8
ortzadar KMK LEHIAKETA Alai Zubimendi da Iko Rekalde-Ortzadar KMK Lehiaketaren irabazlea -- 4-5. orrialdeak -- -- 7. orrialdea -- JARE JAIO DA JARE Idi Bihotz atzean lagata, errepidean dira Bizar anaiak larunbata, 2011ko urriaren 1a. 228 zenbakia euskal kulturaren kolore guztiak noticiasdenavarra.com

Ortzadar 011011

  • Upload
    deiacom

  • View
    250

  • Download
    11

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskal kulturaren kolore guztiak

Citation preview

Page 1: Ortzadar 011011

ortzadar

KMKLEHIAKETA

Alai Zubimendi da IkoRekalde-OrtzadarKMKLehiaketaren

irabazlea-- 4-5. orrialdeak --

-- 7. orrialdea --

JARE JAIO DAJARE

Idi Bihotz atzeanlagata, errepideandira Bizar anaiak

larunbata, 2011ko urriaren 1a. 228 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiaknoticiasdenavarra.com

Page 2: Ortzadar 011011

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

02 // Ortzadar Larunbata, 2011ko urriaren 1a

DD ANTZA Hirian, mugak gainditzendituen jaialdia, irailak 16-26 bitar-tean ospatu da Euskal Eurohirian;hots, Baiona eta Donostia elkartzen

dituen 50 kilometroko hiri-korridorean. Euro-pa mailan eragin handia duen ikuskizun honekmoldeak apurtzen ditu kaleak dantza egitekoeszenatoki bihurtuz eta dantzaren biribiltasu-na erakutsiz. Artistak, ikus-entzuleak eta hiripaisaiak uztartuz, dantza garaikidearen azkenmugimenduak erakusten dira bertan.

Donostian zaude, kalean. Edo Errenterian. Edo-ta Irunen, Hendaian, Azkainen, Angelun, Doni-bane Lohizunen zein Baionan. Bat-batean jen-de multzoa ikusten da, dantzari bakarra edodantza taldea inguratuz. Baina jende multzohorretako bakoitzak zentzu ezberdina aurki-tuko du ikuskizunean, nork bere bizipenen ara-berakoa. Horrek, Dantza Hirian-ek, hirietakoerrutina apurtzen duen proiektuak, kaleakdantza egiteko eszenatoki bihurtzen ditu.

Aurten sei urte bete dituen jaialdia mugaz bes-taldeko proiektu bat baino zerbait gehiago da,eta Myriam Arkaiak, Dantza Hirianen zuzen-dariak ongi azaltzen duen moduan, “instituziopublikoen aldetik esker ona du, bere dimentsioitinerante, kreatibo, pedagogiko, sozial etanazioartekoak erreferente bihurtzen du Euro-pa osoan, sortzearen euskarri eta sentsibiliza-

zio plataforma moduan finkatu da eta hiri espa-zioetan dantza garaikidearen difusio moduanere bai”.

Proiektu gazte honek oso argi du zer nahi duen.Elkartze gune bat izateko sortu zen, “Eurohi-riko garapen kulturala bultzatzeko sortu zen.Hiri paisaia erabiliz, dantzaren bitartez mugazharaindiko espazio komun bat lortu nahi zen”.Antzokietatik dantza ateratzea ere bada ideia-ren xedeetako bat, “ikusleari eta sortzailearibeste komunikazio artistiko modu batzuk eskai-niz, esperientzia aberats bat lortzen da”. Euska-diko eta Akitaniako dantzari eta koreografoaklaguntzea ere bada jaialdiaren zeregina, “eurengarapen profesionala sendotzen dugula”. Etanoski, kaletarra ustekabean harrapatu nahi du.

Zortzi taldek parte hartu dute oraingoan. Guz-tira 25 artistek paseatzaileen irribarreak etakuriositatea piztu dituzte, egunean hamarorduz. Euskal koreografoen lana bultzatzekoEuskal Herriko lau konpainia aukeratu dituz-te, gainontzekoak Frantzia, Espainia, Belgikaeta Greziatik heldu direla.

Etxekoen artean, Eneko Alcaraz hondarribia-rra dago. Berak zuzenduriko lanean MikelLaboaren egotea eta ez egotea erakutsi du Sor-ginak kanpora! lanean. Donostiako Ertzakonpainiak ere Transparent eta Act of God aur-

kezteko aukera izan du. Donostiarrentzat ez dajaialdia bisitatzen duten lehen aldia, bigarre-nez hartu baitute parte aurten. Asier Zabale-tak, Ertzako zuzendariak, oso ondo baloratzendu jaialdiaren filosofia: “Kalean egiten direneszenatokietan, antzokietan publikoarekin ezdagoen beste erlazio bat dago, maila berean gau-de dantzariak eta publikoa”. Bere karrera pro-fesionalarentzat onuragarritzat jo du taldearenparte hartzea: “beti da aurrerapauso bat, etanormalean kalean egiten denez, agian zu ikus-tera ez datorren jende gehiagorengana iristekoaukera daukazu”.

Hauek biak Aterpean programan aritu dira.Programa orain lau urte sortu zen “dantzagaraikidea hiri espazioetan sortu eta zabaltzenlaguntzeko”. Bi euskal artista hauen lanak Hen-daia, Biarritz eta Donostian erakutsi dira.

Aterpean ekimenak gaurko dantza ikuskizu-nak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutze-ra ematea du helburu. Myriamek argitzeraeman bezala, “Artistak Egoitzan programa batda Aterpean, jaialdiak orain lau urte sortu zue-na. Helburua dantzaren sorkuntzan etazabalkundean laguntzea da, hiri espazioetanartistei ordainsari bat emanez”.

Joan den urtean 10.000 ikusle inguru bilduzituen ikuskizun honek, Europako panoramakulturalaren erreferentzia puntua bihurtu zela,dantzatzen duten hiriak nazioarteko sarean bai-taude. Honek 35 jaialdi independente tarteka-tzen ditu, eta guztiek hiri-paisaietan aurkeztendute euren programazioa. Myriamen hitzetan,“Dantza Hirian bere sorreratik da sare honenpartaide, dimentsio europarra eta nazioartekoaeman diona”.

dantza

Sei urte bete berri ditu Dantza Hirianegitasmoak, Baionatik Donostiaradoan Euskal Eurohiria errealitate

bihurtzen duen proiekturikikusgarrienetakoa; nazioarteko 25konpainien lanak kaleetan barrena

JANIRE MENDIETA

Ehunka lagun, ume,gazte eta zahar bilduda Eurohiriko kaleeta plazetan, zeru-pean dantzarekin dis-frutatzeko. ORTZADAR

Egin so, entzun, ukitu… dantza

EUROHIRIA

Mugen lerroak gaindituz. Baio-na-Donostia Eurohiria 50 kilo-metroko luzera duen hiri jarrai-korra da, euskal kostaldeanzehar zabaltzen dena, 600.000biztanlerekin. Gipuzkoako ForuAldundiak eta Baionako Komu-nitateak 1997. urtean MugazBestaldeko Agentzia sortu zuten,Euskal Eurohiriaren garapene-rako, metropoli europar berria-ri forma emateko. Hiri handihonetan ez dago mugarik, balioanitzeko espazioa da, kulturaeta hizkuntza desberdinekelkarbizi dezaten. DantzaHirian-eko antolakuntzatik dio-ten moduan, bertako publikoakoso jarrera ona du dantzareki-ko, edozein dela dantza motaere. Eta honekin batera, muga-ren bi aldeetako instituzioekproiektuari behin betiko bultza-da eman nahi diote proiektua-ri. Izan ere, jaialdiak jasotzendituen laguntza guztiak, eta ezdira gutxi, publikoak dira.

BAIONATIK

DONOSTIARA

Page 3: Ortzadar 011011

O

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Egia zintzo kontatzea

ZALDI EROA

1. Tangerko ametsakJon Arretxe. Erein.

2. ZamaontziaIñigo Aranbarri. Susa.

3. Argi-itzalen neurriaXabier Artola. Elkar.

4. Txakur ingelesakLutxo Egia. Susa.

5. Garabi suizidaren...Jeremias Erro. Pamiela.

6. Bizien gaubeilanJ.M. Olaizola. Elkar.

O RAIN dela aste pare bat izan zen: udaamaierako nagikeria goxoan, ETB-2narratsaldeetan ematen duten westernhorietako bat erdi ikusten erdi sies-

tan nengoen, sofan etzanda. Ez galdetu peliku-laren izenburua, ahaztua baitut; zuek imajina-tu, ez zen hura baina, Haizeak eramana zela;sezesio gerrakoa zen behintzat.

Hura ikusten nengoela, bada, pentsatu nuenestatubatuarrek beren gerra zibil hartaz konta-kizun bateratu bat egitea erabaki zutela, nola-bait ere konsensuzkoa, denak konforme uztekomodukoa: iparraldeko yankiek zeukaten arra-zoi historikoa esklabotzaren abolizioarendefentsan eta haiek zuten halaber progresoareneta diruaren ahala; hegoaldeko federatuei,berriz, ideietan oker egon arren, beren tradizioeiloturik iraun nahi duenaren noblezia eta jator-tasuna aitortzen zaie, baita galtzailearen duin-tasun estetikoa ere.

Erretratu hori zenbateraino den errealitateariatxikia historialariek esan beharko dute, bainakonstatazio bat da ez dela beti bilatzen ikuspegikomun hori. Esate baterako, adibide zinemato-

grafikoekin segituta, Donostian estreinatu berrida La voz dormida, Dulce Chacónen nobelan oina-rrituta Benito Zambranok zuzendua; eta, horrenharira ohartu naiz, frankismoak gauzak bere era-ra kontatzeko monopolioa izan ondoren lauhamarkadetan, antifrankistek beste bertsio batkontatu nahi izan dutela azken 35 urtean, estali-ta egondako egia; erregimen zaharraren ondo-rengoek, berriz, nahiago hura ahantzarazi, kon-tu zaharra delakoan.

Eta gure artean zer? Armak, itxura denez, betikoisiltzera doazen une honetan, garbi dago hemenez dela, Ameriketako Estatu Batuetan bezala,adostasunezko kontakizunik bilatuko. Ez dakithori desiragarria edo komenigarria ote den, bai-na komunikabide eta alderdi nagusien jardueraikusita bistan da ez dela posible, gau eta egun aribaitira esaten borroka honetan irabazle etagaltzaileak egon direla, egon behar dutela, etahorren arabera agertu behar dela nor izan direnauzi honetan onak eta nor gaiztoak azken 30 edo50 urteetan, erdibiderik eta interpretaziorako tar-terik gabe (bide batez, eskema horrekin funtzio-natzen duenak argi dago ez duela bakea bilatzen,garaipena baizik). Beraz, frankismoaren eredua

ezarri nahi dute, nahitaez: gerraren amaieran,irabazleak idazten du historia eta errepikaraztendu eskoletan, liburuetan, zinema-aretoetan...

Hala izango ote den ikusteko dago, hala ere:gatazka armatua nork irabazi duen ez dago ezta-baidatu beharrik, agerian dago edonorentzat (etaaurreikustekoa zen duela hogei urtetik gutxienez,batzuk itsu egon arren); bizirik iraun nahi duenherriak hor segitzen du, ordea, eta borroka poli-tikoa luzerako daukagu; kontakizun historikoa-ren nolakoa, batetik, borroka horren emaitzakbaldintzatuko du, baina, bestetik, eztabaida ideo-logikoa bera izango da lehia politikoa jokatukoden lubaki nagusietakoa.

Eta egoera honetan, zer egin behar du sortzaileak?Ni ez naiz nor errezetak emateko, bakoitzak dubere fedea eta eliza. Garai eta leku guztietan beza-la, gurean badira eta izango boterearen nahieta-ra makurtuko direnak, baita ideologiaren mene-koegi bihurtuta bere sorkuntza guztiz antzutzendutenak ere. Bere lanean sinesten duen artistak,aldiz, barrura begiratu behar luke eta kontzien-tziaren aginduari segi. Bere egia zintzo kontatzenduenak bakarrik egingo baitu egiazko artea.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Bere lanean sinestenduen artistak barrurabegiratu behar luke

eta kontzientziari segi.Bere egia zintzo

kontatzen duenakbakarrik egingo baitu

egiazko artea

SALDUENAK

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Autopsiarako frogakKoldo Izagirre. Susa.

2. Konprometitu zaitezte!Stephane Hessel. Denonartean.

3. Ertzeko zatiakJon Sarasua. Argia.

4. Hiru koaderno txikiFermin Erbiti. Pamiela.

5. Perpetua Saragueta...Andres Iñigo. Euskaltzaindia.

6. 1512 Nafarroaren konkistaHainbat egile. Txertoa-Nabarralde.

Ez Fikzioa

LIB

URU

DEN

DA

K:El

kar,

Cas

ade

lLib

ro(B

ilbo)

,Auz

olan

(Iruñ

ea)

NARRATIBA

‘Atzorakogeratudena’Ana UrkizaAlberdania. 120 orrialde16 euro

Bizitzari aurre egi-tea... edo ez

Bizi zaitezke iraganean, etorki-zunean, denboraren iraganaribegira edo ondorengoei ustezutziko diezuna ondu nahian.Edo menturatu zaitezke ideia,hitz, irudi edo pentsamendubat lekuz kanpo jartzen, mun-dua irauliko baduzu. Nahikoaduzu, horretarako, galderabat harago egitea edo erantzunezezagun bat irudikatzea,mugak gainditu eta egunero-koaren gurpilean zangotra-batzen zaizkizun ateakirekitzeko. Azken batean,bizi zaitezke edo ez.

IRITZIA

NARRATIBA

‘Ur arreak,ur garbiak’

Joan Mari IrigoienElkar21 euro

Memoria lagun,injustizien aurrean

Nafarroako herri balizko batirudikatu du Irigoienek eleberrihonetan: Urgain. Bere mendieta ibai, eliza eta eskola, ohi-tura eta xelebrekeriekin; geo-grafiaren gainetik, baina,hezur-haragizko herritarrakdira erretratuaren protagonis-tak: gizon-emakumeen pozaketa negarrak, ilusioak etaatsekabeak, eguneroko bizi-nahia eta politikaren borroka-beharra. Urgain, aurrerabidea-ren eta diru-gosearen legemakurrak urtegi bihurtu dutengarai bateko herri bizia da.

SAIAKERA

‘Etakideenametsak’

Markos ZapiainElkar15 euro

Gogoeta eragitekomoduko azterketa

Ikuspuntu harrigarri batetikabiatzen da Zapiainen saiakerahau: euskal literaturan, ETAkokideak protagonista dirennobeletan, pertsonaia etakidehoriek egiten dituzten ametsenazterketa. Hainbat arlotakomaterialen, analisien eta haus-narketa pertsonalaren bidez,ustekabeko esanahiak ateraraz-ten dizkie idazleak testu horiei,bai eta irakurleari gogoeta era-gin ere, fikziotik harago daudenerrealitateei buruz. Politika?Filosofia? Psikoanalisia?Guztietatik du zerbait.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo Camino

Koordinazio lana: Ander Egiluz Beramendi

[email protected]

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako irudia: Naroa Etxebarria

03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko urriaren 1a

Page 4: Ortzadar 011011

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

BB UKATU da Rekalde-Ortzadar KMK Le-hiaketaren lehen deialdia. Asteak, hi-leak izan dira ORTZADARen irakurleoilehenbiziko oharra helarazi genizue-

netik, eta urte oso bat joan egin da ere, hainbes-te zale izan arren, askotan alderatuta geratzenden komikigintzari leku nabaria eskaintzea otuzitzaigunetik. Antolakuntza lan guztiekin lez,honekin ere buruhausteak izan ditugu: arauakdirela, epaimahaiaren osaketa dela, sarien non-dik-norakoa, deialdiaren iragarpena... Eta guz-ti horretaz gain, inoiz programatuta ez daudenehunka kontu txiki bezain nahasiak izan ditu-gu. Bideak, baina, izan du saririk eta, zinez, espe-ro genuena baino hobea. Eskerrak, beraz, partehartu duzuen guztioi eta hurrengo deialdian erebidea batera egingo dugulakoan, bihoakizue aur-tengo lehiaketaren emaitza, epaileen arrazoi-menarekin batera.

“SARI ONAK” HAUTAKETA ZAIL BATENTZAT JorgeMadejón eta Patxi Huarte –Zaldi Eroa– komikigi-leak izan dira aurtengo lehiaketako epaileak etajasotako lanak txalotzeaz gain, banatuko dirensariak ere laudagarritzat jo dituzte. Laguntza eko-nomikoaz gain, Bilboko Rekalde aretoan era-kusketa bat antolatuko dugu, azaroan eta aben-duan zehar, lan irabazle eta aukeratuekin.Honekin batera, Durangoko Azokan salgai egon-go den liburu batean jasoko dira aipatu lanak eta,azkenik, Jorge Madejónek eta Harkaitz Canokzuzenduko duten master class pribatuan parte har-tuko dute sei egileek. “Sari onak” hautaketa zailbatentzat, epaileen esanetan. Jasotako lanen esti-loa, nolakotasuna eta kalitatea anitza izan badaere emaitza ona eta borrokatua izan da. Baina,azkenean, denen gainetik, Alai ZubimendirenHarri baten boterea obra “original eta interesga-

komikia

ANDER EGILUZ BERAMENDI

Maila ederra, estilo aniztasuna eta originaltasuna diraKMK Lehiaketaren estreinako deialdi hau laburtzeko hitzaproposenak. Hamaika lan jaso ditugu, hamar gehi battokitik igorriak, eta den-denek erakutsi dute euskalkomikigintzak sekulako harrobia duela.Iko Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa Alai Zubimendigazteak irabazi du, ‘Harri baten boterea’ komikiarekin,eta aurtengo Ohorezko Saria ‘Xabiroi’ aldizkariari egokituzaio, euskal komikiaren alde egiten duen lanagatik

‘Izaki bitxia’ izan da Asier Martínez de la Peraren lana

04 // Ortzadar Larunbata, 2011ko urriaren 1a

Alai Zubimendi,KMK Lehiaketakolehen irabazlea

David Sarasketak bi sari jaso ditu“Maila handiko lanak jaso dira; batzuk ia-ia profesionalakdirudite”, esan dute epaileek.

IRABAZLEA1. Harri baten botereaAlai Zubimendi

AUKERATUAK2. Zure segurtasunerakoAsier Iturralde

3. GrafitiaDavid Sarasketa

4. ZeruanMikel Hervás

5. KaiolaDavid Sarasketa

6. Izaki bitxiaAsier Martínez de la Pera

7. Eguna argitu daEneko Amezaga

OHOREZKO SARIA‘Xabiroi’Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak lauhilero argi-taratzen duen aldizkaria. 2005ean abiatu zen etaDani Fano irudigileak koordinatzen du.

KMK-N SARITUAK

Page 5: Ortzadar 011011

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komikia

‘XABIROI’: KALITATEZKO ERREFERENTEA

Ohorezko sariek eman ohi dio-te distira jaialdiei, omenduarentamainako dirdira eman ere. EtaRekalde-Ortzadar KMK Lehia-ketaren estreinako deialdi honekhasiera ezin hobea izan du, par-te hartzaileen lanen mailaz gain,ohorezko omenduaren goi-mai-lagatik ere. Ikastolen Elkarteakorain sei urte luze eman zuenargitara ‘Xabiroi’ komiki aldizka-riaren lehen zenbakia: 2005ekoekainean. Ordutik, urtean 37orrialdeko hiru zenbaki ematendituzte argitara, Dani Fanorenzuzendaritzapean. Honen ame-tsa 50 orrialdeko hilabetekaribihurtzea bada ere, beren egoe-ra ezagututa pozik dago hasie-ran zituzten hiru helburuak be-tetzea lortu dituztelako: Existi-tzea, ahozko euskararentzakotresna baliogarria izatea etaeuskal egileentzat euskarri bihur-tzea. Harritu daiteke norbait hel-buru horiek izateaz baina, Fanokberak azaldu duen legez, gazteeuskaldunentzako aisia muga-tua zen bere garaian eta zuloabete zuten. Bestalde, komikiaren‘txispak’ euskarari asko lagun die-zaiokela azaldu beharrik ez da-goen moduan, euskal komikigi-leek kanpoan lan egin behar iza-tea ekiditzeko euskarri duin batsortu behar izan zen. Goi maila-ko marrazkilari eta gidoilariekineta irakurlego gaztea heldu be-zala tratatuz lortu du ‘Xabiroi’kmerezitako miresmena.

05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko urriaren 1a

rria” suertatu da irabazle. Madejónek berak azpi-marratu gura izan du hori, bai eta egileak giza iru-dien marrazketa zelan “menderatzen” duen ere.Kolorearen erabilera eta istorioaren garapena txa-

lotu dute epaileek. Txalogarria eta, ondo-rioz, irabazlea bada ere Zubimendirenkomikia, kolorea eta kontakizunarenabiadura zorroztuz “lanak biribilduko”lituzkeela gogorarazi nahi diote. Asier Itu-rralderen Zure segurtasunerako, bestalde,oso interesgarritzat jo dute biek eta umoregrafikoa jorratzeko estilo “aproposa” duelagogoratuz horretan sakontzea gomendatzendiote. Irabazle izateko lehian izan da, Huar-teren iritziz “Sempéren lan profesional bat”ematen duelako.

Zeruan du izena Mikel Hervásen obrak.“Ideia eta txiste onak ditu baina grafikoki behe-ra egiten du”, eta hor ez da dudarik (badaki Her-vásek zertan egin behar duen lan). Marrazkienhobetzea ere gomendatu diote David Sarasketa-ri, hautatuak izan dituen bi lanetan: Grafitia eta

Kaiola. “Oso ongi aurkezten ditu pertsonaiak–gogoratu du Madejónek–, di-da batean sartzenbaitzara istorioetan”. Huartek ere zoriondu nahiizan du egilea baina, biek ala biek, marrazkientrazuan ikusi dute akatsa. Eneko AmezagarenEguna argitu da, ez da ba gutxi izan da sariketanparte hartzeko beste hautatuetako bat, Asier Mar-tínez de la Peraren Izaki bitxiarekin batera. Ame-zagak “oso istorio polita eta ondo kontatua” sor-tu du; lapitzak, baina, findu behar du punta, gidoi-tik at, bineten kalitatean asko hobetzeko ikusi bai-tute Huartek eta Madejónek. Eta, azkenik, Izakibitxia-ken kontakizunaren oinarria oso gusturajaso dute epaileek, bai eta binetak antolatzeko etatxukuntzeko erabilitako zenbait baliabide ere.Alai Zubimendik ‘Harri baten boterea’rekin irabazi du KMK

‘Zeruan’, Mikel Hervasen lana.

Sari ekonomikoaz gain,hautatutako lanekin

erakusketa eta liburuasortuko da, eta ‘master

class’-a jasoko duteaukeratutako egileek!

LIB

URU

DEN

DA

K:El

kar,

Cas

ade

lLib

ro(B

ilbo)

,Auz

olan

(Iruñ

ea)

2005ean argitaratu zen lehenaldizkaria, eta laster aurkez-tuko dute 24.ena. XABIROI

Page 6: Ortzadar 011011

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

06 // Ortzadar Larunbata, 2011ko urriaren 1a

musika

Bilbo du sorterri talde bizkaitar berriak eta, nahiz eta Bizar anaiak izan arima, gainontzeko kideek laguntzen diete berezko soinua lortzen, Idi Bihotz atzean utziz. JARE

LOHIZUNE AMATRIA

Libre jaiotzea esan nahi du ‘jare’ hitzak eta Jare jaio berri da Bilbon. Lehenengo diskoa kaleaneta bira martxan dutela, gogoz ari dira musikariak, Bizar anaiak buru dituztela

ZZ ORUA dardarka ari da bafleek igortzendituzten uhinen ondorioz. Gogorrak,biziak dira. Mikrofonoa gozotasunez laz-tantzen du abeslariaren ahotsak eta en-

tzulearen ezpainek letren norabidea jarraitzendute. Rock musika bidelagun, hasi da Jare euskaltaldea entzuleak gozarazten. Sormen handikolana dute atzetik: apirilean kaleratu zuten Itxa-ropenaren ertzean lehenengo diskoa eta joan denlarunbatean hasi zuten bira, Durangon.

Hamalau urtez Idi Bihotzen egon eta gero, gau-zak hasi eta bukatzen diren bezala, taldearekinamaitu egin zuten Mikel eta Gorka Bizar anaiek.Erabakiarekin ase sentitu ez eta musikan jarrai-tzeko gogoa piztu zitzaien berriz ere. Ilusioaberreskuratzeko, metal soinuetatik urrundu etaestiloz aldatuz, erronka berria suposatu dienproiektua abiatu zuten 2010eko amaieran.

Jagoba Ormaetxea (gitarra eta koroak) eta IñigoBenito (bateria) Autostereoko musikari profe-sionalen eta Kepa de Miguel (baxua) gaztearenlaguntza izan dute Mikel (ahotsa) eta Gorka Bizar(gitarra eta koroak) anaiek. Oihuka diskoetxea-ren eskutik rock gogorra, pop musika eta rockalternatiboaren arteko nahasketa biribila duenhamaika abestiz osatutako diskoa kaleratu berridute. “Gure estilo propioa sortu dugu”, adierazidigu Mikel Bizarrek. Askatasunaren deiadarradoinu guztietan islatzen du taldeak eta libre jaio-tzearen kontzeptua esanahiz betekoa da beraien-tzat: “Jare kriston kontzeptua da”.

Itxaropenaren ertzean euskal rocka irauli duenmelodia alai eta entzungarriak dituen diskoa da.Pentsatzera bultzatu eta itxaropena iradokikodituzten letrak aurkituko ditu entzuleak eta,abeslariak argitu duenez, “oso kanta ezberdinakdaude: ametsak betetzeko bat, denbora zelanpasatzen den konturatzeko beste bat, Saharakoumeei eskainitako bat...”.

Lelo gogoraerraz eta mezu sakonekin, gogotsumurgildu da boskote bizkaitarra musikarenmunduan. Ilargi berria du izena lehen singleaketa Ainhoa Cantalapiedraren (OT2) ahotsa en-tzun daiteke bertan. Mikel eta Ainhoarenahotsen nahasketak arrakasta nabarmena lor-tu du zaleen artean eta horrela azaldu du abes-lariak galdakoztarraren parte hartzea: “Abes-tiak emakume-ahotsa behar zuen eta JagobaAinhoaren gitarra-jotzailea denez, berari eska-tu genion”. Abesti honekin bideoklipa ere gra-batu dute eta Mikelek berak muntatu du bideoa.

Hala ere, hau ez da kolaborazio bakarra izan.Diskoari izena ematen dion abestian “EuskalHerriko abeslari onenetariko bat” aurkitu dai-teke bere itxaropena lortu duela oihukatzen.Alex Sardui, Gatibu eta Exkixuko abeslaria-rekin abestea luxu handia izan dela aitortu dukantariak.

Ametsak egi bihurtu daitezkeela gogorazten duGauak eman didana bigarren singleak eta hori-xe bera erakusten du Carlos Trijueque pro-

duktorearen laguntzaz grabatu duten bideokli-pak. Hiru minututan, Marino Lejarreta, JoseLuis Korta eta Patxi Usobiagaren bizitza era-kusten du. Horrekin batera, Xabier Leteri “ome-naldia” egin nahian, Xalbadorren heriotzean-enmoldaketa egin dute ere.

OHOLTZAN TALDE, LANEAN ASKE Taldearen abes-lariak dioen moduan, Jare “talde librea” da, ezpentsatzeko moduarengatik bakarrik, lan egi-terako orduan ere jare ibili baitira. Musikaz gainlana eta familia dituzte musikariek, horregatik,abestiak etxean egin eta posta elektronikoa era-bili dute elkarrekin komunikatzeko. “Lan egi-teko beste modu bat izan da, baina gustura egindugu, diskoa hiru hilabetetan egin da eta ez garaetxetik atera”, azaldu du Mikelek.

Berak melodiak prestatu eta emailez bidalidizkie taldekideei. Hauek iritzia eman eta alda-ketak egin dizkiete abestiei. “Idi Bihotzen antzaez izateko Jagobak eman ditu azken ukituak”,argitu du abeslariak. Pertsonalki Jareri “loka-leko berotasuna” falta zaiola iritzi dio. Hala ere,gustuko du lan egiteko modu berria eta tekno-logia berrietara moldatzea beharrezkoa delagehitu nahi izan du.

Taldearen izenak ezin hobeki laburbiltzen duboskotearen pentsamoldea, nahi duzuna eginez,ondo pasatuz eta disfrutatuz, gauzak etorrikodirela sinesten dute eta. Gogoz abiatu dira bidaiberrian. Jaio da Jare.

ZUZENEAN HAN ETA HEMEN

Hiru kontzertu eman dituztedagoeneko Arrigorriaga, Otxan-dio eta Durangon, baina Jarehasi baino ez da egin. Diskoaatera ondoren, neguko biraprestatzen ibili dira, beraienasmoa “leku guztietan pare batkontzertu jotzea” baita, azaldudu Mikel Bizarrek. Ilusioarekinaurreikusten du bira abeslariaketa oholtzara berriro igotzeko“gauzatxo hori” daukala aitor-tu du. Hurrengo larunbatean,hilak 8, Basauriko jaietan jokodute eta urriaren 15ean Duran-gon aurkitu ahal izango dituztezaleek. Gipuzkoa aldean, Gas-teizen eta Iruñean ere egongodirela ziurtatu du Mikelek eta,honekin batera, Euskal Herritikkanpo jotzeko hainbat eskain-tza jaso dutela ere bai. Horienartean konfirmatuta dutenBartzelonako kontzertua.

Jare jaio da jareBILBO

Page 7: Ortzadar 011011

IRURI KNÖR

Markek geure barneak eragitearen truke aisi-aldirako aukerak ugaritu eta merketzen zaiz-kigu. Publizitateariesker denok irabazle

II GANDE arratsaldea. Sofan erdi etzanda,txokolatezko gaileten azken apurrak mahaigainean, telebista piztuta, urrutiko aginteaeskuan. Eta bat-batean konturatzen gara ez

dugula gogoratzen zein film edo telesail ari ginenikusten. “Telebista kate honetan gero eta luzea-goak dira atsedenaldiak. Iragarki madarikatuak!”

Gauza bera gertatzen da egunkari eta aldizka-rietan, baita irratian ere, batzuetan iragarki neka-garriak baititugu gosari-lagun, goizeko albiste-giaren ordez.

Nola gorroto dugun publizitatea. Zein polit izan-go litzatekeen guztia iragarkirik gabe, ezta? Tele-bista saio guztiak jarraian, atsedenik gabe; zine-mako filmak puntu-puntuan hasiko lirateke; 80orrialdeko aldizkariak informazio gehiago etahondakin gutxiago izango luke.

Garai batean, ekoizpen guztia saltzen zutensaltzaileek, jendeak behar zuena bakarrik erosi-ta ere. Egun, aldiz, eskaintza zabal-zabala dugumerkatuan, baina ez gara horrenbeste kontsu-mitzeko gai. Hara nola sortu ziren, beraz, eza-gutzen ditugun marketin estrategia gogorrak.5.000 publizitate-inpaktu jasotzen ditugu egune-ro: errepidetik pasa den kamioia, aurreko espa-loian dagoen kartel handi hura, supermerkatukokutxan kasualitatez bezala eskura jarrita daudentxikle horiek. Publizitatea, zuzena zein zeharka-koa, uneoro da protagonista gure eguneroko bizi-tzan. Nolatan iraun du hain luzaroan gehiengobatek gorroto duen fenomeno horrek? Zergatikda hain garrantzitsua?

Harrigarria badirudi ere, beharrezkoa dugupublizitatea. Eta ez, ez naiz zoratu. Pentsa: nola-tan ikus ditzakegu ehunka telebista kate ezber-din eta hamaika film eta saio ezberdin egunero,

guztiz doan? Nork ordaintzen ditu aurkezleak,gidoilariak, kameralariak? Hara bada, iragarleek.

Konturatzen ez bagara ere, gure aisialdian kon-tsumitzen ditugun denbora-pasa gehienakpublizitateari esker dira dohainik edo merke.Pentsatu al dugu zein izango litzatekeen aldizka-ri baten prezioa dendan, iragarleek beren parteaordainduko ez balute? 30 edota 50 euro? Ira-garkietan oinarritutako eredu honekin, aldiz, guz-tiok irabazle: argitaratzaileak nahi dituenedukiak zabaltzen ditu, enpresak iragarkienbitartez irakurleengana iristen dira, eta irakur-leok geure aldizkari maitea dugu esku artean.Zirkulua ixten da.

Baina publizitateak baditu beste zenbait ezauga-rri polit. Iragarkiei esker badakigu zenbait auke-ra ditugula produktu bat hautatzerakoan. Edogure markarik gustukoenak modelo berri bat pla-zaratu duela. Komunikazioa ere da beraz publizi-tatea, interesgarria zaigun komunikazioa alegia.

Ez al gara noizean behin ixil-ixilik telebistaribegira gelditzen, musika hunkigarria duen ira-garki hori nola bukatzen den ikusteko? Edota bat--batean barrez lehertu egunkarian agertutakoorrialde osoko iragarki horrekin? Ba al da giza-kion emozioak piztea baino politagorik?

Markek euskarri ezberdinak erabiltzen dituzteiragarkien bitartez gure barnea mugitzeko. Etakomunikazio horren truke, guk gure telesail gogo-

koenaz edota irrati-saio interesgarri horretazgoza dezakegu. Doan. Hona hemen, beraz,

zientzia honen gakoetako bat: gure eta markenarteko maitasun-gorroto harremana. Win win,ingelesez esaten den bezala: guztiok irabazle.

Publizitatea?Bai, eskerrikasko!

HAPUREN OIHAL EDERRAK

Publizitatea azken hamarkadahauetako gizarte kontsumitzai-learen ezaugarri bat besterik ezdela uste da maiz, baina komuni-kazio komertziala lehen merka-taritza arrastoak agertu zireneansortu zela esan dezakegu. Nolajakinarazi bestela herriari arran-tzaleak portuan daudela arrainfresko-freskoarekin? Eta nola kon-bentzitu gure bezeroa geuk, ezondoko saltzaileak, dugula artogozoena? Honela sortu zen publizi-tatea. Paperezko lehen iragarkidokumentatua aintzinako Tebashirian ‘argitaratu’ zen, K.a. 3000urtearen inguruan. Shem izenekoesklaboak ihes egin ziola-eta papi-rozko kartel bat eskegi omen zuenHapu ehuleak, esanez: “Urrezkopeza bat emango zaio Shemaurkitu eta Hapuren dendara, ale-gia, oihalik ederrenak ehuntzendiren dendara, ekartzen duenari”.British Museum-en dago ikusgaipapiroa. Lehen telebista ‘spot’-a,aldiz, 1941. urteko uztailaren 1eanikusi zen Ameriketako EstatuBatuetan. Bulova izeneko erlojumarka batek 9 dolar ordainduzituen WNBT telebista kateakbeisbol partida baten aurretik 20segundoko iragarkia ematearren.

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

publizitatea

07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko urriaren 1a

Page 8: Ortzadar 011011

08 // Ortzadar Larunbata, 2011ko urriaren 1aazkena

JAGON

www.euskaltzaindia.net

GALDERAERANTZUNAK

Erromatarren hozkakInperio erromatarrak Hispaniako meatzerik handienetako bat zulatu zuenAiako Harrian baina ia atzo arte inork ez zekien bazenik ere. Mertxe Urteagaarkeologoak aurkitu zituen galeriak eta aztarnak, orain ikusgai daudenak

AA RRASTOAK oso deigarriak zirenbaina inork ez zien jaramonik egi-ten. Thalacker ingeniari alemania-rrak 42 galeria eta 82 putzu erroma-

tar aurkitu zituen 1804an Aiako Harrikoerraietan, eta Hispaniako probintzian zulatuzuten meatze handienetako bat zela adierazizuen, Espainiako Koroarentzat egindako txos-tenean. Beranduago, 1897an, Gascue inge-niariak galeriak 15 edo 18 kilometro inguruluzatzen zirela zehaztu zuen. Halako meazu-loak zabaltzeko, Gascuek zioenez, “laurehungizonek berrehun urtez jarraian” lan eginbehar izan zuten. Baina uste oso zabaldua zeninperio hark ez zituela sekula Euskal Herri-ko kosta eta mendiak kolonizatu: XIX. men-deko txosten tekniko haiek fantasiatzat jo etaahaztu egin ziren. Arkeologoek Irunenindusketak egiten hasi zirenean, barre egitenzieten.

Azken urteetan, ordea, portu baten aztarnakazaleratu dituzte Irunen. Eta oso portugarrantzitsua gainera, Atlantikoko nagusie-netako bat izan zena erromatarren garaian,Londres eta Bordelekoen parekoa. Oiasso hirihandiaren portua zen, Aiako Harriko zilarmeategiekin lotura zuzena zeukana. Horixehasi ziren frogatzen, 1983an, Mertxe Urteagaarkeologoa eta Txomin Ugalde espeleologoa,Arditurriko lurpeak arakatzen hasi zirenean.Artean lanean ziharduten esplotazio moder-noetan barrena, dozenaka galeria zahar, subidez zabaldutako espazioak, eskuzko erro-tak, harrizko mailuak, zeramikazko lanparaketa janari arrastoak aurkitu zituzten. Eta,

BIDAIAKOADERNOA

Lurpeko kanalafroga ukaezina da:

meatze sistemakonplexua sortuzuen Erromatar

inperioak Arditurrin

denetan deigarriena, hustubide handi bat:ingeniaritza hidrauliko bikain horri esker,erromatarrek zilardun galena ustiatu ahalizan zuten errekaren mailatik behera, lurazpira iragazten ziren urak azaleraino ate-ratzen zituztelako kanal horren bidez. Ora-indik ere urak xukatzen dituen bi mila urtekotunel horri esker, posible da meatzeko mailabaxuenetara jaistea.

Lurpeko kanal hori froga teknologiko ukaezi-na da: Arditurrin meatze sistema aurreratueta konplexu bat eraiki zuten erromatarrek,Oiassoko hiri eta portuaren oparotasunareniturri izan zena. Historiaren eta azpiegiturenberri Irunen –Oiasso museoan– eta Oiartzu-nen –Arditurriko meatzeen bisitan– jaso deza-kegu orain.

Meatzeetako hondakinek itxura berezia ema-ten diote Arditurriko bailara estuari: harripilak, kraterrak, labeen arrastoak… XX. men-deraino luzatu zen ustiaketak paisaia goitikbehera eraldatu du, baina inguru honetankokatzen da Urteagaren ametsa: Arditurrikoherrixka erromatarra aurkitzea. “Mendimagal honetan azpiegitura industrial nabar-mena eta bizigune bat ere eraiki zuten, zalan-tzarik gabe”, dio. “Zilarra eta beruna bereiz-teko galdategiak izango zituzten, meatzarienetxolak, meatzearen jabe pribatuaren etxea,Estatuaren zerbitzu publikoak…”.

Inperio erromatarraren muin batean gaude,beraz, bere garrantziaren froga asko orain-dik ere lurpean ezkutatzen dituena.

Ustea edo iritzia adieraz-teko, zuzena al da “Etanago (...)-(e)la” formulaerabiltzea? Adibidez: “Etanago ideologia jakin bate-ko bertsozalea hoztu etaatzendu egin dela jokaeraberri horrekin”.

Bai, dagokion testuan ongi txertatuz gero, zuze-na da “Eta nago (...)-(e)la” erabiltzea, eta orde-na horretan ere bai. Horrez gainera, ikus Jago-neko datu-baseko “-(e)la” sarrerak.

Baliokideak al dira“ez (...)-t(z)ekotan” eta“... ezean/ezik” formak?Orotariko Euskal Hiztegiko datu-baseko adi-bide zenbaiten arabera “ez (...)-t(z)ekotan” for-maren erabilera desberdinak daude.1.- “-tu ezean” egituraren ordain izan daitekehurrengo adibidean:-Gaxuxa ez uztekotan, oiñordekotza Mattiniutzi bearrean naizela esan zidatek (Y. Etxaide,Joanak-joan, 78. or.).2.- Ez, ordea, hemen:-Uste dut halaz ere, urteekin ahalgea gutxituta eztala asarretuko belarrira esaten badizut,zuk gero iñori ez esatekotan (Oskillaso, Kur-loiak, 42. or.).3.- “-t(z)ekotan” formaren beste balio bat“-t(z)ekotan egon, -t(z)eko (asmo)tan egon” egi-turaren bidez ematen da; eta ez da baldin-tzazkoa. Kasu horren ezezko forma ere ez li-tzateke “-tu ezean” eskemaren bidez emango.Honez gainera, ikusi Jagoneko datu baseko“-t(z)eko” eta “-tzeko” sarrerak.

“Hitz egin” aditzak onar-tzen al du “euskara” osa-garria absolutiboan?Euskarazko tradizio idatzian ez da ohikoa zukaipatzen duzun “euskara hitz egiten du” egi-tura. Askoz ere erabiliagoa izan da “euskarazmintzatu / berba egin / hitz egin” egitura, ize-nondo bat duelarik inesiboan (“euskara ede-rrean mintzatzen da”, “euskara goxoan” ...).Beste aditz batzuekin maizago gertatzen dakasu absolutiboa erabiltzea: “euskara ikasi,jakin, irakatsi” eta abar. Adibidez, “bretonaikhasten dute frantsesa bezain ongi”, “frantse-raren ikasterat”, “euskara bera ikasi zuen”,“euskara jakitez gainera”, “euskara ere ira-katsi du” eta abar. Hala ere, badira tradizioan“euskara hitz egin” moldeko adibide bakanbatzuk, hurrengo hauexek kasu:1.-Etzauzkigu erdaran lokartu ezpainak, euska-ra baizik ez du mintzatzen artzainak (Xalba-dor, Odolaren mintzoa, 111. orrialdea).2.-Eskolan ebilzanian, milla zemai ta agirakazbere, ezin itxi eutseen euskera berba egitiari(Mogel, Peru Abarka, 219. orrialdea).3.-Zuri entzuten deutsudazan izen, neuk ezta-kidazanak, iminiko ditut paperian, euskeraondo berba egiteko (Mogel, Peru Abarka, 81.orrialdea).

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com