15
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 263. zk. Bigarren aroa Urriak 15 2015 3 Elkarrizketa Jose Ignacio Iruretagoyena Bidasoa Institutuko zuzendari ohia. 4 Inkesta Zer iruditzen CBA liburutegi berria? 5 Erreportajea CBA kultur gunea. 6 Erreportajea Kontenporanea. 7 Erreportajea AECC eta bularreko minbiziaren aurkako eguna. 8 Elkarrizketa Julio Iturre Irungo Mendizaleak elkarteko presidentea. 11 Haurren Leihoa Irungo La Salle HH 12 Gazteen Lanak Txingudi Ikastola BHI. 14 Gazte infor Erreportajea Urdanibia plazan egiten den azoka txikia. 10. orrialdean Kirolak Txingudi Rugby Taldea izango da Irun Rugby Taldea elkartearen izen berria. 9. orrialdea Zer egiten dute gazteek uda pasa ondoren?

Irunero · Askotan galdetzen zi-daten, eta proiektua azaltzen saiatzen nintzen. Baina ikustea bezalakorik ez dago”, aipatu du José Antonio Santano Irungo alkateak. Zaila da, gaur

Embed Size (px)

Citation preview

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero263. zk.Bigarren aroa

Urriak 152015

3 Elkarrizketa Jose Ignacio Iruretagoyena Bidasoa Institutuko zuzendari ohia.

4 Inkesta Zer iruditzen CBA liburutegi berria?5 Erreportajea CBA kultur gunea.6 Erreportajea Kontenporanea.7 Erreportajea AECC eta bularreko minbiziaren aurkako eguna.8 Elkarrizketa Julio Iturre Irungo Mendizaleakelkarteko presidentea.

11 Haurren Leihoa Irungo La Salle HH12 Gazteen Lanak Txingudi Ikastola BHI.14 Gazte infor

ErreportajeaUrdanibia plazan egitenden azoka txikia.10. orrialdean

KirolakTxingudi Rugby Taldeaizango da Irun RugbyTaldea elkartearen izenberria.9. orrialdea

Zer egiten dute gazteek uda pasaondoren?

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Unai Oiartzun

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

I runero

Irungo alde zaharreko kaleen artean, aspaldiko-enetako bat da. Esanahi literala agerikoa da:“Larre” eta “txipi” edo “txiki”. Ziur aski, kalea la-rreren batean amaituko zen aspaldi. Larre txikibat izango zen, handik gertu dagoen Larreaun-dikoaren kontrakoa. “El Bidasoa” aldizkarian1949ko irailaren 17an argitaratutako artikulubatean, Luis de Uranzu historialariak idatzi zuen“elorri txikia” esan nahi zuela. “Diccionario delBidasoa”n gaineratu zuen antzina Irungo bidenagusienetako bat zen Errege Bidea bertatikigarotzen zela, Behobia aldera jarraitu aurretik.Segidan idatzi zuen Larretxipin egon zela Elgo-rriaga txokolate fabrika zaharra. Beste merka-tari askoren egoitzak ere egon ziren Larretxipin:Teodoro Pikabearen anisete fabrika ospetsua,eta argizariaren deribatuak lantzen zituen arti-sau batena ere bai, Irun osoa hornitzen zuena,argitarako indar elektrikoa sortu baino lehen.Larretxipi kaleko 10. zenbakiaren atzealdean

jarri zuten, gainera, Irungo lehen gimnasioa, es-tatu mailan aitzindaria. Kale hauxe da, Irunen,XIX. mendeko euskal jatorrizko eraikuntzak ho-beren mantentzen dituena: harrizko, zurezko,adreiluzko egitura duten etxeak eta zurezko bal-koiak, horietako batzuk kristalez estalitakoak, ezoso handiak. Bi pisu eta sotoa zituzten hasieran,eta mende honen hasieran solairu bat gehiagoerantsiz handitu zituzten, egitura primitiboagordeta, dena den. Larretxipi kalea 1847an zo-latu zuten.

1886an iritsi zen ur korrontea etxeetara, eta hu-rrengo urteetan, mendea amaitu baino lehen,indar elektrikoa ere bai.

Iturria: José Monje.Irungo kaleen izenak.

Irun atzo Irun gaur

Larretxip

iKalea

Argazki lehiaketan edonor izan daiteke parte hartzaile. Ezdago adinari edo bizitokiari dagokion mugarik.

Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura,etab.

Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileenartean sari bat zozkatuko dugu.

Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar-gazkiarekin batera, deskribapen txiki bat bidali beharko duegileak.

Argazkiak bidaltzeko: [email protected]

Argazki lehiaketa

Mikel SolanoMendibil parkeko zuhaitz berde-berdeak, uda iritsi bainolehen.

IUA

: 257

98

Larretxipi kalea 1970eko hamarkadan.

3

“Jendearen maitasunaeta estimua sentitu ditut.

Ez nuen horrelako ekitaldirik espero”

Hasteko, zorionak.Ezustekoa izan zen, egia esan. Oso ekitaldipolita, hunkigarria eta alaia. Nire betebe-harra zela pentsatuta lan egin izan dutbeti. Ez nuen inoiz halakorik espero izan.Omenaldiaren amaieran, alkateak esanzidan udal talde guztiek erabaki zutela nirihiriko urrezko domina ematea.

Hasi zinenean, imajinatzen al zenuen ha-lakorik?Ez, inola ere ez. 58 urte daramatzat eskolahonetan. 12rekin hasi nintzen, ikasle nin-tzenean. Ondoren, hiru urteko industriaikasketak egin nituen. 16 urterekin Palme-ran lan egiten hasi nintzen, txandaka, ba-tzuetan goizez, bestetan arratsaldez. Aldiberean, irakasle izateko ikasten ari nin-tzen. 18 bete nituenean hasi nintzen es-kolak ematen, duela 52 urte. Pentsazenbat ikasle izan ditudan, asko ni bainohelduagoak. Nire ikasle izandako batenbaten bilobei ere eman izan dizkiet kla-

seak. Gero ingeniaritza ikasi nuen, eta az-kenik, proiektu mekanikoen garapenekokatedra atera nuen.

Noiz iritsi zen zuzendari izateko momen-tua?1974an, 28 urte nituela. 1.200 ikasleribaino gehiagori klaseak eman ondoren.

Nola gogoratzen dituzu urte haiek?Oso harro nago. Jende umila etortzen zeninstitutura. Batzuek ez zituzten beste zen-troetan onartzen, problematikoak zirelaeta. Jende horrek enpresak sortu ditu on-doren, edo ikasten jarraitu du. Garapenhandia izan du Bidasoa Institutuak, oroko-rrean. Gaur egun, zentro integratua izandadin lortu dugu. Horrek esan nahi du ha-sierako ikaskuntza, eta enpresaren mun-duari begirakoa asko zabaldu beharditugula. 2002an Euskadiko zilarrezko Qsaria jaso genuen, eta estatuko lehen zen-troa izan ginen kalitateko sari nazionala ja-

sotzen. Ildo horri eutsi behar diogu. Orain,berrikuntzaren eta ohitura sortzaileenalde apustu egiten ari gara.

Iraganari buruz galdetuta, etorkizunareninguruan hitz egiten amaitzen duzu.Hala da. Ulertzen dut elkarrizketa bateangogoratu beharra dagoela, baina aurreraegiteko, etorkizunera begiratzea gustatzenzait niri. Gehien sustatzen ari garen arloe-tako bat ekintzailetza da, “Urrats bat” pro-gramaren bidez. Orain arte, institutukoikasleek 24 enpresa sortu dituzte, eta ho-rietatik, 20 martxan daude oraindik.

Urkullu lehendakariak Lanbide Hezike-tako lehen sari berezia eman zizun.Oso hunkigarria izan zen niretzat. Gauzabat ikasi nuen, hori bai. Konturatu nintzenhizkuntzarik ez dakidala. Leku askotakojendea etortzen zitzaidan zoriontzera,baina ez nintzen haiekin hitz egiteko gai.

Zer iruditu zitzaizun urriaren hasieraninstitutuan egin zizuten omenaldia?Jendearen maitasuna eta estimua sentituditut. Ez nuen halako ekitaldirik espero.Jendea asko inplikatu da.

Institutura etortzen zara egunero. Zertanari zara orain lanean?

Ez naiz aspertzen. Urte amaierako hez-kuntza ikuskatzeko memoria egiten arinaiz, alde batetik. Bestetik, gurasoen Bat-zar Orokorra prestatzen. Pixkanaka ardu-rak utziz joango naiz. Beste modu bateraikusi beharko ditut orain gauzak.

Zer pentsatu duzu etorkizunerako?

Nire euskara maila hobetu nahi nuke. Gi-tarra bat ere erosi dut, eta jotzen ikasinahi dut, abesten ditudan kantuei lagun-tzeko. Omenaldian Agur Jaunak abestu zi-daten, eta zuzentzen aritu nintzen.Institutuari dagokionez, ez nuke erabat al-dendu nahi. Eusko Jaurlaritzako kontseila-riordeak esan zidan Lanbide Heziketaaktiboaren atea zabalik dudala, irakasleberriei aholkuak emateko.

Zein presentzia izan du euskarak BidasoaInstitutuan?Euskararen erabilera ahal bezain bestenormalizatzen ahalegindu gara. Baina egiada ikastolatik datorren jende asko gazte-laniara pasatzen dela. Administraziotikikasleen gutxienekoak markatzen dizki-gute klaseak antolatzeko. Askotan, eredumistoak egin behar izan ditugu, euskaraz-koan jendea falta zelako.

Kontatuko al duzu pasadizo edo bitxike-riaren bat?Gogoratzen dut irakasleek ikasle bat kan-poratu nahi izan zutela, egin zuen bihurri-keriaren baten ondorioz. Nire eskuhartzeari esker, ez genuen zentrotik kan-poratu, eta ikasturtearen amaieran, kla-seko ikasle onena izan zen. Duela gutxitopatu nuen, eta oraindik ere asko esker-tzen zidala esan zidan, gurasoekin eta ira-kasleekin bilera antolatu nuelako, egoerabideratzeko. Horrelako pasadizo asko izandira. Ez zait sekula korporatibismoa gus-tatu. Ikasleak, irakasleak eta zuzendariamaila berean gaude, nire ustez.

Goizeko zortzietan jarri digu hitzordua José Ignacio Iruretagoyena Irurek,

elkarrizketa egiteko. Erretiroa hartu du, bai, baina beti bezain aktibo

dabil. Bidasoa Institutuan egin duen ibilbidea gogoratu dugu. Orrialde

bakarra ez da aski Irurek konta dezakeen guztia idazteko. Urrian ome-

naldia egin zioten Bidasoa Institutuan, eta amaieran, hiriko Urrezko Do-

mina emango diotela jakinarazi zuen José Antonio Santano Irungo

alkateak.

JOSÉ IGNACIO IRURETAGOYENA:

4

Josetxo Ormazabal

Oso liburutegi modernoa da.Zabala da, baina dena gertudago. Umeentzako lekua osopolita eta aproposa irudituzait. Gainera, ikusi dut ipuinkontalariak jarriko dituztela.

Uste dut etxean bezala sen-titzeko aukera ematen duela.Leku lasaia da, eta aldi be-rean, zer edo zer behar iza-nez gero, eskura dago dena.

Maria González

Asko gustatu zait. Nahikohandia da, eta gauza askodaude: ordenagailuak, hau-rrentzako eta helduentzakolekua...

Espero nuen liburutegi zaha-rraren antzekoa izatea, etasorpresa izan da niretzat.Beste liburutegia oso txikiazen. CBA gehiago gustatuzait.

Joana Akiza

Gustatu zait, batez ere, eser-lekuak jarri dituztelako apa-len ondoan. Hala ere, orainzailagoa da liburuak aurki-tzea, lehen errazago aurkit-zen ziren. Nire iritziz, horihobetu daiteke.

Eraikinari dagokionez, es-pero nuen bezalakoa da,gutxi gorabehera. Kanpotikikusita nahiko zabala dirudi.

Maribi Franco

Gaur lehen aldiz etorri naizeta, egia esan, gustatu zait.Zabala eta argitsua da. Denaden, espero nuen liburu ge-hiago egotea, baina ulertzendut jarri berria dela, eta pix-kanaka beteko dituztela apa-lak.

CBA liburutegia Ikust Alaia-koa baino gehiago gustatzenzait, uste dut zabalagoa dela.

INKESTA Zer iruditzen CBA liburutegi berria?

5

Irungo eskoletako 275 haur izan ziren le-henak kultur gune berria bisitatzen. Ostiralgoizean ezagutu zuten Belaskoenea, LekaEnea, El Pilar, San Vicente de Paul, TxingudiIkastola, Eguzkitza eta Elatzeta eskoletakoikasleek. Arratsaldean, beste ehunka irun-dar hurbildu ziren CBAra, ate irekietakojardunaldian. Larunbat eguerdian eginzuten inaugurazio ofiziala Udaleko ordez-kariek. Gonbidatu bereziak ere izan ziren:kultur guneari izena eman dion CarlosBlanco Aguinagaren senideak. Idazle, iker-tzaile eta irakasle izan zen Blanco Agui-naga. Irunen jaio zen, 1926an, etaSantiago kalearen inguruan eman zuenhaurtzaroa. Gerra zibilaren ondorioz ihesegin behar izan zuen gurasoekin, besteirundar askok bezala, 1936an. Erbestean,Mexikon garatu zuen bere ibilbide profe-sionala. Ameriketako Estatu Batuetan hilzen, 2013an. “Zirkulua itxi da. Irunerabueltatu da Carlos Blanco Aguinaga, beraknahiko zukeen moduan. Irakurtzeko eta

hausnartzeko gune bihurtuta”, adierazizuen Alda Blanco alabak, inaugurazioan.

Ikusminez ibili zen ekitaldira gonbidatu-tako jendea Carlos Blanco Aguinaga gu-neko geletan eta pasabideetan zehar.Harriduraz hartu zuten askok, ez baitzutenSan Juan plazaren azpian halako espaziorikespero. “Plazaren erdian zulo handi batizan dugu luzaroan. Askotan galdetzen zi-daten, eta proiektua azaltzen saiatzennintzen. Baina ikustea bezalakorik ezdago”, aipatu du José Antonio SantanoIrungo alkateak. Zaila da, gaur egun, hirien

erdi-erdian tamaina handiko azpiegiturakhartzeko moduko lursail hutsak aurkitzea.Leku hori asmatu behar izan dute Irunen.“Plaza bat genuen lehen hemen, eta lurtonak azpian”, gogoratu du Santanok.Lurra zulatuta, 2.500m²-ko eremua sortudute, bertan, kultur gune handia eraiki-tzeko. Haurren, gazteen eta helduen libu-rutegiak, hemeroteka, ikasketarako gelak,eta bileretarako eta bestelako kultur jar-dueretarako aretoak ditu CBAk. Aukeraasko ematen ditu azpiegitura berriak.Orain “erronka” handia dutela onartu duSantanok: “Edukiontzia edukiz bete behardugu”.

Liburutegi handia eta modernoaIkust Alaia eraikinekoa ordezkatuko duenliburutegia da CBA proiektuaren erdigune.Aurrekoa baino bi aldiz handiagoa da,1.200m²-ko zabalera baitzuen Ikust-Alaiak.Erosoagoa ere bada, solairu bakarrekoareto zabala baita. Gelak egin behar izanbadituzte ere, banaketa oso argia delaadierazi du Iñaki Ceberio udal liburuzai-nak: “Sartu bezain pronto, eremu guztiakikusten dira. Dena begien bistan dago”.Material gardena eta altzari baxuak erabilidituzte horretarako. Liburutegiaren tamai-nak baditu eragozpenak, materiala lekual-

datzeko gainditu beharreko distantzia, esa-terako. Dena den, arazo horri irtenbideaemateko baliabideak aurreikusi dituztelaazaldu du Ceberiok: “Altzariek gurpilak di-tuzte, eta ez dago arazorik beharren ara-bera mugitzeko”. Liburutegien arloanerreferentzia diren nazioarteko erakun-deen jarraibideak kontuan hartu dituzte,kultur gunea eraikitzerakoan eta antola-tzerakoan. “Estandar guztiak betetzea ezi-nezkoa da”, aitortu du, hala ere, Ceberiok.

Orain arte, nahikoa lan izan dute materialaIkust Alaia eraikinetik Carlos Blanco Agui-nagara mugitzen. 80.000 liburu eta aldiz-kari baino gehiago jaitsi dituzte.Inauguraziorako, materiala eta altzariakmodu batean kokatu eta antolatu dituzte.Hala ere, Iñaki Ceberiok adierazi du liteke-ena dela hurrengo asteetan aldaketak iza-tea: “Hemendik aurrera ikusiko dugu hartuditugun erabakiak zuzenak diren, edo mol-datu eta hobetu behar diren”. Liburuzai-nak onartu du hilabeteak beharkodituztela liburutegiaren funtzionamenduonena lortu aurretik. Urriaren 5az geroztik,martxan dira liburuen mailegua eta gaine-rako zerbitzu arruntak. Hasieran, “berrita-sunagatik” jende gehiago espero dutelaazaldu du Ceberiok: “Ikusiko dugu oihar-tzunak zenbat irauten duen”. Ohiko zerbi-tzuez gainera, jarduera gehigarriakantolatuko dituzte. Eskaini ahal izango du-tenari buruz hitz egiterakoan, Ceberioknahiago izan du zuhurra izan eta hitzakneurtu: “Denboraren poderioz ikusikodugu noraino irits gaitezkeen”. Kulturaribultzada emateko beste baliabide bat duorain Irunek.

Amaitu da San Juan plazako zuloaren misterio luzea. Hilabeteak zera-

matzaten beharginek lanean. Baina gauza handirik begiztatzeko aukerarik

ez zuen ematen obaloko balkoiak. Orain, berriz, lanaren emaitza aurrez-

aurre ikus daiteke. Urriaren 5ean jarri dute martxan Carlos Blanco Agui-

naga (CBA) kultur gunea. Lehenago, ate irekietako jardunaldiak eta

inaugurazio ofiziala egin dituzte. Ia 2,4 milioi euroko aurrekontua izan

dute eraikitzeko lanek, eta hamalau hilabete eta erdiko epean egin dituzte.

Ateak ireki ditu Carlos Blanco Aguinagak

“Sartu bezain pronto,eremu guztiak ikusten dira.Dena begien bistan dago”Iñaki Ceberio, liburuzaina

“Edukiontzia edukiz betebehar dugu orain”

José Antonio Santano,Irungo alkatea

Kultur gune handia zabaldu du Irungo Udalak hiriaren erdian

6

Gazteek kudeatutako eta kultur sorkuntzarabideratutako gunea zuen helburu 2015ekoaurrekontu parte hartzaileetako proposamenbatek. “Ez zen oso zehatza”, adierazi zuenmaiatzean Belén Sierra orduko Irungo Uda-leko Kultura ordezkariak. Proposamen horiitxuratzeko, Irun Factory sorkuntza espa-zioko arduradunekin jarri ziren harremane-tan. Kontenporanea proiektua izan daelkarlanaren uzta. Artista gazteen topaketaantolatu dute, urriaren 17-18ko astebururako

Kalera irtengo da Irungo arte gazteaKontenporanea topaketa hartuko du San Juan plazaren inguruak urriaren 17an eta 18an

Ekimena gazteek kudeatu beharko zutela zioen proposa-menak. Horretarako, Irun Factoryrekin nolabaiteko ha-rremana izan duten zazpi gazte bildu zituztela azaldu duHelga Massetani arte zentroko arduradunak: “Guk koor-dinazio orokorra egin dugu, eta kudeaketan lagundudiegu. Baina erabaki nagusiak haiek hartu dituzte”. Taldeanitza eta aberatsa sortu dute gazteek. Artearekin eta ko-munikazioarekin lotutako arlo ezberdinetan arituak dira.Gehienek ez zuten elkar ezagutzen. Edonola ere, harre-man naturala eta atsegina sortu dute hasieratik. “Ideiainteresgarria iruditu zitzaigun”, onartu du Mónica Gon-zálezek. Lanerako, bakoitzaren ikasketen edo interesenarabera, ardurak banatu dituzte: komunikazioa, diseinugrafikoa, edukiak, kudeaketa, produkzioa, ikus-entzunez-koak edo argazkilaritza, besteak beste.

Sortzaile gazteen topaketa antolatu dute. Urriaren 17aneta 18an izango da, kalean, San Juan Plazaren inguruan.Bi zatitan banatu dute ekimena. Lehenengoa, 30 urtetikbeherako artisten erakusketa izango da. Izena ematekoepea zabaldu dute udan, eta hautaketa lana egin duteondoren. Hamabost artista aukeratu dituzte guztira, di-ziplina ezberdinetan espezialistak: pintura, ilustrazioa, ar-gazkilaritza, ikus-entzunezkoak, bideojokoak etab.Erakusketa asteburu osoan zehar ikusi ahal izango da,“iraunkorra” izango dela baieztatu baitu Gonzálezek. Ar-tista gazte horientzat, haien obra ezagutarazteko aukerabikaina izango da. “Artista hasiberriarentzat zaila da bereobra leku publikoetan erakustea. Gainera, ez da berdinaerakusketa auzoko tabernan egitea, edo ondo pentsatu-tako eta prestatutako ekimen batean parte hartzea”, go-goratu du Helga Massetanik.

Formazioa izango da Kontenporanearen beste adarra.Sektorean bidea egin duten artistak gonbidatu dituzte,hitzaldiak eta tailerrak emateko: Ainaira LeGardon, RafaRodrigo, Zuhar Iruretagoiena, Miriam Isasi, Joseba La-rratxe, Hernán Ordoñez, Jaime de los Ríos, Judas Arrieta,Thais R. Varela eta Mai Egurza. Artista horien presentziakbalio erantsia emango dio topaketari. Gazteei jarraipenaketa irakaspenak emateaz gainera, erakusketan jarriko di-tuzten obren inguruko iritziak azaldu ahal izango dizkiete.Ez hori bakarrik, kontaktuen zerrenda puzteko beta ereemango baitu Kontenporaneak. “Artearen munduko jen-dea erakartzea izan da ideia, harremanak egin ahal iza-teko”, argitu du Ibai Aizpurua talde antolatzaileko kideak.Gazteek eman beharreko lehen urratsak errazte aldera,bizirauteko kit bat prestatzen ari direla azaldu du Aizpu-ruak: “Lehen proiektuak aurrera eramateko baliabideakbilduko ditu: dendak, inprimatzeko tokiak, diru-laguntzaketa bekak, esaterako”.

Tokiko erreferentzia izan nahi du Irun FactorykProiektu publiko-pribatuaren adibide konplexua da IrunFactory. 2013an sortu zen, Irungo Udaleko Kultur Arloa-ren eta Artitadetó artisten elkartearen ekimenez. For-matu berezi horrek, abantailak eta desabantailak dituelaaitortu du Artitadetó elkarteko Helga Messetanik: “Osokolektiboa eta parte-hartzailea da. Baina administrazioeta burokrazia kontuetan, arazoak sortzen dira”. Hirianexistitzen ez zen azpiegitura jarri zuten martxan: arte ga-raikiderako espazioa. José Antonio Loidi kaleko lokalaegokitzeko eta antolatzeko, Bidasoaren bi aldeetako ar-tisten multzo bat kontratatu zuten. Bi hilabeteko lana es-kaini zieten, faktoria sortzeko. “Nahiago genuen

pertsonetan inbertitu, produktuetan edo materialeanbaino. Emausetik edo zakarrontzietatik hartu zituzten ob-jektuak, eta altzariak sortu zituzten”, gogoratu du Mas-setanik. Bi lan ildo izan ditu Irun Factoryk bere ibilbidean: artistagazteei sorkuntzan laguntzea eta industria sortzailearibide ematea. Berritzaile diren ekintzaileak sartzen dirasektore horretan. Bi helburu horiek lortzeko, erakuske-tak, formaziorako tailerrak eta jarduerak egin dituzte.Bestalde, artista batzuk obra pertsonalak edo kolektiboaklantzen aritu dira lokalean. Baina 2015ean, beste urratsbat eman du Irun Factoryk. Norabide egokian egin dutelauste du Helga Massetanik: “Hiriarekin komunikatzea zenIrun Factoryk zuen erronka handienetako bat. Azaltzeazer egin daitekeen hemen, espazio irekia dela etaproiektu artistiko, sortzaile edo kulturala duen edonorhurbil daitekeela”.

2015aren lehen erdian, Auzoak ekimena aurrera eramandute. Auzo elkarteekin hitz egin dute, eta lau izan diraparte hartu nahi izan dutenak. Artista bana bidali duteauzo bakoitzera, ikerketa zabal bat burutu ondoren, pro-posamen artistikoak egin zitzan. Hiriarekin eta bizilagu-nekin konektatzeko beste modu bat izan daitekeKontenporanea. Jarraipena behar du, ekintza isolatu bi-lakatuko ez bada. Hala ere, dena ez dago aurtengo anto-latzaileen esku. “Emergentzia egoeran gaude lekuguztietan, eta proiektu honek etorkizunean segida izangoduela bermatzerik ez dago”, onartu du Helga Massetanik.Egoerak egoera, Irungo artearen sarea ehuntzeko ahale-ginean jarraituko du Irun Factoryk.

7

“Ez zaude bakarrik” eta “Bat egin arrosarekin” dira Gi-puzkoako AECC minbiziaren kontrako elkarteak aurtenhautatu dituen leloak. Arrosa da bularreko minbiziarekinlotzen den kolorea, eta arrosez bete nahi dituzte kaleaketa plazak. Irunen, urriaren 15ean egingo dute ekimennagusia. Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzak, Irungo Udalaketa Nagusilan elkarteak antolatzen duten Ttipi-ttapa eki-menarekin bat egingo du AECCk. Parte hartzen duten adi-nekoek zapi arrosak eramango dituzte ibilbidean zehar,eta lazoak eta globoak banatuko dituzte. Amaieran,globo arrosak askatuko dituzte, bularreko minbiziarenondorioz hildakoen oroimenez. Bestalde, poltsa eta be-taurreko arrosak salduko dituzte astean zehar, minbizia-ren aurka dirua biltzeko.

Bularreko minbizia ohikoa da oraindik ere. 500 kasu in-guru antzematen dituzte urtero Gipuzkoan. Gehienakemakumezkoak izaten dira, baina gizonezkoei ere eragi-ten die. Garaiz diagnostikatuz gero, sendabidea izatendute gehienek. Horretarako, auto esplorazioa gakoa izandaitekeela nabarmendu du Oihana Palacin BidasokoAECCko gizarte langileak: “Garrantzitsua da jakitea nolaazaleratzen den, nola antzeman daitekeen”. Diagnostikoazkarrerako, mamografiak egitea da beste aukera. “Pro-bak egitea gomendatzen dugu”, baieztatu du Ana Fernán-dez de Casadevantek. Jendearen kontzientziazio mailahanditu dela azaldu du presidenteak, eta gomendioeikasu egiten diela.

Kanpaina gehiago ere egiten ditu AECCk urtean zehar,beste minbiziekin lotuta. Koloneko minbiziaren kanpai-naren baitan, esaterako, jardunaldi gastronomikoak egi-

ten dituzte. “Elikadura egokia prebentziorako modu izandaiteke”, gogoratu du Palacinek. Kolonoskopiaren probaGipuzkoan doakoa dela azpimarratu du gizarte langileak.Azaleko minbiziari dagokionez, hondartzara hurbiltzendira AECCko kideak. “Babesaren eta hidratazioaren ga-rrantziaz informatzen dugu, eta melaninaren probak egi-ten ditugu”, aipatu du Fernández de Casadevantek.Biriketako minbiziaren kontra, erretzeari uzteko ikasta-roak antolatzen dituzte. Doan, eta interesa duen edonorizabalik.

Gizarte babesa eta laguntza psikologikoaPrebentzio lana bikaina denean ere, beti egongo diraminbizia duten gaixoak. Diagnostikoa jasotzen duten mo-mentua oso gogorra da haientzat, eta senideentzat. In-paktuaren tamaina azaldu nahi izan du Ana Fernándezde Casadevantek: “Zama ikaragarria erortzen zaizu gai-nera”. Momentu horretan AECCra hurbiltzen dira gaixoeta senide asko, aholku bila. “Galduta egoten dira, etalehen orientazioa behar izaten dute”, jakinarazi du Oi-hana Palacinek. Gizarte atentzioa eskaintzen dute AECCn,astelehenetik ostiralera, Foru kaleko egoitzan. Laguntzateknikoa ere ematen dute, zaila eta garestia baita mate-rial ortoprotesikoa eskuratzea. Oheak eta gurpildun aul-kiak maileguan uzten dituzte.

Ostegun goizetan psikologo bat izaten da elkartearenegoitzan. Gaixoaren eta senideen egoeran arlo psikolo-gikoak duen garrantzia “oinarrizkoa” dela onartu du Pa-lacinek: “Gaixoarenaz gainera, zaintzailearen egoerapsikologikoa erabakigarria da. Ez baldin badago ondo, ezdu gaixoa behar bezala zainduko”. Egoera hori hobetzeko,

bakarkako eta taldeko psikoterapiak eskaintzen dituAECCK. Parte hartzaile asko anbulatoriotik edo ospitaletikbidalita iristen dira. Beste batzuk, ezagunek gomenda-tuta. “Ahoz ahokoak funtzionatzen du. Esperientzia onaizan duen jendeak gomendatu egiten du”, adierazi du Oi-hana Palacinek.

Prebentzioa eta babesa ezinbestekoak dira. Baina minbi-ziarekin amaitzeko giltza ikerketak izan dezake. AECCkikerketa zerbitzurik ez duen arren, ikerketa sustatzekodiru-bilketak egiten ditu. “Irunen maiatza-ekaina aldeanegiten dugu, eta jende askok parte hartzen du”, esan duFernández de Casadevantek. Beste diru iturriak ere ba-ditu elkarteak: kanpainetan eta beste jardueretan biltzenduten dirua, donazioak eta bazkideen ekarpenak. Zentzuhorretan, bazkideak behar dituztela nabarmendu du pre-sidenteak: “Gero eta bazkide gehiago izan, orduan etadiru gehiago bideratuko dugu ikerketara. Bazkide izatekoez dugu gutxieneko diru ekarpenik eskatzen”.

Bazkideez gainera, boluntarioak ere bilatzen ari direlaerantsi du Oihana Palacinek. Ospitaleetan eta etxeetanlaguntzeko jendea behar dute. Interesa duenak on-lineformazio bat egin behar du lehenengo, etxean eta inter-net bidez. Jendea animatu nahi izan du Ana Fernándezde Casadevante presidenteak: “Denok dugu egunean tar-tetxo bat. Horrenbeste behar duten gaixoei laguntzapixka bat ematea polita da”. Edozein ahalegin izango daongi etorria minbiziaren kontrako borrokan.

Lazo, zapi eta globo arrosak ikusi ahal izango dira Irunen urriaren 14tik 21era.AECC minbiziaren kontrako elkartearen kanpainaren parte dira. Bularrekominbiziaren nazioarteko egunaren harira antolatu dute, urriaren 19an izangobaita. “Ohiko gaixotasuna da, baina kontrolatuta dago gaur egun. Bilakaerahorretan, funtsezkoa izan da sentsibilizazioa”, adierazi du Ana Ferández deCasadevante Bidasoko AECCko presidenteak. Bide horri eusteko, kontzien-tziatzeko lanean segituko dute.

Bularreko minbiziaren aurka, arrosaKontzientziazio kanpaina anto-latu du AECC minbiziaren

kontrako elkarteak

k i r o l a k8

“Gazteak erakartzea da mendi elkarte guztien erronka”

Lehen hilabeteak egin dituzuIrungo Mendizaleak elkartekopresidente karguan. Nolako es-perientzia izan da?Joseba Redondok presidenteizateari utziko ziola jakinarazizuen azken batzarrean. Hama-lau urte urte egin zituen berak.Bazkide batzuek nire burua aur-keztea proposatu zidaten.Buelta batzuk eman nizkion,hautagai-zerrendarako jendeabilatu nuen, eta izena eman ge-nuen. Hautagaitza bakarra izanzen gurea, beraz, lekukoa hartugenuen. Esperientzia ezberdinaizan da. Kanpotik ikusten ge-nuen lana ematen duela, bainabarruan, lan horren benetakozamaz ohartu gara. Elkarteankirol arloa eta gastronomikoaditugunez, ardura bikoitza da.

Gaur egun, zein da elkartearenegoera orokorra?800 bazkide inguru gara guztira.Gehiena jende heldua da, elkar-

tean denbora asko daramana.Irteera batean mendizaleeiNAN-ak eskatu eta kalkulagai-lua aterako bagenu, 60 urtereninguruan ibiliko litzateke batezbestekoa. 40 urtetik beherakoneska talde bat hasi da duelagutxi, eta harrituta gaude, bainapozten gara. Egia da badaudelabazkide asko soilik elkarte gas-tronomikoa erabiltzen dutenak,mendira joateko ohiturarik ezdutenak. Bestalde, bi lokal di-tugu. Batean elkarte gastrono-mikoa dago, eta besteabileretarako eta erakusketeta-rako erabiltzen dugu.

Zeintzuk dira urtean zehar an-tolatzen dituzuen jarduera na-

gusiak?Hamabost egunean behin irte-era bat antolatzen dugu, aste-buruan. Bazkide bat arduratzenda irteera bakoitza antolatzeaz.Lekua hautatzen du, ibilbideaplanifikatzen du eta gainerakoguztia kudeatzen du. Autobu-sean joaten gara, ibilaldia egi-ten dugu, eta gero bazkaltzengeratzen gara inguruko jatetxe-ren batean. Bazkaririk ez baldinbadago tartean, mendiak ez duzentzurik. Barrita energetikoekoraindik ez dute arrakastarikmendizaleen artean. Gero, hila-bete bakoitzeko ostegun ba-tean, bereziki jubilatuentzatpentsatutako irteerak antola-tzen ditugu, eskualdeko beste

elkarte eta pertsona batzuekinelkarlanean. Asteburuetakoplan berdina izaten da, bainaastean zehar.

Bidaia luzeagoak ere egiten di-tuzue. Mallorcan ibili da taldebat urrian.Egia da, urtean bi edo hiru bi-daia egiten ditugu. Zubiak edoaste santuko eta udako oporrakaprobetxatzen ditugu horreta-rako. Aurten, hamar egun pasaditugu udan Granadan. Mendiaeta kultura uztartu ditugu.Urrian Mallorcara joan dira 60lagun inguru, Tramuntana men-dizerrara. Datorren urteko udanBulgariara joan nahi genuke.

Interneten eta sare sozialetanzabaltzen ari zarete. Nik hogei urte daramatzat in-terneten munduan sartuta.Nire ogibidea da, web guneakprogramatzen eta diseinatzenditut. Elkartean ere ni ardura-tzen naiz arlo horren kudeake-taz. Sare sozialetan hiru kanalditugu, facebook-en, vimeon,eta flickr-en. Web gunea pixka-naka osatzen ari gara, zailabaita denbora asko eskaintzea.Laster urrats handi bat emangodugu: bazkideek irteerak etxetikordaindu ahal izango dituzte,elkartera hurbildu behar ez dai-tezen. Berdina egingo dugu li-zentzien erreserbarekin.Bestalde, irteeretako argazkieneta bideoen datu-base handiaosatzen ari gara, bazkide ba-tzuen lan eskuzabalari esker.

Zein bidaia egin duzu mendia-rekin lotuta? Zein esperientziaizan da bereziena?Marokon, Turkian, Armenian,Georgian, Kazakhstanen, Uzbe-kistanen, Suedian, Norvegianeta Finlandian izan naiz. Mendi-zale bitxia naiz, ez baitut altuerabilatzen. Ez dut 6.000 edo 7.000metroko mendiak igotzeko be-

harrik. Leku ezezagunak topa-tzea da gehien gustatzen zai-dana. Mendiaz eta paisaiazgozatzea, eta ahal dela, bestekulturak ezagutzea. Ni, esate-rako, harrituta gelditu nintzenTurkiako Taurus mendikatean.Zeharo ezezaguna da, bainamerezi du.

Inguruko mendietako zein lekugustuko duzu?Aiako Harria. Irundik hasita, bi-garren tontorra, batez ere. Aita-rekin eta anaiarekin igo nintzenlehen aldiz. Beste leku politasko ere badaude. Larrun esa-terako, pistatik igotzen ez baldinbaduzu. Jaizkibel ere bai, es-kualdeko ezezagun handia izanbaita luzaroan. Pirinioetan,Monte Perdido aukeratukonuke. Polita da, eta xarma han-dia du.

Zeintzuk dira datozen urteotanelkarteak izango dituenerronka nagusiak?Denbora daramagu Erlaitzmendi elkartearekin egutegi ba-teratua egin nahian, hirikomendizale guztien mesedean.Modu horretan, irteera bategongo litzateke astebururo.Bestalde, gazteak mendira era-kartzeko saiakera egin nahidugu. Jendea gero eta heldua-goa da, eta ez da ikusten erre-leborik. Zaila da 50 urtetikbeherako jendea topatzea men-dian. Guk haurrekin lan egitenhasi nahi dugu, hamar-hamabiurtekoekin. Irteera bereziakizango dira, bestelako jarduerakkonbinatuko dituztenak, as-pertu ez daitezen. Pizgarriak bi-latu behar dira, esaterako:eskalada ikastaroa, orientaziojokoak, altxorraren bila, me-rienda bat... Gazteak erakartzeada mendi elkarte guztienerronka.

Aitaren eskutik hasi zen Julio Iturre mendira joaten, 1970ekohamarkadan. Orain, zaletasuna gaztetxoei transmititu nahiandabil, beste zenbait eginbeharren artean. Irungo Mendizaleak el-karteko presidentea da. Joseba Redondo ordezkatu du, eta urteerdia darama karguan. Elkarteko bazkide beteranoa da Iturre,duela hogeita hamar urte inguru eman baitzuen izena.

JULIO ITURRE

k i r o l a k 9

Elkartearen izena aldatzea erabaki duteIrun Rugby Taldeko bazkideek, urriaren5eko ez ohiko Batzar Orokorrean. TxingudiRugby Taldea izango da aurrerantzean.Dokumentuetan, “Irun-Hondarribia” azpi-izendapena eramango du beti. Hautu his-torikoa da, ia berrogeita hamar urtekoibilbidea duen elkartearentzat. Hondarri-biko ikastetxeetan errugbia zabaltzekolana errazteko asmoz egin dute. IrungoUdalaren “gomendioa” jarraitu dutelaazaldu du Iñaki Alberdi elkarteko presi-denteak. Izenaren aldaketak ekar ditza-keen abantailak zerrendatu ditu:“Hondarribiko eskoletako eta kirol insta-lazioetako ateak zabalduko dizkigute. Gai-nera, diru-laguntzak jaso ahal izangoditugu”.

Batzar Orokorrean erabakia onartu ondo-ren, administrazio arloko gestioak egin be-harko dituzte errugbi elkartekoordezkariek, aldaketa ofizial izan dadin.Hala ere, errugbi elkarteko kideak izenda-pen berria erabiltzen ari dira dagoeneko.Kostata, hori bai. “Arraroa da, baina den-borarekin denoi mesede egingo digulauste dut”, onartu du Iñigo Camarero elkar-teko kide beteranoak. Sare sozialetan etaweb gunean argitaratzen dituzten sailka-penetan ageri da jada Txingudi ErrugbiTaldea. Ohitzen hasteko garaia da, beraz.

Hasitako bideari jarraituzDenbora darama Irungo errugbi elkarteakeragin eremua zabaldu nahian. 2014koazaroaren 23an, Txingudi Errugbi Eskolasortzeko akordioa sinatu zuen Hendaiakoerrugbi elkartearekin, Txingudi MugazGaindiko Partzuergoaren babespean. Es-

kola kirola programaren baitan egin ohidituzten saioez gain, errugbiaren praktikasoinketa orduetara zabaltzea ahalbidetuzuen akordioak. Joan den ikasturtean ta-maina txikiko esperientzia egin zuten.2015-2016 sasoian martxa handiagoahartu du Txingudi Errugbi Eskolak.

Dena den, lehen esperientziak arrakastaizan zuen. Irungo La Salleko, HondarribikoAma Guadalupekoako eta Hendaiako Lis-sardy, La Plage eta Collège Saint Vincenteskoletan aritu ziren Irungo eta Hen-daiako errugbi taldeetako kideak. Errug-biko hastapen saioak eskaini zituzten,euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. 200haur inguru izan ziren parte hartzaileak.Horietatik, hogeita hamarrek eskualdekoerrugbi elkarteetako batean izena emanzuten ondoren, kirolean jarraitzekoasmoz. Irun Rugby Taldearen izenaren al-daketak badia osora zabaltzeko ahalegi-nari bultzada emango dio.

Igotzen saiatuko da talde nagusiaEuskal Ligako lehen mailara igotzea izangodu helburu Txingudi Rugby Taldeko lehentaldeak. Aurreko denboraldian hurbil izanzuen, baina Hernani Bren aurka galduzuen partida erabakigarria. AmurriokoNerbioi, Gasteizko Gaztedi, Igorreko Arra-tiko Zekorrak, Arrasate, Gernika eta Za-rautz izango ditu aurkari Txingudik.Multzoko lehen edo bigarren tokianamaitu beharko du, igotzeko lehian sartuahal izateko.

Aurten ere aldaketak izan dira taldean.Alain Tamagnon entrenatzaileak Txingudiutzi du, eta Iñaki Lekuonak ordezkatuko

du. Jokalariei dagokienez, Imanol Aizpu-ruarena eta Iker Oscozena izango dira hu-tsune handienak. Hamabost urte egindituzte biek taldean. Erik Gonzalez, FedeBergaretxe, Samir Bromose eta RobertoGarcía izango dira Txingudi Errugbi Taldeaindartuko duten jokalariak. Gazteen talde-tik hiru jokalari igoko dituzte.

Jokalarien lizentzien prezioa salatu duteelkarteko ordezkariek. 418 euro ordaindu

beharko dituzte jokalariek, duela hiru urtebaino lau aldiz gehiago. Laguntza ematekoekimenak antolatuko dituztela adierazi duIñigo Camarerok. Joan den urtean egutegibat osatzeko biluztu ziren. Aurten crow-funding kanpainia egingo dute. Gainera,300 euroren truke jokalarien babesle iza-teko aukera eskainiko diete eskualdekoenpresei.

Izena aldatuko du Irun Rugby TaldeakTxingudi izango da errugbi elkartea, Hondarribira zabaldu ahal izateko

10

Beste garai baten aztarna

Itxura modernoa du Urdanibia plazak.Baina mantendu ditu ezaugarri historikoeta bereizgarriak: petrila, iturria, aska etazuhaitzak. Larunbatetako azoka txikia ereberreskuratu du, joan den otsailaz geroz-tik. Hamarkadetan Urdanibia plazari lotu-tako elementua izan da. Eremu naturaleraitzuli da, beraz. Nortasun handiko jarduerada merkatua. Aski da itzuli txiki bat emateabitxikeria asko antzemateko. Azokak hiruzati bereizi dituela, esaterako. Oinetakoak,arropak eta oihalak saltzen dituzte Urda-nibia plazaren alde batean. Bestean, base-rritarrak eta etxeko produktuak eskaintzendituztenak egoten dira. Ospitale zaharra-ren atarian, bestelako elikagaiak saltzen di-tuztenak. Saltzaileen eta produktuenjatorria askotarikoa da. Fermin Muguruzakondo deskribatu zuen azokaren anizta-suna, Azoka Eguna abestian: “Munduari

bira Irun herrian”.

Adinari dagokionez, berriz, homogeneoa-goa da azoka. Saltzaileen artean ikustendira neska-mutil gazteak. Diru iturri gehi-garria da azoka haientzat. Erosleen profila,ordea, finko samarra da. Egoi Herrero sal-tzaile irundarrak onartu du bezero gehie-nak adineko emakumeak direla. Olaberriaauzoko Itziar Irastorzak baieztapena be-rretsi du. Alabaina, beste errealitate batenberri ere eman du: “Hurbiltzen diren gaz-teen artean, gehiago dira gizonezkoak”.Herrerok bezero fidelak mantentzen di-tuen arren, azaldu du gero eta gehiagokonparatzen duela jendeak saltoki ezber-dinen artean: “Garai batean kalitateari be-giratzen zitzaion, batez ere. Orain, aldiz,prezioari garrantzia handia ematen dio be-zeroak”.

Zaila izaten da erosleen erabakiak azal-tzeko arrazoi orokorrak topatzea. Hala ere,nahiko argi dago azoka txikiaren abantailakzeintzuk diren. “Jendeak badaki bertakoproduktuak izaten direla, etxekoak. Guksasoiko barazki freskoak eskaintzen ditugu,bezperan bildutakoak”, gogoratu du ItziarIrastorzak. Bezeroarekiko harremana ereazpimarratu dute saltzaileek. Gertukoadela adierazi du Irastorzak: “Supermerkatubatean erosita, tomatea txarra baldinbada, ez zara kontu eske joango. Edoesango duzu zer edo zer, baina ez esperoerantzunik. Merkatuan, berriz, bezerobatek esaten baldin badit tomate bat ezzela ona, beste bat emango diot”.

Iritzi kontrajarriak kokapenaren inguruanSaltzaileak eta bezeroak Urdanibia plazakokokapen berrira ohitzen ari dira oraindik.Azoka txikia ez baita plazako lanen aurre-koaren berdina. Denetariko iritziak daude.“Plaza ondo dago, oso polita da”, aitortudu Miguel Ángel Camacho zapata saltzai-leak. Gogorra izan da, baina, merkatuarenkokapenaren aldaketen ondorioei buruzhitz egiterakoan: “Dolores Salis kaleanegon ginenean, urte oso bat zakarretarabota genuen. Jendeak etortzeko ohituragaldu zuen, eta ezin izan dugu lehengomaila berreskuratu”. Erdigunetik urrunagodagoenez, azoka txikira astero hurbiltzeariutzi zioten bezero batzuek. Maiztasunakbehera egin zuen nabarmen. “Kontuanhartu behar da gehienak helduak direla,eta oinez etortzen direla, karroarekin”, go-goratu du Egoi Herrerok.

Abantailak ere bazituen, ordea, DoloresSalis kaleko kokapenak. Doan aparkatzekolekua dago inguruan, eta bezero askok ba-liatzen zuten. “Autoz etortzen zen jendea-rentzat erosoa zen. Produktu gehiago, etapisutsuagoak eros zitzaketen. Fruta-sal-tzaileek nabaritu dute gehien”, nabar-mendu du Itziar Irastorzak. Urdanibia plazaberritzearekin batera, TAO sistema ezarridute inguruko aparkalekuetan. Horrekkalte handia egin die urrutitik etortzekoohitura zuten erosleei. Iparraldeko jendeaskok Irungo azokara hurbiltzeari utzi diolabaieztatu du Irastorzak. Lehen hilabetee-tan bezeroek jasotako isunen kopuruaesanguratsua izan da. Herrerok uste duudaltzainek “zorrotzegi” jokatu dutela.

Saltzaileei ere eragiten die aparkalekuarenarazoak. 9:30ak arte autoak sartzen uztendiete, produktuak deskargatzeko. Gero,saltoki bakoitzeko norbaitek aparkalekubila eraman behar izaten du kotxea, eta13:30etan bueltatu, materiala jasotzeko.“Dolores Salis askoz erosoagoa zen, autoaondoan utz genezakeelako”, aipatu du Iras-torzak. Kritikoa da emakumea Urdanibiaplazako kokapenarekin, eta eragozpen ge-hiago ikusten ditu, gainera: “Urdanibianedozein jai dagoen bakoitzean lekualda-tzen gaituzte. Udan batez ere, genero ge-hien dugun garaian”. Dena den, azokarenarazorik handiena ez da kokapena, eztaaparkalekua ere. “Merkataritza gune han-diek eta multinazionalek garamatzate gal-bidera”, salatu du Miguel Angel Camachok.Kontsumo ohiturek aspaldi hartutako no-rabidea da azoka txikiaren etsai.

Hamarnaka saltoki eta ehunka erosle biltzen dira larunbatgoizetan Irungo Urdanibia plazan eta ospitale zaharrarenaurrean. Ikuskizun bitxia da azoka txikia, aspaldiko bizi-moduaren oinordekoa. Saltzaileek oihuka iragartzen di-tuzte produktuak. Erosleak berriketan gelditzen diraedozein izkinatan, poltsa, karro eta guzti. Zortzi hilabetepasa dira azoka Urdanibiara bueltatu zenetik. Urte osoaegin zuen lehenago erbestean, Dolores Salis kalean, plazazaharberritzen ari ziren bitartean.

Zailtasunak zailtasun, larunbateroko hitzorduari eutsi dio azoka txikiak

11h a u r r e n l e i h o a

Irungo La S

alle

. HH U

xue It

urria 5 urte

Irungo La S

alle

. HH M

aialen P

ere

z 5 urte

gaztea12

Irungo Kateako S.R.A. andereak kantatua. Luisa Aran-buruk bere amari ikasi zizkion bertso hauek. Ama Oiar-tzungo Audele baserrian jaioa zen. (El Bidasoa1959-1-17)

Zeruak dituamabi ate

Zeruak ditu amabi ate

aingeru bandak guardiyan,

urrez murallak egiñak eta

alaja fiñak erdiyan.

Gloriyak daukan edertasuna,

musikaren alegriyan,

premiyu´ori alkantzatzera

gabiltzan fede garbiyan.

Aita Santu ta errege oiek

obispo eta apaiz guztiyek,

pobre ta abertas diranak berdin

maisu orren justiziek.

Iturria: Nikolas Alzola GerdiagaEuskaraz, Irunen barrena.

Euskaraz,

Irunen

barrena

Txingudi Ikastola BHI. 1. maila. Beñat Perez de Arenaza

Egun batean, Aitor izeneko mutil gazte batbere lagunekin zebilen igandean egingo zute-nari buruz eztabaidan. Ez zekiten zer egin, etabat-batean, Mireni, Aitorren lagun bati, idea batbururatu zitzaion. Mirenek bizikletaz ibiltzeaproposatu zuen, baina ez zitzaien ideia gus-tatu, ez zutelako kirola atsegin. Gero, Jonekmendira ibiltzera joatea proposatu zuen, bainahori ere ez zitzaien asko gustatu. Azkenean,larunbatean hitz egingo zutela erabaki zuten.Hurrengo egunean, oraindik osteguna zen, etaAitorrek eta bere lagunek ideiak pentsatzen ariziren. Ohartu orduko, larunbata zen, baina zo-ritxarrez inork ez zekien zer egin. Zer egin ezjakin arren, hitz egiteko gelditu ziren eta ideiakpentsatzen atsekabetuak zeudenean, makinabat auto pasatzen hasi zen, eta autoen soinua-rekin ezin zuten hitz egin. Orduan, Aitorri ohar-kabean ideia bat bururatu zitzaion. Aitorrekhogei urte zituenez, gida baimena ateratzeapentsatu zuen eta bere lagunei ongi iruditu zi-tzaien, iganderako plan bat zutelako.Igandean, gidatzeko azterketa teorikorakoikasten hasi zen eta nahiko ongi zekien denagaldera bat izan ezik. Zaldi bat agertzen zentrafiko seinalea asmatzen saiatzerakoan, betihuts egiten zuen. Ez zen oso garrantzitsua sei-nale hori, ez zuelako asko ikusiko, eta ez zenasko kezkatu. Hurrengo asteko larunbatean,azterketa egin zuen, eta hogeita hamarretikhogeita bederatzi atera zuen; beraz, gaindituzuen. Igande hartan, autoarekin praktikatzenhasi zen, eta hurrengo igandean, azterketaegiterakoan, garrantzirik gabeko bi akats egin

zituen. Beraz, gainditu zuen. Oso pozik jarrizen, eta bere lagunei deitu zien gainditu zuelaesateko.Lagunak poztu ziren, eta guztien artean, autobat erosi zuten. Aitorri autoa erakutsi ziote-nean, estreinatzeko buelta bat ematea erabakizuten. Gainera, Jonen urtebetetzea zela apro-betxatuz, pintxo potea egitera joan ziren Do-nostiara. Kursaalen aparkatu zuten, nahiz etagogoko ez izan, oso garestia baitzen, bainagainontzeko aparkalekuak beterik zeuden. Biorduz egon ziren, eta aparkalekurako bueltan,hamar euro ordaindu behar izan zituzten.Denen artean ordaindu zuten eta aparkalekutikatera ziren. A-8 tik bueltan zeudenean, Aitorrekilara luzeak zeudela ikusi zuen eta “bide sekre-tutik” joan zen. Bide hori menditik igarotzenzen, eta bat-batean, inoiz asmatzen ez zuentrafiko seinale hura ikusi zuen. Berak ustezuen seinale horrek hondartza bat zegoelaadierazten zuela, baina benetan ez zuen horiesan nahi. Iluntzen hasi zuen, eta Aitorrek zer-bait ikusi zuen. Pertsona bat zela uste zuen,eta erdi galduta zebilenez, nondik joan beharzuen galdetzea erabaki zuen. Galdetu beharzionean, gasolina agortu eta autoa “gauza” ho-rretatik bizpahiru metrora gelditu zen. Leihoaireki zuen eta nondik joan behar zuten galdetubehar zuenean, zaldi batek irrintzi egin zion,eta ziztu bizian atera ziren guztiak autotik.Ziztu bizian, etxeraino korrika joan ziren.Handik aurrera, Aitorrek, trafikoko seinale ho-rrek esan nahi zuena betirako gogoratu zuen.

Algaraka Emandako argazkiari erreparatu eta istorio batsortu behar dute ikasleek, umore puntu batez.

ZALDIEN ARRISKUAREN TRAFIKO SEINALEA

13gaztea

Mendira joan, txirrindaz ibili, hondartzarajoan, futbolean edo saskibaloian jolastu,parranda egin... Udan gazteek plan des-berdin asko egiteko aukera dute, bainaudazkena eta negua iristen direnean,beste aukerak bilatu behar dituzte euriarieta hotzari aurre egiteko. “Gaua iristen de-nean kalean eserleku batean hotzez etabustitzen egon ordez, edo taberna bateradirua gastatzera joan ordez, lokalera etorri

eta lagunekin giro alai batean egoten gara,hemen ez dugu kontsumitu behar” azaldudigu Andoitz Rekartek.

Beraientzat topagune bat da. Bertan era-bakitzen dute zer egin. Batzuk bakarrik as-teburuetan joaten dira, beste batzukastean zehar zazpietatik aurrera, eta gutxibatzuk ia-ia egunero egoten dira. “Berenlekua Homer Simpsonek bezala, sofanmarkatuta dutenak dira”, goraipatu du Jon

Aragonek. “Normalean astean zehar bro-mak egiten eta hitz egiten egoten gara, la-runbatetan hemen hasten dugu parranda,musika entzuten eta alkohola edatendugu”, erantsi du irribarretsu du AitorAzurmendik.

Dena den, lokala ez da beraientzat egitenduten gauza bakarra. Ikasketak, lana etabeste zenbait jarduera egiten dituzte. “Lo-kaleko jendeak gauza gehiago egiten ditu.Batzuk gimnasiora edo kirola egitera joa-ten dira, baina garesti diren jarduerak ezditugu egiten. Adibidez zinemara joanordez lokalean jartzen ditugu filmak etahemen ikusten ditugu”, azaldu du AinhoaIrigoyenek.

Antolakuntza23 gazte diran lokalean, 14 euro ordain-tzen du hilero bakoitzak, guztien artean320 euro balio duen lokala ordaintzeko.Soberan gelditzen den diruarekin bestegastuetarako botea egiten dute (zaka-rrontziko poltsak erosteko, etab.). Denbo-rarekin, lokala merkeago ateratzeko hirukoadrila bildu dira: bi koadrilatan mutilakdira nagusi, neskak bestean. Adin desber-dinetako jendea dago. 19 urte dituzte gaz-teenek, 22 helduenek. Ondo moldatzendira. “Beraiek hasieratik zeuden lokalean,eta gu orain dela 3 urte etorri ginen”azaldu digu Jon Aragonek.

Garbiketari dagokionez, astero bikote batizaten da arduradun. “Normalean errespe-tatzen da eta nahiko ondo mantentzendugu”. Segidan, irribarre txiki batekin, astebatzuetan oso zikina egoten dela aitortudigu Ainhoak.

Lokalak eta arazoak bizilagunekinAskotan lokaletan arazoak izaten dituztebizilagunekin eta Enkantia kaleko lokala ezda salbuespena. Ainhoak uste du ulertzendituztela bizilagunen kexak: “Batzuetankonturatu gabe buila egiten dugu eta era-gozpenak sortzen ditugu. Dena den, gutximolestatzen saiatzen gara.”

Astean zehar ez dute arazorik izaten, bainalarunbatetan parranda hasten duteneanmusika jartzen dute eta, normalean, koa-drila guztia biltzen da eta zarata gehiagoegoten da. Dena den, zarata ez egiten etamusika apal jartzen saiatzen dira. Bizilagunbatzuen jarrera ez dela egokia azaldu duAndoitzek: “Askotan bizilagunak edozerga-tik kexatzen dira. Pasa zaigu bizilagunbaten batek Udaltzaingoari abisatzea etaudaltzaina etortzerakoan esatea ondo gau-dela”.

Uranzu ondoko kale honetan hiru lokalegon dira, eta gaur egun bakarra geratzenda. Hiru koadrilen lokal hau mantentzenda hotzaren eta euriaren alternatiba mo-duan.

Hotzaren eta euriaren alternatiba

Telebista eta filmak ikustea, musika entzutea eta, batez ere,hotza eta euria iristen direnean lagunekin leku eroso bateanegoteko aukera izatea. Hori da lokal bat alokatzerakoan gaz-teek bilatzen dutena. Lokal batzuk bi edo hiru koadrilarenartean alokatzen dituzte, merkeago atera dadin. Irungo En-kantia kalean, Uranzu kalearen ondoan, hiru koadrila lokaltxiki batean egoten dira. Hara hurbildu gara erreportajea egi-teko. Ez da oso handia, lauzpabost sofa dauzkate, telebistaeta hozkailu zahar batzuk ere bai. Argi moreak eta urdinakdituzte eta paretak kartelez, argazkiz eta pegatinaz betetadauzkate. Dena den, lekua nahiko garbi dago.

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Udazkena eta negua iristen direnean Irungo koadrila askok lokaletan pasatzen dute denbora

IKASTAROAK ALEMANIAN

Zer? 2016ko udan aleman ikas-taroak Alemanian burutzekobekak. Bi aukera: 3-4 astekoikastaroak. 2 hilabeteko ikasta-roak.

Deialdia egiten duena: DAAD.Deutscher Akademischer Aus-tausch Dienst.

Baldintzak: Unibertsitate ikas-leak, Aleman Filologiakoak etaaleman itzultzaileak izan ezik.

Epea: 2015/12/01.

Informazio gehiago? DAADCentro de Información MadridCalle Zurbarán, 21 (Goethe-Ins-titut) 28010 Madril Telefonoa:+34 91 702 49 20.

HONDAKINAK PREBENITZEKOKARTEL-LEHIAKETA

Zer? Hondakinak prebenitzekoEuropako Astea azaroaren21etik 29ra izango da eta Gi-puzkoako Foru Aldundiko Ingu-rumeneko eta ObraHidraulikoetako Departamen-tuak eta Gipuzkoako ikaste-txeek “Ikastetxean hondakinsorrera nola gutxiagotu daite-keen” kartel-lehiaketaren lehenedizioa jarri dute abian.Baldintzak?- 6-18 urte arteko adina izatea.- Lanak aurkezteko tamainaA4a edo A3a izango da.- Pertsona bakoitzak lan baka-rra aurkeztu ahal izango du.- Teknika nahierakoa izangoda, eta gaia: ikastetxean hon-dakin sorrera nola gutxiagotudaitekeen. irailaren 7tik 25raarte 11etatik 14ra.

Informazio gehiago: www4 .g i -puzkoa.net/MedioAmbiente/gipuzkoa ingu rumena/

FANTASIAZKO ETA BELDU-RREZKO ZINEMAREN XXVI.ASTEA

Zer? 18 eta 30 urte arteko gaz-tea zara? Gazte epaimahaikideizan zaitezke! Izena eman, 150plaza zozkatuko baitira!

Izen ematea: urriaren 17ra artewww.donos t ia .eus / juventud/

Zozketa: urriak 20.

Hautatuak izan diren pertsonenbertaratzeko konfirmazio epemuga: 2015ko urriaren 23a.

Emanaldiaren eguna: urriaren30a, 16:00etatik aurrera (Ant-zoki Zaharra).

Data: Fantasiazko eta Beldu-rrezko Zinemaren Astea urriaren31tik azaroaren 6ra egingo da.

414 g a z t e i n f o r

Deialdiak Lehiaketak- Aurrez aurre: Irungo CBA liburutegi berrian- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

Jarduerak

HITZ EGIN ORAIN edo ISILDU BETIKO

Bai, zuek, gazteok, orain aukera duzue!!! Ba alduzue esatekorik?

... eta zuk, zer diozu? Zure iritziak ere balio du.Zer falta zaio Iruni? Zer aldatuko zenuke? Zerjarriko zenuke?, Zertan gastatuko zenituzke200.000 euro horiek???

Baaaaa... orain, erabaki dezakezue!!!! Botazuen proposamena!!! Nola?, AURREKONTUPARTE HARTZAILEEN bidez.

- Zer da aurrekontu parte hartzaile bat?200.000 euro aukeran jartzen dizkizuna da, diruhori gazteentzako non eta nola gastatu erabakidezazun. Nork parte hartu dezake? 16 eta 30urte arteko gazteek.

Epea: urriak 21.

- Nola eta noiz parte hartu dezaket?

- Edozein momentutan www. i r un .o rg/p resu-pues tospar t ic ipat i vos/p resupues tos - juve-n i les.asp (Irun Txartelarekin edo NANarekin).

Urriaren 10etik 23raZer? Landetxa Auzko Elkar-teak antolatutako XXII. AsteKulturala.

Osteguna 15 - 16:00: Ibilaldi neurtua. Irte-era Auzo Elkartetik. - 17:00: Liburuak egiteko tai-lerra. Liburutegian. - 18:00: Sukaldaritza. RaquelElgorriaga, Café Irun. Hegaztielkartean.

Ostirala 16 - 18:00: Sukaldaritza. Baratzekomunitarioa. Hegazti Elkar-tean. - 19:30: Zineforuma. Auzo El-kartean.

Larunbata 17 - 11:00: Frontoian: Marmitakotxapelketa (Dastaketa 3 euro,tuperra 5 euro). -Guatemalarekin elkartasunmerkatua. -Puzgarriak eta izozkiak - 11:00: Topoko Plazatxoan(Andrearriaga): Moto erakus-

keta, "Jorge Lorenzo" eskola. - 11:00: Kart erakusketa. Biz-kaia Kalean. - 16:30: Baserriko bizitza etaerrota. Antojuko errotara bi-sita, AEtik aterata. - 17:00: Kart lasterketa. Le-txunborro - Café Irun. Izenaemateko: 685722119. - 20:00: "Tango Meza". Parro-kian. Mariaren bihotza abes-batza.

Igandea 18 - 10:30: Frontoian: -Pinturaerakusketa. -II. eskuko merkatua (Postuajartzeko AEn izena eman) - 10:30: Bisita historikoa(AEtik aterata). - 10:00: Wahi tape tailerra (es-kulanak). - 12:30: Frontoian Omenaldia.-Elkarteek prestatutako pin-txoak. -Toka txapelketa - 16:30: Zumbathon (eguralditxarrarekin urriak 25era atze-ratuko da).

Ostirala 23: - 19:00: Antzerkia: "El viejocabaret". Auzo ElkarteanPrezioa? Doako sarrera.

Urriak 16tik 18raZer? Autonomiaren, Irisgarri-tasunaren, Guztiontzako Di-seinuaren, Parte-hartzeareneta Bizi-kalitatearen erakus-keta.

Ordua? 11:00etatik20:00etara.

Non? Ficoban

Informazio gehiago: www. sa -lons inbar re ras.com/

Urriak 17Zer? Bakearen NazioartekoEguna dela eta, Elkarteen etaGGKEn topaketa egingo dute:Behar Bidasoa, Taupadak,D.O.A., Gure Laguntza, Txin-gudi Vida, Tadamum, Proye-proega, Oscar Romero,Rokpa Euskadi, Haurralde,Mundubat, FISC, SolidaridadInternacional-Nazioarteko El-kartasuna, Adiskidetuak,Acnur Euskadi, ONGD Zabal-keta, Amnistía Internacional.

- 17:30: Emanaldiak: EraikiDantza Taldea, Afrikako mu-sika taldea, LatinoamerikarFolklorea.

Non? Zabaltza Plazan.

Ordua? 17:00etatik20:00etara.

Prezioa? Doako Sarrera.

Urriak 21Zer? Aurrekontu parte hartzai-leen hirugarren bilera.

Non? Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan.

Ordua? 19:00etan.

Urriak 17tik 25eraZer? Antxon Romeroren Mar-golanen erakusketa.

Non? Kabigorrin.

Prezioa? Doako Sarrera.

a i s i aa 15

Urriak 21Zer? Mª José Noainen es-kutik “Viena 1900” hitzaldia.Non? Argoiak, BertsolariUztapide, 6Ordua? 17:00etan.Prezioa? Doako Sarrera.Antolatzaileak? ArgoiakKultur Elkartea.Telefonoa? 943620621.

Urriak 28Zer? Sukaldaritza tailerra"Amona Kattalin Txoko" ja-tetxeko Txemi sukaldariareneskutik.Non? Argoiak, BertsolariUztapide, 6.Ordua? 17:00etan.Prezioa? Doako Sarrera.Antolatzaileak? ArgoiakKultur Elkartea.Telefonoa? 943620621

ARGOIAK-EK ANTOLATUTAKO JARDUERAK