8
ZaZpi LeiZeta 2013.URtea 4.ZeNBaKia Badator Korrika! Martxoaren 22an Nabarniztarrak euskararen alde korrika egitera!

ZaZpi LeiZeta - Nabarnizjaiak antolatzeko emango zaion diru kopurua ere jaitsi egingo da, 7.100 €koa izango delarik. 2013. urteko aurrekontuak 5 AGUR ETA OHORE SAN MAMES Katedralera

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ZaZpi LeiZeta - Nabarnizjaiak antolatzeko emango zaion diru kopurua ere jaitsi egingo da, 7.100 €koa izango delarik. 2013. urteko aurrekontuak 5 AGUR ETA OHORE SAN MAMES Katedralera

ZaZpi LeiZeta2013.URtea4.ZeNBaKia

Badator Korrika!

Martxoaren 22an Nabarniztarrak euskararen alde korrika egitera!

Page 2: ZaZpi LeiZeta - Nabarnizjaiak antolatzeko emango zaion diru kopurua ere jaitsi egingo da, 7.100 €koa izango delarik. 2013. urteko aurrekontuak 5 AGUR ETA OHORE SAN MAMES Katedralera

Urtarrilaren 12an ehun mila lagunetik gora alkartu ziren Bilbon, Euskal preso politikoen arazoari konponbidea bilatzeko eskatuz. Nabarnizko Udalak ere aho batez (Bildu eta EAJ) egin eban bat eskabide horregaz (dispertsioarekin amaitu, gaixo larriak etxera, Parot Doktrinarekin amaitu…). 1 9 7 / 2 0 0 6 edo Parot Doktrina hori ezarrita, presoei aplikatzen zaizkien erredentzioak zigor osoari (30 urte) ezarri beharrean zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio. Horrela, bata amaitzen dutenean bestea betetzen hasten dira, eta espetxealdia 30 urtera arte luzatzen da.Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

gaitzetsi egin du doktrina hori eta Espainiari ez aplikatzeko eskatu arren, gobernuak errekurtsoa jarri dio eta martxoaren 20an ebatziko da Estrasburgon errekurtsoa onartu ala lehengo epaiari eutsi, hau da, doktrina hori ez dela zuzena.

Egoera honetan, eta martiaren 20ko egunari begira, Nabarnizko Udalak barriro gogoratu nahi izan dau eskari hori, eta barriro be Bildu eta EAJ-k bat eginda, honela erabagi eban joan dan zezeilaren 26an egindako plenoan:

1.- 2012ko Uztailean, Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalak, aho batez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren 2006 doktrina (Parot doktrina moduan ezagutu dana), ez-legezkoa eta oinarrizko eskubideen aurkakoa

dala ebatzi ondoren, berau bertan behera uzteko eskatzen dau udal honek. Ondorioz eta nazioarteko giza eskubideen legeria aplikatuz, 197/2006 doktrina aplikau zaien euskal preso guztiak berehalakoan aske uzteko eskatzen dogu.2.- Euskal Herrian bizi dogun itxaropen eta konponbide aukeraren aurrean, euskal presoen aurkako salbuespeneko legeria bertan behera uzteko eskatzen dau udal honek.3.- Ebazpen honen barri, herritarrei eta Europako Kontseiluko Giza Eskubideetarako Komisionatua dan Nils Muiznieks Jaunari emotea erabagiten da.

Herritarren gehiengoak horrela eskatzen dau eta gero eta erakunde gehiago dira bide horretan aurrera egiteko ahaleginak eskatzen dituenak. Euskal Herriko erakunde asko agertu da Euskal presoei zigorrak etenbako luzatzen deutseezan doktrina honen kontra. Kasurako Gasteizko Udalean be EAJ-k eta Bilduk bat egin dabe, eta Donostiako Udalean Bildu, PNV eta PSEk, hiruak agertu izan dira ados lehenengo puntuan.

Ez alderdi politikoak bakarrik, epaileak eurek, eta magistratura munduko jende askok be “Parot” doktrina bertan behera ixteko eskatzen dabe.

NABARNIZKO UDALA (Bildu + EAJ) “PAROT” DOKTRINAREN AURKA

2

Page 3: ZaZpi LeiZeta - Nabarnizjaiak antolatzeko emango zaion diru kopurua ere jaitsi egingo da, 7.100 €koa izango delarik. 2013. urteko aurrekontuak 5 AGUR ETA OHORE SAN MAMES Katedralera

EHNEk egindako eskaintzari erantzunez, Udalak poda ikastaroa emon dau. Estimazioa ere izan dau ikastaroak, beriala bete zalako. Hogei lagunetik erdiak inguru ziren nabarniztarrak eta gero kanpokoekin osatu zan zerrenda, hala ere danantzako ez da lekurik egon. Eta urrunagokorik be egon da interesatuta, Colombiako Miguel B. izeneko baten moduen. Honek udalera idatzi eban i k a s t a r o a r e k i n interesatuta, “villa” batean bizi dela eta fruta-arbolak dituela, eta ikastaroan parte hartzeko interesa zuela, besterik ez bada ere “internet” bidez edo. Ikusten denez, kolonbiarrak aurreratuago daude gu baino, baina nork daki, agian

hurrengo urteren batean egin ahal izango dogu.

Ikastaroa bi zatitan banatu da, lehenengoan teoria landu da. Eta bigarren saioa,

praktikoa, Zornotzako Uxarte sagardotegiaren sagardietan egin da. Aurreko egunean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan eben. Haize eta euri, han ibili ziren danak, adi-adi. Eta antza lan ona egin eben amaitutakoan sagardotegi batean zeudenez, Jose Antonio Zamalloa irakasleak sagardoa probatzeko aukera eman

eutsen eta. Seguru ikastaroaren parte horrekin gure “ikasleak” gustora gelditu zirela.

Eskerrik asko, Jose Antonio.

ETXEAN KONPOSTA EGITEKO IKASTAROA

Herrian badaude edukiontziak zaborra gaika biltzeko. Konposta zabor hondakin gutxiago botatzeko beste era bat da. Lehenago ere inoiz egin izan da konposta egiten ikasteko saiorik. Zabor kopurua murriztea denon interesekoa delakoan, guztiok animatu nahi zaituztegu zaborra ahalik eta zehatzen batzeko.Beraz, helburu horrekin, Udalak berriro eskainiko du konposta egiten ikasteko ikastaro bat. Etxeetan egunero sortzen doguzan hondakin organikoak zaborretara bota beharrean geuk batzea da asmoa. Etxean oso kalitate handiko konposta egin daiteke, inora eroan beharrik ez dauka. Badakigu denek ez daukatela erraz, edukiontzi hori jartzeko lurrik edo lekurik ez daukatelako, baina baserrietan eta etxe bakarretan bizi diren guztiak ahalegintzea nahi genuke. Hori dala eta, aukera hori daukatenei zuzenduko jake ikastaroa.

Aurrerago aztertuko genduke zelako aukerak dagozan auzo-konposta egiteko, herri gunean bizi direnek ere horrelako ekimenean parte hartzeko prest egonez gero.

Ikastaro hori maiatzean izango da, lau eguenetan, arratsaldean 5;30ak aldera. Udalak gogoratuko deutsue aurrerago ere, baina ahal dozuenok joan zaitezte aukera aztertzen.

Ikastaroan ikasiko dogu konposta zelan egin, egiteko arrazoiak, gai egokiak eta desegokiak zeintzuk diren, konposta klaseak, zertarako erabili, zelan gorde…

Animatu, zuen landareak ederrago haziko dira zeuek egindako konposta erabilita.

PODA IKASTAROA

3

Page 4: ZaZpi LeiZeta - Nabarnizjaiak antolatzeko emango zaion diru kopurua ere jaitsi egingo da, 7.100 €koa izango delarik. 2013. urteko aurrekontuak 5 AGUR ETA OHORE SAN MAMES Katedralera

Bi urterik behin egiten den legez, aurten be badator KORRIKA. Martxoaren 14an Andoainen hasi eta hor ibiliko da Euskal Herri osoan, Baionan martxoaren 24an amaitu arte, etenik barik, hamar egunez gau eta egun gelditu barik.

Nabarniztik ez da pasatzen, baina martxoaren 22an, barikuan, Bermeon sartuko da eta hortik etorriko da Gernikaraino (gaueko 11ak aldera), gero Kortezubi (23:45), eta goizaldeko orduetan Ibarrangelu, Elantxobe, Ibarrangelu, Ea, Ispaster, Lekeitio, Gizaburuaga, Aulesti (4:30 aldera), Munitibar (5:30), Ziortza, Markina…

Nabarnizkook beti Muruetagane inguruan egiten dogu geure kilometroa. Hor izango dira Kabelinatxe Dantza Taldeko neska-mutiko oin ariñak, Athletic Peñako lehoiak eta baita nabarniztarren artean dirua batuta egingo dan beste kilometroa ere. Egongo da hirurak egiteko kapaz danik ?Animatu denok, ez ipini aitzakiarik, etorri korrika euskararen alde!!!

Eta gogoratu, KMa ordaintzeko txartelak atara dira eta zozketa domekan, martxoaren 24an, eguerdiko ordu 2etan eingo da plazan. Ea pernila nork eroaten daben.

KORRIKA 18

4

Page 5: ZaZpi LeiZeta - Nabarnizjaiak antolatzeko emango zaion diru kopurua ere jaitsi egingo da, 7.100 €koa izango delarik. 2013. urteko aurrekontuak 5 AGUR ETA OHORE SAN MAMES Katedralera

Nabarnizko Udalak 2012ko ekitaldiko aurrekontuen likidazioa onartu du..Erraz azaltzekotan, 2012an defizita sortu da, Nabarnizko Udalak diru gehiago gastatu duelako sartu duena baino, aurreko ekitaldietatik aurreztua zeukanez proiektu berriak finantzatzeko erabili ditu. Kasu honetan aurrekontutik kanpoko ekarpena diruzaintzan aurreko urteetan egon denetik erabili da, hau da, udalaren poltsikotik. Zehazki herriko bideen konponketaren lanen kostuaren %10 finantzatzeko erabili da, 11.665,23€ (gainontzeko %90 Bizkaiko Foru Aldundiak eman du). Beste 86.358,98€ erabili dira argiteria publikoko instalazioaren aldaketaren proiektua finantzatzeko.Era berean, gastuak aurreikusteko orduan, derrigorrez eman beharreko zerbitzuen kosteen gorakada kontuan hartzen saiatu da eta espero denetik gorako prezioen igoera egongo ez bada edota BEZ zerga tipoak berriro gorantza aldatuko ez badira, 2013rako gastuen maila aurrekontuaren mugen barruan mantenduko dela espero daiteke.Inbertsioei buruz, Udalak lehendik sinatutako hitzarmenak edo hartutako konpromisoak direla eta derrigorrez egin beharko dituen gastuak baino ez dira aurreikusi: hirigintza plangintza orokorraren idazketa, orain dela bi urte martxan dagoena eta industrialdearen urbanizazioa, Udala lursail baten jabea delako. Bestalde, Nabarnizko Udalak 2013 urterako daukan zorra hauxe da: Pilotalekua eraikitzeko mailegua 210.026,45€ eta Udalkutxara 2009 eta 2011urteengatik bueltatu behar den dirua 23.314.57€. Udalkutxa Bizkaiko Foru Aldundiak Udalei ematen dien dirua da. Diru hau BFAK biztanleriaren tasetatik jasotzen dute, urte hasieran tasa horien kalkulu bat egiten dute eta udal bakoitzari diru kopuru zehatz bat ematen zaie daukaten biztanleriaren arabera, urte baten esperotakoa baino tasa

gutxiago eskuratzen badute, udalek BFA-ri bueltatu egin behar izaten die.2013.urtean Nabarnizko Udalak Udalkutxatik 362.500€ jaso ditu. Horretaz aparte beste sarrera garrantzitsu bat Arlabango mendiaren aprobetxamendua izango da, basoa ateratzearren 45.000 € inguru jasoko direlako.Gastuetan, goian aipatu bezala, bi inbertsio proposatu dira, plan orokorra idaztea (48.500,00€) eta industrialdeko urbanizazioa (18.000,00€). Ez da bestelako inbertsiorik aurreikusten baina egoera hau aldatu egin daiteke Udalak diru laguntza potoloren bat jasoz gero.

Aipatu beharrekoa da aurton taldeei udalak emango dien diru laguntzak jaitsi egingo direla, izan ere udalak izan dituen sarrerak txikiagoak izan dira. Herriko taldeei emango zaien diru laguntza totala 6.000€koa izango da 2012. urtean baino 2000€ gutxiago. Bestalde Nabarnizko jai batzordeari jaiak antolatzeko emango zaion diru kopurua ere jaitsi egingo da, 7.100 €koa izango delarik.

2013. urteko aurrekontuak

5

Page 6: ZaZpi LeiZeta - Nabarnizjaiak antolatzeko emango zaion diru kopurua ere jaitsi egingo da, 7.100 €koa izango delarik. 2013. urteko aurrekontuak 5 AGUR ETA OHORE SAN MAMES Katedralera

AGUR ETA OHORE SAN MAMES Katedralera txangoa

Otsailaren 23a, Zapatua, goizeko zortzi eta erdiak. Hotz egiten dau Nabarnizko plazan ordu horretan, baina ez da aitzakia zuri-gorriz jantzitako jendetza batzeko. Nabarnizko Peña-Athletic-ek antolatuta autobuskada bi bete genduezan San Mamesera joan eta ehun urte bete dituen estadio mitikoari bisita egiteko. 80 lagunetik gora, geure motxila, bufanda, eta jantzi zuri-gorriez hornituta. Jende nagusi, ez hain nagusia eta ume mordo bat, danok egun bikaina pasatzeko gogoarekin. Denetarik batu ginen: Athletic-zale amorratuak, afizionatu soilak, Athletic-ekoak“tokatzen” delako direnak eta zuri-gorria ez dan baten bat be egongo zan, fijo! BidaiaEguna hotza baina edarra, eguzkitsua. Autobusean sartu eta geldialdi guztiak egin ostean (Nabarniz, Olesko, Lorategieta, Gernikan beste bi…) abiatu ginen halako batean Bilborantz. Hamarrak bueltan jaitsi ginen autobusetik eta han abiatu ginen mende oso bat bete duen porlanezko estadiora. Jarraitu aurretik, gogoeta pare bat: batetik, kontuan eduki behar da gure artean bazegoela San Mames inoiz zapaldu ez zuen jendea, eta bestetik, aukera paregabea izan dela “azkeneko argazkia” ateratzeko, denok dakigun lez liga bukatu ostean, hiru hilabete barru, eraikina bota egingo bai dute San Mames Barria altzetako.San Mames barruan Palkoetarako atean batu ginen, eta han genuen zain bisitaldian gidari lana egingo zuen neska gaztea. Harena bai ahots “potentea” (ez zuen behar ez, megafonorik). Milaka dezibelioen indarra erabiliz, argi eta garbi ematen zituen aginduak, eta guk zintzo esana bete. Lehenengo palkoetara igo genuen, eta hantxe zegoen, harmailetara ematen duen gela dotore eta zabal batean, jokalari zuri gorriei izena ematen dien lehoi famatua. “Katutxoarekin” argazki pila bat atera ostean, palkoetako eserlekuetan eseri ginen, futbol taldeetako presidenteak eta pertsonaia “inportanteak” egoten diren lekuan. Hortik prentsa aretora, entrenatzaileak eta jokalariak deklarazioak egiten ikusten ditugun lekura, kazetariz josita egoten den gela. Leku hau historikoak diren argazkiz jantzita dago, gabarra atera zuten egunekoa, adibidez. Ondoren nire ustez gazteei ilusio gehien egin zien lekua ikusi genuen. Aldagelak! Bai horixe, jokalariek partidua hasi aurretik uniformea jansteko erabiltzen duten lekua. Gehienbat Iker Muniainen takilak piztu zuen arreta, Ikerrek berak amuleto gisa edo, bertan jarrita daukalako Bart Simpsonen pelutxezko panpina. Denok nahi izan genuen hura eskuetan hartu, baina gidariak berehala agindu zigun horrelakorik ez 6

Page 7: ZaZpi LeiZeta - Nabarnizjaiak antolatzeko emango zaion diru kopurua ere jaitsi egingo da, 7.100 €koa izango delarik. 2013. urteko aurrekontuak 5 AGUR ETA OHORE SAN MAMES Katedralera

egiteko bere ahots “titanikoarekin”.Gero zelaira jaitsi eta bankiloan edo aulkietan esertzeko aukera izan genuen. Zelaiaren puntu zehatz batetik Katedraleko arku famatua ikusten da ondo, eta han be egin genuen parada gure argazki kamarak, mugikorrak, iphoneak, eta trasto guztiak “sutan” jartzeko. Ondoren gidariak museora eraman gintuen. Hemen 1913tik 2013rarteko Athletic-en eta San Mames-en ibilbide historikoa ikus dezakegu. Denboran zehar bere lekua izan duten argazki, jantzi, sarrera, bazkide txartel, dokumentu, kopa, bandera eta hainbat xehetasunez gozatzeko lekua. Ibilbide historikoa erakusten duen eskema lineal bat ere badago, eta baita Katedralaren eboluzioa oso argi erakusten digun erreportajea. Museoa Athletic-i buruz ikasteko leku bikaina da, eta zaletuarentzako zeresanik ez; benetako altxorra.Atsedena Horrela amaitu zen ba San Mameseko bisita, baina egunak asko eman behar zuen oraindik. Hamabi eta erdiak zirenez, oraindik ordubete geratzen zitzaigun Bilbon autobusa berriro hartzeko, eta aprobetxatu egin genuen urdaila asetzeko; pintxo eta pote batzuk hartu eta konponduta! Gero bai, autobusera, bazkaldu behar genuen lekura joateko.Bazkaria Gamizen dagoen Kebide erretegian bazkaldu genuen. Ordu biak pasatxo ziren hara ailegatu ginenerako. Jaten hasi orduko umeak futbolean aritu ziren bertan dagoen aparkaleku zabalean, eta nagusiok be egin genuen kirola, baina taberna aurrean dagoen “futbolinean”. Gero bai, bapo bazkaldu genuen mahai luze batean, eta kanpoan egiten zuen hotza kontuan izanda, barruko berotasuna be ederto eskertu genuen. Menua: babarrunak sakramentu guztiekin, entsalada eta laban egindako txerri saiheskia, tarta, kafea eta kopa. Guzti honen ostean ezin ba mahaitik altxatu, eta musean eta tutean aritu ginen arratsaldeko seiak arte edo.Etxerantz Bueltako bidaia oso alaia eta “katxondoa” izan zen. Gidariak umeentzako jarri zuen “los payasos de la tele” marrazki bizidunen bideoa, baina azkenean nagusiok izan ginen “la gallina turuleca” , “hola don Pepito” edo “mi barba tiene tres pelos” bezalako abestiak jo eta ke kantatzen amaitu genuenok. Eskerrak inon grabaturik ez dagoen! (horrela uste dot behintzat…)Nekatuta heldu ginen etxera. Autobusak hustu zuen bere karga eta Nabarniz jendez bete zen berriro. Dena primeran atera zen. Bidaia, giroa, San Mameseko bisita, bazkaria…, baina zerbait falta zen eguna borobil-borobila izateko: Athleticek Osasunaren kontrako partidua irabaztea. Eta zer egingo guk? Ba tabernara joan eta behar den moduan, bihotz bihotzez, gure taldea animatu. ATHLEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEETIC! IEUP! Eta azkenean, denok dakiguna: Osasuna 0- Athletic 1. Zer esan leike gehiago ba? Egun perfektua!Kronika: Iñaki Urdanpilleta.

7

Page 8: ZaZpi LeiZeta - Nabarnizjaiak antolatzeko emango zaion diru kopurua ere jaitsi egingo da, 7.100 €koa izango delarik. 2013. urteko aurrekontuak 5 AGUR ETA OHORE SAN MAMES Katedralera

Sagardotegira irteera (otsailak 16)

Aurtongo sagardoa ona edo bikaina dala entzunda, han joan ginen Nabarniztik kontu guzti horiek egiak ziren edo ez jakiteko. 32 lagun inguru elkartu, egureldidxe be edarra egoela eta denpora non edo non emon behar eta Zarautz edo Donosti izan ziren aukerak bazkaldu aurreko goseak kentzeko, azkenean bertako pintxoak ere fama ona eukela eta Donostire joatea erabaki zan. Ordu pare bat alde zaharreko tabernatatik eta Kontxako pasealekutik ibiltzeko aprobetxatu gendun. Eguerdirako Larre gain Sagardotegire heldu ginen, autobusez goraino!!Aittuen arabera sagardorik ederrena Bizkaikoa izan zan (normala dan moduen), baina emakumiek mikatza baino gozoagoa aukeran, baina 11 kupel egon zirenez, erraza zan norberan gustokoa aurkitzea, egidxe esan, azkenien ezin igerri zein mikatz eta zein gosoa. Edarto bazkaldu eta Hernanire bajatu ginen , Athletic galtzen ikusi, gaztiekaz dantzan ein eta gabeko 10ak aldera autobusera.

Telefonoa: 946255077E-maila: [email protected]