8
WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO ›› ONSALO ETA URKIZU MUNDUKO TXAPELDUN Euskal Pilotaren Munduko Txapelketa jokatu da Pauen; aresoarra eta berastegiarra urrezko dominarekin itzuli dira › 7 Asteartea 2010-10-12 VIII. URTEA 2.097. ZENBAKIA ESKUALDEKO EGUNKARIA EURIA EGIN ARREN EUSKAL JAIAZ GOZATU AHAL IZAN DUTE ANOETA Ardi latxaren inguruan antolatu duten Jaian bertako produktu ugari jarri dituzte postuetan, ikusteko eta erosteko 4 Eguraldiak frontoira eraman zuen Anoetako III. Euskal Jaia. SARA GOMEZ Eskualdeko hainbat ekuatore ginear. A. BELAUNZARAN Independentzia eguna ospatuko dute ekuatore ginearrek GIZARTEA Gure eskualdean bizi diren hainbatek ongi gogoratzen dute 1968ko urriaren 12a 5 Atzokoan zezentxoekin ibili ziren jolasean. I. GARCIA Gaur amaituko dira Berazubi auzoko Jaiak TOLOSA Babarrun jatearen ondoren Toka Txapelketarekin esango diote agur festari 3 ANTOLATZAILEAK «GUSTURA» II. AZOKAREKIN LEABURU-TXARAMA Artisau, Barazki eta Ganadu azoka frontoian egin behar izan dute; aurrera begira eskaintza zabaldu nahi dute 2 II. Artisau, Barazki eta Ganadu azoka ospatu dute Leaburun. MAIER UGARTEMENDIA

ONSALO ETA URKIZU MUNDUKO TXAPELDUN · 2016-06-28 · GIZARTEA Gure eskualdean bizi diren hainbatek ... koen testigantzak, argazkiak... bil-du zituzten, eta pilotalekuko fron-tisean

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ONSALO ETA URKIZU MUNDUKO TXAPELDUN · 2016-06-28 · GIZARTEA Gure eskualdean bizi diren hainbatek ... koen testigantzak, argazkiak... bil-du zituzten, eta pilotalekuko fron-tisean

WWW.TOLOSALDEKOHITZA.INFO›

›› ONSALO ETA URKIZU MUNDUKO TXAPELDUNEuskal Pilotaren Munduko Txapelketa jokatu da Pauen; aresoarra eta berastegiarra urrezko dominarekin itzuli dira › 7

Asteartea2010-10-12VIII. URTEA 2.097. ZENBAKIAESKUALDEKO EGUNKARIA

EURIA EGIN ARRENEUSKAL JAIAZ GOZATUAHAL IZAN DUTEANOETA Ardi latxaren inguruan antolatu duten Jaian bertakoproduktu ugari jarri dituzte postuetan, ikusteko eta erosteko 4

Eguraldiak frontoira eraman zuen Anoetako III. Euskal Jaia. SARA GOMEZ

Eskualdeko hainbat ekuatore ginear. A. BELAUNZARAN

Independentziaeguna ospatuko duteekuatore ginearrekGIZARTEA Gure eskualdean bizi diren hainbatekongi gogoratzen dute 1968ko urriaren 12a 5

Atzokoan zezentxoekin ibili ziren jolasean. I. GARCIA

Gaur amaituko diraBerazubi auzoko JaiakTOLOSA Babarrun jatearen ondoren TokaTxapelketarekin esango diote agur festari 3

ANTOLATZAILEAK«GUSTURA» II. AZOKAREKINLEABURU-TXARAMA Artisau, Barazki eta Ganadu azoka frontoian eginbehar izan dute; aurrera begira eskaintza zabaldu nahi dute 2

II. Artisau, Barazki eta Ganadu azoka ospatu dute Leaburun. MAIER UGARTEMENDIA

Page 2: ONSALO ETA URKIZU MUNDUKO TXAPELDUN · 2016-06-28 · GIZARTEA Gure eskualdean bizi diren hainbatek ... koen testigantzak, argazkiak... bil-du zituzten, eta pilotalekuko fron-tisean

ALOKAIRUA]Baserria edo borda. Baserriaedo borda alokatuko genuke. Dei-tu 634 45 91 10 telefonora.

LANA]Harrera. Bidaniako Hotel bate-an, gaueko harrera-lanak egitekopertsona bat behar dugu. Interesa-tuek, bidali curriculuma [email protected].

Iragarki laburrak

2 TOLOSALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAASTEARTEA, 2010EKO URRIAREN 12A

Eskaintza oparoa etaanitza, II. Artisau, Barazkieta Ganadu azokanLeaburu-Txarama›› Bigarren honetan ere,eguraldiak ez zuen lagundu eta frontoian eginzuten; hala ere, antolatzaileak «gustura» daude.

ESTI EZEIZA

Pilotalekuko teilatuaren babespe-an ospatu zuten herenegun Lea-buru-Txaramako II. Artisau, Ba-razki eta Ganadu azoka. Bigarre-nez, eguraldiak ez die lagunduLarte Azpiko Kultur Ekintzakoeieta herriko baserritarrei. Hala ere,oraingoan ere ez dira kikildu, etabaserriko produkturik, nahiz abe-rerik onenak hartuta pilotalekurahurbildu ziren baserritarrak.

Herritarren artean, Azoka ani-tza osatu zuten. Orotara, hama-zazpi postu jarri zituzten, hauetandenetik ikusi zitekeelarik. Mahalaizan zen, produktu gehien salgaijarri zituenetakoa, honez gain, Ar-giñenekoak eta Arbolakoak erehor izan ziren, eskaintza oparoare-kin. Aurtengoan, Eugenio Alkortatxaramarra ere animatu zen etaberak diseinatutako haurrentzakoarropa jarri zuen ikusgai eta bidebatez, salgai.

Iaz bezala, txoko berezi bat gor-de zieten azokan, Maria Luisa Agi-rre medikuaren margolanei. Pe-diatra izandakoaren afizioetakobat da margotzea, eta bera bertanizan ez bazen ere, bere koadroakikusgai jarri zituzten pilotalekuan.

Margolanak ikusgai ez ezik, sal-gai ere bazeuden, Fortunato RuizEguilaz-enak hain zuzen ere.

Andoni Otegi preso herritarranahiz euskal presoak ere presenteegon ziren Azokan. Bere familia-koen testigantzak, argazkiak... bil-du zituzten, eta pilotalekuko fron-tisean eskegita jarri zituzten. El-kartasun postuekin jarraituz,Sahararen aldeko mahaia ere ikusizitekeen igande goizean.

Pilotalekuaren sarreran taber-natxo bat ere egokitu zuten, etanahi zuenak salda beroa eta pin-txoa hartzeko aukera izan zuen.Bestalde, goizean zehar bertakoproduktuekin osatutako bi saskiere zozketatu zituzten.

Goiza alaitzeaz hiru trikitilarigazte arduratu ziren, Jaione Azpi-roz, Irati Jauregi eta Anabel Arra-ras aritu ziren dantzarako doinuakjotzen.

Sartu-irten handiaAzokaren biharamunean, antola-tzaileek azaldutakoaren arabera,oro har, gustura geratu dira honekemandakoarekin. Hala ere, egu-raldiak eragin handia izan zuelanabarmendu zuten. Alde batetik,

Eguraldi txarraren ondorioz, azoka guztia pilotalekuaren barruan egokitu zuten.M. UGARTEMENDIA

Oilaskoek, oilarrek eta beste animaliek haurren arreta bereganatu zuten.M. U.

plazan egin beharrean, pilotale-kuan jarri behar izan baitzuten.Gainera, gune itxi batean izatean,jendeak denbora gutxi igarotzenzuen bertan. Hala etengabeko, sar-tu-irtena ikusi zitekeen.

Balorazio sakonak egiteko goizbaldin bada ere, Kultur Elkarteko-ek, aurrera begira, ekitaldien es-kaintza zabaltzeko asmoa agertuzuten. Beraien esanetan, baliabideekonomikoak urriak dira, eta ho-nek eragin handia du. Hurrengoaldietarako jaialdia egun guztirazabaltzea da beraien asmoa, etaekitaldi ezberdin gehiago jartzea.

Bigarren aldi hau eta gero, aur-ten ere, eskerrak eman nahi diz-kiete Larte Azpiko Kultur EkintzaElkartekoek, laguntzen aritu zirenguztiei.

Mahaiaren bueltan, eguna agurtuzAzokari amaiera bazkariarekineman zioten. Ekimena antolatzeazarduratu ziren nahiz parte hartuzuten 60 lagun bildu ziren Zazpi-Bide elkartean. Behin jan eta gero,Beñat Iguaran eta Mikel Artola es-kualdeko bertsolari gazteak arituziren kantuan. Honela, batzuen-tzat, festa iluntzera arte luzatu zen. Euskal presoei nahiz herrikoei elktartasuna adierazteko txoko bat zegoen.M. U.

Page 3: ONSALO ETA URKIZU MUNDUKO TXAPELDUN · 2016-06-28 · GIZARTEA Gure eskualdean bizi diren hainbatek ... koen testigantzak, argazkiak... bil-du zituzten, eta pilotalekuko fron-tisean

Hondarrean eta harmailetan jende ugari izan zen atzo zezen plazan. I. GARCIA

Jende ugari zezentxoak eta poniak ikusteraTolosa ›› BerazubikoJaietan atzoko ekitaldibakarrean jende ugarielkartu zen; gaur amaitukodira auzoko festak.

ERREDAKZIOA

Ekitaldi bakarra zegoen atzo Bera-zubiko Jaietan, baina jende ugaribildu zen bertan. Zezen plazan ze-zentxoak eta poniak askatu zituz-ten, eta bai hondar gainean, baiharmailetan, hainbat lagun izan zi-ren. Zezen plazako hondarra pix-kanaka lokatza bihurtzen joan zen,baina horrek ez zituen atzera botazezenzale gaztetxoak.

Zezen plazara joan ez zirenekbarrakak izan zituzten aukeran.

Sarrerak 2,50 euro balio du barra-ka bakoitzean eta agian jendea as-teazkenerako egongo da zain,egun horretan prezio herrikoiakizango baitira. Barrakazaleak zaindaude Udaletik zein prezio ezarri-ko dieten egun horretarako.

Azken egunaGaurko ekitaldiekin amaituko diraBerazubiko Jaiak. 08:00etan mezaizango dute. Horren ondoren,09:15ak aldera, txistulariek kalejiraegingo dute. 14:00etan bazkaltze-ko ordua izango da eta babarrunjatea egingo dute auzotarrek. Fes-tei amaiera emateko, 17:00ak alde-ra, Toka Txapelketa antolatu dute.Ea eguraldiak eusten dion eta eu-riak azaldu behar badu, bihar arteitxaron dezala.

3TOLOSALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAASTEARTEA, 2010EKO URRIAREN 12A

Ibarluzea Londresko etxera itzuli daIBARRA ]Garikoitz Ibarluzea ibartarra Londresko etxe-ra itzuli zen ostiralean, aske uzteko epaia jaso etaegun berean. Ibartarraren aurkako euroaginduariezetz esan ostean, aske utzi zuen Londresko epaileak

Ibarluzea. Horrez gain, epailearen erabakiaren arabe-ra, fiskaltzak ezingo du helegiterik sartu, aukera horibertan behera uzten baitu epaiak. Argazkian, Ibarlu-zea (ezkerrean) bere ama eta anaiarekin. HITZA

Oroimen historikoariburuzko mozioa hizpide TOLOSA ]Aparteko osoko bilkuraegingo du Tolosako Udalbatzaketzi, hilaren 14ean. Bilkura19:30ean hasiko da eta bertan gaibakarra izango da zerrendan, hauda, oroimen historikoari buruzkomozioa.

Ziklomotorra aztertzekoestazio mugikorraTOLOSA ]Tolosako Udaltzaingoakjakinarazi du azaroaren 4ean eta5ean ziklomotorrak aztertzeko es-tazio mugikorra Tolosara etorrikodela, San Esteban auzoko feriale-kura. Txanda hartzeko 943 62 6300 zenbakira deitu daiteke.

L Laburrak

Arantza Tapia diputatuaherritarrekin bilduko daVillabona ›› ’GipuzkoaEraikitzen’ ekimenarenbaitako saioan egongo daMugikortasun eta LurraldeAntolaketako diputatua.

ERREDAKZIOA

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gi-puzkoa Eraikitzen izeneko «eki-men parte-hartzailearen» saioeta-ko bat egingo du Villabonan, etzi,18:30ean, udaletxeko multimediaaretoan. Bertan, Arantza Tapia

Mugikortasuneko eta LurraldeAntolaketako diputatua herriko20 lagun ingururekin elkartuko daetorkizunera begirako arazoak etaerronkak partekatzeko. Diputa-tuak zuzenean entzungo ditu par-taideen ekarpenak eta kritikak etahaien galderak erantzungo ditu.

Gipuzkoa Eraikitzen ekimena-ren helburu nagusia «Gipuzkoakoerrealitatea ezagutzera ematea etalegealdi honen hasieran onartuta-ko 2007-2011 Kudeaketa Planarenexekuzioa eta emaitzak jakinaraz-tea» da, Aldunditik diotenez. Barraketan ere jaiarekin bat egiteko aukera egon zen. I. GARCIA

Page 4: ONSALO ETA URKIZU MUNDUKO TXAPELDUN · 2016-06-28 · GIZARTEA Gure eskualdean bizi diren hainbatek ... koen testigantzak, argazkiak... bil-du zituzten, eta pilotalekuko fron-tisean

Ardia izan zen eguneko protagonista handietako bat.SARA GOMEZ

Artisau produktu ugari ikusi zitezkeen salgai azokan.SARA GOMEZ

Euskal eguraldia Euskal JaianAnoeta›› Euskal ardiekin batera, hemen ohikoadenez, euria ere protagonista izan zen hirugarren aldiz ospatu den Euskal Jaian.

ERREDAKZIOA

Euskal ardia, ardi latxa, protago-nista izan da Anoetan ospatu berriden Euskal Jaian. Hirugarrenez

antolatu duten Jaia eskualdekoherrian, eta jende ugari bildu duekitaldiak. Eguraldiak lagundu ezzuenez, aurreikusi bezala, azokapilotaleku barrura sartzea erabakizuten. Bertako produktuen sal-mentari lagunduz, txalapartariak,dantzariak eta Loatzo musika es-kolako ikasleak ere izan ziren.

Jaialdian zehar tiketak ere salduzituzten eta zenbaki saritua ondo-rengoa izan zen: 556. Txartel hauduenak 696 83 45 20 telefono zen-bakira deitu beharko du honen be-rri emateko eta saria jaso ahal iza-teko.

«Zazpi herrialdez osatutako na-zio txiki honetako kultura, norta-suna, hizkuntza eta sustraiak in-dartzea» da hirugarren aldiz ospa-tu den Euskal Jaiaren helburua.

Honela, beste behin ere, jaia eta al-darrikapena batzea lortu duteAnoetan.

Aipatu bezala, ardia izan zenigandeko protagonista, hori delaeta, gaztagileen erakustaldia, ar-tzain txakurren ikuskizuna eta ar-dien ile mozketa izan ziren ekital-dien artean. Gainera, bazkaltzekogaraian ere, ardikia izan zen nagu-si.

Segan, Irazusta nagusiBestalde, larunbat arratsaldeanUrrezko segapotoa txapelketa jo-katu zen. Anoetako zortzi lagunekhartu zuten parte lehian eta horie-tan nagusi, Karmelo Irazusta izanzen. Bigarren Joseba Agirrezabalasailkatu zen eta bere atzetik IñigoIturriotz.

4 TOLOSALDEA TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAASTEARTEA, 2010EKO URRIAREN 12A

Euskal Jairen aurkezpen ekitaldian txalaparta doinuak entzun ahal izan ziren, eta dantzariak ikusi.SARA GOMEZ

Page 5: ONSALO ETA URKIZU MUNDUKO TXAPELDUN · 2016-06-28 · GIZARTEA Gure eskualdean bizi diren hainbatek ... koen testigantzak, argazkiak... bil-du zituzten, eta pilotalekuko fron-tisean

Eskualdean bizi diren ekuatore ginearrek festa eguna dute gaur; emakumeak lapa janzkia soinean dutela.A. BELAUNZARAN

Ekuatore Gineak Nazio izaera lortu zuela 32 urte betetzen dira gaur. Festa egun garrantzitsuaospatuko dute han, Afrika Erdialdean. Etxetik urrun daudenak ere badute zer ospatua.

Euskal Herriko afrikarrak AGURTZANE BELAUNZARAN

E kuatore Ginearen eguna dagaur. Afrika Erdialdeko he-rrialderik txikienetakoa da;

Kamerun, Kongo eta Gabon he-rrialdeak ditu mugakide eta Atlan-tikoa parez pare. Malabo du hiri-buru, irla batean kokatua.

1968ko urriaren 12an, Espainia-tik libratu eta Nazio izaera lortuzuen. Horixe ospatzen dute gaur-ko egunez; Independentzia eguna.

Eskualdean bizi diren ekuatoreginearrak, Intxaurrondon bildukodira, Gipuzkoan bizi diren besteherrikideekin batera. «Gineakofesta garrantzitsuena da gaurkoa.Hiru eguneko festa egiten da ber-tan; musika, dantza, familia artekobazkariak... Herritik urrun gaudenarren, guk ere egun hau ospatugabe ez dugu utzi nahi. Intxau-rrondon bilduko gara gaur eta he-rrikideekin etxetik gertu sentitukogara» azaldu du Tolosan bizi denJuan Jose Olingak.

Melisa Madjak hamalau urtedaramatza Euskal Herrian, Berro-bi eta Tolosa artean hain zuzen ere.Urriaren 12a, urtero ospatu du he-rritik urrun egon arren. «Egun osoberezia da guretzat. Goizean me-zetara joango gara eta gero bazkal-tzeko gure herriko janaria presta-tuko dugu; banbucha, malanga,ebafonoa...eta Afrika Erdialdekomusika entzun eta dantzatukodugu». Melisak, festan entzungodiren hizkuntza ezberdinak ere ai-patu ditu: «Ginea txikia den arren,hizkuntza asko hitz egiten dira;Fang, Bubi, Ndowe, Anobones... etabatak bestearekin zerikusirik ezdu. Probintzia bakoitzak bere hiz-kuntza du eta elkarrekin komuni-katzeko erdaraz hitz egiten dugu».

Koloretsua eta alaia izango dafesta. Afrikako janari usaina etamusikaren erritmora gorputza do-tore mugituko dute bertan bilduta-koek. Afrikako zatitxo bat EuskalHerriratuko dute. «Gutako ba-

tzuk, Ginean ohikoa den lapajanz-kiarekin joango gara gainera. Ko-lore biziko telekin egindako jan-tzia da» azaldu du Melisak.

Afrikaren deskolonizazioa60 eta 70 hamarkadetan Afrikakoherrialdeak deskolonizazio proze-suan sartuak ziren. Burujabetasu-na lortzeko hamarkadak izan zi-ren. 1968ko urria gogoan du, Meli-

sak Malabo hiriburuan;«Independentzia aurreko hilabe-teetan kalean mugimendu politikoikaragarria zegoela gogoratzendut. Eskolan manifestazioak egi-ten genituen independentzia es-katuz. Guk afrikar izan nahi ge-nuen, geure identitatea manten-

du». Europako herrialdeen jazarpe-

na jaso zuen urte luzez Afrikak.Sistema politiko eta sozial berriakikasi behar izan zituzten, gizarteegiturak erabat aldatuz. Europakonazio menperatzaileek euren hiz-kuntzak eta erlijioak inposatu ziz-kien. Esklabutza indartu zen ga-raia izan zen.

Independentzia ondorengo ur-teak gogorrak izan ziren Afrika-rentzat. Halaxe gogoratzen dubere herriaren egoera ere, SerafinaObonok; «Espainiatik independi-zatu ginenean, noraezean geratuzen gure herria. Espainiak ez zigunlagundu herrialde berria egitura-tzen. Abandonatu egin gintuen,ama batek umeak abandonatzendituen bezala».

Urte zailak izan zirela gogora-tzen dute Melisa eta Serafinak.«Kakao eta kafe zelaiak ustiatzenzituzten 1968 arte espainiarrek.Independentzia lortzearen pre-

zioa, garesti ordaindu genuen. Es-painiak ez baitzuen gure herria-rengatik ezer egin. Gerora, hainpreziatua den petrolioa genuelaohartu ginen eta orain denak atze-tik dabiltza, interes handia piztudu zorioneko urre beltzak» aipatudute Melisa eta Serafinak.

Hala ere, herrialdearen egoerahobetzen doala ohartuak dira. Se-rafinak Euskal Herria, Madril etaGinea artean egiten du bizitza.Melisak ere ahal duen guztietanbisitatzen du herrialdea. «EuskalHerrira etorri nintzenean, azpie-gitura sistema: errepideak, etxe-ak...oso egoera txarrean zeuden.Egun, petrolioagatik edo errepideonak ditugu eta Malabo hiriburua-ren itxura ere asko hobetu da» dioMelisak.

Azpiegitura hauek hobetu badi-ra ere, Serafinak hezkuntza siste-ma pribatua ez du gustuko. «Gine-

an dirua duten familiek dute soilikhezkuntza ona jasotzeko aukera.Euskal Herrian gure umeek eskolapublikoan ikasteko aukera dute»dio.

Euskal Herrian etxean bezalaEskualdean bizi diren ekuatore gi-nearrak «oso pozik» bizi direla ai-patu dute.

«Duela bost urte iritsi nintzenTolosara eta jendeak oso harreraona egin zidan eta poza ematendit» esan du Juan Josek.

Melisak eta Serafinak bat egindute Juan Josek esandakoarekin.«Nire seme alaba gazteenek eta bi-lobek ederki hitz egiten dute eus-karaz eta oso pozik daude hemen»azaldu du Melisak.

Hotza ez dute asko maite, nahia-go Afrikako beroa baina «hemenbizimodua askoz errazagoa» delaazpimarratu du Serafinak; «Gine-an leku gehienetan ez dugu uriketa etxe askotan argi indarra faltada».

Gogoan du oraindik, behin Be-rrobin, herri guztia urik gabe gera-tu zenekoa; «Jendea haserre zego-en urik gabe geratu zelako herria.Guk etxe ondoko errekatxoan betegenituen pertzak eta buru gaineanjarrita etxeratu ginenean, denekharrituta begiratzen ziguten. Afri-kan egunero egiten dugu hau».

5TOLOSALDEATOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAASTEARTEA, 2010EKO URRIAREN 12A

Sistema politiko etasozial berriak ikasi beharizan zituzten, gizarteegiturak aldatuz

Intxaurrondon bildukodira Gipuzkoakoekuatore ginearrak festa giroan

Page 6: ONSALO ETA URKIZU MUNDUKO TXAPELDUN · 2016-06-28 · GIZARTEA Gure eskualdean bizi diren hainbatek ... koen testigantzak, argazkiak... bil-du zituzten, eta pilotalekuko fron-tisean

Billabonarrak zuloan daudenbezala Laskorain etaLauburu goian aurkitzen diraERREDAKZIOA

Areto Futbolean eskualdeko lautalde egoera desberdinean aurki-tzen dira. Ibarrako Lauburu etaTolosako Laskorain Ikastola sail-kapenaren lehen postuetan dau-den bitartean, Villabonako Trans-portes Lakunza eta Irish PubShepherds-Egintza azkenetanaurkitzen dira. Billabonarrekoraindik ez dute punturik lortu.

Nazional A MailaIbarrako areto futbol taldeak ga-raipen garrantzitsua lortu zuenOrkoienen, Nafarroan. Markagai-luan atzetik joan ondoren, amaie-ran 3-4koa lortu zuten Txubelenmutilek.

Kirol Sport taldea jokalari bikai-nez osatuta dago, Burlata taldehandiko futbolari asko baitaudeorain bertan. Partida beraz, oso go-gorra izan zen. Hiru puntu haue-kin ibartarrak hirugarren aurki-tzen dira, liderragandik bi puntu-ra.

1-4, Laskorain nagusitasunezAsteburu luzea bere osotasuneanprofitatzeko, ostegun ilunabarre-an jokatu zuen Laskorainek La Be-llotaren aurka Legazpiko Biku-ñan. Garaipen eta porrot banare-kin bi taldeak, jokoan ipinitakohiru puntuak oso baliotsuak ziren,sailkapena jardunaldi gutxitan za-tikatuko baita eta ez baita berdinizango zein multzotan kokatu. 1-4ko garaipenarekin gustura itzu-li ziren Ikastolakoak Tolosara.

Bikuñako partidaren lehen er-dia orekatua suertatu zen. Tanteominutu batzuen ostean -ez zi-tzaion aurkariari abantailarikeman nahi-, jokoaren erritmoa etamaila in crescendo joan ziren etxe-koek erakutsi zutelarik beharbadaintentsitate handixeagoa. Honenlekuko eta ondorio, atsedenarenatarian kornerreko estrategiansartu zuten gola dugu.

Aldagelatatik bueltan, 1-0 azpi-tik, Javiren mutilek partidaren bilajoan beste erremediorik ez zutela

ulertu zuten, ordura arteko jarrerareaktiboa jarrera proaktibobaten-gatik ordezkatuaz. Lerroak igo zi-tuzten eta presinaren bitartez ba-lio jabetza ez ezik joko nagusitasu-na ere erraz bereganatu zuten.Honela, etxekoen ateko sake batenpresioan Barack Telleriak bana-koa sareratu zuen, lapurtutako ba-loi bat Saldiasekin konbinatuta, etaberanduago Gil TDI-k area ertze-ko falta baten jaurtiketan 1-2koa si-natu zuen.

Zirt eta zart, zailena burututa,hiru puntuek ezin zuten ihes egineta horrelaxe izan zen. Jokoanmenperaturik eta markagailukoabantaila desagertuta, etxekoenurduritasuna dezente areagotuzen ondorenean eta neurketarenhondarrean laskoraindarrek ezzuten arazorik izan partida ixteko.Punteria zorrozten ari direla fro-gatuaz, bi pistolero horitxoek eginzuten gol bana: Mick Saldias Jag-ger rockero zaharrak eta UsainOtxoa Boltpertxentak.

Golegileez gain Aratz atezaindebutariaren lana ere goraipatubeharra dago. Atezain gazteak En-dika titularraren hutsunea oso po-liki estali zuen eta lan gehiegi izanez bazuen ere -are eta papeleta zai-lagoa atezainaren kasuan-, ederkiaritu zen taldeak gehien beharzuenean. Usabalgo harrobia ez daez agortu oraindik.

6 puntu zakuan, baikortasunezjasoko du Laskorainek datorrenasteburuan Nazional An denbo-raldi asko jokatu dituen Soloarte-ren bisita Usabalen. Javi entrena-tzailearekin batera, Aratz, Telleria,Saldias, Murgi, Txiki -haserakobostekoa-, Gil, Otxoa, Ekhi etaIllunbe jokalariak izan ziren Le-gazpin. Barriola kapitaina, Endika,Urko eta Elola baja izan ziren.

6 KIROLAK TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAASTEARTEA, 2010EKO URRIAREN 12A

PILOTA

MUNDUKOPILOTATXAPELKETA

ESKUZ BANAKA, FINALAOnsalo 22Medina 20

PALETA GOMA, FINALAUrkizu-Ruiz de Larramendi 30Leiza-Elgezabal 29

NITROTXAPELKETA, FINALA

PROFESIONALAK, LAU T’ERDIANBengoetxea VI 22Abel Barriola 12

FUTBOLA

ERREGIONALOHOREZKOMAILA

BOSGARREN JARDUNALDIATolosa CF 1Aretxabaleta 1

SAILKAPENA1. Hernani (12 puntu); 2. Real Union(10 puntu); 3. Oiartzun (10 puntu);5.Tolosa (8 puntu).

ERREGIONALPREFERENTEA

BOSGARREN JARDUNALDIATolosa CF ‘B’ 2Urola 0Intxurre KKE 0Antzuola 2

SAILKAPENA1. Zestoa (15 puntu); 2. Mutriku (11 puntu); 3. Lagun Onak (9 pun-tu); 6. Tolosa CF ‘B’ (7 puntu); 15. Intxurre KKE (3 puntu).

ARETO FUTBOLA

NAZIONALAMAILA

LAUGARREN JARDUNALDIAKirol Sport 3Lauburu KE 4

SAILKAPENA1. Zierbana (12 puntu): 2. AteneaIkusnet (10 puntu); 3.Lauburu (10puntu).

NAZIONALBMAILA

HIRUGARREN JARDUNALDIA

e Emaitzak

La Bellota 1Laskorain Ikastola 4Bilbo FS 3Transportes Lakunza 1Irish Pub Shepherds-Egintza 3Elorrioko Buskuntza 8

SAILKAPENA1. Donost. Zuzenbide (9 puntu): 2.Concepto Createch (9 puntu); 3.Bilbo FS (9 puntu); 6. LaskorainIkastola (6 puntu); 15. Irish PubShepherds-Egintza (0 puntu);16.Transportes Lakunza (0 pun-tu).

AIZKORA

TXAPELDUNENLIGAKOURREZKO

KOPA, FINALA

1- Floren Nazabal 15:092- Juan Jose Lopez 17:253- Donato Larretxea 18:064- Angel Arrospide 18:29

SEGA

URREZKOSEGAPOTOA

1- Karmelo Irazusta2- Joseba Agirrezabala 3- Iñigo Iturriotz 4- Igor Urkola5- Aitzol Esnaola 6- Oier Urkola

Ibarrako Lauburu areto futbol taldea.HITZA

HHilberriak

JOXE URKOLA PIKABEA

Zuk ereindako haziakfruitua ematen jarraituko du

Eskerrik askoaita, osaba, aitona maitea

Amaia, Xabi, Hodei, Ixi, Xabi, Izaro, Oihan, Ion Ander, Axi, Kris,

Urko eta UxueIBARRAN2010eko urriaren12an

Page 7: ONSALO ETA URKIZU MUNDUKO TXAPELDUN · 2016-06-28 · GIZARTEA Gure eskualdean bizi diren hainbatek ... koen testigantzak, argazkiak... bil-du zituzten, eta pilotalekuko fron-tisean

Onsalo eta Urkizuurrezkodominarekin etorridira etxeraPilota ›› Euskal PilotarenMunduko Txapelketajokatu da Pauen;eskualdeko lau ordezkariegon dira bertan.

ERREDAKZIOA

Unai Onsalo eta Itsaso Urkizuurrezko dominarekin etorri diraPauetik. Aresoarrak eskuz bana-kako finala irabazi zuen eta beras-tegiarrak Paleta gomazko binaka-koa, Ruiz de Larramendiren la-guntzaz.

Nagore Arozena lizartzarra erePauera joan zen, Euskal PilotarenMunduko Txapelketan parte har-tzera, baina ordezkoen aulkianegotea tokatu zaio gazteari, partidagehienetan.

Bestalde, Tolosan bizi den UnaiArozenak Venezuelarekin jokatuzuen trinketean, Munduko Txa-pelketa honetan, baina dominarikgabe itzuli da etxera.

Onsalo, artistaUnai Onsalok herenegun jokatuzuen Buruz-buruko finala Pauen,Medina mexikarraren aurka. Are-soarra partida guztian aurretikjoan zen baina Medinaren kolpebortitzak ez zuen lasaitasunik eka-rri markagailura. Onsalo ordea,tantoa amaitzen ongi ibili zen etaazkenean 22-20ko emaitzarekinlortu zuen garaipena.

Urkizu, ozta-oztaFinal estua jokatu zuten Paleta go-man. Norgehiagoka gogor batenostean, markagailuak 29nakoaerakusten zuen. Alde batean Urki-zu eta Ruiz de Larramendi aurki-tzen ziren, eta bestean, Leiza etaElgezabal lapurtarrak. Azken tan-toa berastegiarrak eta bere bikote-ak lortu zutenez, Munduko Txa-pelketan urrezko domina irabazizuen Itsaso Urkizuk.

Munduko Txapelketa herene-gun amaitu zenez, gure pilotariakjada etxean aurkitzen dira.

7KIROLAKTOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAASTEARTEA, 2010EKO URRIAREN 12A

Valderejo parke naturalean paraje ederretaz gozatzeko aukera izango dute hilaren 17an. IDOIA OLANO

Tolosako Alpino UzturretikValderejora joango dira igandeanERREDAKZIOA

Alpino Uzturre elkarteak urriaren17rako, iganderako, mendi irteeraantolatu du. Oraingoan Valderejoparke naturalean izango da ibilal-dia. Txangoa Lalastratik hasi etaHerran herrian bukatuko da.

Arrayuelas (1.128 m.), Recuenco(1.240 m.), Vallegrull (1.228 m.) etaSanta Ana (1.042 m.) mendiak igo-ko dira.

Autobusaren irteera San Fran-tziskotik 07:00etan izango da.Iraupena 6 ordu t´erdikoa izango

da eta bazkideek 11 euro ordaindubeharko dute autobusa, eta bazki-de ez direnek 13 euro. Mendi irtee-rara joan nahi duenak 943 65 27 89telefono zenbakira deitu beharkodu, edota [email protected] idatzi.

Onsalok Medina mexikarra garaitu zuen finalean.HITZA

Page 8: ONSALO ETA URKIZU MUNDUKO TXAPELDUN · 2016-06-28 · GIZARTEA Gure eskualdean bizi diren hainbatek ... koen testigantzak, argazkiak... bil-du zituzten, eta pilotalekuko fron-tisean

Jaiak] Ikaztegieta. Pilarika Egunari ha-siera 11:00etan emango diotemeza nagusiarekin Pilarika ermi-tan. Ondoren herriko trikitilariekgiroa alaituko dute. 17:00etan he-rri kirol erakustaldia Arabatik eto-rritako bi kirolarirekin.]Tolosa. Berazubi auzoko jaietan08:00etan meza izango dute.09:15ean, txistularien saioa.14:00etan, babarrun jatea.17:00etan, toka txapelketa.

Deialdiak]Villabona. Urriaren 30etik aza-roaren 13ra, Benidormera bidaiaantolatu du Biltoki jubilatu elkarte-ak. Izen-ematea, Txermingo egoi-tzan asteartetik ostiralera,11:00etatik 12:30era.]Tolosa. Harizpe jubilatu elkarte-ak irteera antolatu du Lizarraraazaroaren 24ean, Los Arcosekoabiadura zirkuitua bisitatuz. Izen-ematea, Elkartean.

Lehiaketak] Ibarra. III. Galtzakomik komikilehiaketa euskaraz. Gazte eta hel-duentzat, gai librea. Lanak Gal-tzaundi euskara taldearen egoi-tzan entregatu behar dira, azaroa-ren 30a baino lehen.]Zizurkil. Udaleko Euskara sailakAndoain, Aduna, Alkiza, Asteasu,Amasa-Villabona, Anoeta, Irura,Larraul eta Zizurkilgo jendearenartean Teodoro HernandorenaIpuin Lehiaketaren IX edizioarendeialdia egin du. Gaia librea izangoda eta euskara erabili beharrekohizkuntza. Lan bakoitzaren hirukopia entregatu beharko dira aza-roaren 18a bitartean, egun haubarne 14:00ak baino lehenago Zi-zurkilgo Udal Bulegoetan.]Tolosa. Fronton kafetegiak anto-latutako X. Mus Txapelketa Azka-rra azaroaren 13an izango da Beo-tibar pilotalekuan 16:30etik aurre-

AAgenda

Trabak gorrentzat egunerokoanTOLOSA ]Gorren Komunitatearen VII. SentsibilizazioAstearen baitan ikusgai da dagoeneko San Frantziskopasealekuan jarri duten erakusketa. Bertan, gorrekegunerokotasunean izaten dituzten komunikatzekotrabak erakusten dituzte zenbait panelek. Horietako

batean, esaterako, autobideetan istripu bat izanezgero telefonoz hitz egiteko aukerarik ez dutela azal-tzen dute: «Autobidean ezbeharren bat badugu, ezindugu larrialdi zutoinetik abisua eman, telefono batdelako. Kamera bat balu...». I. GARCIA

‹‹ Goiza Arratsaldea Tenperatura Bihar2010-10-12

Eguraldia

›› 18°›› 15°

GOIZA EURI ARRISK.ARRATS.EURI ARRISK.BEROENA 16°HOTZENA 12°

Argitaratzailea: Tolosa Herria Hedabideak S.L.Lege Gordailua: SS-0398-03Zuzendaria: Rebeka CalvoEgoitza nagusia: Araba Etorbidea 5, atzea, Tolosa. Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Leitza. Herriko plaza, 1. 687 410 118 E-posta: [email protected]: www.tolosaldekohitza.info

Zuzendariordea: Asier Imaz. Kudeatzailea: Jon Mujika.Publizitatea: 661 678 818 [email protected]: 687 410 082-687 410 033. [email protected]: 687 410 022. villabona-aiztondo @tolosaldekohitza.info.Anoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @tolosaldekohitza.info.Ibarraldea: 687 410 118. ibarraldea @tolosaldekohitza.info. Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @tolosaldekohitza.info. Leitzaldea: 687 410 118. leitzaldea @tolosaldekohitza.info.

‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak. Udalak: Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo,Amezketa, Anoeta, Areso, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain,Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Leitza, Lizartza, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Tolosa Herria HedabideakS.L.ko kideak:

GipuzkoakoForuAldundia

Hitza-k BaiEuskarari

eta Tolosaldeko etaLeitzaldeko beste 77 eragile

ra. Izena [email protected] edota 943 65 14 70 telefonozenbakian eman daiteke. Bikotebakoitzak 30 euro ordaindu be-harko ditu parte hartzeagatik. Le-henengoek 1.200 euro, txapelaketa garaikurrak eskuratuko dituz-te, bigarrengoek 600 euro eta ga-raikurrak, hirugarrengoek 300euro, laugarrengoek 150 euro etabosgarren, seigarren, zazpigarreneta zortzigarren egiten dutenek100 euro.

Erakusketak]Tolosa. InestableGKO Gallery-ren produkzioaren erakusketaAranburu Jauregian azaroaren 13aarte.]Tolosa. Ertzaerakusketa ikusgaiegongo da GKo Galleryn azaroa-ren 6a arte.]Alegia-Tolosa. Itziar artista irun-darrak lore lehorrekin egindakokoadroak ikusgai jarri ditu Alegia-ko Jubilatuen tabernan (azaroaren6a arte) eta Tolosako Lanbroa ta-bernan hilaren 31a arte.

Kirola]Tolosa. Tolosako XXII. HerriKrossa 11:00etan hasiko da. Ekital-dia San Esteban auzoko Kultur As-tearen baitan antolatzen dute.

Zinema]Tolosa. 17:00etan, Karate Kid fil-ma. 19:30ean, Conoceras al hombrede tus sueños.

›› GUARDIAKO FARMAZIAK]Tolosa. Tolosa, M. I. Kale Nagu-sia, 7. 943-67 06 48.] Irurtzun. Gastearena, M. -Marti-rena, J. Amaia, 4. 948-56 42 48.]Arribe. Garmendia, A. Kale Na-gusia. 948-51 31 28.

HITZAK ez du bere gain hartzenegunkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.