8
2009ko Apirilaren 16ekoa - ISSN 0767-7643 16 Avril 2009 - 1,10 E - N° 3003 - ELKARTASUN BEKATUA Duela urte pare bat arte sozialista zen oraino, Frantziako Alderdi Sozialistan eko- nomia saileko ardura handiko gizona. “Agir contre l’exclusion” fundazioaz ere ainitz arduratu direnetakoa. Eta azken lehenda- karitza kanpainan, hastapenean bederen, Ségolène Royal-en kanpainaburua zen. Bainan egunetik biharamunera sarkozysta zen bilakatu, itxura guzien arabera jantziz aldatzearekin batean bere ordu arteko ide- iak ere salduz. Zer den, bestenaz, botere gosea ! Gaur, imigrazioa, integrazioa, nazio nortasuna eta elkartasunezko gara- penaren ministroa da, Brice Hortefeux fama kaxkarrakoari lekukoa harturik. Eric Besson dugu gizon hori. Azken egun hautan, polemika gaitza piztu da ministro horren betebeharren ingu- ruan. Alabainan, Sarkozy presidentak eta Fillon gobernuburuak galdegin diote - edo hobeki erran, manatu - emaitza hobeak ukan ditzan imigrazioaren kontrako bo- rrokan, bertzeak bertze frantses lurraldean dauden papergabeak laguntzen dituz- tenak gogorki zigortuz. Legearen arabera, legezkanpo dabiltzan imigratueri edozein gisako sustengua emaiten dionak 30.000 euroko ixuna eta 5 urterainoko presoal- dia irriskatzen ditu. Giza eskubideetaz arduratzen diren elkarteak asaldatu dira, gobernuak “elkartasunezko delitua” duela obratzen salatuz. Eta lurralde osoan elga- rretaratze frango izan dira auzitegi aitzine- tan, orotara 5.500eko bat lagunetakoak, Baionan berean ehun bat, goraki aitortuz noiz edo noiz papergabeak lagundu di- tuztela eta gisa hortan preso hartuak izan behar luketela. Nora goaz ? Karrikan edo bidean gurutza- tzen baduzu laguntzaren behar gorrian den norbait, ez ote diozu zure bihotza idekiko, eskua luzatuko, berdin zure etxe- an ixtant batentzat aterbetuko, jatekoa edo arta berezi batzu eskainiko ? Eta bihotz on hori zigortua izanen dela ? Besson-ek dio salatua den elkartasun bekatu hori mito bat baizik ez dela, holakorik ez dela santa sekulan gertatu Frantzian urte luze hautan. Bainan adibideak badira nasaiki kontra- rioa diotenak... P.J. Artalderik ez da artzainik ez bada (Errusiako erran zaharra). Udaberriaren besta izaiten da Pazko. Aurten ere hala izan da. Aroaren aldetik frango bitxia orobat, batean haize latza eta gaitzeko euri uharrak, bestean biziki iguzki goxoa! Udaberriaren besta girixtinoentzat lehenik. Nola ez, karia hortarat ospatzen- eta Jesusen piztea, izan ditakeen itxaropen iturri nasaiena! Aita Sainduak ere zabaltzen zuela bakearen aldeko dei bat guziz suharra. 63 mintzairetan gainerat bainan ez haatik euskaraz ... Udaberriaren besta ere beste ainitz gisetarat. Hasteko, gure eskualdean ez da mugimendu eskasik izan! Xingar- feria Baionan, Erdi-Arokotzat ja egiten omen zena! Muslarien xapelgoaren finalak, beti berdin kartsu, hauk ere Baionan! Zaharki-feria Miarritzen eta sail horrek ere badu segur arrakasta! Bainan beste hitzordu askoren artean berexiko ditugu bixtan da Aberri-Eguna alde batetik eta Idazleen Biltzarra bestetik. Aberri-Eguna ospatuz elgarretaratze jendetsuak izan dira Bilbon, Gernikan, Hendaiako mugan, Amaiurretik Donibane Garazirat eta hor gaindi. Denek Euskal-Herri euskaldunago bat eraiki nahi. Denek beren aldarrikapenak esperantzaz jaunzten! Bainan denetan sendi ere halako samindura bat, martxoko hauteskundeen ondorioz nolazpait... Denen buru, Pazko loretsuena ez ote da izan aurten ere Sarako hori, 26. Idazleen Biltzarra ederki iragan baita astelehenean? Zernahi jende, bai goizean eta bai aratsaldean, aspaldiko gehiena naski, hala iduritu zauku segurik... Eta giro hauta, jendea goxatuz idazle frangorekin, bai eta artixta askorekin, ederlanek ere gero eta toki gehiago hartzen baitute egun argitsu hortan… Atsegin berezi bat guretzat, Herria astekariarentzat, ez dugu gordeko, ez gorde behar ere, Sarako turismo-bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak eskaini baitaukute beren aurtengo sari berezia, astekari hunek bere 65 urteak betetzen eta berrikitan plazaratua bere 3000. zenbakia. Goresmen azau bat hartu dugu Jean- Michel Garat eta Daniel Landart-en ganik, gogoan zituztela eta guhaurek ere segur HERRIA lagundu eta laguntzen duten guziak. Ondotik, Daniel Landart bera omendua izan da, aspaldian euskaltzale munduan deraman sail baliosaren gatik, ohorezko makila bat eskuratu baitu jende guziaren txalopean! Hameka aldiz merexitu saria! Hameka aldiz edo berdin ehunez ere! Herriaren izenan, Peio Jorajuria eta Janbattitt Dirassar-ek eskuratu dute Biltzarraren saria. Lydie Betat eta Christelle Etxegoin landibartarrak emazteetan xapeldun bunuztar pare bati irabazirik Fermin Bastres eta Robert Irazoquy muslari senpertarrak xapeldun, Charritton - Girbon jazko xapeldun parea garaiturik Elodie Etxeberri eta Maialen Goyhenetche oragartarrak xapeldun gazteetan, arberaztar pare bati nagusiturik PAZKOK EKARRI DITU BERE LORETXOAK Andres Urrutia denen aitzineko, Euskaltzaindiak berriki plazaratu liburu batzu aurkeztu dira. Idazleak, Henri Duhau, Txomin Peillen, Aurelia Arkotxa eta Jean-Louis Davant. Hendaiako mugan ere, Aberri-Eguna ospatu da kartsuki

Herria 3003

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3003

Citation preview

Page 1: Herria 3003

2009ko Apirilaren 16ekoa - ISSN 0767-764316 Avril 2009 - 1,10 E - N° 3003 -

ELKARTASUN BEKATUA

Duela urte pare bat arte sozialista zen oraino, Frantziako Alderdi Sozialistan eko-nomia saileko ardura handiko gizona. “Agir contre l’exclusion” fundazioaz ere ainitz arduratu direnetakoa. Eta azken lehenda-karitza kanpainan, hastapenean bederen, Ségolène Royal-en kanpainaburua zen. Bainan egunetik biharamunera sarkozysta zen bilakatu, itxura guzien arabera jantziz aldatzearekin batean bere ordu arteko ide-iak ere salduz. Zer den, bestenaz, botere gosea ! Gaur, imigrazioa, integrazioa, nazio nortasuna eta elkartasunezko gara-penaren ministroa da, Brice Hortefeux fama kaxkarrakoari lekukoa harturik. Eric Besson dugu gizon hori.

Azken egun hautan, polemika gaitza piztu da ministro horren betebeharren ingu-ruan. Alabainan, Sarkozy presidentak eta Fillon gobernuburuak galdegin diote - edo hobeki erran, manatu - emaitza hobeak ukan ditzan imigrazioaren kontrako bo-rrokan, bertzeak bertze frantses lurraldean dauden papergabeak laguntzen dituz-tenak gogorki zigortuz. Legearen arabera, legezkanpo dabiltzan imigratueri edozein gisako sustengua emaiten dionak 30.000 euroko ixuna eta 5 urterainoko presoal-dia irriskatzen ditu. Giza eskubideetaz arduratzen diren elkarteak asaldatu dira, gobernuak “elkartasunezko delitua” duela obratzen salatuz. Eta lurralde osoan elga-rretaratze frango izan dira auzitegi aitzine-tan, orotara 5.500eko bat lagunetakoak, Baionan berean ehun bat, goraki aitortuz noiz edo noiz papergabeak lagundu di-tuztela eta gisa hortan preso hartuak izan behar luketela.

Nora goaz ? Karrikan edo bidean gurutza-tzen baduzu laguntzaren behar gorrian den norbait, ez ote diozu zure bihotza idekiko, eskua luzatuko, berdin zure etxe-an ixtant batentzat aterbetuko, jatekoa edo arta berezi batzu eskainiko ? Eta bihotz on hori zigortua izanen dela ? Besson-ek dio salatua den elkartasun bekatu hori mito bat baizik ez dela, holakorik ez dela santa sekulan gertatu Frantzian urte luze hautan. Bainan adibideak badira nasaiki kontra-rioa diotenak...

P.J.

Artalderik ez da artzainik ez bada

(Errusiako

erran zaharra).

Udaberriaren besta izaiten da Pazko. Aurten ere hala izan da. Aroaren aldetik frango bitxia orobat, batean haize latza eta gaitzeko euri uharrak, bestean biziki iguzki goxoa! Udaberriaren besta girixtinoentzat lehenik. Nola ez, karia hortarat ospatzen-eta Jesusen piztea, izan ditakeen itxaropen iturri nasaiena! Aita Sainduak ere zabaltzen zuela bakearen aldeko dei bat guziz suharra. 63 mintzairetan gainerat bainan ez haatik euskaraz ...Udaberriaren besta ere beste ainitz gisetarat. Hasteko, gure eskualdean ez da mugimendu eskasik izan! Xingar-feria Baionan, Erdi-Arokotzat ja egiten omen zena! Muslarien xapelgoaren finalak, beti berdin kartsu, hauk ere Baionan! Zaharki-feria Miarritzen eta sail horrek ere badu segur arrakasta!Bainan beste hitzordu askoren artean berexiko ditugu bixtan da Aberri-Eguna alde batetik eta Idazleen Biltzarra bestetik.Aberri-Eguna ospatuz elgarretaratze jendetsuak izan dira Bilbon, Gernikan, Hendaiako mugan, Amaiurretik Donibane Garazirat eta hor gaindi. Denek Euskal-Herri euskaldunago bat eraiki nahi. Denek beren aldarrikapenak esperantzaz jaunzten! Bainan denetan sendi ere halako samindura bat, martxoko hauteskundeen ondorioz nolazpait...Denen buru, Pazko loretsuena ez ote da izan aurten ere Sarako hori, 26. Idazleen Biltzarra ederki iragan baita astelehenean? Zernahi jende, bai goizean eta bai aratsaldean, aspaldiko gehiena naski, hala iduritu zauku segurik... Eta giro hauta, jendea goxatuz idazle frangorekin, bai eta artixta askorekin, ederlanek ere gero

eta toki gehiago hartzen baitute egun argitsu hortan…Atsegin berezi bat guretzat, Herria astekariarentzat, ez dugu gordeko, ez gorde behar ere, Sarako turismo-bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak eskaini baitaukute beren aurtengo sari berezia, astekari hunek bere 65 urteak betetzen eta berrikitan plazaratua bere 3000. zenbakia. Goresmen azau bat hartu dugu Jean-Michel Garat eta Daniel Landart-en ganik, gogoan zituztela eta guhaurek ere segur HERRIA lagundu eta laguntzen duten guziak.Ondotik, Daniel Landart bera omendua izan da, aspaldian euskaltzale munduan deraman sail baliosaren gatik, ohorezko makila bat eskuratu baitu jende guziaren txalopean! Hameka aldiz merexitu saria! Hameka aldiz edo berdin ehunez ere!

Herriaren izenan, Peio Jorajuria eta Janbattitt Dirassar-ek eskuratu dute Biltzarraren saria.

Lydie Betat eta Christelle Etxegoin landibartarrak emazteetan xapeldun bunuztar pare bati irabazirik

Fermin Bastres eta Robert Irazoquy muslari senpertarrak xapeldun, Charritton - Girbon jazko xapeldun parea garaiturik

Elodie Etxeberri eta Maialen Goyhenetche oragartarrak xapeldun gazteetan, arberaztar pare bati nagusiturik

PAZKOK EKARRI DITU BERE LORETXOAK

Andres Urrutia denen aitzineko, Euskaltzaindiak berriki plazaratu liburu batzu aurkeztu dira. Idazleak, Henri Duhau, Txomin Peillen, Aurelia Arkotxa eta Jean-Louis Davant.

Hendaiako mugan ere, Aberri-Eguna ospatu da kartsuki

Page 2: Herria 3003

• Italian lurrikara izigarriak jo duAbruzzetako eskualde osoko jendea,erlisionekoa, Bazko eder eta on batzuenapagailuetan ari zen denboran, aspaldihuntan ikusi ez zen harroaldia emanez horgoetxe eta herri ttipieri, kasik hiru ehun hil eginezeta zernahi kolpatu. Aquilako ospitalea, ez orainozaharra, lehertu da, eta horiek oro Erroma kapi-taletik ehun kilometretan. Badira etxeak eta herri-ak arrasatuak eta 400 bizitzaile zituen batek 50bat hil baititu. Behar ukan dituzte zazpi mila jendebeste norapaiteko aterbeetarat altxatu. Hori guziagauaz gertatu da, goizeko hirurak eta erditan, etapentsatzeko den bezala, laguntzak etorri zaizkieborondate onez. Bazterrak azkar inarrosi dituholako istripu ikaragarriak, karia hortan ikusi dairrisku haundikoa dela Mediterraneo inguru hori,bereziki Grezia alderaino. Gogoan dira ez aspaldiAsisin. Atenas aldean eta Armeniaraino izan zirenlurrikarak.• Irakeko Bagdad aldean oraino ere atentatu bat34 hil egin dituenak lehengoen gainerat, aitzi-nagoko beldur ikarak berriz ere pizten zituela. Ezdute lan txar horien egileak nor diren segurtamenosorik baina hau bakarrik segurra da : horiek ger-tatu direla hain xuxen Ingalaterrako PeterMendelson komertzio ministroa zutelarik hor gain-di bisitan bere herriko delegazio batekin,aspaldiko partez.• Xinak Pekin bere kapitalean 17 miliun bizitzalebaditu. Haatik ez da hiri hori batere ponduan,airearen, uren eta bazterraren garbitasunez.Munduko hiri zikinenetan da horietan guzietan,beraz poluzione handia badu bere hiru miliun etaerdi baino gehiago autoekin. Horiek oro ikusirik,neurri zorrotzak bazituzten jada hartuak azkenOlinpi jokoetako, hala nola bakotxak astean egunbatez bere autoa etxean uztea. Eta gauzakoraino nola doatzin ikusiz, larderia hori beraoraino segitzekoa dute urte batez.• Bangladesh herrian eskalerik ez dute ikusinahiko karriketan batere, hemendik bost urtebarne, orai egin duten lege berri baten araberaedo preso sartuko dituzte ilabete batentzat lanhortara harrapatuak badira. Horrek berakerakusten du zer hainetan den herri gaixo hori.Hots, ehun milaka jende bada han esketik bizi

denik oraino. Alabainan, ehunetarik40ak egunean dolar xoil batekin bizi

omen dira.• Afganistan herrian ez dira gauzak biziki

pollitago. Hor emazteaz nahi duena egiten ahaldu gizonak eta hunek sumetitzea du xoil xoilik, ezda ere libro emaztea etxetik ateratzera sena-rraren baimenik gabe. Bazuten egia erran legebat bozkatu beharra emaztearen dretxoez bainagobernuburuak jakinarazi berri du ez dela oraitenorea emazteen libertateaz lege berri batenbozkatzeko.• Mazedonian presidentaren bozak ukan dituzteeta Georgi Ivanov izan da irabazlea, jadanikfaboritoa zena. Hau Europaren aldekoa da etabada ustekeria europear batasunaren aldekobidea hartuko duela herri horrek, jadanik 2005urtetik hunat galdatzen dutena.• Amerikak ere langabezia hasi du jabetzenaspaldiko partez, ehunetik 8,5 langabe kondatudituztelarik, hango ainitz baita, alabainan bazue-lako 25 urte ez zutela hoinbertze ukan. Joandenilabetea bezain hitsik segurik ez zuten ikusi 1949urteaz geroztik. Zerbitzuetan dute ekonomiahunkienik eta bigarrenik industrian.• Ipar Irlandan amestu baino ederragoko bakebat egin zuten azken urte horietan protestante etakatolikoen alderdiek, nahiz ez zuten erlisionekoaberen auzia bainan ipar eta hegoarena ere partebederen. Eta huna orai berriz piztu nahi dutelazonbaitek auzia, mehatxuak egiten dizkiola Ipa-rrekoak angles gobernuari bat eta ere hunekinkonpondu katolikoeri.• Amerika haundiari ere mehatxuka ari zaizkioSomalia aldeko itsas lapurrak, Barak Obamakhortzak erakutsi ondoan lapur heieri. Egia erranberen errespetuan ezarri nahi ditu itsasoko tratu-lari basa horiek beste nunahiko bidaianten one-tan.• Tailandian ere saltsa gogorra ari dute ezartzen,bereziki Bangkok kapitalean, hilak ere badi-tuztelarik gobernuaren kontrako manifestaldi ga-rratzekin. Jada 2006an Thaksin lehen ministroakargutik bota zuten eta krisia dute geroztik. Oraihor dituzte Thaksin horren “atorra gorriak”, beraherriz kanpoan bada ere ihesean, jazarkundeensustatzaile.

RENE MONORYP o l i t i k a r iezagutua izanada René Mono-ry. Joandene g u n e a npausatu da erita-sun luze batenondorioz. 86 urteekainean bete-tzekoak zituen.Gizon entseatuabihi bat halai z a i t e k o t a n .

Eskola handirik gabe goizik lanean hasia (15urtetan), gazterik enpresa ttipi baten buru jarriaeta ainitz gauza bere baitarik ikasiz beti goitijoana. Politikari ere hogoita-zonbait urtetan ohar-tua. Hor ere, mailez mail goratua, hasteanLoudun hiriko auzapez, gero kontseilari orokoreta zenatur. Sei urtez egona zenaturren biltzar-buru (1992-1998). Lehentxago minixtro ere izanikzonbait urtez. Erdikoetarik zen alderdiz bainanardura idekidura zabalekoa agertu dena, gisahartako jitea baitzuen. Vienne eskualdean,Futuroscope erakustegi famatuaren sortzaileizana duela 25 urte.

ZILOA HANDITUGobernuko diruzain handiak badu buruhausteainitz keinka huntan, diru-sartzeak ttipitzen ari etagastu batzu aldiz emendatzen! Biltzen duenbaino sos gehiago xahutu behar, hola ez dajostetarik! Luzarat nola segitzen ahalko da moldehortan? Dena den, ziloa handitu da azken denbo-ra hotan. Kasik 30 miliar eurokoa da orai, jazkoPazkoetan 23-etarat etzelarik arras heltzen etaduela bi urte 20-etan zelarik...Desoreka pisu hori krisiaren gain ezartzen da.Eta gobernuak dio aro hobea jinen dela aurtenberean ez bada helduden urtean segurik ba...Gauden bada mentura hortan, bainan ahantzigabe zilo hori beharko dela hein batean tapatu,bestenaz ez dela deus onik izanen!

ETA ELKARTASUNA?Elkartasun-elkarte frango kezkatuak daude, ma-nifestaldi batzu ere muntatu dituzte, solasahedatu baita paperik gabeko etorkinak gisa batedo beste laguntzen dituena zigortua litakeelaeta gainerat ez guti! Gobernuak berak emanahori erakusterat eta iduriz aski garbi! Arrangurahandiak agertu dira hor gaindi. Behartsuaklaguntzen dituztenek ez diotela jende gaixo hori-eri galdetzen paperak xuxen dituzten ala ez,beharretan direla ikusiz segurtatzen diotela soko-rri zerbait. Elkartasunez, erran nahi baita jendeta-sunez. Elkartasuna gauza ederra dela eta ez zi-gorgarri ditakeena. Nun nahi izan edo nor nahiizan, jendea jende dela! Besteak beste, girixtino elkarte batzu dira elkar-tasun horren sustazaile suhar...Ez dira haatik denak hola mintzo hor gaindi.Badira beti etorkinak begietan aise hartzendituztenak, hemengo bereko jendeari lanakentzen dutela, ez dela kanpotik jin horienbeharrik, aski dutela beren herrialdean egoiteaeta dena holako bihotzgabekeria...

MINIXTROA MINTZATUHainbestenarekin, Eric Besson minixtroak,etorkinen minixtroa baita hain xuxen, beresolasak leundu eta goxatu ditu. Zigortuko direlabakarrik, orai arte bezala funtsean, etorkinakgordeka Frantziarat sar-arazten dituztenak,jende-negozio hits batzuetan ariz sosaren gatik!Nehor ez dela beraz mendekatuko behartsubatzuen laguntzen artzen direneri, jateko,beztitzeko eta holakoak emanez.Bizkitartean, bazterrak ez dituzte solas horiekarrunt lasaitu. Jakin baita konparazione Marse-llan Emmaüs elkarteko arduradun bat polizategibatean atxikia izan dela paperik gabeko norbaitetzuelakotz salatua, dena larderia arizan omenbaitzaizkio jakin nahiz paperik gabeko beste nor-bait ere etzuenetz ezagutzen eta laguntzen...Dena den, hilabete hunen ondarrerat deputatuakere mintzatu beharrak dira gai minbera hortaz.

J-B D

2

Aberri eguna

Milaka lagunek parte hartu dute Irun eta Hendaia artean Nazio Eztabai-da Guneak antolatu manifestaldian. Zenbat ote ziren ? 10 mila anto-latzaileen arabera, 6 mila polizak dionaz. Jende ainitz dena den. Leloa :“Aldaketa garaia, burujabetza garaia. Nazio bat gara : zazpiak bat” .Jende ainitz, dantzariek irekitzen zuten ibilaldian. Alderdi eta mugimen-du asko ere : Bai Euskal Herriari, Bilgune Feminista, LAB eta NaBaikoordezkariak. Ezker abertzaletik eta sindikatuetarik ordezkari asko ;beren izenak ez ditugu aipatuko ahantziei ez baitzaie gustatuko.Gipuzkoa eta Lapurdi lotzen dituen Santiago zubian, Jorge Oteizaeskultorearen artelanaren aitzinean dantzariek Ikurrin Dantza egin dute.Ibilaldia Gaztelu Zahar pilotalekuan bururatu da.Lurraldea, hizkuntza, kultura eta historia dira nazio bat osatzen dutenosagaiak eta Euskal Herriak horiek guziak badituela adierazi zuenMaite Aristegi Nazio Eztabaida Gunearen ordezkariak. Eta Mikel Iras-torzak oroitarazi zuen, nahiz eta zatituak izan, abertzaleak gehiengoadirela Euskal Herrian, batasunaren eta elkarlanaren aldeko deia zabal-duz.Eusko Alderdi Jeltzaleak (PNV) Bilboko Plaza Berrian zuen hitzordua.Juan Jose Ibarretxe eta Iñigo Urkullu mintzatu dira euskaldunen etaEuskal Herriaren alde alderdiak duen atxikimendua aldarrikatzeko. Bidenabar salatu dute PSEk PPrekin duen akordioa : gezurra eta iruzurra.EA-k Gernikara deituak zituen bere kideak geroa geurea lemarekin.EAren berriz indartzearen aldeko deklarazioneak entzun ziren bai etaNazio Eztabada Gunearen aldekoak, zuhur, irmo eta batasunean jokatubehar dutela euskaldunek.

ETA : Lopezen gobernua jomugan Euskal Herriko indar politiko guziekin adostasun baten bila dabilelaadierazi du ETAk bere ondar agirian. EAJ-PNVri espainolismoaberpizten saiatzen dela leporatu dio. Legitimitate demokratikorik gabekoLopez en gobernua jomugan izanen duela jakinarazi du bere politikaaldatzen ez badu. ETArekin bururatzea bere lehentasunetarik izanendela jakinarazi dute sozialistek. Beste alderdi gehienetarik entzun denerreakzioa : ETAk desagertu behar duela lehen bai lehen eta behinbetikotz euskaldunen eta Euskal Herriaren onerako.

Ustez ETAko Ekaitz Sirvent Parisen arrastatua Ekaitz Sirvent ustez ETA kidea arrastatu du polizak Pariseko Montpar-nasse tren geltokian. Pistola sakelan zeraman, baita material infor-matikoa, ordenagailu eramangarria, disko gogor eta USB memoriak.Polizak espero du erakunde armatuaren informazio asko aurkitukoduela material horri esker.

Frankismoaren biktimak gogoanEspainiako Gerla zibilean frankistek hil zituzten 3.700 nafartarrei ome-naldia egin diete Iruñeko Gaztelugibel karrikan. Nafarroako FusilatuenSenideen Elkarteak antolatua zuen. 3.700 haietatik 298 Iruindarrakziren. Ekitaldian ordezkari politiko askok parte hartu dute salbu UPNeta CDNkoek.

Basterretxearen artelanak Gernikan Gernikako Euskal Herria museoan, agorrilaren 31 arte, Nestor Baste-rretxearen artelanak ikusgai izanen dira. Espainiako Gerla denboranGernikako herriak jasan bonbardaketaren oroitmenez, Bermeotar artis-tak egin arte lanak dira. Orotara zortzi margo eta bi eskultura. Lanhoriek, 1987an, Gernika-Lumoko bonbardaketaren 50 garren urtebete-tzerako Basterretxeak egin obra batzu dira.

Donostiar bat gobernu berrian Jose Luis Zapatero gobernuburuak iragarri aldaketarekin, donostiar batizanen du gobenu berriak : Angel Gabilondo, Hezkuntza Ministeriokokargua beteko duena. Gipuzkoako hiri nagusian, 1949an sortua,Espainiako Estatuko unibertsitateetako errektoreen konferentziakopresidenta eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko burua da Gabilondo.Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Madrilgo UnibertsitateAutonomoan. Dotzena erdi bat liburu idatzi ditu.

Idiazabalgo gasna gutiago aurten Apirilaren 15ean, urte guziz bezala artzainaren eguna ospatzen duteOrdizian. Egun zoragarria, artzainek borturako bidea hartzen zutelaegun hortan ospatzeko. Idiazabalgo sor marka duen gasnaren lehiake-ta egiten dute. Negu luze eta bortitzaren ondorioz, gasna gutiago ekoiz-tu dela jakinarazi dute : 50 tonelada gutiago. Orotara 1303 toneladaekoiztuak izan dira. Artzainak 111 dira gasna ekoizten dutenak : 51Gipuzkoan, 25 Araban, 14 Bizkaian eta 21 Nafarroan.

Bilbo eta Donostian etxebizitza karioenak Espainiar estatuko bizitegi karioenak, Madrileren ondotik Donostia etaBilbon dira. Hots Donostian metra karratuko 7.615 euro ordaindu behar.Iaz baino merkexago hala ere. Bilbo aldean 7 mila euro metrakarratukoordaindu behar dira, hor ere iaz baino merkexago. Gasteizen aldiz banabesteko prezioa 4400 euroren inguruan dabil.

Presoen aldeko ekimenak Astean zehar, Etxerat elkarteak presoen aldeko ekimenak antolatuakditu. Duela 20 urte Espainiar gobernuak abiatu dispersioaren politikasalatzeko. Lehen ekitaldia Iruñean egin dute eta kanpaina igandeanbururatuko da Durangon.

René Monory

peinture/vitrerie/papiers peints revêtements sols et mursétanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-en

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

Mundu bat bildu da Hendaiako muga bazter hortan

Page 3: Herria 3003

LANDAREZ-LANDARE ... ETA EUSKARAZDonibane Lohizunen, Arxiluako aldeanden baratze botanikoa berriz idekia da.Pazko iri huntan bisita lagunduak es-kaintzen ditu. Batto dena euskaraz egi-nen da larunbat huntan, apirilak 18, ara-tsaldeko 2-etarik goit i . Gaia, “I-tsasertzeko landaredia”. Parada hautahobeki ezagutzeko itsas bazter hortanlaketzen diren landare eta loreak.Bestalde, noiz nahi ere baratzea berengosturat bisitatu nahi dutenentzat, aterat-uak dira “audiogida” deitu tresnatxobatzu, bisitaldi denboran argitasun guzi-ak emaiten dituztenak. Lau mintzairetanbadira, euskaraz, frantsesez, españolezeta inglesez.

MUGIMENDU POLLITA...Pazkokari, aroa ez bazen ere arraroa,izan da eta aitzina bada mugimenduKostalde guzian. Kanpotiar asko etorrida. Hegoaldetik ere frango jin dira egunbaten pasatzerat bederen.Denetan, elizkizun kartsuak izan dira. Etadenetan hitzordu arrakastatsuak. Mia-rritzen, ainitz jende zaharki-ferian,Donibane Lohizunen aste huntan has-ten dira Ravel akademiak muntatu U-daberriko hitzaldi eta kontzertuak, igan-dean aldiz hor delarik Kantuaren Eguna,euskal kantuak maite dituzten zonbaitehun lagun bilduz giro alegera eta he-rrikoi batean. Bezpera aratsean ere kan-tu ederrak entzunik, elizan izanen baitiraCoro Easo abesbatza eta Arin elkartekokoroa. Ziburun, bisitari asko turismo-bulegoan,denen bixtan dagon xokolatezko a-rroltzea haztatu beharrez, zonbat pisuduen asmatzen duenak eremanen baituberekin apirilaren 17-an... Bainan segi-dan beste arroltze bat ezarriko da lekuberean, berdin berdina pisatzen ahalkodena apirilaren 30-a arte.

PASABIDE BAT LURPEZ...Hendaian, aspaldian bazen holako zer-

baiten galdea: Ondarraitzeko geltokian,lurpez eta burdin-bidearen azpizmuntatzen dute oinezkoen pasabide bat,nehork ez gehiago burdinbidea zei-harkatzeko, jadanik errekontru handibatzu hor gertatuak-eta! Hiru egunez,obren gatik, treinik ez da ibili hor gaindi,ordainez autobusak izan dira Baiona etaHendaia artean. Lurra zilatzean, harrokamokor handi batzuen gatik, lana ustebaino nekeagoa ukan dute haatik... Orai,treinen mugimendua berriz abiatua daeta obrek segituko dute aitzina. Denakuntsa joanez, pasabidea estreinatzenahalko da helduden irailean. Keinkaberean, obran arizan dira “Zubien Artean”deitu gunean, burdinbidearen berritzeneta hor ere karkulatua zuten bainodenbora gehiago joan zaiote lana ezinbururatuz.Miarritzeko geltokian ere obrak aku-

latzekoak dituzte pasabide batmuntatzeko lurpez bainan heldudenurtean...

OBRAK BIDARTEKO PLAZANBidarten, obran ari dira herriko etxeareninguru hortan, plaza guziari beste bixtabat eman beharrez. Gerlari ohien oroit-harria lekuz aldatzen dute eta gerlanhilen izenak, denborarekin histuakbaitziren, berriz idatziko dituzte. Oroit-harria orai arte zen tokian gune bat anto-latuko da kantari edo musikari batzu horplantzatzeko artetan. Bestalde, herrikoetxerat sartzean ere behar dena eginenda nekez ibilki direnek errextasun gehia-go ukaiteko...

IKAS-BI-REN BILTZARRAIkas-Bi elkarteak sail baliosa deramagela elebidunak sustatuz erakaskuntzapublikoan. Bere aurtengo biltzar nagusiaapiri laren 29-an eginen du,asteazkenarekin, aratseko 8-ak eta laur-denetan, Donibane Lohizunen, hon-dartzaren bazterreko Hedabide biltokian

3

MAIATZ-EN UZTA BERRIALau obra berrirekinbadator Maiatzelkartea. Lehenikhor dauka bereMaiatz 48aldizkaria (9 euro),olerkari eta eus-kaltzaleentzat altxorparegabe. Mah-mud Darwishpalestindar poetadu berezikiagoomentzen 48. zen-baki hunek. On-dotik hor daukagu-la ere, lerro lerro,olerki andana polli-ta, Maite Deliart,Luixa Giltzu etabeste batzurenak. Anuntxi Arana berealdetik ari zaiku gaur hain gaizki erabiliakdiren “haren” eta “bere” hitzetaz. Iritzibaliosa. Ondarrik, hor dugu zendu berribatzuren oroimena, Iratzeder, MikelLaboa, Antonio Zabala, Jesus Etxebarria...Hor ere agertu berri diren liburu batzurenaipamena. Aldizkari guziz mamitsua !Eta hiru liburu berri ere ditu plazaratzenMaiatzek. Odon Noblia aihertar gaztearenAmetsa poema liburua, idazki bakotxamargolan batez apaindua, idazleakgizarteaz daukan behakoaren mirail.Pantxoa Bergara Xabaltx zuraidar kantari-ak bere aldetik 45 olerki eskaintzendauzkigu, bere diskografiatik hartuak,bazter bideak dituela jorratzen, frangotanakulua eskutan...

Primadera huntako Maiatzen altxor nagu-sia haatik Eñaut Etxamendi-ren biziguziko obren lehen liburukia dugu : Idaz-lanen bilduma 1. 45 urte huntan ari daBitiriñako ezterenzubiarra idazten, lumabizi, aberats eta xarmegarriz. “Euskarazidaztea izan da neretzat neurosian ezgaltzeko aterabide bakarra” dauku erranidazleak. Eta badu zer idatzirik ! Maiatzek7 liburuki ditu orotara plazaratuko, Etxa-mendiren obraz, azken biak CD ba-narekin. Lehen liburuki huntan sei landauzkagu : “Urtzuak aldatu urrian” ele-laburra eta “Laminak” idazki luzeagoa,biak beren garaian HERRIA astekarianagertuak ; “Joanes zozoa” eta “Pettikal”,Garazi aldeko haur kondairak ; “Elurrazikindurik” eta “Aurora” (salgai 15 eu-rotan).

Maiatz elkartearen uzta berriaren aurkezpenean, Odon Noblia, Xabaltx, Eñaut Etxamendi eta Lucien Etxezaharreta

XARLES VIDEGAIN-EN 80 IPUIN LABUR“ Laminosine ” eman dio izenburutzat Xarles Vide-gain-ek plazaratu berri duen ipuin bildumari. Ibarlanaurkitzen da Laminosine deitu gunea. Osina dugu ur-errekan dagon zilo handi bat. Itxura guzien araberalaminak dabiltza zilo hortan gaindi, hortik omen joanditaikeela lur azpiz bai itsasoaraino bai Nafarroaaldera... Euskaltzain oso berrikitan izendatua izanden baiones hizkuntzalariak ainitz ipuin baditu bilduakurteetan zehar bere ikerketa guzien artetik, batzukberak jendeen ahotatik zuzenki entzunak, Oztibarreneta Xiberoan bereziki, beste batzu Barandiaran,Cerquand, Webster eta holako batzuri hartuak. Ipuinirakur errexak, ezagun eta ezezagun, euskara batuanbainan hemengoturik idatziak (Elkar, 11,50 euro).Geroxago beste ipuin bilduma bat ere nahi luke ager-tu, aldi hortan haatik ipuin luzeak...

ZIENTZIAK EUSKARAZ AMA ESKOLANLan gaitza du egina Germaine Hacala urruñarrak,Hezkunde Nazionaleko ikuskari ohiak. Urte askotakolanaren fruitu : Mundua ikertu eta euskara ikasi, amaeskolan, Akitaniako dokumentu pedagogikoen zentroakpublikatzen duena, Euskararen Erakunde Publikoak fi-nantzaturik. Obra hori hiru zatitan ekoiztua da. Bada e-rakaslearen liburua, 162 orrialde, 60 bat lansailez osatua,errituak (asteko egunak...), proiektuak (janariak, barazki-ak, ura, ihauteriak...) eta zientzia lekuak (gorputza, airea,argia...) jorratzen dituztenak. Bigarren dokumentuaikaslearentzat 20 bat lan fitxa praktikoz osatua da. Eta bidokumentu horiek aberasteko, CDrom didaktiko batbada, erakaslearentzat eskainiak diren baliabideekin.Dokumentu horiek aurkeztuak izan zaizkie erakaskuntza-ko hiru saretako ordezkarieri, ildo giristinoko MaiteOxandabaratzi, publikoko Yves Haran aholkulariari etaSeaskako Jean Mixel Etxegarairi. Hor zagon ere Peio Jo-rajuria gaztea, ikasmaterialgintzan hain ildo aberatsadaraman Ikas pedagogia zentroko zuzendariordea.Denek beren poza agertu dute Germaine Hacalaren obra eder horrekin. Ikastola etagela elebidunetako erakasle guziek atseginez erabil dezaketen tresna. Euskarak eremerezi ditu gisa hortako ikasmaterialak !

LUZAIDEKO ALTXORRAKBadu aspaldi Angel Aintziburu ari zaikula bere sorterrikoeta auzo herrietako memoria biltzen. Dio jende bat hiltzendelarik, liburu bat besapean doala beste mundurat. Errannahi baita historio aberats frango berarekin eremaki dituela,ardurenean hemen gelditzen direnentzat betirako galduak.Hara zergatik hasi zen beraz gure luzaidarra (HERRIA kase-ta hunen Luzaide/Arnegiko berriketaria) bere herriko iturrifreskoenetatik edaten, lehen fruitua izan zelarik Jan BattittEtcharren-ekin 2002an plazaratu zuen “Luzaiden gaindi”lehen liburua, bigarrena orain beraz, “Luzaiden gaindi 2”,270 orrialdetan barna kondairak nasaiki, 144 orotara eta zeinaberats ! Goresmenak Angel eta jo beretik !

AITAMATXI ARGITALETXEANDuela urtetsu bat sortua da Aitamatxi argitaletxea, Kanbon,Franck Sallaberry-k kudeaturik. Mundu osoko euskal idaz-leentzat, hots euskal diasporarentzat nagusiki, zabaldua denargitaletxea nahi du izan Aitamatxik. Iragan ekainean, PatxyKennedy-ren Basky Surf Party eleberria zuen agertu : Neva-datik euskal kostaldera dator Benjamin Basky, surf erakaslebati esker biziko dituela ustegabeko abenturak. Aldi huntan,bigarren obra bizkor bat du agertzen Aitamatxik : John Etxe-beltz-en Code : Ezkutu eleberria (345 orrialde). 47 urte dauz-ka John Etxebeltzek, Boise hirian bizi da, Idahoko estaduan.Harrigarriko thriller bat du ondu idazle horrek, buruan burususpense handi batekin : 2017an gira, Euskadik bere zazpilurraldeak bateratuak ditu eta emazte bat da euskal nazionehortako lehendakarisa, Argia Zentzu. Nazione baketsu bat,Kemen Otsoa pertsonai nagusiak suharki defendituko duena...Franck Sallaberry berak du obra hori inglesetik frantseserat

itzulia. Liburu mota hori maite dutenentzat, irakurtzen hasiz geroz, bururatu gabe ezinutzia den liburua.

HENDAIA – Abbadia jauregianApirilaren 18an, larunbatez – 18:00etan

IXO ! taldeari, ongi etorri !Euskal kultur erakundearen eginbideetarik bat gazte talendutsuak bilatzea etaezagutaraztea baita, “ Kaperan a kapela ” sailaren seigarren urtea IXO ! taldeberriarekin hasiko du. Taldea osatzen dutenak dira : Miren Duhart (kantua etagitarra), Cédric Destribats (kantua, akordeoia, flautak eta harmonika), Jean-Mi-chel Etchegaray (kantua) eta Xabi Caset (gitarra eta kantua). Hona nongoak di-ren izenen arabera : Donoztiri, Beskoitze, Behauze eta Oragarre.Badu urte andana bat lau lagunak musika munduan dabiltzala, bakoitza bere al-detik, eta musikaren eta kantuaren amodioak elkartu ditu. Oroitzen gara ere Mi-ren Duhart kantu xapelketa batean saristatua izan zela.IXO taldeak artista ezagunen kantuak emanen ditu, hala nola Mikel Urdanga-rin, Anje Duhalde, Oskorri, Ernest Alkhat, Mikel Laboa, Gorka Knorr, LurdesIriondo, etabar.Kasu honi : aurten “ Kaperan a kapela ” saileko kontzertuak larunbatarekiniraganen dira, ez eta orain arte bezala igandearekin.Antolatzaileak dira : Euskal Kultur Erakundea, Hendaiako Herria eta Antoined’Abbadie Fundazioa.Sartzea : 8 €. Lekuak aitzinetik atxikitzeko, deit : 05 59 20 04 51.

XINGAR HOBERENA ALDUDEN

Baginakien Alduden xingarzaleak zirela. AurtengoBaionako xingar ferian, Martxel eta MaiteHualde-k frogatu dute hoberenak direla. Beren 27kiloko xingarra, 30 ilabeteko zerramatik ontua,agertu da aurkeztuak izan diren 35 xingarrenartean gostukoena, epaimahainaren arabera.Oroitarazi behar da aldudar hauk 2008an bigarrensailkatu zirela. Goresmenak ! Maite eta Martxel Hualde

Page 4: Herria 3003

Badu zenbait urte orai, Kanboko San Mixel kolegioan klaseelebidunak badirela. Historia geografia, matematika, euskarakurtsoak eta kirola euskaraz dira. Hots, kurtsoen erdia kasik.Euskararen erabilpenaren zabaltzeko bidaiak antolatuak dira urteguziz Euskal Herrian zehar. Hala nola, joan den martxoaren10ean, asteartearekin, seigarren elebidunak Hegoaldean izandiren.

Goizean, Oiasso erromatar museoa bisitatu dute Iru-nen. Horrela, ikasi dute erromatarrak nola bizi ziren duela bimilaurte kasik. Garai hartako ainitz gauza badira museo hortan. Halanola, museoa den tokian eta museoaren inguruan atxeman dituz-ten untzi, hezur, txanpon eta lan tresna erakutsiak diren. Gainera,museoa izigarri dinamikoa da : pantail taktiloak badira, baita erehiru dimentsioetako filma bat, maketa batzu, bideo ttipi bat erro-matar baten eguneroko bizia aipatzen duena... Hots, ainitz gauzaerromatarren garaiaren aipatzeko.

Aratsaldean, zientzien aldi zen, Donostiako zientziamuseorat joan baitira gure ikasleak. Han, loriatu dira. Erranbehar da, ainitz gauza badirela egiteko eta ainitz ikasten dela ere.Museoan oren batez ibili eta, planetarioan sartu dira. Hor ere,harritzekoa bazen. Iguzkiaren eta ilargiaren bideak esplikatuakizan dira, baita ere egunero gure buru gainean ditugun izarmultxoak. Gero, museorat berriz itzuli aitzin, matematikako buruhauste batzuei lotu dira oren batez. Nahiz eta gehiago egonenziren han, etxerateko bidea hartu dute aratsalde bukaeran.

4

KANBOKO SAN MIXEL KOLEGIOKOIKASLEAK IRUNEN ETA DONOSTIAN GAINDI

HAZPARNEPESTAK URKOINBetidanik Urkoi da Hazparneko auzoetan urteko lehen pestakabiatzen dituenak. Apirilaren 24 an ortziralez hasiko dirahauek, Tripotx eta Zikiro jate batekin, “Holako” taldeak alaiturik.Larunbatean mus lehiaketa 1500 € sarirekin, angira jatea etagaueko dantzaldia “SERGE” taldearekin.Apirilaren 26 an, igandeko egitaraua nasaia daukate Urkoin:goizean 9 tan meza “Ursu-Mendi” soinulariekin. 9 tan ere Ur-tsumendiko lasterkaldi omentsua helduentzat, 10,30 tan hau-rrentzat lasterkaldi berexa izanen da. Lehiaketa hunen ondotik,aperitifa eta angira jatea “Paota” ostatuan edo paella jatea pestakomitearen aterbean. Aratsaldeko 4 tan eskuhuskako desafioa :Bielle-Ducassou alde batetik eta Etchemendy-Maitia bertzetik.Aratsaldeko 5etan aizkolariak, antzerkia eta talo ta xingar.Gaualdi alaitua bukatzeko. Egun guzian jokoak izanen dira hau-rren jostagailu.

LEHENGO HAZPARNEOrain danik jakinarazia da, aurten, “Lehengo-Hazparne” pestahaundia agorrilaren 8 an iraganen dela. Ondorioz galdegina da1900ko soinekoak janztea edo atorra xuri eta xamarrekin. Pestahunen egitaraua geroago aipatuko dugu, behingoan soinekoakaipatzen ditugu, hauek eskuratzeko edo berdin berrien egitekodenbora ukaitea gatik.

ABISU“Garbiki” undarkin biltzeaz arduratzen den sindikatuak jaki-narazten du, maiatzaren 1an eta 8an, Hazparneko karrikanundarkinak bilduak izanen direla usaiako ordu beretan. Bertzalde,aurtengo uztaila aitzin 16 urte betetzen dituzten mutil eta nexkaguziak Herriko Etxerat behar dira hurbildu, ekainaren 30-a aitzin,beren familiako liburuxkarekin. Hau armadako zenbakitzea gatikgaldegina da eta izen emaite hortan osto bat emana izanenzaiote beren etsaminetan galdegina izanen zaiotena.

BILTZAR NAGUSIAIragan astean “Jeunes Basques” elkarteak egin du bere biltzarnagusia. Hubert Fabas lendakariak, biltzarrean ziren kide guzierieta Herriko hautetsieri ongi etorria eman ondoan, aipatu du2008ko elkarte bizia. Batasuneko talde guziek aipatu dituzteberen urteko harat hunatak eta urte undarreko diru zenbakiakeman. Hegalkanta kantari taldeak, Hegalka eta Goixtiarrakdantzari taldeek, txistulari eta soinulariek, orok xeheki eman duteberen berri. Hegalkanta kantariek aste huntan ateratzen duteberen 4 garren CD-a “Amodioaren inguruan” deitu dutena,“ Laguna ” Miarritzeko grabategi batean egina.

Biltzar nagusian ezkerretik eskunerat: Bruno Duhart,Jean Hugron, Patxi Arotcarena, Hubert Fabas,Beñat Pochelu eta Jean Marie Amestoy

UZTARITZEHaur kantu xapelketa - Atseginekin jakin dugu Bixintxo eskolaelebiduneko haurrek ontsa parte hartu dutela Luhusoko haurkantu xapelketan taldeka lehen saria bilduz eta Barakaldokofinalerako txartela ardietsiz. Finala hori ekainaren 6an iraganenda. Goresmenak gaztetxo horier bai eta ere beraien erakaslerizan dadin hizkuntzan eta musikan.

Pilota - Plazetako xapelgoak emeki emeki ari baitira hasten,helduden igande huntan 10.30etan luzeko partida bat izanenda Bilguneko plazan. Kapito Harri-ko lehen taldea (Pelletrat, StEsteben, Sarratia, Castanchoa eta Migueltorena) ariko daHendaiarrak taldearen kontra. Xantza on aurtengo sasoina-rentzat gure pilotarier.

Heriotze - Heriotze batzu azken aste hotan izan ditugu herrian:Antton Elissalde, Xabier Arrizabaleta (hau Arruntzakartierekoa), Miguel Miquelarena, Marie Amelie de LabordeNogues eta Mixel Iratchet. Doluak hunkitu familia guziereskaintzen ditugu gure doluminak.

Airetik - Bai, bai etabai ! Hor girelafinalerdietara helduak !Lehen mailean,Labennen, HervéBonetbeltxek garaitudu Dardy, 40-32. Izandira 8 berdintze, 3, 4,5, 8, 23, 29, 10 eta31tan. Hervek sartuditu 11 bote eta Dar-dyk 3. Zinez partidagogorra izan da.Bestalde, juniorretan,Jon Karrikarte ere hel-dua da finalerdietara.Monce aurkituko duparean larunbateanLabennen. Hervekaldiz Olivier Haro-çarene Armenda-ritzen.

Arinetan, Duhart-Idiart parea finaleratu zenbainan galdu Baigorriren kontra

MAKEA - LEKORNE

SENPEREUrteburuko elizkizuna - Mirandabordako Iribarren familiako zen-

duen oroimenez- Mariana, Pan-txoa, Joset,Luzien, Mixel etaXarlot - mezaemanen da Sen-pereko elizanapirilaren 19an,igande goizeko1 0 . 3 0 e t a n .Ezagutu dituztenguziak gomitdira elizkizunhortarat.

Bazko - Usaiako edertasunean iragan dire aurtengo Bazkoak.Aste sainduko urratsak parropia haundian jendea arras moldeonean segituz elgarrekin egin dire. Konfesio jenerala Azkainen,Ortzegun Saindu Senperen eta Ortzirale Saindu Saran. Larunbatigandeko mezak bakotxaren elizetan emanak izan dire. Gure he-rrian larunbat aratsean jendealde ederrarekin egin dire suareneta uraren benedikatzeak. Igandeko meza nagusian eliza mukur-ru betea zen. Parropiako Emak Hor-eko soinulariek eta koralakgoraltxatu dute meza eder hori musika aire ederrekin eta kantikakxaramelatuz, hor jende oste handiak errepikak hartuz Bazkokokantu airosekin. Meza hortan izan dugu berezitasun bat. Ttipi tti-pitik ateraiak diren Maxime eta Malo Bannier anaiek bataioaerrezibitu dute beren aita, ama, aitatxi eta amatxiez inguraturik.

Gazteekin - Errubia : Sasoin ona deramate gure jokolariek,igande huntan Bidarteri irabaziz, beren sailkapenean hirugarrenkokatuz eta horren bidez finalerditan ditugu. Eskubaloia :Nexkato gazteak sailkapen onaren bidez finalerditan dire. Pilotapalantxan : Hemen baditugu emaitza zonbait arras onak. Nexka-to gazteetan, gaztetxoen mailean, Lea Ozcoidi eta MarionDaguerre Euskal Herriko xapeldun ditugu Itsasuarrak garaiturik.Pilota esku huska : Olivier Haroçarene bere maileko lagunikhemen ez izanik Zuraidekotz ari da. Bainan beti gure herritardaukagu. Horregatik aipatzen dugu buruz buruka irabazi duenEuskal Herriko xapela partida bortitz bat eginik. GaztetxoetanDiego Suertegaray eta Amaiur Jaureguyk Frantziako finala galdudute. Xitoetan Xan Michelena eta Andoni Jorajuriak Frantziakoxapela bildu dute. Erran behar dugu doi doia hameka urtetandiren ttipi horiek laugarren finala zutela eta beti lekondarren kon-tra, ezker paretean biga eta trinketean biga. Lauetarik hiru Lekon-darrek irabazia eta azken hau gureek. Hor diren lau puttil horiekinmakurrez kanpo geroari buruz pilotari gai onak baditugu. Ohorexapelduneri bai eta ere goresmenak finalerat heldu diren guzieri.

SARA“Ikusten duzu goizean” - Idazleen Biltzarrak arrakasta ederraukan du aurten ere, lehen orrialdean kondatzen dugun bezala.Besta hasi da San Josepe eskolako haurrek kantatuz “Ikustenduzu goizean”, gisa hortan omentzen zutela Elizanburu bertsu-lari handia…

-San Josepe eskolako haurrek kantatu dute “Ikustenduzu goizean”, Elizanburu handia omenduz!

ITSASUZuhaitz landatze - Ikusiz gero etagutiago kabala ibi l tzen dela guremendietako zonbait gunetan, HerrikoEtxeak hitzarmen bat finkatu du Itsasukoihiztariekin. Hala nola arbola landatzebatzu eginen diren han eta hemen, guremendiek beren edertasuna etaerakargarritasuna atxik dezaten. Duelaguti beraz, ihiztari andana batek,Garaziko Frantsesenia laborantzaeskolako ikasle multxo batek lagundurik,Arrokagaraiko patarran 100 arbola hurbillandatu dituzte.

Obrak Panekau bidean - Obra batzuhasiko dira Panekau bidean, eraikiko denPanekau lan eremuarendako. Hortarako,bidea moztua izanen da Irigoinia auzoasartzetik eta aitzina, ondarkintegiraburuz, apirilaren 15etik maiatzaren 13aarte.

Behi hazleei - Behi gorrienhazkuntzarako diru laguntzarenerdiesteko txostena Herriko Etxeaneskura daiteke. Eskaera oraidanik etamaiatzaren 15a barne helarazi behar daDDEA laborantzako zuzendaritzari.

MIARRITZE“ Artzainak ” filmearen arrakastaEhun eta hamahiru lagunek pagatu duteberen sartzea joan den ostiral gauean,Miarritzeko Royal zinegelan, “ Artzainak ”filmaren ikusteko. Antolatzaileak arraskontent ziren, filme hori euskaraz munta-tua izanki eta, beharrietakoak ezarriakzituzten gure mintzaira arrotz duten ikus-liarrek ez zezaten deusik gal. Deus ere-muren jabe izan gabe Garazi kaskoetakoeremu kolektiboetan bizi diren artzainxoilak erakusten ditu f i lma horrekeuskaraz presentaturik, tarteka guremintzaira ez dakiten batzuk erdaraz min-tzo direlarik. Ikustalditik lekora, artzainxoilen elkarteburuak bi mintzairetanihardetsi du publikoaren galdeei, galderajiten zitzaion hizkuntzan ihardetsiz aldioroz. Ondotik, Blondiaux izeneko artzainxoil familia gaztearen ardi gasnak arra-maskan erosi ditu publikoak.

BAIONAPeio eta Pantxoa antzokian kantuz 25-ean

Ikastolek gomitaturik Peio Ospital eta Pan-txoa Carrere kantuz ariko dira apiril honenhogeitabostean, ondoko larunbat arra-tsean. Etxekoz etxeko ariko direla hitze-mana dute ; beren kantu berrienak lehenpartean eskainiko dituzte, eta bigarreneanaldiz, publikoa gomitatuko dute berekinkantatzera, paperak baliatuko ditu jendeakhitzak ongi emaiteko gisan. Sartzea ha-mabi eurotan da, ez kario beraz. Txartelakaski goizik hartzea hobe, hala nola ikas-tolan.

Sardinak milaka Merkatal ganbaraaitzineanTona bat sardina bota dute protesta gisaDonibane Lohizuneko arrantzaleekMerkatal ganbara aitzinean. Bezperanarrantzale batzuek portura heldu direneanizotz tresna panan atzeman zutenDonibaneko kaian, eta ezin izan dituzte,itsasotik portura ekarriak zituzten bede-ratzi tona sardina freskoan ezarri. Ondori-oz, ezin izan dute arraina bere prezioansaldu, sardina fite galtzen baita, etaarrantzaleek ez dute etekinik atera izanahal. Baionarat hurbildu dira gertatuazmintzatzeko, Ganberako ateak hetsiri izan-ki, salduezin duten tona sardina hori botadute C.C.I. aitzinean.

70 lagun auzitegi aitzinean “elkartasunaez da delitu” banderolarekin.Paper gabeen sustengatzaileak presonde-gira ditzakeen legea salatu dute. manifes-tari ainitzek erakusten zuten pankartabatek hauxe zioen : “gizon edo emazteinor ez da legez kanpoko”.

Page 5: Herria 3003

Ipar Euskal Herriko Labo-rari Ekoizleen elkarteakbere 20 urteak ospatu dituGaraziko Jatsun, apirilaren2an, Bordatto etxaldean.Urtemuga poll i ta, kali-tateko laborantzaren aldehain lan handia daramanelkartearentzat. 200 kidedauzka gaur, horietarik 85Idoki sormarkan engaiatu-ak. Gehienak gasnarensailan berezituak, ardi,behi ala ahuntz gasnak,bainan ere ahate, oilasko,urtxo, euskal xerri, arno,sagarno, erreximenta,biper, ezti eta landare aro-matikoetan. Zoritxarrez,egitura publikoek ez diotebehar den bezalako eza-gupenik eskaintzen elkarte huni. Bainan laborantza iraunkorraren garapen bideankemen handiz aitzina jotzeko gogoa dauka sekula baino gehiago.

5

SEGIDA LAPURDI SEGIDA

HELETABazko Bazkoko elizkizunak ongi iragan dira, herri bakotxak izan du berea eta jendeapolliki ibili da. Igandean, Bazko zahar, zonbait joanen dira kantariekin Donapaleurat,bertze zonbait Sararat gerlari ohien biltzarrerat.

Adin ederrak urteko lehen ateraldia eginen du apiril hunen 23an ortzegunez Lan-desetara. Heletatik abiatzea goizeko 8 orenetan Bardozen askaiteko gisan. Izenakeman ahalaz igandeko Marie Claire saltegian edo Mentaberrian.

Igandeko mezak - Larunbat aratseko 7etan Armendaritzen. Igandean 9.30etan Hele-tan eta 11 orenetan Iholdin. Herritarra

BIDARRAIMintzaldi-eztabaida Nafarroaz - Baigo-rriko kulturaldiaren karietara, mintzaldi-eztabaida interesgarri bat beharra daapirilaren 17an, ostiral aratsean (20:30)Bidarraiko herriko gelan, gai huntaz :“Nortasun eta identitate politikoa nafareremuan, mendeetan gaindi”. Lau garaidira berezikiago ikertuko : Goi Erdi-Aroa(nor ziren ote 824ean Nafarroako erre-suma sortu zuten “baskoi” horiek ?) ; XII-XIII. mendeak, Nafarroak bere muga his-torikoak finkatu zitueneko garaia ; XVI.mende hastapena, Aragoi-Gaztelakoerregeak Nafarroa konkistatu zuenekoa ;eta 1789 inguruko urteak, frantsesiraultzak Nafarroari azken hatsa ema-narazi zionekoa... Hortaz guziazmintzatzeko hor beharrak ditugu RoldanJimeno nafartar historialaria, GaizkaAranguren zientzia politikoetan doktoreadena eta Filipe Bidart, preso zagolarik

Baxenafarroaz historia ikerketa barnako-rrak eginik zituena. Hunek baimenaukana zuen gaualdi berezi hortaraetortzeko, bainan prokuradoreak errekurt-so bat hartu du baimen horren kontra etaortzegunean baizik ez da jakinen etortzenahalko den ala bideo-konferentziarenbidez parte hartuko ote duen mintzaldi-eztabaida hortan. Deneri idekia dengaualdia.

Zubia hetsia - Apirilaren 22an eta 23an,asteazken eta ortzegunez, Bidarrairatsartzeko zubi nagusia hetsia izanen datenore hauetan, 8:00-18:00, treinbidepasaia berritzeko. Obrak uste bainolasterrago joan ditaizke haatik, bideagoizago libratuz. Anartean, bertze bidee-tarik beharko da gure herrirat sartu etahalaber ateratu.

BAIGORRIKulturaldia - Kulturaldiak asteburu mamitsua proposatzen dauku. Hasiko da ortziralearratsean, apirilaren 17an, 20.30tan Bidarraiko herriko gelan, mintzaldi-eztabaidarekin“ Nortasuna eta identitate politikoa nafar eremuetan, mendeetan zehar ”. Hunen helburunagusia da ulertzea nola sortu, garatu eta finkatu den nafar izaitea, historiako lau garaihartuz : goi-erdi aroan, nafarroaren sortzea, XII – XIII mendeak, Nafarroaren muga tradi-zionalak finkatzea, XVIgarren mende hastapena, Aragoi Gaztelako erregeak konkistatzendu Nafarroa, Baxenabarre “ Basse-Pyrénées ” departamenduan integratua. Bidaia luzehorren egiteko, hor izanen dira : Roldan Jimeno Nafarroako Unibertsitateko historialaria,Gaizka Aranguren, zientzia politikoetako doktorea eta Filipe Bidart, Franche Comte-kounibertsitatean Master-a aurkeztu duen ikerlea. Ondotik, eztabaida publikoa, hobeki uler-tzeko zerk egiten gaituen nafartar.

Larunbatean, apirilaren 18an. Baigorriko herriko plazan, arratsaldeko 16.00tan Xiba,Nafarroa eta Xiberoko herrien arteko txapelketa. 16 urtetik gorako 6 neska eta 6 mutikokosatu taldeak neurtuko dira hiru zatitan eginen den zoingehiago hortan. Altxa : harri al-txatzea, ingudia, lasto altxatzea eta dantza - auzo lana : arpana, lokatxak, txingak, zakueramaitea - besteak : xiba, musa eta soka tira.Arratsean, Bixentainean, 20.00tan, Nafarroako presoen aldeko gaualdia, zintzur bustitzeaIruñeako jarauta txarangarekin, afaria eta kontzertua Bizkaiko Amaiur taldearekin.Igandean, apirilaren 19an, arratsaldeko 17.00tan, Elizondoko Lur diskotekan, Nafarroarikantaldia. Peio Jorajuriaren poemaren haria segituz, Nafarroako 30 kantari eta kantutaldeek, lurralde hortan bidaiatzeko parada emanen dute. Hauek ditugu : Aire ahizpak,Amaia Riouspeyrous, Astezkenekoak, Arño Bordagaray eta Peio Erramouspe, Bankarrak,Guy Saldubehere, Tafallako kantu taldea, Petti, Erramun Marticorena, Ainara eta ArkaitzMintegia, Marta Moreno, Eñaut Etxamendi, Jean-Louis Laka, Estitxu Pinatxo, JoanaEtxarren, Jaione Olazabal, Orbaizetako ahotsak, Maitena Monaco, Talde basa, Kantiruki,Pello Zabalza, Nerea Urbizu, Xendarineko ahizpak, Fermin Valencia, Iparla taldea, Anzaahizpak, Erantsungo taldea, Magali Zubillaga eta Kattalin Indaburu. Prezioa : 13 euroTxartelak eros ditaizke Elkar Megadendan, Bixentainean, Irulegiko irratian, Frantxike Eli-zondon, Karrikiri elkartean Iruñean.

Gazte martxa - Ortzirale eguerditan, Amaiurretik abiatua, igandean Donibane Garazinbururatzeko, ainitz eskualdetako gatztek parte hartu dute “ Lotu independentzia ” lema-pean egin den gazte martxa huntan. Bi milako bat gazte, Izpegin beheiti jautsirik, Baigo-rrin gelditu dira lehen gaua pasatzeko. Aroak ez ditu segur lagundu, elurra, euria, hotzajasan dituzte bidean. Ondorioz, hoztuak eta trenpan, ahal bezala pasatu dute gaua, ezkerparetean, oihal etxoletan, karrikan ziren aterbe xoko moko guziak baliatuz eta bakar ba-tzuentzat, jende zonbait urrikaldurik, heien etxean berokian. Biharamun goizean, lotu diraberriz bideari Lasarat buruz, han, Musikherriak antolatu kontzertuaren ondotik gaua pasa-tzeko. Igandean, batzarrea zuten Garazin, hor ere bere kontzertuarekin.

Ibai gorri - Helduden igandean, apirilaren 19an, Donapaleun iraganen da Euskal Herrikoparropietako koralen eguna. Elgarretaratze hortan, parte hartuko du Baigorrikoak ere.Zonbait hilabete huntan prestaturik, lau bozetako kantuek edertuko dute meza eta hor,ororen zuzendari, Agnès Gorostiague izanen da. Guziek, egun goxoa pasa dezatela.

IZTURITZEHerriko etxetikJoan den martxoaren 20 eta 28an bi bil-kura garrantzitsu iragan dira; herri eta urhigatuen bilketa zerbitzuaren 2008kokonduak baitira ikertu eta aurtengo ai-tzinkonduak eztabadatu eta bozkatu.Herrikoak aipatzeko : zergen emenda-tzerik ez herriaren aldetik. Aitzinkon-duan : itzulikatzeko diruketa 504 500eurokoa izanen da 2008an gelditu 197000 euroak barne, luzarako ezarri diru-tza aldiz 554 000 eurokoa 2008an balia-tu ez diren 240 000 euroak hartuz,hemen azpimarratzekoa 360 000 euroberexiak direla etxelur erosteko, herri-tarrentzat atxikitzeko gogoarekin geroariburuz. Xehetasun gehiago nahi dutenherritarrek herriko etxean ikus dezazke-te.Diru laguntzak ikastetxe eta elkarter :Abarratia pilota 310 euro, besta komitea600 euro, Erdi hetsi 30 euro, Euskal-tzaindia 80 euro, Goratik ihiztariak 80euro, Hemen 100 euro, Herria kaseta 75euro, Irulegiko irratia 100 euro, Missionavenir jeunes 158 euro, Udaleku 50euro, Korrika 180 euro; Hazparneko

errubia eskola 50 euro, Ikas Bi 50 euro,eskola publikoko burrasoak 400 euro,eta San Josepe eskolako burrasoak 224euro (16 euro haur bakotx), CPEElhuyar Hazparne 96 euro, OGEC Haz-parne 48 euro, OGEC Izturitze (14 haur)5 285 euro, Hazparneko ikastola 1600euro, Garaziko lizeoa 40 euro.Mus lehiaketaIgandean dugu San Josepe eskolakomus zoingehiagoka, beharrez berotuaizanen den herriko gelan, izenen emai-tea aratsaldeko 2:30 etan. 500 euro ira-bazleentzat eta sari eder ainitz bes-teentzat. Janari eta edari ausarki musla-ri eta nornahirentzat lekuan berean.Mus on eta ongi etorri deneri!AteraldiErberua elkarteak ateraldi bat antola-tzen du Astigarragako Petritegi sagarno-tegirat heldu den apirilaren 25ean larun-bat aratsez : Izturitzetik abiatzea ara-tsaldeko 6:45etan goizeko 3ak irianitzultzeko Donostiatik : 35 euro ingurugaldatuko da jende bakotx. Izenakbehar dira eman 21a aitzin usaiakoarduraduner.

AIHERRAHernandorena sariaren finala, apirilaren 25an, Gaztetxean afariarekin : eman ize-nak ! - Bertsulari gazteen xapelketa bururatzera doa. 2007 ondarrean bezala, finalakgure herrian iraganen dira, afari on baten ondotik. Huna beraz zer jaten ahalko den :Salda, xerri errekia, lur sagar eta ilar lekarekin, entsalada, ardi gasna ta erreximenta,bixkotxa, kafe ta ondoko, denak 17 eurotan. Afariarekin betan, sartzea baduzue. Hi-tzordua arratseko 7ak 1/2tan. Izenak aitzinetik eman behar dira 05.59.54.15.04ra dei-tuz, edo Aiherrako Herriko Etxera 05.59.29.64.02, edo berdin mezu bat igorriz : [email protected] . Joanden urtekoaren gisa, ez da dudarik memento gusta-garri baten mentura izanen dela. Ongi etorri guzieri ! !

KORRIKA Aiherran, argazkitan - Berriki-tan Korrika gure herritik pasatu baita, horrahemen argazki bat, orroitzapen gisa : hau-rrak aitzinean, Aiherran, Jeloseko ondoan,gibeletik gazte ttarrotuak…

Parropiatik abisu : Bataioko agintzakarraberritzen dituzten haurren erretretaaste huntan Hazparnen. Ostiralean Lur-dera joanen dira. Helduden igandean,Koralen eguna Donapaleun. Ofizioak :larunbatean Izturitzen, igandean Aiherran.

ALDUDELoto - Mendi-Alde eskolako burrasoek antolatzen dute loto handi bat Aldudeko trin-ketean apirilaren 19-an arratsaldeko hiru orenetan. Ainitz sari irabazteko izanen dirahorien artean ordinagailu mugikor bat, egun bat “thalasso” batetan bi pertsonendako,Tassimo delako bat, hegaldi bat “planeur” batetan, mp3, mp4, bildotx bat, bizikleta bat,autoko irrati bat, gasna, xingar eta bertze ainitz gauza eder. Kartoi bat gostako da hirueuro, bost kartoi zortzi euro eta hamar bat kartoi hamabost euro. Anartean, denboraongi iragaiteko, bixkotx eta edari beroak salgai izanen dira. Beraz hitzordu nagusi batez dena huts egin behar igande huntan.

Sortze - Jakin dugu atsegin handirekin Amaia ttiki bat etorri zaiotela Alfred Arrecheeta Anne-Marie Ardantzeri. Bizi zoriontsu bat ukan dezala Miguelartzaineko xoko hor-tan eta agiantza hoberenak ere bi aita-ama berrieri.HERRIKO BOZAK DONIBANE GARAZIN

Garazi aldeko Sokorri Kato-likoak Piarres Larzabalen“Herriko bozak” antzerkiapresentatuko du DonibaneGaraziko Vauban gelan,Bazko zaharrez, erran nahibaita apirilaren 19an ,igande aratsaldez (15.30) etaere maiatzaren 3an, betiigandez, tenore berean. Ta-lenduko antzerkilariak ikusikoditugu taulen gainean,aitzineko urtetan ere zenbaitirri eginarazi dauzkigutenak :Graxi Aguerre, VéroniqueAmpo, Peio Etchemendy,Jean Erramouspe, AllandeEtchepareborde, Jean Gueçamburu, Alexis Inchauspe, Martial Inchauspe, MarcMaya, Peio Merle, Delphine Negueloua eta Eulalie Sallagoity serora, guziak EñautLarralde eta Jean Louis Neguelouak gidaturik. Irabaziak Burkina Fasoko beha-rrentzat, han 18 ur-putzuren zilatzea finantzatzeko. Irria eta elkartasuna… harri batezbi xori. Haatik etor tenoreko !

Jazko “Arotzena” antzerkiaren emanaldian

IDOKI – JATSUKO BILTZARRA

Jean Michel Berho elkarteburua

HAZPARNE (segida)Hitzordu batzu - Apirilaren 17an, ostiralez (20:30), Elgar zentroan, “Hazparnealdeagaur eta bihar ; zer ekar liezaioke autonomiak ekonomiari ?” mintzaldia, Lontzi AmadoBorthaire, Antton Lafont eta Bixente Vrignon-ekin. Apirilaren 18an, larunbatez (12:00),piknika handi bat plazan, sagarno eta pintxo, eta (20:00) Ttattolan antzerki, ManexFusch-en “Aulki hutsa”, bertsu, Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua, talo ta xingar etadantzaldi DJ Gaxinto-rekin.

HIRIBURU

Mus lehiaketa - Igande huntan, apirilak 19, aratsaldeko 2etarik goiti, La Perle gelan,Ametza ikastolak muntatzen du mus lehiaketa. Pare hoberenak 500 euro irabazikoditu. Izanen dira bestalde ere sari batzu untsa ederrak. Musean gostu duten guziakgomitatuak dira parte hartzerat.

Page 6: Herria 3003

Zuek bezala hartu dut OstegunSaindu kari gure diosesakoApezpikuak eta apezek JainkoarenHerriari zabaldu mezua. Aitortzendut doi bat motza eta murritzaileaiduritzen zaudala zelibatua presen-tatzea mezu huntan apez ministe-ritzaren ardatz nagusi (kasik bakar)gisa.Ez ote dago besterik jokoan,ikusirik beti eta apez gutiago, sero-ra eta fraile gutiago dugula, apez-gai edo seroragairik ez...Jainkoaren seme-alaben artekohaurridetasuna eta askatasunagain-gainetik errespetatuz eta nos-talgiak bazterrera utzirik, saia gai-ten, Izpiritua lagun, egoera hunekgordetzen duen mezua argitzeraeta aztert dezagun laburki“klerikalismoaren krisialdia“ deitginezakeena.Joxe Arregi frantsiskotar teologoakhiru alderdi edo faktore nagusi iku-sten ditu klerikalismoaren krisialdieta gainbehera-bideari : faktorekulturala, psikologikoa eta pasto-rala.

-Faktore kulturalaLehen urratsa eta eginbidea dugugertatzen ari den kultur aldaketasakonaz eta berekin dakartzan erli-sio-aldaketa handiez jabetzea. Erli-sio klerikala jokoz kanpo agertzenda gaurko kulturan, hau da: Jainkogoren baten eta gizaki arruntenarteko bitartekariak beharko lituz-keen erlisionea, batzuen botereasakralizatuko lukeen erlisionea,kideen arteko harreman bertikalaksagaratuko lituzkeen erlisionea,boterearen eta jakintzaren mono-polioak entretenituko lituzkeen erli-sionea…Erran behar da ere gaurko kulturanerlisionea ez dela galdu, ez etagalduko ere, bainan ez du gaurkomoldean iraungo, ez eta leheneraitzuliko ere. Orduan galdera hauda : Eliza klerikala gero eta bazter-tuago ageri bada gure gizartean,eta jendeak Elizari “ muttur ” egitenbadio, ez ote da, neurri handibatean, Elizak kultura modernoari

“ muttur ” egiten diolako edo Elizaklerikalegia (“ sakralizatuegia ”,bertikalegia eta “ gizonezkoegia ”)delako ?

- Faktore psikologikoaJendeak Eliza klerikala baztertzeneta arbuiatzen duenean, nor dabiktima nagusi ? Klerikoak berak,dudarik gabe. Elizak husten, talde-ak husten,semenarioak husten,hedabideetan Elizaren eta erlisio-nearen alderdi lotsagarrienak irri-gai... Horrek denak apezaren “mo-rala“ guttitzen du, bere autoesti-mua ttipitzen eta barneko insegur-tasuna indartzen. Berak hain finak,zintzoak, arduratsuak, sentikorraketa zerbitzariak izanik, kleriko etaerlisioso ainitz dago beren baitaneta beren buruarekin sofritzen du-tenak. Eta batzueri botere sakratu-aren zama pizuegi gertatzen zaio-te, zelibatoak egoera hau larriago-tzen duelarik. Beraz klerikoak be-rak ari dira zuzenean eta bete-be-tean sistema klerikalaren bazter-ondorio hori jasaiten.

- Faktore pastoralaKlerikoak gizartetik baztertuak ba-dira, ez ote da ere Elizan bereanklerikoen baztertze-prozesu batabian ? Apez eskasian, gero etaardura gehiago uzten ari da lai-koen esku: katekesia, liturgia pres-takuntza, parropiaren koordina-kuntza eta kudeakuntza, bataio etaezkontzarako prestakuntza, erieneta doluaren pastoraltza, igandeta-ko apezik gabeko elizkizunak(A.D.A.P.)... Orai arte apezek egi-ten zuten kasik guzia laikoek egi-ten dute. Bi gauza dira laikoek eginez ditzazketenak: “meza eman“ eta“bekatuak barkatu“. Hortarakoapez-botere “sakratua“ behar da,eta laikoek ez dute. Bainan jendeainitzek diferentzirik egiten ahal du“mezaren“ eta laiko trebatu batekzuzentzen duen ospakizunaren ar-tean ? Fededun elkarte ainitzetangero eta “apez ordenatu“ gutiagoagertzen da: zenbatek dute hutshori zinez senditzen ? Nola ulertu

lezake eri edo preso batek, bere bi-hotza presuna bati zabaldu eta hu-stu ondoan, hunen eskutik “barka-menaren sakramendua“ hartu ezi-na ? Azkenean, klerikoen “botere sakra-tua“ klerikoen beren kalterako da,eta klerikalismoa, apez-eskasiadela medio, ustegabeko ondorioaizaiten ari da ainitz lekutan: “apez-boterearen“ erlatibizazioa etaapez-eginkizunaren gutiespena.

Zoin aterabide ?Azken hamar urte hauetan, Fran-tziako Elizak arramoldaketa zabalbat bidean jarri du: parropien arra-moldaketa, laikoen ardura berriak,diakreen ordinatzea... Hunek irris-ku bat badu, eta da arramoldaketahau funtzionamendu maila soileangelditzea. Ihardeskizun eta ardurenbanaketa berriak ondorio barnakor-ragoak ditu, presunen beren bizi-era edo moldea hunkitzen duelako.Apezak behartuak dira laikoekilakoberen harremanen bermoldatzera,bainan ere beren arteko harrema-nen bermoldatzera. Eta azkeneanElizan bizitzeko moldea bera dabarne-barnetik aldatzen. Eta ondo-rioz apez ministeritza bera, eta hu-nen erran-nahia, da ber-asmatubeharra. Pastoral egoera berri hau izpiritu-altasunez bizi behar dute apezek,iraganaren-mina (nostalgia) gaindi-turik, izan dadin beraientzat lora-bide eta lora-leku.Erran daiteke, gisa batera, Guru-tzearen misterioaz zerbait bizitzeradeituak direla apezak, zintzotasu-nez eta egiatasun osoz jokatuz,azkenean Bazko misterioaz eregozatu ahal izaiteko. Eta guk, laikoek, ahal dugun neu-rrian, hortan lagundu behar ditugu.Laikoak gisa berean deituak baitgira gure izpiritualtasuna sakonkibarnatzera.Eta arlo huntan, beste zonbaitetanbezala, Batikano II. Kontzilioareneraskapenetara jotzearen beharrabaginuke...

Peio Ospital

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Garai batean Kolonbia bakarrik aipatzen zen. Badu orain urtepare bat Somaliar batzu sartu direla jendeen bahitzen. Joanden asteanbahitu dituzte bost presuna, bi bikote eta haur bat Aden-eko golkoan.Frantses militarrek libratu dituzte, bainan bahituetan hil bat, bahitzaileetanbiga. Horra zertaratuak giren XXI. mendean !

***% 90 : Aljeriako hauteskundeetan irabazlea Bouteflika jauna. Aldarazi dulegen agusia, hirugarren aldikotz bere buruaren aurkezteko. Jadanik badu10 urte Aljeriako lehendakaria dela eta 72 urtetan bost gehiago eginen ditu.Bost urteren buruan berriz aurkezteko ahala ukanen du, bizi balinbada be-deren. Irabazi du lehen itzulian %90 aljeriarrek haren alde bozkatu dutela.Pareka daiteke Sovietar Batasuneko diktadoreekin, nahiz haiek % 95-againditzen zuten. Aljeria herri aberatsa da petrolio eta gasa nasaiki badue-lakotz, bainan aljeriarrak gaizki bizi dira, langabezian bizi baitira, berezikigazteak. Nora doa Aljeriak irabazten duen dirua ? Zein sakeletara ? Zeindiru-parabisutara ? Ez naiz harrituko egun batez sortuko delarik iraultza.

***Barkatu : Afrikan egona da Segolene. Dakar-en iragan ditu bortz egun etaparadaz baliatu da Sarkozyk duela bi urte han egin zuen mintzaldiarenaipatzeko. Erran zuen afrikarra ez zela historian sartua eta beraz ez zelabere geroaren jabe. Segolenek galdegin die afrikarrei barka zezaten ezbaitzuten ez berak eta ez ainitz frantsesek hala pentsatzen. Orduan sortu daFrantzian sekulako eztabada eskuindar eta ezkertiarren artean, lehenek jor-ratzen zituztela Segolenen erranak, bertzeek, aldiz erraiten ederki mintzatuzela. Iduriz alderdi sozialistak bat egin du Segolenekin.

***Lege Biltzarrean : Zer nahi eta bereziki kantarien obrak deus pagatu gabebereganatzen dituztenen kontra aurkeztu da lege bat ortzegun sainduz,bakantzen bezperan. Lege Biltzarrean 36 diputatu ziren 17 eskuinekoak eta19 ezkerrekoak. Legea ez da onartua izan 21 zirela kontra 15 alde.Eskuineko bi diputatuk kontra bozkatu dute. Ez omen zen batere kontentgure Jaun Lehendakaria.

***Errugbia : Eurokopako finala laurdenetan frantses talde bat bakarrikjokatzekotan zen. Tolosak galdu du Cardiff-eko taldearen kontra (9 eta 6).Hortan bururatzen da Eurokopa Frantziarentzat.

J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

KLERIKALISMOAREN KRISIALDIAZ Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren eskuratzeko lehen frogak

maiatzaren 23an

Baionako Errobi bazterreko Fakultatean.

Izen emateko azken epea maiatzaren 2a

Interneteko www.mintzaira.fr <htp : //www.mintzaira.fr>gunetik inprimatuz izen emate orria bete eta igor EEPra

Baldintzak eta xehetasunak www.mintzaira.fr gunean

Izen emate saria 17 €

EEP, Platanondoen etorbidea, 2 - 64100 Baiona

Jina 800 gramekin omenUatakian atxikia 1000 orenHaurño pollit bat bilakatu zinenTa ikasi toki gehiagoren hartzen.

Usaian zuk zinituen idaztenEdozoin gaiekin hitzekin jostatzenBarnekoak zurekin erranak zirenBesten minekin ere, berdin sofritzen.

Ixtorio kondan ez zinen asetzenEra batean, trebe zirto botatzenLa(g)unen ezpainak abilki pleatzenZure konpainian gogoak berotzen.

Errepika :

Haundia da hemen utzia duzun lekuaTxaloen txinka eta gure gaurko kantuaZuretzat Ernest Bertsulari Betiko Kantu txapelketako kideari Zu bezala egon giten nunbeit amenslariZuretzat Ernest Bertsulari

Ernest Alkhat Bertsulariari – haurrek galdeginikHitzak : Kattalin Indaburu – 09 02 11

2009ko Haur kantu txapelketarakoMusika : Filipe Albor-Kattalin Indaburu

Kantariak : Elena Etxeberri – Camille Campané-IndaburuEUSKAL IRRATIAKApirilaren 16 : Osteguna 19.00 : Mintza leku, zer instituzio behar duipar Euskal Herriak Apirilaren 19: Igandea 09.30: Gure bazterrak 10.30: Meza Donapaleutik Apirilaren 20 : Astelehena

10.00: Gure arbasoak19.00: Zer dioxu, Amaia Riouspeyrous

Ernest Bertsulari

Elena Etxeberri – Camille Campané-Indaburu

“Brocaren afasia”ren azterketa euskarazneuropsikohizkuntzalaritzaren ikuspundutik

Marie Pourquié, Hizkuntzalaritzako doktoregaia Toulouse-Le Mirail unibertsi-

tatean, J.L.Nespoulous eta G.Rebuschirenzuzendaritzapean.

Mintzaldia apirilaren 18an, larunbat goizez(11.00) Baionan, Eusko Ikaskuntzaren

egoitzan.“ Afasia “ hitzak burmuineko lesio baten ondorioz gertatzendiren hizkuntzaren nahasteak izendatzen ditu. Lesioarenarabera nahasteak ezberdinak agertzen dira. Afasien azter-ketak beraz erakasten digu batetik burmuineko “ parte “batek hizkuntza kudeatzen duela eta bestetik “ parte hau “xeheki antolatua dela. Gainera, lesio berdin baten ondoriozgertatzen diren nahasteak ezberdinki ager daitezkemunduko hizkuntzetan, hizkuntza bakoitzaren egitura gra-matikalak azpiko arazoaren kanpoko itxura baldintzatzenduelakotz. Nolakoak ote dira Brocaren afasiaren sintomak euskaraz ?

Brocaren afasiaren sintomen izaeraz aitzinatu diren hipote-siak baieztatzen ote dira euskaraz ?Aurkezpen honen xedea euskaraz afasia aztertzearen be-

harra defenditzea da, neuropsikohizkuntzalaritzaren ikus-pundutik.

Page 7: Herria 3003

LAN ESKAINTZA

7

PILOTA BAIONA TTIPIAN ERE

Ezcurra I - J.C. Dermit . . . 40Aguirre - Jeannots . . . . . . 13Sant Andreseko trinketean ere,A. Ithurralde eta tokikopilotazaleek ez dute amoremaiten beren ortzegunetakopartidarekin, guk hemengogotik aipatzen duguna. Astehuntakoa bestela zen, Bazkobesten karietarakoa. Lehenpartida hau Ortzegun sainduz,nekez bururatu dena landesta-rra kolpaturik, ez baitzutengaltzale hauk horren beharrik,kontrario horiekin bururainosegitu badute ere.Gonzalez - Lazcano . . . . . 40Alfaro - Bessonart. . . . . . . 36Hau izan da bigarren finalerdia,ortziralean jokatua. Mikel Gon-zalez hori hegoaldekoa da etaaski jokatzen eta jotzen trin-ketean, berak dakienarekin. Bibeso onekoek irabazi dute par-tida hau dena den eta igan-deko finalaren txartela irabaziere bi trebatu horien aitzineanjokatzeko.Ezcurra - J.C. Dermit . . . . 40Alfaro - Bessonart. . . . . . . 31Bildu da jende alde batBazkoko finala hunendako etahobe segurki baiones pilotaza-le guziendako. Hor haatikberen jakitate eta esperientziaguzia erakutsi ere dute, baiurruñar axeriak eta bai beretaulatzale xuxenaren adreziaederki daukan lekondar kozin-erak. Zorionak deneri, pilotari,pilotazale eta guziz irabaz-tuneri. Eta atxik SantAndresen, leheneko Etcheto,Iriart eta xaharren partidak.

GARATENEAN ERE BAZKOZEN, XAPELGOEKINEtcheverry - Harizmendy . 40Bielle - Ducassou . . . . . . . 22Lehen partida huntakotz bilduazen Bazko igande aratsaldeanjendea arras polliki, zinez mai-tatzen eta txalotzen hasiakdiren pilotari gazte horientzat.Galtzale hauk erditan edo holagelditzea ez ginuen uste, ez-eta berek ere, jada horien bete-tan ibiliak zirelarik, gutiz bazenere, galtzale hauk, Armenda-ritzen. Aitzinean Biellek ezzuela usaiako ximixta errandute zenbaitek. Beste batzuekberriz, Ducassouk duela betikolarderia hura ez agertugibelean.Bainan denek ikusi dute halerezein aise ari ziren bi irabazleaketa beso ederrean, alaaitzinean ala gibelean.Ibarrola - Oçafrain. . . . . . . 40Larrechea - Waltari . . . . . . 30Bigarren partida hunentzatberotu da polliki Garatenekojende hori. Bi galtzale horienalde ere bai, hala-nola 9tanberdindurik 17-13tan zoatzilariklapurtarra eta kubatarra, bostsake eginik Larrecheakordukotz eta hiru bakarrik Iba-rrolak. Fleitean ginuen La-rrechea eta azken partidabatzuetan ikusia ginion eztiskohartarik libratua nolazpait. Wal-tarik berriz apuño huraxiblatzen, nahiz sare guti aurki-turik ere. Eta irauten zuenbestak : 20 eta 16, bainan20etan berdin, eta berriz 27-23beltxak, eta 28-26 ere. Haatikhortik fite gertatu da, 29-30tannaski, bere apuño harekineskua odolestatu duela murru-an Agustik. Izan da eskuarenlotzen, odola geldiarazten, gero

berriz hasi, bainan hor auziabere irabazleek eta ez duguikusi ondarreko bataila gogorhura, hor baitzuten berriz bil-dua irabazleek beren ohikonausitasun hura. Halere ikusida kintze ederrik.

BURUZBURUHerve Bonetbeltx . . . . . . . 40Christophe Dardy . . . . . . . 32Makearrak ereman dio lan-destar pilotari xuxenari trin-keteko auzi hau Labennekolandestar trinketean joandenlarunbatean : bi pilotari pollitikusi dira hor, trinketa ongiezagutzen dutenak, etaeuskalduna landesari nausitu.Philippe Benesse . . . . . . . 40Alain Heguiabehere . . . . . 37Armendaritzeko partida huntanberriz lanak izan dituzte elgarrinausitu nahiz bi pilotari haukbainan hemen landestarra dairabazle atera.Aste ondar huntan ere izanenda zer ikus. Larunbatean juniorgazteen finala erdiak jokatukodira eta gero lehen mailekoe-nak, Armendaritzen, Bonetbeltxeta Haroçarene 5 orenetan.Lamure eta Benesse aldizLabenneko trinketean 6etan.

TRINKETEAN AMATURRAKDavid Etcheto Noizbaitekoak jodu 40-23, Vincent Elgarturruñarra. Guil laume Tam-bourin baigorriarra ezin arizanda Filipe Otheguy senperta-rraren kontra, gazteetan.Horiek dira aski goiz jakin ditu-gun bakarrak.

HEGOALDEAN, BURUZBURUKAK EREImanol Agirre. . . . . . . . . . . 22Kepa Peñagarikano . . . . . 1354 minutaz 246 jo egin dituzteTolosako Beotibar frontoian350 ikusleren aitzinean, Agirrekdenak onerat ekartzen zitue-larik.Xabier Urberuaga . . . . . . . 22Aritz Begino. . . . . . . . . . . . 20Orena pasatu du hunek 500bat ikuslerekin Zarautzen 216pilota joz bakarrik. 4 sakeirabazleak, 7 besteak, etahunek galdu.J. Yves Xala . . . . . . . . . . . . 22Iñigo Pascual. . . . . . . . . . . . 7Haron pilotari haundi bat eder-ki meneratu du Xalak 7 sakeere sartuz eta besteak baterez700 ikusleren aitzinean. Aldiparrasta batez pasatu ere dugainez Xalak.Larralde . . . . . . . . . . . . . . . 22Aritz Lasa. . . . . . . . . . . . . . 17Hau bigarren mailekoa,Zarautzen.Gonzalez - Lasa III . . . . . . 22Olazabal - Eulate. . . . . . . . 20Zarautzen horiek ere.Irujo - Goñi III . . . . . . . . . . 22Titin - Laskurain . . . . . . . . 21

Capellan - Arruti . . . . . . . . 22Mikel Goñi - Merino . . . . . 17

Koka - Apraiz. . . . . . . . . . . 22J. Retegi - Otxando. . . . . . 12

Bengoetxea VI - Zearra. . . 22Berasaluze VIII - Mendizabal II17Partida horiek ere ikusi dirahan eta hemen.

Bego

LEGEZKO ABISU

EEP - OPLBKonkurentziarako dei publikoa

Merkatu publikoen Kode berriko 28. Artikulua

Merkatua zabaltzen duen egitura zein den : Euskararen Erakunde Publikoa (EEP), Platanondoen etorbidea, 2. 64 100 Baiona, tel. (00 33) (0)5 59 31 18 34, Faxa. (00 33) (0)5 59 31 07 81, e-maila : [email protected]. Merkatu egite modua: prozedura egokituaMerkatuaren gaia: internet bidez urririk ikusten ahalko denfrantsesa-euskara hiztegi baten ekoizteko eta argitaratzekoplataforma elektroniko baten sortzea. Multzo kopurua: bakarrekoaHautagaitza txostenak nola eskura: txostenak urririk eska edoeskura daitezke galdea idatziz eginez EEPri, postaz ala mezuelektronikoz. Eskaintzen helarazteko azken eguna: 2009ko maiatzaren 4a,arratsaldeko 4ak aitzin.Eskaintzen helarazteko helbidea : OPLB - EEP - Platanondoen etorbidea, 2.2, Allées des Platanes - 64 100 Bayonne BaionaArgitaratze abisu honen igortze eguna : 2009ko apirilaren 9a,ortzegunez..

EEPko Lehendakaria

OPLB – EEPAppel public à la concurrence

Article 28 du nouveau Code des marchés publics

Identification de l’organisme qui passe le marché:Office Public de la Langue Basque (OPLB), 2 Allée des Platanes,64 100 Bayonne; tél (00 33) (0)5 59 31 18 34, Fax. (00 33) (0)559 31 07 81, e-mail : [email protected] de passation : procédure adaptéeObjet du marché : réalisation d’une plateforme électronique sup-port de la réalisation, de l’édition et de la mise à disposition pourconsultation gratuite via internet d’un dictionnaire français-basqueNombre de lots : lot uniqueModalités d’optention du dossier : les dossiers peuvent êtredemandés ou retirés gratuitement sur demande écrite adresséesà l’OPLB, par voie postale ou électroniqueDate limite de réception des offres : le 04 Mai 2009 avant 16h. Adresse de remise des offres : OPLB - EEP - Platanondoen etorbidea, 2.2, Allées des Platanes - 64 100 Bayonne BaionaDate d’envoi de l’avis de publication : Jeudi 9 Avril 2009.

Le Président de l’OPLB

AVIS DE TRANSFERT DE SIEGE SOCIAL

Aux termes de l’assemblée généraleextraordinaire en date du 31/03/09 quis’est tenue au siège Social de la SARLKaneta Immo RCS 481 141 117, il a étédécidé de transférer l’adresse du siègesocial qui actuellement se situe 27-29rue du PORT à Hendaye (64700) au 32BLD du Général de Gaulle à Hendaye(64700).

Société INFOBORNSARL au capital de 10 000 €

Siège Social : Na Pali, Zone Industriellede Jalday, 64500 SAINT JEAN DE LUZ

397 872 805 RCS Bayonne

AVIS DE REMPLACEMENT DU GÉRANTAux termes d’une décision de l’AssociéUnique en date du 25 Mars 2009, Mon-sieur Pierre BOCCON-LIAUDET a éténommé gérant de la société à compterdu 25 Mars 2009 en remplacement deMonsieur Sébastien LOUX, ayant cesséses fonctions à ladite date du 25 Mars2009.Les modifications résultant, dans l’avisantérieurement publié, de la décision ci-dessus sont les suivantes :Ancienne mention :Monsieur Sébastien LOUX, demeurantau Domaine de Larraldia, Route deChantaco, 64500 Saint Jean de Luz, estnommé gérant pour une durée illimitée.Nouvelle mention :Monsieur Pierre BOCCON-LIAUDET,demeurant 3, Avenue du Dr Lafourcade,64100 Bayonne, est nommé gérant pourune durée illimitée.

Pour avis, Le Gérant

AVIS DE CHANGEMENTTUAMOTU SARL

Société à Responsabilité LimitéeAu capital de 8.000 Euros

Siège social : 162 Rue Belharra64500 Saint Jean de Luz

497 841 064 RCS Bayonne

AVIS DE REMPLACEMENT DUGÉRANT

Aux termes d’une décision de l’AssociéUnique en date du 25 Mars 2009, Mon-sieur Pierre BOCCON-LIAUDET a éténommé gérant de la société à compterdu 25 Mars 2009 en remplacement deMonsieur Sébastien LOUX, ayant cesséses fonctions à ladite date du 25 Mars2009.Les modifications résultant, dans l’avisantérieurement publié, de la décisionci-dessus sont les suivantes :Ancienne mention :Monsieur Sébastien LOUX, demeurantau Domaine de Larraldia, Route deChantaco, 64500 Saint Jean de Luz, estnommé gérant pour une durée illimitée.Nouvelle mention :Monsieur Pierre BOCCON-LIAUDET,demeurant 3, Avenue du Dr Lafourca-de, 64100 Bayonne, est nommé gérantpour une durée illimitée.

Pour avis, Le Gérant

AVIS DE MODIFICATIONEMERALD COAST

Société par Actions SimplifiéeAu capital de 300.000 Euros

Siège social : Zone Industrielle de Jalday64500 Saint Jean de Luz

RCS Bayonne 412 730 848Aux termes de décisions en date du 25mars 2009, l’associé unique a nomméen qualité de membre du Conseil deSurveillance à compter du 25 Mars 2009et pour une durée indéterminée, Mon-sieur Pierre BOCCON-LIAUDET, demeu-rant 3 Avenue du Dr Lafourcade, 64100Bayonne, en remplacement de MonsieurSébastien LOUX, ayant cessé ses fonc-tions à ladite date du 25 Mars 2009.Aux termes de décisions en date du 25mars 2009, les membres du Conseil deSurveillance ont nommé en qualité dePrésident du Conseil de Surveillancepour une durée indéterminée, MonsieurPierre BOCCON-LIAUDET, demeurant 3Avenue du Dr Lafourcade, 64100 Bayon-ne. Pour avis.

AVIS DE CHANGEMENTTANNA SARL

Société à Responsabilité LimitéeAu capital de 8.000 Euros

Siège social : 162 Rue Belharra64500 Saint Jean de Luz

492 402 276 RCS Bayonne

AVIS DE REMPLACEMENT DU GÉRANTAux termes d’une décision de l’AssociéUnique en date du 25 Mars 2009, Mon-sieur Pierre BOCCON-LIAUDET a éténommé gérant de la société à compterdu 25 Mars 2009 en remplacement deMonsieur Sébastien LOUX, ayant cesséses fonctions à ladite date du 25 Mars2009.Les modifications résultant, dans l’avisantérieurement publié, de la décision ci-dessus sont les suivantes :Ancienne mention :Monsieur Sébastien LOUX, demeurantau Domaine de Larraldia, Route deChantaco, 64500 Saint Jean de Luz, estnommé gérant pour une durée illimitée.Nouvelle mention :Monsieur Pierre BOCCON-LIAUDET,demeurant 3, Avenue du Dr Lafourcade,64100 Bayonne, est nommé gérant pourune durée illimitée.

Pour avis, Le Gérant

AVIS DE CHANGEMENTKOKOLO

Société par Actions SimplifiéeAu capital de 100.000 Euros

Siège social : Zone Artisanale de Bassilour64210 Bidart

RCS Bayonne 347 934 127Aux termes de décisions en date du 25Mars 2009, l’Associé Unique a nomméen qualité de Président de la société àcompter du 25 Mars 2009 et pour unedurée illimitée, Monsieur Pierre BOC-CON-LIAUDET, demeurant au 3, Ave-nue du Dr Lafourcade, 64100 Bayonne,en remplacement de Monsieur Sébas-tien LOUX, ayant cessé ses fonctions àladite date du 25 Mars 2009.Les modifications résultant, dans l’a-vis antérieurement publié, de la déci-sion ci-dessus sont les suivantes :Ancienne mention :Le Président de la société est Mon-sieur Sébastien LOUX, demeurant auDomaine de Larraldea, Route de Chan-taco, 64500 Saint Jean de Luz.Nouvelle mention :Le Président de la société est Mon-sieur Pierre BOCCON-LIAUDET,demeurant au 3, Avenue du Dr Lafour-cade, 64100 Bayonne.

Pour avis, Le Président

Maître Olivier GANETNOTAIRE

BP 664250 ESPELETTE

AVIS DE CONSTITUTIONSuivant acte reçu par Me Olivier GANETNotaire à ESPELETTE, le 7 avril 2009, aété constituée la société civile dénom-mée « URDINA », siège social: ESPE-LETTE (64250), maison Kukuluya.Capital social : DEUX MILLE EUROS(2.000,00 €), divisé en 200 parts socialesde DIX EUROS (10,00 €) chacune, numé-rotées de 1 à 200,Constitué d’apports en numéraire.Objet social : L’acquisition l’administra-tion et l’exploitation par bail, location ouautrement, de tous les immeubles bâtiset non bâtis, dont la société pourraitdevenir propriétaire par voie d’acquisi-tion, d’apport, d’échange ou autrement.Durée : 90 ans à compter de son imma-triculation au RCS de BAYONNE.Cession de parts sociales : libre entreassociés.Nommés premiers gérants de laditesociété : - Monsieur Arnaud PascalHIRIART agriculteur, demeurant à ESPE-LETTE (64250), Maison Kukuluya.- Madame Eliane Izara ELISSALDE, agri-cultrice, demeurant à ESPELETTE(64250), Maison Kukuluya.La société sera immatriculée au RCS deBAYONNE. Pour avis, Maître GANET.

SEASKA, IparraldekoIkastolen Elkarteak, bilatzendu : 2009ko maiatzaren 4tik ->2009ko uztailaren 2a arte

Urruñako ikastolako: • AVS bat : 16 ordu astean

BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK: - Baxoa- Bere burua behar bereziakdituen ikasleak laguntzeko prestsentitzen dena- Euskaraduna (ezinbestekobaldintza)Interesatuak direnak, idatz deza-tela 2009ko apirilaren 24a aitzinmotibapen gutun bat + CV batigorriz helbide honetara:

SEASKA, Central Forum, 19 –André Emlinger plaza – 64100

BAIONAFaxa : 05 59 52 88 87 -

[email protected]

SCP BOULOUS & CHEVALLIERSociété d’Avocats

Bâtiment 22 - Le Forum 15 rue Raoul Perpère

64100 BAYONNETél : 05 59 31 21 21 /Fax : 05 59 31 21 29

ANGLET RESTAURATIONSociété par actions simplifiée au capital

de 50.000 €urosSiège social : Chambre d’Amour

Place Docteurs Gentilhe 64600 ANGLET

RCS BAYONNE : 498 524 263AVIS DE CHANGEMENT

DE PRESIDENTAux termes d’un procès verbal de déli-bérations extraordinaires en date du 08avril 2009, les actionnaires ont décidé denommer en qualité de président à comp-ter de ce jour, Monsieur Fabrice POILA-NE, demeurant à PAU (64000), 4 rue duSergent Bernes Cambot, pour une duréeillimitée, en remplacement de MonsieurJacques SIAUT, démissionnaire.Le dépôt légal sera effectué auprès duGreffe du Tribunal de Commerce deBAYONNE.

Pour avis,Le Président

Page 8: Herria 3003

8

-Ortzegunetik goiti, Donibane Lohizunen, Ravel entzuntegian, Udaberriko kontzertuak Ravel akademiaren eskutik. Ortzegunean (18.00), Jean-François Heisser musikatzale handiaren hitzaldia, «zer musika zen Fran tzian eta Espai-nian iragan mende hastean». Ortziralean eta larunbatean (21.00), bai eta igandean (11.00), kontzertuak akademiak gomitatu musikari gazteekin.-Asteburu guzian, Arrangoitzen, Zaharki-feria.-Asteburu guzian, Miarritzen, nazioarteko dantza lehiaketa.- Ortziralean (20.30) Bidarrain, Herriko gelan, mintzaldi-eztabaida : Nafarroan nortasun poli-tikoa mendeetan zehar-Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Arch Woodman musikaria. Larun-batean, toki berean eta tenore berean, Black Light taldea.-Ortzirale aratsean, Pausun, Xaia ostatuan, Euskat gaua, Euskal-Herriko eta Kataluñako kantuak Iparvent taldearekin.-Ortziralean (21.00), eta larunbatean (17.00), Miarritzen, Koliseo gelan, Petricot auzoaldeko jendeak auzoalde horren historia kondatzen, dena joko eta dantza. - Larunbatean (11.00) Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan, Marie Pourquié hiz-kuntzalaria mintzo “Brocaren afasiaz”-Larunbatean (14.45), Belokeko komentuan, Jean-Claude Guillebaud idazlearen hitzaldia, «Le Commencement d’un monde « bere libu-rua aurkeztuz.- Larunbatean (16.00), Baigorrin, Xiba jokoak, Baxenafarroako eta Xiberoko kanporaketa-Larunbatean (18.00), Baionan, hitzaldia Elkar dendan, «Jendarte taldeak Euskal-Herrian Aitzineko Erregimen garaian» (Maite Lafour-cade).-Larunbatean (18.00), Hendaian, Abbadiako jauregian, «Ixo» kontzertua, kantu eta musika.- Larunbatean (18.00), Pagolan, sagarno-gau-aldia, Amikuzeko ikastolaren fagoretan- Larunbatean (21.00), Donibane Lohizuneko, elizan, Arin elkarteko koroa eta Coro Easo abesbatza-Larunbatean (19.30), Maulen, Zinka ostatuan,

Hernandorena sariaren kondu, bertsulari gaz-teen arteko hirugarren lehiaketa.-Larunbatean (20.00), Lapurdiko Jatsun, he-rriko gelan, mus lehiaketa, Uztaritzeko ikastola eta Aldaska elkartea antolatzaile. -Larunbatean (20.30), Miarritzen, geltoki xa-harrean, «Les Créatures» dantza ikusgarria, hiriko baletarekin.-Larunbat aratsean, Hazparnen, Tattola bilto-kian, « Aulki Hutsa» antzerkia.- Larunbat eta igandean, Bardozen, ekoizpen feria-Larunbatean eta igandean, Miarritzeko karri-ketan, udaberriko merkaldiak.-Igandean (10.30), Donapaleuko elizan, pa-rropietako kantarien elgarretaratzea, “kanta Jaunari 2009”, Marc Aillet apezpikua ospakizu-naren buru.-Igandean (11.30), Angelun, mutxikoak Bost-Kantoineko plazan. Bestalde, kofradien elkar-tasun-eguna.-Igandean, Donibane Lohizunen, Kantuaren Eguna, Begiraleak antolatzaile.- Igandean, Ortzaizen, Lakako lasterkaldia-Igandean, Arrutako kermeza xuberotar kan-tariekin.-Igandean, kermeza Luhuson.-Igandean, Ahetzen, Kukuso-merkatua-Igandean, Arberatzen, Kabalkada Burgaintzi taldearekin.- Igandean (14.00) Hiriburun, La Perle bilto-kian, Ametza ikastolaren mus lehiaketa-Igandean (15.00), Maulen, Haur Kantu Xa-pelketaren kondu, Xuberoko kanporaketa.- Igandean (15.00) Donibane Garazin, Vauban gelan, “Herriko bozak” antzerkia- Igandean (15.00) Kanboko elizan, Bakarlarien festibala : Rafa Rueda, Petti, Txuma Muruga-rren- Igandean (15.30) Hazparnen, Haizpean gelan, “Le Pacte” antzerkia-Igandean (16.00), Miarritzen, Koliseo gelan, Damien eta Maite Etchegorry, kantu eta musika.- Igandean (17.00) Elizondon, Lur diskotekan, “Nafarroari” kantaldia, Baigorriko kulturaldi kari

ORAIKO GARAIANoiz nahi entzuten dugu kanporatzen direla langileak krisia dela-eta. Orduan oldartzen dira langile batzu, bereziki dakitelarik dirurik ez duela galtzen enpresak. Batzutan bahitzen dituzte zuzendariak, atxikitzen gau bat lantegian. Bortizkeria dela diote lantegiko nagusi haundiek.Denbora berean EDF-eko goi-nagusiak %25 gehiago irabaziko du, GDF-eko nagusiari %180-ez goititzen zaio hilabete saria, Suez-eko nagusiarekin parekatzeko, berrikitan bi enpresek bat egin dutelakotz. Badukete asetzekoa.Langileen “bortizkeria” salatzen dutenak ixilik daude nagusien “jendetasunaren” aitzinean.

Gehexan Pontto

M a r t x o a r e n 29an Donibane Garaziko herriko etxean iragan da Euskal Argen-tinaren urteko biltzar nagusia. Ehun bat jendek parte hartu dute.Pierra Lako presidentaren ongi etorriaren ondotik, urteko harat hunatak eta konduak xeheki aztertuak izan dira.Elkartearen helburuak zoin diren orroitarazi eta joan den urtean eraman ekintza garran-tzitsuenak aipatuak izan dira :-Argentina eta Uruguaitik Euskal Herrira beren familia eta etxondoa aurkitu nahiz jiten zauzkigunen laguntzea. Aurten Leonat, Carlos eta Pedro jin zaizkigu. Elgarretaratze hauek zoin hunkigarriak diren salatu daukute lekuko batzuek, goraipatuz hemengo jendek es-kaini ongi etorria.-Eginak diren genealogia ikerketa baliosak. Euskal Argentinaren partaide batzu geldi gel-dia ari baitira hortan. Hala nola Lucien Ruspil larzabaldarra. Orotara 17 ikerketa akulatuak izan dira gutiz gehienak Baxe Nafarra eta Xuberoan.-Kaskoin herrian araberako elkartek egiten dituzten biltzar edo ekitaldietan parte hartzea.-Etxeetan atxikiak izan diren Argentinako letra zaharren bilketa eta itzulpena.-Argentinako urteroko bidaia. 2008an hogoitabost presunek parte hartu dute La Platan iragan den Semana Vasca delakoan, ondoko bi astetan aldiz bakoitza zoalarik bereber edo berdin taldeka beren familietara edo gustuko lekuetara.-Behaskaneko Apeza deitutako artxibo zaharren ikerketak bururatuak direla erranik izan da. Orain emaitza hauek nola zabaldu da kezka handiena. Alabainan, Euskal Argentinak algo gutti dauka hortarako. Frantxua Maitia Kontseilariak egin mintzaldi laburrean salatu du Paueko Kontseiluan bi egun barne diru kopuru berezi bat bozkatua izanen dela dias-poraz arduratzen diren elkartentzat. Euskal Herriraino hel baladi!-Maialen Irigoyenek Apeza jaunaren artxiboetaz bere Master diplomaren ardiesteko egin duen tesisa Donapaleuko Herriko Etxean aurkeztu zuela azpimarratua izan da.-Hilabeteko lehen ortzirale arratsalde guziz Donapaleuko Mediatekan Euskal Argentinak eskaintzen duen permanentziak arrakasta gaitza duela.Urteko bildumatik landa, aurten Argentinan ibili diren batzuen lekukotasunak entzun di-tugu. Hala nola Georges Barnetche, Arnaud Mandagaran, Jean Louis Onagoity, Jean Baptiste Irigoin eta Pierre Salignonenak. Denak berdin interesgarriak eta hunkigarriak.Aurten ere mintzaldiak ahal bezainbat euskaraz eginik izan dira, bat bateko itzulpena segurtatuz erdaldunentzat eta lehen aldikotz bidaian egin argazkiak ordinadore bidez paretan erakutsiak izan dira.Helduden urteko xedeak aurtengoen araberakoak dira. Ikerketetan jarraitzea, Argentina gaitzat duten ekitaldietan parte hartzea, artxiboen zabalketa eta urteroko bidaia. 2009ko Semana Vasca Bahia Blancan iraganen da. Bahia Blancako Euskal Etxeak duen kar eta fedea ikusiz pesta gaitza eta errotik euskalduna eskainiko daukutela segur gira. Pesta hau xuxen noiz iraganen den jakin bezain laster Euskal Argentinak jakinaraziko dautzuete. Biltzarra bururatzeko, 1869an Uruguaitik Xuberora igorri letra zahar bat irakurtua izan da orduko enegu, lotsa eta ametsak aipatzen zituenak. Gero, zintzur bustitze baten ondotik Donazaharreko Mendy ostatuan iragan da otordua giro hoberenean. M. Legarto

EUSKAL ARGENTINAREN

URTEKO BILTZAR NAGUSIA

Euskal-gobernua sus-tatzaile eta Mikel Atxa-ga kudeatzaile, liburutxo asko plazaratzen da “Bidegileak” sailean, bakoitxak aipatuz eta omenduz euskaltzale ezagutu bat, zendua edo oraino bizi, nola ibili edo ibilki den eta zer egin edo zer egiten duen denek ja-kin dezaten. Ardurenean hogoita-zonbait orrialde dituzten liburutxo pollit batzu dira, irakur erretxak eta gisa hartarat argaz-kiz apainduak. Azkenik ate ratu direnetan horra batto Iparralde huntan denak hunkitzen gituena, oroitarazten baitauku nor ginuen Louis Dassance uzta-riztarra, hautetsi eta euskaltzain fama handikoa. Idazlea Mixel Itzaina euskaltzale argia, Uztaritzeko auzapez ohia ongi ezagutu duena, dela Euskaltzaleen Biltzarra elkartean, dela bestalde...

LURRARI ERROTIK ATXIKIA

Badu jadanik 33 urte Louis Dassance mundu huntarik joana dela. 1976-an eman zuen alabai-nan bere azken ha-tsa, 88 urtetan, adin pollita bildurik beraz. Uztaritzen sortua zen eta erran ditake bere bizi osoa herri hortan iragan duela. Lehen kapituluan berean, Mixel Itzai-na-k aski garbi azpi-marratzen duena da Louis Dassance ze-nak zoin maite zuen laborantza, zoin atxikia zen lurrari, agronomia saileko injeniur ateraturik ikasketa egokienak bururaturik hortara-ko Parisen eta hor gaindi.Laborariak gero eta gauza gehiago behar duela ere jakin, eta ez dela bakoitxa bere xokoan egon behar bainan elkarlanean segituz jokatu, hori zen haren katixima. Batasun asko bultzatuz aitzinamendu baliosak ditu akulatu.Bai, errotik atxikia lurrari eta denbora berean, nola ez, izigarri atxikia Euskal-Herriari. Gure nortasunari. Gure mintzairari. Ainitz alor desberdinetan, lan gaitza ereman du beti kar berarekin...

EUSKALTZALE SUHARRA

Langile ixila zen Louis Dassance. Ez dena arrabots eta dena espantu. Bainan beti han, beti erne, beti ari lanean. Euskaltzale bezala luzaz eta luzaz eragin zabaleko gizona izan zen. Arras berea zuen Euskaltzaleen Biltzarra. 1921-ean sartu zen kide kondu eta bizi zeno beti barne egon. 1926-an, elkarteburu hautatua izan zen eta kargu hori atxiki zuen 34 urtez, horrek berak ere zerbait erran nahi baituke!Oraino arras gaztea zen ere bere adixkide zonbaitekin sortu zuelarik Gure He-rria aldizkaria, hedadura handia ukan zuena ainitz urtez. Hor berean zer lana ez du egin, historiaren arrangura handi batekin. Bestalde ere zonbat ikerketa, euskal izenez, izan landare ala xorien izenak, besteak beste! Bai eta kantu xaharrak bildu beharrez eta aspaldiko dantzak begiratzea gatik! Bermatu zen ere, eta azkar ber-matu, Ikas erakundea jarri zelarik bere lehen urratseri. Gisa berean, Baionako eus-kal-erakustegiko adixkideen elgarretaratzaile bezala. Zinez, ez da beraz harritzeko euskal-tzain oso hautetsia izan baitzen 1949-an!

HAUTETSI ARGIA

Uztaritze bere sort-herrian, hautetsi gisa ere nolako saila ez du ereman eta hori berro-goi bat urtez! 14-eko gerlatik landa segidan jarri baitzen auzapez-orde eta geroxago auzapez egon baitzen hogoi urtez! Zonbat urrats, zonbat bilkura, zonbat trakasu eta buru-hauste, zonbat obra, bide eta gaineratiko, ez da hautetsi kondu ere alfer egona!Aipatu behar da ere pilotaza-lea, frantses federakundea sortu zenean lehen buruzagi-etarik izan baitzen Jean Ybar-negaray zenaren aldean.Bainan bada ere beste gauza bat ez duguna ahanzten ahal, Mixel Itzainak-k bere aldetik argitan ezarria hau ere: Louis Dassance Piarres Lafitte kalonjearen adixkide handia zela eta Herria gure astekari hunen lagun-tzaile kartsu agertu zela haste-hastetik.Holako liburu pollita merexi zuen segur Louis Dassance zenak. Gogoan ditugula M-J Minaberri olerkariak haren ohoretan moldatu lerro hauk “ Zure baitan dira argitan bilduak euskal semearen dohain baliosak. Zutan kausitzen da jakitatearen, zuhurtziaren eta goxotasunaren bilduma osoa”. Muslaria

Louis Dassance zena bere andrearekin.

Uztaritze Irigoinea, sort-etxea...

Uztaritzeko ikastola, Louis Dassance deitzen dena.

«BIDEGILEAK « SAILEANLOUIS DASSANCE