7/28/2019 15. Ikasgaia - Egiletza Eta Partaidetza
1/8
7/28/2019 15. Ikasgaia - Egiletza Eta Partaidetza
2/8
15. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Zigor Zuzenbidea II
124
7/28/2019 15. Ikasgaia - Egiletza Eta Partaidetza
3/8
Egiletza eta Partaidetza
2012-2013
Zigor Zuzenbidea II
125
15.Ikasgaia: Egiletza eta Partaidetza15.1Lege arauketa orokorra.Egiletza eta partaidetza bereiztea beharrezkoa izango da hemen.
Egilea izango da, portaera zuzenbide kontrakoa burutzen duena. Weltzelautorearen arabera
egilea izango da zati bereziko tipo penalen subjektu anonimoa.
Partaidea berriz, egilearen portaera zuzenbide kontrakoan laguntzen duena ekarpen baten
bitartez.
15.2Egiletza15.2.1 Kontzeptua
Kontzeptu bateratua hartzen bada, Austrian bezala, delituan parte hartzen duten guztiek egile
izango dira. izan ere, denen artean lortzen dute delitua burutzea eta beraz, guztiek izango dira
egile.
Bestalde, kontzeptu subjektiboa izango dugu. Honen arabera, egile izango da egile izateko
borondatea daukana. Beraz, kontzeptu subjektiboa borondatearen arabera erabakiko du zein
den egile. Teoria hau asko kritikatua izan da.
Duela hamarkada batzuk, ezkonduta ez zegoen emakume bat haurdun geratu zen eta ezkutuan erditu
zuen bere ahizparen laguntzaz, eta eskatu zion umea itotzea.
Kasu horretan, egiletzat jo zen ama eta izeba, sopikuntzat. Beraz, ez litzateke nahikoa izango
borondatearekin, baizik eta ekarpena ere kontutan hartu behar da. Hortaz, jada ez da
erabiltzen.
Gaur egun erabiltzen den kontzeptua, legezkoa izango litzateke, Zigor Kodearen 28. artikuluan
aztertzen denean.
Kontzeptu honen arabera, egilea zentzu hertsian izango da ekintza bai bakarrik bai taldean edo
instrumentu batez baliatuz burutzen duena (egilea stricto sensu). Beraz, izango dugu egiletza
(bakarka) egilekidetza (taldean) eta instrumentu baten bitarteko egiletza. Egilea portaera
tipikoa burutzen du eta egitate hori berea dela esan daiteke.
Baita ere kontsideratuko dira egilea, ezinbesteko laguntzaile eta induktoreak (egileak lato
sensu). Hauek egiletzat joko dira, zigor berdina ezartzen zaielako. Baina egile zentsu hertsian
lehen aipatutakoak izango lirateke.
7/28/2019 15. Ikasgaia - Egiletza Eta Partaidetza
4/8
15. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Zigor Zuzenbidea II
126
15.2.2 Egiletza eta partaidetza desberdintzeko teoriak.Honen abiapuntua da, partaidetzaren akzesoriotasunaren printzipioa. Printzipio honek
suposatzen du egilea (stricto sensu) era autonomoan zigortzea posible dela, baina ez
partaideak. Beraz, subjektu desberdinak parte hartzen badute, soilik zigortu daitezke
partaideak, egile bat badago. Beraz, egileak portaera tipiko eta zuzenbide kontrakoa burutu
beharko du gainontzekoak zigortu ahal izateko, bera baita autonomoki zigortu daitekeen
bakarra.
Teoria desberdinak:
Teoria objektibo formala:Teoria honek esaten du egile izango dela tipo penalak espresuki aurreikusten duen portaera
exekutiboa aurrera eramaten duen subjektua.
Baina, honi leporatu zaiona da, askotan tipo penalak espresuki aurrera eramaten duen
subjektua ez duela zertan gainontzekoak baino ekintza garrantzitsuago bat burutzea.
Teoria objektibo materiala:Egile izango da, ekarpen garrantzitsuena burutzen duena. Honek duen arazoa da oso
zehaztugabea dela. Izan ere, kasu bat egon zen, lapurreta batean, zeinan diamante batzuk
lapurtu zituzten. Kasu horretan, nola erabakitzen da zeinek egin duen ekintzarik
garrantzitsuena.
Ekintzaren gaineko nagusitasunaren teoria (tatherrschaft)Teoria honen bitartez, Roxinek dio egile izango dela exekuzioaren aspektu funtsezkoak
erabakitzen dituena. Berak dio ekintza berea dela eta beraz, subjektu aktiboa izango da
protagonista.
Beraz, ekintza dagokio erabaki garrantzitsuenak hartu dituenari. Beraz, egileak dauka egitateen
gaineko kontrola, baina ez du zertan ekintza exekutiborik burutu.
15.2.3 Egiletza motak.Hiru egiletza mota bereizten dira:
Egiletza zuzena:Portaera tipikoa zuzenean burutzen denean, egiletza zuzena izango dugu.
Bitarteko egiletza:Egileak instrumentu bezala, beste pertsona bat erabiltzen duenean egongo gara bitarteko
egiletzaren aurrean.
7/28/2019 15. Ikasgaia - Egiletza Eta Partaidetza
5/8
Egiletza eta Partaidetza
2012-2013
Zigor Zuzenbidea II
127
Atzeko pertsonak izango du protagonismo material eta normatiboa. Instrumentua normalean
ez da zigortuko, ohikoena baita berak ezer ez jakitea.
Bitarteko egiletza, Kode Penalak espresuki aurreikusiko ez balu, atzeko pertsona zigortzekoa
ezinezkoa litzateke askotan. Izan ere, egilea ezin bada, zigortu, partaideak ezta ere, eta beraz,
bitarteko egiletza existituko ez balitz, ezingo genuke atzeko pertsona zigortu.
Atzeko pertsona ezingo da zigortu instrumentuaren portaera tipikoa ez denean, dolu ezagatik.
Horretaz gain, instrumentuaren desegokitasuna aipatu behar da.
Instrumentuaren portaera zuzenbide kontrakoa ez denean ere, atzeko pertsona zigorrik gabe
geldituko litzateke bitarteko egiletza existituko ez balitz.
Aldiz, instrumentua erruduna izango el balitz, baina portaera tipikoa eta zuzenbide
kontrakokoa burutu balu, instrumentua egile izatera pasako litzateke.
Egilekidetza:Honek suposatzen duen da, pertsona batzuek ekintza batera eta elkarren artean ados jarrita
burutzea, tipoak aurreikusitako portaera banatuz.
Honen elementu funtsezkoa izango da adostasuna. Ezinbestekoa izango da subjektu guztiak
ados egotea eta funtzioak elkarrena artean banatzea.
Honek dakartzan printzipioa izango da ekarpen desberdinen elkarrekiko egozpenaren
printzipioa. Beraz, printzipioz, batek egiten duena denei elkarri egotziko zaio. Ondorioz, denei
dena egotziko zaio, denen artean adostu dutelako portaera aurrera eramatea.
Egile-kidetza mota desberdinak daude. Horietako lehena, egilekidetza exekutibo zuzena
izango litzateke. Hau emango da baldin eta egile-kide guztiek tipo penala aurreikusten dituena
portaera guztiak burutzen badituzte.
Bestalde, egile-kidetza exekutibo partziala izango genuke. Kasu honetan portaera banatzen
bada emango da. Hau da, funtzio desberdinak beraien artean banatzen direnean emango da.
Esan dugun moduan, funtsezkoa izango da adostasuna egotea egile-kideen artean. Horregatik
planteatzen da nola kudeatu behar diren gehiegikeri kasuak eta exekuzioan zehar
adostutakoarekiko aldaketak.
Izan ere, norbaitek adostutakoarekiko aldaketa bat sortuko balu edo gehiegikeriaz arituko
balitz, ekarpen desberdinen elkarrekiko egozpenaren printzipioa ez litzateke beteko horrelako
kasuetan, ez baita modu horretan adostu. Baina gerta daiteke ere, gainontzekoak adostea
momentuan, eta kasu horretan, denei egoztea.
Exekuzio fasean ekarpen erabakigarri bat burutu behar da, baina honek ez du esan nahi egileak
bertan egon behar denik.
7/28/2019 15. Ikasgaia - Egiletza Eta Partaidetza
6/8
15. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Zigor Zuzenbidea II
128
15.3Partaidetza15.3.1 Kontzeptua eta zigorgarritasunaren funtsa.
Egilearen portaera zuzenbide kontrakoan laguntza ematen deuna izango da partaide. Kasuhonetan, gogora dezagun gaitzespena ez dela autonomoa.
Partaidea zigortzearen funtsa izango litzateke kausazioaren teoria. Hau da, partaideak,
baldintza kausal bat ekartzen du ondasun juridikoaren lesioa errazten duena.
15.3.2 Printzipioak.Bi dira gogoan izan beharreko printzipioak:
Lehenik eta behin, egozpen tituluaren batasuna, printzipioz, egileak burutu duen delituaren
kalifikazioak baldintzatuko du partaidearen egozpena ere. Beraz, egilearen kalifikazioak
baldintzatuko du partaidetzarena. Printzipioz, delitu eta kalifikazio berdina ezarriko zaie biei.
Noski, hau arau orokorra izango da, baina zenbait kasuetan, gerta daiteke parte hartzen duten
pertsonengan baldintza desberdinak ematea. Hau gertatzen da astungarriekin. Izan ere, gerta
daiteke egilea tipo astundu bat burutzea baina partaideari, astungarri hori aplikatu ezin izatea.
Bigarren printzipioa, lehen aipatutako partaidetzaren akzesorioetatearen printzipioa. Partaidea
izango du egilearekiko menpekotasun bat. Baina printzipio honek bere arazoak ere baditu.
Arazo horiek ekiditeko, 65.artikulura jo beharko dugu.
15.3.3 Partaidetza motak.Hiru partaidetza mota bereizten dira, honako hauek direlarik:
Indukzioa:Zigor Kodeko 28. artikuluak jasota dago eta honek suposatzen du beste batengan delitua
burutzeko asmoa piztea. Garrantzitsua da zehaztea induktoreak erabilitako baliabideak
psikikoak izan behar direla. Honek esan nahi du aholku bat ematea baino gehiago suposatzen
duela. Beraz, esanguratsua den portaera bat izan behar dugu honen atzetik.
Indukzioa efikaza izana behar da. Izan ere, naiz eta baliabide psikologiko hoberenak izan,
azkenean delitua ez bada ematen, indukzioa ez da zigortuko. Horretaz gain, zuzena izan
beharko da; hau da, pertsona zehatz bati bideratua eta delitu konkretu bat burutzeko.
Azkenik, aktiboa izan behar du. Ezin da kontsideratu norbait induzitu daitekeenik ez-egite
baten bitartez. Beraz, aktiboki induzitu beharko da norbait zigortu ahal izateko.
Garrantzitsua da ezin dela katean induzitu. Honek esan nahi du, induzitutakoa burutu behar
duela delitua eta ez beste norbait induzitu.
7/28/2019 15. Ikasgaia - Egiletza Eta Partaidetza
7/8
Egiletza eta Partaidetza
2012-2013
Zigor Zuzenbidea II
129
Indukzioa porrot egiten badu, autore gehienek kontsideratzen dute ahal izatekotan prestamen
ekintza gisara zigortu behar dela. Beraz, proposizioa zigortuko litzateke ahal den kasuetan.
Bertan beherea uzten denean; hau da, norbait beste bat induzitzen du baina azkenean bertan
behera uzten du delitua. Beraz, efikaza izan behar badu, zigortu behar al da induktorea? Kasu
horretan, bertan behera aplikatuko zaio induzitutakoari, baina ez induktoreari eta beraz,
saiakeragatik zigortuko da, naiz eta honen inguruan, doktrina bananduta egon.
Induzituaren gehiegikeriari dagokionez, ezin zaio induktoreri egotzi gehiegikeria hori.
Printzipioz, indukzioa doluz izango da, zaila izango delarik zuhurtzuagabekeriaz induzitzea.
Ezinbesteko laguntza eta sopikuntza.Zigor kodeko 28 eta 29.artikuluetan arautzen dira hauek, eta hauek desberdintzeko, teoria
desberdinak daude.
Alde batetik, teoria zehatza izango dugu, zeinaren arabera, ezinbesteko laguntzailea izango da
pertsona bat, bere ekarpena funtsezkoa izan bada delituaren konfigurazioa gertatu den bezala
izan zedin. Honek dakar, gehienetan ezinbesteko laguntzaileak egotea.
Aldiz, teoria abstraktuaren arabera, ezinbesteko laguntzailea kontsideratuko da era
abstraktuan bere ekarpena ezinbestekoa balitz delitua burutzeko. Honek esan nahi du
abstraktuan oso zaila izango dela ekarpen bat ezinbestekoa izatea.
Azkenik, bereizketa ezabatzearen aldeko teoriak izango genituzke, zeinen arabera oso
anbiguoa da kasu konkretuetan erabakitzea noiz den sopikuna eta noiz ezinbesteko laguntzaile
eta beraz, bateratu beharko litzateke.
Jurisprudentziaren arabera, aztertzen da ex ante planaren abiapuntua hartuz, eta saiatzen da
planaren arabera erabakitzea zein ekarpen izango litzatekeen ezinbestekoa.
7/28/2019 15. Ikasgaia - Egiletza Eta Partaidetza
8/8
15. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Zigor Zuzenbidea II
130