10
7. Gaztetxeko arauak 94 Zergatik? Ikasleak bi taldetan banatuko dira, eta behereko gaiei buruz beren iritzia emanen dute, kausazko mendeko erranaldiak erabiliz. D1 IKAS Argumentuak ematen ditut. D ATXIKAZU GOGOAN - aditz-laguntzailea + -(E)LAKO(TZ): naizelako(tz) / dudalako(tz) / ditugulako(tz) - BAI(T) + aditz-laguntzailea: bainaiz, baitut, baitzara... - ZEREN ETA... + BAI(T): "Ez da gehiago etortzen zeren eta urrun bizi baita." * Kasu: t + n = n bainaiz, bainintzen t + d = t baita, baitut, baitira t + g = k baikara, baikoaz t + z = tz baitzara, baitzaizu Zergatik? Hondarkinak atez ate bildu behar dira. Kamioilariek kutsadura-zerga ordaindu behar dute. Saltegi-gune erraldoiak ez dira eraiki behar. Ados naiz... Ados naiz... Ados naiz... Ez naiz ados... Ez naiz ados... Ez naiz ados... ... zikinak ate aitzinean uztea erosoagoa delako. ... kutsadura gutiago eragiten baita. ... zeren eta etxean bereizi behar baititugu. ... atez ateko sistema biziki garestia delako. ... egunero zikinontzi desberdina ateratzea zaila baita. ... zeren eta sistema horrek etxean usain txarrak sortzen baititu.

D Argumentuak ematen ditut

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: D Argumentuak ematen ditut

7. G

azte

txek

o ar

auak

94

Zergatik?Ikasleak bi taldetan banatuko dira, eta behereko gaiei buruz beren iritzia emanen dute, kausazko mendeko erranaldiak erabiliz.

D 1

IKA

S Argumentuak ematen ditut.D

ATXIKAZU GOGOAN

- aditz-laguntzailea + -(E)LAKO(TZ): naizelako(tz) / dudalako(tz) / ditugulako(tz)- BAI(T) + aditz-laguntzailea: bainaiz, baitut, baitzara...- ZEREN ETA... + BAI(T): "Ez da gehiago etortzen zeren eta urrun bizi baita."

* Kasu: t + n = n bainaiz, bainintzen t + d = t baita, baitut, baitira t + g = k baikara, baikoaz t + z = tz baitzara, baitzaizu

Zergatik?

Hondarkinak atez ate bildu behar dira.

Kamioilariek kutsadura-zerga ordaindu behar dute.

Saltegi-gune erraldoiak ez dira eraiki behar.

Ados naiz...

Ados naiz...

Ados naiz...

Ez naiz ados...

Ez naiz ados...

Ez naiz ados...

... zikinak ate aitzinean uztea erosoagoa delako.

... kutsadura gutiago eragiten baita.

... zeren eta etxean bereizi behar baititugu.

... atez ateko sistema biziki garestia delako.

... egunero zikinontzi desberdina ateratzea zaila baita.

... zeren eta sistema horrek etxean usain txarrak

sortzen baititu.

Page 2: D Argumentuak ematen ditut

8. U

stea

k er

di u

stel

?

102

A Ea asmatzen duzun...Zer da?Behereko adibideak irakurri ondoren, asma ezazu ondoko irudi hauek zer diren. Horretarako, eta zer neurritan zure buruaz segur zaren azaltzeko, erranaldiak «Uste dut...» edo «Segur naiz...» hitzez has itzazu eta ondoko orrialdean idatz.Erantzunak 109. or.

A1 PRE

STA

- Nik uste dut txoria DELA.- Ni segur naiz arbola DELA.

Obelix da!

- Nik uste dut kontserba DELA.- Ni segur naiz berogailua DELA.

Kontserba da! Biba zu!

- Nik uste dut diskoa DELA.- Ni segur naiz oihala DELA.

Ikurrina da!

Page 3: D Argumentuak ematen ditut

8. U

stea

k er

di u

stel

?

103

PRES

TA

ATXIKAZU GOGOANZehar-estiloa

Orain arte estilo zuzena landu dugu: "Hau txoria da; uste dut".

Estilo zuzenetik zehar-estilora pasatzeko: "Nik uste dut / badakit hau txoria daELA".

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

naiz naizELA

haiz haizELA

da daELA

gara garaELA

zara zaraELA

zarete zareteLA

dira diraELA

dut dutDALA

dun/k duk/nALA

du duELA

dugu duguLA

duzu duzuLA

duzue duzueLA

dute duteLA

Page 4: D Argumentuak ematen ditut

8. U

stea

k er

di u

stel

?

104

KonparaketakAdibideak irakurri eta, irudiak konpara itzazu adjektiboak erabiliz.Erantzunak 109. or.

A 2 PRE

STA

ATXIKAZU GOGOANBi pertsonaren edo bi gauzaren arteko nolakotasuna konparatzeko (handi, ttipi, gazte, zahar...), egitura hau erabiltzen da:

A + B + BAINO ...-ago (a) da

Beraz: - Ama semea baino handiagoa da.- Rolls Royceak 2 zaldiko autoak baino karioagoak dira.

- New Yorkeko maratoia Behobia-Donostia lasterkaldia baino luzeagoa da.

- Behobia-Donostia lasterkaldia maratoia baino laburragoa da.

- Ama semea baino handiagoa da.

- Semea ama baino ttipiagoa da.

- Ontsalaz gaztetan haurrak burasoak baino ttipiagoak dira.

luze handi

fin

mehe

zikin

kario

ekologiko

idor

labur ttipi

arrunt

lodi

garbi

merke

kimiko

heze

Page 5: D Argumentuak ematen ditut

8. U

stea

k er

di u

stel

?

105

Gehiago ala gutiago?Adibideak aztertu ondoren, kantitatezko konparaketak egin itzazu behereko irudiak erabiliz.Erantzunak 109. or.

A 3

ATXIKAZU GOGOANBi pertsonaren edo bi gauzaren arteko zenbatasuna konparatzeko egitura hau erabiltzen da, gehiago eta gutiago zenbatzaileen laguntzaz:

PRES

TA

19. Korrikaren kantuan zenbat gizonek eta zenbat emaztek parte hartzen dute? 7 gizonek eta 1 emaztek19. Korrikaren kantuan gizon gehiago bada emazte baino.19. Korrikaren kantuan emazte gutiago bada gizon baino.

Irakasleak etxeko lanak ematen ditu? Niri anitz, zuri pixka bat.Irakasleak niri zuri baino etxeko lan gehiago ematen dit.Irakasleak zuri niri baino etxeko lan gutiago ematen dizu. Irakasleak niri etxeko lan gehiago ematen dit zuri baino.Irakasleak zuri etxeko lan gutiago ematen dizu niri baino.

Irakaslea eta ni

dirua ileak

ardiakCDak

leihoak

biztanleak

Joana eta Marieder

Basamortuko Pirinioetakoartzaina artzaina

Rolling Stones The Beatles Ainhize Donibane Garazi

A

A

B

B

A + B + BAINO ... GEHIAGO A + B + BAINO ... GUTIAGO

- Nik zuek baino ur gehiago edaten dut.

- Zuk nik baino txokolate gutiago jaten duzu.

A B

A B

B A

ATXIKAZU GOGOAN

A GEHIAGO ... B BAINO edo B BAINO ... A GEHIAGOA GUTIAGO ... B BAINO edo B BAINO ... A GUTIAGO

- Karrikan auto gehiago bada bizikleta baino.

Karrikan bizikleta baino auto gehiago bada.

- Ikasgelan kadira gutiago bada mahai baino.

Ikasgelan mahai baino kadira gutiago bada.

Oharra: "baino" eta "gutiago" aitzin ezartzen den izena mugagabean da (auto_, mahai_).Batzuetan -a hori ez da determinatzailea, beraz, atxiki behar da, hala nola kadira, bizikleta, hizkuntza, etab.Adibidez: Nire ikasgelan mutiko gehiago bada neska_ baino.

Bi pertsonaren edo bi gauzaren arteko zenbatasuna konparatzeko, egitura hau erabiltzen da, gehiago eta gutiago zenbatzaileen laguntzaz:

A + B + BAINO ... GEHIAGOA + B + BAINO ... GUTIAGO

- Nik zuek baino ur gehiago edaten dut.

- Zuk nik baino txokolate gutiago jaten duzu.A B

A B

A B

Xarlesen etxea Nire etxea

Page 6: D Argumentuak ematen ditut

8. U

stea

k er

di u

stel

?

106

B Urkiolako parke naturaleanSar-hitzaSar-hitza irakur ezazu eta behereko galderei erantzun.

B 1

EG

IN

AramaioOtxandio

Dima

Durango

Abadiño

AtxondoElorrio

Oriol

Anboto

Alluitz

Mugarra

Beltxikieta

ArrietabasoUntzillatx

Bilbo

Durango

Elgeta

Udala

Udalatx

Intxorta

Urko

Betsaide

Argiñetako hilerria

Urkiolagirre Anboto

Untzillatx

Alluitz

Aitz Txiki

Eibar

ErmuaMallabia

Zaldibar

Berriz

Garai

Matiena

Mañaria

Iurreta

Arrasate

Aramaio

Durango

Abadiño

Atxondo Elorrio

Sar-hitzaUrkiolako parkea Bizkaian da, Durango hiriaren hegoaldean. Parkea 6.000 hektarea zabal da. Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Mañaria eta Izurtza herriak parke horretan dira.

1989an parkea "parke natural" deklaratua izan zen. Oihanaren herena publikoa da, beste biak, aldiz, pribatuak. Urkiolan bizi omen da Anbotoko dama, Anboto mendian.

Ondoko orrialdean parkeko araudia aztertuko dugu.

1. Zein probitziatan kokatzen da parke naturala?

2. Zenbat hektarea zabal da parkea?

3. Zenbat herri dira parke horretan?

4. Parkea publikoa dea ala pribatua?

5. Zein pertsona mitologiko bizi da han?

Page 7: D Argumentuak ematen ditut

8. U

stea

k er

di u

stel

?

107

AraudiaTestua entzun eta arauak irudiei lot itzazu.Erantzunak 109. or.

Zure iritzia emazu.Oraingoan binaka emanen zarete, eta ulertu duzuena trukatuko duzue: “Uste dut ongi dela oihanean surik ez egitea, lanjerosa delako...”, etab.

B2

B 3EG

IN

Arau bat hauta ezazu eta errazu zer iduritzen zaizun: ongi denetz ala gaizki, arau ona ala txarra denetz eta ados zarenetz.

Horretarako, egitura hau erabil ezazu:“Uste dut / iruditzen zait ona/txarra, ongi/gaizki ...-(e)la ...-t(z)ea ...-(e)lako".

Uste dut ongi dela hondarkinak lurrera ez botatzea zeren eta parkea zikintzen baitu.

Horrez gain, konparaketa egin ezazu, izenondo bat edo izen arrunt bat erabiliz.

Page 8: D Argumentuak ematen ditut

8. U

stea

k er

di u

stel

?

108

IKA

S C Kausa adierazten dut.Erranaldiak elkarri lot.Ezkerreko erranaldiak eskuinekoekin lot itzazu, erranaldi bakar bat sortzeko.Erantzunak 110. or.

Erranaldiak idatz.Hitz hauek erabiliz, errazu behereko ekintzak nolakoak diren: on, hobe, garrantzitsua, ezinbestekoa, goxo, debekatua, haizu, etab.

C 1

C 2

Oroit kausa azaltzeko bi posibilitate badirela: - Zergatik? galderari erantzuten baldin badiozu -(e)LAKO erabili behar duzu: “Zergatik akitua zara?” “Akitua naiz kirol asko egin dutDALAKO”. - Kausazko azalpenen emateko -(e)LAKO atzizkia edo BAIT- aurrizkia erabiltzen ahal dira: “(Orain) Nekatua naiz kirol asko egin dutDALAKO / egin BAITdut”.

1. Haur ttipiak negar egiten du.2. Behatzaileak txistuka ari dira.3. Koldo harritua da.4. Turistak triste dira.5. AEKkoak lasaiago dira.6. Indurain txapeldun handia da.7. Seme-alabak pozik dira.8. Irenek trikota lodia jantzi du.9. Kanpora joan behar dut.10. Ariketa bikaina da.

a. Ulertu dut.b. Euria ari du.c. Hotz da.d. Olentzero etorri da.e. Zigarreta erre nahi dut.f. Ez dira batere kontent.g. Gose da.h. Lotoa irabazi du.i. Korrika bukatu da.j. Frantziako itzulia bost aldiz irabazi du.

1. Euskara ikasi:

2. Kirola egin (erre baino):

3. Etxeko lanak egin:

4. Parkean loreak bildu:

5. Etxean hondarkinak bereizi:

6. Barnean erre:

7. Kanpoan euskaraz mintzatu:

8. Txokolatea jan:

9. Gaiztakeriak egin:

10. Lankideekin harreman onak ukan:

Page 9: D Argumentuak ematen ditut

8. U

stea

k er

di u

stel

?

109

ERA

NTZ

UN

ALK

- Ahatekia urdekia baino finagoa da, eta urdekia arruntagoa da (ahatekia baino).- Ezkerreko xukadera eskuinekoa baino zikinagoa da.- Konposta produktu kimikoa baino ekologikoagoa da.- Jon Koldo baino meheagoa da. Koldo Jon baino lodiagoa da.- Bi zaldikoa Rolls Roycea baino merkeagoa da; Rolls Royceak bi zaldikoak baino garestiagoak dira.- Basamortua Amazonia baino idorragoa da; Amazonia basamortua baino hezeagoa da.

- Nik irakasleak baino diru gehiago dut; edo irakasleak nik baino diru gutiago du. - The Rolling Stones taldeak The Beatles taldeak baino CD gutiago saldu ditu.- Joanak Mariederrek baino ile gehiago du.- Donibane Garazin Ainhizen baino biztanle gehiago bada; Ainhizen, beraz, biztanle gutiago bada.- Basamortuko artzainak Pirinioetakoak baino ardi gehiago du.- Nire etxeak Xarlesen etxeak baino leiho gehiago du. Xarlesen etxeak leiho gutiago du (nire etxeak baino).

Testuaren transkripzioa

Urkiolako parkea “parke natural” deklaratu zen 1989an. Durangoko hegoaldean kokatua da. Hau da parkearen araudia:- Surik ez da egin behar, baina errekiak egitea posible da horretarako eginak diren tokietan.- Kanpalekuetatik kanpo kanpatzea debekatua da. - Ezin da biluzik ibili.- Hondarkinak ezin dira lurrera bota. Parkean gaindi diren zikinontziak erabil.- Parke naturalean debekatuak dira autoak eta bizikletak.- Ihiztatzea debekatua da; arrantza, aldiz, haizu da.- Xiringarik ez da lurrera bota behar.- Loreak biltzea haizu da.- Beste kontinenteetako animaliarik edo landarerik ez da parkean sarrarazi behar, aldiz etxe-animaliak libroki ibil

daitezke. Jende asko joaten da hara asteburuetan biziki leku atsegina eta lasaia baita!

Zer da? 102. or.

Konparaketak 104. or.

Gehiago ala gutiago? 105. or.

Araudia 107. or.

A1

A 2

A 3

B 2

Koxka, BOko maskota

ordenagailua

Kalostrape ostatuko logoa

Guggenheim Museoa

kamioia

Imanol Hariñordoki

Mauleko gaztelua

Benito Lertxundi

Page 10: D Argumentuak ematen ditut

8. U

stea

k er

di u

stel

?

110

ERA

NTZ

UN

AK

Erranaldiak elkarri lot. 108. or.C 1

Surik ez da egin behar, baina

errekiak egitea posible da

horretarako eginak diren tokietan.

Ihiztatzea debekatua da.

Kanpalekuetatik kanpo kanpatzea

debekatua da.

Xiringarik ez da lurrera bota behar.

Ezin da biluzik ibili.

Loreak biltzen ahal dira.

Hondarkinak ezin dira lurrera bota.

Parkean gaindi diren zikinontziak

erabil.

Arrantzan aritzea haizu da.

Parkean bizikletaz ibiltzea

debekatua da.

Beste kontinenteetako animaliarik edo landarerik ez da parkean sarrarazi behar.

Autoak ere debekatuak dira.

Etxe-animaliak libroan ibiltzen ahal dira.

1. Haur ttipiak negar egiten du gose dELAKO / BAITa.2. Behatzaileak txistuka ari dira ez dirELAKO / BAITira batere kontent.3. Koldo harritua da lotoan irabazi BAITu / duELAKO.4. Turistak triste dira euria ari BAITu / duELAKO.5. AEKkoak lasaiago dira Korrika bukatu dELAKO / BAITa.6. Indurain txapeldun handia da Frantziako itzulia bost aldiz irabazi duELAKO / BAITu.7. Seme-alabak pozik dira Olentzero pasatu BAITa / dELAKO.8. Irenek trikota lodia jantzi du hotz dELAKO / BAITa.9. Kanpora joan behar dut zigarreta erre nahi dudaLAKO / BAITut.10. Ariketa bikaina da ulertu BAITut / dudaLAKO.