2019-2023
PLAN ESTRATEGIKOA
GAMIZ-FIKAKO UDALA
1
SARRERA
Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) 2013an onartu zan eta ordurarteko
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) ordezkatu eban. Gamiz-Fikako
lehen ESEPen diagnostikoa 2014an egin zan, Arrieta eta Fruizegaz batera, eta
ordutik 2018ra bertan jasotakoaren araberako Kudeaketa/Jarduera Planak
garatu izan dira.
ESEP Udalerrian euskera sustatzeko Plan estrategikoa da, hau da, euskera
indartzeko herritarrek eta Udalak izango daben lanabesa. indartze hori
albaiten egokien bideratzeko Plan Estrategikoa adostasunean eta lankidetzan
oinarritu beharra dago. Horretarako funtsezko egoera soziolinguistikoa
ezagutzea eta horretan oinarritzea ezinbestekoa da, halanda ze, 2019an
Gamiz-Fikako Plana garatzeko prozesua martxan jartzea proposatu eta onartu
zan.
Prozesuak hiru ardatz ditu parte hartzea, kontrastea eta jarraipena.
Horretarako, hurrengo prozedura jarraitu egin da:
IRAILA Udal Batzak ESEP egiteko proposamena aztertu Osoko Bilkuran.
AZAROA Udalerri bilera: indarguneak-ahulguneak-proposamenak alkarregaz lantzeko.
ABENDUA Gamiz-Fikako ESEP proposamena interesdunei helarazo kontrastea egiteko.
OTSAILA Udal Batzak Gamiz-Fikako 2020-2023ko ESEPa aztertu/onartu Osoko Bilkuran.
OTSAILA 2020ko Kudeaketa edo Jarduera Plana diseinatu eta inplementau.
2019 2020 2021 2022 2023
Landu beharreko esparruak eta neurriak
DIAGNOSTIKOA
DISEINUA
KUDEAKETA
PLANA
Ekintzak
KUDEAKETA
PLANA
Ekintzak
KUDEAKETA
PLANA
Ekintzak
KUDEAKETA
PLANA
Ekintzak
2
XEDEA
Plan honen helburu nagusia da Euskeraren erabilera bermatzeko, eta, euskera
zein euskal kultura sustatzeko datozen 4 urteetan landuko diran esparruak eta
neurriak zehaztea, beti be Gamiz-Fikako egoera soziolinguistikoa kontuan
hartuz.
HELBURUAK
3
HERRIKO EGOERA SOZIOLINGUISTIKOA
Eustatek argitaratu dauzen azken datuen arabera Gamiz-Fikan dagozan 1.356
biztanletik %72a euskalduna da eta %12a ia euskalduna. Horrek gura dau esan
%84ak euskera ulertzen dauela.
Erabilera neurtu ez dan arren, 2018an erabileraren kontzientzia pizteko
herrian egin zan Euskaraldia dinamikan egindako hausnarketatan (Aktibatze
saioak, Euskaraldia Batzordea…) gaitasuna eta erabileraren arteko tartea
handia dala ondorioztatu zan.
Herriko biztanleen %16ak ez daki euskeraz eta horrek eragina dauka hainbat
egoeretan; baina erabileran nabarmentzen dan hutsunerik garrantzitsuena
bada euskaldunen artean gaztelaniaz egiteko joerea gero eta handiagoa dala.
HIZKUNTZA GAITASUNA (2016):
4
EUSKALDUNEN PORTZENTAIA URTEKA:
LEHEN HIZKUNTZA:
ETXEKO HIZKUNTZAREN BILAKAERA:
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
2016 2011 2006 2001 1996 1991 1986 1981
2011
EUSKERA
ERDERA
BIAK
BESTE BAT
0
10
20
30
40
50
60
70
80
90
100
1991 1996 2001 2006 2011
EUSKERA
ERDERA
BIAK
BESTE BAT
DIAGNOSTIKOA
Diagnostikoa egiteko herritarrak, alkarteetako ordezkariak, udal langileak eta udal ordezkariak bildu ginan, eta, esparru bakotxean dagozan indarguneak eta ahulguneak jaso genduzan. PARTE HARTZAILEAK:
o UDAL ORDEZKARIAK: Ana Rubio alkateordea, Aitor Etxegarai zinegotzia, Matxalen Azurmendi zinegotzia, Josune Urkizu zinegotzia, Ziortza Basaguren zinegotzia eta Maite Olabarrieta zinegotzia.
o UDAL LANGILEAK: Miren Edurne Monasterio administraria, Pablo Maguregi Udal arkitektoa eta Ziortza Sanz Euskera Teknikaria.
o ALKARTEAK:
o Gamiz-Fikako Koroa. o Dantza Taldea. o Fikako Jai Batzordea.
o HERRITARRAK: Julene Abaroa, Mikel Roman, Keltze Ostolazaga, Nerea Apaolaza, Igone Menika, Iñaki Otaegi, Marian Zarandona,
Ibon Larrazabal, Manu Zugazaga eta Jorge Izquierdo. Jarraian bileran jasotako gaikako indarguneak eta ahulguneak jaso dira:
1
HELBURUAK ESPARRUA INDARGUNEAK AHULGUNEAK
Euskararen Jabekuntza
1. Familia bidezko transmisioa
-Etxean euskera transmititzen da -Umeak D ereduan eskolaratzen dira.
-Helduak eredu txarra dira, euskaldunen artean gaztelania asko entzuten da, eta, batzuetan erdaldunengaitik be gaztelaniaz egin beharra dago.
2. Irakaskuntza
-Inguruan D eredua dago.
-Ez dago eskolarik. -Ez da herriari buruzko Unitate Didaktikorik lantzen inguruko eskoletan. -Inguruko eskoletan gelatik kanpo eta patioan erdara da nagusi. -Eskolaz kanpoko oso jarduera gutxi dagoz herrian.
3. Euskalduntze-Alfabetatzea
-Diru-laguntzak dagoz.
-Herritarren interakzinorako guneak falta dira, batez be Fikan. -Informazinoa interesdunei heltzen zaien zalantza, erakargarria da, ala? -Euskara ikasteko beharrik sentitzen ez dutenengana heltzeko hutsuneak dauzkagu.
Euskararen Erabilera
4. Administrazinoa
-Dokumentazino gehiena euskeraz be badago. - Herritaron hizkuntza eskubideak bermatzen dira.
-Kanpotik datorrena gaztelaniaz dago. -Ez da euskeraz sortzen ahal dan beste.
5. Gune geografiko euskaldunenak
-Ezagutza tasa handia da, hitz egiteko aukera handiagoa da.
-Euskaldunak izan arren, etxeko transmisinoa ez dago bermatuta. -Erdararako joera nabaria da euskaldun batzuen artean.
6. Arlo sozio-
ekonomikoa
-Botikan prestutasuna daukate. -Tabernan, euskera ez jakin arren, jarrera ona daukate.
-Taberna bakarra dago eta ez dakite euskeraz, gaztelania gehiago entzuten da. -Udal tabernan ez da beti pertsona euskalduna egon
7. Aisia eta kirola
-Udapasek harrera ona daukate eta euskera da nagusi. -Mendi taldean dana egiten da euskeraz.
-Udapasatan batzuetan gaztelaniaz egiten dabe umeek. -Talde batzuetan, Koruan esaterako, erdara asko
2
egiten da, nahiz eta euskeraz hasi.
Euskararen Elikadura
8. Liburugintza
-Zaharkituta egon arren, badagoz argitaratua herriko berbakera eta ohituren lanak (Sorkunde Azketa Rikeren Fikeko berbakera, Martin Olazar Uriberen Bidegileak eta Endika Mogrobejoren Gamiz-Fikako elizatearen kondaira Gamiz-Fikakoa) -Ipuin lehiaketa antolatzen da eta gero lan batzuk publikau egiten dira.
-Ez da ezer argitaratzen. -Badago lanen bat gaztelaniaz argitaratuta. -Liburutegia erabiltzeko erraztasun eta sustapen falta dago.
9. Kulturgintza
-Dantza taldea erreferentea da.
-Kultur etxe baten falta dago (Errementariñe)
10. Corpus Plangintza/ kalitatea
8koa
11. Hedabideak
-Euskera Zerbitzuan egiten dan lana.
-Herrian hedabide bakarra dago eta paperean. -Webgunean informazinoa nahasita dago eta erabiltzeko ohitura falta dago. -Ez dago eskualde osoan toki-hedabide bateraturik.
12. IKT
-Gazteak trebatuta dagoz, eta iaioak dira teknologia barrietan. -Baliabide onak dagoz, eskura jarri eskero erabilten dira.
-Gure inguruko hizkuntzek indar handia daukate IKTtan. -Webgunea.
3
ESEP 2019-2023
Egindako bileran adostutako indargune eta ahulguneak kontuan hartuz, hainbat ekintza proposatu ziran eta batzordea barriro bildu zan proiektuak aztertzeko eta denboralizazinoa antolatzeko. PARTE HARTZAILEAK:
o UDAL ORDEZKARIAK: Matxalen Azurmendi zinegotzia, Josune Urkizu zinegotzia eta Ziortza Basaguren zinegotzia.
o UDAL LANGILEAK: Ziortza Sanz Euskera Teknikaria.
o ALKARTEAK: o Gamiz-Fikako Koroa. o Dantza Taldea. o Fikako Jai Batzordea.
o HERRITARRAK: Mikel Roman, Nerea Apaolaza, Igone Urrutia, Iñaki Otaegi, Marian Zarandona, Jon Recalde, Manu Zugazaga,
Jorge Izquierdo eta Ainara Artaraz.
o Igone Menikak eta Aitor Aurrekoetxeak idatziz helarazo dabez euren proposamen eta kontrasteak.
4
KODEA NEURRIAK EKINTZAK DENBORALIZAZINOA 2020 2021 2022 2023
TRANSM.
Sentsibilizazioa eta motibazioa etengabe lantzea
KANPAINEKAZ JARRAITZEA: Eman giltza, Eredu gara…
TRANSM.
Familia barruan euskararen erabilera sustatzea
FAMILIA-LAGUN / GURASOLAGUN antolatzea herrian
IRAKASK. 2.2 Euskarazko ikasketen eskaintza sendotzea
ESKAINTZAREN INFORMAZINOA ZABALDU: Erdaldunentzako informazioa
HARRERA PROTOKOLOA: herrira datozen erdaldunentzako.
EUSKALD. 3.8
Gelaz kanpoko egitasmoak sustatzea, erabilera eta praktika uztartuko dituztenak
ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK: Kirola eta kultura ekintzak garatu (gurasolagun)
ZUBIAK SORTU euskaldunen artean: Kafegintza, txangoak…
ADMINSIT. 4.1
Administrazioan euskararen erabilera sustatu eta bermatzea
HIZKUNTZA TEKNIKOA: dekretuak-eta euskeraz irakurtzeko kanpaina egin euskaldunen artean.
ADMINSIT
4.4
Hizkuntzak erabiltzeko irizpideak finkatzea
HIZKUNTZA HAUTUA: dana elebietan egin beharrean, euskeraz egin eta eskatzen dabenei gazteleraz helarazo.
5
GUNE EUS. 5.2
Euskara herritarren lehen hizkuntza gisa eta hizkuntza natural gisa sendotzeko lagungarri izango diren ekimenak garatzea
HERRITARREN TOPAGUNEAK GEHIAGOTZEA: Irteerak, Berbalagun, Kultur ekintzak…
SOZIOEKO. 6.4
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza
eskubideak bermatzeko neurriak hartzea
HIZKUNTZA IRIZPIDEAK: Herriko Tabernako Pleguetan langile euskaldunak eta hizkuntza paisaia euskaraz bermatzeko baldintzak jasotea.
SOZIOEKO. 6.5
Enpresen jardunean hizkuntza-irizpideak ezartzeko
pausoak ematea
EUSKARA PLANGINTZEN SUSTAPENA: Herriko enpresei (taberna, botika, aterpetxe…) euskara planak garatzeko edo euskeraren erabilera handitzeko informazinoa emotea: diru-laguntzen informazinoa, Euskaraldia, baliabideak (eskuliburuak, hiztegiak…)
? ? ?
AISIKIROL
7.4
Euskararen erabilera bultzatuko duten ekimenak antolatu eta baliabideak optimizatzea
HERRIKO TALDEETAKO ERABILERA: Talde bakotxean persona bat/zuk izendatzea motibatzaile (EUSLE, TELP, jabekuntza saioak, Euskaraldia).
LIBURUGIN
8.1
Irakurzaletasuna bultzatzea
UNITATE DIDAKTIKOA EGIN: herriko gaiak, ohiturak… (Haur eta gazteentzako).
LEHENENGO ARGITALPENAK: euskeratzea, digitalizatzea.
?
KULTURG.
9.1 Euskarazko kulturaren kontsumoa bultzatzea
PRENTSA: Berria harpidetza egin tabernarako.
6
ZINEA: Euskarazko laburmetraien zikloa herrira ekartea.
?
HEDABIDE
12.5
Hedabideen ezagutza, hedapen soziala
eta erakargarritasuna bultzatzea
BIDELUME eta ERDUPRESS: eduki gehiagoz bete. Herritarren kolaborazinoak areagotu, saretxoa sortuz.
EUSKERA ZERBITZUA: ordu gehiago
?
IKT 13
Informazio eta komunikazio teknologiak
SUSTAPENA: Botaba, Youtuber euskaldunak, Gurot appa, Bidelumen sailtxu bat egitea IKTi.
SARE SOZIALAK: Instagram kontua sortu eta elikatu. Akaso Alkarregaz Beti Euskeraz programapean egin leike. Bidelume eta Erdupress edukiak partekatu leikez. (Ikus. Bermeoko txapelketa)