8
ortzadar Larunbata, 2012ko azaroaren 17a. 283 zenbakia KUKAI, GAZTE ‘HELDUA’ Errenteriako dantza konpainiak hamar urte bete ditu aurten -- 4-5. orrialdeak -- -- 7. orrialdea -- MADDI SARASUA “Ondo pasatzen dudan heinean jarraituko dut bertsotan” deia.com euskal kulturaren kolore guztiak

Ortzadar 17/11/12

  • Upload
    deiacom

  • View
    247

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ortzadar, euskaraz egindako aldizkaria.

Citation preview

Page 1: Ortzadar 17/11/12

ortzadarLarunbata, 2012ko azaroaren 17a. 283 zenbakia

KUKAI,GAZTE ‘HELDUA’

Errenteriako dantzakonpainiak hamar urte

bete ditu aurten-- 4-5. orrialdeak --

-- 7. orrialdea --

MADDI SARASUA“Ondo pasatzen dudan

heinean jarraitukodut bertsotan”

deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

Page 2: Ortzadar 17/11/12

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

‘VOL. 1’ diskoan errealitatea deskribatu etagustuko ez dutena salatzen dute Glaukoma

taldearen abestiek, ilerik gabeko mingainzorrotzak eta reggaearen ‘flow’ goxoa nahastuz

AA zal zuriko beltzak” direla diote Glauko-ma taldeko kideek, Juantxo Arakama(ahotsa), Iker Pando (gitarra), Jokin Albi-sua (gitarra), Asier Arandia (baxua) eta

Pablo Rubiok (bateria) sustrai beltzeko musikantopatzen baitute adierazpidea, barruak hustekomodua eta, nola ez, gozatzekoa. 2007an jada abes-laria bi gitarra jotzaileekin elkartzen zen tarteka,azken horiek zuten Vanilla Motion taldearen ingu-ruan, baina Glaukoma talde tolosarra 2010 hasie-ran eratu zen. Elkartu eta berehala, laupabostentsegu eginda, oholtzara jauzi egin zuten 2010ekomaiatzean. 2011ko udan Bonberenea Ekintzak-ekkaleratu zuen Sputnik11 bilduman parte hartuzuten Glaukomakoek Switch, Indekitxen eta Dol-ce Tangana talde tolosarrekin batera. “Bi abestigrabatu genituen eta oso gustura gelditu ginenemaitzarekin. Bonbereneako jendearekin hitzegin genuen orduan; single bat edo abesti pare batateratzeko ideia atera zen handik, biniloan ate-ratzekoa. Baina, gero ikusi genuen abesti gehia-go egiteko modua eta gogoa zegoela eta azkeneanzazpi abestiko LPa osatzera iritsi ginen”, azaltzendu Arakamak. Hala, pasa den maiatzean ikusizuen argia euren lehen lanak, VOL. 1 izeneko LP-ak, Karlos Osinagak Bonberenean grabatua,nahastua eta masterizatua. Zazpi kantu horieta-tik lau zuzenekoetan abesten zituzten jada, eta gai-nerakoak diskorako egin zituzten propio. Diskohorren edizio berritua, CD-an kaleratu berri dutetolosarrek.

Rapa eta reggaea dira Glaukomaren musi-karen ardatza. “Hori nabarmena da –dioabeslariak–, baina horiek ardatz izan-da, esaten dugu horien bizilagunakdiren beste estiloak ere bisitatzen ditu-gula, musika beltzeko estiloak, gehien-bat”. Roots reggae, dancehall-a, ragga-muffin-a, funk ukituak tarteka.Musika estilo jakin horren barruaninprobisatzea eta jolastea da euren

lan egiteko modua. Kanta bakoitzak bere bidea izandu. Batzuetan musikak inprobisatzen du hitzen gai-nean, besteetan hitz-jarioa da musikaren gaineaninprobisatzen duena. “Ez dugu metodo finkorik, ezdakit hori ona ala txarra den, baina funtzionatzendu”, abeslariaren ustez.

Rapak eta reggaeak biek dute muinean mezuakigortzeko xedea, kritikak, salaketak edo munduhobeago baterako proposamenak egitea. Reggaeakmundu justuago baten aldeko aldarria egin ohiduen bitartean, rapak gizartearen ustelkerien kri-tika gordina egiten du, hitz mingarriago eta zorro-tzagoekin. Glaukomaren kasuan, konbinatu egitendituzte biak eta beti ez datoz bat mezuaren estiloaeta musikarena: Arakamak azaltzen duenez “ohi-

Euskara, gazte-lania eta inge-lesa darabilteeuren letretan.GLAUKOMA

Reggaea erregina da,rapa, erregea

koagoa da rapak berak daraman erritmoarengatikletra gordinagoak eta ilunagoak edukitzea; reggaeakere badu, ordea, dancehall-aren estiloa bere baitaneta horrek ematen du erritmo eta letra gogorragoakegiteko aukera”. Edozein modutan, errealitatea isla-tzea da euren xedea, euren inguruan pasatzen denaerakustea, ikusten eta usaintzen dutena agertzea;zeregin horretan batzuetan mezu gordinak atera-tzen dira, El Show abestian komunikabideen zin-tzotasun eta independetzia faltari eginiko kritikaadibidez –Proyéctanse como adalides de la democra-cia, ofrécense rápido a la mentira y a la falacia. Hacenesculturas sobre la verdad con eficacia, pintan unaalfombra roja sobre la desgracia–; beste batzuetanbadaude proposamen positiboagoak ere, Ladies &Gentlemen kantuan gizonen menpe bizi diren neskeizuzendutakoa kasu –Por eso gyal (Rastafariek neskaesateko erabiltzen duten hitza) despierta, levanta,achanta al man que manda–.

MUGARIK EZ Euskara, gaztelania eta ingelesa era-biltzen dituzte letretan, naturalki halaxe ateratzenzaielako: “Ni elebiduna naiz –dio abeslariak –, en-tzuten dugun musikaren zati handiena ingelesezkoada eta reggaearen hizkuntza naturala ingelesa da.Ez diot alde horretatik mugarik jartzen hizkuntza-ri, musikak edo abestiak eramaten nau bata edo bes-tea erabiltzera, baina ez da intentzionatua. Txine-raz jakingo banu, agian txineraz ere abestuko nuke”.

Euskal Herriko rap eta reggaearen argazkia-gatik galdetuta, Arakamak dio rapa ez

bezala, reggaea beti egon izan delahemen, “dena den faltan botatzen dut

rap eszena sendoago bat, baitareggaemuffin eta dancehall esti-loko gauza gehiago ere”. Hala etaguztiz ere, azkenaldian bai batabai bestea indartzen ari direla

uste du. Zirenak, direnak eta izan-go direnak ugarituz baitoaz.

ZUZENEAN IKUSTEKO AUKERA

Glaukomakoen asmoak, momentuz, epeertainekoak dira: lehen disko honekin kon-tzertuak ematen jarraitzea. Urte amaierabitartean izango da Glaukoma zuzeneanikusi eta entzuteko aukerarik. Gaur ber-tan Donostiako Mogambo aretoan izab-go dira. Hilaren 30ean, berriz, Ormaizteginarituko dira. Durangoko Azokan ere izan-go dira, Ahotseneko oholtzan. Eta urteariamaiera Bonberenean bertan emangodiote, abenduaren 29an.

OLATZ PRAT

TOLOSA

Page 3: Ortzadar 17/11/12

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko azaroaren 17a

I

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

TITULUA: ‘POEMAK PLURALEAN’ EGILEA: FERNANDO PESSOA · ARGITALETXEA: DENONARTEAN

Pessoaren pisua

I ÑIGO Roque Eguzkitzak klasiko portuge-setan klasikoena dakar berriro, eta berri-ro gozatu dugu, gure tonuan, Lisboako tonumalenkoniatsu eta inteligente hori. Gogoan

dut Joseba Sarrionandiaren Izkiriaturik aurkituditudan ene poemak (Pamiela, 1985) gogoanga-rrian nola nabarmentzen ziren Pessoaren poe-mak, nola ziren pisurik bakoak baina sakonak,aingurak bezala: “Gu, hemen gautzanok, amo-ranteak ginen./ Geure egoerak ukatzen gaitu./Ene esku galdua bere bularra/ falta den lekuandesegiten da”. Eta Iurretakoari esker euskarakordutik badu lotura Lisboakoaren ametsezkomundu bitxiarekin, non batera bizi baitiren, lumaberean, Alberto Caeiro, Ricardo Reis eta Alvarode Campos: Poesias de Fernando Pessoa (1942), Poe-sias de Alvaro de Campos (1944), Poemas de Alber-to Caeiro (1946), eta Odes de Ricardo Reis (1946).

Euskal literaturan nahiko ondo ordezkatua etasano fonderatua den Pessoaren poesigintza,ordea, atomizaturik dago liburu eta aldizkarie-tan. Iñigo Roqueren lan honek erremedioa jar-tzen dio horri hein batean. Oraindik asko falta,baina, argazki osoa izateko.

Aitaordekoa kontsul izan zen Hegoafrikako Lur-mutur Hirian, eta hamazazpi urterekin eginzuen aldantza Lisboara Pessoak. Bertan Letre-tako karrera utzi eta bulego batean hasi zenbeharrean, gutun komertzialak itzultzen. Etazeregin gris horren kontra egiteko edo, litera-turan murgildu zen. Zaletasuna ingelesez aza-leratzen zitzaion, alderdi ugaritatik. Irakurgaieta gustu oso desberdinak zeuzkan Pessoa gaz-teak, eduki ere. Heterodoxia horretan zerikusiaizango zuten, seguru, Nietzsche, Milton eta Sha-kespearek. Baina askoz erreferentzia gehiagoditu. Sinbolismoa maite du, Pope maite du, She-lley, Yeats, Byron. Ingelesak maite ditu, eta erro-mantikoen bidetik Grezia zaharrera itzultzenda, klasiko zaharren defentsa eginez.

Ahots berezia garatu eta surrealismo portugesainauguratu zuenetakoa izen zen Pessoa. Edo sen-sazionalismoa. Izan ere, pertsonaren sakonekosentipenen eta sentsazioen poeta izan zen: “Sen-titzea da ulertzea. Pentsatzea da okertzea. Besteinork pentsatzen duena ulertzea, harekin adosez egotea da”. Beraz, Pessoarentzat, inoren aza-lean jartzea eta besteak sentitzen duena ulertzea,

beste pertsona hori izatea da. Panteismo huma-no horretan, beraz, jokoak amaigabeak izan dai-tezke, korapilatuz desagertu daiteke norbera,kaleko beste edonor bihurtzeko. Alvaro de Cam-posek, esate baterako, pertsona guztiak bere bai-tan biltzeko nahia zeukan.

Eta hain zuzen idazle portugesaren heteroni-moetan galtzeko aukera paregabea daukagu berri-ro, Denonartean argitaletxearen apustu honiesker. “Umea nintzenetik nire inguruan fikziozkomundu bat sortu nuen”, zioen autoreak, eta gukispiluen joko hori dugu maite. Ez dakigu existituziren edo ez Pessoaren ahotsak, edo ez ote denidazlea bera existitzen ez dena. Hain da lausoa etaarina bere idazkera, non bere buruari idazten die-ten kanpoztarrekin osatzen duen diskurtso batikaragarria, bakardadea iradokitzen duen jen-detzaren erdian. Era berean, bere poesiak emozio-natu egin zaitzake inoiz sentitu ez duen zerbaitdeskribatzean: “Niri dagokidanez, nire bertsoe-tako prosa idazten dut/ eta aski dut horrekin,/badakidalako natura kanpotik ulertzen dudala;/eta ez dut barrutik ulertzen,/ naturak ez baitubarrurik;/ bestela, ez litzateke natura”.

IGOR ESTANKONA

Pertsonarensakoneko sentipenen

eta sentsazioenpoeta izan zen:“Sentitzea da

ulertzea. Pentsatzeada okertzea”, zioenidazle portugesak

KRITIKA

1. Idazten ari dela idaztenduen idazleaIban Zaldua. Elkar.

2. AtzerriMikel Antza. Susa.

3. TwistHarkaitz Cano. Susa.

4. Hitza bide, bizia xedeHainbat autore. Pamiela.

5. Alter eroBertol Arrieta. Susa.

6. Urak dakarrenaToti Martinez de Lezea. Ttarttalo.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Barkamena, kondena, torturaJoxe Azurmendi. Elkar.

2. Kezka bat gutxiagoUrtzi Urkizu. Maiatz.

3. ETAren estrategia armatua...Emilio Lopez Adan. Maiatz.

4. Kolonbian bahitutaAsier Huegun eta Gari Udabe. Txalaparta.

5. Independentziaren paperakPako Aristi. Erein.

6. Angelita Alfaroren sukaldeaAngelita Alfaro. Ttarttalo.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ELEBERRIA

‘BenitoCereno/Billy Budd,marinela’Hermann Melville.J. R. Vázquez (itzul.).Erein/Igela/Alberdania.272 orr. 12,75 euro.

Sinbolismoz josita-ko kontakizun bi

Zenbaiten ustez, ‘BenitoCereno’ Melvilleren konta-kizun betegin eta onenetari-ko bat da. Bestetik, ‘BillyBudd’ gai ugari ukitzendituen liburua izanik, etaharen konplexutasun moraleta sinbolikoarengatik, ezinkonta ahaleko irakurketakizan ditu 1924ean argitarazenetik. Zenbait alderditanerabat amaiturik ez badagoere, adituek maisu-lantzatjotzen dute eta, ‘Moby-Dick’en ondotik, Melvillereneleberririk bikainentzat.

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

DIBULGAZIOA

‘Dinosau-roen histo-ria etaistorioak’Alfontso Mtz. Lizar-duikoa. Joan IgnazioAbrisketa. Gaiak.160 orr. 20,80 euro.

Dinosauroenarrastoaren bila

Antropologoak duela bimende baino gehiago ari diramunduan zehar gora etabehera, fosilen bila. Pazien-tzia handiz, identifikatu,konparatu eta sailkatu egitendituzte. Hutsegitez, hipotesiausartez eta azpijokoz bete-rik dagoen haien ikerketaliluragarria oso historiaberezia osatzen joan da:bizitzaren historia eta dino-sauroak bizidunen mundua-ren jabe ziren unearena.Oinarrizko liburutegiaren 94.alea dugu liburu hau.

KOMIKIA

‘Anubis3.0. Ari-marenpisatzea’Dani Fano. AsiskoUrmenetaren lanki-detzarekin. Euskal Herriko ikastolak.48 orr. 12 euro.

Arimarik gabekoergelen istorioak

Gadu zaharra isolaturik bizida urrutiko asteroide batean,lagun bakarra bere robotaduela. Ez du jendea maite.Baina, halako batean, robotzintzoak tresna bitxi bataurkituko du biltegi narrasbatean: Anubis 3.0, gizakienarima pisatzeko tresna.Gaduk dirutza jasotzen zuenarimak pisatze truke.Negozio oparoa zen, etaustela. Gaduk, arimarikgabeko ergel handienen isto-rioak kontatuko dizkio robo-tari. Ez omen da aspertuko...

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen ZupiriaArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkia: Kukai dantza konpainiaLege Gordailua: BI 1720-06

ZALDI EROA

Page 4: Ortzadar 17/11/12

Larunbata, 2012ko azaroaren 17a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

GG AZTE hasi ziren, oso gazte, nagusie-nak 24 bat urte izango zituen garaihartan, gainontzekoek, aldiz, 17 urteinguru. “Hasiera horretan saiakera

huts bat zen”, dio Jon Mayak. Bera izan zenKukai konpainiaren sortzailea, Errenteriakodantza talde bateko irakaslea zen eta bere ikas-leei proiektuan parte hartzeko proposatu zien.Beraien asmoa emanaldiren bat edo besteeskaintzea zen, besterik ez, “gogoekin baina pre-tentsio askorik gabe” hasi ziren. Hasiera horre-tan, “proiektua buruan irudikatu” zuenean, zergustatuko litzaiokeen egitea eta noraino heldunahi zuen oso presente zuen Mayak eta “pixka-naka pixkanaka proiektua osatzen joan da”.

Hasi eta gutxira, publikoaren aurrean lehenaldiz agertzeko unea heldu zitzaien dantzariei.Garai hartan bost kidek osatzen zuten izengabeko konpainia. Deiadarra ikuskizuna eskai-ni zuten Euskal Telebistan. Handik bost hila-betera beste koreografia bat aurkeztu zuten eta“berdin jarraitzen zuen konpainiak”, izenikgabe, alegia. Orduantxe erabaki zuten proiektuberriak izen bat behar zuela. “Elkartu ginen etahurrengo saiorako bakoitzak izen proposame-nak zerrenda batean ekarri behar zituela ados-tu genuen”. Taldekide batek Kukai aipatu zuen,“esanahi jakin bat ez zuen hitza” zen, bainakonbinazioak belarrira ondo ematen zuenez,“gustatu zitzaigun eta honaino, gehiegi pentsa-tu gabe”, aitortu du Mayak.

Hasierako emanaldi hauetatik 11 urte pasatudiren arren, estreinako data 2002an jarri zuenKukaik, Tanttaka teatroarekin 1937, gogoarenbidezidorretatik estreinatu zutenetik 10 urte pasa-tu baitira. “Urte bat lehenago gauzak probatzenibili ginen, baina ospakizun data obraren estrei-nako data izatea erabaki genuen”, argitu du.

Tanttakarekin eginiko lehen ikuskizuna estrei-natu eta berehala sartu ziren entsegu, emanaldi,bidaia, hurrengo ikuskizunen prestaketekin...“Zurrunbilo horretan sartu ginen eta hortikaurrera honaino iristea oharkabean pasatu da.Badirudi atzo izan zela”.

EBOLUZIO NATURALA Baina denbora ez da alfe-rrik pasa Errenteriako dantzarientzat, hamarka-da honetan gauza mordoa pasatu da eta. “Kukaikeboluzio handia jasan du zentzu guztietan, baiartistikoki eta bai estruktura edo antolamen-duaren aldetik. Hasieratik honaino kristoren sal-toa egin du”. Hala ere, dena urratsez urrats ger-tatu dela uste du Mayak. “Gure konpainiak ezdu korte handirik izan, nik behintzat eboluzionatural batean kokatzen dut, oso modu natura-lean heldu gara honaino”.

Errepertorio oparoa sortzea lortu du Kukaik ete-nik gabeko eboluzio honetan, baita sariren batere. 2003an esaterako, Donostiako Antzerki Sariaeskuratu zuen 1937 ikuskizunarekin. Handikpare bat urtera Tanttakarekin berriro elkartu

eta Otehitza biraka sortu zuten. Bikote artistikohonek hirugarren ikuskizun bat ere sortu du,Hnuy illa… Hiru proiektu hauek arrakasta han-dia lortu dute Euskal Herrian eta gure mugeta-tik kanpo ere emanaldi dezente eskaini dituzte:Argentinan, Txilen, Estatu Batuetan eta Erre-suma Batuan, besteak beste.

Tanttaka teatroarekin lan egiteaz gain, tarteka,Kukaik beste hainbat lankidetza ere burutu ditu.2007an esaterako, Taupadak kale-ikuskizunasortu zuen Valladolideko Nazioarteko Kale An-tzerki Jaialdiak eskatuta, Logela Multimedia-rekin batera. Joan den urtean, aldiz, Karrikanikuskizuna estreinatu zuten Leioako Umore Azo-kan, izenak dion bezala, kale-emanaldia izan zenazken hau.

Kukairen estiloari dagokionez, dantza tra-dizionaletik abiatzen da baina beste arte jar-duera, estilo eta pentsamoldeekin elkarlanabultzatzen du, tradizioa alde batera utzi gabeikuskizun garaikideak sortzen ditu konpainiak.“Gure lana beti abiatzen da dantza tradiziona-letik, modu ireki batean, bi alderdi horiek kon-binatzen ditu”.

SORMENAREN PUZZLEA Baina nondik abiatzenda Kukai obra berri bat sortzeko? “Bakoitza era-bat desberdina da. Nik beti esaten dut ikuskizunbat puzzle baten antzekoa dela, piezak enkaja-tzen zoaz, beti da desberdina”. Jon Mayak hiru

dantza

AINHOA LORES

Hamarkada bat bete du Errenteriako konpainiakantzokiz-antzoki, karrikaz-karrika,dantza tradizionalari zuku garaikideena ateraz

“Konpainian heldugara; bizitza profesio-nalak arlo handiahartzen du eta ebo-luzioa nabaria da guz-tiongan”, dio Mayak

Errenteriako konpainia jada ari da bere hurrengo ikuskizuna prestatzen

Kukai,esperientziahandiko gaztea

Page 5: Ortzadar 17/11/12

05Ortzadar //Larunbata, 2012ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

lan ildo ezberdintzen ditu dantza konpainia hone-tan: alde batetik, konpainiaren norabidea marka-tu eta “pisu handia” duen Tanttaka Teatroarekindaukaten elkarlana. Beste alde batetik, kanpo-ko koreografoekin egindako lana, Karrikaikuskizunean esate baterako –“nik, zuzendaribezala, dantza tradizionaletik datorren gai bataukeratu eta kanpoko koreografoei proposatunien”–, kanpoko begirada batekin ekarpena egi-teko formula izango litzatekeena, alegia.

Hirugarrenik, kolaborazioak daude. Kasu hone-tan, artistek eskatzen diete konpainiari beraiekinlan egiteko. “Daukaten ideia azaltzen digute etahorren arabera lan egiten dugu”. Formulahonekin Oreka TX edo Euskadiko Orkestra Sin-fonikoarentzat lan egin izan du konpainiak. “Lanildo hauek Kukairen baitan ikusten ditut, elkar-bizitzen dute”, irizten du Mayak.

Hamarkada honetan, Kukairen eboluzioak era-gin handia izan du bertako kideengan. “Nire ebo-luzio pertsonala Kukairen eboluzioari oso lotutaikusten dut”, azaldu du Mayak. “Proiektua sen-dotzen joan den heinean, ni ere bai. Hasierakoideia hori konpartitzen jarraitzen dut, gaur egunere hamar urteko esperientziaren ondoren iritzihori egonkortuta dago nire barnean nolabait”.Gainontzeko kideak ere konpainiaren baitan “hel-du” dira dantzari bezala, “17 urte izatetik 27 urteizatera, bizitza profesionalak arlo handia hartzendu eta eboluzioa nabaria da guztiongan”.

n, Tanttaka Teatroarekin batera berriro ere. ‘Komunikazioa-Inkomunikazioa’ du izena. KUKAI

“Kukai oso talde finkatua da, zaila da hori”, dio Gabilondok. OSKAR MARTINEZ

MM IREIA Gabilondo (Bergara, 1964)aktore, gidoilari, zuzendari... artis-ta polifazetikoa dugu gipuzkoarra.Tanttaka antzerki ekoizpen etxeko

kidea da eta horren babesean 1937, gogoarenbidezidorretatik, Otehitzari biraka eta HnuyIlla obrak ekoitzi ditu Kukairekin batera. Dato-rren urteari begira, Errenteriako dantzakonpainiarekin Komunikazioa-inkomunika-zioa ikuskizuna prestatzen hasi da dagoeneko.

Nola hasi zineten elkarrekin lanean?Ikuskizun batek elkartu gintuen, 1937, gogoa-ren bidezidorretatik. Guk Juan Mari BeltranenArditurri diskoarekin zuzeneko bat egitekogogoa geneukan dantzari batzuekin eta hor eza-gutu ginen Jon eta biok. Obrari zentzu handia-go bat eman nahi genion, nik gerrako umeeiburuz hitz egiteko gogoa neukan eta Kukaikoakgarai hartan hain gazteak izanik aproposenakzirela pentsatu nuen. Beraien arteko harrema-na oso sendoa zen eta nik uste oso ondo konpon-du ginela elkarrekin, polita izan zen hain taldegaztearekin lan egitea. Hortik etorri zitzaigungauza gehiago egiteko gogoa.

Kukai-Tanttaka, non hasten da bakoi-tzaren lana?Lehenengo, elkar-ulertu handi bat egonbehar da beste batzuekin lan egiterakoorduan. Kasu honetan, Jon Mayarekinbatez ere egiten dut lan. Berarekinzeri buruz hitz egin, zer nahi dugunpentsatu, nola, poemak baldin badi-ra aukeratu egiten ditugu, zerbaitgehitu, aldatu... Dena bion artean.Zerbait probatu nahi dugunean,berriz, talde osoarekin biltzengara.

Zelan ikusten duzu Kukaihamar urte eta gero?Denok asko aldatu gara etabidean egin duguna nabaritzenda lan guztietan. Kukai oso tal-de finkatua da gaur egun, zailada hori, eta dantzaren mun-duan are zailagoa mantentzea,jarraitzea eta gogoak izatea.Oso talde polita ikusten dut,oso dantzari onak. Beraienprestaketan eta irekitzealdean gauza asko egiten aridira. Beren gorputzak eza-gutu, limiteetara eraman...Oso profesionalak dira. Gogohandiarekin ari dira panora-ma honetan jarraitzeko.Niretzako plazer bat izan dabeti Kukairekin lan egitea etagogoa daukat berriro lan egiteko.Oso gustuko ditut elkarrekin eginditugun lanak, asko ikasi dut bidehonetan.

“Oso gustuko ditutelkarrekin eginditugun lanak”

MIREIA GABILONDOAKTORE, GIDOILARI ETA ZUZENDARIA

TANTTAKA, BIDELAGUN FIDELENA Datorren urtekomartxoari begira, Kukai Komunikazioa-Inko-munikazioa ikuskizuna prestatzen hasi da Tan-ttakarekin. Bikote honen laugarren lankidetzaizango da. Jon Mayaren ustez, “bidelagun fide-lena da” antzerki konpainia hau. “Oso harre-man sendoa eta estua dugu bai arlo pertsona-lean eta bai lanaren zentzu guztietan”.Beraiekin lan egiten hastea “opari bat” izan delaazpimarratu du dantzariak.

Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizunarensortze prozesurako, aurreko hirurekin gertatuden bezala, Jon Maya Tanttakako kide den MireiaGabilondorekin lan egiten dabil. “Hasieran gau-de oraingoz, frente asko zabalik ditugu, lasterhasiko gara erabakiak hartzen eta norabidea fin-katzen”. Lan berria Mikel Laboak landutakokomunikazioa-inkomunikazioaren kontzeptutikabiatuko da inspirazio iturri bezala.

Ikuskizun hau desberdintasun batekin etorrikoda: taula gainean Kukaiko dantzariez gain, AitorBeltran eta Miren Gaztañaga aktoreak nahiz Iña-ki Telleria musikaria izango dira, besteak bes-te. Hala ere, Komunikazioa-Inkomunikazioa ezda Kukaik izango duen erronka bakarra. “Begi-rada beti daukazu etorkizun urrunago batean,kolaborazio eta kanpoko jendearekin elkarla-nean jarraituko dugu. Orain, datozen bi urtee-tan egingo duguna pixka bat perfilatzengabiltza”, bukatu du errenteriarrak.

ERRENTERIA

Page 6: Ortzadar 17/11/12

06 // Ortzadar Larunbata, 2012ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

ANE AGIRRE

Mikel Antzak (1961, Donostia) ‘Atzerri’eleberria kaleratu berri du.Autofikzioa. “Atzerrian bizi naiz,atzerriak bizi nau”. Espetxean dagoenidazle bati ihes egiten laguntzen

dionean hasten da eleberrikoprotagonistaren istorioa. Atzerria. Hurahizpide hamaika gogoeta agertzenditu idazleak; atzerriaz, literaturaz,maitasunaz, eta funtsean, bizitzaz

NN OBELA eliptikoa eta alde bakarrekoaatera zait”, aitortu du egilearenahotsak. Eta esanok badute azalpenik:“Eliptikoa, narratzen dena mundu

ezkutu baten gainazalean dagoelako; eta aldebakarrekoa, egungo haize boladen aldera egitea-gatik baino, mugaren eta barrikaden alde bate-tik idatzita dagoelako”. Eleberri galanta ederretsiduela gehitu genezake. Erritmo aldaketa handiakditu nobelak; hausnarketaz josia dago eta hizkun-tza parebakoan idatzia. “Hizkuntza eta erritmoaitzelak ditu; tarteka liriko, beti malgu, tartekaumoretsu eta jolasti… literario samar orain, iapoetiko, kolokialago gero”. Harkaitz Cano idazlea-ren berbak dira. Bide berean doa Iñigo Aranba-rri idazlea ere bai. “Harrigarriena da ikustea nolaasmatu duen estilo bakoitzari dagokion eskua-rekin”. Soka borobiltzen du beste idazle batek,Beñat Sarasolak: “Txalogarria da erregistro lite-rarioen aberastasuna. Eta, adibidez, nola lotzenduen hori nobelako ahotsen multiplikazioekin”.

Atzerri-k erbestea, estranjeri aldea du hizpide, etahemen baino han bizitzeak sortzen dizkion buru-tasunak hemen eta han daude barreiaturik. “Abe-rria, zer da aberria? Mila kilometrotara dagoenlur puska? Hiru milioiko jendartea? Lur zatibatean bizi diren pertsonak?”. Atzerrira konde-naturik dago idazlea eta baten eta beste behin ereesan egiten du: “Inoiz itzultzekotan atzerritikatzerrira itzuliko dela ohartzen da. Atzerria delabere oraina eta etorkizuna. Eta iragana bera geroeta arrotzagoa egingo zaiola, zainak moztenzaizkion zuhaitza ihartzen den bezala joango delazimeltzen bere aberri bakarra, oroimenekoa”.Atzerri askok elikatzen du eleberria, uste horre-takoa da Harkaitz Cano. “Protagonistarenhizkuntza literario batetik, eta gorputza ere badaatzerria (lagunak beti gazte, norbera zahar), atze-rria da sasian bizitzea, normaltasunetik erbeste-ratua izatea, mugimenduak zaindu beharra…”.

Hizpide nagusietan, baina, bada beste bat: litera-tura. “Nik uste dut literaturaren gainean azke-naldian irakurri ditudan gogoeta sendoenak Atze-rri-n leitu ditudala. Batetik, bere burua inplika-tzen duelako bete-betean. Bestetik, berriz, egun-kariek erakutsi diguten militantearen topikotikoso aparte dabilelako”. Iñigo Aranbarriren azal-bideak dira. Orrialderik orrialde, Atzerri-k lite-raturari ekarpen handiak egiten dizkio. “Ez oteda idaztea iragandakoa etorkizunean behin etaberriz biziarazteko gizakiaren asmo hutsal etajainkotiarra? Eta gertatutakoak hurkoari jaki-narazteko tresna besterik ez bada idazketa?”.Beñat Sarasolak liburuko gai indartsuenetarikoadela uste du. “Agian liburu hau izan daiteke An-tza euskal literaturara berreskuratzen duenabehin betiko, hausnarketa horiek hain gordinkiagerian botata zorrak kitatu dituelako-edo”. Lite-ratura-minak ziloak sortu dizkio urteotan MikelAntzari. Literatura jarduna edo borroka arma-tua. Horixe du ezbaia. Lehenengoa galtzaile…”Edo ez, Harkaitz Canok: “Bizi duen bizitza bizi

behar izan du liburu hau idazteko. Liburu haubederen ez zuen inolaz ere idatziko Mikel Antzakbere garaian idazteari laga ez balio”. Sakonerahandiko zuloak eragin dizkio idazteari utzi iza-nak, “literaturak behar al hau?” galdetzen dio bereburuari. Hitza lanabes da norberaren baitakoakemateko, munduratzeko. Berbaz baliatzen daidazlea bere buruari galde egiteko, irakurlearekinjolasteko, beste aldekoaren barrenak akuilatzeko:“Nori esango dio literatura borroka egiteko tres-na bat dela, berak ere hori sinesten ez badu?Borroka-tresna izan behar al du ba literaturak?Literatura plazera da, beti izan da. Zer besterik?”.

AUTOFIKZIOAK Zer da, baina, egia? Zer errealita-tea? Non hasten da Mikel Antzaren bizitza eta nonMiguel Parecidorena edo Mikel Antzuarena?Autofikzioak irakurlearen esku uzten du eraba-ki hori. “Autofikzio interesgarrienak bere burua-

Atzerriak bizi duen idazlea

Erregistro literarioen aberastasuna txalotu dute adituek ‘Atzerri’n. A. KRAPPWEIS

rekiko distantzia gerturatuz eta aldenduz jolasegiten dutenak dira, eta Atzerri mota horretakoairuditzen zait. Hau da, idazlearen buruaren luzi-mendua baino haren alderdi humanoa bilatzendutenak”, Beñat Sarasolak atsegin du idazlearenalderdi kamutsak ezkutatu ez izana.

Maitasunaz ere jarduten du Antzak. Poloniarikaskidearekin duen maitasun istorioa edota Eli-zabeth-ekin duena, adibide bi. Harkaitz Canoriinteresgarriak egin zaizkio. “Klandestinitateadesmitifikatzen dute. Kazetaritzaren titular ho-tzek zenbatetan esan digute bizitza normala zera-man kazetariak sinetsi ezingo balu bezala sasianere maitatu egiten dela, eta jan, eta lo, eta gaixo-tu eta zahartu”. Iñigo Aranbarrik ere ildo bere-tik jo du: “Broma dirudi esan beharra ere, bainaatzerrian jendea bizi da”. Bazuen Jose Luis Ota-mendik poema eder bat (Barne-lurrak) hasierazoragarriarekin: Ez dakit atzerria noiz hasten den,zein paralelotan, gihar erasan edo dekreturenerrenkadatan. Mikel Antzaren Atzerri izan litekeOtamendik bilatzen zuen abiapuntu hori.

MIKEL ANTZA

Page 7: Ortzadar 17/11/12

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko azaroaren 17a

J

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

J OAN den larunbatean jokatu zen Baio-nan, Xilaba Ipar Euskal Herriko BertsoTxapelketako finala. Amets Arzallus izanzen hirugarrenez irabazlea eta Odei

Barrosoren lana ere aipatzekoa da, bigarrentokia eskuratu baitzuen, 2010ean bezala. MaddiSarasuak ere eman zuen zeresana. Itsasukoak(Lapurdi) 17 urte ere ez ditu eginak eta Xilaba-ko finalean onenen pare jardun zen. 2012a urtebiribila izaten ari da Sarasua gaztearentzat: Ipa-rraldeko eta Euskal Herriko Eskola arteko txa-peldun izan zen udaberrian eta, Xilaban, kanpo-raketa bat irabazi zuen, finalean laugarren izanzen gero eta, horri esker, Euskal Herriko Txa-pelketa Nagusian egoteko txartela lortu du.

Urte bikaina izan da aurtengoa.Sinesteko ere zaila da, hainbeste gauzarekin, sor-presa asko izan ditut. Eskolartekoa irabaztea ereez nuen espero, sinesten pixkanaka hasi naiz.

Nola bizi izan zenuen larunbateko finala?Oso oroitzapen ona, esperientzia ederra izan da,ez bakarrik finala, kanporaketak ere bai. Bertso-zaleen aldetik jaso dugun babes horrekin, goza-tu egin dugu benetan. Pare bat bertsotan traba-tu nintzen finalean eta jendeak lagundu zidan,agian ikusi zuten ez daukadala besteen eskar-mentua eta gaizki sentitzen zaren momentuaneskertzen da babesa.

Odei Barroso (2. sailkatua) zure irakaslea dabertso eskolan. Finalean nor baino nor ibili etagero, zer esan dizu?Oraindik gutxi hitz egin dugu elkarrekin fina-laren ondoren, baina zoriondu egin nau, “osoongi Maddi, segi horrela” esan dit. Egon ginenkomentatzen sorpresa bat zela biok hain txa-pelketa ona egitea, baina suerte kontua ere iza-ten da hori eta, beraz, gozatu behar genuela esanzidan eta gozatu nuen, bai. Baina urduri ere egon

nintzen, nabaritu zen igual pixka bat.

Zer ematen dizu bertsoak?Bertso eskolako momentuak, lagunak. Bertso-tan ibiltzen garenean sortzen den giroa.Bertsoak lagunak eman dizkit, baina ez baka-rrik eskolakoak, Euskal Herri osokoak.

Nola hasi zinen bertsotan?Betidanik, etxean jaso dut bertso giroa, aita-etabertsozaleak ditut. Gero hasi nintzen lagunbatekin, pixkanaka. Ingurukoek beti lagunduizan didate bertso saioetara, saioak komenta-tzen ditugu...

Etxean zer esaten dizute, bada, zure arrakastagoiztiarra ikusita?Pozik daude bai. Hala ere, ez diote hainbestebegiratzen txapelari edo puntuazioari, gehiagobaloratzen dute gozatu ote dudan, esperientzia-ri garrantzia handiagoa ematen diote, beti balo-re horiek pasatu izan dizkidate.

Eta ikaskideekin zer moduz, ikasgelako heroiaizango zara...Bi aste opor izan ditugu finalaren aurretik etaastelehenean lizeoan berriro elkartu ginenean,denak etorri zitzaizkidan, uf, inguruan anima-tzen aritu ziren, “aupa Maddi, gure izarra” esa-ten zidaten, eta holako tontakeriak. Bai, ikustenda interes bat, nire jardunarekin bertsoa zer denbegiratzen dute ingurukoek, ondo dago.

Hori gutxi ez eta udan, Baionako Bestetan,bertsoak bota zenituen udaletxeko balkoitik.Euskara hedatzeko lana ere hor dago.Bertsoaren alderdi positiboa hori da, berezikiBaionako Bestetako bertsoetan edo Xilaban, hel-buru bat zen bertsoak plazara ateratzea, hitza-rekin jolastea. Baionaraino euskarazko gauzakeramatea ona da, baina horretan zalantzadaukat, Besten erdian, balkoi batetik, jendeakadi entzuten ote duen; beharbada indarra eginbehar genuke Baiona bezalako lekuetan bertsoaplazara, kalera eramateko, horra bai jendea etorliteke.

Larunbatean, Amets Arzallusentzat izan zentxapela. Bera ere oso gazterik hasi zen nabar-mentzen bertsolaritzan, haren bidea jarraitzekogai ikusten duzu zeure burua?Bo, Ametsen bidea jarraitzea, agian, hainzuzen, amets handiegia da, ez dakit. Nik o-raingoz espero dudana da, igual plaza txiki ba-tzuk egitea, giro hau gozatzea. Ez dakit norai-no iritsiko naizen baina momentuz dudana-rekin pozik. Ondo pasatzen dudan heineanjarraituko dut bertsotan.

Urtebete baino ez da falta Euskal Herriko Txa-pelketa Nagusirako eta, Xilaban egindako lanbikainari esker, han lehiatzeko txartela lortuduzu.Oraingoz Iparraldeko finala daukat buruan,horrekin gozatzen ari naiz eta Euskal Herrikoaurruti ikusten dut. Esperientzia gisa agian inte-resgarria izango da, baina ikusiko dugu.

Bizitzan ere, orain zaude aukeratzeko unean(unibertsitate aurreko azken urtean dago), norabideratu nahiko zenuke zeure jarduna?Hori betiko galdera da gure adinekoentzat, “zeregingo duzu nagusitan?” eta horrelakoak. Ez duterabaki, baina euskararen inguruko zerbait iza-tea nahi nuke, eta bertsoarekin lotuta bada,hobe. Baliteke euskal filologia ikastea.

bertsolaritza

“Bertsoak Euskal Herri osoko lagunak eman dizkit”,adierazi du bertsolari gazteak. JAKES LARRE (EKE)

DABI PIEDRA “

Bertsozale guztiak zur eta lur utzi dituMaddi Sarasuak, 16 urterekin heldutasunhandiko bertsoak abestu baitituIparraldeko txapelketan

Beharbada indarra egin behar genuke Baiona bezalako lekuetanbertsoa plazara, kalera eramateko”

“Ondopasatzendudan heineanjarraituko dutbertsotan”

MADDI SARASUABERTSOLARIA

AMETS, MADDIRI BURUZ

Iparraldeko txapela hirugarrenez jan-tzi zuen larunbatean Amets Arzallu-sek. Hendaiakoak Maddi Sarasuariburuz hitz egin digu: “Harritu ninduenMaddik finalean, hain gaztea eta nolaeutsi zion saio osoan pultsuari! Bertso-laritzan zerbait berezia eman dezake”.Arzallusek 16 urterekin abestu zuen lehe-nengo aldiz final batean (Nafarroa-koan), Maddik bezala. “Oroitzapenakdakarzkit Maddi ikusteak, hasi nintze-nekoak, baina guk agian errazago izangenuen; belaunaldien etena egon zenIparraldeko bertsogintzan eta SustraiColina eta biok agertu ginenean, arre-ta guztia guretzat zen”. Arzallus baikorda. “Esperantza daukat Maddirengan,eta bere belaunaldiarengan”.

BAIONA

Page 8: Ortzadar 17/11/12

944 480 000 [email protected] www.artez.net

itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko azaroaren 17aazkena

VV ULCANO sumendiaren galdarari buelta ema-teak fede mitologikoa pizteko balio du. Hangoitik Eoliar artxipelagoko beste irlak ikus-ten dira: Stromboli, adibidez, azken bi mila

urtetan etengabeko erupzioan ari den sumendia. Minu-tu gutxiro sugarrak eta keak ikusten zaizkio gailu-rrean, eta horregatik zeukaten grekoek itsasargi natu-raltzat.

Vulcanoko kraterraren ertzetik azkar ibiltzea gomen-datzen dute, sufredun gasak irteten direlako, baina turis-ta gehienok ezin diogu tentazioari eutsi eta fumarola horitxundigarrien inguruan gelditzen gara argazkiak ate-ratzen. Kostara berriz jaistean, buruko min arina izatendu jende gehienak. Eta arnasketa toxiko eta zorabio txi-kien laguntzarekin erraza da Antzinateko jainkoak handabiltzala sinestea.

Erromatarrak sulfuroa ateratzera etortzen ziren uhar-te honetara. Artean aspirinarik ez, eta mendi hau Vul-canoren lantokia zela erabaki zuten, suaren eta meta-len jainkoarena. Lur azpian zeukan sutegia Vulcanok,eta lurrikarak gertatzen zirenean, Marte jainko gerla-riarentzat armak forjatzen ari zelako omen zen. Sumen-dia, beraz, errementeriaren tximinia zen, hortik ate-ratzen ziren garrak eta errautsak. Jainkoaren izenaeman zioten mendiari, eta vulcano hitza sua eta gasakbotatzen dituzten munduko mendi guztiak izendatzekozabaldu zen.

Gauza bera gertatu zitzaion lurpeko beste eztanda motabaten izenari. Islandian, Haukadalur bailaran, badagoputzu bat noizean behin lehertu eta ur-zorrotada bat 20,50 edo 70 metroko altueraraino bidaltzen duena. Islan-diako zorupea oso bero dago, ehunka gradutan, eta lur-peko ura irakiten jartzen du. Lur azaletik gertu dagoenura hotzagoa da, eta tapoi moduan eusten dio azpikoari.Noizean behin, pilatutako presioak tapoia lehertzen dueta urak zeruetara jauzi egiten du. Islandian halako pu-tzu asko dago, baina Haukadalur bailarako hau dazehazki Geysir izena duena: “Zorrotadaka jariotzen due-na”, esan nahi du islandieraz.

Geyserrek, beraz, bere izena eman zien ur beroa etalurruna jaurtitzen duten munduko iturri guztiei. Etahura fotografiatzera joaten dira turistak, baina nahaske-

BIDAIAKOADERNOA

Arnasketa toxiko etazorabio txikien

laguntzarekin errazada Antzinateko

jainkoak Vulcanondabiltzala sinestea

ta bitxi bat gertatu ohi da: metro gutxitara bada beste pu-tzu bat askoz ere maizago eta iskanbila handiagoaz leher-tzen dena, eta bertara gidatzen dituzte turista gehienak.Antonomasiazko geyserraren ordez, Strokkur izenekoaateratzen dute argazkitan, aldaketaz jabetu gabe. Eta stro-kkur hitzak zera esan nahi du hain zuzen: nahastu.

Bada halako beste kasurik, bere izen propioa mundu oso-ra zabaldu ondoren zokoratua gelditu diren elementu geo-grafikoen artean. Turkiako Menderes ibaia, greko klasi-koek Meandros deitzen zutena, sigi-saga ugaritan kiri-biltzen zen, itsasoratu aurreko lautada zabalean. Bainabisitatu genuenean, ibilgu zuzen bat besterik ez genuenaurkitu. Lautadan uholdeak saihesteko, Meandros ibaiabideratu egin zuten ubidetatik. Meandroak, definizioz,bihurriak diren arren; Meandro ibaia zuzen-zuzena da o-rain. Izenean gorde du, beraz, izanean galdu zuena.

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com

Hitzen bidaiak:Vulcano, Geysir eta Meandro

Badira elementu geografiko bitxiak, euren izen propioa mundu osorako izen arrunt bihurtu zutenak:Vulcano sumendia Italian, Geysir iturri termala Islandian, Meandros ibaia Turkian…