22
ENERGIA MOTAK Energia modu askotan agiri da. Adibidez: Energia mekanikoa, argi energia, bero energia, energia kimikoa, energia nuklearra edo energia elektriko legez jokatu daik. Energia mekanikoa: mogitzen dagoan objetuek daukien energia da. Adibidez: haizeak edo olatuak daukiena.

ENERGIA LABURPENA

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ENERGIA LABURPENA

ENERGIA MOTAK

Energia modu askotan agiri da. Adibidez: Energia mekanikoa, argi energia, bero energia, energia kimikoa, energia nuklearra edo energia elektriko legez jokatu daik.

Energia mekanikoa: mogitzen dagoan objetuek daukien energia da. Adibidez: haizeak edo olatuak daukiena.

Page 2: ENERGIA LABURPENA

Argi energia: Hainbat gorputzek argi moduan igorten dabena da. Gorputz argidunak naturalak ( adibidez, Eguzkia ) edo artifizialak ( adibidez, bonbilea ) izan daitekez.

Bero energia: Gorputzek bero moduan igorten da, adibidez: Eguzkiak edo suak igorten dabena. Gainera gorputz batek zenbat eta tenperatura handiagoa izan, orduan eta energia termiko gehiago izan dau.

Page 3: ENERGIA LABURPENA

Energia kimikoa: Hainbat substantziatan batzen dan energia da; adibidez: elikagaietan, petrolioan edo dinamitan batzen dana; eta substantzia horreek erretean oxidatzen edo lehertzean askatzen da. Pilek eta bateriek ere energia kimikoa gordeten dabe, eta energia hori energia elektriko bihurtzen dabe.

Energia nuklearra: Hainbat substantziatatik lortzen da, adibidez: Uraniotik, erradiotik eta poloniotik.

Page 4: ENERGIA LABURPENA

Energia elektrikoa: Etxeetan gehien erabilten dan energia da. Errez lortzen da. Adibidez: Ur jauzien, Eguzkiaren argiaren edota airearen higidurearen bidez.

ENERGIA ALDATU EGITEN DA

Energia ez da sortzen, ezta sustizen ere; energia aldatu egiten da. Hau da, hainbat motatako energiak beste mota batzuetako energiak bihurtzen dira. Adibidez: esku biak igurtzi ezkero energia mekanikoa bero energia bihurtzen da.

Page 5: ENERGIA LABURPENA

Energia elektrikoa errez lortu daiteke eta beste hainbat motatako energia bihurtu daiteke, adibidez, energia mekanikoa, argi energia edo bero energia. Horregaitik, sarritan erabilten dogun energia motea da.

ENERGIA ITURRI BARRIZTAGARRIAK

Energia iturri barriztagarrietatik energai garbia lortzen da, hau da, ingurumena kutsatzen ez dauana .

Eguzki panelen bidez eguzki energia aprobetxatu eta bero energia edo bero energia elektriko bihurtu daikegu.

Page 6: ENERGIA LABURPENA

Aerosorgailuen bidez haize energai edo energia eolikoa ustiatzen dogu eta energia mekaniko energia elektriko bihurtzen da.

Presak eta urtegiak eraikiz, ura batzen da; eta gero, garaiera jakin batetik isurtzen da, uraren mogimendua ustiatzeko. Gainera energia hidraulikoa zentral hidroelektrikoetan ustiatzen da, ur jauzien nergia mekanikoa energia elektriko bihurtzeko.

Page 7: ENERGIA LABURPENA

Instalazino maremotrizen bidez, itasgorako eta itsasbeherako ur masen mogimendua eta itsasoko olatuena erabili daiteke. Energia maremotriza energia elektrikoa lortzeko ustiatzen da.

Materia organikoa ( adibidez, landara hondakinak edo zaborrak ) errez edo tratatuz energia lortzen da, eta energia hori energia elektriko edo termiko bihurtu daiteke. Energia iturri horri biomasa deitzen jako.

Page 8: ENERGIA LABURPENA

ENERGIA ITURRI EZ-BARRIZTAGARRIAK

Energia iturri ez-barriztagarriak oso arin kontsumitzen dira, oso mantso birzortzen dira eta horreen erabilerea ingurumena kutsatzen dau. Iturri ez-barriztagarri nagusiak honango honeek dira: petrolioa, ikatza, gas naturala, substantzia erradioaktiboak eta Lurraren barruko beroa.

Petrolioa mundu osoan erabilten dan energia iturria da. Peteoliotik abiatuta, hainbat erregai lortzen dira ( adibidez, gasolinea eta gasolioa ) eta, hortik aparte, plastikoak fabrikatzen dira.

Page 9: ENERGIA LABURPENA

Ikatza erabiliz, zentral termikoek energia elektrikoa lortzen dabe.

Gas naturala etxeetako sukaldeetan eta berokuntzan erabilten da.

Page 10: ENERGIA LABURPENA

Zentral nuklearretan, substantzia erradioaktiboetatik abiatuta, energia nuklearra lortzen da eta, gero, energia elektriko bihurtzen da.

Lurraren barrualdeko beroaren bidez, energia geotermikoa lortzen da, eta, gero, energia elektriko bihurtzeko erabili daiteke.

Page 11: ENERGIA LABURPENA

GAUR EGUNGO MUNDUA ETA ENERGIA ITURRIAK

Herrialde garatuek eta garapen bidean dagozan herrialdeek energia asko kontsumitzen dabe. Energia hori iturri ez-barriztagarrietatik lortua izaten da, modu nagusian, eta, energia konbentional deitutako energia iturri horreei, horeexek diralako gehien erabilten diranak.

Energia iturri ez-barriztagarri horreek, urriak izateaz aparte, Lurreko hainbat zonaldeetan kontzentratuta dagoz. Horren ondorioz, herrialdeen artekomendekotasun hartuemonak eta gatazkak sortzen dira, baliabide natural horreek eskuratzeko lehiaren eraginez, eta, sarri, gerra odoltsu bihurtzen dira.

Page 12: ENERGIA LABURPENA

Baliabide horreen kontsumoamurrizteko gaur egun, energia barriztagarrien kontsumoa sustatzeko neurriak hartzen dabilz, adibidez, eguzki eta ahize energien kontsumoa sustatzeko. Mota horretako energiei energi alternatibo deitzen jake, energia konbentzionalak agortu baino lehen horreek ordezkatzea dabelako helburu. Energia barriztagarriak ez dira agortzen, baina horrek baliatzeko gaitasun mugatuta dugu horaindik. Horregaitik, iturri horreetatik datorren energia ahalik eta gehien aprobetxatzeko teknologia barriak ikertzea eta garatzea beharrezkoa da.

Page 13: ENERGIA LABURPENA

ENERGIAK INGURUMENEAN SORTZEN DAUZAN ONDORIOAK

Energia lortzeak eta erabilteak ingurumen arazo ugari eragin daikez. Esate baterako:

Gasa, petrolioa edo ikatza lortzeko, meatzak eta hobiak hondeatzen dira, eta behar horreek paisaia hondatu eta lurzorua eta landaradia suntzitzen dabez. Energia barriztagarriak lortzeko instalazinoek ere paisaia eraldatzen dabe. Adibidez urtegien eraginez haranak urpean eskutatuta gelditzen dira, eta parke eolikoek nahiz eguzki parkeek inpaktu bisual handia eragiten dabe.

Page 14: ENERGIA LABURPENA

Energia lortzeko instalazinoek arriskuan jarri daikiez inguru horreetako animalia espezieak. Adibidez, aerosorgailuak arrisku handia dira hegaztientzat, sorgailuen hegalak jo daikiezalako. Urtegiek berriz azpiegitura horreek eraikitzen diran ibaietako bizitza hondatzen dabe eta, batez ere, migrazino bideak egiten dabezan arrainei kalte egin deutsee.

Erregaiak erretean, substantzia kutsagarri asko eta asko igorten dira atmosferea, eta substantzia horreek ingurumenean era askotako kalteak eragiten dabez:

Atmosferara karbono dioxido asko igorten da, eta horren hondorioz, berotegi efektu naturala handitu egiten da; atmosferan gas horren kantitatea handitzeak Lurreko tenperaturearen igoerea eragiten dau, eta aldaketa kezkagarriak sortu daikez horreek.

Page 15: ENERGIA LABURPENA

Karbono dioxidoagaz aparte, erregaiak erretean atmosferako ura kutsatzen daben beste gas batzuk askatzen dira. Kutsatutako ur horri euri azido deitzen jako eta, landaradiaren eta faunearen gainean jaustean, horreek suntzitu daikez.

Zentral nuklearrek karbono dioxido oso gitxi igorten dabe, baina hondakin nuklear deitutako arrisku handiko beste hondakin batzuk sortzen dabez. Hondakin horreek lurperatzean, inguruko lurzorua, ura eta airea kutsatu daikez eta, horregaitik, gatxa da hondakin nuklearrak deusezteaz.

Page 16: ENERGIA LABURPENA

EKINTZA KOLEKTIBOAK

Gobernuek eta enpresek oinarrizko egitekoa daukie energia kontsumoaren murrizketan. Horretaz jabetuta, herrialde askotako gobernuek konpromisoak adostu eta era askotako planak eta estrategiak proposatzen dabez helburu hori lortzeko, Adibidez:

Energia garbia lortzeko energia alternatiboen erabilera bultzatzen dabe, diru laguntza publikoen bidez eguzki plakak eta aerosorgailuak instalatzea sustatuz.

Page 17: ENERGIA LABURPENA

Energia aurreztea sustatzen dabe, informazino kanpainen bidez. Halan ere, energia kontsumoa murrizten daben enpresak sariatzen dabez, eta energia larregi erabilten debenei, ostera, isunak esarten deutseez.

Energia eraginkortasuna hobetzen ahalegintzen dira: energia hobeto aprobetxatzeko neurriak hartzen dabez. Horretarako, energia gotxiago kontsumituz behar berbera egiten daben makinak fabrikatzea sustatzen dabe.

Page 18: ENERGIA LABURPENA

Erakunde txikiagoak ere ( adibidez, udalek eta elkarteek ) energia aurrezteko neurriak zabaltzen dabez, garraio publikoaren eta atmosferea kutsatzen ez daben ibilgailuen aldeko edo birziklatzearen aldeko kanpainen bidez.

BANAKAKO EKINTZAK

Gure inguruan ( adibidez, etxean edo ikastetxean ) garapen iraunkorra lortzen lagundu daikegu, energia aurrezteko neurrri errezen bidez.

Page 19: ENERGIA LABURPENA

Kontsumo txikiko bonbilak erabiltea, ohiko bonbilek kontsumitzen daben energiaren laurena arabilten dabelako.

Argiak eta makinak, erabiltzen ez doguzanean, amatatzea.

Page 20: ENERGIA LABURPENA

Berokuntza eta aire girotua beharrezkoa danean besterik ez erabiltea.

Garbigailua beteta dagoanean bakarrik jartea.

Page 21: ENERGIA LABURPENA

Bide laburrak egiteko autoa ez erabiltea.

Gure udalak edo herriko alkarteek sustatutako energia aurrezteko kanpainetan parte hartzea.

Page 22: ENERGIA LABURPENA