5
LARUNBATA, 2010EKO IRAILAREN 178. zenbakia KRITIKA: GOIZALDE LANDABASO KAZETARIAK EIDER RODRI- GUEZEK IDATZI- TAKO AZKEN LIBURUA AZTER- TU DU, ETA “DESEROSOTA- SUNA” SENTITU DUELA ONARTZEN DU 3. orr. ZINEMA: ‘RAPSODIA DE SANGRE’ FILM SURREA- LISTARI ESKER BILBO HUNGA- RIAKO HIRIBURU BIHURTU ZEN 1959. URTEAN. ZINEAREN BITXI- KERIAK, ANDO- NI ITURBEREN ESKUTIK 7. orr. Ke arteko zinea Antxon Eceiza, zuzendari berritzailea BIDEAK ZABALDU DITUEN GIZONA. ZINEA ZAHARBERRITU ZUEN Keak esangura berezia du Antxon Eceizaren inguruan. Batetik, zigarroaren keak baldintzatu du bere bizitza. Bestetik, kea bere pelikula ezaguneneta- koaren lerroburua da (’Ke arteko egunak’). Zinemaldiko Sekzio Ofizialean parte hartu zuen euskarazko lehen filma izan zen. 4-5. orr. LARUNBATA, 2010EKO IRAILAREN 18A

Ortzadar 180910

  • Upload
    deiacom

  • View
    245

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Kultura eta aisia

Citation preview

Page 1: Ortzadar 180910

LARUNBATA, 2010EKO IRAILAREN

178. zenbakia

KRITIKA:GOIZALDE

LANDABASOKAZETARIAK

EIDER RODRI-GUEZEK IDATZI-

TAKO AZKENLIBURUA AZTER-

TU DU, ETA“DESEROSOTA-SUNA” SENTITU

DUELAONARTZEN DU

3. orr.

ZINEMA:‘RAPSODIA

DE SANGRE’FILM SURREA-LISTARI ESKER

BILBO HUNGA-RIAKO HIRIBURU

BIHURTU ZEN1959. URTEAN.

ZINEAREN BITXI-KERIAK, ANDO-NI ITURBEREN

ESKUTIK7. orr.

Ke arteko zineaAntxon Eceiza, zuzendari berritzaileaBIDEAK ZABALDU DITUEN GIZONA. ZINEA ZAHARBERRITU ZUEN

Keak esangura berezia du Antxon Eceizaren inguruan. Batetik, zigarroarenkeak baldintzatu du bere bizitza. Bestetik, kea bere pelikula ezaguneneta-koaren lerroburua da (’Ke arteko egunak’). Zinemaldiko Sekzio Ofizialeanparte hartu zuen euskarazko lehen filma izan zen.

4-5. orr.

LARUNBATA, 2010EKO IRAILAREN 18A

Page 2: Ortzadar 180910

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2010eko Irailaren 18a02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko Irailaren 18a

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo CaminoKoordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal ElordiPortadaren argazkia: Gorka Estrada

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

Erakusleihoa

Atsekabeabarreiatzendelako“Demagun ez dagoela Bilbobakarra, ezpada denontzatikusgai dagoen Bilbo bat etaezkutuan dagoen beste bat.Txakurrek eta katuek borro-ka-leku duten hiria.Minberatarren Jauregia,Negarguraren Plaza, Tristura-ren Etxea, Hiru Minen zubiak.Bilbo horretan dagoen KatuKale zatiak dira”. Irati Jimenezidalze mundakarra katuakprotagonista direla ipuin luzeberri batekin datorkigu, Noraez dakizun hori eleberriarenostean. Atsekabe Zaitut libu-rua Irats Inziarteren irudi ede-rrekin hornituta dago.

EGILEA: Irati JimenezARGITALETXEA: TxalapartaGENEROA: Narratiba

XabierArtolarennarrazioaGazteen gustuko gai bat ikus-pegi ironikoz lantzen dueneleberri honi esker irabazi duAsier Mendozak I. MikelZarate Haur LiteraturakoSaria. Kristianek ez du bereaurpegia argi ikusten ispiluan,eta gauza arraro gehiago eregertatzen zaizkio: ahots ba-tzuk entzutea, odolak erakar-tzea... Banpiro bihurtzen ariote da? Aldi berean, jakin-min itzela pizten dioteaurrean bizi diren Morganda-rrek. Istorioak ustekabeadauka gordeta, ordea, umo-rez eta irudimenez landurikokontakizun honetan.

EGILEA: Asier MendonzaARGITALETXEA: ElkarGENEROA: Haur Literatura

Rock kontzer-tuan gertatuzen bahiketa“Gori-gori zegoen giroa kon-tzertu horretan. Kirol jauregiajendez borborka zegoen, etamusika gorputzeko eta arima-ko poro guztietatik sartzenzen”. Halaxe zegoen ba giroaTot kantariak eszenatokia utzizuenean, baina ez zuen tartehandirik izan hartaz goza-tzeko. Bi gizonek klorofor-moz igurtzitako trapu batekinlotarazi eta eraman zutenohatila batean konortea galdubailuen. Tot ordea txalupabatean esnatuko da. Bahitutazegoen! Antton Olanokeuskaratu du Pere Casalesekidatzitako narrazio hau.

EGILEA: Pere CasalsARGITALETXEA: EreinGENEROA: Gazte Literatura

Iritzia

ider Rodriguez idazlea irakurtzeakdeserosotasuna dakar. Eta ezine-gona. Eta abaildura ere bai. Etabatez ere, hausnarketa sakonak era-giten ditu/dizkit. Ipuin bakoitzakberea den gorpuzkera badu ere,

guztiek iraultzen dizute urdaila. Ez dago indi-ferentziarako tarterik. Orrialdeotan ez dago aba-rorik. Baina hau dena azal azpian gertatzen da.Lasai irakur zenezake, “hagina puskatu zitzaida-netik zerbait aldatu da. Ni eta munduaren artekoharremana. Gorkarekin ari nintzen afaltzen, txerriukondo errea tomate marmeladarekin, azalzati kro-kante batek hondamendia eragin zuenean”. Hon-damendia isilik zegoen sumendia baino ez zen.

Existentzia, sarri, hutsala da. Zer egiten duguhemen? Zertarako? Denbora badoa, bizkor bai-na eternala balitz bezala sentitzen dugu. Bizidugu. Eta gero, aukeren beldur gara, itxarope-narena, bizitzarena berarena. Izuek, aurreiri-tziek, urguiluak, gure izaerek… preso gauzka-te. Ez gara nahi duguna egiteko libre. Ez garanahi duguna izateko aske. Ez gara. Agnesek Lili

E �Ez dagoindiferentzia-rako tarterik.Orrialdeotan ezdago abarorik

�Ez daHiroshimakobonba, hitzezhitz barruakarrailtzen digunarra da

katemeari esaten dio, “ez zaigu komeni, ez zaigukomeni, printzesa”. Nahiak mutilatu egiten ditu-gu etengabe.

Filmetako theendzoragarririk ez dago; azukre-rik, ez dago. Eztirik edota osterantzeko eduko-raziorik ere ez. Hau bizitza da, ezineztasunezbeteriko mataza ikusezinak, harresi gaindiezi-nak, izozten gaituzten beldur antigoalekoak.Hau ote da? Amaierak mikatzak dira, denokbizi izan ditugunak, denok katu bilakatzen gai-tuztenak. “Bakoitza bere etxera itzuli zen, bakoitzabereordutegi, lursaileta kafemarkara. Egun batzuenostean, ezergertatu aurreko bizitzetara bueltatu zire-la uste izan zuten, baina asteak eman zituzten usainhura ahaztu ezinik. Desioaren usaina zen, hiltzenuzten denean”. Kitto. Akabukoak pitzatu digubarruko zerbait.

Lehenengo ipuinaren amaieran kontsolamen-du eske bazabiltza, etzazu Hagina ipuineanaurkituko duzunik espero. Ezinegona, in cres-cendo doa. Bihotz erreak zerbait zabaldu dubarrenetan. Eta norbaiten edo zerbaiten izpiri-tuak eztenkada sartu ostean patxada osoandiosku: “Hemen baldin banago zuk hotsegin dida-zulako da, polit hori”. Arrazoi du. Nik zabaldudut liburua. Halako batean burutik pasatukozaizu hirugarrenean lortuko duzula. Izango delasamurtasunik, gordelekurik, zelanbaiteko babe-sa. Hazia. “Amaitzearda funtzioa, ordu erdiberan-du iritsi zara, maitea. Igo nahi duzu semea ikustera?Hau ez, hau gomazkoa da, egiazkoa, hor atzean

dagoena, backstage-an”. Amatasunaren mikatzak.Galdua zara ordurako. Agian esaldi batek labur-bil dezake sentiarazi nauena. “Hau alda bizitza?Hau al da guztia? Hainbeste itzuli honetarako?”.Ama berria. Gizartean ezin itsatsirik lehengoeran, ezin ama ez den beste ezer izan. Amata-sunaren garratza hitz soiletan adierazia. “Etautzi diot”. Utzi dio bera izateari, orain ama da.Ipuinaren ostean ama izan berri den lagun batideitu diot.

Bideak aurrera darrai. Omarren udan zaude.Mutil atsegin, eskerronekoa. Atzerritik honara-tua, uda gozo pasa dezan ekarria. Zeure alabaeta emaztea tentatzen duena bihozgabeki. Omar.“Omarrek esku batekin heltzen zuen zakila eta zirku-lu txikiak marrazten zituen neskaren sabelaldean.Luiak izterrak estutzen zituen, hankarteak alua guz-tizirentsiezzezan zainduz”. Omarren ostean, Tel-mo. “Zaharra Telmoren aurrean hil zen, ospitaleaneta egun argiz. 45 urte elkarukitu gabe bizi ondorenbihotz hauskor hura fereka batekin suntsituko zuenbeldurrez”. Honera iritsi bazara eta arnasteko ara-zorik baduzu, ez larritu, oxijeno falta baino ezda. Bihotz erreak eragindako amildegiaren zapo-rea. On the road lehorra. Errepidean barna, baz-terreko tabernetan galtzen gara, elkartzen gara,bilatzen gara. Hiltzen gara.

“Erreza eida. Ezgarena garela antzeztu behardugu,hori da dena”. Dena. Katu jendea ez da Hiroshi-mako bonba, apurka-apurka, hitzez hitz barruakarrailtzen digun arra da.

Salduenak

Zaldi Eroa

‘KATU JENDEA’, EIDER RODRIGUEZ (ELKAR)

Existentziaz zertzelada batzuk

[ GOIZALDE LANDABASO ]

� EZ FIKZIOA

1. Loiolako HegiakImanol Murua. Elkar2. Goizuetan bada gizon batPatziku Perurena. Erein3. Amesgaiztoa. Egunkaria...Pello Urzelai. Iragarri-Berria4. Ez dago etxeanJokin Urain. Susa5. Egunkaria. Amets baten egiaTxema R. de la Piscina.Tarttalo6. Izan bainintzen Nafarroako...Aingeru Epaltza. Elkar

� FIKZIOA

1. GalernaIratxe Esnaola. Elkar2. AutokarabanaFermin Etxegoien. Pamiela3. Katu jendeaEider Rodriguez. Elkar4. OspitalekoakMikel Antza. Susa5. Hor hago Kevin?Kevin Heredia. Meettok6. Bilbao-New York-BilbaoKirmen Uribe. Elkar

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

‘Esnea’

HARRIGARRA DA NOLA AMAREN ESNE BERA eta aldi berean edatenduten bikiak izan daitezkeen gero, urteen joan-etorrietan, horren des-berdinak. Bada kasu bat oso adierazgarria eta ezaguna politikoenartean: Viljoen anaia bikiena.

Braam eta Costand Viljoen 1933an jaio ziren Hegoafrikan. XVIII. men-dean Europatik Afrikako hegoaldera heldutako kolonoen ondoren-goak ziren, harrezkero afrikaner izena hartu zutenak. Seguruenikesne berak egin zituen nekazari handi, baina ezin desberdinagoakizan ziren gero gogoz eta izaeraz. Braamek erlijioa hautatu zuen etateologia irakasle aritu zen unibertsitatean, beti ere lurra lantzeari utzigabe. Costand, ostera, armadan hasi eta galoietan gora egiteari ekinzion apurka-apurka baina apenas etenik gabe. Jeneral izatea lortuzuen, baita armadako nagusi ere, baina ez zen hor gelditu: P. W.Bothak Hegoafrikako defentsarako armadaren komandante nagu-si izendatu zuen halako batean. Esan izan da Costand Viljoe-nen ahaleginari esker eutsi ziola apartheid izenekoak haindenbora luzean.

Braam anaia, erlijioaren barne logikari jarraituta, aparthei-daren kontra egon zen hasieratik bertatik. Idazki batean here-siatzat hartu zuen sistema arrazista hura zilegi bihurtzekoHegoafrikako elizak ematen zuen zuribide biblikoa. Normala denez,Braam eta Costand Viljoenek berrogei urte eman zituzten apenashitzik egin gabe.

Horra arte biki hegoafrikarren nondiknorakoak. Hurbilago, baina,badaukagu hain ezaguna ezden kasua. Ematen duezkutatzeko ahaleginakegon direla, Jurgi Kinta-nak berak ere ez baituaipatzen ResurrecciónMaría Azkueren anaiabikia. Baliteke oso gazte-tan alde egin izana Ameri-ketara eta familiak berak erekontaktua galdu izana; balitekenor zen eta zertan zebilen ondo jakin arren, neba-arrebek,haren ibilerak nolakoak ziren barruntatuta, baztertu nahi iza-na. Testu batzuen arabera, badakigu Ricardo Pedro Azkue,Resurrección Mariaren anaia bikia, Mexikon bizi izan zela.Haren taldean ibili zirenen seme-alabek esan izan dute Kubanere eman zituela urte batzuk Mexikora heldu baino lehen etaesamesek alkoholarekin eta fama txarreko ostatuekin lotzenzutela.

Gauza da Mexikon zegoela XX. mendeko hogeigarrenhamarkadaren amaieran eta lagunarte komunistetara biltzenzela batez ere. Esaten dute talde batetik baino gehiagotik botazutela alkoholak eta bestelako sustantziek indarkeriarako joe-ra iraultzen ziotelako. Azkenean “Lequeitio” izeneko talde batsortu zuen bere moduan zebiltzan beste komunista bazterrekobatzuekin eta atentatuak egin zituzten Guadalajarako hainbattokitan.

1927ko otsailaren 5an hil omen zen, Santa Ageda egunean,enpresaburu baten etxean lehergailu txiki bat jartzen ari zela:aulki bateko burdinazko hanka sartu omen zitzaion bekokitiketa lepotik atera. Kontatzen da Resurrección Mariak zazpi hila-bete geroago jakin zuela eta tristatu arren poztu egin zela aita1873an zendu zelako anaiaren gorabeheren berri izan gabe,bikiek bederatzi urte zituztenean.

[ UNAI ELORRIAGA]

AHOTSAK

Esne bikia

GOSEA KENTZEN DU, egarria ase. Amesgaiztoak esna-tzen zintuenean bero ekartzen zuen amak, ezti tantabatekin. Eztiagoa zen bere laztana, zelatan zeneukanpasilloko munstroa urruntzen zuena. Zortzi aurpegi-dun hagin bakarreko dragoiak jan egin nahi zintuenbaina amak katilu beroa ekartzen zuen eta heren-sugeak ezin zuen horren kontra oldartu. Esnea garai-pena zen.

-Hamarretik batek dauka–dio medikuak–. Gutxi gora

behera.

-Horrenbeste?

-Herrialde batzuetangehiago.

Nerabezaroan, etxeraetortzeko ordua luzatzen

hasi zinenean edozer jaten zenuen, hozkai-lutik zuzenean. Anerekin hasi zinen orduaneta berak edozer ez, berak kolakaoa nahizuen, gosetuta etortzen zenean. Ezin

zenuen ulertu nondik ateratzen zuen esnea-ri astiro-astiro eragiteko baretasuna. Bainaliluratu egiten zintuen, edalontziarekin etazurekin zuen goxotasunak. Esnea pazientziazen.

-Orduan… alergia diot? Esneari?

Medikuak ez dizu albiste onik eman.

-Intolerantzia. Desberdina da.

Ohitura duzu, siesta luzea egin ondoren,kafesnetan txokolate zatia sartzekoa. Urtuta,aho sabaian irauten dizu luzaroan, plazer goxo,bero, osoa. Esnea erotismoa da baina medi-kuak esan dizu hobe duzula ez hartzea.

-Ez zaitu hilko baina ez zaizu komeni eta har-tzen ez baduzu nabarituko duzu aldea.

Lehen dendara joaten zinenean gaingabetua,osoa, botilakoa, tetrabrikean zetorrena, kaltzio-duna, kaltziogabea, txokolatea zuena edo laran-ja urarekin nahastua har zenezakeen. Esnea aska-tasuna zen. Ia debekatua duzula dio osagileak.

-Debekatua. Pentsa debekatua duzula.

Arroz esnetan murgiltzen zinela egin zenuen ametsbehin. Ozeano horretan ez zenuen arnasarik hartzekoarazorik eta munduak ongi etorria ematen zizun, epel

eta abegikor. Esnea maitasuna zen.

Dendako langileak triste ikusi zaitu, antza, soja eda-rien apalategi tristeari begira. “Ona dago”, esan dizu etairribarre egin diozu. Dastatu duzunean ez zegoen txa-rra. Baina ez zeukan garaipenaren zaporerik, pazien-tziaren usainik, askatasunaren goxorik edo maitasuna-ren berorik.

Intolerantzia[ IRATI JIMENEZ]

Viljoen anaiabikiek berrogei

urte emanzituzten apenas

hitzik egingabe

Esneaerotismoa da

baina medikuakesan dizu hobe

duzula ezhartzea

Page 3: Ortzadar 180910

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2010eko Irailaren 18a04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko Irailaren 18a

euskal sustraiak eusten saiatu den eragileaeta espainiar sistema produkzioan errrea-lismoa birsortu eta konkistatzen jardun denzinegile errespetatua ezkontzen dira, ezkon-tza hori guztien gustuko izan ez bazen ere.

Eceiza ez da bere bidea egitearekin kon-formatu den zinegilea, bideak eragin baiti-tu. Ameriketako Estatu Batuetan outsiderhitza erabiltzen dute estudioetako sistema-tik kanpo diskurtso propioa egiten dutenzinegileak lerroburu baten pean finkatzeko.Eceiza outsider-a baino gehiago, eragileaizan da. Kritikaria, zinegilea, produktorea…Zinearen hainbat esparru ezagutu eta kon-trolatu ditu bere ibilbidean zehar, lagungarrantzitsuen konplizitatearekin. Bi izenhandik inguratu dute bere ibilbidea: leheniketa behin Elias Querejeta produktorea, etabestetik, alderdi artistikoari dagokionez, LuisCuadrado operadorea.

Jende eta eragin askoren emaitza da berepentsamolde politiko eta existentziala. Espai-niako Alderdi Komunistan 1956. urtean sar-tu zen eskolan ezagutu zuen Enrique Mugi-ca lagunak animatuta. Luis Cuadrado-rekin, argazki zuzendaritzan maisua,oso ongi moldatu zen, eta hil artebatera lan egin zuten. Ez zuen pla-no bakar bat ere bera gabe fil-matu. Itsutu zenean ere, bateralan egin zuten publizitate kanpai-na batean. Gogoan du esaldihura: “Nork aukeratu zituen zurebegiak argirik gabe gera ez gai-tezen?”.

Elias Querejetarekin, Realeko jokala-ria izan zen garaitik, harreman oso estuaizan du eta orduak eta orduak pasatzenzituzten elkarrekin mundua konpontzen etaexistentzialisten inguruan (bereziki Camuseta Sartre) berbetan. Donostiako Zinemal-diarekin ere lotura polita izan zuen eta garai-ko zinegile berrritzaileen bisita ahalbidetuzuen Eceizak. Francois Truffaut gonbidatuzuten Nouvelle Vague-a pil-pilean zegoenmomentuan.

Querejetarekin batera zineklubak bultza-tu zituen, ezkerreko filmak batez ere etasasoi hartako zine forum askotan parte har-tu zuen, askotan eztabaida politikoak bihur-tu baziren ere. Politika eta zinearen bitartezgizartea edo espazio publikoa berreskura-tzeko gogoa, eta errealismo kontzeptu berribaten deiadarra izan dira Eceizaren gakoe-tako batzuk. Madril izan zen prozesu guztihorretarako plataforma, zine espainiarreanaire berriak hasi zirenean dogma zaharki-tuak astintzen hasi eta gero.

ZINEA ZAHARBERRITUEceizak zeresan nabarmena izan zuenzaharberritze horretan, Carlos Saura, MarioCamus edo Josep Maria Fontekin batera.Bere lehenengo ekarpen nagusia El próxi-mo otoño izan zen, kritikak hobetsi zuenpelikula, publikoarentzat deigarria izan ezbazen ere. “Ezker korronteko nire lagun ba-tzuk duela urte batzuk telebistan ikusi zuten,

NTXON ECEIZAREN ingu-ruan keak esanguraberezia du. Errealitategordinak ez dio beldurrikeman eta aurre eginizan dio aurrean duenikusmira lausotuari.Zigarroaren keak erebaldintzatu izan du bere

bizitza. Euskadiko Filmategiak Antxon Ecei-za: cine, existencialismo y diálectica liburuakudeatzea erabaki zuenean, zinegilegipuzkoarrari erretratu propioak eskatuzizkion, eta kostata topatu zituen erretzenagertzen ez den argazkirik. Jakin badakiAntxon Eceizak jarrera hori egun politikokigaizki onartua dagoela, baina afizio horibidelagun izan du. “Egia da argazki gehie-netan erretzen agertzen naizela, baina zeregingo diogu ba…”, argitu dio Ortzadarri.

Keak, aldi berean, bere pelikula ezagune-netarikoaren lerroburua da. Berak zuzen-dutako Ke arteko egunak izan zen Zine-maldiko Sekzio Ofizialean parte hartu zueneuskarazko lehenenengo filma. Autobio-grafiatik ere badu pelikula horrek aitortuduen moduan, nekatuta eta gogaitutadagoen seme baten testigantza horretanhain zuzen. Bere aita bere aurrean atxilo-tzen ikusiko du tren geltoki batean, etanoraezean dagoela, manifestarien kontra-ko bidea hartuko du, nola ez, ke eta balenzaraten bidetik ihes eginez.

Pelikula horrek hainbat kritika jaso zituenprotagonistak Euskal Herritik ihes egin zue-lako, eta Antxon Eceizak ere horixe egin zuenValladolidera eta Madrilera ikastera joanzenean. Baina Eceiza, zinegile bizi eta ezko-rra, ez da ezkutatu den horietakoa. Etazinearen eta errealitatearen arteko talkaedo elkarrizketa horretan zinegile gipuzkoa-rrak Estatuko eta Euskal Herriko zinegin-tzaren bultzada eragin duten filmak etaproiektuak jarri ditu abian. Hala eta guztizere, gutxi batzuk jarriko liokete aurpegia hainpertsonaje erabakiorra izan den artistari.Lehen lerrotik aldenduta dago, eta azkenhamar urteotan gutxitan agertu da eszena-toki publikora. 2003an berriro ere Donos-tiako Zinemaldiaren ingurumarian, EuskalZinearen egunean Amalur saria eskuratuzuen.

Antxon Eceiza eragile garrantzitsua izanzen euskal zine nazionalaren urratsetan.Berak ekoitzi eta abiarazi baitzituen Ikuskakfilma gogoangarriak. Eta berak, bidenabar,eman zion hauspoa Zine Espainiar Berria-ren lelopean egin ziren saiakera eta film sai-lari. Nortasunaren kontua ez du ahantzi.Berak dioen moduan, “bi euskaldun motadaude: zentrifugoak eta zentripetak. Ni beza-la, Madrilera bazoaz zinea ikastera, eta gerojantziagoa edo kultoagoa bazatoz, zurekikohalako ezinikusia izango dute geratu direnbatzuek”.

Urteak pasatu dira kanpora, atzerrira edoatzerrietara egin zuela baina berriro ere berejaioterrira itzuli da. Antxon Eceizaren baitan

� Gerrako umea. Donostian jaio zen 1935. urtean Gerra Zibilaren atarian. Gurasoak merka-tariak zituen. Bere familian era guztietako kideak izan zituen, erregimen berriaren defenda-tzaileak eta guztiz kontrakoak. Aitona bertsolaria izan zuen. Nahiz eta zine zalea izan, Valla-doliden Zuzenbide ikasketak egitea adostu zuen gurasoekin. Beranduago, Madrilen zineikasketak egin zituen, eta bertan garaiko talentu berriekin bildu zen. Zerbitzu militarra delaeta, eskola asko galdu zituen. Kritiko moduan lanean hasi zen Nuestro cine aldizkarian.� Euskaraz filmatzen aitzindari. Ikusken edo euskal zine nazionalaren defendatzailea izan daEceiza. Euskara izan zen film labur horien jomuga, eta horietako askotan euskara edo landaguneetako gaiak jorratu zituzten. Bere ustez, garai hartan euskara zen euskal kulturaren haus-narketa nagusietako bat.� Proiektuak. Bere azken pelikula Felicidades, Tovarich (1985) izan zen. Harrezkeroztik izanditu eskuartean proiektu batzuk, baina bere seme kuttuna (Querido padre) egiteko proiektuabertan behera gelditu zen. Gerra Zibilaren inguruko film horretan Zumetak edo Arzakek eskuhartu zuten.

Egilea

Kea eta zinearenarteko dialektika

AANTXON ECEIZA ‘IKUSKAK’ FILM LABURREN BULTZATZAILE NAGUSIA ETA ZINE ESPAINIARRA-REN BERRITZAILE NAGUSIENETAKOA IZAN DA. BERE IBILBIDEA AZTERTU DU ORTZADARREK

LEHENENGO LANA (’DÍA DE PARO’) ZUZENDU ZUENETIK 50 URTE BETE DIRENEAN

[ Testua ANDONI ITURBE Argazkiak ECEIZAREN ARTXIBO PRIBATUA]

‘De cuerpo presente’ (1956) filmeko fotograma.

eta nahiko inoxua iruditu zitzaien; oso samu-rra. Gainera, Juan, protagonista, Moniquekinbizitako amodio istorio horren ostean, Gra-nadara doa bizitzera bere osaba apaizarekineta sindikatuetan lan egitera. Ez dago ino-lako errebeldia keinurik berarengan”, aitor-tu izan du.

El próximo otoño-n bi mundu aurrez aurrejartzen ditu: oso herrikoa den Espainia tris-te eta grisa, eta aurrerakoiagoa eta askea-goa den Europa. Talka egiten duten bi trensare horiek adierazi izan ditu bere zine-

Eragile garrantzitsuaizan zen euskal zine

nazionalarenurratsetan, ‘Ikuskak’filmak ekoizten

Eceiza ez da berebidea egitearekinkonformatu denzinegilea, bideakeragin baititu.

Polemika lagunduen zinegileak

� John Ford 2002an artikulu ezagun batargitaratu zuen: ¿Nos repugna John Ford?(Nosferatu, 40. zb). 1962an hasi zueneztabaida hori kuantitatiboki handia (bainaez kualitatiboki) den zinegile estatubatua-rraren inguruan. Bere ustez, Forden epi-kan arerioa ez da existitzen. Heroia baizik.

� Euskal zine nazionala 1978an, Zine-maldian, horren alde egin zuen. “Balioizango baitu gure kultura eta berjabetasu-nezko alor garaiagoak berriro guregana-tzeko (…) herri bezala ditugun eskubidehistorikoak lor ditzagun”.

ZINEMA

Euskadiko Filmotekak argitaratu zuen ‘Antxon Eceiza: cine, existencialismo y dialéctica’ liburuan erabilitako Antxon Eceizaren irudia.

‘Ikuska’ izeneko film labur saileko baten irudia.

Eceizak zuzendutako ‘Ke arteko egunak’-en irudi esanguratsu bat.

gintzan, baita berak bultzatu eta kudeatuzituen ikusketan, euskaraz egin ziren euskallaburmetrai horietan: baserri giroko EuskalHerria eta hiri industrializatuak; memoriaeta deserria; landa guneko lan produkzioaeta kultura hiritarra; mugimendu sozialenmilitantzia eta gainontzeko gizartea…

Eceizak erbestea ere ezagutu zuen, etaMexikora joan zen bizitzera. Han, besteakbeste, Mina, viento de libertad filma eginzuen. “Ni frankismoa jasan ez zezaketenpertsonetakoa nintzen. Oso astuna irudi-

tzen zitzaidan zentzu guztietan: zine mun-duan, politikoan eta sozialean (…) Eta dese-ingainu horri, Kuban 1966. urtean bizi izannuen esperientzia gehitu behar zaio. Mar-tiren eta mambiseen historiarekin abertza-le egin nintzen, Kuban egon eta gero”, adie-razi izan du.

Antxon Eceiza euskal zinearen aitapon-tekoa eta zine espainiarren izen nagusie-takoa da. Askorentzat aita modukoa izanda. Ez da kasualitatea bere azken film saia-kerak Querido padre izena izatea.

“Ni frankismoajasan ez

zezaketenpertsonetakoanintzen; osoastuna zen”

Elias Querejetaeta Luis

Cuadradoezinbesteko

kolaboratzaileizan ditu

Page 4: Ortzadar 180910

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2010eko Irailaren 18a06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko Irailaren 18a

Budapestekoak ereBilbon jaiotzen dira

959. URTEAN-mundua osoaC a n n e s e k oJaialdira begirazegoen Truffauteta Resnaisenmaisu lanek lilu-ra besterik ezeragiten zuten

bitartean. Hori bizilagunarenetxean. Gurean, bi urte arinago,Bilbok bere historiako eralda-kuntzarik handienetakoa jasanzuen, oharkabean. Zinearenmagiak lagunduta. Bizkaiko hiri-buruan eta Hungariakoan egonden norbaitek jakingo du an-tzekotasun gutxi dutela bi hiriek,baina garai hartako zine ofizialis-ta frankistak izaera militarista etaheroikoa sustatzen zuen: La fielinfantería (Pedro Lazaga, 1959),Sangre en castilla (Benito Perojo,1950)… 50. hamardako Espainianzine konfesional, poliziako etaestatala tarkekatzen ziren: La gue-rra de Dios, Sor intrépida…

1959. urtean bikoizketaren gaiaere puri-puri zegoen hedabidee-tan. Bideragarria ote zen galde-tzen zuten. Bien bitartean, zineprodukzioak etenik gabe jarrai-tzen zuen. Horietako bat izan zenAntonio Isasi-Isasmendiren Rap-sodia de sangre filma. Film bitxia,inolako zalantzarik gabe. Surrea-lista. Bilbo Budapest izatera iritsizen garaiko Espainiako izarrenlaguntzaz. Ez zuten nahiko dirurikBudapesten errodatzeko eta Bil-bo industriala aukeratu zuten. Bil-

boko Zinebi Nazioarteko ZineDokumental eta Laburmetrai Jaial-dian duela gutxi bota zuten, etaezustekoa eragin zuen pelikulaezagutzen ez zuen publikoarenartean.

¿Dónde vas Alfonso XII? egin etagero, ezin ezagunagoa zen Vicen-te Parra, eta proiektu horretarakoaukera nagusia bihurtu zen. Bera-rekin batera, Maria Rosa Salgadoeta Arturo Fernandez aktoreekparte hartu zuten. Felix Linareskazetari eta zine adituak azkenhorrekin hitz egiteko aukera izanzuen. Ez zuen film hura gogoan,baina zera erantzun zion: “Bainaongi jantzita, dotore, agertuko nin-tzen, ez?”. Fernandezek, iraultzai-le baten papera zuen. Komunis-ten aurka zegoen iraultzailea zen,noski.

Rapsodia de sangre filmanoraindik ere Bilboko txoko, parajeindustrial eta azpiegitura batzukikusi litezke, tren geltokia esate-rako. Testuinguru horretan, espai-niar pelikulak, ZinematografiarenZuzendaria zen Garcia Escuderokesaten zuen moduan, “zinekomertziala publiko txar baten-tzako bada, gure zinea publiko txa-rrenarentzako da”. Ildo horretanzine espainiarrak batzuetan kali-tate komertziala izan zezakeelaaitortzen zuen, baina inolaz ere ezatzerrian txalotzeko modukoa.Eztabaida eta topiko horrek urte-tan iraun du. Baina Alex de la Igle-sia behin baino gehiagotan isiltzensaiatu da.

1BILBOK ETA BUDAPESTEK ANTZEKOTASUN GUTXI DUTE, BAINA ZINEAREN

MAGIARI ESKER BIZKAIKO HIRIBURUA HUNGARIAKO KAPITAL BIHURTU ZEN1959 URTEAN. ‘RAPSODIA DE SANGRE’ FILM SURREALISTAN GERTATU ZEN

[ Testua ANDONI ITURBE Argazkiak ORTZADAR ]

Budapest,txapelaburuan� Saria Ohorezko Mikeldisaria eman zioten 2000.urtean Antonio Isasi-Isasmen-diri Bilbon, pelikula horrenga-tik Bilbao, versión originalzikloaren barnean.� Isasmendi Hainbat kopro-dukzio egin zituen, eta azke-nean lortu zuen atzerrian arra-kasta: El perro, The summerti-me killer…

ZINEMA

Zinean lo hartu genuenekoa

BI LAGUN zinera joandira. Sarrera ordaindu,besaulkietan eseri,eta filma hasi da.Batek ikaragarri goza-tu du emanaldiaz;besteak, berriz, filmahasi eta gutxira lo har-tu du. Zeinek ordain-

du behar du gehiago? Galdera txoro sama-rra da berez; baina enpresa telefonikoekazkenaldian hartu nahi dituzten erabakienarabera, filma ikusi duenak gehiago ordain-du beharko luke. Hamaika pelikula ikustekojaioak gara...

Erne, interneteko tarifa finkoa kontratatu-ta baduzu: kontratatutako zerbitzua osorikerabiltzen baduzu “gehiegizko erabilera” egi-ten ari zara enpresa teknologikoen arabera,eta gehiago ordaindu beharko duzu lasterziurrenik.

Julio Linaresek, Telefonicako (orain Movis-tar) kontseilari-ordezkariak, polemika sortuzuen abuztu bukaeran: mugarik gabeko tari-fa finkoen amaiera profetizatu zuen. Gerogezurtatu egin bazuten ere, zunda-globoajaurtia zegoen ordurako eta eztabaidapurian.

ZER DA GEHIEGI?“Gehiegizko” erabilera ekiditeko jarri nahidute hitzarmen hau abian, baina “gehiegizko”horrek ez du zentzurik, ez baitago aginduta-koa baino gehiago erabiltzeko modurik,gehienera ere eskainitako zerbitzu guztia era-biltzea da posible. Imajinatu jatetxeetangehiago kobratuko balizute pagatu duzun pla-terak osorik janez gero...

Kontratatutako zerbitzu osoa ez erabiltzeariFair Usage Policy deitu diote. Britainia Han-dian dagoeneko O2 enpresan (Movistarrenfiliala) kontratu berriak egiten dituzte. Bertanjartzen du P2P sarea erabiltzen dutenei abia-dura moteldu egingo diela.

Espainian Telefonica, Orange, Vodafone,Jazztel, BTeta Ono akordio bila ibili dira. Abo-natu-Linea Digital Asimetrikoaren –alegiaADSLaren– kobratzeko modua aldatu egin-

go da: tarifa orain arte internet-a konekta-tzeko azkartasunaren araberakoa zen etahemendik aurrera mugitutako datu kopu-ruen arabekoa izango da.

Interneteko olatuetan nabigatzeko hiru on-tzi ezberdin sortu dituzte. Lehena DenboraErrealeko kalitatea (RT): beste guztien gai-neko lehentasuna du, zerbitzu honek kudea-tuko ditu denetariko deiak. Bigarren ontzia,Urrezko kalitatekoa, enpresako bezeroizuzendua dago, eta azken ontziarekikolehentasuna du. Azken ontziak Best Effortizena du (”ahal duguna egingo dugu, ami-go” ingles komertziala ez daki-tenentzat).

Best Effortdela-ko hau logikoada, berez –orainarte hau da erabi-li izan den sistema–.Sistemak ahalmenguztiaren kudeaketademokratikoa egiten du,baina gainetikbestebi kali-tate jartzen zaizkion momen-tutik sistema feudal samarrabihurtzen da, beste bi ontziensoberakinaren kudeaketa egitenbaitu. Gehiago jakin nahi duenak,bisitatu http://www.melasuda.org/blog/2010/08/30/el-porque-de-las-oscuras-intenciones-de-cobro-de-tele-fonicamovistar/.

Konexioen abiaduraren es-kaintzak gora eta gora egin duazken urteetan (eskaintzak,abiadurak baino gehiago) etaazpiegiturak hobetu beharreanbest effort sistema fintzen jar-dun dute enpresek. Orain, siste-ma bera ez omen da euskarria etaberaiek eskainitako zerbitzuak beraienbalditzapean erabiltzen dituzten kontsu-mitzaileei zerbitzu kalitatezkoa emateari utzi-ko diete. Europa guztiko tarifarik garestiene-takoak ditugu lehendik, eta orain zerbitzuamurriztu nahi dute. Berriro ere kontsumi-tzailea galtzaile...

DMUGARIK GABEKO TARIFA FINKOEN AMAIERA PROFETIZATUDU MOVISTAR-EKO ENPRESA-BURUAK. KONTRATATUTAKOZERBITZU OSOA ERABILTZEA PENALIZATUTA EGONGO DA

[Testua JON MARTIN ([email protected]) Argazkiak ORTZADAR ]

INTERNET

Modemaren benetazko abiada ezagutu

http://www.testdevelocidad.esZure modemaren abiada jakin nahi duzu? Ordainduta-ko abiadura eta daukazunaren artean gehiegizko aldeadagoela nabari duzu? Egin ezazu proba hemengo web-gunean.

http://www.adslayuda.comOraindik ez duzu ADSL-rik kontratatuta? Edo lehengoaaldatu nahi duzu? Ikusi webgune hauetan zeintzukdiren aukerak eta konparatu prezioak. Garrantzitsua da,hala ere, norberaren beharrak aurretik identifikatzea.

http://www.software-p2p.comInternetetik jaitsi daitekeen kopurua mugatu nahi dutenhonetan, jaitsierak azkartzeko programa baten proposa-mena: download accelerator-ek jaitsierako datuak paketee-tan bildu eta azkarrago jaisten laguntzen du.

webgunean

Zein konpainia komeni zaizu? Jaitsierak azkartzeko

Ezkerraldean, Bilboko Iparraldeko Geltokia, non filmatu zuten ‘Rapsodia de sangre’. Eskumaldean, Budapest-eko irudi bat.Tarifarik

garestienakditugu eta orain

zerbitzuamurriztu nahi

digute

Antonio Isasi-Isasmendi.

‘Rapsodia de sangre’ filmaren kartela.

‘Rapsodia desangre’ pelikulan

Bilboko trengeltokia ikus

daiteke, bestetxokoenartean Bilbo Budapest

izatera iritsi zengaraiko izarespainiarren

laguntzaz

Page 5: Ortzadar 180910

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko Irailaren 18a