8
HARTUKO AL DUGU KAFE BAT ELORRIOKO PLAZAN? 7. zenbakia Kide berriak Elorrion, kide berriak Geurien proiektuan ...................................................... 2.orr. Besaide, 43 urte dantzan .................................... 3.orr. Urriaren 21ean kafea hartu genuen Elorrioko plazan .......................................................... 4-5.orr. Euskara gehiago erabiltzeko eta gozatzeko errezeta ....................................................... 6.orr. Kontxi Iraolagoitiarekin berbetan ..... 7.orr. EMEren ekintzak abendurako .................... 8.orr. Gabonetako egutegia .............................................. 8.orr.

HARTUKO AL DUGU KAFE BAT ELORRIOKO PLAZAN?...zenbakiak.. euskaraz esaten ikasi dute eta eus-kara ikasteko gogotsu daude. 2 7. zenbakia- 2011ko NEGUA 3 BESAIDE, 43 URTE DANTZAN Besaide

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

HARTUKO AL DUGU KAFE BAT ELORRIOKO PLAZAN?

7. zenbakia

Kide berriak Elorrion, kide berriak Geurien proiektuan ...................................................... 2.orr.Besaide, 43 urte dantzan .................................... 3.orr.Urriaren 21ean kafea hartu genuen Elorrioko plazan .......................................................... 4-5.orr.Euskara gehiago erabiltzeko eta gozatzeko errezeta ....................................................... 6.orr.Kontxi Iraolagoitiarekin berbetan ..... 7.orr.EMEren ekintzak abendurako .................... 8.orr.Gabonetako egutegia .............................................. 8.orr.

geurien

KIDE BERRIAK ELORRION,KIDE BERRIAK GEURIEN PROIEKTUAN

Este año se han incorporado al proyecto Geurien otros dos establecimientos: el bar Biki bat que ha cambiado de propietarias y la tienda de productos ecológicos Eguzkilur. Los dos establecimientos se encuentran en Errekakale.

Udaberrian kide berriek egin dute bat Geurien hitzarmenarekin. Maiatzean “Biki bat” taberna zabaldu zen berriro ere. Hilabete beranduago, “Eguzkilur” belar-denda. Biak elkarren ondoan daude, Errekakalen.

Jabeekin egon gara eta euren jardunaren berri eman digute.

“Eguzkilur” belar-dendaLeirek ekainaren erdialdean zabaldu zuen denda eta oso harrera ona izan du herrian. Berak aipatu digu elikagai ekologikoak geroz eta gehiago kontsumitzen direla eta jendeak geroz eta gehiago zaintzen duela bere burua. Denda berri samarra bada ere, lekua egin du Elorrion.

Leire euskalduna da, dendako errotulu guztiak euskaraz jarri ditu eta bezeroei euskaraz egiten die. Herritar gehienek ere euskaraz eskatzen dizkiote produktuak.

“Biki bat” tabernaAnak eta Katik 2011ko maiatzean zabaldu zuten berriro ere Biki bat taberna. Ana lan bila ari zen baina lanpostua topatzeko zailtasunak zirela-eta, taberna baten kudeaketaz arduratzea era-baki zuen. Pozik dago hartutako erabakiarekin.Orain, Biki bat tabernan edariak 6 hizkuntzatan eska daitezke: italieraz, gaztelaniaz, errumanie-raz, turkieraz, errusieraz eta, nola ez, euskaraz. Anak eta Katik oraindik euskaraz ez badakite ere, bezeroek euskaraz egitea eskertzen dute, hizkuntza ikasteko modua baita hori. Agurrak, zenbakiak.. euskaraz esaten ikasi dute eta eus-kara ikasteko gogotsu daude.

2

7. zenbakia- 2011ko NEGUA

3

BESAIDE, 43 URTE DANTZAN

Besaide Dantza Taldea 1968. urtean sortu zen eta bere helburu nagusia euskal dantzak sustatzea eta ohiturak zaintzea da.

Urtean zehar hainbat ekintza antola-tzen ditu. Jarduera nagusia dantzak irakastea da, batez ere 4-16 urte bitar-teko gazteei; horretarako, astean behin ordu beteko saioak eskaintzen dira.

Eguneroko eginkizunetatik aparte, urtean zehar gutxienez bi bider ate-ratzen dira kalera: bata Gabonetan, Olentzero egunean, arratsalde par-tean Olentzerorekin batera dantza egiten dute; eta bestea, udaberri garaian Elorrion ospatzen den Eus-kal Jaiaren egunean, egun horretan Elorrioko zein beste herri batzuetako umeak elkartzen dira herrian euskal dantzen erakustaldia egiteko.

Nola ikusten duzue herrian euskararen egoera?Gure ikuspuntutik, euskararen egoera ez da izan beharko litzatekeena, baina geroz eta jende gehiagok egiten du euskaraz, edo gutxienez hitz egiten saiatzen da.

Azken finean, Elorrion badago jendea ez duena euskaraz hitz egiten. Horrek gaztelaniaz hitz egitera bul-tzatzen du/gaitu euskaldunak? eta herritarrek ohitura moduan hartu dute. Hala ere, txarrena da euskara jakinda gaztelaniara jotzen duten pertsonak daudela, eta gazteak dira orokorrean. Azkenean guk, gazteok, ohitura hori aldatu behar dugu, gero etorkizunean ohitura bakarra euskaraz hitz egitea izateko.

Nola ikusten duzue zuen elkartean euskararen egoera?Gure taldearen egoera oso ona dela esan dezakegu, euskaraz soilik hitz egiten dugulako. Euskal kultura sustatzen dugu eta kulturaren barnean, euskarak leku garrantzitsua betetzen du. Nolabait euskaraz egitea beharrezkoa dela uste dugu baina, egia esan, naturaltasunez ateratzen zaigu, pentsatu barik.

Zer egin daiteke Elorrioko elkarteetan euskara gehiago erabiltzeko?Elkarteak egin dezakeena da euskara sustatu, elkarte kideak kontzientziatu eta baliabideak eskaini euskara erabiltzeko. Gure hizkuntzaren normalizazioa behar da.

Desde 1968 Besaide Dantza Taldea tiene como objetivo promover los bailes y la cultura vasca. Para ello ofrece cursos dirigidos a jóvenes de 4 a 16 años. Esta asociación realiza toda su labor en euskera y cree que en las asociaciones se debería trabajar la sensibilización hacia el euskera y ofrecer recursos para poder utilizarlo.

geurien

4

HARTUKO AL DUGU KAFE BAT ELORRIOKO PLAZAN?

Azken urteetan Geurien hitzarmenaren barruan komertzio, zerbitzu-enpresa eta tabernetako langileekin aritu gara batez ere lanean, eta hainbat ekimen antolatu ditugu merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko: merkatari eta ostalarien hizkuntza-gaitasuna hobetzeko ikastaroak edo euskarri lagungarriak, hizkuntza-paisaian eragiteko kanpainak, hizkuntza-jarrerak lantzeko tailerrak, itzulpegintza-zerbitzua, eta abar.

Baina salerosketa-prozesuan eragile batek baino gehiagok har-tzen du parte, eta beharra ikusi dugu begirada apur bat zabaldu eta prozesuan parte hartzen duten eragile ezberdinekin lan egi-teko. Hori dela eta, iaz bezeroen hizkuntza-portaeretan eragite-ko kanpaina antolatu genuen, euskaraz eskatzen zuten bezeroak sarituz. Aurten, berriz, ekimen berri bat antolatu dugu: World Kafea.

Urriaren 21ean izan zen, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara. He-rritarrak plazan ireki genuen terraza berrira gonbidatu genituen. Horretarako Parra, Ibarra eta Urre-berri tabernen laguntza izan genuen. Herriko plaza dendari, zerbitzu-enpresetako langile, elkarteetako ordezkari nahiz bezeroen topagune bilakatu zen. Eta topagune horren ardatza euskara izan zen.

Hainbat herritarrek euskara Elorrioko merkataritza eta ostalaritzan gehiago erabiltzeko proposamenak luzatu zituzten.

1. Zein da Elorrioko komertzio eta tabernetan nagusi den hizkuntza? Zergatik?2. Zer egin dezakegu guk bezero moduan Elorrioko komertzio eta tabernetan euskara gehiago erabil dadin?3. Nola ikusi nahiko zenukete euskararen egoera Elorrioko komertzio eta tabernetan 2020an? Zer egin daiteke horretarako?

Hainbat lantalde sortu genituen hurbildu ziren herritarrekin, eta hiru galdera izan zituzten eztabaidagai:

7. zenbakia- 2011ko NEGUA

5

Parte-hartzaileek gai guztiak lantzeko aukera izan zuten mahai batetik bestera pasaz, askaldu bitartean. Hona hemen bertan ateratako ondorio nagusiak:

1. Egungo egoera: gaztelania nagusi.

- Adineko jendeak gehiago erabiltzen du euskara gazteek baino. - Dendari gehienek badakite zerbait euskaraz, baina ez dute erabiltzen.- Bezeroak gaztelaniaz egiten badu, dendariak gaztelaniaz jarraitzen du nahiz eta biek euskaraz jakin.- Gizartearen eraginez, euskaraz dakigunok errespetu falta moduan hartzen dugu euskaraz ez dakitenen aurrean euskaraz egitea.

2. Aurrera begira, euskara gehiago erabiltzeko proposamenak:

- Dendari, tabernari eta zerbitzu-enpresetako langileek lehen hitza euskaraz egitea. - Denda, zerbitzu-enpresa eta tabernetan dauden informazio-euskarrietan (kartelak, menuak) euskarari le- hentasuna ematea, bezeroak bertara sartzean euskaraz egin dezakeela senti dezan. - Euskaraz ikastera animatzea, eta egindako ahalegina eskertzea. - Dendari, tabernari, zerbitzu-enpresetako langile eta bezero euskaldunak pin baten bitartez identifi- katzea.- Euskaldunok gure konplexuak gainditzea eta hizkuntzarekiko gure leialtasuna indartzea. - Guztiok egindako ahalegina eskertzeko eta ospatzeko guneak sortzea. Egindako bideari balioa ematea eta ikustaraztea.

Haurrek ere ez zuten ekimen honetatik kanpo geratu nahi izan, euren lantaldeak sortu zituzten eta euskararekin lotutako marrazkiak egin zituzten.

El 21 de octubre realizamos un World Café en la Herriko Plaza con el fin analizar la situación del euskera en el comercio y la hostelería de Elorrio. Participaron comerciantes, hosteleros, los/las trabajadores/as de empresas de servicios y la propia clientela de Elorrio. Los niños y niñas tampoco quisieron perderse la fiesta y realizaron varios dibujos en torno al euskera.

Desde el punto de vista de las personas que participaron en la iniciativa, la lengua predominante es el caste-llano, y propusieron varias ideas para incrementar el uso del euskera en este sector.

Euskara herrikideen arteko topagune eta heldu nahiz haurren gozamen-iturri bilakatu zen arratsalde batez. Mila esker bertan parte hartu zenuten guztioi!

geurien

6

EUSKARA GEHIAGO ERABILTZEKO ETA GOZATZEKO APARTEKO ERREZETA

Euskara gozoa, euskara zure erara

Puedes hacer muchas cosas para aumentar el uso del euskera:- Saluda a tus vecinos/as en euskera- Aunque no domines el idioma, utiliza lo poco que sepas- Participa en iniciativas como Berbalagun- Inscríbete en cursos de euskera- Permite que los y las euskaldunes hablen en euskera- Haz el esfuerzo de entender- No tengas vergüenza y anímate a hablar

¡Aporta tu granito

de arena!

Egiteko modua:Lehendabizi, gogoa eta motibazioa lapikora bota eta goilara batez ondo nahastuko ditugu. Berotzen dire-nean, 250 gramo ausardia gehituko diogu aurretik egindako nahasketari. Borondatea ere erabiltzea kome-nigarria da, 5 goilarakada. Gero, labean sartuko dugu 30 minutuz eta hozten utzi.

Bitartean, interesa eta elkarlana nahastuko ditugu elur-punturaino irabiagailuaren laguntzaz eta pastela apaintzeko erabiliko ditugu bi osagai horiek.

Pastela gozoa bada ere, gatz apur bat bota ahal zaio bizitasun handiagoa emateko.

Pastela egiteaz gain, euskara egunerokotasunean gehiago erabiltzeko hainbat eta hainbat gauza egin ditzakezu:

- Lehendabiziko hitza euskaraz egin - Telefono mugikorra euskaratu eta erantzungailua ere euskaraz jarri - Ele bietan jasotzen dituzun oharrak euskaraz irakurri eta betetzeko oharrak badira, euskaraz idatzi - Euskaraz ondo moldatzen ez direnei lagundu - Zerbitzu-enpresei euskarazko fakturak bidaltzeko eskaera egin - Kutxazain automatikoa euskaraz erabili, horretarako txartela euskaraz konfiguratuz - Euskaldunekin euskaraz egin - Euskarazko egunkari eta aldizkariak irakurri - Sare sozialak (Facebook, Tuenti...) euskaraz konfiguratu... eta euskaraz erabili

Euskara gehiago erabiltzea denon esku dago, jar ezazu zure alea! Egin ezazu zure pastela!

Osagaiak:- Motibazioa: 50 gr- Gogoa: kilo 1- Ausardia: 250 gr- Borondatea: 5 goilarakada- Interesa: 300 ml- Elkarlana: litro 1- Gatza: aukeran

7. zenbakia- 2011ko NEGUA

7

KONTXI IRAOLAGOITIAREKIN BERBETAN

Datorren hilean itxiko ditu bere ateak Berri-Otxoa kaleko Iraolagoitia dendak, eta be-rarekin batera Elorrioko his-toriaren zati batek. Elorrioko komertziorik zaharrena da. Txi-kitatik bertan aritu da lanean Kontxi Iraolagoitia Ugalde, eta erretiroa hartzeko ordua iritsi zaio. Berarekin berriketan jar-dun dugu, iraganeko eta gaur egungo kontuez.

1. Noiz ireki zen Iraolagoitia denda?Nik betidanik ezagutu dut. Ize-ba - osabek ireki zuten, duela ehun urte baino gehiago. Hasiera batean oihalak saltzen genituen eta tailer moduan ere funtzionatzen zuen. Hainbat neska egoten ziren bertan lanean, josten. Oihalak saltzera baserrietara ere joaten zen osaba.

Ni gaztetxotatik hasi nintzen hemen eurei laguntzen, eta gerora nire ogibidea izan da.

2. Ordutik hona nola aldatu da Elorrioko merkataritza?Asko aldatu da. Guk geuk tailerra itxi genuen, eta haur, gizon eta emakumeentzat egindako arropa saltzen hasi ginen. Denda guztiak espezializatuz joan dira; lehen denetik saltzen genuen, baina orain produktu bakoitzarentzat denda bat dago. Bestetik, kaleko dendak ixten joan dira eta berriak irekitzen. Jada ez da geratzen gisa honetako dendarik Elorrion, zaharkituta geratu da.

Erosketa-ohiturak ere asko aldatu dira. Lehen salmenta-egunak jakinak ziren. Esate baterako, opor-garaia. Elorrion etorkin asko dago eta oporretan euren herrira joan ohi ziren opariz beteta. Gaur egun, ordea, sal-mentaren ikuspegitik edozein egun izan daiteke ona edo txarra. 3. Eta euskarari dagokionez, sumatu duzu aldaketarik?Gaur egun ez dago euskaraz egiteko ohitura handiegirik. Dendara sartu eta euskaraz ez dakien norbait iku-siz gero, etorri berria ere gaztelaniaz hasten da hizketan, nahiz eta bera euskalduna izan. Gazteak hasi dira berriro euskara berreskuratzen, eta hortik etor daiteke aldaketa.

4. Orain erretiroa hartzera zoaz. Pozik al zaude?Bai, oso pozik. Dena den, faltan ere botako dudala uste dut. Izan ere, jendea tarteka ni agurtzera sartzen da edo berriketan egitera eta gertuko harreman horrek asko betetzen nau.

La tienda Iraolagoitia, ubicada en la calle Berri-Otxoa, cerrará sus puertas el próximo mes. Con más de 100 años de antigüedad, comenzó vendiendo telas y como taller de corte y confección. Kontxi ha trabajado en este comercio desde que era niña, ya que pertenecía a sus tíos, y ha visto cómo ha ido cambiando el comer-cio en Elorrio: las tiendas se han ido especializando y los hábitos de consumo también han ido evolucionan-do. Kontxi comenta que hoy en día no hay mucha costumbre de utilizar el euskera en los comercios.

EMEK HAINBAT EKINTZA ANTOLATU DITU

EME ha organizado varias actividades para diciembre. Iniciamos el mes con una cam-paña especial para fomentar el consumo local, bajo el lema “pilla el punto en los comercios de eme”. Se han organizado varios concursos durante el mes: concurso de cuentos, concurso de decoración navideña de balcones, fachadas y portales, con-curso de escaparates. Por último, los comercios de Elorrio repartirán números para participar en el sorteo que se celebrará el 9 de enero de 2012. Se sorteará un vale de compra por valor de 2.100 €.

Gabon atarian gaudenez, Elorrioko Merkatari Elkarteak bost ekimen anto-latu ditu abendurako. Hilabeteari kontsumo lokala suspertzeko kanpaina batekin eman zaio hasiera. Abenduaren 1, 2 eta 3an herriko komertzioak ikustarazteko ekimena egon zen martxan, “aurkitu eme puntua” lelopean. Herriko dendetan eskaintza bereziak egon ziren.

Iaz bezala, umeentzako II. Kuttun Ipuin Lehiaketa ere antolatu zuen EMEk. 6-8 urte bitarteko haurrek aurkeztu ahal izan zuten, eta aurkezteko epea abenduaren 3an amaitu zen. Sari-banaketa abenduaren 26an izango da, arratsaldeko 17:00etan, Arriola aretoan.

Leiho, balkoi eta etxaurreak gabon giroan jartzeko lehiaketara aurkezteko epea ere abenduaren 3an amaitu zen. Abenduaren 25era bitartean erakus-gai egongo dira eta sari-banaketa abenduaren 26an izango da, Arriola are-toan egingo den ekitaldian.

EMEko bazkideek ere izango dute euren erakuslehioak apaintzeko aukera. Urtero moduan erakusleihoen lehiaketa antolatu du elkarteak. Hilabe-tean zehar 2.100€-ko erosketa-txartelaren zozketan parte har-tzeko zenbakiak ba-natuko dira Elorrioko komertzioetan. Zozke-ta 2012ko urtarrilaren 12an egingo da.