Upload
maitaneprieto
View
29
Download
3
Embed Size (px)
Citation preview
INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK
(IKT)
Practicum I Mukusuluba ikastolan egin dut, Barakaldon hain zuzen ere. Bi
galderak erantzun dizkidate (Nola erabiltzen dituzte IKT-ak? Eta zelako baliabide eta
programak dituzte bertan?). Eskolan dagoen irakasle bati galdetu diot, matematikako
eta informatikako irakasleari hain zuzen. Mukusuluban, ordenagailu-gela bat dauka
hamabi ordenagailuekin eta ordenagailu bana klase bakoitzean. Horretaz gain, arbela
digitalak ere badaude baina Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gora, orduan ez daude
klase guztietan.
Eusko Jaurlaritzak oinarrizkoena eskaintzen diete: Microsoft Office, Antivirus eta
Windows (Internet Explorer, Windows Anytime Upgrade, Windows Media Center,
WordPad, Windows Media Player, Paint...). Benetan behar dituzten programak euren
kabuz jaitsi edo deskargatu egin behar dituzte, batzuetan baita pirateatzen ere.
Ikastola honetako irakasleek zenbait programa dortu dituzte, haientzat benetan
baliagarriak direnak. Hona hemen, zenbait adibide haiek sortutakoak:
“Memories on TV” programa honekin muntaketak egiten dituzte
argazkiekin.
“Clic” Lehen Hezkuntzan erabiltzen dituzte; matematika lantzeko
edota praktikatzeko erabiltzen dituzte. CD batzuetan dauzkate programa eta ikasleak
etxera eraman dezakete haiek euren etxeetan instalatzeko.
Eskuarki, ez daude pozik behar den mantentzea haien lana aurrera egiteko, ez
dietelako ematen edota eskaintzen. Ez daukate denborarik programa guztiak
instalatzeko eta euren ordu libreetatik ateratzen dute denbora egiteko (murrizketak
direlta-eta). Honez gain, eskolan badaude bi irakasle non asko dakienak teknologiari
buruz, orduan, beraiek arduratzen dira lan honetaz. Batzuetan, irakasleentzako
kurtsiloak ere badaude.
“Urtxintxa” izeneko metodo bat erabiltzen dituzte. 5 urterentzat, “Xango”
deituriko pertsonaia; 4 urterentzat, “Txirritx” eta 3 urterentzat, “Ttantto”. Paperezko
liburuetan agertzeaz gain, ordenagailuetan ere badaude. Ni 4 urterekin egon naiz,
orduan “Txirritx”-ekin zer egiten duten behatu dut. Ordenagailuetan programa bat
dago eta koloreak, zenbakiak, puzzleak... dituzte. Uste dut oso baliagarria dela metodo
hau, haiek hobeto eta era dibertigarrian ikas dezaten.
Uste dut haiek eskatutako programak, Eusko Jaurlaritzak arazorik gabe eman
beharko dizkietela. Irakasle guztiak ordenagailuen oinarrizko informazio jakin beharko
lukete. Haiek programak sortzea ondo deritzot, baliagarriak izango direlako.
Azaldutako azken metodoa, Haur Hezkuntzan oso egokia dela uste dut. Eskolan egon
behar diren programak ikasleentzat, era dibertigarrian egon beharko lukete. Nire
ustez, ikastetxeen artean hitz egingo balute, aholkuak eman ditzakete eta hobetu
egingo lukete.
Maitane Prieto González
Haur Hezkuntza 31. taldea
2. kurtsoa