28
DOINU TALDEA 1. Konpetentzia digitala. Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu? 2. Lankidetza ikaskuntza. Ze tresna teknologikoek lagundu egiten gaituzke lankidetza moduan ikasteko?

IKT

Embed Size (px)

DESCRIPTION

IKT, azterketarako laburpenak

Citation preview

Page 1: IKT

DOINU TALDEA

1. Konpetentzia digitala. Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu?

2. Lankidetza ikaskuntza. Ze tresna teknologikoek lagundu egiten gaituzke lankidetza moduan ikasteko?

3. Gela eta IKTak: Praktika onak. Nola diseinatu ditzakegu ikaskuntza-irakaskuntza prozesu berritzaileak IKTen

laguntzarekin?

Page 2: IKT

AURKIBIDEA:

1. KONPETENTZIA DIGITALA. LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA, ZE FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKOA BEHAR DUGU?............................................................................................................................ 1

2. LANKIDETZA IKASKUNTZA. ZE TRESNA TEKNOLOGIKOEK LAGUNDU EGITEN GAITUZKE LANKIDETZA MODUAN IKASTEKO?............................................................................................................................................... 1

3. GELA ETA IKTAK: PRAKTIKA ONAK. NOLA DISEINATU DITZAKEGU IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKTEN LAGUNTZAREKIN?........................................................................................1

1. KONPETENTZIA DIGITALA. LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA, ZE FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKOA BEHAR DUGU?............................................................................................................................ 3

1.1.- ORDENAGAILUAK EMOZIOAK PROBOKATZEN DITUZTE (GROS 2010):..................................................3

Teknofobiatik teknofiliara..................................................................................................................................... 3

Irakasleen jarrera................................................................................................................................................ 3

Lanbidea baino haratago: pertsona..................................................................................................................... 4

1.2.- ORDENAGAILUEKIN HOBETO IKASTEN AL DA? ERANTZUN ZAILA EDO DESEGOKIA (GROS)........................................5

Baliabideen eragina irakaskuntzan..................................................................................................................... 5

Baliabidearen berezitasunak............................................................................................................................... 6

Eskolan ordenagailuak erabiltzeari buruzko ikerketak........................................................................................6

Ikasteko geratzen dena....................................................................................................................................... 7

1.3.- KONPETENTZIA DIGITALA ETA INFORMAZIONALA ESKOLAN (AREA).........................................................................7

1.4.- NATIBO DIGITALAK ETA INMIGRANTE DIGITALAK (PRENSKY)..................................................................................8

1.5.- ORDENAGAILUA ERABILTZEKO AKREDITAZIO EUROPEARRA (EDCL, 2010)............................................................9

2. LANKIDETZA IKASKUNTZA. ZE TRESNA TEKNOLOGIKOEK LAGUNDU EGITEN GAITUZKE LANKIDETZA MODUAN IKASTEKO?............................................................................................................................................. 10

2.1.- TEKNOLOGIA ETA IKASKUNTZA PENTSAMENDU ESKOLAN (WILLIANS ET AL, 2000)........................10

2.2.- IKASKUNTZA KOLABORATZAILEA ETA IKT-AK (RUBIA ET AL, 2009).....................................................11

2.3.- ZER DA WEB 2.0 (EDUCOTECA)................................................................................................................14

2.3.1.- WEB 1.0 VS WEB 2.0 – WEB 2.0 (NOT IN WORKS- BIDEOA):...........................................................15

2.3.2.- ZER DA WEB 2.0? (AREA, 2010):.........................................................................................................16

2.4.- WEB 2.0 ETA ESKOLA (EDUCOSTUR):......................................................................................................16

2.5.- METODOLOGIAK, METODOAK ETA TEKNIKAK:.......................................................................................17

3. GELA ETA IKTAK: PRAKTIKA ONAK. NOLA DISEINATU DITZAKEGU IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKTEN LAGUNTZAREKIN?......................................................................................17

3.1.- LEKU BERDINAK:......................................................................................................................................... 17

3.2.- PRAKTIKA ONA DEFINITZEN DUTEN EZAUGARRI BATZUK:...................................................................18

3.3.- DEKRETUA: GAITASUNAK:......................................................................................................................... 18

Page 3: IKT

1. Konpetentzia digitala. Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu?

1.1.- ORDENAGAILUAK EMOZIOAK PROBOKATZEN DITUZTE (GROS 2010):

Ordenagailuek emozio ezberdinak probokatzen dituzte, horietako batzuk muturrekoak dira.

Teknofobiatik teknofiliara.Makinen edo teknologiaren erabileraren gorrotoa edo gauza guztietarako teknologia

erabiltzea muturreko emozioak dira. . Emozio hauek teknofobia eta teknofilia dira.

Lehenengoa, normalean bide edo tresna berri bat eransten denean agertzen da, badaude

aldaketei ohituta ez dauden pertsonak eta honek antsietatea sortarazten die.

Bigarrengoa, teknofilia, guztiz kontrakoa da. Badaude teknologia giza eboluzio bezala

kontsideratzen duten pertsonak, beti azkeneko teknologia berriekin daudenak eta

hezkuntzaren arazoen salbazioa bezala ikusten dutenak.

Fobia hauen arrazoiak ezberdinak izan daitezke baina ezjakintasuna, ziurtasunik eza,

esperientzia falta, aldaketei aurre egitea, autoestimua, antsietatea.. ohikoak dira. Irakaslea

horrelakoa izanez gero, ikasleek jasoko dutena negatiboa izango da ere.

Irakasleen jarrera. Irakasle gehienek jarrera negatiboa dute ordenagailuak geletan erabiltzearekiko. Honen

arrazoiak hurrengoak dira: irakasleen aldaketari erresistentzia, ordenagailuak irakaskuntza

prozesuan ez dutela lagunduko pentsatzeak, denbora falta, ordenagailu erabilpenaren eta

programen ez-ezagutza, esperientzia falta... Hau guztia segurtasun falta, antsietatea eta

frustrazioa sortzen die eta honen ondorioz ez dute ordenagailuak erabili nahi.

Gaiari buruz ikerketa ezberdinak egin eta gero konturatu gara irakasleen jarrera

ordenagailuekiko positiboagoa zela ikastetxearen eta gelaren sostengua zutenean.

Irakasleen jarrerari buruzko ikerketen ondorioak jaso eta gero, analisi zehatzago bat egingo

dugu gai bakoitzarekiko:

Aldaketari erresistentzia: Irakasleek ez daude aldaketen aurka baina pertsona gehienentzako

bezala, zaila da bat-batean aldaketa bat gertatzea. Asko dira aldatu behar diren gauzak

aldaketa ohargarria izateko. Beharbada, aldaketa horiek aurrera eramateko baliabide falta da

benetako arazoa.

Prestakuntzaren urritasuna: Ordenagailuak eta programak erabiltzea geroz eta errazago

direla esaten da baina hori ez da guztiz egia. Programak geroz eta ekintza gehiago egitea

ahalbidetzen dute, aplikazioak egunero handitzen dira, baita informazio eta komunikaziorako

programak ere... teknika geroz eta zailagoa egiten da eta aurre-ezagutzak beharrezkoak dira

Page 4: IKT

berrikuntza guzti hauek erabili ahal izateko. Badirudi irakasleek informatikarekiko

irakaskuntza teknikoagoa jaso dutela pedagogikoa baino, beharrezkoa da praktikatik

irakasleak formatzea.

Autoestimua eta frustrazio maila: Ikasle eta irakasleen arteko belaunaldi aldaketa

garrantzitsua dago eta gai honekin bistakoa da. Irakasleentzat ez da erraza ariketa bat

hastea non ikasleek gainditu dakizukeen. Gainera askotan teknologiek huts egiten dute eta

irakasleek hauek konpontzen saiatu behar dira, inprobisatu behar dute eta gehienetan ez

dute lortzen. Honek zenbait pertsonenei frustrazio handia sortzen die.

Ordenagailua irakaslearen ordezkari bezala: Garbi dago ordenagailua baliabide egokia dela

irakaskuntza prozesurako baino irakasleak ordezkatuko dituztelari buruz hitz egiteak

gehiegizkoa da, hori gertatuko balitz eskolak desagertuko lirateke eta ezinezkoa da. Eskolak

ordenagailuz beteta egongo direla ikasleek etxean ordenagailuarekin ikasiko dutela baino

pentsatzeak errealistagoa da.

Batzuetan badirudi ordenagailuak erabiltzeak isolamendua ekartzen duela eta ez da zertan

horrela izan behar.

Ordenagailuak irakaskuntza prozesuan laguntzen dutela nabaritasun gabezia: Eskolak ez

dituzte ordenagailuak zuzentasunez erabiliko ikertzaileek esaten dutelako, garapenerako

prozesu baten barruko parte bat izanez gero baizik.

Lanbidea baino haratago: pertsonaEgin behar garen galdera ez da soilik ordenagailuak zer eskaintzen digun; zer egiten duen

gurekin, gure erlazioetan eta pentsatzeko eran baizik. Informazionalizaturiko gizarteak

sozializazioan, komunikazioan eta bakoitzeko identitatean aldaketa handiak ezartzen ditu.

Jarraian gizarteko alderi ezberdinetan duen eraginak aztertuko dira:

Emakumeak: Bitxia da jakitea informatikaren hasieran programatzaileak emakumeak zirela.

Urteak pasa ahala gizonezko gauza izatera pasa zen eta balore gehiago hartzen joan zen.

Azken urte hauetan ezberdintasuna ordenagailuen erabilpenarekiko ez da hain adierazgarria.

Lan esparruan nabaria da ezberdintasuna, emakumeek ordenagailuetan datuak sartzeko eta

antzeko lanetan moldatzen dira gehiago, gizonek aspektu teknikoetan eta mantenimendua

aritzen diren bitartean. Sexuen arteko ezberdintasuna geroz eta txikiagoa da nahiz eta alor

batzuetan nabaria izan, batez ere jokoetan. Joko asko gizonentzako daude zuzenduta

(gameboy) edo gizonek paper menperatzailea dute, agresiboa... Kontutan hartzen badugu

jokoek ikaskuntza inplikatzen dutela eta gizonek baldin badira gehiago jolasten dutenak,

etorkizun batean ohituagoak egongo dira bere erabilpenera.

Belaunaldi berriak: Haurrak teknologiak erabiltzeari ohituta daude, ez dute ikaskuntza inplizitu

bat behar. Gurasoek honen berri dira, badakite informatika beharrezkoa izango dela bere

Page 5: IKT

semeen etorkizunerako, lana aurkitzeko aukera gehiago izango dutela. Gurasoek bere

semeen formazio informatikoaren aurrean jarrera positiboa dute. Guraso gehienek gaiari

buruzko ezagutzarik ez dutela da arazoa, ez dakite zertan hari diren bere seme-alabek,

erabiltzen duten programei buruz, aritzen diren jokoetan...

Ezberdintasun sozialak: Gure bizimodura hain ohituta gaude leku guztietan gauza bera egiten

dutela dirudiela, baina ez da horrela. Urte askotan zehar irakurketa eta idazketarekin gertatu

den bezala, teknologia berriak menperatzen dituztenak biztanleriaren zati kulturadunaren

partaide izango dira.

Ezberdintasun sozialak jarraituko direla dirudi. Arazoa zaila da, teknologiak izateak ez da

nahikoa, kultura eta hezkuntza gabeziaren falta hauek barneratu ahal izateko.

1.2.- ORDENAGAILUEKIN HOBETO IKASTEN AL DA? ERANTZUN ZAILA EDO DESEGOKIA (GROS)

Kapitulu honetan hezkuntzan teknologien benetako erabilpenari buruz hitz egingo da, ea

benetan hauekin hobeto eta gehiago ikasten den eta eskolan ematen zaien erabilpen erei

buruz. Teknologia berriak agertzen diren bakoitzean antzeko galderak sortzen dira;

Irakaskuntzan hobekuntzak ezartzen al ditu? Hobeto ikasten al da?... Ez dira ordenagailuak

erabiltzen soilik ikasi behar baizik eta jakin behar da irakaskuntza hobe batentzako balio diren

edo ez.

Baliabideen eragina irakaskuntzan.

Teknologia berriek hain habiadura azkarrean eboluzionatu dute ez dugula denborarik izan

emaitzei buruzko erabateko ikerketei ailegatzeko. Horregatik anitzak dira gaiari buruz dauden

iritziak:

- Baliabideak ikaskuntza prozesuan eragin positiboa dutela pentsatzen dutenak daude.

Honekin ikasleek bere irakaskuntza prozesuaren jabe izan daitezke, gai dira irakaskuntza

gaiak aukeratzeko, denbora maneiatzeko eta gainontzeko ikasleekin elkarlanean aritzeko.

Metodoa da baliabideen ezaugarriei ezartzen dena eta baliabidea da ikaskuntza prozesuan

eragina duena.

Baliabide informatikoa helburu pedagogikoak lortzen ditu, hala nola, irakaskuntza kalitatea

hobetzea, ikasle kopuru gehiago eskolara joan ahal izatea, elementu kurrikular gehiagoren

garapena...

- Baliabideak (ordenagailuak barneratuz) ikaskuntza prozesuan eraginik ez dutela pentsatzen

dutenak daude. Metodoak du eragina, ez baliabideak, hauek informazioa transmititzeko

garraiatzaileak baino ez dira. Benetan garrantzia duena edukia eta irakaskuntza estrategiak

Page 6: IKT

dira, hauek zuzenean irakaskuntza prozesuan eragina dute. Baliabide bat edo beste

erabiltzea ez du eraginik irakaskuntza prozesuan.

- Azkenik, neutroa den egoera, baliabideak irakaskuntzan eragina izan dezakeela pentsatzen

dutenak. Eragin honek baliabideen ezaugarrien araberakoa da, ez da baliabidea irakaskuntza

gidatzen duena, beharbada baliabideen zenbait ezaugarri irakaskuntza prozesuan izan

dezakete eragina. Baliabidea ez du irakaskuntza prozesuan zuzenean eragiten baina

baliabidearen funtzio anitzak ezaguerak barneratzeko era ezberdinak eskaintzen digu,

multifuntzioak.

Baliabidearen berezitasunak.

Hasiera batean zenbait irudi edo programen erabilpenerako azalpenak eta giak beharrezkoak

ziren, denborarekin trebetasun hori hartzen dugu eta ez ditugu horiek behar. Hau baliabideen

berezitasun bat da, jarraian eragin handikoak aipatuko ditugu:

Baliabide informatikoa nazio sinboliko ezberdinak integratzen ditu: Informazio testualaren,

musika, soinua, bideoa, argazkia etab. konbinaketa pantaila bakar batean egin daiteke baina

oraindik ez dira horren eraginkortasunaren ezta erabiltzailearen gaitasuna hori guztia

deskodetzeko ere ondoriorik atera.

Baliabide informatikoa dinamikoa da: Soilik teknologia honek prozesu aldakorrak, simulazioa

eta ingurune birtualak pantailan erakusteko gai da.

Baliabide informatikoa elkarreragilea da: Teknologiak elkar eraginkortasun maila altua

ahalbidetzen du, momentuko erantzun ahalmen handiagoa duen baliabidea ordenagailua da.

Geroz eta ezaugarri gehiago izan handiagoa izango da baliabideak duen eraginkortasun

maila.

Eskolan ordenagailuak erabiltzeari buruzko ikerketak.

Historian zehar ikerketa ugari egin dira ordenagailu eta ikaskuntzari buruz, eremu

teknologikoko ikaskuntzari buruz. Arazoa informazio guzti horri zentzua ematea da.

Ikerketen eboluzioa ikaskuntzari buruz garatu eta erabili diren teoria ezberdinekin daude

erlazionaturik. Teoria horiek garrantzia izan dute kronologikoki alor hauetan: irakaskuntza

ondorioetan, EAO programen efikazia, software diseinatzeko modeloak, integrazio

kurrikularra eta aldaketa soziokulturalak.

Jarraian, irakaskuntzan teknologia erabiltzearen ikerketen klasifikazio bat egiten da, ikerketa

sei objektu ezberdin daude: ikerketa teorikoak, enpirikoak, interpretaziozkoa, postberrikoak,

garapena araberakoak eta programa, produktu edo baliabide baten eboluzioan oinarrituak.

Ikerketan bost metodologia ezberdin erabili dira ikerketetarako: kuantitatiboa, kualitatiboa,

teoria, teoria kritikoa eta literaturaren azterketa.

Page 7: IKT

Ikerketa gaiei dagokionez, Clark Sugruek lau planteatzen ditu: jokabidekoak, kognitiboak,

jarrerazkoak, eta ekonomikoak.

Oso zaila denez teoria guzti hauen klasifikazio bat egitea, autoreak beste klasifikazio bat

egiten du:

- Makro-ikaskuntzak: heziketa maila ezberdinetan informatikaren irisgarritasunaren eta

erabilpenean zentratzen diren ikerketak. Ikerketa mota honek hezkuntza sistema ezberdinen

egoeraren ikuspegi orokorrago bat izatea ahalbidetzen gaitu, baita ikasleen itxaropenak eta

abar.

- Mikro-ikaskuntzak: erabiliko diren produktuen analisian, ikaskuntza prozesuetako

inplikazioak eta eskola edo gelaren analisia egin eta gero integrazio kurrikularrean zentratzen

diren ikerketak. Honen barruan beste ikerkuntza lerro daude:

1.- Produktuan zentraturiko ikerketak: bertan diseinatutako programa baten eraginkortasuna

ikasten da. Bere kalitate teknikoa eta pedagogikoa baloratzean datza. Ez dira mota honetako

ikerketa asko egiten.

2.- Erabiltzailean zentraturiko ikerketak: erabiltzaile batengan produktu edo baliabide batek

duen eragina ikertzean datza, bere eraginkortasuna neurtu ahal izateko. Hauek

zalantzazkoak dira, kontu handiz egin behar dira zeren normalean, berriagoa den baliabidea

dirudi momentu horretan egokiena. Ez dira ondorio asko atera baina badirudi baliabideek

abilidade kognitiboak estimulatzeko zenbait eragina duela.

3.- Testuinguruan zentraturiko ikerketak: Baliabideen erabilpena sistematikoa egin eta gero,

egoera horretan sortu diren ondorioen analisian datza.

Ikasteko geratzen dena.

Ikusi dugun guzti honen gain, gauza asko daude oraindik ikertzeko edo zehaztu gabe

daudenak, hala nola; baliabideen integrazio kurrikularrarekin erlazionaturiko arazoak, arazo

sozialak, ikaskuntza interaktiboko produkzio sistemarekin erlazionaturiko arazoak, arazo

kognitiboak, irakaskuntza presentziala eta ez presentzialarekin erlazionaturiko arazoak...

1.3.- KONPETENTZIA DIGITALA ETA INFORMAZIONALA ESKOLAN (AREA)

XXI mendeko gizarteko gazteak tresna elektronikoz eta informazioz inguraturik daude eta

horiek beren belaunaldiaren elementu garrantzitsuak izan ez ezik, horien ikono bihurtu dira.

Hori dela eta, berebiziko garrantzia eman diote adituek IKTak hezkuntzan barneratzeari.

Horretarako arlo desberdinetan hezi beharko dituzte ikasleak:

a) Instrumentala: softwarearen, hardwarearen eta interneten maneiua izatea. Horri esker,

besteak beste, testu audiobisualak (blogak, web orrialdeak, aurkezpenak…) ekoizten jakitea.

Page 8: IKT

b) Kognitiboa: era adimentsuan, informazioa helburu jakin baten arabera bilatu, aurkitu,

aukeratu eta analizatzen jakitea eta ondoren hau berreraiki, trukatu eta zabaltzea.

c) Axiologikoa: informazioaren erabilpen kritikorako eta komunikazioaren eta

informazioaren erabilpen etikorako gaitasunak lortzea.

d) Sozioaktitudinala: teknologiaren aurrean jarrera arrazionalak garatzea (ez teknofobia

ezta teknofilia ere).

IKTak direla eta, erronka batzuk sortu dira hezkuntza munduan:

1) Ikasleak gaininformatuak daude: informazioz inguraturik daude, baino hau ez beti

erabilgarria. Beraz, informazio erabilgarria bereizten eta jakiturian bihurtzen erakutsi behar

zaie.

2) Irakasleak informazio-iturri bakarra ez dela onartu behar du, interneti esker ikasleek

segituan kontrastatu baitezakete klaseko informazioa eta hori da lehenengo pausoa hori

gezurtatzeko. Gaur egungo gazteak IKTekin bizi eta jaio izan dira, beraz normala da

irakasleek baino hobeto erabiltzen jakitea. Horregatik, ikasleek informazio landuaren

transmisore baino, klasearen antolatzaile eta gainbegirale bat izan behar du.

Horretarako, denbora asko pasa beharko du klaseko helburuak pentsatzen, edukiak

prestatzen, proiektuak eta ariketak (non landuko diren gai kurrikularrak zehaztu beharko

diren) proposatzen eta, geroago, hauek zuzentzen, plangintza zehatz eta inprobisazio gabea

garrantzitsua baita metodo tradizionalaren erabileran ez erortzeko. Berebiziko garrantzia

izango du ikasleei egoera problematikoak konpontzen erakustea eta, horretarako,

erabilgarriak izan daitezke WebQuestak.

3) Ikasleen egoera soziokultural eta ekonomikoa dela eta, ume guztiek ez dute hartu-eman

bera izango IKTekin, beraz irakasleak era konstruktibista eta malgu batean jokatu beharko du

ikasle eta ikastalde guztien eskaera eta behar desberdinei era pertsonalizatuan atentzioa

emateko.

4) IKTek oso era erraz eta eraginkorrean lagundu dezakete eskola berdin edo

desberdinetako ikasleen eta irakasleen artean informazioa bidali edota trukatzea, horrela

elkarren artean lagunduz lan eginez. Beraz, berebiziko garrantzia izango du horiek eskolaren

kudeaketan barnera daitezela, adibidez, eskola-posta elektronikoen sorrerarekin eta baita

plataforma birtualen sorrerarekin.

1.4.- NATIBO DIGITALAK ETA INMIGRANTE DIGITALAK (PRENSKY)

Gaur egungo ikasleak aurrekoekin alderaturik izugarri aldatu dira, batez ere pentsamenduan,

teknologiaren hazkuntza dela eta. Teknologia horietaz inguraturik jaio direnei Natibo Digitalak

Page 9: IKT

esaten zaie eta horiek ez direnei, aldiz, Immigrante Digitalak. Hala izanik, hezkuntza-

munduaren arazo larrienetariko bat da irakasleak Immigranteak direla eta ikasleak Natiboak.

Hori dela eta, ohitura desberdinak dituzte, ‘‘hizkuntza desberdinak hitz egiten dituzte’’:

natiboek nahiago dute sarean lan egitea, informazioa azkar jasotzea, proiektu desberdinak

batera eramatea, pazientzia gutxi dute irakurketan (nahiago dute aurkezpen edo bideo bat)…

immigranteak, aldiz, nahiago dute informazioa motel ematea, lan bakoitza indibidualki egitea,

liburua nahiago dute…

Immigranteek uste dute Natiboen eran ezin dela ikasi, beraiek ez baitutelako hala ikasi. Hala

izanik, beraiekin erabili zituzten metodoak erabili nahi dituzte beren ikasleekin. Horregatik

arazo bat dago, metodologia horrekin natiboek uste dutela ez duela pena merezi arreta

jartzea. Gainera, errazagoa da ohitura berdinetan hazi daitezela aurrekoetara buelta daitezen

baino. Hori dela eta, bi alderdi aldatu behar dira hezkuntzan:

- Metodologia: ikasleen ‘‘hizkuntza’’ ikasi beharko da eta horretara egokitu: azkarrago joan,

proiektu desberdinak paraleloan landu…

- Edukiak: bi mota daude, aurrekoak (irakurmena, idazmena, pentsamendu logikoa,

aritmetika…) eta geroaldikoa (IKTei lotuta). Hauek egokitu beharko ditugu denbora berrietara,

‘‘hizkuntza natibora’’. Horregatik, aurreko edukiak gaur egungo egoerara egokitu beharko dira

(pentsamendu logikoa beharrezkoa da, baina matematika euklidearra ez horrenbeste).

Lehen asko konsideratzen zen ideia bat zen bideojokoen bitartez irakastea. Emaitza honak

eman zituen joko bat Giltza Ingelesa izan zen, ingeniaritzako ikasleekin erabilia tresnak

egiten irakasteko. Hala ere, denbora asko galdu zuten beren pentsamendua hori lortzeko

beharrezkoa zen ‘‘hizkuntza natibora’’ aldatzen.

Horregatik, erakargarriak ez diren baina beharrezkoak diren edukiak beste era batera

erakutsi beharko dira: matematikak erakustea baina gaur egungo egoerara egokiturik, gaur

egungo arazoak konpontzera bideraturik; geografia era erakargarriagoan irakastea (haurrek

beren telesail guztietako pertsonaien izenak gogoratzen badituzte, nazioen izenak ere ikas

ditzakete).

1.5.- ORDENAGAILUA ERABILTZEKO AKREDITAZIO EUROPEARRA (EDCL, 2010)

IKTn erabilpen egokirako beharrezkoa da ikasleek eta irakasleek honako gaitasunak izan

ditzatela:

- Oinarrizko kontzeptuak jakitea (zer den softwarea, hardware eta internet eta hauek nola

erabili era adimentsuan, legalean…).

- Ordenagailuaren eta fitxeroen kudeaketa (sistema operatiboa maneiatzea; dokumentuak

itsatsi, ezabatu, ebaki…; idazmahaiaren ikonoak erabiltzen jakitea…).

Page 10: IKT

- Testuak prozesatzea (formatu desberdinetako dokumentuekin lan egitea eta hauek ere

formatu desberdinetan gordetzea, horietan grafikoak eta irudiak txertatzea, laguntzarako

aukerak erabiltzea…).

- Kalkulu-orriak egitea (formatu desberdinetan gordetzea, datuak mugitzea kaxetatik edota

ilara edo zutabeetatik, grafiko ulergarriak eratzea…).

- Datu-baseak egitea (kontzeptua ulertzea, taula bat osatzea horretan, informeak

prestatzea…).

- Aurkezpenak egitea (formatu desberdinetan gordetzea, diapositiben diseinu desberdinak

ezagutzea, grafikoak eta irudiak txertatzea…).

- Informatzea (internet ulertu, era seguruan erabiltzea, fitxategiak deskargatzea…).

- Komunikatzea (posta elektronikoa kudeatu eta antolatzea, zer den ulertzea…).

2. Lankidetza ikaskuntza. Ze tresna teknologikoek lagundu egiten gaituzke lankidetza moduan ikasteko?

2.1.- TEKNOLOGIA ETA IKASKUNTZA PENTSAMENDU ESKOLAN (WILLIANS ET AL, 2000)Irakasleek eta ikasleek teknologiak modernoak nahiz tradizionalak erabili ditzakete,

ikaskuntza- irakaskuntza prozesua garatu ahal izateko. Prozesu hau hainbat zatitan banatzen

da, non, irakasleak eta ikasleak parte hartu behar duten:

- Ikasleen aldetik ikerketa: Ikasleek ikerketa desberdinak egiten dituzte arazo ezberdinen

inguruan eta irakasleak arazoa planteatzen duten momentutik aurrera, ikasleek galdera

zerrenda bat planteatu behar dute arazo hori konpontzeko.

- Teknologia erreminta bezala: Teknologiaren erabilerak aurrera egin dezan, eskolako

irakasleek nahiz zuzendariak sustatu behar dute. Pentsamenduko eskolan teknologia ugari

erabiltzen da ikasleei laguntzeko adibidez: ikerketentzako, lanak errepasatzeko, beren

ondoriak komunikatzeko… Teknologia hauek, CD-ak, videoak, Internet… dira, besteen

artean.

Irakasleek eta ikasleek teknologia beraien arteko ekintza ezberdinak garatzeko erabiltzen

dituzte:

a) Ikasgelan arazo ezberdinak aurkezteko

b) Ikasleen irakaskuntza prozesurako errekurtso ezberdinen ekarpena egiteko

c) Gogoetarako, errebisiorako aukerarako

d) Irakasleak eta ikasleak ikasgelarekin nahiz etxeekin, komunitatearekin eta

munduarekin konektatzeko.

- Ikasgelan arazo larrienak argitaratu: Testu idatzi bat irakurtzerakoan eta honek dakartzan

Page 11: IKT

egoerak ebazterako garaian, arazo asko sortzen zaizkie ikasleei, baina gaur egun,

teknologiei esker (bideoak, internet…) arazo hauek konpontzea errazagoa egiten zaie,

bideoari esker adibidez, azalpenak esplizituago eta ulerkorragoak izango direlako

ikasleentzat eta irudien bidez , ikasleek hobeto ulertuko baitute.

- Arazoak denen artean ebaztea: Arazoak ebaztea garrantzitsua da, baina taldean egiteak

bakoitzaren ideiak azalaraztea ahalbidetzen du eta horrela, ikasleentzat ikaskuntza prozesu

garrantzitsu batean bihurtzen da. Ikasleei taldean lan egitea oso garrantzitsua dela erakusten

die.

GOGOETARAKO, ERREBISIORAKO ETA ERRETROELIKADURARAKO AUKERA

Pentsamenduaren eskolan erabilitako teknologia ikaskuntzarako errekurtso garrantzitsua da.

Bertan erabiltzen den teknologia, ikasleek beren ideiak eta pentsamenduak errebisatzeko

eta berregituratzeko aukera ematen die. Irakasleek ere parte hartu ahalko dute, ikasleei

orientatuz eta beren pentsamendua estimulatuz.

Pentsamenduaren eskolako helbururik nabarmenena, ikaskuntza komunitate bat sortzea da,

non, partaideak beraien artean lan egiten duten eta ingurunearekin erlazioa duten.

Proiektu honekin, helduek ere ikasleekin bere esperientziak eta pentsamenduak konpartitu

ditzakete.

BIDEOKONFERENTZIA: Errealitatean gertatzen diren arazoak ere landu beharra daude eta

honetarako eta ikasleek ikasi dezaten, bideokonferentziak egin daitezke, beste herrialdeetako

ikasleekin, hauekin batera arazoaren soluzioa aurkitu dezaketelako.

GARAPEN PERTSONALA: Pentsamenduaren eskolan agertzen den proiektuan parte

hartzen duten irakasleek, orientatzaile bezala jokatzen dute teknologiak erabiltzerako

garaian; ikasgelan eztabaida eta ikerketa sartzeko,garapen pertsonala sustatzeko, errekurtso

didaktikoak lortzeko, ikasleen irakaskuntza prozesuaren inguruan informazioa lortzeko eta

hau erretroelikatzeko erabiltzen dute teknologia irakasleek.

2.2.- IKASKUNTZA KOLABORATZAILEA ETA IKT-AK (RUBIA ET AL, 2009)

Informazioaren eta komunikazioren teknologiak, ikastoletara eramateak, hainbat aldaketa

suposatuko ditu ikasgela barruan eta ondorio ezberdinak ekarriko ditu pedagogikoki.

IKT-ak ikasgeletara nola eramango diren edo eraman diren jakiteko, historian zehar modelo

pedagogikoei begiratu beharko genieke:

a) Irakaskuntza prozesuak: EAO (Enseñanza Aisistida por Ordenador) bezalako

programek

ariketa ezberdinak, gai bat plantatzeko galderak eta erantzunak planteatzen dituzte, ikaslea

ikasten ari dela ziurtatuz eta bere erritmora ikasten ahalbidetuz. Programa hauek ez dute

erantzun itxi bat soilik jasotzen, ikasleak duen ikaskuntzaren arabera, erantzuna garatuagoa

Page 12: IKT

ere onartzen dute.

b) Taldeko lanen prozesuak: Prozesu hauek, ikasleen kopuruaren eta nahiaren arabera

garatuko dira. Nahi izanez gero, ikasleak lan sorta bat landuko du eta honen bidez,

ikaskuntza prozesu ezberdinak garauko dituzte taldean.

c) Elkarlaneko prozesuak: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak, elkarlana dagoen

ingurune

batean, ikasleen bakarkako nahiz taldeko trebetasunak garatzen lagunduko du.

ELKARLANEAN IKASI: Elkarlaneko ikaskuntzak zenbait baldintza bete behar ditu, benetan

elkarlaneko ikaskuntza izan dadin:

a. Bakarkako lana beharrezkoa taldeak aurrera egin dezan, lanak banatzerakoan.

b. Bakoitzaren ideiak eta iritziak konpartitzea eta denen arteko erabaki bat hartzea,

besteen lanak baloratuz eta errespetatuz.

c. Arduratsua izatea lanarekin eta taldea errespetatzea.

d. Trebetasun sozialak egoki erabiltzea, konfiantza bermatzeko.

e. Taldean eginiko prozesuak garatzea eta denen artean azkeneko erabakia hartzea.

Prozesu honen oinarrizko ezaugarriak, prozesu pedagogikoak oinarritzen delarik, puntu

zehatz batzuetan zentratzen da:

a) Euskarri psikologikoa: Hezkuntza joera, oinarritzen den CSCL psikologiak eginiko

ekarpenetan oinarritzen da. Lau ekarpen garrantzitsu daude:

- Garapen soziala

- Teoria konstruktibista

- Ikaskuntza jarriaren teoria

- Informazioaren prozesaketaren teoria

b) Hezkuntza ikuspegia: Psikologian egon diren ekarpen ezberdinek eta joera sozio

konstruktibista honek, ikaskuntzaren begirune ireki bat sortzea ahalbidetu du. Joera honen

ezaugarriak , hezkuntzaren garapen curricularrean oinarritzen da.

CSCL- ko erremintak pauso ezberdinak planteatzen dizkigu, gogoetan, bilaketan, garapenen

eta errekurtsoen inplementazioan oinarritzen direlarik:

1 Fasea: Testuinguruko analisia

2 Fasea: Metodologien aukeraketa

3 Fasea: Errekurtso teknologikoen aukeraketa

4 Fasea: Prozesuen planifikazioa

5 Fasea: Ebaluazio prozesuaren metodologiaren aukeraketa

6 Fasea: Garapena

7 Fasea: Inplementa

8 Fasea: Errebisioa

Page 13: IKT

Elkarlanean aritzeko, teknika ezberdinak garatu dira eta hauek dira garrantzitsuenak:

a) Jigsaw: Elkarlaneko teknika honek, errespontsabilitate indibiduala sustatzen du

taldearen aurrean. Etapa ezberdinak daude:

- 1 Fasea: Gaiaren planteamenduan ikasgelan

- 2 Fasea: Taldeak lana banatzen du, tokatu zaionaren arabera

- 3 Fasea: Berregituraketa eta informea egitea

- 4 Fasea: Ebaluazioa

b) Mahai borobila / brainstorming: Gogoetarako teknika bat da, non joerak jarraitzen du

ebazpena lortu arte.

c) Piramidea: Elkarlaneko ebazpena proposatzen du, testuinguru berdina duten

taldekideen artean erabakita. Normalean, ebazpen zehatz bat ez duten arazoekin dator bat.

Hezkuntza helburu ezberdinak jarraitzen ditu: xedea lortzeko taldekideen arteko laguntza

beharrezkoa dela jakin araztea eta ikasleen arteko elkarrizketak sustatzea.

Egiteko prozesua, ikasle bakoitzean oinarritzen da eta honek garatzen duen lan eta soluzio

indibidualean. Ondore, ikasleak talde txikietan biltzen dira eta soluzio bat bilatzen dute;

ondoren, talde handiagoetan biltzen dira eta horrela jarraitu, klase guztiak soluzio bera

aurkitzen duen arte.

TEKNOLOGIAK

Teknologiak eginkizun ezberdinerako erabili daiteke eta modu egokian erabili behar dira.

Hemen dauzkagu nola erabili behar ditugun esaten diguten aholku batzuk:

- Erabilera sinplea eta eraginkorra izan behar du

- Materialen, edukien eta estrukturen berrerabileran lagundu behar dute.

- Pertsonen, taldeen kudeaketa ahalbidetu behar du.

- Materialak eta informazioa kudeatzen lagundu behar du.

- Ikaslearen ebaluazioan garatzerakoan lagundu behar du.

- Elkarlaneko produktuen sorkuntzan lagundu behar du.

- Prozesuaren ebaluazioan lagundu behar du.

- Tutoretzen prozesuan eta komunikazioan lagundu behar du.

- Erabakian hartzen eta sustatzen lagundu behar du.

- “Open Source” izatea gomendatzen da.

- Egonkorra izan behar du

- Faseak, etapak eta eginkizunak banandu behar ditu.

- Ez du hezkuntza prozesua behartu behar.

- Plataforma bakar batean Erreminten integratzean lagundu behar du.

Page 14: IKT

2.3.- ZER DA WEB 2.0 (EDUCOTECA)

WEB 2.0 ETA ZERBITZU NAGUSIAK:

Pertsona askok desberdindu ez arren, Interneta eta Web-a ez da berdina: Internetaren bidez

web batean sar gaitezke, beraz, Interneta web-era sartzeko bidea da.

Web-a azken urteotan berritzen ari da erabiltzaileentzat hobeagoa izateko. Web-aren

berrikuntza hori nahiko berria da, 2006.urtean sortu zelarik.

Baina Web 2.0 teknologia berrien multzoa baino zerbait gehiago da: pertsonen artean

komunikatzeko idei eta modu ezberdin asko ditu. Beraz, web honen zerbitzuak eta

aplikazioak ere garrantzi handikoak dira, hala nola, Blogak, Bideoak elkarbanatzea...

Hala ere, Web honen inguruko eztabaida ere badago: askok ez diote web 2.0 deitu nahi web

1.0n ere aplikazio asko zeudelako, horregatik, askok web 1.0 moldatuta deitzen diote.

Hauentzat, “web 2.0” web 1.0 baino moldatuagoa da, pertsonen arteko komunikazioak

hobetzeko aukerarekin. Horregatik ez dute ikusten desberdina dela, baizik eta moldatu dela.

ZERBITZUAK ETA APLIKAZIOAK:

Web berri hau zerbitzu eta aplikazio asko eta asko eskaintzen dizkigu, hauetariko batzuk

hezkuntzan erabiltzen direlarik: blogak, wikiak... Lehen esan denarekin lotuz, baliabide hauek

aspalditik erabiltzen dira, baina orain berrikuntzak sartu dituzte.

BLOGA: hau da gaur egun gehien erabiltzen den zerbitzua: web-aren gune bat da, sarrerak

sartzea ahalbidetzen diguna. Gainera, egileari iruzkinak jartzeko aukera ematen du.

Sartutako sarrera hauek kronologikoki ordenatzen dira, egindako egunaren arabera. Sarrera

bakoitzari etiketa bat jartzen zaio gero azkarrago bilatu ahal izateko.

Loturak ere blogek ematen diguten aukera bikaina da: horrela, beste blog-en edukiak

ezagutuko ditugu.

WIKIAK: Web-aren gune bat da, non erabiltzaile guztien artean sortzen den informazioa.

Erabiltzaileek aukera dute informazioa txertatzeko, kentzeko edota editatzeko.

Blogak ez bezala, hauetan “historial” moduko bat dago, non aurreko bertsioak ikusteko eta

berreskuratzeko aukera dagoen.

Hezkuntzari dagokionez, irakasleak eta ikasleak elkarrekin ezagutza sortzeko aukera izango

dute: modu honetan, lankidetzan arituko dira.

ETIKETAGOA ETA “SOCIAL BOOKMARKING”: Hitz gako bat web gune bati, argazki bati,

bideo bati... jartzen zaio, hau definitu ahal izateko.

Page 15: IKT

Social Bookmarking erabiltzaileak Interneta antolatzeko modua da: pilatu, organizatu,

konpartitu... egiten dute.

Etiketazioaren bitartez, etiketa duten gauzak pilatzeko aukera dago, adibidez blogetan hodei

bat sortuz.

FOLKSONOMY: Etiketaren ondorioa da: honen ondorioz, gure informazioa, argazkiak...

ordenatu egin ditzakegu.

MULTIMEDIA SHARING: Multimediako edukiak pilatu eta konpartitzeko aukera ematen du

(youtube).

Hezkuntzaren munduan, aukera ematen dute irakasle eta ikasleen artean beren produkzioak

elkarbanatzeko, ezer ordaindu behar gabe, soilik interneta.

AUDIOBLOGING Y PODCASTING: Podcast bat grabagailuarekin audio bat sortuz egiten da,

PC batean edota beste aparatu batzuetan entzungo dena. Gero, sortutako audioa serbidor

batean zabaldu egingo da, adibidez RSS irakurle bat erabiliz.

Hezkuntzaren erabilerari dagokionez, atzerriko hizkuntzan erabiltzen da batez ere. Irakasleak

podcast sor ditzake ikasleek etxean ere ingelesa ikasten jarraitzeko. Gainera, ikasleek ere

sortu eta zabaldu ditzakete.

RSS: RSS irakurlearen bidez, pertsonek web interesgarri guztiak zerbitzu berdinean izango

ute, eta bertan azalduko dira web orrialde guztien berrikuntzak: horrela, web orrialde

bakarrean sartu behar zara, eta ez interesatzen zaizkizun guztietan. Irakurle honekin, gure

intereseko web guztiak leku bakarrean izango ditugu eta hau kontsultatzea besterik ez dugu

egin behar web guztien berri jakiteko.

SINDIKAZIOA: Aldizka, web orrialdeak bisitatu egiten ditu, artikuluak beste web orrialde

batean txertatzeko.

WEB 2.0REN AZKEN ZERBITZUAK ETA APLIKAZIOAK:

Azken urteotan, idei eta zerbitzu berrien eskaintza handia agertu dira: hautako batzuk

hezkuntzan berrikuntza handiak suposatuko dituzte, beste batzuk aldiz, ez hainbeste.

2.3.1.- WEB 1.0 VS WEB 2.0 – WEB 2.0 (NOT IN WORKS- BIDEOA):Bideoan eta irudietan ikusten da web 1.0 eta 2.0en arteko desberdintasuna nabarienak:

lehenengoarekin, parte hartzaileak informazioa jaso baino ez dute egiten, bigarrenean aldiz,

Page 16: IKT

jasotzeaz gain, moldatzeko eta besteekin konpartitzeko aukera bikaina dute, ekoizleak

bihurtu dira.

2.3.2.- ZER DA WEB 2.0? (AREA, 2010):Interneta hezkuntzarako, komunikaziorako eta ezagutzarako leku berria da. Web 1.0 duela

hamar urteko Interneta da, gaur egungoa 2.0-a izanik. Lehenengoan, web-era sartzen ginen

informazioa hartzeko eta irakurtzeko: dokumentuen gune bat zen. Gaur egun aldiz,

informazio erabiltzaile guztien artean egiten da: irakurtzeaz gain, sortzen eta komunikatzen

gara. Gainera, gaur egun, informazioa ez da soilik idatzia, bisuala ere da (bideoak).

Web 2.0 sare sozial bat da non komunikatzen garen eta informazioa aldatzen dugun.

Interneta liburutegi birtual handia da eta gune guztietatik sartu gaitezke. Bertan espresatu,

komunikatu eta ideiak konpartitu ditzakegu.

Internetek erreminta asko eskaintzen dizkigu: gmail, google, skype... erreminta edo programa

hauek hezkuntza praktika egokiak sortzen laguntzen digute: gaur egun, plataforma birtualak

(moodle) erabiltzen dira, gela birtualak sortzeko. Baina gaur egun ere eLearning dago;

ikasleak idazteko eta irakurtzeko modu berriak dira, interneten oinarritzen direnak.

Programa berri hauek erabili ahal izateko, beharrezkoa da konstruktibismoan oinarritzea:

ikasleak bilatzen ikasi behar dute, eta horrela, lankidetza sustatu behar da wiki, blog, foroen...

bidez. Guzti hau praktika jartzeko, beharrezkoa da:

- Web 2.0 erabiltzen jakitea (ondo erakutsi ahal izateko).

- Pedagogiaz aldatzea eta ikusgai jartzea, beste batzuenak ere erabiliz.

- Praktika didaktikoak aldatzea: ikasleek ezagutza sortzea.

2.4.- WEB 2.0 ETA ESKOLA (EDUCOSTUR):

Web-a gauza berria da da eta eboluzioan dago beti. Denbora gutxian, web estatiko eta

erabiltzaileren pasibitatetik web dinamiko eta aktibora pasa gara. Web berri honi web 2.0

esaten zaio, eta hezkuntza arloan erreminta asko eskaintzen ditu.

Aldaketa hauek, erabiltzaileek ekarri dituzte, baina hau ez litzateke posible izango erreminta

teknologiko onik gabe: blogak eta wikiak izan dira arrakastatsuenak: bertan, informazioa

konpartitu, editatu eta komentatu ditzakegu.

Informazioa lortzeko, web orrialdeaz gain, RSS irakurleak edo Atom motatakoak daude:

hauekin, informazioa errazago lortuko dugu, azkarrago eta errazago.

Gainera, web 2.0ren beste abantaila bat, Folksonomia edo etiketazio soziala da: hauen

bitartez, edukia errazago sartzeaz gain, kategorietan sailkatu daiteke.

Web honetan beste egile askorekin harremanetan jartzea daukagu. Hauekin eta beste

erabiltzaileekin gure edukiak, bideoak... konpartitu ditzakegu.

Page 17: IKT

Honek ekarri duen beste gauza ona komunikabideen edizio digitalak dira: telebista, prentsa,

irratia... interneten formatuak dauzkate, hobeagoak eta kooperazio handiagokoak (komentatu

ditzakegu gure iritzia ematen).

Orain, hezkuntzaz hitz egingo dugu: ekarri duen gauza bat eskola 2.0 izan da: hezkuntza

komunikazioan oinarritzen bada, web honen onurak aprobetxatu beharko lirateke, guztion

artean parte hartzeko, kolaboratzeko eta sortzeko. Beste aldetik, ikasleak natibo digitalak

dira: teknologia berriekin jaio dira eta hauek modu egoki batean erabiltzeko konpetentziak

garatu behar dituzte. Honetarako, kontuan hartu behar dugu teknologia eta Interneta ez direla

estatikoak, eta irakasleek mugimenduei eta aldaketei moldatu behar garela.

Baina, kontuan hartzeko gauza garrantzitsu bat hurrengo da: informazioa ez dago soilik

eskoletan; Interneten dago: horregatik, helburu bat izan behar da ikasleen gaitasunak

garatzea beraiek informazioa bilatzeko, jasotzeko eta informazio prozesatzeko gero

ezagutzan bihurtu ahal izateko.

Azken finean, web 2.0 hezkuntzari aukera handiak ematen dizkio: ezagutu, konpartitu, sortu,

parte hartu eta komunikatu. Horregatik, Internetaren onurak aprobetxatu behar ditugu gure

ikasleak digitalki konpetenteak izateko.

2.5.- METODOLOGIAK, METODOAK ETA TEKNIKAK:

Irakaskuntza aurrera eramateko, hiru multzo hartu behar dira kontuan:

- Irakaskuntza-ikaskuntza metodoak: proiektu metodoak, analisiaren metodoa,

problemen ebazpenaren metodoa, klase magistrala, enpresa praktikak,

simulazioak, kasuen azterketa. Hauek dira metodo ezberdin nagusiak.

- Teknika didaktikoak: mapa kontzeptualak, laburpenak, debateak, laborategi

praktikak, konferentziak, ariketak, foroak, ahozko aurkezpenak...

- Modalitateak: presentziala edo ez presentzialak eta indibiduala edo taldeka.

3. Gela eta IKTak: Praktika onak. Nola diseinatu ditzakegu ikaskuntza-irakaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin?

3.1.- LEKU BERDINAK:

Irakastea ez da ezagutzak behin eta berriz azaltzea, edo azaltzeko modu desberdinak

bilatzea. Ikastea ez da gauzak memorizatzea eta gero botatzea, egun batzuk pasata ahaztuz.

Irakasle on batek, ikasleei pentsatzen lagunduko die, dudak izaten lagunduko die, eta ez ditu

emaitzengatik baloratuko. Galdera hoberenak erantzun irekiak dituztenak dira.

Guzti hau kontuan hartuz, irakaskuntza-praktika egokia sortu ahal izango dute, IKTak erabiliz.

Page 18: IKT

3.2.- PRAKTIKA ONA DEFINITZEN DUTEN EZAUGARRI BATZUK:

Esandako guztia esanguratsua eta baliagarria izateko aurrezagutzak kontutan eduki behar

dira.

Planifikatua izan behar da. Zer, nola eta zertarako azaltzen duen.

Irakasleak lankidetza bultzatu behar du, talde lana, ikaslea parte hartzailea eta protagonista

sentiaraztea. Irakasleak ere, jarduerak antolatu behar ditu, ikasleak parte har dezan,

taldearekin konektatuz eta interakzioa sortuz.

Helburu zehatzak ikasleei jakinaraztea garrantzitsua izango da, ikasleak jakin dezan zer lortu

nahi den. Hori lortzeko, zer egingo dugun jakingo dugu.

Irakaslearen papera, batzuetan moderatzailearena da.

Irakasleak askotan, ikaslea motibatuta egotea lortu beharko du, adibidez, balorazio

positiboen bidez. Ariketa praktikoek ere, motibatu egiten dute eta gainera, hobeto

barneratzen laguntzen dute. Honekin batera, partaidetza aktiboa, talde lana, lan

kooperatiboa, interakzioa … ikaslearen interesa bultzatzen dute Errealitatearekin, bizitzarekin

lotuta dauden egoerak planteatzen ditu. Balorazio positiboarekin beti jokatuz.

Ikaslea ondo sentitu behar da klase barruan, gustura eta errespetatua. Umeen izaera

kontutan hartu behar da. Irakasleak, egindakoa ebaluatzen du.

3.3.- DEKRETUA: GAITASUNAK:

Curriculumak indartu egin behar du hezkuntzaren izaera hezitzailea, eta gauzak egiten

jakiteko prestatu behar ditu ikasleak. Horregatik, irakaskuntza-ikaskuntza praktika on bat

aurrera eramateko, kontuan hartu behar dira ikasleek garatu behar dituzten gaitasunak.

Garrantzi handikoa dela jakintzak egoera eta testuinguru zehatzetan erabiltzen jakitea.

Ez dira jakintza-arloak elkarrengandik bereizi behar; teoria eta praktika batera landu behar

dira.

Oinarrizko gaitasunak lantzeko, hezkuntza-sistemako ikasketei norabide jakin bat eman

behar zaie, ikasleek egoera berriei aurre egiteko ahalmena eskura dezaten. Gaitasunak

lortzeko, hauek ezagutu eta integratu behar dira, horrela irakaskuntza-ikaskuntza praktika

egokia sortuz, aniztasunari eta desberdintasunari begira.

Oinarrizko gaitasunak hauek dira:

Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, norbere burua ezagutuz.

Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea.

Erabakiak hartzea eta arazoak konpontzea, ikasteko eta lan egiteko ohiturak eta estrategiak

eskuratzea...

Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea.

Page 19: IKT

Elkarrekin bizitzen ikastea, harreman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan,

elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea.

Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda.

Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzen, ahalegintzen...

Hauek dira ikasleen gaitasun orokorrak, hala ere, irakaskuntza-praktika zehatzak sortzeko,

beharrezkoa izango litzateke gaitasun hauek behatzeaz gain, irakasgai bakoitzari

dagozkionak begiratzea.

Praktika egokien web gune batzuk:

http://recursostic.educacion.es/buenaspracticas20/web/

http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/gida_metodologikoak

http://www.librowebsantillana.es