8
JOXE AZURMENDI Ortzadarrek Zegamako pentsalari handiari eskainitako monografiko batekin estreinatuko du bere 15. denboraldia noticiasdenavarra.com euskal kulturaren kolore guztiak ortzadar Larunbata, 2012ko irailaren 1a. 272 zenbakia

Ortzadar 01092012

  • Upload
    deiacom

  • View
    239

  • Download
    4

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskal kulturaren kolore guztiak

Citation preview

Page 1: Ortzadar 01092012

JOXEAZURMENDI

Ortzadarrek Zegamakopentsalari handiari

eskainitakomonografiko batekinestreinatuko du bere

15. denboraldia

noticiasdenavarra.com

euskal kulturaren kolore guztiak

ortzadarLarunbata, 2012ko irailaren 1a. 272 zenbakia

Page 2: Ortzadar 01092012

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko irailaren 1a

J

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Pentsalariaren itzala

Betiko

J OXE Azurmendiren berri, mutikoa nin-tzela izan nuen lehenengoz: EuskalIdazleak, Gaur azterketa mardula kalera-tu zuen Joan Mari Torrealdaik 1977an,

Lankide Aurrezkiaren bidez etxe askotara iritsizena, eta han ezagutu nituen garaiko euskal inte-lektual nagusiak. Azurmendiren beraren hi-tzaurre txundigarri bat oroitzen dut, erdaraz, nineu nintzen gaztetxo analfabeto eta erdaldun-duari begiak irekitzen lagundu ziona. Azurmen-di bera ere euskal idazle estimatuenen zerrendaohorezkoan zegoela ikusi nuen liburu horretan,orduko erraldoiekin batera: Koldo Mitxelena, Txi-llardegi, Aresti... Joxe bera izango zen gazteenaia erabat saiogilez osaturiko Top-Ten hartan, bai-na betikoa zela iruditzen zitzaidan niri.

Urteak pasatu ziren. Neu ere euskal irakurlebihurtu nintzen (baita nolabaiteko idazle ere),Azurmendiren lanak irakurtzeko plazera izannuen, haien bidez ikasteko eta gozatzeko aukera,eta geroxeago bera ezagutzeko eta tratatzeko pri-bilegioa. Zorte hau izan duten guztiek berretsikoduten bezala, gauza bakarra dago Azurmendi-rengan bere jakintzaren zabala eta intelijentzia-ren sakona bezain harrigarria, eta da bere giza-

tasun aparta: apal bezain hurbil, goxo bezain jatorbeti.

Torrealdaik, 20 urteren ondoren, gure idazleenerradiografiaren gaurkotze bat egin zuen, EuskalKultura Gaur izenekoa, 1997. Aurrekoan bezala,idazleei eurei eskatu zitzaien beren kolega kuttu-nenak hautatzeko, eta guztiz bestelako zerrendaosatu zuten; gustuak, joerak eta pertsonak alda-tu ziren seinale, orain fikziogileak ziren nagusi,eta bi izen besterik ez 20 urteren buruan goianjarraitzen zutenak: Txillardegi zena eta Azur-mendi bera.

Beste 15 urte iragan dira geroztik, eta Azurmen-dik hortxe segitzen du, txirri-txarra, liburu lilu-ragarriak idazten, Humboldt/Volksgeist/Espai-niaren arimaz trilogia alimalekoa esaterako, San-tamaria edo Salaberri bezalako pentsalarienazterketak, hitzaldi magistral bezain zoragarriak.Bere bereizgarria da nola uztartzen dituen eru-diziozko altxorra (nonahiko eta noiznahiko auto-reak jatorrizko hizkuntzan irakurriz) eta gogoe-ta zorrotza, gaurko eta hemengo errealitatearilotua. Esan izan da Azurmendi, hizkuntza handibatean ari izan balitz, munduko intelektual han-

dienen artean egongo zela; ez du horretarakodohainik falta, baina bere merituen artean dagobeti paratu izan dela herri sufritu honen eta ber-tako herritar zapalduen alde. Beti.

Orain bai, zahartzaroan sarturik dago Azur-mendi, eta osasunean ere gorabeherak ditu.Gizarteko ekitaldietan inoiz baino gutxiago par-te hartu arren, eragin nabarmena du oraindik,bai bere lanen, bai bere dizipuluengan izandakoeraginaren bitartez. Berak dio ez dela lehengoaidazteko orduan ere, baina kontrakoa diote bereazken lanek: Barkamena, kondena, tortura hirusaio laburren bildumak, esaterako, non betiko esi-jentzia intelektuala eta argikusmena erakustendituen. Ikustekoa izango da aspalditxoan Renaneta nazioari buruz idazten ari den saiakera ere.Monumentala.

Ez dakit beste bost urte barru Torrealdaik edobeste nornahik euskal idazleen ikerketa soziolo-gikorik egingo duen. Egitez gerotan, eta nire idaz-le faboritoak hautatzeko eskatzen badidate, gar-bi daukat nor ipiniko dudan zerrendako lehe-nengo postuetako batean. Betiko eta betirako nahinukeen hori.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Gauza bakarra dagoAzurmendirengan

bere jakintza bezainharrigarria, eta da

bere gizatasunaparta: apal bezainhurbil, goxo bezain

jator beti

1. Hitz berdeakEFA, 1971 (poesia).

2. Gizona Abere hutsa daEFA, 1975 (saiakera).

3. Artea eta gizarteaHaranburu, 1978 (saiakera).

Bibliografia lagina

ERAKUSLEIHOA

SAIAKERA

‘Bakeagudan.Unamuno,historia etakarlismoa’Joxe Azurmendi.Txalaparta (2012). 164 orr. 16 euro.

Unamuno etaeuskal arazoa‘Paz en la guerra’ eleberriaaitzakiatzat hartuta, Unamu-noren pentsamenduansakondu du Azurmendik.Azkeneko karlistadari eta Bil-boko setioari buruzko nobelada aipatutakoa eta, ondorioz,karlismo vs. liberalismogatazkaren interpretazio saioaere bada, Euskal Herriaren etaModernitatearen interpreta-zio saioa. Baina UnamunokXIX. mendeko ikuspegiarekinaztertu eta baztertu du euskalarazoa. Horra hor geroraegindako hainbat kritikareneta interpretazioren arazoa...

SAIAKERA

‘AzkenegunakGandiaga-rekin’Joxe Azurmendi.Elkar (2009). 489 orr.30 euro.

Bizitza oparobaten balantzea

Bere lanik pertsonalena ondudu Zegamako pentsalariak.Abiapuntua ez da edonolakoa:Bitoriano Gandiaga, poetaparegabea, Arantzazun frai-dekide izana eta lagun biho-tzekoa hiltzera doa. Hari bisi-tan joan eta adiskidearenbizitza eta lanak, izaera etaheziera, nahimenak eta sines-menak hasi da errepasatzen,baita buruarenak ere.“Gogoeta berezi pertsonal batekarri digu Jainkoaz, arimaz,hil ostekoaz, biziaren zent-zuaz, denboraz eta betikota-sunaz”, dio Markos Zapiainek.

SAIAKERA

‘VolksgeistHerrigogoa. Ilus-traziotiknazismora’Joxe Azurmendi.Elkar (2007). 333 orr. 25 euro.

Herri gogoarenjoan-etorriakHitzik baldin bada gaizkiulertu eta gaiztoz erabilidena, horra bat: ‘Volksgeist’edo herri gogoa. Politikarenmiseriak alde batera utzita,ideia honen joan-etorri ugarieta ñabarrak xehekiro azter-tu ditu Azurmendik, XVIII.mendearen hondarrean hasieta XX.aren erditsuraino,Ilustraziotik Nazismora doantartean hain zuzen. Horrekinbatera, herri gogoaren kon-tzeptuak giza eta gizartezientzia modernoen sorreranizan duen eragina ereazaltzen digu.

Editorial Iparraguirre S.A.

Zuzendaria: Bingen Zupiria

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi

([email protected])

Koordinazio lana: Amaia Santana

([email protected])

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako argazkia:

Iker Azurmendi

Lege Gordailua: BI 1720-06

ZALDI EROA

4. Mirande etakristautasunaGAK, 1978 (saiakera).

5. Arana Goiriren pentsa-mendu politikoaHordago Lur, 1979 (saiakera).

6. PSOE eta euskalabertzaletasunaHordago Lur, 1979 (saiakera).

7. Espainolak etaeuskaldunakElkar, 1992 (saiakera).

8. Euskal Herria krisianElkar, 1999 (saiakera).

9. Etienne Salaberry. Berepentsamenduaz (1903-2003)Egan, 2003 (saiakera).

10. Espainiaren arimazElkar, 2006 (saiakera).

11. XX. mendeko poesiakaierakSusa, 2000 (antologia).

12. Humboldt: hizkuntza etapentsamenduaUdako Euskal Unibertsitatea, 2007 (saiakera).

Page 3: Ortzadar 01092012

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko irailaren 1a

JOXE

AZURMENDIFILOSOFOA ETA PENTSALARIA

>elkarrizketa

“Ez ditut gustuko inori arrazionalitatea uka-tu eta gero Jainkoaren edo giza eskubideenamorez harekin tolerante omen direnak”

“Torturaren errudunak politikoak etaepaileak dira, poliziak edo guardia zibilakbaino askoz gehiago”

Bidegile aske batengizatasuna eta konpromisoa

Page 4: Ortzadar 01092012

A IPATU lanez gain, Renanen nazio kon-tzeptuari buruzko liburu bat idaztendihardu, itzela izango baita. Dio ez delagai orain dela urte batzuetako lan

martxa gogorrari eusteko, baina ulertzeko etaerantzuteko ahalmen filosofiko sakon eta bizko-rra erakusten du hala ere elkarrizketan, ohikodotorezia eta eskuzabaltasunaz gain tratuan.

Egitate zientifikotzat hartzen duzu unibertsoakez duela ezer ahazten, guztia dagoela guztia-ri lotua, edozer agertu ahal izateko ezinbes-tekoa izan dela iragan osoa, eta edozertxohorren agerpenak unibertsoaren etorkizun osoaaldatuko duela.Gure arima, kakotx artean, betierekoa delaesan nahi duzu, ezta? Hori egitate zientifikoabaino, egia zientifiko ororen presupostua da.Metafisika dualistak utzi eta errealitatea denabat dela onartzen badugu, gaur errealitatearenparte garenok nolabait beti errealitatearen par-te izan gara eta izango gara. Arimaren hilezkor-tasunaren mito asko dago, eta mito horien muinrazionala hori da.

Epikurok dioenez, ez diot heriotzari zertan bel-durrik izan, ni nagoenean ez baita heriotzarik,eta heriotza datorkidanean ni jadanik ez naiz.Heriotzaren izugarrikeria samurtzearren asma-turiko argudio razionalek ez zaituzte konben-tzitzen. Dena den, ia ez dago gizakirik herio-

Larunbata, 2012ko irailaren 1a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

A tzaren gordinkeria ahazteko edo baretzeko irten-bideren bat erabili ez duenik, dela metafisika,dela erlijioa, dela bizimodu militantea edo hedo-nista itxuraz axolagabea.Ez da konbentzitze kontua, konbentzitu ezerk ezzaitu egiten. Jendea egunoro hiltzen da, bainaedozein heriotzak ez gaitu heriotzaren aurreanjartzen. Jartzen gaituenean hitzik gabe uztengaitu, eta mitoari edo filosofiari eskatzen diogulaguntza. Elizkariak horixe dira. Hileta laikoe-tan egon naiz eta, diozun bezala, ez naute kon-bentzitu. Seneka irakurri nuen, gustatu zitzai-dan. Konbentzitu ez ninduen egin. Heriotzarenfilosofiari erlijioari egiten zaizkion kritika guz-tiak egin dakizkioke. Berdin da Lukrezio edo Spi-nozari, Unamuno, buf! Heriotzak esanahiren batbaldin badu, existentziaren muga ikaragarriakkrudelki begien aurrean jartzea da. Mugakberak ez mitoak eta ez filosofiak gainditu ahalditu. Etorri garen bidetik joango gara denok.

Orduan, zer eskaintzen du filosofiak?Kontzientzia larritu honen gainditzea da bai filo-sofiak eta bai mitoak nolabait eskaintzen dute-na. Minaren eta beldurraren gainditzea. Mitoakirudiak piztuz, ipuinak kontatuz, Jesusen Getse-maniko tristura, gurutzeko zergatik abandona-tu nauzu? garrasia, hiletatik piztuera eta hilo-biko zapi zuriak, zerura igoera Grecoren koadrobateko argietan. Heriotza ez da egiazko bizitza-ra pasatzeko atea besterik. Heriotzaren liturgia

kristaua berez bikaina da, irudizko hizkuntzabezala ulertuta. Probokazio jasangaitza, ordea,modu errealistan jaulkirik, eta batzuetan ez daerraza halako agintzari absurduen aurka zurebarrua ez matxinatzea. Edonola ere, heriotzakkolpatu eta emozio larriaren momentuan erri-toetara eta irudizko hizkuntzara jotzen dugu.Mitora, poesiara, musikara. Diskurtso filosofi-koa momentu horretan seguru asko inperti-nentzia bat izango litzateke. Hileta laikoei akatshori ikusten diet. Heriotzaren kapituluan mitoerlijiosoak abantaila handia darama oraingoz.Badauka hizkuntza bat osokoa, milaka urtez lan-dua. Filosofiak ez. Beharbada hobe horrela. Hile-tako eguna mitoari lagata, filosofiak agian ira-kats diezagukeena gure gutxitasunaren onarpenapala da. Ez trikimailu sasilogikoak. Aipatuduzun ateraldi epikurotarra, zuk uste duzu filo-sofian inork inoiz seriotan hartu duela hori?Niretzat iseka bat da Platoni, besterik ez. Izanere, hil eta geroko patuaren mitoen eta erlijioenalboan, giza esperantza eta beldurren espresiolegitimoa direnak, hilezkortasunaren metafisi-ka dago, Platonena hori. Kristauek Platoni ika-si diote Nazareteko Jesusi baino gehiago.

Diozunez, Platonen Hirian badago Justizia, badi-ra Jainkoak, baina poesia egotzia da; aldiz, Hei-deggerren Hirian bada poesia baina Jainkoak joa-nak dira eta Justiziarik ere ez dago. Zer irudi-tzen zaizu filosofia handiak utzi digun ondarea?

pentsalariaren itzala

MARKOS ZAPIAIN

Ezustekoek, eritasunek eta kazetariok arnasa hartzen uzten diogun tartelaburretan baizik idatz ez dezakeen arren, ikaragarria da Joxe Azurmendiontzen ari zaigun obra, ezin aberatsagoa izango da ondorioei dagokienez.Aurton, Unamunori buruzko ‘Bakea gudan’ eman digu udaberrian, eta‘Barkamena, kondena, tortura’, berriz, udazken eder honetan (zer den etazer ez den biktima bat, errua, kondenamania... gisako gaien inguruan)

“Heriotzak esanahirenbat baldin badu,existentziaren mugaikaragarriak krudelkibegien aurreanjartzea da”

JOXE AZURMENDIFILOSOFO ETA PENTSALARIA

«Askatasunarenprezioa arazomoralak nahizpolitikoakerabakitzea da»

Page 5: Ortzadar 01092012

05Ortzadar //Larunbata, 2012ko irailaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

pentsalariaren itzala

Filosofia handiak irakatsi diguna da filosofiahandia proiektu inposible bat zela. AkropolikoMuseoan bezala da. Fragmentoak besterik ez daikusten, eta noizean behin puska oso bat. Frag-mento artean bizi gara. Gure tradizio erlijiosoenpuskailetan esate baterako.

Halatan, erlatibismoa aldarrikatzen duzu eti-kan, eta ihardukitzen dizute horrek edozeinbalorazio eragozten duela, erlatibista kohe-rentearentzat berdin diola behartsuari lagun-tzea edo klitoria erauztea, giza eskubideak etaapartheida.Astakeria hutsa. Erlatibismoak, hain zuzen,arrazoiketa suposatzen du, eta arazo bakarrada arrazoiketa horren azken fundamentazioa.Alegia, sexu ablazioari buruz gerta daiteke zuketa nik razionalki eztabaidatu eta konklusiokontrarioetara heltzea. Bigarren, zuk razio-nalki oinarritu dezakezu neskatoari klitoria-ren erauzketa moral eta gizatiarki onartezinazergatik den. Baina haren amak pentsatzenbadu europarren arrazoiketa guztiak bainobere tradizioak pisu moral handiagoa duela,alferrik ari zara. Arrazoiketak zuretzat baliodu, harentzat ez. Zerk justifikatzen du arrazoi-ketak balio izatea edo ez? Bide batez: razional-tasunari baino gehiago tradizioari lotzen zaionjendea aurkitzeko ez dago Afrikara joan beha-rrik. Orain arazo hau sortzen da. Razionalkiarrazoia zuk duzula zuretzat segurua denez,

intolerantea izan behar al duzu neskatoarenamarekin? Logika inkisitoriala eta kolonialahori izan da. Ala arrazoia eta zuzentasunasakrifikatu eta tolerantea izan, eta basajendehorri irrazionalak izaten segitzea baimendu?Hau modernoagoa da. Nola justifikatzen dahori razionalki, ez karitatearekin?

Zer diote horretaz erlatibistek?Arrazoimenak ez dauka bere buruaz segurue-gi zergatik egon, ez da absolutua. Zentzu ezber-dinetan da erlatiboa. Perspektibaren kontuadago, hizkuntzaren kondizionamendua, gizaarrazoimenaren mugatua, razionalitate tipodiferenteak, etab., eta batez ere arrazoiketarenbalioaren oinarri historiko-kulturalen erlati-botasuna. Zu eta ni arazo moral edo politikobaten aurrean ados ez bagaude, adostasun bilaeztabaida razionalean jarraituko dugu, biok eregure kulturan razionaltasunaren balioa aitor-tua baitaukagu. Lehenago Bibliarekin edoKoranarekin argudiatuko genuen. Arrazoime-naren aitorpen amankomun honetan dagoharen balioaren azken-azken oinarria, arra-zoiarekiko gure fede eta adostasun kolektiboan.Harago joan eta razionaltasunaren balioa berarazionalki oinarritu nahi badugu, sorgin-kurubilean sartzen gara. Arrazoiaren balioademostratzeko arrazoiaz baliatu beharradaukazu, baina arrazoiaren baliagarritasunazen demostratzeko zegoena. Betaurrekoak

Pentsalariaren argitasuna: “Has gaitezen aitortuz politikak eta etikak ez dutela harremanik batere...”. IKER AZURMENDI

bilatzeko betaurrekoak behar dituzunean beza-la. Neskatoaren amak zure razionalitatea ezonartzea ez da derrigor irrazionala.

Zer gertatzen da biok arrazionalak izan bainakontrako ondorioetara heltzen bagara?Arrazoimenean fededunok metodoaren arazoadugu. Ematen du arrazoiketak nahitaezko ados-tasuna izan behar duela emaitza. Ados ez bagau-de, arrazoiketan akatsa non dagoen bilatukodugu. Aldez aurretik badakigu, edo uste dugujakin, ongi arrazoituz gero ezin dugula ez adosbukatu. Arrazoimena bat da, metodo egokia era-biliz gero ezin da konklusio berera ez iritsi.Metodoak, ordea, konklusioaren egiari formaematen dio, ez fundamentazioa. Nola eta ezdugun aurretik adostu fundamentazioa meto-doaren egokitasun formalean datzala, kohe-rentzia-eta. Hori egiten baitute gaur zientziek,oinarriztapen metafisikoen beharrik gabe. Zen-tzu horretan, zientziak izan dira lehenengo erla-tibistak. Haientzat egiek ez daukate betikota-sun eta aldaezintasun pretentsiorik. Besterikzen arrazoimenaren eta fundamentazioarenzentzu klasikoan. Descartesengan metodoa gunearkimediko absolutua zen, Kantentzat berdin-tsu. Egiak betiko izan behar zuen egia, edo ezzen egia. Razionalak beti eta edonon izan beharzuen razionala. Historia honetan ulertu beharda gaurko erlatibismoaren zentzua.

Razionaltasunaren kontzeptua aldatu egin da?Hala da. Razionalitatea ez dago bat bakarra,tipoak daude. Hori jakinda eztabaida genezakebeharbada neskatoaren amarekin, gure razio-nalitateari uko egin gabe, baina haren razio-nalitate erlatiboa aitortuz. Gure arrazoiaknagusiarazten ahalegintzea da gure obligaziomorala, eta haren razionalitateari errespetuainoiz ez galtzea. Erlatibismoak esan gura dubadakigula gure arrazoizkotasunaren kon-fiantzak eta erabilera mendebaldarrak oinarrihistoriko, kultural, sozial konkretu batzukdituela. Fundamentu pragmatiko, erlatiboa.Arrazoimen tolerante bat ez dakit beste nolajustifika daitekeen. Ez zaizkit gustatzen inorilehenengo razionalitatea ukatu eta gero Jain-koaren edo giza eskubideen amorez harekintolerante omen direnak. Erlatibismoak ez duesan gura arrazoimena erlatiboa dela eta baz-tertu egiten dugula. Filosofian, behintzat, arra-zoimena beste baliabiderik ez dugu. Esan nahidu bakarrik arrazoiarekiko ere kritikoak izanbehar dugula. Kanten lezioa da.

Aspaldikoagoa da ETA-ren azken hilketa azkentortura kasua baino. ‘Barkamena, kondena,tortura’n oroitarazi duzunez, Gurutze Gorriaknazien hainbat kontzentrazio esparru araka-tu eta ez zuen tortura eta hilketa aztarnarikaurkitu. Sobietarrek askatu arte esparruetangauzatzen ari zen genozidioa ez zen izanzurrumurrua baizik. Estatua arrakastaz ardu-ratzen da ezinezkoa izan dadin tortura fro-gatzea. Inkisizioaz geroztik Espainiak inoizez dio torturatzeari utzi.Politikoek torturaren existentzia ezin proba-tzeko neurriak ezartzen badituzte, badakitela-ko da tortura badagoela eta egon dadila nahidutelako. Torturaren errudunak politikoakdira, poliziak edo guardia zibilak baino askozgehiago. Eta epaileak. Zergatik ez dituzteeskuak garbitzen, kantatuko luke Iparragirrek.

Esan liteke zure obran ‘espainola’ pertsonaiakontzeptual bat dela, arerioaren mamitzea, Pla-tonenean sofista, Nietzscherenean apaiza edo-ta Marxenean burgesa bezala? Figura horrenezaugarri nagusia kontzientziak inbaditu etakontrolatzeko grina litzateke, ez soilik jendea-ren jarduera publikoa, baizik bizitza pribatuaeta sentimenduak berak menpean hartzekoa.Edonola ere, filosofoak nolabaiteko lilura eresentitzen du gogorren borrokatzen duen etsaia-rengana. Zer du espainolak liluragarri?Espainia gauza asko da. Hiriak, paisaiak, lite-ratura, artea, jendea. Ederrak eta maitagarriak.Eta da Estatu bat, nazkagarria, eta tradizio poli-tiko batzuk. Eta da Estatu horren zerbitzuko era-

Page 6: Ortzadar 01092012

06 // Ortzadar Larunbata, 2012ko irailaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

“Nire metodoa da goizetik gauera lan egin”. IKER AZURMENDI

kundeak, prentsa, intelektualak, kartzelak etatorturak eta burlak. Txikitako eskola falangis-tatik gure bizitza bete duen Espainia. Horrekdenak liluragarritik ez du ezer. Hala ere, ez nukeesango oso kutsatuak ez gaudenik, urte asko daazpian gauzkana.

Giza eskubideen aldeko kontsentsuak, eta JonMiranderen nazismoaren aurkako jipoi oroko-rrak, ia ez dute zirrikiturik: hedabideak, testuliburuak... Aginteak beharrezko izaten dukontsentsu oihulari horiek ezartzea. Zer adie-razten du horrek? Aldi berean, izan ere, agintehorrek berak Ernst Jünger doktore honoris cau-sa ohoratu baitu, idazle nazi eta XX. mendekogerra laudatzailerik sutsuenetakoa.A!, baina Jünger alemana da eta Mirande euskal-dun abertzalea. Botereak, badakizu, bortxa legi-timoaren monopolioa dauka. Monopolio horrenzati garrantzizko bat gezur legitimoaren pribi-lejioa da, Machiavellik baino lehen Platonek iku-si zuen legez. Gero, zuk esan bezala, testu libu-ruek, prentsak, agintearen gezur ofiziala artal-dearen egia bihurtzen dute, eta artaldearen egiakultura da. Gure artalde kulturan Arana Goiriarrazista da, eta Ortega y Gasset ez, intelektualespainol handia baita. Hori horrela da EuskalHerriko Unibertsitatean ere. Ernst Jünger oho-ratzeak eta Mirande desohoratzeak logika bera-ri erantzuten dio. Eta begira, logika hori osoespainola da.

Gurean etika elkarri disparatzen ibiltzen gareladiozu, grina politikoak bultzatuta. Zenbaitekdio politikak etikaren menpe behar duela, poli-tikak ez duela merezi ez bada balio etiko gore-nak helburu hartuta baino. Nolakoa behar lukeetikaren eta politikaren arteko harremanak?Has gaitezen pentsatuz, edo aitortuz, politikaketa etikak ez dutela harremanik batere. Gero teo-rian zer harreman izan dezaketen, pentsa gene-zake. Eta pentsa dezagun gero, zer harremanzinez edukitzea nahi dugun. Jakina, hori ez damahai inguru batean erabakitzen, eta bai egu-noroko praktikan eta kulturan. Ordea, guk gau-zak beti erabakita egotea nahi dugu eta prakti-katik diskurtsora ihes egiten dugu, praktikangeuk egin nahi ez duguna teoriari eskatuz. Teo-riak, ordea, berdin irudika lezake Jesus Naza-retekoa Erromako Zesarraren tokian, edo Fer-nando Katolikoa Printzearen eredu bezala. Guremoralerako ez digu ezer laguntzen. Hau da, poli-tikarik ez dago eginda eta moralik ez dago egin-da, libururen batean. Guk egin behar ditugu.Gizakia abere askea da, eta askatasunarenprezioa arazo moralak nahiz politikoak berakerabaki behar izatea da.

Lurrera etorri berritan, martiztar bati iruditukolitzaioke gizaki guztiok hizkuntza bera dara-bilgula? Hizkuntzaren auzian zer da azpima-rragarriagoa, zein behar luke gogoetaren abia-puntu, hizkuntzen arteko diferentziak alahizkuntzazkotasun orokorrak?Abiapuntu logikoa hizkuntzazkotasun orokorrada, enpirikoa seguru asko hizkuntzen artekokonparazioarena. Filosofian, Aristotelesekinhasi eta historia guztian ez da dudarik egon gizahizkera denak hizkuntza edo logos bakarra dire-na. Filosofia klasikoaren arazoa horixe da,hizkuntzen diferentzientzat ez daukala espli-kaziorik. Babelgo dorrearekin-eta eskapatzenzen. Erdi Aroko gramatikak denak unibertsa-lak dira. Port Royalgo Gramatika famatua, XVII.mendekoa, unibertsala da. Filosofiarentzathizkun-tza guztiak bat direna ebidentea izan da.Giza arrazoimena bat da. Besterik da filologian.Kolonialismoarekin, batez ere sanskritoarenaurkikuntzarekin eta konparatismoaren goiti-tzearekin, ikerlarien interesa hizkuntzen artekoantz eta diferentzietara lerratu da XIX. men-dean. Ilustrazioarekin eta arrazismoarekin gizaarrazoimenaren bata ere zalantzan jarri da.Gaur Chomskyk, bere esanean, berriro lin-guistika kartesiarrera itzuli nahi du, filosofiaklasikoaren ikuspuntura. Egia da kartesiarbezala berak gehien aipatzen duena Humboldtdela, kantiarra, baina ez dio axola. Chomsky,S. A. Pinker bezala, filosofiaren historiarekin

ez da oso ongi moldatzen. Humboldt, etab., dife-rentzien iker-tzaile handiek, hizkuntza guztienfuntsezko batasunaz ez dute zalantza izpirikizan. Aristotelikoa izan, kartesiarra ala kan-tiarra, filosofoarentzat, oinarrian pentsamen-du oro bezalaxe hizkuntza oro kategoria uni-bertsalen egitamu apriorikoak taxutua da, giza-ki guztientzat berdinak. Esan beharrik ez, gaurez dugula kategorien taulaz hitz egiten. Arra-zoimena ere historiko ebolutiboa da. Arra-zoizkotasuna da, ez arimaren fakultate edo giza-kiaren esentzia beti-bata.

Hizkuntzalari batzuen ustez, aurrena giza garu-naren pentsaera dago, ‘gogamenera’, gerohizkuntza zehatzek gauzatuko dutena. Ba alda hizkuntzarik gabeko pentsaera eta kon-tzepturik?Pentsamendua bai, dudarik ez, baina ez kon-tzeptuala. Kontzeptua hizkuntzarekin sortzenda, hori da hizkuntzaren abantaila izugarria.Gizaki prehistorikoak askoz lehenago landuditu tresna harrigarriro fin pentsatuak hizkun-tzak asmatu baino. Haur txikiak hizkuntzazjabetu baino lehen erakusten du pentsatzenhasia dela. Iruditan pentsatzen duela esan gene-zake. Zuk ez duzu kontzeptuak erabiliz ikasibizikleta gainean oreka gordetzen, baina baipentsatuz eta probak eginez. Gero prozesu horikontzeptualizatu egin dezakezu. Eskultoreak,pintoreak, dantzari trebeak, iruditan pentsa-

tzen dute, ez kontzeptutan. Autoa ez duzu kon-tzeptutan gidatzen, gidatzen ikasi bai. Hala ere,gizakiaren pentsamendua hizkuntzazkoa dagehien-gehiena. Pentsamendu abstraktu etalogiko guztia, gizakiaren espezifikoa. Zientzia,etab. Aipatzen duzun gogamenera hori, hizkun-tza eta pentsamendua lotzea tesi abertzalea delauste duten batzuei gustatu zaie, horrek argu-mentuak ematen zizkielakoan abertzaleenaurka. Jon Sudupe, Haranburu Altuna, etab.AEBen hipotesi horrekin hizkuntzaren oinarriapriorikoak, inork ukatzen ez dituenak, eta filo-sofian gutxiago, neurofisiologiarekin esplikatunahi ziren. Baina Fodor-Pinkerren esplikaziohori zurezko burdina da, gogamenaren etahizkuntzaren konbinazio inposible bat. Hipote-siak abertzaletasunari ezertan ukitzen ez diolaaparte.

Zein da orduan errealitatearen, pentsamen-duaren eta hizkuntzaren arteko harremana?Ikerketek erakutsiko dute, baina nire usteangauzak ez ditugu pentsatu behar norabide baka-rreko egitura geldi baten eran. Errealitatearipentsamenduak hizkuntza sortuz erantzun dio,hizkuntzak pentsamendua eratuz errealitateataxutzen du. Hirurok bata-bestea egiten dute,hiruron bategitea da gizakiaren mundua. Horre-gatik esan da errealitatearen mugak hizkun-tzaren mugak direla. Ez dago gaizki esana, horiere modu estatikoan hartzen ez bada. Klabeahizkuntza da. Errealitatea ez dugulako atzema-ten pentsamenduan baino, eta pentsamenduaez dugulako bestela atzematen hizkuntzan bai-no. Hizkuntzatik abiatu beharra daukagu beti.Horri guztiari grekoek logos esaten zioten. SanJoanen ebanjelioa, grekoa baita, ez judua, fra-se horrekin hasten da: “Hasieran Logosa zen”.

Leibnizek idazteaz batera pentsatzen omenzuen. Gogoetaren eta idazketaren artean ete-nik izatera, ezingo ei litzateke haren obrarentamaina erraldoia azaldu, giza bizialdi batekez du hainbeste ematen. Era berean, zureobraren neurriak idazteko ahalmen eta dizi-plina harrigarria erakusten du. Alta, bada hain-bat euskal idazle sorkuntzan ganoraz murgil-du nahi baina alferkeriak eta dispertsioak jotadabilena. Zer aholkatuko zenieke? Zein dazure lan metodoa?Ez daukat aholkurik inorentzat, eta metodorikere ez mundu guztiarena baino: irakurri, azpi-marratu, notak hartu, fitxak atera. Edo bai,nire metodoa da orduak eta orduak sartu, goi-zetik gauera lan egin.

“Gure artalde kulturanArana Goiri arrazistada, eta Ortega y Gas-set ez, intelektualespainol handia baita.Horrela da EHUn ere”

“Errealitateari pentsa-menduak hizkuntzasortuz erantzun dio,hizkuntzak pentsa-mendua eratuz errea-litatea taxutzen du”

pentsalariaren itzala

Page 7: Ortzadar 01092012

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko irailaren 1a

A

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

A NDONI Olariagak EHUko FilosofiaLizentziaturan ezagutu zuen JoxeAzurmendi. Ondo gogoratzen du o-raindik bere klaseetatik maiz liluratu-

rik ateratzen zela. “Ondoren fakultatearenkanpoaldean orduak eta orduak ematen geni-tuen klasean esandakoak eztabaidatzen”, aitor-tu du Olariagak, aspaldian ikaslea izateari utzieta, egun, filosofian doktoregaia denak. Ezagu-tu baino lehen, baina, Azurmendiren Demokra-tak eta biolentoak edota Euskal Herria krisianbezalako liburuak irakurriak zituen. Lan horiekOlariagaren kezka politiko eta filosofikoak asezituzten, eta, ordutik aurrera, pixkanaka-pixkanaka bere obra osoa irentsi egin du. “Afe-ra moralak, politikoak eta filosofikoak ulertzekomundu zoragarri bat ezagutu dut”, ziurtatu du.

KONFIANTZAREN BULTZADA Arlo pertsonaleanere esker ona besterik ez dauka Azurmendi-rekiko. “Joxek gugan konfiantza jarri izanaknigan eragin handia izan zuela esan behar dut:bultzada bat izan zen”, nabarmendu du. Adi-bide bat eskatuta, lizentziaturako 3. mailanzegoela gertatutakoaz berehala oroitu da. “Esa-te baterako, Jakin irakurgaietarako Jon Jime-nez eta bion aldeko apustua egin izana filoso-fiako bildumarako liburu bat idazteko. Gazteenaldeko apustu gutxi egiten dira gaur egun”,gehitu du, penaz.

Azurmendiri buruz berba egitean, bere espe-rientziatik egiten du Olariagak, ezinbestean.Hala ere, zertaz ari den ondo daki. Horrela, Azur-mendiren pentsamendua baliabide gutxi ditueneta galdera eta kezka gehiegi dituen belaunaldibatean ernaltzen hasi zela azpimarratu du Ola-riagak. “Herriari guztia eman dio Joxek: garaihartako bere obra asko gaur egun ezezagunakbezain ezinbestekoak dira oraindik, nahitaezberreskuratu beharrekoak, berak agian zahar-tuta geratu direla pentsatu arren”, adierazi du.

Izan ere, Azurmendi hitz bitan deskribatzekogaldetuta, Euskal Herriarekin eta bertakohizkuntza eta kulturarekin “ehuneko berrehu-nean” konprometitutako pertsona dela erantzundu Olariagak, zalantza izpirik gabe.

pentsalariaren itzala

“(Joxek) gure herriaren aurkako eraso ideologikoak desmuntatu ditu”, dio. JOSE RAMON GOMEZMARTA MORALES

Azurmendiren eskolek bazeukaten zeresanik. “Fakultatearenkanpoaldean orduak eta orduak ematen genituen klasean esandakoakeztabaidatzen”, gogorarazi du Andoni Olariaga Filosofian doktoregaiak,EHUko Filosofia Lizentziaturan ‘Hitz berdeak’ autorearen ikasle izan zenak

“Joxe askatasunarenpentsalaria da”

herriaren aurkako eraso ideologikoak desmun-tatu ditu, banan-banan”, azaldu du.

Pentsalarien artean, besteak beste, Jon Mirande,Sabino Arana, Jose Maria Arizmendiarrieta,Bitoriano Gandiaga eta Etienne Salaberry dau-de. “Maiz esan izan dut Joxe askatasunarenpentsalaria dela; bere pentsamenduaren oina-rrian gizakia animalia delako tesia dagoela ez daahaztu behar. Determinismo horren gainean aska-tasuna nola pentsatu, hizkuntzaren bidez batezere, hori izan da Joxeren ibilbideko konstantebat”, argitu du.

Datorren urtean, UEUk sustatuta, EHUren bidezEuskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI.mendeetan graduondokoa eskainiko dela aurre-ratu du Andoni Olariagak. “Bere pentsamenduazabalago ikertzeko aukera izango da. Hori dabidea”, ziurtatu du.

Olariaga. Hortaz, euskal filosofoaren pentsa-mendua “baliabide gutxi, eta galdera eta kezkagehiegi dituen belaunaldi batean ernaltzen hasizela” nabarmendu du. “Joxe puskatzen ari denmundu batetik dator, eta loratzen ari den bestemundu baten atarian dago”, gogorarazi du. Garaihartakoa da Jakinen loraldi intelektuala, eta,horren pean, “Euskal Herrian zeuden behar inte-lektualak asetzen eta herri mailako defentsa egi-ten ikusi ahal izan genuen Azurmendi”, azaldudu Olariagak.

ARAZO FILOSOFIKOEN INTERPRETATZAILE Filoso-fiaren alorretik begiratuta, berriz, Azurmendimendebaldean XX. mende bukaerako eta mendeberri honetako Ilustrazio despotiko uniformi-zatzailearen kritiko nagusia delakoan dago Ola-riaga. Eta, aldi berean, arazo filosofiko eta inte-lektual nagusien interpretatzaile bikaina. “Hilakzeuden hainbat pentsalari berreskuratu eta gure

“Joxe Azurmendipuskatzen ari denmundu batetik dator,eta loratzen ari denbeste mundu batenatarian dago”

ANDONI OLARIAGAFILOSOFIAN DOKTOREGAIA

Maila pertsonalean, berriz, Azurmendik “berejakintza ozeaniko ezin zabalagoa jarrera ezinumilagoarekin” uztartzen duela ziurtatu duOlariagak. Azken finean, filosofoaren jarrerabera izan daitekena: gero eta gehiago jakin etagero eta umilago, zalantzatiago agertu. Ola-riagak berak dioen moduan, jakintzak bideakzabaldu egiten dizkizu, inoiz ez itxi. “Jarreraeta ikasgai hori da nik Azurmendirengatikestimatzen dudan eta ikasi dudan zerbait”,aitortu du.

OINARRI INTELEKTUALA ZOR Gainera, Olariaga-ren ustez, bere belaunaldiak Azurmendiri zordizkio oinarri intelektual eta ideologiko iagehienak. “Joxeren ekarpen handiena bere obraerraldoia da; hori ezin du jada inork ezabatu,baldin eta utzikeriagatik ez bada. Azurmendikherri honi bere arima eskaini dio”, gehitu du.Pentsalariaren hastapenei buruz ere aritu da

Page 8: Ortzadar 01092012

diten eraikuntzen puska eta eskonbruen artean.Eraikuntza handi haien, alegia, behinalako egiaziur, sinesmen finko, utopia handi eta absolutuborobilen puskailetan, krisian galdutako belau-naldi luze bat garela. “Gu puskailetakoak gara”(Azken egunak Gandiagarekin, 2009). Krisia,puskailak, hauskorrak,… Azurmendiren lanean,han eta hemen agertuko zaizkigun hitzak. Kri-sian bizitzen ikastea omen gakoa. Hala, berakeraikuntza txiki, xume, hauskor eta behin behi-nekoetan bizitzea du hautatu. Ez baitu sinesten,ez baitu desio behinolako ziurtasun itxi, sendoeta aldaezinik. Gezur txuriak, egia tristeak bai-no nahiago dituzten Prometeo heroikoekin bai-

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko irailaren 1apentsalariaren itzala

A L A I T Z A I Z P U R U

Azurmendi, pesimista aktibo bat

II RITZI artikuluari ekin aurretik, iritzi arti-kuluek berekin duten laburtasuna jadamehatxuka dudalarik, nondik hasi euskalpentsalari handi honetaz zerbait esaten?

Bere obraren eskerga, mardultasuna aipatubeharko nuke? Bere ideiek aldian aldikotz supo-satu duten berritasuna akaso? Ala geure memo-ria historikoaren alde, bere mailu eta zizel pro-pioez, ahazturatik eta, Sarri-k Bakea gudan libu-ruan dioen bezala, “topikoen istingatik” hain-bat euskal autoreren lanak beren arantza zeinlorez esplikatu eta errekuperatu izana? Herrihonekiko, euskararekiko erakutsi duen/ era-kusten duen konpromezua apika? Edota euskalgizarteak ezagutu dituen hamaika eztabaida etanoraezetan argi piska bat ematen nahiz haus-narketa bideak irekitzen saiatu izana? Nondikhasi? Zeri heldu? Aipatzen dudana aipatzendudala, motz geldituko naizela jakinik, idatzia-ri eman diodan izenburua azaltzea onena, Pesi-mista aktibo bat Joxek bere burua definitzekomaiz erabiltzen duen izengoitia.

Bere lanen bat irakurri duenak ongi daki Azur-mendi ez dela garai loriatsu, ziur eta baikorbatean jaiotako autorea. Hasi Hitz Berdeak-ekopoesietatik eta Azken egunak Gandiagarekin-raino, ezagun du erantzun baino galdera gehia-gorekin eta errealitateak berekin dakartzanmataza zein minetan bizitzea tokatu zaion bana-ko baten lana dela aurrean daukaguna eta ezidazle zerutiar, lasaigarri, xuri-xuri edo mun-duarekin konforme den batena.

“Lurraren seme honek/ez dut nik izarren doi-nu/inoiz entzun./ Lurreko denak/ lurra entzu-ten du.// Beraz, nire poesian ez dago/ ilargirik.Ez zen/ nire sehaskara hurbiltzen. Gerra osteazen…” (Hitz Berdeak, 1971).

Joxeri sarritan entzun eta irakurri izan dioguhondakin artean bizitzea tokatu zaigula. Bon-bardaketa edo lurrikara handi baten ostean gel-ditzen diren hondakinen artean bezalatsu, lurri-kararen aurretik, hain ziur, sendo, handi ziru-

no Prometeo mixerableen kuadrilan erosoagobaitago. Nahiago baitu galderaren ajedreza obe-dientziaren jakematea baino (Hitz Berdeak, 1971).

Erlatibismoaren uretan igeri dabilenak, ordea,ez du zertan noraezean dabilen enbor alde-rraiari heldu. Erlatibismoa ez da noraeza, pesi-mismoa ere ez errendizioa. “Debekaturik gel-ditzen zaizkigunak, utopia merke eta gaiztoakdira; ez esperantzak […] Utopia ez da utopis-moa” (Gizona abere hutsa da, 1975).

Aktiboki lanean, bideak irekitzen, eraikitzenjarduteari ez dio inoiz utzi. Errealitatearen kora-piloetan eskuak zikintzeari, posizionatu behardenean posizionatzeari. “Bide bat: bide batenbila gabiltza. Biderik ez dago, ordea, egiten ezbada” (Gizona abere hutsa da, 1975).

Azurmendik bere idatziekin ziurtasunen magalgoxoan egotera baino galderak egitera ausar-tzen erakutsi digu. Mentalitate alternatibista,manikeo merkeen ondotik urruti ibiltzen. Pro-blemak onartu nahiz hauen problematikotasu-na bere konplexutasunean onartzen eta behinproblemak daudenaren kontzientzia izanda,soluzioak bilatzen eta egiten. Gure existentziabere zabalera guztian onartzera animatu gaitu,bere zentzu eta zentzugabetasunei muzin egingabe. Gure bizitza eta etorkizuna eta gure herria-rena guk geuk erabaki behar ditugula gogora-razi digu. Zoriontasuna dena den garaiotan aska-tasunaren garrantzia azpimarratu du. Kon-tzientziaren askatasuna, hautatzeko askatasu-na. Indibidualismo ororen gainetik, jendartebateko kide garen heinean bertatik eta bertara-ko meditatu behar dugula errepikatu digu. Etabizitza hau funtsean bilaketa bat dela, etenga-beko bilaketa bat, etengabeko berpentsatze bat.Eta nahiz eta, bizitza honi aurre egiteko soluzio-rik ez digun ez agindu, ez eman, izpiritu bat etabizitzaren filosofia bat bai, irakatsi digu/ira-kasten digu. “Soluzioa ez dakigu. Dakigun baka-rra, zein izpiriturekin beti jokatu” (Oraingo gaz-te eroak, 1998).

Pesimista eta aktiboa aldi berean izateak dakar-tzan neke eta emankortasun guztiekin, JoxeAzurmendi euskal pentsalaririk garrantzi-tsuena ez bada garrantzitsuenetariko bat delabeste behin ere errepikatu beharra dago. Ezin-besteko, beharrezko izen bat gure liburutegie-tan: “filosofoa guretzat ez baita gauzak pentsa-tzen dizkiguna, pentsarazten dizkiguna baizik.Planteatzera obligatzen gaituena.” (Oraingogazte eroak, 1998).

Gure existentziabere zabalera

guztian onartzeraanimatu gaitu (...).

Gure etorkizuna etagure herriarena gukgeuk erabaki behardugula gogorarazi