16
PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean Thirteen pelikula Gida Didaktikoa

PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean...7 Seme-alaba nerabeak dituzten guraso askok aurre egin behar izaten diete horiek dituzten zenbait jokabide-aldaketa eta jarrera negatiboei,

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

1

PROGRAMAREN EGILEA

Osasuna EginbideanThirteen pelikula

Gida Didaktikoa

2

E gungo gizartean dauden arazo ugari prebentzio-jarduerak abian jarrita bideratu behar dira, eta hezkuntza oinarrizko elementua da. Eskola-munduarekin eta aisialdiko hezkuntzarekin zerikusia duen edozein prebentzio-

jarduerak elkartu egin behar ditu dibertsioa eta hezkuntza-elementua, irakaskuntza erakargarriagoa bihurtzeko eta, horrela, bilatutako helburua eraginkortasun handiagoz betetzeko.

Hizpide ditugun bi alderdiak, dibertsioa eta hezkuntza, bikain kokatzen dira euskarri-elementuan; zineman, alegia. Hainbat jokaera indartzea eta balioak sustatzea oinarrizko elementuak dira hezkuntzan, gazteek arrakastarako aukera gehiagorekin aurre egin ahal izateko eguneko gizarteak dituen arazo askori.

Ikuspuntu generikotik, zinema hezigarria izan daiteke, pertsonak (ikusleak) gaitasuna badu, argudioaz gain, pelikula osatzen duten

elementu guztiak baloratu eta kritikatzeko: gidoia, aktoreen zuzendaritza, interpretazioa, argazkigintza, muntaia, soinu-banda, etab. Azken finean, zinema drogen prebentziorako baliabide pedagogiko ona izango da, ikusleari gaitasuna ematen bazaio saihestu beharreko arriskuek islatzen dituzten edo ikuspuntu helduagoen garapena babesten duten argudioen egoerak, ikurrak eta mezuak aztertzeko eta kritikatzeko. Horrela, balioak sustatuko dira.

Zinema lan-tresna baliagarria izan daiteke, dibertsiorako elementu huts gisa erabiltzen ez badugu.

Zinema oso erakargarria da helburu dugun publikoarentzat: haurrak eta gazteak. Baina, kasu honetan, ez da dibertsio huts gisa ulertu behar, gazteenen arreta lortzeko aukera gisa baizik, hausnartzeko gaitasuna bultzatzeko eta aurkezten dituen hezkuntza-edukien azterketa eta kritika sustatzeko.

“Zinema prebentzio-tresna eta komunikazio-

elementua da, gazteentzat oso erakargarria”

3

ThirteenEgilea: Georgina Mir Marquès,

Asociación de Prensa Juvenil elkarteko Centro de Comunicación y Pedagogía talde tekniko-

pedagogikoaren laguntzarekin.

Nerabezaroa garrantzi biologiko eta sozial handiko garaia da. Garapenaren berezko aldaketa fisikoei, egitura sozialetan gertatzen

diren aldaketa garrantzitsuak gaineratu behar zaizkie. Horiek direla eta, nerabeak familia-gunetik urruntzen dira eta gizarte-harremanek pisu handiagoa hartzen dute. Azken horietan, taldea eta nerabearengan eragiten duen presioa erabakitzaileak izan daitezke bere etorkizunerako. Horixe da Tracyren kasua. Hamahiru urteko neska gaztea da, idazle izango dela dirudi, eta oraindik haurren inozentzia mantentzen du. Baina Eviek gainontzekoen gainean daukan botereak izugarri erakartzen du. Evie institutuko neskarik ezagunena eta lotsagabeena da.

Thirteenek erakusten digunez, Tracy inuzentea Evie arriskutsuaren lagun taldean sartzen denean, bere jokabidea errotik aldatzen da. Horren ondorioz, bere aurreko bizitzako hainbat alderdi arriskuan jartzen ditu: ikasketak, finkatuta zituen lagun-harremanak, nebarekin zein amarekin zituen familia-loturak, baita autoestimua eta osasuna ere. Horrela, Tracy Evieren taldean sartu ahal izateko, lehenik eta behin bere irudiari uko egiten dio eta, horretarako, estilo askoz ere probokatzaileagoa eta ustez onuragarria hartzen du. Hemen ikusten dugu zer nolako garrantzia duen nerabe batentzat parekoen taldeko parte sentitzeak, harekin identifikatzen baita eta familia gunea gainditzen duten esperientziak

partekatzen baititu. Eviek Tracyrengan duen influentzia hain da handia, non mota guztietako drogen kontsumoa eta sexualitatea bezalako alderdiak helburu jakin bat lortzeko tresna bihurtzen diren, helburu hori, gehienetan, negatiboa bada ere. Hortaz, bi lagun berriek ez dute inolako zalantzarik gezurrak esateko eta beren inguruko pertsona guztiei, bereizi beraiei, traizionatzeko. Egoera horren aurrean, Tracyren ama Melanieren zeregina funtsezko bihurtzen da, honako hauek islatzen baititu: amaren eta alabaren arteko komunikazio-arazoak, bere akatsen azalpena eta guraso askok sentitzen duten ezintasuna, euren seme-alabak, influentzia txarren ondorioz, drogen munduan galtzen doazela ikusten dutenean. Hala eta guztiz ere, ama horrek bere alabari erakusten dion maitasunak gainditu egingo ditu bere alkoholismoa, errehabilitazioan dagoen mutil-lagun drogazalearekin duen harreman gatazkatsua eta bere altruismo ikaragarria. Aurkako aldean Brooke dago, bide okerretik doan neska hezteaz baino, bere buruaz eta bere mendekotasunez kezkatuago dagoen heldua. Beste alde batera begiratzera mugatzen da eta Evieren jokabide lotsagarria Tracy berriari leporatzen dio.

Catherine Hardwicken zinta nerabezaroko droga-mendekotasunaren erretratu bikaina da, planteamendu gordina dauka, eta ez du inolako asmorik bere protagonisten ekintzak eta mendekotasunak justifikatzeko. Oso egokia da 14 eta 16 urte bitarteko gazteekin lantzeko.

Lagunak eta drogak, konbinazio ona?

4

5

Tracy hamahiru urteko Los Ángelesko neska gaztea da, eta eraldaketa sakona eta negatiboa biziko du Evierengana hurbiltzean. Evie institutuko neskarik ezagunena da. Oso lagun onak egingo dira, eta Eviek Tracy inuzentearen aurrean duen influentzia arriskutsua dela eta, azken hori gutxika bizitza-erritmo azkarrean murgildu eta aurretik zuen bizitzatik aldentzen da. Abentura-lagun berriarekin batera, Tracyk helduen bizitzako alderik basatiena ezagutuko du, sexuan, drogetan, gezurretan eta traizioan oinarrituta. Nerabeen unibertso arriskutsu horretan, ikasketak eta benetako lagunekiko harremana Tracyk baztertuko dituen lehenengo bi alderdiak izango dira. Horien ordez, alkohol eta droga kontsumoa, piercingak, lapurretak eta

• Tracy Freeland 13 urteko neska da, eta idazle izan nahi du. Filmaren hasieran, neska inuzente gisa agertzen da, haurren modura jantzita. Baina Evierekin duen harremanak gazte lotsagabe, drogazale eta gezurti bihurtzen du, eta bere burua zenbait modutan zauritzen du (mozketak, substantziak, sexua, etab.) bere bizitza tristearen errealitatetik ihes egiteko.

• Evie Zamora Tracyren antagonista da, eta haren arazo guztien sortzailea. Nortasun handia dauka, guztiz desegituratuta dagoen familia-esparru batean hazi izanagatik. Eviek gezurrak, lapurretak, trafikoa eta sexua arma gisa erabiltzen ditu ezaguna izateko, abusuz beteriko bizitza-ibilbidea ezkutatzeko eta benetako ama-irudiaren falta ordezteko.

• Melanie Freeland Tracyren ama da. Lanbide gisa, bere etxeko egongelan ezagunak orrazten ditu eta borondatea kobratzen die. Altruismo ikaragarri hori dela eta, besteen egoerez

sexu-harreman goiztiarrak izango ditu. Horrez guztiaz gain, gezurren ondorioz nebarengandik ere urrundu egingo da, eta Mel amarekin liskar handiak izango ditu. Amak, aldaketa sakon horiek gero eta nabarmenagoak diren heinean, ahalegin guztiak egingo ditu alaba pairatzen ari den itxuraldaketa izugarria ulertzeko. Horretarako, begietan duen benda kendu eta Eviek Tracyrengan eragiten duen influentzia txarra aitortu beharko du, alde batera utzi beharko ditu bere inguru guztia babesten saiatzera bultzatzen duten sentimendu karitatetsuak, bere akatsak zuzendu beharko ditu eta bizkortu beharko du, bere familia onik ateratzeko.

arduratzen da, mundu guztiari laguntzen dio eta besteengan uste osoa du. Horregatik, kostatuko zaio Eviek Tracyrengan sortzen duen influentzia txarra ikustea, eta laguntzen saiatuko da egoera benetan gaindiezina dela dirudienean.

• Brooke LaLaine Evieren tutorea da, eta modu negatiboan hazten jarraitzeko ispilua. Gezurtia, fisikoaz oso kezkatuta, eta alkohol eta drogazalea. Ez du arretarik jartzen Evieren hazieran.

• Brady Tracyren amaren mutil-laguna da. Drogazalea da eta errehabilitazioan dago. Gaztearen etxean dagoenean, haren errebeldia eta amarekin duen harreman txarra areagotzen da.

• Mason Tracyren neba da. Evie familian sartzean, arrebarekin duen harremana okertzen doala ikusi du.

Pelikula

Pertsonaiak

6

Faktore ugarik azaltzen dute zergatik nerabe bat drogetan sartzen den eta drogazale goiztiar bihurtzen den.

Adituek diotenez, nerabea drogak kontsumitzera bultza dezaketen arrisku-faktoreak, bereziki, bere buruan oinarritzen dira, eta hauek dira nabarmenenak: erabakiak hartzeko autonomia falta, lagunen presioen aurrean gaitasun kritiko urria, gatazkak konpontzeko ezintasuna, autokontrol falta, gutxi definituta dagoen balio-sistema eta autoestimu baxua.

Horrez guztiaz gain, haurtzaroa atzean utzi eta helduen munduan sartzeak dakarren urrats ezegonkorrean ohikoa denez, gizakiaren berezko jakin-minak nerabe askok duten

Gazte asko drogen mundura hurbiltzen dira euren lagun taldeak presionatuta. Lehen kontaktu hori erretzea eta edatea izan ohi da, nahiz eta nerabe askok aitortzen duten ez dituztela gustuko ez tabakoa ez alkohola. Hala eta guztiz ere, gainerakoek egiten dutena egitea, taldeko kide izateko gai direla erakusteko modu bat da.

Presio hori bereziki handia da taldean sartzen direnean, eta horren ondorioz, nerabe batzuek drogekin jokatzen has daitezke edo lapurreta bezalako delitu txikiak egin ditzakete, diziplina ezaren barruko beste hainbat ekintzen artean, lagun taldean onartuak izateko.

Liderraren rola hartzeko borroka, askotan, nerabe batek institutuko edo auzoko

drogekiko, sexuarekiko edo bizipen berriak esperimentatzeko desioarekiko erakarpena justifika dezake.

Drogei buruz modu irekian hitz egiten da, eta gazte askok entzun izan dituzte, adibidez, substantzia horiekin loturiko berriak albistegietan. Euren familia-inguruan ere, askok substantzia horietako batzuen (tabakoa eta alkohola) ohiko kontsumoa ikusten dute.

Drogen ikuspegi hurbil eta arriskutsu hori dela eta, nerabe batek jakin-mina izan dezake probatzeko eta helduek zigorrik jaso gabe egiten dutena egiteko. Gainera, dagoeneko ez dute nahi izaten besteek haurtzat jotzea, eta hori nerabeekin lan egitean aintzat hartu behar den beste faktore bat da.

gainerako lagunen aurrean duen ospearen arabera erabakitzen da. Batzuetan, ospe hori alderdi negatiboetan oinarritzen da, hala nola, errebeldian edo promiskuitatean, eta horrek hartzen duen indarra ez da ez korrelatiboa ezta proportzionala ere nota bikaineko ikasleek lortzen dutenaren aurrean. Alde ilun hori gazteek gauza negatiboen aurrean duten erakarpenaren beste alderdi bat da.

Nerabezaroan fenomeno horiek zergatik gertatzen diren ulertzeko, azpimarratu beharra dago nerabeentzat garrantzi handia duela parekoen taldeko parte direla sentitzeak, gizarte eremu berrian, familiatik eta horrek dakarren babesetik urrun. Bertan, gazteek ulermenean eta identifikazioan oinarrituagoak dauden harremanak egiten dituzte.

Gaiak

Nerabeen drogekiko erakarpena

Parekoen taldeak eragiten duen presioa

7

Seme-alaba nerabeak dituzten guraso askok aurre egin behar izaten diete horiek dituzten zenbait jokabide-aldaketa eta jarrera negatiboei, ezatsegina bada ere. Diziplinarik eza, handitasuna eta nahaste existentziala bizitza-zikloko garai horretan gazteek dituzten arazo eta konplexu ohikoenetako batzuk dira.

Tarte txiki batek banatzen du gurasoen kontrola eta lagunen edo ohituren gainbegiratze hutsa. Hori dela eta, nerabe askok sentitzen dute gurasoak euren bizitzetan sartzen direla eta erantzun gisa, nolabait urruntzen dira. Nerabezaroan dagoen nahaste existentzialaren berezko arriskuak saihesteko, oinarrizkoa da guraso eta seme-alaben arteko komunikazio arina izatea, elkarren arteko arretan eta konfiantzan oinarrituta.

Guztiok erantzuten jakin behar dugun eta nerabezaroan sortzen den galdera nagusietako bat hau da: “nor naiz ni?”. Batzuetan familia-eremuan oinarritzen gara galdera horri erantzuteko (honen semea naiz, honen anaia nagusia naiz, etab.) eta beste batzuetan gure inguruan oinarrituta egin dezakegu (ikaslea naiz, futbol taldeko atezaina naiz, etab.).

Hala eta guztiz ere, galdera horren benetako erantzuna gure buruaren eta gure irudiaren inguruan dugun kontzeptuan oinarritzen da, gure autoestimuan, alegia.

Beraz, autoestimua oinarrizkoa da biziraupen psikologikorako, horren mende baitago gure balioaren maila, besteekin harremanak izateko modua, bizitzari aurre egiteko ditugun jarrerak eta hasi nahi ditugun

Gaur egun, guraso askok denbora asko ematen dute lanean, eta alde batera uzten dituzte haien seme-alaben hazierako oinarrizko alderdiak. Hortaz, familia-arreta falta horren ondorioz, seme-alabek lagun desegokiekin harremanak izan ditzakete eta balio negatiboak har ditzakete, familien ildo egokirik ez izanagatik.

Hori dela eta, adingabe baten droga mendekotasuna bezalako egoeren aurrean, ezinbestekoa da gurasoei atentzioa ematea, eta helduei gogoraraztea guraso diren heinean bete beharreko roletako bat haien seme-alaben osotasun pertsonal eta emozionalaren zaindariarena dela, eta funtzio horrek denbora behar duela.

erronka berriak. Hala eta guztiz ere, balio preziatu hori ez da gure barnean jaiotzen. Inguruarekin elkarri eragin ondoren bizitzan zehar jaso ditugun pentsamendu, sentimendu, sentsazio eta esperientzia guztiek osatzen dute gure autoestimua. Hori dela eta, etengabe gaude kanpoko iritzien menpe, eta gure buruaren inguruan dugun irudia moldatzen dute.

Gainontzekoek guri buruz dituzten ebaluazioak eta inpresioak behar bezala prozesatzea eta bizitzako esperientziak modu positiboan barneratzea lagungarri dira hasierako galderari ondo erantzuteko, geure buruarekin zintzo eta begirunez jokatuz, eta gainontzekoekin egiazkotasun pertsonal eta besterenezinetik elkarri eraginez.

Gurasoen erantzukizuna

Identitatea eta autoestimua

8

Edozein film ikustea esperientzia guztiz pertsonala da. Pelikula batek sor ditzakeen eragin emozionalak eta ikasketek ez dute zertan berak izan pertsona guztientzat. Argi denez, pertsona bakoitzaren gaitasunek, jokabideek, trebetasunek eta aurreko esperientziek eragina izango dute pelikularen argumentua asimilatzeko moduan, eta neurri handi batean, zehaztu egingo dute zertan jarriko dugun arreta eta, ondorioz, horrek ezagutzak emango dizkigu. Pertsona bakoitzaren aldez aurreko errealitateak edo esperientzia zehatzak zehazten du, azken finean, pelikula ikustean ikasten dena.

Ondoren azalduko ditugun jardueren asmoa da ikasleek gogoeta egitea pelikulan agertzen diren hainbat gairen inguruan. Noski, ardatz

• Nerabezaroan drogek eragindako arazoak erakustea.

• Nerabe batek drogen mundura hurbiltzeko dituen arrazoien inguruan hausnartzea.

• Drogen kontsumoaren ondorio pertsonalak eta akademikoak aurkeztea.

• Senide baten drogazaletasunaren aurrean familiak duen zeregina azpimarratzea.

• Parekoen talde jakin batean sartzearen inguruko gogoeta egitea.

• Lagun talde baten egitura eta hierarkia aztertzea.

• Lagunek nerabezaroan sortzen duten presioa nabarmentzea.

zuzentzailea drogen trafikoa eta kontsumoa izango da, baita horien ondorioak ere, baina horrek ez du esan nahi interesgarriak diren beste gai batzuk jorratu ezin direnik.

Aplikazio didaktiko hau lau atal handitan banatu da. “Helburuak” atalean, film luzea ikustean lortu nahi diren xede nagusiak ezagutarazten dira. Ondoren, filma ikusi aurretik egin daitezkeen lau jarduera aipatzen dira. Ikasleei gertatutakoaren azken berri emateko balioko dute. “Emanaldian zehar” atalean, ikasleak kontuan hartu behar dituen hainbat item ematen dira, filma ikusteari onura gehiago ateratzeko. Azkenik, “Pelikula ikusi ondoren” atalean, irakaskuntza-jarduera ugari proposatzen dira.

• Adiskidetasun-harreman positibo eta negatiboak identifikatzea.

• Gizarte eredu bat zerk bihurtzen duen erakargarri eztabaidatzea.

• Nerabeen modelatze prozesua aztertzea.

• Norbere irudi positiboaren ezarpena lantzea.

• Kritika konstruktiboa sustatzea.

• Nork bere akatsak aitortzea.

• Senideen arteko komunikazioa bultzatzea.

• Kontzientzia pertsonala eta nork bere burua gainditzeko gaitasuna piztea.

• Norbanakoaren berezitasunak errespeta-tzea.

Erabilera didaktikoa

Helburuak

9

• Lehenik eta behin, ikasleekin adiskidetasunaren kontzeptuaren inguruan eztabaida genezake. Eztabaida gogoetatsu horretan, honen moduko kontuei erantzuna eman beharko genieke: zer nolako ezaugarri izan behar ditu lagun on batek, nola eragiten gaituzte lagunek edo noiz sentitzen dugu lagun batek huts egin digula. Amaitutakoan, ikasle bakoitzari eska diezaiokegu idatziz jaso ditzala bere iritziak eta lortutako ondorioak.

• Hona hemen aldez aurreko beste jarduera oso interesgarria: nerabezaroan zehar gertatzen diren aldaketa biologiko, psikologiko eta sozialen inguruan aztertzea. Horretarako, klasea hiru taldetan bana genezake, atal horietako bat berariaz lantzeko. Ikerketa amaitutakoan,

Aztertu beharreko alderdiak:

• Nola aldatzen den Tracyren itxura fisikoa eta irudia eraldaketan zehar.

• Zergatik den ospetsua Evie.

• Nola erantzuten duten Tracyren lehengo lagunek berak alde batera uzten dituenean.

• Zein une zehatzetan zauritzen duen Tracyk bere burua.

• Nolako bilakaera duen Mel eta Tracyren arteko harremanak.

• Zer rol duen Bradyk istorioan.

• Zer erantzun dituen Masonek arrebaren degradazioaren aurrean.

nabarmendutako informazio guztiak bateratuko lirateke eta aurkezpen multimedia batean bil litezke.

• Interesgarria litzateke drogak zer diren azaltzea, zergatik jotzen diren substantzia kaltegarritzat, zenbat mota dauden eta zein ondorio eragiten dituzten.

• Adituek bermatzen dute nerabeek, bereziki, asteburuetan zehar kontsumitzen dituztela drogak. Interneten gertakari horren arrazoiak kontsultatu ondoren, ikasleek nolabaiteko ordutegia egin dezakete, ostiraletik igandera substantzia kaltegarrien kontsumoa zailtzen duten aisialdiko jarduerekin.

Zinemagintzako lengoaia

• Gidoia Catherine Hardwicke zuzendaria-rena eta Nikki Reedena da (Evieren papera egiten duen aktorearena). Hasiera batean, nerabeei zuzendutako komedia egin nahi zuten, Reedek 13 urte zituenean izandako hainbat bizipenen inguruan, baina nerabe-zaroari buruzko drama bihurtu zen.

• Filmaren gama kromatikoa aldatuz doa Tracyren narriaduraren arabera. Zinta kolore argiekin hasten da, haurtzaroan ohikoak direnak. Horiek gero eta deigarriagoak dira Tracy eraldatzen den heinean, eta ilun eta triste bihurtzen dira neskak behea jotzen duenean.

• Etxe bat alokatu zuten Tracyren etxebizitzako hartualdiak grabatzeko. Talde guztiak garbitu eta margotu zuen, eta Brooken etxean agertzen den sofa ere zuzendariaren ekarpen pertsonala izan zen.

Pelikula ikusi aurretik

Emanaldian zehar

10

• Komenta ezazu zure ikaskideekin zer iruditu zaizun pelikula eta bi aktore nagusi gazteen interpretazioa. Zehatz ezazu zein eszena gustatu zaizkizun gehien eta zein gutxien, eta aukera ezazu egokiena iruditzen zaizuna Thirteenen inguruan egin duzun irakurketa islatzeko.

• Zer esanahi ematen diozu Thirteenen azken eszenari, Tracy biraka agertzen denean zaldiko-maldiko moduko batean oihuka? Irudi positiboa edo negatiboa dela uste al duzu? Zein uste duzu dela amaierako eszena horren mezua?

• Balora ezazu Tracyk eta Eviek duten harremana benetakoa ote den, eta justifika ezazu zure erantzuna adiskidetasunaren inguruan duzun kontzeptua kontuan hartuta.

• Adieraz ezazu identifikatuta sentitu ote zaren pelikularen eszenaren batekin, parekoen taldeari dagokionez, eta deskriba ezazu nola konpondu duzun zuk egoera hori.

• Tracyk lehengo lagunei erantzuki egin die, lan bat aurkezteko egunaren berri eman ez izanagatik. Nor jotzen duzu egoera horren erruduntzat?, gehiagotan esan behar izan ziotela uste al duzu?, eta bidezkotzat joko zenuke Tracyk gainditzea? Erantzun galdera horiek kontuan hartuta eszena batean irakasleak Tracy ohartarazten duela ikasturtea errepikatuko duela, eta esan neurri hori beretzat positiboa edo negatiboa izango den.

• Mel eta Brooke Tracy eta Evie, hurrenez hurren, zaintzen dituzten bi helduak dira. Bi eredu horiek antzeko zenbait puntu dituzte, eta beste batzuk, berriz oso ezberdinak dira. Egin ezazu bien arteko alderaketa, arreta, komunikazioa, zaintza, askatasuna, etab. moduko kontzeptuak aintzat hartuta.

• Zer iruditzen zaizu Melek zintaren hasieran duen jarrera? Eta amaieran? Lehenago erantzun ahal izan zuela uste duzu?

• Zer iruditzen zaizu Masonen jokabidea arrebarekin indarkeriaz eztabaidatzen duenean eta kolpatu ere egiten direnean? Argudia ezazu zure erantzuna Masonek une horren aurretik eta ondoren duen jokabidea aintzat hartuta.

• Tracyren aita Travisen irudiak ez du ia garrantzirik pelikulan. Balora ezazu bere jokabidea eta adieraz ezazu aitak proposatu ahal izan zuen konponbidea Tracy laguntzeko.

• Brady elementu ezegonkortzailea da Tracyrentzat, baina zintaren une batzuetan ondo ere jokatzen du. Hausnar ezazu amaren mutil-lagunaren presentziak Tracyrengan duen eraginaren inguruan, errehabilitazioan dagoen drogazalea dela kontuan hartuta.

• Pertsona guztiok merezi dugu bigarren aukera bat. Mel Evieri ematen saiatzen da, baina okertzen da. Aukera ezazu zintako pertsonaia bat eta azal ezazu zergatik emango zeniokeen bigarren aukera bat gauzak ondo egin ahal izateko, eta nola egingo zenukeen.

• Azal ezazu zergatik uste duzun Tracy eta Evie lorategian mozorrotuta agertzen direla, drogen eraginpean nahita kolpatu izan ondoren. Zeren itxura egin nahi dute?

• Thirteenen hainbat unetan, protagonistek sexua erabiltzen dute onuraren bat lortzeko, baita dibertsio hutserako ere. Balora ezazue hori.

• Tracy mutil batekin dagoen lehenengo aldian, inoiz musurik eman ez izatetik harekin harreman sexualak izatera pasatzen da, Evieren urratsei jarraikiz. Egin ezazu gogoeta lagunek eragin dezaketen influentziaren inguruan, eta zehaztu zein alderditan mantendu behar duen norberak beti bere buruarekiko fideltasuna.

Pelikula ikusi ondoren

11

F ernando González Luciniren arabera, “zine-foruma taldean egiten da jarduera da, oinarri gisa zinemaren lengoaia zinematografikoa erabiltzen

duena. Parte-hartzaileen arteko dinamika interaktiboaren edo komunikazio-dinamikaren bidez, gizartean proiektatutako taldeko errealitate eta jarduerak antzeman, barneratu eta bizi nahi dira”. Zine-foruma pelikula bat ikustean eta ondoren haren inguruan eztabaidatzean datza. Mahai-ingurua irakasleak zuzentzen du, eta irakasleak berak hautatzen ditu filma eta eztabaidatuko diren gaiak.

Zine-forumerako gaiak

• Nerabeen artean dagoen droga-kontsu-moaren inguruan dokumentatzea, kontsumo gehieneko unea zein den, substantzia ospe-tsuenak zein diren edo zein adinekin hasten di-ren aintzat hartuta, besteak beste.

• Tracy drogen munduan erortzen da Eviek harengan sortzen duen influentzia txarraren ondorioz. Eztabaidatzea zein arrazoi egon daitezkeen gazte batek substantzia kaltegarrien inguruko interesa erakusteko, eta aisialdi osasungarriko hainbat aukera ematea.

• Tabakismoak eta alkoholismoak organismo gazte batean dituen ondorio biologikoen inguruko informazioa lortzea. Tabakoaren eta

alkoholaren inguruan dagoen permisibitatearen inguruko gogoeta egitea, bi droga horiek onarpen sozial handia baitute, eta uneko araudiaren inguruan eztabaidatzea.

• Adiskidetasunaren inguruan dugun ideia azaltzea eta norbere esperientzian oinarritutako egoera adierazleak aurkeztea. Lagun on batengatik egingo genukeena adieraztea eta onartezintzat jotzen dituzuen egoerak aipatzea.

• Mel Tracyrekin hitz egiten saiatzen den bakoitzean, amak eta alabak eztabaidatzen amaitzen dute. Eztabaidatzea zergatik den horren zaila nerabezaroan gurasoekin komunikatzea, eta komunikaziorako eta jokabiderako erabil daitezkeen jarraibideak ezartzea, ulermen ona errazteko.

• Norbera definitzen saiatzea adjektibo kopuru jakin batekin, adibidez, bost adjektiborekin, eta denak positiboak izatea. Ikaskideekin partekatzea talde txikietan, eta horren inguruan dituzten iritziak aktiboki entzutea.

• Nork bere buruaren inguruan duen ideia adieraztea, animalia batekin identifikatuta. Tracyri eta Evieri animalia-erreinuko paralelismo identifikatzailea ematea, adibidez, lehoia-hiena, eta Thirteeneko gainontzeko pertsonaiekin gauza bera egitea.

Zine-foruma

• Eztabaida bideratzea.

• Ikasleen parte-hartzea sustatzea.

• Ikasgelan landutako kontzeptuak modu egokian asimilatu diren ebaluatzea.

• Filmetik ateratako informazioa handitzea.

• Zintak ikasleei eman ahal izan dien informazio berriaren kopurua baloratzea.

• Saioaren garapen orokorra puntuatzea.

Hezitzailearen zereginak

12

Tracyk daraman kamiseta ez da haurrena eta bat dator Eviek duen estetikarekin. Pasatzen ikusten duenean, betiko lagunak uzten ditu eta Evie jarraitzen du. Haien janzkeren inguruko lau komentario elkarri egin ondoren, Tracyk Evieren telefono-zenbakia lortzen du eta geroago elkartzekoak dira. Bakarrik geratzen denean, Tracyk garaipena izango balitz bezala ospatzen du institutuko neskarik ospetsuenaren telefono-zenbakia izatea.

Mel autotik gauzak ateratzen ari da, eta Tracyri eta Evieri galdetzen die ea laguntzerik duten. Tracyk oso gaizki erantzuten dio amari, eta bi lagunak korrika doaz konketaren azpian ezkutatzera, edan dutela disimulatzen saiatzeko. Melek behin eta berriro eskatzen dienez, biak ateratzen dira eta ama eta alaba eztabaidatzen hasten dira. Eztabaidan Masonek ere parte hartzen du, arrebaren jarrera arduragabearekin nekatuta baitago.

Tracy tutorearen bulegoan dago, eta hark ohartarazten dio bere jarrera oso negatiboa izaten ari dela eta ikasturtea errepikatuko duela. Haren sinesgaiztasunaren aurrean, irakasleak izan duen aldaketa ikaragarria leporatzen dio eta gogorarazten dio ikasturte hasieran ikasle ona eta idazle bikaina zela. Badirudi Tracy ohartzen dela bere gainbehera akademikoaz.

Eszenak aztertzea

Tracy eta Evieren arteko l ehen harremana (9´23´´- 10´20´´)

Mel eta Tracyren arteko eztabaida handia (50´20´´- 51´03´´)

Tutoreak Tracyrekin hitz egiten du (81´33´´- 82´07´´)

13

— Evie: Kamiseta polita.— Tracy: Eskerrik asko… A! zure gerrikoa gustatzen zait.(Goitik behera begiratzen diote elkarri, Tracyren haur-estiloa Evieren arropa eta osagarriekin alderatuz).— Evie: Deitu irtendakoan. Melrosera erosketak egitera joango gara.— Tracy: Ondo da, idatzi zure telefono-zenbakia (elkar agurtzen dute). Ai ene!(Tracyk besoak altxatzen ditu garaipena islatuz, eta pozik dantza egiten du).

— Mel: Aizue! Aizue! Ireki ezazue atea oraintxe bertan.— Tracy: Zer, ama? Zer nahi duzu?— Mel: Nik ez zintudan horrela hazi, nirekin manera hobeak izatea nahi dut.— Tracy: Eta nik ez dut nahi zu eta zure mutil-lagun lerdoa nire bizitza madarikatuan sartzea! Gainera, zer arraio egiten du berak hemen?— Mel: Edan duzu?— Mason: Noski edan duela, beti edaten duelako, ezta? Erredio, esan iezaiozu, Tracy.(tentsio-egoera areagotzen da)

— Tutorea: Azken hiru probak suspenditu dituzu eta ez duzu lanik aurkeztu (…). Zazpigarren maila errepikatuko duzu.— Tracy: Zer? Errepikaraziko naute?— Tutorea: Noski errepikaraz diezazuketela, Tracy. Zure izena gatazka-taldean atera da gaur, eta horrez gain, matematikako klasean kopiatzearen kontua dago. Zu nire ikasle onenetakoa zinen. Tracy, ikasturte hasieran idatzi zenuen poema irakurri ditudanen artean zirraragarrienetako bat zen. Sentitzen dut.

• Zer iruditzen zaizu Tracyren look berria? Aurrekoa haurrena zela iruditzen zitzaizun? Zer nolako garrantzia ematen diozu zure janzkerari? Arropa gizartean identifikatzeko bidea da?

• Zer uste duzu ebaluatzen duela Eviek Tracy goitik behera begiratzen duenean?

• Nola uste duzu sentitzen dela Tracy haur-irudiak dituen libreta ateratzen duenean Eviek bere telefono-zenbakia idatz dezan?

• Egokiak iruditzen zaizkizu Tracyk amari zuzentzeko erabiltzen dituen hitzak? Logikoa al da Melek duen erantzuna alabaren hitzen aurrean?

• Pelikularen zein unetan uste duzu Tracy hasten dela amarekiko errespetua galtzen? Zer paper dauka Eviek eszena horretan?

• Egokitzat jotzen al duzu Masonen esku-hartzea? Zer egingo zenuke zuk bere lekuan?

• Bidezkoa iruditzen al zaizu Tracyk ikasturtea errepikatu behar izatea? Aurreikus zitekeen ondorioa dela uste al duzu?

• Nola uste duzu eramango dituela ikasketak Eviek? Zer etorkizun izango du garaiz erantzuten ez badu?

• Zergatik dira ikasketak alde batera uzten diren lehen alderdietako bat, Tracyk bizi duen moduko egoera batean?

Elkarrizketa

Elkarrizketa

Elkarrizketa

Galderak

Galderak

Galderak

14

Goiztiartasun sexualaAskotan, gazteak sexu-harremanen

eremuan sartzen dira, hainbat praktikek (hala nola, preserbatiborik ez erabiltzea) osasunerako dakartzaten arriskuen guztiz jakitun izan gabe.

Sexu Transmisiozko Gaixotasunek (STG) edo haurdunaldi batek dakartzaten konplikazio biologikoez gain, harreman sexualak izateak ziur eta ondo informatuta egon gabe, beste motatako ondorioak ditu, gure buruko osasunarekin zuzenean lotutakoak.

Oso harrigarria da nerabeek duten ezagutza falta handia haien eskubide, betebehar eta askatasun sexualen inguruan.

Sexualitatea gure nortasunaren adierazpena da, eta beti, askatasunean eta errespetuan oinarrituta egon behar du. Horrez gain, nolakoak garen, nola sentitzen dugun eta zer nahi dugun gizartean adierazteko modua ere bada. Gure gorputzarekin nahi duguna egiteko aske gara, baina geure burua maitatzeko eta noiz, norekin eta zergatik partekatu nahi dugun erabakitzeko betebehar eztabaidaezina dugu. Gure lagunek eragin ditzaketen presioen aurrean amore ematea geure burua ez errespetatzeko beste modu bat da.

EnpatiaEnpatia besteen pentsamenduak eta

emozioak ulertzeko, besteen lekuan jartzeko eta haien sentimenduak partekatzeko gaitasuna da. Gizarte-gaitasun hori ezinbestekoa da pertsonen arteko harreman onak ezartzeko. Hala ere, besteren egoerekin gehiegi enpatizatzeak gehiegizko altruismora eraman gaitzake, Thirteenen Meli gertatzen zaion moduan.

Besteari ulertarazten diogunean aurkezten digun egoera ulertzen dugula eta horren inguruan nola sentitzen den aditzen dugula, bestea hobe sentitzeko helburua bilatzen dugu. Baina inolaz ere ezin ditugu gure bihurtu besteen gatazkak, ezta gure arazoen aurretik jarri ere.

Enpatia garatzeko aukera ematen duten oinarrizko bi jarrerak entzute aktiboa eta besteen emozioen aitorpena dira. Jarrera horiek norbanakoaren garapen kognitiboko lehen etapetan lan daitezke.

Hortaz, maitasuna islatzen duten eta seme-alaben beharrak ulertzen dituzten gurasoek bultzatu egiten dute horiek lagunekin askoz ere enpatikoagoak izatea, eta gizarte-harremanetan ulermen emozional egokia ezartzeko gai diren heldu bihurtuko dira, begikortasunean, konpromisoan, maitasunean eta sentsibilitatean oinarrituta.

Komunikazioa familianFamilia oinarrizko talde sozial gisa

definitzen da, senidetasun loturek sortutakoa. Gizartearen oinarritzat jotzen da, eta bertan dituen zereginak oso garrantzitsuak dira. Horietako bat da elkarrizketa komunikabide nagusi gisa ezartzea, konfiantzan, errespetuan, ulermenean, askatasunean, onespenean eta elkarrekikotasunean oinarrituta.

Hala ere, familian komunikazio-giro hori sortzea ez da zeregin erraza nerabeekin harremanak ditugunean. Seme-alabak lagundu behar ditugu, horren inguruko praktikekin, heziketa-aholkuekin eta, bereziki, ereduarekin. Nerabezarora heldu aurretik helburu hori lortzen badugu eta bizitzako etapa horrek dakartzan aldaketa eta nahasmen guztiak gogoratzen baditugu, familiako komunikazio onaren bidea erdi eginda izango dugu.

Beste aplikazio batzuk

15

• Drogak

www.dedrogas.comwww.aciprensa.com/drogas/www.drogasycerebro.comwww.publispain.com/drogas/que_son_las_drogas.html

• Legeria – Droga trafikoa eta toxikomaniak

www.pnsd.msc.es/Categoria2/legisla/home.htmwww.derecho.com/legislacion/boe/categorias/1230/Tr%C3%A1fico%20de%20Drogas%20y%20Toxicoman%C3%ADas.html

• Nerabezaroa

wwww.proyectopv.org/1-verdad/solidaridad.htmww.euroresidentes.com/adolescentes/adolescencia.htmwww.psicologoinfantil.com/articuloadolescencia.htm

Loturak

• Thirteenen web orri ofiziala:www.foxsearchlight.com/thirteen

• Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna Ministerioa:www.msssi.gob.es

• Drogei eta Toxikomaniei buruzko Europako Behatokia (OEDT):http://europa.eu/scadplus/leg/es/cha/c11518.htm

• Centro de Comunicación y Pedagogía (CC&P):www.comunicacionypedagogia.com

• Drogei buruzko Plan Nazionala:www.pnsd.msc.es

Informazio gehiago

Sinopsia

Tracy, Los Ángelesko 13 urteko gaztea, Evierekin liluratuta dago,

institutuko neskarik ezagunena baita. Oso lagun onak egingo dira,

eta Evie neska coolaren eragin arriskutsua dela eta,

hasieran Tracy inuzentea zen arren, gutxika bizitza-erritmo azkarrean

murgilduko da, aurretik zuen mugimendu gutxiko bizitzatik aldenduz.

Tracy mundu basatian sartuko da, haren kontrola izan gabe.

Bitartean, Melek, Tracyren amak, ahalegin guztiak egiten ditu alaba

pairatzen ari den itxuraldaketa erradikala ulertzeko.

Gida Didaktiko hau Asociación de Prensa Juvenil elkarteko Centro de Comunicación y Pedagogían egin da, hezkuntza helburuekin, eta elkarte honek

sustatzen duen Osasuna Eginbidean programaren baitan.Berariaz debekatuta dago gida didaktiko hau guztiz edo zati batean kopiatzea,

helburu komertzialekin, copyrighten jabeen idatzizko baimenik gabe. Testuak, diseinua eta lana bere osotasunean: © Asociación de Prensa Juvenil.

Argazkigintza-materiala © Fox Searchlight Pictures.

Argitaratzen du: Asociación de Prensa Juvenil, Aragón kalea, 466 - Behegaina 08013 Bartzelona. Tel. (93) 207 50 52.

www.comunicacionypedagogia.comwww.prensajuvenil.org

Lehen argitalpena: Bartzelona, 2012ko apirila. ISSN 1137-4926. (Zinemarako gida didaktikoak).

Jatorrizko izenburua

Zuzendaritza

Nazionalitatea

Urtea

Iraupena

Interpretazioa

Gidoia

Musika

Argazkigintza

Muntaia

Produktoreak

Banaketa-etxea

Thirteen

Catherine Hardwicke

Estatu Batuak

2003

100 min.

Holly Hunter, Evan Rachel Wood, Nikki Reed, Jeremy Sisto, Brady Corbet, Deborah Unger, Kip Pardue, Sarah Clarke eta Vanessa Anne Hudgens

Catherine Hardwicke eta Nikki Reed

Mark Mothersbaugh

Elliot Davis

Nancy Richardson

Fox Searchlight Pictures

Hispano Foxfilm

Fitxa teknikoa eta artistikoa

PROGRAMAREN EGILEA

LAGUNTZAILEA