8

August

  • Upload
    liiide

  • View
    171

  • Download
    2

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: August
Page 2: August

“Creo que la única razón por la que no soy normal es porque nadie me ve como alguien normal”.

Hemen nabarmen ageri da gaur egungo gizartean desberdintasunaren aurrean dugun mespretxua. Ez dugu desberdina dena onartzen eta baztertu egiten dugu. Konnotazio negatiboa ematen diogu. Pentsa desberdintzat hartzen ditugun pertsonak nola sentituko diren. Esaldi honetan ikusten da presio horren ondorioz soilik sentitzen dela desberdin, are desberdinago gainera. Horregatik aldatu behar dugu ikuspegi hau; edonork duelako onartua izateko eskubidea. Horrek, ordea, desberdintasunarekiko dugun pertzepzioa aldatzea eskatzen du. Beraz, desberdintasuna aberastasun bezala ikusi beharko dugu. Desberdinak guztiok garela ulertu behar dugu, eta horrek bizitzarako ikaskuntza asko lagundu diezagukeela.

¡QIÉNES SOMOS!

-Quiénes somos –dijo, subrayando cada palabra-. Quiénes somos. Nosotror ¿Lo entendéis? ¿Qué clase de personas somos? ¿Qué clase de personas sois? ¿Acaso eso no es lo más importante de todo? ¿No es esa la pregunta que deberíamos hacernos a todas horas? ¿Qué clase de persona soy? ¿Alguien se ha fijado en la placa que hay junto a la puerta del colegio? ¿Alguien ha leído lo que pone? ¿Nadie?

Miró a su alrededos, pero nadie sabía la respuesta.

-Pone: “conócete” –dijo. Sonrió y asintió-. Y estáis aquí para aprender a conoceros.

-Pensaba que estábamos aquí para aprender lengua –soltó Jack, y todo el mundo se echó a reír.

-¡Bueno, sí, para eso también! –contestó …

Asko gustatzen zait liburuko zati hau. Gaztelerako irakaslearen eta ikasleen arteko elkarrizketa; edo irakaslearen diskurtsoa, hobeto esanda. Liburuaren hasieran hau irakurri nuenean nire buruari esan nion: begira ze ondo, niri ere oso garrantzitsua iruditzen zait norberaren identitatea eraikitzeari protagonismoa ematea eskolan. Pentsatu nuen gure eskolan ez zutela horrelakorik egiten eta gerora nik ezagutu ditudan ikastetxeetan ere apenas ematen ziotela garrantzirik horri. Baina liburuko eskolan horrela egingo zutela pentsatu nuen. Gainontzeko istorioan gai honekin nola jarraitzen zuen ikusteko irrikaz geratu nintzen.

Baina, liburua amaitu eta atzera bueltan azpimarratutakoa irakurtzen jarri nintzenean, ikusi nuen orrialde hau markatuta nuela eta ez nintzen oroitu ere egiten diskurtso horretaz. Ez da inondik inora ere irakasleen edo eskola horren jarrera liburuan agertu ere egiten!

Guk jasotako hezkuntzaz edo gaur egungo ikastetxeekin konparatzea ezin ekidin nezakeen. Hainbat aldiz entzun dugu identitatearen eraikuntzak, hezkuntza emozionalak, harreman sozialek etab.-ek izugarrizko garrantzia dutela; matematika, gaztelera edo euskara ikasteak

Page 3: August

baino are garrantzi gehiago, batzuetan. Hori entzutea oso polita da, baina gero amorruz pizten nau errealitatean hori horrela ez dela ikusteak.

Planteatu beharko genuke zer nolako pertsonak hezten ari garen eta zein den hezkuntzaren helburua. Ondo pentsatuz gero, ikusiko genuke gai hauek lantzeak askoz garrantzi gehiago duela gehienetan ikasgai konbentzionalak lantzeak baino. Elkarbizitza hobeago bat lortuko genuke. Eta zein helburu da hobea hori baino? Azkenean bizitzarako hezten ari gara ikasleak eta, oinarrian, bizitza horixe da: elkarbizitza.

-Es muy guapa –dijo mamá.

-Sí, ya lo sé –contesté-. Somos como la Bella y la Bestia.

________

-¿Siempre vas a tener esta pinta, August? –susurró Jack-. Quero decir, ¿no puedes hacerte una operación de cirugía estética?

Sonreí y me señalé la cara.

-Oye, que esta pinta la tengo gracias a la cirugía estética.

Jack se dio una palmada en la frente y se puso a reír como un histérico.

-¡Tío, deberías demandar a tu médico! –contestó entre risas.

Los dos nos reímos tanto que no pudimos parar ni siquiera…

Bi pasartetxo hauetan, umore beltzaren puntu bat hautematen da. Bai Augusten aldetik, bere buruaz barre egiten dakienean. Eta bai Jack-en aldetik. Bigarren hau bereziki gustatu zait, konfiantzazko harreman bat ikusten delako eta Augusten zer pentsatuko duenaren inolako beldurrik izan gabe, aurreiritzirik gabe, eta naturaltasun osoz, esaten dizkiolako gauzak.

Klasekide batek Telmo Irureta aipatu zuen honen inguruan hitz egiten egon ginenean. Telmok bere buruaz barre egiteko duen izugarrizko gaitasunaz akordatu genuen. Askotan pertsona horrek horrelako naturaltasuna duela ikusterakoan, konfiantza ematen du eta besteari ere horrela jokatzeko eta konplexurik gabe hitz egiteko bidea ematen du. Edo niri horrela gertatzen zait behintzat.

Nik Telmo laguna dut. Eta bere egoera bizi duen bezala bizitzeko inguruan duen indarra ongi ezagutzen dut. Paregabea da Telmoren familia, bai ama, arrebak, lehengusu lehengusina, osaba-izebak… guztiak! Asko laguntzen diote Telmori bere egoera umorez hartzen eta alaiago izaten. Eta alderantziz, dudarik gabe, Telmok asko laguntzen die ingurukoei, baita lagunoi ere, gauzak beste era batera ikusten. Beti umore handiz eta alaitsu.

Honekin erreferentzia egin nahi nion, desberdintasunak onartzeko eta aberasgarri ikusteko prozesuan umoreak, naturaltasuna, aurreiritziak hausteak, etab-ek duten garrantziari.

Page 4: August

Una de las monitoras del comedor había dicho que no se podía reservar el sitio, pero yo no sabía a qué se refería, y puede que los demás tampoco, porque casi todo el mundo le estaba reservando el sitio a algún amigo. Intenté sentarme a una mesa, pero el chico de la silla de al lado dijo:

-Lo siento, está ocupado.

Me fui a una mesa vacía y esperçe a que acabase la estampida para que la monitora del comedor nos dijese qué hacer a continuación…

Pasarte honi ez genion erreparatu ere egingo, irakasleak ez baliguke seinalatuko. Baina arrazoi du, pisu handia du hemen esaten denak.

Otorduak ere hezteko eremuak dira, beste edozein bezalaxe. Eta noski, horren barruan, jangelako bazkariak ere bai. Egia da gure ikastetxeetan ez dela hori garatzen. Jan gelan ez dira haurrak hezten eta eskolan egunean hainbat orduz egindakoa, jangelara joan eta ahaztu egiten zaigu.

Honekin burura etorri zait gaur egungo gizartean hezteko erantzukizun guztia eskolarengan uzten dela. Eskolarengan baino, irakasleengan hobeto esanda. Jangela, adibidez, eskola baita, baina nola irakasleak ez dauden ez dira haurrak hezten.

Ikuspegi hori aldatu beharra dago. Heztearen erantzukizuna gizarte osoak du, hasi familietatik eta komunikabideetaraino. Tartean, eskola, auzoa… Hori aldatzen laguntzeko, ezinbestekoa da eskola ikas komunitate bihurtzea eta erantzukizun hori guztiongana zabaltzea. Horrela ikusiz edozein dela hezteko espazioa eta edonor dela erantzule.

Para mí, Halloween es la mejor fiesta del mundo. Mejor incluso que Navidad. Puedo disfrazarme. Puedo llevar máscara. Puedo pasearme por ahí igual que cualquier otro niño con máscara sin que nadie piense que tengo una pinta rara. Nadie me mira dos veces. Nadie se fija en mí. Nadie me conoce.

Denbora luzez aritu ginen Augustek bere buruarengan zuen autoestimu baxuaren inguruan hitz egiten ere. Mozorrotzean bere itxura ezkutatuta askoz ere gusturago ibiltzen dela dio behin eta berriz eta horrek guztion hunkitu gintuen.

Txikitan gurasoek astronautaren kaskoarekin ibiltzen uzten ziotela eta agian bere autoestimua landu beharrean ezkutatzen uzten ziotela ere esan genuen. Eskolan ere halakorik lantzen zutenik ez da agertzen liburuan eta benetan tristea da.

Azkenean, desberdintasunaren ikuspegia aldatu beharrean, horren aurrean dugun ikuspegi negatiboa iraunarazi egiten duela uste dut.

Page 5: August

-Se parece un montón a él –dijo una de la momias.

-Sobre todo esta parte…. –contestó la voz de Julian se puso los dedos sobre las mejillas y los ojos de su máscara de Darth Sidius.

-En realidad –dijo la momia-, a lo que se parece de verdad es a una de esas cabezas reducidas. ¿Las habeís visto alguna vez? Es clavado a una de esas.

-Yo creo que se parece a un orco.

-¡Es verdad!

-Si yo tuviese esa pinta –contestó la voz de Julian, riéndose-, os juro que me taparía la cara con una capucha todos los días.

-Yo lo he pensado mucho –dijo la segunda momia muy seria- y creo que… si yo tuviese esa pinta, creo que me suicidaría.

Pasarte hau irakurri ondoren, berdinen arteko harremanek guregan duten garrantziaz jardun ginen hitz egiten. Ze nolako inportantzia gutxi ematen zaion eskolan batzuetan eta aurrez harreman hauek landu beharrean, gatazka momentu bat iristen den arte itxaroten dugu. Batzuetan konponbiderik ez dutenak. Uste dut harremanak egiten ere irakatsi beharko genukeela ikastetxeetan, azken finean, bizitzarako oinarrizko gaitasuna baita.

… Me pregunto si el comportamiento inesperadamente violento de Jack no se deberá a haber estado sometido a demasiada presión. Me refiero al nuevo alumno con necesidades especiales a que tanto a Jack como a Julian se les pidió que se convirtiesen en amigos suos. Visto lo que ha pasado, y después de ver al niño en cuestión en varias funciones del colegio y en las fotografías de la clase, creo que quizá se les a pedido demasiado a nuestros hijos…

… También le diré que, como miembro del consejo escolar, me molestó un poco que, en el proceso de solicitud de este niño, no se tuviese más en cuenta el hecho de que Beecher no es un colegio de inserción. Hay muchos padres, entre los que me cuento, que cuestionan la decisión de haber permitido la entrada de este niño en nuestro colegio. Como mínimo, me preocupa que a este niño no se le aplicasen los mismos lniveles estrictos (por ejemplo, la entrevista) que al resto de los alumnos que entraban en secundaria.

Augusten gelakide baten amaren esanak aipatu ditut goian. Antza eskolako bizitzan eragin handia duen guraso batenak, gainera. Oso gogorra da premia bereziak dituen haur bati ematen zaion trataera bertan.

Oraindik ere zenbat jendek edukiko du ikuspegi hau gizartean eta gure artean? Hori aldatu beharra dago. Ikuspegi inklusibo bat izatea lortu behar dugu eta haur guztiek elkarrekin ikasteko duten eskubidea ez litzateke kuestionatu ere egin beharko. Horretarako ere

Page 6: August

ezinbestekoa da ikastetxeko komunitatea indartzea eta familiei informazioa eta formakuntza ematea ere irtenbide bat izango litzateke.

Amaitzeko, Augusten familiari dagokionez pare bat kontu esatea gustatuko litzaidake. Gure artean familiako kideen artean duten komunikazio ona goraipatu da. Liburuan ikusten denez, hasiera batean arazorik ez duten haur askok, gero ikusten da familiako harremanetan zein hutsune handia duten eta nola horrek ere eragin izugarria duen gure ongizatean. Egia da Augusten laguntza handia jasotzen duela familiaren partetik eta, hein handi batean, aurrera egitera bultzatzen dion alderdi bakarra da hori.

Hala ere, askotan, amak batez ere, August gehiegi babesten dutela iruditu zait niri. Infantilizatu ere egiten dute eta hori bere autonomia garatzeko oztopo handia izan daiteke. Horrek ere desberdintasun hori iraunarazten duela uste dut. Askotan nola semea beste haurrak baino ahulagoa ikusten dutenez, gehiegi babesten dute. Baina egia da gurasoen lekuan jarriz gero, zaila izango dela hori modu egokian kudeatzea eta agian ez da zilegi beraien jarrera epaitzea.

Azkenik, Viaren, Augusten arrebaren egoerari buruz esan, nabarmena dela bigarren plano batean uzten dutela. Berak ere esaten du ulertzen duela bere nebak behar gehiago dituela eta horregatik gehiago kezkatzea. Baina familian Viari babes gutxiegi ematen diotela iruditzen zait eta askotan bere gurasoen laguntzarik jasotzeko eskubiderik ez duela ematen du. Horregatik, Viak, aurrekoarekin kontrastatuz, bere autonomia asko garatu behar izan du, nahi al ez, bere etxeko egoerak horrela eskatu diolako. Oso gogorra izan behar da adin horretako haur batek horrelako zerbait bizitzea.

Gainera, urritasunen bat duen haur bat duten beste familietan ere gauza bera gertatzen dela ere esan genuen. Azkenean, seme edo alaba batek itxuraz behar edo premia gehiago baditu gehiago zentratzen dira horiengan; eta gainontzeko seme-alabek ere premiak dituztela pixka bat ahaztera ere irits daitezke. Ez dira ohartzen beste horiek ere familiaren babes berdina behar dutela. Dena den, lehen esan dudan bezala, oso zaila izango da egoera hau kudeatzea eta gogorra egiten zait guraso horien azalean jartzea.