16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 283. zk. Bigarren aroa Abuztuak 15 2016 Argazkiak Moskuko jaiak 13. orrialdea Kirolak Borja Estonba eta Olatz Zabala partaidetza bikaina Sellan 9. orrialdea 3 Erreportajea Bidasoa Folk Jaialdia 4-7 Euskal Jira: Erreportajea argazkietan. 8 Kirolak Iñaki Salberria igerilariari elkarrizketa. 10 Caser 11 Haurren lanak Toki Alai HH. 12 Gazteen lanak Hirubide DBH-2 14 Gazte infor 15 Agenda EUSKAL JIRA 2016

Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero283. zk.Bigarren aroa

Abuztuak 152016

ArgazkiakMoskuko jaiak13. orrialdea

KirolakBorja Estonba eta OlatzZabala partaidetza bikainaSellan9. orrialdea

3 Erreportajea Bidasoa Folk Jaialdia4-7 Euskal Jira: Erreportajea argazkietan.8 Kirolak Iñaki Salberria igerilariari elkarrizketa.10 Caser11 Haurren lanak Toki Alai HH.12 Gazteen lanak Hirubide DBH-214 Gazte infor 15 Agenda

EUSKAL JIRA 2016

Page 2: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Unai Oiartzun

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

837 comunicación y publicidad S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Tel: 693 828 099

I runero

Goiko argazkian Jose Joaquin Tadeo Murgiakalea ikus daiteke, 1978. urtean egin zirenetxebizitza berriekin. Salis hiribidea eta Le-gazpi kalea elkartzen diren tokitik Santiagokaleraino doa.

1972ko maiatzaren 21eko Osoko Bilkuranerabaki zuten izen hori jartzea, kaleen bat-zordearean proposamenez.

Joaquin Tadeo Murgia eta Azkonobieta Iru-nen jaio zen 1759an. Lehen musika ikasketakbere herrian egin ondoren, Italiara joan zen,kontrapuntuaren inguruan gehiago ikastera.Itzuleran, eta 20 urte pasatxo zituela,1785ean Iruñeko Katedraleko organo jotzaileplazarako aurkeztu zuen bere burua, bainaez zuen lortu. 1788an ordea, lehia handikooposizioa egin ondoren, Malagako Katedra-leko plaza lortu zuen, eta han bizi izan zen,1836an hil zen arte.

Murgia bizi zela, organo jotzaile gisa ospehandiagoa izan zuen, konpositore bezalabaino. Organoan birtuosoa, eta“fugado”aren interpretari bikaina, erlijio kut-suko hainbat obra konposatu zituen, him-noak, salmoak eta moteteak, adibidez.

Aipamen berezia merezi du “La Música comouno de los medios más eficaces para excitarel patriotismo y el valor” liburuskak, 1809anMalagan argitaratua eta Napoleonen inba-sioaren kontrakoa dena.

Bere lanik gehienak Malagako KatedralekoArtxiboan aurki daitezke. Beste batzuk saka-banaturik daude Madrilgo Errege JauregikoArtxiboan, Arantzazuko Antzinako MusikaArtxiboan, etab.

Iturria: José Monje.

Irungo kaleen izenak.

Irun atzo Irun gaur

Jose

Joaquin

Tadeo M

urg

ia k

ale

a

Argazki lehiaketaIUA: 38817

Argazki lehiaketan edonor izan daiteke parte hartzaile. Ezdago adinari edo bizitokiari dagokion mugarik.

Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura,etab.

Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileenartean sari bat zozkatuko dugu.

Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar-gazkiarekin batera, deskribapen txiki bat bidali beharko duegileak.

Argazkiak bidaltzeko: [email protected]

Estibaliz ZubialdeAbenidako Zubia 100 urte bete ditu.

Page 3: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

3

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Part-zuergoak zazpi kontzertu antolatu dituBidasoa Folk festibalaren XVI.edizio-rako. Hondarribian hasiko da, abuztua-ren 19an, Arma Plazan. Hinka hirukoteaariko da lehenengo, 20:30etatik au-rrera. Lapurdiko kostaldean sortutakotaldea da. Dantzarekin lotutako musikatradizionala, doinu modernoagoekinuztartzen dute. “Inspirazio tradiziona-leko talde modernoa da”, argitu dutejaialdiaren antolatzaileek. Oihartzunhandiko talde batek hartuko du lapur-tarren lekukoa: Altan irlandarrak. Azkenurteotan, eta musika tradizionalaren es-parruan, beti ere, nazioartean arrakastagehien izan duen taldea dela baieztatudute antolatzaileek. Milioi bat diskobaino gehiago saldu dute, hamabi ur-teko epean.

Hurrengo egunean, abuztuaren 22an,Hendaiako Gaztelu Zahar frontoianizango da hitzordua, 19:00etatik au-rrera. Bertara gerturatzen direnek ema-naldi hirukoitzarekin gozatuko dute.Hendaian ariko diren hiru taldeak lo-tuko dituen haria, Portugalgo musikaizango da. Hasteko, Aqui Há Baile taldeaariko da. PédeXumbo elkartearen esku-tik sortu zen 2011n, Portugal hegoal-deko Alentejo erregioko dantzaerrepertorioari bultzada ematekoasmoz. Amaieran, Joao Afonsok eskai-niko du kontzertua, bere taldearekin.Mozambiquen jaio ze arren, txikitatikPortugalen bizi izan da. Gainera, Portu-galgo musika tradizionaleko abeslariadu osaba, Zeca Afonso. Tartean, FranLasuen eibartarra eta José Luis Canalbilbotarra ariko dira. Tangoarekin edo

jazz-arekin batera, fado portugaldarraere badago euskal bikotearen erreper-torioan.

Talde exotikoena, IrunenUrdanibia plaza izango da Irungo esze-natokia, eta abuztuaren 22an hartukodu emanaldia, igandearekin, 20:00eta-tik aurrera. Gani Mirzo musikari kur-duak eskainiko du lehen kontzertua.Turkia, Siria, Iran eta Irak artean dagoenlurraldea da Kurdistan, eta estaturik ezduen herria bizi da bertan. Gani Mirzolaud eta konposizio irakasle izan da Si-rian. Gaur egun, musika orientaleko de-partamenduko burua da BartzelonakoMusika Eskolan. Estilo kurdua, orientalaeta flamenkoa nahasten ditu bere kon-posizioetan. Mirzoren ondotik, BenitoCabrerak joko du Urdanibia plazan. Mu-sikari kanariarra da, eta timple instru-mentu tradizionala jotzen du. Musikaklasikoarekin eta pop-arekin uztartzendu, dena den.

Kontzertuak eskainiko dituzten zazpitalde edo artisten maila nabarmendudute antolatzaileek. “Kalitate handikoegitaraua du Bidasoa Folk-ek”, adierazidu Richard Irazusta Hendaiako hautet-siak. Munduko musika ezberdinenbidez, Txingudiko aniztasun kulturala-ren balioa azpimarratzea da BidasoaFolk-en helburua. Bide batez, badiakohiru herrien arteko lankidetzaren adi-bide egokia dela aipatu du Miguel ÁngelPáez Irungo alkateordeak. Hautatutakodata kontuan hartuta, agerikoa daudako bisitariei begira prestatutako eki-mena ere badela. 3.000 ikuslekoa izatenda batez bestekoa, azken edizioetan.

Kurdistango eta Kanariar uharteetako doi-nuak entzun ahal izango dira UrdanibianAbuztuaren 21ean hartuko du Irunek Bidasoa Folk jaialdiko emanaldia

Folk-a izaten da abuztuaren bigarren erdikosoinu banda Txingudi badian. Munduko ha-marnaka lekutako doinuak ekarri ditu jadaBidasoa Folk festibalak Hondarribiko, Irungoeta Hendaiako kale eta plazetara. Aurtengoedizioak aurrekoen bidea jarraituko du. Esze-natoki irekietan izango dira emanaldiak,doan, eta talde eta doinu anitzak ezagutzekoaukera emango dute. Kontzertuen ordutegiaaurreratu dute oraingoan, familiak erakart-zeko intentzioarekin.

Gani MirzoJoao Afonso

Benito Cabrera

Hinka

Page 4: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

4

BAKAILAOA DASTA EZAZU

1

2

1. Idiek garraiatutako gurdiak erabiltzen dira Euskal Jirako desfilean.2. “Jostunaren etxea” irudikatu zuen Kemen Dantza Taldeak.

Euskal Ji

Page 5: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

55

1 2

1. Santiagoko Auzo Elkarteak Santiagotarrak K.E.ko bizilagunak gogoratuzituen, haien urrezko ezteietan. 2. Anaka 1881 Kultur Elkarteak gabarrari baten lana irudikatu zuen.

ira 2016

Page 6: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

6

1

2

1. Meakako Auzo Elkarteak “Nekazarien etxea” prestatu zuen gur-dian.2. Behobiako Auzo Elkarteak “Tren txikito” zenaren mendeurrenaospatu zuen.

1

2

Page 7: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

7

MOTA GUZTIETAKO LAN ETA KONPONKETAK ETXETAN

NAHIZ DENDETAN

a Arotzeriaa Margolanaka Zaharberritze

lanak

a Lorategiaka Iturgintza

DAVID: 655 70 98 93

a Sarrailaka Elektrizitateaa Instalazio zein

muntaketak

aGarbiketa bereziaketa abar

Page 8: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

k i r o l a k8

Txingudiko Zeharkaldian hamar segun-doko tartean sartu zineten lehenengo lausailkatuak. Horren lehiatuak izaten al diralasterketa guztiak?Bai, azken aldian, zeharkaldiek joera horihartu dute. Gero eta maila handiagoadago, eta parekatuta egoten dira igerilariasko. Hori dela eta, irteerak konplikatuakizaten dira, kolpe pila bat jasotzen baitira.Niri ez zait lasterketaren buruan irteteagustatzen.

Lehenengo tokian kokatu zinen lasterke-taren erdian. Ezin izan zenion erritmoarieutsi?Hondarribiko espigoira iristerakoan, mult-zoko lehenengoak pixka bat desbideratuziren. Nik norabide hobea hartu nuen, etalehenengo postuan jarri nintzen. Hamarsegundoko abantaila hartu nuen, baina eznuen nire burua alde horri eusteko gaiikusten. Horregatik, erritmoa jaitsi nuen,berriro taldean sartzeko. Hondartzara sei-garren tokian iritsi nintzen, eta zutitu on-dorengo azken korrikaldian, bi aurkariaurreratu nituen. Beti saiatzen naiz azkenahalegin horretarako indar pixka bat gor-detzen, jende asko leher eginda iristenbaita.

Astebete lehenago, Getaria-Zarautz Ze-harkaldian, seigarren izan zinen. Bainapodiumetik gertu gelditu zinen, orduanere. Bai, lehen sailkatuengandik oso hurbil ibilinintzen, eta pozik amaitu nuen emandakomailarekin. Normalean, neguko sasoia ba-liatzen dut, udako zeharkaldietan ondoaritzeko. Aurten, ordea, ezin izan dut ho-rrenbeste ibili igerilekuan. Ondorioz, eznaiz horren indartsu iritsi lehen zeharkal-dietara. Dena den, udak aurrera egin ahalahobetuz ari naiz, eta azken zeharkaldieta-rako ilusioa dut oraindik.

Nolatan espezializatu zara zeharkaldie-tan?Zortzi urte nituela sartu nintzen klubean,eta oso ondo pasa nuen igerilekuko lehia-keta nagusietan ibili nintzen garaian. Lagunasko egin nituen, bidaiatu nuen, Espai-niako Txapelketetan parte hartu nuen

etab. Unibertsitatean hastera nindoa-nean, ordea, banekien ez nuela entrena-mendu maila berdinari eusteko aukerarikizango. Uda horretan zeharkaldiekin pro-batu nuen, eta emaitza onak lortu nituen.Hortik aurrera, igerilekua sasoia hartzekobaliatu izan dut, gero, udaran, zeharkal-dietan zentratzeko.

Zergatik nahiago dituzu zeharkaldiak?Ikaragarri gustatzen zaizkit. Bestelako fak-tore batzuk sartzen dira jokoan: marea, ko-rronteak, lasterketako erritmoa, egondaitezkeen erasoak etab. Estrategia erekontuan hartu behar da. Lasterketa luzeakdira, eta era ezberdinetan kudeatu dai-tezke. 100 metroko proba batean ez dagomisteriorik. Dena eman beharra dago, ha-sieratik bukaerara. Azkarrenak irabaztendu, eta normalean, lasterketa hasi aurretikigerilarien postuak igartzea ez da zaila iza-ten. Zeharkaldietan ez da hori gertatzen.

Itsasoan igeri egiteak ez du zer ikusirik.Zaila iruditu zitzaizun hasieran?Bai, lehen zeharkaldiak egin nituenean, eznuen ideiarik. Batzuetan nik bide bat hart-zen nuen, eta gainerako guztiek beste bat.Denborarekin konturatu nintzen zer no-lako eragina duen kokapenak.

Hori esperientziak konpontzen du, eta ho-rregatik, beharrezkoa da itsasoan entre-natzea. Serieak igerilekuan egiten ditut,baina gainerakoa, itsasoan. Arazoa daHondarribian ura oso barea dela. Hori delaeta, batzuetan Donostiara joaten naiz, ir-lari buelta ematera etab.

Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen?Txikitan distantzia luzeekin probatu nuenarren, beranduago abiadurakoetan hasinintzen. Aitortu behar dut igerilekukoproba luzeetan ez nintzela ondo moldat-zen. Hala ere, alde handia dago. 1.500 me-troko proban, adibidez, erritmo handi batieutsi behar diozu denbora luzez. Zeharkal-dietan, guztira distantzia bikoitza eginbehar bada ere, erritmo aldaketa gehiagoegoten dira: erasoak, etenak etab. Ondomoldatzen naiz guzti hori kudeatzen.

“Beharrezkoa da itsasoan entrenatzea”Txikitan hasi zen igerian, anaiaren bideari segika. Aitakere erreferente gisa balio zuen, triatloietan ibiltzen bait-zen. “Gure etxean futbolak ez zuen arrakasta handirik”,onartu du Iñaki Salaberriak. Urte ederrak pasa zituen ige-rilekuan, baina hemezortzi urte bete zituenean, aurki-kuntza ederra egin zuen. Udaran jokatzen direnzeharkaldiak ezagutu zituen, eta harrapatu egin zuten.Txingudiko Zeharkaldia irabazi zuen orduan, 2012an.Lau urte beranduago, laugarren izan da aurtengo edizioan,abuztuaren 6an. Bidasoa XXIek antolatzen du proba, etaHondarribian izaten da, Kai Zaharretik hondartzara. Sa-laberriak ez du podiumik lortu aurtengo udaran, bainaitxaropentsu dabil hurrengo hitzorduak prestatzen.

“Lasterketa luzeak dira, etaera ezberdinetan kudeatu

daitezke”

“Beti saiatzen naiz azkenahaleginerako indar pixka

bat gordetzen”

IÑAKI SALABERRIA, zeharkaldietan aritzen den igerilaria:

Page 9: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

Sellako Nazioarteko Jaitsierak 80.edizioabete du aurten. Proba antolatzen duenbatzordeak Santiagotarrak Kirol Elkartea-rekin senidetzea erabaki du, Irungo klubakmende erdia bete duen urtean. Abuztua-ren 5ean, Sellako hitzordu nagusiaren bez-peran, Olatz Zabala Santiagotarrak K.E.kopresidenteak Bidasoa ibaiko ura isuri zuenAsturiasko ibaian. Kontrakoa egin zuten

Sellako probaren arduradunek, uztailaren23an, Bidasoako Nazioarteko Jaitsieraren50.edizioaren aurreko egunean. “Senti-mendu aldetik oso polita izan da”, onartudu Olatz Zabalak. Senidetze ekimen ho-rrek, jada, berezi egin zuen Sellako 2016koedizioa Zabalarentzat. Hurrengo egunean,ordea, erabat borobildu zuen, kirol arloanlortutako arrakastari esker.

Aurreko urteetan bigarren eta hirugarrenizan ondoren, K2ko proba irabaztea lortuzuen Zabalak, Aurora Figueras katalunia-rrarekin batera. Selekzioko taldekideakdira, eta iaz elkartu ziren, lehen aldiz,Sella lehiatzeko. Proba konplikatua izanzuten aurten, arazoak izan baitzituztenlasterketako lehen txanpan. Piraguatik

atera behar izan zuten behin baino gehia-gotan. Atzetik aurrera egin zuten gero las-terketa, eta bost kilometro falta zirelalortu zuten lehenengo postuan kokatzea.“Orain edo inoiz ez” pentsatu zuela azaldudu Zabalak. 1:25.22ko denbora behar izanzuten 20 kilometroko ibilbidea osatzeko.Txikitako ametsa bete zuela aitortu du Santiagotarrak K.E.ko presidenteak: “Se-kulako ilusioa sentitu nuen iristerakoan,negar batean egon nintzen. Guretzat, ga-raipenik handiena da Sellan irabaztea”.

Gizonezkoen K1eko proban, beste irundarbat igo zen podiumera. Oviedo Kayak tal-dean aritzen den Borja Estomba bigarrenizan zen, bigarren aldiz jarraian. Hamabostsegundoko tartea atera zion aurten KikoVega asturiarrak. “Haize handia zebilen,eta oso lasterketa gogorra izan zen, hasie-ratik bukaerara”, adierazi du Borja Estom-bak. Eskarmentua du jada, irundarrak,piraguismoan. 2009an Europako txapel-dun izan zen 23 urtez azpiko mailan. Es-painiako urrezko dominak ere badituetxean. Momentu jakin batetik aurrera,ordea, entrenamenduen kopurua eta exi-jentzia maila murriztea erabaki zuen.“Konturatu nintzen piraguismotik bizitzeaezinezkoa izango zela, eta beste ogibidebat bilatu nuen”.

Irakaslea da gaur egun, eta piraguan ibilt-zen jarraitzen badu ere, bestelako helbu-ruak jartzen ditu orain. Sellako jaitsiera dahorietako bat. Udaran jokatzen denez,ondo entrenatzeko eta sasoian iristeko au-

kera izaten du. Bereziki Sella prestatzekoerabaki zuen Borja Estombak Oviedokotaldera joatea. “Noizean behin bertan en-trenatzeko aukera eta diru-laguntza es-kaini zizkidaten”. Askotan jaitsi du Sellaibaia, ondo ezagutzen du, eta nabari dabere emaitzetan. Koska bakarra falta zaiojada, podiumeko lehen tokira igotzeko.

Proba berdingabeaProba berezia da Sellako Nazioarteko Jait-siera Estombarentzat eta Zabalarentzat.Lasterketaren inguruan bizitzen den giroaazpimarratu dute biek. Eguerdiko hama-bietan ematen dute irteera, pregoiarenondoren. Dionisio de la Huerta probarensortzaileak idatzitako bertso batzuk ira-kurtzen dituzte, eta ikusleek Asturiaskoereserkia abesten dute ondoren. Piraguis-tak lehorrean egoten dira, zutik, eta palaklotuta izaten dituzte. “Oso urduri egotengara normalean. Jendea oihuka entzutendugu, abesten, eta oso une hunkigarriaizaten da”.

Semaforoak kolore berdea hartzen due-nean askatzen dizkiete palak, eta korrikairteten dira, piragua hartu eta uretan sart-zeko. Hortik aurrera, Ribadesellara arte,milaka zaleren babesa jasotzen dute. “Jen-deak egiten du proba berezi. Ibilbideosoan zehar animatzen eta bultzatzen zai-tuzte”, baieztatu du Estombak. Maila han-diko senidea du, beraz, SantiagotarrakKirol Elkarteak. 50.urteurrenari distiraeman dion osagaietako bat izan da Sella-rekin harremana estutzea. Baina gehiagoere izan dira, Bidasoako Nazioarteko Jait-sieraren urrezko ezteiak, adibidez. Proba-ren antolaketari lotuta jaio zenSantiagotarrak, eta aurtengo edizio bere-zian, Borja Estomba eta Olatz Zabala ira-bazle izan dira K1eko proba nagusietan.“Oroitzapen ederra izango da, betirakogordeko dudana”, aipatu du Zabalak.2016ko udara, orokorrean, nekez ahaz-tuko du.

k i r o l a k 9

Piraguismoari estu lotutako ibaia da Sella asturiarra.Ehunka palista biltzen ditu urtero, abuztuaren hasie-ran, Arriondas eta Ribadesella herrien artean jokatzenden nazioarteko jaitsieran. Sona handia du estatuan,eta Interes Turistikoko Nazioarteko Festa izendapenadauka. Kirol arloan ere, prestigio ikaragarria du pira-guistentzat. Irun hiriak tradizio handia du piraguis-moan, eta askotan izan dira herritarrak Sellakopodiumean. Baina aurten, inoiz baino oihartzun han-diagoa izan du Irunek Sellan. Alde batetik, Sellako Na-zioarteko Jaitsieraren eta Santiagotarrak KirolElkartearen arteko senidetzea dela eta. Bestetik, biirundar izan direlako proba nagusietako podiumetan:Olatz Zabalak K2ko proba irabazi du, eta Borja Es-tomba bigarren izan da K1ean.

“Garaipenik handiena daSellan irabaztea”

Olatz Zabala, SantiagotarrakK.E.ko presidentea eta piraguista

“Jendeak egiten du probaberezi”

Borja Estomba, Oviedo Kayaktaldeko piraguista

Sellan presente egon da IrunPodiumera igo dira Olatz Zabala eta Borja Estomba

Santiagotarrak K.E.rekin senidetu da Asturiasko proba prestigiotsua

Page 10: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

10

Lehen urtea bete dute Caser Betharramgo apartamentu tutelatuek

- 16 etxebizitza daude guztira alokairuan. Horietatik sei,Gipuzkoako Foru Aldundiarekin kontzertatuak dira, osa-sun mentaleko arazoak dituen jendearentzat presta-tuak. Beste hamarrak autonomia nahikoa dutenedadetuei zuzenduta daude.

- 40 metro karratuko zabalera daukate, eta oso argi-tsuak dira.

- Hilabeteko 600 euro balio dute (ura eta elektrizitateabarne).

- Beste zerbitzu batzuk gehitu daitezke: garbiketa, baz-kariak, etab.

- Eraikina Caser Betharramen ondoan dago, eta barru-tik erabat berritu dute.

- 3 solairu dira, eta 5 etxebizitza daude solairu bakoi-tzean.

Apartamentu tutelatuak inauguratu zituzten iaz Caser Betha-rram egoitzan. Esperientzia positiboa izan da orain arte, eta Gi-puzkoako Foru Aldundiarekin osasun arazo mentalakdituztenentzat hitzartutako sei plaza bete dira. Beste hamarrak,60 urtetik gora eduki arren, nahikoa autonomia duten adinekoeizuzenduak dira, eta horietatik zazpi bete dira.

Bestalde, egoiliar berriak eta haien familiak pozarren daudeCaser Betharramgo apartamentu tutelatuekin. Bertan, bizimoduautonomoa izan dezakete, esperientzia handiko zerbitzu batondoan dutela jakiteak ematen duen segurtasunarekin.

Page 11: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

11h a u r r e n l e i h o a

Toki Alai HH

Page 12: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

gaztea12

Hirubide DBH-2

S.R.A. andereari jasoa (1959-V-4). Bertsoberri hauek gustiz famatuak izan ziren Iru-nen, Kateako auzoan bereziki, duela 80urte. (El Bidasoa, 1959-VII-4)

Atta-semiak aritzengiñan

Atta-semiak aitzen giñan

uda partian labrantzan

andria berriz ganbaratikan

tabernarako arrantzean.

Egun batian eskalleran goitik

beko oñeraño joantzan,

lendabiziko pentsatu nuen

eltze zarren bat ote zan.

Ari nintzela ari nintzela

andria ezin jasorik,

esan ziraten erana dago

ez egiñ orri kasorik:

arrall aparta egiña zagon

ezurrak zauzkan osorik,

galdetu ziran, flakua nago

ez al da ardo goxorik?

Iturria: Nikolas Alzola GerdiagaEuskaraz, Irunen barrena.

Euskaraz,

Irunen

barrena

Page 13: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

13

Abuztuaren 11tik 15era antolatu dituzte aurtenMoskuko Jaiak, Urdanibia plazaren inguruan. Os-tegunetik astelehenera, egitarau anitza eta za-bala prestatu du Moskuko Jai Batzordeak,hogeita hamar jarduera baino gehiagorekin:kontzertuak, dantza eta antzerki emanaldiak,bertso saioak, kirol lehiaketak, gastronomikoak,herri bazkariak, haur jolasak eta tailerrak, azokaetab. Larunbatean bildu zen jende gehien, jai gi-roko herri bazkarian, ondorengo poteoan etakontzertuetan.

Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak, bere al-detik, Ama Xantalen egunaren inguruan bestezenbait hitzordu antolatu ditu. Abuztuaren 18an,Ama Xantalen egunean, ermita zabalik egongoda 16:00etatik 20:00etara, nahi duenak bisitatuahal izan dezan. Abuztuaren 20an, larunbatare-kin, meza, Irun Hiria Musika Bandaren kontzer-tua eta herri bazkaria egingo dituzte. BazkariaTxalaka jatetxean izango da, eta tiketak bertaneros daitezke, 26 euroren truke. Bazkariaren on-doren, Txapelaundi Saria jasoko du Inma AriztiaCalzados Pombarreko arduradunak, auzoareneta bizilagunaren alde egindako lanagatik.

Hogeita hamar jardueratik gora izan dira Moskuko jaietan

gaztea

Page 14: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

EUROPATIK MUGI ZAITEZ !!!!“Atzerrira bidaiatu” aplikazio mu-gikorra. Zein da abiadura-mugaHungarian? Derrigorrezkoa alda kaskoa bizikletan ibiltzekoSuedian?... Doako aplikazio ho-netan Europako bide segurtasu-neko arau nagusiak aurkitukodituzu, eta joko dibertigarri bat-zuk ere bai.Irten aurretik deskargatzen ba-duzu, ez dizkizute kobratuko ibil-taritzako tarifak.

Nola lortu?h t tp : / /ec.eu ropa.eu/ t rans -por t / road_sa fe ty /go ing_abroad/ index_es.h tm#

INGELESEKO ETA FRANTSE-SEKO IKASTAROAK, DIRUZ LA-GUNDUAK!!!!Hizkuntza ikastaroak: ingelesaeta frantsesa %100eko diru-la-guntzarekin. Ordutegi eta mailadesberdinak eskaintzen dira.

Non? Irunen eta Donostian.

Hasiera? Irailean.

Antolatzailea: CEI Irun - Leti-cia (943 666 012 [email protected]) eta CEI Donostia:Ana (943 431 253 [email protected]).

Prezioa: Doan.

Izena emateko eta informa-zioa jasotzeko?http://www.irun.org/enlaces/000

33778.pdf.

EUSKO JAURLARITZAKOBEKAK, 2016-2017 IKASTUR-TEA. UNIBERTSITATEKO IKAS-LEAKEusko Jaurlaritzak zenbait bekaematen ditu.

1. Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzukegiteko bekak. 2016-2017 ikas-turtea.

Epea: 2016/09/30.

Informazio gehiago hemen:h t tp : / /www. hez kun t za .e jgv. eu s -kadi .eus/ r43-5552/eu/conten i -dos/ in formacion/dib2/eu_2033/becas_un ive r s i ta r ias_e.h tm l

2. Bikaintasun akademikokobekak, etekin handiko unibertsi-tate-ikasleak aintzatesteko etasaritzeko.

Epea: 2016/09/30(2016/10/15 EAEkotik kanpokoikastegietan ikasketak egiten di-tuzten ikasleentzat).

Informazio gehiago hemen:h t tp : / /www. hez kun t za .e jgv. eu s -kadi .eus/ r43-5552/eu/conten i -dos/ in formacion/dib2/eu_2033/exce lenc ia_academica.h tm l

3. Beren ezaugarri fisikoakedo psikikoak direla-eta, mu-gitzeko zailtasun bereziak di-tuztenikasleen garraio-gastuak or-daintzeko diru-laguntzak, uni-bertsitate-ikasketak edogoi-mailako beste ikasketa bat-zuk Euskal Autonomia Erkide-goan egiten badituzte.

Epea: 2016/09/30

Informazio gehiago hemen:www.hezkuntza.e jgv.euskadi .eus/r43-2493/eu/conten idos/ i n fo r-

macion/dib2/eu_2033/becas_trans_d i scapac i tados_e.h tm l4. Ikasiker lankidetza bekakikerketa-gaietan hasi nahi dutenunibertsitateko ikasleentzat(2016ko irailaren 1etik 2017koabuztuaren 31ra).Epea: 2016/09/30.

Informazio gehiago hemen:h t tp : / /www. hez kun t za .e jgv. eu s -kadi .eus/ r43-5552/eu/conten i -dos/ in formacion/dib2/eu_2033 / b e ca s _ i k a s i k e r _ c o l a bo r a -c ion_e.h tm l

414 g a z t e i n f o r

IGAZTE: ZURETZAKO BERRITZEN GARA…

Egunean egon nahi al duzu enplegu eskaintzez, ikastaroez, Europako mugikor-tasunez, bekez, hezkuntzaz?

Izan zaitez IGazte buletineko harpide. Galde iezaguzu!

Interesatzen zaizun guztia, zure eskura

www.irun.org/igazte

- Aurrez aurre: Irungo CBA liburutegi berrian- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

Page 15: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

a i s i aa 15

Abuztuaren 21era arteZer? Amar no es un delito-”Nuestra lucha en Africa” ar-gazki erakusketa.

Non? Laboral Kutxa aretoan,Colon Ibilbidea 13.

Ordua? Astelehenetik ostira-lera, 18:00-21:00. Larunbate-tan, igandeetan eta jaiegunetan, 10:30-13:30.

Prezioa: doan.

Irailaren 7ra arteZer? Maria Elena de Ariz-mendiri, Jose Antonio Loidirieta Manuel Saniz de Vicuñariomenaldia (argazki erakus-keta).

Non? CBA kultur gunean.

Ordua? Abuztuan:Astelehena, asteazkena etaostirala: 08:00-14:00; astear-tea eta osteguna: 08:00-20:00.

Iraila:Irailaren 1etik 11ra: astelehe-netik ostiralera: 08:00-14:00;larunbata: 09:00-13:00.

Prezioa? Doan.

Urriaren 16ra arteZer? Revisitando a Zumetaerakusketa.

Non? Menchu Gal aretoan(Urdanibia plazan).

Ordua? Astelehenetik larun-batera 18:00-21:00. Igandee-tan eta jai egunetan11:30-13:30.

Prezioa? Doako sarrera

Abuztuak 18Zer? Santa Elena museorabisita, Ama Xantalen egunadela eta.

Non? Santa Elena ermita.

Ordua? 16:00-20:00.

Prezioa: Doako sarrera.

Abuztuak 19Zer? GiraBira ekimenaren bi-garren jardunaldia (Eskual-deko film laburrak).

Non? Alai Txoko parkean.

Ordua? 20:00-24:00.

Prezioa: Doako sarrera.

Abuztuak 20Zer? Ama Xantalen-Meza,kontzertua eta bazkaria.

Non? Alde Zaharrean.

Prezioa: 26 euro bazkariak.

Informazio gehiago: 13.orrial-dean.

Abuztuak 21Zer? Bidasoa Folk jaialdiko

emanaldia: Gani Mirzo etaBenito Cabrera.

Non? Urdanibia plazan.

Ordua? 20:00.

Prezioa: Doan.

Informazio gehiago: 3.orrial-dean.

Abuztuak 27

Zer? IX.Bilduma Azoka.

Non? Zabaltza plazan.

Ordua? 10:00-21:00.

Page 16: Irunero · 2016-08-18 · lari buelta ematera etab. Igerilekuan ere distantzia luzeetan ibilt-zen zinen? Txikitan distantzia luzeekin probatu nuen arren, beranduago abiadurakoetan

Tel: 843 98 57 06Meaka Auzoa, 9, Irun.

Amona Kattalin Txoko jatetxea Meaka auzoan dago. Errazta-suna aparkatzeko, zerbitzu arretatsua, kalitatea, eta prezio ona.