, koru txikia eta “mudejar” erako baranda dira ikusditzakegun edertasunetariko batzuk.

Jauregi baserriaHerriko plazan, Zeraingo jauntxoen bizileku izandakoJauregi dorretxearen aztarnak ditu. Eraikuntza hauErdi Aroan dorretxe bat zen. Herriko armarririk zaha-rrena du.

PetrikilloaJose Francisco Telleriaren, Petrikilloaren, omenezeraikia. Petrikilloa hezur hausturak sendatzen trebeazen;hala, besteak beste, Zumalakarregi jeneral kar-lista sendatzen ahalegindu zen.

Francisco de GoyaGoya margolari ezagunaren jatorria Mantxola base-rrian dago. Bere birraitona Zerainen jaio zen eta Ara-goi aldera joan zen hargin lanak burutzera.

Herriguneko beste eraikuntza batzuk:Serorategi etxea, Errementari, Ganbaratxo, Bolato-kia, errege galtzada, hilarriak…

Beste gune interesgarriak

Andra Mari Jasokundea.

San Blas.

Jauregi.

Page 14: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

14

Azpimarratzekoak dira Zerainen zehar dauden ibilbi-deak eta batez ere, bertan aurki dezakegun fauna etalandaretza. Oinez nahiz BTTez egin litezke ibilaldihauek.

Bestalde, garrantzi handiko bi ibilaldi ere igaro-tzen dira Zeraindik: Donostia eta Arantzazu lotzen di-tuen GR-34a eta Santiago bidea.

Paisaia naturala

Page 15: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

15

Page 16: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

16

Herrian zehar banaturik, hainbat eskultura, busto etamargo lan ditugu.

Artea Zerainen

Page 17: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

17

TURISMO BULEGOA Zabalik urte osoan, astelehenetik igandera.Giden zerbitzua euskaraz, gaztelaniaz, frantsesezeta ingelesez.

Herriko plaza z/g20214 Zerain (Gipuzkoa)Tel: (+34) 943 801 505Faxa: (+34) 943 801 606e-mail: [email protected]

KALITATEZKO PRODUKTUEN SALMENTAIndabak, mermeladak, dultzeak, gaztak, sagarrak, in-txaurrak, hurrak, baserriko arrautzak, sagardoa, eztia,likoreak, ukenduak, etab.

EUSKAL ARTISAUTZAREN ERAKUSKETAETA SALMENTAZeramika, saskigintza, harria eta egurrezko tailak,makilak, gantxiloa, argizaria, margoak, kandelak, lorelehorrak, pilotak, burdinlanak, etab.

ZERBITZU TURISTIKOAKAldabe Zerbitzu Turistikoak: 943 800 185

JATETXEAKMandio jatetxea: 943 801 705Ostatu jatetxea: 943 801 799Oiharte sagardotegia: 943 501 013Otatza sagardotegia: 943 801 757

Zerbitzuak

bisita gaitzazu: www.zerain.com

Mandio. Ostatu.

Oiharte. Otatza.

Page 18: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

18

Hariztierdi aterpetxea -ingurugiro eskola44 plaza ditu oheanitzeko logeletan. Urte osoan ze-har aisialdiari loturiko hainbat ekintza egiteko aukeraeskaintzen du:

■ Ikastetxeentzat, ingurugiroari loturiko zenbait egita-rau didaktiko garatzeko aukera ematen du.

■ Talde eta banakakoentzat egonaldiak.■ Barnetegiak.

OSTATUAKTellerine nekazalturismoa: 943 582 031Oiharte nekazalturismoa: 680 171 291Hariztierdi aterpetxea: 943 801 505

Zerbitzuak

Tellerine. Oiharte.

Hariztierdi.

Page 19: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

19

Zerain, Euskal Herriko bihotzean

GIPUZKOA

DonostiaSan Sebastián

Baiona-Bayonne

Vitoria-Gasteiz

Bilbo-Bilbao

Elgoibar

BergaraLegazpi

Idiazabal

Altsasu

Segura

OñatiZegama

A-8

N-1

Iruñea-Pamplona

ZERAIN

Gipuzkoako Goierri eskualdean, Aizkorri mendika-tearen iparraldeko magalean, leku menditsu bate-an, kokatzen da Zerain.

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeatik ordu betera,Gipuzkoako behatoki ederrenetarikoa den herri ho-netara iristeko bide zuzenena N 1 bidetik barrenada. Idiazabal herriaren parean irten eta Segurakoherri aldera joango gara GI 2637 bidea hartuz. Se-gura kanpoaldetik inguratu, eta Zubiberriko bidegurutzean eskuinera eginez, GI 3520 bidetik, lastertopatuko dugu Zeraingo herri gunea.

Page 20: ZERAIN PAISAIA KULTURALA

www.zerain.com

Gipuzkoako Foru AldundiaDiputación Foral de Gipuzkoa