1512, i tzal i ez den argia
XVI. mendean gaude. Garai hartako Nafarroa Euro-
pako estatu burujabe eta zaharra zen. Herri txiki
hartako tronuan Juan III.a eta Katalina errege-erregi-
nak zeuden eserita. Baina Nafarroa ez zen beren agin-
dupean zegoen herri bakarra. Izan ere, Biarnoko es-
kualde autonomoko gobernariak ziren eta beste
hainbat lurraldetako jabetza ere bazuten. Horrela, Juan
eta Katalinaren inguruan unitate politiko bat osatu zen Pi-
rinioen mendebaldean.
Estatu txiki hura, baina, gatazka bizian ziren bi erraldoiren
artean zegoen, Frantzia eta Espainia. Biek ala biek Nafarroako
erregeen egitasmo politikoa ahultzen zuten gerrarekin meha-
txatuz eta barne zatiketa xaxatuz2, eta azken horretan Fernando
Katolikoa bereziki trebatua3 genuen, Joseba Asiron historialaria-
ren hitzetan: “Bazuen obsesio pertsonala Nafarroarekin, ezin zuen
kontsentitu Nafarroa bezalako estatu independente bat”. Horren
isla dugu bukatu berria zen Nafarroako Agaramontar eta Beau-
montar familia politikoen arteko guda zibila.
KKoonnkkii ssttaa eettaa ll eehheenneennggoo ssaaiiaakkeerraa .. 1512, uda-
berria. Gerra danbor hotsak ozen entzuten hasi ziren. Nafarren
neutraltasuna arriskuan zegoen eta, horren aurrean, enbaxadore-
ek Bloisen, Burgosen eta Iruñean negoziatzen zuten nafarrentza-
ko bakea ziurtatu nahian. Hodei beltzak estatu txikia estaltzen
hasi ziren. Ekainean, Gasteizen armada espainiarra biltzen eta
haien aliatu ingelesak Pasaian lurreratzen hasi ziren. Egoera ho-
rren aurrean, ekainaren 20an, erregeek Gorteak deitu zituzten
Iruñean eta, “hainbeste ejertzito handiren mugimenduak nonahi
ikusirik”, gudaroste4 bat osatzea erabaki zuten. Nafarroa bere as-
katasuna defendatzeko prestatu zen.
Nafarroako az-
ken enbaxada Burgostik kanporatu eta berehala gerra piztu zen.
Uztailaren 18an Gasteiztik abiatu zen 12.000 soldaduz osatutako
armada. Albako Dukearen gudarostea Sakanako korridoretik sar-
tu zen. Urrutitik ikusita, 12 kilometro luzeko sugea zirudien:“Na-
farroan ez zegoen horri aurre egiteko armadarik, ez tamainaz, eta ez
eskarmentuz ere” azaldu digu Asironek. Horrenbestez, sugeak ia
borrokarik gabe irentsi zuen erresuma.
Odoltsua izan ez bazen ere, Espainiak ez zuen uste bezain
sendo kateatu Nafarroa. Bi hilabetera egoera aldatzen hasi zen:
ingelesek alde egiteko asmoa adierazi zuten eta bitartean Atu-
rri aldean frantses-nafar ejertzito handia biltzen ari zen. Gauzak
horrela, Donapaleun Juan III.ak arbasoen erresuma berreskura-
tzeko asmoa aldarrikatu eta berehala, legitimisten altxamendu
“Denok ez dugu berdin kontatzen historia, zaila da ulertzea bestearen egia”. KenZazpi musika taldearen Zapalduen olerkiak ongi bil dezake azken 500 urte hauetanEuskal Herrian gertatu dena. Historia herriak egiten duen arren, boterea dutenakarduratu dira gertatutakoaren berri emateaz. 1512an Espainiak Nafarroakonkistatu zuen eta ia bost mendez anexio hitzarekin ezkutatu izan da. Egunikuspegi horrek jarraitzen duen arren, herritarrak egiten ari diren lanari eskergaraiko gertakariak ezagutzen ari gara. Konkistak 500 urte betetzen dituen urtehonetan, aukera aproposa da zer ginen eta zer izan ahalko ginenhh aa uu ss nn aa rr tt zz ee kk oo11.AA rr kk aa ii tt zz AA ll mm oo rr tt zz aa eta AA ll ff rr ee dd oo DD uu ff uu rr ..
26 aizu! 368 / 2012ko ekaina
Amaiurko gazteluko borroka, Martintxok irudikatua.
i ez den argiasaiakerak hasi ziren. Herdoildutako5 kateak hautsi egin ziren.
Urriaren 5ean, kasu, Lizarra hiriak bere burua askatzea lortu
zuen. Baina askatasun haizeek gutxi iraun zuten Ega ibaiaren
hirian. Handik lau egunera hiria erasotu eta arpilatu6 zuten;
Gazteluan gotortutako legitimistek urriaren 30era arte eutsi
zioten bonbardaketa eta setioari7 independentziaren argia
itzal ez zedin.
Bitartean, Aturriko frantses-nafar gudaroste handia bitan
banatu zen. Juan III.ak Larrañeko bortu8 zaila igaro eta Iruñera
jo zuen, baina atzeratu eta Donibane Garazitik erretiratzen zen
Espainiako ejertzitoak ozta-ozta9 egin zion ihes. Era horretan,
Espainiako tropak inguratuz, eraso azkarra behar zuena setio
bilakatu zen. Azaroaren 23an, bonbardaketa gogorren ondo-
ren, Iruñeko harresia pitzatu10 eta hiria erasotu zuten. Ordube-
teko borroka odoltsuaren ondoren atzera egin behar izan zu-
ten.
Ondoko egunetan, frantziaren eta nafarren artean eztabaida
sutsuak izan ziren, eta azken hauen iritziaren kontra, azaroaren
30ean erretiratzeari ekin zitzaion. Negua ate joka zutenez, fran-
tsesek alde egin nahi izan zuten. Egoera horren aurrean, legiti-
mista asko Pirinioez beste aldera pasatu ziren hurrengo udabe-
rrian itzultzeko asmoarekin. Baina ez zen horrela izan. Apirilean
Frantziak eta Espainiak bake ituna sinatu zuten. Ondorioz, baka-
rrik geratutakoan, nafar-biarnotarrek uko egin behar izan zioten
saiakera berriari.
BB ii gg aa rr rr ee nn ss aa ii aa kk ee rr aa .. Egin dezagun aurrera, 1516ra,
hain zuzen. Nafarroak Espainia barruan lau urte besterik ez zera-
manean, egoera ezegonkortu egin zen. Izan ere, urtearen
hasieran Espainiako Fernando Katolikoa hil egin zen.
Burujabetzaren aldekoek ez zuten bi aldiz pentsatu
eta aberri zaharra beste askatzeko saiakera berri bat
jarri zuten martxan Biarnon ziren nafar legitimistek.
Frantziaren laguntzarik gabe, 5.000 soldadu inguru bildu
ahal izan zituzten. Juan III.a erregeak Nafarroa Beherea
hartu zuen gudarostearen puskarik handienarekin, Pedro
Mariskala Zaraitzutik mila gizonekin hegoaldean barnerat-
zen zen bitartean.
Egoera, ordea, erabat okertu zen. Matxinadek hainbat leku-
tan arrakasta izan zuten arren, ez zen nahikoa izan, eta Juan III.ak
ezin izan zuen Donibane Garazi berreskuratu. Gainera, neguko
elurteek goitik behera estali zuten independentzia grina. Maris-
kalaren gudarosteak Pirinioak zeharkatu ondoren, elurteak zire-
la eta, inguratuta geratu ziren, eta Izaban errenditu behar izan zi-
ren martxoaren 21ean. Ametsa zapuztu11 egin zen. Nafarroako
legitimistarik gartsuenetakoak12 preso hartu eta Espainiako
Atientza presondegira eraman zituzten, haien artean Pedro Ma-
riskala. Egoera horren aurrean, Nafarroako erregeak, ezinean,
Biarnora itzultzea erabaki zuen.
Arbasoen erresuma galduta, berreskuratzeko saiakerak po-
rro eginda eta legitimistarik fidelenak Espainian preso. Begien
aurrean zuten egoera gorriak erabat gainditu zituen nafarren
errege-erreginak. Juan III.a 1516an eta Katalina 1517an, biak er-
bestean13 hil ziren. Zendu aurretik Iruñeko katedralean
hilobiratzeko eskatu zuten, hil ondoren ere erresuma berres-
kuratzeko asmoa eta itxaropena adierazita. Gaur egun, oraindik
zain jarraitzen dute, egun hori noiz iritsiko.
Hirugarren saiakera. Azken altxamenduari aurre egin os-
tean, Espainiak kontrolpean zuen Nafarroa. Carlos V.a enperado-
rearen proiektu inperialistak ez zuen mugarik ezagutzen. Baina,
Espainia inperialistak hegoak zabaldu zituenean, Komuneroen
aizu! 368 / 2012ko ekaina 27
1. Hausnartu: gogoeta egin,
pentsatu.
2. Xaxatu: zirikatu, kinatu.
3. Trebatua: iaioa, habila.
4. Gudaroste: armada.
5. Herdoildua: ugertua.
6. Arpilatu: dena lapurtu, garbitu.
7. Setio: sitio (es), siège (fr).
8. Bortu: mendi garai.
9. Ozta-ozta: nekez, kikili-maka-
la.
10. Pitzatu: arraildu.
11. Zapuztu: hondatu.
12. Gartsu: amorratu, sutsu.
13. Erbeste: atzerri, deserri.
1512 Nafarroa,am
ets urratua(M
artintxo UN
ZUETA
)
Txirri, Mirrieta
Txiribitonekutzitakoondarea
sekulakoada: hogeitikgora diskoeta beste
a l txamendua
gertatu zen Gaztelan: herri xehea noblezia-
ren aurka altxatu zen.
Nafarroan, beste behin, giroa berotzen hasi zen. Gaztela le-
gitimisten sua itzaltzen saiatu zen, baina ez zituen independentzia-
ren sugar1 guztiak itzali. 1519tik aurrera, Pirinioen alde bietako na-
farren artean burujabetzaren aldeko txinpartak2 pizten hasi ziren.
Gainera, Atientzan preso zeudenak aske geratu ziren, guztiak Maris-
kala izan ezik (1522an hil zen preso zegoela). Nafarroako Enrike II.a
(Juan III eta Katalinaren semea) prest zegoen gurasoei kendutako lu-
rraldea berreskuratzeko, eta Frantziako Francisco I. erregearen
laguntza zuen.
Gaztelak bizi zuen egoerak ateak zabaldu zizkien legiti-
mistei. Nafarroan geratzen ziren soldadu espainiar askok Burgo-
sera joan behar izan zuten gerrara. Bitartean, mugaren beste alde-
an Nafarroa berriro askatuko zuen ejertzitoa egituratzen hasi ziren.
Horretarako, André de Foix Asparrots izendatu zuten ejertzito fran-
tses-nafarraren buru.
Buruzagiak udaberrian gurutzatu zuen Aturri ibaia; atzean,
12.000 soldadu. Egun berean, Donapaleu herria Enrike
erregearen alde altxatu zen, eta pixkanaka Nafa-
rroa Behereko herriak independentziaren aldeko
irrintzira batu ziren. Maiatzaren 15ean, Donibane Ga-
razira iritsi zirenean, Espainiako tropek ez zuten beste
aukerarik izan eta amore eman zuten. Nafarroak bortuz
bestaldeko plazarik garrantzitsuena berreskuratu zuen.
Bizpahiru egun pasatu eta gero Asparrotsen gizonak
Iruñera iritsi ziren. “Ejertzito frantses-nafarra hirira zetorrela
jakin zutenean, hiritarrak matxinatu egin ziren atzerriko solda-
duen kontra. Erregeordearen jauregitik Espainiako armarria3
errotik atera4 eta lurretik ibili zuten arrastaka5”.
Plaza nagusian legitimisten aurka borrokan ari ziren espainia-
rren artean Loiolako Iñigo kapitaina zegoen (kanoikada batez hanka
zauritu zioten). Askatzaileen artean, ordea, Xabierko Frantziskoren bi
anaiak zeuden: Migel eta Juan.
Iruñearekin batera Zangoza, Erriberri, Lizarra, Tafalla eta Tutera
matxinatu ziren. Egun gutxiren bueltan, galdutako independentzia
berreskuratu zuten. Baina legitimisten ametsak hilabete baino ez
zuen iraun. Asparrotsen gizonek Logroñora jo zuten hiriburua era-
sotzera eta bidean Urantzia hartu zuten (1463tik Gaztelarena zen).
“Gaztela erasoa sentitu zen eta horrek bateratu zituen lehenago nahi-
ko haserre zeuden fakzio batzuk” dio Asironek.
Carlos V.aren ejertzitoa berrantolatu eta Nafarroara itzuli zen.
Horren aurrean, Asparrotsen gizonek Iruñera itzultzea erabaki zuten.
Baina ez ziren iritsi. Ekainaren 30ean, armada espainiarrak frantses-
nafarra suntsitu zuen Nafarroan egon den gudurik odoltsuenetari-
koan. Garaiko datuek biltzen dutenez, milaka frantses-nafar hil ziren
Noaingo zelaietan. Espainiako soldaduak eskarmentu handiko mili-
tarrak ziren eta kalitate handiko armekin borrokatu zu-
ten.
Armada erasotzaileak 12.000soldadu profesional zituen,
Iruñeak hamar mila biztanlebaino gutxiago
1525etik aurrera sorgin-ehiza hasi zen herritarrak kontrolpean
izateko
28 aizu! 368 / 2012ko ekaina
Nafarroako Erresuma 1512an. http://nabarlur.blogspot.com
aizu! 368 / 2012ko ekaina 29
Konkistatzaileek indarrez egin zioten aurre hi-
rugarren altxamenduari. Egun gutxitan Li-
zarra eta Gares berreskuratu zituzten,
eta Noaingo Guda amaitu ostean,
Iruñea, Tutera eta Erribera osoa har-
tu zuten. Aste batzuen buruan Do-
nibane Garaziko plazaren jabe ere
egin ziren.
Legitimisten Nafarroa erresuma za-
harraren iparraldean mugatu zen. Enri-
ke II.aren aldekoak Amaiurko gaz-
teluan eta Hondarribian
babestu ziren. Espainiak, or-
dea, ez zuen mugarik ezagut-
zen eta iparraldean jarri zi-
tuen begiak. Hiruzpalau
egunetan 10.000 espainiar-be-
aumontarrez osatutako ejertzito-
ak Amaiur inguratu zuen; barruan, 200
lagun inguru babesten zi-
ren. Azkenean,
1522ko uztailean
eman behar
izan zuten
amore6, eta
Nafarroaren burujabetzaren defentsan izan ziren askori heriotza
zigorra ezarri zieten.
Albret etxearen banderak Hondarribiko plazan jarraitzen
zuen artean. 1522ko uztailean, frantses-nafar ejertzitoko 400 sol-
dadu, Johan Remirez Bakedano legitimista buru zutela, Honda-
rribitik irten ziren muga zeharkatzeko asmoarekin, baina Aldabe
menditik igarotzen ari zirela, ejertzito espainiarrak eraso egin eta
gehienak hil zituen. Hori dugu gaur egungo Irungo alardearen
jatorria.
Irungo guduaren ostean, ejertzito espainiarrak
Hondarribia setiatu zuen. Frantses-nafarrek bi urte
eman zuten plazan.Azkenean, 1524an, Carlos V.a enpera-
doreak eskainitako erret barkamena onartu eta amore
eman zuten. Hitzarmenaren atzean, ordea, errepresioa
ezkutatzen zen, eta Nafarroako estatua defendatu zuten lagun
asko zigortu egin zituzten baita herritarrak ere. 1525etik aurrera
sorgin ehiza hasi zen,Zaraitzu,Erronkari eta Erroibar inguruan herri-
tarrak kontrolpean izateko.
Legitimistak ez ziren berriro matxinatu. Hala ere, Espainia ez
zen fido eta okupazio militarrak beste ehun urtez iraun zuen, Na-
farroa Garairako: errepresioa, hiritarrentzako zama ekonomiko
eta soziala eta abar. Bortuz bestalde, ordea, egoera hobea zen. Es-
painiak ez zuen lortu Nafarroa Beherea bere gain hartzea, beraz,
burujabea izan zen ia beste ehun urtez.
Azkenean, arrain handiak arrain txikia irentsi zuen, eta Espainiak
egin zuen bezala, Frantziak bere egin zuen erresuma txikia. Kondai-
rak dioenez, Joana Albretekoa (azken erregina) hil zenean, bere ari-
mak ez zuen atsedenik hartu eta egun erresuma galdua noiz berres-
kuratuko zain dago: “Harrezkero, bertan arima bat dabil mendirik
mendi, ibairik ibai, kateak eskuan libre izan nahi”(Exkixu taldea).
Agaramontar eta Beaumontar familia politikoen arteko gatazka luzeak Nafa-
rroa bitan zatiturik zeukan.
1. Sugar: gar, grina.
2.Txinparta:chispa (es),étincelle (fr).
3. Armarri: escudo de armas (es),
blason (fr).
4. Errotik atera: sustraitik atera.
5. Arrastaka: herrestan, tarra-tarra.
6. Amore eman: errenditu.
1512 Nafarroa,am
ets urratua(M
artintxo UN
ZUETA
)
Iruñeko udal plaza.
Enrike II.aren erret zigilua. Goiko biak, Nafarroako Erresumako bi txanpon.
EXPRAIEUSK
OM
EDIA
-AU
ÑAM
ENDI E
NTZIKLOPEDIA