27

HAURRENcanales.diariovasco.com/gizartekintza/corporativo/eus/5...Haur ororen, eta bereziki, arriskurik handienean dauden haurren bizi kalitatea benetan hobetzea printzipio hau sistematikoki

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • HAURREN

    Bizitzen lagundu

    a l d e k o

    A G I R I A

  • Esaldi egina eta denek onartua da haurrak edozein gizarterenondasunik preziatuenetako bat dela. Hori esateak hauxe esannahi du: herritar gehienek onartuko luketela haurren ardura ezdela familia bakoitzak bakarrik bere seme-alabekiko duen erantzukizuna, baizik eta, gizarte osoak, aldi berean, baduela batera-ko betebehar bat haur guztiekiko.

    Hala ere, gizarte talde bateko kide gehienek haurrenganako inte-resa agertzeak ez du besterik gabe esan nahi haur guztiei arduraegokia ematen ari zaienik. Gaur egungo mendebaldetar gizartegaratuan helduen beharrak berak betetzeari halako garrantziaemateak berarekin ekar dezake sinplifikazio batzuk egitea haurreiemandako arretaz. Egia da gaur egun bai pertsonek bai gizarteakahalegin handiak egiten dituztela haurrek "ezeren faltarik izan ezdezaten", baina ez da hain ohikoa benetako ezta baida eta haus-narketa egotea haurren beharrei buruz, hau da, bizitzea egokituzaien egungo munduan egoki garatzeko eta hazteko dituztenbehar horiei buruz.

    Haurraren ardura izatea ez da, berez, helburu bat, ongizatea esku-ra dezan bitarteko bat baizik. Garatuko badira, haurren benetakobeharrak bete beharko dira.

    Eta haurren behar nagusietako bat, nagusia ez bada, familia edogizarte talde bateko partaide izatea da, haren laguntza eduki-tzea, eta hari lotuta egotea. Familia edo gizarte talde horrek, eraberean, bere bitarteko guztiak ipini behar ditu haurrari entzuteko,bere garapenean lagun egiteko, zailtasunak konpontzen laguntze-ko, eta egiten dituen aurrerapenen eragile izateko.

    Oraingo gizarte garatuaren arabera, bada, haurren ongizateaeskubide bat da, jaiotze hutsagatik haur orok daukana, alegia.

  • Horren arabera, beraz, familiaren eta gizartearen betebeharra dahaurren ardura eta garapena bultzatzea, sendotzea, eta lagunt-zea, haur guztienak, oro har, eta bereziki, egoera okerragotikabiatzen direnenak, arrisku egoeran jaiotzen direnenak, edotaberen familiatik beren beharrei egokitutako ardurarik jasotzen ezdutenenak.

    “Haurren aldeko agiri” honen asmoa da puntu batzuk proposat-zea, hausnarketaren lagungarri, eta gure gizarteko kideengansentsibilitate handiagoa eragitea haurren beharrekiko, berezikigizarte egoera zailagoan dauden haurrekiko.

    Agiri honek printzipio batzuk proposatzen ditu, haurrekin dugunjokaeraren ardatz izan daitezen, dela gurasoen lekutik, dela pro-fesionalen lekutik, dela helduen lekutik, oro har. Agiriak, gainera,haurren oinarrizko eskubideen hautaketa bat proposatzen du.Hala, eskubide horiek, goian aipatutako printzipioekin batera,lagungarri zaizkigu gomendio batzuk eman ditzagun haurrenga-nako pentsaerari eta jokaerari buruz.

    Enrique Aguirrezábal OtáloraArabako Gizarte Ongizaterako foru diputatua

    Máximo Goikoetxea FerreiroGizartekintzako foru Diputatua

    Gipuzkoako foru Aldundia

    Ricardo Ansotegui ArangurenBizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza

    Saileko Diputatua

  • PRINTZIPIOAK

    Haurraren interesari lehentasuna emateko printzipioa

    Haurren beharrei egokitzeko printzipioa

    Haurra bere bizitzaren parte aktiboa eta protagonista delako printzipioa

    Herritarren elkartasuna agertzeko printzipioa

  • “Haurren aldeko agiriak” berarekin dakar gure bizitzei eta gurelanaren egunerokotasunari printzipio batzuk txertatzea, haurrekinditugun jarrerak eta jokabideak gidatuko dituztenak, eta haurrenbeharrak betetzeko erarik onenaz pentsatzen lagunduko digute-nak.

    Agiri honetan aurkezten ditugun lau printzipioak lagungarri gertadakizkiguke haurrekiko dugun jarrera beste era batean planteat-zeko, guraso gisa, profesional gisa, heldu gisa, eta abar.

  • Haurraren interesari lehentasuna emateko printzipioa

    Edozein interes-gatazkatan, haur bat tartean badago, lehentasu-na eduki behar du beti haurraren interesak. Gizartean haurrekosatzen duten sektorea minberenetako bat da, pertsona, famili,nahiz gizarte arazo batzuetatik datozen jokabideekiko. Horrega-tik, nahitaezkoa da haurrei babes eta laguntza berezia ematea,baldin eta beren garapenean ondorio kaltegarriak izan ditzakeenedozein arazo gertatzen bada.

    Aldi berean, haurrek osatzen duten populazio sektorearen ezau-garria da aldaketarako malgutasunik handiena agertzen duela, etagainera, sektore hori da etorkizuneko gizarteak garatzeko izangoduen oinarria.

    Gatazkan edo gizarte egoera zailean dauden haurren interesarilehentasuna emateak hau esan nahi du, gainera, inbertsio irmoaegiten dela etorkizuneko gizartearen bizi kalitatea hobetzeko,gero eta ageriago utzi nahian obratu egiten direla elkartasunareneta elkarrekiko laguntzaren balioak.

  • Haurren beharrei egokitzeko printzipioa

    Maiz ohartzen gara, gizarte, hezkuntza edo lege arloetan dauzka-gun bitartekoak ez direla beti baliagarriak izaten herritarren bene-tako arazoei erantzuna emateko, eta, neurri batean, administra-zioaren halako inertzia batetik abiatuta existitzen eta fun- tzio-natzen dutela.

    Bitartekoak beharrei egokitzearen alde apustu sendoa egitenduen gizarte batek ondorengo helburuak lortzeko adina bitartekozhornitu beharra dauka bere burua:

    alde batetik, haurrek eta gizakiek oro har, arlo fisikoan, emo-zionalean eta sozialean, oinarrizko zein behar dauzkaten zehatz-mehatz definitzeko;

    bestetik, haurren beharrak betetzen ari ez diren egoerak azkar-azkar eta zehatz-mehatz hautemateko gauza izateko;

    eta azkenik, behar horiek betetzen direla bermatzearren lan pro-grama egokiak prestatzeko eta horiek eragimenez abiarazteko.

    Haur ororen, eta bereziki, arriskurik handienean dauden haurrenbizi kalitatea benetan hobetzea printzipio hau sistematikoki etamugarik gabe aplikatzearen mende dago, neurri handi batean.

  • Haurra bere bizitzaren parte aktiboa etaprotagonista delako printzipioa

    Haur bakoitza bere bizitzaren eragile aktiboa da. Heziketaren hel-buruak lortzeko bide bat da helduak haurrari lagun egitea bizi- tzaheldu independente eta normalizaturantz egiten duen bidaiahorretan. Gure haurrak hezteak esan nahi du gaitasunez eta tre-betasunez hornitu behar ditugula, beren bizitza behar bezalagidatzeko gai izan daitezen, bai beren onerako bai ingurukoenonerako ere, hartara, gauza izan daitezen bai beren beharrakbetetzeko bai ingurukoen beharrak betetzen laguntzeko.

    Ildo horretatik, garrantzizkoa da ahaleginak egitea, haur guztiak,eta bereziki, pertsona, famili nahiz gizarte zailtasun larriak dituz-ten haurrak hezteko eginkizuna betetzeko orduan, haurrak lagun-duak senti daitezen, ez behartuak. Eragotzi beharra dago haurrenongizateaz daukagun interesak ondorengo esaldi zaharkitu haubilakaraz ditzan gure heziketa eta laguntza ekintzak: "dena hau-rrentzat, baina haurrik gabe".

    Beste hitz batzuekin esanda, haur bakoitzarengan dagoen etorki-zun helduak beharrezkoa du entzun diezaioten, eta partaide egindezaten, ahal duen heinean, bere bizitzan eragina daukaten era-bakietan.

  • Herritarren elkartasuna agertzeko printzipioa

    Haurrei heziketa eta laguntza emateko eginkizuna gizarte batekokide guztien gain dago. Haurren ongizatea bermatuko bada, etaahal den neurrian, hura hobetuko bada, herritar guztiek izan behardute tarteko, haurren ongizateaz arduratzeko lan horretan.

    Herritar orok ikus dezake nola batzuetan, familia batek, amabatek, edo aita batek, zailtasunak edukitzen dituen bere seme-ala-bak zaintzeko erantzukizunari aurre egiterakoan. Beraz, elkartasu-na agertzea, batzuetan, familia horiei laguntzea besterik ez da,laguntza pertsonala, aholkua nahiz laguntza materiala emanez.Beste batzuetan, berriz, haurrari eta familiari laguntzeko modurikonena da ahaleginak egitea gizarte zerbitzuetako profesionalekfamilia horiei lagundu ahal diezaieten beren arazoak konpontzen.Eta beste batzuetan, azkenik, haurrari eta familiari lagundu nahibadiegu, geure etxean hartu beharko dugu bolada batean familiahorretako haurra edo haurrak, arazoak konpon- tzen diren bitarte-an, hau da, beren bizitza seme-alaben beharrak betetzeko moduegokian garatzea eragozten dieten arazo horiek konpondu bitarte-an.

  • ESKUBIDEAK

    Famili giro seguruan bizitzeko eskubidea

    Intimitate pertsonalean errespetatuak izateko eskubi-dea

    Heziketa jasotzeko eskubidea

    Aisialdiaz gozatzeko eskubidea

  • Asko aurreratu da haurren eskubideak aitortzen, 1874. urteanAEBetako epaitegi batek animaliak babesteko lege batez baliatubehar izan zuenetik 8 urteko neska bati egindako tratu txar fisi-koak epaitu ahal izateko.

    Pertsona eta erakunde askoren lanari esker, gaur egun, ezagu-tza handia daukagu, eta argitalpen, agiri eta erakunde multzogarrantzitsu bat ere bai, haurren eskubideak aitortzeko eta babes-teko arlo horretan.

    Agiri honen helburua ez da agiri horien edukiak bere hedaduraguztian jasotzea. Lan horien balioa eta garrantzia berretsi bainoez dugu egin nahi, ez asmo oneko adierazpen batzuk errepika-tzeko bakarrik, baizik eta aitorpen horien edukiekiko konpromisoageureganatzeko, haurren ongizatea defendatu eta babes- tearenalde lan egiten duen gizarte bati dagokion bezala.

  • Familia da inguru natural nagusia, non haurrek esperientziakjasotzen dituzten, pertsona bezala garatzeko oinarria osatzenduten bizipenak, hain zuzen ere. Haur orok eduki behar du biziesperientzia onak jasotzeko aukerarik, esperientzia horiei eskerbeteko baititu bere oinarrizko beharrak, eta lortuko baititu gara-pen fisiko, afektibo-sexual eta sozial egokiak eta osasungarriak.

    Baldin eta haurraren famili ingurua gai ez bada haurrak bere gara-pen osasungarria bermatzeko, orduan, berariaz izendatutakogizarte erakundeek ipini beharko dituzte ipini beharreko bitarteko-ak, familiak behar dituen prestakuntza eta gaitasunen garapenaahalbidetzeko. Hori ezinezkoa balitz, ordea, eta bigarren aukeragisa, betiere, erakunde horiek bestelako ingurune bat eskainibehar diote haurrari, bermatuta eduki dezan bere garapen fisiko,afektibo-sexual eta sozialerako behar garrantzitsuak beteta edu-kiko dituela.

    Famili giro seguruan bizitzeko

    eskubidea

  • Haur orok eduki behar ditu bere bilakaeran intimitate pertsonale-rako lekuak eta uneak, non bere nortasun propioa garatzekoaukera izango duen.

    Haurraren intimitate pertsonala errespetatzeak berarekin dakarbere burua ezagutzeko eta miatzeko aukera emango dioten lekuaketa uneak eskaintzea eta errespetatzea. Hori lagungarri zaio berepentsaera gara dezan, eta bere buruaz jabe dadin, nahitaezkoosagai izango baititu horiek bere haur nortasunerako eta bere nor-tasun heldurako ere.

    Intimitate pertsonalean

    errespetatuak izatekoeskubidea

  • Edozein gizartetako haurrek jasotzen duten heziketa mota etakalitatea etorkizunean ikusiko den gizartearen funtsezko atalakdira. Herritar orok du eskubidea gizartean bizitzeko behar direnbalioetan, jarreretan, eta jakintzetan heziketa osoa jasotzeko:horra hor funtsezko kontuetako bat gizarte ororen garapenean.

    Haur guztiek, oro har, eta pertsona, famili edo gizarte egoera zai-lean dauden haurrek, bereziki, bermatuta eduki behar dute hez-kuntza sistemara iristea, aukera hauek izan ditzaten:

    alde batetik, gizarteko bizitzaren balioak ezagutzeko eta onar-tzeko;

    bestetik, beren adimen gaitasunak eta gaitasun pertsonalakondo garatzeko; eta

    azkenik, bizi diren kulturaren ezagutza eta beste kultura des-berdin batzuen ezagutza eskuartzea, edozein gizartetan ondointegratzeko gauza izan daitezen.

    Heziketa jasotzekoeskubidea

  • Haur guztiek, oro har, eta, pertsona, famili edo gizarte egoera zai-lean dauden haurrek, bereziki, aisiarako lekuak eta uneak edukit-zeko eskubidea daukate, beren irudimena modu arautu ga- beangaratzeko aukera izan dezaten.

    Komunitate bateko gizarte eta kultur bizitzan parte hartzeko auke-ra pertsona ororen funtsezko eskubidea da, eta haur guztiei emanbehar zaiei aukera hori. Komeni da, beraz, haurrei jolas ekintzetanparte hartzeko aukera emango dieten jarduerak sustatzea, berenongizatearen onerako izango baitira, eta gizarte bizitzan parte hardezaten bultzatuko baitituzte.

    Eskubide horretatik datozen ekintzek aukera eman behar dietehaurrei gauza hauek egiteko:

    alde batetik, beren adin bereko beste haur batzuekin eta erre-ferentziako famili irudikoak ez bezalako beste heldu batzuekingizarteratzeko trebetasunak lantzeko;

    bestetik, gizartean parte hartzearen aldeko baliabideez etajarrerez hornitzeko; eta

    azkenik, beren irudimena eta sormena sendotzeko, haurrengarapenean oinarrizko tresnak baitira horiek.

    Aisialdiaz gozatzekoeskubidea

  • GOMENDIOAK

    Famili ingurunerako gomendioak

    Hezkuntza arlorako gomendioak

    Lege arlorako gomendioak

    Osasun arlorako gomendioak

    Hedabideentzako gomendioak

  • Haurren ongizatearen euskarri diren printzipioak eta eskubideakbenetan gauzatuko badira, aldatu egin behar dira haurren intere-sen alde eta beren beharrak betetzearen alde ez dauden jarreraketa jokabideak. Eta aldaketa horiek gizartea osatzen duten ahaliketa herritar gehienengana iritsi behar dute.

    Agiri honetan aldaketarako egiten ditugun proposamenen har-tzaile, gure gizartean haurren ongizatearen protagonista diren era-gile desberdin hauek dira: familia, hezkuntza sistema, gizarte zer-bitzuen sistema, zuzenbide eta polizi sistema, osasun sistema,eta hedabideak.

    Gainera, proposamen irekiak dira. Haien helburua ez da zehatz-mehatz finkatzea zer-nolako tratua eman behar zaien haurrei arlohorietako bakoitzean. Haien helburua da komunikabide bat irekit-zea, eta horren bitartez adostasunak lortzea, haur guztien, etabereziki gizarte egoera zailean dauden haurren ongizatea pixka-naka hobetzeko erari buruz. Agiri honen bitartez helburu garrant-zitsu bat beteko litzateke, baldin eta hizkera bera garatzeko etaerabiltzeko bide bati denok batera ekitea lortuko bagenu, haurrenbeharrekin eta haurren bizi kalitatea eta ongizatea areagotzeare-kin zerikusia duen bide bati, hain zuzen ere.

  • Familia da oinarri eta abiaburu, haurrek munduaren gaineko berenirudia sor dezaten. Familiako kideen artean, eta bereziki, seme-alaben eta gurasoen artean, afektibitate-lotura onez osatutakoelkarrekiko harremana lortzea, lagungarri izango da haurrek mun-dua leku segurutzat irudika dezaten, non norberari estimua etaonarpena zor zaizkion, eta pertsona gehienak fidatzeko moduko-ak diren.

    Afektibitate lotura onak esan nahi du seme-alaben eta gurasoenarteko harremanetan haurra seguru senti daitekeela, arazoren batbaldin badauka, gurasoek zaindu egingo dutela, eta maitasunberoa emango diotela, behar duenean. Horretara jo behar du gurefamiliaren barruan ezartzen dugun harreman motak.

    Hala eta guztiz ere, gogoan hartu behar da gerta daitekeen gauzadela, eta ez salbuespen moduan bakarrik, edozein familiatan sort-zea, haurrengan eragina izan dezaketen arazoak edo krisiak.Badaude laguntza tresna batzuk haurraren ongizatea eta berefamiliarena bilatzeko helburua dutenak, baldin eta arazo horieiaurre egiteko ahaleginek familiaren bitartekoak gainditzen badi-tuzte. Tresna horiek nork bere borondatez erabiltzeak ez du inon-dik ere esan nahi haurren heziketan porrot egin denik, alderantzizbaizik, horrek erakusten du badagoela aldez aurretiko jarrera onbat eta kezka bat haurren garapenarekiko.

    Famili ingurunerako gomendioak

  • Hezkuntza arlorako gomendioak

    Eskola da, familiaren ondoren, haurra garatzeko ingurune nagu-sia. Funtsezkoa da, beraz, ingurune hori haur bakoitzaren berezi-tasunei egokitzeko prest egotea.

    Hezkuntza sistema on baten ezaugarrietako bat da, besteakbeste, bere baitan haur guztiak ondo integratzeko gai izatea,bereziki, pertsona, famili edo gizarte egoera zailagoan daudenhaiek. Haur horien arazoen berri izateko funtsezko gunea daeskola.

    Hezkuntza sistema integratzaile batek barne hartu behar du apar-teko ahaleginak egitea arriskuan edota babesik gabe dauden hau-rren alde.

    Ahalegin horiek zehazte aldera, honelako lanak aipa daitezke:

    Gizarteko arrisku egoeran dauden haurren kasuan, haiek hau-tematea bultzatuko duten, eta haien berri ematea erraztuko dutenzenbait programa aurrera eramatea.

    Hezkuntza sistemako profesionalak haur horiei laguntza bere-zia emateko lanean partaide izan daitezen bultzatzea.

    Hezkuntza sistema haur horiekin lanean ari diren beste erakun-de eta zerbitzu batzuekin koordinatuta eta elkarlanean ari dadinsustatzea.

  • Halako lanak sustatzeak eragingo du hezkuntza sistema sentibe-rago bat garatzea zailtasun bereziak dituzten haurren beharreki-ko. Gizarte egoera zailean dauden haurren artapena eta integra-zioa eskolan sendotzeko gaitasuna lagungarri izango da elkarta-sun balio horiek biharko gizartean txertatzeko.

  • Lege arlorako gomendioak

    Sistema judizialak dauka azken erantzukizuna haurren eskubi-deak betetzen direla bermatzean, eta, eskubide horiek urratzenari direnean, eta haurren osotasun fisikoa nahiz psikikoa arris-kuan jartzen ari denean, egin beharreko jardunbideak bere gainhartzean.

    Berebiziko garrantzia dauka, beraz, haurrekin zerikusia daukatengaiei buruzko legeak egitean gaur egun dauden ezagupenak sart-zeak, hau da, haurren beharrei buruzko ezagupenak eta beharhoriek beteko direla bermatzeko helburua duten jardunbideeneraginkortasunari buruzkoak. Haurrekin zerikusia duten gaietanadituen ezagupenak kontuan hartzeak aukera gehiago emango duhaurrak zuzenean edo zeharka sartuta dauden prozesu judizialekhaurren beharrak egokiro beteko direla berma dezaten.

    Izugarri garrantzitsua da, haur bat prozesu judizial batean tartekodenean, haurrak babesteko helburua duen profesionalen jardunabeste oinaze-iturri alferrikako bat ez bihurtzea. Epaileek beren jar-dunean eginahal guztiak egin behar dituzte, printzipio prozesaleizor zaien begirunearen barruan, betiere, eraso fisiko, emozionaleta sexualak pairatu dituzten haurrek ondoriozko biktimizaziorikjasan ez dezaten.

  • Adingabeko arau-hausleei dagokienez, bada, indarrean edukibeharra dago printzipio bat, alegia, delituak egin ohi dituen adin-gabea, neurri handi batean, famili edo gizarte giro baten biktimadela, haurra gizarteari ondo egokitzea lortu ezin izan duen edolortzen jakin ez duen giro baten biktima, hain zuzen ere.

    Horregatik, nahiz eta kasu batzuetan beharrezkoa izan daitekeenneurri hertsatzaileak ezartzea, azken helburuak beti izan behar duhaurra edo gaztea berreskuratzea eta inguru egokian txerta- tzea.

  • Osasun arlorako gomendioak

    Gizabanako ororen osasuna oso alderdi garrantzitsua da, eta ezin-bestekoa, ongizatea lortzeko. Haur ororen garapenak gu- txiene-ko baldintza batzuk eskatzen ditu gorputz eta adimen osasunarenaldetik, eta horregatik, oinarrizko premiatzat jo behar da, pertso-na orori gizaki den une beretik bermatu behar zaiona, alegia.

    Hortaz, garrantzi handikoa da osasun sistemak eta hura osatzenduten profesionalek erantzukizun maila handia bereganatzea hau-rren osasuna defendatzeko eta bermatzeko.

    Horrek berekin dakar ekintza oso jakin batzuk aurrera eramatea,hala nola:

    Arriskuei aurre egiteko eta higiene nahiz osasun ohiturak har-tzeko programak garatzea.

    Baldin eta haur baten lesioak edo gaixotasunak, agian, natura-lak edo halabeharrezkoak ez badira, diagnostiko bereizgarri ego-kia bermatzea ahalbidetuko duten lan jardunbideak gara- tzea.

    Susmo garbiak badaude lesioak edo gaixotasunak haurrarenardura duten pertsona helduek nahita edo nahi gabe izandakojokaeraren ondorio direla, orduan, beharrezko babes neurriakhartzea bermatuko duten jardunbideak hartzea.

  • Famili edo gizarte babesgabezian dauden haurrekin aurrera era-maten den elkarlanean osasun arloko profesionalek parte hartzeaeta tarteko izatea.

  • Gaur egun hedabideek oinarrizko bi zeregin hartu dituzte haurre-kiko: alde batetik, haurren hezitzaile agertu izan dira, familiari etaeskolari dagokien heziketa lanaren parte bat jasoz; eta beste alde-tik, haurrekin zerikusia duten jarrera eta balioen igorle agertu izandira gizarte helduaren aurrean.

    Behar-beharrezkoa da, beraz, lehenik, hedabideek haurrei buruzdarabilten diskurtsoa haurrentzat onuragarri diren balioez hornit-zea. Balio horien artean nagusi izan behar dute, esaterako, indar-keriaz besteko bideek gatazkak konpontzean. Balio eta jarrerahoriek, azken batean, beste ikuspegi bat ekarri behar dute, hau-rrek ingurutik jaso ditzaketen eraso, begirunerik ez eta etnozen-trismo ereduak ez bezalakoa.

    Bigarrenik, gizarte hedapeneko eragileak direnez geroztik, haurrengaineko irudi errealista igorri behar dute. Irudi horrek ez du oina-rritzat hartu behar helduaren paradisu galdua den eta jolasa etaametsa besterik ez dituen haurtzaro miragarriaren inozotasuna.Ez eta sentsazionalismoak berotutako irudi bat ere, gizarteangaiaren gaineko interesa piztuko delakoan haur baten sufrimen-dua goraipatzen denean jomugatzat hartzen dena, hain zuzen ere.

    Haurren ongizatea sustatuko duen hedabideak honela jokatubehar du:

    Hedabideentzako gomendioak

  • alde batetik, begirunezko jarrerak eta jokabideak hartu beharditu haurrekin;

    bestetik, bizitzeko ohitura osasungarriak bultzatu behar dituhaurrentzat; eta

    azkenik, begirunea izan behar dio haurren sufrimenduari, haienanonimatua gordez, eta, haur batzuk edo haur talde ba- tzuk,beren famili, gizarte edo pertsona ezaugarriengatik, laidoztatzeaeragotziz.

    PRINTZIPIOAKHaurraren interesari lehentasuna emateko printzipioaHaurren beharrei egokitzeko printzipioaHaurra bere bizitzaren parte aktiboa eta protagonista delako printzipioaHerritarren elkartasuna agertzeko printzipioa

    ESKUBIDEAKFamili giro seguruan bizitzeko eskubideaIntimitate pertsonalian errespetatuak izateko eskubideaHeziketa jasotzeko eskubideaAisialdiaz gozatzeko eskubidea

    GOMENDIOAKFamili ingurunerako gomendioakHezkuntza arlorako gomendioakLege arlorako gomendioakOsasun arlorako gomendioakHedabideentzako gomendioak