32
INDEPENDENTZIAZ HAUSNARTZEN (II): Unai Apaolaza: Abertzaletasunetik independentismora > 22 DATORRENA Orain dela hogei urte bezala, «ezkerra iraulka» ISIDRO ESNAOLA > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2016ko otsailaren 20a | X. urtea • 456. zbk. 0,50 euro KIVA PROGRAMA: ESKOLA JAZARPENA, ERROTIK > 12 GAUR8

mila leiho zabalik - naiz: · resgarriak ematen ari dira. Pasa den irailean laboristen alderdiko lidergoa aurreikuspen ororen aurka Jeremy Corbynek eskuratu zuen. Orain ,Ameriketako

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

INDEPENDENTZIAZ HAUSNARTZEN (II):Unai Apaolaza: Abertzaletasunetikindependentismora > 22

DATORRENA

Orain dela hogei urte bezala,«ezkerra iraulka» ISIDRO ESNAOLA > 3

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2016ko otsailaren 20a | X. urtea • 456. zbk.0,50 euro

KIVA PROGRAMA: ESKOLAJAZARPENA, ERROTIK > 12 GAUR8

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Aimar Etxeberria Korta.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Antia Fernandez, ofizialki kirol

olinpiko batean lehiatzea lortu

duen lehen transexuala 04

Eguzki energia, itxurakeriaren

eta beharraren artean 07

KiVa programa, nola aurre egin

osoki eta modu sistematikoan

eskola jazarpenari 12

Haziak herri denda, istorioak

eta bizipenak apaletan 18

Unai Apaolaza, abertzaletasunetik

independentismora 22

XXI. mendeko nekazaritza...

ekologikoa? 26

In Fraganti: Phil Miller 28

4

18

22

7

28

SINADURAK:

03 Isidro Esnaola: Orain dela hogei urte bezala, «ezkerra irauli»10 Oier Gorosabel: Adina: nortasun agirikoa edo biologikoa?11 Mikel Zubimendi: Kritika eta autokritikaz, ariketa iraultzailea «Abian» 16 Unai Iturriaga20 Gaizka Amondarain: Amets doitua 21 Iker Barandiaran: Lehen hitza... oinarrizkoa 27 Joxean Agirre: Aprobetxatu eta gozatu 27 Saioa Iraola: Ihesaldia eta bortxa30 Ander Izagirre: Historiako maparik zaharrena

2016 | otsaila | 20

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Ezkerreko indarren baitan mugimendu inte-resgarriak ematen ari dira. Pasa den iraileanlaboristen alderdiko lidergoa aurreikuspenororen aurka Jeremy Corbynek eskuratu zuen.Orain, Ameriketako Estatu Batuetako demo-kraten hautagaia aukeratzen ari diren hone-

tan, Bernie Sanders eta Hilary Clinton elkarren artekolehia parekatuan ikusten ari gara. Corbyn eta Sandersekhainbat ezaugarri partekatzen dituzte. Biak dira adinezhelduak. Batak zein besteak ezkerreko posizioak manten-du dituzte urte luzez euren alderdien barnean, egia esa-teko, predikamendu handirik gabe. Posizio erradikal ho-riekin alderdion korronte nagusietatik kanpo ibili diraeta eragin mugatua izan dute nork bere alderdian. Biekklase diskurtsoa berreskuratu dute eta nonbait zaharki-tuta zeuden hainbat kontzeptu berriz ere ozen entzutendira: langile klasea, langileen eta kapitalaren arteko bo-rroka, klase gatazka, eta abar.XXI. mendean sartu gara,baina XX. edo XIX. mendekodiskurtsoak modan jarri diraostera. Zerbait sakona alda-tzen ari den seinale.Teoria neoliberalak oinarri

hartuta, Ongizate Estatuarenaurkako erasoa hasi zuen ka-pitalak. 80ko hamarkadanoinarriak jarri zituen, bainabenetako erasoaldia Berlingoharresia erori ondoren,90eko hamarkadan, garatuzuen. Garai hartan eraso ho-rien aurrean mehatxuarentamaina islatzen zuten diskurtsoak egin zituen ezkerrak.Gizarteak, ordea, ez zuen arriskua ikusi eta ez zituen la-rritasun diskurtso horiek ez onartu ez partekatu. Aldaketen norabidea ikusita, indar aurrerakoien arte-

an bestelako galderak ere azaleratu ziren orduan. Esatebaterako, Ongizate Estatua nola desmuntatzen ari zirenikusita, ezkerraren aldarrikapena ezin zela izan lehen be-zala gelditzea planteatu zen. Jarrera politiko horrek, bai-na, ez zuen etorkizun handirik izango. Izan ere, atzerabegira egoteak nostalgia besterik eragiten ez badu ere,etorkizunari begirako bestelako proposamenak formula-tzen ere ez zen asmatu. Orduan antzeman egiten zen era-soa, baina, azken urteotan bere ahalmen guztiarekin ga-ratu dute boteretsuek. Ongizate Estatua moduplanifikatuan ari dira desegiten, murrizketak pausozpauso ezarriz: pentsioak kalkulatzeko moduan, erretiroa

hartzeko adinean, hitzarmen kolektiboen irismenean,langileen eskubideetan, zerbitzu publikoen pribatizazio-an, gizarte zerbitzuetan... Boteretsuek eurek ere ez duteezkutatzen gerra batean daudela eta eurak irabazten aridirela. Testuinguru horretan, gizarteak orain bai ulertudu bere ongizatearen aurkako eraso zuzena pairatzen aridela; ondorioz, klase borrokan oinarritutako garai batekodiskurtsoak gehiago eta hobetu ulertzen ditu. Diskurtsohoriek oraingo honetan jendearekin konektatu dute. Klaseen arteko konfrontazioa areagotzeak adostasune-

an oinarritutako diskurtso hutsalak baliogabetu egin di-tu eta sozialdemokraziaren espazio politikoa hustu egin du. Ongizate Estatua klaseen arteko nolabaiteko tratuaizan zen: aberastasunaren banaketan eta Estatuaren ges-tioan parte hartzearen truke, langileen ordezkariak –so-zialdemokraziak– bake soziala bermatzen zuen. Eremuhorretan, sozialdemokrazia eroso sentitu da eta ondo

mugitu da. Klase gatazka berpiztu denean, berriz, mezubateratzaileak eta gutxikako lorpenen bidea indargabe-tuta gelditu dira. Hutsune hori betetzeko betiko diskur-tsoak eta lider zaharrak itzuli dira.Giro horretan, Yannis Varoufakis Greziako Finantza

ministro ohiak DiEM25 mugimendua aurkeztu zuen pa-sa den astean Berlinen. Aste honetan Madrilen “B plana”topaketak egingo dira. Eztabaida, hausnarketa eta ekime-nak aurrera eramateko espazio berriak irekitzen ari diraezkerreko indarren artean. Proposamenen esparruan,momentuz, berrikuntza handirik ez. DiEM25 manifes-tuaren arabera, adibidez, Europa demokratikoa eraikitze-ko subjektua herriak dira. Lelo horrekin hurbildu zen He-rri Batasuna Europara Maastritcheko garaian. Orduan,“Ezkerra iraulka” jardunaldiak antolatu ziren ezkerra be-rritzeko. Gauza berdinei jira eta buelta jarraitzen dugu. •

{ datorrena }

Orain dela hogei urtebezala, «ezkerra iraulka»

Klase gatazka berpiztu denean, mezubateratzaileak eta gutxikako lorpenenbidea indargabetuta gelditu dira. Hutsunehori betetzeko betiko diskurtsoak eta lider zaharrak itzuli dira

Isidro Esnaola

hutsa

hutsahutsa

atzerria

Antia Fernandezgaliziarra Estatuespainiarrean ki-rol olinpiko bate-an lehiatu den le-hen transexuala

da joan den urtarrilaren 24azgeroztik. Coruñako Calasanciasboleibol taldea bidelagun izandu bere ametsa errealitatebihurtzeko, eta esker oneko hi-tzak besterik ez ditu bertako ar-duradunentzat. Integrazioa etaerrespetua ardatz izanda, hasie-ratik onartu zuten eskola erlijio-so batekin loturiko talde bat iza-nagatik, eta jarrera eredugarriaerakutsi dute.

Amets hori bete aurretik, or-dea, aurreiritziz eta oztopoz be-teriko bide malkartsua gainditubehar izan du. Etengabe igeriegin behar izan du olatuen aur-ka. Eskolan klasekideen irainakjasan behar izan zituen, eta, on-dorioz, baztertua sentitu zen.Hori gutxi ez, eta etxekoak ereez zituen lagun izan. Haiek ereez baitzuten ulertu emakumejaio zela. Gerora ere itsasoak ol-dartuta jarraitu du bere kontraeta egoera gordinak pairatu di-tu. Kirolean ez ezik, lana bilatze-ko edo etxe bat alokatzeko or-duan ere ageriko trabak topatuditu transexuala izateagatik.

Egun mordoa negarrez igaroa-gatik Antiak ez du amore eman,borrokan jarraitu du, eta, azke-nean, lortu du itsasertzera iris-tea, eta neurri batean itsasoa ba-retzea. Halere, itsasoa behinbetiko baretzeko gizarteak alda-keta sakon bat behar duela ba-daki. Horretarako pausoak ema-ten jarraitzen den bitartean,berak eginiko bidea antzekoegoeran dauden pertsonentzatbaliagarria izatea espero dubehinik behin.

Kirol olinpiar batean ofizialkidebuta egin duen Estatuko le-hen pertsona transexuala izan

zara. Beste horma bat apurtuduzu.Hala da. Nik ez nuen helburuhorrekin eman pausoa, nik nireametsa bete nahi nuen, ez beste-rik, baina historiako liburuetanmodu horretan idatzita geratu-ko da.

Nola sentitu zinen debutekopartidan?Albisteak zeresan ikaragarriaeragin zuen hedabideetan, par-tidaren aurreko egunetan elka-rrizketa mordoa egin nituen; niez nago ohituta, eta horrek kon-tzentrazioa mantentzea zailtzendu. Coruñako udal ordezkari etaagintariak ere partida ikusterajoan ziren eta horren guztiareneraginez egoerak gainezka eginzidan; oso urduri nengoen, bai-na, era berean, pozik ere bai.Oso une berezia izan zen nire-tzat.

Debuteko partida ezin izan ze-nuten irabazi, baina egun har-tan emaitza gutxienekoa zen.Emaitza ez zen albiste izaninondik ere, bigarren mailan ge-ratu zen. Garrantzitsuena baiklubak bai taldekideek ere ara-zorik gabe onartu nautela da,hori da benetako garaipena.

Espero zenuen zure kasuak ho-rrelako oihartzuna izatea?Ezustean harrapatu nau. Nirekasuari buruz hitz egin dutennazioarteko web orri desberdi-nen estekak iritsi zaizkit, halanola, Perukoak, Txilekoak, Mexi-kokoak edota AEBetako Los An-geles hirikoak. Lagunak ditutherrialde horietan eta albisteakbertan ere oihartzuna izan due-la komentatu didate. Estatu es-painiarrean ere hedabide ugari-tan agertu naiz.

Zer esanahi du emandako pau-so honek zuretzat?Zelaira ateratzean neskatila sen-titu nintzen berriro, bere ame-tsa betetzerik izan ez zuen nes-katila hori, hain zuzen. Beraz,atzerapen nabarmenarekin bai-na gauzatu dut nire ametsa. Ha-laber, balio izan du ateak ireki-tzeko gizartean integratzekoarazo mordoa izaten dituen ko-lektibo bati. Lan merkatuan eta

kirolean emakume izate hutsakoztopo ugari dakartza ikusgarri-tasun eta berdintasun mailaberbera lortzeko, eta zer esanikez transexuala bazara.

Ametsa orain gauzatu duzu,baina aurretik beste saiakera-ren bat egina zenuen arren, ezzen posible izan.Apirilean nortasun agiria lortunuenean hasi nintzen saiatzen.Lehenik, Coruñako udal eskole-tan, baina, kurtsoa amaitzen arizenez, hurrengo urtera arteitxaroteko eskatu zidaten. Hala,udara amaitu arte nire kabuzentrenatzen aritu nintzen, eta,ostean, berriro joan nintzen ize-na ematera. Baina zalantzak sor-tu zizkidaten erantzunak jasonituen. Ez nuen argi ikusi ezetzajasotzearen benetako arrazoiaarautegia bera edo haien ikus-pegia zen.

Coruña bertako Calasanciastaldeak, ordea, ez zizun oztopo-rik jarri.Abenduan jarri nintzen harre-manetan beraiekin. Taldeko ki-rol koordinatzailea den Luis Mi-guel Fernandezekin hitz eginnuen, eta, nire kasua azaldutan«noski baietz» esan zidan, «kon-trakoak ez luke zentzurik». Kiro-la egin nahi banuen eta multzo-an barneratu nahi banuen haiekniri laguntzeko prest zeudelaesan zidan. Dena den, badaezpa-da Espainiako Boleibol Federa-ziora kontsulta igorri genuen,eta, nire nortasun agiria nahi-koa zela esan zigutenez, aurreraegin genuen.

Kanpotik begiratuta benetan deigarria da beste talde ba-tzuek bizkarra ematea, eta, al-diz, Calasanciasek horren ja-rrera ona erakustea. Izan ere,Calasancias eskola erlijioso ba-tekin loturiko talde bat baita.Nik ez nioke garrantzi handirikemango. Beraien oinarri nagu-siak errespetua eta integrazioadira, eta nire kasuan ere printzi-pio horiei jarraiki jokatu zutenaurreiritzi guztiak albo baterautzita.

Taldekideek ere harrera onaegin zizuten?

«Tristea da 2016an ni izateamodu ofizialean kirol olinpiko

batean lehiatu den lehentransexuala»

ANTIA FERNANDEZ

Estatu espainolean kirol olinpiko batean

debuta egin duen lehen pertsona

transexuala bilakatu zen joan den

urtarrilaren 24an Antia Fernandez, nahiz

eta artean operaturik egon ez. Coruñako

Calasancias taldearekin Galiziako Boleibol

Ligako Bigarren Mailan jokatu zuen

estreinakoz, eta, partida galdu egin zuen

arren, egun hori historiako orrietan

idatzita geratuko da bere esanahiagatik.

Mikel Ibargoien

BOLEIBOL JOKALARIA

2016 | otsaila | 20

GAUR8• 4 / 5

Primeran portatu ziren nirekin.Lehen unetik bi musu emandaaurkeztu ziren eta ahal zutenguztian lagundu zidaten. Gogo-ratzen naiz lehen entrenamen-dura belaunetako babesik gabejoan nintzela eta taldekide ba-tek bereak oparitu zizkidala mi-nik har ez nezan. Horrelako kei-nuak asko baloratzen ditut nik.

Orain buru-belarri zabiltza bo-leibolean, baina aurretik bestekirol batzuk ere egindakoa za-ra, ezta? Ziklismoa, esaterako, duela urtebatzuk utzi nuen gonarekin bi-zikletan ez nintzelako eroso sen-titzen. Orain, sexu erreasignazioprozesua amaitzean kulota jan-tzi eta bizikletara igoko naiz be-rriro. Beste horrenbeste gertatuizan zait igeriketarekin, bainu-jantziarekin ez nintzen erososentitzen-eta. Asko gustatzenzait igeri egitea eta posible du-danean igerilekuetara itzulikonaiz.

Noiz jabetu zinen zu emaku-mea zarela?Hasiera-hasieratik. Ni emakumejaio nintzen eta hala sentituizan naiz beti. 5 urte nituenean,jada hitz egiten moldatzen nin-tzela eta izaera handia edukita,etxekoei esan nien nire izena al-datu nahi nuela, eta aurreran-tzean Antia deitzea nahi nuela.Izan ere, aurretik nuen izenaoso maskulinoa zen, eta psikolo-gikoki niretzat gogorra zen jen-dea niregana izen hori esanezzuzentzea.

Nola erantzun zuten etxekoek?Ez zuten ulertu, ezta onartu ere.Hasieratik esan zidaten ezinnuela Antia izena izan, hori nes-ken izen bat zelako, eta ni, aldiz,mutila nintzela. Nire familia-rentzat aukera hori ez zen posi-ble, nire planteamendua zentzu-gabea zen haientzat.

Ez dirudi jarrera hori oso la-gungarria izango denik.Nik sekula ez dut izan etxekoenbabesa. Are gehiago, iritsi zenmomentu bat ikusi nuena ezinnuela horrela jarraitu eta eraba-ki nuena bazela garaia gizartea-ren aurrean ni benetan nintzen

bezala azaltzeko, emakume be-zala, alegia. Pauso hori emateaerabaki nuenean etxetik aldeegiteko esan zidaten.

Gogorra izango zen.Funtsezkoa da emakumea zare-la esaten duzunean zure fami-liak hori entzutea, onartzea etababesa ematea. Tamalez, ez zennire kasua izan.

Beraz, esan daiteke oraindikgizarteko sektore batzuek in-posatu egin nahi dutela pertso-na bakoitzak zer eta nor izanbehar duen? Ni horretaz jabetu nintzen ikusinuenean zenbait kirol arautegikoso muturreko informe irainga-rriak aurkezteko eskatzen zute-la. Beste aukera medikuez osa-turiko epaimahai baten aurrerajoatea zen, non kanpoko norbai-tek biologikoki eta bisualki az-tertzen zintuen bere iritziarenarabera nor zinen epaitzeko. Be-raz, argi dago oraindik bide lu-zea dagoela egiteke.

Gurasoek ez zintuzten onartueta ez dakit klasekideek zer-nolako jarrera izango zuten zu-rekin eskolan. Txantxak, bromak eta irainaketengabe jasaten nituen. Ondo-rioz, ni ez nintzen klasean inte-gratuta sentitzen. Nerabezarokolehen urteetan, esaterako, ma-txito gisa mutilen artean han-karteko erregeari buruz hitz egi-ten hasten zirenean, etengabekonparazioak eginez, soberannengoela konturatzen nintzen.Behin txantxetan esan nien:«Begira, zentimetro faltan bal-din bazaudete, nik emango diz-kizuet nire denak, sustraitikpuntaraino». Broma zen, bainanik barruan mina sentitzennuen, ikusten nuelako ez zutelaulertzen adierazi nahi nuena, eznintzela beste mutil bat, eta, be-raz, ez nuela kabida haien arte-an. Aldageletan ere deserososentitzen nintzen, lekuz kanponengoen eta hori zama handie-gia zen niretzat. Beste horren-beste gertatzen zitzaidan nireklasekideak leiho atzetik neskakzelatatzera joten zirenean ere.Haiekin joaten nintzen beti, bai-na nire asmoa zen zarataren bat

egitea neskak ohartarazteko. In-kontzienteki feminista izatenhasi nintzela uste dut. Besteneskak babesten saiatzen nin-tzen, haien pribatutasuna de-fendatu nahi nuen.

Nerabezaroa etapa zaila izatenda berez. Zure kasuan are etakonplikatuagoa, ezta?Gogoratzen naiz besazpietan etahanketan ilea irteten hasi be-zain pronto depilatzen hasi nin-tzela, eta hori izan zen etxeangaizki ikusi ez zuten gauza baka-netako bat. Hortaz, nire gainera-ko ahizpak bezala normaltasu-nez depilatzen nintzen.Sexuarekin ere gaizki pasa

nuen. Etxean oso jarrera itxiazuten, baita nire ahizpekin ere.Sekula ez genuen gaia jorratzeneta hilekoaren gaineko azalpe-nik ere ez genuen jaso.

Noiz erabaki zenuen gizartea-ren begietara zaren bezalaagertzea, ezkutatu gabe?14-16 urterekin emakume jarre-ra erakusten nuen, baina gizonmaritxu baten moduan ikustenninduten. Hori izan nintzen niurte askoan jendearentzat, gi-zon maritxu bat. Hori aldatzekonik basektomia egin nahi nuen.18 urte bete bezain pronto joannintzen medikuarengana eskae-ra egitera, baina etengabe ukatuzidaten aukera hori, 2013an, az-kenik, itxaron zerrendan sartuninduten arte.

Pauso horiek ematean urte as-kotan pilaturiko karga erearinduko zitzaizun. Transexualengan bada ohikosentimendu bat, disforia izene-koa, norberarekiko, gorputzare-kiko edota organismoaren fun-tzioekiko gorrotoa eragitenduena, garunak esaten diguna-ren kontrakoa ikusten dugulako.Soinekoa jantzi, kalera atera etaniri buruari buruz emakume gi-sa hitz egiten hasi nintzeneanerabateko poztasuna sentitunuen, irribarrez nengoen uneoro. Jendeak barre egiten zidanbizar pixka bat nuela, azazkalakmargotzen nituela... ikusita, bai-na niri berdin zitzaidan. Nire zo-riontasuna edozeren gainetikzegoen. Nire buruari esaten

nion inork ez ninduela gehiagozangotrabatuko.

Nolako komentarioak egitenzizkizuten?Denetariko astakeriak entzutennituen: liburu bat beteko nukeentzun ditudan komentario de-satsegin guztiekin! Autobuseanbehin «zer egiten du trabesti ba-tek orduotan kalean» esan zidangidariak. Beste gidari batek nor-tasun agiria eskatu zidan ni nin-tzela baieztatzeko, eta, behinegiaztapenak eginda, «zergatikmozorrotzen zara horrela?»esan zidan. Egoera askoz gogo-rragoa da nortasun agiria aldatuaurretik. Izan ere, zu gonarekineta makilatuta irteten zara kale-ra, eta leihatila publiko bateandagoenak agiria eskatu osteanlankideari «gizon honi kasuegin behar diot» esaten diolaentzutea oso gogorra da. Zu es-fortzu handia egiten ari zara zu-re benetako nortasuna erakuste-ko, eta ikusten duzu ez duelaezertarako balio.

Nola definituko zenuke gauregun horrelako jokaerakoraindik ere presente egotea?Tristea da. Eta tristea da ere 2016an ni izatea modu ofiziale-an kirol olinpiko batean lehiatuden lehen transexuala, bainahori da daukaguna. Tristea daere homosexualek pairatu be-har dutena sexu bereko pertso-nekin harremanak izateagatik.Nik uste dut badela garaia ba-koitzak nahi duen bezala eta li-breki bizitzeko aukera izateko.

Alboratua sentitu zara?Autobusean gertatu izan zait ni-re ondoan lekua egotea eta gu-rasoren batek bere umeari nirealboan esertzeko baimenik ezematea, barrenean haurrariedozer gauza egiteko gai naizela pentsatzen ariko balitz bezala.Orduan pentsatzen duzu agianzuk altxa beharko duzula umealasai eser dadin. Jada nortasunagiria aldatuta ere, erosketakegin eta berau eskatu ostean ere gizon moduan tratatu izan nau-te, nahiz eta bertan argi eta gar-bi jarri emakumea naizela. Hale-re, noski, dena ez da txarra izan.Hainbat proiektutan onartu

«Zelaira ateratzean

neskatila sentitu

nintzen berriro, bere

ametsa betetzerik

izan ez zuen

neskatila hori, hain

zuzen. Beraz,

atzerapen

nabarmenarekin

baina gauzatu dut

nire ametsa»

«Ziklismoa duela

urte batzuk utzi

nuen gonarekin

bizikletan ez

nintzelako eroso

sentitzen. Orain,

sexu erreasignazio

prozesua

amaitzean, kulota

jantzi eta

bizikletara igoko

naiz berriro»

atzerria

izan naute: gobernuz kanpokoerakunde batean laguntzailemoduan, elkarte bateko ekin-tzaile gisa, mugimendu feminis-ta bateko kide gisa...

Bizitzako beste alor batzuetanzailtasunak izan dituzu?Lana bilatzeko orduan, adibidez.Ezagutzen dut jendea haien ger-tukoekin bilakaera prozesua ha-si duena, baina, gero, aldaketahori gizarte osora zabaltzekobeldurra dute, susmatzen baitu-te pauso hori emanez gero lanagal dezaketela. Niri kasuan, ni langabezian

nengoen aldaketa prozesuariekin nionean, baina bilakaerahorretan zehar izan ditut hain-bat lan elkarrizketa eta egoeratamalgarriak bizitzea egokituzait. Batek esan zidan ez zitzaio-la batere serioa iruditzen lan el-karrizketa batera mozorrotutajoatea. Beste batek, ostera,oraindik nortasun agiri berriaez nuenez, argi utzi zidan hauta-tua izanez gero ere, inolaz ere

ezingo nukeela joan lanera ema-kumez jantzita. Nik hori en-tzundakoan argi nuen hori ezzela niretzako leku aproposa, ni-re nortasunak eta duintasunakgaizki ordaindutako lan batekbaino gehiago balio dute eta. Behin nortasun agiri berria

eskuratuta ere, gertatu izan zaitelkarrizketaren batera joan etaelkarrizketatzailea haserre ager-tu izana esanez ea nola zen posi-ble gonaz jantzitako marikoi batbidali izana. Adibide horiek guz-tiek argi eta garbi islatzen dutezer-nolako zailtasunak dituguntransexualek lan munduan bar-neratzeko.

Horrek psikologikoki ere era-gina izango du, ezta?Bai, baina denborarekin barreegiten eta positiboa izaten ikas-ten duzu; ispiluan begiratzenzarenean zure buruari benetanederra zarela esaten diozu. Ezdago besterik. Gizarteak nor-maltasunez ikusi eta onartu be-har gaitu, gizarteak aldatu behar

du. Baina horretarako borrokanjarraitu beharko dugu.

Ikastetxeetan pertsona transe-xualei bidea errazteko neu-rriak hartzen hasi dira.Valentzian arau bat onartu duteikasle guztiek haien nortasuna-rekin bat datorren izena izan de-zaten, eta aldagelak eta komu-nak ere irizpide horren araberaerabil ditzaten. Bide hori txiki-tatik egitea funtsezkoa da baipertsona transexualek bai gai-nerakoek ere egoera normalta-sunez bizi dezaten.

Badirudi Nazioarteko OlinpiarBatzordeak egindako aldaketamedio, atleta transexualek au-rrenekoz parte hartu ahal izan-go duzuela Olinpiar Jokoetansexu aldaketa egiaztatuko lu-keen ebakuntza egin beharrikizan gabe.Beste pauso bat da, baina nik us-te dut Olinpiar Jokoetan partehartzen duten kirolari transe-xualek arazoak izaten jarraituko

dutela. Izan ere, eliteko kirola-ren mundua oso lehiakorra da,eta, sexu aldaketaren operazioaegin gabe parte hartzea posibleizango denez, egoera horretanlehiatzen diren transexualek ze-resan handia emango dute;egoera deserosoak jasan behar-ko dituztela iruditzen zait. Gai-nerakoek bidea samurragoaizango dute.

Zer mezu bidaliko zenieke zureantzeko egoeran daudenei?Baikorra izan behar dela, borro-katu egin behar dela eta aurreraegin. Nik egun askotan egin dut negar, momentu askotan babe-sa falta izan zaidalako eta inorkulertzen ez ninduela sentitzennuelako. Momentu horietanamore emateko tentazioa izannuen, baina barrutik indarraatera eta jarraitzea erabakinuen. Hori da egin behar dena.Nork bere nortasunari eutsi be-har dio eta lortu behar da horiaskoz modu naturalagoan etanormalagoan ikustea.

«Autobusean

gertatu izan zait

nire ondoan lekua

egotea eta

gurasoren batek

bere umeari

esertzeko baimenik

ez ematea,

barrenean haurrari

edozer gauza

egiteko gai naizela

pentsatzen ariko

balitz bezala»

«Olinpiar Jokoetan

parte hartzen duten

kirolari

transexualek

arazoak izaten

jarraituko dutela

uste dut, eliteko

kirola oso

lehiakorra da-eta.

Sexu aldaketaren

operazioa egin gabe

parte hartzea

posible izango

denez, zeresan

handia izango da»“

2016 | otsaila | 20

GAUR8• 6 / 7

Eguzkia energia iturri agortezi-na eta berriztagarria da, etaenergia termikoa edo elektrizi-tatea sortzeko erabiltzen da ba-tez ere. Baina oso era ezberdine-tan erabil daiteke, jakina:Marokoko errege-diktadorearenposizioa gehiago indartzeko edoAtacamako basamortuko indi-genen bizimodua hobetzeko,muturreko bi erabilera aipatzea-gatik. Bi eredu horiek azaltzensaiatuko gara orrialdeotan.

ITURRI AGORTEZINAEguzki energia fotovoltaikoaeguzki izpietatik abiatuta sortu-tako energia elektrikoa da. Zen-bait modulu fotovoltaiko (elka-rri konektatutako hainbat zelulafotovoltaiko) elektrikoki konek-tatuz eta muntatuz osatutakomultzoari esaten zaio eguzki pa-nel edo panel fotovoltaiko.Eguzki energia termikoa, aldiz,beroa lortzeko Eguzkiaren ener-giaz baliatzean datza. Uhin elek-tromagnetikoek materialei be-

[email protected]

EGUZKI ENERGIAProiektu erraldoiak, diktadoreek;beharren araberakoak, indigenek

Ikusgarriak dira Marokoko erregeak Atlas mendikatekoOuarzazate probintzian inauguratu berri ditueninstalazioak. Eguzkiaren energia baliatuko dute,multinazionalen eta erregimenaren irudia hobetzeko.Oso bestelakoa da Atacama basamortuko indigenekabiarazitako proiektua, herritarrei egiten baitie mesede.

Ouarzazateko instalazioek480 hektareako eremuahartzen dute. Mundukoturbina bakarreko zentralheliotermikorik handienada gaur egun. Fadel SENNA | AFP

EKONOMIA / b

Otsailaren 4anhasi zen laneanOuarzazatekozentral helio-termikoa, mun-duko handiena.

Bertan izan ziren Mohamed VI.aerregea eta Marokoko Gobernu-ko ministro guztiak, Estatu es-painoleko eta frantseseko ordez-kariekin batera. 160 megawatteskaintzeko gaitasuna du orain-

goz, eta Noor II eta Noor III fase-etako lanak amaitzean (orainhasi dira horiek eraikitzeko la-nak), beste 350 megawatt eman-go ditu Ouarzazateko zentralak.Gainera, beste 70 megawattemango ditu leku berean egingoden zentral fotovoltaikoak.Eguzki energia Eguzkitik Lu-

rrera erradiazio elektromagneti-ko itxuran iristen den energiamota da, hiztegiaren arabera.

atzerria

roa transferitzen diete. Energiamota hau agortezina eta guztizberriztagarria da, hau da, natu-ran ez du eragin kaltegarririk.Hotza zegoen Ouarzazaten

erregeak botoia sakatu eta eguz-ki energiaren lehen kilowattaMarokoko sare elektriko nazio-nalean sartu zenean. Txalo eginez erantzun zuten

ekitaldian ziren gonbidatuek.Marokon ia beti daude eguzki-tan: urtean 3.000 ordu, batezbesteko datuen arabera, bainaAtlas mendikateko puntu har-tan gehiago, eta horrexegatikaukeratu zuten zentral helioter-mikoa eraikitzeko.Mustafa Bakuri Marokoko

Eguzki Energiaren Agentziakozuzendariak esplikatu zuen ins-talazioek 480 hektareako ere-mua hartzen dutela, mundukoturbina bakarreko zentralikhandiena, beraz. Eraikitzeko la-nak Saudi Arabiako Acwa Powerkonpainiak zuzendutako kon-tsortzio bati esleitu zizkioten2012an. Estatu espainoleko en-presa batzuek ere esku hartudute (775 milioi euroko kontra-tuak sinatu dituzte).

BURUJABETZA ARRISKUAN

Hasiera batean, Hamza Hamou-chene idazle aljeriarrak azalduduenez, Ouarzazateko proiek-tuaren helburua energia espor-tatzea zen, baina porrot eginzuen hasierako asmoak, ez bai-tzuten lortu Madrileko aginta-rien babes finantzariorik itsaso-an urpeko kablea jartzeko. Beraz, sektoreko zenbait mul-

tinazionalen aholkuarekin(E.ON, Munich Re, Siemens etaDeutsche Bank), Marokok zen-trala bertako energia beharrakasetzeko erabiltzea erabakizuen. Hamouchene doktoreakLondresen egoitza duen ASC Al-geria Solidarity Campaign sortuzuen bere garaian eta orain“L’Autre Afrique” aldizkarianenergia berriztagarrien inguru-ko analisia eman du argitara.Ouarzazateko proiektuak sala-tzeko moduko gauza asko ditue-la esplikatzen du.Jawad Moustakbal Marokoko

ATTAC eta CADTM elkarteetakoekintzaileak herrialdearen bu-rujabetza bera arriskuan ikus-

ten du Ouarzazateko proiektua-rekin, konpainia multinaziona-lek gero eta pisu gehiago izangobaitute herrialdearen argindarekoizpenean. Herritar guztienbizimoduan sekulako eraginaduten erabakiak «teknokratagutxi batzuek» hartzea ez daonartzeko modukoa, bere iritziz.

«GOITIK BEHERAKO IKUSPEGIA»Hamza Hamouchene aljeriarrakMagrebeko herrialdeen egoerasozioekonomikoa ekartzen dugogora, Ouarzazateko zentrala-ren egokitasuna neurtzeko. Gogorarazten du idazleak Ara-

biar Udaberriak piztu zituztenherriek ogia, askatasuna, justi-zia soziala eta burujabetza na-zionala exijitzen zituztela:«Multinazional handiek eskuhartzen duten proiektuek ikus-pegi teknokratikoa hartzeko joe-ra izaten dute, goitik beherakoikuspegia, eta era horretan des-jabetze kopuruak, kutsaduraketa lur pilaketak berak ere goraegiten dute. Bertako komunita-teen inplikaziorik gabe ez dagobermatzerik proiektu horiek po-breziari aurre egiten, langabeziamurrizten edo ingurumenazaintzen laguntzen dutenik».

Marokok hartuko du azaroanCOP22 Nazio Batuen Klima Al-daketari buruzko Konferentzia,Marrakex hirian. Magrebeko he-rrialdeak sekulako energia men-pekotasuna du gaur egun. Kon-tsumitzen duen energiaren %96inportatu egiten du. Petrolioproduktuetan urtean 8.000 mi-lioi dolar gastatzen ditu.Herrialdearen energia eskaria

hirukoiztu egin da 1999az ge-roztik, Ali Fasi Fibri MarokokoONEE erakundeko zuzendariakemandako datuen arabera. Go-bernuak prest duen egitasmoabetez gero, 2030erako herrialde-ak kontsumitzen duen energia-ren %52 iturri berriztagarrieta-tik iritsiko da.Ouarzazateko zentralari esker,

multinazionalek beren aurpegi-rik onena erakusten dute, etaMarokoko erregimenarentzatere propagandarik onena izan-go da, energia garbien alorreanaitzindarien artean azaltzeko

Kultura ezberdinetako ikasleek helburu bera dute Oinutsen Unibertsitatean. GAUR8

Marokoko erregea, Segolene Royal frantsesa eta Jose Manuel Garcia-Margallo espainola ondoan dituela, Ouarzazaten. AFP

Jawad Moustakbal ATTAC elkarteko kideakMarokoren burujabetza bera arriskuan ikustendu, multinazionalek gero eta pisu gehiagobaitute herrialdearen argindar ekoizpenean

Hasiera batean Ouarzazateko proiektuarenhelburua energia Europara esportatzea zen,baina porrot egin zuen asmoak, Madrilekurpeko kable bat finantzatzeari uko egin ostean

0000 | hilabetea | eguna

GAUR8• 8 / 9

aukera ematen baitio. Beraz,zentralak dakarren “garapenak”eta arrakasta ekonomikoak ezdute Marokora demokrazia hur-bilduko, demokraziaren aurka-koenak indartu egiten ditu-eta.«Era egonkorrean energia ekoiz-teko edozein proiektuk bertakokomunitatean errotuta egon be-har du; bertakoen beharrak ase-tzera bideratuta egon; eta ingu-rumen eta energia justizia izanbehar ditu helburu», Hamza Ha-mouchene idazlearen ustez.

EGUZKI INGENIARIAKOso bestelako eredua azaldu di-gu Marianela Jarroudek IPSagentziak banatutako artikulubatean. Liliana eta Luisa Teranemakume indigenen kasua kon-tatzen du: Atacamako basamor-tutik Indiara joan ziren orain ialau urte, eguzki energia nolaerabili ikasi eta Caspana herrix-kan han ikasitakoa aplikatzeko.«Herritarrei kostatu egin zi-

tzaien guk Indian ikasitakoaonartzea. Hasiera batean ez zu-ten begi onez ikusten, gu ema-kume izateagatik, baina pixka-naka berotzen joan ziren etagaur egun errespetatzen gaituz-te», dio Liliana Teranek.Luisak esplikatu duenez, Asia-

ra abiatu aurretik 200 herritarzeuden eguzki energian intere-satuta, baina, instalazioa etamantentze lanak emakumeek egin behar zituztela jakitean, as-

kok atzera egin zuten eta 30ekbaino ez zioten eutsi hasierakoasmoari: «Herri honetan herri-tar zaharrek osatutako kontseilubat dugu, eta horrek hartzen di-tu erabaki guztiak. Ez naiz seku-la talde horretako kide izango».Luisak 43 urte ditu eta Lilia-

nak, 45. Beren herria 3.300 me-troko altueran dago eta ofizialki400 biztanle ditu, baina 150ekbaino ez dute bertan egiten asteosoa, besteak asteburuetanitzultzen baitira. Oso baldintzatxarrak biztanle kopuruari eus-teko: «Urtean hamar familia jo-aten dira herritik, normaleanseme-alaben ikasketengatik etagazteen lanarengatik».2013ra arte, herrixkak elektri-

zitate sorgailu bakarra zuen. Ho-rri esker argindarra izaten zutenegunean bi ordu eta erdiz. Etahura hondatzean, guztiak ilun-petan geratzen ziren. Une hone-tan sorgailuak lanean jarraitzendu, baina 127 etxetan eguneanhiru ordutan dute argia, Lilianaeta Luisa Teranek jarritako eguz-ki instalazioari esker.2012ko martxoan abiatu ziren

Indiako ipar-mendebaldeko Ra-jastan estatuko Tilonia herrira,bertan baitaude Barefoot Colle-geko (Oinutsen Unibertsitatea)instalazioak. Atacamako basa-mortuko beste herri batzuetanbizi diren Elena Achu, ElviraUrrelo eta Nicolasa Yufla indige-nak ere beraiekin joan ziren.

HOZKAILUA KONEKTATU

Sei hilabete egin zituzten ber-tan. Hasieran kostatu egin zi-tzaien Tiloniako berora egoki-tzea, asko argaldu ziren (bertakojanariak arraroak egiten zitzaiz-kien) eta Caspanara itzultzeanjango zuten haragiarekin egitenzuten amets.Azkenean itzuli egin ziren

Atacamara. Herriko etxola bate-an eguzki instalazioa jartzeaga-tik 45 dolar kobratzen zituzten.Komunitateak gaur egun 75 do-lar ordaintzen dizkio bakoitzaribi hilabetetan behin herrian ja-rritako 127 panelen mantentzelanak egiteagatik. Orain bate-rien kapazitatea handitu nahidute, herritarrek hozkailua ko-nektatzeko aukera izan dezaten.Ametsek ez dute mugarik.

Indiako ipar-mendebaldeandagoen Rajastan estatuko

Tilonia herrian daudeBarefoot Collegeko

(Oinutsen Unibertsitatea)instalazioak. Asiako,

Afrikako etaLatinoamerikako 49herrialdetako 700

emakume gaitu dituztebertan. Irudian, Jordaniako

emakumeak eguzki-energiaren sekretuak

ikasten. GAUR8

ESKOLARABIDEANMOTXILAENERGIAZBETEEguzki energiak ez duderrigorrez instalaziohandirik beharherritarren beharrak aseahal izateko. TxilekoAtacama basamortuanbezala, munduko besteleku askotan ere energiaiturri horrek ematendituen aukerakezagutzen hasiak dira etagaur egun ez daharritzekoa Kenyakoiparraldeko masaietniako artzainaktelefono mugikorrarekinhizketan ikustea. PewIkerketa Zentroarenarabera, kenyarren %82kdu bere sakelakotelefonoa. Arazoaaparatua kargatzea da,baina, eguzki panelakgero eta etxe gehiagotandituztenez, horietakobatera joan etakonponduta dago.Salima Visram ikaslezuria Mombasakoa da.Emakumea Kanadarajoan zen ikastera, bereherrikoen arazoetako batburuan zuela: ikasleekezin zuten etxean gauezikasi, argindarrik ezzutelako. Eskolarajoateko erabiltzen dutenmotxilan panel txikiakjartzea otu zitzaion,eskolara doazenbitartean aparatua kargadadin (batez beste, lauordu egiten dituzte oinezegunean, eguzkitan).Motxila lau orduzeguzkitan edukita, zazpiorduz ematen du argiagauez. Sarean dirubilketa egin zuenlehenengo 2.000motxilak ekoizteko.«Ekimenak arrakastaizaten badu, datozen biurteetan konderrikoehunka eskoletarairitsiko gara», adierazi duikasleak.

Orain baterien kapazitatea handitu nahi duteCaspanako eguzki ingeniariek, herritarrekhozkailua konektatzeko aukera izan dezaten.Ametsek ez dute mugarik

Liliana eta Luisa Teran indigenak Atacamakobasamortutik Indiara joan ziren orain ia lauurte, eguzki energia nola erabili ikasi etaCaspana herrixkan han ikasitakoa aplikatzeko

hutsa

3 BEG

IRADA:

Adina: nortasun agirikoaedo biologikoa?

osas

un

a/

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ k

omu

nik

azio

a

Kirolarien arteko solasaldietan bada behin etaberriz errepikatzen den esaera. Lesioei buruzberbetan, momenturen batean batak besteariadarra joko dio: «Adinarekin, gauza hauek ge-ro eta gehiago izango dituzu!». Txantxetanesaten dute, jakina, baina esaldi horren azpian

jendeak benetan sinisten duen uste okerra dago: adineanaurrera egitea eta osasunean txarrera egitea, dena bat dela.Bada, lagunok, albiste ona dakartzuet: ez du zertan beti ho-rrela izan.

Behin, gure eskualdeko kobazulo batean, espeleologoekzortzi lagunen gorpuzkiak aurkitu zituzten. Antzinako hile-rri hori aztertzera etorri zi-renean, arkeologoen lehe-nengo lana aztarnategianoizkoa zen zehaztea izanzen; hezurretako karbonoaaztertuta, duela 4.000 baturte lurperatutako euskal-dunak zirela ikusi zuten.Baina era askotako jendeazegoen han: haurrak, hel-duak zein zaharrak . Hu-rrengo lana, beraz, pertso-na bakoi tzaren ad inazehaztea izan zen; gorpuz-kion alboan “Nortasun Agi-ri Neolitikorik” aurkitu ezzutenez, arkeologoek bestegauza batzuei erreparatubehar izan zieten pertso-non adina zehazteko. Adinbiologikoa, noski; pertsonabaten osasunari dagokionbakarra.

Horrelako kasuetan, az-tarnategietan aurkitzen di-ren gorpuzki bakarrak he-zurrak i zaten d i ra(batzuetan, hori ere ez), eta,beraz, arkeologoak horienazterketara mugatzen dirapertsonon adina ebazteko.Halere, ezin izaten dute ze-hatz-mehatz esan: asko jo-ta, adin tarte batean koka-tuko dituzte gorpuzkiok.Beste berba batzuetan: lu-rrikara baten eraginez ki-roldegia eroriko balitz ba-r ruko jende guzt iaharrapatuta, eta hemendik4.000 urtera arkeologoekkirolarion hezurdurak az-tertuko balituzte, ez litzate-

ke arraroa izango 36 urteko forma fisiko txarreko bati 49urteko adina egoztea, edo 70 urteko aitona kirolzale batengorpuzkietatik 55 urte zituela ondorioztatzea. Izan ere, giza-kiak asmatutako paper edo zenbaketarik izan ezean, ez da-go hezurduron adina gehiago zehazterik.

Bizirik dauden pertsonetan ere, berdintsu: bere urteenkontua eraman ez duen norbait aurkitzen badugu (ba-tzuetan gertatzen da: uharte batean, oihanean, kalean…bizi diren paperik gabeko pertsonak), ezingo dugu bereadin zehatza asmatu. Urte asko bete dituen pertsona ba-tek gorputza “gazte” mantentzeko beste arrazoi bat ere ba-

dago: odol zirkulazio siste-ma . Akt ib i tate f i s ikoaerregularki egiten duen etaelikadura zaintzen duenpertsonak arteriosklerosiaeta bestelako zirkulazioarazo gutxiago izango di-tu, eta faktore hori berebi-zikoa izaten da gorputzaegoera onean mantentze-ko.

Honekin guzt iarek in ,itzul gaitezen kirolzaleenarteko so lasa ld ietara :«Adinarekin gero eta le-sio gehiago!». Ez dagozertan. Adinean aurreraegin ahala gure gorputza-ren mantentze lanak (bero-ketak, luzaketak...) alde ba-tera uzten baditugu, kirolairregulartasunez egiten ba-dugu (hiru hilabete ezeregin barik, eta, gero, bat-batean, partidu gogorra),orduan bai: lesioak geroeta sarriago, eta gero etalarriagoak, izango ditugu.Baina entrenamendu pla-nifikazio egokia egiten ba-dugu, orokorrean bizimo-du osasuntsua eramanez,gauzak bestelakoak izandaitezke. Gustatzen bazai-zue, aurrera: adina bera ezda arazoa. Ez zinateketeizango 90 urterekin orain-dik txapelketetan aritzenden lehenengo k i ro lar ikuadrilla... •

www.abante.eusUste orokorraren kontra, adinarekin lesioak ez dira ugaritzen. GAUR8

Oier GorosabelFisioterapeuta eta osteopata - @Txikillana

2016 | otsaila | 20

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Etsaia ezagutzea ez da lan erraza, diziplina etazorroztasun zientifiko handia behar dira. Nor-bere burua aztertzea, egoera eta kondizio pro-pioak ezagutzea, independentzia eta sozialis-moaren arnas luzeko helburuei begira,boterea eskuratzeko perspektiba horretan, ga-

rena eta izatera irits gaitezkeena barneratzea ere ez da ezbatere erraza. Egoera tentuz irakurri, zuhurtziaz epaitueta ausardiaz ekitea eskatzen du, ideia argitasuna, ezke-rrak bere-berezkoa behar duen pentsamendu kritikoa.Iraultzaileak egiten, esaten eta agintzen duenaz ardu-

ratu behar du beti. Gehiengo sozialetik dibortziatzen de-nean, beharrezko zintzotasunez hori aitortu behar du.Lortzen dituen irabazi eta eraginek aldebakarreko proze-suek berezko duten hauskortasuna dutela barneratu be-har du. Elkarrekin egotea batuta izatea eta batera ekitea-ren sinonimo ez dela ulertu. Ez garela indar bakar bat,ideologikoki osoki homoge-neoa, politikoki granitikoaeta obedientzian diziplina-tua. Eta politikoki batu, so-zialki berreraiki eta ideologi-koki berrindartu nahi dugunproiektuak ez duela horretanbilakatzea helburu.Gaztetan ikasi genuen kri-

tika eta autokritika printzi-pio iraultzaileak zirela. Takti-karen eta lerro politikoarenberrazterketa, zuzenketa etabultzada berritzea ezinbeste-koak zirela beti, eta, hartara,ariketa horrek eskatzen di-tuen lan eta antolakuntza mailako euskarriak behar-be-harrezkoak zirela. Kritika zerbaiti eta norbaiti egitenzaio, eta, autokritika, berriz, egindako ekintzak bilatzenzituen helburu edo ondorio zehatzak lortu ez ditueneandator, eskakizun logistikoei jaramon egin ez zaienean,edo, sentzilloki, ekintza bera egin ez denean. Hortaz, kri-tikak eta autokritikak bere helburua lortzeko, hots, ekin-tza politikoa zuzendu eta hobetzea, lan plangintza kolek-tibo bat, planifikazio objektibo eta estrategiko batbeharrezkoak dira ezinbestean.Badira, badirenez, kritiko sistematikoak diren pertso-

nak. Kexa moduan ezkortasuna azpimarratzen dutenak,beste pertsona batzuk negatiboki seinalatu edo jazarriz,eraikitzea eta laguntzea bainoago kaltea interesatzenzaienak. Beti egon dira halakoak, prozesu politiko oro-tan. Edonola ere, igarotzen ez den pasabidea baino oke-

rragorik ez dagoelako, kritika eta autokritika, bitarteko zorrotz eta ezinbestekoz hornituta, zeregin iraultzaile gi-sa, beti dira beharrezkoak eta ospatzekoak, politikokiosasungarriak. Eta horretatik asko dago Euskal Herrikoherri eta auzoetan martxan den Abian eztabaida proze-suan, baita, zoritxarrez, tabernazulo eta “konspiratokie-tan” ere. Txostena bera, kritika eta autokritikarako osobaliagarria iruditu zait, eta, ñabardurak ñabardura, sin-plea eta garapenerako aukerez beteta dagoela uste dut.Iragan astean lerrotan bertan gustura gelditu zen Iñaki

Altuna, zorrotz eta latigoa eskuan Abian eztabaida proze-suaren inguruan ederki asko idatziz. Ez direla gotortzekouneak, ezta autokonplazentzia eta autozigorrean erortze-koak ere. Besteak beste, Sortu birsortuz, “errefundazio”politiko bat proposatzen dela gogoraraziz. Beharrezkoabezain handia da hitz hori, eta, pertsonalki, asko estima-tzen dut ekintza politikoaren zentzua hain argi eta hain

gordin adierazten denean. Oso ondo. Kritika eta autokri-tika iraultzailearen praxia ez da, baina, elementu isola-tua. Ekintza politikoaren osotasunaren parte bat baino.Zentzu horretan, latigoa, azotea erabiltzeak baditu arris-kuak ere. Horietan behinena xiiten gisa bukatzea, hauda, odola eginez, autozigortuz, jendea injustuki trata-tzea. Erraza ez zen oreka ariketa egin behar izan dela ustedut, baina neurrian eta dotore egin dela esan beharra da-go. Larritasunak detektatuz eta aitortuz, baina larriminahedatzeke. Itolarria baino arnas luzea hobetsiz. Desegi-tea baino birziklapena, dogma baino arrazoimena, poli-ki-poliki beste tonu bat eta freskura arnasgarri berri batindependentziaren eta sozialismoaren aldeko borrokarieskainiz. Gure jendea eta espazioa konpaktatzeko eta gu-rea ez den jendearekin elkarrekikotasuna errazteko gakopolit askoak daudelakoan nago. Ez da gutxi. Asko da. •

{ asteari zeharka begira }

Kritika eta autokritikaz,ariketa iraultzailea «Abian»

Erraza ez zen oreka ariketa egin behar izanda, baina neurrian eta dotore egin da.Larritasunak detektatuz eta aitortuz.Itolarria baino arnas luzea hobetsiz.Desegitea baino birziklapena

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

herria

bizitzen dutela zuzenean. Kopu-ru handi hori ikusita lanari ekinzioten. Willför-Nyman eskolazuzendariak, aldiz, KiVak bereikastetxean praktikan izan duengarapena azaldu zuen: nola era-gin dion eguneroko dinamikari,zer baliabide sortu diren, zer ha-rrera egiten zaien irakasleei, no-la esplikatzen zaien proiektua…Jardunaldiaren bigarren za-

tian tailer txiki batzuen bidezbaliabide zehatzak ezagutu zi-tuzten ikastoletako ordezkariek:ze unitate didaktiko erabiltzendituzten umeek 7 urte dituzte-netik derrigorrezko irakaskun-tza bukatzen duten arte. «Unita-teak oso zehatzak eta praktikoakdira. Bi ezagutu genituen: bat 7urteko haurrekin lantzen dute-na eta beste bat Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. maila-koekin, hau da, 14-15 urtekoikasleekin erabiltzen dutena». Antolaketaren berri ere izan

zuten. Jakin zuten ikastetxe guz-tiek dutela KiVa taldea, edozeinarazo dagoela sumatzen denmomentutik martxan jartzendena. Bertan beti egoten dira zu-zendaria, arduradun nagusi be-zala, irakasleren bat eta batzue-tan orientatzaileak.

PETO HORIDUN ZAINTZAILEAK

Jolas garaietan KiVa zaintzaileakdituzte, peto horiekin identifi-katuta. Hala, denek dakite gaihori presente dela eta edozeinunetan edozein ikaslek halakoegoera bat bizitzen badu badue-la hor erreferentziazko heldubat arazoaren berri emateko.Ume txikiekin ez dute eskola

jazarpenaren gaia zuzenean lan-tzen, baina bai zeharka. KiVakumetatik eramaten ditu bertze-en larruan sartzera. Halako ego-erak planteatzen dira: zer senti-tzen duzu lotsatia baldin bazara,bakarrik, gelako arbelera atera-tzen bazaituzte, guztien aurre-ra? Zure burutik zer pasatzenda? Barre egingo dizutela?Taldeko dinamikak egiten di-

tuzte, bikoteka antolatuta. Zergertatzen da gelan 23 bagaudeeta irakasleak binaka antolatze-ko erraten badigu eta bat bikote-rik gabe gelditzen bada? Hori jo-ko bat izan daiteke, etaerrealitatea ere bai.

Finlandiarrek garatu-tako jazarpenarenkontrako programa-ren informazio etatestigantza zuzenairitsi da gurera. Joan

den urtarrilaren 29an, GasteizkoEuropa Jauregian egin zen lanjardunaldian, pertsonen ongiza-tea bilatzen duen ekimenarensortzaile eta erabiltzaileekin bil-du ziren ikastoletako 300 kide-tik gora: zuzendari, arduradunpedagogiko, orientatzaile etairakasleak, Euskal Herri osoko-ak. Tartean zen Nafarroako Ikas-tolen Elkarteko zuzendaria, JosuReparaz. Hain zuzen ere, berakeman dizkio GAUR8ri xeheta-sun guztiak.Johanna Alanen eta Ulrika

Willför-Nyman finlandiarrekazaldu zieten euskaldunei 2009tik martxan den progra-ma. Lehena KiVa programarennazioarteko koordinatzailea da.Turku Unibertsitateko ikertzai-lea eta programaren egileetako

Maider Iantzi Goienetxe

KIVA PROGRAMAEskola jazarpenari osoki eta modusistematikoan aurre egiteko saltoa

KiVa Finlandiako Turku Unibertsitateak garatutakoprograma bat da, berriki ikastolei aurkeztu dietena. Hauekgarbi ikusi dute ematen duen saltoa: eskola jazarpenariizena jartzen dio eta esplizituki lantzen du modusistematiko eta progresiboan, txikitatik hasita, ikastetxeosoa inplikatuz. Emaitzak zoragarriak dira.

Euskal Herri osokoikastoletako kideekfinlandiarrekin egindakolan jardunaldiko momentubat. Tailerren bidez KiVaprogramaren baliabidezehatzak ezagutu zituzten.NAFARROAKO IKASTOLEN

ELKARTEA

JENDARTEA / b

bat. Bigarrena, berriz, ekimenhori duela urte batzuetatik honaindarrean duen eskola batekozuzendaria. Euskal Herriko Ikas-tolen Elkarteak bazuen KiVarenberri eta egoki ikusi zuen harensorrera, zergatia, garapena etabaliabideak zuzenean finlandia-rrengandik ezagutzea. Hala, lanjardunaldia antolatu zuten pro-grama hurbiletik ezagutu etagero erabakia hartzeko ea ikas-

toletan nola eraman zitekeenaurrera. Alanenek eta Willför-Nymanek beren esperientziakontatu zieten.

IKASLEEN%10EK JASATEN DUTE

Alanenek eskola jazarpenareninguruko kezka agertu zuen. Eu-ropa mailan ikerketa garrantzi-tsuak eginak dituzte eta ondo-rioztatua dute ikasleen %10ekberen eskola urteetan jazarpena

Jazarpena bizi izan duten lagunek, haztendirenean, erasotzailearen mehatxu eta irainakbaino gehiago gogoratzen dituzte ingurukoenisiltasuna eta pasibotasuna

Finlandian, KiVa programari esker eskolen%63an jazarpena ia desagertu egin da, %20anjaitsi egin da eta, batez ere, sufritzen dutenpertsonen biktimizazioa txikitu da

2016 | otsaila | 20

GAUR8• 12 / 13

Derrigorrezko Bigarren Hez-kuntzako unitatean bai jorra-tzen da jazarpena zuzenean. Ezdute lantzen benetako gatazkabat ematen den momentuan etapertsona zehatzekin. Inoiz ez dakasu erreal bat publiko egiten;bertze bide bat dauka.Lehenengo eskola jazarpena

zer den eta zer ez den bereiztendute. Izan ere, gatazkak hagitzarruntak dira taldeka antolatzengaren edozein tokitan: familian,lagunartean, elkarteetan, eta,nola ez, ikastetxean. Orduan, be-reizi behar da zer den jazarpenaeta zer gatazka arrunt bat, mo-mentu batean bi lagunen arteaneduki dezaketena edo bi umetxikik jostailu bera nahi dutela-ko izan dezaketen borroka.

NOLA DETEKTATU?Nola detektatu jazarpena? Repa-razek esplikatu duenez, boterea-rekin lotuta agertzen da beti.Pertsona bat zapaldua dago etabertzeak du boterea. Botere horitaldean ematen da. Taldeko ber-tzeek ematen diote boterea per-tsona horri. Bullyng-a ez da nor-malean gauza pribatua izaten,biren artean, bertzeek jakin ga-

be. Hortaz, finlandiarren dina-miketan taldeak berebiziko ga-rrantzia dauka. Beren ikerketetan agertzen

den elementuetako bat da jazar-pena bizi izan duten lagunek,hazten direnean, oroitzen dute-na ez direla horrenbeste eraso-tzaileak beren kontra erabilita-ko mehatxuak, irainak, barreak,mespretxuak… Gehiago gogora-tzen dute ingurukoek egoerahorren aurrean izandako isilta-suna eta pasibotasuna. Eta zen-baitetan, beraien ustez lagunakzirenek ere ez zituztela defenda-tu. Hori da benetan modu dra-matikoan bizitzen dutena.Eskola jazarpenak ondorioak

ditu ez bakarrik gatazkaren mo-mentuan. Ondorioak ditu arlougaritan, adibidez autoesti-muan eta maila akademikoan.Ikerketetako bertze datu bat

da beti dagoela jazarpena ema-ten den momentuetan jazarpe-na jasotzen duenaren defentsanateratzen den pertsonaren bat.Autoestimu handiena dutenakizaten dira. Prest egoten diraegoera injustuei aurre egiteko.Ikaskideek, portzentaje handibatean, barruko benetako emo-

Johanna Alanen, Ulrika Willför-Nyman eta Josu Reparaz. NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA

GUREAN ESKURA DAUDENGIDA ETA PROTOKOLOAKJosu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariariikastetxe bat gidatu zuenean ziberbullyng kasu bat tokatuzitzaion eta auzian esku hartzea erabaki zuten, «bainapuntualki», zehaztu du. «Hori da orain arte egin duguna. Etaez da gutxi, zenbaitetan ez baita hori ere egin. Badiraprotokolo batzuk gobernuak markatzen dituenak, bainabehin ekintza gertatu ondoren esku hartzeko dira».Adibidez, nafar Gobernuaren web orrialdean

Bizikidetzarako Aholkularitzaren atala dago. Zerbitzupubliko honen helburua da irakasleak, ikasleak eta familiakorientatzea, bertzeak bertze, berdinen arteko jazarpenareninguruan. Lakuak ere protokolo eta gidak zintzilikatuta ditubere webgunean. Gidak orientazio izaera du eta bertanjasotzen dira prebentzio neurriak. Protokoloa, aldiz,oinarrizkoa eta aginduzkoa da eta kasu bat gertatzen deneanegin beharreko urratsak zehazten dira. Bestalde, SegurtasunSailarekin hitzarmena sinatua du Exekutiboak. Honenbidez, hitzaldiak eta formazioa ematen dira ikastetxeetan,bullying-ari eta bereziki ziberbullying-ari aurre hartzeko.Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoan, Gobernu

frantsesak prebentzio planak eta kanpainak egin izan ditu.Gidak ere kaleratu ditu. Informazio gehiagorako:nonauharcelement.education.gouv.fr.

herria

zio eta aukeraketan pertsonahoriek izendatzen dituzte balio-tsuenak, jatorrenak, estimatue-nak bezala, hori egiteko gai dire-lako, nahiz eta agian ez dutentaldean erraten. Aldiz, bullyng-agauzatzen duen ikasleak, bote-rea hartu arren, eta bertzeak be-re jokaeren aurrean maiz isilduedo barre egin arren, ez du ikas-kideen balorazio on hori jaso-tzen. Nafarroako Ikastolen El-karteko zuzendariaren iritziz,elementuok ezagutzea garran-tzitsua da arazoari aurre egite-ko. «Gutako bakoitzak baloratuaizan nahi du, eta ikusten da ego-era injustuok mozten edo sala-tzen dituztenak direla benetandenok izan nahiko genukeena». Honakoa ere kontuan izan be-

har dela erantsi du: jazarpenagauzatzen duen pertsona ez damunstro bat. Bere atzean tes-tuinguru ezagun bat dago, nahi-ko ikertua. Bizi duen egoera ezda normalean hoberena izaten.Badago atzean familiaren egoe-ra kaskarraren eragina. Eraso-tzailearen pertsona bera aunitzlantzen dute KiVarekin, kontuanhartuz ez dela garapen egoki batlortzen ari, benetan autoestimuon bat izanez eta bertzeak ereongi baloratuz. Bere jokaera de-segokia bideratzen eta konpon-

tzen saiatzen dira. Ez dute inolaere erraten «pertsona hau de-sastre bat da, ez du ezertarakobalio». Baditu bere balio onak,baina bere jokaera ez da onarga-rria eta hori zuzendu behar da.Reparazek nabarmendu due-

nez, taldearen interbentzioandago gakoetako bat: «Taldearibideratuta egiten diren ekintzekdute benetako boterea hau denadesmuntatu eta desegiteko, bai-ta ikaskideak kontziente izatekoere beren barre horrek, berentxalo horrek hegalak ematendizkiola erasotzaileari eta ara-zoa konpondu beharrean oker-tzen ari direla. Baloreekin era-bat lotuta dago».

IKASTETXE OSOA INPLIKATZEN DA

Programak eskolako estamentuguztiak barne hartzen ditu. Le-henik eta behin, ikasleekin lan-tzen da zuzenean eta sistemati-koki. Bi astetik behin unitateakjorratzen dira aipatutako taldedinamikekin. Hagitz joko atse-gin eta erakargarriak dira. Zentroko irakasle guztiek ere

zuzenki parte hartzen dute. De-nek jasotzen dute formakuntzaegokia. Edozein irakasle iristenbada KiVa duen eskola bateraprogramaren berri eman etaprestatu egiten dira. Finlandian

ikastetxeen %90ek ezarria duteprograma eta familientzat era-bakigarria izaten da seme-ala-ben hezkuntza aukeratzeko or-duan KiVa izatea ala ez. Gurasoak bertze hanka oso

garrantzitsu bat dira. Kurtso ha-sieran gidak banatzen dizkieteKiVa zer den ezagut dezaten etaberen partaidetzaren berri izandezaten. Aholku batzuk ereematen dizkiete. Beraz, progra-mak denak biltzen ditu.

KASU BAT EMATEN DENEAN…Bullyng kasu bat gertatzen de-nean jazarritako ikaslearekineta erasotzailearekin lan egitenda. Eta egon baldin bada norbaitparte zuzena hartu ez duenabaina erasotzaileari babesaeman diona, edo ez diona eman,

«Oso inportantea dababestua sentitzea, jakitea

sufritzen ari zarena ez delazure errua eta ez dela inola

ere onargarria».ANGELSIMON / GETTY IMAGES-

ISTOCKPHOTO

berarekin ere lantzen da. Kasuaezagutzen den unetik bertatikhasten da interbentzioa. Gaine-rako ikasleei aholkuak eta azal-penak ematen zaizkie: zer deneskola jazarpena, jarrera bene-tan onartezina dela… Eta guztiagurasoekin konpartitzen da.Nafarroako Ikastolen Elkarte-

ko zuzendariaren arabera, ezin-bertzekoa da honakoa ere: joeradago norbaitek eskola jazarpenabizitzen duenean berak ze erruzati duen aurkitzeko. «Zergatikniri?», galdetzen du ikasleak. Etaeskoletan ere zera pentsatzenda: «Honi hau egiten diote ho-nengatik eta honengatik. Or-duan, saiatu behar dugu erasoakekiditeko bere izaera aldatzen».Baina finlandiarrek garbi utzizieten ez dutela inondik inorajazarpena bizitzen duenarennortasuna aldatu nahi. Ez du be-re identitatea zertan aldatu es-kola jazarpena ez jasateko. Ara-zoa konpontzen saiatzen dira, ezidentitatea moldatzen.Bullyng kasuetan ezaugarri

batzuk ematen dira: «Erasoakjasotzen dituzte hainbat ikaslekberaien ezaugarri fisikoengatik,potoloak direlako adibidez, edoberaien identitatearekin sartzendirelako, homosexualak direla-ko esaterako. Beti daude identi-tatearekin lotutako elementuak.Beti daude profil batzuk. Eta ezduzu aldatu behar pertsona ba-ten izaera jazarpena bizi ez de-zan. Pauso inportantea da hori».

EUROPAN BARNA ZABALTZEN

Ikastoletan oinarrizko hainbatprograma jorratzen dituztelaazaldu digu Josu Reparazek. Ho-rien bidez ikasleen emozioaketa autoestimua lantzen dituz-te. Elkarbizitza planak ere egitendituzte eta sortzen diren gataz-kak modu baketsuan konpon-tzen saiatzen dira. Baina garbidute KiVak salto bat ematenduela: jazarpenari izena jartzendio eta esplizituki lantzen dumodu sistematiko eta progresi-boan, txikitatik hasita. «Hori dahemen ez dagoena, ez dago pro-grama hain garaturik arazo ho-ni aurre egiteko. Hor dago berebenetako balioa». Horregatiksortu du halako interesa Euro-pan. Programa Britainia Handia,

«Asko eskertu nuen kontatzea berenikastetxeetan jazarpen kasuak zeudela. Arazoorokorra da, baina hitz egiten dugunean ezdugu esaten gure zentroan ematen denik»

«Taldeari bideratutako ekintzek dute botereahau dena desmuntatu eta desegiteko, baita ikaskideak kontziente izateko ere beren barrehorrek hegalak ematen dizkiola erasotzaileari»

2016 | otsaila | 20

GAUR8• 14 / 15

Estatu frantsesa, Belgika, Italiaeta Suediara esportatu da, ber-tzeak bertze. «Bere buruarekinpozik dagoen pertsona batek,autoestimu ona duenak, bereemozioak ezagutzen dituenak,nekez egingo du jazarpena. Ja-zarpena egiten dutenek ez duteautoestimu handirik izaten, ez-ta emozioen kontrolik ere. Or-duan, aurretik egin behar denlanketa egiten jarraituko dugu.KiVak ez du ordezkatuko egitenden emozioen lanketa; salto batgehiago ematen du».

EMAITZA HAGITZ ONAK

Finlandiarrek aurkeztu zituztenemaitzak hagitz deigarriak dira:eskolen %63an jazarpena ia-iadesagertu egin da, %20an jaitsiegin da, konpondu ez den ka-suetan gutxienez badakite erasohori egon dela eta jazarpenapairatu duen ikasleak badakinorbaitekin konta dezakeela…eta, batez ere, jazarpena bizi du-ten pertsonen biktimizazioa txi-kitu egin da. «Isiltasunean eramaten duzu,

ez duzu inorekin konpartitzenuste duzulako askotan mereziduzula hori gertatzea edo zukzerbait egiten duzulako egitendizutela hori. Oso inportanteada babestua sentitzea, sufritzenari zarena ez dela zure errua etaez dela inola ere onargarria jaki-tea, gaizki dagoela eta ez duzulajasan behar».Haur eta gaztetxoei kosta egi-

ten zaie heldu bati gertatzen arizaiena kontatzea. Irakasleekinbaino aiseago husten dute ba-rrena familian edo kide nagu-siagoren bati kontatuz. Horriere buelta izugarria eman dioteFinlandian, eskoletan bullyng-aez dela onargarria erabat barne-ratzearen ondorioz.

AURREZ AURRE BEGIRATZEKO AUSARDIA

«Asko eskertu nuen kontatzeaberen ikastetxeetan jazarpenkasuak zeudela. Kuriosoa da:ikerketetan Europan ikasleen%10ek bullyng-a bizitzen dutelafrogatua dago, eta, beraz, garbidago fenomeno oso orokorradela, baina, aldiz, hitz egiten du-gunean esaten dugu gure zen-troan ez dela ematen. Gatazkakizan ditugula esaten dugu. Bai-

na errealitatean jazarpena eregertatzen da». Reparazek finlandiarren au-

sardia txalotu du, arazoari au-rrez aurre begiratu diotelako:«Hor dago eta ez da konpondu-ko ezer egin gabe». Hemen erepauso hori eman behar dugulauste du, jazarpenaren berri iza-ten dugulako soilik hedabidee-tan hagitz kasu muturreko etanegargarriak agertzean. «Testi-gantza oso interesgarria izanzen horregatik, hasteko, arazoazeukatela esan zutelako. Eta ezzuten beste herriek baino arazohandiagoa, besteen berdina zu-ten, baina ausardia izan zuten». Ikastoletako ordezkariaren

ustez, KiVaren alde ona da pre-bentzioa lantzen dela umetatik,«jazarpena ez baita bat-bateannerabezaroan azaltzen. Txikita-tik bizitzen dute haurrek eta,gainera, erasotzaileak eta eraso-takoak txikitan askoz gehiagodira nagusiagoak direnean bai-

no. Programa honetan batez erealde prebentiboa lantzen duteeta ekintza gertatu ondoren erehemen baino askoz ere sistema-tizatuagoa dute esku-hartzea».«Programak alde oso onak di-

tu, baina txarra ere bai: oso ga-restia da», adierazi du Repara-zek. Alde batetik, gelako unitatedidaktiko guztien garapena da-go, eta, bertzetik, finlandiarrekez dute materiala saltzen, gu-txienez hiru urtez aholkulari

bat jartzen dute programarengarapenerako, formaziorako…Pakete osoa garestia da. Ez diote programa ikastetxe

zehatz bati saltzen; zerbitzuaEuropan barna eskola sare batizuzentzea planteatzen dute.Ikastolen erantzuna eta gogoaeta jardunaldiaren arrakastaikusita, Euskal Herrian ere haininjustuak diren egoera hauekgainditzeko saltoa emanen delapentsa daiteke.

Beti dago jazarpenajasotzen duenaren

defentsan ateratzen denpertsonaren bat.

Autoestimu handienadutenak izaten dira, baita

ikaskideek gehienbaloratzen dituztenak ere.

OMGIMAGES / GETTY IMAGES -

ISTOCKPHOTO

Edozein kasutan, txip aldaketa ekarri du jadaeta Reparazen aburuz etorkizunean ezarrikoden zerbait da, «jazarpen egoerak oso injustuakbaitira eta ez baitira inola ere onargarriak»

Aurrera joz gero, datorren kurtsoan abiatukolitzateke ikastoletan KiV programa.Gutxieneko zentro kopuru bat behar da, bestelaez baita ekonomikoki bideragarria

hutsa

iRRITZIA:

{

}

UnaiITURRIAGA

2016 | otsaila | 20

GAUR8• 16 / 17

Otsailaren 20a dugu gaur; negu bete-betean gaude,

beraz. Giroa ere halakoxea izan dugu azken egunotan,

batzuen “azkenean” eta besteen kexu artean. Egural-

diak hori baitauka, mundu guztia ez asetzeko gaitasu-

na. Egin dezake bero, epel edo hotz; ibil daiteke haizea,

edo bota dezake txingorra. Inor ez du aseko, bete-be-

tean bederen. Baina eguraldiarekin alferrikakoak dira kexuak, erretxinak. Egiten duena egiten

du, eta hala hartu behar. Horregatik, komeni da urtaro bakoitzaren aldeko elementuen zakua

puztea, egitekoen aukerak handitzea. Neguak ahalbidetzen du elurretara joatea, edo asteburua

sutondoan liburua eskuetan igarotzea. Neguak ahalbidetzen du tabernatik ordu luzez ez atera-

tzea, edo muturreko tenperaturatan kirola egitea. Plazer hutsak guztiak ere. Beraz, eguraldiaz

aritzean dagoena hartu behar eta kito. “Baina”-rik gabe. Kexurik gabe. Erretxindu gabe. Dagoe-

naz gozatzea hobe izaten baita ez dagoenaren nahian erortzea baino. E. Arruti

C IKUSMIRA

GARAIAN GARAIKOA; KEXATZEAEZ DA BETI ZILEGI

Marisol RAMIREZ - Jaizki FONTANEDA - Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS

herria

Amara Zaharrekoarroka kalean, ez-kutu samarrean,dago Haziak herridenda. Zortzi bathilabete darama-

tza martxan eta pixkanaka ari dabidea egiten. Maitane Sagastu-mek hartu gaitu, bera arduratzenbaita denda berezi horrekin. «Lagun talde batek zabaldu

dugu denda, hutsune bat zegoe-la iruditzen zitzaigulako eta ho-rrelako denda baten beharraikusten genuelako. Alde batetik,badago merkataritza eta kontsu-moa egiteko modu desberdinbat. Beste aldetik, ikusten duguespetxeetan sekulako artelanakegiten direla baina gehienetanez daukatela irtenbide askorik.Gehienak oparitu egiten dira,tarteka erakusketaren bat egitenda... Presoei leiho bat eskaininahi genien egiten dituzten la-nak erakusteko eta saltzeko, zer-gatik ez?». Izan ere, euskal presogehienei arraro samarra egitenomen zaie haien eskulanak sal-tzearen ideia, «iruditzen zaie be-ren lanek ez dutela saltzeko adi-na balio. Erreparoa ematen die.Baina sekulako artelanak egitendituzte, dendan ditugunak ikusibesterik ez dago. Sekulako ba-lioa duten lanak dira, eta salga-rriak. Artista handiak ditugu es-petxeetan. Zergatik ez salduhaien lanak?», nabarmendu duSagastumek. Esaterako, Haziak dendan

presentzia izugarri ederra har-

tzen du Zigor Merodio euskalpresoak egindako eskulturak;orbainak dituen lurrean haz-ten ari den hazia irudikatzendu. «Eskultura espresuki egindu Zigorrek dendarako eta ho-ri ez dago salgai, hori denda-koa da», zehaztu du MaitaneSagastumek.

ERAGILEENTZAT ERAKUSTOKIA

Herri mugimendu eta eragileen-tzat ere erakustoki izan nahi duHaziak dendak. «Eragile horiekguztiek materiala sortzen dute;kamisetak, txapak, poltsak... etahoriek erosteko tokia falta zelaikusten genuen. Manifestaziobatean edo jai batean eros dai-tezke, baina, hortik kanpo, non?Batzuetan ematen du materialasortu eta biltegi batean gorde-tzea gustatzen zaigula. Materia-la egon badago, polita da, salga-rria da eta askotan biltegietangeratzen da gordeta», iritzi dioSagastumek. Haziak herri denda dagoen

guztia ikusteko denbora beharda. Gehienak kamisetak dira,eragile guztien kamiseta errei-bindikatzaileak; Esait, Askape-na, animalistak, Bilgune Femi-nista, kurduen lagunenak, Libreekimeneko kamisetak... Askota-riko mezuak dituzten kamisetaketa jertseak topa daitezke. Horrez gain, askotariko pi-

txiak topa daitezke, asko eta as-ko euskal presoek eskuz eginak;pultserak, katiluak, belarritako-ak, eraztunak, galtzerdiak, txa- Maitame Sagastume arduratzen da Haziak herri dendaren martxaz. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

HAZIAK HERRIDENDAAldarrikapenak eta euskalpresoen lanak pertxetaneta apaletan jasoak

[email protected]

Jantzi daitezkeen aldarrikapenak eta euskal presoek eskuzeta mimoz egindako lanak. Donostiako Amara Zaharreandagoen Haziak herri dendan material oso berezia saltzen da,pertxetan eta apaletan txukun jasotzen diren istorioak etabizipenak nagusiki. Zortzi hilabete daramatza martxan,martxa onean, baina bultzada guztien beharra izango du.

JENDARTEA / b

2016 | otsaila | 20

GAUR8• 18 / 19

pelak, bufandak, eskulanak, ar-marriak, agendak...

Ataramiñe bildumako libu-ruak ere topa daitezke, euskalpresoen sorkuntza lanak biltzendituena, baita Mikel Orbegozo-ren komiki guztiak ere. Hainjuxtu, dendaren irudia bihurtuden marrazkia Orbegozorenaberarena da.

GEHIENAK, PRESOEN ALDEKOAK

Aldarrikapenak janzten segitzenomen du jendeak: «Presoenetxeratzea eskatzen duten kami-setak dira gehien saltzen dire-nak. Dagoeneko agortu zaizki-gun bi modelo izan ditugu, askosaldu direnak. Pakito Arriaranenbeste bat ere izan dugu, interna-zionalismoaren ingurukoa, osoondo saldu dena. Adin guztieta-ko jendea gerturatzen da eta ba-koitzak bere gustuak ditu. Gaz-teenek sare antifaxistarengauzak nahi dituzte, eta, heldu-xeagoak, Etxerat elkarteko gau-zak. Badaude desberdintasunakadinaren arabera».

Aldarrikapenak kamisetanedo jertsean duen presentziaketa tamainak ere badauka ga-rrantzia. «Lan egiten duzun to-kiak badauka eragina. Badagojendea aldarrikapen kamisetabat eraman nahi duena, benetansentitzen duelako eta horren al-de dagoelako, baina zerbait dis-kretua eta txikia nahi du. Eta ba-dira ere pankarta modukoaldarrikapena nahi dutenak; ho-rietako asko kanpotik etorriakizaten dira, kataluniarrak esate-rako», kontatu du.

Azken asteetan Askapenakokamisetak eta zapi palestinarrakasko saldu dira. Eta abenduan Jo-seba Arregi Erostarberen “Bur-din Elorri Arantzetan” eta MikelOrbegozoren “Ilargiraino” libu-ruak izugarri saldu omen dira.

Zortzi hilabeteko bidea egindu Haziak dendak eta pozik dau-de sortzaileak, nahiz eta badaki-ten bultzada behar duela aurreraegiteko. «Jende asko gerturatzenda. Presoen senideak ere etor-tzen dira haien senideen lanaksalgai daudela ikustera eta unehunkigarri asko sortzen dira».

Maitane Sagastumek garbidauka zein den helburua: Eus-kal Herri mailan erreferente

bihurtzea, kamiseta bat nahiduenak edo opari eder bat eginnahi duenak jakin dezan Haziakherri dendan aukera asko topa-tuko dituela. Eta, bestetik, eus-kal presoei deia luzatzea: «Esku-titzak bidali ditugu, senideekinbildu gara... baina oso zaila daguztiengana iristea. Presoei deialuzatu nahi diet, beren lanak bi-dal ditzatela, ateak zabalik di-tuztela hemen. Eta ez dezatela

lotsarik eduki. Beren lanek seku-lako balioa dute eta bidal ditza-tela hona saltzera senideen bi-dez. Gainera, irabazien zati batsenideentzat da. Laguntza txikiaizango da, baina laguntza. Seni-deei deitzen diedanean lan batsaldu dela kontatzeko sekulakoilusioa egiten die».

Haziak herri dendak Facebookorrialdea dauka eta horren bi-dez eros daiteke. «Gure hurren-

go erronka on line denda batmuntatzea da», aurreratu du.

Beste primizia bat ere emandigu Maitane Sagastumek. «Mi-kel Orbegozok izugarri marrazkipolitak bidali dizkigu eta udabe-rriari begira kamisetak ateranahi ditugu diseinu horiekin».

Haziak herri dendako apale-tan denetarik topa daiteke, le-hen begiratuan ikusten ez direnistorio eta bizipenak nagusiki.

Haziak herri dendan denetariktopa daiteke, tartean euskal

presoek eskuz egindako lan ugari.

Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ ko

mu

nik

azio

a

Enteratu ez zinetenontzat,aurreko astean aurkeztuzituen Patxi Baztarrikak,EAEko Hizkuntza Politika-rako sailburuordeak, Eus-kararen Gaineko Diskurtso

Partekaturako (EGOD) zoru komuna-ren oinarriak. Euskararen erabilerabultzatu asmoz sortutako txantxango-rriaren irudia ezagutzera eman etaegun batzuetara, hain zuzen ere. Euska-raren inguruko diskurtsoak aztertu,kontrastatu eta bateratzea izan da lege-gintzaldia bukatzear den honetan pu-bliko egin duten egitasmoaren helburunagusia. Ikerketa horretatik abiatutalortu nahi da, euskararen normaliza-ziori begira, datozen hogei urteetarakoplangintza osatzeko beharrezko ados-tasuna. Proposamenean, eragile sozial eta

politikoen arteko «kontsentsua» eta«euskararen gaineko diskurtsoa berritubeharra» azpimarratzen dira, batez ere.Ikerketa horretatik ondorioztatu dute,sentsibilitate ezberdineko herritarrenartean euskararen gaineko diskurtsopartekatu baterako zoru komun bategon badagoela. Horretarako, gizarteanexistitzen diren bost diskurtso nagu-sietako esaldietatik –ez galdetu niribost diskurtso horiek zeintzuk diren–%66,6tik gorako adostasuna lortu dute-nak bakarrik hartu dira aintzat. Gizar-teko bi herenek, gutxienez, ontzatemandako 21 baieztapen horien arteandenetarik aurki dezakegu, eta, printzi-pioz, denak euskararen aldeko jarrerabaten erakusle dira. Honaino arazorikez. Baina, beste pelikula haren hasieranzioten moduan: inportantea ez da jau-zia, lurreratzea baino.Oro har, jendeari euskararen edo

ekologiaren edo birziklatzearen edoemakumeen eta gizonen arteko berdin-tasunaren edo bakearen alde dagoengaldetzen badiozu, erantzuna betibaiezkoa izaten delako. Arazoa dator,gauzak zehazten hasten zarenean. Edoare, helburu legitimo horren aldekoneurriak edo legeak praktikan jartzendituzunean. Hor ja kontuak ez dirahain garbi ateratzen. Birziklatzearen al-de dagoenak, akaso, erosotasunagatikedo dena delakoagatik, ez duelako atezateko zabor bilketarik onartuko –birzi-

klatzeko metodorik eraginkorrena izanarren–. Edo parekidetasuna lau haize-tara aldarrikatu bai, baina, bere pribile-gioak galdu nahi ez dituenari inork ezdiolako gero konturik eskatzen. Edo ba-kea exijitu eta injustizia batzuen aurre-an beste aldera begiratzen duenaren jo-kabidea moralki guztiz onargarriadelako egungo gizaki estandarraren be-gietara. Edo –eta hemen dago gakoa–euskararen alde dagoela esan dizunpertsona berak gero, euskara normali-zatzeko A eta B ereduak desagerrarazi-ko dituzula jakinarazten diozunean,euskara inposatu nahi izatea aurpegi-ratuko dizulako sumindurik.

Ulertzekoa ere bada, bestalde, jende-ak horrela jokatzea, orain arteko logi-kak hori agintzen baitzuen. Euskara-ren, Ekologiaren, Berdintasunaren,Bakearen eta Bizikidetzaren aldeegon behar dela irakatsi digute, bai,baina bitartean, hitzak edukiz hustudizkigute. Esku batekin ilargia seinala-tu eta bestearekin belarrondokoa ema-ten dizun mago irribarretsuaren pare-ko talentuarekin, gainera.Euskararen normalizazioaren aldeko

adostasun eta diskurtso berriak ezin-bestekoak dira, erabat ados horretan.Kontua gehiago da, adostasun eta dis-

kurtso berritu horiek norekin, nola etazertarako definitzen dituzun. Eta eus-karari bagagozkio, hemen, gauzak kon-turatu orduko korapilatzen hasten dira.Nik nekez lortuko baitut nire gaineandagoenarekin ados jartzea, berak niregainean dagoela onartzen ez duen bi-tartean. Hau da, egungo egoeran erosodagoenak bere nagusitasunaren ondo-rio den nire zapalkuntza onartzeko bo-rondaterik ez badu, akabo kontuak.Onartzen ez badu, hasteko, nire hiz-kuntzari –hau da, niri– falta zaion le-kua bere hizkuntzak –hau da, berak–okupatzen duela. Eta ondorioz, nirehizkuntzak –hau da, nik– normaltasu-nez bizi ahal izateko, bere hizkun-tzak –hau da, berak– leku egin beharkodiola nire hizkuntzari –hau da, niri–.Azpian dagoenak ere, egunen bateanargia ikusi, arnasa hartu eta gorantzhazi ahal izateko gainekoak izan dueneskubide bera izan dezan. Euskararen normalizazioa justizia

kontua baita. Helburuak adostu, eta be-rauek lortzeko bitarteko eta lege ego-kiak ezartzearekin nahikoa litzatekehorretarako. Hemendik hogei urtera,gaur ez bezala, euskararik jakin eta era-bili gabe eroso bizi dena limurtzekokanpainetan dirua xahutzen jarraitubehar izan ez dezagun gehiago. •

Baztarrika, Euskararen Gaineko Diskurtso Partekaturako oinarriak aurkezten. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Amets doitua

Gaizka AmondarainIrakaslea

2016 | otsaila | 20

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Egunotan gau mahaian daukat Jon Sarasua-ren “Bost truke” liburua. Arina da liburua,interesgarria eta entretenigarria oso, eta be-rau irakurtzen disfrutatzen ari naiz. Euskal-tasunaren norabideari buruzko apunteezosatutako “Hiztunpolisa” irakurri ez badut

ere, gogoan dut “Ertzeko zatiak”, antzeko abiapuntuazuena, eta azken hau gustukoagoa dut. Hego Amerikaraegindako bidaien pasarteak batzen zituen 2010eko li-buruak, eta azken honek ere Garabide dela medio egin-dako bidaietako –Andeak, Kurdistan eta Serbia– pasar-teak jasotzen ditu; pasarteak eta kasu honetan moduoso argian herrialde horietako hizkuntzen –minoriza-tuak edo ez– inguruko borroka eta hausnarketak. Orohar asko dute lantzeko aipatutako herrialde horietan,eta guk, Euskal Herrian, aurrerapauso sendoak egin ba-ditugu ere, ezin dugu egunerokotasunean iparra galdu.Gogoan daukat aspaldi bulegoz betetako eraikin ba-

tean garbiketa lanak egiten ari zen emakume bat gazte-laniaz agurtu nuela. Suziribat piztu banu bezala, ema-kumeak errespetuz bainaminduta kontatu zidan la-nean dabilenean jende iaguztia gaztelaniaz zuzen-tzen zitzaiola, eta bera eus-kalduna dela. Atsekabetutazegoen horregatik. Aurreiri-tziek engainatu ninduten;emakume nagusi samarrazen, eta garai hartan garbi-tzaileetako asko –orain be-zala– etorkinak ziren. Hala-ko jarrerak zaintzea erabakinuen, gugandik hasi behardelako.Uste nuen hori gaindituta neukala, baina orain gutxi

antzeko bi gertaera bizi izan ditut: batean, inoiz izanda-ko taberna batera sartu eta zerbitzariak –hegoamerika-rra bera– gaztelaniaz artatu ninduen. Nik, besterik ga-be, gaztelaniaz eskatu nion. Baina halako bateanzerbaitek klik egin zidan eta ordaintzerakoan euskarazzuzendu nintzaion. Bada, euskaraz bazekien. Bestean,ilobarekin barrakatan fitxak erostera joaterakoan ezergaldetu eta eskatu aurretik konturatu eta zinez harritunintzen bertako langilea euskalduna zelako. Hori baidela lorpena, udalekin tratua egin izanagatik bozgorai-luetatik Irrien Lagunak, Ken Zazpi, Errobi eta Hesiantaldeen musika gau eta egun jarri arren, orain arte jo-lasleku berezi horiek El Fari, Cascanteko ijito eta bulga-riarren erreinua izan direlako, eta, ondorioz, halakoa

izan delako hizkuntzaren isla. Hizkuntzaren ikuspegi-tik salbaezinak ziruditen esparru gehiago irabazten ari-tuko gara?Zerbait aldatzen ari den seinale, baita euskaldunon

baitan ere, gure jarreran alajaina. Dozena bat urte dela,Gasteizko taberna batean euskaraz jatekoa eskatzerako-an «háblame en cristiano» erantzun homofobo, karka etaelizkoi-erretrogadoa entzunda, «perdona» erantzunnuen, baina esango nuke ordutik ez dudala inoiz eran-tzun bera eman eta ziur nago ez zaidala berriro inola ereaterako. Horren ordez, «ah, también hablo en castellano»erantzun izan ohi dut, gutako askok berak ez dakien hiz-kuntza horretaz gain, beste batzuk ere badizkigulako. Etahizkuntzak gehitzen ditugun heinean, berak ez bezala,kultura aberastasuna eta pentsaera irekiera ere adieraz-ten dugulako.Eta agian optimista samarra banaiz ere, neure pertzep-

zioa da, baita ere, euskara ez dakitenek ere zertxobait al-datu dutela jarrera. Adibidez, ezagutzen ditut 90eko ha-

markadan ertzainei euskaraz hitz egin izanagatik –etagaztelaniara aldatu ez izanagatik– atxilotuak izan dire-nak; ez bat eta ez lau, askoz gehiago. Eta ez daukat datu-rik ertzain izateko hizkuntza-eskakizunik baden eta bete-tzen den, baina orain gutxi lan kontu bategatikLehendakaritzan agente batengana jo nuen, eta txapaguztia euskaraz bota niola ohartu zenean –ez ninduenmoztu–, inolako modu txarrik erakutsi gabe (horretanaldatu ei dira!) onartu zidan euskararik ez zekiela. Hor-taz, txapa bera gaztelaniaz azaldu nion berriro. Hala ere,oraindik normaltzat hartu behar dira halako gertaerak?Hau da, Euskal Herri zati bat ordezkatzen duen agintari-tza ofizialenaren segurtasuna bermatzen duen langilebatek euskaraz zipitzik ez jakitea? Normaltzat hartukogenuke gauza bera beste edozein herrialdetan? Ziur nagoezetz, eta ez luketela inondik inora onartuko. •

{ koadernoa }

Lehen hitza... oinarrizkoa

Oraindik normaltzat hartu behar al daEuskal Herri zati bat ordezkatzen duenagintaritza ofizialenaren segurtasunabermatzen duen langile batek euskarazzipitzik ez jakitea?

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

herritarrak

Independentziaz haus-nartzen” lelopean Ando-ni Olariagak abiatutakoseriearen bigarren zatiada lerrootan aurkitukoduzuna. Unai Apaolaza-

ren (Donostia, 1973) eskutikemango diogu jarraipena inde-pendentziaren inguruko haus-narketari. Olariagak euskal aska-pen mugimenduari egitenbazion erreferentzia, indepen-dentismoaren artikulazioareninguruko gogoetara eramatengaitu Apaolazak, subjektu politi-koari eginez azpimarra.“Abertzaletasunetik indepen-

dentismora” tituluarekin bataia-tu du Apaolazak “Independen-tzia helburu” liburuko berepasartea. Bertan, euskal nazio-nalismoaren historiaren errepa-so labur bat egiten du, abertzale-tasunaren ezaugarri eta mugakxehatzen ditu eta independen-tziara bidean bestelako estrate-gia baten beharra azpimarratueta ideia posible batzuk gara-tzen ditu. Ea bada zertan denabertzaletasunetik independen-tismorako urratsa.

Saiakera euskal nazionalis-moaren errepaso labur bate-kin hasten duzu. Sabino Aranalitzateke lehen mugarria. Zer-nolako nazionalismoa garatuzuen? Zer ezaugarri zituen?Euskal nazionalismoa –hots,abertzaletasuna– Sabino Arana-rekin hasi zela esan genezake.Abertzaletasunaren errepasohistorikoa egitearen helburuada ikustea abertzaletasuna beraestrategia bat dela eta momen-tuko testuinguru sozialaren ara-bera antolatzen eta moldatzendela, eraginkortasunean sakon-tzeko betiere. Eraginkortasuna,kasu honetan, subjektu inde-pendentistarena izango litzate-ke. Sabino Aranaren agerpenakarlismoaren nolabaitekoamaieraren ondorio izan zen.Hala, Europan jada nagusitua

zegoen estrategia edo ideologiabati heldu zion: nazionalismoa-ri. Nazionalismoaren bidez fo-ruak babestuko zituen estatubat erdiestea zen bere helburua.Horretarako arrazan oinarritu-tako subjektua eraiki zuen; “he-mengoak” eta “kanpokoak” di-kotomia sortu zuen, abizenetanoinarrituta.Askotan esan ohi da Sabino

Arana arrazista zela, baina kon-tua da garai hartako testuingu-ruan guztiek erabiltzen zutenaldagai bat zela arrazarena, bai-ta Espainian edota Europan ber-tan ere. II. Mundu Gerraren os-tean, baina, eta nazismoak eginzuen arrazaren erabileraren on-dorioz, lausotzen hasi zen “arra-za” kontzeptuaren erabilera, ezbaitzen eraginkorra subjektupolitikoa egituratzeko. Eta ez ze-nez erabilgarria, albo batera utzizen eta kito. Horrek erakustendu, berriro ere, naziotasuna edoabertzaletasuna –hots, nazioamarraztea– estrategia kontuadela. Ez dago berezko naziorik,guztiak dira eraikiak, estrategiapolitikoak direlako. Hori hala,abertzaletasuna estrategia beza-la hartzen badugu, uneren bate-an aldatzerik badagoela esatenari gara; modu absolutuan har-tzen badugu, berriz, ez daukazualdatzeko aukerarik. Kasu horre-tan duen eraginkortasun politi-ko guztia galtzen du.

Sabino Aranaren ostean Fede-rico Krutwigek ezarri zuenmugarri berri bat, bere «Vasco-nia» lanarekin. Zein aldaketaproposatu zituen? Zer iraulizuen?Krutwigek “Vasconia” idatzizuenerako ETAk bere ibilbideahasia zuen. ETAren hasierakoerreferentziak, baina, abertzale-tasun klasikotik zetozenak zi-ren, Sabino Arana berarenakadibidez . Zentzu horretan,Krutwigek egin zuena izan zenabertzaletasuna bestelako erre-ferentzia batzuekin lotu, komu-nismoarekin adibidez. Kontuanhartu behar da garai haietankomunismoa abertzaletasuna-rentzat olioa urarentzat bezalazela. Aldaketa horren atzean es-trategia bat zegoen. 50eko eta60ko hamarkadetan jende asko

etorri zen Estatu espainiarretikEuskal Herrira lanera. EAJk era-biltzen zituen betaurrekoekinjende hori etsaia zen; ezin zirenabertzaletasunera gehitu, ezbaitziren euskal arrazakoak. Be-raz, abertzaletasunak, marxis-mora gerturatzearekin, sekula-ko potentziala irabazi zuen.Subjektu independentista za-

baltzea lortu zuen, eta diskurtsopotente bat bereganatu zuen.Hala, zentralitate totala hartuzuen independentismoak 60kohamarkadaren amaieran eta70ekoan zehar, bai eta ezkerrekoikuspegiak ere. Horren ondoriozda gaur egungo independentis-moa ezkertiarra, eta hori ez daohikoena; bada, hemen, bai. Zergertatuko litzateke Krutwigeketa ETAk ez balute aipatu bilaka-era garatu? Segur aski hemen ezlitzateke independentismorikegongo, hori nahiko argi ikustendut. Edo egongo litzateke bainaoso modu erresidualean.

Gaur egun, zer abertzaletasunmota daukagu? Zer ezaugarriditu eta zeren ondorio da? Uste dut Txabi Etxebarrietaren“euskal langile herria” –pueblotrabajador vasco– izan delagaur arte egin den formulazio-rik eraginkorrena. Baina irudi-tzen zait orduz geroztik inde-pendentismoa ez dela gehiegiberritu; independentismoak ezdu subjektua artikulatzeko mo-du berririk sortu. Eta, ondorioz,usteltzen joan dela ere esangonuke, subjektu independentistadefinitzeko oso modu biziatuaksortuz, eraginkortasunari bainoegiari gehiago begiratu izandiotenak. Formulazio oso itxiakegin dira, eta uste dut arrazoiadela independentismoaren bi-lakaerarik eza. Eta zerekin topa-tzen gara momentuotan? Bo-rroka armatua desaktibatu da,baldintza berriak sortu dira,subjektuak artikulatzeko moduklasikoak ere bertan beheraerortzen hasi dira... Eta hemenindependentismoa artikulatze-ko tresnak abertzaletasuna iza-ten jarraitzen du oraindik. Etaez digu jada balio; ez digu balioestatu bat lortzeko gaitasunaizango zukeen subjektu inde-pendentista artikulatzeko.

«Abertzaletasunak ez digubalio jada subjektu

independentista artikulatzeko»

UNAIAPAOLAZA

Filosofian lizentziatua, Filosofia irakaslea

da egun batxilergoan Unai Apaolaza

(Donostia, 1973). Lapiko Kritikoa

kolektiboko kide ere bada.

Aimar Etxeberria Korta

FILOSOFOA ETA IRAKASLEA

2016 | otsaila | 20

GAUR8• 22 / 23

Teorizazio berri baten faltaantzematen duzu, orduan. Esan bezala, Txabi Etxebarriare-naren ondoren ez da bilakaera-rik egon. Tartean sortu zen bestebide bat denbora labur bateziraun zuena, Gernikako Estatu-tuaren garaian. Independentzia-rako beste bide bat sortu zen,Estatutuaren eta honek barne-biltzen zituen eskumenen trans-ferentzien bidez erdietsitako in-dependentzia. Bide laburra eginzuen baina, Estatutua onartueta segituan ikusi zelako Estatuespainiarrak ez zuela sinatuta-koa beteko. Egoera horretan iri-tsi gara gaur egunera. Eskemaorokorra falta zaigun denbora-tan gaude. Horrez gain, manten-tzen ditugu subjektu indepen-dentista eratzeko tresnak,abertzaletasunarenak direnaketa agortuak daudenak. Beraz, bikrisiren erdian gaudela esangonuke: eskema orokorrarena etasubjektua eraikitzeko tresnena. Abertzaletasunak jada ez digu

balio. Ohartu behar gara behin-goz hiru nazio sentimendu bar-nebiltzen dituen herri bateanbizi garela, eta ezin dela eraikisubjektu independentista soiliknazio sentimendu bakarra duenkomunitatearen gainean. Aber-tzaletasuna naziora eta honenezaugarriak –hizkuntza, kultu-ra...– babestera mugatzen da.Gaur egun, beraz, independen-tista izateko nazio jakin batekosentitu behar zara. Aurrebaldin-tzak jartzen dira independentis-ta izateko, eta hori da apurtu be-harrekoa.

Zer litzateke estrategia esen-tzialista bat? Zertan oinarri-tzen da eta zer harreman duabertzaletasunarekin?Esentzialismoaz ari naizeneansoilik subjektu politikoei erre-paratzen diet. Esentzialismoa dasubjektu politiko bat borondate-tik kanpo marraztea. Hori hala,subjektu politiko baten defini-zioa egiterakoan diot subjektupolitikoa dela etorkizunera be-gira nahi komun bat duten per-tsonen multzoa, eta gaineramultzo horretako partaide iza-tearen kontzientzia behar dute.Beraz, eskatzen badiogu norbai-ti subjektu politiko bateko kide

izateko nazio sentimendu jakinbat izan behar duela aurrebal-dintzak ezartzen ari zara. Kasuhorretan diot subjektua esen-tzialista dela. Esentzialismo hori, baina, ba-

liagarria izan daiteke erresisten-tzia fase baterako, subjektu txi-kien kasurako, hizkuntza etakultura bezalako faktore poten-teekin eusten delako. Estatu batlortzeko saiakera abiatzen duzu-nean, ordea, eta hori jendarteheterogeneo batean egiten du-zunean, esentzialismoak mugakezartzen ditu. Horregatik ez di-gu gaur egun balio; beste modubateko formulazioak behar dira,aurrebaldintzarik jartzen ez du-tenak. Estrategia bat garatzekooinarri-oinarrizkoa da subjek-tua ahalik eta zabalena eta akti-boena izatea. Horri autolimita-zioak jarriz gero, hau da, euskalnaziokoak sentitzen direnak soi-lik onartuz gero, zabaltzeko mu-gak jartzen dizkiozu. Gehienezjota nazio sentimendu hori du-

ten horietara soilik irits zintez-ke. Beraz, arazo bat daukagu:nola egin ahalik eta zabalena etaaktiboena izango den subjektuindependentista osatzeko?

Horregatik diozu independen-tismoak «biraketa kopernika-rra» behar duela. Zein norabi-detan eman beharko lukeaipatu biraketa?Gaur arte independentzia eus-kal nazioa salbatzeko modu ba-kar bezala justifikatu izan du-gu, eta euskal nazio horrenbaitan identifikatzen dira, ba-tez ere, hizkuntza eta kultura.Horrek izugarrizko topeak ditu.Independentismoa modu ho-rretara justifikatzen baduzu,hizkuntza eta kultura horiekinidentifikatzen direnak soilikerakarri ahal izango dituzu in-dependentismora. Hori hala,eta biraketa kopernikarrari da-gokionez, abertzaletasuna es-trategia bat dela onartzean soi-l ik gauzatu ahal izango da.

Independentzia ez da nazioasalbatzeko izango, alderantzizbaizik: nazioa da independen-tzia egituratzeko modu bat. Bi-raketa kopernikar horrekinerlatibizatu egiten da abertza-letasuna –egun modu absolu-tuan ulertzen duguna–, eta ho-rrek ahalbidetzen du bestetresna batzuk topatzea.Momentuotan independen-

tismoak betaurreko aldaketaizugarri bat behar du. Gaur-gaurkoz independentismoa osoeskema zaharrekin pentsatzenda: abertzaletasunarekin eta az-ken 40 urteotan izan dugun es-kema orokorrarekin, hots, alde-bikotasunarekin. Mundua etajendartea ulertzeko eskema ho-rietatik ezin aterata gabiltza,nahiz eta onartu krisian gaudelaeta zenbait aldaketa eman behardirela. Alderdi independentis-tak, baina, ez dira aurreiritzi ho-riek guztiak albo batera utzitaestrategia independentista batpentsatzeko gai.

«Bi krisiren

erdian dago

independentismoa:

eskema orokorra

falta du eta

subjektua

artikulatzeko

tresnak

abertzaletasuna

izaten jarraitzen

du oraindik»

“Argazkiak: Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

herritarrak

Betaurreko aldaketa horrenbaitan hegemoniaren ideiaplazaratu duzu. Zer da, baina,hegemonia?Hegemonia da jendarte konkre-tu batek daukan neurria, edo-zein arlotan. Hegemonia da“normala” den hori. Subjektuarierreparatzen badiogu, hegemo-nikoa izango da independentziajendarte guztiaren onerako delaikusten badute ez soilik inde-pendentista diren horiek, baitaez direnek ere. Horrek ekartzendu epe motz edo ertainean jen-dea independentismora gehi-tzea. Hegemoniak, gainera, sub-jektua a posteriori definitzendu. Independentista indepen-dentziaren alde dagoena izangoda, besterik gabe. Horrek topeguztiak gainditzeko aukeraematen du. Honetaz hitz egite-an, beti egiten didate galdera be-ra: «Eta orduan, non geratzendira gure hizkuntza eta kultu-ra?». Borroka hegemonikoa sar-tzen da hemen. Zergatik dauka-gu egun independentismo batezkerrekoa dena? Independen-tismo barruan modu naturaleangaratzen delako. Horrek esannahi du normaltasun hori hiz-kuntza eta kulturan ere sustatubeharko genukeela, baina nor-maltasuna ez dugu eskuratukogaur arte egin izan den moduan,normaltasuna lortzeko baino lu-bakiak eraikitzeko erabili izanbaititugu hauek. Gakoa pisuanon jarri erabakitzean dago, al-darrikapenean edo erabileran.Beraz, esentzialismoaren aurkaegiten du bete-betean hegemo-niak: gero eta subjektu esentzia-listagoa orduan eta subjektutxikiagoa, eta alderantziz. Horibai, subjektu txikiak kontraesangutxiago ditu bere baitan, bainahelburuak lortzeko ez du balio.

Nola lortu baina aipatzen du-zun hegemonia hori?Kontzeptu berri pila bat ari garaerabiltzen azken denboran, etaelkarren artean ezkondu beha-rrean gaude. “Aldebakartasuna”eta “hegemonia”, adibidez. Hege-monia lortzeko egin behar denada, lehen esan bezala, norbera-ren helburu partikularra uniber-tsal bilakatu. Baina nola egin?Bada aldebakartasunaren bidez.

Aldebakartasuna borroka tresnabat da, konfrontazioa sortzekoerabil daitekeena. Hori da he-men ulertu ez dena oraino: alde-bakartasuna ez da arerioarendiskurtso politikora gerturatzea,indar posizio bat hartzeko tresnabat baizik. Eta indar posizioa lor-tzeko konfrontazioa sortu beharda. Orain arte, eta orokorreanhitz eginda, borroka armatuaerabili da hemen konfrontazioasortzeko. Baina utzi zion borrokaarmatuak eraginkorra izateari,estatuek jada neurria hartua zio-telako. Horregatik, urgentea dakonfrontazio esparru berriaksortzea. Behin hori eginda, nor-berak erabakitzen du konfronta-zioa non garatzen duen, noiz ga-ratzen duen eta nola garatzenduen. Modu horretan, arerioanorberak erabakitako eremuanaritzera behartzen da, eta horirabazteko guztiak dituzu. Beraz,“aldebakartasuna” eta “hegemo-nia” bezalako kontzeptuak era-biltzen hasi beharko litzateke in-dependentismoa.

Konfrontazio gune berrien be-harra aldarrikatu duzu. Zure

ustez, non garatu beharko lu-ke konfrontazioa independen-tismoak?Aurrez aipatu bezala, gaur arteindependentismoak garatuduen konfrontazio nagusia ar-matua izan da, nahiz eta hiz-kuntza edo kultura bezalakoeremu partikularretan ere gara-tu izan duen. Hori hala, aurre-rantzean sortu behar diren kon-frontazio eremuak, batez ere,arlo sozialean kokatu behar di-ra. Arlo sozialean garatzen denkonfrontazio horretan, baina,beti azpimarratu beharko da pe-tatxua jartzen ari zarela, eta ara-zoa benetan konpondu ahal iza-teko estatu baten beharradagoela. Ez bada hori egiten, etapetatxuarekin soilik geratzenbagara, status quo-a justifika-tzen arituko ginateke, estatuenbaitan arazoa konpontzerik le-gokeela esaten arituko ginateke.Adibidez, Iruñean geratzea lortuzuten etxegabetzearen kasuanazpimarratu beharko litzatekeetxegabetze guztiak geratzekomodu bakarra estatu propioaizatea dela. Aipatu guztia gara-tzeko, baina, arazo bat daukagu:

independentista den horrek ereez du sinesten independentziaposible denik, gaur eta hemen.Horren adierazle nagusiena daalderdi edo mugimendu inde-pendentistek ere ez dutela estra-tegiarik definitu.

Zein dira, bada, estrategia in-dependentista bat abian jar-tzeko jarraitu beharreko urra-tsak?Lehenengo urratsa litzateke ja-da balio ez diguten betaurrekohoriek kentzea. Ondoren, kon-frontazio gune berriak sortu be-harko genituzke, eta horietankonfrontatzen hasi nahi dugu-nean eta nahi dugun moduan.Baina independentismoak gaur-gaurkoz egin behar duen galde-ra nagusia da ea independentis-moa alderdi politikoen edogizarte mugimenduen eskutikegituratu behar den. Zentzu ho-rretan, esango nuke indepen-dentismoa alderdien esku uzte-ak kasik aldebikotasuneanerortzea esan nahiko lukeela. Al-debikotasuna, gainera, alderdiabertzaleen artekoa izango litza-teke, ezker abertzalea EAJk zeregin begira jarriko litzatekeela-ko. Zentzu horretan, dagoena-ren indar metaketa bultzatu bai-no subjektu berri bat sortzeanegin beharko luke indarra inde-pendentismoak. Beraz, indepen-dentismoaren eraketa eremuhorretatik ateratzearen aldekoanaiz. Era berean, erabakitzekoeskubideaz gaindiko agendapropio bat garatu beharko lukeindependentismoak, ostantzeanerabakitzeko eskubideari berepotentzialitatea kentzen aritukoginateke eta.

Independentzia, bai, zertarakobaina?Batez ere hobeto bizitzeko. Etahobeto bizi alor guztietan gaine-ra: euskaraz biziz, soldata hobe-ak izanez... Estatu txiki bat izan-da, gainera, hemen EuskalHerrian politika kontrolatzekodugun ohiturarekin, denok ho-beto biziko ginatekeen estatubat gauzagarriagoa dela esangonuke, Estatu frantses edo espai-niarrarekin alderatuta baino.Hori saltzea oso erraza da; gaur-tik hasi beharra daukagu.

«Independentismoak

helburu partikular

izatetik

hegemoniko izatera

igaro behar du.

Horretarako tresna

izan daiteke

aldebakartasuna»

«Betaurrekoak

aldatzeaz gain,

konfrontazio gune

berriak sortu

behar ditu

independentismoak.

Arlo soziala izan

daiteke gune

horietako bat»

herritarrak

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Munduko Elikaduraeta Nekazaritzara-ko Erakundek (FAO)emandako datuenarabera, gizateria-ren historiako eli-

kagai ekoizpen handiena dugu gauregun: 4.000 milioi tona urtean. Janarihorretatik guztitik herena, 1.300 tona,alperrik galtzen da. Errekorrak haustenjarraituz, inoizko gosetu kopuru han-diena dugu XXI. mende hasiera hone-tan; 800 milioi pertsonak elikatzekoarazo larriak dauzkate. Galdutako janarihorrekin guztiarekin 2.000 milioi per-tsona elikatzeko adina legoke, betiereFAO beraren arabera.Bitartean, herrialde aberatsotan, jana-

ria barra-barra alperrik galtzearekin ba-tera, obesitatea eta berarekin lotutakoosasun arazoak zabaltzen doaz. Estatu es-painolean, esaterako, ia lau herritarretikbat (%23) obesoak dira (2015). Gurean zer-txobait hobe gaude, soilik zortzi euskal-dunetik batek (%13) baitu osasuntsutzatonartzen dena baino pisu gehiago. Mun-duko leku batzuetan dagoen gabezia etabeste batzuetan dagoen gehiegikeriarierreparatuta, begi bistakoa da elikatze-sistema hau ez dela batere iraunkorra gi-zarteari dagokionez.

Behin jasangarritasunaz hitz egiten ha-sita, noski, ingurumena dator berehalaburura. Bada, zentzu horretan ere, gizakimodernoaren elikadurak apenas baduenzerbait jasangarritik. Monolaborantzaikur, substantzia kimikoetan intentsiboaden eta erregai fosilen dependentziahandia duen ekoizpen eredu batean oi-narrituta dago. Dagoeneko inork ukaezin dezakeen aldaketa klimatikoareneragile nagusietako bat da, ekoizpeneaneta, batez ere, “elikagaien” eraldaketazein garraioan isurtzen diren gasak tarte-ko (isuri guztien %30 direla kalkulatzendu Ekologistak Martxan–Friends of theEarth erakunde ekologistak). Bioanizta-sunaren galeran, nekazaritza da eragilegarrantzitsuena: lur berriak ekoizpeneanjartzeko deforestazioak, monolaborantzaeta intentsifikazioaren eraginez gaiztotu-tako izurriteen eta gaixotasunen aurkaerabiltzen diren pozoiak, edota antzutu-tako lurretan ekoizpena mantentzeko bo-tatzen diren –eta zatirik handienean na-turara isurtzen diren– ongarri kimikoakinoizko espezie galera handiena eragitenari dira. Baldintza hauetan, norantz jo behar-

ko luke gure elikadura sistemak epe er-tain-luzean iraunkorra izate aldera?Otsail honetan ezagutu dugu nekazari-

tza ekologikoa XXI. mendeko elikaduranklabe izango dela ondorioztatzen duenbeste ikerketa bat. Ekoizpen mailaren,ekonomiaren, ingurumenaren eta ongi-zatearen irizpideak aintzat hartuta, ere-du konbentzionala eta ekologikoa kon-paratu ditu AEBetako WashingtongoUnibertsitateko Reganold eta Wachterikerlarien “Organic Agriculture in the21st Century” ikerketak. Aldez aurretikegindako ehun lan inguru aztertu etakonparatu dituzte horretarako, aipatuirizpideetan oinarrituta. Ondorioak ar-giak dira: ekoizpen ekologikoak askozemaitza hobeak azaleratzen ditu bai in-gurumenari eta baita gizakion ongizate-ari dagokionez ere. Ekonomiaren alorre-an, autoreek diote elikagai ekologikoenekoizleek diru sarrera gehiago jasotzendituztela beraien ekoizpenengatik, pro-duktuon kontsumitzaileek jakin badaki-telako baserritar ekologikoen lanak, ja-nariaz gain, bestelako zerbitzu batzukere ematen dizkiela; hala nola, inguru-menaren zaintza, bioaniztasunaren sus-tapena, abere ongizatea, nekazaritza-lu-rretan materia organikoaren finkatzeaedota higaduraren galaraztea.Ekoizpen mailari dagokionez, eta he-

men dago eredu ekologikoaren gakoe-tako bat, orokorrean hartuta nekazari-

XXI. mendekonekazaritza...ekologikoa izan beharko?

HUTSA

Argazkia: GAUR8

ENEEKEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura

Ekologikoaren Kontseilua

tza ekologikoak ematen duen elikagaikopurua txikiagoa da, lur unitateko. Ai-patu ikerketak azpimarratzen du pro-duktibotasun galera, egonda ere, ez de-la horren handia eta tartea askotxikitzeko aukerak badaudela agroeko-logiako tekniken alorrean ikerketak ga-ratuz. Berkeley Unibertsitateko ikerlaribatzuek 2014an argitaratutako lanarenarabera, produktibotasun galera %19ingurukoa da, oro har. Kasu batzuetanaldea hori baino handiagoa da, eta, bes-te batzuetan (lekariak aipatzen dituikerketak), produktibotasuna parekoaizan daiteke. Zentzu berean doaz astehonetan bertan Kataluniako IRTA iker-keta institutuak argitaratutako artiku-luaren emaitzak: eskegitzeko tomatea-ren ekoizpena (p à a m b t o m a q u e tegiteko erabiltzen dena) berdina izandaiteke ongarri organikoak eta nekaza-ritza ekologikoko teknikak soilik erabi-lita. Nekazaritza konbentzionalaren de-fendatzaileek beti azpimarratzen duteekoizpen ekologikoak ezin dezakeela“mundua elikatu” (ekoizpen konben-tzionalak hori lortuko balu bezala...)produktibotasun nahikorik ez duelakoematen. Zenbat eta ikerketa gehiagoegin, orduan eta ageriago geratzen dahori ez dela erabat zuzena, besteak bes-te, eredu ekologikoak bi aldiz elikagaigehiago ekoizten dituelako energia uni-tateko. Alegia, efizienteagoa dela balia-bideen erabileran (IFOAM eta FiBL,2014). Badago beste kontu bat, tankerahonetako ikerlan guztietan aipatzendena: ekoizpen ekologikoa askoz hobe-to egokitzen da klimaren aldaketak da-kartzan baldintza aldakorretara (agor-tea kasu), biologikoki landutako lurrekmateria organikoa mantentzen dutela-ko. Horrek mantenugaiak eta ura gor-detzeko gaitasuna ematen die.Horiek horrela, “mundua elikatu be-

harraren” aitzakiatan nekazaritzaren in-tentsifikazioa, ekoizpenen deslokaliza-z ioa (gaur egun, 4 .000 ki lometrogarraiatzen dituzte gure elikagaiak, ba-tez beste!), pozoi kimikoak, ongarri mi-neralak edota hazi transgenikoak defen-datzen dituztenak argudio gabegelditzen ari dira. Lastima da tankerahonetako informazioak ez duela jaso-tzen behar besteko oihartzuna. Herrita-rrok elikadura sistema baten eta bestea-ren arteko aldeak ezagutuko bagenitu,ez genuen zalantzarik izango: ekologi-koa eta bertokoa, noski.

2016 | otsaila | 20

GAUR8• 26 / 27hutsa

Ez da egongo munduan “aprobetxa-tu” aditza ahozko hizkuntzan gure-an adina erabiltzen den lekurik.Norbaitek pentsa dezake aditz hori

politikoen edo bankarien ustelkeria ka-suak definitzeko erabiliko dela, beren kar-guaz baliatuz aberastu direlako. Baina ez,aditzak zerbait abstraktuagoa adieraztendu, ia-ia filosofia bat, bizitzeko modu bat,“aprobetxatu” zaleak dena aprobetxatzenbaitu, abagune bat, joan-etorri bat, txangobat, oporrak edo festa bat; azken finean bi-zitza bera.Aditz horren erabiltzaile sutsuenak per-

tsona helduak dira, emakumeak bereziki.Jende ona eta alaia da eta bizitzari buruzkoikuspegi baikorra dute, baikorregia behar-bada. Batzuetan alaitasuna bera adieraztenote duten nago. Telebistako kate erdarazko-ren batek kalean, demagun inauteriak dire-lako edo, mikrofonoa aurrean jarri eta zer-bait galdetzen badie, «hay que aprovechar»esango dute erreak ondo ahoskatuz, bizitzaaprobetxatu zaleak direlako. Gauean sena-

rrak, ohera sartu aurretik, ederra dagoelaesaten badio, atzeak edo aurreak oparoakdituela eta gisako zerbait, besoak zabaldueta «aprobetxatu!» esango diola pentsatuohi dut.Gure gurasoak jansenistagoak ziren eta

denbora aprobetxatu behar genuela esatenziguten. Helburua probetxuzko pertsonakizatea zen. Orain ez, orain aprobetxamen-dua aisialdiarekin lotuta dago eta ia-ia “go-zatu” aditzaren parekidea da. Horregatik,ohartuko zineten “aprobetxatu” zale horienseme-alabek “gozatu” aditza neurriz kanpoerabiltzen dutela. Bukatzen dute triatloi bat,jartzen zaie mikrofonoa ahoan eta «nire as-moa gozatzea zen... », esanez hasten dira be-ren esperientzia kontatzen eta pentsatzenduzu lehen kilometroetan gozatuko zutelaeta ez ondoren. Gogoratzen naiz SegurakoDantza Txapelketa jokatu zuten hamar bi-koteetatik bederatzik ere gauza bera aitortuzutela. Arauzko arin-arina bukatu ordukoeta arnas pixka bat hartzeko betarik gabejarri zien ETBko aurkezleak mikrofonoa

ahoan (debekatuta egon behar luke ariketagogorren ondoren mikrofonoa ahoan sar-tzea) eta guztiek gauza bera esan zuten, go-zatzera joan zirela Segurara; prestatzaileekedo entrenatzaileek edo coach-ek nonbaithori errepikatzen diete, berdin dio dantzaedo maratoia egiten duten, gozatu eginbehar dutela. Neure inguruan ere baditut horrelako-

ak. Lanen bat egitera noala esaten badiet«bueno eta gozatu» esaten didate, ia-iaagindu. Bertsolarien artean ere zabaldu da«gozatzera joan nintzen» esateko ohiturahori, komunikabideren baten aurreandaudenean noski, bestela ez. Lehengo bertsolariak eta apustulariak

lehiatzera joaten ziren. Joxe Mari Olasa-gastik ere ez du apustu batera gozatzeradoala esaten, irabazten ari dela gozatukobadu ere, irabazten ari denean bakarrik,hedonista merkeenak ere bai baitaki etaEpikurok ere esaten baitzuen (Freudek zeresanik ez) gozatu ahal izateko sufritu eginbehar dela. •

0hutsa

Aprobetxatu eta gozatuJoxean Agirre

hutsa

Iraken, Afganistanen edo Sirian hasita-ko ihesaldiak Balkanetako ibilbideanLibano, Turkia, Hungaria, Kroazia, Gre-zia, Alemania, Frantzia... zeharkatzeko

eta askatasun helmugara iristeko bidaiaz,ihesaz ari naiz. Errefuxiatuen uholdea iru-dikatzen duten irudi eta hitzek larrituta,galdurik eta atsekabeturik naukate. Ihesal-di gogorra, gai korapilatsua, eta bonba etamisilen amaierarik eza. Europan, xenofo-biaren adierazpen gero eta gehiago han-hemenka. Gainera, Europako hainbat he-rrialdek txarrantxa hesiz itxi dituztemugak eta setiatutako eremuetan giltza-peturik dauzkate milaka herritar nora eze-an eta aterabiderik gabe, han egotera be-harturik. Are eta zorrotzago Parisekoatentatuen ostetik. Horrek pasabidea zail-

tzen die iheskideei, ibilbidea luzatzen, etabidezidor ilun eta malkartsuetan milakakilometro egitera behartzen. Errefuxiatua eta emakumea izatea ez da

errefuxiatua eta gizonezkoa izatearen ber-dina. Emakumeen eta haurren zaurgarri-tasun egoera azaleratzen duten gobernuzkanpoko erakundeetako oharrak irakurriditut, bai eta komunikabide hainbatetanagertutako albisteak ere. Baina aukeraizan nuen aurreko asteburuan BeritDahlström-ekin honetaz hitz egiteko,Suediako Vänsterpartiet-en Europako tal-deko idazkari politikoa bera. Orain hila-bete batzuk, NBEtik Balkanetako ibilbideaegin dute, eta ikaragarria izan dela dioemakume errefuxiatuen bizipenak en-tzutea: bortxatuak, lan prekarioetara be-

hartuak, kolpatuak, salduak izan ohi dira,bai ihesaldiaren lehenengo momentutikbai Europako herrialdeetan ere. Eraso-tzaileak? Errefuxiatu gizonak, herrialdeanitzetako poliziak, gobernuz kanpokoerakundeetako kideak nahiz militarrak.«Calais-en emakumeak eta haurrak arra-toi artean bizi dira; eta hori Europan,Frantzian», nabarmendu zidan Beritek.XXI. mendean, krisi sistemikoaz dihar-

dugun honetan, beharbada gizateria krisibaten aurrean ere bagaudela zehaztu be-harko genuke. Beste aldera begiratzeak ja-da ez digu balio. Xenofobia indarra har-tzen ari den honetan, bultza dezagunigarotze seguruaren eta asilo politikoarenaldeko belaontzia arduraz, internaziona-lismoz, antiarrazismoz eta feminismoz. •

hutsa

Ihesaldia eta bortxaSaioa Iraola

herritarrak

Nola demontre heltzen da es-koziar bat Izki-ra? Zer egitendu Elortza be-zalako kontzeju

txiki batean? Phil Millerrek ezdu erantzunik. Duela hamazaz-pi urte iritsi zen Euskal Herrira,«kasualitatez», nora ezean. Kos-taldea bisitatu zuen, Bilbon etaDonostian egon zen, eta Gastei-zen bizi izan zen. Hiri anitza etairekia iruditu zitzaion Arabako hiriburua, toki ezin hobea bizi-tzeko. Baina dena aldatu zenArabako Mendialdea ezagutuzuenean. Leku ederra iruditu zi-tzaion, paisaiaz maiteminduzen eta hara bizitzera joatea era-baki zuen duela hamahiru urte.

Gaur egun etxe bat daukaElortzan, Maeztu eta Iturrietabatzen dituen errepidearen on-doan. Zuriz margotutako etxeekosatzen dituzte herri txiki hone-tako kaleak, basoz inguratutadaudenak. Paradisu naturala

hormigoiez jositako nazio bate-an. Zekuianoko baltsa, Igoroinerrekako idoiak, Korresko amil-degia, Olandinako urmael txi-kia... gozatzeko milaka leku dau-de Arabako hego-ekialdean,Nafarroarekin muga-mugan, da-goen parke natural honetan.

Bada, atzerritar ugarik ezagu-tu dituzte Izki eta Euskal Herri-

ko sekretuak Millerri esker. Due-la urteak couchsurfing komuni-tatearen bidez iristen ziren bisi-tariak eskoziar honen etxera,ondoren, Airbnb webguneari es-ker. Halaber, 2009an BizipozaTours webgunea martxan jarrizuen eskoziarrak. Bertan txan-goak eta informazioa eskain-tzen dizkie mundu osoko bi-

daiariei, betiere ingelesa baldinbadakite, webgunea WilliamShakespeare handiaren hizkun-tzan idatzita baitago. Hala ere,Milerrek argi uzten du webgu-nea ez dela turismo agentziabat, ezta negozio bat ere. «Dirugutxi eskatzen dut nire etxeanlo egiteagatik, eta, bisitarieknahi izanez gero, hainbat ekin-

tza egiteko aukera eskaintzendiet, baina trukean diru kopuruzehatzik eskatu gabe, boronda-tea soilik. Batzuek asko uztendute, eta, beste batzuek, ezerez», azaldu du. Bere burua «kul-tur ezberdinen arteko zubi» gisaikusten du, eta, dioenez, kanpo-koa izatea baliagarria zaio sarribertakoentzat oharkabean iga-rotzen diren gauzetan errepara-tzeko. «Gauza xumeek garran-tzia dute, eta hemengoekaskotan ez diete duten balioaematen, esaterako, leka patateiedo ardo botila bati!», azpima-rratu du barrezka.

Festa eta herri giroa ere eza-gutzen dituzte bisitariek Mille-rri esker, eta euskaraz dakizkienhitzak ere irakasten dizkie. Mi-llerren etxean lo egiten dutenturista gehienen ama hizkuntzaingelesa da, baina frantses Esta-tutik, Kataluniatik eta EkialdeUrrunetik etorritako bisitariakere jaso ditu. Eta azaltzen due-nez, gehienen nahia ez da zazpi

infraganti

Duela hamahiru urte iritsi zen Phil Miller ArabakoMendialdera, Izkiko paisaiaz maitemindu ostean. EgunElortzako bere etxeko ateak bidaiariei aterpe ematekoirekitzen ditu eskoziarrak. Bertan gaua pasatzen duteneitxangoak egiteko aukera ere eskaintzen die, oinez edo,Momo eta Djando astoei esker, gurdian.

PHIL MILLER

Phil Miller Elortzan bizi da, Arabako Mendialdean kokatuta dagoen kontzeju txikian. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

2016 | otsaila | 20

GAUR8• 28 / 29

euskal herrialdeetako hiribu-ruak bisitatzea. «Herriak ezagu-tu nahi dituzte, eta jendearekinhitz egin. Hori da nik eskaintzendiedana», adierazi du. Taiwane-tik etorritako bidaiari baten his-toria ekarri du gogora: «Herrikoauzokideekin hitz egiten zuen,euren esperientziak partekatzenzituzten, ezagutzak trukatzenzituzten».

MOMO ETA DJANGO

Millerrek txango ezberdinak es-kaintzen dizkie bere etxera hel-tzen diren bidaiariei. ArabakoErrioxa eta Euskal Herriko kos-taldea ezagutu ahal izango dituz-te, noski, baina Entzia eta Kanta-bria mendilerroek mugarritzendituzten lurrak hobeto ezagutze-ko aukera ere izango dute. Txan-goak oinez zein gurdiz egin ahal-ko dituzte, Momo eta Djangoastoen eskutik. Hain zuzen ere, Vasco-Navarro trenaren bidetikgidatuko dute gurdia astoek.Momori Michael Ende idazle-

aren eleberri ezagunaren prota-gonistaren omenez jarri zionizena Millerrek, eta auzokide ba-tek oparitu zion 2014ko ekaine-an. Djongo, berriz, iaz heldu zenElortzara, Maeztuko herritar ba-tek oparituta. Izan ere, astoekezin dute bakarrik bizi, bikoteki-dea behar dute. «Arrantza egi-ten du astoak bakarrik egonezgero, eta tristeziaz hiltzen da»,azaldu du Millerrek. Behin asto-ak lortuta, ez zen zaila izan gur-dia aurkitzea, are gutxiago base-rriz beteta dagoen eskualdean.Bizitopa Tours webgunean

azaltzen den bezala, adimenhandia duten animaliak dira as-toak, izaki “magikoak”. «Besteerritmo bat dute, eta gurdian bi-daiatzen dutenek esperientziaberezia bizitzen dute. Ingurukoxehetasunak nabaritzen dituzte.Izan ere, astoak izaki bizidunakdira eta haiekiko harremana be-rezia da, ezin daiteke autozegindako bidaia batekin konpa-ratu», dio Millerrek.Iaz Momorekin bidaia luzea

egin zuen Millerrek: ElortzatikBermeora joan zen, 105 kilome-troko bidaia Araba eta Bizkaianbarna, “Ardoa eta ArrainarenGR-38 ibilbidetik”. Bederatziegun iraun zituen bidaiak, Ara-

bako Lautada, Zuiako kuadrillaeta Durangaldea zeharkatuzkostaldera iristeko. «Polita izanzen, motel-motel zoaz, bidaiazgozatuz. Herrietara heltzerako-an, jendea niregana hurbiltzenzen astoa ikusteko. Nirekin hitzegin nahi zuten, eta askok gara-gardo bat hartzera gonbidatzenninduten. Otxandioko jatetxebaten afaltzera gonbidatu nin-duten», gogoratu du herritarrenabegi ona eskertuz. Millerrekdioenez, jendeak asto gutxi dau-dela uste du, «baina hori ez da

egia, asto bat edukiz gero astopiloa daudela konturatzen zara.Izan ere, astoak dituzten zoroguztiak ezagutzen dituzu!».Etorkizunera begira, plan uga-

ri ditu Millerrek, eta astoakizango dira planon protagonis-tak. Udan astoekin Maeztukoigerilekuen atean jartzeko as-moa du, gurdian paseoak es-kaintzeko. Baina “Asto Txango”ekimena martxan jarri baino le-hen bere egoera legeztatu nahidu, gaur egun borondatea eska-tzen baitu bere laguntzaren tru-ke. «Nire egoera aldatu nahi dut,gaur egun ez baitut ezer kobra-tzen. Langile autonomoa izannahi dut, gidari turistikoa izate-ko», gaineratu du. Dioenez, ezzaio inporta autonomoen tasaaltua ordaintzea etorkizunaribegira segurtasuna lortzeko. Horrela eskaintza zabalagoa

prestatu ahalko luke. Ekimenberriak jarri ahalko lituzke mar-txan. Oraingoz lau txango pro-posatzen dizkie Bizipoza Tourwebgunean sartzen diren bi-

daiariei, “Asto Txangoa” barne.Lehenak Bizkaiko kostaldea eza-gutzea du helburu. Portugalete-ko zubi esekitik hasten da txan-goa, eta Bermeo eta Gernikatikigarotzen da. Halaber, bidaiariekEa eta Gaztelugatxeko Donieneermita ere bisitatzen dituzten txango honi esker. Millerren eskutik, Arabako

Errioxa ezagutzeko aukera erebadute bidaiariek. GasteizekoAlde Zaharrean gosaldu ondo-ren, bidaiariak herrialdeko he-goaldera abiatzen dira Bernedomendatetik. Arabako Errioxaraheltzerakoan, Guardia eta berta-tik gertu dagoen Sorginen Txa-bola dolmena bisitatu eta upel-tegi batean bazkaltzeko aukeradute bidaiariek. Gasteizera itzul-tzerakoan Herrera mendatetikpasatzen dira. Eta handik Ebroibaiaren ur ertzean dauden hirieta herriak ikus ditzakete, laino-ak aukera ematen badu betiere. Azkenik, Euskal Herriko men-

debaldea ezagutzeko aukera es-kaintzen die eskoziar honek be-re etxean lo egiten dutenei.Gasteizetik edo Bilbotik hastekoaukera dago. Hiriburu batetikedo bestetik atera ondoren, bi-daiariak Goiuriko ur-jauzira joa-ten dira, eta UrkabustaizetikKuartangora ere hurbiltzen dira.Mendiko botak jantzita, Nerbioiibaiaren ur-jauzira hurbiltzendira, eta handik Aiaraldeko lu-rrak ikusteko aukera dute. Hori-xe, ziurrenik, Euskal Herrikopostalik ederrenetako bat da.Eta Añanan bazkaldu ostean,Gasteizko Alde Zaharrera itzul-tzen dira txangoa amaitzeko. Bi-daiariek proposatzen dituentxangoak gustuko dituztela ustedu Millerrek, izan ere, askokerrepikatzen dute esperientzia. Amaitzeko, aipatu Millerrek

Sorgin Soro nekazaritza ekime-narekin ere kolaboratzen duela.Berak boluntarioak bilatzen dituOkarizeko landetan lan egiteko.Esperientzia polita da parte har-tzen dutenentzat, lurra landuondoren Arabako Lautadako mi-laka txoko bisitatu ahal dituzte-lako. Eta nola ez, Izkira hurbildaitezke Millerren etxean inda-rrak hartzeko... •

Ion Salgado

Phil Miller eskoziarrak bi astoditu, Momo eta Django.Momorekin Elortzatik Bermeoraino joan zen iaz.Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Millerrek ez du dirurik eskatzen antolatzendituen txangoengatik, borondatea bakarrik.Etorkizunera begira, bere egoera legeztatu nahidu ekimen gehiago martxan jarri ahal izateko

Miller Elortzatik Bermeora joan zen pasa denurtean Momo astoarekin. 105 kilometrokobidaia egin zuten Araba eta Bizkaitik barna.Bederatzi egun iraun zituen bidaiak

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ k

omu

nik

azio

a

Haize korronte bat nahi-koa zaio Xabier CabezoniLeitzarango basoetanorientatzeko. Berrogeiurte daramatza, urratsezurrats, bailara honetako

maparik zehatzena osatzen.Hala ere, basoan gora, zalantza egin

du bidea erabakitzeko. Honaino ekarrigaituen xenda desagertu egin da pinuartean, eta Xabierrek gora egin du intui-zio hutsez. Baina erreferentziak faltazaizkio. Halako batean, gelditu egin da,belarriak tente, azala adi.–Ez al duzu aire korronte hotz bat

sentitzen?– galdetu dit.Bai, gure ezkerretik brisa leun eta

fresko bat dator.–Begira, harkaitz tarte horretan gale-

ria bat dago. Hortik dator haizea.Sasiek estalitako gain txiki bat adiera-

zi dit, eta hango harkaitzen arteko ahotxiki bat. Burdina ateratzeko galeriameharra zen, aspaldi abandonatutakoa,eta Xabierrek orain badaki non gauden:gaur egun galeria horren berri dakienpertsona bakarrenetakoa izango da, ba-karra ez bada, eta buruan grabatuta da-raman Leitzarango mapa zehatzean ko-ka dezake zalantzarik gabe. Badaki,beraz, non gauden.Paperezko mapa atera du motxilatik,

1:100.000 eskalakoa. Berak egindakoada. Berrogei urte eman ditu ingeniaridonostiar honek, bere denbora librean,mapa hori lantzen eta osatzen, kolore-tako puntutxoz josten: horrela adieraz-ten ditu meazuloak, mea zainak, burdi-nolen eta labeen hondarrak,trenbidetxo ahaztuen arrastoak etabehinolako toponimoak. Basoan galdu-takoak gehienak, bere mapan berresku-ratutakoak.Erreportaje baterako ibilbide bat des-

kribatu behar nuen eta horregatik eto-rri naiz Xabierrekin. Ibilbide ezezagunhori osatzen lagundu dit. Osatzen etaarrasto xumeekin markatzen: berak ba-daki pertsona arruntek ez daukatela, be-rak bezala, basoaren erdian haize ko-rronte batekin orientatzeko gaitasunik.Horregatik, xenda desagertzen denpuntura itzuli gara eta Xabierrek harripilo bat osatu du lurrean, balizko ibilta-riei bidea adierazteko.

Basoan gora goaz, pinu, garo eta sas-traken artean. Ibilbide honi buruzkoerreportajean, trenbide txiki batenarrastoak ezagutarazi nahi ditut. Duelaehun urte baino gehiago meatze batetikburdina jaisten zuen tren horrek, bainalokomotorarik gabe: mandoek tiratutaibiltzen zen. Meatzeak aspaldi itxi zi-tuzten, trenbidea bertan utzita geldituzen, basoak irentsi zuen. Baina Xabie-rrek agiri zahar batean bere berri izanzuen eta basoa miatzen ibili zen, arras-toak aurkitu arte: errail puskak, meazu-loak, plano etzanak, labeen arrastoak.

Aurkitu ditugu azkenean. Trenbidedesagertuaren bide leundua jarraitudugu basoan, gero mendian gora joangara Altzadiko gaina harrapatu arte.Hemendik aurrera errazago goaz, zelaieta aldapa zabaletan behera, Gipuzkoa-ko itzuliko pintura zurigorriak jarraituz(GR-121). Toponimoen jakituria zaharrakere lagundu digu: Xabierren mapan Pu-tretako Harria izeneko leku bat ageri da,gure bidean, eta halako batean haitz al-tu batzuen inguruan putreak heganikusi ditugu. Munduan ondo kokatuta

sentitu gara. Eta historiako lehenengomapa erabiltzen ari garela iruditu zait.Munduari izenak jarri zizkioten arbaso-en bidean goazela.Duela urte pare bat, Urkizutik Ernio-

zabalera igo ginen lagunartean. Ez ge-nuen bidea ezagutzen eta erreferentziabakarra geneukan: Lizarbakar izenekolepora iritsi behar ginela. Hemen doanargazkian ikus dezakezuenez, ez genueninolako zalantzarik izan.Gailurrean pentsatu nuen norbaiti es-

kerrak eman behar genizkiola, orienta-tu eta bidea erakusteagatik, baina ez ne-kiela nori. Mundua izendatzen hasi zenarbaso cro-magnonarekin gogoratunintzen, lehenengo argibidearekinorientatu zen lehen artzainarekin («zo-az putreak egoten diren haitzaren pare-tik», adibidez) eta pentsatu nuen topo-nimoak solidaritate genetiko batenoihartzuna direla.Leitzaranen, Xabierrekin, mundua

zaindu eta izendatzen duten pertsonahorietako baten orpotik ibiltzearen zi-rrara sentitu nuen. •

www.anderiza.com

Urkizutik Erniora bidean, Lizarbakar izeneko lepoa. Ander IZAGIRRE

Historiako maparikzaharrena

Ander Izagirre - @anderizaKazetaria

2016 | otsaila | 20

GAUR8• 30 / 31

SEEBERGER ANAIAK, ARGAZKILARI LEINU BAT

Juantxo EGAÑA

SÉEBERGER FRÉRES, MÉDIATHÉQUE DE L´ARCHITECTURE ET DU PATRIMOINE. MINISTÉRE DE LA CULTURE-FRANCE.

Seeberger anaiak –Jules (1872-1932), Louis (1874-1947) eta Henri (1876-1956)– Lyonen bizi zen bavariar jatorriko familia bate-

ko kideak ziren. 1890. urtean, baina, Parisera joan ziren bizitzera. Argazkilari leinuko lehen belaunaldiak 1900 eta 1925 bitartean

egin zituen lanik garrantzitsuenak. Hasieran postal editoreentzat hasi ziren lanean eta hiriak, herriak eta monumentuak jasotzen zi-

tuzten argazkietan. Bestelako bokazioa zuten lanak ere egin zituzten; 1910ean Parisen izandako uholdeak edota gerra itsasontzi

bateko itsasgizonen bizimodua jaso zuten, esaterako, argazkietan. 1923tik1931ra bitartean Parisko dekoratuak eraiki zituzten

Hollywoodeko zenbait zinema estudiorentzat. Lan hori egiteko kaleak, eraikinak, dendak, biltegiak, hotelak, garraiobideak eta beste

jaso zituzten argazkietan, tartean Biarritzen, Angelun edo Baionan. Irudian Biarritzeko kasinoa ikus daiteke.

97

71

88

76

75

00

1

60

22

0