28

Getxophoto 2011

Embed Size (px)

DESCRIPTION

GETXOPHOTO nagusitzen doa eta 5. edizioa ospatuko du, zahartzaroari aurrez begiratzea proposatzen duelarik. Nazioarteko hogei bat autorek parte hartuko dute zahartzaroari buruzko beraien ikuspuntu pertsonalarekin.

Citation preview

Page 1: Getxophoto 2011
Page 2: Getxophoto 2011

GETXOPHOTO nagusitzen doa eta 5. edizioa ospatuko du, zahartzaroari aurrez begiratzea

proposatzen duelarikNazioarteko hogei bat autorek parte hartuko dute zahartzaroari buruzko

beraien ikuspuntu pertsonalarekin

Azken hamarkadetan gaztetasuna balio gorena da gure gizartean, zimurrak sistematikoki ezkutatzen dira. Dakarren ezinbesteko kaltetze fisikoagatik, heriotza aurreko garaia adierazteagatik edo arrazoi asko direla medio (eta estetika garrantzitsuenetakoa da), zahartzaroak beldurra eragiten du gizartean. Eta horregatik hain zuzen ere, leku gutxi dauka zahartzaroak komunikabideetan zein artean. Ez dugu zahar izan gura, zaharrak ez dira gustukoak.

Frank Kalero komisarioaren eskutik, GETXOPHOTO-k zahartzaroa aurrez aurre begiratu nahi izan du eta heldutasun garai horretan ematen diren bizipenetako batzuk ikustarazi. Ez dugu errealitate hori idealizatu edo gozotu nahi izan, ezta bere alde ezerosoenak ezkutatu. Komisarioak hautatutako ia hogei lanak, jakina, oso ezberdinak dira eta zahartzaroa ikuspegi oso ezberdinetatik behatzen dute. Ibilbide horretan, irudiek, era aberatsean zein kritikoan, geure garaiko eta inguru hurbileneko zaharren bizimodu konplexua adierazteko gaitasuna erakusten digute.

Aurten, erakusketak irailaren 1tik 30ra ikusgai egongo dira, nagusiki Ereagako hondartzatik Algortako Portu Zaharraren ardatzean zehar. Hiriaren goialdeak geletako erakusketak bilduko ditu. Jarduera nagusiak jaialdiaren lehen asteburuan zehar ospatuko dira, irailaren 1tik 4ra. Egun horietan zehar Opening-a ospatuko da parte hartuko duten zenbait artisten presentziarekin, zuzeneko hitzaldiak egingo dira, proiekzioak, tailerrak…

Page 3: Getxophoto 2011

da.

Patrick Duncan-en argazkia Getxoko udaletxetan

GETXOPHOTO-ri buruzGETXOPHOTO, Nazioarteko Argazkigintza Jaialdia, Getxo udalerriko kaleetan zehar garatzen da Begihandi taldeak bultzatua.GETXOPHOTO-k argazkigintzarenganako, herriko gune ezberdinen erabilpen kulturalarenganako eta ezohikoak diren gune eta formatu adierazgarriak miatzearenganako apustua egiten du. Proposamen artistiko eta kuratorial batez gain, herritarren partaidetza kanalak zabaltzen saiatzen da; helburua jendeak jaialdia berezkoa sentitzea da, kontzientziak astintzea eta irudien kontsumo soila ekiditzea.

Jaialdi birziklagarria %100 eanGETXOPHOTO, erantzunkizun eta ekologiagatik, birziklagarria den Jaialdia izateko dago diseinatua. Ez da ohiko Jaialdi bat, izan ere, obra guztiak beren inguru eta euskarrietara egokitzeko produzitu behar dira bereziki. Irudiak, 1000 metro karratu baino gehiago, ondoren berrerabiliak izango diren piezetan (esku-poltsoetatik, hamaketaraino) bihurtuko dira bide batez, imaginak zirkulazioan jarraitzea ahalbidetzen delarik. Bestetik, instalazioak eusten diztuzten zenbait estruktura, merkantzia-kontainer, modulo-aurrefabrikatu eta egur palet-ekin eraikitakoak dira. Hauek guztiak Jaialdira egokitzen diren piezak dira eta behin hau bukatuta, erabilgarriak eta iraunkorrak izaten jarraitzen dute. GETXOPHOTOk ere ekologia bisualaren alde egiten du, hau da, irudien asetasuna ekiditu nahi du, programazio araztu bat eskainiz; horregatik irudi larregi ez duen Jaialdia da. GETXOPHOTO irizpide hauek jarraituz sortzen den Jaialdia da.

Page 4: Getxophoto 2011

JARDUERAK, IRAILAK

1-4OpeningIrailak 1 osteguna, 19:45 Andres Isasi Musika Eskola, Areeta

Irudien bidez GETXOPHOTO-ren bost urtetako ibilbideari gainbegiratua emanez hasiera emango diogu Jaialdiari. Edizio honetako egileetako batzuk euren lanak ere proiektatu eta aurkeztuko dituzte. Gaua Mursego-k zuzenean musikatuko duen Michael Ackermanen lanaren proiekzio bereziarekin amaituko da.

Solasaldia Andrés Reymondes & Arianna RinaldoIrailak 2 ostirala, 11:30 Torrene 3, Algorta

Argazkiz inguraturik eta giro lasaian egoteko bilgunea. Andrés Reymondes-ek, Vice aldizkariaren sormen zuzendariak, eta Arianna Rinaldo, La Repubblica egunkariaren iganderoko gehiagarriaren editore grafikoa eta OjodePez aldizkariko zuzendariak, euren agerkariak aurkeztuko dituzte. Ondoren, Frank Kalero-ren (GETXOPHOTO-ko komisarioa eta argazkigintza asiarrari buruzko Punctum aldizkariaren zuzendaria) gidaritzapean, gaur egungo argazki-argitalpenen edizioaz berba egingo dute.

Tailerra: Arianna RinaldoThe art and relativity of photo editing Irailaren 2tik 3ra. Hotel High Tech Tamarises Beach

Tailer honetan edizio grafikoaren hainbat alor jorratuko dira. Arianna bere esperientzia profesionalaren eta aldizkarien edizioaren gainean mintzatuko da. Bestalde, tailerrak ikutu praktikoago bat ere izango du; bertan partaideen portfolioak begiratuko dira, eta guztien artean aldizkari bat nola osatzen den ikusiko dute.

PhotowalkTDI-Image Bank & Juan Gómez Ostirala, irailak 2, 16:30

Photowalk argazkilari ospetsuen estudioetatik 3 orduko paseoa da. Estudioetako ateak irekiko dituzte partehartzaileei beraien lan egiteko erari buruz hitz egiteko, proiektuak garatzen dituzten espazioa erakutsi ahal izateko edota zalantzak ebazteko. Argazkilari ospetsuekin eta beraien inguruarekin bat egiteko aukera bikaina da, ikasteko eta beraien lana behatzeko era bikaina.

Bisitaldi bereziaFrank Kalero eta bertaratutako argazkilariak Sirailak 3 larunbata, 11:30Irteera: Algortako Kultur Etxea

Ordu bi inguruko oinezko txangoa hirian zehar Frank Kalero-rekin, GETXOPHOTO-ko komisarioa eta Jaialdira etorritako egileekin. Hauek bertatik bertara euren lanen gaineko azalpenak emango dituzte.

Page 5: Getxophoto 2011

JARDUERAK, IRAILAK

1-30IbiliBisitaldi gidatuen programa Larunbatak, irailak 10, 17 eta 24 (gazt.), eta urriak 1 (eusk.)Irteera: Metro Algorta, 11:30-13.30 Info: [email protected]

Arte Ederrak ikasten ari direnen eskutik erakusketarik adierazgarrienak ikusteko bisita gidatuen programa da Ibili. Bisita gidatuak ordu bi inguru irauten dute, euskaraz eta gazteleraz. Etortzen direnen artean Camper oinetako pare bat zozketatuko da.

1 / 100 Galtzekorik ezer ezUrgull kalea, AlgortaIrailaren 1-tetik aurrera.

Herri-partaidetzari jarraipena emanez, Pop Proiekzioa mutatu eta argazkiz interbenitutako horma bihurtuko da. Bertan zahartzaroari buruzko argazkiekin 1/100 proiektuan parte hartu dutenen lanak egongo dira ikusgai.

PapelArgazki aldizkari eta liburuen guneaTorrene, 3. Algorta. Astelehenetik ostiralera 11:00 – 13:00 / 17:00 – 20:00Larunbatak 12:00 – 14:00 / 18:00 – 21:00; igandeak 12:00 – 14:00

Bigarren urtez badator Papel, irakurketa gunea. Bertan mundu osoko hogeita hamar argazki aldizkari baino gehiago eta edizio honetan parte hartu duten egileen liburuak egongo dira. Ondoren argitalpen guzti hauek Getxoko Udal Liburutegira joango dira.

The Balde & YosigoTxikiteroakAixerrota, GetxoInaugurazioa, igandea, irailak 4, 13.00

Berriro ere The balde-rekin bat egin dugu. Eta Yosigo argazkilari donostiarra batu zaigu. Aurten, Jaialdiaren gaiarekin bat eginez, asmoa bertako nagusien ohitura bereizgarri bat erretratatzea izan da: txikiteoa. Txikiteroak egutegiak Algortan eta Bilbon koadrila bati Yosigo-k egindako argazkiak jasotzen ditu.

Edontzi-azpikoakIrma´s World, Patrick DuncanSatistegi Taberna, Algorta

Patrick Duncan-en Irma amama dibertigarriaren irudiekin 7.000 edontzi-azpiko ibiliko dira Algortako Portu Zaharreko tabernetan eta Bilboko Zazpi Kaleetako batzuetan. Bilduma osoa Jaialdiaren informazio guneetan lor dezakezu.

Juanma Ferreira Morgazo

Yosigo

Page 6: Getxophoto 2011

ELKARLANAK

Azkenik, eta gure begirada ez duelako soilik argazkilaritza mundua besarkatzen, beste lan-eremu batzuetatik datorren jendearekin elkarlanak egiteagatik egiten dugu apustu. Disenatzaileak, arkitektuak, editoreak, artistak edo publizistak dira, zeintzuk beren aportazioekin Jaialdi hau gero eta handiagoa eta argazkilaritzaren mugetatik harago zabaltzea ahalbidetzen duten.

Mentalgassi: BalloonsArriluze, Algorta

Mentalgassi Berlingo taldea da eta bigarren aldiz errepikatzen du GETXOPHOTOn puxiketan egin duten erretratuen seriea jarraitzeko asmoarekin. Lehen zatia Serbian egin zuten, hantxe aireratu zituzten puxikak. Oraingoan Arriluzeko itsas-argiaren alboan flota dezaten nahi dute, adineko igerilari taldea bailitzan.

Vice Magazine: Old ViceBasagoiti eta Euskal Herria kaleko denda eta tabernetan

VICE ere gora doa adinean. Edizio honetan buru belarri sartu da GETXOPHOTO-n, Algorta erdiko denda eta tabernetako erakusleihoetan zuzenean parte hartuz. Horretarako bere bibliografia funtsetik Zaharrei gorazarre beraien eran egiten dieten egileak aukeratu ditu: Inma Varandela, Andi Schmied, Cristina Santa Quiteria eta Marc Rosés Vega. Ikuspegi horiek informalak izateaz gain, errealistak eta konplizeak ere badira.

Juju´s Delivery: Ikusi MakusiJaialdiaren informazio guneetan eta web-ean

Juju’s delivery Berlinen bizi den Julia Schonlau-k bere ekinbide ezberdinetarako erabiltzen duen marka da. Pertsonaien ilustratzaile eta sortzaile honek, Ikusi makusi asmatu du, Jaialdiaren kamiseta.

Page 7: Getxophoto 2011

Antiatoms & Potipoti: Recycling GETXOPHOTOBerrerabilpena eta eraldaketa. Horixe da erakusketa amaituta Jaialdian parte hartutako egileen argazkiak birziklatzearen helburua. Berriz egin dugu hau diseinatzaile talde biren eskutik: ANTIATOMS eta POTIPOTI. Zaindutako eskulana lan munduan txertatzeko Bilboko enpresa den Liburki-ren ardura izan da. Eta beti bezala, irabaziak Atfal Getxo Pro-Sáhara elkarteak jasoko ditu.

Xabi Goikoetxea: arkitektura iragankorraEreagako lorategiak, Algorta

Xabi Goikotxearen ikuspegi ausartak, espazio eta estruktura iragankor, erabilgarri eta berziklagarri berriak sortzeko gure obsesioarekin batera, erakusketa espazio iragankorren sorrera izan dute emaitzatzat. GETXOPHOTO-ri joku eta mugikortasun handiagoa emateko, ingurugiroari minik egingo ez dion eta erabilera-anitzeko espazio bezala funtzionatzen duen estruktura sortu du Xabik: alde batetik, irudiak eutsiko ditu eta bestetik, informazio puntu bezala funtzionatuko du.

Contrapunto: galtzeko ezer ezContrapunto komunikazio agentziak, beste urte batez GETXOPHOTO-rekin kolaboratu du Zaharrari gorazarre spot-a eginez. Bertan agure baten istoria samurra kontatzen da, zein nagusia izateagatik edozer gauza egin dezake. Spot-a gure webgunean, Vimeoko kontuan eta Youtuben ikus daiteke.

Page 8: Getxophoto 2011

KOMISARIOA ETA EGILEAK

Page 9: Getxophoto 2011

Frank Kalero (EspANiA)

Komisarioa Pompeu Fabra Unibertsitatean Ikusentzunezko Komunikazioan Lizentziatua da eta Argazkigintza Dokumentalean Masterra International Center of Photography-n (New York). Bennetonen Fabrica-n egoiliar izan zen (Italian), OjodePez (Espainia) aldizkariako sortzaile eta zuzendaria izan da eta Sao Paulotik Vice Brasil aldizkaria hedatzeaz arduratu zen. Invaliden1 arte galeriaren sortzaileetako bat izan zen eta 2009an The world according to arte aldizkaria sortu zuen, biak Berlinen. Gaur egun Asiako herrialdeetarako Punctum izeneko fotografia aldizkaria abian jartzen dihardu. Berlin eta New Delhi artean bizi da. GETXOPHOTO-ko komisarioa da 2010. urtetik.

Page 10: Getxophoto 2011

Michael Ackerman (isRAEL)

Arimen zahartzeaTel Aviv-en 1967an jaio zen amerikarra. Gaur egun Berlinen bizi da. End of time city liburu itxura hartu zuen Benarés hiriari buruz bere lehen lanak izena eman zion argazkilari moduan. Zuri-beltzean ateratzen ditu beti argazkiak eta argiztapen-egoera oso mugatuetan egiten du lan, beste edozein argazkilari ausartuko ez litzatekeen egoeretan. Bere estilo berezi eta paregabeak kritikak ekarri badizkio ere, ezinbesteko autorea dugu. Gaur egun argazkilari gisa dihardu VU agentzian.

GETXOPHOTOn erakusten dituen irudiak Half life izeneko bere azken liburutik atera ditu. Bere lana ezin da zahartzaroa bezain ideia zehatzean bildu, baina bai bizitza nekearen inguruan, gure arimak zahartuz joatearen inguruan.

Page 11: Getxophoto 2011

Luis Cobelo (VENEzuELA)

Miss helduakAcarigua-n, Venezuela, jaio zen 1970. urtean. Filosofian lizentziatu zen Zulia-ko (Venezuela) Unibertsitatean. Freelance argazkilaria da eta besteak beste National Geographic, El País, Rolling Stone edo Neo2-entzat egin du lan. Argentinan, Frantzian, Espainian, Ekuadorren, Venezuelan eta Alemanian erakutsi ditu bere lanak. Gaur egun hainbat erreportajetan lanean dihardu Latinoamerikan, Asian eta Europan.

Queens, Senior America lehiaketan parte hartzen duten emakumeak biltzen dituen argazki-erreportaia da. Hirugarren adineko miss-en lehiaketa hontan parte hartzeko baldintza nagusia 60 urtetik gorakoa izatea da.

Jaialdian

egongoda

Page 12: Getxophoto 2011

Jaialdian

egongoda

Maja Daniels (suEDiA)

Alzheimerra, XXI. mendeko gaixotasunaSuedian jaio zen 1985. urtean. Soziologia, kazetaritza eta argazkilaritza ikasi zituen. Dokumentu sozialean eta erretratuan oinarritzen diren irudiak sortzen ditu, giza harremanetan, bere testuinguru garaikidean, enfasia jarriz. Daniels Speos – Paris Photographic Institute-n graduatu zen argazkilari gisa eta Soziologian Paris VIII Unibertsitatean. Peter Lindbergh-en laguntzaile izan da hainbat urtetan. Freelance moduan dihardu 2007. urteaz geroztik, eta erretratuak egiten ditu hainbat argitalpenentzako, hala nola, The Guardian, The Independent, Les inrockuptibles eta UNICEF.

Majak, hiru urtez, Frantziako ipar-mendebaldeko ospitale geriatriko baten bizitzari atera zizkion argazkiak, eta aldi berean gizarte modernoko zahartzaro-politiken inguruan dokumentatu zen. Lan hau Into Oblivion-en bildu du.

Page 13: Getxophoto 2011

Ricky Dávila (EspANiA)

Erretratu iberikoak Bilbon jaio zen 1967an. Biologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Argazkilaritzan graduatu New York-eko ICP-n. El Sol egunkariko argazkilaria izan da, Cover agentziako kidea, EGM-ko editore grafikoa eta El País Semanal-eko kolaboratzailea. World Pressphoto Masterclass-en parte hartu du eta sari garrantzitsuak lortu ditu, besteak beste Ortega y Gasset, Fotopress, Best American Picture of the Year eta bigarren saria, Erreportaje atalean, World Press Photo-n. Hainbat liburu ere argitaratu ditu eta erakusketak egin ditu munduan zehar.

Ibérica gaur eguneko gizarte penintsularraren inbentario pertsonal gisa aurkezten da. GETXOPHOTO-ko edizio honetarako aukeratutako argazkietako batzuk Getxoko 2007ko San Isidro jaietan egin zituen.

Page 14: Getxophoto 2011

Kaylynn Deveney (EEBB)

Aldameneko kutuna Alburquerque-n, AEB, jaio zen. Kazetaritzan lizentziatu zen Mexiko Berriko Unibertsitatean, Argazkilaritza Dokumentalean maisutza lortu zuen eta doktoretza Argazkilaritzan Gales-eko Unibertsitatean. Deveney-ren lana hainbat bildumatan aurki dezakegu, hala nola, Chicagoko Museum of Contemporary Photography-n, Syracuse-ko Light Work-en edo Oregon-eko Portland Art Museum-en. Bere lehen liburua, The Day-to-Day Life of Albert Hasting, 2007an argitaratu zen. Arles Contemporary Book Prize-rako (2008) aukeratu zuten, PhotoEspañako Argazkilaritza Libururik Onenaren Sarirako ere bai eta New York Photo Award Best Photography Book-erako ere hautatu zuten.

Albert Hastings eta KayLynn bizilagunak ziren eta egun batean, Deveney-k argazki-lan batean parte hartzea eskatu zion eta Albert-ek baietz erantzun zion. Egun hartatik aurrera elkar ezagutu eta lagun handiak bilakatu ziren. Laguntasun honen eredu da The Day-to-Day Life of Albert Hasting lana.

Page 15: Getxophoto 2011

Stephanie Diani (EEBB)

Sexualitatea zahartzaroanAmerikako Estatu Batuetan jaio zen 1971n. Stephanie Arkeologian lizentziatua da Kaliforniako Unibertsitatean. Behin behineko hainbat lanen ondoren, Diani arteengatik zuen pasioaz jabetu zen eta argazkilaritzan hasi zen, irudietan hainbat talde sozialengatik sentitzen zuen pasioa harrapatu nahian. Elementu mitologiko eta antropologikoak bere lanaren zati batean ageri dira. Hainbat pertsonaia ospetsu erretratatu ditu (Dustin Hoffman, David Lynch, Steve Carell edo Mark Ruffalo) hainbat argitalpenentzako: Der Spiegel, Stern edo The New York Times.

Dames: The Legends of Burlesque serieak zahartzaroa, sexualitatea eta gorputzaren irudia esploratzen ditu, oraindik erretiratu ez diren eta hainbat hamarkadatan diziplina horretan lanean diharduten burlesque-ko dantzarien bitartez.

Page 16: Getxophoto 2011

Patrick Duncan (EEBB)

Irmak 100 urte dituPatrick Duncan Albuquerque-n, Mexiko Berria, bizi da, eta saskibaloia edo lorezaintza bezalako zaletasunak ditu. Diseinu-estudio bat zuzentzen du, Steadfast Associates. Argazkilari ez argazkilari prototipoa da. Irma´s World-en argazkiak Vice-ko (New York) erredakziora bidali ziren, aldizkaria liluratu zuten eta handik aste gutxira argitaratu ziren.

Irma, 100 urteko Patrick-en amamaren izena da eta orain dela urte batetik batera bizi dira biak. Duncan-ek dio oso dibertigarria dela harekin bizitzea, horregatik egun batean amonari argazkiak ateratzea erabaki zuen.

Page 17: Getxophoto 2011

Josep Echaburu (EspANiA)

Geriatrikoak: bigarren abagunetarako tokiakBartzelonan jaio zen 1967an. Finalista izan zen Oskar Barnack (Leica 2010) sari ospetsuetan. Rencontres d´Arles-en erakutsi ditu bere lanak eta brontzezko domina lortu zuen Photographie Paris 2011-ko PX3 Prix-en. Bere argazkiak hainbat komunikabide nacional eta internacional espezializatutan argitaratu dituzte. Bere proiektu pertsonalak garatzeaz gain, argazkilari gisa dihardu TVE-n. Echaburu-k, Centros de vida bere lanean, geriatrikoen beste errealitate ohikoagoa baina gutxiago ezagutzen dena kontatzen du: geriatrikoetan sortzen den bizitza, lagun berriak eta azaltzen diren maitasun-harreman berriak.

Jaialdian

egongoda

Page 18: Getxophoto 2011

Ana Galán (EspANiA)

Urbinoko Dukeen berrinterpretazioatMadrilen jaio zen 1969. urtean. Ekonomian lizentziatua, artearen espekulazioaren inguruko tesia egin zuen. Gaur egun argitalpen bateko marketin-zuzendaria izateaz gain, argazkilari moduan ere dihardu. Guadalajara eta Paris artean bizi da. Bere lanak finalista izan dira hainbat lehiaketatan, besteak beste Bragako Encontros da Imagem, PhotoEspaña edo Paris Photo-n.

Ana Galán-ek Quattrocentoaren amaieran Italian jaiotako erretratuaren formularen berrinterpretazioa egiten du, zuzenean Piero Della Francescaren Urbinoko Dukeen diptikoan inspiratuz.

Jaialdian

egongoda

Page 19: Getxophoto 2011

Sacha Goldberger (FRANTziA)

Superbotereen amama

Frantzian jaio zen1968an. Aita normandiarra eta ama hungariarra eta judua. Superheroi moduan porrot egin eta gero, rock-izarra bihurtu zen eta azkenik, CLM BBDO-ko zuzendari sortzailea, Pierre Michel-en agentzian. 2003an, milagarren emakumearengandik errekuperatzeko, liburu bat sortu zuen argazkiak atera, kopiatu eta scrapbook batean itsatsiz. Je t’aime tout simplement urte berean argitaratu zen eta 130.000 kopia saldu zituen mundu osoan. Geroago argitaratu zituen Bye-bye mon amour, Made in Love eta Mamika.

Super Mamika 92 urte dituen bere amama Frederikari dedikatua dago. Proiektu hau amama eta bere biloba argazkilariaren arteko amodiozko istorioa da. Mamika-k (hungariarrez “amamatxo” esan nahi du) gaur egungo hainbat gai sozial ukitzen ditu, hala nola, zahartzaroa, bakardadea, zahartasuna, umorea, amodioa eta, batik bat, itxaropena.

Jaialdian

egongoda

Page 20: Getxophoto 2011

Sander Marsman (HoLANDA)

Transexualitatea zahartzaroanHolandan jaio zen 1981an eta Alemanian hazi zen lehen zortzi urteetan. Ikusmin handiko bidaiaria, giza egoeraren aniztasunaren inguruko interesa piztu zitzaion. Autopertzepzioaren eta onarpenaren inguruan egiten du lan. Gaur egun Hagako (Holanda) The Royal Academy of Art-en ikasten dihardu. Leonie Hampton argazkilariaren laguntzailea izan da.

Dianna obran, Sander-ek generoak eta hezitua izan zen garaiko presio sozialak markatuta dagoen eta bere identitatea kendu eta egunero fartsa bat irudikatu behar izan duen pertsona baten bizitza erretratatzen du. Zahartzaroak adorea eman dio betidanik barruan eraman duen pertsonari bizitzen uzteko.

Jaialdian

egongoda

Page 21: Getxophoto 2011

Peter Granser (ALEmANiA)

55 urtetik beherakoentzat gomendagarria ez den hiria Hanover-en jaio zen 1971. urtean. Argazkilaritzan duen formazioa autodidakta da. Erraz ezagutzen den estiloa dauka, formatu ertaina eta karratua erabiltzen ditu, konposizio eta argiztapen bikaina ere bai, eta Alemaniako argazkilaritza garaikidearen eragin handia dauka. Edozein argazkilari gaztek bere curriculum-ean nahiko lukeen sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu: Oskar Barnack, WPP Joop Masterclass, Les Rencontres Arles Discovery Award edo World Press Photo besteak beste. Bere lana mundu osoko erakusketetan ikusi ahal izan da

Sun City-k Estatu Batuetako jubilatu-kolonia bat erretratatzen du, non soilik 55 urtetik gorakoak onartzen dituzten.

Page 22: Getxophoto 2011

Vicente Paredes (EspANiA)

Ortu urbanoakOrihuelan jaio zen (Espainia) 1972an. Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Argazkilaritza ikasketak egin zituen Londreseko Westminster College-n. Bilbon bizi da. Gaur egun freelance moduan egiten du lan hainbat publizitate-agentziatarako. Bere lana Laberinto de Miradas dokumental-talderako aukeratua izan da eta baita España Contemporánea-rako ere.

Huertas urbanas, hirira beren lurrak ekarri ezin izan zituztenen superbibentzia erretratatzen du, gaur egungo hiri handietan. Hala ere, hauek, fidelki jarraitzen diote “ureztatu egingo duzu, belar txarrak urrutiratuko dituzu” mandalari.

Jaialdian

egongoda

Page 23: Getxophoto 2011

Nelly Rodriguez (suiTzA)

Memorien eguneroko bat irudietanLocarno-n, Suitza, jaio zen 1981an. 2005ean Vevey-ko Argazkilaritza Akademian graduatu zen. 2008an Bally Fundazioak Kulturarako emandako beka jaso zuen. Strates argazkilaritza agentziarekin kolaboratzen du eta freelance argazkilari gisa dihardu Suitzan zein atzerrian. Eguneroko bizitzan eta bertoko pertsonaietan interes berezia du, egoeretako alde intimoak jasotzeko interesa.

Mangiato abbiam mangiato, bevuto abbiam bevuto, bazkaldu ondoren bere amanak beti esaten zion esaldia da. Eguneroko keinuak erritual bihurtzen dira, hainbat urtetan eginiko serie honetarako Nelly-k bere amamari jarraitu zion konplizitate joko honetan.

Jaialdian

egongoda

Page 24: Getxophoto 2011

Walter Schels (ALEmANiA)

Erretratuak hil aurretik eta ondorenLandhust-en jaio zen 1936. urtean. 1966an New York-era joan zen argazkilari bihurtzeko. 1970ean Alemaniara itzuli zen, hainbat aldizkaritan egin zuen lan eta ospea lortu zuen pertsonaia ospetsu eta animaliei ateratako erretratuengatik. Eltern aldizkarirako erditze bat dokumentatu eta gero, giza aurpegiak erretratatu eta bizitza muturreko egoeretatik ikustera dedikatzea erabaki zuen. Walter Hanburgoko Freie Akademie der Kunste-ko kidea da, eta ohorezko kidea Association of Freelance Photo Designers-en (BFF) eta Hasselblad Master-en (2005).

Life before death seriea erretratatua hil aurretik eta ondoren ateratako argazkiek osatzen dute. Erretratatuak hilzorian dauden gaixoak dira, gelditzen zaien bizitza-tartea laburra izango direla jakitun direnak.

Page 25: Getxophoto 2011

Annet van der Voort (HoLANDA)

Edertasunaren erreginak Emmen-en, Holanda, jaio zen 1950ean. Ikus-komunikazioa ikasi zuen Dortmund-eko (Alemania) Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean. 1990az geroztik, bere lana nazioartean argitaratu eta erakusten du. Bere hainbat serie Alemanian, Danimarkan, Britainia Handian, Frantzian eta Holandan erakutsi dira. Identitatea eta aldaketa, iheskortasuna eta memoria, natura behatzea eta denboraren joan-etorria irudikatzea edo bizitzaren iragankortasuna dira bere lanaren oinarrizko gaietako batzuk.

A lifetime serieak emakume zaharren erretratuak edertasunaren erreginen erretratuekin konbinatzen ditu, eta azken horiek emakume zaharrak gazteak zirenean egindakoak dira.

Jaialdian

egongoda

Page 26: Getxophoto 2011

Andrew Zuckerman (EEBB)

Esperientziaren erretratuak Washington-en jaio zen 1977an. New York-en bizi da. Zinemagilea eta argazkilaria da. International Center of Photography-n ikasi zuen eta New York-eko Visual School of Arts-en Arte Ederretan graduatu zen. 2007. urtean Creatures liburua argitaratu zuen, bere estilo bereziarekin, ia psikologikoarekin, euren testuingurutik kanpo zeuden hainbat animalia erretratatuz. Liburu horren atzetik etorri ziren, Wisdom (2008), Bird (2009) eta Music (2010).

Belaunaldi batek beste bati egin diezaiokeen oparirik handiena bizitzak emandako esperientzia dela inspirazio gisa hartuta, Wisdom proiektu multimediak ia berrogeita hamar idazle, artista, diseinatzaile, aktore, politiko eta erlijio-buruzagi ospetsuren (65 urtetik gorakoak) ahotsak eta ideiak islatzen ditu.

Page 27: Getxophoto 2011

laguntzaileak

babesleak

antolatzailea

komunikabideak

organiza / antolatzailea

GeTXOPHOTO 2011

Page 28: Getxophoto 2011

BEGIHANDI / GETXOPHOTO PK / APDO / PO BOX 355 48990 [email protected] GETXOPHOTO.COM