10
GORPUTZ ADIERAZPENA Ez hitzezko komunikazioa Ikasleak : Xabi Etxezarreta eta Mikel Molina Irakaslea : Mariate Bizkarra Ikasgaia : Gorputz Hizkuntza Ikasturtea : 2016-2017 Erakundea : Gasteizko irakasleen U.E Euskal Herriko Unibertsitatea

Ez hitzezko komunikazioa

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ez hitzezko komunikazioa

GORPUTZ ADIERAZPENA

Ez hitzezko komunikazioa

Ikasleak: Xabi Etxezarreta eta Mikel Molina

Irakaslea: Mariate Bizkarra

Ikasgaia: Gorputz Hizkuntza

Ikasturtea: 2016-2017

Erakundea: Gasteizko irakasleen U.E – Euskal

Herriko Unibertsitatea

Page 2: Ez hitzezko komunikazioa

1

Gorputz Adierazpena

Gorputz adierazpena, norberaren gorputza ezagutzean, ulertzean eta horren

onespenean oinarritzen da; batik-bat dantza eta adierazpen librearekin lotuta dago eta

horren ondorioz, gorputz adierazpenaren jatorria hainbat lekutan kokatzen dela esaten

da. Historian zehar izen ezberdin asko hartu ditu, hala nola: gorputz-lana,

mugimenduaren teknika eta adierazpena, mugimenduaren artea…(Murua eta Vizcarra,

2010)

Ikusitakoaren arabera, gai honen inguruan hainbat korronte ezagutzen dira;

autore ezberdinen arabera (Ruano eta Sierra, 2006) gorputzarekin lan egitean, denbora

guztian komunikatzen ari gara, hau da, barruan ditugun emozio eta sentsazioak

gorputzaren bitartez azaleratzeko gai gara. Komunikatzeko tresnaz aparte, aurretik

aipatu bezala, gorputz adierazpenak dantzarekin harreman estua du. Patricia Stokoe-k

(in Murua eta Vizcarra, 2010) dantza eta gorputz adierazpen esparruen arteko lotura

egiten du.Beste alde batetik, Quintanak (1997) gorputza eta hizkuntza ideiak batzen

hasiko da.

XX. mendearen erdialdean, Gorputz Adierazpena Europan hasten da garatzen.

Eraldaketa asko bizi izan zituen garai izan zen (soziokultura, pentsamendua eta arteak)

eta horrek azkenean nolabaiteko aldaketa sakon bat ekarri zuen. Urte horietan, dantzaria

eta hezitzailea zen RudolfVon Labanen eskolek, garrantzia hartzen hasten dira eta

dantzari buruzko ideia guztiak asaldatzen ditu. Von Labanen ideia horiek, nolabaiteko

garrantzia zuten lehen aipatutako Patricia Stokoerentzat. Azken honek sortutako

ikastolak, hiru bloke ezberdin hartzen ditu kontuan:

1. Dantza librea pertsona bakoitza barruan duena bilatu eta adierazteko.

2. Dantza guztientzat izatea.

3. Dantza, Curriculumean txertatuta egotea.

Hemendik aurrera, Von Laban eta Stokoek egindako lana, ezinbestekoa izango

da Gorputz Adierazpena izena duen kontzeptua definitzeko eta hura era egoki batean

bete edota gauzatzeko. Horrela, urteak aurrera egin ahala eta aldaketa ugari jasan

ostean, Gorputz Adierazpena kontzeptua zehaztea lortu da; Norbera ezagutzeko,

harremantzeko eta komunikatzeko bide bat da, murgiltzeko eredu eta teknika ezberdin

asko barne hartzen dituena (dantza, antzerkia, psikomotrizitatea…).(Sanchez, 2015)

Page 3: Ez hitzezko komunikazioa

2

Ez hitzezko komunikazioa

Ez hitzezko komunikazioa, zentzumen ezberdinen bitartez (ikusmena, usaimena

eta ukimena) jasotako komunikazioa da. Informazio eskaini dezaketen gizakion ekintza

guztiak batzen ditu, bai kontzienteak eta bai inkontzienteak ere. Horrela, hitzezko

komunikazioari laguntzeaz gain, sentimenduak, emozioak, balio pertsonalak eta

kulturazkoak adierazi ditzake.

Sozio-kulturak esku hartze handia du ez hitzezko komunikazioan, kultura

kontuan hartzen bada, mezu berdina modu ezberdinetara adierazteko aukerak baitaude.

Hortaz, ez hitzezko komunikazioaren interpretazioak ezberdinak izango dira, kulturak

kontuan hartzen badira. (Hall, 1989in Aguado eta Nevares, 1995)

Ez hitzezko komunikazioak, esparru ezberdinak bereizten ditu: Kinesika,

ezaugarri fisikoak, ukimenezko ekintza, paralenguaia, proxemika, tresnak, inguruneko

faktoreak:

Kinesika

Gorputz atal ezberdinen mugimenduan oinarritzen da (gorputzezko keinuak,

aurpegi adierazpenak etab.) Gorputz adierazpenak edo keinuak, ezberdintzeko

errazenak dira eta egunerokotasunean askotan ikus daitezke: agurrak, nekea, hezibide

maila… Keinu guztiak ez dira berdinak eta horren ondorioz, hauen sailkapena egitea

garrantzitsua izan daiteke:

- Ikurrak - Barrea eta irribarreak

- Erregulatzaileak - Afektuzko keinuak

- Egokitzaileak - Ilustratzaileak

- Gorputz jarrerak - Orientazio espaziala

Ezaugarri fisikoak

Ez hitzezko ikurrak dira eta ez dute zertan mugimenduari lotuta egon behar:

gorputz usaina, altuera, ilea, azal kolorea…

Page 4: Ez hitzezko komunikazioa

3

Ukimenezko ekintza

Honen barruan laztanak, kolpeak etab. aurkitzen dira.

Paralengoaia

Zer esaten ari garen eta zelan esaten ari garen arteko ezberdintasuna.

Proxemika

Espazioaren erabilpena adierazten du eta inguruaren pertzepzioa hartzen du

kontuan. Modu honetan, erritmoa, jarrera espaziala, orientazioa eta ikusmena eta

hitzaren sinkronia hizkuntza hau osatzen dute. Isiltasuna, komunikazio ekintza

modutzat ulertu daiteke

- Eremu lasaia - Eremu soziala

- Eremu pertsonala - Eremu publikoa

Tresnak

Estimulu bezala joka ditzaketen instrumentu edo tresnak dira: kolonia,

betaurrekoak, arropa...

Inguruneko faktoreak

Pertsonen arteko harremanetan parte hartzen duten elementuak dira baina era

berean, ez dute modu zuzenen eragiten. (Arteaga, Conde eta Viciana, 1997)

Zergatik landu HH-n?

Gorputz Adierazpena oso garrantzitsua da hezkuntzan hainbat gaitasun landu eta

garatzeko aukera eskaintzen baitu. Oso zaila da, aulki batean eserita egonez, haur batek

barruan daramana adieraztea; egia da batzuetan marrazkien bitartez, haien

sentimenduak, ideiak, emozioak eta pentsamenduak adierazten dituztela baina ez da

askotan ematen eta zaila izaten da mezu horiek interpretatzea. Gorputz adierazpenak,

ordea, gorputzaren bitartez adieraztean datza eta aurretik aipatutako sentsazio multzoak

mugimenduaren laguntzaz adieraztea askoz errazagoa suertatu daiteke.

Page 5: Ez hitzezko komunikazioa

4

Learreta, Ruano eta Sierraren ustez, barruan daramaguna adierazteko gorputza

erabiltzen dugu eta horrela gure ideia, sentimendu eta emozioak errazago azaleratu

ditzakegu: pozik gaudenean adibidez, gure aurpegiak horrela islatuko eta gauza bera

gertatuko da triste edo haserre gaudenean. (Learreta, Ruano eta Sierra, 2006in Azpeitia,

2015)

Hau guztia gutxi balitz, banaka, binaka edota talde handiagotan lan egiteko

aukera ematen du. Taldeka lan egitearen ondorioz, harremanak indartuko dira eta

batera lan egiten ikasiko dute.

Gainera, Stokoe eta VonLaban-en ideiak kontuan hartuz, gorputzaz eta musikaz

baliatuz, gaitasun erritmikoak garatzeko aukera izango dute haurrak. Modu honetan,

erritmoaz, denboraz, ordenaz eta iraupenaz ohartuko dira. Horrekin batera, haurrak

sortzaile bihurtuko dira, hau da, nahi dutena adierazteko aukera izatean, mugimendu

berriak ikasteko gaitasuna garatuko dute.

Azkenik, ezagunena dena eta besteei garrantzia kendu gabe, gaitasun

komunikatiboa aipatu beharra dago. Honen bitartez, haurrak erabakitzeko aukera

izango dute, bai banaka bai eta taldeka ere. Taldeka lan egiterakoan, eztabaidatzeko

denbora eskainiko zaie haiek bakarrik arazoen aurrean irtenbideak aurkitzeko aukera

emanez.

Proposamen praktikoa

Ez hitzezko komunikazioa lantzeko hainbat jarduera aurkitu ditugu proposamen

moduan.

JARDUERA GAIA HELBURUAK AZALPENA

1.

Emozio

ezberdinen

ezagutza

Aurpegiaren

laguntzaz emozioak

adieraztea.

Korruan eserita egongo dira, taldekide

guztiak ikusteko.

2. Agurra Emozioen arabera,

gorputza moldatzea.

Korruan eserita egongo dira, taldekide

guztiak ikusteko.

3.

Egoera

ezberdinak

adierazten

Gorputza kontrolatu

emozioak

adierazteko

Korruan eserita, egoera baten aurrean

zelan sentitzen diren adieraztea.

Page 6: Ez hitzezko komunikazioa

5

Haur Hezkuntzako Curriculumarekin lotura

Gorputz Adierazpenak eta horren barruan aurkitzen den ez hitzezko

komunikazioa, batik bat Haur Hezkuntzako Curriculumean aurki ditzakegun bi

eremurekin lotura handia dute; 12/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, Haur

Hezkuntzako curriculumen aurkitzen diren, lehenengo eta hirugarren esperientzia

eremuekin, hain zuzen ere.Bi esperientzia eremu horiek, norberaren ezaguera eta

autonomia pertsonala eta hizkuntzak: komunikazio eta adierazpenak dira.

I. Esperientzia eremua: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala.

Helburuak: «Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala» eremuak, etapan,

haurrak honako gaitasun hauek eskura ditzan izango du xede:

2.- Gorputza kontrolatzen aurrera egitea, zentzumen-pertzepzioa garatzeko.

3.- Bere gorputza eta gorputzaren zenbait funtzio ezagutzea eta adieraztea.

4.- Beharrak, sentimenduak, emozioak edo lehentasunak identifikatzea, horiek

adierazteko.

III. Esperientzia eremua: Hizkuntzak: komunikazio eta adierazpena.

Helburuak:Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena» eremuak, etapan,

haurrek honako gaitasun hauek eskura ditzaten izango du xede:

1.- Hizkuntza horiez guztiez jabetzea pixkanaka, beharrak, lehentasunak,

sentimenduak, esperientziak eta errealitatearen errepresentazioak adierazteko.

3.- Hizkuntza, ideiak eta sentimenduak adierazteko asmoz, komunikatzeko,

irudikatzeko, ikasteko eta gozatzeko tresna gisa erabiltzea.

Atal teorikoa alde batera utziz, oraingoan ez hitzezko komunikazioaren alderdi

praktikoari ekingo diogu. Esan beharra dago, batez ere Haur Hezkuntzan, ez hitzezko

komunikazio oso garrantzitsua dela; Marta Schinca-ren arabera, (Schinca 2002 in

Murua eta Vizcarra, 2010) gorputza erabiliz hizkuntza propio bat aurkitu eta pertsonek

barrutik daramatena azaleratzeko balio du. Gure jardueretan landuko ditugun emozio eta

sentimenduak hizkuntza bat sortzeko antolatuta daude eta horren ondorioz, hauek

adierazteko erabiltzen diren keinu edo gorputz mugimenduak mezu bat igortzeko

Page 7: Ez hitzezko komunikazioa

6

erabiltzen dira. Jarduera hauek Olaberriko eskolan 3 urteko gelan burutuko ditugu.

Bertan, “Koloretako munstroa” izeneko ipuina lantzen ari direnez, egokia iruditzen

zaigu bertan lantzen diren sentimendu eta emozioak ez hitzezko komunikazioko hainbat

jarduerekin osatzea. Ipuin honetan agertzen diren emozioak, honako hauek dira:

beldurra, tristura, alaitasuna, amorrua eta lasaitasuna.

Kontutan izan behar da Haur Hezkuntzan burutu nahi diren jarduerak ezin direla

edonola, edozein modutan egin, eta horregatik guk prestatu ditugun jarduerak

“Koloretako munstroa” ipuinaren lanketaz baliatuz, landu behar dugun gaia jorratzeko

modu egokiena dela iruditu zaigu.

Jarduera hauen helburu orokorra, ez hitzezko komunikazioa ezagutzea eta honek

duen garrantziaz jabetzea izango da, beti ere modu dibertigarri eta entretenigarri batean

ikasten eta jolasten arituko direlarik.

1. Emozio ezberdinen ezagutza

Aurretik landutako liburua kontuan hartuz, ikasleek sentimendu edo emozio

ezberdinen birpasa burutuko dute irakaslearen laguntzaz. Horrela, “Koloretako

munstroa” izeneko liburuan agertzen diren emozioak bereganatzen joango dira.

Irakasleak emozio bat aipatzerakoan, ikasleek emozio hura aurpegi edota gorputzaren

bitartez adieraziko dute.

Ikasleak korru handi batean eserita

egongo dira eta irakaslea, haien aurrean

kokatuko da eserita liburuarekin, eman

beharreko argibideak ondo uler ditzaten.

Jarduera honen helburu orokorra, sentimendu edo emozio ezberdinak bereiztea

eta emozio bakoitzaren arabera aurpegiaren bitartez hauek adierazten ikastea izango da.

Hausnarketa: haur batzuei ezaguna zitzaien ipuin hau eta pentsatuta baina askoz

hobe egon ziren haurrak. Irakurtzeko momentua patio orduan izatea erabaki nuen

lasaien egon ohi diren momentua delako, ondorioz eta uste baino hobeto erantzun zuten.

Egia esan batzuetan praktiketan urduri jartzen nintzen ipuina irakurtzeko orduan, baina

esku-hartze hau egiteko neure buruarekiko konfiantza izatea eta ipuina ondo ezagutzeak

gauzak asko erraztu zizkidala aipatu behar dut.

Page 8: Ez hitzezko komunikazioa

7

2. Agurra

Gaurkoan agurtzeko modu ezberdinei heldu diegu, kontuan izanik 6 sentimendu

edo emozio ezberdin agertzen direla “Koloretako munstroa” izeneko ipuinean,

sentimendu edo emozio ezberdin hauek antzeztuko ditugu.

Irakasleak paperetan emozioak idatziko ditu eta haur bakoitzak atxikitu zaion

emozioaren arabera bere taldekideak agurtu beharko ditu. Aurpegi eta gorputz

adierazpenaz baliatuko dira honetarako. Haur guztiek agurtzeko esan beharrekoa

berdina izan arren, ez hitzezko komunikazioaren bitartez, adierazpena ezberdina izango

da.

Ariketa honetan, bost pertsonako

taldeak osatuko ditu irakasleak. Izan ere,

landutako ipuinean bost dira agertzen diren

emozioak eta horrela, taldekide bakoitzak,

emozio bat adierazi beharko du bere

gorputzaren laguntzaz.

Jarduera honen helburu orokorra sentimendu edo emozio bakoitzaren arabera

gorputzaren mugimendua moldatzen ikastea da, bai eta agur mota ezberdinak ezagutzea

ere.

Hausnarketa: jarduera hau pertsonalki zaila ikusten nuen burutu haurretik,

kontuan izan 2 eta 5 urte arteko haurren arteko garapen maila oso ezberdina da. Nahiz

eta haur batzuk ondo egiteko gai izan ziren besta batzuei kaixo egunon esatea haserre

edota triste asko kostatzen zitzaien.

3. Egoera ezberdinak adierazten

Ikaslea korruan eseriko dira eta irakasleak banaka bere ondora hurbiltzeko

esango die. Ikasle bat hurbiltzean, egoera bat proposatuko dio haurrari eta honek egoera

horren aurrean zelan sentitzen den adierazi beharko du aurpegi eta gorputzaren

laguntzaz. Adierazi beharreko egoera bat adibidez: “Zelan sentitzen zara zure amama

bisitatzera zoazenean?

Page 9: Ez hitzezko komunikazioa

8

Ariketa honetan, lehen esan bezala, korruan eseriko dira eta irakaslea albo

batean kokatuko da pisu edo garrantzia guztia ikasleari eskainiz.

Jarduera honen helburu orokorra, sentimendu edo emozio ezberdinak bereiztea

eta emozio bakoitzaren arabera gorputzaren bitartez hauek adieraztea izango da.

Gainera, emozio mota ezberdinak ezagutu eta kontrolatzen hasi direla ebaluatzeko

aproposa izango da.

Hau guztia gutxi balitz, proposatutako jarduerak praktikan jartzeko aukera izan

dugu, Prakticum III. egonaldian, hain zuzen ere. Gure ideiak zeintzuk ziren argi izanik,

ekintza hauek aurrera eramateko nahi edo gogoak genituen; izan ere, ahalik eta gorputz

adierazpen zehatzena eta hoberena bereganatzea lortu nahi genuen.

Hasieran prestatutako jarduerak, haur txikientzako korapilatsuak izan zitzaketen

eta horren ondorioz, jarduerak pixka bat moldatuegin genituen bai haurrentzako, bai eta

guretzako ere lana errazteko asmoarekin.

Ikastolan geundela konturatzen hasi ginen prozesua zaila eta sama handiko

izango zela. Gutako batek 2 urteko gelan zegoela ohartu eta talde horretan lan egiteko

zailtasunak izango genituela konturatu ginen. Horrela, jardueraren pisu guztia taldekide

baten gainean zegoela esan genezake, nahiz eta elkarrekin lan egiten jarraitu.

Aurretik esan bezala, Xabik lana errazteko asmoz, kartulinetan sentimendu edo

emozio bakoitzaren aurpegiak marraztu zituen.Hasieran boluntarioak eskatzen zituen,

egin nahi ez zuten haurrak zeintzuk ziren jakiteko; jarduera burutzen oso ondo pasatzen

ari zirenez pixkanaka-pixkanaka geroz eta haur gehiago animatzen joan ziren.

Aipatzeko da, 2 urteko haur errumaniar batek parte hartu nahi izan zuenean gertatu

zena. Haur hura hitz egiteko zailtasunak zituen baina hala ere, jardueran parte hartzeko

gogoak zituen. Adierazi behar izan zuen sentimendu edo emozioa haserrea zen eta

aurpegi egokia jartzeaz gain, gorputzaren erabilera ere haserrea adierazteko oso zehatza

izan zen.

Pertsonalki aipatu beharrean dago hasieran urduri nengoela jarduera hauek

burutzerako orduan, hots, ez nekien haurrek nola erantzungo zuten. Dena dela, buruaren

gaitasunetan zentratu eta ondo egiteko gai nintzela barruan sartu nuen. Azkenean,

lortutako emaitza espero baina hobea izan dela esan dezaket.

Page 10: Ez hitzezko komunikazioa

9

Bibliografia

- Aguado, A.M eta Nevares, L. (1995). Comunicacion no verbal. 2016ko irailaren

17an berreskuratuta, file:///C:/Users/Mikel/Downloads/Dialnet-

LaComunicacionNoVerbal-2244137%20(1).pdf

- Arteaga, M., Viciana, V., Conde, J. (1997). Desarrollo de la expresividadcorporal.

Barcelona: INDE

- Azpeitia, O. (2016). Gorputz adierazpena eta emozioak lantzen ikerkuntza-

ekintzaren bidez: Irakasle talde baten ibildea. (2016). Plastika eta Gorputz

Adierazpidearen Didaktika

- Fenili, R.M., Martins, C.R., Oliveira, Mª. E. eta Zampieri,Mª.F. (2006). Enfermeria

Global: Unensayosobre la comunicacionenloscuidados de

enfermeriautilizandolossentidos. (8). 2016ko abenduaren 14an berreskuratua

http://revistas.um.es/eglobal/article/view/450/421

- Ponce de Leon, A., Alonso, R.A., Fraile, A., Valdemoros, Mª.A. eta Palomero, J.E.

(2009) La educacionmotriz para niños de 0 a 6 años. Madrid: BIBLIOTECA

NUEVA

- Sanchez, G. (2015). ExpresionCorporal y Educacion: La expresioncorporal-

danzaen Patricia Stokoe. Zamora: Wanceulen

- Vizcarra, M. eta Murua, Naroa. (2010). Gorputz Adierazpena Lehen

Hezkuntzan.Euskal Herriko Unibertsitatea