24
ELGOIBAR - 970. zenb. XXIII urtea - 2015-11-13 Sutegiko gazteen txinpartak

970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

ELGOIBAR- 9

70. z

enb. XXIII urtea - 2

015-11

-13

Sutegiko gazteentxinpartak

970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1

Page 2: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

. Zer da BASQUE STAY?

Etxe jabe partikularren epe motzeko erre-

serbak  lortzeaz  arduratzen  den  enpresa

gara. Apartamentu, pisu zein txalet jabeei

ematen diegu zerbitzua. Sarreraz (check

in) eta garbiketa-mantenuaz geu ardura-

tzen  gara.  Horri  esker,  etxe  jabeak  ez

dauka ezer egin beharrik, gu arduratzen

baikara guztiaz. Hori da gure zerbitzuaren

berezitasun nagusia.

. Etxean arazoren bat suertatzen baldin

bada, adibidez, bezeroek giltzak galdu

badituzte edo bat-batean ur berorik

gabe geratu badira, etxejabea arduratu

behar al da konponketaz?

Ez! Gu arduratzen gara etxe horren ingu-

ruan sortzen diren gaiez. Etxejabeak ez du

ezer egin behar, bakarrik lehen egunerako

etxea garbi eta hutsik utzi. 

. Eta horrelako arazoen konponketak

nork ordaintzen ditu?

Kasu bakoitza aztertzen da. Adibidez, tele-

bista puskatzen bada, altzaritik erori de-

lako,  bezeroak  ordaintzen  du  eta

badaukagu  hori  ziurtatzeko  metodoa.

Baina bestalde, adibidez, bapatean uraren

galdaran matxura bat badago, etxearen gai

propio bat dela ulertzen da eta hori etxeja-

beak ordaindu behar du, epe luzeko alo-

kairu arrunt batean gertatzen den bezala.

Giltzak galdu baldin badituzte, bezeroak or-

daindu behar du, jakina.

. Noiz hasi zineten honetan?

BASQUE STAYren ideia 2014ko martxoan

jaio zen. Irailean enpresa moduan inskri-

batu ginen eta lehen etxea 2015eko apiri-

lean ipini genuen alokatzeko.

. Eta zer moduz joan da?

Lehen etxearen iragarkiaipini genuenetik,

lehen erreserba sartzera bi ordu bakarrik

pasa ziren eta egun horretan bertan sar-

tzeko zen gainera! Hortik gaur arte ez gara

geratu. Beraz, oso ondo joan dela esan ge-

nezake.

. Zein da zuen aktuazio eremua?

Momentuz Gipuzkoako kostaldean dauden

sei herritako hogei etxerekin gabiltza. Eta

kostaldea esatean, Elgoibar kostalde be-

zala ulertzen dut. Guretzat Debatik urruti

dago baina Houstongo familia batentzat,

Elgoibar primera línea de playa da! Gai-

nera,  ez  dugu  inongo  arazorik  Lekeitio,

Mundaka edo Bilboko etxeekin gauza bera

egiteko. Oraingoz ez zaigu suertatu horre-

lako etxejaberik.

. Eta zer kobratzen du BASQUE STAYk

bere zerbitzuengatik?

Guk lorturiko diru-sarreren ehuneko bate-

kin geratzen gara. Hau da, ez dugu kanti-

tate  finkorik  kobratzen.  Horrela,  guri  ere

interesatzen zaigu etxeak ongi funtziona-

tzea, horren arabera kobratuko baitugu.  

. Edozein etxe hartzen duzue edo exi-

gentzia batzuk dauzkazue?

Edozein etxe ez, baina momentuz inori ez

diogu ezetzik esan. Etorri zaizkigun etxejabe

denekin iritsi gara akordio batetara. Kasu ba-

tzuetan, etxeak erreforma bat behar izan du

eta erreforma hori nola  finantziatu adostu

izan  dugu.  Hori  bai,  eskatzen  dugu  guri

etxea  garbi  eta  objektu  pertsonalik  gabe

uztea. Hau da, nobelak, paisaien argazkiak,

eta abar bai, baina argazki pertsonalak, arro-

pak, etab. ez.

. Urte osorako libre izatea exijitzen al

duzue?

Ez. Dudarik gabe, BASQUE STAYrentzat in-

teresgarriena urte osoan zehar etxea libre

izatea da baina badauzkagu kasu batzuk,

non urtean zehar ikasleei alokatzen zaien

etxea eta uztaila eta abuztuan gure esku ge-

ratzen  diren.  Bestalde,  beste  batzuetan,

etxejabea bera joaten da etxe horretara ur-

teko epe batean, adibidez, abuztu osoan,

eta urteko beste 11 hilabeteetan libre gera-

tzen da. Lehen esan dudan bezala, malguak

gara eta etxe jabearen beharretara egoki-

tzen gara.

PublierrePortajea

“Etxejabeak ez du ezer egin behar, bakarrik lehen egunerakoetxea garbi eta hutsik utzi”

Iñigo Lazkano eta Beñat Larrañaga, BASQUE STAYko kideak

970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 2

Page 3: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

ZOZOAK BELEARI 3

GARAZI AYESTA

NORA HADI

“Batzuetan kanpotik botatako loreak behar izaten ditugu barrura begiratzeko”

Aitortu behar dizut biluzik harrapatu nauzula oraingoan,Garazi, ezer gutxi baitakit euskal zinemaz. Hala ere,ezin da ukatu publikoak begi onez jaso dituela aipatudituzun filmak.

Loreak berezia baino, ederra dela esango nuke, estetikoki ede-rra. Agian iraultzailea ere bai. Amama aldiz, kalitatea delaesango nuke.

Ondo esan duzun moduan, badirudi poliki-poliki zinea sortzenari garela denon artean, baina euskal zinemak oso produkzio mu-rritza izaten jarraitzen du.

Modu batean "salbuespen" iruditzen zaizkit pelikula hauek,Garazi, sortu diren pelikulen artean pantailara iristea lortu dutenak

izan direlako.Zinean ikusten ditugun pelikula gehienak amerikarrak zein eu-

roparrak izan ohi dira, euskaraz nahiz euskararatuak ikusteko au-kerak oso txikiak izanik.

Bai zinea eta bai Euskara gustuko duenak eskertuko luke au-kera hauek handituko balira.

Lehengora itzuliz, ez da erraza Oscarretara iristea ditugun ba-liabide eta diru zailtasunak kontuan hartuta eta, beraz, zoriontze-koa da.

Garazi, ez dakit zer den lore bat zuretzako, baina argi daukatnora bidaliko zenukeen oraintxe bertan lore sorta handi bat, hotzhandia egiten duen leku batera, bihotz handi batek jaso dezan.

Momentu honetan, hau irakurtzen zabiltzala, kontsu-mitzaile estatubatuar bat euskal film bat ikustendabil. Jakin badakizu, Nora, Loreak filma Osca-rren lasterketan sartu dela. Ikusi al duzu filma?

Goxoa oso, hunkigarria eta, modu berezi batean, garratza. Aurten Oscarretan Espainia ordezkatuko duen filma Loreak da,

hain zuzen. Loreak, euskaraz. Petalo biziak hizkuntza zaharrean.Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan berepostua lortu dezake Minerita-k ere, beste euskal ekoizpen batek.

Badirudi euskal zinema garrasika ibili dela eta, poliki-poliki,honen oihartzunak indarra hartu duela; forma, mugimendua. Etxe-tik irten gabe, bertako zinema aretoak ere gainezka ikusi ditugu,

denok ere euskal sortzaileen ekoizpenak kontsumitzeko irrikitan.Amama ere gogor dabil, emozioz beteriko istorio ttipi baina aldiberean erraldoia.

Polita da ikustea nola dagoen harro euskal hiztuna bere hiz-kuntzaz, nola ikusten duen, poliki-poliki, euskal ekoizpenak bado-azela hazten eta kalitate ikaragarria erakusten ari direla. Ez dutesan nahi orain arte lan paregaberik egon ez denik gure artean,asko egon direlako, baina batzuetan kanpotik botatako loreakbehar izaten ditugu barrura begiratzeko. Baina tira, garrantzi-tsuena da azkenean jarri garela gureari begira, gureaz harro.Antza, euskal zinema pausu indartsuz dator… ez al duzu uste,Nora?

“Euskal zinemak oso produkzio murritza izaten jarraitzen du”

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 3

Page 4: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR - 943 744 112 - [email protected] www.barren.eus

Publizitatea: 943 743 704 - [email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Oier Narbaiza KAZETARIAK Ainhoa An-donegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, Irati Agirreazaldegi, Oier Narbaiza HIZKUNTZA ARDURADUNA Oier Narbaiza PUBLIZITATEA LeireRubio, Leire Alberdi MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK AmaiaArrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, NereaGurrutxaga, Andoitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Javi Muñoz, RafaFurnier, Eire Vila, Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, JulenAnsola, Eider Iriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, Ander Mujika,Ander Soraluze. INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA: LAGUNTZAILEAK:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

4

Poza hartu nuen joan zen astean, Iru-ñean, Conde de Rodezno plaza ize-nez aldatu dutela ikustean. Konde

hau, frankista sutsua, 1940-49 arteanNafarroako Aldundiko lehendakariordeaizan zen, eta hainbat eta hainbat nafarrenfusilatze agindua emandakoa, 1936koestatu kolpean, honek eragin zuen gerran,eta ondorengo diktaduran.

Gezurra badirudi ere, espainiar Esta-tuak, Oroitzapen Historikoaren Legea2007an onartu du, orain zortzi urte. Dik-tadorea hil ondoren, 1975etik aurrera,Trantsizioa deitu zioten aldi hartan, irabaz-leek euren buruak amnistiatu zituzten, etaaurreko garaian gertatutakoa ahaztea le-geztatu zuten.

Belaunaldi bat igaro arte ezin izanda, berriro, gaia ukitu. Irabazle haienondorengoak, agintean jarraitzeko, de-mokrata bihurtu ziren, Estatuaren aparatuguztietan, botere ekonomikoan eta komu-nikabideetan txertatuta. Gaurdaino.

Berrogei urte eta gero, azkenean, zergertatu zen jakin eta azaldu nahian hasida jendartea. 2007ko legeak, lehenengoaldiz, onartzen ditu gerra eta ondorengodiktadura garaian indarkeria eta jazar-pena jasan zutenen eskubideak, eta neurribatzuk hartzea, horiek babesteko.

Lege honek lantzen dituen ildo nagu-siak hauexek dira: Frankismoaren epai-keta sumarioen bidegabekeria; hobikomunak lokalizatu, identifikatu eta ba-

besa emateko asmoa; ikur frankistak ken-tzeko ildoa; errepresaliatuentzako lagun-tzak; Valle de los caidos-en bilakaera etagarapen despolitizatua; brigadista inter-nazionaletan borrokatu zutenei laguntzak;memoria historikoaren dokumentazioa gu-nearen sorrera, e.a.

Sinbolo frankistei buruz, esaterako, le-geak zera dio, diktaduraren errepresioa,gerra zibila eta altxamendu militarrarengoraipamenerako dauden ikurrak (plakak,intsigniak, ezkutuak, edo beste objektuak,bereizgarriak) espazio publiko eta erai-kuntzetatik kendu beharko direla, ez ba-dira legeak babestutako monumentuartistiko-erlijiotsuak (eliza edo tenpluak).

Horregatik, Rodezno konndearen ka-leko izena kentzea, Oroitzapen Historiko-aren Legea aplikatze adibidea izandelako ere poztu naiz. Elgoibarren badi-tugu horrelako ikurrak (plakak, gurutzea),baina, egunerokoan, ez gara konturatuere egiten. Eta badaukagu gure Rodeznokondea, herri erdian etorbideari izenaemanez. Noiz arte?

Rodezno kondea

IÑAKI ODRIOZOLA

“Elgoibarren badugu gureRodezno kondea,

herri erdian etorbideariizena emanez.

Noiz arte?”

Elgoibar1936 taldekoa

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 4

Page 5: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

GUTUNAK 5

u LIBRE ASTEBURUAOhikoak bihurtu zaizkigu euskal he-

rritarren aurkako epaiketa politikoak.Amaitzen ez den gurpil horretan, aza-roaren 3an hasiko da Segurako sare-kadan atxilotuen aurkako epaiketa, etatartean da Joseba Zinkunegi elgoibar-tarra ere, beste 34 kiderekin batera. Ezgara ordea isilik geratuko: orain artebezala epaiketa politikoak salatu etaeskubide zibil eta politikoak defendatunahi ditugu.

Ildo horretan antolatu da Libre aste-burua azaroaren 14 eta 15erako, etaElgoibarren ere zenbait ekimen era-mango ditugu aurrera. Testu honi atxi-kimendua ematen diogunok*auziperatuei elkartasuna adierazi etaeskubide zibil eta politikoen defentsa-rako nork bere konpromisoa hartzendugu.

Hortaz, deia egiten dugu astebu-ruan Elgoibar laranjaz jazteko: plazan,kalean, tabernetan… eta baita Karaka-teko tontorrean ere. Azaroaren 14anizango da Karakateko igoera ere, etaeskubide zibil eta politikoen aldeko al-darriak bertan presente egon beharduela deritzogu. Horregatik, deia egi-ten diegu bertara hurbilduko direnei,izan korrikalari edo ikusle, zerbait la-ranjarekin jantzita agertzeko: zapia,kamiseta, txapela…

Era berean larunbatean bertan,azaroak 14, eguerdiko 13:30ean Pla-zan egingo den kontzentrazioan etaherri argazkian parte hartzeko gonbi-dapena ere luzatzen dugu.

Elkartasunetik konpromisora, Elgoi-bar Libre!*Testu honi Karakateko Igoeran

parte hartuko duten korrikalari hauekeman diote atxikimendua: Iñigo Lariz,Gorka de la Horra, Julia Quintana, Ar-kaitz Bernedo, Joanes Goitisolo,Nerea Lendinez, Ainhoa Lendinez,

Imanol Goñi, Arkaitz Irureta, EduUribe, Iban Murua eta Jabi Domin-guez.

Elgoibar Libre taldea

u KANTU EGUNAElgoibarko Kale Kantariok eskerrak

eman nahi dizkiegu urriaren 31koKantu Eguna posible egin zuten guztiei.Alcorta Forging Group, Armueta Hara-tegia, Eizagirre Okindegia, BeristainLogistika, Jasone inprenta, ElgoibarkoUdala, Musika Eskola, Haritz EuskalDantzari Taldea eta Kirkili. Nola ahaztuberaien denda edo tabernetan gure za-piak salgai jarri zituzten EizagirreOkindegia, Armueta Harategia, Mu-ruamendiaraz gozotegia, eta Jai Alai,Iturri, Kaia, King-Kong, Orbea, Gabi,Tantaka, Viento Sur, Txarriduna, Sa-lento, Malape eta Iriondo tabernei.Baina batez ere, kantura edo bazkari-tara gerturatu zineten guztioi, zuekgabe eguna aurrera ateratzea ezinez-koa izango bailitzateke. Nahi duzue-nean, kaleak kantuz betetzen ikusikodugu elkar!

Esker hau aitzakiatzat hartuta, Eus-kararen egunerako egingo den lipdub-a grabatzera gonbidatu nahi dituguElgoibarko kantu zale guztiak. Hilaren28an elkartuko gara betiko lekuan,eguerdiko hamabietan. Aurretik, hilaren21ean, egingo dugu entsegua, herritarguztiokin batera.

Elgoibarko Kale Kantariak

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartuegingo ditugu identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolakoirakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin batera bestelagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behardute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatutabadago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 5

Page 6: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

MOTZIAN6

Errespetuzko bizikidetzaren alde bat egindute Udal alderdiek Memoriaren Egunean

Ertzaintzak landa-patruila jarri du martxan eskualdean

Eibarko ertzain etxeko agenteak Debabarre-neko landa-ingurua patruilatzen hasi dira. Joanden urriaren 26an jarri zuten martxan landa-pa-truila. Harrezkero, herritarrak babesteko unita-teko agenteak Debabarreneko landa-inguruapatruilatzen ari dira, uniformea jantzita eta Er-tzaintzaren bereizgarriak dituzten ibilgailuetan.Herriguneetatik aldenduta bizi diren herritarreiErtzaintzaren zerbitzua gerturatzea da patruilahorien helburu nagusia.

Eibarko ertzain-etxearen arabera, baserrie-tara eta isolatutako etxeetara bisitak egingo di-tuzte poliziek, eta bizilagunekin berba eginez,izaten dituzten arazoak antzeman eta konpon-tzea izango da euren helburua.

Arkaitz Egaña, Euskadiko Ehiza Xehe txapelduna

Euskadiko Ehiza Xehe Txapelketa irabazi duArkaitz Egañak hirugarrenez (jarraian lortzenduen bigarrena). Sol txakurrarekin zazpi eperehizatu zituen. Bigarren sailkatu zen Mikel Gi-menezek baino bi gehiago.

Horrenbestez, Espainiako ehiza xehe txapel-ketarako finalerdietarako sailkapena eskuratudu ehiztari elgoibartarrak. Iaz txapeldunordeizan zen txapelketa horretan, eta 2012an titu-lua eskuratu zuen. Iban Rogel elgoibartarrak erehartu zuen parte Euskadiko txapelketan eta titu-lua eskuratu zuen junior kategorian.

Memoriaren Eguna izan zen asteartean, azaroaren 10ean. Elgoi-barko Udalak "biktimei zor zaien egia, justizia eta erreparazioa"eskatzeko adierazpena kaleratu zuen. Era berean, biktimen seni-

deek, Udal ordezkariek eta hainbat herritarrek elkarreteratzea egin zuten. Memoriaren Egunean, Elgoibarko Udalbatzarra osatzen duten alderdi

guztietako (EAJ, EHBildu eta PSE-EE) ordezkariak biktimen senideen ondoanizan ziren, Giza Eskubideen parkeko Gernikako Arbola ondoan. Ane Beitiaalkateak lore sorta bat laga zuen arbolapean eta biktima guztiak gogora-tzeko minutu bateko isilunea egin zuten. Ondoren, adostutako adierazpeninstituzionala jendaurrean irakurri zuten. EH Bilduko Jose Luis Ibartzabalek ira-kurri zuen euskaraz eta PSE-EEko Nerea Alustizak gaztelaniaz.

Horren ostean, ekitaldira joandako biktimen senideei Gernikako Arbolarenkimu original bana oparitu zieten. Angel Berazadi Uribe, Ramon BagliettoMartinez, Jaime Arrese Arizmendiarrieta eta Francisco Javier Zabaleta Aizpi-tarteren senideak izan ziren ekitaldian. Bideoa barren.eus webgunean ikusdaiteke.

Adierazpen instituzionalaHona hemen, Memoriaren Egunaren harira, Elgoibarko Udalak adostu-

tako adierazpen instituzionala:“Giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktima guztiei zor dizkiegu

egia, justizia eta gertatutakoa ez errepikatzeko bermea. Egindako mina ai-tortuz eta giza duintasunaren, pertsonen eta pertsonei dagozkien giza esku-bideen errespetua beste edozein kausa edo ideia politikoren gainetik, baitaEstatu arrazoiaren gainetik ere, dagoela onartuz, etorkizunean, bakea etabizikidetza eraikitzeko beharrezkoak diren oinarri sendoak jarriko ditugu.Eta guztion artean eraiki behar ditugu oinarri horiek, ez baitago inor sobera.Horregatik, gure herrian, ‘Elgoibar, bakea eraikitzen’ ekimenaren bitartezeta herritarren partaidetza oinarritzat harturik, bakean, giza-eskubideen kul-turan eta elkarrenganako errespetuan eta onespenean oinarritutako bizikide-tza sustatzeko konpromisoa hartu dugu”.

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 6

Page 7: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

MOTZIAN 7

Gure Esku Dago ekimenaren gogoeta

Elgoibarko Gure Esku Dago tal-deko kideek ehun lagun pasatxorenekarpen eta iritziak jaso dituzte, Eskuraprozesuaren baitan. Aurreko zapatuan(azaroak 7) bilera egin zuten, GureEsku Dago dinamikaren egitekoaz, jar-dueraz eta antolamenduaz gogoetaegiteko.

Elgoibarren, ekarpen kopururikhandiena jarduerari lotutakoa izanzen. Herri galdeketaren inguruko pun-tua izan zen eztabaidatuena. Gehie-nen ustez, herri galdeketa batenkasuan, herri guztietan galdera beraegin beharko litzateke.

Horrez gain, antolamenduaren ba-rruan, egitura juridikoa, barne-antola-mendua eta finantzazioa ere aztertuzituzten. Gai honetan, hainbat zalan-tza sortu ziren eta guztiak azaroko Ba-tzar Nagusira eramateko erabakiahartu zen.

Izan ere, ez da oraindik amaitu Es-kura prozesua. Herriz herri gogoetaegiten ari dira eta puntu horiek guztiakazaroaren 21ean, Gasteizen,10:00etatik 14:00etara egingo denBatzar Nagusian argituko eta bozka-tuko dira. Aurrerago emango dutenazio mailan adostutakoaren berri etaGure Esku Dago ekimenaren ekintzaplanaren berri.

Elgoibarko GED taldeak eskerrakeman dizkie prozesu honetan lan eginduten guztiei.

Elgoibarren kokatuko diren enpresentzakodiru laguntzak eskatu daitezke azaroan

Elgoibar Ekinean izenekofuntsa jarri du martxan Udalak,Elgoibarren kokatuko diren en-presa proiektuak diruz lagun-tzeko. Elgoibarren enpresaberriak jartzeko asmoa dutenekimenak sustatu eta diruz la-gundu nahi ditu udalak. Azaro-aren 30ean amaituko dalaguntza eskatzeko epea.

Zinkunegi babesteko eta epaiketa politikoaksalatzeko ekitaldiak antolatu dituzte biharko

Madrilgo Auzitegi Nazionalak ezker abertzaleari lotutako 35 pertsonaepaituko ditu abenduaren 3tik aurrera, tartean Joseba Zinkunegi elgoi-bartarra. Hamarna urteko kartzela zigorra eskatu du guztientzat. Auzi-

petu guztiei eta bereziki Zinkunegiri elkartasuna adierazteko ekitaldi sorta antolatudu Libre Elgoibar taldeak zapaturako.

Epaiketa politikoen kontrako aldarria Elgoibarko kaleetara eraman nahi dutalde honek. Eskubide zibil eta politikoen defentsa nabarmendu du. Hori dela eta,asteburuan laranjaz janzteko deia egin du. 13:30ean kontzentrazioa egingo duteEskubide zibil eta politikoen defentsan, Zinku eta besteak libre lelopean.

Joseba Zinkunegi 2008ko otsailaren 11n atxilotu zuten, ezker abertzalearenegitura politikoa desegiteko Segurako sarekadatik lau hilabetera. 2010eko otsai-lean irten zen kalera, politikan jarduteko debekuarekin. Epaiketa 2015eko urta-rrilean zen egitekoa, baina atzeratu egin zen, defentsako abokatuak atxilotu eginbaitzituzten epaiketa hastear zela.

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 7

Page 8: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

ERREPORTAJEA8

Sutegixa: su txikian egosten ari diren asmo gazteen gunea

Sutegixa da Elgoibarko gaztetxearen izen berria eta asmo berriekin datoz Gazte Asanbladako kideak ere. Su txikitik hasi eta pixkanakaahalik eta handiena osatu asmoz hitzez eta irudiz jantzi nahi dute gaztetxea. Giro epel batean gazteen ideiak landu eta ahal den heineankanpora zabalduz ostiraletan elkartzen dira Gazte Asanbladakoak eta beren tertuliatik atera dituzte guri kontatu beharrekoak. Gazteenjarrera kritikoa eta alternatiboa hauspotuz, barruan duten gogoa bizitzeko hainbat ekintza berri antolatu dituzte.

Forja zegoen garai batean orain gaztetxea dagoen tokian,Sutegia, alegia. Burdina lantzeko tresna zen forjako matxinoagoitik behera aritzen bazen ere gaztetxekoek behetik gora

dihardute lanean, su txikitik handira. Elgoibarko gaztetxeari,beraz, nortasuna eman nahian, Sutegixa izena jarri diote. “Sute-gixa hitzak indarra dauka, suak baduelako indar eraldatzailea.Aldi berean, suaren inguruan bilduta egotea denoi gustatzenzaigu eta espazio goxoaren sentsazio hori adierazi nahi izandugu. Garai batean espazio honetan egiten zen lanarekin lotuzjarraikortasuna ematea, baina era berean berrituz”, esan duteGazte Asanbladan.

Jarraikortasun eta berrikuntza uztartuz ikasturte honetarako ekin-tza txikiekin hasi dira asanbladako kideen interesetatik abiatuta.Batetik, film eta dokumental emanaldiak eta literatura tailerra bes-tetik. Bazen zinema gaiak landu nahi zituen talde bat eta kidebakoitzak astean filma bat aukeratzeko ardura du. Ostiralero Zi-negiro Goritan izenpean pelikula bat eman ondoren tertuliaegingo dute filmaren gaia landuz.

Beste batzuk literatura lantzeko gogoz zeuden eta horretarako

espazio aproposa iruditu zitzaien gaztetxea. “Elgoibarren ba-daude beste irakurketa talde batzuk, Udal Liburutegikoa, esate-rako, baina gazteon neurriko zerbait eta gazteon interesetatikabiatutakoa egin nahi genuen. Filmek eta liburuek ez daukate zer-tan gazte ikuspuntua izan beharrik, baina saiatzen gara kritikoakedo hausnarketarako bidea irekiko dutenak izan daitezen. Halaere, izan daitezke besterik gabe gustatzen zaizkigulako eta den-borapasarako besterik gabe aukeratu ditzakegunak”. Irakurketataldean parte hartzen dutenek hilabetean liburu bat aukeratukodute denon artean lantzeko. Lehen hitzordua azaroaren azken za-patuan da eta Kafkaren Metamorfosia irakurriko dute “hilabeteanliburu bat ez da asko eta gainera saiatuko gara ez daitezen ososendoak izan”.

Jarraikortasuna mantentzea da asanblakoen asmoa eta horre-tarako film emanaldiek eta literatur tailerrak laguntzen diete gaz-teen gogoa etengabea izaten. “Bazegoen horretarako beharraeta interesgarria izan daiteke ez soilik noizean behin antolatutakogauzak egitea, baizik eta erabilera iraunkorra ematen jarraitzeagaztetxeari. Gaztetxea ekintza zehatzetarako baino ez da zabal-

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 8

Page 9: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

ERREPORTAJEA 9

tzen, baina orain sarriago”.Irudipena dute beti daudela begira edo

zain jendea noiz etorriko eta “momentua iritsida gauzak txikitik egin behar badira hala izanbehar dela pentsatzeko, eta epe luzera begi-rako planteamenduarekin. Jarraikortasuna ema-nez gero, espero dugu dinamika hasiko delaitxura hartzen, jende berria eta indar berriakbiltzen eta horretan jarraitzeko asmoa dugufrustrazioetan erori gabe”.

ESPAZIO KRITIKO ETA ALTERNATIBOAGazte asanbladan hamar lagun elkartzen

dira batez beste eta gaztetxean ekintzen ara-berakoa da jende kopurua. Gabon Zaharre-tako erromeriara, esaterako, ohikoa baino jende gehiagogerturatzen da. Asanbladakoen hautua da ekintza txikietatik abia-tzea. “Jendea hurbiltzen bada ondo, eta bestela izan dadila gukgozatzeko eta lantzeko zerbait. Nahiz eta epe motzera fruiturikez ikusi uste dugu epe luzera eduki dezakeela eragina herrian.Gauzak su txikian kozinatzen hasteko asmoa daukagu”. Bidebatez esan nahi izan dute parrandarako egun zehatzez aparte,badagoela Elgoibarren beste ekintza batzuetarako gune bat. “Es-pazio kritikoa eta alternatiboa da, kontzientziak astintzeko saia-kera egiteko gunea. Parranda ondo dago eta guri ere gustatzenzaigu, baina ez dadila horretan bakarrik geratu”.

Gaur egun, 16tik 30 urtera bitarteko jendea ibiltzen da gaz-tetxearen bueltan, gehienak 16 eta 19 urte artekoak. Baina, “gaz-teen gunea izan arren ez dugu adin mugarik jartzen eta gureateak beti daude zabalik ekintzetan parte hartzeko. Ekintzen ara-bera denetariko jendea sartzen da. Aniztasuna ere nahi dugu”.Gaztetxea kritikoa eta alternatiboa izan nahi duen espazioa denheinean ardura horiek dauzkan jendea gerturatuko dela uste dute.“Jarrera kritiko nahiko ahula sumatzen dugu gazteon artean etagure asmoa da gure hausnarketak lantzea eta gure kritiketan sa-kontzea, baina era berean herriko jendearen kontzientziak ere as-tintzea eta zoru kritikoa garatzea”. Askotan teorian dauzkatenideiak gaztetxean praktikara eramaten saiatzen dira “ekintza guz-tietan ikuspegi kritiko hori txertatuz; generoari buruz, hondakinenkudeaketari buruz…”.

TALDE ZABALAHerriko gazteak gaztetxera gerturatu eta ikuspegi kritikoa he-

datzeko, aurten saiakera berri bat egin dute. Hainbat jendek ezindu asteroko asanbladetara joateko konpromisoa hartu eta horiikusita talde zabalagoa antolatzen saiatu dira lanerako prest da-goen jendearekin. “Esaterako, jendea prest dago txandaren bategiteko, gaztetxea garbitzeko edo hitzaldiren bat antolatzeko.Jende horri ere aukera eman nahi diogu. Bakoitza bere baldin-tzetatik abiatuta, denok ezin baitugu konpromiso maila bera hartu.

Sortu berria da taldea eta forma ematen ari gara”.Hala ere, gaztetxean egiten diren gauzen berri eta hitz egiten

diren gaiei buruzkoak kanporatzeko beharra ere sumatu dute etabesteak beste sare sozialak erabiltzen dituzte horretarako, “betiere hortara mugatu gabe, noski”.

Gazte Asanbladakoak kontziente dira momentuan inguru mu-gatu batetara iristen direla, mugatua dela beren eragin eremua,“baina Elgoibarren oso elkarte gutxi dago autogestiotik abiatutaeta inolako laguntzarik gabe ekintza horiek guztiak antolatzen di-tuztenak; kolektiboki, elkarlanean, inolako irabazi asmorik gabe,beraz, badugu gure meritua”. Jende gutxirengana iritsi arren, “ezdugu horrekin frustratu nahi egun batetik bestera ez dira gauzaguztiak lortzen. Poliki-poliki su txikian berotzen joan eta etenga-beko lanarekin saiatuko gara. Jenderik etorriko ez balitz gu per-tsona gisa errealizatuta sentituz gero, gure lanketarako baliobadu, gu gustura”.

Asmoa ez da Sutegixa hasieratik erretzea, pixkanaka jendeaepeletara gerturatu eta autokritikatik abiatuta sua denen artean bi-zitzea suaren bueltan denek batera lan egin dezaten.

13 BARIXAKUA22:30 Zinegiro Goritan: El misterio Galindez.

14 ZAPATUA23:00 Kontzertua: Xiberoots eta Nahia x Matthys.

20 BARIXAKUA22:30 Zinegiro Goritan: Fenix 11*23.

27 BARIXAKUA22:30 Zinegiro Goritan: Te doy mis ojos.

28 ZAPATUA10:30 Literatura tertulia: Metamorfosia (Kafka).

AZAROKO EKINTZAK

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 9

Page 10: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

Lukene Revert(Mendaro, 7 urte)

Erleak ezagutzen ditutpixka bat. Askotan ikusiditut. Erleek eztia egitendute. Ez dakit erleak egoteaona ala txarra den. Ez dakitzer gertatuko litzatekeen de-sagertuko balira. Niri asko-tan egin dizkidate ziztadak.Baina eztia jaten dut.

Zer gertatuko litzateke erleak desagertuz gero?

Elene Arroitaonandia(Mendaro, 7 urte)Katarroa izaterakoan hobeto da esnea

eta eztia edatea. Hori eman zidaten etaorain hobeto nago. Egun batean, nirelagun batzuek asiatikak ikusi zituzten. Ni eznintzen enpanatu eta beraiek hasi ziren ko-rrika eta gero hasi nintzen korrika.

Martin Agirrezabala(Mendaro, 7 urte)

Erlauntza ikusi dut. Gertu ez, katale-joekin… Pikatu izan didate. Hiru lekutan!Beldur pixka bat ere badiet… Eztia egi-ten dute eta niri ez zait gustatzen, bainanire anaiari bai. Asiako liztorrek erasoegiten diete erleei, eta orduan ezin duteeztirik egin. Nire anaia triste geldituko li-tzateke.

Ainara Txurruka(Mendaro, 7 urte)

Ez litzateke eztirik egongo. Eztia egitendutelako dira garrantzitsuak. Eztia loreekbarruan dutenarekin egiten dute, horiare-kin. Baina nik ez dut hartzen eztirik. Nikez nekien Asiako liztorrek erleei eraso egi-ten zietenik. Nik ikusi nituen parkean. Teshale

Zubiaurre(Mendaro, 7 urte)

Gehiago ez da egongoeztirik. Eztia jende guztiarigustatzen zaio eta akaboeztia! Ez dakit zergatikdiren hain garrantzitsuak er-leak. Nik behin ikusi nituensuhiltzaileak Asiako liztorrenhabia bat kentzen.

Garikoitz Egiguren(Mendaro, 7 urte)Eztia niri gustatzen zait, Colacaorekin

batera edo kafesnearekin. Erleak desager-tuz gero, eztirik ez litzateke geldituko eta er-leen etxerik ere ez. Pikatu egiten dute bainaez dute pikatzen. Inoiz ez didate horrelako-rik egin. Baina liztorrek, bai, aurpegian.

10

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 10

Page 11: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

Pixka bat lotsatia eta nahiko alaia. Gainera, denekin ondo konpontzen naiz.

Segun zertarako. Hondartzara joateko, eguzkia. Normalean eguzkia nahiago dut.

Herri txikia denez, ez dago arazorik autoekin,aparkatzeko-eta. Lasai bizitzeko leku bat da.

Ez dauka gauza askorik. Txikia denez, besteleku batzuetara joan behar da gauzak erosteko.

Skate egiteko edo patinetearekin ibiltzeko pistaren bat jarriko nuke.

Donostia edo Orio. Itsasoa dutelako eta herria polita direlako.

Janaria, ura eta nire familia.

Handitan esku pilotari profesionala izatea.

Besteek dakite hori neuk baino hobeto. Jenio pixkabat bizikoa, baina lotsatia gehiago.

Eguzkia nahiago. Elurra segun zer sasoitan den,aldea dago. Urtarrilean eguzkia hobe, elurra baino.

Herrian bakea. Hemen bizi gara como dios. Gurekasa primeran. Bakea gauza ederra da, nire ustez!

Gauza txar-txarrik ez dut apreziatzen. Txarrena,elkar ikusi ezina edo, pixka bat egoten da batzuetan.

Besteek baino hobeto ez nuke gobernatuko. Besteak baino gehiago ez naiz ezertan.

Donostia niretzat da politena. Urrutira ez nintzatekejoango: nahiago dut Donostiara Benidormera baino.

Dirua, badaezpada. Arropak, aldatzeko. Edari pixkabat eramatea ere, pixka bat hobe.

Neska gazte ederrenekin. Ametsik goxoenak haiexekin egiten dira!

Nolakoa zara?

Zer nahiago duzu, eguzkia ala elurra?

Zer da Mendarok daukan gauzarik onena?

Eta txarrena?

Alkatea bazina...

Zein beste leku aukeratuko zenuke bizitzeko?

Zer hiru gauza eramangozenituzke irla batera?

Zerekin egiten duzu amets?

Imanol Salegi (biloba) Pedro Ansuategi (aitona)

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 11

Page 12: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

Zer da zehazki erosketa bonua?

40 euroko kostua duen bonua da, 50 euroko balioa duten

erosketak egiteko aukera ematen duena. Hau da, %20ko

deskontu zuzena lortzeko aukera ematen du.

Zein da helburua?

Honen bidez, Elgoibarko merkataritzari bultzada eman nahi

diogu eta Elgoibarko kontsumoa sustatu, berrindartu. Jar-

duera komertzial txikiarentzako babesa bilatzen dugu bo-

nuen bitartez, eta bezeroak fidelizatu nahi ditugu.

Edozeinek erosi ditzake?

Elgoibarren erroldatutako pertsonentzako balio du. Bonu

bana eskura daiteke NAN bakoitzarekin (indarrean dagoen

helbidea behar du) edo erroldatze bakoitzarekin.

Txankakua elkarteko komertzioetan aldatu daiteke ba-

karrik?

Bai. Bonua bakarrik aldatu daiteke Txankakua elkarteare-

kin bat egiten duten establezimenduetan. Bonu osoa 50€-

koa da eta bi bonutan banatuta dago, bakoitza 25€ko

baliokoa. Horiek ezin dira zatikatu, hau da, erosketak beti

izan beharko du 25€ edo gehiagokoa txartel bakoitzeko.

Erosterakoan, baina, gehienez bi bonu oso bateratu dai-

tezke, hau da, 100€ra arte.

Non erosi daitezke?

Azaroaren 2az geroztik, bonuak Rural Kutxan eskuratu di-

tzakete elgoibartarrek hilabetea amaitu artean edo bestela

bonuak agortu artean. Oraindik gelditzen dira bonuak sal-

gai. Beraz, %20ko deskontuaz baliatzeko gomendioa egin

nahi dizuegu.

Honelako kanpaina bati ekiteko laguntzarik ba ote

duzue?

Elgoibarko Udalaren laguntza dugu eta Eusko Jaurlari-

tzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailarena.

TXANKAKUA Elgoibarko Merkatari Elkartea.

Tfnoa. 943 74 73 01 - [email protected]

EROSKETA BONUAK ELGOIBARREN

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 12

Page 13: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

KIROLA 13

EmaitzakFUTBOLAHernani 2 – Haundi 0 Ikasberri 0 – Elgoibar 2 (1. erreg.)Bergara 3 – Elgoibar 1 (Jub.)Elgoibar 3 – Eibar 0 (A kadeteak)Elgoibar 6 – Burumendi 4 (B kadeteak)Anaitasuna 2 – Elgoibar 0 (Ohorezko. inf.)Elgoibar 4 – Ilintxa 2 (Inf. Txiki)Elgoibar 7 – Orioki 1 (Aleb. errendimendua)

ARETO FUTBOLAConcepto Egile 7 – Zierbena 4 (2. B maila)

SASKIBALOIAAllerru SBT 40 – Viento Sur Elg. 61

ESKUBALOIALauko Elgoibar 22 – Tejina Tenerife 24 (Sen. emak.)Gure Auzune 29 – Alcorta Forging Group 30 (Sen.giz.)Gabaz 38 – Bergara 18 (Senior giz.)Zuazo 25 – Tecnifuelle 26 (Jub. mut.)Beristain banaketak 38 – Urola 18 (Jub. mut.)Zuazo 16 – Pneumax Elg. 26 (Kad. nesk.)Aiala B 16 – Casa Astigarraga 21 (Kad. nesk.)Oñati A 23 – Bankoa Elg. 30 (Kad. mut.)Deca Elg. 37 – Zarautz 15 (Kad. mut.)Dario Bus 44 – Oñati 6 (Inf. mut.)Cometel Elg 25 – Ikus 5 (Inf. nesk.)Zarautz B 30 – Hotel Txarriduna 10 (Inf. mut.)Murgil Elg. 17 – Pulpo 28 (Inf. mut.)

AgendaPILOTA (Ikastolako frontoian)Barixakua, 1319:30 Lagunak 1 – Legazpi (3. Maila)19:30 Lagunak – Atxurbide (2. Mailako gomazkopaleta)

SASKIBALOIA (Olaizaga Kiroldegian)Barixakua, 1320:15 Viento Sur Elgoibar – Atletico San Sebastian

ARETO FUTBOLA (IMH kiroldegian)Zapatua, 1417:30 Concepto Egile – Xota B (2.B maila)

FUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 1411:00 Elgoibar – Bergara (Ohorezko inf.)16:30 Haundi – Beti Gazte18:30 Elgoibar – Ilintxa (Ohorezko jub.)Domeka, 1512:00 Elgoibar – Urola (Aleb. lagunartekoa)12:00 Elgoibar – Eibartarrak (Aleb. lagunar.)16:00 Elgoibar – Mutriku (1. erregionala)

ESKUBALOIA (Olaizaga Kiroldegian)Zapatua, 1416:00 Astigarraga – Usurbil (Kadete nesk.)17:30 Bankoa – Pulpo (Kad. mut.)19:30 Alcorta Forgin Group – Eibar (Senior giz.)Domeka, 1510:15 Ikus – Dario Bus (Inf. nesk.)11:30 Txarriduna – Amenabar (Inf. mut.)

ESKOLA KIROLAZapatua, 1409:30 Saskibaloia, Herri Eskolan (Aleb.)09:30 Eskubaloia, IMH kiroldegian (Benj.)09:30 Eskubaloia, Ikastolan (Benj.)

Karakateko igoera zapatuan jokatuko da

Morkaiko mendizale elkarteak antolatuta, Karakateko 22. igoera jokatukoda bihar, azaroak 14. Lasterkariak 11:00etan abiatuko dira Kalegoenplazatik. Antolatzaileek gogorarazi dute bidea ez dela markatuta

egongo eta norberak nahi duen lekutik igo ahal izango duela, beti ere baserritarrekjarritako itxiturak errespetatuz. Izen-emateak doan izango dira eta interesatuek au-rrez ([email protected] helbidera idatzita) nahiz bihar bertan eman ahalizango duten izena, goizeko 10:00etatik aurrera. Iazkoa errekorren edizioa izanzen. Iñigo Larizek bi segundoan ondu zuen aurreko urtean berak ezarritako erre-korra, eta 27:37ko denboran laga zuen marka berria. Emakumezkoetan ere erre-korra ondu zuen Nahia Quincoces lekeitiarrak (34:21).

Lidergoa egongo da jokoan Viento Sur etaAtletico San Sebastianen arteko partidan

Viento Sur saskibaloi taldeak denboraldi hasiera aparta egin du. Sailkapenekolehen postuan daude, orain arte jokatutako zazpi partidak irabazita, Atletico San Se-bastian taldearekin berdinduta. Hain justu ere, elkarren aurka jokatuko dute bi taldeek,gaur (azaroak 13), Olaizaga kiroldegian. 20:15ean hasiko da partida. Lidergoajokoan izango da.

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 13

Page 14: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

KIROLA14

“Behobia-Donostia amaitu orduko banekien berriz errepikatuko nuela”

Cristina Villalobosek ordu eta erdianegin zuen Behobia-Donostia laster-keta, eta bera izan zen emakumezko-rik azkarrena elgoibartarren artean.Sailkapen nagusian ere lehen 70 ema-kumezkoen artean dago. Sei urterekinhasi zen atletismoan eta luzera jauzianEuskadiko txapeldun izan zen gazte-txotan. Iaz, 37 urterekin hartu zuenparte estreinakoz Behobian. Aurten-goan 70 bat elgoibartarrek eta 21mendaroarren amaitu zuten bero sar-goriak baldintzatutako proba (sailka-penak barren.eus webgunean).

w Ordubete 30 minutu eta 26 se-gundoan osatu duzu aurtengo Be-hobia-Donostia. Gustura geratuzara egindako lasterketarekin?

Bai. Nire asmoa ordubete eta25 minuturen bueltan ibiltzea bazenere, egin zuen beroagatik ez zenizan markak egiteko egunik apropo-sena. Ondo entrenatuta joan nintzeneta nire burua gai ikusten nuen jarri-tako helburua betetzeko. Beroazaparte, baina, beste arazo batzukere izan nituen. Ordularia blokeatuegin zitzaidan irteeran eta erreferen-tziarik gabe aritu nintzen korrika. Eznago ohituta eta eragozpen handiaizan zen niretzat. Helmugara iritsinintzenean ordubete eta 28 minu-tuan egin nuela pentsatu nuenhango ordulariei begiratuta, bainahandia izan zen desengainua ordueta erdian egin nuela jabetu nintze-nean.w Bistan da oso lehiakorra zarela.

Bai, oso. Proba bat nik nahi

- ASIER ORBEA -

u CRISTINA VILLALOBOS SALTAKARIA

Arg.: Pic2Go/Fortuna

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 14

Page 15: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

KIROLA 15

dudan moduan egiteko prestatuta ez ba-nago nahiago dut ez parte hartzea. Ho-rixe da nire izaera. Urduria ere banaiz.Adinarekin nerbioak baretzen ikasi dudanarren, lasterketa gehiagotan hartuko nukeparte horren urduria ez banintz. w Behobiara itzuliz, aurreneko postue-tan sailkatu zara emakumezkoetan.

6.000 emakumek baino gehiagokhartu dute parte aurten, inoiz baino gehia-gok, eta lehen 70 sailkatuen barruan na-goela uste dut; eta 39. postuan seniorkategorian. Afizionatu batentzat emaitzaoso ona dela uste dut.w Beroa izan da aurtengo protagonis-tetako bat. Nola eragin zizun?

Bero ikaragarria egin zuen. Antolatzai-leek behin eta berriz ohartarazi zigutenamaitzea nahikoa meritu zela eta laga-tzeko markak hurrengo edizioetarako.Hala eta guztiz, beroaren eraginez edonekeak jota parte hartzaile bat bainogehiago ikusi nuen bide bazterrean. Etaokerrena izan zen 31 urteko gizon bat hilegin zela jakitea. Niri dagokidanez, ar-gala naizenez eta gantz gutxi dudanez,beroarekin hotzarekin baino hobeto mol-datzen naiz.w Iaz korrika egin zenuen estreinakozBehobia-Donostian.

Bai, 37 urterekin egin nuen nire estrei-nako Behobia. Nahikoa berandu, atletis-moan sei urterekin hasi nintzela kontuanhartuta. Elgoibarren ia 16 urte badarama-tzat ere, Ermukoa naiz eta hango San Lo-rentzo ikastetxean hasi nintzenatletismoan, kros lasterketetan. Gero, hain-bat urte egin nituen federatuta DurangokoBidezabal kirol-taldean. Luzera-jauzianBizkaiko eta Euskadiko txapeldun izan nin-

tzen behin baino gehiagotan eta Espai-niako lau txapelketatan ere lehiatu nintzen.Egindako markekin ez naiz oso ondo go-goratzen, baina metro bat eta 68 zenti-metroko jauzia egitera iritsi nintzela ustedut. Zortzigarren postuan geratu nintzenEspainiako Txapelketa batean izan zelauste dut, 14 edo 15 urte nituela. 17 urte-rekin atletismoa laga nuen. Lagunak aste-buruetan irteten hasi ziren sasoian.Bizitzako sasoi hori pasa ostean, berrizekin nion kirola egiteari, igeriketa eta ko-rrika uztartuz. Eta konturatzerako lasterke-tetan parte hartzen hasi nintzen. Herrikoprobetan lehenik, eta iaz bi maratoi erdi-tan, Gasteizkoa eta Behibia-Donostia.w Zerk deitu zizun gehien arreta zurelehen Behobian?

Izugarri gustatu zitzaidan. Egin nuenmarkagatik baino gehiago bizi izan ni-tuen sentipenengatik. Gasteizko maratoierdiak ez zidan laga halako aho gustu-rik. Behobiaren bueltan dagoen anima-zioa sekulakoa da: ezagutukobazintuzte bezala animatzen zaituztenikusleen animoak, zuzeneko musika etaDJak ibilbideko hainbat gunetan, mozo-rrotutako ikusleak… baina gehien-gehiena gustatu zitzaidanaBoulevarreko ailegaera izan zen. Hel-mugako zuzena ederra da, itsasoa al-boan eta azken ahalegina egitera

bultzatzen zaituen jendetza animoakematen. Zirraragarria da. Amaitu or-duko banekien berriz errepikatukonuela. w Nola moldatzen zara entrenamen-duetarako denbora izateko?

Sakrifizio apur bat eskatzen du, biume ditudalako eta egunean zortzi ordulan egiten ditudalako. Atletismo klub batekni fitxatzeko interesa agertu du, bainanahita ere ezingo nintzateke niri gustatukolitzaidakeen moduan entrenatu. Uda sa-soian 06:30ean esnatzen naiz korrikaegitera joateko eta batek baino gehiagokesaten dit nola jaikitzen naizen horrengoiz. Niregatik balitz 11:00etan joangonintzatekeela erantzuten diet, baina ezdaukadala horretarako aukerarik. Hone-txek ematen dit bizipoza eta kirolari es-kaintzen dizkiot dauzkadan denbora libretarte apurrak. Triatloia probatzera ere ani-matu naute, igerian eta korrika ondo mol-datzen naizela-eta. Arazoa berbera daordea: denbora falta. Eta gainera, bizikle-tan ez naiz oso ondo moldatzen.w Zeintzuk dira datorren urteei begiradituzun erronkak ?

Urrun ikusten dudan arren, maratoibat egitea gustatuko litzaidake. Umeakpixka bat koskortzen direnean entrena-tzeko denbora gehiago izatea esperodut, ondo prestatzeko. Izan ere, markabat egiteko erronka jartzen diot nire bu-ruari. Horrela ulertzen dut nik atletis-moa, beti nahi dut hobetu. Lehenhorrela zen eta era horretan hezi nindu-ten. Proba batean parte hartzen ba-nuen irabazteko zen. Hori bai, galtzenere jakin egin behar da, kirolaren partebaita.

“Luzera-jauzian Euskadiko txapeldunizan nintzen behinbaino gehiagotan ”

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 15

Page 16: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

KULTURA16

‘Ederlezi’ pastorala izango da zapatu arratsaldean Herriko Antzokian

Herriko antzokiak Iparraldeko ko-lorea hartuko du zapatu arratsal-dean Herriko Antzokian. Haizea

dator Iparraldetik! egitasmoaren baitanEderlezi pastorala egingo baitute.

Nicole Lagarouten zuzendaritzapeanMixel Etxekoparren testua duen antzez-pena da pastoral hau. Bertsoak eta dan-tza tartekatuz XVII. eta XXI. mendeenartean Euskal Herrian bizi diren amabaten eta bere zazpi alaba ijitoen isto-rioa kontatzen du eta Amaren Alabak tal-deko kideek eta Zuberoako gazte taldezabalak interpretatuko dute.

Aktore eta musikari gutxiagoPastorala Ipar Euskal Herrian oso

sustraituta egon arren, oso gutxitan iza-ten da Hegoaldean horrelako ikuskizu-naz gozatzeko aukera. Pastoralklasikoan herri bateko biztanle guztiekmuntatzen eta antzezten dute funtzioa,baina gurera ohikoa baino txikiagoa

ekarriko dute. Aktore eta musikari gu-txiago izan arren, pastoraleko legeakmantenduko dituzte.

Euskara, euskal kultura eta Euskal He-rriko tradizioak gustuko dituztenentzatezinbesteko hitzordua izango da. Zapa-tuan, azaroaren 14an, 17:30ean, He-rriko Antzokian. Sarrerak 5 eurotansalduko dituzte egunean bertan.

Kontzertua SutegixanBestalde, egun berean, 23:00etan

Sutegixa gaztetxean Iparraldeko Xibero-ots eta Nahia x Matthys musika taldeekkontzertua emango dute. Reggae doi-nuak jorratzen ditu Xiberoots talde zube-roarrak. Nahia Zubeldia eta ManuMatthysek, berriz, elektro folk nahasketaegingo dute.

Sastarrain baserri-eskolan 72 lagun Atxutxiamaikarekin

Irteera antolatu zuen zapaturako Atxutxiamaikak eta egu-raldi ona aprobetxatuz 72 lagun inguru –haur, guraso eta be-girale– joan ziren Sastarrain baserri eskolara eta Ekain Berrira.Ukuiluan eta oilategian animaliei jaten eman eta hauek garbituzituzten eta zaldi gainean ere ibili ziren. Ekaingo kobazuloarenerreplika eta erakusketa ere ikusi zituzten. Hurrengo irteeraabenduaren 12an egingo dute Olentzeroren etxera.

Bihar da Egur arte tailerreko ikasleenlanak ikusteko azken eguna

Kultur Etxean daude ikusgai Egur arte tailerreko ikasleekegindako lanak. Kolorez jantzi dute erakusketa aretoa umeekegindako autoerretratuekin eta banderatxoekin. Nagusiek ole-oak eta labeko esmalteak egin dituzte. Oraindik joan ez dire-nek gaur, barixakua, eta bihar, zapatua, izango duteerakusketa bisitatzeko azken aukera. 18:30etik 20:30era bi-tartean egongo da irekita.

Arg.: dantza.eus

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 16

Page 17: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

KULTURA 17

Santa Zezilia eguna dela-eta musika emanaldiz jantziko duteElgoibar datorren asteburuan

Azaroaren 22a da Santa Zezilia, musikarien zaindariareneguna. Hori dela-eta barixakuan, azaroaren 20an, ha-sita musika jarduerak egingo dituzte herrian.

Ostiralean, 08:30ean, diana egingo dute Elgoibar Ikasto-lako ikasleek Kalegoen plazatik abiatu eta ikastetxera artean.Lehenengo eta bigarren mailakoak kantuan joango dira, hiru-garrenekoak eta laugarrenekoak marakak eta turutak jotzen etabosgarrenekoak txirulekin. Gainera, Musika Eskolan instrumen-turen bat jotzen ikasten ari direnek osatuko dute taldea. Guztira440 haur inguru izango dira. Arratsaldean, berriz, Inazio Be-reziartua Musika Eskolatik abiatuko da txaranga txikia18:00etan eta kalejira egingo du. Baina ez dira barixakuanbukatuko Santa Zeziliaren omenezko ekintzak Musika Eskolan.Astelehenean, hilaren 23an, trikitilariak arituko dira 18:30ean,eta ondoren, 19:00etan kontzertua izango da auditorioan. Eki-taldi hori aprobetxatuko dute aurreko ikasturtean bosgarren ikas-turteko bigarren maila gainditu zutenei diploma bana emateko.

Bandak omenaldiaElgoibarko Udal Musika Bandak domekan, Santa Zezilia

egunean bertan kontzertu berezia eskainiko du. Goizean09:45ean kalejira egingo dute eta 12:30ean izango da kon-tzertu nagusia Herriko Antzokian.

Eduardo Borras pasodoblea, Appalachian Overture, RockSymphonie, Old Comrades eta Danzon N°2 izango dira es-kainiko dituzten piezak.

Kontzertua zaindariaren omenez ez ezik, aurten beste nor-baiten omenez ere egingo du Udal Musika Bandak. Izan ere,50 urte dira Luis Maria Zubiaurre Lodoso klarinetejolea bandanhasi zela eta bera omenduko dute kontzertuan.

Horrez gain, Udal Musika Bandako hildako kideen aldekomeza ere izango da azaroaren 21ean 19:00etan San Barto-lome parrokian.

Emakumeen argazki lehiaketa amaitzear

Haizea emakume taldeak argazkilehiaketa jarri zuen abian. Parte hartzai-leak ezezik gaia bera ere emakumeada, baina Elgoibar eta kulturarekin lo-tuta. Azaroaren 16a, astelehena, da ar-gazkiak bidali edo eramateko azkeneguna. Pitxintxu dendara eraman [email protected] helbidera bi-dali behar da argazkia. Emakume ba-koitzeko argazki bakarra onartuko dutelehiaketan. Saria, Gabi jatetxean, bi la-gunentzako afaria izango da. Haizeakolau bazkidek, Udaleko ordezkari bateketa ongarriko kide batek osatuko duteepaimahaia. Aukeratutako irudia Haize-ako bazkideak zoriontzeko postaleta-rako erabiliko dute.

Txirri, Mirri eta Txiribiton domekan

Txutxupe ikuskizuna eskainiko duteTxirri, Mirri eta Txiribiton juniorrek dome-kan, azaroaren 15en, Herriko Antzokian16:30ean. Ordubeteko Txutxupe ikuski-zunean jolasa izango da protagonista,jolaserako gonbitea egingo dute paila-zoek eta kantuz jantziko dituzte jolas ho-riek. Txirri, Mirri eta Txiribitonek ezagunegindako Altza Pelipe bezalako abes-tiez gain, kanta berriak ere eskeiniko di-tuzte: Txutxupe eta Zenbat kilo itsusi?,esaterako. Sarrerak aurrez eros daitezkewww.kutxa.net helbidean eta salduezean lehiatilan egongo dira salgai egu-nean bertan. Umeen sarrera 3,5 euro-koa izango da, helduena, berriz, 5eurokoa.

Jardunaldi mikologikoak asteburuan

Karakate mikologia elkarteak egue-nean hasi eta astelehenera bitartean jar-dunaldi mikologikoak egingo ditu aurten40. urtez. Eguenean, azaroaren12an,perretxikoei buruzko hitzaldi batekin hasiziren jardunaldiak. Gaur (barixakua) etabihar (zapatua) perretxikoekin egindakopintxoak jateko aukera izango da Elgoi-barko 20 tabernatan, arratsaldez. Ond-doekin eta txanpinoiekin egingo dituztepintxo gehienak. Domekan, 11:00etanirekiko dute perretxiko erakusketa, KulturEtxeko sotoan. 13:30ean opari zozketaegingo dute umeen artean eta zozketakobisitarien artean. Astelehenean bukatukodira jardunaldiak eskola umeek erakus-keta bisitatuz.

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 17

Page 18: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

MERKATU TXIKIA18

LANA................................EskaerakAdinekoak zaintzeko prest, orduka edoetxean bertan bizita. 602 107 411-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak orduka zaintzekoprest. Gauez ere bai. 631 417 995-----------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egin eta adineko per-tsonak zein umeak zaintzeko prest. 943 748 899 / 685 724 861-----------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko zein adinekopertsonak zaintzeko prest. 638 338 816-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen lan egiteko prest,etxean bertan bizi izaten. 631832 767-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzen edogarbiketan lan egiteko prest, etxean ber-tan bizi izaten edo orduka. 632 229 972-----------------------------------------------------------------------------------LHko eta DBHko ikasleei eskola partiku-larrak emateko prest. 615 768 310-----------------------------------------------------------------------------------Sukaldari laguntzaile edo etxe, portaleta elkarteak garbitzen lan egiteko prest. 636 882 838-----------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zein umeak zaintzeko edo ta-berna zein portalen garbiketa egitekoprest. Nagusi ezinduekin eta elbarritue-kin esperientzia daukat. 631 562 380-----------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiten ditut orduka.637 102 725 / 943 744 033-----------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzen ditut etxean zeinegoitzetan edo ospitaletan, arratsaldezzein gauez. Gida baimena daukat.631 343 232

Portalak garbitzeko prest. 617571210-----------------------------------------------------------------------------------Orduka edo etxean bizita lan egitekoprest, asteburuetan ere. 626 914 904-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzen edogarbiketan lan egiteko prest. 631 748 977-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzen edogarbiketan lan egiteko prest.632 454 417-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen edo garbiketan lanegiteko prest. 690 134 485-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko edogarbitasun lanak egiteko prest. 685 771 734-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko, plan-txa egiteko, sukaldari laguntzaile lane-rako edo portalak garbitzeko prest. 631 562 380----------------------------------------------------------------------------------Garbiketa eta sukaldari laguntzaile lane-tarako edo umeak eta adinekoak zain-tzeko prest. Kalean zein baserrietan.602 146 153-----------------------------------------------------------------------------------Umeak zein nagusiak zaindu edo gar-biketa lanak egingo nituzke. Ordukaedo etxean bizita. Taberna eta portale-tako eskailerak ere garbitzen ditut. 631 098 995-----------------------------------------------------------------------------------Auto eta kamioi mekanikari, soldatzaile,iturgin –ur instalatzaile karnetarekin– la-netarako prest. 602 343 815-----------------------------------------------------------------------------------Garbitzaile, gozogile edo jostun laneta-rako prest. 602 346 336-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketa la-netarako prest. 638 338 816

Adineko jendea zaintzeko prest. 631 832 767-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak egunez eta gauez zaintzeko,sukaldari-laguntzaile edo garbiketa lane-tarako prest. 637 074 529-----------------------------------------------------------------------------------24 urteko mendaroarra astegun arratsal-deetan haurrak zaintzeko prest.646738095-----------------------------------------------------------------------------------Garbiketan edo ume zein adinekoenzaintzan lan egiteko prest. 632 889 041-----------------------------------------------------------------------------------Umeak zaintzeko, interna moduangauez edo orduka jarduteko prest. Espe-rientzia handia. 631832388

EskaintzakDoitze eta muntaia mekaniko lanetan ibi-litako pertsona behar da. Bidali curricu-lum-a Zarauzko 309 Posta Kutxatilara.

ETXEBIZITZAK....................AlokairuaFamilia batek bi logelako etxea hartukoluke alokairuan Elgoibarren. Gehienez400 euro ordain ditzakegu. 637 207 806-----------------------------------------------------------------------------------Familia batek hiru logelako etxebizitzahartuko luke alokairuan Elgoibarren.632 198 561----------------------------------------------------------------------------------Etxe txikia hartuko nuke alokairuan Elgoi-barren. 632 175 172---------------------------------------------------------------------------------Etxebizitza hartuko nuke alokairuan.677 259 560 / 661 064 027

SalmentaBabes ofizialeko etxebizitza salgai Iñi-gez Karkizao kalean. Oso egoeraonean, ia erabili gabea. 75 metro koa-

dro, 3 logela, 2 komun eta altzariekinguztiz jantzia. Bizitzera momentuan sar-tzeko. Trastelekua eta garajea barne.679387935 (arratsaldez-Leire).-----------------------------------------------------------------------------------Babes ofizialeko etxebizitza salgai, pre-zio tasatuan (130.000€ inguran). 2 lo-gela, garajea, trastelekua etaigogailuarekin. 628 115 677.-----------------------------------------------------------------------------------San Bartolome kaleko eraikin berri ba-tean etxebizitza salgai. Bi logela, egon-gela-jangela, sukalde zabala etabainugela. 625 708 042

GARAJEAK.........................AlokairuaGaraje itxia alokagai Jausoro plazan.Prezioa 90€. Kotxe bakarrarentzat ego-kia. 699 812 566.

SalmentaGarajea salgai Sigmako industriagu-nean, Antxustegi parean. 28 m2 goikoganbararekin. 651 525 602.

BESTELAKOAK...................Lur saila erosi edo alokatuko nuke oi-lategiarekin. 943 740 318---------------------------------------------------------------------------------Trio Jane Carrera aniversario salgai.Oso egoera onean. Kolorea: Urdiniluna. Grupo O kapazua eta aulkia,bakoitza bere zaku eta plastikoarekinsalgai. 686 474 208-----------------------------------------------------------------------------------Duela bi aste, urriaren 2an, Aterpe ta-berna parean aurkitutako txirula batekarri digute. Galdu duena BARRENe-tik pasa daiteke jasotzera.

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Zein da guztiena den erabilera pribatiboko elementu batek eragindako kalteen eran-tzule?

Horrelako kasuak, esaterako, terraza edo patio komunak jabe batek modu pribatuan erabil-tzen dituenean izaten dira. Beti ere erabiltzeko baimena eman zaionean komunitate-estatutuenedo komunitate-akordio baten bidez.

Kasu horietan aztertu beharko da nori dagokion kaltea eragin duen elementuaren mantentze-lana. Izan ere,horren arabera erabakiko da nork ordaindu beharko dituen konponketa gastuak.

Arau orokorrei erreparatuz gero, elementu komuna erabiltzeko eta gozatzeko aukera eskuratu duen jabeakbeharrezko mantentze-lanak egiteko ardura izango du elementu horren erabilerak eragindako higadurari aurreegiteko. Komunitateak, berriz, konpondu eta mantendu beharko ditu, ez erabilerarengatik, baizik eta, eraikina-ren egitura zahartu delako kaltetu diren elementuak. Adibidez, terraza batean, jabeak mantendu beharko duerabiliaren erabiliz gastatu den zola. Komunitateak, berriz, inpermeabilizazio konponketa eta mantenua ordain-du beharko ditu, egiturazko elementua delako eta zahartzea ez delako terrazaren erabilerak soilik eragin.

Aholkua: Impermeabilizazio-egitura hondatu delako ura sartu eta beste etxebizitza batzuetankalteak eraginez gero, komunitateak konpondu beharko luke. Baina gunea erabiltzea baimenduzaion jabeak zaindu ez duelako hondatzen bada inpermeabilizazio-geruza, bera arduratu beharkoda kalteak konpondu eta ordaintzeaz.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 18

Page 19: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

ZORIONAK ZURI 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Ongi etorri Gorka gure zazpigarrenbilobatxoari. Aitxitxa-amama eta bere-ziki Julenen partez muxu haundi bat.

Zorionak, Peru eta Elene. 2 eta 7urte, ai ene! Zuentzako patxo banadanek. Tio eta tiek, aittittek eta amamek.

Zorionak, Irati,igandean 9 urtebeteko dituzu-eta.Etxekoen eta bere-ziki Maialenenpartez!

Z o r i o n a k ,Naiara. Gureprintzesak 9 urtebeteko ditu! Muxuhandi bat gura-soen partez.

Zorionak, Unax.Gaur 4 urte.Ondo pasa zureu r t e b e t e t z eeguna. Muxuhandi bat etxe-koen partez.

Zorionak, tiaItziar. Urtetangora eta gaur be-zain guapa bihar.Patxo haundi bat.Ondo pasau zureegunian zihar.

Zorionak AneSotari. Hilaren15ean 15 urte.Familia guztiareneta bereziki gu-raso eta ahizpaNoraren partez.

Zorionak! Jadanik18ak gertu dituzu!Amaren eta aita-ren partez, ondopasa zure urtebe-tetze eguna.

Ongi-etorri gureartera, Maialen.Aitxitxa eta ama-men partez.

Zorionak Ibon!Larunbatean 4urte beteko dituzu-lako. Muxuhaundi bat aita-txo, amatxo etaLaidaren partez.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK

Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora,

edo [email protected] e-postara bidali.

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 19

Page 20: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

AGENDA

13 BARIXAKUAIluntzean Perretxiko pintxoak. Elgoi-barko tabernetan barixakuan eta za-patuan. 40. jardunaldi mikologikoak. 17:30-20:00 Argazki erakusketa:Debabarreneko fauna ezkutua eta lan-dare ezezagunak. Barixakutik dome-kara. Mendaroko Lagun betikoarenaretoan. 20:30 Antzerkia: Caperucita feroz. .Herriko Antzokian.

14 ZAPATUA10:00 Ibilaldia: Zuhaitzen hitza,baso magikoak. Kilimonen barrena. Ir-teera: Mendaroko plazan. 11:00 Libre asteburua: Karakate la-ranjaz jantzi;13:00etan, askeguneaKalegoen plazan: material salmentaeta atxikimendu bilketa; 13:30ean,kontzentrazioa : Eskubide zibil eta po-litikoen defentsan, Zinku eta besteaklibre; 14:00etan, argazkia. 11:00 Karakateko igoera. Antolatzai-lea: Morkaiko ME Kalegoen plazatik. 12:00-14:00 Magosto jaia. Antola-tzailea: Galiza Etxea. Leku Eder pla-zan.17:30 Ederlezi pastorala. Herriko An-tzokian. Sarrera: 5 euro.23:00 Nahia X Matthys eta Xiberrots.Sutegixa gaztetxean. Sarrera: 3 euro.

15 DOMEKA09:30 Mendi irteera: Gatzagatik Hi-ruerreketara. Deba ibaiaren iturburura.Antolatzaileak: Morkaiko, Herri Esko-lako Kalamua Elkartea eta IkastolakoGuraso Kontseilua. Irteera: Mintxetakoaparkalekuan.11:00 Perretxiko erakusketa. KulturEtxeko sotoan. Jardunaldi mikologikoak.13:30 Oparien zozketa. KulturEtxeko sotoan. 40. Jardunaldi mikolo-gikoak.17:00 Umeentzako tailerra: Hazizko16:30 Antzerkia: Txutxupe. Txirri,Mirri eta Txiribiton junior. Herriko An-tzokian.

17:00 Umeentzako tailerra: Hazizkobonbak. Mendaroko plazan.18:30 Dokumentala: Baso ahaztuak.Mendaron

16 ASTELEHENA19:00 Epeletan literatur tailerra. Ja-sone Osororen 12etan bermuta. Libu-rutegian.

18 EGUAZTENA12:00 Enpresa Industrialen gazteen-tzako ideia lehiaketako sari banaketa.Antolatzailea: IMH. Udaletxean. 19:30 Mendi emanaldi zikloa. Men-dizaletasuna: bizitza estilo aktibo etaosasuntsu baten oinarri. Unai Arrieta.

19 EGUENA18:00-20:00 Gurasoentzako ikasta-roa: Autoestimua sendotzen. Guztionerronka. Azaroaren 26an eta aben-duaren 3an eta 10ean ere. Irakaslea:Teresa Alonso. Kultur Etxean. Izen-ema-tea: [email protected] 16a baino lehen. Antola-tzailea: Kalamua guraso elkartea.21:00 Mendi emanaldi zikloa. An-drak Mendixan! Marimendi eta Men-dikolore. Musika Eskolako auditorioa.

20 BARIXAKUA08:30 Elgoibar ikastolako ikasleenkalejira. Kalegoen plazatik Ikastolara.17:30 Txaranga txikiaren kalejira.Musika eskolatik hasita.21:30 Bideo forum-a. La verdad deSoraya M. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.Haizea. Koordinatzailea: Loredi Sa-legi.

20

Zinea (Herriko Antzokian)

Botika ordutegiak09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

09:00 - 22:0013 Barixakua IBAÑEZ14 Zapatua GARITAONANDIA15 Domeka GARITAONANDIA16 Astelehena ETXEBERRIA17 Martitzena FERNANDEZ18 Eguaztena YUDEGO19 Eguena ORUESAGASTI20 Barixakua BARRENETXEA

22:00 - 24:00Astelehenetik domekara GARITAONANDIA

24:00 - 09:00ELORZA (Eibar) Juan Gisasola, 18 - 943 206 100

* Fernandez: Herriko enparantza, 4Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

‘Marte’14 Zapatua 22:15 (VOS)

15 Domeka, 19:0016 Astelehena, 21:30

‘Yo, el y Raquel’

19 eguena, 21:30

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 20

Page 21: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

Industrias METALA, familia-enpresa bat da,1965ean Pedro eta Fermin Zubiaurre anaiek sor-tutakoa.

Inguruko industriaren gorakada zela eta, merka-tuaren beharrak asetzeko, pieza berezien fabrikazio-ari ekin zioten. Denborarekin negozioa handitzenjoan ziren, produktu pneumatiko eta hidraulikoakkomertzializatuaz.

Euskal Herrian, aurrenetariko enpresa izan zenISO 9001 kalitatezko zertifikatua lortzen. Bestalde,marka propioa zertifikatu zuten (METALA) DIN 2353arauaren menpeko errakoreentzako, Bureau VeritasType Approvalaren bidez.

Fabrikatzen eta komerzializatzen dituzten produk-tuak sektore anitzetara zuzenduta daude, besteakbeste: erreminta-makina, ontzigintza, tren industria,energia berriztagarriak, obra publikoak, aeronautika,industria kimikoa...

Gaur egun bi negozio lineatan lan egiten du:.Mekanizatua..Produktu hidrauliko eta pneumatikoen hornikuntza.

Aurten 50 urte betetzen ditu, eta hirugarren belau-naldiaren zuzendaritzapean dago.

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:33 Página 21

Page 22: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

HITZ ETA KLIK22

“Eskerrik asko San Rokeko iturria zaindu eta edalontzia jartzen duenari”

Jose Luis Azpillaga

Iñigo Lamelas

Aspalditik nuen gaztetan egin-dako ibilaldi neurtu hura berri-tzeko gogoa. Oroitzen nuen

zortzi bat orduan egin nuela garai har-tako Azpeitiko mendizaleekin. Ez ge-nuen egunik aproposena aukeratu,

ordea, mendi buelta luze hura egiteko. Azpeititik Xoxotera aiseigo ginen emaztea eta biok goizeko giro freskoa lagun, bideezagunean gora, patxadaz. Xoxotetik behera jo eta gorantzzetozen familiekin gurutzatu ginen. Otarrera jaitsi eta mokadubat jatea zen gure asmoa. Halaxe egin genuen. Harritu gintuenhango giroak: argi zegoen gehienak autoz igota zeudela, ezzuten mendizale itxurarik. Otarretik Azkarateruntz jo genuen etaordurako eguzkia ederki berotzen hasia zen. Azkaratetik berrizere gorantz, Hirukurutzetarantz, eta gu jada eguzkitik ihesi,

gerizpe bila bide ezezagunean gora. Ez ginen nahi bainolehen iritsi tontorrera. Bero handia zegoen, eta ura ere eskasgenuen ordurako. Beste mokadu bat jan eta atseden hartu ge-nuen gozo-gozo etzanda tontorretik gertu dagoen pinudian.Ondoren, Karakatarantz jo genuen. Sei bat ordu eginda, han-ketan nekea igartzen hasiak ginen, eta egunak bero, sargori,jarraitzen zuen. Karaketara iritsi eta beherantz jo genuen Elgoi-barrerantz. Halako batean San Roke bistaratu genuen, hurapoza! Josurekin gurutzatu ginen: bakarrik zihoan gorantz, betibezain alai. Azkenean behintzat San Rokera heldu ginen, eta,orduan, ezustean, San Rokeko aska eta iturria agertu zitzaizki-gun begien aurrean, iturriak gainean ontzitxo bat zuela, urgozoa edateko gonbita eginez bezala. Ez dut ahaztekoa or-duan edandako ur zurrutadak eman zidan freskatua! Eskerrikasko iturria zaindu eta edalontzia jartzen duenari!

970 alea:Maquetación 1 12/11/15 15:34 Página 22

Page 23: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 3

Page 24: 970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 1 3 1 5 1 0 2 a …€¦ · Petalo biziak hizkuntza zaharrean. Euskal zinema badoa indarra hartzen, itxuran. Oscarretan bere postua

970 azala:Maquetación 1 12/11/15 15:31 Página 4