8
ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 11. 308 zenbakia deia.com LITERATURA ETA GATAZKA Auzi politikoa euskal letretan hizpide dute Harkaitz Canok eta Mari Jose Olaziregik -- 4-5. orrialdeak -- ANTZERKI ALTERNATIBOA Ttak taldea edo libreki jolasten duen teatro “lotsagabea” euskal kulturaren kolore guztiak -- 2. orrialdea --

ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/10/ortzadar________110513_17577.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 11. 308 zenbakia deia.com LITERATURA ETA GATAZKA

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/10/ortzadar________110513_17577.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 11. 308 zenbakia deia.com LITERATURA ETA GATAZKA

ortzadarLarunbata, 2013ko maiatzaren 11. 308 zenbakia deia.com

LITERATURAETA GATAZKA

Auzi politikoa euskal letretanhizpide dute Harkaitz Canok

eta Mari Jose Olaziregik-- 4-5. orrialdeak --

ANTZERKIALTERNATIBOATtak taldea edo libreki

jolasten duen teatro“lotsagabea”

euskal kulturaren kolore guztiak

-- 2. orrialdea --

Page 2: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/10/ortzadar________110513_17577.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 11. 308 zenbakia deia.com LITERATURA ETA GATAZKA

02 // Ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Goiko irudiotan, Ttak taldeko ‘Ta oain ze?’ antzezlaneko hainbat esze-na. “Gure barne-ahotsen kanporaketa da, askotan ezkutuan izatenditugun gure itzal horiena”, azaldu dute obra honen egileek. TTAK

ANE UNDURRAGA

Gernikako Trinkete Antitxokoak formatulaburreko antzerki zikloa antolatu du; bertanizan da tarterik teatro absurdoarentzat.Horretan maisuak dira Ttak taldeko kideak

EE Z dute ni-ren izenean berba egitenAinhoa Alberdi Gisasolak eta IraiaElias Muniainek, gu bezala baizik. Ttakteatroko aurpegia izan arren, taldea ez

dute biek bakarrik osatzen, antzerki taldearenfilosofia lan kolektiboa baita. Sormen lana, alorteknikoa, zuzenketa lanak edota eszenografialan-talde zabal baten esku dago. Gainera,proiektu bakoitza jende desberdinak osatzenduenez, libreki jolasten dute Ttaken.

Taldearen hastapena 2008an kokatzen bada ere–Eta Karmele lehen antzezlana sortu zutenean–,ofizialki ez dira talde bihurtu iazko udazkeneraarte. Zentzu horretan, aldrebesak direla diote:“Guk bilatu gabe etorri zaizkigulako funtzioak”.Eta, hori, magikotzat jotzen dute. Bost urte haue-tan sortutako obrak irekiak eta libreak izan dira,euren lan egiteko modua ez baita itxia. “Behinegiteko sortu zena ia 100 aldiz egin dugu azkenurteotan”, kontatzen dute. Urte hauetan guztie-tan, nortzuk diren galdetu izan dietenetan, “guAinhoa eta Iraia gara” erantzun dute. Hortikabiatuta, ofizialki elkartea osatzeko beharra iku-si dute eta bat datoz biak esatean “Ttak izen batjartzeko beharra baino ez dela izan, akziotik eto-rri dena”. Ttak izenak biek etengabe darabiltenadierazpideari egiten dio erreferentzia, alegia,elkar ulertzeko duten hizkuntzako hitz-gakoari.

EMAKUMEAREN PRISMA Antzerkia egiteko estilopropioa dute. Ume txikientzako ikuskizun batdute, baina beste biak helduentzakoak dira etahauetan kodigoa teatro absurdoa da. “Ganberroaeta lotsagabea dela esan daiteke”. Tamainarenaldetik, formatu laburreko antzerkia egiten duTtakek. Eszenografiari dagokionez, elementugutxi erabiltzen dituzte, gauza gutxirekin egiteadelako euren filosofia. “Lehenengoan bi aulki,bolante bat eta otartxo bat erabili genituen etaoraingoan bi maleta, pospolo-kaxa bat eta esku-titz-sorta bat”. Hori ere bada praktikotasunabilatzen dutelako. “Gure lehentasuna beti egiteada, ez egitea baino”, argitzen dute. Azken finean,edozein tokitan egiteko moduko antzerki obraksortzen dituzte, gazte-txoko, taberna, gaztetxezein espazio handietan egiteko modukoak.

Eta Karmele emakumeen tratu txarren ingu-rukoa da. Ta oain ze? lanak, aldiz, gai asko uki-tzen ditu, oso unibertsalak direnak eta edozeiniiristeko modukoak. “Gure barne-ahotsen kanpo-raketa da, askotan ezkutuan izaten ditugun gureitzal horiena”. Ahots horiek ardatz gisa hartu-ta, maitasuna, giza harremanak edota heriotza

bezalako gaiak lantzen dira. Onartzen dute gaisakonak direla eta, gaineratu dutenez, umore-tik landu dituztela, “sarri umore bortitzetik”.Obran gure alde desberdinek askotan aurreraegiteko boikotatu egiten gaituztela adierazi nahidute, baita gu izan gaitezkeela gure etsairik han-dienak ere. Biak emakumeak izatean, emaku-meen sentimenduak eta barne-kezkak azaltzendira batean zein bestean, eta fikzio kutsua izanarren errealitatetik abiatutakoak dira bi an-tzezlanak.

MALGUTASUNA ETA AUZOLANA Arte eszenikoetanantzerkiak baduela tokia uste dute Ttakekoek.Eskaintza badago eta publikoak eskatu egiten du.Hala ere, bereizketa ikusten dute eurek eginda-ko antzerkiaren eta profesionalaren artean. “Gumugitzen garen espazioetan, alegia, taberna, gaz-tetxe eta era desberdinetako txokoetan jendea an-tzerkia ikusteko gogotsu dago. Kultura egarrizeta antzerkia ikusteko interesez dago jendea”.Antzerkia istorioak kontatzeko tresna indartsuaizanik, gauzak esaterakoan gizartean antzerkia-rekin kontatzen dela aitortzen dute. Dena den, ezdakite antzerkia hedatzeko behar bezain bestelan egiten den, eurak mugitzen diren esparruanzein esparru profesionalagoan.

Une honetan, Berria egunkariaren 10. urteu-rrenaren harira, Zertarako Hegoak lana aur-kezten dabiltza Euskal Herriko hainbat herri-tan. Ekainean, Ta oain ze? lanari eutsiko dioteberriz, Gernikako Trinkete Antitxokoan an-tzeztuko baitute ekainaren 8an. Hortik aurre-rako bidea ez dute programatuta, emanaldiakegiterakoan oso malguak direlako. “Harrerarenarabera, baina edozein tokitara eta ahal deniketa gehienetara heltzea da gure nahia”. Alabai-na, badakitena da, izen handiko taldea izan ezarren, teatroa enkantuarekin egin ahal izatekotalde-lanean funtzionatzen jarraituko dutela,hori delako euren arima elikatzen duena.

Antzerkiproposamenalternatiboa

ATXIKI ZIKLOA

Gernikako Trinkete Antitxokoa kultur guneak for-matu txikiko Atxiki antzerki zikloa antolatu du api-riletik ekainera bitartean. Apirilaren 12an ‘Las Indog-mables’ obrarekin zabaldu zen zikloa; apirilaren30ean ‘Zapatak’, ‘Heinkel 51’ eta ‘Las Dos D’ lanakizan dira ikusgai; atzo, hilak 10, ‘Satisfaction!’ eskai-ni zen eta ekainaren 8an (gaueko 22:00etan) itxi-ko ditu ateak ‘Ta oain ze?’ lanaren antzezpenak.

GERNIKA

Page 3: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/10/ortzadar________110513_17577.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 11. 308 zenbakia deia.com LITERATURA ETA GATAZKA

03Ortzadar //Larunbata, 2013ko maiatzaren 11

K

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Agoniko eta lasaien artean

K IKE Amonarrizi buruz hitz egiteak ezdirudi ohikoa kulturako orrietan,askoz normalago ikusiko genukeharen izena telebistako atalean. Eta

hala ere, hartaz jardun nahi dut gaur, horreta-rako arrazoiak sobera ditudalakoan. Famatu iza-tera iritsi aurretik ezagutu nuen Amonarriz,berak 17 urte eta nik hiru gutxiago nituela, ikas-tetxe berean egokituta (Tolosako Eskolapioetan,erdaraz ikasiz biok ere). Gaztetxoa izan arren,ordurako nabarmentzen zen Kike, bere alaita-sunagatik, bere buruargitasunagatik, eta baita,1978 urrun hartan, ezagutu nuen lehenengoeuskaltzaleetakoa zelako ere.

Ez dut esango eredutzat hartu nuenik, baina bidebertsuetan ibili ginen hasiera batean: karrerabera ikasi genuen (Euskal Filologia, unibertsi-tate diferenteetan baina), eta aldizkari beretanidazten hasi ere bai: Argia-n, Susa zaharrean…Gutxik jakingo du poesia ere publikatu zuelaAmonarrizek gaztetan, eta ez zuen horretarakodohainik falta; bere izaerak eta zaletasunek bes-te bide batetik eraman zuten, ordea.

Izaera umoretsu eta festazalea duela ez da ino-

rentzat sekretua; prestakuntza akademikoan,berriz, zenbaitek jakingo ez duen arren, gureherriko soziolinguista jantzienetako bat dugu,euskararen egoeraz bakarrik ez, mundukohizkuntza gutxituen bilakaeraz ere gehien daki-tenetakoa. Eta bi ezaugarri horiek uztartzeakeman die zentzua bere proiektu askori: txisteakeuskaraz idazten hasi zen, gure prentsa serioakbestelako ukitu bat ere izan zezan; aldi berean,lehenengo txiste-afariak antolatzen eta alaitzen,eta baita txisteen kaseteak grabatzen ere. Ondopasatzea edo euskara zabaltzea, inportanteenazer zen galdetzeak ez luke zentzurik, Amonarri-zen marka baitzen eta baita biak lotzea.

Txisteena utzi gabe, telebista-saioak aurkezten,idazten, zuzentzen ere aritu da aspaldi handian,eta, kamera aurrean irudi xelebrea erakusteamaite duen arren, haren ondoan lan egin dutenguztiek dakite zenbateraino den langile fina, bereegitekoak arreta guztiaz prestatzen dituena, etaaldi berean lan-giro atsegin baten sortzailea.

Gure hizkuntzaren geroaz pentsatzerakoan, badi-ra bi espezie, zein baino zein ugariago, agonikoaketa lasakapotoak deituko ditudanak: agonikoak

gauzak ilun ikusten ditu beti, gure makurrakazpimarratzen eta negar batean aritzen, hain-beste epel eta txepelekin zereginik ez dagoela-eta; lasakapotoak, aldiz, zein ondo goazen nabar-menduko dizu uneoro, garai batetik hona zenbataurreratu den, eta gauzen martxak paradisueuskaldunera garamatzala sinetsaraziko. Amo-narriz ezin urrunago dago bi jarrera horietatik:euskararen ahuleziak inork baino hobeto eza-gutzen ditu, eta ikuspegi baikorrei ez die inoizamore eman (batez ere jende adituarentzako arti-kulu serioetan erakusten du jarrera hori); pesi-mismoa ere baikorkeria bezain antzua izan dai-tekeela jabetuta, ordea, agonismoan jausi ordezhizkuntzaren ikuspegi ludiko eta bizizale bateskaintzen saiatu ohi da, irribarre batekin ereeuskararen aldeko borroka egin daitekeelakoan,eta horrela, zoriontsuago bizitzeaz gain, borro-ka bera ere efektiboagoa izango delakoan.

Mihiluze telebista-saioa desagertzera doala-etaidatzi ditut lerrook. Ez dakit zer egingo duenhurrena Kike Amonarrizek, baina, gure umo-rearen eta hizkuntzaren onetan, zakukada beteproiektu opa diot, eta denetan izan dezala orainarte bezalako talentua eta arrakasta.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Ondo pasatzea edoeuskara zabaltzea,inportanteena zerzen galdetzeak ez

luke zentzurik, KikeAmonarrizen marka

baitzen eta baitabiak lotzea

IRITZIA

1. MusscheKirmen Uribe. Susa.

2. IntemperiesLourdes Oñederra. Erein.

3. Inurrien hiztegiaMariasun Landa. Pamiela.

4. Alkasoroko bentaMikel Taberna. Susa.

5. Kristalezko begi batMiren Agur Meabe. Susa.

6. BizkartzainarenlehentasunakIñaki Irasizabal. Elkar.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Moroak gara behelaino...Joseba Sarrionandia. Pamiela.

2. Jon Mirande, OlerkariaTxomin Peillen. Euskaltzaindia.

3. Errezildarren ateraldiakErniarraitz elkartea. Uztarria.

4. Arrazoia ez dago edukitzerikIñaki Segurola. Alberdania.

5. Ideia batzuk krisimadarikatu hau gainditzekoJabier Lertxundi. Autoedizioa.

6. Enbataren zirimolanDaniel Landart. Elkar.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

SAIAKERA

‘Batzarra,guregobernua’Pablo Sastre.Elkar. 100 orr.11 euro.

Batzar subiranoenherria eraikiz

Antzinako herri-batzarretatikgaurko kontzeju ireki eta uda-letara bidaiatzera gonbidatzengaitu Sastrek. Estatuak etakapitalistak elkarri eskuaemanda diren garaian, guretradizio politikoan bila-tzenditu herri-gobernuaren oina-rriak. Estatuaren aldeko aha-legina eta batzarraren bideakontrajarriz, “euskal herrieta-ko batzarra” proposatzeradator: “Azkenean, nazio gisabiziko bagara, gobernu-modubatek bilduko gaitu. Estatu-egile izanen den, edo batza-rretan oinarrituko den, guridagokigu erabakitzea”.

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

ELEBERRIA

‘Zazpi ola-tuz behin’Daniel Glattauer.Irati Elorrieta (itzul.).Erein. 232 orr.21,50 euro.

Kontuz zazpiga-rren uhinarekin...Amorerik ematen ez duenzazpigarren uhinari buruzkoistorioa kontatzen dahemen. Lehen seiak kalkula-garriak eta orekatuak dira.Batak bestea baldintzatzendu, ez dute ezustekorikekartzen. Jarraikortasunarieusten diote. Sei saiakeraeta beti helburu berbera.Baina kontuz zazpigarrenuhinarekin! Harekin ez dagoaurretik jakiterik. Luzaroandago oharkabean, garapenmonotonoan parte hartzendu, bere aurrekoetara mol-datzen da. Baina lehertuegiten da batzuetan. Betibera, beti zazpigarren uhina.

GAZTELITERATURA

‘Kankalekomisterioa’John Andueza.Elkar. 172 orr.14,25 euro.

Hilotz ezezagunaparadisuanKankal, Kantauri itsasaldekoherri bukolikoa. Oporrakpasatzeko paraje perfektua.Bi mila eta hamarreko uda,ordea, ez zen batere lasaiaizan Kankalen. Alderantziz.Sasoi arraroa izan zen, osoarraroa. Ez konta inori, bainauztailean gizon bat agertu zenhilda hondartzan. Eta kazetaribatek argazkiak atera zizkionhilotz ezezagunari... JohnAnduezaren (Oregon, EstatuBatuak, 1966) bigarren nobe-la da hau, irakurle gazteamisterio eta intriga giroanmurgiltzen duena. Erritmoarinaz idatzia, irakurlea “ondoengantxatzea” xede du.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen ZupiriaArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkiak: David de Haro/Ainara GarciaLege Gordailua: BI 1720-06

ZALDI EROA

Page 4: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/10/ortzadar________110513_17577.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 11. 308 zenbakia deia.com LITERATURA ETA GATAZKA

Larunbata, 2013ko maiatzaren 1104 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

AA SKO hitz egin da euskal gatazkarenpresentziaz gure literaturan azkenekourte hauetan. Batzuek ezjakintasuna-ren biktimaren perspektibatik agian,

gezurrezko adierazpenak egitera ere ausartudira. Fernando Aranburu idazlearena kasu, askientzuna da duela pare bat urte egin zituen adie-razpenak: “Euskaldunok ez dugu ETA-ri buruzidazten ez garelako aske”. Hitz horiek ez zirenoharkabean pasatu eta oso kritikatuak izanziren. Era zuzenean edo zeharka, argi dagoenada euskal literaturak gatazka lantzen duten libu-ru ugari erditu dituela.

Abanikoa zabala da oso. “Gure literaturan badaetakide zintzo eredugarria, baina baita ere eta-kide zeharo gaiztoa, etakide ergela (…); konsti-tuzionalista on eta gaiztoa, estatutuaren aldekokoldar kolaboratzailea, estatutuaren aldeko zin-tzo jakintsua…”, aipatu zuen Markos Zapiainidazle eta filosofoak Lapiko Kritikoa blogean,Euskal literaturagileak eta gatazka izeneko arti-kuluan.

Ramon Saizarbitoriak heldu zion lehenengozgaiari Ehun metro lanarekin. 1974ean izan zenhori nahiz eta liburu honek bi urte geroago iku-si zuen argia, diktadurak ezarritako zentsura-gatik. Idazleak polizia segika duen ETA-ko kidebaten bizitzako azken 100 metroak kontatzenditu, une horretako sentipenak, oroitzapenaketa abar ditu buruan protagonistak. Gerora zine-ra ere eraman da istorio hau.

Saizarbitoriaren liburu hau lehena izan zen etaurteetan bakarra gainera. Urte mordoa pasatubehar izan baitzen euskal gatazkaren inguruan

idatzitako beste lanen bat literaturzale euskal-dunek eskuartean izateko. 12 urte hain zuzen ere,1988an Jose Luis Alvarez Enparantza Txillarde-gik Exkixu izkiriatu zuenean. 70eko hamarkadanFrancoren kontrolpeko Euskal Herrian izanda-ko egoera politikoak euskal herritarrengan sor-turiko errealitateak biltzen ditu istorio honetandonostiarrak. 80ko hamarkadako bakarra izanzen hau.

MEMORIAREN GAILENTASUNA Zenbait aditurenustez, 90eko hamarkadan euskal gatazka politi-koa hizpide duten narrazioak nabarmendu ziren.Mari Jose Olaziregi idazle eta literatur kritika-riaren aburuz, euskal literaturan eman den uga-ritze hori bat dator memoriak gizarte eta gizazientzietan azken hamarkadetan izan duen gai-lentasunarekin. “Joera hau Müllerrek memoriabooma deritzonaren ondorioekin lotuta dago.Whitek historia fikzio bat gehiago dela esan zue-netik, edo, askoz lehenago, Nietzschek biktimenikuspuntutik egindako historiaren aldarria eginzuenetik, literatura, eta fikzioa batez ere, gerta-kari historiko traumatikoak aztertu eta konta-tzeko baliabide egokienetakoa bihurtu da, Sai-zarbitoriak dioen bezala, egiatiagoa baita. Ele-berri britainiarretan bortizkeriarekin lotutakolanen igoera ematen da 90eko hamarkadan, edogogoratu holokaustoa hizpide duten eleberrieneztanda garaikidea hamarkada bertsuan”.

Olaziregiren ustez, ez da kasualitatea 90ekohamarkadan izandako fenomenoa gatazkekiko,eta gaineratu du inguruko literaturetan ere 50urte pasatu behar izan direla gaiari aurre egi-teko. “Euskaldunok beraz ez gara hain origina-lak”, dio.

literatura

AINHOA LORES

Euskal literaturan ugari dira auzipolitikoa hizpide duten eleberriak.Gertaerez haratago, ikuspegigizatiarragoa eskaintzen dute.Harkaitz Cano eta Mari Jose Olaziregiidazleekin jardun dugu guzti honetaz

Letrenahalmenaeuskalgatazkan

Cano eta Olaziregi bat datoz jazoera historikoen aurrean litera-turak izan dezakeen balio terapeutikoan. DAVID DE HARO/AINARA GARCIA “ Politikatik eta heroizaziotik gero eta urrunago gaude, eta testi-

gantzatik eta hurbilpen gizatiarrago batetik gertuago” (Cano)

Page 5: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/10/ortzadar________110513_17577.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 11. 308 zenbakia deia.com LITERATURA ETA GATAZKA

05Ortzadar //Larunbata, 2013ko maiatzaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Harkaitz Cano idazleak, aldiz, nabarmendu du90eko hamarkadan “hurbilpenak diferenteak”zirela oraingoekin konparatuta, “modu natura-lagoan egiten da orain, agian, era ez hain behar-tuan”. Bere esanetan, politikatik eta heroiza-ziotik gero eta urrunago gaude, eta testigantza-tik eta hurbilpen gizatiarrago batetik gertuago.“Biktimaren izaera baino, pertsona hori berekonplexutasunean zer den azaltzean datzagakoa. Ekintzaileen ekintzez gain, ekintzailea-ren bizitzako gainerako kontuetan. Zer egitendu ekintzaile batek ekintzarik egiten ez due-nean? Angelua zabaldu egin da, eta aberastu, 90.hamarkadarekin alderatuz gero, nahiz eta garaihartan ere nobela ederrak atera ziren, Atxaga-ren Gizona bere bakardadean, edo Saizarbito-riaren Hamaika pauso horren lekuko. Orain,gatazkara hurbil gaitezke fartsatik daukanaaztertuz, baita ere”, azaldu du lasartearrak.

90eko hamarkadaz gain, Canok Jokin MuñozenBizia lo liburuarekin hasten den garaia nabar-mendu du: “Bereziki 2003tik aurrera doana inte-resatzen zait niri”.

BALIO TERAPEUTIKOA Honekin guztiarekin bateginez, gertakari historikoen osteko literaturakduen balio terapeutikoaren gaitasunaz mintza-tu dira Cano eta Olaziregi. Azken horren ustez,balio eta funtzio desberdinak egotzi izan zaizkiomemoria historikoa berreskuratzen duenfikzioari. “Balio terapeutikoa, gertakari trau-matikoen lanketa ahalbidetzen duen momentu-tik. Bistan da, sorkuntza literarioak gure inkon-tzientearekiko duen gertutasunagatik mamuezkutu horiek azaleratzen laguntzen duela, gau-zak esaten, batetik; eta memoriarik ezak daka-

ETA-rena izan ote zitekeen pentsatzeak sortuzigun bertigoa islatzen saiatu nintzen, baina mai-tasun istorio batekin tartekatuz. Gatazkatikurrunago egonda, haren uhin-eragina ikertzeainteresgarriagoa da batzuetan”.

HUTSUNE SENTIPENA Aurreko lerroetan Olazi-regik aipatzen duen bezala, euskal gatazkareninguruan garrantzia hartu duen eleberria Twistda. Canok 2011ko abenduan argitaratu zueneuskaraz eta orain gutxi erdarazko bertsioa kale-ratu du. “Gaztelerazko liburua argitaratzeankonturatu naiz euskaldunontzat plus bat zenaminus bat dela beste gizarte batean. Gure arteanhalako liburu batek eragin zezakeen katarsia edobegiratu nahi ez genuen lekuetara begiratzekoariketa osasungarri hori ez dut sentitu gertatudenik espainiar irakurleen artean: hutsune batsentitzen dut liburuaren gaia aipatu orduko. Jen-dea albo batera egiten da eta hutsune sentipenanagusitzen da: “Horra hobe gehiegi ez begiratu,utz ditzagun zenbait gauza zeuden horretan,hobe gehiegi ez sakondu...”, aitortu du idazleak.Twist argitaratu arte, 30 urte pasatu behar izandira literaturak Lasa eta Zabalaren gaiariheltzeko. “Gertaera onartzeko eta sosegatzekodenbora bat behar duzu, logikoa da”, dio Olazi-regik. “Ez da epe zehatzen kontua, nahiz bista-koa den gertakari batzuekiko distantzia beharduzula hausnarketa bat bideratzeko. Nik usteeuskal literaturak laster helduko diola gaiari,jarraituko duela sakontzen, bere kontakizunak,(kontakizun asko, ez bakarra) eskaintzen”.

Beraz, euskal literaturak gatazkari buruzkolanak egin dituela ezin da ukatu; hala ere, askodu egiteko oraindik. “Aukera piloa dago orain-dik jorratu gabe: besteak beste, torturatzailezintzoa, gure herria desagerrarazteko lanetankolaboratzen duen pertsona jatorra, zuzentzatjotzen dituen xedeak lortzeko tortura erabiltzeabeste erremediorik ikusten ez duen hiritar onbe-ra”, bukatzen zuen Zapiainek bere artikuluaLapiko Kritikoa blogean.

‘EHUN METRO’ (1976) RAMON SAIZARBITORIA

‘EXKIXU’ (1988)TXILLARDEGI

‘GIZONA BERE BAKARDA-DEAN’ (1993) B. ATXAGA

‘HAMAIKA PAUSO’ (1995) RAMON SAIZARBITORIA

‘PASAIA BLUES’ (1999) HARKAITZ CANO

‘BIZIA LO’ (2003) JOKIN MUÑOZ

‘TWIST’ (2011) HARKAITZ CANO

rren arriskua, dolua ezin egitearena, gainditzenlaguntzen. Freudek berak iragan traumatikobaten ukatzeak zekartzan arriskuez oroitarazigintuen. Canok ere bat egiten du fikzioak duenahalmen honekin Twist eleberrian”, arrazoitudu Olaziregik. Lasartearrak 2011n idatzi zuenaipatu liburua, eta Lasa eta Zabalaren bahiketaeta hilketa lantzen ditu fikzioaren ikuspuntutik.

Balio terapeutikoaz galdetuta, Canoren aburuz“zerbait” eragin dezake, baina ez dena. “Litera-turak ere balio du zenbait hipotesi aurreratzeko,berradiskidetzeari dagozkionak, adibidez. Lite-raturak gai izan behar du, ez soilik memoriairristakorra finkatzeko eta harrapatzeko, baitaetorkizuna irudikatzeko ere. Gure etorkizunhipotetikoa eraiki edo aurresan dezakegufikzioaren bidez modu espekulatiboan, eta labo-rategi espekulatibo bezala funtzionatzeko auke-ra hori ez dugu gehiegi baliatu orain arte”.

Orduan, euskal literaturak gatazkarekiko fidel-tasuna erakutsi ahal duela esan daiteke? “Kasu-rik kasu” aztertu behar dela dio Canok. “Moduaskotara hurbildu gara gatazkara eta kezka batizan denik ezin da ukatu. Besterik da esateaeuskal idazleak idatzi dezakeen guztiak, edo inte-resgarrienak, gai horri lotuta derrigor egonbehar duela. Horrekin ez nator bat. Nire kasuan,generoko nobela bat aukeratu nuen, nobelabeltza, gatazkara hurbiltzeko lehen aldiz (Pasaiablues)”, dio, eta gaineratzen du: “Horrek izanzezakeen halako artifizialtasun bat, generoarenkonbentzioetatik erakarria. Azken idazkietanhori aldatzen saiatu naiz eta hurbilpen gizatia-rrago bat egiten, Zingiretan bezalako ipuinbatean, adibidez, martxoaren 11ko atentatua

“ Bistan da literaturak, gure inkontzientearekiko duen gertutasuna-gatik, mamu ezkutuak azaleratzen laguntzen duela” (Olaziregi)

Page 6: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/10/ortzadar________110513_17577.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 11. 308 zenbakia deia.com LITERATURA ETA GATAZKA

EE USKAL etxeetako ordezkariak biharbilduko dira Valladolid hiriko Gure txo-koan. Luzaroko eskarmentua du euskalkulturararen sostengu izaten, eta bihar

are eta elkartuago egongo dira ehunka bisitari-rekin. Horietako bat Julio Elejalde MadrilgoEuskal etxeko idazkari eta Estatuko EuskalEtxeen Elkarteko presidentea izango da. Dipu-tatu espainiarren Kongresuaren atzean dagoMadrilgoa, eta hainbat elkarleku ditu: tabernaahogozagarri bat; txoko are eta ederragoa; libu-rutegia; estima handiko jatetxe bat eta hainbatekintza urte osoan zehar. Erakusleiho paregabehorren atzean, izan ere etxebizitza ezin deiga-rriagoa baita, lan egiteko modu oharkabea labur-biltzen da. Politikarien jarduera bizi (edo media-tikoa gutxienez) alboan dagoen erakunde horre-tan hainbat hitzordu, mendi irteera, eskola…prestatzen dira. Baita Madrilgo Retiron (kaleji-rak ere egin dira) ere, edo albo auzoetan.

Tradizioa eta modernitatea uztartzen EuskalHerriak izan duen nekearen paradigma ere badi-ra euskal etxeak. Badira iraganera begiratzendutenak, edo alderdi garaikideagoak kontuandituztenak. Diseinuaren hiri zapuztuan (Bar-tzelonan, alegia), Euskal Herri aberatsaren iru-dikapena dute (webgunean sartzea besterik ezdago). Madrilgoak, berriz, elkargune izatekobokazioa du. “Eta badela esango nuke”, gaine-ratzen du Elejaldek. Nortasunak nortasun, etajarduerak jarduera, euskal etxe bakoitzak bereizateko modua du. Elkargune soilak, edo erdi-gune edo periferia dira?

EUSKAL HERRIA BERRERAIKIZ Josu AmezagaEHU-ko irakasle eta soziologoak gogoratzen dueuskal etxeak hasieran sorospen eta laguntzazentroak zirela. Ameriketara etorritakoeilaguntza ematen zieten (lana eta egoitza bilatzenlagundu, aisialdirako elkartu, eta abar). “Geroa-go etorkin haiek galtzen ari ziren euskal kultu-ra bizirauteko gune bilakatu ziren: euskara esko-lak, dantzak...”, nabarmentzen du. EspainiarEstatuko hainbat euskal etxek, nola ez, eskolahoriek ematen dituzte gaur egun, euskararenfuntsa eta berezkotasuna ahaztu gabe. Aitorrenhizkuntz zaharretik abiatuta, zer paradigmazabaldu dezaketen da kontua. Zein EuskalHerria berreraikitzen duten. Zein produkziogaraikide (film labur, literatur ekimen, herri

06 // Ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

Lekuko funtzioaz gain, euskal etxeak eduki sortzaileak ere badira.MADRILGO EUSKAL ETXEA/IGOR ZIARRETA/EUSKAL ETXEA BARCELONA CENTRE CULTURAL ®

Valladoliden bilduko dira bihar euskaletxeetako ordezkariak. Batzar horrenhelburuekin bat eginez, erakunde horiennorabidea zehazteari ekin dio Ortzadarrek

ANDONI ITURBE

Euskal etxeak:periferia edoerdigune?

ekimen…) zabaldu eta zein irudi eman eta bir-sortzen duten. Euskal etxeak, hortaz, lekukohutsak edo eduki sortzaileak izan daitezke, edobietatik zerbait dutenak. Amezaga ez da, orain-dik orain, euskal etxe bakoitzaren izaera edo joe-ra zein izan behar duen esatera ausartzen, bazki-deen eta arduradunen erabakia delakoan. “Ba-tzuek nahiago lukete euskal enpresen iragarleeta zubi izatea, beste batzuek lobby politikobihurtzea, beste batzuek... Baina ez gara EuskalHerrian bizi garenok hori definitu behar dute-nak, haiek baizik”, gailentzen du.

Asmo horri helduz bilduko dira Valladoliden.Julio Elejalderen iritziz, Madrilgo erakundeariatxikituz, hiriburuko euskal ordezkariei elkar-tzeko lekua zabaltzea eta laguntzea da euren hel-burua. Eta, bide batez, bertako euskaldunei“leku eta giro aproposa ematea” ahalik eta moduhoberenean. Kultura eta aisialdia nahastu etaelkarregin egiten diren gizarte honetan, euskalohiturez gain, futbolak ere badu tokia. Madril-goan, momentuz, Athleticzaleak dira nagusi.Hainbat euskal etxetan futbola aitzakiatxo batda bertan biltzeko edo afaltzeko, eta atsegin alaez, Realaren denboraldi ona ospatzeko.

ORAINA Euskal Herritik kanpo euskaltasuna bizi-tzeko modua oso bestelakoa da. Eusko Jaurlari-tza izan ohi da, lau urtetik behin, Euskal Auto-nomi Erkidegoan nazioarteko bilkura antolatzenduena. Atzerrian, Amezagak aztertu izan duenbezala, komunikabideen garapenarekin (satelitebidezko telebista, internet...) euskal etxeetanhonako aldaketa jazotzen ari da: Euskal Herriairaganean ikustetik –“utzi genuen lurraldea”,“gure arbasoen herria”...–, orainean ikustera–“hauxe gertatzen ari da”– igaro dira. Zentzuhorretan, “iragana birsortzearekin batera gurekultura transmititu egiten zaie (eta transmitituegiten dute), orainean eragiteko aukera zabaltzenbaitzaie eta, ondorioz, etorkizuna eraikitzeko”.Hortaz, gaineratzen duen moduan, EuskalHerriaren bizitzan parte har dezakete, daudentokitik, eskura dituzten baliabideekin. Besterikez bada, webgune bat eginez, eztabaidagune batsortuz, Espainiako enbaxada aurrean protesta-tzeko bilduz, Korrika eginez eta nor bere intere-seko alorrean mugituz. “Esango nuke lehen bai-no inplikatuago egon daitezkeela Euskal Herria-ren errealitatearekin”, ondorioztatzen du.

Page 7: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/10/ortzadar________110513_17577.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 11. 308 zenbakia deia.com LITERATURA ETA GATAZKA

07Ortzadar //Larunbata, 2013ko maiatzaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Funtzionaltasunak gidatuta, arki-tektoek azalera handia lortu duteaurrekontu murritzarekin. IÑAKI BERGERA

ULA IRURETAGOIENA

Euskal Herriko Arkitekto Elkargoak hiruurterik behin gure lurraldean egin direneraikin bikainen zerrenda bat osatzen du.

2013ko martxoan jakinarazi dira eraikinsarituak eta finalista izandako lan batdugu aztergai: MP etxea

MM P etxea izenaz ezagutzen da Nafa-rroako Ebro bailaran den Sesmaherritxoan kokatzen den familiabakarreko eraikina. Arkitektoen

begiradapean goraipatzen diren eraikin askoherritarren ikuspegipean arrotzegiak suerta-tzen dira maiz. Diseinuzko eraikin deitu ohizaio ohiko itxuratik aldentzen den arkitektu-rari eta horrekin batera esan nahi da eraikinhauek bizi-gaitzak, hotzak eta garestiak dire-la. Estigma hauek egiazkoak ez direla defen-datzera gatoz, salbuespenak salbuespen.

Egia da, MP etxea desberdina da ondoan dau-den beste eraikinekin alderatuta, baina des-berdintasuna egoera konkretuaren eskakizu-nei erantzuteko nahiaren ondorioa da, ez dukapritxozko arkitekturarekin zerikusirik. Ses-mako etxebizitzaren oinarriak definitzea etageroko eraikuntza lanen ibilbidea luzea etakementsua izan dela diote bai etxebizitzarenjabeek, bai arkitektoek. Erabaki nagusiak guz-tiz arrazionalak izan dira: bi bolumen desber-dindu dira, autoentzat bata eta etxebizitza-rentzat bestea, bien artean patio txiki bat era-tuz. Leihate handiak hegoaldera irekitzekoxedeaz egin dira, zereal zelaien paisaia etaargitasuna etxe barnealdera sartzeko eta ipa-rraldera berriz, itxi egiten da. Beheko plantangune publikoak daude eta goialdean gela pri-batuak. Funtzionaltasunak izan dira gidanagusiak.

Diseinuzko etxebizitza honetan erdietsi da aza-lera handia eskuratzea aurrekontu murritza-rekin. Tradiziozko arkitekturatik aldentzea ezda beraz garestitzearen sinonimoa, horra horezabatu beharreko gezurra.

Bestalde, azken emaitzak beste hainbat zail-tasun ebatzi ditu, lursailaren topografiamalkartsua eta arautegi zorrotzak muga han-diak suertatu zirelako. Ez dago arkitektoarenbidegabetasunik, diseinuzko etxebizitzenaurkako beste aurreiritzia eroria beraz.

Etxebizitzaren kanpoko irudiak lekukotasu-naren eraikuntza eta baldintzekin loturikdago, desberdina bada ere, ingurunea aintzathartzen du. Hormigoizko gorputza lerroka-

tze-arauen ondorioz ateratzen den bolumenada eta hormigoizko kolore grisa eta pintaturi-ko pinuzko arotzeria arkitektura lokalean osoohikoak dira. Eraikuntza tradizionala ez badaere, teknika ez da arrotza izan tokiko langileekeraiki baitute etxea.

Gure bizitza eboluzioan den moduan, arki-tekturak ere antzinako ereduak gainditu beharditu, garapenaren bidetik, eta horren aldekoapustua da diseinuzko etxebizitza hau.

EGILEEI BURUZ

Alcolea+Tárrago Arquitectos bulegogazte nafarrak mimo handiz lantzenditu eskuratzen dituen lanak. RubénAlcolea eta Jorge Tarragoren gidari-tzapean eraikin publiko zein pribatuakaurrera eraman dituzte, eta lehiake-ten bidez irabazitako lanak direlakoasko, gure lurraldetik at ere eraiki dute.MP etxea Euskal Herriko ArkitektoenElkargoan ez ezik, Espainiako Arki-tektoen Elkarteak antolatutako era-kusketa batean aukeratua izan da.

Aurreiritzien aurkakodiseinuzko etxebizitza

SESMA

Page 8: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/10/ortzadar________110513_17577.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 11. 308 zenbakia deia.com LITERATURA ETA GATAZKA

08 // Ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 11KMK