Upload
others
View
6
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
GIPUZKOAKOHITZA
ENDIKA PORTILLO / FOKU
Herri batzuek jada iragarri dute ez dituztela festak antolatuko aurten, eta ez dago argi gainerakojaiekin zer gertatuko den bUrte osoko diru sarrerak galtzeko arriskua dute hainbat enpresak b 2-3
Jairik gabejai dutenak
Musika Kontzertu pedagogikoenaldeko apustua egin du
Kamerata EusKdivarius orkestrak
7Sega Aurten probaren batjokatzeko ilusioa daukate Alaitz
Imaz eta Julen Gabirondo segalariek
6Ostirala
2020ko maiatzaren 8aXI. urtea444. zenbakia
2 GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2020ko maiatzaren 8aAstekoa
Miren Garate
Udalek eta festabatzordeek jaieiburuz zer era-bakiko zaindaude hainbatenpresa. Uste
dute gehienak bertan behera ge-ratuko direla, eta, izatekotan,abuztukoekin eta irailekoekindute esperantza pixka bat. Ne-guari begira jarrita daude, ez da-kitelako nola pasatu beharko di-tuzten hilabete horiek.
ENRIQUE NOYA
Jai-Kit enpresako kudeatzailea
«Gastuak murrizten ari gara, arazo handi batez izateko»
Txosnak, karpak eta agertokiakalokatzen eta muntatzen dituzteJai-Kit enpresan, eta herrietakojaiak dira haien diru iturri nagu-sia. Martxoaren 11n muntatu zi-tuzten azken txosnak, Deustukojaietarako (Bilbo, Bizkaia). Bertanbehera geratu ziren, ordea, etaudako jai gehienak ere hala gera-tuko direla uste du Enrique No-yak, enpresako kudeatzaileak.«Baimenduko balituzte ere, jen-de kopurua kontrolatu behar iza-nez gero, kontratatzen gaituenjendeak ez dut uste nahiko duenikgure zerbitzurik». Eskatu dizkie-te aurrekontuak iraileko jairenbatzuetarako, baina, gainontze-an, guztia geldirik dagoela adiera-zi du. «Datorren urterako edo ur-te honen amaierarako lan egitenuzten badigute, pixka bat aterakodugu burua; bestela, hondoratu
egingo gara. Hori bezain gogorraeta erreala da egoera».
Neguan ere zerbait egiten du-ten arren, Aste Santuaren bueltanhasten da lanerako sasoia Jai-Kitenpresakoentzat, eta ekaineanizaten dute lehen lan bolada han-dia, sanjoanen eta sanpedroenbueltan. Handik aurrera, gelditugabe aritzen dira, urrira arte, etaurritik azarora erabat jaisten zaielana. «Abenduan edo urtarrileanhilabetean egiten duguna astebe-tean egiten dugu ekainean».Udan irabazten dutenarekin pa-satzen dute negua. «Enpresa ezda errentagarria neguan. Or-duan, arazoa ez da uda gaizki pa-satuko dugula, baizik eta neguaokerrago pasatuko dugula».
Hurrengo hilabeteetan zer ger-tatuko den ez dakitenez, Noyakkontatu du gastuak murrizten aridirela, «arazo ekonomiko handibat ez izateko». Urte osoan hirulangile izaten dituzte, eta enple-gua erregulatzeko espedientea ja-rri dute martxan horientzat —udako sasoirik gorenean hama-bost langile inguru aritzen dira—,eta ibilgailuei ere baja eman diete.Hala ere, badituzte gastuak orain-dik. «Pabiloia ordaintzen jarraitubehar dugu, erosiak ditugun ibil-gailuen finantzaketa ordain-du...». Kezka bat ere badute: ealanerako baimena izan arren lan-gileak erregulazioan mantentze-ko aukerarik izango ote den.
Pentsatu dute txosnetan leihomoduko batzuk jartzea, segurta-suna bermatzeko, baina uste duezer gutxi konponduko lukeelahorrek. «Trago bat eskatzeko ila-ran egon behar badu jendeak, edo
Jaietan irabazten dutenarekin pasatzendute urtea hainbat negoziok. Udaberrieta udako hilabeteetan lanik ez egiteakia urte eta erdiko geldialdia esan nahidu haientzat, eta batzuek uste dute ez dutela irauteko aukerarik izango.
Urte osokodiru iturriajokoan
Jaiak bertan behera geratuta ere, barrak,
tonbolak eta halakoak jartzeko aukera
eskatu dute. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
3GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2020ko maiatzaren 8a Astekoa
kontzertu batera gehienez 50pertsona joan badaitezke, gurebezeroentzat ez da errentagarriatxosna jartzea». Panorama ikusita, beste arlo-
ren batean hastea ere pasatu zaieburutik. «Gure kasuan, berras-matzea da jarduera guztiz alda-tzea. Baina zertan hasi? Gainera,horrek ere inbertsioak eskatzenditu, eta, ostalari, autonomo txikieta enpresa txiki asko egongo diragu bezala, haien negozioak ere ezdirelako errentagarriak jada».Noyaren iritziz, txerto bat aurki-tzearen edo gaixotasuna normali-zatuta egotearen mende dago,batik bat, enpresaren etorkizuna.«Ordura arte ez dut uste sanfer-minak, Aste Nagusia eta halakoakegingo direnik».
XABIER BARRENETXEA
Laiotz musika taldeko kidea
«Kantu berri batzuk ariginen prestatzen, bainadena geldirik dugu»
Udan, 40-50 saio egiten dituzteherriz herri Laiotz taldeko kideek.«Kexatzerik ez dugu, laneanondo ari gara azken urteotan»,esan du Xabier Barrenetxeak.Itxura ona zuen aurtengoak ere,baina koronabirusak hankaz gorajarri ditu plan guztiak. «Lotuakgenituen kontzertuak bertan be-hera ari dira geratzen. Bakar batatzeratu dute udazkenera».Emanaldien %90 maiatzetik
urrira bitartean izaten dituzteLaiotzekoek. Eta, batik bat, mar-txoan eta apirilean hitzartzen di-tuzte kontzertu horiek. «Sasoi er-dia lotua genuen, baina beste er-dia lotu gabe, eta dena geldituda». Entseguak egiteko aukera-rik ere ez dute oraingoz. «Orain-txe ari ginen kantu berri batzukprestatzen grabatzeko, bainadena geldirik dugu». Taldekidebat, gainera, nafarra da, eta hare-kin elkartzeko are denbora gehia-go beharko dute ziurrenik. «Ahaldenean entseguak egiten hasinahi genuke, prestatzen ari ginen
kantu berri horiek amaitu, eta es-tudioan sartzeko». Aire librean izaten dira taldea-
ren emanaldi gehienak, eta Ba-rrenetxeak uste du horrek, akaso,lagun dezakeela, herri txikietanbatik bat. Abuztukoekin eta irai-lekoekin dute esperantza pixkabat. «Uste dut maiatzean gerta-tzen dena gakoa izango delaabuztuan zer gertatuko den jaki-teko: pandemiak behera egitenbadu, errazagoa izango da ema-naldiak antolatzea». Azkenean,aurten lanik egiterik ez badute,berriz, datorren urteari begira ja-rriko direla dio. «Ilusioa ez dugugalduko».
ALBERTO DOMINGUEZ
AFADEko idazkari nagusia
«Ez dago barrakakbertan behera geratzeko motiborik»
Sanjoanak eta sanpedroak gaine-an izanik, udalei bidaltzeko idatzibat prestatzen ari da EuskadikoFeriante Autonomoen Elkartea(AFADE): «Gainerako negozioeiaplikatzen zaizkien neurri berbe-rak aplikatzeko eskatuko diegu,ez gehiago, ez gutxiago», esan duAlberto Dominguez idazkari na-gusiak. Hau da, beharrezko se-gurtasun neurri guztiak hartuta,lan egiteko aukera izatea nahidute, baita jaiak bertan beherageratzen badira ere. «Ez dago ba-
Asier Albite elkarteko koordi-natzailearen arabera, garairiktxarrenean etorri da pandemia,negu guztia diru iturririk gabe pa-satu ostean, oraintxe baitziren be-rriz lanean hastekoak. Kontatuduenez, gainera, oinarrizko jar-dueratzat hartu da lehen sekto-rea, eta, beraz, laguntzak jasotze-ko ere aukera gutxiago dute.«Baina haien diru iturria festakdira, ez dituzte haragitarako edoesnetarako ganaduak». Hain zu-zen, haragitarako beste arraza ba-tzuetakoak baino txikiagoak dirahalako ikuskizunetarako erabil-tzen diren abereak, eta ez diraerrentagarriak hiltegira bidalizgero, okela gutxi dutelako. Urteen poderioz, ganadutegi
bakoitzak genetika berezi bat lor-tu duela kontatu du Albitek, eta,orain ganadu horiek kenduz gero,berriro genetika hori lortzea zailadela. «Zaila, eta garestia. Ganaduhoriek beren jokamoldeagatikerosten dira. Seiehun eta mila eu-ro bitarteko kostua izan dezakebakoitzak, eta, hiltegira eramanezgero, ehun edo berrehun euro or-daintzen dira. Beraz, orain kendueta gero berriz erosi behar izanezgero, zazpiehun euro ingurukogalera egon daiteke buruko». Albitek esan du egoerari «ahal
den bezala» ari direla eusten ga-naduzaleak. «Laguntzaren batetorriko den esperantza dugu;bestela, egoera zaila dator». Herribatzuetako jaiak bertan beherageratu dira jada, baina abuztuanlan egiteko esperantza ez duteguztiz galdu. «Sektore askori egindigu kalte egoerak, eta nahi dugugizarteratu gu ere hemen gaudela,gure arraza mantentzen, eta gurediru iturri nagusia geldirik dagoe-la orain».
Erromeria, iaz, Zarauzko euskal jai egunean. ANDONI CANELLADA / FOKU
batzuetan lan egiteko aukera gal-du dute dagoeneko. Baina, hila-bete gogorrak datozela onartuarren, oraingoz uda ez dute gal-dutzat ematen AFADEn. «Ezdago barrakak ez jartzeko arra-zoirik».
ASIER ALBITE
Euskal Larrabehi Elkartea
«Nahi dugu gizarteratugu ere hemen gaudela,gure arraza mantentzen»
Gipuzkoako bederatzi ganadute-gik eta Bizkaiko batek diru iturribakarra dute: herrietako jaiak.Udaberritik udazkenera bitarte-an egiten dituzten izkingileenikuskizunekin, sokamuturrekin,entzierroekin, umeentzako ze-zentxoekin eta halakoekin ira-bazten dutenarekin pasatzendute urtea. Euskal Larrabehi El-kartearen kalkuluen arabera,egunean euro bat kostatzen zaieganaduzaleei abelburu bakoitza-ren mantenua. Eta, batez beste,ehun buru ditu bakoitzak; ondo-rioz, 3.000 euro gastatzen dituztehilean azienda mantentzen.
rrakak bertan behera geratzekomotiborik». Legea beteko dutela eta segur-
tasuna bermatuko dutela nabar-mendu du: «Desinfektatzaileakjartzea atrakzio guztietan, distan-tziak mantentzea ilaretan, jendekopurua mugatzea, norian etahalakoetan senideak direnak ba-karrik joatea, maskarak erabilibehar izatea... Ados gaude neurrihoriekin guztiekin». Are gehia-go, azaldu du buelta bakoitzarenostean atrakzioa desinfektatzekoedo orduero barraken gunea hu-tsarazteko eta garbitzeko arazo-rik ere ez litzatekeela egongo.«Tabernak, jatetxeak eta antzer-kia baldin badaude, zergatik ezbarrakak?».Jende kopurua kontrolatzea
ere ez zaio zaila iruditzen Domin-guezi. «Sartzeko gune bat jar de-zakegu eta irteteko beste bat, etaparkingetan bezala kontrolatu.Kontzertuetan-eta zailagoa da,baina barraketan ez dut arazorikikusten». Hori bai, jende kopu-rua mugatu behar izanez gero,udal batzuei prezioak merkatze-ko eskatuko diete. Udaberriko jai
RIRITZIAJuan Luis Zabala
Sortzaileak
Hik ere sinatu duk,
ezta? —esan zidan
joan den astean.
—Sinatu? Zer sinatu?
—Badakik zertaz ari naizen.
—Bai, bazekinat... Eta bazeki-
nat badakinala badakidala ere;
eta hik badakin badakidala bada-
kinala badakidala, eta nik baza-
kinat badakinala badakidala ba-
dakinala badakidala, eta hik ba-
dakin...
—Hara!
—Alegia, galdera erretorikoa
egin didanala.
—Eta hik sinatu duan manifes-
tua ez al da erretorikoa?
—Hara bestea! Zergatik?
—Pasarte bat irakurriko diat
—esan zidan eskuko telefonoko
pantailari begira—: «Kultur espe-
rientziek eta kultur imajinarioek
munduan leku bat egiten lagun-
tzen digute, barne-mundua eli-
katzen digute, zentzuaren erai-
kuntzan laguntzen digute, geure
buruaren eraikuntzan laguntzen
digute, baita mundua ulertzen
ere, trukea sustatzen dute, jolase-
rako espazioa sortzen dute, ara-
katzera gonbidatzen gaituzte, eta
batez ere, komunitate bateko
kide sentiarazten gaituzte».
—Ez al da ba egia?
—Bai, baina kirolari buruz gau-
za bera esatea zegok, eta pintxo-
potearen propaganda egiteko ere
balioko likek.
—Baina gero, testuan aurrerago
eginda, zehazten dun gehiago
kulturaren eginkizuna, ezta?
—Bai: «Hizkuntzak egiten gai-
tu pertsona, kulturak herritar.
Zer gertatuko litzateke aktorerik,
idazlerik, dantzaririk, musikari-
rik, margolaririk ez balego? Zer
jendarte genuke antzokirik, libu-
rutegirik, kultur gunerik gabe?
Nola antolatuko genuke hezkun-
tza sistema sortzailerik gabe?».
—Ez al da egia kultur sortzaile-
en beharra duela gizarteak?
—«Sortzaileon» esan beharko
huke.
—Ados, «sortzaileon»...
—Baina ez al duzue ba sortzaile-
ok esaten denok garela sortzaile-
ak? Eta umeak direla sortzailerik
handienak? Eta sormenak etekin
ekonomikotik independentea
izan behar duela?
—Sormena denean zegon, de-
nok gaitun sortzaileak, eta egia
dun diruarekiko mendekotasu-
nak okerrerako baldintzatzen
duela sorkuntza askotan. Baina
sormen lanak ere ordaina eta
bultzada behar din, sustapena eta
zabalkundea, eta gero eta zabal-
duago zegon hartaz ordaindu
gabe gozatzeko joera...
—Hori ez diat ukatzen. Baina
ez duzue ahaztu behar gauza bat:
gizartea asko aldatzen ez den
bitartean behintzat, askoz ere
gehiago izango ditun aktore,
idazle, dantzari, musikari, mar-
golari izan nahi dutenak zahar-
zaintzaile, etxe-garbitzaile, igel-
tsero, eraikuntzako langile, ka-
mioilari, bus-txofer, supermer-
katuko kutxazain, galdategiko
operario edo pizza banatzaile izan
nahi dutenak baino. Gaur egun,
gainera, arlo guztietako sortzaile-
en kopuruak izugarri egin dik go-
ra, izurri bat zarete... Ezinezkoa
duk zeuen burua «sortzaile»
izendatzen duzuen guztiok sor-
kuntzatik soldata duin bat esku-
ratzeko adina diru izatea.
—Baina horrek ez din aitzakia
izan behar gure lana hutsaren
hurrengoa balitz bezala tratatze-
ko. Gure lana ere beharrezkoa
dun gizartearentzat. Eta bereziki
euskal idazleon lana euskararen-
tzat...
—Euskararentzat? Ireki begiak,
motel! Duela hogeita hamar urte
beharbada bai, baina gaur egun
oso bestelakoa duk egoera. Ta-
bernak berriro zabaltzen dituzte-
nean, itxi zituztenean bezala, as-
koz ere premia handiagoa izango
dik euskarak tabernari euskaldu-
nena, euskal idazleena baino.
Beste aitzakia bat bilatu beharko
duk, txikito!
Askoz ere premiahandiagoa izango
dik euskaraktabernari
euskaldunena,euskal idazleena
baino
Irudiab Donostia
Seigarren titulua, erabat desberdinaAstelehenean hartu zuen erabakia Espainiako Eskubaloi Federazioko Ordezkarien Batzordeak: amaitu da jada
Espainiako Ohorezko Maila, ez da jaitsierarik izango, eta Super Amara Bera Bera da ligako txapelduna. Seiga-
rrenez. Hemeretzi titulu irabazi ditu jada Donostiako taldeak. Pistan ospatu ezinik, sarean elkartu ziren jokala-
riak eta teknikariak —irudian—. Bestalde, Asobal liga ere bertan behera gelditu da, eta, ondorioz, Bidasoa-Irun
Europan ariko da bigarren urtez jarraian. EHF kopa jokatuko du hurrengo denboraldian. Futbolean, berriz, Es-
painiako Futbol Federazioak herenegun eskaera egin ondoren, gaur erabaki dezakete hurrengo denboraldian
Eibarren emakumezkoen taldea Espainiako Lehen Mailan ariko dela. SUPER AMARA BERA BERA
COVID-19arekin kutsatzea gaixotasunprofesionala izatea eskatu dute erizainek
DONOSTIA bEskaera argia egin du Gipuzkoako Erizainen Elkargoak:
har dezatela gaixotasun profesional gisa COVID-19arekin kutsatzea.
Gipuzkoan zenbat erizain gaixotu diren zenbatzea ere eskatu du el-
kargoak, eta erizainena «arriskuko lanbide» izendatzea exijitu du.
«Ahalegin ikaragarria egin duguCOVID-19a zahar etxeetan sar ez zedin; kasu gehiago ez izateada gakoa, eta ezin dugubaimendu bisitarik»
Eider MendozaGipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea
4,05PIZTU KULTURA EKIMENAREN AURREKONTUA
Aldundiak 4,05 milioi euro bideratuko ditu «kultura suspertzeko». Sor-
tzaile, kultur eragile eta herritarrentzat neurriak biltzen ditu Piztu Kultura
programak. Besteak beste, 2,2 milioi bideratuko dituzte laguntza eta diru
laguntzetara, eta 600.000 euro enplegua babestera eta sustatzera.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 3.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko:[email protected].
%
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 8aIritzia
37.179ZENBAT LANGABE ZEGOEN APIRILEAN
Datua ez da ona. Aurtengo martxoan baino 3.082 langabe gehiago ze-
goen apirilean Gipuzkoan (%8,3 gehiago), 37.179 guztira. Duela urtebete
baino 6.937 langabe gehiago zegoen joan den hilean (%18,7 gehiago).
Aitziber Arzallus
Mende eta laurdenigaro da Zarautz etaDonostia trenbidezlotu zituztenetik.
1895eko apirilaren 9an inaugura-tu zuten trenbide zati hori, etaegun horretan bertan hasi zirenzerbitzua eskaintzen. Ordutik,Zarauztik Donostiara eta Donos-tiatik Zarautzera trenez joatekoaukera dago, eroso eta azkar. Za-rautz eta Donostia artekoa, ordea,proiektu handiago baten zati batbesterik ez zen izan. «Helburuazen Bilbo eta Donostia trenbidezlotzea», Juanjo Olaizola Burdin-bidearen Euskal Museoko zuzen-dariaren hitzetan, «eta Zarautzeta Donostia arteko zatia izan zenazken-aurreko urratsa helburuhori lortzeko bidean». Marra zuzen bat eginda, 78 kilo-
metro daude Bilbotik Donostiara;errepidez, berriz, 99. «Gaur egun,elkarrengandik hurbil ikusten di-tugu; autoz ordubetean joan gai-tezke batetik bestera. Garai har-tan, ordea, zalgurdiz, egun guztiabehar zen, eta, trenez joatekotan,Miranda Ebrotik (Burgos, Espai-nia) bueltan joan beharra zegoen.Odisea bat zen». Horregatik, be-harrezko ikusten zuten Bilbo etaDonostia trenbidez lotzea. «As-paldikoa zen asmoa», Olaizola-ren arabera: «1812koak dira ho-rretaz ari diren lehen idatziak».Baina ez zen nolanahiko erronka.«Proiektu handia zen, egitekozaila eta garestia». Eta hasierakoasmo hartatik ia ehun urte igaroziren egia bihurtu zutenerako.«Gainera, hasierako proiektuhark eta benetan egin zutenak ezzuten zer ikustekorik».Zatika eta hainbat enpresaren
artean egin zuten Bilbo etaDonostia lotuko zituen trenbidea.Bilbo eta Durango artekoa eginzuten lehendabizi, Bizkaian. Cen-tral de Vizcaya enpresak sustatuzituen lanak, eta 1882an inaugu-ratu zuten zerbitzua. Bigarrenzatia, Durangotik Zumarragaraartekoa, Durango Zumarraga ize-
neko enpresak egin zuen, etahark egin zuen ZumarragatikElgoibarrera arteko adarra ere,Maltzagatik barrena. 1889anbukatu zituzten lan horiek.«Horrek posible egin zuen Bilbo-tik Donostiara trenez joatea,baina bazen oztopo bat: Zuma-rragan trenez aldatu behar izatenzuten bidaiariek, hara artekotrenbidea eta handik aurrerakoaez zirelako zabalera berekoak»,azaldu du Olaizolak. Trenez alda-tzen ibili beharra bidaiarientzatdeserosoa zela iritzita, ElgoibartikDonostiara arteko trenbide zatiaegitea erabaki zuen beste enpresa
batek, Compañia del Ferrocarrilde Elgoibar a San Sebastianenpresak, hain zuzen.Luze jo zuten lanek, bidean ara-
zo askori egin behar izan baitzie-ten aurre. «Orografia menditsuazen; proiektua, garestia; eta en-
presak diru gutxi zeukan». Ho-rregatik, zatika egitea erabaki zu-ten. Lehenengo, zatirik errazenaegin zuten, Elgoibartik Debara ar-tekoa, eta hura bukatzean ekinzioten Zarautz eta Donostia arte-
koari, 1893an. «Zarau-tzen eta Donostian turis-moak indarra zuen or-duan ere, eta zati horriheldu zioten, pentsatuzturistek trena erabilikozutela eta ateratzen zutendiruarekin falta zen zatiaegin ahal izango zutela».1895eko apirilaren 9aninauguratu zuten zati ho-ri, orain 125 urte.Mugikortasunaren
ikuspegitik aurrerapenhandia izan zela uste duOlaizolak. «Sekulako
abentura zen Zarauztik Donostia-ra zalgurdian joatea. Trenez, be-rriz, eroso eta azkar bidaiatu zeza-keten herritarrek. Orduko lurru-nezko trenak gaur egungo trenelektrikoak baino pixka bat man-tsoagoak ziren, baina ez askorik;
Zarauztik Donostiara 50 minu-tuan joaten ziren». Baina, Olaizo-laren esanetan, negozioa ez zi-tzaien nahi bezain ondo atera.«Jendea ibiltzen zen, baina ez es-pero bezainbeste, eta enpresak iaporrot egin zuen. Azkenean, Cen-tral de Vizcayak lagundu beharizan zion Deba eta Zarautz artekozatia egiteko lanak finantzatzen».Azkenean, 1901eko urtarrilaren1ean lortu zuten azken zati horimartxan jartzea eta, beraz, Bilboeta Donostia trenbidez lotzea.
Iraganetik etorkizuneraOrain, Zarauzko geltoki zaharraeraitsi eta berria eraiki nahi du Za-rauzko Udalak, eta trenbide azpi-ko pasabide bat egin, Salberdin,Lapurdi kalea eta geltokiko par-keak lotuz. Xabier Txurruka alka-teak «herriarentzat proiektu es-trategikoa» dela adierazi zuen be-re garaian, «hirigintza aldetikiraultza» ekarriko duela, «herri-ko hegoaldea eta iparraldea lotu-ko baititu». Zarauzko Udalak2016ko irailean aurkeztu zion
proposamena ETS Euskal Trenbi-de Sareari, eta 2018ko ekaineanakordiora iritsi ziren bi erakunde-ak. Udalak bere gain hartu zuenproiektua idazteak zeukan kos-tuaren herena —60.500 euro— etaETSk bere gain hartu zituen kos-tuen bi heren —100.050 euro— etaproiektua idazteko ardura. Berez, proiektuak idatzita egon
behar luke dagoeneko, eta, gero,udalbatzari legokioke hura onar-tzeko edo atzera botatzeko eraba-kia hartzea. Baina, gaur-gaurkoz,ez dute proiekturik aurkeztu, etaETSk eta Zarauzko Udalak ez duteargitu nahi proiektua zein puntu-tan dagoen; ez dute proiektuareninguruan adierazpenik egin nahi.Txurrukak apirilaren 18an saresozialen bidez zabaldutako me-zua ikusita, ordea, ondoriozta dai-teke proiektuak aurrera jarrai-tzen duela. Zarauzko tren gelto-kiaren hiru argazki zabaldu zi-tuen: lehengoa, oraingoa eta etor-kizunekoa. Eta honako hau zioenmezuan: «Zarautz. Iragana, orai-na, etorkizuna».
Duela 125 urte inauguratu zuten Zarautz etaDonostia lotzen dituen trenbidea, 1895ekoapirilaren 9an, hain zuzen. Zarauzko geltokizaharra eraitsi eta berria eraiki nahi dute orain.
Hiriburura,trenez
Zarauzko geltokia, 1905ean, trenbidea inauguratu eta hamar urte geroago. ZARAUZKO ARTXIBOA
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 8a Gaiak
Garai hartan ez zegoen autorik,eta sekulako abentura zenZarauztik Donostiara errepidez zalgurdian joatea»
«Orduko lurrunezko trenakgaur egungo tren elektrikoakbaino pixka bat mantsoagoakziren, baina ez askorik»Juanjo OlaizolaBurdinbidearen Euskal Museoko zuzendaria
‘‘
Imanol Garcia Landa
Almitza sega elkarteak
antolatzen duen Sega
Ligaren lehenengo
saioa maiatzaren
30erako aurreikusita zeukaten,
eta, seguru asko, Altzoko San Ig-
nazio festetan izango zen azkena,
uztail amaieran. Bertan behera
geratu da liga, baina Almitzako
kide Garikoitz Llobregat altzota-
rrak ez du baztertu saioren bat an-
tolatzea: «Hamar egunean ekital-
di bat antolatzeko gai gara».
Munduko Txapelketa jokatze-
koak ziren aurten, Eslovenian,
uztailaren 25ean eta 26an, baina
bertan behera geratu da hori ere.
Modalitate horretan lehiaketaren
bat antolatzeko asmoa zuten Al-
mitzako kideek, Esloveniarako
sailkapena osatzeko. «Taldekako
txapelketak ilusioa egiten digu,
segarako dugun erarengatik nor-
malean emaitza politak lortzen
ditugulako», zehaztu du Llobre-
gatek. Almitzakoek nazioarteko
eran antolatzen dituzte lehiake-
tak: sail bat ahalik eta azkarrena
eta txukunena ebakitzea da hel-
burua. Aurtengo ligan, ia 50 sega-
larik parte hartzeko asmoa zuten:
gizonezkoetan, hamabosten ba-
tek; emakumezkoetan, hamabi
inguruk; eta gaztetxoetan, 10 ur-
tetik 16-17 urte artekoetan, hogei
inguruk.
Konfinamendu neurriak arin-
tzen ari badira ere, gutxi ari dira
segan. «Baserria duenak eta in-
guruan lursailak dituenak aukera
izango du entrenatzeko. Baina
egun kaletarrak dira segalari
asko, eta horiek, oraingoz, ez dute
aukerarik», azaldu du Llobrega-
tek. «Sega oso sorgina da. Sasoia
behar da, baina oso teknikoa da,
eta praktikatzea eskatzen du».
Alaitz Imaz hernialdetarrak be-
deratzi urte daramatza segan.
Sega Ligan parte hartzeko asmoa
zuen aurten, eta Munduko Txa-
pelketara joateko sailkatu nahi
zuen. «Martxoa izaten da segan
hasteko garaia, eta orduan iritsi
zitzaigun konfinamendua», esan
du Imazek. Bere baserriko lurre-
tan ez du aukerarik segan aritze-
ko, eta prestaketa fisikoa egiten
ari da bitartean: «Pilates egin
nuen urte askoan, eta horrelako
ariketa batzuk egiten aritu naiz».
Aste honetan, mendira eta korri-
ka egitera joan da, eta horretan ja-
rraituko du sega hartzeko aukera
izan arte.
Iazkoari begiraIazko sasoiarekin gustura dago
Imaz, txapela jantzi baitzuen Sega
Ligako hiru jardunaldiak irabazi-
ta. Austrian jokatu zen
Europako Txapelketan
parte hartu ahal izatea
ekarri zion horrek, eta 13.
postua lortu zuen.
Julen Gabirondo ur-
nietarrak, berriz, hamar
bat urtean dihardu se-
gan. Sega Ligan zein fe-
derazioek antolatzen di-
tuzten kilotako eta az-
kartasuneko txapelkete-
tan aritzen da. «Federa-
zioak esan digu saiatuko
direla txapelketak anto-
latzen, baina oraindik ez
digute ezer zehaztu»,
azaldu du Gabirondok berak. Se-
gan aritzeko aukerarik ere ez du
urnietarrak. «Ez dut lursailik se-
gan aritzeko, eta segari heldu gabe
nabil. Arlo fisikoa lantzen dut, ari-
ketak eginez. Etxean korrika egi-
teko zinta ere badaukat, eta kilo-
metro batzuk egin ditut hor». As-
te honetan, ez du aukerarik izan
kanpoan ariketa fisikoa egiteko:
«Lanarekin estu nabil. Ea federa-
zioak zer esaten duen eta datorren
astetik aurrera segarekin hasteko
aukera dugun».
Gabirondok txapelketa guztie-
tan parte hartzeko asmoa zuen
aurten, eta baita, noski, irabazten
saiatzekoa ere. Iaz, Sega Ligan, bi
saio ez zitzaizkion ondo atera, eta
ez zuen lehen postua lortu. Hori
bai, Europako Txapelketara joa-
teko aukera izan zuen. «Baina
han ere ez ginen oso fin ibili»,
onartu du urnietarrak. Kilotako
txapelketan, Gipuzkoakoa iraba-
zi egin zuen, eta Euskal Herrikoan
bigarren amaitu zuen, gutxigatik.
Bestalde, federazioak antolatuta-
ko Gipuzkoako Azkartasuneko
Txapelketa irabazi zuen.
Etenaldiak segari ez diola bere-
ziki eragingo uste du Llobregatek:
«Kolpea aspaldi jaso zuen segak.
Beti ibiltzen gara arrastaka, baina
hor egoten gara gero. Hau pasa-
tzen denean, hor jarraituko dugu
berriro, arazorik gabe». Aurten
probaren bat antolatzen badute,
«lehiaketa» izango litzatekeela
onartu du Imazek, «baina festa-
tik ere edukiko luke». Gabiron-
dok desio bat dauka: «Ea aurten
zerbait, behintzat, antolatu eta
festa giroan elkartu gaitezkeen».
Bertan behera geratu dira sega txapelketaguztiak, bai hemengoak bai nazioartekoak.Almitza sega elkartekoek diote saiatuko direlaaurten ekitaldiren bat, behintzat, antolatzen.
Sega hartzekoaukera gutxi
Alaitz Imaz, orain bi urteko Euskal Herriko Txapelketan. IRATI SAIZAR / ATARIA
Julen Gabirondo, iazko Euskal Herriko Txapelketan. ITZEA URKIZU / ATARIA
Martxoa izaten da seganhasteko garaia, baina orduan iritsi zitzaigunkonfinamendua»Alaitz Imaz Segalaria
«Kolpea aspaldi jaso zuensegak. Beti ibiltzen garaarrastaka, baina hor egotengara gero. Hor jarraituko dugu»Garikoitz Llobregat Almitza sega elkarteko kidea
‘‘
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 8aGaiak
Kerman Garralda Zubimendi
Zumarraga
Bederatzi sinfonia, be-deratzi kontzertu etabederatzi herri. Kame-rata EusKdivarius gan-
bera orkestrak Gipuzkoa zehar-katzeko asmoa zuen Ludwig vanBeethovenen sinfoniak lagundu-ta. «Beethoven bat dator gure iza-erarekin. Gainera, haren jaiotza-ren 250. urteurrena da aurten, etaospatzeko modu bat da hori», ai-patu du Arkaitz Mendoza Kame-rata EusKdivariusen zuzenda-riak. «Ezin asezkoa zen Beetho-ven. Beti nahi zuen gehiago; betihobetu nahi zuen. Iraultzaileazen», definitu du zuzendariakmusikari alemaniarra. Zoritxa-rrez, lehen kontzertuak bertanbehera gelditu dira COVID-19akeragindako alarma egoeragatik.«Ea zikloa amaitzerik dauka-gun», desiratu du Mendozak.Azkenerako proiektua gauza-
tzen bada, zuzendariaren hitze-tan emanaldiak ez dira nolanahi-koak izango: «Kontzertu pedago-gikoak izango dira. Lehendabizi,Ekaitz Gonzalezek herrian koka-tuko du sinfonia, duela 250 urtekotestuingurua zein zen azalduz».Ondoren, Beethovenen sinfoniabakoitzaren nondik norakoakazalduko dizkiete entzuleei:«Zergatik izan zen berritzailea,zer berezitasun dituen, une ba-koitzean zergatik sartzen dueninstrumentu bat edo bestea...».Pedagogikoa izatea ez dela hau-
rrekin eta gazteekin lotu behar ze-haztu du Mendozak, «helduen-tzat ere erabilgarria izan daitekee-lako», ohartarazi du. «Musika-rien laguntzaz, zuzeneko adibide-ak ematen ditugu kontzertuarenhasieran, eta amaieran interpre-tatzen dugu sinfonia». Zuzenda-riak azaldu du lehen bi sinfoniakklasizistak zirela, baina hiruga-rrenetik aurrera dena apurtu zue-la: «Instrumentu eta molde be-rriak sartu zituen, eta aro erro-mantizistari ekin zion».
Kamerata EusKdivariusek mu-sika klasikoaren klixeak apurtunahi ditu. «Normaltasuna emannahi diogu musika mota horri»,hasi du azalpena Mendozak.«Adibidez, zutik jotzen dugu.Musikariak erosoago eta askeagosentitzen dira horrela, eta emaitzapolitagoa da». Gainera, entzule-engandik «urruti eta beltzez jan-tzita» egon beharrean, elkarrenarteko «distantzia txikiagoak»planteatzen dituzte. «Eta galtzabakeroak eta alkandora arruntajanzten ditugu. Hurbilago senti-tzen gaituzte horrela, eta giroa ez
da izaten hain hotza». Lurreraekarri nahi dute musika. «Kon-tzertua hasi baino ordu erdi lehe-nago kalean edo tabernan egotendiren lagunak gara gu. Hori bai,atrilaren aurrean jartzean izuga-rrizko lana eskaini behar dugu».Goi mailako musikariek osa-
tzen dute Kamerata EusKdiva-rius, punta-puntakoek eta gazte-ek: «Musikeneko [Donostiakogoi mailako musika ikastegia] az-ken kurtsoetako ikasleekin hasieta musikari profesionaletaraino.Denetik dago: musika eskoletakoirakasleak, kontserbatorioetako-
ak... Gainera, jende berria iristenari da, eta horrek bizitasuna ema-ten dio taldeari». Mendozak azal-du du Donostia inguruan musi-kari asko elkartzen zirela operaketa zarzuelak egiteko. «Eta gauzaberriren bat egiteko gogoa sentitugenuen». Iazko urtarrilean emanzuten lehen kontzertua, Karl Jen-kins konpositore britainiarrarenBakearen Aldeko Meza. «Osoikusgarria izan zen: abesbatza etaorkestra handiekin, bideo proiek-zioekin...». Aurten Beethoveneninguruko zikloa egitea proposatuzioten aldundiari. «Eta asko gus-tatu zitzaien ideia». Kameratakabesbatza ere izaten du, eta, be-har dutenetan, Donostiako Orfe-oiko eta Santa Zezilia abesbatzakokideek laguntzen diete.Kide gehienak gazteak izan
arren, publiko helduarentzat in-terpretatzen dute normalean.«Egia da, gehienetan, helduakizaten direla musika klasikoarenentzuleak. Betidanik izan da hala,eta batzuetan gehiegi tematzengara gazteengana hurbildu nahihorrekin». Etapa bakoitzak mu-sika estilo bat duela uste du zu-zendariak: «Gazteek energiahandiagoa izaten dute, eta pop-rocka behar izaten dute. Hogeiurte geroago, berriz, atseginagoaizaten da Franz Schuberten edoFelix Mendelssohnen pieza bat».
Etorkizunean, aukerak«Berandu baino lehen» agerto-kietara itzultzeko itxaropena duzuzendariak. «Baliteke hasieranjendeak beldurra izatea, bainamusika kultura da, eta itxialdi ho-netan argi geratzen ari da kulturabehar-beharrezkoa dugula».Gaineratu du haien kontzertue-tan ez dela jende pilaketa handi-rik izaten. «Elizetan eta areto txi-kietan jotzen dugu normalean,berrehun edo hirurehun lagunenaurrean». Suedian jada hasi diramusikarien artean metro eta er-diko tartearekin kontzertuak es-kaintzen. «Eta, agian, hala hasibeharko dugu guk ere».
Musika klasikoa Gipuzkoan barrena zabaltzeko asmoa zuen KamerataEusKdivarius ganbera orkestrak. COVID-19 gaitzak eraginda, tokikotestuingurura egokitutako kontzertu pedagogikoak proposatu dituzte.
Musika klasikoa:gertukoa eta gaztea
Kamerata EusKdivariuseko kideek elkarrekin aritzeko aukera izan zuten iaz, baina etenda dago aurtengo bira. A. MENDOZA
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 8a Gaiak
Kontzertuaren aurretikkalean gauden lagunakgara gu. Normaltasunaeman nahi diogu musika klasikoari»Arkaitz MendozaKamerata EusKdivariusen zuzendaria
‘‘
Unai Zubeldia
Hil Argi elkartea duela urte eta er-di sortu zen, herritarren arteanheriotzaren inguruan hausnar-tzeko eta ezagutza zabaltzeko hel-buruarekin. COVID-19 gaitzakerrealitatea asko gordindu duengaraiotan, elizan edo beilatokianegiten diren agur sozialetara mu-gatu gabe, agur intimoak eta herrimailakoak ere proposatu ditu HilArgiko kide Nere Erkiagak (Lekei-tio, Bizkaia, 1973). «Animalia so-zialak gara, eta, heriotza kasue-tan, talde izaera hori behar dugubakardadea apurtzeko. Agurrekasko laguntzen dute heriotza bar-neratzen, baina agurrerako for-matu asko daude».Zein hausnarketa dago Hil Argi
elkartea sortzearen oinarrian?
Oso zaila da heriotzaren inguruanhitz egitea. Baina kontraesana dageure buruaren jabe izan nahi du-gula esatea eta, aldi berean, herio-tza ezjakintasunean eta isiluneanmantentzea. Geure bizitzarenjabe gara; kontzientzia hori ba-daukagu, baina heriotzaz ez duguhitz egiten. Heriotzaz hitz egite-ko, ordea, ez dago profesionalaizan beharrik. Heriotza kasuetanorain arte elizan elkartzen zirenherritar gehienak, baina egun ezdu balio elizaren formulak, etaherri txikietan, batez ere, hil de-nari agurra egin nahi dioten per-tsona guztiak elkartu ahal izatekoformulak eta lekuak sortu behardira. Gogorra da agur esatea, bai-na, berez, ondo eramanda, bizi-tzaren muina da heriotza, etahandia izan daiteke momentuhori. Zenbat eta burujabeago etajakintsuago izan eta lasaiagoegon, orduan eta errazago bizikodugu heriotzaren handitasunhori. Azkenean, kanpotik etor-tzen da gogortasuna, koronabiru-sarekin gertatu den moduan.Gizartea zergatik bizi da herio-
tzari bizkarra emanda?
Askotan esaten da lehen hobetobizi izaten zutela heriotza, baina,neurri batean, errazago zeukaten,etxean hiltzen zirelako, gune inti-moan. Eliza katolikoak, ordea, ezdu askorik lagundu heriotzarengaian, beldurra sartu baitu, infer-nuarekin, arimekin, linboare-kin... Hiletetako kantuak aztertuzgero, infernuaren beldur ziren be-ti; inor ez zen joaten zuzenean ze-rura, purgatorioan gelditzen zirendenak, eta errezatu egin beharizaten zen zerura iristeko; ema-kumeen egitekoa izaten zen hori,otoitzekin, mezak antolatuta...Oraindik ez dugu asmatu herio-tzaren heziketa sanorik, eta guri
dagokigu lan hori egitea, bai hau-rrekin eta bai helduekin.Lagun batek hau kontatu zidan
behin: minbiziarekin hil zitzaionaita, eta prozesua igarota esan zi-dan heriotza ederra izan zela, aitabakean joan zela, dena eginda etamaitasun guztia adierazita. De-nek lortu zuten heriotzari beldu-rrik ez izatea. Horregatik da haingarrantzitsua heziketa.Parean jarri dituzue heriotza
agurrak eta omenaldiak. Bizitza-
ko bidaia gogoratzeko ekital-
diak izan daitezke hil ondoren-
go omenaldi horiek?
Bai... Oso interesgarria da ikusteanola bizi duten heriotza herrialdeanglosaxoietan; aurreratuagodaude han, edo, tira, gu gaude,agian, oso atzeratuta. Herrialdeanglosaxoietan badaukate elkarte
humanista bat, laikotasuna za-baltzeko, eta agurreko ekitaldiaksortzeko lanketa bat eginda dau-kate, hiletena tartean. Han bizi ospakizunakdeitzen diete agur
horiei. Agurrerako modu askodaude, baina agurtzea eta omen-tzea da garrantzitsuena.COVID-19ak, ordea, ezinezko
bihurtu ditu ohiko agur ekitaldi
gehienak.
Celebrant figura daukate britai-niarrek; agurrak gidatzen dituenalitzateke, ospatzailea. Bada, Ma-llorcan [Herrialde Katalanak] bizi
den celebrant batek orain delagutxi hitzaldi batean aipatu zuenune honetan ezin direla egin ohi-ko hiletak, baina badaudela agu-rrerako beste bide batzuk. Cele-branthori, esaterako, familia ba-teko hiru kiderekin geldituta ze-goen beilatokira joateko, gorpuaerrausteko eta senidea agurtzeko.Baina, beilatokiak lanez lepo ze-biltzanez, berak gidatuta ekitaldiaZoom plataformaren bidez egiteaproposatu zien, Internetez. Gor-pua erraustera zihoazen momen-tuan bertan Zoom bidez egin zu-ten ekitaldia, eta hurbileko senideguztiek parte hartu zuten; poe-mak, kantuak... Beilatokikoek,gainera, whatsappbat bidali zu-ten senitartekoa erraustera zihoa-zen unean bertan, gidariak argaz-kia erakutsi zien Zoom bidez, eta
zoragarria izan omen zen dena;aukera eman zuen fisikoki egonezingo zirenak bertan egoteko.Hori litzateke distantziara egin-
dako agur soziala, bideratzaile ba-ten laguntzarekin egindakoa.Distantziara egin daitezkeen agurintimoak proposatu ditugu guk,isolamendu egoeragatik elkartuezin diren hurbilekoenek egin di-tzaketenak, geroago egin beharkoduten agur sozialaren lagungarrigisa. Ahalik eta sinpleen proposa-tu ditugu, inoren laguntzarik ga-be egin ahal izateko eta teknologiakudeatzen ez duen pertsona ba-tek ere erraz parte hartu ahal iza-teko. Isolamendurik gogorrenabukatu da orain, baina berro-geialdian daudenentzako balia-garri izan daiteke oraindik.Agur intimoez gain, sozialak eta
herri mailakoak ere bereizi ditu-
zue, ezta?
COVID-19ak eragindako krisiarierantzuteko proposatzen dituguherri mailakoak, isolamenduabukatu eta ezer gertatu ez balitzbezala egitea ez delako ona. Ba-kardadean eta egoera gogorreanhil diren herritarrei omenaldiaegitea ona izango da denontzat,familiei babesa emateko, eta ger-tatutakoa denon artean parteka-tzeko. Herritarrek egindako eki-taldia izatea proposatzen dugu,herriko taldeek parte hartuta,musika eskolak, dantza taldeak,bertso-eskolak... Eta ederra litza-teke ikastetxeak ere parte hartze-ko aukera izatea, haurrak erekontuan hartzeko. Komunitateaedo kolektiboa indartzeko balio-ko dute ekitaldi horiek, eta fami-liei ere babesa jasotzeko baliokodiete. Herri humanoagoak sortze-ko pausoak dira guztiak. Helduek eurek askotan ez dute
asmatzen heriotzaren gaia ondo
lantzen, baina nola landu behar
da haurrekin?
Gure proposamenaren barruandaude umeak, baina zaila da nor-bera beldur denean haurrari bel-dur horiek ez transmititzea; be-raz, gure beldurrak uxatzea da le-hen helburua. Mar Cortinak askodaki gai horri buruz, eta hark esa-ten du haurrek, berez, guk beldu-rrik transmititzen ez badiegu, he-riotza ulertzeko gaitasuna dauka-tela, baina garrantzitsua dela haieientzutea; sentitu dezala ondoanzaudela. Antzeko iritzia zeukanJohn Muirrek ere, XIX. mendekoAEBetako naturalista handi ba-tek. Natura bera da bizitza eta he-riotza ulertzeko irakaslerik one-na. Eskola askok heziketa proze-suaren barruan sartu dute jadaheriotzarena, beldurra uxatzeko.
«Oraindik ez duguasmatu heriotzarenheziketa sanorik»
Nere Erkiaga b Hil Argi elkarteko kidea
Heriotzaren inguruko tabuak apurtzea eta herritarrei ahalduntzenlaguntzea da Hil Argi elkartearen helburu nagusia. Hileta presentzialakmugatuta, beste aukera batzuk badaudela gogoratu du Nere Erkiagak.
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko maiatzaren 8a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]
sELKARRIZKETA
ANDONI CANELLADA / FOKU
«Zaila da norbera beldurdenean haurrari eztransmititzea; beraz,gure beldurrak uxatzeada lehen helburua»