3
Kale Gorriak ze kolore du? Beltza! Oso beltza! Argi eza da beltza. Tarteka tonu grisetan mugitu daiteke baina gehienetan, kolore iluna du. Askotan, kalean bizi den pertsona baten ibilbidea ezagutzean, ‘bai egoera beltza’ esan ohi dugu. Gure lana argia topatzea da. Kalean egon edo kalean bizi, aldea dago, ezta? Bai, noski! Kalean, denok egon gaitezke baina kalean bizitzea beste kontu serioagoa da! Hitz handiak dira horiek. Zer da zuretzat kalean bizitzea? Oso zaila egiten zait erantzutea, zorionez ez bainaiz kalean bizi izan. Espazio zabal horretan, beldurra, ziurgabetasuna, segurtasun-gabezia, ateak itxita topatzea, autoestimu baxua… izan daitezke egoera sozial horren sinonimoak. Kalezale, kalejira, kale-antzerki… Kalearen aurpegi alaia? Hitz horiek aisialdiarekin dute zerikusia. Gu murgiltzen garen ‘kale motak’ dira; ezagunak zaizkigunak. Kale-kantoia, kale itsu… Kalearen alde ilunak? Bai! Pertsona batzuentzat ohikoak diren guneak izan daitezke; bila ibiltzen diren lekuak. Batzuetan ‘etxe’ edo ‘aterpea’ bihurtzeraino. Kalea, etxea… Nahiko etxezulo izan naiz beti! Horma artean gozatzen duen horietakoa. Agian, etxearekin beste gauza batzuk ere erlazionatzen ditudalako: familiaren maitasuna, etab. Bere biziak kale egin du!”. Huts egite asko pilatzen al dira kalean? Asko! Kasu batzuetan, kale egoerara iristea, ‘kale egite’ asko egitearen ondorio izan daiteke. Edo horrela sentitu izanaren ondorio. Kalera edozein ‘iritsi’ al daiteke? Edonor! Ezerk ez dio ziurtatzen pertsona bati kale gorrian ez amaitzea. Besteak beste, trebetasun sozialik ez izatea, esperientzia gogor bat pairatu izan eta ingurukoekin moztea… GARAZI SOLIS HUIZI (Errenteria-Orereta, 1991). CARITAS GIPUZKOAko Etxerik Gabeko pertsonen saileko partaidea da gizarte- langilea. Etxean egotea laket du. Agian horregatik, kale gorrian daudenez are gogoratzen da. Ez zaio kale egitea gustatzen, beraz, kalean dauden pertsonekiko konpromisoa du. Askorentzat ikusezinak diren horiekin. Kalea, parkea, enparantza… partekatzen dugun herritarrekin, alegia. "HAMAIKA ARRAZOIREN ONDORIOZ AMAITU DEZAKE PERTSONA BATEK KALE GORRIAN”

GORRIAN” AMAITU DEZAKE PERTSONA BATEK KALE ......horregatik, kale gorrian daudenez are gogoratzen da. Ez zaio kale egitea gustatzen, beraz, kalea n dauden pertsonekiko konpromisoa

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GORRIAN” AMAITU DEZAKE PERTSONA BATEK KALE ......horregatik, kale gorrian daudenez are gogoratzen da. Ez zaio kale egitea gustatzen, beraz, kalea n dauden pertsonekiko konpromisoa

Kale Gorriak ze kolore du? Beltza! Oso beltza! Argi eza da beltza. Tartekatonu grisetan mugitu daiteke bainagehienetan, kolore iluna du. Askotan, kaleanbizi den pertsona baten ibilbidea ezagutzean,‘bai egoera beltza’ esan ohi dugu. Gure lanaargia topatzea da.

Kalean egon edo kalean bizi, aldea dago, ezta?Bai, noski! Kalean, denok egon gaitezke bainakalean bizitzea beste kontu serioagoa da! Hitzhandiak dira horiek.

Zer da zuretzat kalean bizitzea? Oso zaila egiten zait erantzutea, zorionez ezbainaiz kalean bizi izan. Espazio zabalhorretan, beldurra, ziurgabetasuna,segurtasun-gabezia, ateak itxita topatzea,autoestimu baxua… izan daitezke egoerasozial horren sinonimoak.Kalezale, kalejira, kale-antzerki… Kalearenaurpegi alaia? Hitz horiek aisialdiarekin dutezerikusia. Gu murgiltzen garen ‘kale motak’dira; ezagunak zaizkigunak.

Kale-kantoia, kale itsu…Kalearen alde ilunak? Bai! Pertsonabatzuentzat ohikoak diren guneak izandaitezke; bila ibiltzen diren lekuak.Batzuetan ‘etxe’ edo ‘aterpea’ bihurtzeraino.

Kalea, etxea… Nahiko etxezulo izan naiz beti! Hormaartean gozatzen duen horietakoa. Agian,etxearekin beste gauza batzuk ereerlazionatzen ditudalako: familiarenmaitasuna, etab.

“Bere biziak kale egin du!”. Huts egite asko pilatzen al dira kalean?Asko! Kasu batzuetan, kale egoerarairistea, ‘kale egite’ asko egitearen ondorioizan daiteke. Edo horrela sentitu izanarenondorio.

Kalera edozein ‘iritsi’ al daiteke?Edonor! Ezerk ez dio ziurtatzen pertsonabati kale gorrian ez amaitzea. Besteakbeste, trebetasun sozialik ez izatea,esperientzia gogor bat pairatu izan etaingurukoekin moztea…

GARAZI SOLIS HUIZI (Errenteria-Orereta, 1991).CARITAS GIPUZKOAko Etxerik Gabekopertsonen saileko partaidea da gizarte-langilea. Etxean egotea laket du. Agianhorregatik, kale gorrian daudenez aregogoratzen da. Ez zaio kale egitea gustatzen,beraz, kalean dauden pertsonekikokonpromisoa du. Askorentzat ikusezinak direnhoriekin. Kalea, parkea, enparantza…partekatzen dugun herritarrekin, alegia.

"HAMAIKA ARRAZOIREN ONDORIOZAMAITU DEZAKE PERTSONA BATEK KALE

GORRIAN”

Page 2: GORRIAN” AMAITU DEZAKE PERTSONA BATEK KALE ......horregatik, kale gorrian daudenez are gogoratzen da. Ez zaio kale egitea gustatzen, beraz, kalea n dauden pertsonekiko konpromisoa

Hamaika arrazoiren ondorioz amaitudezake pertsona batek kale gorrian. Gauzaaskoren batura da.

“Gaur, pertsona bat ezagutu dut kalean”.“Gaur, kaleko pertsona bat ezagutu dut”.Esanahi berbera al dute? Ez! Lehenengoari, bere pertsona izaeraonartzen zaio: bere dignitatea, etab.Bestea, aldiz, ‘zerbait’ balitz bezala… Hauda, duintasuna izatea, edo ez izatea.

Kalekoei, pertsona esaten diegu, edota‘kaleko’ dira, soilik? Pertsona dira niretzat. Kale egoeran egondaitezkeen pertsonak, alegia. Eta egoerahori, une jakin batean gerta daitekeenzerbait da. Ez da zerbait finkoa. Estatikoa.Mugikorra izan daiteke.

“Kalera noa ihesi neure gurdi eta guzi...”(Oskorri). Kalean amaitzea ez da bilatzen den zerbait.Bertan amaitzen du jendeak, adibidez,egoera askotaz ihesi. Gure herrian, oro har,pertsona indibidualak amaitzen dutekalean. Emakumeak, bestalde, egoerahorretara iritsi aurretik beste baliabidebatzuk bilatzen dituzte.

“Egun guztia igaro dut kalean. Neka-nekaeginda nago. Etxera noa…”. Horrek gure bizitzarekin du zerikusia.Kalean dagoenak, ezin du hori esan. Ezta,“orain dutxatu nahi dut”. Edota“gosetuta nago eta ‘orain’ janari hau jannahi dut”. Askatasuna… Kaleak lekulibrea dirudi baina pertsona batzukkalean kateatuta daude. Askatasun eza,alegia.

Hau da, oinak kaleko lurrera ‘itsatsita’dauzkate? Itsatsita? Ez zait gustatzen horipentsatzea. Ez dut horrelakorik sinistunahi. Pentsatu nahi dut, gizarteak erebaduela horretan zeresanik. Hau da,pertsona hortik ezin badaiteke irten, ezdela berarengatik bakarrik. Gizartearenardura ere bada, bera, kaletik ateratzea.

“Nire aitaren etxea defendatuko dut”(Gabriel Aresti). Etxeari eustea ez da gaur egun kontuerraza. Euskaraz ez bezala, etxeaadierazteko, gazteleraz bi hitz ezberdindaude: casa eta hogar. Niretzat hogar,maitasuna, familia, harrera, abegia,babeslekua… da. Leku seguru bat, alegia.Eta casa, aldiz, estruktura. Eraikina.Gustatuko litzaidake pentsatzea, kalean,hogar pittin badagoela baina…

Portala. Kutxazain automatikoa. Parkekoeserlekua… Pertsona batzuentzat casa eta hogar izandaitezke leku horiek. Nolabaitekosegurtasuna ematen dieten guneak.Batzuentzat, aterpe-leku estimatuak.

Page 3: GORRIAN” AMAITU DEZAKE PERTSONA BATEK KALE ......horregatik, kale gorrian daudenez are gogoratzen da. Ez zaio kale egitea gustatzen, beraz, kalea n dauden pertsonekiko konpromisoa

CARITAS GIPUZKOAko ‘Aterpe’, kale gorrian daudenen babeslekua? Bai! Hori da helarazten saiatzen garena. Gure ‘Aterpe’, kale gorrian dagoen pertsonabatentzat, erreferentziazko lekua da; gune segurua…

Etxea, senitartekoek osatzen dute. Aterpen, irudi hori, boluntarioak dira. Bai, noski! Lan handia egiten dute. Laguntzaileak, babes emaileak… dira.

CARITAS GIPUZKOAko ‘Hotzaldi’: kaleko loa epeltasunean? Aterpen bezala, Hotzaldin ere saiatzen gara hogar sortzen. Bertan lo egiten dutenei,maitasuna, segurtasuna… helarazten. Izan ere, niretzat, lo egitea, deskantsua, plazerra, etaindarberritzea da. Kaleko pertsona batentzat, aldiz, nahi eta lortu ezin duen zerbait bihurtudaiteke: seguru sentitzen ez delako, etab. Berarentzat, baldintza duinetan lo egitea, luxuaizan daiteke.

Kale Gorriak ba al du lo kanta gozorik? Agian… Beti saiatzen naiz edozerri alde baikorraaurkitzen. Muturreko egoerek, pertsonaren alde onena eta txarrena erakusten digute.