16
2011ko Otsailaren 3koa - 3 Février 2011 - 1,20 E - N° 3091- ISSN 0767-7643 Egina denak ez du egiterik (Erran zaharra) Urtarril ondar hortan urteko bil- tzar nagusia zuen Frantsesenia la- borantza lizeoak, Donibane Garaziko bere ikastetxean berean. Frantxua Tambourin lehendakariaren eta Cé- cile Crouspeyre zuzendariaren in- guruan bildu da kari hortara admi- nistralari, erakasle, ikasle eta burraso multxo on bat. 2009/2010 ikasturteari eman da lehenik behakoa, aipatuz ereman diren urratsak bai laboran- tzaren sailan bai osagarri eta so- zial zerbitzuetakoan. Urte aberatsa, lizeoak ikasleak prestatzen dituela biharko aktore nagusi izaiten, etor- kizunean ukanen dituzten desafioeri baikorki buru egin dezaten. Hala nola garapen iraunkorraren ildoari Etorkizuneko ildo berria : elebidun formakuntza Ehun ikasle dauzka Frantseseniak, heren bat laborantza formakuntzan, bi heren osagarri eta sozial zerbitzuenean, gehie- nak inguru aski hurbilekoak, bainan zen- baitzu kostalde hortatik bai eta Biarnotik ere etorririk. Laborantzari doakionez, hiru urtez eremaiki da orain Bac Pro saila eta ez lau urtez berriki arte bezala. Pertso- nari buruzko zerbitzuetan (osagarri, so- zial eta animazioa), hiru urteko Bac Pro elebiduna (euskara/frantsesa) eskainiko da lehen aldikotz helduden ikasturtetik ai- tzina. Ez elebidun sail mendrena doi doia euskarazko zenbait orenekin, bainan fun- tsezko elebidun saila, euskarari tokia han- dia emanez. Euskarak orain arte ere bere tokia jadanik balinbazuen Frantsesenian, Aldudarrak bideo eta bertze frangorekilako harremanetan, irailetik harat funtsezko to- kia ukanen du ondare paregabe daukagun gure euskarak. Lan munduan euskararen galdea ere araberakoa da, haur, xahar ala elbarritu zerbitzuen ganik, eta ikasleeri euskararen erabilpena beharrezkoa bihur- tua zaie asko tokitan. Bertzalde, animazioarako BAFA for- makuntzaren posibilitatea ere eskainiko du Frantseseniak, Euskaldun Gazteriare- kin partxuergoan. Eta lehen sokorrien for- makuntza ere banatzen du, su-hiltzaileen laguntzarekin, “laneko salbatzaile sokorri- tzaile” diploma berme. Barnategi berria Aurten 27 ikasle bazituen Frantseseniak Uharte Garazi aldeko barnategian. Apirile- tik harat haatik barnategi berri-berria uka- nen dute Frantsesenia lizeoaren ondoan. Tokiko ofizialek eraiki duten bastimendu eder eta egokia, 40 ikasle aterbetzeko modukoa. Atsegin handiko barnategia, bereziki urrundik heldu diren ikasleentzat. Martxoaren 26an beharrak diren ate ideki- tzetan barnategi hori bisitatzen ahalko da, ordukotz barne apailaketak bururatuak bailaitezke. Jakin ezazue haatik Frantsese- nia ikastetxeko lehen ate idekitzeak otsai- laren 9 huntan berean beharrak direla. Frantsesenian suharki aitzina Frantsesenia laborantza lizeoa, Donibane Garazin garrantzi handia emaiten dioten, harre- man sakonak sustatuz Belaun koperati- fa, euskal xerrikia, Natura 2000, bidezko merkataritza eta gisa hortako egiturekin. Pertsonari buruzko osagarri, sozial eta animazio zerbitzuen formakuntzan ere kartsuki ari dira lanean, dela haurtzaroa, dela zahartzaroa ala elbarrituen ildoetan, APF, France Adot, Kurutze Gorri eta gisa hortako egiturekin eskuz esku aitzinatuz, ondareari ere begia atxikiz, hala nola munduko ondare den Konpostelarateko beila bideeri. Emaitzak ere hor dira, bi- kainak, %100eko kausitzea Bac Pro sai- lan, hutsegite bakar bat Bepa delakoan. Ikasleak xaharretxe batean animazio jokoetan

Herria 3091

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3091

Citation preview

Page 1: Herria 3091

2011ko Otsailaren 3koa - 3 Février 2011 - 1,20 E - N° 3091- ISSN 0767-7643

Egina denak ez du egiterik

(Erran zaharra)

Urtarril ondar hortan urteko bil­tzar nagusia zuen Frantsesenia la­borantza lizeoak, Donibane Garaziko bere ikastetxean berean. Frantxua Tambourin lehendakariaren eta Cé-cile Crouspeyre zuzendariaren in­guruan bildu da kari hortara admi­nistralari, erakasle, ikasle eta burraso multxo on bat. 2009/2010 ikasturteari eman da lehenik behakoa, aipatuz ereman diren urratsak bai laboran­tzaren sailan bai osagarri eta so­zial zerbitzuetakoan. Urte aberatsa, lizeoak ikasleak prestatzen dituela biharko aktore nagusi izaiten, etor­kizunean ukanen dituzten desafioeri baikorki buru egin dezaten. Hala nola garapen iraunkorraren ildoari

Etorkizuneko ildo berria : elebidun formakuntzaEhun ikasle dauzka Frantseseniak, heren bat laborantza formakuntzan, bi heren osagarri eta sozial zerbitzuenean, gehie­nak inguru aski hurbilekoak, bainan zen­baitzu kostalde hortatik bai eta Biarnotik ere etorririk. Laborantzari doakionez, hiru urtez eremaiki da orain Bac Pro saila eta ez lau urtez berriki arte bezala. Pertso­nari buruzko zerbitzuetan (osagarri, so­zial eta animazioa), hiru urteko Bac Pro elebiduna (euskara/frantsesa) eskainiko da lehen aldikotz helduden ikasturtetik ai­tzina. Ez elebidun sail mendrena doi doia euskarazko zenbait orenekin, bainan fun­tsezko elebidun saila, euskarari tokia han­

dia emanez. Euskarak orain arte ere bere tokia jadanik balinbazuen Frantsesenian, Aldudarrak bideo eta bertze frangorekilako harremanetan, irailetik harat funtsezko to­kia ukanen du ondare paregabe daukagun gure euskarak. Lan munduan euskararen galdea ere araberakoa da, haur, xahar ala elbarritu zerbitzuen ganik, eta ikasleeri euskararen erabilpena beharrezkoa bihur­tua zaie asko tokitan.

Bertzalde, animazioarako BAFA for­makuntzaren posibilitatea ere eskainiko du Frantseseniak, Euskaldun Gazteriare­kin partxuergoan. Eta lehen sokorrien for­makuntza ere banatzen du, su­hiltzaileen laguntzarekin, “laneko salbatzaile sokorri­

tzaile” diploma berme.

Barnategi berriaAurten 27 ikasle bazituen Frantseseniak Uharte Garazi aldeko barnategian. Apirile­tik harat haatik barnategi berri­berria uka­nen dute Frantsesenia lizeoaren ondoan. Tokiko ofizialek eraiki duten bastimendu eder eta egokia, 40 ikasle aterbetzeko modukoa. Atsegin handiko barnategia, bereziki urrundik heldu diren ikasleentzat. Martxoaren 26an beharrak diren ate ideki­tzetan barnategi hori bisitatzen ahalko da, ordukotz barne apailaketak bururatuak bailaitezke. Jakin ezazue haatik Frantsese­nia ikastetxeko lehen ate idekitzeak otsai­laren 9 huntan berean beharrak direla.

Frantsesenian suharki aitzina

Frantsesenia laborantza lizeoa, Donibane Garazin

garrantzi handia emaiten dioten, harre­man sakonak sustatuz Belaun koperati­fa, euskal xerrikia, Natura 2000, bidezko merkataritza eta gisa hortako egiturekin. Pertsonari buruzko osagarri, sozial eta animazio zerbitzuen formakuntzan ere kartsuki ari dira lanean, dela haurtzaroa, dela zahartzaroa ala elbarrituen ildoetan, APF, France Adot, Kurutze Gorri eta gisa hortako egiturekin eskuz esku aitzinatuz, ondareari ere begia atxikiz, hala nola munduko ondare den Konpostelarateko beila bideeri. Emaitzak ere hor dira, bi­kainak, %100eko kausitzea Bac Pro sai­lan, hutsegite bakar bat Bepa delakoan.

Ikasleak xaharretxe batean animazio jokoetan

Page 2: Herria 3091

Gure Hitza

itsu eta elkor« Denek bazakitela eta nehork ez digu deus jakinarazi », hala mintzatu da, omen, Frantziako lehendakaria. Zertako ote dira, beraz, enbaxadoreak eta haien kudeatzaile diren kanpo­harremanetarako ministeritza eta ministroa bera.Alta, enbaxadorearen lan premiatsuena da jakinaraztea bere gobernuari zer iragaiten den dagoen herrialdean. Hortakotz, ez jakinean izanez, ixilik egon da Frantzia Tunisiari buruz ; gehiago dena, perekatu du hango erregetxoa, libertatearen su­hazia bizirik zagola aspaldian.Eta orain, de Gaulle­k bezala Kanadan, oihuka dezake Frantziak : Gora Tunisia askatuta !!!

Mundu zabalean

urkitz aro ?

San Bladi eguna dugu otsailaren 3ko hau, laborarientzat egun berezia, Iholdiko ka-peran bertzeak bertze beilaz direla bil-duko. Asia aldean, aldiz, Urtats dute os-patuko egun hortan, hots primaderaren besta, aro berri batean sartzea. Txinatar egutegiaren arabera, erbiaren urtean dira han sartuko, tigrearena utzirik. Er-bia edo lapinaren urtea, berexkuntzarik gabe, nahiz guretzat ez diren arras abere berdinak, familia berekoak izanikan ere. Hangotarrentzat, bata ala bertzea, abere zuhurra, jeinutsua, sotila, sentikorra... Deusik ikustekorik gure Oxobik konda-tua daukun erbi harroputz harekin, zango luze ergela, apoarmatu xumea zitzaiola desafiozko lasterkaldian aitzinatu. Bai-nan Oxobiren erbiak jendetik badu gehia-go erbitik baino.

Hemen ere aro berri batean sartuko gira, ihauterien aroan. Nahiz batzuk ihaute os-pakizunak jadanik hasiak dituzten joan-den asteburukotzat, Beskoitzen, Leitzan eta Sunbillan bezala. Ituren eta Zubietako joaldunek ere beren dangak ja entzuna-raziak dituzte. Halere, eskualde huntan bereziki, heldu zaikun asteburuan dute ihauteriek funtsezko oldarra hartuko : Do-nibane Lohizune eta Ziburu aldean har-tzaren iratzartea igurikatua da, Donibane Garazin zirtzilak dira Santibate kari os-tatuz ostatu ibiliko eta Santagrazin mas-karadak harrotuko ditu bazterrak. Gure beldurrak uxatzeko sasoina etorria zaiku, aro eguzkiagotsu baten menturan.

Aro eguzkitsuago bat dute ere igurika-tzen herrialde frangotan, miseriari bizkar egin nahiz, Tunisian iragan den urkitz iraultzaren ildo beretik. Egipton, Yeme-nen, Aljerian eta bertze herrialde batzu-tan populua asaldatzen hasia da, daukan ezinbizia ezin gehiago jasanez. Urkitz lo-rearen usain onaz apainduko ote da po-pulu hoien biharamuna ? Esperantza ho-rrekin dabiltza ainitzak, bainan diktadore guziak ez baitoaz iheska Tunisiako Ben Ali hura bezala. Kargu gorenaren tronua frangotto inarrosia delarik ere, Egipton Hosni Moubarak presidentarena bezala, boterea ez baita bazterrera uzten den bi sosetako purtzuka ! Bolikostako Gbagbo kaskogogorrak badaki horren berri !

Peio Jorajuria

Gehexan Pontto

tu lezakeena, erranez : « Sinbolikoki eta amets artean bederen ezaguturik dauka­gu guk estadu bat 1967­ko muga heieki­lakoa, Palestinakoa, Israelen ondoan bizi litakeena, Jerusalem atxikiz bien kapitala (Israel eta Palestina), hots, Hego­Ameri­kako batzuek dauzkaten batzuen arabe­rakoa.

• Gabon afrikarrean ere Ali Bongo pre­sidenta begitan dute zenbaitek, erranez horrek ere lekuak hustu beharko dituela Tunisian beste Ali batek egin zuen beza­la. Erran baino gehiago, gobernamendu berri bat izendatua ere zuen Mba Obame ministroak, erreusitu balu. Damurik du bere entseguko estadu kolpe hori ezezta­tua izan gobernu zuzenaz eta ONU elkar­terat ihes egin behar ukan du protestala­riak oraingotz.

• Pakistanen ez daude geldirik islamista errebelde talibanak. Badituzte lau mila herritar bederen hilak hiru urtez herri hortan atentadoz. Ondarra zuten Lahore hirian bederatzi hil eta 50 kolpatu eginez moto batean ezarria zuten bonbaz Moha­med profetaren ohoretan egina zen ibilal­di­prozesio batean. Eta beste holatsutako bat oraino hartarik hurbil hurbila.

• Israelgo eremuan urpean gas eta pe­trolio aurkikuntza harrigarriak egin dituzte itsaspeko ikerlariek ondorio gotorrak izan letzazketenak ekonomian, bai­eta politi­kan ere Israelen auzo herri horien artean : Turkia, Zipre eta beste batzu gainerat el­garren artean asko auzi badutenak hori gabe ere, miliarrak eta miliarrak izanen direlarik gune horietan jokoan alabaina, delako urre beltzarekin.

• Moskun egin den bonbaketak Errusia­ren kapitala hori arras kexaturik utzi du, bederen horko buruzagiak. Astelehenean zen, hiri haundi hortako aireportu eder eta modernoenean, noiz eta 7 kilo TNT­ko bonba batek han berean 35 presuna hil baititu eta ehun bat bederen kolpatu, zen­bait biziki haundizki, bixtan dena. Laster mintzatu dira Dimitri Medvedev eta Putin bera, biek ere beren haserrea itzul tzen zutela Kaukasiaren kontra. Probintzia hau da berez pobrea eta korrupziopean bizi dena, aldiz podore zentralistak ede­rrenean tratatzen herriaren kanporako omena, kapitala eta ikusgarria espanta­garriak, hala­nola aireportu famatu hori. Halere, buruzagiek hobendunak kaztiga­tuak izanagatik, ez da segurtamenik ho­bendunak zein diren. Aita Sainduak hitz hunkigarriak izan ditu bereziki kolpatuen eta familia joen alde.

• Abidjan, Bolikostako kapitalean gerla deklaratu bat ez da oraino hasia bi alder­di etsaien artean baina bakearen mane­rarik ere ez agertzen batere. Alde batetik Gbagbo bozen galtzale ezin errexituaren aldekoak Ouattara irabazlearen guneak inguratu beharrez eta beste aldekoak beldurrez. Armak ere galdatzen dituzte­nak badira baina orduan zer ikus litake ?

• Egiptoa ere mugitzen hasi da bere gi­san, Tunisiaren ondotik eta Ipar Afrika horrekin hain bateko kotsaduraren seina­leak agertzen zituela. Bixtan da ez dutela oraino lehen hortan bezala beren buruza­gia kasatu, baina mehatxu batzuen sinoak bakarrik mementoko. Denak oroitzen dira han nola zuten Anouar el Sadate hil 1981an eta orain Hosni Moubarak dute geroztik, haatik huni ere galdatzen diote eta galdatuko konstituzioa berri dezan, bere karguaren mugatzeko gisan, eta jor­nalak emenda. Gaitzak hor dituzte dena den, korrupzioa, langabezia, tortura, ho­riekin direla gogorki atxikitzen herriko era­siak. Halere, ez da hori Tunisia, herritarrak ez hain pobre, eskolatuago, eta armada ta polizia indartsu bainan mugitzen hasiak direnak badituzte gutiaski denetan, Suez, Kairo, Alexandria, Assouan, Mashalla eta nun ez ? Uztarria laxatu artean ixilduko ez direnak, galde horiek.

• Hosni Moubarak ere lanetan da iku­siz gauzak nola doatzin Ekialde hartan, Egipto, Israel, Turkia eta beste. Denbo­ra batez izana zen hein bat bero egiptoar buruzagiare­kin, hartaz ba­liatuz ez ote zuen hor arar­teko bat ona izanen. Bainan orai, dazkigun m u g i m e n d u horiek abia­tzearekin ez da berdin. Hor baita oraino Moubarak, eta hor ere hu­nek helduden irailean beha­rrak dituen bozak, hurbildik segitzen ditu eskualde hortako politikari batzu eta bes­teak. Irrisku bat ikusten du alabainan, gau­zak mintzen balira, hor daudela bazterretik barrandan, anai musulmanak batetik, eta ere, haratago, Iran alde horrek ikusi zituen nahasketak.

• Tunisian Rached Ghannonchi islamista berriz itzuli da herrirat, dazkigun berriak nolakatzen ziren ikusiz. Berak dio ez duela president izaiteko ametsik baina bazituen bere aldekoak milaka errezibitzeko, ho­rrek ere zerbait erran nahi baitu ez idurian.

• Palestinar Estadu bat betiko ametsa eta ainitzen galdea dago Iguzkialde hurbil hortan, oraino hortan ez izanik ere gau­zak. Zernahi izanik, horra ONG deitu go­bernamendu gabeko talde multzo baten elkartea berriz ere mintzo dela bake tratu baten alde, Palestina berezko bat ezagu­

Arma trafikuekin, grebarako deiak, esko­lak hetsiak asko tokitan, talde batzu berriz soldado berezko biltzen dabiltzanak, eta herritar frango Liberia auzorat buruz ihesi joanak, ez da ez horietan denetan berri onik batere gaixo herri hortan.

• Nelson Mandela hegoafrikar gizon os­petsua eritegian da Joannesburg hirian, 92 urtetan, ainitz buruzagi eta besteren bi­sitak dituela, pentsa errex den bezala.

Hosni Moubarak

2

Page 3: Herria 3091

Han eta HeMen

Gure Irratiak 30 urte

elgarrekin ontzen dutela eman­kizunen %80a.

Informazioa emaiteaz gain, eus­kararen erabilpena nahi du sus­tatu Gure Irratiak, euskara ba­liagarri bilakarazi. 30. urtemuga horren karietara, kanpaina biz­korra abiatuko du Gure Irratiak, besta giroko hitzorduak batetik, dirua biltzeko kanpaina ber­tzetik. Alabainan, ekonomikoki zailtasun handiak baditu irratiak, diru publikoa murrizten ari zaion garai huntan. Gisa hortan, jen­dearen laguntza baitezpadakoa

zaio. Ja baditu ilabeteroko e maitza jarraikiak 150 bat lagu­nen ganik. Kopuru hori emen­datu nahi luke, jendeen behin behineko laguntzak bertzalde bai eta enpresenak. Jaz orain­dik 8 langile zauzkan irratiak, orain zazpi baizik ez, zortzigar­ren hori atsulutuki errekuperatu nahi lukeelarik, diru ahalbideak araberakoak izanez.

Hitzordu alaitsuak aipatzeko, huna mementoko zer dukegun egitarauan : martxoaren 5ean, larunbatarekin bi pilota partida Arrangoitzeko trinketean : 18:00 amaturren buruzburukako xa­pelgoko partida bat, 19:00 be­rezkoen finalaren arrabantxa ; apirilean, Korrika kari, irratiaren ate idekiak ; ekainean bertsu saio bat ; irailan haurrentzat Pi rritx, Porrotx eta Marimotots ; eta abendoan kantaldi handi bat ainitz kantarirekin (Anje Du­halde, Patxi Saiz, Pantxoa ta Peio...). Norberak www.gureirra­tia.eu webgunean segi dezake, eta hazi, hori guzia.

Doluminak

Mattin Larzabal gure lankideak galdu ditu joan­den astean, egun berean, bi haurride : Baionan Señan anaia, 74 urte, eta Aiherran Maialen arreba, 72 urte, biak minbiziaz joak. Astelehenean iragan dira ehorzketak. Gure atxi­kimendu osoa adierazten diogu Mattin adiskideari.

Irisarrin, aldiz, Aña Idieder da zendu, 85 ur­tetan. Gure hango berri­ketaria ginuen aspaldiko urtetan. Gure dolumin bizienak eta atxikimendu osoa haren familiakoeri ere.

Herria

Garazi-baigorriko SuStenGu ordainketa zerbitzua

Zenbait urte huntan xutik eza­rria izan da “Sustengu” izeneko ordainketa zerbitzua Garazi­Bai­gorrin, lurralde hortako 30 he­rrietako laborarientzat. Zerbitzu horrek ordainketa segurtatu nahi luke eritasun, ixtripu ala heriotze baten ondorioz etxalde bat norbaiten beharretan ger­tatzen delarik, ama edo aita oporren karietara ere. Gero­eta maizago badira maleruski na­higabeak, aurten bereziki ainitz jende gertatu dira beharretan, frangok ez zutelarik batere koti­satzen. Zerbitzu hori baliatzeko

behar da haatik urtesaria or­daindu, 40 eurokoa, edo Aha­tsako Bernadette Biscaichipy Sustengu­ren lehendakariari edo Bidarraiko Mayi Urruty di­ruzainari. Ordainketarentzat, MSAk bere gain hartzen du gas­tuen zati bat, Sustenguk bertze bat.

Argitasun guziak ukaiteko, la-borariak gomitatuak dira Izpu-rako kooperatifan, otsailaren 15ean, asteartez (14:00) egi-nen den biltzar nagusirat.

bruno le Maire ministroa SenperenBruno Le Maire laborantza mi­nistroa Senperen zen joanden astean, bisitaz, Saint­Christophe lizeoan eta INRA ikerketa zen­troan. FNSEAko Patrick Etche­garayek hartzaren sartzeak Piri­nioetan sustatzen dituen kezkak adierazi dizkio. ELBko Christian Harlouchet, Jean­Paul Duhalde eta Beñat Etchetok aldiz laboran­tza munduak jasaiten dituen hiru arazotaz diote hitzegin : laguntzak ardiesterakoan eginak zaizkien kontrolak eta konplikazioneak, 30 bat doziera badaudela gaur blo­katuak ; ardi esnea hobeki saldua izan dadien tokian berean, kanpo­tik sobera ekarrarazi gabe gaur egiten den bezala ; eta laborari gazteen instalakuntza, departa­menduko Laborantza Ganbarak

ez duena, haien arabera, behar den bezala kudeatzen. Ministroak hitzeman die lantalde batzu sor­tzea, gai horietaz arduratzeko. Za­lutasun Handiko Treinbide proiek­tuaz galdezkatua izan delarik, ihardetsi du dozier hori behar zela oraindik ikertu eta hobetu, denen arteko elkarrizketen bidez.

Bruno Le Maire ministroa (artxiboko argazkia)

1981eko abendoan eman zituen lehen urratsak Gure Irratiak, Milafrangan. Egin du geroztik bide, Baionan egonik, eta orain Uztaritzen. Gora­beherekin, hala nola 2006an Uztaritzeko geletan jasan zuen sute hura, denak suntsitu zituena. Urtetsu bat huntan haatik berriz ere gela egokietan daude irratiko zazpi langileak. Ibilbide hortan hau­rrideak ukan ditu Gure Irratiak : Irulegiko Irratia, 1982an sortua, Xiberoko Botza, 1983koa, eta berrikitako Antxeta Irratia, lauen arte Euskal Irratiak sarea osatuz,

3

Page 4: Herria 3091

HeGoaldeanTerrorismoa gelditzea eskatu dute ETAko preso zenbaitek Argia astekarian zabaldu deklarazioan, erakunde arma­tutik kanporatuak izan ziren ETAko zazpi preso berehala terrorismoaren ofizialki gel­ditzearen alde agertu dira. Bik­timen sufrimendua “onartzea” ere eskatu dute ETAri. Carmen Guisasola, Kepa Pikabea, Jo­seba Urrosolo, Andoni Alza, Ra­fael Caride, Ibon Etxezarreta eta Josu Garcia Corporales presoek sinatu dute adierazpena, de­nak Langraizeko presondegian daudenak. 2010eko maiatzean argitaratutako gutunean erranak errepikatzen dituzte. Biktimei eta haien familiei egin kaltea onartu behar duela ETAk militante gu­zien izenean. Halaber, iraganean egin atsekabe guzia aitortu be­harko duela ETAk. Bide beretik, estakururik gabe, borroka arma­tua behin betiko utzi behar du ETAk ofizialki, betirako izanen dela bermatuz. Balentin Lasar­tek ETArekin zuen harremana hautsi eta barkamena eskatu die biktimei. Langraiz Okako (Araba) espetxera eraman dute ETArekin zuen harremana hautsi ostean, kartzelako iturriek jakitera eman dutenez. Bestalde presoen elkar­teak gutunaren bidez jakinarazi du bake prozesuan parte hartze aktiboa izaitea eskatzen duela.

EA ez da Nafarroa Bai-ren aurkezpenean izanNafarroa Bai koalizioa Iruñean aurkeztu dute, bainan Eusko Alkartasuna ez da ekitaldian izan. Aralar, EAJ­PNV eta In­dependenteak soilik egon dira aurkezpenean. Patxi Zabaleta Aralarren burua, Jose Antonio Agirrebengoa EAJ­PNVkoa eta Uxue Barkos independenteen or­dezkaria izan dira, besteak beste, koalizioaren aurkezpenean. Aste huntan, asteartean, EA­ren al­derdiko biltzarrak erabakiko du koalizioan segituko duen ala ez. Tirabirak segitzen du beraz Nafarroako indar abertzaleen ar­tean. Ezker Abertzaleak EArekin dituen harremanak Nafarroan gauzatu nahi ditu. Bainan Aralar ala EAJ­PNV ez dira bero Ezker Abertzalearekin elkartzeko. Eta EA­k makila bi buruetarik atxiki­tzen lanak baditu. Euskadik bost eskumen gehiago jasoko ditu mar-txoaren 31 baino lehenEspainiako Gobernuak bost kon­petentzia berri ezarriko ditu Eus­kal Gobernuaren eskuetan mar­txoaren 31 baino lehen. PSOEren eta EAJ­PNVren batzordeak adostu dute akordioa ; otsai­laren 16an bilduko dira berriro transferentziak martxoaren 31 baino lehen sinatzeko. 2011ko Espainiar estatuko aurrekontuak onartzeko, EAJ­PNVk Zapate­

roren gobernuari eman susten­guari esker lortu eskumenen lehen multzoa izanen da. Hala­ber, ekainaren 30a baino lehen transferitu behar dituzten beste sei konpetentziei buruz hitz egin: besteak beste, itsas eta errepide garraioa, enpleguaren arauketa, artxibo nazionala, jabetza inte­lektualaren araudiak eta arrantza irakaskuntza profesionala. Renfe eta Feve trenbideen transferen­tziari, autopisten kontzesioari eta herriko etxeetako hautes­kunde­legediari buruz ere hitz egin dute.

10.600 langabe gehiago izan dira Euskadin 2010eko azken hiruhilekoanGobernuaren inkestaren arabe­ra, 10.600 langabe gehiago izan dira jazko azken hiruhilekoan. Inkestak jakinarazi du, 2010eko azken hiru hilabeteetan, Autono­mia erkidegoko hiru lurraldetan 1.054.400 pertsona aktibo ba­zaudela, horietatik 114.900 lan­gabezian, aitzineko hiruhilekoan 104.300 izan zirelarik.

Erretiroa : 38,5 urtez kotizatzen dutenak 65 urterekin erretiratu ahalko diraGobernuak eta sindikatuek akor­dioa lortu dute erretiroaren e rreformaren inguruan. Gober­nuak baieztatu du 38,5 urtez kotizatzen dutenak 65 urterekin erretiratu ahalko direla. Gober­nuak eta sindikatuek erretiroaren beste punduetaz negoziatzen segitzen dute. Euskara eta bortizkeria lotzea gatik kritika zorro-tzak Lopez lehendakariari Terrorismoaren gelditzea eus­kalgintzarentzat onuragarri iza­nen dela ; ETA desagertzean euskara ere askeago izanen dela deklaratu du Patxi Lopez Lehendakariak. Deklarazioek kritika gogorrak eragin dituzte. Horrelako adierazpenak egi­tea «astokeria» dela erran du Urkullu PNV­EAJko presidentak, hitz hoiek zuzen ditzan eskatuz. « Ez dakit zer nolako lotura duen hizkuntzak indarkeriarekin eta terrorismoarekin » deklaratu du. EA eta Aralarreko ordezkarien­tzat ere horrelako deklarazioak onartezinak dira : gaztelera fran­kismoarekin lotzea bezala dela deklaratu du EAko ordezkariak, euskaldun guziak terrorismoari lotuz. Euskararen inguruan, ne­horat eramanen ez gaituzten ez­tabaidetan ez sartzeko erantzun dio Jaurlaritzako bozeramaileak. Euskara guzien hizkuntza dela eta, ondorioz, euskararen susta­pena eta defentsa guzien helbu­rua izan behar dela gaineratuz.

Hego Euskal Herriko sukaldariak Madrilen Euskal Erkidegoko jatetxetan 21 Michelin izar biltzen dituzten hamahiru sukaldari agertu dira Madrilgo biltzarrean, Euskal He­rriaren ahalmen gastronomikoa zabaltzeko. Hiruna Michelin izar dauzkaten hiru sukaldariak: Juan Mari Arzak, Pedro Subijana eta Martín Berasategi ; bina izar dauzkaten Andoni Luis Aduriz eta Eneko Atxa, eta izar bateko beste zortzi. Eusko Jaurlaritzak gastrono­mia bultzatzeko egin apus­tuetako bat, Basque Culinary Center erakundearekin gauzatu lankidetza izan da. Erakundearen helburu nagusia, sukaldaritzari buruzko goi maileko ikasketak bultzatzea da. Irailean martxan ezarria izanen da Zientzia Gas­tronomikoen Fakultatea. Espaini­an ez dago unibertsitate mailako beste ikasketa ofizialik gastrono­miaren eremuan.

Emazteen kontrako indarkeria : 4 mila kasuz goiti jaz Emazteen kontrako 4.285 in­darkeria kasu izan ziren jaz Euskal Autonomia Erkidegoan Gobernuko zerbitzuek bildu be­rrien arabera. Bi emaztek bizia galdu zuten bikotekideen eskutik. Emaitza beldurgarriak. Hala ere jakin behar da aitzineko urteari alderatuz, %8 gutiago gertatu zirela eta 2002­ko urteaz geroz lehen aldia izan dela kasuak gutitzea. Euskal gobernuak zer­bitzu berriak abian ezarriak ditu indarkeria horri gerla egiteko.

“Euskaldun eta burujabe” manifestaldia otsailaren 12 an Otsailaren 12ko martxaren al­deko deia egin dute euskaltzale ezagunek eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteak “Sasi guz­tien gainetik, euskaldun eta bu­rujabe” lelopean. “Guztiok maila guzietan euskarari lehentasuna eman behar diogu, eta lehenta­suna emaiteko ere eragin behar dugu” deklaratu dute. Euskaraz

bizi nahi dutela aldarrikatzeaz gain, Txillardegiri omenaldia eginen dio Euskal Herrian Eus­karaz elkarteak manifestaldian.

2010eko Argia sariak Argia astekariak bere sariak ba­natu ditu 2010ean euskarazko komunikazioaren bost alorre­tan lan aipagarria egin dutenei. Internet alorreko saria Ahotsak.com­i eman diote. Prentsa alo­rrean, Gaztezulo aldizkaria saritu dute, azken hamar urte hau­etan gazteen topagune bilakatu delakotz. Telebistako saria, ET­B3ko Orain saioari emana izan da. Irratigintzan, Fermin Etxe­goien kazetariak lortu du sa­ria, Ekaitz Perfektua saioko 100 diskorik onenak irratsaioan egin lanarentzat. Donostiako Euskara Patronatuari eman diote pu­blizitatearenn saria, Nik ere eus­karaz kanpainaren bitartez eus­kara sustatzeko egin ahalegina gatik.

Euskaltzaindiak Jorge Cortes Izal eta Xabier Lete omendu ditu Jazko urtean hil ziren Jorge Cortes Izal eta Xabier Leteri ome­naldia egin die Euskalzaindiak Donostian. Ekitaldian Patxi Za­baletak irakurri du Cortes Izal euskaltzain urgazlearen ome­nezko hilberri txostena. Ikasto­len mugimenduaren bultzatzaile handienetakoa eta Nafarroan, Euskalerria Irratiaren sortzailee­takoa ere izan zen Cortes. Jose Angel Irigarai ohorezko euskaltzainak, Lete ohorezko euskaltzain idazle, poeta eta kantaria goraipatu du. Bederatzi disko plazaratu ditu Xabier Letek, eta zazpi olerki liburu, euskal kulturaren lekuko argia izanez. Irigaraik berak eta Bernardo Atxagak Leteren poema batzuk irakurri dituzte, Joxan Goikoetxe­aren musikaren laguntzarekin.

Sabino Arana Sariak Frank Gehry Bilboko Guggen­heim museoaren sortzailea, Pe­dro Miguel Etxenike zientzialaria eta Sanchez Galan Iberdrola ar­gindar enpresako burua saristatu ditu Sabino Arana fundazioak.

Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina hil da

Vahan Sarkisian urtarrilaren 21ean hil da, bihotzekoak jota. 55 urte zituen. Erevanen (Armenian) sortua zen, 1954ean. Filologia Zientzietan doktorea zen. Erevanen, Esta­tuko Unibertsitatean, irakaslea zen, bai eta Filologia Erromaniko Katedraren zuzen­daria ere. Armeniera­euskara Estudioen Saileko sortzaile eta irakaslea zen Sarki­sian eta Araxes izeneko Armeniera­euskara nazioarteko aldizkariaren sortzaile eta zu­zendaria. International Linguistic Academy elkargoko zuzendaria zen eta Asociación Internacional de Hispa­nistas delakoaren kidea. Euskal Herriaren eta Armeniarren arteko lotura kultural eta linguistikoak aztertzearen eta sakontzearen aldekoa zen. Euskal kulturaz klaseak ematen zituen Unibertsita­tean eta, azken urtetan, euskara ikastaroak ere. 2002ko azaroa­ren 29an, Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.

4

Page 5: Herria 3091

eGun eta biHar

“Berdeak” ere hor!

Helduden urteko president­bo­zeri buruz, “berdeak” ere ez dira ixilik egoitekoak! Europe­Ecolo­

gie­Les Verts alderdiak ukanen du beraz bere hautagaia. Nor izanen den jakinen da beren arteko bozkatze baten ondotik. Hain segur helduden uztailean bainan beharbada lehentxago, hori dute erabaki joanden igan­dean tirabira zonbaiten ondo­tik... Behin errana izan zen Eva Joly­k zuela hautatua izaiteko mentura gehiena. Bainan Yves Cochet ere hor da haatik… Eta gero, hirugarren izen bat usu aipatzen dute hor gaindi, Ni-colas Hulot 55 urteko ikerlari eta idazle famatuarena. Ainitzen

gostuko, hunek bil lezake ingu­rumenaz axola handia dutenen artean boz­alde gehiena. Nahiz badituen kontrakoak ere, eta batzu “berdeen” artean gaine­rat! Askoren ustez haatik, ba­karra litake ezkerralde hortan sozialixtari ere aitzintzen ahal litakeena denen buru… Eta be­raz bigarren itzulirat heltzen… Salbu hara, berak ez du oraino batere garbiki erraiten zer egin nahi duen. Hautagai nahi due­netz agertu ala ez… Oraiko us­tez, udaberri hastean edo hola jakin­araziko du zer erabakitzen duen…

Laburrago

Joanden abenduan ari ginen hortaz, azterketa sakon batzu akulatzen ari zituztela ikusteko ez ote ziren aldaketa batzu egin behar haurren eskolako segi­dan. Lan hortarik ateratu txos­tena ezarria izan da gobernua­ren esku. Ja erakusterat emana izana zen bezala, aipu da lehen maileko eskoletan segurik egu­nean oren bat gutiago artzea ikaslanetan bainan asteazken goizetan ere eskolarat joan be­har… Udako oporrak ere labu­rrago litazke bainan turismoari ere ez baitzaio uztarrik eman behar, udako oporraldiak ez luz­kete haur guziek betan, Frantzia

bi zatitan jarria litake, batean oporrak has litazke hamabost egun bestean baino lehenago, denetan hilabete bat eta erdi iraunez. Diotenaz, deus ez da kanbiatuko helduden urtean, izaitekotz ondokoan. Bainan xuxen zeri buruz doatzin gau­zak, aurten berean zerbait jaki­nen omen da…

Lan-eskasa goiti

Lanaren aldetik, jazko xifreak ez dira hain onak, bereziki urte on­darrekoak. Lan­eskasa ozka on batez emendatu da. Urtatsetan, arrunt lanik gabe zirenak baziren Frantzian 2.725.000 lagun. Kon­datuz segidako lanik ez dutenak bainan artetan han edo hemen zerbait kausitzen, kasik lau mi­liunetarat heltzen da! Akitanian denik ere lan­eskasa doi bat tti­pitu da iragan abenduan bainan aitzineko hilabetetan goiti egina zuen frango polliki. Ez da beraz espantu handirik egiten ahal…Horiek hola, François Fillon go­bernuburua baikor agertu da xifre horiek aipatzean. Dio aur­ten gauzak onerat itzuliko direla eta lan­eskasa ttipituko beraz…

Kexu!Frantzia behere hortan, CRS delako poliza­gizonak arras

kexu dira. Gobernuak nahi du alabainan poliza horren arra­moldaketa bat, deseginez Lyon eta Marsella hirietan diren bi konpainia, horietan barne dire­nak barreatuz, denak igorriz es­kuin eta ezker. Poliza­gizon ho­riek kexu beraz. Pollitena ez da baitezpada kexu direla, da kexu direlako hori ez dutela batere gordetzen bainan ba aski gora oihukatzen. Ez baita holakorik usu aditu! Gehiago dena, Lyon eta Perpignan hirietan, joanden egunean, zerbitzuko ziren CRS asko joan dira denak medikurat, batere etzirela untsa. Denek eri kondu ekarriak izan nahi ez la­nerat joaiteko! Marsellan aldiz, gose­greban jarri dira, holakorik ere ez baitzen oraino behinere gertatua! Nahiko buru­hausteak Brice Hortefeux barne­minix­troarentzat. Hau ari da bazterren lasaitzerat, hitzemanez hiriz al­datuko diren CRS horiek ez di­rela nola nahika norat nahi igo­rriko, familia bakoitxaren kasua aztertua izanen dela arta han­direkin… Untsa auzi samina ez idurika, batere funtsik gabe piztu dena… Astearte goizean jakin da haatik gobernuak gibelerat egin duela eta pensa tzen dugu beraz eritu diren CRS horiek las­ter sendatuko direla ! J-B D

Jainkoa bizia JendeaAitzinamendua ?

Abiadura haundiko treinbidea Euskal Herritik pasarazi beha­rrez, Parisen eta Bordelen bizi diren jaun batzuek erabakia hartu dute. Akitaniako lehen­dakariari erranik treinbide berri batek ez lukeela Euskal Herrian egina izaitearen beharrik, hunek erantzun: « Bai eginen da. Zu aitzinamenduaren kontra zira » bota daut, arrazoinamendutan ari den haur bati buraso batzuek zaflako bat emaiten duten be­zala, berak argumentu eskasez izanik.

Zer da aitzinamendua ? Zoin dira aitzinamenduaren seinaleak eta haren frogak ? Zoin dira haren berezitasunak ? Aitzinamendua­ri doakien xedeak dira ongia eta errextasuna, zoriona, gaitasuna edo baliostasuna. Ote da zozo bat horien kontra daitekeenik ? Luzaz teknikak errextasun haun­diak ekarri ditu, etxeko lanen egiteko laguntza, bai barnean, bai landetan ; lehen, gizonen in­darra beharrezkoa zen lantegie­tan, orai mekanikarekin eta tres­nekin lauzkatuz zernahi egiten ahal da ; bideek eta ibilmoldeek

nasaiki dituzte jendeen harat­hunatak errextu...Teknikaren bidez, ekonomia ho­betu, ideki, zabaldu da, jende ainitzi zoriona emanez, zorion materiala bederen. Jateko, bez­titzeko, pausatzeko, nahi dena egiteko nahi delarik, munduan gaindi ibiltzeko, ikasteko, go­goko lana egiteko, horiek oro ai tzinamenduak dira, eta oraiko biziak duela ehun urtekoak baino aiseagoa iduri du. Baliostasuna frogatzeko bada zer erraitekorik. Aurkikuntzak haundizki dute gure bizia luzatu, gure osasuna hobetu, gure bi­zimoldea goxatu. Ikus, ehun ur­terat eta ehun urte pasa heltzen direnak, zenbat diren !

Aitzinamenduak ez luke ukatzailerik.

Teknika, Ekonomia, Gizarte gai hauek mundu hobezin bat eraiki nahi dute, bainan ez da hori beti agertzen. Sobera jende etxe­rik gabe ; sobera jende goseak hilak ; sobera haur burasorik gabe, eskolarat joan gabe ; so­

bera jende lanik gabe, dirurik gabe, ikustaterik gabe.Ongi jateko, behar ote dira baraz kiak eta fruituak urrun u rrunetik heldu direnak, bertako jendeeri kenduz, heien mozkina urrunerat bidaliz diru gehiago ukaiteko ?Ongi beztitzeko, behar ote da Asiako jendeeri lan sari murritza eman, heien lan­orenak baliatuz, hegazkinek, itsas­untziek eta kamiunek handik aise ekar tzen dituztelako aitzakiarekin, hek egin soinekoak heieri guti pa­gatuz eta hemen kario salduz ? Hemen ondarkinak metaka eta han beren produkzioa bertan ez baliatzen.

Gauzak ez dira aitzinamenduaren izenean egiten. Kontzeptu hori ez ditake diktadura bilaka.

Abiadura haundiko treina norat doa hoin laster ? Zoin molde­tako biziaren itxura du erakus­ten? Hemen tarrapataka, treina edo beribila edo hegazkina atxe­

maiteko tenorean, denborarik galdu gabe, goizean jo Pariserat eta egun berean etxerat itzuli, lan ondoan. Han lasterka, fite erosi, fite jan, fite egin behar dena, fite ikusi hau eta hura, fite mintzatu. Egungo komunikabideek dena « oraiko » dituzte ezartzen, atzo­ko eta biharkorik gabe, begira egoiteko, igurikatzeko denbora kenduz. Amerikateko jaun batek erran zuen « denbora dirua da », eta lantegietako nagusi ainitzek erran horren menpean ezarri di­tuzte langileak. Abiadura horrek batzuetan biziak ditu salbatzen eta bertzetan denbora errespe­tatze eskas horrek zenbat jende ez ditu hilarazi, eritu, burua gala­razi, ez baita deneri emana bizia lasterka eremaitea.

Abiadura haundiko zuzentasu­na, abiadura haundiko jendeta­suna dut galdetzen. Aitzinamen­du horri dut nere baia emaiten. Abiadura haundiko treinbide berri hori dut nahi Euskal He­rrian pasa dadin.

Maite Irazoqui

Nicolas Hulot

5

Page 6: Herria 3091

koStaldeanHartzaren eguna larunba-tean!Eta bai, ihauteria bestak ere hor berean ditugu! Helduden aste­buru hortan, izanen da jadanik mugimendu! Erran bezala, Xu­beroko maskarada igandean agertuko da Santa­Grazin bai­nan Kostaldean ere bazterrak airostuko dira, bereziki Doni-bane Lohizunen eta Ziburun, larunbatean baitute Hartzaren Eguna. Hartza ibiliko da beraz karriketan. Zer tenoretan abia­tuko den, ez daukute salatu, nehork ez omen baitaki gaizo hartza noiz iratzartuko den! Se­gurtatzen daukutena da atza­rriko dela larunbat goizean eta segitzaile frango ukanen duela, musikari eta dantzari! Hameke­tan oraino lo balitz, nun dagon badakiten batzu joanen omen zaizkio xeka eta sokatik lotuta ekarri beharra dute plazarat! Berak nahi ala ez!

Olerki lehiaketa bat Hen-daianHendaian, hirugarren aldikotz herriko etxeko kultura zer­bitzuak muntatzen du olerki zoin­gehiagoka bat. Gai nagu­sia, “Gure Mundua”. Olerkiak behar dira helarazi martxoaren leheneko berantenaz, edo Men­di Zolan kulturgunerat edo he­rriko etxerat. Olerkari bakoitxak izenorde bat hautaturik bixtan da, epai­mahaikoek ez baitute aitzinetik jakin behar noren la­nak diren. Olerkiak izan ditazke euskaraz edo frantsesez. Luze­naz, berrogoi lerro, ez gehiago. Zerbait xehetasun gehiago­ren ukaiteko, deitzen ahal da 05.59.48.30.49

Hendaiako ikastolak 40 urte Hendaiako ikastolak aurten be­tetzen ditu bere 40 urteak. Ka­ria hortarat, ospakizun bereziak beharrak dira apirileko lehen as­teburuan. Kantu bat ere molda­

tua izana da urtebetetze ho rren ohoretan. Hitzak dira Amets Ar-zallus bertsulariarenak, musika Xano Halsouet­ena. Kantu hori sartuko da ikastolaren historiaz lekukotasun batzuekin mar­txoan salgai aterako den CD batean. Aurten, 226 haur bada­biltza Hendaiako ikastolan. Bi gune desberdinetan dituzte kla­seak. Ikastola berri baten erai­kitzeko xedea badute, proiektu bat lehen bai lehen nahi luke­tena gauzatu…

Herri-bazkari gaitza Zibu-ruko bestetan… Ziburun, Bixintxo besten biga­rren asteburua lehena bezen alegera izan da. Igandean be­reziki. Lehenik, meza nagusia, Jean Eliçagaray erretoraren

prediku sarkor batekin. Meza hori bururatu orduko, atabala­riak eliza aitzinean ziren. Han berean eman dute kontzertu airos bat eta gero segitu karri­kaz karrika pilota plazarat. Hain­bestenarekin, Ziburu Euskaldun taldeko kantariak entzun dira dena xaramela. Jendea goxoan egoki, bazkaria hasi orduko baziren aratsaldeko biak. Ar­

tean emanak izanik aitzineko igandean odolki egileen xapel­ketako sariak. Erran bezala, ofiziokoetan xapeldun, Pantxoa Aizpurua ziburutarra, amatu­rretan La Badinguette miarriz­tar peña. Hola jakin dugu ere nundik heldu zen “badinguette” izen hori, eta ez “bardinguette” hastean entzuna ginuen beza­la. Badinguette omen zen usu Miarritzerat jiten zen Napoleon III inperadorearen andreari e mana zioten izengoitia. Peña batek beraz bere kondu har­tua nolazpait. Malezia gaixtorik gabe, inperadoresaren oroitza­penetan!

Hendaian, ortzegunean eta ortziralean, otsailak 3 eta 4, aratseko 8­etan, Dantzaz konpainiak bi ikusgarri eskainiko ditu Mendi Zolan kulturgune berrian. Ort­zegunekoan, agertuko ditu bere sormenezko obra zati batzu. Biharamunean, “Mintzo” ikusgarria, gorputza mintzarazten duena…

Dantzari ainitz gauza erran-arazten dioten artixtak!

Dantza eta dantza Mendi Zolan

Bazkari hauta, oilo salda, bero beroa eta sano sanoa, ondotik odolki eta kostillak. Alaiak ere trenpu gaitzean! Kantu herrikoi parrasta bat eman du izaiten ahal den giro hoberenean, ahantzi gabe bixtan dena bes­ta­komitearen kantu berezia, jaz entzun zena lehen aldikotz bainan gero eta ezagutuagoa dena! Funtsean, besta­komite­koek berek ere berriz eman dute, han ziren guziek azkarki txalotzen zituztela. Oro har, ez da batere espantu egiteko, bai­nan aurtengo Bixintxoak gaitzak izan dira!

Doi-doia ateri, artetan eurixka eskaintzen, bainan Ziburu Euskaldun gogotik arizan da kantu eta kantu!

Ez hain aspaldi, Ziburuko danborradan atabalari guziak gizonak ziren.

Orai, hor ere, emazteak nagusitzen ari!

Odolki egile xapeldunak, Pantxoa Aizpurua eta Pierre Recalde, hau “La Badinguette” taldekoa. Beren ondoan zituztela Raphael Indo eta Luis Mocorroa, Bizi Ona elkarteko arduradunak, Guy Poulou Ziburuko auzapeza, Jojo Aramburu eta Janbattit Dirassar, besta-komitearen izenean.

Bazkal ondoan, besta-komiteko guziak pilota plazan bilduak…

6

Page 7: Herria 3091

koStaldean

Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua

Euskal hedabideek zenbait ilabete hautan kanpaina bat deramate botere publikoen ganik hobeki ezagutuak eta onartuak izan diten. Huna hemen aste huntan heda-bide horiek guzietan ager-tzen dugun testu amanko-muna.

Euskarazko hedabideen his­toria jarraitu duenak, badaki azken 30 urteetan egin dela bi­derik emankorrena. Eta badaki denbora hortan emandako ai­tzinapausua handia dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera.

Komunikazioa da gure ardatza, inguratzen gaituen mundua nola ikusten dugun kondatzea, ikusmolde eta euskarri anitzez. Elkarren lehian eta elkarren osa­garri. Hori da lokaletik globalera egiten dugun ekarpen nagusia, euskaraz egiten duguna. Harro gaude egindako bide horrekin, eta gure euskaltasunetik mun­duaren ikuskera ainitz eskaint­zen ditugu.

Baina ez da nahikoa, ibilbide hortan aitzina jo behar dugu, orain artekoa hobetuz eta za­balduz. Edozelako gizarte eta kultura modernoren geroan gil­tzarri da hedabideen zeregina. Printzipio eta helburuetan letra larriz aitortzen da garrantzi hori, baina sustengu ekonomikoan ez. Ezagun da Euskal Autono­mia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian oso egoera desberdinak bizi direla : Nafa­

rroan eta Iparraldean erakun­deen sustengua kaxkarra da ; EAEn oso bestelakoa da, baina ez nahikoa, aitzinean ditugun erronkeri begira ihardesteko modukoa ez bederen.

Hedabide ainitz ari dira hesten munduan, gureen aldean handi eta indartsuak izandakoak. Eta guk ere enbataren erdian dihar­dugu. Publizitatea behera, sal­mentak ere bai, diru­lagun tzak gutitzeko joeran… Noiz arte iraun ahal izango dugu ?

Bankuen, autoen, altzari eta elektratresnen salbamendu ga­raian, guk ere sustengu sen­doagoa aldarrikatzen dugu. Maiz aurpegiratu zaigu diru pu­blikotik bizi garela, bai euskal kultura, bai euskarazko heda­bideak, konplexua sortzeraino ere bai batzutan. Orain, nehoiz baino argiago ikusten da nola erakunde publikoek dirutzak bideratzen dituzten, izan hauek eremu publiko edo pribatukoak. Eta ekonomikoki ere sektore garrantzitsua da euskarazko hedabide ez publikoena : 600 langiletik gora ari gara bertan, hilabetero soldata etxera era­manez eta euskal jendartearen aberastasunean gure aldizkaria jarriz.

Azken 30 urteetan ibilbide opa­roa egin dugu, baina bada or­dua beste jauzi bat emateko. Gure konpromisoa hemen dago, egunerokoan ikusgai. Oraingoan, herri erakunde pu­blikoen sustengu ekonomiko handiagoa aldarrikatzera gatoz, errepide, trenbide edo eraikun­tza handien zati txiki batek gure etorkizuna berma dezakeelako. Euskarazko komunikazioak me­rezi du araberako apustua eta euskal kulturak ere bai.

Herria eta euskarazko bertze hedabideak

Fipako urrezko sari nagusia Kroaziara

Fipa festibala bururatu da. Dalibor Matanic Kroaziarraren “Majha asfalta” filmak esku­ratu du urrezko saria, musika hoberenaren sariarekin bate­ra. Noraezean dabilan familia baten historia du kondatzen fikzio horrek, senarrak an­drea jo ondoan, ama­semeak etxetik ihes egiten dutela. Film hortako Marija Skaricic­ek eskuratu du bertzalde ema­zte aktore hoberenaren saria. Zilarrezko saria Giacomo Ba­ttiato­ren “L’infiltré” frantses filmari joan zaio.Dokumentaletan, Marce­lo Bukin Argentindarraren “Dreaming Nicaragua” obra da saristatua izan, Nikara­guako lau haurrez eginiko potreta bat, pobrezia gorrian bizi direnak bainan zailtasun guzien gainetik baikor eta umoretsu. Eta zilarrezkoa, Fin­

landiako Visa Koiso­Kanttilak du beretu, “Miehen Kuva” do­kumentalarekin.Hostokadetan, Dinamarkako “Borgen” obrak du urrezko saria ardietsi, zilarrezkoa al­diz Marco Turco Italianoaren batek. Erreportaietan, u rrezko Fipa Michel Daeron­en “Unfor­gotten Islands” lanari (Chaa­gos ugarteetako biztanle errefusiatuetaz, Inglesek eta Amerikanoek duela 40 urte ha­rat deportatuak), zilarrezkoa aldiz Antonin Svobodar­en “#unibrennt­Bildungspro­test 2.0” erreportaiari, Vie­nan hezkuntza erreformaren kontrako protesta mugimen­duaz. Musika eta ikusgarrien sailan, urrezko saria John Wal­ker­en “A Drummer’s dream” obrari eta zilarrezkoa “Colle­gium vocale gent” Pierre Barre eta Thierry Loreau­renari.

Seaskako erakasle ordezkoak kexu

Ikastoletako lehen maileko erakasle ordezkoek gutun idekia helarazi dute Hezkunde Nazionaleko Ikuskaritzari, bizi dituzten zailtasun admi­nistratiboak salatzeko. Be­ren dozierak gaur Dordoñan dira tratatuak eta ez gehiago Pauen, duela guti arte egiten ziren gisa. Ondorioz, erakas­

leak ez dira erregularki eta osoki pagatuak. Gertatua izan da sei hilabetez soldatarik ez ukaitea ! Paga ageriak ere berant heldu zaizkie eta ez beti xuxenak. Lan kontratuak ere batzutan ezin ardietsiak. Horiek denek trabak ekartzen dizkiela edozein urrats admi­nistratibo betetzeko tenorean.

lurralde kontratua bide erditan

Euskal Herri Lurralde Kontra­tua bidean eman zen 2007­2013rako, garai hortan 77 operazio finantzatzeko asmoz, lurralde hunen ekonomia indar­tzerakoan, Hautetsien kontsei­lua ildo hortaz arduraturik, Garapen kontseiluarekin par­txuegoan. Joanden astean Lu­rralde kontratu horren gidaritza batzordea bildu da Baionan, biderditako pundua egiteko eta aurten aitzina eremanen diren proiektuak aipatzeko. Jean­Jacques Lasserre Hautetsien kontseiluko lehendakariak ditu horiek oro aurkeztu, sahetsean zituela Frantxua Maitia eta Max Brisson lehendakari­ordeak, Laurent Nuñez suprefeta, Jean Baptiste Etcheto Garapen kontseilukoa eta Battitta Boloqui teknikaria.

14 operazio ditu Lurralde kontratuak aurten finantzatuko :

sail berriztagarrietako 10 (lerra eta grafismoaren klusterrak, laborantzan kalitateko urrats batzu, arrantzan zuzenezko sal­erospen ildoa, ESTIAren for­makuntza sailak, Bultza plata­forma, bai eta Aldatu, Odace eta Indar zentroak), elkartasunaren sailan proiektu bat (Angelun 50 tokitako elbarritu larrien zentroa, 2014ean ideki behar laitekeena), ingurumenari doakionez 3 proiektu (euskal mendien ituna, kostaldearen behatokia, Kosta Garbia sindikatu mistoak dera­man ur­hondakinen kontrako xedea). Orotara kasik 24 milioi euroko laguntza (Estaduak, Akitaniak eta Departamenduak 15,65 milioi, Europak 3,80 milioi, beste iturriek 4,48 milioi).Bide erditan, 46 proiektutan da beraz Lurralde kontratua en­gaiatua, erran nahi baita pen­tsatua zenaren %60a, 88,2 milioi euroko laguntzarekin.

Joanden ostiralean aurkeztu ditu EAJ­PNB alderdiak, Baio­nan, kantonamenduko bozetan presentatuko diren bere hauta­gaiak. Miarritze­Mendebaldean, Renaud Albaric (Ahetze), or­dezko Marie­Andrée Saint­Este­ben (Miarritze). Baiona­Ekial­dean, Jean Tellechea (Urruña), ordezko Clotilde Bordenave (Baiona). Baiona­Iparraldean, Dominique Biados (Bokale), ordezko Maite Lafourcade (An­gelu). Iholdi­Oztibarren, Beñat Oteiza (Hazparne), ordezko

Gaxuxa Elorga (D. Lohizune). Garazin, Paco Arizmendi (D. Garazi), ordezko Marielle Aurna­gue­Chiquirin (Uharte Garazi). Bertzalde, EAJ alderdiak sus­tengatzen ditu Beñat Inchauspe Hazparnen, Léopold Darritchon Bastidan eta Pelle Iriart Atha­rratzen. Azpimarra dezagun ere Txalo Goikolea, EAJ­ko presi­denta, aurkezten dela Ange­lu­Iparraldean Abertzaleen Ba­tasuneko Iñaki Zaldunbideren ordezko gisa.

eaJ-Pnb bost kantonamendutan

7

Page 8: Herria 3091

Herriz Herri

XiberoaSara

Xiberotarrez ala ez ?

Üsü entzüten da Xiberoan eta bestetan ere holako erranak, «eüskara etxen ikastea aski dela edo hobe dela», «eskoletan ez dela egiazko eüskara erakasten» eta beste. Xiberoko parropiako « Zeiñützülian » kazetan 2010eko azaroako alean, « Xiberotarrez ala ez ? » izenbürüa züan artikülüan, entzüten diren « Hori ez düzü gure eüskara » eta « Hori ez düzü xiberotar hitza » erranetaz bere ikusmoldea plazaratü züan Jean­Louis Davant eüskaltzainak. Belaunaldi batetik besteala galdürik izan diren eüskal hitzak, frantsesetik hartürik izan diren beste hitzekin ordezkatürik izan dira eta orai lehen baliatzen ziren eüskal hitz horiek arrotz egiten zaizkü deio Jean­Louis Davantek bere artikülüan. 300 bat hitz galdürik izan direla azken ehün urteetan gehitzen dü eta azkenean eüskararen praubetzeari bürü egiteko hitzak ikasi behar direla eta eüskaraz mintzatü behar dela.

Mendixka Xarrikota-Peko ondarkintegiaren abioa

Mendixka, Xarrikota­Pean Bil­ta­Garbi Sindikatak eraikiko düan ondarkintegiaren abioa eman düe urtarrilaren 18an Maulen. Xedearen üngürüko ikerlanak hasi dira, bai eraikuntzen mailakoak bai eta sarbidetakoak. Lanak urte ondarreko ürrentü nahi lütüzke, ondarkintegia 2013an zerbütxüan izateko. Haatik, Sindikatak finkatü egütegia etxekiko denez ez da segürtamenik, Xarrikota­Peko Herriko Etxeak eta Terre Verte alkarteak bi errekurtso abiarazi beitütüe, bata « Déclaration d’intérêt générale » delakoaren kontre eta bestea eraikitzeko baimenaren kontre. Eüskal­Herri barnekaldean eta Salbaterra herri alkargoan bizi diren 80 000 bizizaleen ondarkinak berexiko dira Mendixka günean. Laborantxako baliagarri datekean lürbeltza eginen da eta azkenean egünko egünean % 80a lürperatzen bada, % 35eko heineala heltzea da helbürüa.

Xiberoan Eüskaraz Bai aitzineko ürratsak

Mauleko saltzaleak baikorki erantzüten ari dira Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteak builtarazten dütüan ürratser. Egüberriz, Olentzeroz eta urte ondarreko erranaldietaz saltegietan ezarririk izan den libürüxka didaktikoak arraskasta eijerra ezagütü dü. Ber zentzüan, lan bat eramaiten da, okintegietan, arropa saltegietan eta beste, ofizio bakotxer lotürik diren beste libürüxka zonbaiten sortzeko, prezioak eta zabaltzeko tenoreak ere eüskaraz agertarazteko, beti eüskararen presentzia eta erabilpenaren azkartzeko helbürüarekin. Bestalde, dagün üda hatsarreko prestatzen ari den « Eüskararen Egüna » bide honean da. Jadanik, hamabost bat alkartek deiari erantzün düe, eta algarrekin egitaraua finkatzen hasi dira.

Goxama haurzaintzako zerbütxüa

Aitetama gazteak ala ama lagüntzaileen süstatzeko sortü da 2007an Goxama egitüra eta 2009an hasi da egiazki ibilten. Eüskal herri barnekaldeko Garazi­Baigorri, Amikuze, Iholdi eta Xiberoa Herri alkargoetan eskentzen dütü bere zerbütxüak. Lehenik, aitetamer haurzaintzako eskentzaz berri zabaltzen deie eta lagüntzen ahal dütü ama lagüntzale baten edireiteko eta administrazio mailako ürratsetan. Ama lagüntzaileak ere, sozial mailako ürratsetan lagüntzen dütü bena horrez gain, inganioak antolatzen dütü bi asteetarik, bizitzen düen bakartarzünaren haustea delarik helbürüa, etxen berak lan egiten düelakoz. Goxama egitürarekin harremanetan sartzeko züen eskualdeko herri alkargoan hertsatzen ahal zidee.

Uraren prezioa eküatürik aurten

Berri hon bat, 2011ko uraren prezioa berdin egonen da, hona zer deliberatü düen SAEP Xiberoko ur sindikatak bere biltzarrean. Abonamentüa edo harpidetza 60.79 eurokoa baratüko da eta ur metra kübakoa 0.83koa. Prezioa ber heinean etxeki ahal izan da, 2010an uraren gastüa ez beita apaltü, 2003az geroztik agitü zen bezala. Berri honetan, SMICa ere % 1,6az goratü da, 8.86 eurotik 9 euroetara iragan da. Hots güti gora behera, 17 euro haboro üken behar günüke paka fitxan. Bena aski dateküanez goratüko diren beste freser bürü egiteko, ez da segürik. Adibidez, elektrika % 3az goratü da urtarrila lehenean. Asürantzak, izan ditian etxetakoak, autokoak ala mütüelak goratü dira ere bai. Gaza eta egün oroztako kontsumoko ekoizpenen prezioen goratzeak üken behar güntüzke horra den 2011 urte berrian.

(Xiberoko Botzaren partaidetzarekin)

Liburutegia - Urtarrilaren 26an iragan da Liburutegiaren biltzar nagusia. Denise Añorga lehen­dakariak eta Patricia Sahastume kontseilukoak ongi etorria egin dute deneri. Urteko kontuak po­

sitiboak dituztela, eskerrak he­rriko etxeari diru laguntzarentzat eta gela dena berritu eta tintatua egina izan baita. Ehun bat jende etortzen da liburuketa, bai eta lau emaztek etxetara partikatzen dituzte (Mondiet, Bats, Elorga, Aguirre eta Azkarraga) ; parte hartzea 8E urteko eta 16 urte azpiko haurrentzat dohainik. Herri elkargoko 12 herrietatik 7 elkarretaratu­eta informatizatu dute “ Larrungo liburutegia“, bi ordenagailu eta inprimagailua muntatu dituzte. Ez da aski orde­nagailua muntatzea, orai behar dituzte sailka liburuen idazleak sartu, memento huntan badute lan asko.Bulegoa: Lehendakaria Denise Añorga, diruzaina Pons, sekre­tarioa eta informatika Pouyet. Eskolen errezibitzeko, publiko­arentzat Martin eta Laplacette. San Joseperentzat Bats eta Sa­rasqueta. Ikastolarentzat Elorga eta Laplacette. Zabal tenoreak : astelehenetan arratsaldeko 4ak eterditatik 6ak arte, asteazke­netan eta larunbatetan goizeko 10etatik eguerdi arte. Erleak - Ez dakit ohartuak zi­rezten, badu orai zoinbat urte,

Asiatik etorriak, hemengo erleak baino haundiagoak badirela. Liz­tor haundi horiek hemengo erlea jaten dute. Bistan da erlezainak errengura direla, beti pentsake­tan ari dira nola behar dituzten

kasatu. Negua izanik ere, kasu, ez hunki horien ohat­zeak eta sekulan ziztako bat ukaiten baduzue, hobe medikurat joaitea zeren au­siki tzarra baitute.

Doluminak - Hitz bat ba­karrik, Mixel Jorajuria Sa­ran sotua duela 76 urte joan zaiku. Bere bizian borroka haundiak ibili ditu. Pilotari ederra zen, bere anaiarekin egin ditu zoin­

bat partida. Nere partez dolumin beroenak familia guziari.

Kirolak - Pilota. Esku huska binaka, Kadetak : Calvet Da­niel eta Gachen Mathieu galt­zaile 40­21 Zaharrer Segi­ren kontra. Artekoak : Prevots Axel eta Garbiso Ramuntxo galtzaile 40­27 I tsasuarrak­en kontra. E tcheverry Kevin eta Vidal Bat­tit gal tzale 40­35 Itsasuarrak­en kontra. Riobo Imanol eta Agesta Joan irabazle 40­25 Hardoy­tarrak­en kontra. Gaztetxoak : Lecuona Aritz eta Iribarne Iñaki galtzaile 40­23 Senpereren kontra. Fagoaga Eneko eta Ar­ribillaga Eneko galtzaile 40­03 Senpereren kontra.Pasaka : Finalerdian, Etchegaray Patrick eta Berrouet Mathieu ira­bazle 13­09 Urruñarren kontra. Gure gazteak finalean dira. Eskubaloia - 11 urtekoak gal­tzaile 23­16 Gan­en kontra. 15ekoak galtzaile 23­15 Bokale­ren kontra. 18koak irabazle 30­17 Mourenx­en kontra. Senior­rak irabazle Arudy­ren kontra. Errugbia: Arrangoitzen, Sarak irabazi 12­06 Arrangoitzeren kontra. Ganex

Makea – lekorne

Agiantzak – Diote gehienek urteko agiantzen eskaintzeko urtarril osoa badugula, eta huna beraz Alain Dubois eta Lucien Betbeder gure bi auzapezak bide beretik doatzila, bien hautetsiekin batean. Bai, urtarrilaren 29an ginuen agiantzen eskaintzeko tenorea, ba Mendiartean eta ba Mendiondoan. Badakit karrika nagusia batean Makea dela eta bestean Lekorne, eta karrika guziak batetaratuz herria osatzen dela ! Bai, biek zioten osasun, zorion, atxikimendu eta sustengu. Eta herriko aldizkaria etxe guzietarat heldua izan da,

eta beraz ez dut aldi huntan xehetasunetan sartzerik. Bainan erranen dut gure hautetsi guziak gogotik eta egin ahala ongi lanean ari direla eta guri ere dela hautetsi bakotxaren eskertzea.Sortze – Huna Xabi Bittor sortu dela Sylvain Martinez eta Maider Etchegarayen egoitza berrian, Baigura aldean. Bai, segur naiz, lorietan daude burraso gazteak. Eta nundik ez, Oihana arreba gehiena ! Osasun eta zorion urte huntako lehen sortu berriari eta goresmen herrikoia aitama balioseri.

P.I.

Arg. J.P.

8

Page 9: Herria 3091

Herriz Herri

Sortze ­ Plazerrekin jakin dugu Ganganeko Jean­Claude La­peyrade eta Amaia Bidart­ek mundura eman dutela Eneka izendatu neskatto ttipia. Osa­garrian eta zorionean haundi dadila sortu berria. Goresmenak aitama uroseri eta goraintziak etxekoeri.

Ama laguntza egoitza berri ­ « Elizondoa » etxean, urteetan Gouffrant aitaseme notarioek zuten lan tokian, « Les p’tits

loups » ama egoitzak, bere ateak zabalduko ditu maiatzaren lehenetik harat. Proiektu hunen sortzailea, Kortalde auzoan bizi den Marie­Claire Chopin Jorion anderea da, bera bost haurren ama. Behar diren urraspideak eginik, egoitza onartua izan da urtarrilaren 14ean. Bera eta Naima, biak ama laguntzaileak (assistantes maternelles) iza­nen dira hor lan eginen dutenak. Biak ere kontseilu orokorrak eta Donapaleuko PMI­ak onartuak. Zortzi haur ttipi, 3 eta 36 hila­bete artekoak errezebitzen ahal dituzte, goizetan ekarri ondotik, arratsetan berriz hartu arte, as­telehenetik ortziralera. Ordutegi

zabala beraz. Horrara ekarriz, haurren laguntzak berdin esku­ratzen ahal dira. Jadanik, baten izena hartua dute. Interesatua eta tokia nahi duenak bai eta xehetasun gehiagorentzat deitu behar da 06.18.70.22.94.

Pilota ­ Usaia duten bezala, aur­ten ere Zaharrer­Segiko pilota­riek beren arteko torneoa jokatu dute esku huska Herriarena trin­ketean. Finalen emaitzak hauek izan dira : Bigarren mailean

D. Marisco eta S. Gorostiague nagusitu 40 – 31, J.L. Oçafrain eta J.M. Semerena­ri. Lehen mailean, G. Elicetche eta B. Er­reca irabazle 40 – 33 I. Goicoe­chea eta G. Camino­ren kontra.

Mus ­ Txapelgo nagusiaren kondu, igande huntan hasiko dira Manexenea ostatuko kan­poraketak. Izena oraino emana ez duenak egin dezake deituz : 05.59.37.41.68.

Errugbia ­ Garaziko zelaian, ga­raipen baliosa US Nafarroaren­tzat Bagnères­de­Bigorre­ren kontra : 13 – 7.

baigorri

“Pilotariak eta antolatzaileak” (Arg. PE)

Euskal Herria Bai hauteskun-deetan - Prentsaurreko bat

egin dute Hazparnen, Juliette Bergouignan eta Philippe Saint Esteben Euskal Herria Bai al­derdiko hautagaiek. Hazpar­neko kantonamenduan dira hautagai, helduden martxoko hauteskundeeri buruz. Juliette Bergouignan Makean bizi da, ezkondua da eta hiru haurren ama da, Baionako IUT ikas­tetxean erakasle da. Euskal De­partamenduari buruz lan egiten du Batera taldean eta Garapen kontseiluko elkartearen barne da ere. Bertzalde, Herri Urrats ikastolaren aldeko sortzaileetan barne da. Hautagai izaitea era­baki du, ikusiz kantonamendueri buruz izan berri diren aldaketak. Hauek bozkatuak izan dira 2010­eko abendo huntan. « Lege hu­nek hautetsiak kenduko ditu, gelditzen direnak eremu haun­diago batzuen buru izanen dira, lurralde horier buruz, eraba­kiak, parte Bordalen eta bertzea Pauen hartuak izanen dira, gure laborantxa lurraldearen kaltetan, hiri haundien abantailak beira­tuz eta emendatuz», erran du Juliette Bergouignan andereak. Bertzalde kontseilu nagusian Euskal Departamenduari bu­ruz ez da eztabadarik izan nahiz zenbeit hautetsik galdea egina zuten. Philippe Saint Esteben izanen da Juliette Bergouignan anderearen hautagai ordea, Xu­riatea ostatuko zuzendaria da eta hunek dio obratu behar dela, Herrian bizitzeko eta bertan lan egiteko ikusmoldea. « Kontsei­

lari nagusiak behar ditu luzarako gogoetak egin eta ez bozetik

bozerateko erabakiak hartu » zioten hautagaiek. Errana izan da ere, lur ainitz badela gure es­kualdean eta hauek erosi behar direla laborari gazte batzu tokian ezartzeko. Ondotik lanpostuak tokian berean sortuz, mozkinak bertan lantuz eta hauen aldat­zeko diru laguntzak eskainiz. Artoarekin egiten den ezantza ez dela projektu egokia labo­rantxarendako diote ere, nahiz hau hautetsi nagusiek laguntzen duten, gastuen haineko mozki­na baizik ezin dela atera hunta­rik errana izan da, eta gaineran lurra ahultzen duela. Hautagaien proiektu orokorretan aipatu di­tuzte ere: enpresa berrieri egin laguntzak, erranez, lantegiak luguntzen direnean, hauekin akordio bat izenpetu behar dela, lanpostuak ez badituzte luza­rat beiratzen, ukan dirua itzul dezaten; lana behar dela bar­nekalde huntan, Baionarat bu­ruz bide horietan egun guziez ibiltzen diren autoen gutitzeko; autobusak tokian eman behar direla orotan kostalderat lanerat juaiten direnentzat ; adinekoen alde egunazko egontoki bat izan dezaten eta bertzalde noiz­tenka egonaldi batzuen egiteko ahala ukan dezaten etxe berezi batzuetan. Horrela egitarau luze bat aurkeztu dute hautagaiek, helduden hausteskundeeri bu­ruz xeheki agertuko dutena age­ri batzuetan.

J.A

Hazparne

Ezkerretik eskuinera: Dominique Duhalde, Jean Paul Larre, Philippe Saint Esteben, Juliette Bergouignan, Serge Harizgain, Pantxoa Carrere.

Heriotze : Maialen eta Señan anai arrebak egun berean !

Denak harritu gaitu jakitean Maialen BARBIER Granjako etxekanderea hil zela ostegun aratsaldean, hunen anaia Señan LARÇABAL goizarekin hiltzen zelarik hau ere.Maialenek aurten 73 urte egin behar zituen. Aspaldi huntan birikentzat artatzen zuten. Sudurretik odola galdurik, eritegira ereman zuten duela 15 egun. Ahuldua, ez du ihardoki ahal izan. Hunen anaia berriz, 74 urtekoa, Baionan bizi zena, barkatzen ez duen eritasun batek ereman du zonbeit egun barne. Maialenen ehorzketak astelehen goiz huntan iragan dira Aiherrako elizan, jendalde haundi batek nahi izan diolarik azken agurra egin. Señan berriz astelehen arratsaldean ehortzi dute Baionan.Bakarrik gelditzen den Henri Barbier Maialen zenaren senarrari, J­ Marie eta Jeanine seme alaberi, Louisette Larçabal Señan zenaren emazteari, bai eta hunen alabari, eta 2 heriotze hunek hunkitu dituen Mattin Larçabal eta Maitexa Perceval anai arreber, eta ahaidego guziari, gure dolumin bizienak.

aiherra

Kantaldia antolaturik da 16:00etatik aitzina Itsasuko ikastolaren alde. Ondotik, zintzur bustitzea eta talo jatea.

Kantariak :Kattalin Indaburu, Kantiruki, Mathilde Etchebarren, Maddi Zubeldia, Aurélie Etchepare eta Thierry Biscary, Amaia Riouspeyrous, Lauburu, Astezkenekoak, Maitena Monaco, Magali Zubillaga, Xendari ahizpak, Leire Uhalde eta Maider Lerissa, Izarrak, Maider Zigarroa eta Brave anaiak, Miren Tristant eta Guy Saldubehere.

Imanol kantatuzOtsailaren 13an, Itsasuko elizan,

itsasu

9

Page 10: Herria 3091

Herriz Herri

HeriotzeAitzineko astezkenean hedatu zen berria : Agerreko Aña Idie­der supituki zendu zela 85 ur­tetan. Ehorzketa hunkigarriak ukan ditu ortzirale aratsaldean, Irisarriko eliza gaineraino betea zelarik. Herria astekari hunen Irisarriko berri emailea zen as­paldiko urte hauetan eta bere iloba Peio Bordagaray apezak predikuan orroitarazi duen be­zala ez zuen oraino uztekoa hain zen gure hizkuntzari atxikia.

Orroitarazia izan da ere nola zer­bitzu egina zen : elizaren garbi­keta taldean zen aspaldi danik eta ere ainitz urtez, Sokorri Ka­toliko erakundearekin, Frantzia iparraldeko haurrak errezebitu ditu Agerrian udako oporretan. Fededunen otoitzean ere bere seme Jakesek berriz aipatu du Añaren atxikimendua bai elizari eta bai euskarari.Bere hiru seme alaberi eta fami­lia guziari Herria astekariak bere doluminak eskaintzen ditu.

irisarri

DeialdiDuela lau urte Ttirrittarrak elkar­teak hartu zuen Hiribeheren den Ttirritta ostatu eta jatetxearen kudeantza. Orduko partaideen eta partaide berri batzuen la­guntza eskatzen du ondoko egunetan elkarteak aitzina se­gitzeko bere lanean. Hortakotz antolatzen du otsailaren 12an Ttirritta eguna bertsu bazkari batekin hasiko dena. Bertsula­

riak izanen dira Odei Barroso, Eneritz Zabaleta eta Xumai Mu­rua. Aratsaldean eta aratsean bi kontzertu emanak izanen dira toki berean, lehena Well Done Frogs taldearekin eta bigarrena Ekin tza taldearekin. Bazkaria­rentzat izenak eman daitezke telefono huntara: 05 59 93 20 31 otsailaren 9ko berantenaz. Ongi etorri deneri.

uztaritze

SenpereIhauteriak – Lehengo denbore­tan igande Ihaute eta astearte Ihaute ohoratuz egiten ziren bes­ta horiek. Orai herrietako talde moldatzaileek besta horiek egi­ten dituzte sasoin huntan. Gure herrian ospatze horiek abiatuko dire otsailaren 2an « Hartzaren atzartzearekin » goizeko 10etan gure karrikan ibilaldiarekin. O tsailaren 5ean gazteak etxez etxe iraganen dire Olha­Urguri eta Ergaraiko kartieretan. Otsai­laren 6an, 12.00etan Amotz La­rraldean Ihaute bazkaria Senpe­ren Kantuz eta trikitilariek alaitu­rik. Otsailaren 11n haurren ihau­teri ttikia, 14.00etan elgarreta­ratzea Gazteluko aparkalekuan. Otsailaren 12an, Ihauteri besta eguna. 15.00etan pilota pla­zatik abiatuz karrikaren itzulia, 17.00etan Zanpantzarren au­zia, 18.00etan zintzur bustitzea Txarangaita eta Senpere Kantuz taldeak alaiturik, 20.00etan Gau

Pasa Oxtikenean. Sartzea urririk.Minixtroa Senperen – Ganden ortziralean aldean zaukalarik Daniel Poulou gure deputatua, Bruno Le Maire Laborantzako Minixtroa gure herrian izan zaiku. St Christophe laboran­tzako lizeoa bisitatu du. Ondotik INRA Ibarrunen den Arrainte­giaren ikusten izan da. Berek erakutsi dioten bezala gure Lizeoko gazteek hor egiten dute lan eta ixtudio asko. Erran behar da lehen lehenik andere auzape­zak herriaren izenean eta Domi­nique Hirigoyen lehendakariak lizeoaren izenean beren agurrak egin diozkatela. Bertzalde Labo­rantzako sindikataren ordezkari zonbeiten galdeeri arrapostuak eman ditu. Behar dut ere erran jaun horrek bere familiarekin oporretako egunak gure herrian iragaiten dituela, Akertegarai kartierean berea duen Arroxai­nea etxean.

Sortze – Beranta puxka bate­kin bainan beti plazer berarekin jakin dugu herrian badugula sortze bat gehiago, Txomin mu­tiko pollit bat, abendoaren 23az geroz. Barkatu ez baitzira kon­datua izan 2010­eko sortzeetan, orai badakigu zurekin, Txomin, 4 bazireztela « klasa berekoak » lehen gizonek usu erraiten zute­na. Errex da konprenitzea Gas­nain Bordako J. Philippe Fran­

chistéguy eta Nathalie Nogues aitama gaztek nolako bozkario eta zorionean iragan dituzten urte ondarreko besta horiek be­ren lehen haurñoarekin. Gure goresmenak eskaintzen dauz­kitzuegu eta zu Txomin haundi zaitela osagarrian zure aitamen eta hurbilekoen maitasuna go­zatuz.

M.G.

lasa

kanboAte idekitzeak San Mixel kole-gioan otsailaren 5ean - San Mixel kolegioak bere ateak ide­kiko ditu otsailaren 5ean, larun­batarekin, 9ak eta erdiak eta eguerdi artean. Burraso, ikasle eta irakasleak hor izanen dira denen errezebitzeko eta kole­gioaren presentatzeko.

Elebidun saila beti azkartuz : Urtetik urterat euskararen lekua

haunditzen ari da. Ikasleen ko­puruarekin klase oso bat bada irakaskuntza euskaraz denbora erdiz segitzen duena. Hala nola 6garrenean kirola, historia eta geografia, matematikak euska­raz egiten dira. Denetarat 14 oren astean. Huni behar dira gehitu euskaraz eraman ateral­diak eta trukaketak, kantu saila “Zortzi iturri” taldearekin eta abar… Ongi etorri guzieri.

larzabaleDolu ­ « Hoxta » izengoitiaz ezagutua zen Janbattitt Urrutik mundua utzi du 63 urtetan. Familiaren doluminari juntatzen gira.

donibane lohizune

Beste usaia batzu ez bezala, ihauteriak berpiztu dira Eus­kal Herrian azken hogeita ha­mar urte hauetan. Kar horren arrazoinen hobeki ulertzeko, beti kanbiatuz joan den besta baten historioa aztertu behar da. Europako eta Euskal Herri osoko adibide batzu hartu eta, Lapurdi barnekaldea dugu xehekiago aztertuko. Lurralde hortan aurkitzen dira bai La­purdiko ihauterietako usaiak (kaxkaroten etxe kurridak eta

Zan Pantzarren zeremonia) baita Baxenabartar kutsua daukaten usaia zonbait (Besta Berri eta tobera mustrak, ber­tzeak bertze). Usaia horien arteko oreka, hargatik, herriz­herri aldatzen da, garaiaren arabera. Bestak, sentsu hor­tan, gizartearen bilakaera iru­dikatzen du. Donibane Lohizuneko herriak eta Euskal Kultur Erakundeak antolaturik

Sarrera dohainik

IhauteriakXabier ItçainaMintzaldia euskaraz

Ravel entzun-aretoan - Otsailaren 9a, asteazkenez,

18:00etan

luzaideHeriotze - Joanden larunbatean lagundu dugu bere azken egoitzarat Anamari Etxeandi 73 urteko emaztea. Neumonia eritasuna ezin izan du gainditu. Duela egun batzu ereman zuten Iruñeko erietxe batera bainan pausatu da uste ez ginuelarik. Ez zen esposatua eta bakarrik bizi zen Luzaideko Elizaldea auzoan, Yauregi­berria izeneko etxean. Duela urte batzu hilak zitzaizkon aita, ama, osaba eta

lehenago anaia Pedro Jesus, ilun nabar batez Iruñetik etxerat heldu zenean, Ibañetako lepoan, Guardia Zibilek kontrol batean tirokatu zuten eta bizpahiru egunen buruan zendu zen Pedro Jesus, Luzaideko zurgina eta mutiko huna. Anamarik uzten dauku emazte hun baten oroitzapena. Doluminak eskaintzen ditugu familiari.

A.A.

donamartiriOmenaldi – Urtarrilaren 23an kantaldi xoragarria eskainia izan zauku Battit Haiçaguerren omenez. Battitek maite zuen kantua eta maite zuen ere besteak araraztea. « Elgarrekin » abesbatza taldean parte hartzen zuen beste hiru herritarrekin. Karia hortarat nahi ukan du kantari talde eder horrek kantaldi bat eskaini Donamartiriko elizan. Jendalde ederra bildurik denak loriatuak itzuli direla etxerat boz paregabeak entzunik. Ederki,

segi aitzina !

Heriotze – Urtarrilaren 27an bere azken egoitzarat segitu dugu Jean Baptiste Larramendy 86garren urtean. Jean Baptistek bere denbora gehiena Otsozelaiko harpetan lan egin du atezain gisa bere emaztearekin. Gizon langile eta prunt baten orroitzapena utziko dauku. Doluminak Aña bere espos lagunari eta familia guziari.

10

Page 11: Herria 3091

Herriz Herri

Mus lehiaketaren berri

Ehun bat muslarik parte hartu dute joan den igandean zortziko zoingehiagokan, ez baita guti, hoinbeste ausagailu bazelarik bestalde ezker ta eskuin. Huna emaitzak : C mailan, Pineau eta Cal Ahurtiarrak dira nagusitu Bonetbeltche eta Maitia Makea eta Hazparneko pilotari ezaguner. B mailan, Eyherabide­Carricart behauztar

andereak irabazle Ascery­Salles Gabadiarrer. A mailan, xapeldun Mouesca Mugertarra eta Larre Beskoiztarra, Olhagaray Mugertarrari eta Lafitte Miarriztarrari irabazirik.Arberoako ikastolako burraso antolatzaileek denak eskertzen dituzte : muslariak, bestalde hurbildu diren guziak bai eta ostatu, saltoki eta ofiziale sarien eskaintzaleak.

izturitze

C maila : S. Haiçaguerre burrasoa, Maitia -Bonetbeltche, Pineau-Cal

B maila : Eyherabide-Carricart, Ascery-Salles, J.L. Borda burrasoa

A maila : Olhagaray-Lafitte, Mouesca-Larre, A. Orbezua burrasoa

zuraide

Ederki iragan da Jondoni Jakobe eskolak antolatutako mus lehiaketa.Helduetan, 68 taldek dute parte hartu, irabazdunak zirelarik DABADDIE eta DAGUERRE, Peio ta Mattin GARAT anaien kontra. Gezurretan zoin gehiagoka arizanik, kartek dute azken hitza uzten halere !Gaztetxoetan, 6 talde ziren lehian, murrixko antolatzaileen

arabera. Lehen aldia baitzen, agian ondoko urtetan gazte gehiago lotuko da musean. Dena den, bi neska dira nagusitu, Lorie ta Maitena, Franck eta Arnaud zutelarik parean.Gau hortan irabazia izan den sosarekin, eskolan diren haurrak VAL LOURON alderat joanen dira elurretarat. 

Helduetan, Dabaddie eta Daguerre irabazle

Gaztetxoetan, Lorie eta Maitena irabazle

11

Page 12: Herria 3091

abiSuakSCP BOULOUS & CHEVALLIER

Société d’AvocatsBâtiment 22 – 15 rue Raoul Perpère

64100 BAYONNE

Tél. 05 59 31 21 21 / Fax : 05 59 31 21 29

AVIS DE FIN DE LOCATION GERANCE

Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 31 décembre 2010, il a été décidé de résilier amiablement le contrat de location gérance avec effet à compter de cette date, conclu entre Monsieur André SIERRA et Madame Jacqueline PEYROT, épouse SIERRA d’une part, et la société

CAMPING ERREKA SARL d’autre part, concernant l’exploitation du fonds de commerce de terrain de camping, caravaning et commerces annexes, connu sous le nom CAMPING ERREKA, exploité à BIDART (64210), RN 10 – Camping Erreka, et pour lequel elle est inscrite auprès du registre du commerce et des sociétés de BAYONNE sous le numéro 317 469 971.

En conséquence le Locataire­gérant a restitué au Loueur, le fonds de commerce dont s’agit, ayant fait l’objet du contrat de location gérance sus­énoncé et laissé libres les locaux dans lesquels il est ex­ploité.

POUR AVIS

AVIS DE FIN DE LOCATION GERANCE

La location – gérance consentie par la SARL « LE PETIT FOURNIL » ayant son siège so­cial 133 Rue Maubec à 64100 BAYONNE, immatriculée au RCS de BAYONNE sous le n° 482 917 119 à Madame Maria DIAZ épouse IBARRA, immatriculée au RCS de BAYONNE sous le n° 512 382 946 pour l’exploitation du fonds de commerce de RESTAURATION RAPIDE – TERMINAL DE CUISSON – RÔTISSERIE – PLATS A EMPORTER ­ PATISSERIE connu sous l’enseigne « LE PETIT FOURNIL » 133 Rue Maubec à 64100 BAYONNE a pris fin par anticipation le 31 janvier 2011 à 24 heures.

Inscription modificative au RCS de BAYONNE.

AVIS DE CONSTITUTION de SARL

Suivant acte sous seing privé en date du 19 janvier 2011, il a été constitué une so­ciété à responsabilité limitée dont les ca­ractéristiques sont les suivantes :

Dénomination sociale : SAPHIRCapital social : 2.000 euros, divisé en

200 parts sociales de 10 euros chacune.Apport des associés : 2.000 euros en

numéraire.Siège social : 32 bis allée d’Aguilera,

64600 Anglet.Objet : Conseil et Services en optimi­

sations de charges aux entreprises et aux collectivités.

Durée : 99 années à compter de la date de son immatriculation au Registre du commerce et des sociétés, sauf disso­lution anticipée ou prorogation.

Gérants : Didier Quesada, demeurant 32 bis allée d’Aguilera, 64600 Anglet

Anne­Marie Sirmain, demeurant 619 avenue du Triolet, 34090 MontpellierPhilippe Tardy, demeurant 29 allée des pe­tites garennes, 91190 Gif­sur­YvetteGilles Testud, demeurant à Privage, 01560 Saint­Julien­sur­ReyssouzeLa société sera immatriculée au Re­gistre du Commerce et des Sociétés de Bayonne. Pour avis - La gérance

Christian PELLOITAvocat inscrit au Barreau de BAYONNE

Résidence AITZINA – 69 avenue de BAYONNE

64600 ANGLET

AVIS DE CONSTITUTIONEURL BL NEGOCE SERVICES

Aux termes d’un acte sous seing privé en date du 25 janvier 2011 enregistré au SIE de BAYONNE, il a été constitué une Entreprise Unipersonelle à Responsabilité Limitée, dont les caractéristiques sont les suivantes :

Dénomination Sociale : EURL BL NEGOCE SERVICES,

Capital : 1 000 E, divisé en 100 parts de 10 E chacune.

Siège Social : 69 Chemin de LAHA­RIE ­ Bâtiment A 1­ 64100 BAYONNE

Objet : Achat et vente de matériel rou­lant et non­roulant et tout autre petit ma­tériel, et prestations liées à cette activité.

Durée : 50 années à compter de l’im­matriculation.

Gérance : Monsieur LAPEGUE, 69 chemin de LAHARIE 6 bâtiment A 1 – 64100 BAYONNE

Immatriculation : Registre de Com­merce et des Sociétés de BAYONNE.

Pour avis. Le gérant.

« LA TAVERNE »Société en liquidation

S.A.R.L. Au capital de 7.700 EurosSiège social : 63 rue Pannecau,

64100 BAYONNER.C.S. Bayonne : 431 281 161

Siret 431 281 161 00015

L’assemblée générale des associés, réunie le 17/01/2011 à 18h a approuvé les comptes définitifs de liquidation, donné quitus de la gestion et décharge du mandat de CAZORLA Robert 12 rue Paul Gauguin 40220 TARNOS, liquidateur, et constaté la clôture de la liquidation.Les comptes du liquidateur ont été déposés au greffe du tribunal de commerce de Bayonne.

Pour avis, Le liquidateur.

LA SOURCESociété Civile Immobilière au capital

de 1 500 eurosSiège social : 1 voie Communale

La Source64210 AHETZE (Pyrénées Atlantiques)

497 594 713 RCS BAYONNE

AVIS DE PUBLICITE LEGALE

D’un procès­verbal d’assemblée générale extraordinaire du 18 décembre 2010, il résulte que : Le siège social a été transféré, à compter du 18/12/2010, de AHETZE (Pyrénées Atlantiques), 1 voie Communale La Source, à 11 impasse Mounache, 64200 BIARRITZ.

Ancienne adresse : Le siège social est fixé à AHETZE (Pyrénées Atlantiques) 1 voie Communale La Source.

Nouvelle adresse : Le siège social est fixé à 11 impasse Mounache, 64200 BIARRITZ.Dépôt légal au greffe du tribunal de commerce de BAYONNE.

Pour avis, le représentant légal.

Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA,

Olivier COUSTOU et Claudine SALHA, Notaires associés

à SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques),

21, rue Chauvin Dragon

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA le 18 janvier 2011, enregis­tré au S.I.E. de BAYONNE, Pôle enre­gistrement, le 28 janvier 2011, Borde­reau 2011/129 Case n°4 extrait 603, a été constituée une société à responsa­bilité limitée ayant les caractéristiques suivantes :

Objet : La création, l’acquisition, et l’exploitation tout fonds de commerce de détail de journaux et papeterie, presse, librairie, loto et jeux de hasard, bibelots, souvenirs, cadeaux dans un ensemble im­mobilier situé à SAINT­PEE­SUR­NIVELLE (64310), Résidence Ibarrondoan, Route Départementale n°918, Chemin Ibarbidea, ou sur tout autre endroit de la commune de SAINT­PEE­SUR­NIVELLE ou sur toute autre commune environnante.

Dénomination : SARL BOTIKASiège social : SAINT­PEE­SUR­NI­VELLE (64310), Résidence Ibarron­doan, Route Départementale n°918, Chemin Ibarbidea.

Durée : 99 années à compter de son immatriculation au R.C.S.

Capital social : MILLE EUROS (1.000,00 EUR)

Gérant : ­Mme SALLENAVE épouse FOURNIER, demeurant à SAINT­PEE­SUR­NIVELLE (64310), Quartier Ol­hasso Maison Borda,­Mme Catherine Maïté SALLENAVE, épouse de Mr David JORAJURIA, demeurant à SAINT­PEE­SUR­NI­VELLE (64310), Sor­auzoan Chemin Oihan Bidea,Pour une durée indéterminée, avec fa­culté d’agir ensemble ou séparément.La société sera immatriculée au re­gistre du commerce et des sociétés de BAYONNE.

Pour avis - Le Notaire.

Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA, Olivier

COUSTOU et Claudine SALHA, Notaires associés à SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques), 21, rue

Chauvin Dragon

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA le 18 janvier 2011, enregistré au S.I.E. de BAYONNE, Pôle enregistrement, le 28 janvier 2011, Bordereau 2011/129 Case n°1 extrait 584, a été constituée une société civile ayant les caractéristiques suivantes :

Forme : Société civile régie par les dispositions du titre IX du livre III du Code civil.

Dénomination : SCI LILIBICapital : 1.000,00 EDurée : 99 années Siège social : ASCAIN (64310) Lotis­

sement Itsas Mendi.Objet : La société a pour objet :

­l’acquisition de tous biens mobiliers et immobiliers, tant en France qu’à l’étranger, en pleine­propriété, en nue­propriété ou en usufruit,­l’administration et la gestion du patrimoine social.

Apport en numéraire : 1.000,00 ECession des parts : Les parts so­

ciales sont librement cessibles entre ascendants et descendants et entre as­sociés. Dans tous les autres cas, un agré­ment est nécessaire ; il est donné par dé­cision unanime de tous les associés.

Gérant : Mr Pascal VIGNEAU demeu­rant à ASCAIN (64310) Lotissement Itsas Mendi, sans limitation de durée.En cas de décès ou de mise en curatelle ou tutelle ou d’empêchement légalement constaté du gérant, les associés nomment dès à présent Mme Corinne HERNANDO épouse VIGNEAU demeurant à ASCAIN (64310) Lotissement Itsas Mendi, en qualité de nouvelle gérante.La société sera immatriculée au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE.

Pour avis. Me FAGOAGA.

Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA,

Olivier COUSTOU et Claudine SALHA, Notaires associés à

SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques), 21, rue Chauvin Dragon

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOA­GA le 18 janvier 2011, enregistré au S.I.E. de BAYONNE, Pôle enregistrement, le 28 janvier 2011, Bordereau 2011/129 case n°3 extrait 591, a été constituée une société ci­vile de moyens ayant les caractéristiques suivantes :

Forme : Société civile de moyens ré­gie par l’article 36 de la loi numéro 66­879 du 29 Novembre 1966, les articles 1832 et suivants du Code civil.

Objet : La société a pour objet exclu­sif de faciliter l’exercice de l’activité pro­fessionnelle de ses membres par la mise en commun de moyens tant humains que matériels nécessaires à l’exercice de leur profession.

Raison sociale : SCM MAHAZURSiège social : ASCAIN (64310), Zone

artisanale Larre Lore.Durée : CINQUANTE années à comp­

ter du jour de son immatriculation au re­gistre du commerce et des sociétés.

Capital social : MILLE EUROS (1.000,00 EUR).

Cession des parts : les cessions entre associés et leurs descendants ou as­cendants, ainsi qu’au bénéfice du conjoint d’un associé, et dans la mesure où pour les ascendants, descendants et conjoints ils disposent de la qualification profes­sionnelle requise, sont libres. Les autres sont soumises à l’agrément de la majorité en nombre des associés représentant au moins les trois quarts des parts sociales. Toutefois, si les associés sont au nombre de deux, l’unanimité est exigée.

Cogérants : ­ Mr. Pascal Vigneau de­meurant à ASCAIN (64310) Lotissement Itsas Mendi,­ Mr Cédric BOYE demeurant à CAPBRE­TON (40130) 4 Impasse des Bleuets,Pour une durée indéterminée avec faculté d’agir ensemble ou séparément.L’immatriculation sera effectuée au re­gistre du commerce et des sociétés de BAYONNE. Pour avis - Le Notaire.

S.A. LEGI CONSEILS SUD OUESTD. CASSAGNAU, J. ARMAGNACQ,

L. BENOIT3 Boulevard du Collège

40100 DAX

BELARREAExploitation Agricole à Responsabilité

Limitée au capital de 112 751,29 ESiège social à SAINT ETIENNE DE

BAIGORRY (64430) – Maison BelharRCS BAYONNE N° 393 789 003

TRANSFORMATION EN GAEC

Aux termes d’un procès­verbal de l’Assemblée Générale Extraordinaire en date du 1er Janvier 2011, l’EARL BELARREA a pris acte :­de la prorogation de la durée de la société de 30 ans ce qui fixe son terme au 3 Février 2054,­de la transformation de l’EARL en GAEC,­de la nomination de Madame Jeanine LARRE et de Monsieur Enaut LARRE demeurant tous deux à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY (64), Maison Belhar en qualité de cogérants de la société, aux côtés de Monsieur Jean Léon LARRE, maintenu dans ses fonctions de gérant de la société.Il n’a été effectué aucune modification autre que celles nécessitées par la transformation proprement dite.Le dépôt visé par la loi sera effectué auprès du Registre du Commerce et des Sociétés de BAYONNE.

Pour avis.

12

Page 13: Herria 3091

telebixta leihotik

aSteburuko Hitzorduak

Bahituak : 400 egun iraganak, hamahiru hilabete bahituak izan di­rela bi kasetariak beren afganistar hiru lagunekin. Noiz ote libratuko dituzte ? Zertan dira bahitzaile eta frantses gobernuaren arteko harre­manak ? Bertze seiak ere nonbait daude, bat Somalian eta bortz Ma­liko basamortuan. Bahitzea da XX. eta XXI. mendeetako lege basa.Des racines et des ailes : Ez da dudarik Frantziak baduela ondare ederra, Europako herrialde edo erresuma guziek bezala, adibidez Espainia eta Italia, hain aberatsak ! Parisen egon gira lehenik Kapera Sainduaren berritzearen ikusteko : San Luis, Frantziako erregeak eraikia XIII. mendean, arte gotikoa oldar haundienean zagolarik. Egia da dituen berina haundietarik sartzen dela argia, nasaiki. Egia da ere baduela behar den goratasuna eta hola agertzen dela lerdenetarik lerdena. Zinez perla bat frantses ondarean. Hala nola ezagutzen nuen Pariseko Kapera Saindua, halaber ezagutu ditut duela parrasta bat urte Uzbekistango monumentuak. Joan den asteko emankizu­nari esker berriz egin dut hango bidaia, berriz bisitatuz Samarkanda eta Bukhara bereziki. Bi hiri horiek daukaten ondareak erakusten du zer izan diren zeta­bidea handik pasatzen zelarik Asia eta Europaren arteko sal­erosteak zoazila eremu horietarik. Orduko aberastasuna ageri da daukaten ondarean.Trabelsi : Hau da familia ezagutua orain, Tunisiako gertakarien sortzailea. Ama, ile­apaintzalea, Ben Ali­ren emaztea. Ez dut deus ile apaintzaleen kontra, beren ofizioan ari direlarik. Tunisian gertatu dena da talde berezi bat bilakatu dela, egiazko mafia. Diktadorearen emazteari esker, ohoin gisa jokatu dira. Norbaitek nahi balinbazuen negozio bat sortu, ez zezakeen deus hasi zerbait pagatu gabe, hots zerga idurikoa. Denetan sartuak ziren Trabelsitarrak, denbora berean itsuski aberastuz. Bere burua sugarretan ezarriz Tunisiar batek, sua hedatu da Tunisia guzian eta Ben Ali kasatu dute bere familiarekin libertate eta duintasunaren beharrez, bainan sua hedatzen ari da ez bakarrik Egipton baita ere Yemengo errepublikan. Zer gertatuko den geroak erranen.Errugbia : Aste ona Euskal Herriko bi taldeentzat. Baiona joan da Brive­ra eta han irabazi (26 eta 18) ez baita balentria txarra. Miarri tzek azken mementoan irabazi du Perpinian­en kontra (23 eta 21). Sailka­pen orokorrean Miarritze laugarren eta Baiona zortzigarren. Hanbat hobe bi taldeentzat. J.H.

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE­SARIAKUrtea 54 E Laguntzaile saria 64 E Europan 65 E Ipar Ameriketan :

­ Bandarekin : 99 E edo 129 $­ Gutun­azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 99 EAfrikan : 87 E Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.­B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

ortziralean - Hendaian, Mendizolan (20:30) Dantzaz konpainiaren “Mintzo” ikusgarria- Bokalen, Vaillant­Couturier ge­lan (20:30) Gaspard Proust humo­rista- Miarritzen, Midi geltokian (20:30) I Muvrini­ren kontzertua- Garruzen, herriko gelan (20:30) Petit Théâtre de Pain konpainiaren “Errautsak” antzerkia- Donibane Garazin, herrian bar­na Santibate, zirtzilak kantuz eta dantzan- Uztaritzen, Latsan, sagarnotegi afaria, Integrazio Batzordearen alde

larunbatean- Buzunaritzen, Sarasketako bes­tak- Donibane Lohizunen eta Zibu-run, Hartzaren eguna. Bertzalde, Donibane Lohizuneko San Tomas lizeoan (9:00­12:00) Ofizioen fo­roa- Baionan, Robles­Arangiz Fun­dazioan bi mintzaldi : 10:00 Filipe Mayte, Historiaurretik Erdi­Aro­rateko Euskal Herriaz eta 14:30 Antton Curutcharry, Nafarroako Erresumaz. Eusko Ikaskuntzan (17:00) Piarres Charritton mintzo Clément Mathieu (1882­1963) apezpikuaz. Antzokian (20:30) Ravel kontserbatorioko ikasleen baletak- Miarritzen, herri kasinoko pla­zan (10:30) Kantalasai eta Mu­txiko. Koliseoan (20:45) humoris­ten gaualdia- Bidarten, Herriko Etxeko plazan (11:00) Bidarten kantuz

otsail ostegunak, donapaleun, Xerbitxuguneko salan

- Irisarrin, Ospitalea ondare zen­troan (14:00) euskarazko idazketa tailerra, Itziar Madinarekin- Bidaxunen, besta gelan (15:30) “Dans ma cuisine, il y a” ikus­garria, haurrentzat. Eta Herriko Etxean (18:00) Jakes Casaubon pilotaz mintzo- Luhuson, Harrixuri gelan (17:00) Au fil du vent konpainiaren “Airs de jeu” ikusgarria- Maulen, Hebentikenean (19:00) “Xiberoa Zinez” zubererazko lehen fikzio filmaren xede berriaren aurkezpena, Peio Cachenaut­ekin. Zinka ostatuan (19:30) antzerki eta Zein da Zein taldearen kontzertua. Chez Dédé ostatuan (21:00) Oilar­rak taldearen kon tzertua. Maule Baitha gelan (21:00) “Balle rouge et quatuor” ikusgarria

iGandean- Santagrazin, Xiberoko maska­rada- Ziburun, Untxin auzoaldean, za­harki merkatua eta selauru hustea- Getarian, pilota plazan (11:00) Le P’tit Cirk konpainiaren “2” ikus­garria- Miarritzen, Palazioko hotelean (11:00) Trio Pampeano­ren kon­tzertua

aSteburuan- Uztaritzen, Arruntzako bestak- Miarritzen, Versant taldearen biltokian, ortziralean (20:30) eta igandean (17:30), “Clara et Robert Schumann, l’amour fou” antzerki musikala, Euskal kostaldeko orkes­trak eta Versant taldeak e manik- Baionan, Luna Negran, ortzira­lean, larunbatean eta igandean (20:40) Jazz Chamber Orchestra

Otsailaren 3 huntan (20:30), Joseba Kamio mintzatuko zauku euskararen promozionatzeko erabiltzen ditugun moldeetaz, bere publizista eta antropologia talaiatik.Ondoko ostegunean Irlandari buruz itzuliko gira, otsailaren 10ean beraz, Joana ETXART Xiberotar ikerle gaztearekin.Mintzaldi honetan Ipar Irlandan azken berrogei urtetan gertatu­takoer so eginen dugu. Lehe­nik, 1969tik goiti zabaldu den gatazka ikertuko dugu, azalduz jatorriak zoin izan diren bai eta aktore desberdinak ere. ‘The Troubles’ deitu izan den konflik­toaren abiapunduetan, ikusiko dugu arrazoi politikoak nabari­tzen direla, bereziki 1920an har­tu ziren erabaki batzu. Bigarrenik, 1998az geroztik garatu diren bake bideak aipa­tuko ditugu. Oroitaraziko ditugu

urrats nagusiak eta aztertuko ere Britainiarren desmartxa zer nolakoa izan den, honen akats batzu azpimarratuz. Bukatzeko, aztertuko dugu peacebuilding deitzen den sektorea, honek ga­tazkari bide eman dioten erroak desagertarazi nahi baititu bake­gintza lanetan jardunez. So bat emanen dugu ‘jendarte zibilean’ abian eman diren arlo horretako iniziatiba interesgarri batzuri. Joana Etxart Xiberotarra Irlan-dan eta Liverpoolen bizi izan da bost urtez. Han ikerketa lan bat egin zuen bakegintzarako sor-tu den politika publiko batetaz Ipar Irlandan, eta Britainiarrek bakearen eragiteko ukan duten desmartxa bereziaz. Lan hori te-sia batean bildu zuen 2010ean. Orain, Ipar Irlandan garatzen diren beste politika publikoak aztertzen segitzen du ber ildotik.

Frantseseneko ikasle ohiak anhauzen

Frantsesenia laborantza lizeoko ikasle ohien afaria antolatua da An­hauzen, herriko gelan, otsailaren 11n, ortziralez (20:00). Afari den­boran Haitirekilako elkartasunezko lekukotasunak zabalduko dira. Ikasle ohi guziak gomit dira. Afaria 20 eurotan izanen da. Behar da haatik Frantsesenera deitu otsailaren 7a aitzin (tel.05.59.37.22.35).

Clément Mathieu apezpiku

zenaz mintzaldi

Piarres Charritton euskaltzainak eskainiko du, Eusko Ikaskuntza­ren egoitzan Baionan, mintzaldi mamitsu bat Clément Mathieu apezpiku zenaz (1882­1963). Hazparnekoa zen sortzez Clé­ment Mathieu, 32 urtez Lande­setan apezpiku egona. Hitzaldia otsailaren 5ean, larunbat arra­tsaldez (17:00).

amikuzeko mediatekan

Gormandizaz moldatua den erakusketari datxikola, ostiral huntan Edouard Molinoren « Le souper » filma (17:00) eta larunbatean idazkera tailerra (10:00) 16 urtez goitikoentzat. Oro urririk.

13

Page 14: Herria 3091

Han eta HeMen

Parropiaren aldetikan jin zaut eskutara paperaErdaldun batzun kexa* agertzen du euskaldunen alderaElizan erdarazko kanturik ez dela doaz salatzeraEuskal kantuen ederraEz ahal dute plazerra ?Jada erdarak gure artean ematen du « bulldozerra »Eta gehiago larrutzekotan, hau egitate ankerra ! * Euskaldunentzat den meza jada zaiku bipiltzen hasiaIrakurgaien erdia baita horien esku utziaGuziendako den « Berri ona » frantsesean onetsiaTa holako garrasiaKasik ezin sinetsiaEuskaraz dagon apurra bada guretako oasiaHorren lekuan ez ahal dugu ikusi behar sasia…

« Gure Aita-ren » kantua bera zaiote jasan ahalaAlta haurrekin entzun izan da hor erdara puntuala Ez al dakite presuna hoiek gurean zer den normala ?Hemen kontent nola halaBaina’eskatzen zer azala !-Euskal kristaua iratzar zaite ta etorri berehalaGure euskara ez dezaten ba trata eulia bezala !

Fermin

*Kexa : arrangura*Ankerra : gogorra, krudela.

PARROPIATIK

Eugene Green-en obra berria

Joanden azaroan (3081.zb) aukeztu ginauzuen Donibane Lohizuneko Jean­Baptiste Cho­tro alias Jean d’Arango iker­leak plazaratutako “Le monde basque I - Le basque classique ou européen : l’étrusque” obra. Liburu horri datxikola, bigarren bat plazaratzen du gaur : “Petit lexique étrusque-basque-fran-çais” (A tlantica). Kuriosek eta etruskerari interesatzen diren guziek preziatuko duten libu­ruttoa (112 orrialde, 15 euro).

Izpegi komiteak argitaratu berri du Garazi­Baigorriko elkarte eta Herriko Etxetako zerbitzuen gida­liburu berria. 32 orrialdeko liburutto prak­tikoa, tokian tokiko elkarte eta zerbitzuen helbide, telefono eta gaineratiko argitasune­kin, alorka sailkaturik. Urririk da. Galdegin daiteke Baigo­rrin, PIJ bulegoan edo Herriko Etxean (ez da haatik postaz igorriko).

Mgr Goity dotore elizako dretxo jakintzan

Duela lau urte, Mgr Beñat Goity­k argitaratu zuen liburu bat biziki ederra eta abera­tsa, “Histoire du diocèse de Bayonne”, kondatuz izenak emaiten duen bezala Baio­nako apezpikuen segida gu­zia, Erdi­Aro haste hartarik eta iragan mende horren er­ditsutaraino.

Apezpikuen segida bai eta Eli­zaren bizia, mendez­mende izan diren gertakari aipagarri ainitzekin.

Dena mamia den lan argi ho­rren ildotik, horra nun Eliza­ren dretxoari buruzko dotore tesia bat moldatu duen, be­rrikitan aurkeztua izan dena Baionako apezpikutegian. Aurkeztua eta gain­gainetik goretsia.

Luzaz HERRIA astekari hun­tan idazle eta diruzain izana den apez kartsu eta jakin­tsun horrek onar ditzala gure goresmen beroenak.

ditu fikzio horrek kondatzen, Euskal Herriaz eta euskaraz duen maitasuna. Euskararen desagertzeari iharduki nahiz, Orriako guduaren gisako bat du Gotzonek antolatuko, ho­rregatik haatik gorriak ikusiz..Populu baten nortasunaz eta espiritualtasunaz, gogoeta li­buru sakon bat (327 orrialde, 20 euro).

Gure irakurle batek eman dauku Gallimard argita­letxeak plazaratu duen li­buru baten berri. Hori da “La bataille de Roncevaux”, Eugene Green idazle­zine­gile frantsesaren eleberria. Gotzon Peyrat du liburu ho­rrek pertsonai nagusia, Doni­bane Garazin hazia izan den umezurtz gaztea. Gotzon­en haurtzaroa eta gaztaroa

etruskera hiztegia

Gida-liburu

HARPIDE ZAITEZ

HERRIA

A S T E K A R I A R I

- urtesaria,

IPARRALDEAN 54 y HEGOALDEAN 65 y

14

Page 15: Herria 3091

kirolak

pilota buruzburuka hoberenak norfaltan pausatuz 35­37 zelarik, eta hortan akabo xantzak. Haa­tik beti aitzinean izana Kuru­tcharry. Sakeak seina.

IGANDE HUNTAN GARINDAI­NENHerve Bonetbeltche............. ?Thierry Harismendy ............. ?

Agusti Waltari ...................... ?Andde Kurutcharry .............. ?Huna nola segituko duten xa­pelgo horiek helduden igan­dean Xiberun. Gero, beste igandean jokatuko dute Dona­paleun, Bonetbeltche eta Kurut­charry lehenik eta gero segidan Waltari eta Harizmendy. Horie­tan aterako diren bi hoberenak finalean izanen dira : Donibane Garazin o tsailaren 27an. Parioa libro !

GARATENEKO PARTIDAAguirre – Jeannots ............ 50Monce – Oçafrain .............. 49Ez da enoatu astelehenean Ga­razin zen ikuslea, alta bi oren iraun duelarik partida hunek guti falta. Eta jo eta jo arizan direlarik gainera, batere gelditu gabe erraiteko maneran gai­nera. Oçafrain batek lan gaitza egin du hor, gaztean erakutsiko zuen kar guziarekin. Behar zuen alabainan gaztea lagundu, be­reziki ondarrerat, hunen sakua akitzearekin. Halere arte hartan hunek erakutsia zuen bere gai ederra, bereziki airetik eta ere defentsan aitzin hartan bi eskuz biltzen zituen pilota guziekin. Bainan behar ditugu ere lau­datu, nola ez, bi berezko berri irabazle horiek, bat eta bes­tea, lehenik Aguirre urruñarra, hango Zuhastiren bidetik oraino ikasiz joanen dena agian. Eta ere Jeannots landestarra, beso handiko aria eta denak dituena,

Agusti Waltari .................... 40Herve Bonetbeltche........... 22Arrangoitzeko trinketean hasi da lauen auzi hori jokatzen igan­dean. Sakea urrunagotik behar, ez du horrek Waltari jenatu, ala ez ote zitzaion berak handik ekarri sake hori debekatu behar, ez baita orai arte nehoiz hola sa­katu. Dena den, horrekilan, 22­3 joana zen gizona, kasik berotu artean. Bonetbeltche ez baita manguerra, ordutik goiti agertu du berea hunek ere, nahiz ez duen sekulan berdinduko. 13­37 izanik, 9 tanto eginen ditu orduan, berant bazen berant. Bazituen 7 sake sartuak, aldiz besteak 18, dakigun moldean, apuñotik.

Andde Kurutcharry ............ 40Thierry Harizmendy ........... 35Hau bai partida ederra izan dela, toki bererat etorria zen jende saldo haundiaren aitzi­nean. Ez erran beraz pilotak ez duela arrakastarik, badelarik zer ikus, bagira ere ikusle, zu­zen den bezala. Partida huntan ikusi dena beraz, baigorriarra­ren artista jokoa, pilota guzien ekarle segura, duen begiarekin, bainan ez hori bakarrik, badaki ere meneko pilotaren nahi duen lekuan ezartzen, aitzin hartan pausatuz gutienik ustean. Eta anartean taulatuz eta taulatuz, jokoaren egiteko tenorea jin arte. Harizmendy ere baliosa, besoz nausi, eta borondatea, bainan kausitzez ez suerte bera. Gainerat huts bat egin du, po­treta gabekoa, sakean, pilota

eskubaloia

besoa, airea, ezkerra... haatik oraino soberasko azpitik ari sare hura han duelarik. Dena den partida luze hortan zazpi­zortzi sake bakarrik biek ere, ekartzale onekin alabainan.

Ibarrola – Lazcano ............... ?Lambert I – Oçafrain ............ ?Hau izanen da helduden aste­leheneko, Garatenean.

HEGOALDEAN

Berasaluze – Apraiz ........... 22Irujo – Merino II ................... 7

Gorka – Merino I ................ 22Urrutikoetxea – Iza............. 14

Gonzalez – Laskurain ........ 22Bengoetxea – Patxi Ruiz ..... 7

Titin – Pascual ................... 22Olaizola I – Beloki .............. 20

Apezetxea – Zezilio ............ 22Rico IV – Argote ................. 16

Idoate – Beroitz ................. 22Aritz Lasa – Zabaleta ......... 17

Olaizola II – Begino ........... 22Xala – Barriola ................... 19Hara beraz, xapelgo eta beste, Aimar eta beste batzu lorios, nola doatzin xapelgoak ere lehen eta bigarren mailean, Iru­jo eta Titin bitoriarik gabe, bai­eta Xala­Barriola.Asteburu huntako partidak : os­tiralean Covaledan Titin­Paskual / Gonzalez­Laskurain ; larunba­tean Zallan Olaizola I­Beloki / Bengoetxea VI­Ruiz ; larunba­tean Idiazabalen Berasaluze VIII­Apraiz / Olaizola II­Begino ; eta igandean Eibarren Irujo­Me­rino/Xala­Barriola.

Bego

Gonzalez eta Laskurainek azkenean irabazi dute beren lehen partida, eta asteburu huntan ere irabazi behar, finalerdiak jokatzeko mentura atxikitzekotan

Errugbilarien sei naziotako lehiaketak hasiko dira asteburu huntan, bai gizonena, bai emaz­teena. Gizonetan, Frantzia la­runbatean ariko da Eskoziaren kontra, Parisen. Miarritze eta Baionatik sei jokolari deituak izan dira partida hortarako, Ima­nol Hariñordoki, Damien Traille, Dimitri Yachvili, Sylvain Marcon­net, Jérôme Thion eta Yoann Pu­get. Emazteetan, Frantziak or­tziralean du jokatuko bere lehen

partida, Eskoziaren kontra hor ere, Viry­Chatilloneko zelaian. Eta talde hortan ariko da Dioni Aguerre Bidarraitarra. Frantses selekzioarekin munduko xapel­dun balinbada bidarritar gaztea zazpinazkako jokoan, lehen aldia da Frantziako hamabos­nazkakoan ariko dela, gibeleko lerroetan hegalari gisa, nahiz Baionan erdiko postuan ari den gehien bat. Suerte on Dioniri !

dioni aguerre bidarraitarra emazteen sei naziotako lehiaketan

Irisartar talde nagusiak multxoko lehenaren zelaian jokatu du, Floirac/Cenon­ekoan. Eta aise galdu, 39­

22. Erran behar da taldea ez zela usaiako jokolari guziez osatua. Halere lehen partida erdian beren hoberena eman dute Irisartarrek, 16­12tan zaudela bigarren zatia hasterakoan. Gero haatik osoki amore eman dute. Sailkapenean, laugarren dira Irisartarrak. Bigarren taldeak Gradignan garaitu du 19­16. Eta neska seniorrek Lasseube­ko taldea 23­15, sailkapeneko hirugarren tokia indartuz gisa hortan. Helduden asteburuko partidak : lehen taldea Beglera doa, eta neska seniorrak Lescar­era. Bertzalde, eskubaloi eskolen elgarretaratzea arras ederki iragan da Airoski gelan, Sara, Baiona, Kanbo eta Irisarriko haurren artean.

irisarrin orotarik

15

Page 16: Herria 3091

inbido

euSkal diaSPoraAEBetako Seattle-tik Uruguaiko La Colonia-ra

Jauziño bat Patagonia eskualderat…II- Mendi batzu izigarri xutak

Patagoniarat bazter ikuska johan diren jende gehienek itzuli bat egiten dute Torres del Paine izeneko parkerat. Hori da eremu bat osoki babestua, beti orai den bezala atxikia izan dadien. Horko bazterretan deusik ezin du beraz nehork hola eta hola kanbiatu. Den gutieneko kanbiatze edo obra zerbaitentzat, baimen berezia behar da eskatu eta biziki neurri xorrotxak badira legez finkatuak. Kasu egileak ere han, beti erne, bainan denbora berean jendearen laguntzaile. Berrehun mila hektaraz goiti hartzen du parke horrek. Bizkaiaren heina nunbait han beraz, edo Lapurdi eta Baxe­Nafarroa probintziek bien artean bezenbat… 1959­an muntatu zuten, geroztik haatik bi aldiz segurik handitua izana da… Iparralderat, parkeak joiten du Argentinako muga bainan muga horren haindian preseski bada parke bat berdin­berdina babestua dena eta hura Argentinako egiten dena bixtan da. Egia erran, Torres del Paine izen hori ezagutua zen parkea sortu aitzin ere. Hori baitzen, eta baita oraino, eskualde

hartako hiru mendi kaskoren izena . Dorreak deitzen dituzten mendiak. Dena harkaitz ilun direnak eta biziki xutak. Ez dira Patagoniako gorenak, hiru mila metro ez arras, bainan urrunetik ezagun dira hiru kaskoak, hiruak elgarren ondoan, begiak aise berexten ditu beste mendietarik.

Gero eta kanpotiar gehiago

Kasko horien itzalean be­zala dago parkea. Hor badira xoragarriko erreka, ur­jauzi eta ain tzirak. Ikustekoak ere hein bat gora joanez geroz

ikaragarriko hormagune edo glaziareak. Ehun bat hegazti mota badira parkean, eta be­rrogoi bat abere ugaztun mota desberdin, horietarik frango Patagonian baizik ez direnak ikusten. Hango landare bere­ziak dira gehienak euri ainitz behar dutenak eta bestalde haize hotzari ederki ihardoki­tzen. Ugaztunetan, bada axeri mota bat otsotik ere zerbait ba­duena. Lama delakoen iduriko bat, “guanaco” deitzen dutena, untsa pollita. Bai eta orein ttipi bat, “huemul” deitzen dutena batzuek, eta beste batzuek “güemal”, ez dena haatik biziki ageri, a rrunt bakandua baita, parkeaz arduratzen direnek be­

ren ahal guzia eginik ere azken urte hotan abere mota hori ez dadien arrunt galdu. Lehen bazen aise gehiago, eta Pata­goniatik kanpo ere. Funtsean, Txileko armarrian dago, kondor delakoaren aldean, herrialde horen ezagutgarri nolazpait. Horiek hola, ez da harritzeko gero eta kanpotiar gehiago ibiltzen baita parke hortan, bereziki udan, erran nahi baita guk Euskal­Herrian negua dugularik. Urtean berrogoi bat mila “turista” duela mendi erdiño bat, orai kasik hiru aldiz gehiago…

Muslaria

Euskalduna bazira eta Seatt­len bizi bazira, lana atxemaiten ahal duzu bi egunez, euskara eta ingelesa ontsa mintzatzen badituzu. Teknologia berrietako konpainia bat ari da euskaldun baten xerka. Lan kontratua es­kaintzen da ­­behar da, beraz, Estatu Batuetan lan egiteko baimena­­ eta galdegiten dute iPhone, Android edo gisa hor­tako telefonoak erabiltzeko gai­tasuna. Interesatuek deitzen ahal dute 206­269­2432 zenba­kira edo emaila igortzen ahal dute [email protected] helbidera. Bitartean, gauzak prestatzen ari dira Salt Lake Cityn, heldu­den astean NABOk bilkura egi­nen baitu larunbatez Utah­ko hiriburuan, hiriko Euskal Etxeak antolaturik. Eta otsailaren 18an, 19an eta 20an, San Frantziskoko Basque Cultural Center­ek bere 29. urtebetetze besta ospatuko du. Horrendako, Kiki Bordatxo musikariekin batera, ohi bezala pilotariak abiatuko dira Euskal Herritik: Gipuzkoako Aitor Men­dizabal eta Iñigo Irureta eta Biz­kaiko Ander Elezkano eta An­doni Aldape. Uztaritzetik Kapito Harriko joko garbiko jokalariak

abiatuko dira. Igandearekin, o tsailaren 20an, 2011ko ‘Bizi Emankor’ Sariak emanen di­tuzte San Frantziskon, Yvonne Cuburu, Aña Iriartborde eta Jean­Baptiste Sapparart­i. Argentinan, iragan larunba­tean bururatu zen Rio Cuarton, Cordoba probintzian, ‘Eus­kara Munduan’ programako 2011ko lehenengo barnetegia, 22 ikasle­irakasle partzuer, Ar­gentina, Uruguai, Txile eta Bra­silgoak. Bi astez arizan dira 24 orduak euskaraz, euskararekiko maitasun eta engaiamenduak deiturik. Ikasleen izenak eta

herriak, Argentinatik: Elizabet Etchegaray (Azul), Maria Amelia Dadet (Bragado), Marta Inver­noz (Chivilcoy), Noe Fernandez Brizuela (Córdoba), Juana Zubi­zarreta (Cnel. Pringles), Cecilia Belaunzaran (Mendoza), Alejo Conti (Rosario), Paulina Lorda (Saladillo), Alejandra Bengoe­chea (Trenque Lauquen), Ma­rio Azcarate (Viedma), Beatriz Etchegaray (Viedma), Silvia Reca (Viedma), Gustavo Echan­dia (Río Cuarto); Txiletik, Igna­cio Gandara (Viña del Mar), Al­varo Montes de Oca (Santiago), Gustavo Ossa (Villa Alemana); Uruguaitik, Andrea Bella, Karina

Fernandez, Vicente de Lucia, Martin Zabalza (laurak Montevi­deokoak); eta Brasildik, Oskar Goitia eta Karolina Salazar (Sao Paulo­koak). Rio Cuarton larunbatean euska­razko barnetegia bururatu eta aste huntako asteartean, Bue­nos Airesen, ‘Udako Euskal Uni­bertsitatea’ hasi da, otsailaren 1etik 10era. Ikastaro bat da, eus­kal kultura gaiez. Aurten, era­kasle argentinarrez landa, Es­tatu Batuetako Boiseko John Bieter erakasle eta historialari euskalduna gomitatu dute, eta hunek klase bereziak emanen ditu Estatu Batuetako euskal on­dareaz eta historiaz. Azkenik, Uruguaira gatoz. Os­teguna du lehen eguna, aur­ten, Montevideotik 90 kilome­trotara dagoen La Colonian, Canelones departamenduan, eginen den 2011ko Udalekuk. Berrogoita hamar bat haur 6­14 urtekoak partaide, edizio huntan ‘Euskal geografia’ da gai nagu­sia. Otsailaren 3tik 6ra, FIVU edo Uruguaiko Euskal Etxeen Fede­razioa antolatzaile.

Joseba Etxarri

Hiru kasko biziki xutak eta urrunetik ageri…

Bazterrak dena hormagune eta aintzi-ra, bainan landare batzu untsa berde egoiten…

Jendeen ganat ere hein bat hurbiltzen Patagoniako axeria, diotenaz otsoa eta axeriaren arteko aberea dena…

Iazko urrian Buenos Airesko Udako Euskal Unibertsitateko talde antolatzaileak Tres Lomasen egin zuen ekitaldia. Arg. EuskalKultura.com

16