4
Aurtengoan herri-musikaren jardu- naldiak martxoaren 13tik 15era buru- tuko ditugu, eta gonbidatu berezia izango dugu: Dorothé Schubarth (Basilea, 1944) musikologo suitzarra. 80 eta 90eko hamarkadan argitaratuta- ko Cancioneiro Popular Galego lan mardulean Galiziako ahozko ondarea- ren lagin garrantzitsua bildu zuen Schubarthek, Antón Santamarina hiz- kuntzalariarekin batera. Bi ikerlariak jardunaldietan izango ditugu, eta Schubarthek Hungariako kantutegiaz duen jakintza eta transkripzioan duen esperientzia aberatsa baliatuz, sinposio bat eta egun erdiko bi lan-saio prestatu ditugu. Martxoaren 13an (ostirala) egun osoko sinposioa antolatu dugu Musikenen (Donostia). Soinueneare- kin batera Musikaren Euskal Artxiboa eta Musikene aritu dira antolakuntza lanetan elkarlanean. Goizean D. Schubarthek eta A. Santamarinak Galiziako kantutegiarekin egindako lanaren nondik norakoak aurkeztuko dituzte. Segidan Eresbileko Pello Leiñena ariko da; euskal kantutegiak haien artxiboan duen lekuaz jardungo zaigu. Bazkalaurreko azken saioetan, Soinueneak Euskal kantutegiari buruz- ko aurkezpen laburra egingo du eta Musikeneko Itziar Larrinagak herri musikak Musikenen duen lekuaz ariko dira. Arratsaldean, Schubarthek berriz ere hitza hartuko du, Europako kantu- tegiaz hitz egiteko. Ondoren, egunean zehar aipatutakoak bildu eta hauen inguruan eztabaidatzeko mahai-ingu- rua egingo dugu. Asteburuan, martxoaren 14ean eta 15ean, egun erdiko bi lan-saio mono- grafiko egingo ditugu. Mintegi hauek Dorothé Schubarthek berak gidatuko ditu, eta 10:00etatik 14:00etara izango dira, larunbatean Eresbilen (Errenteria) eta igandean Soinuenean (Oiartzun) bertan. Larunbatean Europako kantae- ra molde ezberdinak aztertuko ditugu, eta hauek transkripzio idatzietan nola jaso daitezkeen eztabaidatuko dugu. Saioa bukatutakoan bazkaria izango dugu elkartean, Jean Mixel Bedaxagar kantari zuberotarrak girotuta. Igande goizeko saioa kantutegi hungariarrari buruzkoa izango da, eta Béla Bartókek bildutako hainbat kantu aztergai hartu- ko ditugu. Musikari, ikasle, irakasle, ikerlari eta publiko interesdunari zuzenduriko saio hauetan, egungo etnomusikolo- gian oraindik ere eztabaidagai diren gai potoloak landuko ditugu: ahozko ondarea idatziz jasotzeko zailtasunak, kantu bilketen funtzioak eta erabilerak, bildumen eskuragarritasuna, joan den mendeko etnomusikologoen metodo- ak, teknologia berriek eskaintzen dizki- guten aukerak eta erronkak... Hitzaldi, lan-saio zein bazkarietan egon nahi duenak izena emateko auke- ra ezberdinak ditu; Soinuenearen 943 493 578 telefonora dei dezake edo [email protected] helbide elektronikora idatzi. HERRI MUSIKA JARDUNALDIAK MARTXOAN IZANGO DIRA 19. Herri Musika Jardunaldietan herri-kanten bilketa eta sailkapena izango da aztergai. 2020ko otsaila HMBERRIAK HERRI MUSIKAREN TXOKOAREN BULETINA 72. zenbakia

HMBERRIAK · Kontserbatorioan gitarra ikasketak egin zituen, eta ondoren hasiera eman zion bere ibilbide artistikoari. Sustraiak tradizioan dituen musikaz eta etnojazzaz interesaturik,

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • Aurtengoan herri-musikaren jardu-naldiak martxoaren 13tik 15era buru-tuko ditugu, eta gonbidatu bereziaizango dugu: Dorothé Schubarth(Basilea, 1944) musikologo suitzarra.80 eta 90eko hamarkadan argitaratuta-ko Cancioneiro Popular Galego lanmardulean Galiziako ahozko ondarea-ren lagin garrantzitsua bildu zuenSchubarthek, Antón Santamarina hiz-kuntzalariarekin batera. Bi ikerlariakjardunaldietan izango ditugu, etaSchubarthek Hungariako kantutegiazduen jakintza eta transkripzioan duenesperientzia aberatsa baliatuz, sinposiobat eta egun erdiko bi lan-saio prestatuditugu.

    Martxoaren 13an (ostirala) egunosoko sinposioa antolatu duguMusikenen (Donostia). Soinueneare-kin batera Musikaren Euskal Artxiboaeta Musikene aritu dira antolakuntzalanetan elkarlanean. Goizean D.Schubarthek eta A. SantamarinakGaliziako kantutegiarekin egindako

    lanaren nondik norakoak aurkeztukodituzte. Segidan Eresbileko PelloLeiñena ariko da; euskal kantutegiakhaien artxiboan duen lekuaz jardungozaigu. Bazkalaurreko azken saioetan,Soinueneak Euskal kantutegiari buruz-ko aurkezpen laburra egingo du etaMusikeneko Itziar Larrinagak herrimusikak Musikenen duen lekuaz arikodira. Arratsaldean, Schubarthek berrizere hitza hartuko du, Europako kantu-tegiaz hitz egiteko. Ondoren, eguneanzehar aipatutakoak bildu eta haueninguruan eztabaidatzeko mahai-ingu-rua egingo dugu.

    Asteburuan, martxoaren 14ean eta15ean, egun erdiko bi lan-saio mono-grafiko egingo ditugu. Mintegi hauekDorothé Schubarthek berak gidatukoditu, eta 10:00etatik 14:00etara izangodira, larunbatean Eresbilen (Errenteria)eta igandean Soinuenean (Oiartzun)bertan. Larunbatean Europako kantae-ra molde ezberdinak aztertuko ditugu,eta hauek transkripzio idatzietan nola

    jaso daitezkeen eztabaidatuko dugu.Saioa bukatutakoan bazkaria izangodugu elkartean, Jean Mixel Bedaxagarkantari zuberotarrak girotuta. Igandegoizeko saioa kantutegi hungariarrariburuzkoa izango da, eta Béla Bartókekbildutako hainbat kantu aztergai hartu-ko ditugu.

    Musikari, ikasle, irakasle, ikerlarieta publiko interesdunari zuzendurikosaio hauetan, egungo etnomusikolo-gian oraindik ere eztabaidagai diren gaipotoloak landuko ditugu: ahozkoondarea idatziz jasotzeko zailtasunak,kantu bilketen funtzioak eta erabilerak,bildumen eskuragarritasuna, joan denmendeko etnomusikologoen metodo-ak, teknologia berriek eskaintzen dizki-guten aukerak eta erronkak...

    Hitzaldi, lan-saio zein bazkarietanegon nahi duenak izena emateko auke-ra ezberdinak ditu; Soinuenearen 943493 578 telefonora dei dezake [email protected] helbideelektronikora idatzi.

    HERRI MUSIKA JARDUNALDIAK MARTXOAN IZANGO DIRA 19. Herri Musika Jardunaldietan herri-kanten bilketa eta sailkapena izango da aztergai.

    2020ko otsailaHMBERRIAKHERRI MUSIKAREN TXOKOAREN BULETINA

    72. zenbakia

  • Balen Lopez de Munainek Bilboko Juan Crisóstomo ArriagaKontserbatorioan gitarra ikasketak egin zituen, eta ondoren hasiera emanzion bere ibilbide artistikoari.

    Sustraiak tradizioan dituen musikaz eta etnojazzaz interesaturik, hainbatartistarekin ibili da lankidetzan:  Antonio Breschi  (Italia) piano jotzailea,zeinarekin hainbat grabaketa (Al Kamar, Orekan eta Irish portrait disko-ak) eta bira egin baititu, edo eta Jamal Ouassini biolin jotzaile marokoarraeta Zyriab talde multietnikoa.

    Laurogeita hamarreko hamarkada erabakigarria da berak idatzitako jato-rrizko musikak oinarri dituen proiektu batean zentratzeko. Garai hartanhirukote bat osatu zuen Sergio Candotti (Trieste) baxu-jotzailearekin etaangolar jatorrizko Mario N’Goma perkusio-jotzailearekin. Orduan hainbatbira egin zituen Europan zehar, eta bere lehen diskoa, Laberintoa (1995),grabatu zuen. Disko hartan nabarmentzekoa da Kepa Junkeraren partehartzea.

    Laurogeita hamarreko hamarkada amaitzean eta XXI. mendearen hasie-ran euskal kulturarekin lotuagoa dagoen errepertorioa landu zuen, eta lau-kote bat osatu zuen musikari hauekin: Salvatore Maiore (Sardinia), kontra-baxua eta biolontxeloa; Geoff Warren (Ingalaterra), flauta eta saxo sopranoaeta Joxan Goikoetxea (Euskal Herria), akordeoia. Ordukoa da Lotuneak(2005) diskoa. Diskoa etnojazza eta folk musiken jaialdi garrantzitsuenetanaurkeztu du.

    Gitarra jaialdi askok gonbidatu du eta jo izan duen guztietan bere erre-pertorioaren originaltasuna azpimarratu dute, baita errepertorioan euskalkonpositoreek daukaten presentzia nabarmena txalotu ere.

    Paola Zannoni biolontxeloan graduatu zenVicenzako Kontserbatorioan eta flauta eztianLondoneko Royal College of Music-en.

    Urtetan Antzinako Musikaren alorreanaritu da lanean flauta eztia eta biolontzelobarrokoa joaz.

    Musika pedagogian espezializatu da eta berekurrikulumean haurrei zuzendutako ekoizpenugari ditu.

    Veronako Evaristo Felice Dall’AbacoKontserbatorioan jazza ikasi zuenInprobisazioan eta Jazz Biolontxeloan Graduaeskuratuz.

    Ugariak dira oso italiako jazz musikan, lati-noan, etnojazzean edota hari laukotean izandituen parte hartzeak.

    Gaur egun musika hezkuntzako irakaslea daVerona probintziako bigarren hezkuntzakoestatu eskolan.

    HERRI MUSIKA KONTZERTUAK

    HM NEGUKO KONTZERTUA2020ko otsailaren 8an - 18:30 - Auzokalte elkartea - 5 euro

    BALEN LPEZ. DE MUNAIN & PAOLA ZANNONI(Euskal Herria)

  • Gwilym Bowen Rhys Galesko ipar mendebaldekoSnowdon mendiaren magalean sortua da, Bethel izenekoherrixkan.

    Bere jaioterriko galeseraz kantatu izan du betidanik etalotura sakona garatu du bere lurraldeko abesti eta musikatradizionalekin.

    Bere musika lehengo eta oraingo musiken nahasketa da,antzinako galesezko letrak eta doinuak berreskuratuz, bereikuspegi musikal progresibora egokituz.

    2019an “bakarkako artista onenaren saria” irabazi zuenGaleseko folk sarietan, eta mundu osoan zehar jotzen arituada.

    O Groth y Ddaear (Lurraren sabeletik) bere lehen diskoa2016an kaleratu zen eta National Eisteddfod-en “urtekogalesezko album onena” aukeratu zuten.

    2018an balada zaharren grabaketen lehena kaleratu zuen,eta 2019an, bere hirugarren diskoa Arenig argitaratu zuen.

    GWILYM RHYS & ELIDYR GLYN(Gales)

    kontzertu honenlaguntzaileak:

    Lekua: SOINUENEAEguna: 2020-02-08Ordua: 11:30

    Haurrek beraien senideeta lagunekin leku ezber-

    dinetako musika ezagu-tzeko aukera izan dezatenantolatu dugun kontzertuhonetan Gwilym BowenRhys galestar musikariakbere lurraldeko abestizosatutako kontzertu laburbat emango du.

    EMANALDI DIDAKTIKOAGaleseko herri musika

    ETA

    GOIZEAN

  • Soinuenea - Herri Musikaren TxokoaTornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN

    Tel / Fax 0034 943 493 578

    [email protected]

    www.soinuenea.eus

    XIROLARRU TALDEA RIUDOMSENJoan den urtarrilaren bukaeran Oiartzungo Herri Musika

    Eskolako Xirolarru taldea Katalunia aldean izan zen beremusikarekin. Oiartzungo Xirolarru taldean ibiltzen direnxirolarru jole eta txistularietako batzuk Errioxako xirolarrueta danbor eskolako zenbait kiderekin batera TarragonakoRiudoms herrian izan ziren urtarrilaren hemeretzian.

    Riudomseko Festa Major de Sant Sebastià festen egita-rauan sartuta dago Trobada de Sacaires xirolarru joleentopaketa. Aurten hogeita bigarren aldiz antolatu dute etaehun bat musikari bildu dira bertan, bi bakarlari eta bede-ratzi taldetan banatuta. Musikari gehienak Kataluniabertakoak ziren, eta haien ondoan hemendik joandakoak.

    Egun haietan Mediterraneo aldean izan ziren eurijasekhemengoen egonaldia etzuten zapuztu, eta urtarrilarenhemeretziko egitarau osoa aurrera eramateko moduko giroaizan zuten.

    Goizeko hamarretan kalejira hasi zuten. Euria ari zuenez,elizako plazako arkupean hasi ziren jotzen, baina atertu zue-nean inguruko kaleetan buelta emateko moduan izan ziren.Mezaren ondorengo prozesioan jo zuten eta horren ondorentalde eta bakarlari bakoitzak bere saioa egin zuen elizan,bazkaltzera joan aurretik.

    IRASKO FILMA ESPIELLO JAIALDIANPasa den urtean argitaratu genuen Tralhaires mugaz-

    gaindiko proiektuan barneratuta dagoen Irasko. Maya-Aguirre, un siglo de pastoreo en Falces disko-liburua. JuanMari Beltranek egindako lan honetan Nafarroa hegoaldeandagoen Falces herriko artzainen bizimodua azaltzen da libu-ruska batean eta film batekin. Filma Espiello jaialdiraaurkeztu genuen eta bertako Sail Ofizialean Lehiatzeko hau-tatua izan da beste hamazazpi filmekin batera. Espiello Sariaedota mendiko dokumental onenari ematen zaion PirineoSarirako hautagaietako bat da Irasko.

    Espiello, aragoieraz ispilua esan nahi du, HuescakoPirineoan dagoen Boltaña herrian egiten den dokumentaletnografikoen jaialdi internazionala da. Aurten martxoaren27 eta apirilaren 4 artean hospatuko da SobrarbeLurraldearen Turismo Batzordeak antolatzen duen jaialdihau. Antolatzaileen hitzetan, garai batean estatu espainia-rrean gai bera jorratzen zuten jaialdi gehiago baziren ere,gaur egun Espiello bakarrik da jarraitzen duena.

    Jaialdiaren helburua dokumental etnografikoen etaantropologia bisualaren arloetan egin diren azken lanakezagutaraztea da. Horretarako Sail Ofizialean DokumentalEtnografikoen Lehiaketa Internazionala dago eta bestetikdokumental etnografikoekin eta antropologia bisualarekinlotuta dauden lehiaketatik kanpoko sailak eta era ezberdine-tako ekintzak daude. HMB bildumako azken liburua den Irasko. Maya-Aguirre, un siglo depastoreo en Falces pasa den urtearen bukaeran argitaratu zen. (Arg. SNN)

    IRASKOMaya-Aguirre, un siglo de pastoreo en Falces

    I

    Juan Mari Beltran Argiñena

    E

    Xirolarru taldea Riudomseko elizaren aurrekaldean. (Arg. SNN)

    BISITARI KOPURUAAzken hiru hilabeteetan: bisitari kopurua: 777Antolatutako taldeak: 18Bisitari kopurua otsailera arte: 63.902

    WEB ORRIRA BISITAKAzken hiru hilabeteetan: 25.007