43
hik hasi 1999ko EKAINAA Z art DISEINUA: 500 pezeta. 20 libera euskal heziketarako aldizkaria 39 Kalitatea lortzeko bidean gaia Marinus Vader elkarrizketa Buru funtzionamenduaren pedagogia gehiagarria Osasun heziketa esperientziak

500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

hik hasi19

99k

o E

KA

INA

A

Zart

DISEINUA:

500

peze

ta.

20 li

bera

euskal heziketarako

aldizkaria 39

Kalitatea lortzeko bidean

gaia

Marinus Vaderelkarrizketa

Burufuntzionamenduaren

pedagogiagehiagarria

Osasun heziketaesperientziak

Page 2: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 3

Argitaratzailea:

XANGORINZirkuitu Ibilbidea, 2. Pabilioia. 20.160 LASARTE-ORIAGIPUZKOA.Tel: 943/ 37.15.45Fax: 943/ 36.10.48 Posta elektronikoa:hik [email protected]

Lege Gordailua: SS-1001/95ISSN: 1135-4690

Koordinatzailea:Jose Mari Auzmendi

Erredakzio burua:Ainhoa Azpiroz

Erredakzio batzordea:Itziar Barriola, Mikel Estonba,Arantxa Goiburu,Mari Karmen Irastorza,Kristina Mardaraz,Josi Oiarbide, Juanjo Otaño,Fito Rodriguez, Maite Saenz,Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe.

Aholkulariak:Imanol Agirre, AbelAriznabarreta, Begoña Bilbao,Mariam Bilbatua, Xabier Isasi,Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Kepa Perez Urraza, Lore Erriondo,Lontxo Oihartzabal eta Pruden Sudupe.

Diseinua:Zart

Maketazioa, fotomekanika:Xangorin.

Inprimategia:ANtzA S.A.L.

Azaleko argazkia:Ikor Kotx(Pello Ellakuria)

Hezkuntza, Unibertsitate etaIkerketa Sailak Onetsia1.999/VI/2

Kopurua: 3.500 ale

hik hasik ez ditu bere gain hartzenlaguntzaileek plazaratutako iritziak

ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

COUNCIL OF EUROPE-CONSEIL DE L´EUROPE

Strasbourg1996ko maiatzaren 22

Aldizkari honek “aipamen berezia” jasodu Europako Kontseiluaren “lurraldeenarteko lankidetzarako sustapena” pro-gramaren barruan.

5 editoriala

6 kronika

8 gaiaKalitatea lortzeko bidean

15 elkarrizketaMarinus Vader

21 gehigarriaBuru funtzionamenduaren pedagogiaArmelle Geninet irakaslearen ikerlanak

27 Euskal ikasleen III. BiltzarNazionala

28 Sarean Elkartearen ondorioak

29 EsperientziakOsasun heziketaBilboko Begoñazpi ikastola

32 NafarroaBianako Erentzun ikastolaProiektuz eta ilusioz betetako eraikina

35 Berriak

39 PraktikatzenEraldaketa motakOscar Viguera

hik hasiko artikuluez edonon etaedonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria

aipatzea eskertuko genizuke.

Page 3: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

Eskura itzazu hik hasiren

materialak

euskal

heziketarako

aldizkariaZirkuitu ibilbidea, 2. pabilioa20160 LASARTE-ORIA. GIPUZKOATel: 943 37 15 45Faxa: 943 36 10 48Posta elektronikoa: [email protected]

Euskal HerrikoBaliabide Pedagogikoen GIDAIrailean berritua

CD etaKasetak

Musikaliburuak

Harpidedunek alemonografikoak etaGida dohan jasoko

dituzte. Gainontzeko

materialetan preziobereziak izango

dituzte.

Page 4: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 5

Ora ind ik e re euskaraz ikas i e t a hez i nah iak hama ikaburuhauste ekartzen ditu Euskal Herrian

Herria dagorputza,hizkuntzabihotza!

E K A I N A

e d i t or i a l a

teizar ikasle ba-tek bizia galdudu eskolako bi-dean zihoala. E-gunero OteizatikLizarrara joan be-har izaten zueneuskaraz ikasi

ahal izateko.Haur eta gazte nafar asko dira egu-

nero kilometro anitz egin behardituztenak derrigorrezkoa dutenheziketa euskaraz jaso ahal izateko.Nafarren gisan, ikasle asko dira Ipa-rraldea alde batetik bestera zeharka-tzen dutenak eta euren etxetatikurrun astea pasa behar dutenak eus-karaz hezi ahal izateko.

Urtez urte biztanle gehiago diraeuren heziketa euskaraz jasotzearenaldeko hautua egiten dutenak. Datuekhala baieztatzen dute. Eta honenaurrean, errealitatera egokitu ezindiren lege eta plangintzak ditugu,zaharkituta gero eta herren lotsaga-rriagoa egiten duen eredu politika.

Vascuencearen Legeak Nafarroahiru zonaldetan antolatu duen arren,ezarritako irudikapenezko mugahorien alde ezberdinetan legearenzentzugabekeriaz ulertzen ez dutenherritarrak adierazten ari dira euren

nahia: heziketa euren hizkuntzanjaso nahi dutela. Eta horretarako,legeak ipini dituen antolaketa artifi-zial guztiak gaindituz bere eskubi-dea gauzatzeko bideak bilatu beharizan dituzte.

Ezin da denbora luzeagoz ezjakina-rena egin eta beste aldera begiratzenjarraitu. Oteizako gertakari tamalga-rria ezin da berriro errepikatu. Ikas-turtero milaka gazteri euskaraz garatueta bizitzea galarazten dien hizkuntzpolitika antzua eraberritu behar da.Herritarrek geroz eta ozenago egitenduten aldarrikapena bermatu behardute Administrazioek, eta horretara-ko neurriak hartu eta bitartekoak jarribehar dira azkar baino lehen.

Gizarteko esparru desberdinetatiketa Bilbon GUNEAk bilduriko hez-kuntzako taldeek ere ideia hau berre-tsi zuten. Hasteko Nafarroa eta Ipa-rraldean euskararen ofizializazioagauzatu behar da lehenbailehen etaondoren tokian tokiko egoeratik abia-tuz Euskal Herri guztirako diseinatu-tako euskararen normalizazioarakoplangintzarekin bat egin.

Euskaldunak euskaraz bizi eta hezinahi dugu gure herrian: eskubidez,justiziaz.

O

Page 5: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

6 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

k r o nGuztiok gara kontziente euskararen ofizialtasunaren beharrazeta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz

Lelo hori aukeratu dute euskarazkoirakaskuntzaren alde lan egiteko bate-ratu diren taldeek. EHE, LAB irakas-kuntza, Ikasbatuaz, Sortzen eta IkasleAbertzaleak taldeek manifestu batera-tua sinatu dute zenbait aldarrikapengizarte osora zabaldu asmoz. Manifes-tu horretan azaltzen dutenez, “hizkun-tzaren berreskurapenean eskolarenfuntzioa garrantzitsua da. Biztanleguztiei euskara ezagutzeko eskubideabermatu behar zaie, eta horretarakobiderik ziurrena eskola eta irakaskun-tza dira”.

Baina errealitateak euskarazko ira-kaskuntza hori oraindik guztiz berma-tu gabea dagoela erakusten du. Nafa-rroan %70ak baino gehiagok ikastendute erdal ereduetan, Iparraldean%80tik gorak eta EAEn Lehen Hez-kuntzako ikasleen laurdenak A ere-duan ikasten du. Gauzak horrela, tal-deok hizkuntz ereduen birmoldaketaeskatu dute.

Bestetik, Lanbide Heziketan euska-rak duen presentzia sinbolikoak ereguztiz kezkatzen ditu. Arlo honetan10.000 sinadura bildu dituzte jendea-ren aurrean eta Hego Euskal HerrikoHezkuntza Sail eta Ordezkaritzetanutzi dituzte. Lanbide Heziketa lehen-bailehen euskalduntzeko neurriak harditzaten eskatu dute bi arrazoitanoinarrituz: batetik, euskaldunek erdal-dunek adinako eskubidea dutelakoLanbide Heziketa beren hizkuntzanegin ahal izateko, eta bestetik, lanmerkatua euskaldundu ahal izatekogarrantzitsua delako.

Arazo hau eta gehiago konpontzekoadministrazioen inplikazioa beharrez-koa dela uste dute eta horixe beraeskatuz gutun bana igorri diete Nafa-rroako eta Eusko Jaurlaritzako aginta-riei. Datorren ikasturterako planifika-zio duin bat egiteko eskaera luzatudiete.

Seaskako ikastolenestatutua aldatzeko

deia

Duela 30 urte sortu zen Seaska,Ipar Euskal Herriko Ikastolen Fede-razioa, eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik ez dutehalako estatuturik lortu. 1994.urtean Hezkuntza Nazionalarekinizenpetu zuten akordioaren arabera,ikastolek elkarte kontratua dute etaeskola pribatu bezala kontsidera-tzen dira. Ondorioz, Falloux legeadela eta, botere publikoek ezin duteikastolen eraikuntzarik ordaindu.Beraz, Seaskaren gain geratzen da.

Premiak bultzata, Seaskak kan-paina berri bat abiatu du eskolenestatutua aldatzeko. Arduradunpolitikoengana zuzendu dira sos-tengu eske eta bilera bat ere lortudute Paueko Akademiakoekin.Hala ere, ikusi egin beharko da zeinondorio ekartzen dituen bilerak.

Egia esan, Eurokartaren sinaketaere tartean dago. Frantziako eskual-deko hizkuntza eta kulturek ondarekulturalaren aberastasuna osatzendutela onartzen duen agiri politikoada berau. Baina hori zein hizkuntza-ri aplikatuko zaion eta bakoitzaren-tzat nola erabiliko den oraindikikusteke dago.

Euskalirakaskuntzarimugarik ez!

Page 6: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 7

i k a“Gure idealak ez du izan behar unibertsala lortzea geure berezitasunezgabetuz, aldi berean ahalik eta unibertsalena eta partikularrena bihurtzeabaizik”. (ALAIN TOURAINE)

zikloko ikasketak eta graduondokoakeskainiko dira epe luzera eta baita ere,prestakuntza iraunkorra, hezkuntzazerbitzuak eta proiektuak sustatu,ikerketak landu eta graduondokoeiarreta berezia jarri.

Hauetan guztietan euskara eta eus-kal kultura izango dira oinarri. Euska-raren normalkuntzak ere goren maila-ko titulatuen beharra ekarriko du etahoriei erantzutea izango da IkasguNagusiaren xedeetariko bat. Bestalde,irakasleen prestakuntzari eta ikasma-terialen gabeziari ere aurre egin behar-ko die.

Ez da unibertsitate bereiztua izango,unibertsitate-ikastetxea baizik, etaberaz, beste unibertsitate baten babesabeharko du titulazioak emateko. Ziu-rrenik Mondragon Unibertsitateaizango da babesle hori. Beste uniber-tsitateekin ere elkarlanean aritzekoaukera ikusten dute; KataluniakoUnibertsitate Irekiarekin, EHUkohainbat arduradunekin eta EuskalHerriko beste erakunde batzuekin.Kooperatiba autonomo bezala antola-tuko da finantzabideak bertako ikasle-en matrikulak eta erakunde publikozein enpresa pribatuen laguntzak izan-go dira.

Ikastolen Elkartea, Udako EuskalUnibertsitatea, AEK eta Zenbat Garaelkartea euskarazko unibertsitate-ikas-tetxe bat egiteko proiektua lantzen aridira. 2000-2001. ikasturterako abianjarriko litzateke Ikasgu Nagusia izenahartuz eta oraindik zehazteke badagoere, Durangaldean koka liteke.

Oraindik ez da zehaztu zein titulazioeta noiz eskainiko dituen, baina gauregun dauden hutsuneak betetzekoasmoa dute. Lehenengo nahiz bigarren

Euskararennormalizaziorako lege

berriaren proposamenaNafarroan

Oinarriak taldeak euskararennormalizaziorako Nafarroak izanbeharko lukeen legearen idatziaezagutzera eman du. Oinarri batzukfinkatzen diren txostena burutu dueta eztabaidara zabaldu ere bai.Jendearen kontsentsua lortu du etadatorren urtean Parlamenturaeramateko asmoa azaldu du, herriekimen legegilearen gisa.Gaur egun Euskararen Legeakeuskarari jartzen dizkion oztopoaketa arazoak ikusita sortu zen legeaaldatzeko premia eta horren ondotikeratu da txosten berria. Hainbat arloaztertu dira eta bakoitzekoproposamenak jaso ere bai.Printzipio orokor bezala hizkuntzaguztiek eskubide berdinak dituztelaazpimarratzen da, eta haien arteanez dela bereizketarik egin behar.Irakaskuntzari dagokionez, ikasziklo guztietan euskara irakatsikodela azpimarratzen da eta halaaukeratu duenak eskubidea izangoduela. Komunikabideen alorrean,Nafarroako euskaldunek infor-mazioa euskaraz jasotzeko duteneskubidea azpimarratzen da etaberaz, Nafar Gobernuak komu-nikabide ezberdinek euskaraerabiltzen dutela ziurtatu beharkoduela.Administrazio publikoari helduz,herritarrek jarduera publiko zeinpribatu orotan euskara erabiltzekoeskubidea izango dutela aipatzen da.Eta kultura eta kirol munduaneuskararen erabilera normalizatuabultzatu behar dela.

Euskarazko uniber-tsitatea ikastetxea sortzeko urratsak

Page 7: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

8 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

Kalitatea lortG A I A

Azken urteotanKalitatearenGestioa industria

eta zerbitzuetatikhezkuntzara zabaldu da.Gero eta ikastetxegehiago dira KalitatezkoHezkuntza eskaini nahidutenak eta hori lortzekolana egiten hasi direnak.Zentro asko diraetengabeko hobekuntzasistemak garatzen aridirenak.

Baina honek guztiak lana eta denboraeskatzen du, ez da esfortzurik gabe lor-tzen den errekonozimendua. Zentroagoitik behera kontrolatzea eskatzen du,autoebaluaketak egitea, akatsak aurki-tzea eta beti hobetzeko nahia izatea.Hori guztia egiten laguntzeko Euskaliteta Foro XXI erakundeak daude EAEn.

EuskalitEuskalit, Kalitaterako Euskal Iras-

kundea, 1992. urtean sortu zuten EAE-ko 18 enpresa eta erakundek kalitatea-ren kultura zabaltzeko asmoz. Helburuagizarteko hainbat arlotan garapena,konpetitibitatea eta ongizatea bultza-tzea da, eta arlo horien artean kokatzenda hezkuntza. Horrela, Euskalitek Kali-tate Osoa lortu nahi duten ikastetxeen-tzako laguntza programak egiten ditu.

Gaur egun EAEko 135 ikastetxe dau-de programa honetan.

Euskaliten programaEuskaliteko hezkuntza arloko ardura-

duna Monica Ituarte da eta beraiek egi-ten duten lanaren berri eman digu.

Page 8: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 9

tzeko bidean“Kalitatearen gestioa aurrera eramatekohainbat eredu daude eta guk EFQM(European Fundation for Quality Mana-gement) europarrarekin egiten dugulan. Eredu honekin eta gure programa-rekin Kalitate Osoaren Gestioarenestrategia ezartzen laguntzen dieguikastetxeei”.

Eredu honen gestioaren oinarriak “uni-bertsalak” dira, hots, edozein motatakoerakundetan aplika daitezke. Hainbateuropar adituk eratutakoa da eta behineta berriro berrikusten dute, hobekun-tzak gehitzen dizkioten bertsio berriaargitaratuz. Eredu honen zabalkundeaeta erabilera gero eta handiagoa da Euro-pako Komunitatean. Ekonomikoki etaintelektualki eskuragarria da, 40 ordukoprestakuntzarekin ereduaren oinarrizkoezagupenak eskuratzen dira eta.

Orrialde honetan duzue EFQM eredua-ren eskema.

Pausoz pauso egin beharrekoaEFQM eredua autoebaluaketan oina-

rritzen da. “Hasteko, zentro bakoitzakbere autoebaluaketa egiten du eta hain-bat arlotan nola dagoen neurtzen du.Beste ikastetxeekin izandako esperien-tziaren arabera, gutxi gorabehera gukbadakigu zein izaten diren akats gehienizaten dituzten arloak eta aurretikhorien berri ematen diegu. Arlo horieta-ko autoebaluaketaren ondoren puntua-keta bat egiten da eta hori hobetzea daegin beharreko lana”.

Beraz, hobekuntza arloak zehaztu etaikasturte bakoitzean egin daitezkeenakaukeratzen dira horiek hobetzeko hel-buruarekin. “Hurrengo autoebaluake-tan beste arlo batzuk agertuko dira etahoriek hobetuko dira orduan. Horrela,pixkanaka-pixkanaka zentroa hobetuzdoa. Lorik hartu gabe, beti hobekuntzak

egitea da muina” dio Ituartek.Baina nola lortzen da hobekuntza

hori? Horretarako hurrengo pausoakematen dituzte:

1.- Euskalitek prestakuntza saioakeskaintzen dizkiete zentroetako zuzen-dariei eta zuzendaritzako ordezkari bati.

2.- Ondoren, hauek jaso dutena zuzen-daritzako beste partaideei helaraztendiete.

3.- Zuzendaritza taldeak hainbatekintza burutzen ditu ikastetxean saiohauetan ikasitakoa praktikan jarriz.

4.- Zuzendari eta kolaboratzaile guz-tien bilera egiten da egindako esperien-tziak komunean jarriz.

Euskaliten programak hiru edo lauurtekoak dira. Denbora horretan garran-tzitsuena ESFORTZUA da. “Ez dagoesfortzurik gabeko ikasketarik. Gureprograman parte hartu nahi izan dutenguztiei beti argi utzi diegu esfortzugarrantzitsua eskatzen duela” azpima-rratu digu Ituartek.

Esfortzu hauen ondorioz zentroengestioa aurreratu egiten da eta ereduakezarrita dituen puntuak gehitzen joatendira. Izan ere, eredu honek 1.000 puntu

ditu guztira, baina errealitatean ezomen da inor horra iristen. “Ondoenibiltzen direnak 650 ingurura iristendira eta 400 puntu lortzea ere oso ongidago”.

Baina puntu horiek lortzeak ez duesan nahi ziurtagiririk ematen zaienik.Ituartek argitu digunaren arabera, Eus-kalitek ez ditu ziurtagiriak ematen.“Hala ere, zentroek kanpoko ebaluatzai-leak eska ditzakete beraien maila zeinden balora dezaten. Kasu horretan bestebi ikastetxetako zuzendariak joaten diraeta hauekin batera pyme bateko geren-tea, ospitale bateko zuzendaria edo bestezenbait. Hauek zentroa ebaluatzen duteeta txosten bat egiten dute zentrohorrek gestio aurreratua duen ala ezikusten duena eta kanpoko ebaluaketapasa duten ala ez esaten duena”.

Zer eskaintzen die ikastetxeeihorrelako ereduak?

1.- Zentroen norabidea definitzenlaguntzen du, eta ondorioz norabidehori bideratzeko erabili behar direnestrategiak ere bai.

2.- Definitutako bidean zein egoera-

Lidergoa ProzesuakZentrokoemaitzak

Pertsonalgo-aren gestioa

Estrategia etaplanifikazioa

Bitartekoak

Pertsonalgo-aren asetze

maila

Bezeroenasetze maila

Eragin soziala

Eragileak Emaitzak

EFQM eredu europarra

Page 9: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

10 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

tan dauden jakitea posible egiten dutealdikako analisi eta autoebaluaketek.

3.- Datu objektiboekin gestionatzenda. Eta ondorioz, datuak sistematikokibiltzen dira, antolaketa aldatzen da etaantolaketarako adierazle garrantzitsuakfinkatzen dira.

4.- Gestio eredu honek eskatzen duen“lidergoaren” paper berria onartzen da.Hau da, gestioaren sistemarekiko inpli-kazio osoa sortzen da: prestakuntza per-tsonala eta kultura honen zabalpenazentro osora, erraztasunak ematen ditueta helburuak zehazten dira.

5.- Zentroaren barruan etengabekohobekuntzaren kultura barneratzen da.

6.- Zentroaren funtzionamendurakotaldean lan egiteak duen garrantziaikusten da.

7.- Bezeroa nor den hausnartzen daeta honek izan behar duela gure ekintza-ren oinarri.

8.- Zentroak eskaintzen dituen zerbi-tzuak ongi definitutako prozesuenemaitza dira eta ez kasualitatearenondorio. Prozesuekin lan egiteak zen-bait bertute ditu:

- Maila guztietako mugikortasunaerrazten du (ordezkapenak, langileberrien etorrera, aldaketak...).

- Gauzak modu zehatz batean egingodirela ziurtatzen da.

- Denek modu berean lan egingodutela bermatzen da.

- Gauzak kontrolpean daudela ziurta-tzen da.

Zein dira ondorioak?Kalitatearen Gestio Programaren hel-

buru orokorra kalitatezko hezkuntzaeskaintzea da eta hori lortzeko aukeraematen du eredu honek. Aipatu pauso-ak eginez eta autoebaluaketak burutuzikusten dira ondorioak. “Zentro guztie-tako emaitzak ez dira berdinak, hasiera-ko helburua ez baita guztietan berdina.Baina oro har, gehien ikusten direnemaitzak aipa daitezke:

- Euren puntu indartsuak ezagutzendituzte.

- Hobetu beharreko arloak ikustendituzte, horrela ekintzak planifikatzeko.

- Bezeroen asetze maila jakiten duteguraso eta ikasleen artean sistematikoki

egiten diren inkesten bidez.- Gurasoen espektatibak nabaritzen

dituzte seme-alabak zentrora eramatean.- Zentroko pertsonalgoaren asetze

maila nabaria da.- Emaitzak aurrez ezarritako norabi-

dean dauden ala ez ikusten da”.

Foro XXI: Kalitatea LanbideHeziketa Publikoan

Euskalit bezalaxe, Foro GipuzkoaXXI erakundea ere kalitatea eta hobe-kuntza proiektuak egin eta bultzatzenjarduten da. Adegi, Elkargi, Kutxa etaEHUk osatzen dute. Hainbat esparruta-ra zabaltzen da bere jarduera eta hez-kuntzara ere bai. Horrela, 1994. urteanhezkuntzan ere kalitatearen gestio siste-ma jorratzea erabaki zuten eta LanbideHeziketako eskoletara jo zuten. 94-95ikasturtean prestakunta saio batzukeskaini zizkien 15 zentro publiko etapribaturi. Horietatik lau zentrok aurre-ra jarraitzeko gogoa erakutsi zuten etaG1 izena jarri zioten sarea osatu zutendinamika horretan sakontzeko asmoz.Tolosa, Martutene, Bergara eta Usurbil-go Lanbide Heziketako ikastetxeek osa-tu zuten sarea eta Foro Gipuzkoa XXIekkoordinatzaile bat ezarri zuen kalitatea-ren gestio sistema garatzen laguntzeko.

Jorge Arevalo Hezkuntza SailekoLanbide Heziketako Zuzendariak ongiikusi zuen iniziatiba, eta 96-97 ikastur-tean konbenio bat sinatu zuen ForoGipuzkoa XXIekin. “Foro XXI: Kalita-tea Lanbide Heziketa Publikoan” izenadu konbenioak.

Hasieran lau ikastetxe hasi bazirenere, gaur egun konbenio honen barruandaudenak 32 dira. Guztiak koordinatze-ko lanak egiten ditu Kike Intxaustiproiektuaren koordinatzaileak. Proiek-tua bi arlotan banatzen dela nagusikiazaldu digu Intsaustik:

1- Sarea: hau da abiapuntua. Ikaste-txeko zuzendariak eta kalitate ardura-dunak biltzen dira eta ikas- eta irakas-prozesua lantzen dute: ikas-irakasprozesua definitu...

2- Zentroa: bitartean ikastetxean hobe-kuntza taldeak egiten dituzte kalitatemundu honetan sartzeko prest daudene-kin. Eskolan zer hobetu daitekeen ikus-ten dute eta gai bakoitzaren inguruan

ISO 9000 ZEREGINA

AUTOEBALUAZIOAEFQM

HOBEKUNTZAEKIPOAK

ESTANDARIZATU PLANIFIKATU

EBALUATU EGIN

A P

C D

“KALITATE KUDEAKETAREN FORO XXI EREDUA”

1. grafikoa

Page 10: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 11

ekipo bat muntatzen dute. Ekipoan lanegitea oso garrantzitsutzat jotzen dute.

Hau guztia proiektuarekin hastendiren urtean egiten da eta bigarren urte-an bi arloak batzen dira, sarea eta zen-troa. “Sareko informazioa zentrora jais-ten da eta sarean definitutakoak garrantziaduela ikusten bada zentroan, asegura-mendu sistema ezartzen da, ISO 9002ziurtagiria lortzera bideratua dagoena.Horrekin batera, autoebaluaketak egi-ten dira EFQM ereduaren arabera. Etaondoren, zentroaren planifikazio estra-tegikoa. Hau da, zentroak zer nahi duendefinitzen da eta hori garatzeari ekitendiote”.

Hau guztia martxan jarri ondorenISO ziurtagiria ateratzea erabaki lezakeikastetxe batek, baina ez da derrigorrez-koa. Intsaustik azpimarrazten duenez“garrantzitsuena kalitate sistema ezar-tzea da eta ondoren zentro bakoitzareneskuetan geldituko da ziurtagiria eska-tzearen edo ez eskatzearen erabakia”.

Prozesu honek guztiak suposatzenduen lan guztia 1. grafikoan ongi ikus-ten da.

Proiektuaren muina: pertsonalgoaKalitatearen gestio sistema ezartzera-

koan eskolako gestio sistema osoa alda-tu behar da eta gauza ugari hobetubehar dira, besteak beste pertsonalgoa.Intxaustik behin eta berriro dio kalitatepertsonalari garrantzi handia emanbehar zaiola. “Horrelako proiektuakaurrera ateratzeko jendearen boronda-tea, gogoa, nahia eta jarrera positiboaeta baikorra ezinbestekoak dira. Hori daerabakiorrena”. Zentro batek ISO ziur-tagiria eduki dezake eta gauzak gestio-natzeko ona izan daiteke, baina jendeakprest egon behar du hori ongi garadadin.

ISO 9002 ziurtagiriaKike Intxaustik azaldu bezala, kalita-

tea hobetzeko esfortzu horretan hainbatarlo jorratzen dituzte. Gestioa hobetze-ko aseguramendu sistema bat ezartzendutela aipatu du, eta berau ISO 9002ziurtagiria lortzera bideratua dagoelaere esan dugu. Baina zer da ISO 9002?

ISO ziurtagiri bat da. Munduan era-biltzen den aseguramendu sistema batda, funtzionamendu araudi bat. Araudi

horietako bat ISO 9000 da eta honilotutako arau guztiak kalitatearen ingu-rukoak dira. ISO 9000ren barruan9001, 9002, 9003... daude eta bakoi-tzak bere berezitasunak ditu. Hezkun-tza mailan ISO 9002 ziurtagiria erabil-tzen da.

Zer suposatzen du ikastetxe batekISO 9002 ziurtagiria edukitzeak? Ikas-tetxeko dokumentuetan idatzita dagoenguztia egia dela frogatzen duela. Hauda, ikastetxeak esaten duena eta egitenduena bat datozela ziurtatzen du ISO9002k. Ikastetxeak egiten duen guztia,goitik beheraino idatzi eta zehaztu egi-ten du eta horrek gauzak frogatzeko etaegiaztatzeko balio dio ondoren. Azkenfinean, ISO 9002k erakundea antolatuegiten du nork, zer, noiz eta nola eginbehar duen definituz.

Kalitateari lotuta dagoen ziurtagirihau lortzeko prozedura bat jarraitubehar da. Mundu mailako ziurtagiriadenez, hainbat estatutako ordezkari ins-tituzionalek osatzen duten erakundeofizial bat dago eta hemen zehazten dakalitatea izateko zein baldintza bete

G A I AKalitatea lortzeko

bidean

“ISO 9002prozesuetanzentratzenda eta EFQMeredueuroparrak,berriz,zentroa bereosotasuneanhartzen du”

Page 11: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

12 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

behar diren. ISO 9002ren kasuan 20betekizun daude finkaturik eta horiekguztiak bete behar dira kalitatearenziurtagiri hau lortzeko.

da eta Hego Euskal Herrian ere bai.Baina gauzak ez dira horrekin amai-

tzen, horrek ez baitu kalitatearen irau-pena bermatzen. Ziurtagiria emanondoren, sei hilabetera, AENORenpresako ordezkaria auditoria bategitera pasatzen da ikastetxetik edoenpresatik. Auditoria honetan denagoitik behera aztertzen du, edozeindokumentu eska dezakeelarik. Akatsikaurkitzen ez badu, hurrengo auditoriaurtebetera izaten da. Baina akatsen battopatzen badu, sei hilabetera berriroitzultzen da akatsa konpondu den alaez ikusteko. Handik aurrera, audito-riak urtero errepikatzen dira.

Prozedura honek hiru urte irautendu. Behin denbora hori pasa ondoren,ziurtagiria berritu edo kendu egitendute.

EFQM eta ISOren arteko ezber-dintasunak

- ISO 9002 prozesuetan zentratzenda, hau da, gauzak benetan hor idatzi-ta dauden bezala egiten direla ziurta-tzen du. Orduan, zentroko prozesuguztiak (administratiboak, matrikula-zio prozesua, ikasketa prozesua, klase-ak nola ematen diren, nola ebaluatzenden, nola bideratzen den tutoretza...),paper batean bilduta daude eta zentro-ko prozesu guztiak hor idatzita dagoenbezala egiten dira. Beraz, gauzei anto-laketa bat jartzen hasten da.

Bestalde, gestioaren eredu europa-rrak (EFQMk) ere lantzen ditu proze-

1.- Sarrera2.- Zuzendaritzaren eran-tzukizunak.3.- Kalitatearen sistema.4.- Kontratuaren berrikuspena.5.- Dokumentazioaren etadatuen kontrola.6.- Erosketak.7.- Bezeroak hornitutakoproduktuen kontrola.8.- Identifikazio eta trazaga-rritasuna.9.- Prozesuen kontrola.10.- Ikuskapena eta egiazta-pena.11.- Neurketa-baliabideenkontrola.12.- Ikuskapen eta egiaz-tapeneko egoera.13.-Adostu gabeko produk-tuen kontrola.14.- Zuzenketako eta pre-bentziozko ekintzak.15.- Artxibatze, gordetzeeta eskuratzea.16.- Kalitate-erregistroenkontrola.17.- Kalitatearen barrukoauditoretzak.18.- Formazioa.19.- Salmenta ondoko zerbi-tzua.20.- Estatistika-teknikak.

Beraz, ISO 9002 ziurtagiria lortunahi duen orok 20 baldintza hauekbete behar ditu. Horretarako, lehenen-go gauza dokumentu bat betetzeaizango da. 20 baldintza edo puntuhorien inguruko informazio guztiazehaztu beharko da dokumentu haue-tan. Eta ondoren, kanpoko enpresabati hots egiten zaio berauek azterditzan. Bere lana 20 puntu horiek noladauden ikustea izango da eta baldin-tzak betetzen badira, ziurtagiria ema-tea. Estatu espainiarrean ikuskaritzalan hau egiten duen enpresa AENOR

suak, baina eredu honek zentroarenikuspegi zabalagoa du, hots, ez da pro-zesuetan soilik zentratzen, zentroabere osotasunean nola gestionatzenden ere arduratzen da. Pertsonalgoa,bezeroa, emaitza akademikoak, emai-tza ekonomikoak eta abar aintzat har-tzen ditu.

- EFQM gestioaren kalitatea gara-tzeko sistema bat da eta ISO produk-tua eta produkzio sistema garatzekosistema.

- ISOren helburua produktu eta zer-bitzuen kalitatean maila uniformeaketa egonkorrak bermatzea da. Modelueuroparrak, berriz, etengabeko hobe-kuntza bultzatzen du.

- ISO industrian eta industriarakosortu ziren arauak dira, eta arauhoriek hezkuntzara egokitu behardira, horrek ikaragarrizko lana supo-satzen duelarik.

Dena dela, eredu biak osagarriakdira. ISO 9002 tresna egokia da zen-troa antolatzen hasteko, abiapuntuegokia da. Baina garrantzitsuenahorretara mugatuta ez gelditzea da,baizik eta gestioaren eredu europarrak(EFQMk) biltzen dituen arloetarazabaltzea eta hauek ere kontuan izatea.Baina aldi berean, eredu honen ondo-rioz burututako autoebaluaketei zukuaateratzea funtsezkoa da. Hau da, ikus-ten diren hobekuntzak gestionatu etaburutu egin behar dira, eta horretara-ko ISO sistema aproposa da.

Page 12: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 13

Martuteneko B. H. Institutuan Batxiler-goa eta Lanbide Heziketako Zikloak ikasdaitezke gaur egun. Azken hauen arteanbai erdi mailakoak eta baita goi mailakoakere. Guztira 240 ikasle inguru dabiltza etadenak D ereduan.

Juantxo Mendikute kalitateari lotutakogai guztietan zuzendaritzaren ordezkariada eta ISO 9002ren inguruko prozeduranhasieratik murgildu da. Horregatik jodugu berarengana.

Noiz hasi zineten kalitateaz kezkatzeneta horren inguruan zerbait egiten?

Orain dela lauzpabost urte hasi ginenkalitateari buruz zerbait entzuten. EHUkMiramar jauregian antolatzen dituen ikas-taroetara joan ginen zenbait irakasle etahan entzun genituen kalitateari buruzkolehen gauzak. Interesgarria iruditu zitzai-gun, eta ondoren liburuak irakurtzen etaikastaro gehiagotara joaten hasi ginen.

Zuek ikastetxe batean zaudeteeta ez ohiko enpresa batean. Nolaplanteatu zenuten kalitatearen gaiaikastetxe batean?

Hainbat galdera planteatzen hasi ginen:gu zertarako gaude ikastetxe honetan? Sol-data bat kobratzeko ala gure helburua bestezerbait da? Zein da ikastetxearen helburua?

Gure artean hausnartu ondoren orritxobatzuetan Martuteneko B. H. Institutua-ren eginbehar nagusienak zein ziren idaz-ten saiatu ginen. Ondorio bezala betebehargarrantzitsuena zera zela ikusi genuen:ikasleak giro ireki batean hezitzea errespe-tua bermatuz eta etekin akademiko batateraz. Hori guztia kalitatearen filosofiarenbarnean sartzen da, eta horrela hasi ginen.

Eta zer da kalitatearen filosofia?Kalitatearen filosofiak esan nahi du zer-

bait egin aurretik zertarako den jakinbehar dela, ez baitu zentzurik egiteagatikegiteak. Beraz, gure helburua lehen aipatudugun heziketa ematea izanik, hori ahaliketa modurik egokienean bideratu nahigenuen. Horretarako, kalitate ziurtagiria

baliagarri suerta zitekeela ikusi genuen.Filosofia honen barruan egiten dugunahobetu daitekeela eta horren aukera gureesku dagoela ikusi genuen.

Zein izan zen eman zenuten lehenurratsa?

Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikaste-txe asko genbiltzan gai honen inguruan etaForo Gipuzkoa XXI horrelako proiektuakbultzatzen ari zen. Horrela, Tolosa, Usur-bil, Bergara eta Martuteneko eskolakelkartu eta gure aseguramendu sistemaeratzen hasi ginen. Orain dela hiru urtehasi ginen honekin, 1996an.

Nola bideratu zenuten sistemahorren eraketa?

Lau ikastetxeetako zuzendariak etazuzendaritza ordezkariak hamabosteanbehin elkartzen ginen Foro GipuzkoaXXIeko aholkulari batekin. Pertsonahonek ISO 9002 sistema ezagutzen zuen,baina hezkuntza mundua ez.

ISO 9002 ziurtagiria lortzeko zehaztutazeuden baldintza guztiak industria hiz-kuntzan zeuden, eta gu hezkuntzara bir-moldatzen hasi ginen. Adibidez, hiruga-rren eskaera kontratuen berrikuspena daeta hori guretzat oso mundu zabala zen.Enpresa mailan nahiko argi dago nor denhornitzailea, bezeroa eta kontratu batzukdaude tartean. Baina guk zer kontratatzendugu? Guk zera definitu genuen: gureikastetxera ikasleak etortzen dira, ikasturtehasieran matrikula bat egiten dute etahorrekin ikastetxea ikasle horiei kurtso batematera konprometitzen da. Beraz, kontra-tua hori da, ikaslea eta eskolaren artekoharremana, matrikularen truke ikastetxeakkurtso bat eskaintzen dio.

Horrela, hezkuntzara egokitutakodokumentua osatu zenuten. Eta nolahelarazi zenieten ikastetxeko langi-leei?

Bilera horietan egiten genuenaren berriematen genien beti gainontzekoei. Gaine-ra, guk dokumentua osatu genuen, baina

hori bete egin behar zen. Hau da, ikastetxebakoitzak puntu bakoitza definitu beharzuen. Orduan, zuzendaria eta biok puntukonkretu baten egoera nolakoa zen idaztengenuen, baina ondoren postu edo lan horibetetzen zuten pertsonengana jotzengenuen.

Adibidez, matrikulazio prozesuan ate-zainak eta idazkaritzako jendeak parte har-tzen dute eta horiek ere zeresana izangodute. Beraz, guk matrikulazio prozesuariburuz idazten genuena hauei pasatzengenien egoki zezaten, dena ezaba zezaten,beraien ikuspuntua idatz zezaten...

Horrela guztion parte hartzea bermatudugu eta guztion iritzia idatziz jaso.Horrekin guztiarekin osatu dugu doku-mentazioa.

Zenbat denbora behar izan duzuehorretarako?

Bi urte egon gara horretan. 1996ko urri-tik 1998ko maiatzera arte.

Eta ondoren, zer?Urtarrilean AENORi deitu genion eta

gure dokumentazioa bidali. Horrela, bal-dintza minimoak betetzen dituzun ala ezikusten dute eta betez gero, auditoria egu-na finkatzen da. Hala ere, aurretik guk bar-ne auditoria bat egin genuen. Hau da, ikas-tetxeko jendeak zentrora barrura begiratueta zein akats zeuden aztertu zuen horiekkonpontzen saiatzeko. Eta ondoren,AENORekoak etorri ziren beraien audito-ria egitera.

Zer egiten dute auditoria horretan?Ikastetxea goitik behera begiratzen dute:

geletan sar daitezke, nahi duten paper orobegiratzeko eskubidea dute... Oso gogorrada, oso gogorra baita irakasleari agian kanpo-ko bat etorri eta gelara sartuko dela esatea.

Ikuskaritza honen ondoren dokumenta-zioan esaten dena betetzen dugun ala ezegiaztatzen dute.

Dena dokumentazioan zehaztutadago, orduan.

Martuteneko B.H. Institutuaren esperientzia“Gure helburua aseguramendu sistema honekin

ikasleei zerbitzu egokiago bat ematea da”

Page 13: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

14 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

Bai, hala da. Dokumentazioa egiterako-an ikastetxea goitik behera aztertzen dugu.ISOk gure erakundea antolatu, egokitu,aztertu eta definitzeko balio izan digu.Orain definitua dugu nork, zer, noiz etanola egin behar duen. Horretan laguntzendizu, egiten duzuna definitzen, nahiz etahorrek ez duen esan nahi ondo egitenduzunik. Positiboena da plagintza bat dau-kazula eta bakoitzak definituta daukalahilabetero egin behar duena. Eginkizunbakoitzak bere arduraduna du.

Baina dena hain zehaztuta badago,malgutasunik gelditzen al da aldake-tak egiteko? Ez al dago inprobisasio-arentzat lekurik?

Bai, badago. Aurreikusitakoa aldatzekoaukera badago, horretarako ez dago arazo-rik, baina aldaketa guztiak idatzi eginbehar dira. Izan ere, ISOk egiten duzunguztia idaztera behartzen zaitu, esatenduzuna egiten duzula bermatzeko. Gaine-ra, prozesu nagusienak zehaztuta ditugu-nez, edonork proposa ditzake aldaketak.

Antolaketa aldetik zer aportatudizue ISOk?

Programazioak egiterakoan hobekun-tzak ekarri dizkigu. Orain arte agian ira-kasle batek bi orriko programazioa egitenzuen eta beste batek ehunekoa. Izugarrizkodesoreka zegoen. Orain, aldiz, batzordepedagogikoak bideraturik akordio batzue-tara iritsi gara eta programazioek zeingutxieneko izan behar dituzten zehaztutadaukagu. Azterketa bat zuzentzeko adibi-dez, homogeneizazio eta kalifikazio siste-

mak ezarri dira.Bestalde, udan irakasleontzako koaderno

bat egin genuen, guztiontzat berdina. Ira-kasleok antolatu eta osatu dugun koader-noa da eta oso tresna garrantzitsua.

ISOz gain, EFQM eredu europarraere erabiltzen da kalitatearen gestio-rako. Zuek baliatu al zarete ereduhonetaz?

Bai, ISOrekin hasi baino lehenago parebat autoebaluaketa egin genituen. Horrelaikastetxea goitik beheraino aztertu genueneta puntu ahulak zein ziren ikusi. Bainaautoebaluazio hori egiten jardun ginenguztiok hurrengo ikasturtean ez ginengogoratzen atera genituen emaitzez, ez bai-kenuen sistematizatu. Nahiz eta autoeba-luazioa tresna egokia izan, sistematizatugabe baldin badago eta pertsona batzuengain bakarrik gelditzen bada, ez du askora-ko balio.

Dena dela, eredu biak osagarriak dira etaelkarri lotuta doaz. ISOk edo sistematiza-zioak datorren ikasturterako helburu nagu-siak, horiek betetzeko ekintzak eta abarfinkatzeko balio du. Eta horiek guztiakautoebaluazioa egin ondoren ateratzendira, hots, EFQM sistemarekin. Beraz,biak lotuta daude, ez da bata bestea bainohobea.

Zein balorazio egiten duzu darama-zuen prozesu guztiaz zuk? Merezi aldu?

Iritzi ezberdinak daude, baina nire ustezbai. Esfortzu handia eskatzen du, lan askoeta ordu pila bat, baina merezi du. Horre-lako sistematizazio batek ikasleei begirahobekuntzak ekarriko dituela sinestendugu eta horregatik gaude istorio honetan.

Ni honen defendatzaile sutsua naiz, sis-tema honetan sinesten dut eta ez dut usteburokrazia hutsa denik. Burokrazia zenbaitpertsonaren artean dokumentu pila bategitea eta ziurtagiria lortzea da. Bainabenetan planifikazio egoki baten ondoriozlortzen dira emaitza egokiak. Eta gurekasuan denon parte hartzea bultzatu duguhasieratik, denok inplikatu gara. Eta ezpentsa erraza denik. Gogorra da kanpokonorbait zure gelara sartzea eta gauzak nolaegin behar diren esatea. Mentalizatu eginbehar da. Garrantzitsua da barnean girohori lortzea eta irakasleria, ikasleria zeingainerako langileria prest egotea.

Honek guztiak irakasleen gaineko

kontrol gehiago suposatzen du. Pre-sionatuak sentitu al dira?

Bai, bai, asko, baina prozesua autokon-trola bezala definitu dugu. Sarritan esan da“orain beste batek esan behar al digu nolaegin behar dugun lan? Orain arte egitengenuena ez al zegoen ongi?”.

Inork ez du esan orain arte egindakoagaizki zegoenik. Alderantziz, orain arteegiten zena paperean islatzea besterik ez daizan. Programazioa idatzi da, sekuentziakzehaztu, noiz zer egin behar den finkatu,zein material erabili behar den eta materialhori non dagoen. Hau guztia idatzita ego-nik, programazioa jarraitzeko modua dago,eta ordezko bat etortzen bada, aurreko ira-kaslearen lanarekin jarrai dezake.

Bestalde, erreklamazio kutxa ere edono-ren eskura dago eta benetan hori da gauzakbideratzeko modurik egokiena. Erreklama-zioa gauzatu ondoren, prozedura bat defini-tua dago: kaltetuak elkartu, egoera aztertueta epe baten barruan erantzun bat emanbehar dute proposamen idatzi batekin.

ISO 9002 kalitate ziurtagiria edu-kitzeak eraginik ba al du matrikula-zioan?

Momentuz guk ez dugu nabaritu. Bainaeragina izan dezakeela uste dut. Gizartemailan eta enpresen munduan kalitate ziur-tagiria dutenek sinesgarritasun gehiagoematen digute, gauzak ongi antolatutadauzkatela bermatzen baitigute. Eta horrekmerkatua zabaltzen du.

Ikastetxeen kasuan ere antzeko zerbaitgertatuko da. Gurasoek ziurtagiria duenikastetxe batera jotzen badute, bertan denazehatz-mehatz erakutsiko diete. Adibidez,niri Teknologiako lehenengo kurtsoanmatrikulatu nahi duela esaten badit gurasoedo ikasle batek, kurtso hori nola dagoenantolatuta esango diot, zein den helburua,zein den egitura, zein baldintza bete behardituen ikasleak, zein ikasgai jasoko dituen,ikasgai bakoitzean zenbat ordu izangodituen, zer eduki minimo jasoko dituen...Gurasoek dena jakin dezakete eta ikastetxeakaseguramendu sistema baten barruan dago-ela ziurtatzen dio. Aseguramendu hau ezduten ikastetxe batean ere gauza berdinakkonta ditzakete, baina ez dakigu egia denala ez, frogatzeko modurik ez dutelako.

Hala ere, gure helburua ez da asegura-mendu sistema bat edukitzea ikasle gehia-go izateko, dauzkagun ikasleei zerbitzuegokiago bat ematea baizik. Hori da hel-buru nagusia eta ahaztu ezin duguna.

Juantxo MENDIKUTE

Page 14: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 15

Konbentziturik gaude haurrek batzuekbesteengandik izugarri ikas dezaketela. Beraz,beraien arteko harreman bideak sustatzendituen eraikuntza eta praktika pedagogikoaantolatzen saiatzen gara

MARINUS VADER

e l k a r r i z k e t a

““

Marinus VADER. Pedagogoa eta Madrilgo Eskola Holandarreko zuzendaria

Page 15: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

16 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

“Denokgara

kontzienteeskolan

talentu askoalperrik

galtzen direlaeta haurrak

hiritarburujabeak

izatekoformaziotik

urrungabiltzala”

Aniztasunaeguneroko hizpideizan zen Seaskak

Miarritzen antolatu zituenjardunaldietan. Haietakobatean haurren artekodibertsitatea etaezberdintasuna gordingordinean jasotzen dituenantolaketaz, eskolatxikiek eskaintzen dutenbatere osperik gabekoereduaz eta baita ereadministrazioarenzigortzat hartuak direnadin askotako haurtaldeez aritu zen aitzitikhorrelako taldeendefendatzaile etabultzatzaile den MarinusVader, irakasle holandarra.Herbeheretan taldeheterogeneoak ardatzzituen eskola batean urteaskotan aritua, 4-12 urtebitarteko haurrak hartzendituen Madrilgo oinarrizkoeskola nederlanfonokozuzendaria da gaur egun.Nafarroako ikastolatxikiekin harremanetandago, askotan egondelarik berauetan etahauek ere bai bereeskolan.

Herbeheretako eskoletan haurtalde heterogeneoak eratzeahain zabaldua al dago?

Nik ezagutzen dudanez BelgikakoLovaina inguruan, mugimendu peda-gogiko oso bizia dagoen zonaldeanhorrelako adibide ugari dago. Holan-dan, berriz, Lehen Hezkuntzako eskolaguztietako %15ak daude talde hetero-geneoen inguruan antolaturik. Haue-tariko asko Euskal Herrikoen antzera,haur kopuru txikiak eraginda osatzen

dira, baina badira era horretako anto-lakuntzaren aldeko aukera egitendutenak ere. Neroni horrelako 300 bathaurren inguruko eskola bateko zuzen-daria izana naiz.

Beraz, badaude talde heterogeneoakosatzera behartuta dauden eskolak(hauetariko askok ez dute heterogene-otasunean funtzionatzen), talde hete-rogeneoen aldeko hautua egiten dute-nak, talde homogeneotan (mailakabanatuak) oinarritzen direnak eta taldekonbinatuak dituztenak (4-8 bitarteannahasian eta 8-12 bitartean adinekabanatuak).

Bigarren Hezkuntzan, aldiz, ez dagoaniztasun hau, denak talde homogene-oetan biltzen dira (nahiz eta irakaslebakan batzuk talde heterogeneoekinlan egin zenbaitetan).

Zergatik ez, jeneralean, hobes-ten diren gela homogeneoakaukeratu?

Nire ustez, irakaskuntza sistema iagehienak uniformetasunean eta taldeenkontrolaren oinarrietan eratu dira.Honen adibidetxo batzuk datoz 97anberrargitaratu zen León Frapiéren “LaMaternelle” liburuan: “Ez dago gele-tan eta pasabidetan ordena mantentzeabaino gauza hoberik. Irakasleak beremahaitik irakasten ditu gai garrantzi-tsuenak: irakurketa, idazketa, mate-matikak eta lengoaia. Haurra izaten dairakaslearengana jo behar duena etailaran jarrita itxaron behar duena beretxanda iritsi arte”.

Gaur egun ere, tamalez, horrelakoakugariak dira. Kontrolatu nahi honeneta proiektuaren erosotasunaren ondo-rio zuzena da mailaka programaturikogaien sistema, talde homogeneoen sis-tema, alegia. Haur guztientzat etabatera egiten da azalpen bera, liburua-ren orrialde berberean, denek egunberean beregana dezaten eta berriz erebiharamunean hurrengo orrialdekokontzeptua ikas dezaten. Sistema hauirakaslearentzat da erosoena, bai, baina

eMARINUS VADER

Page 16: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 17

ez gelarentzat eta inoiz ere ez da ahalbezain probetxugarria ikasleentzat.Non dago irakasle horien haurrengarapenari buruzko kontzientzia?Inon ere zalantzan jartzen ez den hau-rren mailen arteko desberdintasunagolpez erremediatzen dute era horre-tan, baina baita haur ugari porroteraeraman ere.

Esaizkiguzu talde heterogeneo-ak antolatzearen beste abantailanagusiak.

Ni neroni talde homogeneoan esko-latua izan nintzen eta orduko LehenHezkuntzaren denboraldi osoan (6-12urte bitartean) nire gelako kideek etanik hasieran hartu genuen “estatusa”(heldutasunagatik, itxura fisikoagatik,izaeragatik, trebeziagatik...) manten-du genuen bukaerara arte, ez baitzeninongo aldaketarik jazo bitartean.Nire ustez, klub itxi batzuen tankera-ko taldeak bihurtzen dira talde homo-geneoak.

Adin ezberdinetako haurren ezauga-rriak elkar ekintzarako eta garapenera-ko eskaintzen duten aukera baztertzeadesabantaila ikaragarria dela uste dut.

Talde nahasietan ereduak eta diber-tsitatea biderkatu egiten dira eta esko-lako giroa aberastu. Adin eta gaitasunezberdineko haurren arteko elkar ekin-tza nabarmen areagotzen da, haurrakaktiboagoak dira, gazteenek zaharra-goekin ikasten dute, beren arazoei ate-rabide bat aurkitzeko gaitasuna etasormena azaleratu behar dituzte, etazaharrenek, berriz, beren jakinduriaazaltzeko eta ulertarazteko adierazpenmolde berriak sortzen dituzte.

Irakasleek ere oso bestelako rolabetetzen dute. Hauen betekizuna askomalgutzen da, ez da ia gelako martxa-ren gunea, talde osoei zuzentzen zaiz-kien azalpenetan baino banakako akti-bitateetan egiten dute lana, haurrenarteko ahalmen anitzez kontzientebehar dute izan eta horren arabera jar-dun. Haurrak autonomoak dira eta ez

dute irakaslearekiko dependentziarik,irakasle baino laguna bezala ikustendute.

Zein oinarri teorikotan jarridituzue horrelako eskolarenzimenduak?

Eskola baten eginkizun garrantzi-tsuenetarikoa haurraren garapen pro-zesua ez eragoztea da, eta hau horrelaizan dadin oinarrizko printzipio peda-gogikoei loturiko antolakuntza eraikibehar da. Gure kasuan euskarri peda-gogiko horiek dibertsitatea eta anizta-suna gehien faboratu duten pentsalarieta eskoletatik hartu ditugu:

Hasteko, Peter Petersen alemania-rrak, Genako eskola planifikatuarenegileak dio haurra gizaki ordezkaezinabezala sartzen dela eskolan funtsezkotalde batean. Hemen besteei laguntzeaeskatzen zaio haurrari eta lehiaketaguztiz baztertzen da. 4-8 urte bitarte-koentzat jokoa aitortzen da funtsezkoelementu bezala eta 8-12 urte arteko-entzat, berriz, interes gunea. Azkenik,lau ikasketa egoera gailentzen ditu:jokoa, lana, ingurua eta ospakizunak.

Maria Montesorik zioen haurrekgarapen etapa batera iritsitakoan aur-kikuntzak egiteko beharra sentitzendutela, eta haurrak motibatzeko mate-rial didaktiko ahal bezain erakargarriaeskuratzea beharrezkoa zela. Bere

eskolan ez dira haurrak mailaka bana-tzen eta irakasleak ikasketa prozesua-ren gida izan beharrean haurren lagun-tzaile bihurtzen dira.

Rudof Steinerrek haurraren sorme-nezko formakuntzari eta bizitza sozia-lari ematen zion garrantzia. Hezkun-tzak ez omen luke oso alde intelektualerazuzendua egon behar.

Celestin Freinetek zioen haurrekmunduaz duten esperientziatik abia-tuta hobeki ikasten dutela, inposatzenzaien ikasketa gai batetik hasita baino.Haurrekin izandako elkarrizketetatikabiatzen zen bera hitz egiten, idazteneta irakurtzen irakasteko.

Helen Parkhurst, EEBBtako Daltoneskolakoarentzat ikasleari ezinbeste-koak zaizkio independentzia eta nozio-ak era autonomoan bereganatzekoaukera izatea. Beraz, eskolan amanko-munean egiten den lanaz aparte, nahi-taezkoa behar luke banakako lana egi-teak ere.

Teorizatzaile hauei guztiei gehitubeharko genieke 70eko hamarkadanHolandan hasi zen irakaskuntza klasi-koaren berrikuntza.

Zein ekarpen egin zituen berri-kuntza hark?

Garai hartan hezkuntzaren ingurukopolitika eraikitzaile bat ezarri zuenHezkuntza Ministeritzak. Hark lurral-

Page 17: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

18 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

“Zorionez,mende honenbukaeran oso

garapenitxaropentsu

eta handiaantzematen

dugu,inteligentzia

anitzarenprintzipioa

eskolanaplikatze-arena”

eMARINUS VADER

de ordezkaritza bakoitzean lanak egi-teko parada eman zien zuzendari etairakasleei, interes handia sortuz, etabide hortatik informazio ugari iritsizen eskoletara. Eskola berri bat eraikinahi zen belaunaldi berri batentzat etabatez beste horrelako ekarpenak eginzituen: irakaskuntzak ikasle guztienetenik gabeko garapena ahalbidetubehar zuen, ikasleek beste haurrekinelkarlanean ikasiko zuten bakoitzakbere erritmoan, eta norberak zituengaitasunetan aurrera egiteko aukeraizango zuen. Haurrek ez zuketeen imi-tazioz jokatu behar, asmatzaile eta sor-tzaile gisa baizik, eta beraz, buruaz etaeskuez ere baliatzen ikasi behar zuten.Haurrek igarotzen zituzten etapakkontuan hartuko ziren eta zituztenzailtasunez ohartu eta konponbideaaurkitzen saiatu. Eskolak etxekoekineta auzoarekin ere lotura izango zuenjatorriak eragindako ezberdintasunakberdintzen saiatuz.

Zein da gaurko egoera? Nongelditu dira ideia horiek?

30 urteren ondoren, etsipenez oroi-tzen gara mugimendu haren garaihoberenetaz. Beste arlo askotan gerta-tzen den bezala, berrikuntza haien ins-tituzionalizatzeak bidea moztu zienhainbat ekimeni eta geroz eta azkarra-go erretzeko arriskuan daude. Denokgara kontziente eskolan talentu askoalferrik galtzen direla eta haurrak hiri-tar burujabeak izateko formaziotikurrun gabiltzala. Hala ere, gaur egunkriminalitateak, zentzurik gabekobortizkeriak, ingurugiroaren egoera-ren okertzeak, pertsonen arteko des-berdintasunak eta miseriak egin dutenhedatzeak irakaskuntzaren berrikun-tza birplantea arazten digutela bestebehin ere. Irakaskuntzan eta harenpolitikan aire berriak ekarriko dituenburuak behar dira. Alabaina, berri-kuntza horrek ez luke aitzindari horienmenpe egon behar. Aldiz, proiektuhoriek kemenez, idealismoz eta izpiri-

tu militantez bultzatu eta baliabideezzuzkitu beharko lituzkete.

Bestalde eta zorionez, mende honenbukaeran oso garapen itxaropentsu etahandia antzematen dugu, inteligentziaanitzaren printzipioa eskolan aplika-tzearena. Badakigu ikasleak arlo bate-an edo bestean azkarrak direla, hiz-kuntzetan trebea ez dena teknikaarloan abila izan daitekeela, eta mate-matikan ona ez dena marrazkilariikusgarria dela agian. Ez al da bada,eskolaren zeregina gaitasun horientzatgarapen bidea zabaltzea? Beharrezko-ak dira aniztasun hori txertatukoduten programa eta metodo berriak.Talde heterogeneoak aintzat hartzendute puntu hori.

Nola hasi talde nahasiekinlanean?

Orain arte aipatutako guztia taldehomogeneoetan ere aplikatzeko modu-koa da, baina talde heteregoneoenantolakuntza konplexuagoa bihur-tzen da. Ez dago formula bakarrik,antolatzeko mila era sor daitezke, bai-na lehen lehenik klaustro osoak ados-tutako proiektu bat behar da eskue-tan eta hau ez da bi egunetan lortzenden gauza.

Alferrikakoa izaten da hierarkikokiinposatutako agindua izatea, horrek ezdu inoiz funtzionatu izan. Gutxienezurtebeteko prestaketa lana edo gehia-go behar izaten da klaustroa ildoberrian sendotzeko eta erabakitzekonolako eta zeren araberako antolamen-du espaziala egin, ordutegia, curricu-luma edo lan proiektua, materialdidaktikoa, programazioak...

Zer esanik ez horrelako astinketara-ko irakasle gartsuak, konprometituak,ongi prestatuak, beren gaitasunetansinesten dutenak, iradokizun berriakaurkituko dituztenak, goitik eta kan-potik datozen presioek eragiten dutendesilusioari aurre egingo diotenakbehar direla derrigorrez. Funtsezkoada irakasleen arteko hausnarketa, mal-

Page 18: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 19

guntasuna eta komunikazioa arazohandiak eta txikixeagoak ere mahaigainean jartzeko. Honek ematen duenkonfindantzaz ekintza pedagogikoakbusti ahal izango baitira eta irekitasunhau ez duen irakaslearen eragina ira-kaskuntzaren kalitateak pairatzen bai-tu, azken finean. Irakasle talde egoki-rik gabe antolaketa guztia eror daiteke.

Nola neurtu irakaskuntzarenkalitatea?

Eskola bateko irakaskuntzaren kali-tatea ez da neurtzen ikasleen kopu-ruaz, ez irakasleenaz, ez eta batera dau-den haurren adinen kopuruaz.Kalitatearen zamarik handiena ikus-puntu pedagogikoak eta didaktikoakdarama, talde horren antolaketak etairakasleriaren arteko komunikazioak,hain zuzen ere. Kalitate oneko irakas-kuntza egiteak segurtasuna ematen dieirakasleei eta hauek, era berean, beren“bezeroei”, hau da, gurasoei.

Giro honek irakaskuntzaren hobe-kuntzan jarraitzeko behar den lasaita-suna eta konfidantza bermatzen du.Irakaskuntzaren kalitatea lan eskeme-tan eta eskolen arteko kontaktuetanantzematen da: materialen ekoizpenkolektiboa, eskolen arteko trukeak,elkarlanerako proiektuak, prestakun-tza amankomunak... Ekintza hauekgainera haur eta irakasleen esperien-tziak, iritziak, ikusmoldeak eta itxaro-penak zabaltzen laguntzen dute.

Programazioa eta materialaaipatu dituzu, besteak beste.Nolakoak izan behar dute?

Hezkuntzak garapena sustatu behardu, haurraren osoko garapena erraztu,bai garapen kognitiboa eta bai berepertsonalitatearena ere. Bi alor hauenaurrean irakasleak artekari izan beharluke, bera baita haurraren babeslea etagure ondare kulturalaren eramailea.Holandako oinarrizko hezkuntzarenlegeak bete beharrekoak diren gaiakarautzen ditu (Historia, Geografia,

Natur-Zientziak...), baina ez du edu-kiei buruz ezer esaten.

Beraz, eskola bakoitzeko klaustroakaukeratu behar ditu haien haurreninteresak, beharrak eta elkarbizitzakdituen eskakizunak uztartuz, eta gura-soei informatu gero. Honetarako, hiruarlo hauetan hartu beharko dituztehainbat erabaki galdera hauei erantzu-nez: Kulturaren transmisioa dela etazein gai izango lirateke esanguratsue-nak? Haurren egoeren analisiatik abia-tuta, zein gai indartu beharko genuke?Haur txikien garapen eta ikasketa pro-zesuak kontuan hartuz, nola ekin?

Hemen klaustroak adostu beharkodu zein epetako programazioak etalanak proposatzen zaizkien haurrei.Gurean ez da epe finkorik izaten, bai-na gehienetan astebetekoak izatendira. Programazio hori haurren moti-bapen eta beharretatik ateratako ele-mentuz osatzen da eta aste hasieranerakusten zaie. Horrela badakite astehorretan zer egin eta ikasi behar duten,baina bakoitzak nahi duenean eta nahiduen erritmoan egingo du.

Oinarrizko eskolek haurraren zerbi-tzuan egon behar dute eta ez alderan-tziz. Horregatik, eskolako curriculu-mak edo lan proiektuak oso dokumentumalgua izan behar luke eta ez betirakofinkatuta gelditzen den zerbait.

Gurasoek parte hartzen al dutelan proiektu honetan?

Kasu honetan ez, lan hau klaustroakegiten baitu. Baina eskolan parte har-tzen dute, tailerretan, hain zuzen ere.Hau da, egurrarekin lan egiten dutengurasoak daude eta hauekin tailerrakmuntatu ditugu arratsaldetarako. Lanhorretan profesionalak dira eta haurreiongi erakuts diezaiekete, irakasleek ezbezala. Zentzu honetan, asko egindugu lan gurasoekin.

Baina irakaskuntzako gaietan ez,nahiago dugu hori profesionalen eskue-tan uztea, hau da, irakasleen eskuetan.Zenbait urtetan gurasoekin lan egin

dugu geletan, baina ez daukate hau-rraren garapenari buruzko ezagutzaasko. Eta horregatik erabaki genuengai profesionaletan lanik ez egiteagurasoekin.

Nola erlazionatzen dira hau-rrak?

Konbentziturik gaude haurrekbatzuek besteengandik izugarri ikasdezaketela. Beraz, beraien artekoharreman bideak sustatzen ditueneraikuntza eta praktika pedagogikoaantolatzen saiatzen gara. Honetaneskolaren diseinuak ere badu beregarrantzia. Lehengo eskolan, adibidez,ikastetxearen erdian genuen liburute-gia eta ormak mugikorrak ziren,momentuan komeni den tamainakogelak osatu ahal izateko. Haurrek jar-duten duten gelak irekiak ziren, hau-rrak beraiek eta baita irakasleak ere(hau klaustroan adostutako puntua da)batetik bestera joan zitezkeen zituztenbeharrek hala eskatzen zutenean.Horrela entzunda anarkia bat delapentsa daiteke, baina ez, eta hori gure-gana etortzen diren gurasoek frogatzendute. Etortzen direnean ez diegu uzten

Page 19: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

20 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

ordubete baino gutxiago egoten, goizedo arratsalde osoa baizik. Bestela, ezdute benetan nola lan egiten dugunikusteko adina denborarik izaten.

Eta zer ikusten dute? Nolakoaktibitatea dago eskolan?

Haurrak taldetan eseritzen dira, ezdira talde isilak, elkarrekintza handiadago, taldetik taldera joaten dira kon-tsultatzera, galdetzera, laguntza eska-tzera... eta honetan bultzatzen zaieeskolan sartzen diren unetik jarrerahori bereganatu eta natural bihurtuarte, geroz eta era autonomoagoanfuntzionatu arte.

Elkarlan horretatik sortzen diraberaien interesak bultzatutako propo-samenak. Ikusita nago haur zaharrene-tariko batzuek nola azaltzen zizkietenzatikiak 4-5 urteko haur talde bati etaarrakasta osoz, gainera. Haur txikie-nen mailako esaldi eta hitzak asmatzendituzte eta funtzionatzen du, txikiekulertzen dute. Gainera, beti ez diralagun berdinengana joaten gauzak gal-detzera eta horregatik elkar ekintzahandia sortzen da.

Adin ezberdinetako haurrenartean sortzen diren gatazkak

nola konpontzen dira?Antolakuntza honetako irakaskun-

tzan daramatzadan 25 urtetan ez dutbat bakarrik ere gogoratzen, ez etajolas lekuan ere. Eguneroko jarduneanere ez dago abusurik zaharragoen alde-tik, elkarrenganako errespetu handiadute. Nik uste lehentasunezko baldin-tza betez gero, hau da, edozein haurrekpozik joan behar duela eskolara, etabesteekin erlazionatzeko eta besteen-gana jotzeko askatasuna edukiz gero,ez dela gatazkarik sortzen.

Nola moldatzen dira BigarrenHezkuntzako talde homogeneoe-tara pasatzen direnean?

Egia esateko, ez dute arazo larriegi-rik izaten. Hala ere, ezin da ukatu tal-de heterogeneoetan zuten askatasuneta malgutasunik ez dutela izatenBigarren Hezkuntzan eta batzuentzatzail samarra suertatzen dela beste eraramoldatzea. Baina ikasleak helduagoakdira, badakite Bigarren Hezkuntzakoeskolen funtzionamendua nolakoa deneta beren bidea bilatzen dute. Taldehomogeneoetan ikasitako ikasleek ereizaten dituzte arazoak ikastetxez alda-tzerakoan. Izan ere, 12-13 urteko adi-na guztientzat izaten da “delikatua”.

“Adinezberdinetako

haurrenezaugarriak

elkarekintzarako

etagarapenerako

eskaintzenduten aukera

baztertzeadesabantailaikaragarria

dela ustedut”

eMARINUS VADER

Page 20: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

hik hasiZa

rtDISEINUA:

GEH

IGA

RR

IA

euskal heziketarako

aldizkaria 39

Buru funtzionamenduaren

pedagogiaArmelle Geninet

irakaslearen ikerlanak

Page 21: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

22 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

Armelle Geninetmatematikairakaslea da. Lan

horretan daramatzahogeita bost urtetik goraeta berak dioenez berandusamar heldu zitzaion burufuntzionamenduari buruzkoikerketen berri. Hala ere,bere klasetan BURUFUNTZIONAMENDUArenoinarriak gauzatzendituenetik, orain bizpahiruurte, aurreko denetanbaino gehiago ikasi duelaaitortzen du, teknikahorietan irakasleenformatzaile delarik.

Bera kezkatzen zuena zen, eta besteasko ere seguruenik bai, gelako bospa-sei ikasleko talde bat atzean geratzenzela eta ahalegin pedagogiko handie-nak egin arren, talde hortakoek ezinizaten zutela besteen martxa jarraitu.Onartezina iruditu zitzaion hori etahortik abiatu zen bere ikerketa pertso-nala egitera. Zerk eragiten ote zuenegoera pedagogiko baten aurrean zen-bait pertsona egokitzea eta beste zen-bait ez?

Bere ikerketaren hastapenetan, gaz-teekin edukitako elkarrizketak lagun-durik, ikasteko zailtasunak hartuzituen aztergai eta haien xehetasunakikasi. Lan honek adimenak egitenduen ibileran oinarritutako tresnapedagogikoak sortzen lagundu zion.Bere helburua zen, erabat ezabatzea

ezinezkoa bada ere, eskolako porrotagutxitzea. Porrota ez da halabeharrez-koa. Hura erremediatzeko badira ideiaeta baliabide franko, baina hau garran-tzitsua izanik, are gehiago da porrotaprebenitzea. Horretarako adimenarenfuntzionamendua jakitea behar da, etahorretan ari zenean aurkitu zuenAntoine de la Garanderie ikerlaria.

Ahaztu ezineko eskola urteak izanzituen gizon honek, maila anitz erre-pikatu zituen harik eta entzumenarenarazo bat zuela konturatu ziren arte,hau da, gorra zela. Harrez geroztikidatzizko dokumentuak eman zizkio-ten lan egin zezan. Filosofia eta Biolo-gia ikasketak egin eta bere 79 urtere-kin ikerlari ezaguna bihurtu da egun.

Urtetan zehar ikasketa arrakasta-tsuaren ezaugarriak aztertu izan ditu,

Buru funtzionamenduarenpedagogia

Armelle Geninet irakaslearen ikerlanak

Page 22: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 23

hau da, ezaguera edo kontzepturen batarrakastaz jabetzeko egoeran daudenikasleek erabiltzen dituzten estrategiamentalak. Hemendik sortu ziren burufuntzionamenduaren oinarriak.

A. de la Ganderieren lan guztiakgaldera eta hipotesi baten gaineaneraikitzen dira. Zerk eragin dezakeporrota ala lorpena adimena, boronda-tea eta faktore sozialak normalak dire-nean? da galdera. Hipotesia, berriz:Adi egotea, pentsatzea, ulertzea, gogo-ratzea eta irudikatzea funtzionatzekoegitura jakinak dituzten keinu men-talak dira.

A. de la Ganderieren ideia hauek oina-rritzat harturik egin ditu bere ikerketakArmelle Geninetek. Berak ikusitakoaaditzera emateko asmoz hurbildu zenSeaskak Miarritzen burututako VI. Jar-dunaldi Pedagogikoetara. Hurrengolerrook bere azalpenei leku egiteko apro-betxatuko ditugu; berea da hitza.

Armelle Genineten ikerlanakHas gaitezen A. de la Garanderieren

lehen printzipioarekin: “Ez dago oroi-tzapenik gabeko ikasketarik”.

Jakina da, guk entzuten edo ikustendugunez, zeharo pertsonala den trata-mendu mentala egiten dugula. Honenfrogatzeko adibide hau: Eman deza-gun hitz bat esan eta hark gureganeragiten duenaz ohartzeko eskatzendigutela. Suposa dezagun hitz hori“botila” dela... Zer gertatzen ari zai-zue? Norbaitek ikusi al du botila?Betea? Hutsa? Ardo botila, txanpainbotila? Inork entzun al du botilabarrukoa edalontzira erortzen? Edoburbuiluen soinua? Botila hitza erre-pikatu al duzue? Botila barruko eda-riaren gustua sentitu? Usaina hartu?

Ohar gaitezen hitz bakar batekzenbat oroitzapen ezberdin eraginditzakeen. Bada, gauza bera gerta-tzen da ikasleekin “perimetroa”,“esfera”, “metro karratua”, “adjeti-boa”... esatean.

Adi, pertzepzioa eta oroitzapenaez dira gauza bera. Bereizketa hauerrealitate pedagogikoa bezain biolo-gikoa da gainera, frogatu baita oroitza-

pen prozesuan dauden pertsonei egin-dako elektro-enzefalogrametan bur-muinaren uhinen aldakuntza antzema-ten dela eta kortexaren aktibitatearen%30-40ko handitzea gertatzen dela.Gainera, oroitzapenetara pasatze hau ezda automatikoki egiten!

Botila hitzaren jokora itzuliz, seguruda batzuren batzuek ez duzuela mental-ki ezer egin bai harrituta zeundetelakoedo beste zeozer espero zenutelako. Eraberean, porrot handia bizi duten ikasle-ek ere ez dute ikasgaiari buruzko oroi-tzapenik izaten eta Garanderieri kasueginez, oroitzapen desegokiekin edoezarekin ez dago ikasketarik!

Pentsa dezagun zenbaki batean.Egin izan ditudan esperientzietan,ikasle edo heldu guztiek, espontaneo-ki, zenbaki oso batean pentsatu izandute. “x” ikustean “zenbakia” pentsadezake ikasle batek eta hortaz zenbakiosoa. “-x” ikustean seguraski zenbakinegatibo batean pentsatuko du. Bainamatematikan -x negatiboa bezalaxeizan daiteke positiboa ere. Beraz, oroi-tzapen espontaneo hauek traba izandaitezke, eta badakigu zailtasunakdituen ikaslea oroitzapen espontaneohauen menpe dagoen ikaslea dela.Egiaztapen honetatik ondorio pedago-giko bat ateratzen da: oroitzapena-ren pedagogia sustatu beharrarena.

Irudi mentalakBestalde, pertzepzioa ez da gogora-

tzeko nahikoa izaten. Usu uste duguhaur batek testu batean hitz bat 10aldiz ikusteagatik ortografia zuzenazidazteko gai izango dela. Ikustea edo20 aldiz kopiatzea ez da aski izaten,oroitzea falta baitzaio oraindik. Etabestela, gai izango al ginateke aldeguztietan milaka aldiz ikusitako Coca-Colaren logoa marrazteko oraintxebertan? Seguraski ez. Baina logoa era-kutsi, buruan irudikatzeko eskatu etagero marrazten hasiz gero, errazagoalitzateke. Zer gertatzen da? Bada, iru-di mentalak sortzen direla. Hauekizan ditezke ikusmenezkoak, entzu-menezkoak, ahozkoak edo kinens-tesikoak. Denoi sortzen zaizkiguikusmenezko edo entzumenezko irudimentalak, bietako bat nagusitzen zai-gularik. Gero hauei berbalizazioa edokinestesia gehi diezazkiekegu.

Oroitzapenen sailkapenaA. de la Garanderiek oroitzapenen

sailkapen hau egiten du:- 1. parametroa: Konkretua dena-

ren oroitzapenak (pertsonak, gauzak,keinuak, gertakariak). Adibidez, boti-la bat ikusi edo entzuten dut.

- 2. parametroa: Kodeen oroitza-penak (hitzak, zenbakiak, formulak,

Armelle GENINET

Page 23: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

24 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

ikasketa automatikoak). Adibidez, b-o-t-i-l-a hitza ikusi edo esaten diotneure buruari.

- 3. parametroa: Lotura logikoak(buruketak egiteko estrategiak, anali-sia, sintesia, indukzioa, dedukzioa).Adibidez, botila forma ezberdinakikusi eta ekoizpen prozesuaren pausoguztiak kontatzen dizkiot neureburuari.

- 4. parametroa: Lotura bereziak(aurkikuntza, asmakuntza). Adibidez,itsasoan mezu bat daraman botilabaten ipuin bat asmatzen dut.

Nolakoa ote da parametro hauetari-ko bat nagusitzen zaion ikaslearenjarrera?

1. parametroko joera nagusiaduen ikasleak kurtsoan zehar anekdo-tak, irakaslearen jantzien kolorea edoorrazkera, edo aldamenekoaren eztulabaino ez du jasoko gogoan. Ingurune-ko afektibitatearen eragin handia izan-go du. Horrelako oroitzapenak zailduegiten dute kontzeptu matematikoenulermena.

2. parametroan kokatzen direnikasleak beti errezeta eta formula bilaarituko dira, gogokoa dute buruz ikas-tea. Ondo moldatzen dira gauzak“nola egin” erantzun beharreko arloan.

3. parametrokoek lotura logiko-ak dituzte atsegin eta gauzen zergatiakinteresatzen zaizkie. Gustukoagoakdituzte azalpenak aplikapenak baino.

Antolatzaile onak dira eta ezin duteezer bereganatu lehendabizi ulertu ezbadute.

4. parametrokoak dira urrunagojoaten direnak. Bere irudimeneko ere-muan ibiltzen dira. Ikasle batek lau-kien azalpenaren ondoren zera esanzuen: “Ziur al zaude ez dagoela orain-dik inork asmatu ez duen laukirik etanik asma nezakeenik?”.

Ikasleak joera nagusiko parametroa-ren menpe daude, harrapaturik, hariketa beren buruan gertatzen dena azal-du eta ohitura berriak hartzen trebatu-ko dion irakaslearekin topo egin arte.Baina ez dezagun uste ikasleak direlabere parametro nagusietan preso dau-den bakarrak, helduetariko inork ereez ditu lau parametroak era bereangaratu. Oroitzapen ohitura horiek egi-ten gaituzte heldu ezberdinak, eta eraberean irakasle ezberdinak ere bai. A.de la Garanderiek esan zuen bezala:ongi antolatutako pedagogia norbera-ren baitan hasten da. Ezin da ulertunola oraindik irakasle gazteen forma-kuntzan ez duten beren ohitura men-tal hauek ezagutzeko aukera izaten.

Buruko oroitzapenen joerakPertsonen oroitzapen mentaletan

badaude konstanteak deitzen direnerakusleak eta hauek, aldi berean, bimotakoak izan daitezke. Batzuk glo-balak, sintetikoak eta espazialak dira,espazioaren esparru mentalean eraiki-

tzen direnak. Beste batzuk, berriz,linealak, analitikoak eta tenporalak,denboraren esparru mentalean eraiki-tzen direnak. Adibidez, “zaldia lauhaz-kan” esaten badut, zer gertatzen dazuen buruetan? Batzuek filme bategingo dute, zaldiaren mugimenduakentzun edo sentitu mugimenduarenjarraikortasunei lehentasuna emanez.Aitzitik, beste batzuek, postura dina-miko batean dagoen zaldi baten irudiaizango dute, irudi geldi horrek gorde-tzen baitu inplizituki aurretik gertatudena eta ondoren gertatuko dena.Lehenek denborari ematen diote lehen-tasuna eta bigarrenek espazioari.

Gaur egun oraindik euskarri peda-gogikoak nagusiki lineal itxurakoakdira, matematikan batez ere; algebra,geometriako teoremak... Ikasteko zail-tasunak dituzten haur gehienek azal-pen globalak beharko zituzketen, sin-tesiarako aukera, alegia. Premiazkoada irakasleek erabiltzen duten ikasma-terialek egitura epistemologikoakdituztela konturatzea, beren azalpene-tan linealtasuna eta globaltasuna txan-datuz erabil ditzaten.

Biderketa taulakAzter dezagun biderketa taulekin

gertatzen dena. Ohitura denez irakas-leak taula osorik, ahoz eta buruz esate-ko eskatzen dio ikasleari. Lan hau logi-koa eta arrazionala da eta maizburmuineko ezkerreko hemisferioare-kin lotu izan da. Horrela, taulak ikas-tean soilik hasten dira irakasleakhorrelako galderak egiten: 6x7 = ?

Lehenbiziko eskakizuna eta gerokogaldera ondoko bi estrategia hauenkontrako zentzuan doaz. Bata denbo-razko ikasketaren kontra, eta besteataula osoa eta ordenean buruz ikastea-ren kontra, gero galderari erantzutekoelementuak bereizi eta ordena hartatikatera beharko baititu.

Horrelako ariketa batean suposatuohi da, oker nire ustez, buruz ikasteaeta ulertzea batera doazela eta ikasleekerrazago ikasiko dituztela taulen emai-tzak hauek nola lortzen diren ulertzendutenean. Beharrezkoa da osotasuna-

Page 24: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 25

ren jabe izatea haren elementuak uler-tzeko, diote, eta taula osoa buruz ika-siz gero, berehala jakingo du 6x7= 42dela.

Azter ditzagun buruz jakitearenestrategia mentalak. Informazio kopuruhandi baten memorizazio lan batean,ekintza mentala informazio berrienkopurua murrizteko egitasmoarekinegituratzen da, lehendik buruan gor-deta zeuden informazioekin loturaminimoak sortuz.

Ikus dezagun taula bat (Ikus 1.taula).

Taula hau hiru espazio bertikaletanbanatzen dute haurrek: elementu iraun-korrak, lehen hamar zenbaki osoenzerrenda eta elementu aldakorrak.

Ikasleek biderketa taula esaten aridirenean ez diete zenbaki guztieigarrantzi bera ematen. Eskubiko zuta-bekoak dira inportanteenak, erdikoakaskoz gutxiago eta ezkerrekoak ape-nas.

Ikasketa bertikal horretan hasierako30 informazioak hirutan bilaka daitez-ke eta ikasleen buruan horrela izatenda gehienetan.

6 lehen 10 zenbaki +6osoen zerrenda

6x7= ? galderaren erantzuna bilatze-ko aktibitate mental hau aldatu beha-rrean dago ikaslea orain.

..............................................

..............................................

..............................................

.............................................6.........x........5........=.........30.............................................6.........x........7........=.........42.......................................................................................................................................

Hemen sortzen dira hamar espaziohorizontal (batzuk besteengandikindependienteak), hamar azpi multzo.Goragokoarekin alderatuta zenbakidenak dira inportanteak, hirurak dutepremia bera eta gogoan gordetzekogarrantzi berbera dute. Ikasketa hori-zontal honetan 30 informazio horiek

hiruko taldeetan antolatzen dira etahiru zenbakidun multzo horizontalbakoitza beste multzoekiko indepen-dientea da.

Zer zailtasun sortzen dira orain?Entzumenezko irudi mentalak nagu-sitzen zaizkien ikasleek ezin dituztebiderketa taulak buruz ikasi, gogoanjaso behar duten informazio kopuruaizugarria baita (30 taula bakoitzeko).Beraz, linealki eraikitzen segitzendute, gehiketen bidez jardunez. Infor-mazio horiek guztiak informaziobakar batera murrizten dituzte. “6gehitzen dut” eta batzuetan behatze-kin ere kontatzen segitzen dute.6x7= ? galdetutakoan taularen hasie-ratik hasten dira 6x1, 6x2..., batez ere3. parametrokoak, lotura logikoakbilatzen dituztenak.

Ikusmenezko irudi mentalak nagu-sitzen zaizkien ikasle askok ez duteikusmenezko oroitzapenez baliatzeapentsatu ere egiten eta entzumenezko-ak erabiltzen setatzen dira. Honekporrotean bukatzen du, noski.

Taula osoa buruz esatetik 6x7renemaitza berehala aurkitzera pasatzeak

estrategia aldaketa itzela eskatzen du.Zentzu bertikaleko eraikuntza bazter-tu behar dute, ahaztu buruz ikastearenlotura lineala, 6a eta 7a aurrenetikgogoan zuten lekura eraman, hasiera-ko multzoen loturak hautsi eta loturabereziak (denborazkoak nahiz espazia-lak) sortu azpi multzo autonomoakosatu ahal izateko eta lotuak ez zirenhiru zenbakiak elkartu eta horizonta-lean globalizatu ahal izateko. Estrate-gia aldaketa hau zailtasun gaindiezinasuertatzen da ikasle askorentzat, taulaburuz esatearekin osoko multzo baka-rra eraiki baitute, eta orain, hura erai-tsi beharrean baitaude beste era bateraberreraikitzeko. Honek goitik beherazalantzan jartzen du aukera pedagogi-ko honen egokitasuna.

Buru egitasmoaZer eragiten du adi egoteak, oroitze-

ak, gogoeta egiteak, ulertzeak edoimajinatzeak? Esate baterako, artikuluhau irakurtzerakoan gutariko bakoi-tzak badu bere oroitzapenak zuzentzendituen barruko egitasmo mental bat.Egitasmo hau gure oroitzapen guztiak

elementuiraunkorra

Lehen 10zenbakiosoen

zerrendaelementualdakorrak

6666666666

12345678910

6121824303642485460

X =

1. taula

Page 25: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

gidatzen dituen hari nagusia da. Egi-tasmo mental inkontziente horrek ira-kurritakoaren artean sailkapen bat egi-tera eramaten gaitu eta galdetuakizango bagina erantzun ezberdinakemango genituzke, seguruenik. Hauekgu kontziente izan gabe guregan sar-tzen diren egitasmoak dira.

Jardun mental bakoitzari egitasmozehatz bat dagokio. Gutariko bakoi-tzak egitasmo egitura nagusiak gara-tuak izaten ditu eta hauek arlo batzue-tan lorpena eta besteetan porrotaizatea baldintzatzen dute.

Ulermena adibidetzat hartuz gero,ikasle batzuentzat ulertzea aplikatzenjakitea da eta beste batzuentzat azal-tzen jakitea. Arrakastadun ikaslea biakegiten dakiena da, bat nagusitzen badaere. Epe luzerako lorpenak nahi badi-tugu era horretan trebatzen lagundubeharko lieketen irakasleak beharlituzkete ondoan.

Ulertu ala ikasiOso zabaldua dago beste era honeta-

ko pentsakera: “Ulertu dute, beraz

badakite”. Hau ez da egia. Ulertudute, baina ez dakite. Gogoan jasotze-ari garrantzia kendu zaio ulermenahobestu izan delako.

ulertu eta ikasi bi keinu mentalezberdin dira, osagarriak eta lagunga-rriak, baina ezberdinak. Ulertzeahemen eta orain izaten da, ikasteak,ostera, beste nonbait eta beranduagoere iraun behar du.

Kudeaketa mentalak tresna bat pro-posatzen du: elkarrizketa pedago-gikoa, ikasle eta irakasleentzat erelagungarri izango den komunikaziotresna eta zalantzan jartzearen teknikabat. Ikasleari bere oroitzapenez etabere baitan dituen egitasmoez kon-tziente izaten lagunduko dio eta ira-kasleari ikasleen zailtasunen oinarriaahal bezain laster antzemateko arrasto-ak agerian jartzen dizkio. Ikaslearenburuek nola funtzionatzen dutenaztertzeak egoera pedagogikoak ira-kurtzeko taula berri bat ematen dieirakasle guztiei eta berrikuntza peda-gogikoei ate berriak zabaldu.

Buru funtzionamenduaaztergai UEUn

Armelle Geninet buru funtzio-namenduan formatzailea da eguneta bere ideiak Euskal Herrianere zabaltzen ari dira. MikelErramouspe Baigorriko Bil EtxeaKolegioko zuzendaria eta Histo-ria-Geografia irakaslea buru fun-tzionamenduaren inguruko ideiahauek aplikatzen dabil. UEUkouda ikastaroetan emango duhorren berri, Miarritzen, uztaila-ren 8an eta 9an. Lehenengo egu-nean hiru gai aurkeztuko ditu:“Buru funtzionamenduaren edogogo-erabilketaren aurkezpena”,“Gogoratzea” eta “Ohartzea etagogoan hartzea edo memoriza-tzea”. Bigarren eta azken egune-an beste hiru gai landuko ditu:“Gogoetatzea eta ulermena”,“Irudimena” eta “Gogo-erabilke-ta klasean edo taldean, eta gogo-erabilketa bakarka”.

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoaz

Izena..........................................1. Deitura................................

2. Deitura ...............................Tel.:............................................

Helbidea .....................................................Posta Kodea................

Herria....................................Herrialdea...........................

Ikastetxea...................................Herria......................................

IFZ ...........................................................................................

Aurrezki Kutxa edo Bankua

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

HARPIDETZA SARIAK

(BEZ barne)

Hego Euskal Herria4.500 pezeta

Ipar Euskal Herria180 libera

hik hasiEuskal

heziketarako aldizkaria

Industrialdea, 2. Pabilioia20.160

LASARTE-ORIA. GIPUZKOA

Tel: 943/ 37 15 45Faxa: 943/ 36 10 48

Page 26: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 27

Maiatzaren hasieranelkartu ziren EuskalHerriko ehundaka

ikasle Agurainen III. BiltzarNazionala burutzeko. Zazpigunetan egin zituzten bileraeta hausnarketen ondoren,hainbat ondorio aterazituzten. Nagusiena eta arloguztietan azpimarratu denaeuskalduntzearen premiaizan da. Hori izanen dahemendik aurrerako lanarenzutabea.

Arlo bakoitzean bere euskalduntzea-ren egoeraz mintzatu ziren eta hauekdira atera ziren planteamenduak.

1. Unibertsitatea euskalduntze-ko gunea

Egun inposatua dagoen unibertsitatemarkoak euskaldunon hizkuntz eskubi-deak ukatzen dituela argi ikusi dute. Etahorren aurrean aurten piztutako ekime-netan jauzi kualitatibo bat eman behardutela ere bai. Jauzi horrek bi norabide-tan joan behar duela adierazi dute:

1) Unibertsitatea euskalduntzea ikas-le euskaldunon esku, eta horretarakogure autoantolamendua indartu etafakultatez fakultate, klasez klase txinau-rri lana egin behar dugu. Gakoa borrokalokaletan, helburu zehatz eta lorgarrieninguruan egituratzen diren horietandago.

2) Borroka lokal hauek guztiak ardatzberdinaren ildoan kokatu behar dira:unibertsitatea euskalduntzeko ardatza,alegia. Unibertsitatea euskalduntzekoerronkak nazionala izan behar du.

Era berean, zenbait lan-molde ezber-din planteatzen hasi behar dutela ondo-rioztatu dute: erdarazko klaseetan ezmatrikulatzea edo azterketak ez egitea,ekintza ikusgarriak burutzea...

2. Erdal ereduakA eta G ereduak egungo irakaskuntza

eredu kolonialaren aurpegirik bortitzenadirela diote. “Gaztelera eta frantsesa

oinarri duten eredu hauek euskal ikasle-riaren euskalduntzea ukatzen dute, batezere hizkuntzaren aldetik baina baitaedukien aldetik ere”.

Errealitate hau pairatzen duten ikasle-ek bi helbururekin antolatu behar dutelaikusi dute:

1) Urte luzez egindako sarraskia etadesideologizazio lana salatu egin behardutela.

2) Erdal ereduek suposatzen dutenodolustea ahal den neurrian ekidin behardutela, A eta G ereduak barnetik gaindi-tuz euskalduntzearen bide iraunkorbaten ildoan.

3. Erdal edukiak“Hizkuntzarekin loturik funtsezko

auzi bat hartu behar dugu kontuan: edu-kien (edo curriculumaren) auzia, hainzuzen ere. Izan ere, egunero espainiar etafrantziar ikuspegi bat inposatzen digute,inplizituki zein esplizituki, klaseen etatestuliburuen bitartez”. Honen aurreanzenbait estrategia garatu behar direlaerabaki dute, identifikazio eta salaketalanetik hasi eta desobedientzia jarrereta-raino. Jorratu beharreko hiru ildo aipatudituzte bereziki:

1.- Testuliburu espainiar zein frantzia-rrak ikastetxeetatik kanporatzea.

2.- Euskal curriculuma garatzea egu-nero-egunero ikastetxeetan.

3.- Hainbat irakasleren jarrera aldaraz-tea euskal edukiekiko konpromezuabilatuz.

4. Lanbide HeziketaEgun Euskal Herrian Lanbide Hezike-

tan eta Heziketa Ziklo berrietan dagoeneuskarazko eskaintza izugarri murritza da(%7-8 ingurukoa), milaka ikasle euskal-dunen eskubideak zanpatzen direlarik.“Egoera honen aurrean asanblada ezberdi-nen arteko sarea egituratzen joan behardugu, eta hauen inguruan beste ikasleak,irakaskuntzako beste sektoreak eta gizar-tea bera mugiarazi behar ditugu”.

5. Ertainetako euskara taldeakD ereduko ikastetxeetako ikasleek

askotan euskararen aldeko sentsibilitateberezia daukate. Sentsibitate hau hain-bat modutan gauzatzen da: euskara tal-deetan edo bestelako ekimenetan partehartuz, adibidez. Beharrezkoa ikustendute, zentzu honetan, euskararen aldekosentsibilitate hori euskalduntzearenapustuaren inguruan gauzatzea. Horre-tarako ere, lan ildo zehatzak finkatudituzte:

1.- Ikastetxean euskaraz bizitzea errea-litate bihurtzeko garatu beharrekoak.

2.- Eskualdean dauden beste errealita-teen inguruan (Lanbide Heziketa, erdalereduak) garatu beharrekoak.

6. Ikasle aldizkariakEuskalduntzearen erronkan funtsezko

garrantzia dauka komunikazioak: espe-rientziak elkartrukatzea, apustu berdi-naren parte sentitzea, egoera ezberdinakezagutzea... Ildo honetan ikasle aldizka-riek paper garrantzitsua jokatu behardutela badakite: komunikaziorako tres-na eraginkor bezala, zirikatzaile bezala,eztabaidak planteatzeko eragile bezala...

7. Ikastetxe euskaldunakTalde honetan bildutakoek zera iku-

si dute: hainbaten ahaleginari eskerbadaudela egun Euskal Herrian bal-dintza txukun batzuk dituzten ikaste-txeak; euskaldunak hizkuntzaz zeinedukiz eta sektore ezberdinen artekogatazkarik gabekoak. “Ikastetxe haue-tan euskal eskolaren ereduan sakonduegin behar dugu hiru ildotan, besteguztiontzat aitzindari izanez”:

1.- Euskara komunikaziorako hizkun-tza nagusia izatea, horretarako kanpainairaunkorrak bultzatuz.

2.- Euskal curriculumean sakontzea,bakoitza bere ikastetxean baina aldiberean ikastetxe hauen guztien artekoelkarlana bultzatuz.

3.- Eredu demokratiko eta parte har-tzaile batean sakontzea. Honetarakoguztirako ikastetxe hauen arteko komu-nikazio iraunkorra beharrezkoa da, plan-teatutako ardatz hauek praktikara era-mateko orduan.

Euskal Ikasleen III. Biltzar Nazionala

Page 27: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

Sarean elkarteak VI.Topaketak burutuzituen Bilbon. Euskal

Autonomia ErkidegokoHaur eta LehenHezkuntzako 75 ikastetxepublikotako irakasle etaordezkariak bildu zirenzenbait gaien ingurukohausnarketa egitekoasmoz.

Gai ezberdinak jarri zituzten mahaigainean: eleaniztasun goiztiarra, eus-kalduntze prozesua eta hizkuntz nor-malkuntzarako proiektuak, gizarteedo kultura ikuspegitik besteak bainoegoera txarragoan dauden ikasleeneskolaratzea, Interneten aukerak...Alor hauetako erronkei aurre egitekogiza eta ekonomi baliabideak behardituztela agerian utzi dute jardunaldihauetan.

Eleaniztasun goiztiarraren kasuan,hainbat proiektu martxan jarriak izandira ikastetxeetan: aprendizaia natura-la, haurren imitatzeko eta esperimen-tatzeko joera, ahoskeran lortzen direnemaitza hobeak... Egindako esperien-tzia aitzindarien berri zehatza jakina-razteko eta haiek garatzeko beharrezkobaliabideez hornitzeko beharra ikusidute.

Hizkuntz normalkuntzaren alorreanargi ikusi dute eskola bizitza osoa eus-karaz egin ahal izateko baliabideakbermatzea beharrezkoa dela. Horrekinbatera, hizkuntz normalkuntza proiek-tuan sartu gabe dauden ikastetxeei sar-tzeko aukera ematea eskatu diote Hez-kuntza Sailari.

Ikastetxe publikoetako ordezkarihauen beste kezka bat gizarte edo kul-tura ezberdineko ikasleen eskolaratzearazoak dira. Haur atzerritar eta ijito-en eskolaratzeaz hitz egin zuten, batezere. Lehenengoen kasuan, nahiz eta

hasieran arazo handirik ez sortu, adi-nak gora egin ahala bazterketak etahizkuntz arazoak sortzen direla ikus-ten dute. Horrelako egoerei aurre egi-teko baliabide urriak daudela azpima-rratu dute topaketa hauetan.

Ikasle ijitoen kasuan, hainbat arazoirakaskuntzarekin zerikusirik ez dute-nak direla ohartarazi nahi izan dute etaberaz, gizartea eta eskolaren arteankonpondu beharrekoak direla. Horre-la, udal eta foru administrazioei gizar-te laguntza eskatzeaz gain, gai haulanduko duen batzorde misto bat era-tzea proposatu dute.

Laugarren atal bezala Internetenaukerak izan zituzten aztergai. Inter-netek eskaintzen dituen komunikazioeta informazio baliabideak aprobetxa-tu behar direla azpimarratu dute.Horretarako irakasleak prestatu etazentroak beharrezko baliabide infor-matikoez hornitzeko plana diseinatueta garatzea proposatu dute.

Sarean Elkartearen ondorioak

Page 28: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 29

Esperientziak

Osasunaren heziketaBilboko Begoñazpi Ikastolaren esperientzia

Osasuna denon ahotanibiltzen den gaia da,baina ez da hitzez

soilik landu eta zaindubehar den gauza. Osasunaprebentzioa da, hots, ezgaixotzeko modurik onenaprebenitzea da. Horretanere ikasi egin behar, ordea.Nola? Bilboko Begoñazpiikastolan baduteOsasunaren Heziketalantzeko proiektu bat etahori azalduko digute.

Artikulua bizkaieraz dago, hots,egileek idatzitako moduan. Hori daikastolan erabiltzen duten hizkuntzanagusia eta errespetatu egin dugu.

Ikastolan osasuna gaia betidanik lan-du izan dogu eta gaur egun proiektubat osotua daukagu, praktikan dauka-gularik. Osasuna lantzeko proiektua da,baina gai honen barruan elementuezbardinak dagozala kontuan izanik,helburua ez da bakarra. Gure ikasleenosasun heziketa orokorra landu nahidogu: drogomenpekotasuna, elikagaia,autoestimua, zentzu kritikoa, higienea,ohitura osasuntsuak... Drogomenpeko-tasunaren prebentzioa lantzeko progra-ma batzu osotuz joan gara urte honee-

tan. Baina elikagaia, higienea, autoesti-mua eta abar lantzeko ez dago progra-marik. Hori gure kabuz eta gure egu-neroko ekintzen bidez lantzen dogu,eguneroko ekintzak eta ohiturak diraoinarri kasu hauetan. Adibidez, soinke-ta egin ondoren dutxatu egiten gara,jan baino arinago eskuak garbitzendoguz. Ekintza honeek eurekaz komen-tatu eta ondorioak ataratzen doguz.Adibidez, soinketaren ondoren dutxatuegin behar dogula ikasi behar dabe,baina jakin behar dabe hori ez dala bes-te barik egiten den gauza, arrazoi batdagoala. Horretaz ohartu behar dira etaohiturak hartu. Kasu honeetan, oinarriaohiturak sortzea eta mantentzea da.

Drogomenpekotasunarenprebentzioa

Aipatu doguzan arloak (higienea, eli-kagaia, ohitura osasuntsuak...) lantzekoprogramarik ez dago baina, drogomen-pekotasunaren kasuan ez da horrela,Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxi-lergoan hori lantzeko proiektuak osotudoguz. Baina zelan hasi ginan guzti haubideratzen? Nondik sortu da proiek-tua?

Orain dala hamar urte inguru Etor-kintza taldeagaz batera lan egiten hasiginan, batez ere Lehen Hezkuntzan.Etorkintza Elkargoa drogomenpekota-sunaren prenbentzioa lantzen dauantaldea da eta urte asko daroaz drogarenaurkako planak egiten. Zentroz zentro

Izaskun ATXAAna Mª GABIKA-ALDEKOA

Page 29: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

30 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

gure beharrizanei erantzuten ibiltendira eta arazoen aurrean euren laguntzaluzatzen dabe. Gure zentroa lasaia daalde honetatik eta ez dogu arazo haun-dirik izan.

“Nire lagunekin baratzean”programa 6-8 urtekoentzat

1993-94. ikasturtean Bilboko udalaketa Etorkintzak gidatuta, “Nire lagune-kin baratzean” proiektua martxan jar-tzeko gure ikastolara jo enen, gai horilantzen urte batzuk eroaten genduzala-ko. Proiektuaren zentro pilotoa izanginan eta gaur egun zentro askotan lan-tzen da.

Proiektu honegaz Lehen Hezkuntzanosasuna eta drogaren aurkako gaiakbeste era batera lantzen jarraitu gen-duan. Drogomenpekotasunaren pre-bentzioa eta heziketa dira programahonen muinean dagozan gaiak, etaipuinak dira irakasteko eta bideratzekoerabiltzen doguzan tresnak. 6 urtetik 8urtera bitarteko umeak berehala sartzen

dira ipuinetan eta oso egokiak dira.Ipuin honeetako pertsonaiak barazkiakdira: Patata, Idar, Kalabaza, Pepino,Azalore Jauna, Tomatea... Euren artekobizimodua eta daukiezan arazoak kon-tatzen dira ipuinen bidez. Adibidez,Kalabaza lodiegia dala eta ez dala onar-tua. Gela guztietan dago Kalabazabezalako arazoa dauan norbait. Patata,esaterako, pertsonaia gizajoa da eta gelaguztietan dago horrelako norbait.Orduan, umeek guztiz isladatuta ikus-ten dabe euren burua pertsonai honee-tan. Pertsonaia guztiek daukie umeekberehala antemoten daben zerbait.Honeen bitartez umeen autoestimua,ezetz esaten ikastea eta abar lantzendoguz.

Ipuin honetan droga hitza ez da inoizagertzen, nahiz eta beste modu baterahor isladatuta egon. Adibidez, Txanpi-noia pertsonai gaiztoa da eta aurre egi-ten ez dautson beste pertsonaia batekedabe magikoa edaten dau eta edarihori droga da. Gure ikasleek, ordea,oraindik ez dabe edaria drogagaz erla-zionatzen, baina ikasi egiten dabe edarimagikoari ezetz esaten. Gure arazoakkonpontzeko ez dago edari magikorik,gu geu baino.

Ipuin honeek irakurteaz gain besteekintzak ere egin daitekez: narrazio edoipuina asmatu pertsonai bategaz,marrazkiak egin...

Hau guzti hau lantzeko ez daukaguordu finkorik Lehen Hezkuntzan, ezdaukagu tutoritza ordurik. Orduanedozein momentu egokia da gai haulantzen aprobetxatzeko. Horrela, egunbatean euskera lantzeko ipuin bat era-biltzen dogu, ahozko hizkuntza lantze-ko ere balio daualarik.

Hona hemen “Nire lagunekinbaratzean” programako ipuin bat:

Patatari errua bota deutseEguna eguzkitsua eta argitsua da.

Idar eta Indaba, Idarren baloi berriagazjolasten dabilz. Gustora dagoz Pepinoeta Patata heldu arte.

- Bai baloi polita! -esan dau Pepinok-Gustatzen jat, bai!

- Nirea da -esan dau Idarrek.

Pepinok baloia kendu deutso.- Begira! -esan dau Pepinok. Ostika-

da bat emon eta baloia urrun-urrunbialdu dau.

Idar negarrez hasi da eta Patatak penahartu dau.

- Hori ez dago batere ondo -pentsatudau- Idarren baloiaren bila noa.

Patata arineketan joan da baloiarenatzetik. Idar, bitartean, negar eta negardabil. Halako batean Azalore Jaunaagertu da. Pepinok ikusi eta alde egindau.

- Tira, tira, zer dira zarata honek? -itaundu dau Azalore Jaunak.

Idarrek ezin izan deutso erantzun,negar-zotinka dagoalako. Baina eskualuzatu dau Patata baloia hartzen dagoanaldera.

- Nahikoa da! -oihukatu dau AzaloreJaunak -Ekarri baloia oraintxe bertan!

Patata korrika itzuli da eta baloiaemon deutso Azalore Jaunari, honekeskerrak emango deutsozalakoan. Bainahorren ordez, Azalore Jaunak sekulakoerrieta egin deutso Idarren baloia har-tzeagatik.

- Nik lagundu besterik ez neban nahi-esan deutso Patatak.

Berak ez deutso kendu baloia Idarri,baina Azalore Jaunak ez deutso sinistu.Errietan egin eta Idar bakean uztekoagindu deutso.

Patata gixajoa! Ez dau gauza txarrikegin, eta hala eta guztiz ere errua botadeutse (Ikus marrazkiak).

Osasunkume programa9-11 urtekoentzat

“Nire lagunekin baratzean” progra-ma Lehen Hezkuntzako lehen zikloaneta bigarren zikloko lehen mailetanlantzen dogu. Lehen Hezkuntzako gai-nontzeko mailetan, hau da, 4., 5. eta 6.mailako ikasleekin beste programa batosotzen dogu, “Osasunkume” izenekoa.Antzeko programa da, ohitura osasun-tsuak, autoestimua, lagunen artekoerlazioa eta abar lantzeko, baina besteera batera. Hau da, ez ipuinen bidez,albumen bidez baino. Albumak kro-moak daukaz eta honetariko bakoitzakistorio bat. Kromoak komentatzen dira

Page 30: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 31

eta batez ere ahoz, mintzatuz, lantzenda gaia. Umeekaz agertzen diran gau-zak komentatzen dira: zer dagoan ondo,zer dagoan txarto, zer gertatuko litzate-keen... Ikasle bakoitzak bere albumaeta kromoak daukaz eta ikasturteamaieran etxera eroaten dute.

Kromo horreetan agertzen diran iru-diak eta ekintzak drogomenpekotasuna-ren eta osasunaren gaiari lotuta dagoz.Adibidez, kromo batean tabakoari buruz-ko egoera planteatzen da., beste bateanlagun batzuk edan egiten dabe eta moz-kortu egiten dira. Programa honetantabakoa, droga, alkohola agertzen etaaitatzen dira. Baina ez bakarrik egoerahonek, baita lagunen arteko hartuemo-nak, ezetz esaten ikasi...

Lehen Hezkuntzako lehen mailetanbezalaxe, maila honeetan ere ez dagogai hau lantzeko ordu finkorik. Egokiaikusten dogun edozein une aprobetxa-tzen dogu edo arazoren bat agertzendan unea.

Proiektua sendotu etaosatu da

Urte honeetan lan egin ostean, gurelana lotzeko eta osotasuna emotekobeharrean aurkitu ginan. Horrela, oraindala hiru urte, apurka-apurka joatea-rren, Lehen Zikloaren proiektua osotugenduan. Iaz Bigarren Ziklokoa egingenuan eta aurten, etapa osoari osotasu-na emoteko, Hirugarren Zikloko proiek-tua aurrera eroatea erabaki dogu.

Proiektu hau gure ICPren (Ikastetxe-ko Curriculum Proiektua) barruandagoanez, urtero lantzen dogun arloada. Urtetik urtera gure prestakuntzaere hobetuz doa eta esperientziak erelaguntzen deusku.

Emaitzei dagokienez, epe ertain bate-ra jasotzen diranez, oraindik ondoriorikez dogu ikusi. Baina ikasleak teoriaasko jaso dabe, nahiko informatutadagoz eta erantzuna ikusiko da!

DBH eta Batxilergokoproiektua

Lehen Hezkuntzan ez ezik, DBH etaBatxilergoko ikasleei “drogomenkota-sunaren prebentzioa” ikastaroa eskein-

tzen hasi ginan orain dala hiru ikastur-te. Irakasleok egindako hausnarketabatek bultzatu ginduzan ikastaro hauantolatzen. Gure ustez, gaur egungonerabeek eta gazteek inguruan daukie-zan estimuloek sarritan “gonbidatu”egiten dabez mundu horreetako ateakzabaltzera. Bestetik, adin honetan taldepresioa gogorra izaten da eta ezetz esa-tea gatza egiten jake. Argi ikusten gen-duan sendien betebeharra oinarrizkoazala eta dala, baina ikastolak heziketaikuspuntutik zerbait eskeini behar eba-la ere bai.

Hori argi eukita, Lagungo talderazuzendu ginan proiektua antolatzeko.Eleizbarrutiko Familia Orientazio Tal-dea da Lagungo. Honen laguntzaz,beraz, proiektua burutu genduan.Labur esanda, zutabe bitan oinarritzenda proiektua: informazioa eta heziketa.Lan progresiboa da ikasleen adina etaheldutasuna kontuan harturik. DBHra-ko eta Batxilergorako proiektua da etaetapa bakoitzean lantzen diran edukiakhonexeek dira:

DBHn:- Gaiari lotutako hiztegia.- Drogen sailkapena eta bakoitzaren

eragina giza-gorputzean.- Kontsumoa bultzatzen daben egoe-

rak.- Epidemiologia.- Droga desbardinen azterketa:

* Tabakoa.* Alkohola.* Opiazeoak.* Estimulanteak.* Psikodisleptikoak.

Batxilergoan:- Publizitatea eta gai honetan daukan

eragina aztertu.- Taldearen presioa eta trebetasun

sozialak.- Autoestimua.- Denbora librea, prebentziorako

bidea.

Gai hauek gelaka lantzen dira, tutori-tza orduetan eta maila bereko taldeakelkartu barik. Era honetan ikasleen partehartzea errezten da, ikaskideen artekoezagutza eta hartuemonak sendoagoakdiralako. Hau, gure ustez oso garrantzi-tsua da, erabiltzen dan metodologia partehartzean oinarrituta dago eta.

Ikasleek talde txikitan edo handitanegiten dabe lan, dakienetik hasi eta ezdakienerantz abiatuz. Eztabaidatu, gal-detu, zalantzak argitu... egiten dirasaioa zuzentzen dauan orientatzailearenlaguntzaz. Orientatzaile hau kanpotiketorten den pertsona bat izaten da. Tal-de bakoitzean 12 orduko programagaratzen da.

Sendiak gai honetan daukan zereginaguztiz garrantzitsua eta ordezkaezinada. Hori dala eta, ikasleekin izandakosaio guztien amaieran batzar bat egitenda gurasoekin helburu bigaz:

1- Euren seme-alabek landu dutenaezagutu.

2- Orientazioak hartzeko aukera eukieuren seme-alabak gai honetan hezitudaiezan.

Amaitzeko, esan daigun ikastolakpositibotzat joten dauala programahau, ikasleek “EZETZ” esateko erre-kurtsoak eskuratzen dabezalako.

Page 31: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

32 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

Nafarroa

Bianako Erentzun IkastolaProiektuz eta ilusioz betetako eraikina

Lelo hau guztiokgogoratuko duguseguruenik, eta

Nafarroa Oinezkooroitzapenak ekarrikodizkigu. Baina non ospatuzen Nafarroa Oinez hura?Euskal Herriko hegoaldekomugako herri batean,Bianan. Erentzun ikastolakantolatu zuen jai hura1992. urtean. Zazpi urteberanduago, bertarahurbildu gara eraikuntzaberriaren barruan egostendena ikustera.

Biana 3.600 biztanle dituen herria da,Lizarratik 40 kilometro ingurura dago,Oiondik 8 kilometrora eta Logroñotik 9kilometrora. Gaur egun bi eskola daudeherrian: publikoa eta ikastola.

Erentzun ikastola orain dela 20 urteinguru sortu zen gurasoek bultzata. Ira-kasle bakar batekin eta 20-30 haurre-kin hasi zen funtzionatzen euskarahutsezko eskola hura. Udalak utzitakolokal batzuk osatu zuten lehendabizikoegoitza. Bi urteren buruan beste irakas-le bat etorri zen, Irune Martinez deGoñi arellanoarra. “Mertxe, hasieratikzegoen irakaslea, eta ni bi gelarekinegon ginen hurrengo sei urtetan. Lekua-ri dagokionez, aldaketa ugari jasangenituen. Udalak hasieran emandakolokaletik etxabe batzuetara pasa ginen.

Lokal txarrak eta bitartekorik gabeakziren”. Handik, gurasoek erositakoetxabe hobe batzuetara pasa ziren, bai-na hura txiki geratu zitzaien eta “txerri-toki” batera igaro behar izan zuten.

Hasierako urte haietan denetarikentzun eta ikusi behar izan zutela dioIrunek. “Batzuk pozik zeuden ikastola-ren sorrerarekin, beste batzuk ez, etabatzuk Bianan ikastola zegoenik ere ezzekiten. Kontrako jendea ere bazegoen,bai ikastolaren aurkakoa eta bai gau-eskolaren aurkakoa. Baina denborare-kin gauzak aldatzen joan dira eta orainonartzen gaituzte”.

Onarpen hori, ordea, egin dutenlanaren ondorioz etorri da, ez besterikgabe, huts-hutsean. Guraso eta irakas-leen lan eta esfortzuaren ondorioz,Haur Hezkuntza ez ezik, Lehen Hez-kuntza ere eskaintzen hasi ziren. Eta1992. urtean ospatu zen NafarroaOinezen ondoren eraikuntza berria egi-teko aukera izan zuten. Fultxo Crespoirakasle eta zuzendariaren hitzetan,

“Nafarroa Oinez inflexio puntua izanzen guretzat, gehienbat azpiegituraaldetik. Horrekin lortu genuen erai-kuntza, nahiz eta legalizazioa oraindikeskuratzeke izan”. Azken auzi honidagokionez, Bianako ikastolako ikasle-en eskolaritate liburuak Lizarrako ikas-tolan daude.

Gaur egun 90 ikasle daude Bianakoikastolan, 2 urtetik Lehen Hezkuntza-ko 6. mailaraino. Irakasleak, berriz,zortzi dira momentu honetan.

Haur taldeak txikiak dira, adin ezber-dinetakoak elkarrekin egoten direlarik,baina hori positibotzat jotzen dute ikas-tolako irakasle eta zuzendari diren FultxoCrespo eta Maite Oterok. “Ez dugu ustegela bateratuak izatea arazo denik. Langehiago eskatzen du, baina gelan dagoenaniztasuna bateratzen eta metodologiaaldetik egoera horri aterabideak bilatzensaiatzen gara. Oso talde txikiak ditugu,baina horrek abantaila handia suposatzendu ongi ezagutzen dugulako elkar etagiro oso ona daukagulako”.

“Lingua vasconum, lingua navarrorum,

ze arraroa euskararik gabe,

Nafarroa!”.

Page 32: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 33

Gela txikiak izatearen abantailezgain, ikastola txikia izateak ere badi-tuela diote. “Irakasleren batek proposa-men bat baldin badu, adibidez antzerkibat egitea, eta horrek ikastolako dina-mika hautsi egiten badu, ez dago inola-ko arazorik behar diren aldaketak egite-ko. Beste batek inkesta bat egin nahibadu, lasai-lasai egin dezake. Ez dagoinolako burokraziarik jarraitu beharrik.Ikastetxe handietan, berriz, dena ongikoordinatu behar da eta askotan horre-tan galtzen da intentsitate osoa”.

Kalitatezko hezkuntzaIkastolak euskara hutsean ikasteko

aukera eskaintzen die bianarrei, bainazer gehiago? Berehala erantzuten diogaldera honi Funtxo Crespo irakasle etazuzendariak. “Euskara eta kalitatezkohezkuntza eskaintzen du ikastolak. Jen-deak ez du ikastola euskaragatik soilikaukeratzen. Gure apustua ez da euskarasoilik. Euskara gure baitan dago, bainagure apustua kalitatezko hezkuntzarenaldekoa izan da. Horren baitan euskaranahitaez sartzen da, baina ez hori soilik,baita informatika, ingelesa, irakurketa,estraeskolarrak, ikus-entzunezkoak etaabar ere”.

Hauetako arlo bakoitzean zer eskain-tzen duten jakiteko une aproposa dugueta hasteko, informatikaz galdetu diegu.“Duela lau urte hasi ginen informatikaproiektu batekin Haur eta Lehen Hez-kuntzan”. Proiektu hau Nafarroako ikas-toletako lehenengoa izan zen eta Bianakoesperientziaren ondoren gainontzekoetanere ezarri da. Erentzun eta Nafarroakobeste ikastoletan erabiltzen ari direnproiektuak bi dira: “Sagu: InformatikaHaur Hezkuntzan” eta “Azti: Informati-karen aplikapena Lehen Hezkuntzan”.

Erentzunen informatika modu serio-an lantzea erabaki zuten. “Izan ere,ordura arte informatika arloko espe-rientziak isolatuak ziren. Interesa zutenirakasleak jo eta ke ibiltzen ziren, etainteresik ez zutenak ordenagailurikukitu ere ez zuten egiten. Eta bitarteanhaurrak irakaslearen arabera”. Horrega-tik, planteamendua guztiz aldatu zuteneta programa orokorra osatu irakasle etaikasle guztientzat.

Haur Hezkuntzako programa Saguda. Informatika, txoko bat balitz bezalaplanteatzen da. Beraz, gela hainbat txo-kotan banaturik dagoelarik, informati-ka beste txoko bat gehiago da. “Txokohorretan ordenagailua dago. Programaezberdin ugari ditu eta irakasleak bada-ki haur bakoitzari zer dagokion. Gukuste baino lehenago ikasten dute orde-nagailua erabiltzen, bai!”.

Baina ordenagailua ez dela mirari batdiote, bideoa eta marrazkia bezala, bes-te errekurtso bat gehiago dela. “Ez dituarazo guztiak konpontzen. Berez dau-kan abantaila motibazioarena da. Hau-rrak oso motibatuta joaten dira ordena-gailura”.

Baina haurrak ez ezik, gurasoak ereoso motibatuta daudela esan behar da,

informatikako programa hauek beraieiesker atera baitira aurrera. Gurasoakizan ziren bultzatzaileak eta ordenagai-luak erosteko milioi bat pezeta jarrizutenak.

Informatikarekin batera ingelesa izanda betidanik egin duten apustua. Besteikastoletan bezala, 3-4 urterekin hastendira ingelesa ikasten eta udan ingele-sezko kanpaldiak antolatu izan dituzte.Ikastolan egiten den esfortzuarekin etakanpaldiekin emaitza oso onak jasodituztela diote Crespok eta Oterok.

Ikus-entzunezkoei ere arreta bereziaeskaintzen diete eta hori ikasturteanzehar burutzen dituzten ekintzetanikus daiteke. Adibidez, irrati txiki batdute ikastolan. Crespok azaldu digu-nez, “Aste Santuko oporren ondorenmuntatzen dugu eta astean behin gelabatek irratsaioa prestatzen du, orduerdikoa edo ordu betekoa. Saio horizuzenean emititzen da Biana osoan”.

Irratiaz gain, laburmetraiak ere egi-ten dituzte bi urtean behin. “Proiektupolita da, gauza bat baino gehiago egi-teko aukera ematen baitizu” dio Cres-pok. “Haurrak izaten dira aktoreak etaguk gaia apropos aukeratzen dugu,horrela zerbait zehatza lantzen dugula-rik. Gurasoek ere parte hartzen duteeta, azken finean, dokumentazio lan batburutzen dugu, hemendik aurrera era-biltzeko moduko zerbait delarik”. Iaz“Galdutako aztiak” izeneko laburme-traia filmatu zuten. Aztien ingurukobideoa egin zuten eta irakasleek apro-pos aukeratutako gaia izan zen. “Pixkabat ahaztuta zegoen eta haurrek ezagu-tzen ez zuten pertsonaia historiko bataukeratu genuen, bideoaren bidez hau-rrek pertsonaia hori ezagut zezaten”.

Irakurketak ere arreta berezia hartu

“Jendeak ezdu ikastolaeuskaragatiksoilikaukeratzen.Gure apustuaez da euskarasoilik, baitakalitatezkohezkuntzarenaldekoa ere”

Fultxo Crespo Maite Otero

Page 33: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

34 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

du aurten. Ikasleen irakurzaletasunabultzatzeko asmoz Madrilgo Neder-land-eko eskolako eredua jarri dutemartxan. Hau da, liburutegia eskolakobihotza edo birika bihurtu dute etaekintza ugari antolatzen dituzte liburu-tegiaren inguruan. Esaterako, jolasgaraian liburuak har ditzakete, etxeraeraman ditzakete bai beraiek irakurtze-ko eta baita gurasoek irakurtzeko ere,lehiaketak antolatzen dituzte (txiste,olerki, kontalari, asmakizun eta abarrenlehiaketak) eta kanpoko kortxoan, ero-sitako liburu berriak eta hilabetez hila-bete gehien irakurri diren liburuak zeinizan diren jartzen da, horren berri ereizan dezaten haurrek. “Liburu berriakerosi ondoren gelaz gela aurkeztenditugu eta hainbat gauza komentatzendira: zein den idazlea, idazle horrenbeste libururik irakurri duten, gustatuzaien ala ez...” dio Oterok. “Hasieranhaurrek ez zutela irakurtzen, irakurtzeaez zitzaiela gustatzen eta horrelakoakentzuten genituen. Baina kanpainaegin ondoren, erantzuten dutela ikusida. Arreta berezia ematen baldin badiozuzerbaiti, azkenean erantzuna egoten da”.

Ekintza hauek guztiak kalitatezkohezkuntza eskaintzeko helburuarekinburutzen dituzte, eta nola ez, guztiarenjarraipena egiten dute ikasle bakoitza-rekin. “Klaseak 4:30ean bukatzen ditu-gu, baina ordu erdi gehiago gelditzengara laguntza behar duten ikasleekin.Lana aurreratu eta ulertu ez dutenaesplikatzen diegu banaka eta oso balia-garria da haurrentzat. Atentzio pertso-nalizatua eskaintzen diozu haur bakoi-tzari eta besteekin parekatzea lortzenda, beti atzetik eta ezinean ibil ezdadin”.

Gurasoen inplikazioa: era-batekoa

Bi irakasle-zuzendari hauek erabatados daude ikastolan gurasoek ikaraga-rrizko garrantzia dutela esaten dutene-an. Ikastola kooperatiba bat da etagurasoak dira bertako bazkideak. Arlopedagogikoaz irakasleak arduratzendira, baina gainontzekoa gurasoen eskudago: dirua zertan gastatu behar denerabakitzea, irakasleren bat kontratatubehar den ala ez erabakitzea, nor izangoden... Erabakiez gain, ikastolan eginbehar diren lanak (mahaiak jarri, hor-mak margotu, ordenagailuak ezarri...)ere gurasoek egiten dituzte. Eta ikasto-lako ekintzetan ere parte hartzen dute.“4:30ean bukatzen ditugu klaseak etanormalean ondoren etxera joaten dira.Bada, duela gutxi guraso talde bateketxera joan ordez haurrak beraiekinikastolan gelditzea proposatu zuten.Etxera joan eta telebista ikusten egonordez, hemen askaria jan eta beste hau-rrekin egotea nahiago zuten gurasoek.Eta horrela egiten dute orain, hainbatekintza antolatzen dituztelarik hemengeldituta” kontatzen digu Oterok.

Bianatik OioneraBianako ikastolan Lehen Hezkuntza-

ko 6. mailaraino egon daitezke etaondoren bi aukera dituzte: herriko esko-la publikora joatea edo ikastolan jarraitunahi badute, Oiongo ikastolara joatea.Baina nolatan Oionera, Arabara, eta ezLizarrara? “Lehenengo arrazoia hurbilta-sunarena da” dio Crespok. “Lizarrara 30minutu luze daude Bianatik, eta Oione-ra, aldiz, hamar minutu. Beraz, aldehorretatik egokiagoa da Oionera joatea.Gainera, klaseak bukatu ostean, hamarminututan Bianan daude eta lehen egi-

ten zituzten gauzak egiten jarrai deza-kete (kirola, musika, dantza...)”. Eren-tzungo haurrek Lizarrako ikastolandauzkate eskolaritate liburuak eta hain-bat proiektu egiten dituzte elkarrekin,baina egunerokotasunean Oiondik ger-tuago sentitzen dira.

“Gure matrikulazio kanpainan ezdugu esaten Haur eta Lehen Hezkuntzasoilik daukagunik, Bigarrena ere bai,baina ez Bianako eraikuntzan, Oiongo-an baizik” azaltzen digu Oterok. Honekagerian uzten du bi ikastolen arteandagoen harremana eta lankidetza.“Badakigu gure ikasleak zein irakasle-rekin jarraituko duten Oionen, bakadi-gu zer irakasten duten, nola irakastenduten, zein libururekin, zenbat ordu...Koordinatu egiten gara”.

Ikasleak Oionera joan aurretik, hain-bat ekintza egiten dira elkar ezagutzekoeta tutore biak ere elkartzen dira ikasle-en berri emateko. “Guri oso garrantzi-tsua iruditzen zaigu Oiongo tutorearigure ikasleen berri ematea. Adibidez,dislexikoa dela edo harroputza dela esa-tea” dio Crespok. “Batzuk hori ez delaegin behar pentsatzen dute, ikasleakklasifikatu egiten ditugulako eta ira-kasle berriak berak konturatu beharduelako gauza horietaz. Baina gureustez beharrezkoa da informazio horialdez aurretik ematea, bestela milakaarazo sor daiteke kasu bakoitzean: inte-grazio arazoak...”.

Ikasleak Oiongo ikastolara joaten dire-nean, ikasleekiko erlazioa ez dute eteten.“Adibidez, informatika ikastaro bat anto-latu dugu Bianan, eta ikasle ohi batzuekizena eman dute. Denbora libreko ekin-tzetara ere gurekin etortzen dira...”.

Datorren ikasturtean 5. promozioajoango da Oionera DBHko ikasketakegitera.

Erentzun ikastolako irakasleria gaz-tea da, gogotsua eta bizia. “Gu ikastola-tik pasatakoak gara. Gure irakasleakgutaz arduratu ziren eta hori besteeieskaini nahi diegu orain”. Horregatik,nahiz eta tunel batean egon eta orain-dik bide luzea gelditu, norabiderik gal-du gabe darraite aurrera. Funtziona-mendu eta pedagogia aldetik finkatutadaude eta etorkizun oparoa antzematendute tunel horren amaieran.

Page 34: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

E K A I N A

Bidal itzazu zure galderak edo zalantzak irakasle euskaldunon aldizkarira

B e r r i a k

KONTSULTATXOKOA

Zuen kezkakplanteatzeko etazuk ere besteonzalantzakargitzeko lekuaduzu.

Page 35: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

36 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

Be

rria

k

Uztaila eta iraila bitartean 61 ikasta-ro eta bi jardunaldi izango dira EHU-ren aurtengo uda ikastaroetan. Donos-tian egingo dira guztiak, MiramarJauregian, Kursaal Batzar Jauregian etaGipuzkoa-Donostia Kutxa aretoetan.

Aurten irakasleriaren prestakuntzariarreta berezia eman nahi izan diote etazeharkako zikloak antolatu ditu.Hauek dira horiei buruzko ikastaroak:

- VIIIth international congressfor the study of child language/Haurhizkuntzaren ikaskuntzarako VIII.nazioarteko biltzarra.

Uztailaren 12/16Itziar IdiazabalEuropar ikastaroaIkastaroaren hizkuntza ofizialak:

euskara eta ingelesea bat-bateko itzul-penarekin.

- Calidad en educación. Calidaden el aula.

Uztailaren 1/3Jose Mª Elola eta Robert WinterIkastaroaren hizkuntza ofiziala: gaztelera.

- Euskararen irakaskuntza etateknologia berriak.

Uztailaren 8/10Joanba BergaraIkastaroaren hizkuntza ofiziala: euskara.

- La enseñanza de la historia en elnuevo bachillerato.

Uztailaren 12 eta 13anJoseba Agirreazkuenaga eta Mikel

UrquijoMintegiaren hizkuntza ofiziala: gaztelera.

- Avances en tecnología educativaUztailaren 20/23Manuel Benito GómezIkastaroaren hizkuntza ofiziala: gaztelera.

- Education: the point of view ofthe economists

Uztailaren 22/24Julio Grao eta José-Ginés MoraEuropar mintegiaMintegiaren hizkuntza ofiziala: ingelesa.

UEUk aurten ere ikastaro mordoa prestatudu udarako bere hiru helburuak ahaztu gabe:Euskal Unibertsitatea egituratzeko baldintzakprestatzea, arlo zientifikoetan euskara lan-tres-natzat hartzea eta ikasle, irakasle eta profesio-nalen topagune bilakatzea. Ohiko legez, ikas-taroak Miarritzen eta Iruñean izanen dira.

Hona hemen irakaskuntza arloarekin lotu-ra gehien duten ikastaroen zerrenda:

Miarritzen uztailaren 5etik 9raIzena emateko epea: ekainaren 1etik 25era- Pedagogian: “Gogo-erabilketa”. Mikel

Erramouspe. Uztailaren 8tik 9ra. 10 ordu,kreditu bat.

- Psikologian: “Programazio neurolin-guistikoa, PNL. Isabel Millet. Uztailaren5etik 9ra. 22 ordu, 2 kreditu.

Iruñean uztailaren 19tik 30eraIzena emateko epea: ekainaren 1etik 30era- Glotodidaktikan: “Irakasleok ere mate-

rial-sortzaile”. Uztailaren 26tik 30era. 25ordu, 2 kreditu.

- Pedagogian: “Ahozkotasuna eta hezi-kea: haur eta gazteen kasuak”. Uztailaren

19tik 23ra. 23 ordu, 2 kreditu.- Psikologian:* “Psikeaz harantzago”. Uztailaren 19tik

30era. 42 ordu, 4 kreditu.* “Idazkera harmonikoak ahalbidetzen eta

idazketa “txarrak” ulertzen hezkuntzan”.Uztailaren 20tik 22ra. 15 ordu, 1´5 kreditu.

Izena emateko tokiak eta informaziogehiago:

- Araban Axular liburudenda, Arka, 11Gasteiz. Tel.: 945 13 25 06

- Bizkaian UEU, Concha Jenerala 25, 4Bilbo. Tel.: 94 421 71 45 eta 94 421 46 79

- Gipuzkoan BAGERA, Aldamar etaPasealeku berriaren izkina, Donostia.

Tel.: 943 43 12 28- Nafarroan Auzolan liburudenda, Tudela

16, Iruñea. Tel.: 948 15 38 67Karrikiri elkartea, Xabier kalea, 2 bis

behera, Iruñea. Tel.: 948 22 25 89- Iparraldean UEU, 11, J. Laffite karrika,

Baiona. Tel.: 00 33 5 59 25 60 56Zabal liburudenda, Pannecau 25, Baiona.

Tel.: 00 33 5 59 25 43 90

27. Udako Ikastaroak. UEU

- Educación. Gestionar la diversidadUztailaren 25/27Clara BarreiroEuropar ikastaroaIkastaroaren hizkuntza ofiziala: gaztelera.

- Deporte y mejora de salud infantilUztailaren 26 eta 27anPedro Manuel Ramos CalvoIkastaroaren hizkuntza ofiziala: gaztelera.

Matrikula epea: maiatzaren 3tikaurrera eta plaza hutsak gelditzendiren bitartean.

Informazio gehiago:Ikastaroen idazkaritzaMiramar jauregiaMiraconcha pasealekua, 4820007 DonostiaTelefonoa: 943 21 95 11Faxa: 943 21 95 98E-mail: [email protected]

EHUren XVII. Uda ikastaroak eta XI. Europar ikastaroak

Page 36: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 37

ARGITALPENAKBIBLIAKO KONTAERA-

ANTOLOGIAJuan Manuel EtxebarriaIbaizabal argitaletxea

270 orr.

Ibaizabal argitaletxeak argitaratu duen liburu honetanBibliako kontaerak biltzen dira. Orokorrean denentzatden liburua da, baina bereziki irakaskuntzan Etika etaErlijioa ikasten eta irakasten dutenentzat eta parrokietakokatekesi eta konfirmazioan ibiltzen direnentzat.

Israel aldeko tradizio zaharreko historia-bizikerak bil-tzen dira. Laburdurak, historiako taula kronologikoa,Biblia osoko 371 kontaera eta koloretako mapak ditu.

HOGEIGARREN MEN-DEKO GERTAERA

NAGUSIAKOinarrizko liburutegia

Gaiak argitaldaria187 orr.

Liburu honetan XX. mendean gertatu diren gerrak, alda-keta ekonomikoak eta politikoak, eta estatuen sorkuntzaeta suntsiketak aztertzen dira. Horrekin batera kulturan,zientzian eta tekniketan gertatu diren iraultza garrantzi-tsuenak ere azaltzen dira, gure planetaren mugimendusozialen radiografia borobila eginez.

NIRE AUZOKO BATSORGINA DAPaloma Bordons

Giltza argitaletxea38 orr.

Giltza argitaletxearen Tukan Urdina saileko 29. liburuada honako hau. Paloma Bordonsek idatzitakoa da eta itzul-pena Joseba Larrakoetxeak egin du. 6 urtetik aurrerakohaurrentzako da. Auzora bizitzera etorri berri den emaku-me-sorginaren kontuak dira irakurgai.

EGUNEROKO ERRONDARicardo AlcántaraGiltza argitaletxea

174 orr.

Hau ere Tukan saileko liburu berri bat da, baina 9 urtetikaurrerako haurrentzat, hau da, Tukan Berdea sailekoa.Ricardo Alcántara uruguayarrak idatzitako eta Igone Etxe-barriak itzulitako liburu hau Zelobert izeneko hirian koka-tzen da. Arraza guztietako animalien arteko gora beherakkontatzen dira.

GEOLOGIA HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOAElhuyar Kultur Elkartea

521 orr.

Hiztegi entziklopediko hau geologiaren arloan terminologia aldetik dagoen hutsuneabetetzeko asmoz kaleratu da. EHUko Leioako irakasle eta ikasle talde bat aritu da irudi,grafiko eta argazkiz hornitutako lan hau osatzen. Liburuak bi zati ditu: lehenengoan euska-razko sarrerak, ordainak eta definizioak daude, eta bigarrenean beste hizkuntzetatik (inge-lesa, frantsesa eta gaztelania, hurrenez hurren) abiatuta, euskarazko ordaina. Guztira 4.000sarrera inguru dira.

Page 37: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

38 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

Be

rria

k

1999/2000ikasturterako

haurren aurrematri-kulazio kanpainaren

balorazioaSORTZEN-Nafarroa

Euskal Eskola Publiko Berriarenaldeko SORTZEN mugimenduarenekimenez eta aurreko urteotan egindugun legez, haurrak euskarazko Dereduan matrikula daitezen hainbat etahainbat lan ildo ari gara jorratzen.

Maltzurkeriaz jokatu du Marcote-guik eskola publikoetan matrikulazioepea Aste Santuko oporren bezperanzabalduz eta oporren ondoren astebetebaino ez utziz. Eskola pribatuetan,berriz, ez zegoen horrelako eperik etahori handicap bat izan da eskola publi-koarentzat.

Ez ahaztu duela hiru urte NafarroakoGobernuak eginiko diptikoaren kan-paina, zeinean “euskara, aukera ona”zen. Duela bi urte jadanik ez zen auke-ra ona, “beste aukera” baizik, eta iazdiptikoa egin ere ez zuen egin. Aurten,

berriz, euskarari eta D ereduari erasodiote. Lotsagarria da NafarroakoGobernuko arduradunak horrela jardu-tea, kontuan harturik NafarroakoGobernuko sarean, hots, sare publiko-an, urtez urte beherantz zihoan matri-kulazio kopurua euskarazko matriku-lari esker geldi arazi zela. Hau da, sarepublikoan matrikulazioa igo egin daeuskarari esker.

Gero eta guraso gehiago gara gureseme-alabak euskarazko D ereduanmatrikulatu ditugunak, D ereduakbermatzen baitu hastear dagoen XXI.mendeko nafarrak elebidun orekatuakizatea. D ereduari esker hemengo bihizkuntzetan mintzatzen jakinen dute.Europari begira, ezin dugu ahaztu ele-bidunok beste hizkuntza -ingelesa,errate baterako- geureganatzeko eleba-karrek ez dituzten erraztasunak ditu-gula. Hemen egin berri diren selekti-bitate azterketetan D eredukoneska-mutilek beste ereduetakoek bai-no emaitza hobeak lortu dituzte. Horrahor, besteak beste, D ereduaren aldekoapustua egiteko hainbat arrazoi.

SORTZENen ekimenez saio infor-matiboak eta hizkuntzen eredueninguruko hitzaldiak burutu dira hain-bat eta hainbat lekutan -eskatu direnguztietan-. Lagundu diguten EuskaraFundazioari eta aditu eta teknikariguztiei gure eskerrik beroena helarazinahi diegu, eta baita parte hartu dutenguraso guztiei ere.

SORTZENek Euskal KulturarenBatzarraren eta udal teknikarien lagun-tzaz euskarazko D ereduaren matriku-lazioaren aldeko kanpaina burutu du,besteak beste, triptiko baten bidez afi-txak eta hainbat komunikabideetaniragarkiak eginez.

Osotara 600.000 pezeta baino gehi-xeagoko aurrekontua duen kanpaina

egitea inoiz baino gehiago merezi izanduelakoan gaude, are gehiago kontuanhartuz Nafarroako Gobernua ez delaezertaz arduratzen.

Emaitzak ikusita pozik eta harroegoteko moduan gaude:

Aurreko asteotan hainbat komuni-kabideetan argitaratu diren kopuruguztiek, aldez edo moldez, aurten erebeste urte batez euskarazko D ereduagora doala adierazten dute. Berriz beteda azken urteotako joera; euskarazko Deredua gora doa. Nafarroa osoan %29alortu du D ereduak. A eredua ere igoegin da, %27,56 lortuz eta gaztelerahutsezko eredua, G eredua, jeitsi eginda, Nafarroa osoan %43a suposatzenduelarik.

Iruñeko eta Iruñerriko datuak osoadierazgarriak dira. Iaz D eredukoeskoletan 566 haur aurrematrikulatuziren eta aurten 602, iaz baino 36gehiago.

Ikastola pribatuetan iaz 216 matri-kulatu ziren eta aurten 224, iaz bainozortzi gehiago.

Hortaz, batuketa eginez ondorioaargia da; osotara Iruñea eta Iruñerrianiaz 782 haur aurrematrikulatu zireneuskarazko D ereduan eta aurten 826,hau da, 44 gehiago. Kontua izanikerrolda ez dela handitu, portzentualkiigoera nabarmena da.

Euskararen alde eta eskola publikoberriaren alde gaudenok pozteko emai-tzak dira hauek, baina orain denokeskatu behar diogu administrazioariguraso horien nahia ase dezan. Ez deza-la maltzur jokatu eta guraso horieieuren eskubidea berma diezaiela.

Aparteko aipamena merezi duteErmitagainako, Atarrabiako eta AldeZaharreko kasuek.

Sortzen, 1999ko maiatza

Page 38: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 39

p r a k t i k a t z e n

Oscar VIGUERALasarte-Oriako PATeko zuzendaria

Eraldaketa motak

ure garaia eral-daketaren ga-raia dela esatenda. Eta ageriandago eralda-keta erritmoabizi-bizia delaazken urte-

otan. Eraldaketa hauetatik atgeratu den eskolan gauza asko arida gertatzen: curriculum berriak,etapa berriak, berriztapenak,teknologia berrien sartzea...Baina, batez ere, eskolak gi-zartean bete behar dituen fun-tzioen berrikusketa.

Batzuek eskolak bere funtzioak ezdituela eraginkortasunez betetzen diote.Informazio igortzailea den heinean,lehiakide asko eta indartsuak sortu zaiz-kio eskolan eta gainera estatuek hezkun-

tza sistemaren emaitzak kontrolatu eginnahi dituzte beren baliabide eskasen era-bilpena erabaki ahal izateko. Zalantzarikgabe, eskolak badu zertan kezkatu.

Baina nolako eragina izan du honekguztiak eskolan? Nola erantzun die esko-lak kanpotik egin zaizkion eskakizunanitz eta, askotan, kontrajarriei? Zeineraldaketa gertatu dira eskolaren baitaneta zergatik? Hauexek ditugu, besteakbeste, erantzun beharreko galderak.Azken urteotan eskoletako eraldaketaprozesuetan ezartzen ari diren baliabide-ak (orduak, ahaleginak, dirua...) nabar-menak izan dira eta merezi du zer gerta-tzen ari den aztertzeak.

Nire ustez, une honetan garrantzitsuenaez da eskolan eraldaketa asko eta sakonakegitea, gertatzen ari dena ulertu eta zen-tzua bilatzea baizik. Ikastetxe askok trans-formazio itsaso batean galdu dute norabi-

dea eta berriro hura aurkitu beharrean dau-de. Zeregin horretan hurrengo gogoetakbaliagarriak izango direlakoan nago.

Oinarrizko eraldaketa ereduak"Eraldaketa" askotan erabiltzen den

kontzeptua izan arren, ez da berez bateresinplea. Psikologia, soziologia, ekonomiaeta hainbat arlotatik ikertua izan da etaosagai anitz eta konplexuz osatua delaikusi da. Hurrengo lerroetan erakundeeneraldaketa eta, zehazkiago, eskolarenaizango dugu aztergai, bere deskribapenaeta funtzionamendua ulertzeko lagunga-rriak izan daitezkeen kontzeptuak anali-zatuko direlarik.

Hiru eraldaketa mota bereiztuko ditu-gu: eboluzio-eraldaketak, egokitzapenez-koak eta programatikoak. Hasteko,bakoitzaren alde teorikoa ikusiko dugugure errealitatea hobeto uler dezagun,

G

Page 39: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

40 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

prak

tika

tzen

ahaztu gabe eraikuntza teorikoak direnheinean ez direla errealitatearen isla zuze-nak izango.

Eboluzio-eraldaketak Eraldaketa hauen adibideak maiz atze-

man daitezke gizartean eta naturan.Gizakiaren bizitzaren lehenengo urteetangertatzen diren eraldaketarik nabarme-nenek eboluzioa dute oinarri. Aldaketahoriek begi-bistakoak eta beraz onarte-rrazak izaten dira. Naturan eta gizakia-rengan ez ezik, erakundeetan ere gerta-tzen da eboluzioa eta, horrenbestez, baitaeboluzio-eraldaketak ere. Erakundeakjaio, garatu eta hil egiten dira. Historiabat dute, motzagoa edo luzeagoa, etamodako "kultura" delakoa ere bai.

Baina beste zein ezaugarri dituztemota honetako eraldaketek? Jarraianaipatuko ditut nire ustez nagusienetari-koak direnak:

- Halabeharrezkoak dira. - Ez daude gure kontrolpean.- Ez daude guztiz xedatuak. - Kontzienteki edo inkontzienteki ger-

ta daitezke.- "Arau" bati jarraitzen diote. - Beraietaz dugun esperientzia intuiti-

boa formala baino askoz hedatuagoadago.

Erakundeak eta pertsonak eboluziobaten arabera garatzen bagara ere, ez gau-de erabat baldintzaturik. Ingurukoak etanorberaren askatasunak ere badute zeresana prozesu horretan, jakin baitakigueraldaketa batzuk ez daudela gure kon-trolpean. Guk ezin ditugu haiek progra-matu, baina agian aurreikus ditzakegugutariko bakoitzak dugun esperientziaintuitiboaren bidez. Zehazki nola jakingabe, askotan egoera baten aurrean "den-borak konponduko du" pentsatu izandugu.

Erakundeak pertsonak bezalaxe ez dirahutsetik hasten. Historia bat dute gibele-an eta horrek martxan jarri nahi direneraldaketen prozesua baldintzatu arren,ez ditu erabat mugatzen, lehen ikusidugunez.

Asko ikas genezake honetatik guztitikeskoletan gauzatu beharko genituzkeeneraldaketak burutzeko. Beraz, eskolarenhistoria eta kultura ere kontuan hartubeharko ditugu. Hona hemen aintzathartu beharreko iradokizun batzuk:

1. Batzuetan, eskolaren historia larregiezagutu gabe jarri nahi izaten dira eralda-keta prozesuak martxan eta hau arrisku-garria da eraldaketaren arrakastarako,arazo ugariren iturburu bilakatzen baita.

2. Askotan, beste eskoletan arrakasta-tsuak suertatu diren berrikuntzak gureanezarri nahi ditugunean, ez diegu beharadina kasu egiten eskola ezberdinen his-torien berezitasunei. Honek zer esan han-dia du berrikuntzaren ezarpenean.

3. Eskolan esperientzia handia dutenpertsonez baliatu behar dugu. Beraien-gandik jaso daitekeen informazioa osoaberasgarria eta baliagarria suerta daitekeeraldaketa prozesuaren egokitasuna balo-ratzeko orduan.

4. Eskolan oso errotuta dauden prakti-ka pedagogikoak aldatzerakoan arretaberezia jarri behar dugu, behar hainbatdenbora hartuz haiek ordezkatuko dituenpraktika berria ondo ezagutzeko eta espe-rimentatzeko zaharra baztertu bainolehen.

5. Eraldaketa batzuk ez dira gertatukobaldintza egokiak ezartzen diren arte.Eraldaketaren bat proposatzerakoan,oinarrizko baldintzak betetzen diren alaez jakin behar da. Beteko ez balira etagure esku balego, baldintza hauek lortze-ko ahaleginak egin beharko genituzke.

Hori ziurtatzerik ez badago, hobe da bal-dintza hauek izan arte itxarotea. Izangoda aukera aurrerantzean berriz ekiteko.

6. Taldea zein norbanakoaren berezkoeboluzioa aintzakotzat hartu beharrekoada. Ikerkuntzak agerian uzten duenez,hainbat aldi edo etapa bereiz daitezke ira-kasleen eta erakundeen garapenean.Bakoitzari dagozkion bereizgarrien arte-an, eraldaketari aurre egiteko gaitasunadago, besteak beste.

Egokitzapenezko eraldaketakIkastetxeetan jazotzen diren eraldake-

ten artean hauek ditugu ugarienetariko-ak. Horrelakoak franko ezagutu dituguhezkuntza munduan, gizartean gertatu-tako eraldaketek nabarmen eragin baitu-te ikastetxeetan.

Eraldaketa hauetan ondorengo berezi-tasunak antzematen dira:

- Inguruak duen eragina nabarmena da.- Beste eragile bati erantzuteko sortzen dira.- Erantzuna erabakitzeko, teoriz, aska-

tasuna badago ere, praktikan oso baldin-tzatuta daude.

- Mota honetako eraldaketak lehenta-sun handikoak izaten dira, erakundeareniraunkortasuna tartean egoten baita.

- Ohituraren poderioz, eraldaketahauek nahiko automatikoak bihur dai-tezke eta jarrera ez-kritikok eragin.

Bestalde, inguruak eskolarekiko egitenduen presioa areagotzen ari da. Presiohori eskolak gizartearen beharrizaneiegokiago erantzuteko eraldaketei eutsdiezaien zuzendua dago. Mende honeta-ko gizartean eta munduan gertatutakoeraldaketa askori bizkarra eman diolaegotzi zaio eskolari, eta egun, haietaramoldatzeko eskakizuna gero eta nabaria-goa da.

Nola jokatu behar du eskolak errealita-te honen aurrean? Argi dago ezin duelagorrarena egiten jarraitu. Bere muga etabaldintzez jabetu behar du eta gizarteakdituen arazo guztien konponbide nagusiaezin dela bihurtu. Honek aukeraketabaten aurrean kokatzen du eskola. Bainaba al du aukeraketa gaitasun, bitarteko,borondate eta baldintza nahikorik? Desa-fio honen aurrean, uste dut hausnarketadela behar beharrezkoa duen abiapuntua.

Eskolaren "inguru" honetan hiru ere-mu bereiztuko nituzke: gizartea, admi-nistrazioa eta eskolaren inguru hurbila.Eremu hauen arteko hartu-emanak etalotura agerikoak dira eta bereizketa hau

Page 40: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

39. zenbakia. 1999ko ekaina hik hasi • 41

eskolarekiko izan dezaketen eraginarenarabera egingo dut.

1. Ezartzen dituen irudikapenen bitar-tez gizartea, oro har hartuta, eragin iturrinagusia dugu eskolan. Eragin hori,batzuetan ez da zuzenean jasotzen, zehar-ka baizik. Eraldaketa teknologikoak, gizaharremanetakoak, langabezia, informaziokudeaketaren berrikuntzak, mundukoalde ezberdinen arteko elkar-menpekota-suna eta abar ditugu horren adibide. Era-gile hauek eskolaratzeko hainbat bideerabiltzen dira:

Alde batetik, eskolari proposamenzuzenak egiten zaizkio: programak,curriculum bereziak, kanpainak...

Bestetik, irakasleak, gizakideak direnheinean, bizi diren gizartearen balio etausteen eramaileak dira.

Azkenik, politikariek, gizartearenordezkari diren heinean, haren kezka etabeharrizanak hartzen dituzte aintzat.Politikariek estatuak eskuetan jartzendizkien tresnen bitartez (eskola barne)eragiten dute.

2. Administrazioak, berriz, hartzendituen erabakien bidetik eragin handiadu, administrazioa jabea den eskoletanbatez ere.

Azken garaiotan gainera, joera kontra-jarriak somatzen dira arlo honetan. Aldebatetik, administraziotik ikastetxeenautonomia aldarrikatzen da eta horretara-ko zenbait neurri jartzen dira martxan.Bestetik, Hezkuntzara bideratzen direnbaliabide ekonomikoen eta emaitzenkontrolatu nahia azpimarratzen da. Aldiberan, zentralizazio eta deszentralizaziomugimenduak sortzen ari direla dirudi.

Administrazioaren azaleko kontrajar-tze honek ondorio zehatzak dakartzaeskolarentzat. Horrela, administrazioak,autonomia aitzakiatzat hartuz, gizarteakHezkuntza Sistemari egiten dizkioneskakizunen erantzukizuna ikastetxeankokatzen du, berak ikastetxeen artekojokozainaren papera bereganatzen eta,noski, joko arauak ezartzen dituelarik. Ezda beharrezkoa ohartaraztea arau horieknoraino baldintza ditzaketen eskolan sordaitezkeen erantzunak.

3. Azken eremua eskolaren inguru hur-bilarena da. Bertan, herriko edo auzokoezaugarri eta baldintzak, gurasoenak etaikasleenak sartzen dira, hiruren artekolotura eta eragina zuzena delarik. Eskolakbere inguru hurbiletik pairatzen duenisolamendua deusestatzeko beharra du.

Hezkuntza erkidegoan dauden talde guz-tien (irakasleria, gurasoak, ikasleria, bestelangileria...) partaidetza bultzatu beharkoluke eta tokian tokiko beharrizan eta ara-zoei irekia egon eta sentikorra izan, ondo-rioz inguru hori aldatzen ahalegindubeharko lukeelarik. Baina, zein da eskolakgure inguru hurbilarekiko izan beharkolukeen jarrera? Inguru horretatik datozenpresioei eutsi eta dauden "bezeroen" eska-kizunei moldatu merkatuan mantentze-ko? Ala jarrera kritikoa mantendu gizarteosasuntsuagoa, bidezkoagoa eta heldua-goa lortzeko ahaleginetan? Hitz gutxitan,eskola erreproduzitzailea ala transforma-tzailea izatea dago jokoan. Ez da hau ezta-baida honetan gehiago sakontzeko unea,baina, hala ere, eskolan sortzen diren eral-daketa prozesuen oinarrian dagoela aitor-tu behar da.

Honetatik guztitik ondorio batzukatera daitezke:

1. Eskolak ezin du bere inguruko era-ginetik ihes egin. Eskolak ingurua ahaz-ten badu inguruak eskola gaitzetsi egin-go du.

2. Inguruak egiten dizkion eskakizu-nak era kritiko batez aztertu beharkolituzke.

3. Eskolak ez du zentzu eta norabiderikgabeko eraldaketa kate batean erori behar.Inguruari moldatzearena ez litzateke eral-daketarako arrazoi bakarra izan behar.

Eraldaketa programatikoakHauek eskolaren xede eta helburuekin

lotura zuzena dutenak dira, eskolak berehelburuak lortzeko planteatzen baititu etahortaz, eskolaren barrutik bultzatuak etaerabat xedatuak dira. Eraldaketa progra-matikoen beste ezaugarriak hauexek dira:

- Norbaitek bultzatzen ez baditu ez

dira berez gertatzen.- Lortu nahi diren helburuen inguruan

adostasunik ez badago nekez lor daitezke.- Ezinbestekoak dira eskolan sortzen

diren eraldaketen norabidea markatzeko.- Aurreikusi egin behar dira eta lehen-

tasunak markatu.- Egoera batetik nahi den egoera berri-

ra pasatzea planteatzen dute.Azken urteotan eskolaren xedeen eta

helburuen inguruan hainbat dokumentuburutu dira. Dena den, dokumentuhauen eragina ez da handia izan, bertanplanteatzen zena gauzatzeko baliabideenfalta nabaria izan delako. Eraldaketa pro-gramatikoek eskolaren gaurko egoeratikhelburuetatik hurbilago dagoen besteegoera batzuetara igarotzeko tresnakbehar dituzte. Gakoa zera da, ordea: iga-rotze bide hori programatzeko era.

Eraldaketa moten artekoharremanak eta loturak

Azterturiko eraldaketa horien arteannolabaiteko hierarkizazioa igartzen da.Oinarrian eboluziozkoak daude eta gai-lurrean programatikoak, egokitzapenez-koak tartean direlarik, beheko eskemanirudikatzen den moduan:

Aurkeztu ditugun hiru oinarrizko eral-daketetatik bigarren mailako beste batzukeratortzen dira. Hauetan oinarrizko eralda-ketak neurri eta modu ezberdinetan konbi-natzen dira. Eta beraien eragina nolakoaden ikusirik (eragin nabarmena + ikurrazadierazia dago taulan eta nabarmena ezdena -), bigarren mailako zazpi eraldaketaberri bereizten dira (Ikus 1. taula)

Garapenezkoak- Gehienetan gure eskuetan ez badaude

ere, oso kontuan hartu beharrekoak dira.

EBOLUTIBOAK

EGOKITZAPENEZKOAK

Zer gara

Non gaude

Zer nahi duguEskolarenhelburuak

Ingurukoeskakizunak

Eskolarenhistoria,

eboluzioa etakultura

PROGRAMATIKOAK

Page 41: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

42 • hik hasi 39. zenbakia. 1999ko ekaina

prak

tika

tzen

Adibidez, ikastetxe berri baten hasierakourteetan irakasleen arteko elkar ezagu-tzea, moldaketak egitea eta horrek ekarditzakeen ondorioak funtsezkoak izatenbeste edozein eraldaketa prozesu propo-satzerakoan.

- Mota honetako eraldaketa asko edosakonak sortzen badira, zaila gertatukozaigu beste batzuk aurrera ateratzea,hauek lehentasuna dute eta.

Jarraikortasunezkoak- Helburua jarraikortasuna izanda,

hauek ere lehentasuna dute.- Eraginkortasuna eta eragingarritasu-

na bilatu behar dugu, behar baino ener-gia gehiago ez higatzeko horretan.

- Besteen espektatibak ondo ezagutzeakomeni zaigu.

- Askotan eraldaketa hauek iraganbidehuts bihurtzen dira.

Programatikoak- Xedatuak dira eta, beraz, adostasuna

behar da. Amankomunak izan behardute.

- Programatu egin behar dira, norma-lean ez baitira berez sortzen.

- Ez dira behin betikoak, baina gutxie-neko iraunkortasuna beharko lukete.

- Denbora luzeagoa behar dute etapazientzia gehiago gauzatzeko.

Moldatzekoak (Politikoak)- Eboluzio-eraldaketak ez die barruko

eragileei soilik erantzuten, kanpokoekere jasotzen dute haren eragina.

- Gure kontroletik kanpo gertatzendiren eraldaketak, hots, geuk aukeratzenez ditugunak dira eta kontuan hartubehar ditugu.

- Eskola munduan dago kokatuta etaerreala da, beraz ditugun baliabideak,ingurunea eta baldintzak ezin dituguahaztu.

Pragmatikoak- Hauetan gehienak egokitzapenezko-

ak izanik ere, ez dute zertan ikastetxearenhelburuen kontra joan behar. Batzuetaningurutik datorkion eraginak aukera ezinhobeak eskaintzen ditu eskolaren helbu-ruak lortzeko.

- Ikastetxearen xedeetan bere gizartearenhelburuak jaso behar dira, eta harantzagoeramaten saiatu ere bai. Beraz, eraldaketaprobetxugarrienak bi mota horietakoak(egokitzapenezkoak eta programatikoak)uztartzea lortzen dutenak dira.

Hobekuntzakoak- Ikastetxearen momentu historikoak,

baldintzek eta kulturak bere helburuenzehaztapena baldintzatzen dute. Horre-xegatik, proposatzen diren eraldaketahauek biak, helburuak eta eboluzioa,kontuan izaten dituzte.

- Eraldaketa hauetan ikastetxeak barru-koari begiratzen dio batez ere.

Egiturazkoak- Hauek dira garrantzitsuenak eta kon-

plexuenak, oinarrizko hiru eraldaketakbiltzen direlako bere baitan (eboluzioz-koak, egokitzapenezkoak eta programa-tikoak).

- Hezkuntza erkidegoko partaideenahalegin handia eskatzen dute eta kon-promezua ezinbestekoa da. Horregatik,gutxieneko emankortasuna bermatu ahalizateko, adostasun maila zabala lortubehar da haien artean.

- Aldaketa sakonak eragiten dituzte,baina denbora luzea eta antolaketa sen-doa eskatzen dituzte.

Eraldaketa asetze mailaErakundeek ez dute eraldaketak egite-

ko mugagabeko gaitasunik. Bizirikjarraitzeko gutxieneko eraldaketa mailabehar badute, gutxieneko iraunkortasunmaila ere ezinbestekoa dute. Beste alde-tik, eraldaketek berekin dakarten "kos-tua" (denbora, ahaleginak, bitartekoak...)ere ordaindu beharra izaten dute ikaste-txeek. Horrenbestez, erakunde batekezin du edozein eraldaketa maila gauza-tu. Muga bat badu: maila kritikoa. Bainamuga honek ez du erakunde guztietara-ko berdina izan behar.

Honetatik ondorio garbia ateratzen da:balizko eraldaketen artean eskolak ondoaukeratu behar du bere baliabide muga-tuak non eta nola erabili. Eskolak bereeraldaketa prozesua gidatzeko planifika-zio tresnak garatu behar ditu, momentu-ko larrialdiek gidatutako dinamikan ero-ri nahi ez badu. Larrialdi horiek ia betikanpotik markatzen dira eta azkeneanikastetxeak bere eraldaketa prozesua bes-teen eskuetan uzten du.

Eskolari kanpotik egiten zaion eraldake-tarako eskaintza gero eta zabalagoa da.Horrexegatik, eskolak argi izan behar dituhorien artean gehien interesatzen zaionaaukeratzeko irizpideak. Eta nire ustez, horibere eraldaketaren plangintzarako tresnakgaratzen dituen heinean lortuko du.

Eraldaketak Eboluzioa Egokitzea Programazioa

Garapenezkoak + - -Jarraikortasunezkoak - + -Programatikoak - - +Moldatzekoak + + -Pragmatikoak - + +Hobekuntzakoak + - +Egiturazkoak + + +

1. taula

Page 42: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

IRIRUDIEN BIDEZKUDIEN BIDEZKOONIRE HIZTEGIANIRE HIZTEGIA

• 1.000 hitz• 20 gai• 800 marrazki

koloretan• gaiei buruzko

igarkizun eta jokoak

Txiki eta helduentzat.Edonoren jakin-mina asetzekomoduko liburua.

Txikitik handiraudan irakurtzekoapropos-aproposak dira.

Page 43: 500 pezeta. 20 libera hik hasi 39 alea.pdf · eta irakaskuntza euskaldunaren garrantziaz Lelo hori aukeratu dute euskarazko ... eta zerbitzu publikoa eskain-tzen jardun arren, oraindik

MA

TRIK

ULA

ZIO

A ARTZAIN ESKOLA

Ogibidea ar tzantza izatea nahiduten ikasleentzat

Informa zaitez:Nikolas Segurola: 943 78 30 23

Batis Otaegi: 609 43 12 65943 81 46 47

Artzain Eskolako 1. promozioa

Iparralde-Hegoalde elkartrukeak

Artzain etxeetanpraktikak

Modulo teoriko-praktikoak

N