8
2007ko azaroaren 24a, larunbata ::: 2.387 zka. ::: www.kronika.net Santa Zeziliako kontzertu haundia gaur Sandiusterrin /4-5 Haurren Mundu Mailako eguna Chillida Lekun /3 Santa Zezilia kontzertua gaur Sandiusterrin /3 Kirolak: Errugbia, pelota, waterpoloa, boleibola, futbola, erremontea, arrantza... /6-7 Eskelak /7 Feri eguna Goizuetan /8 GAUR KRONIKAN Y ATXILOKETA Goikoetxea aske epaiketara arte Pedro Mari Goikoetxea Tapatxulos hernaniar errefu- xiatua atxilotu zuen ostegune- an Frantziar poliziak, bere aurkako euro-agindu bat medio. Atzo Kronikak jakin ahal izan zuenez, juiziora arte aske utzi dute Goikoetxea. \\ X MARATOIA Hernaniarrekin argazkia aterako du Kronikak Bihar jokatuko da Donostiako Maratoia, eta urteroko modu- an Hernaniko Kronikak parte hartuko duten hernaniarren argazkia egingo du. Zita goizeko 08:30etan da Atano III frontoi aurrean. \\ Y EAE-ANV Independentziaren aldeko sinadura biltzen EAE-ANV alderdiak deituta independentziaren aldeko sinadura bilketa izango da gaur Plaza Berrin, eguerdiko 12:00etatik aurrera. /2 Elur Txorik sortu zeneko mende erdia ospatzeko ekitaldiak ditu gaur eta bihar Gaur goizean pelota partiduak dira eta argazkia egingo dute; ondoren bazkaria. Musika eskolan ikasia jende aurrean erakusten OSTEGUNEAN, Udal Musika Eskolako ikasleen kontzertua izan zen Sandiusterrin, eta instrumentu ugari entzuteko auke- ra izan zen 40 bat ikasle eta irakasleren eskutik. Iazko kurtso- an 2. eta 3. mailak gainditu dituzten ikasleek eman zuten kon- tzertua eta aretoa bete egin zen, urteroko moduan. \\ ELUR Txori elkarteak 50 urte bete ditu aurten eta gaur eta bihar ospakizun ekitaldiak izango dituzte. Gaur goizeko 11:30etan jubenil mailako eta afizionatu mailako pelota parti- duak izango dira Tilosetan. Arratsaldeko 13:30etan, berriz, argazkia aterako dute elkarteko kideek eta bazkaria izango dute ondorenean, elkartean bertan. Bazkaritan omenaldia egingo diete orain mende erdi elkartea sortu zuten bazkideei: Juan Aierbe, Andres Arruti, Fermin Cuesta, Jose Antonio Cuesta, Paulino Elosegi, Atanasio Lapazaran, Jose Larrañaga, Amador Leibar, Xabino Leibar, Antxon Lizeaga eta Manolo Ortega. Bihar bola eta meza Bihar, bola txapelketa izango da, Goiz Eguzkin (eguraldi txa- rrarekin Floridan), 09:30etan hasita. 12:30etan, hildako baz- kideen aldeko meza izango da Joan Bataiatzailea parrokian. \\

2007ko azaroaren 24a, larunbata ::: 2.387 zka. ::: www ...ko haurrentzat bereziki, kaba-ret honetan azken osagaia haurrek jartzen dutelako, hauen laguntzaz sortzen bai-tute hiru aktoreek

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • 2007ko azaroaren 24a, larunbata ::: 2.387 zka. ::: www.kronika.net

    Santa Zeziliako kontzertuhaundia gaur Sandiusterrin /4-5

    Haurren Mundu Mailakoeguna Chillida Lekun /3

    Santa Zezilia kontzertuagaur Sandiusterrin /3

    Kirolak: Errugbia, pelota,waterpoloa, boleibola, futbola,erremontea, arrantza... /6-7

    Eskelak /7

    Feri eguna Goizuetan /8

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    A T X I L O K E T A

    Goikoetxea askeepaiketara arte

    Pedro Mari GoikoetxeaTapatxulos hernaniar errefu-xiatua atxilotu zuen ostegune-an Frantziar poliziak, bereaurkako euro-agindu batmedio. Atzo Kronikak jakinahal izan zuenez, juiziora arteaske utzi dute Goikoetxea.

    M A R A T O I A

    Hernaniarrekinargazkia aterako duKronikak

    Bihar jokatuko da DonostiakoMaratoia, eta urteroko modu-an Hernaniko Kronikak partehartuko duten hernaniarrenargazkia egingo du. Zita goizeko 08:30etan da Atano III frontoi aurrean.

    E A E - A N V

    Independentziarenaldeko sinadurabiltzen

    EAE-ANV alderdiak deitutaindependentziaren aldekosinadura bilketa izango dagaur Plaza Berrin, eguerdiko12:00etatik aurrera. /2

    Elur Txorik sortu zeneko mende erdiaospatzeko ekitaldiak ditu gaur eta biharGaur goizean pelota partiduak dira eta argazkia egingo dute; ondoren bazkaria.

    Musika eskolan ikasiajende aurrean erakusten

    OSTEGUNEAN, Udal Musika Eskolako ikasleen kontzertuaizan zen Sandiusterrin, eta instrumentu ugari entzuteko auke-ra izan zen 40 bat ikasle eta irakasleren eskutik. Iazko kurtso-an 2. eta 3. mailak gainditu dituzten ikasleek eman zuten kon-tzertua eta aretoa bete egin zen, urteroko moduan.

    ELUR Txori elkarteak 50 urtebete ditu aurten eta gaur etabihar ospakizun ekitaldiakizango dituzte. Gaur goizeko11:30etan jubenil mailako etaafizionatu mailako pelota parti-duak izango dira Tilosetan.

    Arratsaldeko 13:30etan, berriz,argazkia aterako dute elkartekokideek eta bazkaria izango duteondorenean, elkartean bertan.Bazkaritan omenaldia egingodiete orain mende erdi elkarteasortu zuten bazkideei: Juan

    Aierbe, Andres Arruti, FerminCuesta, Jose Antonio Cuesta,Paulino Elosegi, AtanasioLapazaran, Jose Larrañaga,Amador Leibar, Xabino Leibar,Antxon Lizeaga eta ManoloOrtega.

    Bihar bola eta mezaBihar, bola txapelketa izangoda, Goiz Eguzkin (eguraldi txa-rrarekin Floridan), 09:30etanhasita. 12:30etan, hildako baz-kideen aldeko meza izango daJoan Bataiatzailea parrokian.

  • 2007-XI-24 larunbata

    2

    DONOSTIAN argitaratzen denegunkari batean, asteartean,azaroak 20, eskela “historiko”bat jarri zuten, 22. orrialdean,hain zuzen ere. 2007. urteanoraindik horrelako gauzakikustea mingarria da niretzat. Gure aitona desagertarazi eginzuten 1936an eta berak ez zueninoiz eskelarik izan, ezta hilobiduin bat ere.

    José Luis Gómez

    “Ikus dezakegu...”... irudiz jantzia eta bete-beteaHernaniko Udalak buzoietansartu duen udal gida; bertan,datuen eta zerbitzu publikoenberri ematen du.

    Garrantzitsua da herritarrakeskura dituen eta jaso ditzakeenzerbitzuak ezagutzea, baina aregarrantzitsuagoa da zerbitzu hau-en kalitatea. Bi gaiei buruz arinaiz zehazki: Gizarte Ongizateaeta Herritarren Segurtasuna.

    Gizarte Ongizate Zerbitzuakizan behar du nabarmen, etaegunetik egunera gehiago, ins-tituzio publiko bakoitzeko de-partamendu nagusia. Kontuanizanda, arlo honetan gizatasu-nak, abegikortasunak eta enpa-tiak duten garrantzia, nire us-tez, maiztasunez aztertu behar-ko litzateke departamendu hau,erabiltzaileei egindako inkestaeta elkarrizketak eta udaleta/edo herri batzorde batenjarraipen lanaren bidez.

    Herritarren segurtasunari da-gokionez, eguna berehala ilun-tzen duen garai honetan, faltanbotatzen dira argi gehiago he-rrian, edo auzo arteko bideen me-jora, duela gutxi Portu auzoa etaOsinaga artean egin den bezala.1) Portu auzoa eta Karabel lotzendituen bideak baduela zer hobetuikusten dugu; kotxeek itxutu egi-ten dute eta ez dago espaloirik. 2) Antziola auzoa Galarreta etaArrieta auzoekin lotzen duenerrepideetan argirik ez dagoelaikusten dugu.

    Cuesta de la Muerten espa-loia egokitu zuten (estadistikabeltz bati jarraiki) eta Arrietaauzoko sarbidean hormigoiabota zuten. Batean zein besteanaurreragoko utzi zen argia, bainaurteak pasa, biztanleak gero etagehiago... eta segurtasun faltagero eta handiagoa da, oinezko,txirrinda zein kotxekapotentzat.Kotxeek itxutu egiten dute etalekua aparte dago; erasoak sala-tu dituzte Ertzaintzan eta Udal-tzaingoan.

    Ez dira gai berriak HernanikoUdalean; ezta estetika edo eroso-tasun kontuak ere... ikusikodugu.

    Julen Lizaso*Erredakzioan euskeratua

    Jasota Bezala6 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira:izen-abizenak, NAN edo EHNA zenbakia etatelefonoa 6 Gehienez 1.800 karaktere onartu-ko dira 6 Kronikak ez ditu bere gain hartzensail honetan esaten direnak.

    MUSIKA mota berri bat egi-ten ikasteko aukera izangodute gaur txikiek, musikapepinofonikoa. Horretarako,Haur Kabareta ikuskizunaizango dute gaur umeek etalaguntzera doazen helduekAgerre Teatroa eta Mi Cabezaque Habla konpainien eskutik,goizeko 11:00etan, Biterin.

    Bi neskatilen arteko adiski-detasunaren bidez, helduaegitea zer den, prozesua nola-koa den eta nork bere buruaonartzearen garrantzia bezala-ko gaiak landuko dira. Ipuinkontalariekin batera, bi neska-tilak beraien zalantzak eta fan-tasiak azalduko dituzte, musi-ka, dantza, abesti eta txon-txongiloen laguntzaz.

    Musika mota berri batIkuskizun entretenigarria da;aktoreek abestu, musika jo,dantzatu eta zilipurdika ibilt-zeaz gain, berezitasun batdute, musika egiteko moduberri bat; izan ere, musikapepinofonikoa sortzen duteikusle txikien laguntzaz.

    Bost urtetik gorakoentzatFamilia osoari zuzendutakoikuskizuna da, 5 urtetik gora-ko haurrentzat bereziki, kaba-ret honetan azken osagaiahaurrek jartzen dutelako,hauen laguntzaz sortzen bai-tute hiru aktoreek munduosoan famatu egin den musika

    pepinofonikoa.

    Ikuskizun arrakastatsuaAgerre Teatroa eta Mi cabezaque Habla konpainiek elkarla-nean sortutako ikuskizuna dahau. Euskal Herritik kanpo ereibili dira ikuskizun honekin,Malagan eta Argentinan, esate

    baterako. Maite Agirre etaElena Bezanillak zuzendutakolana da, eta Ines M. deIturrarte, Santi Ortega etaAinhoa Pineda dira musikajoz, dantzan eta zilipurdikaibiltzen diren aktoreak. Gaurherrian izango dira, goizeko11:00etan, Biterin.

    Musika pepinofonikoa txikientzatHaur Kabareta izango dute gaur goizean txikiek Biterin. Bertan musika mota berri

    bat egiten ikasiko dute, musika pepinofonikoa.

    I P U I N K O N T A L A R I A

    Lur Korta datorren asteartean BiterinLur Korta ipuin kontalaria izango da datorren asteartean Biterin,Udal liburutegian. 17:30etan 3-4 urte artekoentzat kontatuko dituipuinak eta 18:00etan 5-7 urte artekoentzat. Hernaniko Udalakantolatu eta Eusko Jaurlaritzak lagundutako ekimena da.

    M E N D I R I Z M E N D I

    Gaztetxoentzako mendi irteera AlduraraGaztetxoentzako mendi irteera antolatu dute abenduaren 2rakoAldura mendira (537 m); goizeko 08:30etan abiatuko diraAtsegindegitik eta egun erdiko irteera izango da. Izen ematekoepea azaroaren 30ean bukatuko da. Informazio gehiago nahi iza-nez gero, elkarteko bulegotik pasa behar da (Iturregi plaza, z/g),astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.

    Done jakue bidea abenduaren 16anDone Jakue bideko 2. etapa (Ghetari-Irun) egiteko abenduaren16an jarri dute hitzordua. Atsegindegitik abiatuko dira, goizeko8:0etan. Izena emateko epea abenduaren 14an bukatuko da.Informazio gehiago nahi izanez gero, elkarteko bulegotik pasabehar da, astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik21:00etara.

    T O L A R E A S A G A R D O K O F R A D I A

    Loteria salgaiTolare Sagardo Kofradiak jakinarazi du salgai jarri dutela loteria.Honako lekuetan erosi ahal izango da: Jaione Konjelatuak, PeñaOkindegia eta Aizea kortsetegia.

    E A E - A N V

    Sinadura bilketa eta ekitaldia gaur

    EAE-ANVek independentziaren aldeko sinadura bilketa egingo dugaur Hernanin, Plaza Berrin. Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekital-dia, 13:00ean Marian Beitialarrangoitia herriko alkateak hartuko duhitza; ondoren bideo emanaldia izango da eta bukatzeko argazkibat egingo da. Ekitaldia ‘Guk independentzia’ kanpainaren barruankokatzen da. Eguerdiko 12:00etan, Plaza Berrin.

    E R L I J I O A

    Ama Mirariaren HirurrenaSan Joan Bataiatzailea Parrokian Ama Mirariaren Hirurrena ospa-tuko dute bihar, igandea, astelehena eta asteartean. 18:40etanErrosario Santua errezatuko dute eta 19:00etan Eukaristia izangoda. Aita Juan Jose Muniain izango da Apaiza.

    Joan den hileko ipui kontalari saioa, liburutegian.

  • 2007-XI-24 larunbata

    3

    Jangela Solidariaren aldeko jaia bihar Chillida-Lekun,Haurren mundu mailako eguna dela eta

    HAURREN mundu mailakoeguna da igandean eta urterobezala Chillida Leku museoanjardunaldi berezia antolatudute, haurren eskubideen etaelkartasunaren bueltan. Ur-tero egun honetan, gobernuzkanpoko erakunde bat gon-bidatzen dute, eta aurtenJangela Solidaria erakundea-ren txanda izan da. Egunhonetan museoan biltzen dendirua erakundearentzat izan-go da. Horrez gain, ekitaldibat egingo dute eta zenbaitenpresek ere donazioak egin-go dituzte. Herritarrek erenahi izanez gero, izango dutelaguntza ekonomikoa emate-ko aukera.

    Jangela Solidaria: Etiopiakohaurrentzako laguntzaJangela Solidaria erakundeakEtiopiako Wukro herriko 500haur umezurtzi jaten ematekodirua biltzea du helburu, bes-teak beste. Haur horiek AngelOlaran hernaniarrak atendi-tzen dituen 2.500 haurrenartean daude.

    Xabier Gorostidik azalduzuenez, Jangela Solidariakegun 290 bazkide ditu etahaiek egiten dituzten aporta-zioei esker aurrekontuaren%83ra iristen dira. Urtean104.000 euro biltzen dituzteeta diru hau Etiopiara bidal-

    tzen dute. Kalkulatu dutenezEtiopiako haur bati, eguneanhiru aldiz jaten emateak, 0,50euroko kostua du.

    Jardunaldi hauek aurre-kontuaren %100era gertura-tzeko aukera izango dutelaere azaldu zuen.

    Giza eskubideekin konpromezuaLuis Chillidak atzoko pren-tsaurrekoan azaldu zuenez,Eduardo Chillida giza eskubi-deekin konpromezua izanduen pertsona izan da. Adie-razi zuenez, Eduardo Chil-lida-Pilar Belzunce Funda-zioak konpromezu horri

    jarraipena eman dio, antolatu-tako aktibitateen bidez balorehauek transmitituta.

    Aktibitate hauen arteanazpimarratu zuen Haurrenmundu mailako eguna,museoak elkartasuna bultza-tzeko urtero egiten duen zitabaita.

    Xabier Gorostidi Jangela Solidariako kidea, eta Luis Chillida eta Leire Marquinez museoko ordezkariak.

    Jangela Solidaria elkarteak dirua bidaltzen du Etiopiara, bertan Angel Olaranen zaintzapean dauden500 haur umezurtzi jaten emateko. Bihar museoan biltzen den dirua elkartearentzat izango da.

    Bihar museoan10:00-14:30 Pista jokoa eta opari banaketa

    4-7 urteko haurrentzat.

    11:00; 12:00; 12:15; 13:15;13:00; 14:00

    8-12 urte arteko haurrentzat

    bisita gidatua, euskaraz eta

    gaztelaniaz.

    11:00-12:00

    ‘Elmer, elefantea’ txotxongilo

    emanaldia.

    12:00-12:30

    Txokolatada.

    13:00-14:00

    Jangela Solidaria elkarteari dirua

    emateko ekitaldia.

    Hernani Musika Eskolako

    musikariek girotuko dute goiza.

    Oharra: Sarrerak debalde izango

    dira 18 urtez azpikoentzat..

    Jangela Solidariak egun 290 bazkide ditu eta urtean 104.000euro biltzen ditu, Etiopiara bidaltzen dituenak. Diru horrekin

    aurrekontuaren %83 kubritzen dute...

  • 2007-XI-24 larunbata

    4

    AZAROAREN 22an Santa Ze-zilia eguna ospatzen dutemusikariek. Garai honetan betiekitaldiz gainezka ibiltzen dirabazter guztietako musikariak,lana eta afizioa uztartuz. Egunhauetan musika inoiz bainogehiago kaleratzen da. Horre-tarako, hainbat musika ekital-di antolatzen dira; batzuk,Santa Zezilia egunean bertan,eta beste batzuk inguruan,gaurko kontzertua kasu. Gaurkontzertu handia egingo duteherriko hainbat taldek elkarla-nean eta asteburua izanik,Sandiusterrira herritar mordoabiltzea espero dute.

    Kantuz Abesbatza etaTxistulari Banda Kontzertua Kantuz Abes-batzak eta Udal TxistulariBandak antolatzen dute elkar-lanean. Txistulariak ez diraHernaniko Txistulari Banda-koak soilik, bertan dira baitaere, Hernani Musika Es-kolakoak, eta Urnietako etaAstigarragako Musika Esko-letakoak.

    Kolaboratzaileak Kantuz Abesbatzaz eta UdalTxistulari bandaz gain, bestetalde batzuk ere parte hartzendute kolaboratzaile gisa kon-tzertu honetan. Bertan izangodira Hernaniko Udal MusikaBandako Metal Boskotea etaherriko Kriskitiña dantza tal-dea. Metal Boskotea 2 tron-preta, tronpa, tronboia etatubak osatzen dute.

    Dantzariei dagokienez,Kriskitiña dantza taldeko bikidek hartuko dute partekontzertuan: Xabier Seguraketa Ekain Sardonek. Urterodantzari bikote batek egitendu dantzan sueltoan. Orainarte, fandangoa eta arin-arinaizan dira dantzatu diren piezanagusiak; aurten, ordea, alda-keta izango da eta lehenengoaldiz Desafio, Agurra etaAlpargatak izeneko piezakdantzatuko dituzte, Aurres-kuaren hiru atal, hain zuzen.

    Egitarau zabala Udal Txistulari Bandak eman-go dio hasiera kontzertuari,Urnieta eta AstigarragakoMusika Eskoletako musika-rien laguntzaz. Hernani etainguruko txistulariek 4 piezajoko dituzte bakarrik. PatxiApezetxearen gidaritzapeanariko dira eta El Cristo de Lezoeta Aurreskua piezak jokodituzte, besteak beste, MetalBoskoteak eta Kriskitiñakodantzari bikoteak lagunduta.

    Ondoren Kantuz Abes-batzak hartuko du erreleboaeta zazpi pieza eskainiko ditu.Zuzendaria Amaia Sasiainizango dute, koruko zuzenda-ri ohia; hau izango da hainzuzen ere, bere azken kon-tzertua. Aipatzekoa da abes-

    tuko duten lehenengo kantua,Kantuz Gara, koruko kideaden J. Olaizolak konposatuduela eta berak zuzendukoduela.

    Ondoren kolaboratzailee-kin batera hiru pieza jo, kanta-tu eta dantzatuko dituzte.Donostia pasodoblea PatxiApezetxeak zuzenduko du

    eta Itsas gizoneri eta Nekazarienudazkena Amaia Sasiainek.

    Kontzertua bukatu ondo-ren, kalejiran aterako diraSandiusterritik eta abestuz etamusika joz kale buelta eginondoren, afaltzera joango diradenak elkarrekin. Honelakokuadrila elkartuz gero, afal on-dorengo giroa ziurtatua dute.

    ElkarlaneanEsan bezala, Kantuz Abes-batzak eta Udal TxistulariBandak antolatzen dute kon-tzertu hau. Aurten 13garrenurtea dute elkarrekin antolat-zen dutena ekitaldi hau;1995ean hasi ziren elkarlane-an eta luze joko duen espe-rantza dute, orain artekoemaitzak kontuan izanda.

    Musikazaleen hitzorduaBeraz, herriko eta ingurukoabeslariak, txistulariak, MetalBoskotea eta dantzariakuztartzen dituen Santa Zeziliakontzertu bikaina entzunnahi dutenek aukera parega-bea dute gaur, arratsaldeko19:00etan, Sandiusterri areto-an.

    Santa Zezilia kontzertua gaurarratsaldean Sandiusterrin

    Santa Zezilia eguna ospatzen da urtero azaroaren22an. Egun horren inguruan musikariak ohi baino lanpe-tuago ibiltzen dira, emanaldiak izaten baitituzte nonahi.Hain zuzen ere, Hernanin gaur izango da Santa Zeziliarenomenezko kontzertua. Bertan izango dira herriko eta ingu-ruko abeslari, txistulari, Metal boskotea eta dantzariak.

    .

    Abeslariak, musikariak, dantzariak... denak arituko dira bateraPatxi Apezetxea eta Amaia Sasiainen gidaritzapean

    ..

    J. Olaizola koruko kideak zuzenduko du berak konposatutakoKantuz Gara abestia

    Kontzertuaren ondoren kale buelta egin, afaldu eta giroederrean pasako dute afalostea

    ..

    Kontzertuko partaideak joan den osteguneko entsaioan.

  • 2007-XI-24 larunbata

    5

    Berria zara herrian, Igor.Aurkeztu zeure burua.

    Beno, jaiotzez donostiarranaiz. Urteak daramatzat abes-batzen munduan. Pianoa ikasinuen, Donostiako koru asko-tan ibili naiz, Musikenen kur-tso batzuk egin ditut... Sei urte

    egin ditut Astigarragako abes-batza zuzentzen, Orion bi urtedaramatzat. Urrian hasi naizKantuz abesbatzan.

    Zer behar da abesbatzakozuzendari izateko?

    Gogo handia. Gurea beza-lako koru amateur bat zuzen-

    tzeko gutxienekoak dira kan-tatzen jakitea, ahotsaren ingu-ruko teknikak menperatzea,kalterik ez pianoa jotzenjakinda, eta batez ere, taldeaeramateko gaitasuna izatea.Horretaz gain, komeni izatenda musika koraleko erreperto-rioa ezagutzea.

    Abesbatzako zuzendari berriaizan arren, larunbatean Amaiakzuzenduko du kontzertua. Zergatik?

    Santa Zezilia kontzertuaegun handia da bazter guztie-tan. Ni urrian hasi naizHernanin, baina ordurakokonpromezua hartua nuenegun honetako Astigarragako

    abesbatzarekin. Ba al duzu proiektu berririk?Lehendabizi zer dagoen

    ikusi behar da, zein proposa-

    men dauden, urteroko ema-naldiak errespetatu eginbehar dira, jakina. Nire asmoada neurri handi batean erre-pertorioa mantentzea eta zer-

    txobait berritzea; adibidez,udaberrian irteera bat eginnahi dut Iparraldera edo.

    Eta zein sentsazio izan duzuorain arte Hernanin ikusi eta en-tzundakoarekin?

    Jendeak ideiak ditu, askoeta onak, eta hori gauza ede-rra da. Gainera jende askodago koruan, 40-50 laguninguru, hori luxu bat da,gauzak egiteko aukera zabala-goa ematen baitu.Inportanteena da jende honekkantatzea maite duela, etagogoa izanez gero... Gainera,oso ondo hartu naute eta osogustura hasi naiz.

    Nola egituratu duzue gaurkokontzertua?

    Egitarauan ikusten denbezala, lehendabizi txistula-riak ariko dira, Patxi Ape-zetxearen gidaritzapean. On-doren, Kantuz Abesbatzak 7kantu abestuko ditu, etabukaeran denok batera arikogara. Kontzertuaren ondorenherri buelta egin eta afaltzerajoango gara.

    Zenbat lagun ari dira orainKantuzen? Noiz sortu zen?

    Orain 45 lagun inguru bil-tzen gara, izan dira urtemakalagoak. Horrelakoetanbatez ere gizon falta sumatzenda; zailago da gizonak etor-tzea. Dena den iaz, esate bate-rako, gizon asko hurbilduziren eta sorpresa izan zenguretzat. Sorrerari dagokio-nez, 1988an sortu zen JaioneEskuderok eta FernandoEderrak bultzata; geroztikJabier Zubimendi aritu da 10urtez zuzendari, nik hartunuen arte.

    Zerbait azpimarratzekotangure koruaren izaera irekiaaipatuko nuke, oso irekia izan

    da beti edonorentzat eta herri-ko elkarteekin harreman han-dia mantentzen saiatu da; edo-nondik deituta, ahal izanezgero behintzat, joan egiten gara.

    Zure esperientziari dagokio-nez, zer azpimarratuko zenuke?

    Jende helduarekin lan egiteazaila da batzuetan. Niretzakokonpromezu asko eta handiaksuposatu ditu lan honek. Esatebaterako, beste edonork kaleegin dezake noizbait, nik ezinnuen inoiz kale egin; batzuetangogorra izan da. Baina satisfa-zio handiak ere eman dizkit;jendeak eskertzen du zure lana.Orokorrean nire balorazioa osopositiboa da.

    Zergatik aldaketa? Zergatikutzi diozu zuzendari izateari?

    Orain oso pozik nagoberriz ere kantatzeko aukeraizango dudalako. Beti gustatuzait kantatzea eta bueltatzeko

    gogoz nengoen. Azkenekourteetan faltan bota dut etanik hori nahi nuen.

    Azkeneko kontzertua duzugaur. Zein sentsazio eragiten dizuhorrek?

    Irailean erreleboa egingenuenean banekien kontzer-tu hau nik zuzenduko nuela,beraz, kurtso hasieratik hasinintzen kontzertu hau pres-tatzen. Ez dit sentsazio berezi-rik sortzen... Beno, lehengo

    batean eskatu nien korukoeihori kontuan hartzeko etaahalegin berezia egiteko. Nireazkenekoa Sanjoanetan eginnahi nuen, baina ezusteko batmedio, ezin izan nuen.

    Zer behar da abesbatzakozuzendari izateko?

    Lan egiteko gogo handiaeta pazientzia ikaragarria.Korua berandu biltzen da,jendea nekatuta dago... Nirealdetik lan pertsonal handia-

    goa egin behar izan dut nireburua prestatzeko.

    Ni, hasi aurretik, kantatzenari nintzen. Jabierrek zuzenda-ri formaziorako kurtso batzukegitea proposatu zidan, etahalako batean, berak utzi beharzuela eta, ni proposatu nin-duen. Urte beteko konprome-zua hartu nuen, eta lau eginditut. Batzuetan kezka handiaizan da niretzat, baina eran-tzun nahi nuen.

    Amaia Sasiain eta Igor ArroyoKantuz Abesbatzako zuzendari ohia eta zuzendari berria

    «Pozik nago berriz ere kantatzeko aukeraizango dudalako; nik hori nahi nuen»

    .

    «Zuzendari izateko gogohandia eta pazientzia

    ikaragarria behar da».....

    .

    «Zuzendari izateko gogohandia, formazioa, eta batez

    ere, taldea eramatekogaitasuna behar da»

    .....

    Amaia eta Igor, zuzendari ohia eta berria, hurrenez hurren.

    Amaia Sasiain lau urtez izan daKantuz Abesbatzako zuzendaria. Orainerreleboa datorkio; gaur zuzenduko duazkeneko aldiz abesbatza.

    «Inportanteena da jende honek kantatzeamaite duela, eta gogoa izanez gero...»

    Igor Arroyo Kantuz Abesbatzakozuzendari berria dugu. Hernanin berriaizanagatik, ez du esperientziarik falta;alderantziz, esperientzi handikoa da etaondo prestatua etorri da.

  • 2007-XI-24 larunbata

    B O L E I B O L A

    Hernanik Galdakaon jokatuko du bihar

    Hernaniko taldeak bihar jokatuko du ligako partidua,eguerdiko 12:00etan, Galdakaon. Hernaniarrak liderdijoaz eta Galdakaok taldea indartu badu ere, garaipena lortzea dute helburu hernaniarrek. Bestalde, jubenilek kiroldegian jokatuko dute gaur16:00etan, Lizeoren aurka.

    S A S K I B A L O I A

    Kadeteek jokatuko dute gaurSaskibaloiko lehen taldeak atsedena izango du astebu-ruan, baina kadeteek jokatuko dute gaur, arratsaldeko16:30etan, kiroldegian. Tolosako TAKE taldea izangodute aurkari.

    F U T B O L I N T X A P E L K E T A

    Garinen txapelketa martxanGarin tabernako futbolin txapelketa aurrera dijoa etahauek izan dira azken emaitzak: Zesar/Itziar 11-Perez/Ekhi 9; Natxo/Kapo 4- EzeizaII/Bingen 16; Primoak

    7- Eras/Xixa 13; Maider/Aloña 14-Ugaitz/Julen 6;Xabi/Rubio 17- Perez/Ekhi 3; David/Asier 12-Ekaitz/Izaskun 8; Petto/Alazne 10- Primoak 10;Markel/Imanol 6 - Imaz/Txusta 14.

    P E L O T A

    Gipuzkoako txapelketakoFinalaurrekoak Usurbilen

    Gipuzkoako txapelketako partiduak izango dira astebu-ruan, eta gaur finalaurrekoak jokatuko dituzte UsurbilenHernaniko pelotariek, paleta goman. Arratsaldeko16:00etan hasitako jaialdian, 2garren mailan, Zabala-Zabala/Tijero-Lujanbioren aurka ariko dira. Bañares-Gurrutxaga/Jauregi-Goenagaren aurka. Lehen mailan,berriz, Manzisidor-Argain/Etxegia-Mendizabal da parti-dua. Hernaniko kluba da paleta goman onenetarikoaeta pelotari asko dira bertakoak.

    Elur Txorik antolatutako partiduakgaur Tilosetan

    Elur Txori elkarteak 50 urte bete dituela eta pelota parti-duak izango dira gaur, goizeko 11:30etan, Tilosetan (egu-raldi txarra bada kiroldegian). Jubenil mailan, Arrieta eta

    Otaegi ariko dira Bilbao eta Arrietaren aurka. Afizionatumailan, berriz, Esnal eta Aldazabal ariko dira Huizi etaGorrotxategiren aurka. Partidu politak ikusteko aukeraizango da dudarik gabe.

    W A T E R P O L O A

    Euskal Ligako partiduak dituzte bitaldeek gaur eta bihar

    Hernaniko waterpolo taldeek Euskal Ligako partiduakjokatuko dituzte asteburuan. Gaur, nesken taldeak joka-tuko du Iruñean, Tajonar Buceo taldearen aurka,13:00etan. Bihar, berriz, mutilen taldeak jokatuko dukiroldegian, 13:00etan, Tximistarri taldearen aurka.

    A R E T O F U T B O L A

    Hernanik Txanpaka B taldea hartukodu gaur kiroldegian

    Yone Boutique Hernani taldeak etxean jokatuko dugaur, Billabonako Txanpaka B taldearen aurka, arratsal-deko 18:30etan, kiroldegian. Begiratu batera ez dirudihernaniarrei garaipenak alde egingo dienik, bainaazken jardunaldian galdu izanak taldearen konfindan-tzan zer eragin izan duen ikusi beharko da gaur.

    K I R O L A K 6

    LIGAKO talderik ahulena har-tuko du bihar Hernanik Lan-daren, baina ez dute konfiatunahi eta buru-belarri irtengodira bost punturen bila. Kata-luniako Cornella taldea jendezjustu xamar dabil eta azkenpartiduan ez ziren azaldulehen lerrorako jende nahiko-rik ez zutelako. Baina, herna-niarrak ere ez dabiltza jendezsobran, aurten lesio asko izatenari baitira eta plantila justuare-kin jokatu behar izan dituzteazken partiduak. Joxe Elosegik10-12 baja izango ditu biharkopartidurako, baina esperantzabadu datozenetarako jendeapoliki-poliki berreskuratzenhasteko.

    Urte bukaera arte hiru partiduCornella eta Durangoren aur-kako partiduekin bukatukodu Hernanik lehen itzulia etaurtea bukatzerako Gernikarenaurka ere jokatu beharkodute. Hiru partiduak irabaz-tea izango dute helburuLandarekoek, horrekin lehenbi postuetan sartzeko aukeraasko izango bailituzkete. Hala

    ere, partiduz partidu joatea dabeharrezkoa, aurrera begirakohelburuekin itxutu gabe.

    Burua altxatzenHernaniarrek ez zuten ligahasiera erraza izan, uholdeakmedio, ezin izan baitzutenaurredenboraldia behar bezalaprestatu. Gernikaren aurkalehen partidua ezustean gal-

    tzeak lehen bi postuetan sartueta igoera play offa jokatzekoaukera zaildu dio hernaniarrei.Baina, denboraldiak aurreraegin ahala, beren jokoa hartzenari dira, eta lesioek baja askoeragin badute ere, partidu zai-lak ari dira aurrera ateratzen.Lehengo asteburuan Cisnerostalde gogorrari irabazi izanakmoral haundia eman die her-

    naniarrei, Liceo Francesenaurka Madrilen 51-10 galdubazuten ere, lehen zatian hor-tzak erakutsi zizkien, eta iaordezko jokalaririk gabe joka-tu izanak kendu zizkien herna-niarrei emaitza hobea lortzekoaukerak. Hiru partidu irabazieta bi galduta daude sailkape-neko 5garren tokian, lehenpostutik bost puntura.

    Urrezko bost puntu jokoan, bihar LandarenE R R U G B I A - O H O R E Z K O B M A I L A

    Hernanik Cornella taldearen aurka jokatuko du, eguerdiko 12:00etan. Kataluniarrak azkenak dirasailkapenean, eta Hernanik garaipena behar du goiko postuetako borrokan jarraitzeko.

    .

    Urte bukaera arte hiru partidujokatuko ditu Hernanik; hirurakirabaztea izango da helburua

    ..

    SAILKAPENA1) Liceo Francés 202) Gernika 193) Complu. Cisneros 174) Durango 165) Hernani CRE 156) Oviedo R.C. 57) Universidade Vigo 28) Cornellá R.C. 0

    Hernani sasoi puntu onera iristen ari da azken partiduetan.

  • 2007-XI-24 larunbata

    K I R O L A K7

    JOKIN Etxabek partidu gogo-rra izango du gaur Gala-rretan, arratsaldeko 16:00etanhasiko den jaialdiko bigarre-nean. Koteto Ezkurra izangodu lagun, eta aurkari PatxiZeberio eta Iñaki Lizaso izan-go dituzte, bikote sendoa.

    Laster hasiko da FaustinoTorneoa eta aurretik partiduederrak ari dira jartzenGalarretan, jendea puntupuntuan iritsi dadin. Her-nanin bizi den azkoitiarrakaukera paregabea du beresasoi puntua erakusteko.

    Beste hiru partiduEstelarraz gain, beste hirupartidu ere izango dira gaurGalarretan: Gorriz-Gazte-lu/Ibarzabal-Zubizarreta,Matxin III-Aizpuru/Agirre-sarobe-Auzmendi eta Iñigo-Olazar/Sarasua-Ion.

    Etxabek Ezkurra izango du lagungaurko Galarretako estelarrean

    E R R E M O N T E A

    Igoera faseko lehen partidua Hernanik Azkoitian

    EMAKUMEZKOEN ligan,Hernanik Anaitasunaren aur-ka jokatuko du gaur Azkoi-tian, goizeko 11:00etan. Her-naniarrek liga dotorea egindute eta multzoko lehen pos-tuan sailkatu dira igoera fase-ra. Hala ere, partidu zailenakorain etorriko dira eta ikusikoda hernaniarrak noraino iristi-ko gai diren. Iaz ere jokatuzuten igoera fasea, baina ezinizan zuten mailaz igo. Ordutiktaldeak salto haundia egin dueta aukera gehiago izango

    dituzte aurten txuriberdeek.

    Gorengoa IrunenGorengo taldeak Irungo Galzelaian jokatuko du gaur,17:30etan, Real Union taldea-ren aurka. Hernaniarrek den-boraldia ondo hasi zuten,baina azken emaitzekin6garren postura jaitsi dira,puntu gutxiren barruan taldeasko badaude ere. Real UnionB lider dijoa eta punturen batekartzea ona litzateke txuri-berdentzat.

    F U T B O L A

    EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    I URTEBETETZEA

    Miguel Ollo Sansinenea(Asuncion Izaguirreren alarguna)

    2006ko azaroaren 5ean hil zen, 83 urte zituela.-Goian bego-

    Miguel hil zela urtea bete den honetan, familiakoek eta inguruko-ek urteurreneko meza eskaini nahi diogu eta bertara gonbidatzenzaituztegu ezagutzen zenuten guztiak.

    Urteurreneko meza BIHAR IGANDEA, goizeko HAMAIKETAN, SAN JOAN BATAIATZAILEAREN parroki elizan. Aldez aurretik, mila esker.

    Hernanin, 2007ko azaroaren 24an

    Javi Pastor durdo ederra pitatik zintzilik duela.

    Javi Pastorrek kilo erditik gorako

    durdoa harrapatu zuenJOAN den igandean jokatu zen soziedadearteko azken aurreko arrantza proba,Donostiako Antxeta elkartearen eskutik.Ez zen arrantza askorik egin, eta 24 arran-tzale izan ziren puntuatu zutenak, etabeste behin ere Txantxangorri elkarteakpuntuatzea lortu zuen. Javi Pastro izan zen550 gramoko durdoa arrantzatu zuena, etazazpigarren geratu zen, irabazlearengan-dik oso gertura. Irabazleak 723 gramokodurdoa lortu zuen.

    Gazteentzat ikastaroaGIPUZKOAKO arrantza federazioak ikasta-roa antolatu du 18 urtez azpikoentzat, Lei-tzaran errioan. Euliarekin arrantza egitenikasteko izango da, zortzi larunbatetan,abenduaren 22tik otsailaren 24ra arte. Arran-tza lizentzia eta federazioko lizentzia behardira. Interesatuak Txantxangorriko bulegotikpasa, astez, 19:30etatik 20:00etara.

    K I R O L A - A S T E B U R U K O P A R T I D U A K

    A R R A N T Z A

    LEHENENGO URTEBETETZEA

    Ramon Arocena LiceagaJAUNA

    2006ko azaroaren 17an hil zen, 87 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkazioa hartuta

    - Goian Bego - Haren emaztea, seme-alabak, bilobak eta gainerako ahaideek.

    Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR,IGANDEA, goizeko HAMAIKETAN, JOAN BATAIATZAILEAREN parroki elizanegingo den urtebetetzeko mezara. Aldez aurretik, mila esker.

    Hernanin, 2007ko azaroaren 24anHelbidea: Antziola 5 - 4. C

    LEHENENGO URTEBETETZEA

    Santiago Zuriarrain EguiaJAUNA

    2006ko azaroaren 27an hil zen.

    - Goian Bego -

    Santiago hil zela urtea bete den honetan, familiakoek eta ingu-rukoek urteurreneko meza eskaini nahi diogu eta bertara gonbi-datzen zaituztegu ezagutzen zenuten guztiak.

    Urteurreneko meza BIHAR, IGANDEA, goizeko HAMAIKETAN, JOANBATAIATZAILEAREN parroki elizan. Aldez aurretik, mila esker.

    Hernanin, 2007ko azaroaren 24an

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, I. Lekuona,E. Agirre, A. Oiartzabal, A. Zerain eta Jexux Mari Irazu. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    2007ko azaroaren 24a, larunbata ::: 2.387 zka. ::: www.kronika.net

    Lokal bat erosi nahi dugu, 3 metroko altuera duena gutxienez. Hernanin ahal bada, edo inguruan.Deitu: 685 77 43 47

    Etxebizitza salgai Oblatosetan. 100 m2, 4 gela, altua eta argitsua. Garajea aukeran. Deitu 661 18 91 95

    Pixu konpartitu batean gela baten bila nabil. Deitu: 679 23 59 72Hernaniko taberna batean tabernaria behar dugu asteburuetarako. Deitu 635 745 503Galdutakoak. Koilarea galdu da Elkano, Orkolaga edo Latsunbeberri inguruan. Izkina urrez-

    koa duen altzairuzko txapa obalatua da; ‘J.M.’ letrak ditu. Deitu: 943 550194 Etxea salgai, Portu auzoan. 70m2+24m2 terrazakoak. 3 gela. Eguzkitsua, dena kanpoaldera

    ematen du. Sartzeko prest. Prezio interesgarria eta negoziablea. Deitu: 656 76 43 89Irune Estetika. Depilazioa, masajeak… Eskaintza: Ordubeteko masajea edo kutis garbiketa egi-

    nez gero, anken depilazioa opari. Kardaberaz 51, behea. Tel. 943 55 71 13 - 686 50 44 23Xanti Masajista. Kirol masajea, TP de Cyriax, kiropraxia, osteopatia xamurra, bioaktibadore neuro-

    logikoa, kinesiologia, reflexologia. Deitu: 943 33 07 35 (Lizeaga, 2 P- 1 B).Argia zentroa. Masajea, akupuntura, diafreoterapia, kiropraxia, erreflejo ajustea eta bertebra-

    la, kromoterapia, drainaje linfatikoa… Antziola 39 (Mendi mendian, 2). 943 55 76 76Argia zentroa. Balneoterapia-spa, gorputz eta aurpegi tratamenduak, oinen eta eskuen esteti-

    ka. Eskatu ezazu programa informatiboa. Antziola 39 (Mendi mendian, 2). 943 55 76 76Gimnasia Kontziente bateratzailea. Ariketak hurrunkera naturalean, arnasketa, erlaxazioa,

    estresa nola saihestu eta nola tratatu... SASOIKO (Marieluts 4 behea). 943 33 11 83 - 656 7214 92 (Josune Goikoetxea)

    Gimnasia Orekatua HAURDUNENTZAT. Haurdunaldia eta erditzea ondo garatzeko. Haurrarengarapena osasuntsua eta zoriontsua izateko. SASOIKO. Deitu 943 33 11 83 - 656 7214 92(Josune Goikoetxea)

    Yolanda estetika zentrua. Argi zapaldu bidezko depilazioa (azken berrikuntza), mantxa etaKuperros. Haserako eskaintza. Froga dohainik. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    IRAGARKI MERKEAK

    TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 248900 l DYA: 943 464622 Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037l Anbulatorioa: 943 006666 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

    FARMAZIAK l Egunez: Correa Perkaiztegi 8 - 943 336022 l Gauez: Etxebeste Elkano 2 - 943 552087

    Goizuetako produkturik onenak gaurkoferiara gerturatzen direnen eskura

    GOIZUETAKO produktuenferia izango da gaur eta bertaragerturatzen direnek Goizue-tako bertako eta inguruko ba-razki eta jakiak dastatu ahalizango dituzte, zenbait arti-sauen lanak bertatik bertaraikusteaz gain: joare eta uztaigi-leak, eta abar. Herriko jubila-tuak ere izango dira arropa gar-bitzen, aurten txukundu dutenlabaderoan.

    Postuak goizeko 10:00etanjarriko dituzte eta feria giro-

    tzen herriko trikitilariak izan-go dira.

    Aurten 4garren urtezGoizuetako feria garai bateanegiten zen, baina egiteari utzizioten. 2004 urtean ekin zio-

    ten feria antolatzeari etaorduz gero, urtetik urteraarrakasta gehiago lortzen aridira. Feria antolatzen herriguztiak hartzen du parte,Goizuetako udalaren lagun-tzarekin.

    Iazko barazki eta arraultz postu bat.

    Gaur Goizuetan10:00etatik aurrera, Artisauazoka, bertako produktuak eta

    trikitilariak.

    14:30 Herri bazkaria, goikofrontoian. Ondoren, Larrañaga

    semea eta bere lagunak.

    Iluntzean: Gazte Asanbladareneskutik, trikitilariak gaztetxean

    eta ondoren poteoa. Pintxoak

    ere izango dira Plazan, Umore

    Onaren eskutik.

    Goizeko 10:00etatik aurrera izango dira postuak, Goizuetakoplazan: joareak, uztaiak, sagardoa, taloak, eta abar.

    Z I N E A

    ‘Las 13 rosas’ eta ‘Los 4 fantasticos’ asteburuan Biterin

    Helduentzako gaur Las 13 rosas filma jarriko dute, Francorengaraian kokatutako pelikula espainiarra. Gaur 19:30etan eta22:30etan; eta bihar 19:30etan. Los 4 fantasticos y Silver Surferere jarriko dute, gaur eta bihar 17:00etan.

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Aldaketa gutxi espero da.Lainoak izango dira nagusizeruan baina eguerditik aurreraez da euri askorik espero.Tanperaturak gora egingo dupixkaren bat.

    (eus

    kalm

    et)Ipar haizeak giroa hotz eta

    euritsu mantenduko du gaurko-an. Tenperaturak behera egin-go du eta maximoak ez ditu10ºCak gaindituko.