16
BIZKAIKO HITZA JUANAN RUIZ / FOKU Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak kudeatzen du ura herri gehienetan b Busturialdeko partzuergoa integratzeko pausoak eman ditu b Uraren pribatizazioaren mamua ikusten dute hainbat eragilek b 2-4 Gehiago hartzeko prest Musika-Musica Haur, gazte eta helduentzako 70 kontzertu asteburuan, musika klasikoa oinarri 12 Arratia Kamioien eraginez izaten diren auto pilaketak arintzeko, bazterguneak egingo dituzte N-240an 7 Ostirala 2019ko martxoaren 1a X. urtea 388. zenbakia www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

BIZKAIKOHITZA

JUANAN RUIZ / FOKU

Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak kudeatzen du ura herri gehienetan bBusturialdeko partzuergoaintegratzeko pausoak eman ditu bUraren pribatizazioaren mamua ikusten dute hainbat eragilek b 2-4

Gehiago hartzeko prest

Musika-Musica Haur, gazteeta helduentzako 70 kontzertu

asteburuan, musika klasikoa oinarri

12Arratia Kamioien eraginez izatendiren auto pilaketak arintzeko,

bazterguneak egingo dituzte N-240an

7Ostirala

2019ko martxoaren 1aX. urtea388. zenbakia

[email protected]

Page 2: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

2BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2019ko martxoaren 1aAstekoad

Uraren kudeaketa

Bizkaiko mapa

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Nazio Batuen

Erakundeak

azpimarratuta

dauka ur balia-

bideak behar

bezala kudea-

tzearen garrantzia. Aurreikusi du

2050erako gutxienez munduko

populazioaren laurdena biziko

dela ur garbiaren falta kronikoa

izango duten herrialdeetan. Giza-

kiak behar horretaz jakitun egon

dira hasieratik, eta ur emarietatik

gertu kokatu eta hazi dira zibiliza-

zioak. Garatutako herrialdeetako

herritarrek, ordea, behar horren

perspektiba galdu egiten dute sa-

rri, ura lortzeko txorrota zabal-

tzea besterik ez baitute. Faktura

ordaindu eta kito: ez dute izaten

informaziorik ur hartuneen eta

naturako elementu hori lortzeko

eredu eta lanen inguruan.

Bizkaian bertan, ura kudeatze-

ko hainbat eredu daude. Bi par-

tzuergo eta zenbait herrik euren

kabuz kudeatutako ereduak bizi

dira parez pare. Bilbo Bizkaia Ur

Partzuergoan integratuta daude

lurraldeko herri gehienak. Egun,

81 dira, eta datozen hiletan beste

bat sartuko da: Nabarniz. Oroz-

kok eta Arrankudiagak ere eskae-

ra egin dute.

Busturialdeko Ur Partzuergoa,

berriz, hamasei udalerrik osatzen

dute. Mapa hori aldatzeko, baina,

bi erakundeak pausoak ematen

hasi dira. Udan jakin zen Bustu-

rialdeko Ur Partzuergoak propo-

samena egin ziela nahi zuten uda-

lerriei Bilbo Bizkaia Ur Partzuer-

goan sartzeko beharrezko tramite

eta negoziazioak hasteko. Urte

hasieran, berriz, Bilbo Bizkaia Ur

Partzuergoko batzarrak estatu-

tuak aldatu zituen, eta bide eman

zion partzuergoa oso-osorik inte-

gratzeko aukerari, udalerriak ba-

nan-banan sartu beharrean.

Pedro Barreiro Bilbo Bizkaia Ur

Partzuergoko kudeatzailearen

esanetan, Sektore Publikoaren

Araubide Juridikoari buruzko

lege batera egokitzeko aldatu di-

tuzte estatutuok. «Aldaketa hori

ez dugu egin Busturialdeko Ur

Partzuergoa barnean hartzeko

berariaz, nahiz eta aldaketak ho-

rretarako bidea ematen duen».

Zehaztu du Busturialdeko era-

kundeak ez duela egin, oraingoz,

Bilbo Bizkaikoan sartzeko eskae-

ra formalik. Sinetsita dago onu-

rak izango lituzkeela erakunde

handiago horretan integratuko

balitz: «Baliabide gehiago izatea

ahalbidetzen du, hartara, hiriko

uren kudeaketan sortzen diren

erronkei aurre egiteko». Batak

eta besteak ura kudeatzeko eredu

desberdinak dituzte, eta kontra-

ko ahotsak zabaldu dira.

Busturialdeko Ur Partzuergoa

likidatu eta Bilbo Bizkaiko Ur Par-

tzuergoan integratzeko aukera-

ren berri izan bezain laster, hain-

bat talde ekologistak, sindikatuk

Ura natur baliabide preziatu bat da,behar-beharrezkoa, eta zabalik dagoharen kudeaketa ereduaren eztabaida.Bilbo Bizkaia partzuergoa hiriburuarieta inguruei zerbitzu emateko sortuzen, baina gero eta herri gehiago ari dabarnean hartzen. Eta Busturialdeko UrPartzuergoa osorik integratzekopausoek hautsak harrotu dituzte.

Txorrotanondik etanork elikatu

Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak Zadorraren sistematik hartzen du behar duen ur gehiena. ADRIAN RUIZ DE HIERRO

Page 3: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 1a Astekoa

d

Uraren kudeaketaBizkaiko mapa

ITURRIA: BIZKAIKO HITZA, EUSKALGEO

URAREN KUDEAKETA BIZKAIAN

Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoa (81)

Busturialdeko Ur Partzuergoa (16)

Bere kabuz (16)

Abadiño

Abanto-Zierbena

Alonsotegi

Amoroto

Arantzazu

Areatza

Arrigorriaga

Artea

Atxondo

Aulesti

Bakio

Balmaseda

Barakaldo

Barrika

Basauri

Bedia

Berango

Berriatua

Bilbo

Derio

Dima

Durango

Elorrio

Erandio

Ereño

Etxebarri

Fruiz

Galdakao

Galdames

Gamiz-Fika

Gatika

Getxo

Gizaburuaga

Gordexola

Gorliz

Gueñes

Igorre

Ispaster

Iurreta

Izurtza

Larrabetzu

Laukiz

Leioa

Lekeitio

Lemoa

Lemoiz

Lezama

Loiu

Mañaria

Etxebarria

Markina-Xemein

Jatabe

Mendexa

Morga

Mungia

Munitibar

Muskiz

Ondarroa

Ortuella

Plentzia

Portugalete

Santurtzi

Sestao

Sondika

Sopela

Sopuerta

Trapagaran

Turtzioz

Ubide

Ugao-Miraballes

Urduña

Urduliz

Villaverde Turtzioz

Zaldibar

Zalla

Zamudio

Zaratamo

Zeanuri

Zeberio

Zierbena

Ziortza-Bolibar

Ajangiz

Arratzu

Bermeo

Busturia

Ea

Elantxobe

Forua

Gautegiz Arteaga

Gernika-Lumo

Ibarrangelu

Kortezubi

Mendata

Mundaka

Murueta

Muxika

Sukarrieta

Arakaldo

Arrankudiaga

Arrieta

Artzentales

Berriz

Ermua

Errigoiti

Garai

Karrantza

Lanestosa

Mallabia

Meñaka

Orozko

Otxandio

Zornotza

Nabarniz*

*Nabarniz. Bere kabuz ari da,baina laster Bilbo Bizkaiansartuko da.

eta eragilek Ure Urre plataformasortu zuten eskualdean. EH Bildu,Ahal Dugu, Izartu, Guzan eta Mu-rueta eta Ibarrangeluko platafor-ma independenteek ere bat egindute mugimenduarekin. Aurrezaurre dute partzuergoan gehien-goa duten EAJ eta Euzko Abertza-leak alderdiek babestutako pro-posamena. Bilbo Bizkaia Ur Par-tzuergoaren bestelako eredu batieutsi nahi diote plataformakoek.Hala azaldu du Jon Bernat Zubirikideak. Bi arrazoi eman ditu alda-ketaren kontra azaltzeko: «Ezdugu bat egin nahi azpikontrata-zioan oinarritutako eredu priba-tizatu batekin. Ardura publikokokudeaketa pribatuaren ereduadarabilte». Busturialdeko Ur Par-tzuergoa erakunde publiko bat da2011z geroztik. LABek ere salatuberri du hainbat zerbitzu kudea-tzeko azpikontrataziora jotzen ari

dela Bilbo Bizkaia partzuergoa.«Bestetik, uraren kudeaketa Okaibaiaren arrotik alboratuko litza-teke. Eta Europako zuzentarauakdio ura ibaiaren arroaren ingu-ruan kudeatzea dela egokiena»,azaldu du Zubirik. Bilbo Bizkaianintegratuz gero, Busturialderaura Zadorrako urtegitik (Araba)iritsiko litzatekeela erantsi du,«bereziki udan gora egiten duenuraren beharra asetzeko. Horre-tarako, 15 milioi euroko inber-tsioa egin beharko lukete». Urkudeaketa publiko, ekologiko etasozialaren defentsa egin du.Eskualdean 56 ur hartune dau-

de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatudute horretarako zortzi milioieuro beharko dituztela. «Gutxie-nez, epe laburrean beharrezkoakdiren egokitzapenak egiteko».

Bizkaiko HitzaBusturialdeko UrPartzuergoaren iritzia jasotzensaiatu da, baina ez du lortu.Bizkaiko milioi bat biztanlek

baino gehiagok jasotzen dute Bil-bo Bizkaia Ur Partzuergoarenzerbitzua; herrialdeko biztanleen%90ek. Lehen mailako hornidu-ra eta saneamendu zerbitzuak es-kaintzen dituela azaldu du Ba-rreirok. «Horrez gain, bezeroenarteko ekitatea bermatzen du.Hau da, pertsona guzti-guztiek,Getxoko erdigunean eta Galda-mesko baserri batean direnek,zerbitzu bera jasotzea. Horren-bestez, funtsean, edateko ur ja-rraitua eta hondakin uren trata-mendu egokia eskaintzen ditugu,guztientzako kalitate eta prezioberean».Zubirik, berriz, uste du kon-

tuan hartu behar dela urarenerabilera: «Ur gehiegi erabiltzen

duenari ordainarazi egin beharzaio, ikuspegi ekologikoa erabili-ta. Baina, ikuspegi sozialetik erre-paratuta, ura gutxi, ondo eta ego-ki erabiltzen duenari berme so-zial batzuk ezarri behar zaizkio».Bilbo Bizkaia partzuergoak

Uribarri Ganboa eta Santa Engra-zia urtegietatik hartzen du erabil-tzen duen uraren %90. Biak diraZadorraren sistemaren barneko-ak. Bolumen hori osatzeko, biga-rren mailako beste ekarpen ba-tzuk ere baditu: Artiba eta Noce-dal urtegiak, Cadaguarensisteman; Lekubaso eta Zollo,Nerbioi eta Ibaizabalenarroan; San Kristobal,Arratian; Oiz mendikolur azpiko baliabideak;eta, duela urtebetetikhona, baita Ordunte ur-tegikoak ere.Iratxe Arriolak agerian

utzi ditu partzuergo ba-tek eta besteak kudea-tzen dituzten eremuenarteko desberdintasu-nak. Eako alkatea da, eta,2011 eta 2015 artean, Bus-turialdeko Ur Partzuer-goko presidentea izanzen. Ure Urre platafor-mako kidea ere bada:«Bilbo Bizkaia Ur Par-tzuergoa Bilbo handiarizerbitzua emateko sortuzen. Hor, populazio han-dia dago, eta lur eremueta ur gutxi. Hemen, al-diz, lur asko dago (Bizkaiaren%10) eta jende gutxi. Horrez gain,ur hartune ugari ditugu: 56, hainzuzen. Eta 90 biltegi eta 250 kilo-metro sare. Hau beste kontu batda». Zubirik aurrez aurre jarriditu bi ereduak: «BusturialdekoUr Partzuergoa Zadorrara entxu-fatzeko hamabost milioi eurokoinbertsioa aurreikusten dute.Guk proposatzen dugun bermeekologikorako eta tokiko kudea-ketarako, zortzi milioi euro behardira. Eredu talkaren aurrean, gu-rea merkeagoa da, sozialagoa,ekologikoagoa eta tokian tokikokudeaketan oinarritutakoa».Arriolak salatu du Bilbo Bizkaia

Ur Partzuergoa bertan beherautziz joan dela eskualde bakoi-tzak eskaintzen zituen natur ba-liabideak. «Bakoitzak bere balia-bideak optimizatu behar ditu».Jakitun daude Busturialdean urdefizita sortzen dela, udan bere-ziki. Baina gogora ekarri dute po-sible dela Vegan (Gernika-Lumo)kutsatu zen akuiferoko ura in-dustriarako edo kaleak garbitze-ko erabiltzea; segundoko 60 ur li-tro ematen ditu. Arriola ere sinetsita dago ura

eskualdeka kudeatu behar dela.

«Eskualde bakoitzean erreka batdagoelako. Europako zuzenta-rauak ere hori dio, baina bultza-tzen duten ereduak lurraldeariburuz hitz egiten du».

Pribatizatzeko mehatxuaMugimendu horien guztien atze-an, Ure Urre plataformak urarenpribatizazioaren mehatxua ikus-ten du. «Zergatik ez zaie intere-satzen beste eredurik egotea?Erabiltzaileek tasak eta kudeake-ta konparatzeko modurik izan ezdezaten». Tasek gora egingo du-tela sinetsita baitago Iratxe Arrio-

la. Enpresa handien interesak eretartean sartu direla esan du.«Oso zentralizatua dagoen eredubakarrarekin obra handiak pro-posatuko dituzte; diru asko mu-gituko da, eta ponpaketa estaziogehiago diseinatuko dituzte».Orain arteko zerbitzu publiko-

ari eustearen garrantzia azpima-rratu du. Bilbo Bizkaia Ur Par-tzuergoak onartu du inbertsioenamortizazioa tasetan jasotzea.Busturialdeko Ur Partzuergoakere urtarrilean iragarri zuen az-piegiturak berritzeko lanek era-gingo zituzten gastuak erabiltzai-leen fakturan aplikatu beharkoliratekeela. Tarifak garestitukozirela aurreratu zuen. «2016. ur-tearekin alderatuta, 2021ean ura-ren prezioa %21,7 igo beharko li-tzateke, eta 2030erako, %24». Ure Urre plataforma ez dago

ados neurri horrekin: «Inber-tsioen kostua ere tarifetan sar-tzea onartzen duzunean, onar-tzen ari zara azpiegitura horiekkudeaketa pribatua izango dute-la, erabiltzaileak ordaindubeharko dituelako egindakoinbertsioak. Nire ustez, mantenu

(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

Bilbo Bizkaiak baliabidegehiago izatea ahalbidetzen duuren kudeaketan sortzen direnerronkei aurre egiteko»Pedro BarreiroBilbo Bizkaia Ur Partzuergoko kudeatzailea

«Europako zuzentarauakgomendatzen du egokiena ura ibaiaren arroankudeatzea dela»Jon Bernat ZubiriUre Urre plataformako kidea

«Bertoko araztegi eta sareakBilbo Bizkaikora pasatuko lirateke bertan integratu aurretik»Iratxe ArriolaBusturialdeko Ur Partzuergoko presidente ohia

‘‘

Page 4: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 1aAstekoa

d

Uraren kudeaketaKudeaketa propioa, beheraka

gastuak bai, hori ordaindu behar

dute erabiltzaileek. Baina inber-

tsioen gastu guztiak berreskura-

tzea eskatzen dute. Hori ez zaie

eskatzen beste zerbitzuei: ez

Supersurri, ez Bizkaibusi... Ez da

onargarria», esan du Arriolak.

AlegazioakPlataformak salatu egin ditu Bus-

turialdeko Ur Partzuergoak Bilbo

Bizkaia Ur Partzuergoan integra-

tzeko orain arte egindako mugi-

menduak. Izan ere, estatutuak

aldatuta —hark ere aldatu ditu—

hala erabakitzen badu, Busturial-

deko Ur Partzuergoa, oso-osorik,

Bilbo Bizkaikoan sartuko da. Eta

udalerriren batek atera nahi

badu, integratuta dagoela egin

beharko du eskaera. Hala, eraba-

kiaren aurkako alegazioak aur-

keztu ditu Arriolak. «Salatu

dugu agindu horrek kalte egiten

diola autonomia lokalari». Ho-

rrez gain, Busturialdeko Ur Par-

tzuergoaren bideragarritasuna

azpimarratu du: «2019rako

6.351.765 euroko aurrekontua

onartu da; inbertsioetarako saila

1.295.475 eurokoa da».

Partzuergoko estatutuak alda-

tzeko arrazoia ondokoa dela uste

du: desegingo balitz, udal guztien

adostasuna lortu beharrean,

gehiengoak erabakitzen duena-

rekin nahikoa litzateke ondasun

guztiak beste erakunde batera le-

kualdatzeko. «Hala, bertoko

araztegi eta sareak Bilbo Bizkai-

kora pasatuko lirateke bertan in-

tegratu aurretik. Eta gero, herri

bakoitzari emango liokete hitza

integratu nahi duen esateko. Ho-

rri joko zikina esaten zaio». Auzi-

tara jotzeko prest daude jokabide

hori geldiarazteko.

Barreirok esan du Bilbo Bizkaia

Ur Partzuergoa Busturialdeko

azpiegiturak zer-nola dauden az-

tertzen ari dela. «Erakunde berri

bat partzuergoan sartzen dene-

an, lehenik eta behin erakundea-

ren azpiegiturak aztertzen ditu-

gu, nola dauden eta zer inbertsio

egin behar den jakiteko. Hartara,

mahai gainean programa jakin

bat jartzeko. Leku batzuetan, sa-

reak ondo daude, baina beste ba-

tzuetan nabariak dira hutsune-

ak».

Maiatzaren 26ko udal hautes-

kundeen emaitzek zeresana

izango dute prozesu horretan

guztian, mapa alda baitaiteke he-

rriz herri zein alderdi nagusitzen

den. Indar korrelazio horrek iru-

dikatuko du etorkizun hurbila,

pauso eta erabaki zehatzak lehe-

nago hartzen ez badituzte bede-

ren.

(Aurreko orrialdetik dator)

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Bizkaiko uraren

kudeaketa islatzen

duen mapan badi-

ra gestioa euren

kabuz egiten duten

hainbat herri: Arakaldo, Artzen-

tales, Arrankudiaga, Arrieta,

Berriz, Ermua, Errigoiti, Garai,

Karrantza, Lanestosa, Mallabia,

Meñaka, Nabarniz, Orozko,

Otxandio eta Zornotza. Ure Urre

plataformak salatu du herri

horietako batzuek zailtasunak

dituztela euren kabuz aurrera

egiteko. Arazoa zein den zehaztu

dute: aldundiaren babesik eza.

Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak

hitzarmen bat dauka sinatuta

aldundiarekin, eta, horren bidez,

diru kopuru bat jasotzen du.

Horretarako, partzuergoak onar-

tu egin behar izan zuen inbertsio-

en amortizazioa erabiltzaileen

ordainagirietan sartzea. Hala

azaldu du Iratxe Arriola Bustu-

rialdeko Ur Partzuergoko presi-

dente ohi eta Ure Urre platafor-

mako kideak. Gogora ekarri du

euren kabuz ari diren herri txi-

kiek, berriz, azpiegiturak euren

kontura eraiki behar dituztela,

aldundiaren laguntzarik gabe.

Eredu hori salatu du: «Xantaia

izugarria da».

Karrantza aspalditik dabil

Bilbo Bizkaia partzuergoan sartu

guran. Pedro Barreiro partzuer-

goko kudeatzaileak azaldu due-

nez, negoziazioetan jarraitzen

dute. «Lurralde zabala da, oso

sakabanatua dago, eta biztanle

gutxi ditu. Bertan egin diren

azterlanen arabera, 60 milioi

euro baino gehiagoko inbertsioa

egin beharko litzateke bertako

azpiegiturak egokitzeko eta inda-

rrean dagoen araudia betetze-

ko».

Beste garai batean egin zuen

Karrantzako Udalak partzuergo-

an sartzeko eskaera. 2004a zen,

eta EAJk zuen alkatetza. Aldun-

diak zenbait azpiegitura eraiki zi-

tuen, etorkizunean partzuergoak

kudeatuko zituelakoan. Handik

urte batzuetara, 2012an, Karran-

tza Zabalak eskuratu zuen alkate-

tza, EH Bilduren babesarekin.

Prozesua etetea erabaki zuten or-

duan, integrazioak herriko abel-

tzainentzat arazoak sortuko zi-

tuela iritzita.

Ehun azienda inguru daude he-

rrian. Bilbo Bizkaia Ur Partzuer-

goarekin hitzarmena sinatuz

gero, abeltzainek orain baino as-

koz gehiago ordaindu beharko

dute uraren truke. Raul Palacio

alkateak azaldu zuen egoera ho-

rrek ondorio larriak izango ditue-

la sektorean. Zenbait azienda itxi

egin beharko lituzkete, eta fun-

tsezkoak dira bertako ekonomia-

rentzat.

Hala, tarifen prezioa %50 mu-

rrizteko eskatu du udalak. Par-

tzuergoak %25 jaistea onartu du,

eta gainerako %25 udalak berak

ordain dezala.

Hari batetik dago Bizkaiko

udalerririk handiena. Kilometro

askotako hoditeria sare oso za-

harkitu eta zabal bat du. Gainera,

Uraren Euskal Agentziak zigortu

egin du ur araztegi bat ez duelako.

Palaciok salatu du araztegiak al-

dundiak eraikitzen dituela, baina

esan diela partzuergoan egon arte

ez duela egingo.

Hori guztia gutxi balitz legez,

aldundiak esan die azken urtee-

tan eraikitako azpiegituren man-

tentze lana ordaintzeari utziko

diola Karrantza partzuergoan

sartu ezean. Partzuergoan sartu

nahi dute eurek ere, baina ez dau-

de prest edozer preziotan egiteko.

Nabarnizen eskaerari, baiBilbo Bizkaia Ur Partzuergoak

joan den urtarrilean estatutuen

aldaketa onartu zuen batzarrean,

Nabarniz bertan sartzeko eskaera

onartu zuten. Urduñako alkate-

ak, Idoia Aginakok, egoera salatu

zuen. Izan ere, haren arabera,

«EAJren xantaiaren ondorioz»

egin du herri horrek Bilbo Bizkaia

Ur Partzuergoan sartzeko eskae-

ra. Salatu zuen aldundiak ez diola

eman laguntzarik ura kudeatze-

ko partzuergo nagusitik kanpo

dagoen herri bati ere. Horrez

gain, gogora ekarri zuen duela

hiru urte eskatu zuela Busturial-

deko Ur Partzuergoan sartzea,

baina ukatu egin ziotela. Hori

ikusirik, 2017an Bilbo Bizkaia Ur

Partzuergoan sartzeko eskaera

egin zuen.

Nabarniz ez da partzuergo han-

dian integratzeko eskaera egin

duen azken herri txikia. Epe ertai-

nean Orozko eta Arrankudiaga

sartzea aurreikusi dute. 1967an

sortu zuten partzuergoa, hemere-

tzi udalerrirekin, eta, egun, 81 di-

ra.

Barreiro sinetsita dago onura-

garria dela uraren kudeaketa osoa

partzuergo bakarraren esku gera-

tzea, eta hala defendatu du: «Ura-

ren kudeaketa gero eta teknikoa-

goa eta zorrotzagoa den esparru

honetan, nahitaezkoa da baliabi-

de ekonomiko oparoak eta langile

kualifikatuak izatea. Horrek es-

kala handian jardutera behartzen

gaitu, hala egin ezean herritarrek

ezingo lituzketelako tarifak or-

daindu. Era berean, klima aldake-

tak eta gero eta zorrotzagoak di-

ren ingurumen neurriek kudea-

tzaile profesionalizatuak izatera

behartzen gaituzte, eta hiri uren

zikloa kudeatzeko garai bateko

boluntarismoa atzean uztera».

Ateak zabalik dauzkate eurene-

an sartu nahi dutenentzat: «Bilbo

Bizkaia Partzuergoak ez ditu lu-

rraldeak kolonizatzen. Laguntza

eta irtenbideak eskaintzen saia-

tzen gara erakundeen arteko lan-

kidetzaren bidetik, gure lurralde-

ak hiriko uren arloko eginkizu-

nak bete ditzan». Herritarrei

«zerbitzu bikaina» eskaintzen

diela deritzo: «Kalitatezko ur ja-

rraitua eta hondakin uren arazke-

ta, hori baita jasangarritasun ber-

merik handiena».

Hamasei herrik kudeatzen dute ura, oraingoz. Karrantza, gainera, Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoansartu guran dabil. Salatu dute aldundiak ez dituela babesten partzuergotik kanpoko herriak.

Txikiak ere, hodi handira

Martxan dira prozesuak Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoan beste lau herri sartzeko. BILBO BIZKAIKO UR PARTZUERGOA

Page 5: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako
Page 6: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

6BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2019ko martxoaren 1aIritzia

RPARAJETIK

Igor Elordui Etxebarria

Mozorroak erantzi

Asteon, istorioari da-rion maitasunagatik,xalotasunagatik etaausardiagatik biho-

tza kuzkurtzen duten albiste ho-rietako baten berri izan dut. Etaez da Hollywoodeko film bat; beharrik ere ez, gainera. Hemendaude protagonistak, gure arte-an, kasu honetan Barakaldon.Hara bada: Pauldarrak emaku-

mezko futbol taldearen koordi-natzaileak azaldu duenez, orain-tsu Gaztetxoen mailako (13-14urte) taldeko jokalari baten amaklubarekin harremanetan jarrizen, alaba dela-eta berba egiteko.Delako koordinatzaileari atoanetorri omen zitzaizkion bururahalakoetan mintzagai izaten di-

ren gaiak: arazoak entrenatzaile-arekin, taldekideren batekin, fa-milia-kontu larriren bat... Bainaez. Amak adierazi zion neskak ezzeukala inolako arazorik ez tal-dean, ez familian. Baina neska,benetan, ez dela neska, alegia,mutila dela. Eta behin gaztetxoakfamiliari aitortuta, onena zelaklubari jakinaraztea (zer gertatu-ko zen beldurrez).Bada, jakin dezazuen, Gazte-

txoen mailako Pauldarrak ema-kumezkoen futbol taldearen az-ken partidan, atezainak soineaneraman duela, elastikoaren atze-aldean, bere izena: Hugo. Hugokizugarri maite du bere lagun nes-kekin futbolean jokatzea, eta,Pauldarrak taldeari esker, hala

egiten segituko du. Are gehiago,klubeko koordinatzaileak erantsidu euren kontra jokatuko dutentalde guztiei, kasua jakinarazteazgain, berau baliatzera dei egindietela, balioetan hezteko etasentsibilizatzeko jokalariak, teknikariak, gurasoak eta abar.Zelanbait, zera esan dezakegu,Hugok erantzi duela itotzen zuenmozorroa.Eta istorio horren harira, zera

gogoratu dut: Naizen elkartea-ren, hain zuzen ere, EuskalHerriko adin txikiko transexua-len familiak biltzen dituen elkar-tearen, spot bat. Iragarki horre-tan, hainbat pertsonaia ospetsuelkarrizketatzen dira: Aritz Adu-riz, Itziar Ituño, Miguel Indurain,Karlos Argiñano... Eta denekinberdin gertatzen da: elkarrizke-tatzaileak nor diren esatekoeskatuta, brast botatzen dutezertan aritzen diren: «Ni AritzAduriz naiz, futbolari profesio-nala». Ostera, aurkezleak eska-

tzen dienean zertan ari diren ez,baizik eta nor diren azaltzeko,isiltasuna da nagusi.Genero-identitatearen gaiaz

harago, egia izanik hein handibatean egiten dugun hori ere ba-garela, zenbat kostatzen zaigungeure burua definitzea zertaradedikatzen garen esan barik.Nola egin ere ez dakigu eta! Bestela esanda, ez al diegu dema-seko garrantzia ematen «orainhonetan ari naiz» edota «nirelana hauxe da»-lakoei? Ez al garageure izatea bera nolabait ezku-tatzen ari «zertan ari garen» horren pentzuan? Bizitzan zehar, besteen aurre-

an agertzeko zein norberarenkontsolamendurako, hainbatmozorro janzten ohituta gaude.Egunotan hori tokatzen da, bainahobe genuke bizitzan estutzengaituzten bestelako mozorro, kareta, maskara eta katamaloakeranzten ikastea. Badugu nondikik(h)asi.

Egunotan horitokatzen da, baina

hobe genuke bizitzanestutzen gaituztenbestelako mozorro,kareta, maskara eta

katamaloakeranzten ikastea

Nire auzoko muga

Omar Boudaaoui

Bizkaiko SOS Arrazakeria

Nire auzorairisten nai-zenean –Bil-boko SanFrantzisko–,muga bat

gurutzatzearen sentsazioak ha-rrapatzen nau beti; beste mundubatera sartzearenak.Batetik, poztu egiten nau nire

auzoa zein diferentea den ikuste-ak, bere mugimenduak, erritmo-ak, koloreak, usainak. Baina,nondik datorkit tentsio taupakarihau? Sarritan nire arnasean na-baritzen dudan beldur hau zeridagokio? Horrenbeste poliziare-kin, nire auzoa Bilboko segurue-na da: furgonetak, autoak, txakurbrigadak, kaleko jantzitako poli-zia. Begirada zelatari, adi, zuzen,sarkor horrekin dauden poliziahoriek guztiak ez dakit zergatikdauden horren haserre nirekin.Denboraren poderioz, Poliziari

zuzenean ez begiratzen ikasi dut,«ez probokatzeko» eta azkeneanbegirada neuk kendu behar ezizateko. Horrela, izan dezakedanedozein arazo saihestuko dut.Baina beldurra sakonagoa da,

nire gorputzaren zati da, nireaurpegiera, nire kolorea, nire ibi-lera. Nire gorputza beti dago mu-garen beste aldean, koloniaohian, eskubiderik ezaren ere-muan, ez legearen lurrean. Edo-zein polizia nigana etor daitekeeguneko edozein momentutan,ni geldiarazi, dokumentazioa es-katu, motxilan zer daramadanbegiratu, miatu. Eta ez lehenagoez gero, ez du niri ezer azaldu be-harrik izango. Nor naiz ni ezer es-katzeko, paperak izan zein ez,naziotasuna izan edo ez? Distan-tziak mantendu behar dira; batezere, mugak.Nire beldurretan garrantzitsu-

ena kontatzea ahaztu zait: zein ja-rrera hartu egunen batean geratueta hormaren kontra jartzen ba-naute. Beti pentsatzen dut hona-ko hau: lehenengo egin behar du-dana da arnasa sakon hartu, poli-zien asaldura eta eszitazio mailaaztertu, inguruan lekukorik ba-dagoen begiratu, eta, poliziak ezdidanez sekula zergatia azalduko,nire ahotsaren bolumena oso on-do zaintzea, eta, batez ere, zukahitz egitea. Finean, nire bideorriak izan behar du probokazio-etan ez erortzea, autoritateareki-ko errespetu faltaoso erraz on-doriozta dezakeen ezertan ezerortzea, eta are okerragoa dena

saihestea: lurrean etzanda amai-tzea, hortik altxatzea oso zaila etamingarria izango baita gero. Be-raiek dira, azken finean, legearenbabesleak, eta euren hitza zurea-ren eta zure lekukoen gainetikegongo da; segur aski nire ezau-garri fonetiko berak izango dituz-ten horien gainetik.Oraintxe, hau idazten ari nai-

zela, ulertzen dut zergatik ez du-dan gustuko nire auzoko espa-loietan geldi egotea –ez bada le-gez eta behar bezala tabernabateko barran zerbitzatutakokaña bat eskuetan dudanetan–.Lanetik ateratzen naizenean, ba-tez ere bakarrik nagoenetan, az-kar joaten naiz etxera beti, horre-la lokalizatua izateko aukera gu-txiago baitut.Ohar bat, aurrekoarekin zeri-

kusirik ez duena: nire auzoan ezdespistatu asko; kontuz, adi zurediruzorro eta mobilarekin, jarrimotxila alderantziz, Del Hierrozinegotziaren arabera gazte taldebat baitugu Mediterraneoa pateranegargarri horietako batean gu-rutzatu dutenena, telebistan egu-nero erakusten dizkiguten horie-takoren batean, edo kamioi az-pietan, mobilak lapurtzeko asmobakarrarekin. Kontuz!

BIZKAIKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere

baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta BIZKAIKO HITZAk mozteko eskubi-

dea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Bizkaiko Hitza, Uribitarte kalea 18-3.C, 48001 Bilbo. Eskutitzak Internet bidez

bidaltzeko: [email protected].

%

Eskaparateenatzean...

Bilboko kaleetan barrena,multinazional modernoeta-

ko eskaparateei begira jarri naiz:ipurdi ezin hobea egiten dutenpush-upbakeroak, ostrukak be-zain hanka luzedun manikiak,kolonia soil bat saltzeko akroba-ten neurriko posturak egiten di-tuzten emakumeen iragarkiak…Kristalez kristal, sentsazio ito-

garri batek hartu dizkit barrenak.Edertasun eredu bat eta bakarraikusten dut eskaparate horietan,eta nire gorputza ez dator horre-kin bat. Pixkanaka, frustrazioahaserre forma hartzen hasi, etagaldera bat etorri zait burura:zein momentutan erabaki nueneredu hori jarraitu nahi nuela?Inoiz ez. Ez dut inoiz erabaki nireizterrak handiegiak direnik, eztailea lekuz kanpo dagoenik niregorputzean, ezta nire aldakak zabalegiak direnik ere. Nik ez duterabaki, sistema kapitalista hete-ropatriarkalak inposatu dit. Inposizio horretan, neska* gaz-

teak gara kaltetuen irteten gare-nak. Gaztaroa estereotipo zurrunhorietan enkajatu nahian ematendugu, geure burua behin eta be-rriro zalantzan jarriz. Perfekzioa-

ren mamuak etengabe jarraitzengaitu, eta, batzuetan, mamua izateari utzi, eta jan egiten gaitu,gure bizitzak goitik behera pre-karizatuz. Izan ere, patriarkatua-rentzat ez gara inoiz izango nahi-koa eder. Eta zein irteten da irabazle ho-

rrekin guztiarekin? Multinazio-nalak. Sistema heteropatriarka-lak aurrera jarraitzeko oinarrizkoelementua direnak, gazteon mi-seriarekin jolasten dutenak etaesplotatzen gaituztenak. PNVrenudalak eredu hau bultzatzen du,Bilbo hiria multinazionalek es-plotatu eta turistek kontsumitze-ko produktu bihurtzen duena,auzoen beharrak alboratuz. Etanoski, postaleko hiri honetanneska lodi, arrazializatu, iletsu…azken finean, errealak, ez garaongi etorriak.Baina badago alternatiba. Erai-

ki dezagun denon artean, txikitiketa kolektiboan, auzoz auzo osa-tutako hiria, bazterretako identi-tateak zentrora ekarriko dituena,ikuspegi feminista azaleko me-zuetan bainoago, sakonki eta in-tegraltasunez txertatuko duenhiria. Eraiki dezagun neska* gaz-teok prekarizatzeari utziko dioneta bizitza erdigunean kokatukoduen hiria.

Haizea Arriola Prieto.Bilboko

Ernaiko kidea.

ZUZENDARIARI

( Erredakzioan itzulia )

Page 7: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

Aitziber Laskibar Lizarribar

Auto ilarak egunerokoak diraArratiarako errepide nagusian,N-240an. Bilbo ingurua Gasteize-kin lotzen duen errepidea AP-68ordainpeko autobidearen ordez-koa da, eta milaka autok zeharka-tzen dute egunero. Autoek, etakamioiek. Egunean, batez beste,10.500 ibilgailuk erabiltzen duteBilbotik Arratiara, Arratiatik Ba-razarreko portura, eta Barazarre-tik Arabako lautadara egitenduen errepidea. Ibilgailu horieta-tik %27, kamioi pisutsuak dira. Garraio berezien trafikoa ere ez

da nolanahikoa Arratia eta Bara-zar aldean. Azken urteetan na-barmen hazi da, gainera, Bizkai-ko Foru Aldundiak eta BilbokoPortuko Agintaritzak jakinarazidutenez. Bilboko Porturako joan-etorrian diren trailer erraldoiakizaten dira kamioi berezi horiek;horietako askok, Gamesak Aoi-zen (Nafarroa) eraikitzen dituensorgailu eolikoen zutabe eta heli-zeak garraiatzen dituzte, Nafarro-

atik Santurtzirako bidea ohikoerrepidetik egiten duten kamioi-tzar berezietan. Portu Agintari-tzak azaldu duenez, garraio bere-zia behar izan zuten 4.290 eragi-keta egin zituen Bilboko Portuakiaz; hau da, batez beste, hamabosteta hogei garraio artean lan egu-neko. Eta gehienek, N-240 errepi-de hori erabiltzen dute; RicardoBarkala Portu Agintaritzako le-hendakariaren esanetan, %80k.

Bide bakarreko errepideaGarraio horiek dimentsio handi-ko kamioi berezietan egiten dira,oso abiadura txikian. Ondorioaagerikoa da: trafiko pilaketa han-diak izaten dira N-240an, batezere eguneko ordu gorietan. Ara-zoa ez da berria. Kamioiek AP-68autobidea saihesteko alternatibagisa erabili izan dute beti. Eta es-kualdeko erabiltzaileek urteakdaramate konponbide eske. No-rabide bakoitzerako bide bakarrabaitu errepideak ibilbide gehien-gehienean, eta, aurreratzeko au-kerarik gabe, oso astiro doazen

kamioien atzean joan behar iza-ten dute luzaro. Hala sortzen dirapilaketa luzeak.«N-240 errepidean arazoak

minimizatuko dituen jarduerabat behar da», adierazi dute Biz-kaiko Foru Aldundiko eta BilbokoPortuko Agintaritzako ordezka-riek asteon elkarrekin egindakoagerraldian. Ez dute lan erraldoi-rik iragarri, baina kamioi geldohoriei baztertzeko aukera eman-go dien geldiuneak egiteko akor-dioa sinatu dute.Bederatzi baztergune egingo

dituzte, zehazki. Trafiko pilake-tak sortzen direnean kamioiakbaztertu, eta autoei aurreratzekoaukera ematea da asmoa. Eta ka-mioiek matxura edo beharriza-nen bat izanez gero, horietan ge-ratu ahal izatea, inori oztopo egingabe. «Baztergune horiek koka-tzeko hamabi lekuri buruzko az-terketa teknikoak egiten arigara», azaldu du Imanol PradalesEkonomi eta Lurralde GarapenaSustatzeko foru diputatuak.Portuko Agintaritzak finantza-

tuko du proiektua; aurreikuspe-nen arabera, 500.000 euro.Proiektua idatzi eta lanak kontra-tatu zein betearaztea, berriz, ForuAldundiaren esku geratuko da.Urte amaieran espero dute bede-ratzi bazterguneak egiteko lanakhastea, eta datorren urtean zeharguztiak martxan egotea.Bilboko Portura iristeko beste

gune estrategiko bat Mamarigakotunelena da. Handik 17.000 ibil-

gailutik gora igarotzen dira egu-nero, aldundiaren neurketen ara-bera. 1990etik daude zabalik tu-nelak, eta egokitu beharrean zeu-den. Hobetze lanetan ari dirairailetik, eta, Pradalesek jakinara-zi duenez, uste baino martxa ho-bean ari dira. Lanak amaituta,igandean zabaldu zuten bi zatie-tako bat: mendebaldeko hodia,Bilborako noranzkoa duena. Bes-te aldea itxi dute orain, porturadoan ekialdeko hodia. Bi noranz-koak, lanak amaitu dituzten le-hen hoditik igaroko dira.

Obretako lurrak, kai berriraEta beste akordio baten berri ereeman dute aldundiak eta portuagintaritzak: portuan egiten aridiren kai berrirako beharrezkoduten lurra, hain zuzen, Bizkaianegiten ari diren hainbat lanetatikateratako lurra izango da. Portua handitzeko, itsasoari le-

kua jaten ari dira Santurtzin. Er-diko kai muturraren lehen faseaoso aurreratua dago. Lanak urteamaieran amaitzea aurreikustenbazen ere, udarako amaitutaegon litezkeela adierazi du Barka-lak: «Kai muturra egiteko behardiren 6,5 milioi metro kubiko lu-rretatik, sei milioi betelan gisadaude dagoeneko». Sortu den350.000 metro koadroko lurraza-la egonkortuta dago, eta, azkenlurrak gehituta, eremua lisatzeabesterik ez da falta.Erdiko kai muturraren biga-

rren faserako lanak datorren ur-tean lizitatuko dira. Lur gehiagobeharko da horretarako, eta Biz-kaian egingo diren beste lan ba-tzuetatik ateratako soberakinakerabiliko dira horretarako. Kos-tuak murriztuta, bi aldeek iraba-ziko dute horrela. Pradalesekazaldu duenez, MetropoliarenHegoaldeko Saihesbidea luzatze-ko lanetan 50.000 metro kubikolur sortuko dira, Ezkerralde etaMeatzaldeko Teknologia Parke-rako sarbideetan 60.000 metrokubiko, eta beste horrenbesteKukularra inguruetako lanetan.

Kamioientzako bazterguneakegingo dituzte Arratia inguruanKamioiek eta bereziki Bilboko portutik abiatzen diren garraio berezietarako trailer erraldoieta geldoek eragiten dituzten pilaketak arindu nahi dituzte b Portuak ordainduko ditu lanak

Kamioi asko izaten dira N-240 errepidean, AP-68 autobidearen alternatiba den bidean, eta horrek ilara luzeak eragiten ditu. RAUL BOGAJO / FOKU

7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 1a Gaiak

Page 8: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 1aGaiak

Peru Azpillaga Diez Bilbo

Burua altxatu

ezinean dabil

Bilboko zezen

plaza, eta, urte-

ak joan urteak

etorri, gero eta

handiagoa da bere kutxan duen

zuloa. Egoeraren larritasuna iku-

sita, Bilboko Udalak denbora da-

rama Vista Alegre plazaren kude-

aketa aldatu nahian, eta, horreta-

rako, urte osoan zezen plazari

errentagarritasuna aterako dion

kudeatzaile baten bila dabil. Hori

erabakitzeko lehiaketa publikoa,

ordea, etengabe atzeratzen ari da,

eta, lehen aldiz 2017an aipatu ba-

zen ere, oraindik ez da martxan

jarri. Gainera, Chopera familiare-

kin kontratua luzatu ostean, ez da

horretarako eperik aurreikusi.

Lehiaketa publikoaren atzera-

penak aurtengo Aste Nagusiko

zezenketak arriskuan jar zitzake-

ela ikusita —urte osoan plazak iza-

ten duen erabilera bakarra—, Casa

Choperarekin zuen kontratua lu-

zatu du udalak. Hortaz, Martinez

Flamanique aholkulariak jarrai-

tuko du plaza kudeatzen, azken

60 urteetan bere familiak egin

duen bezala. Bilboko Udalak, be-

raz, bermatu egin du 2019an ze-

zenketak egingo direla, bai eta

aurten ere, beste urte batez, pla-

zak galerak izango dituela ere.

Izan ere, zezen plazak azken

urtean pilatutako datuek ez dute

ematen itxaropentsu izateko

arrazoirik. 216.595 euroren gale-

rak izan zituen iaz Vista Alegrek,

eta, 2017arekin konparatuta,

10.000 ikusle galdu zituen.

2015az geroztik, 500.000 euroren

galerak pilatu ditu plazak. Datu

esanguratsuak, ia 15.000 lagu-

nentzako tokia duen azpiegitura

publiko batentzat.

«2019ko urtarrilaren 1erako

dena amaituta eta martxan egotea

nahi dugu. Hortik aurrera kudea-

keta pribatua izango du zezen pla-

zak, exijituko ditugun inbertsio

eta baldintza batzuk betez», adie-

razi zuen Tomas del Hierro Bilbo-

ko Gizarte Ekintzako zinegotzi eta

plazaren administrazioaren ar-

duradunak, iazko abuztuan.

Denborak, ordea, ez ditu hitzak

lagundu, eta lehiaketaren baldin-

tzak ezartzeko agiria osatu gabe

dago oraindik.

Bilboko zezen plazaren kudea-

ketaren ardura erdibana parteka-

tzen dute Bilboko Udalak eta

Erruki Etxe Santua ongizate el-

karteak, baina zezen plazak jaso-

tzen dituen diru iturriak ez dira

inoiz argi egon.

Finantzaketa iturrien bila«Beste urte batez izango ditugu

zezenketak», kexatu da Kontxi

Reyero Zezenketen Aurkako eta

Animalien Aldeko Bizkaiko El-

karteko kidea. Elkartetik urteak

daramatzate plazaren eredua

«agortuta» dagoela adierazten

eta kudeaketa publikoaren bidez

sustatzen den «bidegabekeria»

salatzen. Haien esanetan, zezen

plazaren finantzaketa iturriak

«estali» egiten dituzte, eta, gai-

nera, ez dute ulertzen zergatik

mantentzen den halako galerak

dituen espazio bat, «soilik gutxi

batzuen intereserako».

Zezen plazak jasotzen duen

finantzaketa argitu nahian, hain-

Bilboko Vista Alegre zezen plazak galerak pilatzen ditu urtero. Oposizioak eta elkarte animalistekbehin baino gehiagotan salatu dute plazaren errentagarritasunik eza, eta finantzaketa iturriei lotutakozalantzak agertu dituzte. Egokiera horretan, berriz atzeratu da plaza kudeatzeko lehiaketa publikoa.

Heltzen ez den eredu aldaketa

Vista Alegre zezen plazak urteak darama zorrak pilatzen eta zeharkako diru publikoa jasotzen . MARISOL RAMIREZ / FOKU

Page 9: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 1a Gaiak

«Choperarekin orain dela 60

urte sinatu zuen lehenbiziko aldiz

Bilboko Udalak kudeaketa kon-

tratua, hots, Francoren garaian»,

nabarmendu du Reyerok. Haren

esanetan, ulergaitza da adminis-

trazio publiko batek 60 urte di-

tuen kontratu bat luzatu izana

eraikin publiko bat kudeatu ahal

izateko.

Udalak ez du egin agerraldi pu-

blikorik, baina Gizarte Ekintza

Sailekoek behin baino gehiagotan

adierazi dute lizitazioaren ezau-

garriak zehazteko arazoak izaten

ari direla. Besteak beste, plazari

urte barruan erabilera eman ahal

izateko zenbait lan egin behar di-

relako. Hortaz, kudeatzaile be-

rriak milioi erdi euro inguruko

inbertsioa egin beharko duela au-

rreikusten da. Gainera, Bilboko

Udalak zezenketak mantenduko

dituen enpresa bat topatzea du

helburu, «esperientziarekin le-

hen mailako zezen plazen kudea-

ketan». Reyeroren ustez, erabaki

horrek asko mugatzen ditu auke-

rak, eta ez dio erantzuten herrita-

rren nahiari, urtero ikusten dela-

ko «oso gutxi» direla zezenkete-

tara joaten direnak.

bat galdera egin dizkiote Bilboko

Udalari, Bizkaiko Diputazioari,

Eusko Jaurlaritzari, Erruki Etxe

elkarteari eta zezen plazaren

administrazio kontseiluari. Hase-

rre agertu da Reyero, ordea, jaso-

tako erantzunekin, eta argitasun

falta egotzi dio udalari. «Datuek

ez digute ezer berririk esan; uda-

lak ez du gardentasun legea

bete».

Egindako galderen artean, na-

barmendu dute zezen plazako

administrazio kontseiluak ez die-

la aitortu sarrerekin irabazitako

zenbatekoa edota telebista esku-

bideen salmentarekin lortutakoa.

«Besteak beste, udalean kontuak

aurkeztu zituztenean, telebista

eskubideen irabaziak gastu mo-

dura aurkeztu zituzten», azaldu

du Reyerok. Jasotako erantzun

bakanen artean, Bilboko Udala-

ren Gizarte Ekintza Sailak urtero

erosten dituen milatik gora sarre-

ren gastua ageri da; aurten, 18.072

euro. 54 adineko elkarteren arte-

an banatzen dira sarrera horiek.

Horrez gain, Reyerok azpima-

rratu egin du udalak plazaren ku-

deaketan duen ardura maila.

«Beti esaten dute kudeaketaren

arduraren erdia Erruki Etxe el-

kartearen esku dagoela eta, beraz,

zezenketen dirua ongizaterako

ere erabiltzen dela. Erantzun di-

gutenaren arabera, ordea, haiek

ez dute sosik ere jasotzen». Ho-

rretaz gain, Erruki Etxe Santu el-

kartea udalaren esku dagoela dio

Reyerok, eta, beraz, «estaltzen

saiatzen diren arren», plazaren

kudeaketa «guztiz publikoa»

dela.

Urte osoan Vista Alegre zezen

plaza hamar aldiz baino ez dela

erabiltzen erantsi du Reyerok: be-

deratzi aldiz jaietan, eta behin,

Cocherito Clubaren urteurrene-

an. «Nolatan ez du defizitik sor-

tuko halako azpiegitura batek,

erabiltzen ez bada? Galera horiek,

gainera, guztiok ordaintzen ditu-

gu, eta ez dakigu zenbat diru

ematen diegun ere».

Ezin daiteke ulertunolatan mantentzenduten galerak dituenespazio bat, soilik gutxibatzuen intereserako»

«Zezen plazak dituengalerak guztiokordaintzen ditugu, eta ez dakigu ezta zenbatdiru ematen diegun ere»Kontxi ReyeroAnimalien aldeko ekintzailea

‘‘

Page 10: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

Irudian, joan den urtean ospatu zuten Gure Señeak Eguneko umeen lasterketa. Herriko eta inguruko haurrek kilometro erdiko ibilbide laburra egiten dute. GURE SEÑEAK

Uxue Gutierrez Lorenzo

Biztanleriaren lagin oso txiki bati

eragiten dioten gaixotasunak,

ezohikoak direnak. Definizioz,

baldintza hori betetzen dutenak

dira gaitz arraroak. Zenbakitan,

Europako irizpideen arabera,

gaitz bat arraroa izateko 10.000

biztanleko bost kasu baino gu-

txiago egon behar dira. OME Osa-

sunaren Mundu Erakundearen

arabera, 7.000 gaixotasun arraro

daude, eta munduko biztanleen

%7ri eragiten diete. Urritasun ho-

rrek bihurtzen ditu arraro. De-

rion, zerrenda horretan ageri di-

ren gaitzak pairatzen dituzten

haurrekin eta euren familiekin la-

nean diharduen elkartea sortu

zen 2010. urtean: Gure Señeak.

Ordutik, urtero ospakizun egun

bat antolatzen dute, gaixotasun

arraroen egunarekin. «Otsaila-

ren 28a Gaixotasun Arraroen Na-

zioarteko Eguna izanda, egun ho-

rren bueltan antolatzen dugu guk

egitaraua», azaldu du elkarteko

kide Txus Trabuduak.

Aurtengoa zortzigarren aldia

dute, eta formatuari dagokionez

egonkortua dagoela deritzo Tra-

buduak: «Kirola eta elkartearen

jaia uztartzen saiatzen gara egun

bakarrean: lasterka edo oinez

egin daitekeen ibilbidea, hau-

rrentzako puzgarri eta jolasak, eta

jan-edana eta musika egon ohi

dira. Giro polita sortzen da, eta

herrian oso harrera ona du». Tra-

buduak herritarren erantzuna

ere eskertu du. «Herrian antola-

tzen diren gauza guztien diru ira-

baziak guri ematen dizkigute.

Herria oso kontzientziatua dago;

alde horretatik, ezin diegu gehia-

go eskatu».

Kirol jarduerari dagokionez, bi

ibilbide egongo dira: bata, ume-

entzat, 10:30ean udaletxean hasi-

ko dena. Herriko kaleetan barre-

na kilometro erdiko ibilbidean

arituko dira lasterka adin guztie-

tako haurrak. Bigarrenak, ostera,

zortzi kilometroko luzera izango

du, eta 11:00etan abiatuko da uda-

letxetik. Aukeran, paseoan edo

lasterketa egin daiteke ibilbidea,

eta bide erdia egiteko aukera ere

egongo da. Giroa jarriz eta goiza

borobilduz, musika ekitaldi bat

ere izango da 13:00etan. Izan ere,

elkarteak eta egunak berak hel-

buru bikoitza dute: «Alde batetik,

ospakizun bat egitea da asmoa, el-

kartearen jaiegun bat izatea. Eta

bestetik, aprobetxatu nahi dugu

kontzientzia sortu eta balioak he-

datzeko». Eta, nola ez, ibilbidea

egokitua dago edonork parte har

dezan. «Eredu izan behar dugu».

Bide horretatik, familiei elkar-

tasuna adierazi nahi diete. Bada,

Derion gaixotasun arraroak di-

tuzten hamar bat haurrekin eta

haien familiekin lan egiten du

Gure Señeak elkarteak gaur egun.

Horiek horrela, eri dauden hau-

rrei eta haien senideei babesa

adierazteko baliatzen dute eguna.

Ez daudenei omenaldiaJatorrira ere egin du salto Trabu-

duak, elkartearen hastapenetara.

«2008an eta 2011n herriko bi

neba-arreba hil ziren, gaitz

bitxiek jota. Familia hori lagun-

tzeko sortu zen elkartea, eta haur

horiek omentzeko ere antolatzen

dugu Gure Señeak Eguna». Bi

heriotzen artean sortu zuten

elkartea, 2010.urtean, eta, ordu-

tik, gaixo dauden herriko haurre-

kin eta haien sendiekin lan egiten

du taldeak.

Halere, Trabuduak aipatu du

pixka bat aldatu dela euren jardu-

na bederatzi urteen bueltan.

«Hasiera batean egia da gaixota-

sun arraroak zituzten haur eta

sendiekin soilik egiten genuela

lan. Orain, aldiz, ateak zabalik di-

tugu arruntagoak diren gaitzeta-

ra ere. Denetik dago». Zehaztu

duenez, gaixotasuna edozein dela

ere, familia guztiek dituzte «an-

tzeko beharrak», eta horiek ase-

tzean datza elkartearen jarduna

gaur-gaurkoz. Kudeatzeko sei-

zortzi boluntario dabiltza elkarte-

an, eta ez dute bulego zehatzik.

Beste kezka bat ere plazaratu du

elkarteko kideak jarraian: «Gai-

xotasun arraroez gain, badira

diagnostikorik ez duten haurrak,

eta horiek ere kontuan hartu be-

har dira. Zer duten jakin ezean,

esku hartzea askoz konplexuagoa

da».

Gure Señeak Eguna da elkarte-

aren «egun handia», baina egu-

nerokoan ere egitekorik

ez zaie falta. Hilabetean

behin batzen dira fami-

liekin, eta era guztietako

baliabideak eskaintzen

ahalegintzen dira; dela

psikologoa, gaixoarentzako ma-

terial berezia edo tratamendua

jaso ahal izateko diru laguntza.

Dagoeneko eguna herrian erro-

tua dagoela dio Trabuduak.

«Aurten domeka goiz bat hartu

dugu, eta egia esan, herriaren

erantzuna oso ona izan ohi da; ba-

tez ere eguraldi ona egiten duene-

an». 800 lagun bildu dituzte au-

rrekoetan, eta gogotsu daude

oraingoan ere markari eusteko.

Gaitzen aurrean, festarako aukeraGure Señeak Eguna antolatu dute Derion, zortzigarrenez, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna dela eta bGaitz bitxiak pairatzen dituzten haur eta familiei sostengua ematen dihardu elkarteak bEtzi egingo dute festa

Gaitz arraroak pairatzendituzten haurrei eta haiensenideei babesa adieraztekobaliatzen dute eguna

10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 1aGaiak

Page 11: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

Nerea Bedialauneta Alkorta

Lekeitio

Ander Okamika Bengoetxea Biz-kaiko ANb Fanox triatloi taldekoatletak (Lekeitio, 1993) parte har-tuko du Distantzia Luzeko Mun-duko Triatloi Txapelketan. Euskalordezkari bakarra izango da Es-painiako Triatloi Federazioak txa-pelketarako aukeratu dituen bostgizonezkoen artean.Munduko txapelketan parte har-

tzea pozgarria izango da zure-

tzat, ezta?

Aukeraren bat edo beste edukiahal nuela uste nuen, eta aukera-tu nindutela baieztatu zidatene-an, asko poztu nintzen. Mundukotxapelketan estreinakoz partehartze hutsagaz pozik nago.Maiatzaren 4an duzu proba Pon-

tevedran. Nola doa prestaketa?

Munduko proba hau parte hartu-ko dudan distantzia luzeko biga-rren triatloia izango da; iaz eginnuen lehenengoa. Maila honetarairisteko, baina, aurretik egindakokirol ibilbidea ezinbestekoa da.Otsailaren 1ean esan zidatenmunduko txapelketarako auke-ratu nindutela, eta buru-belarriari naiz prestatzen horretarako.Hori bai, prestakuntza tartea apurbat aurreratu behar izan dugumunduko txapelketari begira.Nolatan?

Normalean maiatz bukaeran edoekain hasieran egoten gara sasoi-rik onenean, baina, proba beramaiatzaren 4an denez, aurretikhasi beharko naiz horretarakoprestaketa zehatzagoa egiten.Egunotan amaituko dugu denbo-raldi-aurrea, eta munduko txa-pelketarako prestaketa zehatza-goekin hasiko naiz. Nork entrenatzen zaitu?

Aitor Alberdi legazpiarrak entre-natu nau azken sei edo zazpi urte-etan.Txapelketara eramango duzun

bizikleta ere bestelakoa da, ez-

ta?

Erlojupeko lasterketetan erabil-tzen den moduko bizikleta era-mango dut. Ezin gara gurpileanjoan, eta, beraz, haizearen erresis-tentzia murrizteko horrelako bi-zikletak erabiltzen dira. Probari begira, zelan ikusten du-

zu zeure burua?

Oso goi mailako proba izango da.Eta, egia esan, orain arte ez dut ha-lako proba batean ere parte hartu.Ez dut helburu zehatzik, bainaprobarako ahalik eta ondoenprestatu, eta nire mailarik onene-an heldu nahi dut. Hori lortuta,egunean bertan nire onena emaneta sailkapenean ahal dudan go-ren egoten saiatuko naiz.Munduko txapelketaren aurre-

tik beste lasterketa batzuetan

parte hartzeko asmorik duzu?

Gorengo mailako proba bat ondoprestatu ahal izateko, ondo etor-tzen da beste lasterketa batzuetanparte hartzea; uste dut lagunga-rriak izango direla nire sasoirikonenean ailegatzeko. Orain, esa-terako, duatloiak hasten dira.Igandean, Distantzia ErtainekoEspainiako Txapelketan partehartuko dut. Martxoan, EuskalHerrian jokatuko den duatloirenbatean parte hartzeko asmoa dut.Martxo amaieran, berriz, Espai-niako taldekako txapelketan ereparte hartuko dugu.Munduko txapelketa jokatu eta

gero, zer asmo duzu?

Urrira arte beste hainbat proba-tan parte hartzeko asmoa dut.Besteak beste, Zarauzko tria-tloian, Espainiako Distantzia Lu-

zeko Txapelketan, eta Bilboko etaLekeitioko triatloietan parte har-tzeko asmoa dut.Herriko proban parte hartzea

berezia izango da zuretzat.

Bai, noski. Azkenean, herrianbertan proba egitea polita izatenda. Distantzia ertain eta luzekoprobak prestatzen nabil aurten,eta haiei begira prestatzeko ondoetorriko zait, gainera. Iaz sekulako denboraldia egin

zenuen.

Denboraldia oso ondo hasi nuen.Distantzia Erdiko EspainiakoTxapelketan, hirugarren postualortu nuen, espero barik. Tartean,hainbat duatloitan ere parte hartunuen. Maiatzera eta ekainera bi-deratutako prestakuntza ondobaino hobeto joan zen; baina, zo-ritxarrez, maiatzaren 1ean istripubat izan nuen nahiko larria.

Zer gertatu zen?

Entrenatzen ari nintzela, auto batjo nuen aurrez aurre. Zauririk la-rrienak aurpegian egin nituen.Aurpegiko traumatismoa edukinuen: sudurra eta haginak apurtunituen, mingaina ebaki, ezpainertza ere ireki nuen, eta, heinhandi batean, aurpegia mugituezinik gelditu nintzen. Beste gor-putz ataletan, zorionez, ez nuenbestelako kalte handirik eduki.Kolpe ugari hartu nituen, eta ge-rriko minagaz ibili nintzen den-bora askoan. Baina txarragoa izanahal zela jakinda, ezin naiz kexa-tu; zorte handia eduki nuen.Istripua izan eta gero, baina, ha-

sitako bideari ekin zenion.

Hasieran, denboraldia bukatutzateman behar izan nuen. Baina, egiaesan, azkar sendatu nintzen; pen-tsatu baino arinago. Lehenengo bi

hilabeteetan ez nintzen ia batereentrenatu. Helburu barik entre-natzen hasi nintzen, neure gustu-ra, plangintza barik. Gorputza on-do erantzuten ari zela ikusi nuen,eta, denboraldiaren bigarren za-tian, prestatzeko moduan ikusinuen neure burua. Istripua izaneta gero, konturatu nintzen bizi-tzak beste aukera bat eman zidala.Eta, istripua izan eta gero, erre-

pidera bueltatzeak ez zizun bel-

durrik eman?

Zorte handia eduki nuen. Nire hu-rrekoek asko lagundu zidaten, etaistripua bera ere ez nuen hartuzerbait negatiboa balitz bezala. Bi-zitzak emandako beste aukera batbalitz bezala hartu nuen, eta au-kera horri pozik ekin nion. Zorio-nez, ez nion ikararik hartu ez bizi-kletari, ezta errepideari ere. Pen-tsa: bizikletako lehen entrena-menduan, istripua eduki nuen le-ku beretik igaro nintzen. Hori bai,errepideari sekulako errespetuadiot orain, eta, aldi berean, argigeratu zait nire lerrotik joan behardudala. Istripuaren ostean, non egin ze-

nuen estreinaldia?

Istripuaren osteko lehen triatloiaLekeitiokoa izan zen. Handik hi-labete eta erdira izan zen. Ez nen-goen sasoiko, baina irteeran ego-tea eta triatloi bat berriro egin ahalizatea izugarria izan zen niretzat.Triatloi bat egiteko gai nintzelaikusita, egutegia hartu, eta aurre-ra begira helburu batzuk ezarrigenituen. Iazko bigarren zatiari dagokio-

nez, zer balorazio egiten duzu?

Pasatutakoa pasatu eta gero, si-nestezina izan zen niretzat. Medi-kuek hasieran lasai hartzeko esanzidaten: helburua ondo sendatzeazela. Denboraldia amaitutzatemateko ere agindu zidaten, etagai banintzen eta nahi banuen,aurten hasteko berriro. Baina ustebaino lehenago sendatu, eta, es-pero barik, denboraldi bikainaegin nuen.Hainbat lorpen izan dituzu zure

kirol ibilbidean. Horietatik bada

bereziagoa den baten bat?

Istripua eduki eta hiru bat hilabe-tera, Euskadiko Txapelketa iraba-zi nuen Getxon, eta lorpen horioso berezia izan zen. Gainerako-an, beste garaipen bat izango zen;baina, istripua izan eta gero, ga-rrantzi berezia hartu zuen. Osopozgarria izan zen ikustea haindenbora gutxian martxan nengo-ela, eta maila onean, gainera.Esan izan balidate istripua edukieta denbora gutxira, bi hilabete-ren buruan, lehian ibiliko nintze-la eta Euskadiko txapeldun izan-go nintzela, ez nuen sinetsi ereegingo.

«Munduko txapelketanparte hartze hutsagazpozik nago»

Ander Okamika Bengoetxea b Triatleta

Eliteko kirolari lekeitiarrak Munduko Triatloi Txapelketan parte hartukodu maiatzaren 4an. Helburu zehatzik ez duela aitortu badu ere, buru-belarri ari da entrenatzen, mailarik onena erakusteko asmoagaz.

NEREA BEDIALAUNETA ALKORTA

11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 1a Berbetan

Page 12: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 1aProposamena

Peru Azpillaga Diez Bilbo

Martxoko le-

hen aste-

buruare-

kin batera,

Bilbo mu-

sika klasi-

koz blaitzen da urtero. Izan ere,

Musika-Musica jaialdiaren bidez,

Euskalduna jauregia opera erral-

doi bat bilakatzen da. Haize, zur,

edota korda instrumentuak;

mundu mailako errekonozimen-

dua duten artistak zein etorkizu-

nez beteriko ikasleak; musikazale

amorratuak, bai eta kuxkuxero-

ak ere. Denek egiten dute bat mu-

sika klasikoaren jaialdiaren fes-

tan.

Hori da Musika-Musica jaial-

diaren berezitasun nagusietako

bat; ohiko ezaugarrietatik ihesi,

publiko guztientzat aproposa den

egitaraua osatzen saiatzen da:

umeentzako ikuskizunak, Euskal

Herriko zein nazioarteko artistak,

musika eskolen eta kontserbato-

rioen presentzia, kontzertu es-

kerga, eta prezio apalak.

2002an egin zen lehenbizikoz

jaialdia. «Ideia argi batekin sortu

zen: musika klasikoa publiko za-

balarentzat interesgarria izan zi-

tekeela uste genuen», azaldu du

Josune Ariztondok, Bilbao 700

Fundazioko zuzendari eta jaial-

diaren antolatzaileak. Jaialdian,

musika klasikoaren zenbait ezau-

garri hautsi egiten dira. «Besteak

beste, kontzertu asko izaten dira,

baina iraupena ohiko kontzer-

tuena baino laburragoa da: gehie-

nez jota, ordu batekoak dira, bai-

na gehien-gehienak, 45 minutu-

koak». Horretaz gain, prezio

«apalak» jartzen dituztela adie-

razi du Ariztondok. Sarrerarik ga-

restienak hamabi euro balio du,

eta merkeenak, berriz, bost.

«Euskalduna jauregiak halaxe

egiteko aukera eskaintzen zigun,

eta garrantzitsua iruditu zitzai-

gun». Ariztondoren esanetan,

jauregiaren azpiegiturei esker,

hainbat kontzertu antola ditzake-

te aldi berean, eta, gainera, es-

kaintzen duen espazio libreari es-

ker giro «aparta» sortzen dela

azpimarratu du: «Kontserbato-

rioak izaten dira euren emanal-

diak egiten, adineko zein gazte

Asteburu honetan izango da Musika-Musica jaialdia Euskalduna jauregian. Gaurtik igandera arte,Euskal Herritik eta nazioartetik etorritako zenbait artista eta orkestra ariko dira. Musika klasikoaoinarri duen jaialdiaren hemezortzigarren edizioko gaia, berriz, New York-London izango da.

Musika klasikoaren jauregia

BBC Philarmonic orkestra, Musika-Musica jaialdiaren hamazortzigarren edizioan arituko diren taldeetako bat. MUSIKA-MÚSICA

Page 13: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 1a Proposamena

AAALDUNUSK ENZKEGHERO, A(Euskadi)eatroa artean TTa

AK 10TXOMAR

Auditorium // 19:00 // 6-12 €

.kulturleioa.comwww

jende andana ibiltzen da, eta jau-regiak musikaz blai egiten du».Jaialdiaren erroetara joz, Nan-

teseraino (Bretainia) egindako bi-daia ekarri du gogora Ariztondok.«Ordurako, han bazebiltzan ha-lako esperientzia batekin; horiezagutu genuen, eta lehenengourteetan euren eskutik egin zirenkontzertuak». Ostera, ordea,«arrakasta» izan zuela ikusita etaeskura zituzten azpiegiturakkontuan izanda, bide propioa jo-rratzen hasi zirela azaldu du Ariz-tondok: «Eta hala heldu gara he-mezortzigarren ediziora arte».Lehenengo urteetan, 40 kon-

tzertu inguru izaten zirela konta-tu du Ariztondok, eta «pixkana-ka» haziz joan dela egitasmoa.

«2013an eta 2014an gailurra jogenuen, 80 bat kontzertu antola-tuta». Aurten, 70 emanaldi izan-go direla jakinarazi du, eskaintzazabaltzea dutelako orain helburu:«Horietatik hamar, umeentzakokontzertuak edota bestelakoemanaldi bereziak izango dira».Halaber, Ariztondok jakinaraziduenez, helburua ez da «inondikinora» ekonomikoa, kulturalabaizik: «Kultur inbertsioa da Mu-sika-Musica jaialdia, ahalik etaeskaintzarik zabalena egitea daasmoa, kanpoko zein bertako ar-tistak batuz». Atzo abiatu zenaurtengo edizioa, irekierako kon-tzertuarekin, eta, gaurtik igande-ra bitartean, Euskalduna jaure-giak «gainezka» egitea espero duAriztondok.

New Yorketik LondoneraGainera, Musika-Musica jaialdiakurtero gai berezi bat izaten duelaazaldu du Ariztondok: «Aurten,New York-London da hautatuta-ko gaia». Batetik, Erresuma Ba-tuan XIX. mendean nazionalis-moadeituriko mugimendua sor-tu zelako: «Kontsumitzaileizateari utzi, eta berriro sortzailebihurtu ziren». Bestetik, XX.mendean, batik bat New Yorken,Ameriketako musika klasikoarensorrera gertatu zelako. «Gerrakoemigrazioak sustatuta, Estatu Ba-tuetako musika kultua jaio zen,gerora zenbait korronteri bideeman ziena».

EGITARAUA

Gaur

19:00.David Grimal biolinean eta

zuzendari, Les Dissonances kuar-

tetoarekin. Auditoriumean.

19:15.Orpheus Chamber Orches-

tra. A1 aretoan.

19:15.Athenaum Quartet. A3 are-

toan.

19:15.Ana Valderrrama biolinean

eta Rosa Torres Pardo pianoan.

A4 aretoan.

19:30. Musika, zinema eta literatu-

ra, Patricia Sojo eta Cesar Cocare-

kin. Barria aretoan.

20:45.Galiziako Orkestra Sinfoni-

koa, Rumon Gamba zuzendari

duela. Auditoriumean.

20:45.Munchener Kammeror-

chester. A1 aretoan.

20:45. Judith Jauregi pianoan eta

Cuarteto Gerhard. A3 aretoan.

20:45.Arantza Ezenarro sopra-

noa, Aurelio Viribay pianoan eta

Felipe Santiago aktorea.

A4 aretoan.

Bihar

11:00.BBC Philharmonic. Zuzen-

dari: Juanjo Mena. Auditoriumean.

11:00.Michael Chance kontrate-

norrean eta Fretwork. A3 aretoan.

11:00.Miguel Ituarte, pianoan.

A4 aretoan.

11:15.The Carducci String Quartet

eta Britten Sinfonia, Magnus

Johnston zuzendari duela.

A1 aretoan.

11:15. Musika eta sormena,

Monica Rodriguez Curielekin.

Barria aretoan.

12:15.Gerhard kuartetoa.

A4 aretoan.

12:30.Robert Lakatos biolinean

eta Nafarroako Orkestra Sinfoni-

koa, Nicholas Milton zuzendari

dutela. Auditoriumean.

12:30.Athenaum Quartet.

A3 aretoan.

13:00.Trio Arbos. A1 aretoan.

13:00.Familientzako saioa:

Euskadi Brass, Alberto Urretxo

zuzendariarekin. Barria aretoan.

14:00.Rubik Ensemble.

A3 aretoan.

14:00.Arantza Ezenarro sopra-

noa, Aurelio Viribaray pianoan eta

Felipe Santiago aktore lanetan.

A4 aretoan.

14:00.Galiziako Orkestra Sinfoni-

koa, Rimon Gamba zuzendariare-

kin. Auditoriumean.

17:00.Olga Kern pianoan, Bilboko

Korala eta Bilbao Orkestra Sinfoni-

koa, Stefan Asbury zuzendariare-

kin. Auditoriumean.

17:00.Munchener Kammer-

orchester. A1 aretoan.

17:00.Schumann Quartett.

A3 aretoan.

17:00. Josu de Solaun piano

jotzailea. A4 aretoan.

17:00. Musika eta sormena,

Monica Rodriguez Curielekin.

Barria aretoan.

18:30.Orpheus Chamber

Orchestra. A1 aretoan.

18:30.Michael Chance kontrate-

norrean, eta Fretwork. A3 aretoan.

18:30. Isabel Villanueva biolan eta

Judith Jauregi pianoan. A4 aretoan.

18:45. Jennifer Pike biolinean,

eta BBC Philarmonic, Juanjo Mena

zuzendariarekin. Auditoriumean.

18:45. Musika, zinema eta literatu-

ra, Cesar Cocarekin. Barria aretoan.

20:00. Jose Luis Estelles klarinete-

an eta Britten Sinfonia, Magnus

Johnstonek zuzenduta. A1 aretoan.

20:00.Trio Arbos. A3 aretoan.

20:00.Eduardo Fernandez piano

jotzailea. A4 aretoan.

20:15.Rinat Shaham mezzosopra-

noa eta Asturiasko Printzerriko Or-

kestra Sinfonikoa, Rossen Milanov

zuzendariarekin. Auditoriumean.

20:30.Kontzertu ikuskizuna:

Las Divinas. Barria aretoan.

21:30.David Grimal biolinean

eta zuzendaritza artistikoan, eta

Les Dissonances. A1 aretoan.

21:30.Cuarteto Gerhard.

A3 aretoan.

21:30.Ana Valderrama biolinean

eta Rosa Torres Pardo pianoan.

A4 aretoan.

21:45.Orquesta Sinfonica Camera

Musicae, Tomas Grau zuzendaria-

rekin. Auditoriumean.

Etzi

11:00.Bilboko Udal Musika Ban-

da, Jose Rafael Pascual Vilaplana

zuzendariarekin. Auditoriumean.

11:00.Nicholas Mulroy tenorra eta

Britten Sinfonia, Magnus Johnston

zuzendariarekin. A1 aretoan.

11:00.The Carducci String

Quartet. A3 aretoan.

11:00.Rubik Ensemble. A4 aretoan.

11:15. Musika eta sormena. Monica

Rodriguez Curiel. Barria aretoan.

12:15.Schumann Quartett.

A3 aretoan.

12:15. Isabel Villanueva biolan eta

Judith Jauregi pianoan. A4 aretoan.

12:30.Daniel Rowland biolinean

eta Asturiasko Printzerriko Orkes-

tra Sinfonikoa, Rossen Milanov

zuzendariarekin. Auditoriumean.

12:30.Fumiaki Miura biolinean

eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa,

Stefan Asbury zuzendariarekin.

A1 aretoan.

13:00.Kontzertu ikuskizuna:

Las Divinas. Barria aretoan.

13:45.Michale Chance kontrate-

norrean eta Fretwork. A3 aretoan.

13:45.Miguel Ituarte pianoan.

A4 aretoan.

14:00.Steven Burnard biolan eta

BBC Philharmonic, Juanjo Mena

zuzendariarekin. Auditoriumean.

14:00.Münchener Kammer-

orchester. A1 aretoan.

17:00.Asier Polo biolontxeloan,

Bilboko Korala eta Nafarroako Or-

kestra Sinfonikoa, Nicholas Milton

zuzendariarekin. Auditoriumean.

17:00.Orpheus Chamber

Orchestra. A1 aretoan.

17:00.Eduardo Fernandez

pianoan eta Athenaum Quartet.

A3 aretoan.

17:00.The Carducci String

Quartet. A4 aretoan.

17:00.Familientzako saioa:

Euskadi Brass. Barria aretoan.

18:30. Josu de Solaun pianoan

eta Galiziako Orkestra Sinfonikoa,

Rumbo Gamba zuzendariarekin.

Auditoriumean.

18:30.David Grimal biolinean

eta zuzendaritza artistikoan, eta

Les Dissonances. A1 aretoan.

18:30. Rubik Ensemble.

A3 aretoan.

18:30.Olatz Saitua sopranoa,

Jose Luis Estelles klarinetean

eta Alberto Rosado pianoan.

A4 aretoan.

19:15. Zinemako Ahotsak: Ainhoa

Zubillaga mezzosopranoa, Mikel

Andueza saxoan eta Iñaki Salva-

dor pianoan. Areto barrian.

20:00.Schumann Quartet.

A3 aretoan.

20:00.Trio Arbos. A4 aretoan.

20:15.Araoz Abesbatza eta Eus-

kadiko Orkestra Sinfonikoa, Jonat-

han Bloxhamen zuzendaritzapean.

Auditoriumean.

20:15. Iñaki Alberdi akordeoian

eta Orquesta Simfonica Camera

Musicae, Thomas Grau zuzenda-

riarekin. A1 aretoan.

Musika klasikoasustatzea eta publikozabalari eskaintzea dajaialdiaren helburunagusietako bat

«Kontsumitzaile izateari utzi, eta berriroere sortzaile izatea» daaurtego ediziokogaiaren ideia

Page 14: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

MUSIKA

BARAKALDOK & M.

bGaur, 20:00etan, La Vieja Bandan.

BARAKALDOUdaleko Musika

Banda: Emakume ahotsa.

bGaur, 20:00etan, Barakaldo

antzokian.

BARAKALDO Iker & Ruth

Discofagia.

bGaur, 20:30ean, Retrokafen.

BARAKALDOSumision City Blues

eta Tiparrakers.

bGaur, 21:00etan, Mendigon.

BARAKALDODiversion Rock.

bGaur, 21:30ean, Hogar Navarron.

BARAKALDONorte Flamenco.

bGaur, 22:00etan, Larrau jatetxean.

BARAKALDOMutilated Judge

eta Obliterated Swarm.

bBihar, 19:30ean, El Tubon.

BARAKALDOEl Cuarto Verde.

bBihar, 20:00etan, Riojana Rocken.

BARAKALDOCrim eta

Toni Metralla y los Antibalas.

bBihar, 20:30ean, Mendigon.

BARAKALDOWarrior Soul.

b Igandean, 20:30ean, Mendigon.

BARRIKACharlie Cosh & Mikel

Gaztañaga.

b Igandean, 13:30ean, Golfo Norten.

BASAURIPeri & Gross.

bGaur, 22:15ean, Baietz-Ezetzen.

BASAURIMain Line 10,

Sasha Green eta Take Warning.

bOstegunean, 19:30ean, Txarraska

gaztetxean.

BERMEOXilipurdi: Gaur jaia

mozorro-erromeria, haurrentzat.

bGaur, 18:00etan, Kafe Antzokian.

BILBOLa Habitacion Roja.

bGaur, 17:00etan Fnac-en,

eta 21:00etan Stage Liven.

BILBOKorpiklaani, Turistas

eta Trollfest.

bGaur, 18:30ean, Santana 27n.

BILBO Iñigo Ruiz de Gordejuela

& Adrian Fernandez.

bGaur, 19:30ean, Arriaga musika

kontserbatorioan.

BILBO Indie+ Festival:

The Mani-las, Lukiek eta Dekot.

bGaur, 20:00etan, Bizkaia aretoan.

BILBOOcer & Rade eta Magno.

bGaur, 20:00etan, Rock Starren.

BILBO Joana Serrat.

bGaur, 20:00etan, Muellen.

BILBOThe Daltonics.

bGaur, 20:00etan, Ferrobarril

jatetxean.

BILBOPedro Guerra.

bGaur, 20:30ean, Campos Eliseos

antzokian.

BILBOUndecimo Mandamiento

eta Radikal Hardcore.

bGaur, 20:30ean, Shaken.

BILBOTeCanela.

bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.

BILBORocking Horse.

bGaur, 21:00etan, La Nuben.

BILBOCharlie Cosh & Mikel

Gaztañaga.

bGaur, 21:00etan, La Cupulan.

BILBOXahu.

bGaur, 21:30ean, Hacerian.

BILBODr. Queen.

bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.

BILBONizuri Tazuneri.

bBihar, 13:00etan, Astarloa kalean.

BILBOAkatz.

bBihar, 15:00etan, Astarloa kalean.

BILBOUrrats.

bBihar, 17:15ean, Albiako

lorategian.

BILBOOnintze.

bBihar, 19:00etan, Fnac-en.

BILBODoble Esfera, The Name

eta Los Cojones.

bBihar, 19:30ean, Mytho aretoan.

BILBOSully Riot, Orbelak,

Packaurum eta Out of Frame.

bBihar, 20:00etan, Satelite T

aretoan.

BILBOPim Pam Punk Festival:

Sham 69, Radiocrimen, Activos

Toxicos eta The Guilty Brigade.

bBihar, 20:00etan, Zorrotzako

gaztetxean.

BILBOStock.

bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.

BILBOTurbofuckers

eta The Northagirres.

bBihar, 21:00etan, Shaken.

BILBO Javi Medina.

bBihar, 21:00etan, Hacerian.

BILBO J Teixi Band.

bBihar, 21:30ean, Azkenan.

BILBOUnholy Covers.

bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.

BILBOGolden Wood.

bBihar, 22:00etan, Via de Fugan.

BILBO Javier F. Paiz.

b Igandean, 13:30ean, Satelite T-n.

BILBO Iker & Ruth Discofagia.

b Igandean, 18:30ean, Coppolan.

BILBOThe Parson Red Heads.

bAsteartean, 20:30ean,

Kafe Antzokian.

BILBOLord Bishop Rocks.

bAsteartean, 21:00etan, La Nuben.

BILBODifuntos Telarañas

eta Tipex.

bAsteazkenean, 19:30ean,

Sarean elkartean.

BILBOKacy & Clayton.

bAsteazkenean, 20:30ean,

Kafe Antzokian.

BILBOBilboko Orkestra Sinfonikoa.

bDatorren ostegunean eta

ostiralean, 19:30ean, Euskaldunan.

BILBO Indie+ Festival:

Tulsa, Maria Jose Llergo eta FAZ.

bOstegunean, 20:00etan,

Bizkaia aretoan.

BILBOPiñango Pop.

bOstegunean, 20:00etan, Muellen.

BILBOMoses Rubin.

bOstegunean, 20:00etan, Bizkaiko

Abokatuen Elkargoan.

ERMUATTR taldea.

bBihar, 18:00etan, Orbe plazan.

ERMUALos 40.

bBihar, 23:00etan, Orbe plazan.

ERMUAOihan Vega DJa.

bAsteartean, 23:00etan, Orbe plazan.

GETXOEven Mud.

bGaur, 22:00etan, Zearbiden.

GETXOUrrats Erromeria.

bBihar, 22:00etan, Erromoko

Metroko aparkalekuan.

IBARRANGELULomoken Hoboken.

bBihar, 21:00etan, Biskainen.

LARRABETZUZirkinik Bez.

bGaur, 21:00etan, Hori Bain.

LEIOA Inmundicia Fest:

High, Bataalla, Sub Rats, Rukula,

Seb & The Rhaa Dicks eta Masacre.

bGaur, 19:00etan, Udondo

gaztetxean.

LEMOAZirkinik Bez.

bBihar, 23:00etan, gaztetxean.

MUNGIAOihan Vega DJa.

bBihar, 18:30ean, Foruen plazan.

MUNGIA Juanan.

bBihar, 22:30ean, Zubikoan.

MUNGIAUdaleko Musika

eta Dantza Eskola.

b Igandean, 12:00etan,

Euskal Pizkundea etorbidean.

PLENTZIACover Radio.

bGaur, 23:00etan, Bahia de Plentzia

hotelean.

PLENTZIAThe Big Flyers.

b Igandean, 13:00etan,

Bahia de Plentzia hotelean.

PORTUGALETELa Mara.

bBihar, 18:30ean, Andaluziako

etxean.

PORTUGALETEAkais.

bBihar, 19:30ean, Meñakan.

PORTUGALETELamprea

eta Cheeto’s Magazine.

bBihar, 21:00etan, Grooven.

SANTURTZISimplemente Iñigo.

bGaur, 19:00etan, Juan XXIII kalean.

SOPELAMonte Terror.

bBihar, 21:30ean, Plaza Beltzan.

ZORNOTZAUrrats.

bGaur, 20:00etan, Zelaieta parkean.

ZORNOTZAKontzertu akustikoa.

bAstelehenean, 19:30ean,

Zelaieta parkean.

ANTZERKIA

BARAKALDOBizkaiko Antzerki

Ikastegia: Pic-Niceta Isla de sirenas.

bBihar, 19:00etan eta 20:30ean,

Barakaldo antzokian.

BARAKALDODeabru Beltzak:

Su a Feu.

b Igandean, 19:30ean, plazan.

BILBOAbancehis: Intrusos

en mi cabeza.

bGaur, 19:00etan, Solokoetxe

institutuan.

Bilbo b Musika

Indie baino gehiago, EHUren eskutikZortzigarrenez antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateak Indie Festival jaialdia, aurten goiburuari Indie+

gehituta. Bi musika emanaldi izango dira, hiru talderekin bakoitza, eta biak Bilboko Bizkaia aretoan, 20:00etan.

Gaur, The Mani-las, Lukiek —argazkian— eta Dekot ariko dira. Eta, datorren ostegunean, Tulsa, Maria Jose

Llergo eta FAZ. Sarrera doakoa izango da, Bizkaia aretoko Mitxelena gelaren edukiera bete arte. MR. DUCK

14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 1aAgenda

Page 15: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

BILBOBito & Silvia Munt: El precio.

bGaur eta bihar, 19:30ean, eta

igandean, 19:00etan, Arriaga

antzokian.

BILBOKaleka: Brumas vespertinas.

bGaur, 19:30ean, Begoñako

udaltegian.

BILBOTanttaka & Teatro

del Temple: Abre la puerta.

bGaur eta bihar, 20:00etan, eta

igandean, 19:00etan, Pabiloi 6n.

BILBOEl Monaguillo: ¿Solo lo veo

yo?.

bBihar, 20:00etan, Campos

Eliseos antzokian.

BILBOHelikon: La trampa mortal.

bBihar, 20:30ean, Campos Eliseos

antzokian.

BILBOOLBE: La voz humana

opera, Paula Mendoza eta

Carlos Calvorekin.

bAstelehenean eta asteartean,

19:30ean, Arriaga antzokian.

BILBOLa Dramatica Errante:

Lyceum Club.

bAsteazkenean, 19:30ean, eta

21:00etan, Arriaga antzokian.

BILBOArimaktore: Historia

de un coche.

bOstegunean, 19:30ean,

Otxarkoagako udaltegian.

BILBOAlbert Pla: Miedo.

bOstegunean, 19:30ean, Arriaga

antzokian.

BILBOArturo Fernandez eta

Carmen del Valle: Alta seducción.

bDatorren ostegunetik larunbatera,

20:00etan, eta, hurrengo

igandean, 19:00etan, Campos

Eliseos antzokian.

BILBOLas Fellini.

bOstegunean, 22:30ean, Badulaken.

DURANGODikothomia: Ego.

b Igandean, 19:00etan,

San Agustin kulturgunean.

ERMUALa Baldufa: Zeppelin.

bAsteartean, 18:00etan, Orbe

plazan.

LEKEITIOEidabe: Futbolariak

eta printzesak.

bAsteazkenean, 18:00etan,

Ikusgarri aretoan.

MUNGIATxirri, Mirri eta Txiribiton:

Zoro gaitezen.

bAsteartean, 17:30ean, Foruen

plazan.

URDULIZKarim: Solo para adultos.

bGaur, 21:00etan, kultur etxean.

ZORNOTZAPirritx, Porrotx

eta Marimotots: Musua.

bGaur, 17:30ean, frontoian.

ZORNOTZAAtx: 7ak bat.

bGaur, 20:15ean, Zornotza

aretoan.

ZORNOTZATomaxen Abenturak:

10 urte.

bBihar, 18:00etan, Zelaieta

parkean.

ZORNOTZAEidabe: Txapela

buruan eta dantza munduan.

bAsteartean, 17:00etan, Zelaieta

parkean.

DANTZA

BARAKALDO Ibarrakaldu,

Errekaortu, Laguntasuna eta

Amaia: Zuberoako inauteriak.

bGaur, 20:00etan, Herriko plazan.

BILBOMoskuko Izotz Jauregiko

Balleta: Ederra eta Piztia On Ice.

b Igandean, 18:00etan,

Campos Eliseos antzokian.

BILBO Ibon Salvadorren

Blur #1eta Joseph Simonen

Pseudo-chameleon.

bOstegunean, 19:30ean,

Azkuna zentroan.

GETXO Itxartu: Dantza plazan.

bBihar, 19:00etan, San Nikolas

plazan.

MUNGIAAmilotx taldea: Euskal

inauterietako dantzak.

bGaur, 19:45ean, Foruen plazan.

ZORNOTZANai: Mugi Dubi Doo.

bAsteartean, 19:30ean, Zelaieta

parkean.

BERTSOLARITZA

BILBOZinegoak jaialdia.

Bollo bertso saioa: Saioa Alkaiza,

Maider Arregi eta Eli Pagola.

bGaur, 21:30ean, Hika Ateneoan.

GALDAKAOBertso bazkaria:

Aitor Bizkarra eta Nerea Ibarzabal.

bBihar, 14:30ean, Usansolon.

LEIOABizkaiko Taldekako

Txapelketa: Leioatik Leioara, Taket

eta Basorda Gorringoak taldeak.

bGaur.

LEIOAUxue Alberdi, Oihana

Iguaran, Alaia Martin eta Jone Uria:

Ez da kasualitateabertso saio

musikatua.

bAsteazkenean, 11:00etan, EHUren

Zientzia eta Teknologia Fakultateko

paraninfoan.

MUSKIZAne Labaka eta Beatriz

Egizabal: Erradikalak gara.

bAsteazkenean, 18:00etan,

kultur etxean.

HITZALDIAK

BILBOMaria Jose Villa:

Un paso atrás: Mujeres entre la

II República y el primer franquismo.

bOstegunean, 19:00etan, Bolsan.

DURANGODanele Sarriugarte:

Azala erre.

bGaur, 18:00etan, Andragunean.

Barakaldo b Inauteriak

Zuberoako maskarada, dantza giroanInauteri ospakizunak nonahi izango dira egunotan Bizkaian, baina, Barakaldon, Euskal Inauteri Tradizionala

antzeztuko dute gaur. Bide Onera plazatik herriko plazara kalejira egingo dute, 19:30ean, eta Zuberoako mas-

karada 20:00etan, Ibarrakaldu, Errekaortu, Laguntasuna eta Amaia taldeetako musikari eta dantzariekin. Bihar,

berriz, kuadrillek 18:30ean hasiko dute inauterietako desfilea, San Bizente parkean. BARAKALDO EUSKARAZ

IURRETAArantza Urretabizkaia:

Emakumeak eta literatura.

bAsteazkenean, 18:30ean,

Ibarretxe kultur etxean.

LARRABETZUKattalin Miner:

Kontakizuna feminista izango da.

bOstegunean, 18:00etan, Angulerin.

MARKINA-XEMEINAlberto

Santana: Nuevos mitos sobre

las viejas brujas vascas.

bBihar, 18:30ean, Uhagonen.

MUNGIAKarmele Jaio:

Emakumeak eleberrietan.

bAsteazkenean, 19:30ean,

Mugire txokoan.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

BILBOZinegoak jaialdia.

b Igandera arte, Golem, Bilborock

eta BilbaoArte aretoetan.

ERAKUSKETAK

ARTEAGA Izadi sublimea,

Santi Yanizen argazkiak.

bMartxoaren 18ra arte, kultur etxean.

BERRIZEndika Basaguren:

Borrar las huellas de la memoria.

bMartxoaren 24ra arte,

Arizko dorretxean.

BERRIZOuka Leele.

bMartxoaren 6tik 30era,

kultur etxean.

BILBOLucia Higueras: Veleidades.

bMartxoaren 14ra arte, Begoñako

udaltegian.

BILBOVan Goghetik Picassora.

Thannhauser legatua.

bMartxoaren 24ra arte,

Guggenheim museoan.

BILBOAgustin Ibarrola, Angel

Duarte, Pepe Duarte, Juan Serrano

eta Juan Cuenca: Equipo 57.

bMartxoaren 29ra arte,

Michel Mejuto galerian.

BILBOSonia C. Dominguez:

Kees van Dongen - Remake.

bBihartik martxoaren 30era arte,

AUA Bilbao galerian.

BILBOElssie Ansarero:

Nfoni / Islada.

bGaur, 18:00etan, bisita gidatua.

Martxoaren 31ra arte, Euskal

Museoan.

BILBO8x4. The flowers will start

flowering.

bApirilaren 7ra arte, Rekalde

aretoan.

BILBOABC. Bilboko museoaren

alfabetoa.

bEkainaren 2ra arte, Arte Ederren

Museoan.

BILBOLehoiak elurretan.

Arrikrutzeko lehoia.

bUztailaren 14ra arte, Bizkaiko

Arkeologia museoan.

GALDAKAOOihane Amurrio:

Final Gallery Fantasy.

bMartxoaren 1era arte, Torrezabal

kultur etxean.

GETXOSilvia Aierra: El burdel

de Lola.

bDatorren astelehenera arte,

Itzubaltzetako kultur etxean.

LEIOACuba: revolución

sexo-diversaargazki erakusketa.

bMartxoaren 7ra arte, EHUren

Bizkaiko Campuseko liburutegian.

MUNGIA Juan Francisco Alvarez

Cachon: Irrealismo alegórico.

bBihar azken eguna, Torrebillelan.

BESTELAKOAK

BERRIZZigor Iturrieta: Gosari eta

merienda osasuntsuak: aholkuak

eta errezetak ikastaroa.

bAstelehenean, 16:00etan,

kultur etxean.

ELORRIOSun magoa: Liluraren

laborategia.

b Igandean, 17:00etan, Arriola

antzokian.

SOPELASun magoa: Liluraren

laborategia.

bBihar, 18:30ean, Kurtzio

kultur etxean.

15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 1a Agenda

Page 16: BIZKAIKO HITZA - Berria...2019/03/01  · Eskualdean 56 ur hartune dau-de, eta Oiz mendiko ura ere bada-rabilte. Mendiko azpiegiturak be-rritu behar dira, eta kalkulatu dute horretarako

IBONELORRI.EUS

BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko martxoaren 1a

Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721

www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

Uxue Gutierrez Lorenzo Bermeo

Diotenez, tabu bat

dute arrantzaleek:

itsaso zabalean

daudenean, ez du-

te sorgina berba

inoiz esaten. Horren ordez, ola-

tuen kontrakoak, pendulen kon-

trakoaketa halako esapideak ba-

liatzen dituzte izaki mitologikoak

izendatzeko. Zabaldu den ustea-

ren arabera, itsas gizonek eta

emazteek ere muzin egiten diote

seme-alabei sorginen inguruko is-

torioak kontatzeari. Izan ere, itsa-

soaldiaren arrakasta edo porrota

horrekin lotu izan da: sorginak

ageri dituzten ipuinak kontatuz

gero, arrantzarik ez da izango. Si-

nismenek han eta hemengo kos-

tako herrietako elezaharrak elika-

tu dituzte, itsasoaren harroaldien

azalpen bila. Bermeon olatu

bihurtu ziren hiru sorginen kon-

daira aski errotua dute herrian.

Toti Martinez de Lezearen Euskal

Herriko Leiendak liburuan ageri

da kondairaren bertsioetako bat.

Bazen, behinola, Bermeon bes-

teek zekartena bereganatzea oso

gogoko zuen sorgin bat. Goiz ba-

tez, Matxin arrantzalearekin egin

zuen topo sorginak, itsasotik

bueltan zetorrela. Matxin saski

bete antxoa hartuta zihoan bidean

sorgina gurutzatu zitzaionean.

Sorginak, jakin-min susmagarriz,

arrantza ona izan ote zen galdetu

zion Matxini. Baiezkoa erantzun

zion hark, lan gogorraren emaitza

izan zela arrain sorta. Matxin ur-

duritzen hasia zen ordurako,

ondo baitzekien sorgin batekin

berbetan aritzea ez zela komeni-

garria izaten. Jakin-mina eskari

bihurtu zuen orduan sorginak, eta

Matxinen ihesaldia eten. Antxoak

emateko eskatu zion. Arrantzale-

ak, asaldatuta, ezezkoa erantzun,

eta mespretxuz bertatik ospa egi-

teko ihardetsi zion:

«Alde nire bidetik, atso

zahar hori!». Andreari

bultza egin, eta bideari

ekin zion berriz Matxi-

nek. Sorgina sutan jarri

zen orduantxe. Arrantzalea ma-

darikatu eta mehatxatu egin zuen,

haserrealdia ezkutatu ezinik.

Emakume zaharra, sumindu-

ta, alabarengana eta adiskide

zuen beste sorgin batengana joan

zen, laguntza bila eta mendeku

egarriz. Gertatutakoaren berri

eman zien bi sorginei, eta mende-

ku plana ehuntzen hasi ziren hi-

rurak. Hurrengo egunean Matxi-

nek itsasorako bidea hartzen zue-

nean olatu erraldoi bilakatuko zi-

rela adostu zuten. Zereginak ba-

natu zituzten: aurreneko olatuak

kezkatu egin behar zuen arran-

tzalea; bigarrenak, ikaratu; eta

azkenak, hondoratu. Plana ze-

haztu, eta hondartzarako bidea

hartu zuten hiru sorginek, Ma-

txin akabatzeko prest.

Eta hala izango zen Takio Ma-

txinen lagunak sorginen arteko

elkarrizketa entzun izan ez balu.

Arrapaladan jo zuen lagunaren-

gana Takiok, entzundakoa kon-

tatzera. Matxinek beldurtuta be-

giratu zion adiskideari, baina ez

zuen atzera egin. Hurrengo goize-

an, egunero egiten zuen legez, sa-

reak prestatu eta itsasorako bidea

hartu zuen. Takio ere harekin

itsasoratu zen.

Txalupan ziren bi marinelak le-

hen olatua bertaratzen ikusi zute-

nean. Gainera joan zitzaien ola-

tua, eta ontzia gora altxatu zuen.

Lehena pasatu, eta berehala hel-

du zen bigarrena. Indartsuagoa

zen, aurrekoa baino askoz han-

diagoa. Ezker-eskuin astindu

zuen txalupatxoa olatuak, eta bi

bidaiariak beldurtu. Hala ere,

hura ere pasatu zen, eta onik zi-

ren Matxin eta Takio. Bigarrena

pasatu berri, hirugarrena parez

pare zuten dagoeneko. Erraldoia

zen, beltza eta izugarria. Okerre-

nerako prestatu ziren.

Erdi-erdian joMatxin, baina, olatuari aurre egi-

teko prest zen. Alboan zuen ar-

poiari estu heldu, eta olatuaren

bihotzera jaurti zuen indarrez.

Ura txalupa irenstear zen, baina

bete-betean jo zuen Matxinek, eta

olatua odol putzu erraldoi bihur-

tu zen. Oihu lazgarria bota zuen

olatuak desagertu aurretik. Ma-

txinek eta Takiok, pozaren pozez,

elkar besarkatu zuten.

Biharamunean, sorgin famako

emakume bitxi hura non sartu

ote zen galdezka hasi ziren herri-

tarrak. Hondarretan azaldutako

lepoko zapia salbu, arrastorik utzi

gabe desagertu zen andrea. Alaba

eta laguna, beltzez jantzita, nega-

rrez ari ziren itsas bazterrean. Or-

dutik, beti segidan agertu ohi di-

ren olatuei Hiru Mariak deitzen

diete Bermeon, istorio zaharra

gogoan hartuta.

Itsasoa du protagonista hurrengo kondairak. ‘Hiru Mariak’ esaten zaieBermeon segidan azaltzen diren olatuei, eta esamoldeak badu azalpenikoinarrian. Istorioan, sorginak olatu bihurtzen dira, eta arrantzaleak, itsas ehiztari.

Itsaso sorginduaren atzaparretan

sHALA BAZAN EDO EZ BAZAN...

Aurreneko olatuak kezkatuegin behar zuen arrantzalea;bigarrenak, ikaratu; etaazkenak, hondoratu