8
ASTEARTEA 2020/05/05 8. urtea, 1.232. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Alkizako Udalak %10 murriztuko du gastua aurtengo aurrekontuan Udal txikien egoera «berezia» kontuan hartu dezala eskatu dio foru aldundiari // 6 TOLOSALDEA NORMALTASUNERANTZ Ia 50 egun eta gero, larunbatetik aukera dute herritarrek kirola egin edo paseatzera irteteko, ordutegia eta neurriak errespetatuz; kirolariek ere gustura hartu dute etxetik kanpo entrenatu ahal izatea // 2-3 J. A. D. Ezpalaren urtemuga aldarrikapenez ospatu dute Kaxilda eta Ezpala gaztetxeen defentsan jarriko dutela indarra esan du Gazte Fronteak // 4 Gaztandegiek esne bilketarako akordioa Iazko bolumenean eta aurrez adostutako prezioan egingo dela esan du ENBA sindikatuak // 7

ASTEARTEA - ataria.tok-md.com · Asteburua eta eguraldi ona. Eta paseatzeko eta kirola egiteko au-kera, gainera. Ia 50 egun itxial-dian egon ostean, larunbatean herritar guztiek izan

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ASTEARTEA - ataria.tok-md.com · Asteburua eta eguraldi ona. Eta paseatzeko eta kirola egiteko au-kera, gainera. Ia 50 egun itxial-dian egon ostean, larunbatean herritar guztiek izan

ASTEARTEA2020/05/05

8. urtea, 1.232. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

AlkizakoUdalak %10murriztuko dugastua aurtengoaurrekontuan

Udal txikien egoera«berezia» kontuan hartu dezala eskatu dioforu aldundiari //6

TOLOSALDEANORMALTASUNERANTZIa 50 egun eta gero, larunbatetik aukera dute herritarrek kirola egin edo paseatzera irteteko, ordutegia eta neurriak errespetatuz; kirolariek ere gustura hartu dute etxetik kanpo entrenatu ahal izatea //2-3

J. A. D

.

Ezpalarenurtemugaaldarrikapenezospatu duteKaxilda eta Ezpalagaztetxeen defentsanjarriko dutela indarra esan du Gazte Fronteak //4

GaztandegiekesnebilketarakoakordioaIazko bolumenean eta aurrez adostutakoprezioan egingo dela esandu ENBA sindikatuak //7

Page 2: ASTEARTEA - ataria.tok-md.com · Asteburua eta eguraldi ona. Eta paseatzeko eta kirola egiteko au-kera, gainera. Ia 50 egun itxial-dian egon ostean, larunbatean herritar guztiek izan

Positibo kasuberririk ez dazenbatueskualdeanLarunbata eta igande artean ez dutepositibo kasu berririk zenbatueskualdean; Asuncion Klinikan ezdago inor birusagatik ospitaleratuta

Erredakzioa

Maiatzaren lehenetik hona posi-tibo kasu bakarra zenbatu da es-kualdean; kasu hori Amasa-Vi-llabonan izan da. Datu horiekEusko Jaurlaritzako Osasun sai-lak eman ditu. Guztira 232 diraeskualdean koronabirusa agertuzenetik hona kutsatu direnak.Azken egunetan ez da gaixo

berririk ospitaleratu AsuncionKlinikan, eta beraz, momentuzez dago inor ospitaleratuta. Datozen egunak erabakiga-

rriak izango dira konfinamen-dua leuntzeko hartutako neu-rriei begira. Geroz eta jendegehiagok du baimena kalera ate-ratzeko, eta ikusi egin beharkoda grafikoetan aldaketa nabar-

menik eragiten duen. Uste beza-la joaten bada, deskonfinamen-durako egokitutako faseak au-rreikusi moduan beteko dira.

ADINEKOEN EGOITZAKAurreko ostegunetik iganderabitarte ez da positibo kasu berri-rik zenbatu Gipuzkoako adinekopertsonen egoitzetan. EiderMendoza foru bozeramaleakemandako datuen arabera, guz-tira, gaur arte, 271 adinekok gain-ditu dute koronabirusa, birusakeragindako guztien %49,5ak.Denera, 162 zendu dira eta 115daude positibo emanda. Gipuzkoako 14 egoitzatan

daude positibo kasuak, momen-tuz. Horien artean dago Tolosa-ko Iurreamendi egoitza.

02 TOLOSALDEA COVID-19 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2020ko maiatzaren 5a

Hankak luzatzekoaitzakiarik ez, neurriakerrespetatzen badira Larunbatean atera ziren herritar asko estreinakoz kalera;paseoak eta kirola egiteko baimena emana du EspainiakoGobernuak, betiere jarritako neurriak errespetatuz

Irati Saizar Artola

Asteburua eta eguraldi ona. Etapaseatzeko eta kirola egiteko au-kera, gainera. Ia 50 egun itxial-dian egon ostean, larunbateanherritar guztiek izan zuten etxe-tik irteteko aukera. Pilaketaksaihesteko, ordea, kalera irtetekoordutegiak daude finkatuta5.000 biztanletik gorako herrie-tan. Eskualdean, Tolosa eta Vi-llabona dira ordutegi horiekmantendu behar dituzten bi he-rriak.Beraz, Tolosa eta Villabonaz

gainerako herrietan, ordu muga-rik ez dute jarri ez paseatzera ate-ratzeko, ezta kirola egiteko ere,baina, betiere, herri guztientzatorokorrak diren hainbat neurrierrespetatu behar dituzte: arike-ta fisikoari dagokionez, edozeinkirol egitea ahalbidetu dute, egu-nean behin, udalerrian bertaneta bakarka. Paseoetarako, bizi-kide batekin irteteko aukeradago; paseo bat egunean.

Tolosa eta Villabonako ka-suan, hiru tarte bereizi ditu go-bernuak ordutegiari dagokio-nez: 06:00etatik 10:00etara eta20:00etatik 23:00etara, kirol jar-duerak egiteko edo paseatzera ir-teteko; 10:00etatik 12:00etaraeta 19:00etatik 20:00etara, men-dekotasunak dituztenak irtete-ko; 14 urtetik beherakoak,12:00etatik 19:00etara. 70etikgorakoak mendekotasunak di-tuztenen adin tartean sartu di-tuzte, eta, beraz, horien ordute-gian ateratzeko aukera dute.Etxean itxita egotetik kalean

pauso batzuk eman ahal izatea,sekulako aldaketa izan da asko-rentzat. «Lehen erosketak egite-ra ateratzeak ere arduratu egitenninduen, zerbait gaizki egitenariko banintz bezala; orain, gu-txienez, baimena badugu kaleralasai irteteko eta lasaiago nabil»,zioen Berastegiko emakume ba-tek.Herritik ezin atera, ordea, eta

herrietako mugak ikusten ibili

dira herritar asko, eta gusturagainera: «Balkoiaren mugak eza-gutzen jada nazkatuta geun-den», zioen ibartar batek. Izan da, ordea, larunbatera

arte etxetik atera ere egin ez de-nik: «Martxoan operatu nindu-ten. Bi hilabete egon naiz etxean,eta gaur atera naiz lehen aldiz»,zioen larunbatean, gustura pase-atzen ari zen Anoetako adinekobatek.

UZTURRE, ELKARGUNETolosar kirolari eta mendizaleaskorentzat goiz pasarako hel-muga izan da asteburuan Uztu-rre mendia, askatasunaren gai-lurra. Igandean, esaterako,09:00ak aldera elkartu zen jendegehien, 10:00ak arteko mugabaitzuten kirola egiteko. «Mar-txa erregulatua dirudi», zioenherritar batek gurutzeko jendeandana ikusi zuenean. Hala ere,segurtasun eta babes neurriakerrespetatuz osatu zuen norbe-rak bere saioa.

14 urtetik gorakoek paseatzera eta kirola egitera ateratzeko baimena larunbatean jaso zuten. ASIER IMAZ

MASKARAK, BEHARREZKOGarraio publikoa erabili behar duten erabiltzaile guztiekmaskarak erabili beharko dituzte. Atzo jarri zen neurria in-darrean eta derrigorrezkoa izango da neurria betetzea. Eraberean, autobusaren atzeko ateetatik egin behar dira sartu-ir-ten guztiak eta eserlekua hautatzerako garaian segurtasunneurriak ere zaindu egin behar dira. I. SAIZAR

Page 3: ASTEARTEA - ataria.tok-md.com · Asteburua eta eguraldi ona. Eta paseatzeko eta kirola egiteko au-kera, gainera. Ia 50 egun itxial-dian egon ostean, larunbatean herritar guztiek izan

Askatasun sentsazioa Kirolariei aukera zabaldu zaie entrenamenduak etxetik kanpo egiteko; profesionalekaukera gehiago dituzte, eta federatuek itxaron beharko dute neurriak zabaltzeko

Imanol Garcia Landa

Konfinamendua arintzeko neu-rrien artean kirolari profesiona-lei eta federatuei dagozkienak ja-rri dira martxan atzotik. Federa-tuek, hau da, lizentziaprofesionalik ez dutenek, lehenfase honetan egunean bi aldizatera daitezke aire librean arike-ta fisikoa egitera, 06:00etatik10:00etara eta 20:00etatik23:00etara bitartean, eta udale-rriko mugen barruan. Kirolariprofesionalek neurri malguago-ak dituzte; adibidez, udalerritikkanpo atera ahal dira. Jon Irisarri leaburuarra Caja

Rural txirrindulari taldekoa da.Atzo egin ahal izan zuen bere le-hen entrenamendua bizikletagainean, azpian arrabola izanbeharrean errepidea zuela. «Egiaesan, sentsazio arraroa da. 14 ur-tetatik nabil txirrindularitzan,eta iruditzen zait ez naizelabehin ere hainbeste denboraegon errepidera atera gabe»,azaldu zion Irisarrik ATARIA-ri,entrenamenduan etenaldi bateginez. «Atera ahal izatea eta la-saitasuna izatea nahi dudanerrepideetatik ibiltzeko... mo-mentu honetan pribilegiatuasentitzen naiz». Askatasun sentsazioa ere na-

baritu zuen leaburuarrak: «An-tzekotasuna izan behar du, nos-ki, bere ezberdintasunekin, es-petxe batetik ateratzearekin.Orain dela bi hilabete ikusi gabe-ko lekuak ikusten ari naiz, etasentsazioa oso berezia da». Lea-burutik bi hilabetetan ez delaatera azaldu zuen, eta Tolosarajaistea dagoeneko oso arraroaegin zitzaion entrenamenduaegitera abiatu zenean.Igandera arte zalantzak izan

zituzten bere taldean, entrena-tzera atera ahalko zuten ala ez.Hasiera batean txirrindularienzerrenda bat atera zen, entrena-menduak egiteko aukera ema-nez, eta Irisarri ez zegoen zerren-da horretan, ezta bere taldekoasko ere. «Gero komunikatu batatera zen azalduz profesionalguztiek atera ahalko genuela, etalasaitua hartu genuen», esanzuen leaburuarrak. Hori bai, en-trenamendua egiterako doku-mentuak eraman zituen: mugi-

korrean lizentzia profesionala-ren kopia, nortasun agiria etaorri batean BOEaren testua txi-rrindulari profesionalek ateraahal dutela azalduz. Behin errepidera aterata, hel-

burua iraupena berreskuratzeadela azaldu du Irisarrik. «Errit-mo lasai batean ordu dezenteegitea da aste honetarako helbu-rua». Probintziaren muga ezarridu Espainiako Gobernuak kiro-lari profesionalentzat entrena-menduak egiteko. «Zorionez,nire itzuli faboritoa Gipuzkoatikatera gabe da. Asteasura joannaiz, Andazarrate igo dut etahandik Oriora jaitsi. Hortik kan-pinetatik Zarautzera eta handikGetariara. Gero Garate menda-tea igo dut: sekulako ikuspegiakditu eta gehien gustatzen zaidanmendatea izango da. Ondoren,Meagas igo, Azpeitia aldera joan,hortik Errezilera, eta bukatzeko,

etxera itzuli aurretik Berastegirajoaten saiatuko naiz, asko gusta-tzen baitzait bertaraino igotzea». Egutegiari dagokionez, orain

gutxi jakin da ez dela aurten Eus-kal Herriko Itzulia egingo, etaezta Donostiako Klasikoa ere.Caja Rural taldearentzat kolpehandia dela hori jakitea azalduzuen Irisarrik: «Pena da, nirigehien gustatzen zaidan laster-ketak dira. Gure taldearentzateragin handia du, etxeko laster-ketak direlako eta guretzat ga-rrantzitsuak. Espero dut lehen-bailehen lasterketak martxanjartzea, bertan behera asko geldi-tuz gero, orokorrean txirrindula-ritzarentzako kolpe handia izan-go delako». Ez dute informazio-rik egingo diren lasterketeninguruan, baina Irisarrik uste duhiru proba handiak, hau da, Tou-rra, Giroa eta Vuelta, «salbatzen»saiatuko direla. «Gure aldetik

KIROLAK 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2020ko maiatzaren 5a @TOLOSALDEAKIROL

Jon Irisarri, atzo, Leaburun, bere lehen entrenamendua bukatu eta gero. ATARIA

egin dezakeguna da ahal den on-doen entrenatu, lasterketak egi-ten direnerako prest egoteko».

URETARA JOATEKO GOGOZIñaki Arratibel kirol medikua daeta Tolosaldea Arraun Klubeanprestatzaile fisiko moduan ari-tzen da. Traineruko arraunlariakprofesionalak ez direnez, lehenfase honetan oraindik neurriakantzera mantentzen direla azal-du du, baina dagoeneko irteerabat ikusten dela: «Hemendikpare bat edo hiru asteetara ureta-ko entrenamenduak hasteko au-kera izan daiteke. Bitartean ikusibeharko dugu nola mantenduegiten ari garena eta pixkanauretara joateko pausoa nola au-rreikusi». Hain justu, traineruarekin

uretan entrenamendua egitekoaukera bigarren fasean eginahalko dela dio Arratibelek:

«Multzo txiki bat da, kirolari ja-kin batzuk, leku jakin batean...Bete beharko dira beste baldin-tza guztiak, adibidez, ezingo di-rela aldagelak erabili». TAKekoarraunlarien kasuan, San Pedro-ra joaten dira, bertako klubak uz-ten baitie trainerua eta azpiegi-turak. Bertara joateko baimenalortu beharko dutela dio Arrati-belek, eta kontuan izan beharkodutela zenbat autotan egin be-harko duten bidaia, baldintzakbetetzeko. Aste honetan aire librean ari-

keta fisikoa egiteko aukera izate-ak, entrenamenduak bitan bana-tzeko aukera eman die. «Batetik,ergometroarekin eta gimnastikaariketekin jarraituko dute, pixkabat arinduta, eta hori bigarrenzatiarekin lotu, hau da, gutxie-nez ordu erdi bat korrika egitea»,esan du Arratibelek. Aire libreanaritzeak alde psikologikoa erebaduela dio. «San Pedrora joan-etorriak egiteagatik, ez duguhainbeste korrika saio egiten.Oraingo egoera honek ahalbide-tzen duena da korrika saio luzea-goak egitea, eta fase aerobikoare-na ere hobeto entrenatzea. Faltazaiguna da berriro uretara joa-tea, talde lana egitea, eta arraun-kera berreskuratzea».Alde fisikoaren aldetik,

arraunlariak «gauzak ondo egi-ten» ari direla dio Arratibelek.Astero bi edo hirutan ari dira pi-sua kontrolatzen. «Ni pentsa-tzen nuena baino hobeto doazpisuarekin, eta beste urtetan ziuraski gehiago kostatu izan zaitkontrolatzea», esan du presta-tzaile fisikoak. «Gainera, beraiekeskatzen dute entrenamenduakjartzea, horren gainean daude,eta alde horretatik kontentu gau-de zer erantzun ematen ari direnikusita: heldu batzuen erantzu-na da». Arraun denboraldia egiteko

itxaropentsu dago. «Kirol hauden bezala, talde bakoitza beste-etatik isolatuta, eta gero lehorre-an gauzak ondo egiten badira,nik uste dut aurten ligak salbatudaitezkeela modu batera edobestera», esan du Arratibelek.«Leku batzuk ez daude prestatu-ta baldintza guztiak aurrera era-mateko, eta beste batzuetan ezdago arazorik».

Page 4: ASTEARTEA - ataria.tok-md.com · Asteburua eta eguraldi ona. Eta paseatzeko eta kirola egiteko au-kera, gainera. Ia 50 egun itxial-dian egon ostean, larunbatean herritar guztiek izan

04 TOLOSALDEA POLITIKA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2020ko maiatzaren 5a

GaztetxeendefentsaaldarrikatzekoospakizunaTolosaldeko Gazte Fronteak Ezpalarenurtemuga iragarri zuen apirilaren 22an.«Garrantzi berezia du, lantzen ari garenbi lan lerroak uztartzen dituelako»

J. Artutxa Dorronsoro Tolosa

Kurtso honetan zehar, TGF-renindarrak Zizurkilgo Kaxilda etaTolosako Ezpala gaztetxeen de-fentsan jarriko zituztela esan zu-ten: «Gaur-gaurkoz, ordea, langi-leon kontrolpeko gune bat (Ka-xilda) lapurtu digute, bainabesteak bizirik jarraitzen duelaospatzeko eguna da» adierazi zu-ten. Urteurren bereziaren harira,bideo bat argitaratu zuten. Urte-an zehar gaztetxean burutu di-tuzten ekintza kulturalak, for-makuntzak eta bestelako ekime-nak biltzen dira bertan.TGF-tik azaldu dutenez, Ezpa-

laren urteurrena testuingurumurriztailean iritsi da, martxoa-ren 6an Kaxilda gaztetxea desa-lojatu ondoren: «Salbuespenegoera honek askatasun politi-koak ukatu dizkigula azpimarra-tu nahi dugu; egoera asko aldatuzaigu eta horrek borroka aurreraeramateko zailtasunak ekarridizkigu. Kontrara, lurraldeareneta ekoizpenaren antolamenduburgesa aurrera ematen dutenekez dute inongo arazorik bildu etanahieran jarduteko. Egoera ho-

netan egonda ere, momentukogaitasunaren arabera borrokare-kin aurrera jarraitzen ari gara; ezdugu indar faltarik».Arestian aipatutako bideoa,

ordea, ez da aurrera eramangoduten proiektu bakarra izango.Argazki bilketa bat ere egiten aridira. Orri zuri batean «Ezpala de-fendatu» mezua idatzi, eta horierakutsiz argazkia ateratzea es-katzen dute. Ondoren, irudiakWhatsApp bidez (667 363 956),Instagram bidez (@ezpalagazte-txea) edota helbide elektronikoz([email protected])bidaltzea eskatzen dute. Sare so-zialetan zabalduko dituzte bil-dutako argazki guztiak. «Egoerazail honetan, Ezpala gaztetxeaere bizirik mantentzen delakoeta babesa zein elkartasuna ezin-bestekoak direlako. Animatu etaadierazi babesa».

KOLPATUENEN DEFENTSARAKOBALIABIDEAK, MARTXANBestalde, Gazte KoordinadoraSozialistak azaldu duenez, «krisihonen ondorioak pairatuko di-tuena langile klasea izango da.Izan ere, epe laburrean azkartu

ditu krisialdi kapitalistaren errit-moak». Egoera horrek ekar ditza-keen ondorioen aurrean, beha-rrezkotzat ikusi dute «langileria-ren babeserako dinamikak etaantolakuntza baliabideak handi-tzea». Horretarako, GKS-tik esandutenez, «nazio mailan kolekti-bo kolpatuenen defentsarakobaliabideak jarri dira martxan».Tolosaldeko hainbat eragilek

bat egin dute dinamika horre-kin, eta hainbat mekanismo sor-tu dituzte «erasoen testigantzakbildu eta defentsarako baliabi-deak eskaini ahal izateko». Tolo-saldeko Gazte Frontea, Antola-kuntza Komunala, Gerizpe Tolo-saldeko Emakume LangileonDefentsa Taldea eta TolosaldekoAutodefentsa Laboraleko Sareadira eragile horiek. «GKS-rentresnak erabiliz, etxebizitzan,polizia jazarpenagatik edota lanesparruan emandako erasoentestigantzak bildu eta asistentziajuridikoa eskaintzeko bitarteko-ak martxan jartzea da helburua».Gerizpek, genero problematikariere erantzungo dio, «aspektu ho-netan gertatzen diren erasoentestigantzak jasoz». Testigantzak

bidaltzeko edota eragileekin ha-rremanetan jartzeko hainbatbide daudela adierazi dute, hel-bide elektroniko bidez, telefonozedota sare sozialak erabiliz.

IKASTETXEETAN BORROKAIREKITZEKO PRESTTolosaldeko Autodefentsa Sare-ak azaldu duenez «ikasturte zailaizaten ari da honakoa ikasle lan-gileontzat». Egoerari aurre egite-ko, lehenik, Ikasle Abertzaleendinamikarekin bat egiten dutelairagarri dute, ondorengoa alda-rrikatuz: «Orain arteko onlineikasketa plana bertan beherautzi eta ikasketa prozesua beha-rrezko materialaren lanketaramugatzea, konfinamendua hasizenetik eginiko lanen balio aka-demikoa nahiz ohiko selektibita-te eredua bertan behera gera-tzea, ikastetxeak itxita egon di-ren epean ordaindutakoa itzulieta hemendik aurrera ez ordain-tzea, Lanbide Heziketa dualekoikasleen praktika egutegia erres-petatzea, eta agintari politiko etahezkuntza ordezkariek ikaslelangileon antolakundeekin elka-rrizketa mahaiak sortzea».

TAS-ren esanetan, aldarri ho-riek guztiz zilegizkoak dira:«Ikasleoi ikasturte akademikoa-rekin normaltasunez jarraitzeaexijitzen zaigu, baina horretara-ko ziurgabetasuna, desegonkor-tasuna eta baldintza falta nabar-mentzen dira». Inoiz baino etxe-ko lan gehiago jasotzen ditugu,edukiaren kalitatea inoiz bainookerragoa denean». Ikasleekinezer gertatuko ez balitz bezala jo-katzen ari direla ere salatu dute,«ikasleon baliabide materialak,etxeko egoera edo egoera emo-zionala kontuan hartu gabe. Argidago ezin dela ikasleria behar be-zala ebaluatu».Horregatik, borroka irekiko

dutela iragarri dute, eskualdekobatxilergoko ikastetxeetan. Ba-tetik, online klaseen nahitaezko-tasuna kentzea aldarrikatzendute. Bestetik, berriz, beharrez-ko edukia soilik ematea. Azke-nik, egoera honi aurre egitekoikasleen antolakuntzaren ga-rrantzia azpimarratu dute, etaikasleri osoari luzatu die prozesuhonetan parte hartzeko gonbita.«Zalantzarik izanez gero, jarrigurekin harremanetan».

Irailean ospatu zuten Tolosako Ezpala Gaztetxearen eguna, manifestazio jendetsu batekin. IMANOL GARCIA LANDA

Bozez hitz egiteko bilera deitu du UrkullukErredakzioa

Hauteskundeak uztailean egite-ko marjinarekin jarraitzen duEAEko jarduneko lehendaka-riak. Bozen deialditik bozak eginarte 54 eguneko epea behar da le-gez, eta deialdia maiatzaren hi-rugarren edo laugarren asteaneginda, uztaila amaieran eginahalko dira. Hori dela eta, Urku-lluk maiatzaren 14rako deituditu berriro taldeak bozei buruzhitz egiteko. Dena den, agian,

epeak murriztu daitezke. Segu-rutzat jotzen da hautesleenerrolda berria izango dela etahautagai berriak aurkeztu ahal-ko direla.COVID-19a dela eta, lehenda-

kariak eta talde politikoek mar-txoaren 16ko bileran adostu zu-ten hauteskundeak atzeratzea,eta Urkulluk gerora sinatu zuendekretua, EAEko HauteskundeBatzordean txostena aurkeztueta balekoa jaso ondoren. Pasaden astean, talde politiko bakoi-

tzeko bina ordezkari bildu zirenLehendakaritzan, «EAEko Osa-sun Larrialdiko Adierazpena etabozetara hiru hilabeteko epeandeitzeko aukera aztertzeko».Taldeei bi aukera jarri dizkie

mahai gainean Urkulluk: bozakuztailean egitea, edo irailean edourrian. Azaldu dienez, osasunarloko adituek egindako aurrei-kuspenak adierazten duela «ku-tsatze arriskua egonkortzeko etamurrizteko fasea» dela oraingoa,eta udan kutsatze maila txikiena

izan daitekeela. Urkulluk dioadituen arabera arriskua dagoe-la udazkenetik aurrera «gaixota-suna berriro sortzeko. Gainera,ziurra da orduan ez dugula txer-torik jarriko».EAJk esan du botoa ematea

herritarren «funtsezko eskubi-deetako bat» dela, eta, beraz,boza eman ahal izatea bermatubeharra dagoela: «Ezin da esku-bide hori, eperik gabe, bertan be-hera utzi». Urriaren 25a da bozak«legez» deitzeko azken eguna.

EH Bilduren ustez, «herri honiirtenbideak emateko unea da;konfinamenduaren arintzeazuhurtzia handiz egin behar da,eta eboluzioa aztertu». Elkarre-kin Podemosen iritziz, «ezin dakrisia kudeatu eta, aldi berean,kanpaina egin». PSE-EEren ara-bera, «osasun eta parte hartzepolitikorako berme guztiak»eduki behar dira. PP+C's koali-zioarentzat, Urkullu «tematuta»dago gaiarekin, eta «EAJren pre-miak ez dira herritarrenak».

Page 5: ASTEARTEA - ataria.tok-md.com · Asteburua eta eguraldi ona. Eta paseatzeko eta kirola egiteko au-kera, gainera. Ia 50 egun itxial-dian egon ostean, larunbatean herritar guztiek izan

GORK

A SA

LABE

RRIA

DENBORA-PASAK TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2020ko maiatzaren 5a

1. Sarirako edo ezagutzarako eskubidea. 2. Zuberoako herria, Basabürüan. Hiri baten inguruko auzo edo herrixka. 3. Hil. Juntagailua. 4. Uribe Kosta, labur-labur adierazita. Lureremu edo hedadura aski zabal. 5. Kardatuz bizibidea ateratzen duen pertsona. Baratze landare. 6. Norbaitenganako begirune edo onginahi. Zaldia akuilatzeko metalezkoatala, zaldunak orpoan lotzen duena. 7. Itsasbazterra. Bokal mehea. 8. Baita. Gari sorta. Begira. 9. Horren jakitun dira. Buruzagia. 10. Afrikako ugaztun, jirafaren familiako.Aginduak.

Ezker eskuin

1. Beso osoa edo besoaren goiko aldea estaltzen duen jantzi zatia. Ala. 2. Pluralean, elikatzea. 3. Antzerki lan edo film batean, antzezle batek antzezten duen zati. Emakumeizena. 4. Urritasun aldia, gabezia aldia. Internet Protokoloa. 5. Behiaren familiako ugaztuna. Puska. 6. Bokala. Erreketa. 7. Lerro eta zutabe modura ordenaturiko elementuenmultzoa. Kontsonantea. 8. Hitza, solasa. Dema, norgehiagoka. 9. Neodimioaren ikur kimikoa. Nafarroako udalerria. 10. Angeluez mintzatuz, elkar ebakitzen duten bi planokeratzen dutena. Rutenioa balio du. 11. Sagar mota. Sutea. 12. Gipuzkoako herria, Urola Kostan. Abilak, trebeak.

Goitik behera

Hitz gurutzatuak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Anagrama Gurutzatuak

Soluzioen anagramak dira zutabeetan emandako hitzak

1. Egitura4. Azazkal 6. Metrika 8. Kalitua

EZKER-ESKUIN

1. Urdea2. Ibilera 3. Ari 5. Kiloa7. Era

GOITIK BEHERA

Page 6: ASTEARTEA - ataria.tok-md.com · Asteburua eta eguraldi ona. Eta paseatzeko eta kirola egiteko au-kera, gainera. Ia 50 egun itxial-dian egon ostean, larunbatean herritar guztiek izan

Plaza berriakbultzatuko dituBertsozale Elkarteak Bertsolaritzaren ikusgarritasunari eusteko eta bertsolarienegoera zaurgarria leuntzeko, 45.000 euro bideratuko dituBertsozale Elkarteak bere baliabideetatik

Jon Miranda Amasa-Villabona

Eskuartean zituen proiektu askobertan behera geratu, atzeratuedota moldatu behar izan ditu el-karteak. Bertsolaritza mugimen-du osoan eragin nabarmena izandu osasun krisiak eta ohiko bertsoplaza berreskuratzeko denborabeharko dela kontuan hartuta,egungo egoerara egokitutako eki-menak jarriko ditu abian.«Inondik inora espero ez ge-

nuen bat-bateko kolpea izan da»,Lanku kultur zerbitzuetako Mar-ta Agirrezabalak azaldu bezala.«Lanku erabat lotuta dago plaza-ri, lan jarduera nagusiena plazada, eta bat-batean geratu gara»,gaineratu du. Plazaren etetearenondorioz, Lanku kultur zerbi-tzuak larrialdiko ABEE egoerandago. Martxotik, 400 saio galdudirela kalkulatzen du BertsozaleElkarteak. Honek guztiak ondo-rio ekonomiko nabarmenak ditu:martxotik ekainera arte, 385.600euro ingurukoak.

PLAZA INDARTZEKO LANAKonfinamendu garaian bertsola-ritza mugimenduko hainbat era-gilek Interneteko online saioak ja-rri dituzte martxan. Ekimen ho-riez gain, Bertsozale Elkarteak45.000 euro bideratuko ditu pla-za indartzeko eta bertsolarienzaurgarritasun egoera leuntzeko.Aurreko larunbatetik, Internet bi-dezko bertso plaza aberasten ari

dira, garai honetarako Lankurenbidez hitzartuta zeuden zenbaitsaio sarean eskainita, eta bertso-lariek proposamen ordainduakizatea bermatuta. Lehendik lotu-ta zeuden eta mantendu nahi di-tuzten edo datozen hilabeteetansaioren bat antolatu nahi dutenantolatzaileei saioak online egite-ko aukera eskainiko die Bertsoza-le Elkarteak. Lankutik saioakkontratatzen dituzten antolatzai-leei eskainiko zaie aukera. Villa-bonako Subijana etxean prestatudute grabaketa lekua, beharrezkoosasun neurriak hartuta, bainadenborarekin herrietatik saioakegiteko aukera aztertuko da, kon-finamendu aginduen arabera,beti ere. Saioak osorik eskainikodira www.bertsoa.eusatarian, zu-zenean edo diferituan, antola-

tzaileak erabakitzen duen egune-an.Lehen saioa aurreko larunbate-

an eskaini zuten eta Oihana Igua-ran amasarrak parte hartu zuen.Igandean, berriz, ErandiokoUdalak antolatutako saioan,Kike Amonarriz tolosarrak jarrizituen gaiak Villabonako Subija-na etxean eta bertsotan IgorElortza eta Onintza Enbeita arituziren.Horrekin batera, esperimenta-

ziorako gunea izan nahi duwww.bertsoa.eus atariak. Horre-gatik beste bi ekimen ere jarrikodituzte martxan: Potokastak, ber-tsolari gazteei egindako elkarriz-ketak entzuteko aukera emangoduena; Eta Bidaiak, inertziakhautsi eta esperimentazio guneaizango dena.

Igandean Subijana etxean eskainitako saioan, Kike Amonarriz gai jartzen. XDZ

06 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2020ko maiatzaren 5a

Herritarren arretazerbitzua zabalik daastelehenetikAMASA-VILLABONA // Dagoene-ko herritarrei zabaldu zaie Zure-tzat arreta zerbitzuko bulegoa,beti ere aurretiazko hitzorduare-kin. Bulegoan bertan hainbatadministrazio izapide burutze-ko aukera izango da, hala nola,obra baimenak, erroldatzeakedota eskaerak. 943 69 21 00 te-lefonoan eskatu daiteke txanda.

Udalak laguntzakbanatuko dituCOVID-19a dela etaIRURA // DSBE jasotzaileek etaekonomikoki pareko egoerandauden herritarrei laguntza bi-deratuko zaie udaletik. Baita de-rrigorrezko hezkuntza bitartedauden haurren familiei ere,jangelarik ez dutenez, etxeangehitu diren energi gastuetan la-guntzeko. Etxez etxe telazkomaskarak ere banatuko dituzte.

Ekaina hasieranerabakiko duteudalekuen inguruanANOETA // Osasun larrialdiagatikudalak ez du erabaki oraindikaurten udalekuak antolatuko di-tuen ala ez. Ekaina hasieran har-tuko du azken erabakia. Edozeingaldera izanez gero gazteria de-partamentuarekin harremane-tan jartzeko eskatu diete guraso-ei [email protected] edo 688 761 343 telefonoan.

Boluntario taldeakmaskarak banatu dituasteburu honetanAMASA-VILLABONA // Herritarbatek 3.500 maskaren donazioaegin dio udalari eta horri esker,doako banaketa egitea erabakidu udalak, boluntario taldearenbitartez. 65 urtetik gorako herri-tarrei, gizarte zerbitzuetako era-biltzaileei eta egoera ekonomikolarria duten familiei banatuzaizkie, lehentasun gisa.

Kirola egitekobi ibilbideproposatudituzteZizurkilen

Egunotarako herritik irtengabe, bi ibilbide proposatudituzte Hernandorenakultur elkarteak etaZizurkilgo Udalak

Erredakzioa Zizurkil

Bakarka, aire librean egin litekekirola herritik irten gabe joanden larunbatetik, eta ZizurkilgoUdalak pentsatu du bizi dugunegoera aukera ona izan litekeelaherria hobeto ezagutzeko. Hala,«arazotik aukera sortu nahian»,Hernandorena Kultur elkarteaketa Zizurkilgo Udalak bi ibilbideproposatu dizkie herritarreimendi itzuli bat egiteko Zizurkil-go mugetatik irten gabe.Binaka egin daitekeen paseoa-

ren kasuan, ibilbide horien zatibat soilik egin ahalko da, mo-mentuz, kilometro bateko mugajarri dutelako, «baina izango dahorretarako aukera ere aurrera-go». Ibilbide guztiei Joxe Arregiplazan jarri diete hasiera puntuabaina bultzatzaileek adierazi du-tenez bakoitza bere etxetik ger-tueneko puntuan has daiteke.«Aurten Maiatza Saltsan mu-

garrien inguruan ardaztuta ge-nuen, eta ekimen hau aurreraeraman ezin denez, aukera poli-ta izan liteke herria ezagutzekoibilbide horiek egitea», azaldudu Iker Urruzola alkateak. Jaki-narazi duenez, aurrerago ibilbi-de gehiago ere jarriko dituzte au-keran.Oraingoz bi ibilbide hauek

proposatu dituzte herritarren-tzat: Elbarrena-Herrigunea-El-barrena eta Salobietarreka-Ur-kamendi. Zizurkilgo UdalakHernandorena kultur elkarteariegindako ahalegina eskertu nahiizan dio.

MUSUKOEN BANAKETAAurreko asteburu honetan 70 ur-tetik gorako adinekoen arteanbanatu dira Zizurkilgo Udalakeskuratu dituen maskara edomusukoak.Udalak erabaki du gaitzaren

aurrean zaurgarrien azaltzenden taldea babestea lehentasungisa. Egoera honi aurre egitekosortu den boluntario sareko ki-deak aritu ziren ostiralean bana-keta prestatzen eta beraiek bana-tuko dituzte maskarak asteburuhonetan.

AlkizakoUdalakaurtengoaurrekontuabirmoldatu du

Murrizketak zeinpartidetan egin aztertu etaproposatutako neurriekingastua %10 murrizteaposible ikusten du udalak

Erredakzioa Alkiza

Apirilaren 28an eginiko osoko bil-kuran Alkizako Udalak, besteakbeste, 2020rako udal aurrekon-tuan COVID-19aren krisiak izan-go dituen ondorioak aztertu zi-tuen. Izan ere, Gipuzkoako ForuAldundiak iragarri du udaleiforu-funtsaren bidez egingo dienekarpenak % 20-25 bitarteko mu-rrizketa izango duela aurten. Ho-rrek eragin handia izango du Al-kizako Udalaren ekonomian, sa-rreren % 56a osatzen baituforu-funtsak.Bilkuran Inaki Irazabalbeitia

alkateak azaldu zuen egoera be-rrira moldatzeko zein pausoeman asmo dituen udalak. Jaki-tun dira egoera aldakorra dela etaaldagai guztiak ez dituztela ma-hai gainean, baina proposatutakoneurriekin 2020rako gastua %10murriztea posible ikusten dute.Irazabalbeitiak honakoa esan

du: «Alkizarrok etxeko lanak egi-ten ari gara egoera berrira molda-tzeko, baina bakarrik ezin duguegin eta lan horretan goiko era-kundeak gu laguntzea ezinbeste-koa da». Batetik eskatu du foru-funtsean egin behar den murriz-ketak kontuan izan dezala udaltxikien egoera berezia, alegia, al-dundiak ez dezala murrizketatasa bera aplikatu udal guztien-tzat; bestetik, eskatu du udalarenjarduera ekonomikoa mugatzendituzten baldintzak malgutzea,gastu araua adibidez, udalek ma-niobratzeko tartea izan dezaten.

Page 7: ASTEARTEA - ataria.tok-md.com · Asteburua eta eguraldi ona. Eta paseatzeko eta kirola egiteko au-kera, gainera. Ia 50 egun itxial-dian egon ostean, larunbatean herritar guztiek izan

LARRE IREKIERA, EKITALDI SINBOLIKOANAbaltzisketako zenbait herritarrek ekitaldi sinbolikoa egin zuten, ostiralean, Larraizko lan-gatik behiak eta behorrak igaroz. Suziria ere bota zuten, ohiturari jarraituz. Lehenengo behiakpasa ziren, eta ondoren behorrak. Jon Zubizarreta alkateak esan duenez, herrikoen arteanhitz egin zuten beste urteetan bezala behiak eramateaz. «Nik behor batzuk igarotzea pentsatunuen. Oso ezberdina izan den urtea bezala geratuko da oroitzapenerako gordeta». I. G. L.

Gaztandegien artean, esnebilketarako akordioa lortuta

Erredakzioa

Gaztandegien artean akordioalortu dela iragarri du ENBA ne-kazal sindikatuak, eta «oso albis-te ona» dela artzain sektorerakoadierazi du. Honela, esne bilketa«iazko bolumenetan» eta aurrezadostutako prezioa «bermatuz»egingo dela iragarri dute. Ostegunean lortutako akor-

dioaren arabera, «TGT etaAGOUR gaztandegiek 250.000litro gehiago jasotzeko akordioalortu dute, Eusko Jaurlaritzarenbitartekaritzari esker». Covid-19aren eragina lehen

sektorera ere iritsi da, eta azpi-sektore bakoitzean izandakoeragina ezberdina bada ere, azpi-marratzekoa da, ardi sektoreanizandakoa sindikatuaren hitze-tan. Ostalaritzaren itxierak era-gin nabarmena izan du artzainmunduan, arkume eta gazta gu-txiago salduz, eta horrez gain,«Euskaditik kanpo saldu ohi denIdiazabal gaztaren beherakada»nabarmena izan dela dio.Artzainek bere ohiko merka-

turatze bideez gain, etxez etxekozerbitzua jarri dute abian, edozenbait kasutan indartu egindute lehendik zutena. Gaztande-

gi industrialek, «esne erosketanmurrizketa» ipini izanak, artzai-nen egoera gehiago larritu zuen.Orain, aurrera begira, Idiaza-

bal gaztaren kontsumoa susta-tzeko kanpaina abian jarri dutelaazaldu du sindikatuak. Idiazabalgaztaz gain, Gazta Berri proiek-tuko gaztak sustatuz, euskal gaz-taren munduari bultzada nabar-mena emanez: «Artzainak, berekabuz, aspalditik dabiltza diber-tsifikazioaren ildoa jorratzen,gure gazta izarra den Idiazabalbeste gazta batzuekin osatzeko,eta bezeroei eskaintza aberatsa-goa emateko».

ENBA sindikatuak esne bilketa «bermatzen» duen akordioa «osopositiboa» dela dio; kontsumoa sustatzeko kanpaina jarri dute martxan

Gizon batatxilotu duteemakume batatxikitzeagatikVillabonako gizonezkoak bere haurrazaintzeko kontratatu zuen emakumea, eta heriotza mehatxuekin atxiki zuenetxean, bere borondatearen kontra

Erredakzioa Amasa-Villabona

Eusko Jaurlaritzako SegurtasunSailak ostiralean eman zuen jaki-tera, Ertzaintzak 41 urteko gizonbat atxilotu duela, Villabonakobaserri batean emakume batbere borondatearen kontra atxi-kitzeagatik. Azaldu duenez, gi-zonak bere haurra zaintzekokontratatu zuen emakumea, bai-na etxera eraman ondoren, he-riotza mehatxuekin atxiki zuenbere borondatearen kontra.Segurtasun Sailaren arabera,

emakumeak iaz ezagutu zuen gi-zona. Horrek bere semea zain-tzeko lana eta dokumentazioaeskaini zizkion. Emakumeak lanegiteko eskaintza onartu ondo-ren, gizonak etxe batera eramanzuen, eta sakelako telefonoakendu zion. Emakumeak, ordea,pasa den igandean senide batiahozko mezu bat bidaltzea lortuzuen. Senide horrek Ertzaintzaohartarazi zuen, baina non zego-en ezin izan zuen zehaztu. Iker-keta bati esker emakumea Villa-bonako lekuren batean zegoelajakin ahal izan zuen Ertzaintzak.Hainbat egunez aritu zen Er-

tzaintza inguruetan emakumea-ren bila, eta azkenean gizonaidentifikatu ondoren, emaku-mea Amasa-Villabonan utzita

dagoen baserri batean egon zite-keela ondorioztatu zuen. Hurazaintzen hasi ziren, eta pasa denasteko astelehenean gizonarenibilgailua handik ateratzen ikusizuten. Villabona herrian gerara-zi zuten autoa. Emakumea auto-an bertan zihoan, eta askatu eginzuten. Aldiz, gizona atxilotu eginzuten.

PROTESTA HERRIANAmasa-Villabonako Udalak ur-gentziazko bilkura egin zuen al-bistea jakin bezain pronto, etaeraso matxista gaitzesteaz gain,elkartasuna azaldu eta herrita-rrei deia egin zien balkoi etaleihoetara ateratzeko. LurgatzTalde Feministak ere kazolekinateratzeko dei egin zuen protes-tarekin bat eginez. Amasa-Villabonako Udalak,

indarkeria edo jazarpena paira-tzen ari diren emakumeei edoindarkeria zantzuak antzemandituztenei salaketa jartzekourratsa emateko eskatzen die.Era berean, udalak emakumeenkontrako indarkeria kasurikbada, Udaltzaingoarekin edo Er-tzaintzarekin harremanetan jar-tzeko adierazi du. Edo emaku-meen kontrako indarkeria sala-tzeko telefono zenbakia (900840 111) erabiltzeko deia egin du.

GIZARTEA TOLOSALDEA 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2020ko maiatzaren 5a

Maria JoseMichelenaLucambio

Maiatzaren 4an hil zen, 61 urte zituela

- Goian bego –

Bere senarra: Jose Mari Olano; alaba: Maitane eta MikelSan Sebastian; bilobak: Oier eta Amets; ama: Severiana eta

Joaquin (†); ezkon ama: Mª Pilar eta Jose Mari (†); ezkon anai-arrebak: Javi Olano eta Ana Malo; osaba-izebak, ilobak, le-

hengusuak eta gainerako ahaideak.

IBARRAN, 2020ko maiatzaren 5eanOHARRA: Familiak jasotako doluminak eskertzen ditu eta gaur

egungo osasun egoera ikusita, agurra senitartean egingo da.

Maria Jose Mitxelena LukanbioLaskorain ikastolako langilea

Ez da erraza inolaz erelagun on bat agurtzea,

baina, Marijo, zugatik behintzat,merezi du saiatzea.

Betegarria izan da osozurekin lan egitea,

zure ondoan zaindua etamaitatua sentitzea.

Horrexegatik bidezkoa dazuri hori eskertzea,

eta, nola ez, zu betirakogure baitan izatea.

LASKORAIN IKASTOLAKO, langile, ikasle eta gurasoak

TOLOSA, 2020ko maiatzaren 4an

Page 8: ASTEARTEA - ataria.tok-md.com · Asteburua eta eguraldi ona. Eta paseatzeko eta kirola egiteko au-kera, gainera. Ia 50 egun itxial-dian egon ostean, larunbatean herritar guztiek izan

www.ataria.eusASTEARTEA, 2020KO MAIATZAK 5Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ASTEARTEA 05ATARIA IRRATIA

09:00-13:00.Postalakbidaiarientartea, Kantazgoraeskualdeko musikarien proposamenekin osatu-tako musika saioa, Patxadazelka-rrizketen tartea, kolaboratzaileentarteak eta Entzuteko jaioakmusi-ka saioa.16:00.Zebrabidea. Arrosa sarekoirratiek eginiko magazina.19:00.Ahoz Aho Ipuinak ez dira gel-dituko20:00.Playback Ataria. Musikasaioa, Adriana Gaultier DJrekin.

28 KANALA11:00.Etxean bai...Geldirik ez! (JonAzaldegi)11:30.Gaurkoan Tolosaldetik12:00.Etxean bai... Geldirik ez! (Izas-kun Lazkano)12:30.1, 2, 3 Hemen da Miru!13:30.Gaurkoan Tolosaldetik17:00.Adinberri21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00. Harri saldak

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa. Ignacio Ola-rreaga Aranburu. Korreo kalea, 2. 943 67 01 28.

TOLOSA. Gauekoa. Lourdes AzpirozGalarza . Larramendi, 6 behea 1. 943 67 51 18.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Tenperaturaren be-herakada handia izangodugu, baina giro lasaia. Hai-

zeak ipar-ekialdeko ukitua hartukodu eta horrela tenperatura maximo-ak 8 eta 10 gradu artean egingo dubehera atzokoarekin alderatuz, ma-ximoak 23 eta 24 graduan joz goia.Zeruan aldiz, hodeiak eta ostarteaktartekatuko dira eta giro lasaia izan-go dugu.

Bihar.Giro lasaia izangodugu, berriro ere. Ipar-uki-tuko haizearekin hodeitza

handiagoa izango da, baina hala ere,hodei hauek ez dute bestelako on-doriorik ekarriko eta giro ateri eta la-saiarekin emango dugu eguna. Ten-peraturak ez du aldaketarik jasangoeta maximoa 23 eta 24 graduanerrendituko da.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

ERROMERIA BALIARRAINEN ETA SAREAN Josu Albisu eta Amets Arteaga trikitilariek Baliarraindik, euren etxetik, ordubeteko erromerisaioa eskaini zuten larunbatean. Aristerrazu Zuzenean Facebook-eko orriaren egitasmoan par-te hartu zuten horrela. Albisu eta Arteaga senar-emazteak dira, eta «gustura» parte hartu duteekimenean: «Noizbait arituta geunden elkarrekin, baina mikrofonorik gabe. Beraz, saiorakoegin dugun prestaketa polita izan da, eta gure umeek hori ikusi ahal izatea ere ederra izan da». In-terneten saioa jarraitzeko aukera izateaz gain, herritarrek ere entzun ahal izan zuten saioa, boz-gorailu batzuk jarri zituztelako herrian. ATARIA