Magmatismoa

Preview:

DESCRIPTION

Harri magmatikoak Batx. 1

Citation preview

Zer da magma bat?Zer da magma bat?• Lurrazalean, laba magmaren antzekoa da. Baina magma sortzen denetik lurrazalera irteten den bitartean aldaketa ugari dituztenez, labek ez digute informazio zehatzik ematen.

• Magmak harri urtuak dira, lurrazalean azpian daude eta silikatoak dituzte osagai nagusiak.

Sumendietatik ateratzen den magma-zatia laba da.

Zer da magma bat?Zer da magma bat?• Mineral gehienak silikatoak dira, eta osagaien arteko loturak hausten direlako urtzen dira , harrien %30 urtzen denean, magmaz hitz egiten da.

Silikato baten loturak haustean urtu egiten da, eta ioiak sortzen dira

Zer da magma bat?Zer da magma bat?• Fase likidoa du, bertan ioiak mugitzen dira, anioiak eta katioiak.

• Fase gaseosoa: ur-lurruna (ugariena), CO2 eta sulfhidrikoa (H2S)

• Osagai solidoak ere egoten dira.

Magmaren osaera kimikoa, urtu diren harrien araberakoa da.

• (SiO4)4- bada nagusia, magma azidoa dela esaten da,

• eta aitzitik, Fe2+ , Mg2+ edo Ca2+ katioien proportzioa bada nagusia, orduan magma basikoa da.

Magmen jatorriaMagmen jatorria• Lurrazalean eta mantuan Tª nahikoa da harriak urtzeko. Halere, ez dago modu iraunkorrean urtuta. Zergatik? Presioa handitu egiten denez, bolumena ezin da handitu, eta harriek urtzeko espazio gehiago behar dute. Beraz, presioaren igoerak igo egiten du fusio-puntua. Ondorioz, tenperatura oso altua izanda ere, sakoneko harriak ez dira urtzen.

Magmak osatzeko presioa eta tenperaturaren ateko oreka hautsi egin behar da.

Magmen jatorriaMagmen jatorria

Urik gabe Urarekin

Beste hainbat faktore daude, adib. urak jaitsi egiten du fusio-puntua.

BERAZ, TENPERATURA IGOTZEN DELAKO, PRESIO JAISTEN DELAKO EDO URA DAGOELAKO HASTEN DIRA HARRIAK URTZEN.

Magmen jatorria Magmen jatorria

Silikatoen hiru dimentsioko egitura uraren eraginez nola hausten den.

Puntu beroakPuntu beroakMagmak plaken barrualdean ere sortzen dira. Magma batzuk PUNTU BERO izeneko gunetan osatzen dira.

Mantuaren D geruzan gaineko guneetan baino handiagoa da tenperatura, eta horregatik igotzen dira oraindik egoera solidoan dauden materialak.

Material bero horiek luma termiko bat osatzen dute, eta lurrazaletik gertu daudenean, urtu egiten dira, igoeraren ondorioz presoa txikitu delako.

Ez dute lotura plaken mugekin.

Puntu beroakPuntu beroak

Puntu beroakPuntu beroak

Magmaren solidotzeaMagmaren solidotzeaMagma hoztu ahala, murriztu egiten dira bere fase likidoko ioien mugimenduak. Ioiak lotu egiten dira, espazioan antolaera ordenatuan finkatzen dituen loturen bitartez. Antolamendu ordenatu hori MATERIA KRISTALINOA da.Gainera, barne-antolamendua kanpoaldean islatzen denean, forma geometriko erregularrak hartzen dituzte; horiek KRISTALAK dira.

Materia kristalinoa osatzen dituzten ioiak espazioan

ordenatuta daude

Magmaren solidotzeaMagmaren solidotzeaKristalizazioa mailaz mailakoa da, magma guztia ez baita aldi berean solidotzen.

Tenperatura behera egin ahala ioiak lotu egiten dira

Magmaren solidotzeaMagmaren solidotzeaHozteko abiadurak mugatzen du mineralen osaera eta tamaina. Hozte-prozesua oso azkarra denean, ioiek ez dute egitura ordenaturik, beraz ez da materia kristalinoa osatuko, MATERIA AMORFOA baizik.

Mineral igneoak: silikatoakMineral igneoak: silikatoakMagma hozten hastean, silizioaren (Si4+) eta oxigenoaren (O2+) ioiak dira lehenbizi lotzen direnak, tetraedro formako egiturak sortuz.

Mineral igneoak: silikatoakMineral igneoak: silikatoakMagmaren tenperatura jaitsi ahala, silizio-oxigeno tetraedroak elkarri lotzen dira, eta baita beste ioi batzuei ere, SILIKATO izeneko mineralak sortuz.

Tetraedroen polimerizazio progresiboaren ondorioz, gero eta egitura konplexuagoak sortzen dira.

Tetraedroak nola lotuta dauden kontuan hartuta, silikatoak horrela sailkatzen dira:

Mineral igneoak: silikatoakMineral igneoak: silikatoak

Mineral igneoak: silikatoakMineral igneoak: silikatoak

Mineral igneoak: silikatoakMineral igneoak: silikatoak

Mineral igneoak: silikatoakMineral igneoak: silikatoakSilizio-oxigeno tetraedroak nola lotuta dauden kontuan hartuta, silikatoak talde hauetan sailkatzen dira:

Mineral igneoak: silikatoakMineral igneoak: silikatoakMineral guztiak ez dira aldi berean kristalizatzen, mineral bakoitzak tenperatura-baldintza jakin batzuk behar ditu eratzeko.

Kristalizazio zatikatua edo kristalizazio-sekuentzia

(Si O2) < %45

(Si O2) %45-52

(Si O2) %52-65

(Si O2)>%65

Mineral igneoak: silikatoakMineral igneoak: silikatoak

Kristalizazio zatikatua

Harri igneoak edo magmatikoakHarri igneoak edo magmatikoakHarriaren TESTURA kristalinitateak, mineralen tamainak eta formak eta isolaturik edo kontaktuan egoteak definitzen dute.

Horren arabera hiru harri igneo- edo magmatiko-mota daude:

HARRI PLUTONIKOAK edo INTRUSIBOAK: magma litosferaren barnean hozten denean, geldi eta denbora nahikoan. Begi hutsez ikusten dira mineralak.

HARRI BOLKANIKOAK edo ESTRUSIBOAK: magma kanpoan bizkor hozten denean. Begi hutsez ezin dira mineralak ikusi.

HARRI FILONIARRAK: magma lurrazaletik hurbileko hausturetan hozten da. Bi tamainako mineralak bi hozte-etapa daudelako:

• bat geldia

• bestea bizkarragoa.

Harri igneoak edo magmatikoakHarri igneoak edo magmatikoak

GRANITOA

Harri igneoak edo magmatikoakHarri igneoak edo magmatikoak

BASALTOA

Harri igneoak edo magmatikoakHarri igneoak edo magmatikoak

PORFIDOA

Harri igneoez osatutako egiturakHarri igneoez osatutako egiturakMagmek gora egiteko joera dute, litosferan barneratzean plutoiak osatzen dituzte hozten direnean.

Plutoiak hainbat formatakoak izan daitezke:

Tximinia

Laba-kolada

Dikea

Lakolitoa

Filoi-geruza

Batolitoa

Lurreko historia geologikoaLurreko historia geologikoa

Lurreko historia geologikoaLurreko historia geologikoa