24
ELGOIBAR - 980. zenb. XXIV urtea - 2016-02-12 Zer diozu, ama?

Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

ELGOIBAR- 9

80. z

enb. XXIV urtea - 2

016-02

-12

Zer diozu, ama?

980 azala:Maquetación 1 11/02/16 13:02 Página 1

Page 2: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

Larrosa, maitasunEz goza

Otsailaren 14a, San Balentin.Zenbat poz, zenbat maitemin.Loreen usaina zure maitearen bihotzera iritsi dadinopari polit bat egin.

Larrosa, maiteminduen poza.Nola ez zure bikotearekin goza?Loreak eman eta lapurtu bere bihotza.

Larrosa, lore dotorea.Aukeratu kolorea,bakoitzak esentzia berezia du gordea.

Gorria: Maitasun itsua du bere jatorriaGehienen gustukoa da larrosa honen orria,bestearen maitemin eta zirraratik etorria.

Horia: Poz eta estimuaren gloria,larrosa hosto bakoitzean eroria.

Arrosa: Emakumeen barne gogoa kanporatzeko aproposa.Zuria: Samurtasunaren irudia.

Ezkontzaren bidean bien arteko zubia.

Larrosa bat, bi edo sorta.Kopurua nori zaio inporta?

Bakarra: Bikote hasiberriarentzat indarra.Bi: Elkar lotuz gero bien arteko maitasun eta

harremana ageri.Lore sorta: Denbora luzean elkar lotuko

zaituzten konpromisoaren soka.

L O R A D E N D Asan Frantzisko, 24 - tel.: 943 744 516

2016an zehar hilero lore bat izango dugu prezio berezian

Merkatal Federazioarekin batera.

hona hemen otsaILEKoaK

Enkarguak hartzen ditugu!

Larunbat arratsaLdE honEtan ZabaLIK! 16:30etik 20:00etara

IGandE honEtan ZabaLIK! 9:30etik -13:30era

Erosi lore sorta

eta etxera

eramango dizugu!

980 azala:Maquetación 1 11/02/16 13:02 Página 2

Page 3: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

ZOZOAK BELEARI 3

JAVI MUÑOZ

RAFA FURNIER

“Askatasunean maitatu nahi zaitut, ez dut jeloskorra izan nahi, ez dut errudun sentitu nahi, argaldu egin nahi dut eta ezin dut, joder!!!”

Sentitzen dut. Agian zure urrezko ametsa urratu dut; ferekakmarrubi zaporea duten eta hitzak gure ahoetatik lumabaten leuntasunez irteten diren tokia. Sentitzen dut, bainaagian ez nuke sentitu behar. Jakinaren gainean jarri zin-

tudan. Meloiondoak hondamena ekarriko zigun, eta zuk, meloion-doarekin jo eta su, orduak eta orduak sartzen, ametsak, planaketa pozak eskainiz… eta nik, ez nekiela ez bandera, ez kuadrilla,ez dogmetara,… afiliatzen… are gutxiago meloiondo xume, as-pergarri eta monotono honetara. Sentitzen dut. Niri aldaketak,nabarmenkeria eta, batzuek deitzen dioten bezala, ezegonkorta-suna ditut gustuko, baina…

Begira gustukoa zintudala! Oraindik gustukoa zaitut. Badakizuzergatik? Benetako gizonak gustuko ditudalako, zu bezalako gi-zonak, zure lasaitasun eta gorputz eta ariman aritzen den horie-takoa, nire kontrakoa; zu bezalako gizonak gustuko ditut, enborbat zatitu gabe eta harri bati tira egin gabe berezia sentiaraztennautena; zu bezalako gizonak ditut gustuko, marikoi deitzeari bel-

dur ez diotenak; zu bezalako gizonak ditut gustuko, bai, zu be-zalakoak; begirada garbia eta irribarre argiarekin…

Bai, aitortzen dut. Beste bat edo batzuk daude, eta agianbaita beste neska bat edo beste. Sentitzen dut, zure San Balenti-neko ilusioa hautsi dut, eta, zitala ni, nire San Balentin propioaegin dut, nerekoi maltzur bat izanez eta zurekiko eta meloiondo-arekiko daukadan konpromiso berezia ahaztuz. Meloiondo ma-darikatua! Esaten nizun nik! Eta nahi dudanaren eta naizenarenarteko borrokarekin zatozkit orain, egiten dudanaren eta pentsa-tzen dudanaren arteko borrokarekin… beharbada korronte alternobati utzi beharko genioke gu eramaten, ilusio bulkada bati, etaidealak eta planak, momentu batez, alboratu; eta haragia bainoez garela argi izan.

Sentitzen dut Jabi maitia, orain nire San Balentin propiorentzatbakarrik dut denbora. Santutik gutxi duenez, nire Balentin pro-pioan utziko dugu.

Muxu handi bat.

Rafa, nire utopia emozionala eraisten ari da. Mesedez, inorez dadila honetaz jabetu, norberak duen irudi progreamantendu behar baitu. Askatasunean maitatzeko paktoaegina dugu, gure denbora eta espazioak errespetatuz,

beste pertsona batekin maitemintzen bagara ere.Baina ez da hain erreza. Meloiondoko mutilari nola begira-

tzen diozun ikusi dut, nola egiten dizun irribarre. Hain zara ederra.Bai, zu galtzeko ideiak ikaratu egiten nau. Badakit ez dela ados-tutakoa, baina momentu horietan zure unibertsoaren erdia izate-arekin egiten dut amets, ni ederragoa, altuagoa eta argalagoa,ni bakarrik maitatu nazazun.

Patriarkatua gara, ikasi egiten dugu, indartu, eta transmititu,gure epigenetikan dago, eta horren kontra borroka egitea, nor-beraren kontra borrokatzea da. Baina posible da, borroka bana-kakoa eta kolektiboa da.

Gauza bat da pentsatzen dena eta bestea sentitzen dena; te-oria praxia baino azkarrago doa. Ezin dugu sentitzen dugunaerabaki, gehienez eta esfortzu handiz, gestionatzen ikas deza-kegu.

Nahia ahal izatearen gizartean bizi gara. Askatasunean mai-tatu nahi zaitut, ez dut jeloskorra izan nahi, ez dut egin edo ezeginagatik errudun sentitu nahi, argaldu egin nahi dut eta ezindut, joder!!!

Pentsatzen duena sentitzen ez duelako atsekabetu egiten dabat, ez duelako esaten duena egiten, ez delako izan nahi duena,eta mingarria da, Rafa. Oso erraza da hainbeste esfortzuk mereziduen ala ez pentsatzeko tentazioan jaustea, bizitza motza da etaguk nahi duguna this waltz dantzatzea da.

Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan-tzatuko dut, muaka!

“Oraindik gustukoa zaitut. Badakizu zergatik? Benetako gizonak gustuko ditudalako”

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 3

Page 4: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR - 943 744 112 - [email protected] www.barren.eus

Publizitatea: 943 743 704 - [email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Oier Narbaiza KAZETARIAK Ainhoa An-donegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, Irati Agirreazaldegi, Oier Narbaiza HIZKUNTZA ARDURADUNA Oier Narbaiza PUBLIZITATEA LeireRubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga,Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, Nerea Gurrutxaga, An-doitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Javi Muñoz, Rafa Furnier, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen Ansola, EiderIriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, Ander Mujika, Ander Soraluze.INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA: LAGUNTZAILEAK:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

4

Jo daigun, zela ondo jakin gabe, te-lebistako lehiaketa baten azkentxanpara aillegatu zerala. Jo dai-

gun hiru ateren aurrian plantatzen zai-ttula aurkezle higuingarri harek (MontyHall) jendiaren bihartutako txalo eta te-lebista platoko fokuen argipian. “Hiru-retako baten atzian miloi bat euro”,ulertu diozu. “Beste bixen atzian ezerere ez”. Hor zaude bat-bateko erantzu-kizun haundi batek mendian hartuta be-zela; nahitta ere orrazkeria egokittuezin. Jo daigun A, B eta C dirala atiak.

Eta jo daigun A atiaren al-deko aukeria egitten de-zula zuk, koldar horrek. “Zer

egin bihar naban ba?”,esango diozu, etxeratutakuan,

ernegauta, atian sartziaz bat, auzolotsaz begittuko dizunari. Jo daigun aur-kezlia A atera urreratzen dala. Eta jodaigun azkeneko momentuan, A atiazabaltzeko derrigortutako imintziuaegin ostian, “tratu bat proposatu” nahi

dizula esaten dizula. Aurkezliak ba eidaki ate ona zein dan. B eta C atie-tako bat behintzat txarra dala ere jaki-nekua. Jo daigun, beste ezer esanaurretik, B atia zabaltzen dabala.Hamen dator tratua: “A aukeratu dezu.Ikusi dezu B atian atzian ezer ez da-guala. Aldatzeko aukera emangodizut. Zein aukeratu nahi dezu lehenzendukana, A, ala itxita daguan bes-tia, C?”. Jo daigun, amaitzeko, zuk,zela ez, iñoiz hutsik egin ez dizun gal-tzaile sen horri segika, honezkero ber-din izango diola-ta lehenguakingelditzia erabakitzen dezula. A za-baldu du. Ondotxo dakizu zer daguan.C zabaldu du. Emakume bat erdi bilu-zik, txeke haundixa eskuan. Ahor ba.

In aproba etxian. Jarri mandarinabat diruan lekuan eta jolastu. Ia alda-tziak edo ez aldatziak berdin dion.

Monty Hallen zorioneko atiak

ENETZ EZENARRO

“Jo daigun telebistakolehiaketa baten azken

txanpara aillegatu zeralaeta hiru ateren aurrian

plantatzen zaittula aurkezlehiguingarri batek”

Matematika irakaslea EHUn

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 4

Page 5: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

GUTUNAK 5

u MENDAROKO SANTA ESKEABizi-Poza txarangak, eskerrak eman

nahi dizkie pasa den larunbatean santaeskean kantu kantari ibili ziren bertsolari,trikitilari eta lagun guztiei. Baita, beraienborondatea erakutsi zuten herritar guztieiere. Aurten txarangak 25 urte beteko di-tuenez, guztioi esker baturiko diruarekin,udaberrian ahalik eta egun ederrena an-tolatzen saiatuko gara, guztiok ospatu etadisfruta dezagun!!!

Bizi-Poza txaranga

u OTSAILAK 4! Iaz elurrarengatik kale egin ondoren,

aurten berriz ere irten gara kantuan eta es-kean, baserriz baserri, Santa Agedarenoroimenez. Berezia izaten da otsailaren4a Elgoibarko Izarrarentzat; gure herrikobaserritarrengana joateko eguna izatenda. 1994an berreskuratu genuen ohiturazaharra, eta 22 urte ez dira alferrik pasa.Baserrietako aiton-amona asko eta askojoan egin dira gure artetik, eta urtero kan-tatzen dugu Salbea etxeren batean. Bainabatzuk badoazen arren, Santa Agedaren

espirituak bizirik dirau oraindik gure base-rrietan. Estimatzen dute gure bisita; estima-tzen dituzte bertsolarien koplak, etaordainetan, etxeetako ateak zabaldu etajan-edana eta limosna ematen dizkigute.

Bi taldetan banatu eta zortzi ordu in-guru kantuan eta eskean eman ondoren,Aiastiako soziedadean hartu genuen atse-dena. Agustin eta Balentin genituen zain,afari ederra prest zutela, eta gustura jarriginen mahaiaren bueltan, indarrak berres-kuratu eta baserri atarietan bizi izandakoaelkarri kontatzeko.

40 etxe inguru koplatu ditugu aurten.Nahi baino gutxiago, oraingoan ere,baina ezin gara denera iritsi. Barkatukodiguzue bateren bat zain egon eta zuenetxera joan ez baginen. Santa Ageda-ren babesa eta laguntza opa dizueguzuei ere, Elgoibarko baserritar guztioibezala.

Pozik hartu genuen etxerako bideagoizeko 01:00ean. Hurrengo eguneanlan egin behar genuen gehienok, bainahorrelakoetan pozak gaina hartzen dionekeari. Hori bai, tristuraren itzala ere

bueltaka ibili zen gure inguruan. 20 ur-tean koplari lanetan jardun ondoren,Juan Mari Narbaizak ezin izan zuen eto-rri. Hutsune handia izan zen guretzat,baina badakigu penarik handiena berakhartu zuela. Lagunduko dio Agedak Nar-baizari, eta datorren urtean gurekinizango da, berriz ere, otsailaren 4an.Disfruta dezagun!!!

Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldea

u ESKERRIK ASKO ETXEGIÑA TALDEARI

Eskerrak eman nahi dizkiet Etxegiñataldeko lagunei ohorezko makila emanizanagatik. Nahiz eta aurten parte har-tzea ezinezkoa izan den, datorren urteanez da faltako makila berri honen hotsa El-goibarko auzo eta kaleetan.

Bide batez, lerro hauen bitartez zo-riondu egin nahiko nituzke urtero-urteroabestera irteten diren herritarrak, giroaparta sortzen dute-eta. Mila esker de-nori!

Edu Uranga

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

Nikasia Elordi Arriaga2016ko otsailaren 5ean hil zen, 92 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Olaben jaixo zan eguzki printza.Errekaxik Kateira igo zun brisa.

Zurekin eta nerekin hori zan ibilixa.Kresalak erutsu bizixa,

amuma. Etxekoak

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 5

Page 6: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

MOTZIAN6

Astelehenean hasi ziren Gipuzko-ako zenbait lekutan jasotako za-borra Cantabriara bidaltzen,

tartean Elgoibarkoa. Edukiontzi berdee-tako zaborra eramango dute Canta-briako Meruelo herrira (Nojatik zazpibat kilometrora). Edukiontzi berdean,batez ere hondakinak bereizten ez dituz-tenen zaborra egoten da, sailkatzen du-tenen errefusarekin batera. Eramandakohondakinak hango zabortegian botakodituzte.

Elgoibarko transferentzia gunean ba-tutakoa hara eramango dute, argitara-tako informazioen arabera.Elgoibarkoaz gain, San Marko eta Sa-sieta mankomunitateetako zaborrak erebidaltzen hasiak Meruelora.

Erraustegia egin bitarteanEAJren eta PSEren foru gobernuak au-

rreakordio bat sinatu zuen KantabriakoErkidegoarekin eta, ondorioz, gutxienez50.000 tona errefus eraman ahalizango dira urtean Merueloko zaborte-

gira Gipuzkoatik. Jose Maria Asensio In-gurumen foru diputatuaren arabera, Zu-bietako errauste planta egin bitarteanhartu beharreko neurria da. Elgoibarrenjasotako zaborra Azpeitiko Lapatxekozabortegira eramaten zen lehen.

Debabarreneko Mankomunitateak ar-gitara emandako datuen arabera, Elgoi-

barren 2,67 tona zabor jaso ziren2015eko urtarriletik azarora, bereiztugabekoak. Kopuru horretan edukiontziberdean, kale garbiketan, industriagune-etan eta landagunean jasotako zaborrasartzen da. Batez beste, elgoibartar ba-koitzeko bereiztu gabeko 232,5 kilozabor bildu ziren epe horretan.

Elgoibarren sailkatu gabe gelditzen den zaborra Cantabriako zabortegi batera hasi dira bidaltzen

Webgunea berritu du Mendaroko Udalak

Diseinu berria estreinatu dumendaro.eus webguneak astehonetan. Mendaroko Udalakbere zerbitzuei buruzko infor-mazioa emateko modua mol-datu du eta eduki berriak sartudituzte webgunean. Sonia Gar-cia alkatearen esanetan, “Weborri honetan Udalak eskaintzendituen zerbitzu guztiak jasotzensaiatu gara; uste dut hemenaurkituko dituzuela gure herria-ren inguruko argibide eta jakin-garri guztiak”.

Elgoibarko transferentzia gunea. Artxiboko irudia.

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 6

Page 7: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

MOTZIAN 7

Zoru klausulak eragindakoek bilera egingo dute bihar, informazioa partekatzeko eta zer egin aztertzeko

Tratu onen aldeko tailerramartxan jarriko dute Mendaron

Mendaroko herritar batzuen ekimenez, tratuonen aldeko tailerra jarri nahi da martxan. Lehenbilera domeka honetan izango da, 10:30etik au-rrera, Gaztelekuko lokalean. Tailer honen bidezemakumeen eskubideak sendotu nahi dituzte.Beste herri batzuetan hasiak dira era honetakoesperientziak martxan jartzen. Gehienbat, andre-gizonen arteko tratu onen alde egiteko, modu he-zitzailean jardun nahi dute, ekintzen bidez,protokoloen bidez edota lan prebentiboarenbidez. Tailerra irekia izango da eta nahi dutenmendaroarrek parte hartu ahal izango dute, baigizonak, bai emakumezkoak.

Martxoaren 2an egingo duteUparitzagako babes ofizialeko

etxebizitzen zozketa

Upari tzaga kalean eraikiko diren babesofizialeko hamasei etxebizitzen zozketa martxoaren2an egingo da. Guztira 58 pertsonek egin zuteneskaria promozio honetar tako. Horietatik, seieskaera baztertu egin behar izan dituzte baldintzakez betetzeagatik. Zozketa Eusko JaurlaritzakoLakuako egoitzan egingo dute martxoaren 2an(Donostia kaleko 1ean, Lakua 2ko 1go aretoan),goizeko 10:30etik aurrera. Hala ere, zozketazuzenean jarraitzeko aukera ere eskainiko dute,streaming bidez, www.irekia.euskadi.net webgunean.

Lanbide Heziketa eta industria ikasleeigerturatzeko jardunaldiak hasiko dira

Hipoteka kontratatzerakoan zoru-klausula dutenen bilera antolatu dute,gaiari buruzko informazioa jasotzeko eta aurrerantzean zer egin azter-tzeko. Zoru-klausulak eragindako norbanako batzuek egin dute deialdia,

eta klausularen ondorioz haien burua kaltetutzat duten guztiak gonbidatu dituzte.Biharko (zapatua) gelditu dira,12:00etan Rural Kutxaren aurrean.

Zoru-klausula hipoteka mailegu batzuetan agertzen da, eta ordaindu beha-rreko gutxieneko interes-tasa ezartzen du. Zenbait kasutan, erabiltzaileek erre-klamazioak jarri dituzte gardentasun eta informazio argiaren irizpidea ezbetetzeagatik, eta epaileek klausulak bertan behera laga izan dituzte, abusuz-koak izatea iritzita.

Lanbide Heziketa eta industria mundua ezagutzeko jardunaldiak antolatuditu Elgoibarko Udalak, otsailaren 15etik 19ra eta martxoaren 1era. Goratu,Manahmana, IMH eta Mekaren lankidetzarekin antolatuko dute aurten.

Otsailaren 15etik 19ra bitartean, tailer dinamikoak egingo dituzte, LanbideHeziketa eta Industria mundua ezagutzeko. Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Ins-titutuko DBH 4ko ikasleek parte hartuko dute saio horietan. Horrekin batera, Go-ratu enpresa ikustera joango dira ikasleak. Lantegian, gaurko gizartearenestereotipoez hausnarketa egingo dute.

Martxoaren 1ean berriz, IMHren eta Meka Lanbide Eskolaren prestakuntzaeskaintzari buruzko informazio saioa antolatu dute Arreiturre Institutuko Batxiler-goko 1. eta 2. mailetako ikasleentzako eta gurasoentzako. Saioa 19:00etanhasiko da, Arreiturre Institutuko eta Meka Lanbide Eskolako bilera-gelan (Arregi-torre kalea, 2 eraikina).

Angela Davisi ez diote lagaArnaldo Otegi bisitatzen

Angela Davis beltzen eta emakumeen aldekoekintzaile estatubatuarrak Euskal Herrira egindakobisita aprobetxatu zuen Arnaldo Otegiri Logroñokokartzelan bisita egiteko. Azkenean baina kartzelansartzea debekatu zioten. Debekua “negargarria”dela esan zuen. “Ohore bat da gaur hemen ego-tea Otegiren eta Euskal Herriko preso politiko guz-tien askapena eskatzen duen manifestukosinatzaileetako bat bezala", adierazi zuen Davisek.

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 7

Page 8: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

ERREPORTAJEA8

Amengandik amenganaHerriko edozein txokotan ikus dezakegu gaur egun ama bat bere haurrari bularra ematen eta gehiengoari ez zaio arraroa iruditzen. Beraienesnea ematea aukeratu zuten Ainize Saez eta Naiara Eizagirrek eta amagandiko edoskitzeari –laktantziari– buruzko interes berezia izandute beti. Interesa beraiena bada ere jakin badakite beste ama batzuk eta ama ez direnek ere badutela horri buruz gauza berriak ikastekoasmoa. Edoskitzea ez da, ordea, amek umeekiko izan ohi duten zalantza iturri bakarra, eta Ainizek eta Naiarak Maitasunez Hezi taldeasortu dute amatasunak berak eragiten dituen zalantzak, bizipenak, informazioa... beste ama batzuekin partekatzeko. Lehen aldiz bihar,zapatua, 11:00etan elkartuko dira Kultur Etxean besteak beste guraso eta umeek elkarri zenbat zor dieten ikusteko.

Amaren bularra, haurraren ja-nari dio kantuak eta hori da,hain zuzen ere, maitasunez he-

zitzeko bidean eman beharreko pausobat izen bereko taldearen ustean.

Ainize Saez eta Naiara Saezekjarri dute abian Maitasunez Hezi tal-dea eta beraiek umeei jaten ematendieten moduan elikatzeko beste modubat partekatu nahi dute beste ama ba-tzuekin. Gurasotasuna bizitzeko infor-mazioa izango dute elikagai etahorretarako taldean elkartuko diraedoskitzeaz ez ezik umeek sortzen diz-kieten zalantzak, beharrak, ezinak...partekatzeko. Ama izan ziren biak etagero doulen –haurdunaldiaren proze-suan, bereziki erditzean eta erditze on-doren laguntza psikologikoa ematenduten titulazio ofizialik gabeko pertso-nak– ikastaro bat egin zuten, nahiz etaberaiek doulak ez izan. Ikastaroarenondoren, amen arteko elkargune bat sortzea pentsatu zuten. “Gurehaurdunaldietan eta amatasunean izan ditugun esperientziak etasumatu ditugun gabeziak eta beharrak izan dira taldea sortzekoarrazoietako bat. Bakoitzak amatasuna bere modura bizi du,baina askotan beste batekin hitz egiten dugunean konturatzengara gauza berak gertatzen zaizkiola. Beraz, bateratzeko etaelkar laguntzeko taldea izango da”, dio Ainizek.

Amengandik amenganako talde modura aurkeztu bazuten ere,taldea irekia dela argitu dute. “Haurdun daudenak, umeak dauz-katenak, besterik gabe gaia interesatzen zaienak… etor daitezke,baita aitak ere, noski. Badirudi laktantzian amek dutela pisu guz-tia, baina aitek ere badute garrantzia”.

TALDE IREKIAGurasotasunaren inguruan askotariko gaiak lantzea da

asmoa –umeek nola lo egiten duten, solido jaten hasten direneanzer...–, baina Naiarari edoskitzearen gaiak piztu zion arreta

gehien eta taldean horri helduko diote hasteko. Naiarak dio pro-fesionalki ez dutela gaia kontrolatzen, baina esperientziatik bai.“Urte askoan galduta egon den arren, gaur egun gero eta jendegehiagok ematen du bularra. Ez da biberoi bat ematea bezala-koa, hala ere, niri oso errespetagarri iruditzen zait beste moduaere. Talde honekin gure asmoa ez da inor gaizki sentiaraztea edoedoskitzea ez den beste edozein bide egokia ez dela esatea,dena errespetatuko dugu”. Ainizeren ustez, informazio faltak edoinguruan umeari bularra luzaroan eman dion norbait ez izateaksortzen ditu zalantzak eta askok horregatik jotzen du beharbadabiberoira.

Bost urte beteko ditu aurten Ainizeren lehen umeak eta 30 hi-labetez eman zion hari titia; bigarrenak, berriz, 22 hilabetedauzka eta oraindik ematen dio. “Laktantziaren esperientzia za-bala da eta askotan zaila ere lanagatik-edo, baina gure kasuanaurrera eramateko aukera izan dugu. Lanean hasi nintzenean le-henengoari han bularra emateko aukerarik ez nuen eduki, baina

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

Naiara Eizagirre bigarren umearen esperoan dago eta Ainize Saez bi haurren ama da.

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 8

Page 9: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

ERREPORTAJEA 9

esnea ateratzen nuen eta etxekoei lagatzen nien biberoia ema-teko. Bigarrena, aldiz, nirekin egoten da lanean eta berak nahiduenean ematen diot. Ama kanpoan lanean hasi arren, badaudebere esnea emateko formulak: esnea atera, kongelatu… Gero bi-beroian ez bada goilararekin ere ematen diote batzuk umeak bi-beroia onartzen ez badu”. Naiarak lehenari umeak titia hartzeariutzi zion arte eman zion; orain berriz haurdun dago eta asmobera dauka. Denboraldi batez etxean egon zenez errazagoa izanzen beretzat, baina ulertzen du lanean hasterakoan aldaketa zailaizatea. “Ni lanean hasterako umea moldatzen zen zazpi orduztitirik hartu gabe, baina bajak motzak direnez... Munduko OsasunErakundeak dio sei hilabetez eman behar zaiela amaren esneabakarrik eta bi urtera arte osagarriekin, beste gauza batzuk pro-batzen, baina hori zaila da kanpoan lan eginez gero”.

ONURAK, DENAKAmaren esnea ematen diete umeei naturala delako, beti egon

dena biberoirik ez zegoenetik eta onurak denak dauzkala ustedutelako. “Beste esnea da hain ona ez dena ez delako amarena-ren parera iristen. Naturalena da normalena”, dio Naiarak. Aini-zeren ustez, “amarena modukorik ez dago, erosten dena ezin daberdina izan, baina guk errespetatzen ditugu biberoia ematendiotenak ere”.

Hala ere, kostatzen da naturaltasun hori bermatzea laktan-tzian arazo batzuk sortzen direlako. “Bakoitzak bere arazoak izanohi ditu: titipuntak zartatzea, postura txarrak… Taldean beharbadaaterako dira horrelako arazoak, baina horrelakoetan profesiona-lengana jo behar izaten da gehienetan. Gauetan umeak orduroesnea eskatzean nekea sortzen da, lau hilabeteren ondorenumeak atzera egiten duenean esnerik ez daukagulako dela pen-tsatzen dugu, nahikoa esne hartu ez duelako negar egiten duelapentsatzen dugunean beste zerbaitegatik izan daiteke eta horreknorberarenganako konfiantza falta eragiten du. Beste ama batzuenbizipenak entzuteak laguntzen du horri aurre egiten eta batzutanlaktantzia naturalarekin jarraitzera animatzen du”, dio Naiarak.

MITOAKAmaren esneari buruz mito asko daude eta besteak beste

talde honek horiek argitzeko balio dezakeela uste dute. Esa-terako urtutako esnerik ez dagoela dio Naiarak. “Esnea ama-rena da eta bakoitzarena dagoen moduan dago. Normaleanesnea umearen faseen arabera sortzen da. Etena egon delaesaten duenik ere bada, lau hilabete inguruan, eta zientifikokihala diote hainbatek, baina izan daiteke brote bat, beraz,ez dakit zenbateraino den mitoa. Informaziorik ezean etaemaginarengana joan ezean kezka handitu egiten da”.

“Eskatu ahala emanez gero, pila bat hartzen du, eta noiz-bait amak izan dezake betetzen ez den ustea, baina zenbateta gehiago eman gehiago bete behar da eta gehiago pro-duzitzeko umeak hartu egin behar du. Beste batzuek ustedute pila bat hartzen duenean ez dutelako dela…“, dio Ai-nizek.

Mitoekin hasita beste asko ere kontatu daitezkeela ustedute: “Badirudi 21:00etan biberoia emanez gero, gau guz-tian lo egingo duela eta hori ume guztiek ez dute egiten, ba-tzuek, betetzeaz gain, kontaktua behar dute. Guk eskatuahala eman diegu eta laktantzia batek funtzionatzeko halaizan behar du, ez 10 minuturo eman eta titi bakoitzean 10minutuz. Lehen horrela esaten zen, baina orain ez dute horigomendatzen emaginek ere, gauzak aldatuz doaz”.

Emaginarengana joaten dira, bai, baina hainbateanbehin eta ez dago apenas astirik norbere zalantzak argi-tzeko. “Norberak izan dezake kontatzeko beharra, bainakontsulten orduak mugatuta dauzkate. Kontatu beharrekoakama bati kontatzeko modukoak dira eta beste ama batekesan diezaioke zer egin. Hori da taldea sortzeko arrazoie-tako bat”.

Zapatuan elkartu eta taldean esandako dena han geldi-tuko da norbere gauza pertsonalak kontatzen direlako. Hau-rraren negarra beti da hunkigarri eta amek negar horiekisiltzeko beren artean hitz egin ahal izango dute.

Leku publikoetan, jende aurrean hau-rrari bularra ematean, izan dira kanporaateratzeko agindua jaso duten amak etaez oso urruti gainera, Bilboko Alhondiganbertan esaterako. Ez al da kezkagarriaama batek haurra elikatzeagatik kanpora-tua izatea?

Ainizek dio tontokeria bat iruditzenzaiola kalean bularra ematen egon etanorbait ezer esatera etortzea. “Nik edo-

zein tokitan eman izan diot titia eta begi-ratuz gero begiratu nazatela. Nire gorpu-tzarekin, nire titiekin eta nire umearenjanariarekin nahi dudana egiten dut, jatenematen bainago”.

Facebook sare sozialean ere umearibularra ematen agertzen den ama batenargazkia jartzea pornografikoa omen daeta “gero edozein publizitatetan sekulakoeskoteak ikusten dira. Gizarteak uste du ti-

tiak luzitzeko baino ez direla baina bene-tan jaten emateko dira”, dio Naiarak.

Ez dakite orain kalean lehen bainogehiagok edo gutxiagok ematen duen bu-larra, baina uste dute denboran luzatu egi-ten dutela.

Batzuk agerian eta besteakestalita –hori egiten dutenak ere ba-daude–, baina edonon edoskitzeko esku-bide kontuan hartuta.

Leku publikoetan bularra ematea debekatuta?

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 9

Page 10: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

10

INAUTERIAKARGAZKITANBideo eta argazki gehiago: www.barren.eus

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 10

Page 11: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 11

Page 12: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

ELKARRIZKETA12

“Surflaririk onena olatuekin ondoen pasatzen duena da”

Algortarra da Kepa Acero. 80ko hamarkadaamaieran surfa “demokratizatzen” hasi ze-nean anaia Eneko lagunekin surfean hasi etamaila ona hartu zuen. Profesional moduanhasi zenean, haren bizimodua, bidaiak... iku-sita Kepak ere horra bideratu zuen beretaula. Egun guztia hondartzan pasatzenzuten eta olatuak ametsa itsas ertzera eka-rri zien: surfetik bizi izatea. Surflari profe-sionala izatetik, ordea, surfa beste erabateko bizimodu izatera pasatu da Keparen-tzat. Hartutako olatuak dokumentaletanjaso ditu eta zipriztin horiek bistaraziko dituotsailaren 28an, Herriko Antzokian,21:30ean.

w Surf txapelketetan ibilitakoa zara,baina gero utzi egin zenituen. Zergatik?

Txapelketak asko gustatzen zitzaizki-dan eta 18tik 28 urtera arte munduan ba-rrena txapelketetan ibili nintzen, baina betihondartza berberetan eta txapelketetanoso murgilduta. Esaterako,10 urtetan Bra-silen egon eta oraindik ez nuen ondo eza-gutzen. Beraz, erabaki nuen txapelketakuztea eta surfean jarraitzea baina moduerromantikoago batean; olatuak bilatzea,baina giza esperientzia aberatsagoekin.w Mundu osoan olatu onenen bila ibilizara, baina denak ez dira berdinakizango. Zein da onena?

Surfistok mugitzen gaituena ez da ola-tua bera bakarrik, olatuaren kalitatea bai-zik. Guretzat mundu mailako olatuakmendizaleentzat 14 zortzimilakoen pare-koak dira. Guri gustatzen zaigu olatuenbarruan, hodietan joatea, eta hori osoleku gutxitan gertatzen da, beraz horrenbila joan nintzen toki askotara. Baten batazpimarratzekotan Namibiako desertukoolatu bat aukeratuko nuke. Onena litza-teke Mundakakoagatik ez balitz. Munda-

kakoa mundu mailako olatua da, bainaEuskal Herrian egonda bereziagoa da, la-gunekin eta familiakoekin ibiltzen bainaiz. w Mundakako olatua da onena zure-tzat. Beraz, desagertuta egon zenean…

Neguan sarri gara Mundakako olatuaagertuko den ilusioarekin. Nahiz etaerraza ez izan, magia bezalakoa da. De-sagertu zenean gure bizitzari zentzuaematen zion gauza garrantzitsu bat desa-gertu zen, baina zorionez bueltatu da.w Mundakatik Afrikara egitasmoa ereegin duzu. Nolakoa izan da?Azken urteetan Latinoamerika eta Afrikanibili naiz asko eta orain ere hortara bide-ratuta nago, beste bidaia bat prestatzen.Latinoamerika olatuengatik bakarrik ez,beti izan da kontinente berezia niretzat,itxaropenerako kontinentea bizimodu etaesperientzia eskaini dizkidalako; baitaAfrikak ere. Kontinente pobreak dira etaeduki dituzten arazoengatik gutxien esplo-ratuak eta hori gustatzen zait gehien. Kul-

turalki ere oso erakargarriak dira. Han pa-satzen dut nire bizitza erdia.w Hainbeste bidaiarekin olatuak ez ezikhango jende eta bizimoduak ere ezagu-tuko dituzu, ezta?

Afrikan eta Latinoamerikan olatuak bi-latzea da helburua, baina irudietan ekar-tzen dudana esperientzia da. Bakarrikjoan naizenean leku guztietan familia bataurkitu dut, eta hori oso berezia da. Gauregun komunikabideetan leku haiei buruzhainbeste gauza txar ikusi arren, bakarrikbidaiatuta konturatu naiz elkartasun askodagoela, eta niretzat hori itxaropenmezua da. Indonesian, esaterako, den-bora dezente pasatu dut inkomunikatutatelefono eta internet gabe, hizkuntza erejakin gabe, baina badago giza hizkuntzabat. Han utzi nuen familia bat, eta geroraere bueltatu izan naiz bisitan.

Frantzian edo Portugalen badaudeoso olatu onak, baina esperientziak ezdira berdinak. Abenturaren esentzia zer

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

u KEPA ACERO SURFLARIA

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 12

Page 13: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

ELKARRIZKETA 13

gertatuko den ez jakitea da eta hori bila-tzen saiatu naiz ni. Beldur moduko bat sor-tzen du, baina baita ziurtasun handiaeman ere eta hor talka dago.

Denok aldatu egiten gara, baina askobidaiatu dudanez ikuspegi ezberdin bate-tik ikusten ditut gauzak, bai kanpokoak,baita Euskal Herrira iritsitakoan gure herriaeta izateko modua ere. Nik maite dut gureherria, eta hemen oso gustura nago.Baina bizi garen gizartean kontsumismo-arekiko obsesioa izugarria da. Uste dutgure gizartean oso nahastuta gaudela ho-rrekin, beti ere termino orokorretan ikustenden atmosferari begiratuta.w Abentura diru gutxirekin bizi izan du-zula esan izan duzu zure kontaketetan.Askok, ordea, surfa kirol garestitzat du.

80ko hamarkadan jende askok ezzeukan taula erosteko ahalmenik. Batezere Estatu Batuetatik ekartzen ziren eta osogarestiak ziren. Denborarik ere ez zeukanjendeak eta surfa egiteko denbora beharda. Urte haietan surfa egiten zuen jendeadiruduna zen, hippya, denbora asko-duna… Hortik dator topiko hori, bainagaur egun edozeinek erosi dezake taulaeta surferako jantzia nahiko merke eta ure-tara sartu. Uretara sartzea doan da.w Beraz, surfa zuretzat ez da kirola ba-karrik?

Surfetik bizi naiz 18 urte nituenetik etanire filosofia surfera egokitzen dut. Surfaniri gustatzen zaidana da, eta oso garran-tzitsua da argi izatea norberak zer nahiduen. Azken mezua ez da kirol bat moduprofesionalean egin ahal izatea, baiziketa bakoitzak berari gustatzen zaion horiegitea. Denbora laburrerako gaude

hemen etaahal den hei-nean gustukogauzak eginbehar ditugunahiz eta as-kotan gizar-teak ez digunuzten.

Surfa, kirolaz gain, naturarekin harre-mana izateko medio bat da niretzat. Horida hainbeste surfista harrapatzen gai-tuena. Uretara sartzeko eta gelditzen denguztia atzean uzteko uretan sartzeko den-bora bilatzen dugu. w Zer behar du surflari on batek?

Surfean asko esaten da surflaririkonena dela olatuekin ondoen pasatzenduena. Niretzat olatu aprosak dira hirumetro ingurukoak eta hodiak dauzkate-nak. Nire neska-lagunak, ordea, ezdauka maila hori, baina gozatzen dubere erara metro erdiko olatuekin Sope-lako hondartzan.

w Surfa bizi bai, baina biziarazi ere egi-ten duzu zure blog, dokumental edoerakusketen bidez.

Esperientzia pertsonala izan arren ni-retzat oso garrantzitsu bihurtu da parteka-tzea. Mezua iristen bazaie –nahiz eta

pertsona bakarrari izan– eta erabaki bathartzeko balio badie badu zeresanik.

Teknologia gaur egun sekulakoa dakomunikatzeko ez ezik beste kontu batzue-tarako ere. Gaur, adibidez, badakigu as-tebete barru olatuak iritsiko direla CaboVerdera eta denbora izaten dugu hegaz-kinean joan eta olatuak hartzeko. Ni ho-rrela ibiltzen naiz eta gustatuko litzaidake

gehiago egitea baina dirua behar da.Obsesio moduko bat daukat mapekin,ekaitzekin eta mugimendu atmosferikoe-kin. Egunero begiratzen dut mundu guz-tian gertatzen ari dena.

Surf tauletan ere aurrerapen teknolo-giko handiak daude. Taulak, gilak, jan-tziak… aldatu egiten dira pixkanaka. Niri,esaterako, Pukasen probak egitea gusta-tzen zait. Gauzak gaizki ateratzen dire-nean ere ikasten dugu, eta gauza politada ikerketa.w Hainbat egitasmo bizi izan dituzu sur-faren baitan. Zein da zure hurrengoametsa?

Martxoan, Galapago irletara baka-rrik joateko asmoa daukat. Gero Islan-diara eta Irlandara ere joango naiz etauda sartzen denean gustatzen zaitbeste emisferiora begiratzea, beraz, se-guru asko Afrikan pasatuko dut denbo-raldi bat.

Hegazkina hartzen dut eta gero ge-rokoak. Google Earthen bitartez bilatzenditut kostaldeak eta hango egoera. Ba-tzuetan agertzen dira olatuak eta bestebatzuetan ez. Baina dena inprobisatuaizaten da. Nik eramaten ditut kameraketa gero muntaiak egiten ditut, artisau-lana izaten da dena.

“Surfa, kirolaz gain, naturarekin

harremana izatekomedio bat da niretzat ”

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 13

Page 14: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

KULTURA14

Koplak Santa Agedaren omenez

Eguena eta zapatua Santa Agedako koruen txanda. Eskoletan lehenengo ahotsak altxatu eta makilekin lurrean dinbi eta danba.Baserriz baserri Elgoibarko Izarrako bi talde ere kantari, bisitatu zituzten makina bat atari eta giro onean hartu zituzten base-rritarrek denak, koruko, koplari eta trikitilari. Zapatuan, Etxegiñakoak, Santa Ageda gogoan ibili ziren borondate bila, aurrez

Fernando Etxeberria eta Edu Urangari eman zieten ohorezko makila. Guztiek eman nahi dizkiete herritarrei esker mila.

Arg.: Soarte

Herri Eskolakoek ikastetxean abestu zituzten koplak; Ikastolakoek, berriz, herriko kaleetan.

Etxegiña taldekoek Fernando Etxeberriari eta Edu Urangari eman zizkioten ohorezko makilak.

Elgoibarko Izarrakoak baserriz baserri ibili dira kopla kantuan.

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 14

Page 15: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

KULTURA 15

Urpeko bolkanismoari buruzko irteera antolatu du Haizeak

Tomax pailazoak festa ekarriko du Elgoibarrera hurrengo domekan

Tomax eta Muxugorri pailazoek Festara eskainiko duteotsailaren 21ean (domeka) herriko antzokira. Beste modu ba-tean esanda, jaiak ospatzera etorriko dira. Horregatik 4 ur-tetik gorakoentzako ikuskizun honetarako jai egitarau beteaekarriko digute: pregoia, txupinazoa, txaranga, entzierroa,Muxugorri magoa, buruhandiak, batukada, harrijasotzaileak,euskal dantzak, karaokea, txiste txarren lehiaketa, haur jola-sak eta barrakak.

Beldurrezko filmak eskainiko dituSutegixa gaztetxeak otsail honetan

Gaztetxeak beldurrezko filmei tartea egingo die hilabetehonetan. Aurreko domekan Psikosis filma eskaini ondoren, TheDescent emango dute otsailaren 14an (19:00). Film honetan,sei lagunek mendi irteera bat egiten dute; espedizioaren ha-siera espero bezalakoa zen, haiek jan nahi dituzten izaki arrarobatzuen berri izan arte. Otsailaren 19an Déjame entrar filmabotako dute (22:30) eta 26an, berriz Euskal HerriarenABDak (22:30).

Jolas korporatiboei buruzko hitzaldia eskainiko dute eguaztenean Mendaron

Jolas korporatiboak haurtzaroan: garapensozioemozionalean eta biolentziaren preben-tzioan duen garrantzia izenburuko hitzaldia ema-tera etorriko da Maite Garaigordobil, EHUkoebaluaketa eta diagnostiko psikologikoko kate-draduna. Hitzaldia Mendaroko Ikastolak antolatudu eta eguaztenean eskainiko da (hilaren 17an),18:00etatik aurrera. Ikastolako gurasoentzako,irakasleentzako eta langileentzako antolatu dute.

Udal Musika Bandak Herriko Antzokia girotuko du domekanDomekan, Elgoibarko Udal Musika Bandak

honako pieza joko ditu Herriko Antzokian,12:30etatik aurrera. Tierra Fecunda kontzertumartxa (R. Dorado), Fausto opera dantza (Gou-nod), Aladin film doinua (Jennings), The mission-eko River eta Gabriel’s Oboe (Morricone),Abba Gold (Ulvaeus & Anderson) eta NostalgiaMalagueña pasodoble flamenkoa (Silguero).Aitor Novak bakarlari gisa parte hartuko du.

Haizea emakume taldeak antolatuta, kultur irteera izango da otsailaren21ean (domeka). Goizeko 10:00etan, Santa Ana kaletik irten eta Mal-tzagara abiatuko dira. Inma Mugertza Geologian doktore elgoibarta-

rrak urpeko bolkanismo kretazeoaren inguruko argibideak eskainiko dizkie.“Txangoak duela 85 milloi urte inguru atzera eramango gaitu. Garai hartan,ingurune honek bestelako itxura zuen, itsaso tropikal batek estaltzen zuen guztia.Bapatean, Lurra bere muinetik laba jaurtitzen hasi eta sumendi-ilarak sortu zirenitsas azpian. Sumendiek jaurtitako magma hoztu eta mineral, egitura eta itxuraezberdineko harriak garatu ziren; dikeak, pillow-ak, bretxak… Maltzagako bi-degorriak ezaugarri horiek miatzeko aukera emango digu”, dio Mugertzak.

Haizea taldeak Sallobente-Ermuaranera egindako beste irteera bateko irudia.

Arg.

: Goi

ena

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 15

Page 16: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

KIROLA16

Mekanosa

d idazmakinen salmenta

eta konponketa

d multikopistak

d fotokopiadorak

d erloju industrialak

d marrazketa

materiala

d informatika

d fax

Errosario, 27Tel: 943 74 02 84 Elgoibar

Mailari eusteko partida erabakigarria jokatuko du Laukok bihar, Olaizaga kiroldegian

Zilarrezko Ohorezko Mailan jarrai-tzeko garrantzi handiko partida jo-katuko du Lauko Elgoibar taldeak

zapatuan (otsailak 13), Olaizaga kirolde-gian (19:30). Kanariar uharteetako Tene-rife C.B. Salud taldearen aurka neurtukodira elgoibartarrak. Bi taldeak dabiltzalarri. Lauko azken aurreko postuan sailka-tuta dago, -hamargarrenean-, 4 punture-kin. Jokatutako hamalau partidetatik biirabazi eta gainerakoak galdu egin dituLaukok. Tenerife, berriz, zortzigarren pos-tuan dago, 12 punturekin. Hortaz, jai-tsiera postuetatik aldentzekonorgehiagoka izango da. B multzoko ha-maika taldeetatik azken sailkatuak gal-duko du maila eta une honetan SanAdrian dago sailkapeneko hondarrean, 2punturekin. Jokoan dauden puntuen ga-rrantzia ikusita, Laukok zaleen indarrabehar duela jakinarazi du Sanlo kirol tal-deak eta Olaizagako harmailak bete-tzeko deia egin die herritarrei.

Senior gizonezkoak sendoLaukorenaren aldean oso bestelakoa

da Alcorta Forging Group senior gizonez-koen talde nagusiaren egoera. Sailkape-naren erdian egonkortuta daudeelgoibartarrak, zortzigarren postuan, hainjustu ere. Jokatutako hemezortzi partideta-tik hamar irabazi, bat berdindu eta zazpigaldu dituzte orain arte. Zapatuan Olai-zagan jokatuko dute Barakaldo taldearenaurka. Garaipena lortuz gero, sailkape-neko aurreneko postuetan egoteko borro-

kan sartuko dira bete-betean elgoibarta-rrak, ligako azken txanpari begira.17:45ean hasiko da partida. Are egoerahobean dago Sanloko senior gizonez-koen bigarren taldea. Gabaz liderrarekinberdinduta dago, eta honenbestez, Biga-rren Nazional Mailarako igoera fasea jo-katzeko postuetan . Zapatuan, Legazpirenaurka jokatuko dute, 16:0oetatik aurrera,Olaizaga kiroldegian.

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 16

Page 17: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

KIROLA 17

EmaitzakFUTBOLA

Haundi 0 - Zarautz 1

Elgoibar 1 - Beti Ona 1 (Erreg.)

ARETO FUTBOLA

Concepto Egile 2 -Segorbe 3 (Naz. B)

ESKUBALOIA

Kukullaga 40 - Lauko Elgoibar 26 (Senior emak.)

Tolosa 31 - Alcorta Forging Group 23 (Senior giz.)

Zarautz 31 - Beristain Banaketak 20 (Jub. mut.)

Pneumax Elg. 21 - Pulpo 23 (Kad. nesk)

Deca Elgoibar 38 - Basauri 38 (Kad. mut.)

AgendaESKUBALOIA (Olaizagan)

Zapatua, 13

10:00 Bankoa – Bidasoa A (Kad. mut.)

11:30 Tecnifuelle – Egia (Jub. nesk.)

16:00 Gabaz – Zuauto Katilu (Senior. giz.)

17:45 Alcorta – Baracaldo (Senior. giz.)

19:30 Lauko – Salud Tenerife (Senior. emak.)

Domeka, 14

11:30 Pneumax – Aloña Mendi (Kad. nesk.)

FUTBOLA (Mintxetan)

Zapatua, 13

10:00 Elgoibar – Ordizia (Inf. Txiki)

16:30 Elgoibar – Euskalduna (Oho. jub.)

Domeka, 14

10:00 Elgoibar - Antiguoko (Benj.)

11:00 Elgoibar - Antiguoko (Aleb.)

12:30 Elgoibar - Ordizia (Oho. inf.)

Zabalik dago Kilimon Trail mendi lasterketarako izena emateko epea

Seigarren urtez jarraian, Kilimon Trail mendi lasterketa antolatu dute apiri-laren 10erako, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez zabalik dago las-terketarako izen-ematea. 10:00etan abiatuko dira lasterkariak

Mendaroko Herriko Enparantzatik. 23 kilometroko ibilbidea osatu eta 1.500metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute. 17,5. kilometroan, gainera,300 metroko kronoigoera bat ere izango da Gaintxipixa mendira. Izen-ema-teak www.kirolprobak.com webgunearen bidez egin behar dira. Lehenengoalditik parte-hartzea handituz joan da urtez urte, eta iaz 245 korrikalarik lortuzuten proba bukatzea. Urte hauetan izen handiko lasterkariak pasa dira Men-darotik, tartean munduko txapelketan nabarmendu diren asko, eta proba honekleku bat egitea lortu du izen handiko mendiko lasterketen egutegian. Antola-tzaileek jakinarazi dutenez, Mendaro herria gehiago ezagutarazi eta orainarteko edizioak hobetzeko gogor ari dira lanean, eta ziur daude emaitza “do-torea” izango dela.

Lasturren dagoen Arbil mendira irteera antolatu du Morkaiko mendi tal-deak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako gurasoekin elkarlanean, otsailaren21erako. Aipaturiko ikastetxeetan eman beharko dute izena joan nahi dutenek.Joan den urtarrilaren 31n egin zuten azken mendi irteeran 60 bat ume etabeste horrenbeste guraso ailegatu ziren Besaideko gailurreraino, Arabak, Gi-puzkoak eta Bizkaiak muga egiten duten punturaino, hain justu ere. Lainoekez zietela Anboto gaina ikusten utzi azaldu dute Morkaikotik, baina Duran-galdeko eta Debagoieneko bailaren ikuspegi ederraz gozatu zuten.

Arbilera mendi irteera antolatu du Morkaikok otsailaren 21erako

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak antolatuta, idi-dema jokatuko duteElgoibarko Artazok eta Orioko Olidenek Sigmako probalekuan. Murgilharria (1.775 kilo) mugitu beharko dute idiek orduerdiko lanean. 1.200euro jarriko ditu alde bakoitzak eta nahi duen karreteroa ere alde bakoi-tzak aukeratuko du. Goizean egingo dute pisaketa, 10:00etan, eta22:00etan hasiko da desafioa.

Artazoren eta Olidenen idien artekodema otsailaren 27an

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 17

Page 18: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

MERKATU TXIKIA18

LANA................................EskaerakAdineko pertsonak zainduko nituzke as-teburuetan. Interna lan egiteko prest.Erreferentziak dauzkat. 632 573 554----------------------------------------------------------------------------------Pertsona arduratsua adinekoak edoumeak zainduko lituzke. Interna lan egi-teko prest. Esperientzia eta erreferentziakdauzkat. 631 291 645----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketa lane-tarako prest. 692 588 534----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketa lane-tarako prest. 617 571 210----------------------------------------------------------------------------------Lan bila. Elektrizitate, iturgintza eta pin-tura lanak egiteko prest. 10 urteko espe-rientzia. 632 873 111----------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak zaintzeko prest. Erre-ferentziak dauzkat. 631 534 125----------------------------------------------------------------------------------Haurrak eta adinekoak zaintzeko etagarbiketa lanetan jarduteko prest. 655 094 780----------------------------------------------------------------------------------Etxeak, hotelak, jatetxeak eta zaharrenegoitzak garbitzeko prest. Interna, or-duka edo gauka aritu naiteke. Esperien-tzia handia daukat. 626 914 904----------------------------------------------------------------------------------Arratsaldez, astelehenetik ostiralera adi-nekoak zaintzen edo garbiketetanegingo nuke lan. 631 098 995----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu edo garbiketa lanakegiteko prest, orduka. 684 318 696

Adinekoak zaindu edo garbiketa zeinsukalde lanetarako prest. 616 554 004----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu eta tabernak edo por-talak garbitzeko prest. 631 790 555----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaindu, garbi-keta lanak egin edo sukalde lanetarakoprest. 666 380 843----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu edo garbiketa zeinsukalde lanetarako prest. 677 259 560----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu edo garbiketa lane-tarako prest. 692 332 871----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko (titulua daukat),garbiketa lanetarako eta baserrietan lanegiteko prest. 640 209 948----------------------------------------------------------------------------------Garbiketan edo sukaldari-laguntzaile lanegingo nuke, esperientzia handia dut.659 321 517----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu edo garbiketa lanakorduka egiteko prest. 686 578 228----------------------------------------------------------------------------------10:00-16:00 bitartean orduka edogauez nagusiak zaintzen eta garbiketanlan egiteko prest. Eskarmentua eta erre-ferentziak ditut. 620 258 708----------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil garbiketan, umeak zain-tzen edo tabernetan. 15 urteko espe-rientzia daukat. 602 146 153----------------------------------------------------------------------------------Eskarmentu handiko zaintzailea lane-rako prest: etxeak garbitu, nagusiak pa-seatu, haiei jarraipena egin...Diplomatua. Esperientzia eta informeakditut. Euskalduna. 675 711 658

Lehen Hezkuntzako eskola partikularrakematen ditut. 688 895 568----------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. 631 133 431----------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. 633 767 696----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prest.Ikasketak eta esperientzia ditut. 671 989 434----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu eta garbiketa lanakorduka egiteko prest. 30 urte bainogehiagoko esperientzia dut (Elena). 660 511 781----------------------------------------------------------------------------------Emakume arduratsua adinekoak edoumeak zaintzeko edo garbiketa lanakegiteko prest. 631 748 977 edo632 454 417----------------------------------------------------------------------------------Umeak zein adinekoak zaintzenko prest.Bi edo hiru orduz arratsaldeetan. Garbi-keta lanak ere egiten ditut. 631 275 541

EskaintzakNeska euskalduna behar da Artonaninterna moduan lan egiteko. 653 569 293 (Lurdes).----------------------------------------------------------------------------------Mahats ardotegirako zerbitzariabehar da. Bidali CVa tabernara. 646 936 092 ----------------------------------------------------------------------------------Emakumea behar da Batxilergoko 2.mailako matematika eta kimikako es-kola partikularrak emateko. 634 462 336

ETXEBIZITZAK....................SalgaiEtxea salgai dut Elgoibar erdigunean.Bosgarren solairua, igogailuarekin. 616 111 603

AlokairuaElgoibarren etxebizitza alokagai har-tuko nuke. 631 291 645----------------------------------------------------------------------------------Etxebizitza edo gela hartu nahi duterrentan Elgoibarren edo inguruko he-rrietan. 688 333 713----------------------------------------------------------------------------------Etxebizitza edo ganbara hartuko ni-tuzke alokairuan bizi izateko. Logelabat edo bi. 631 098 995

LOKALAK.........................AlokairuaXagua taberna alokatzen da, San Fran-tzisko kalean. 605 741 485

GARAJEAK........................SalgaiGaraje itxia salgai, Jausoro plazan.19.000 €. Autoa eta moto bat sartzendira bertan. 685 707 879----------------------------------------------------------------------------------Garaje itxia salgai Jausoron (SantaKlarara bidean). 696 874 842

BESTELAKOAK....................1980an jaiotakoen jaia apirilaren16an. 12:00etan, Tantakan, ongi-etorrilunch-a eta bazkaria Sigman. Sartu 42€30350007250070067518 zenba-kian. Anima zaitez!

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Etxebizitza saldu duen jabe batek eskatu al diezaioke komunitateari azken urteetan

Erreserba Fondorako egin dituen diru ekarpenak bueltatzea, hasieran dirua obra ba-

tzuetarako eskatu bazen eta lanak egin ez badituzte?

Erreserba fondorako egindako ekarpenak komunitateko gai guztietarako dira. Beraz, behin di-

rua emandakoan jabeak ezin izango du diru hori bueltan jaso.

Erreserba Fondoa ezingo litzateke bueltatu hirugarren batek enbargatuko balu komunitateak zor duen kre-

ditu bat bermatzeko.

Etxe baten jabe aldaketa egiten denean, transmisio horren prezioaren baitan dago komunitatearekin dituen

diru kontuetako saldo hartzekoduna. Bestalde, Erreserba Fodoaren osaera eta konfigurazioak galarazten du ete-

nak egotea legeak eskatutako gutxieneko kopuruak betetzen ez badira. Izan ere, Erreserba Fondorako diru-ko-

purua ezin izango da aurrekontu-ekitaldiko une batean ere legeak ezarritakoaren gutxienekoa baino txikiagoa

izan.

AHOLKUA: Erreserba Fondoak komunitateari lagunduko dio aurre egiten urteko kontabilitatean sortzen di-

ren aparteko gutxieneko gastuei.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 18

Page 19: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

ZORIONAK 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Erretratu bakarreko agurra:

4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK

Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€.

Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Zorionak , Erik!ostegunean, 5urte bete dituzu-lako. Etxekoen etabereziki Aitanarenpartez. Muxuhandi bat.

Zorionak, Jare,larunbatean 2 ur-tetxo. Muxu handibat etxekoen etabereziki Oihan,Danel eta Izarorenpartez.

Zorionak, Danel!Igandean, urtetxobat! Patxo handibat familiakoenpartez eta bere-ziki, Aimarren par-tez.

Zorionak, Norazure zortzigarrenur tebe te tzean.Patxo handi batetxekoen partez.Muak!

Zorionak, Beñat, Koldo, Alazne eta Ioni! Aurten gainera bisiesto, zapatuanospatuko degu bihar dan moduan!!!

Zorionak, txa-peldun! Bihar 6urte! Ondo pasafamilia guztiareneta bereziki Agur-tzane eta Uxuerenpartetik.

Zorionak, Jare,Astelehenean 4urtetxo. Oso ondopasa genuen. Pa-txoak neba Aratz,lehengusu Ibai etaetxekoen partez

Zorionak, Aitor!Gaur zure lehenurtebetzea. Etxekoguztien partez.

Gabilondoinmobiliaria

Ermuaranbide kaleanpisua saltzeko premia!5.solairuan, igogailua,

3 logela, sukalde, komunaeta egongela 943 744 467

AukerA!!

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 19

Page 20: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

AGENDA20

12 BARIXAKUA18:30-20:30 Odol-ematea. Osasunzentroan.20:30 Antzerkia: Heroiak. Txalo produk-zioak. Herriko Antzokian.

13 ZAPATUA11:00 Topaketa. Maitasunez Hezi edos-kitze taldea. Kultur Etxeko hitzaldi gela. 12:00 Bilera, hipotekan zoru klausulareneragina dutenentzat. Rural Kutxa parean.

14 DOMEKA10:30 Tratu onen aldeko tailerra. Lehenbilera. Mendaroko Gaztelekuan.12:30 Kontzertua: Udal Musika Banda.Herriko Antzokia.19:00 Zinegiro goritan. Beldurrezko fil-mak. The Descent. Sutegixa Elgoibarkogaztetxean.

15 ASTELEHENALanbide Heziketa eta Industria munduaezagutzeko VII. jardunaldiak.Otsailaren19ra arte. Antolatzaileak: ElgoibarkoUdala, Goratu, Manahmana, IMH etaMeka Lanbide Eskola.

17 EGUAZTENA18:00 Hitzaldia: Jolas kooperatiboakhaurtzaroan. Garapen sozioemoziona-lean eta biolentziaren prebentzioan dutengarrantzia. Hizlaria: Maite Garaigordo-bil, EHUko ebaluaketa eta diagnostikopsikologo katedraduna. San Agustin are-toan.

19 BARIXAKUA21:30 Bideo foruma: Planes para ma-ñana. Dinamizatzailea: Loredi Salegi. An-tolatzailea: Haizea. Kultur Etxeko hitzaldigelan.22:30 Zinegiro goritan. Beldurrezko fil-mak. Dejame entrar. Sutegixa Elgoibarkogaztetxean.

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Palmeras en la nieve’13 Zapatua, 19:00-22:15

14 Domeka, 19:0015 Astelehena, 21:30

‘Alvin y las ardillas:fiesta sobre ruedas’

14 Domeka, 16:30

Kepa Acerori buruzkofilm laburrak18 Eguena, 21:30

Talo eguna Lasturren

Domekan, otsailaren14an, Talo Eguna ospa-

tuko dute Lasturren. Festarihasteko, 11:30ean, JokinUrainek Ametsen Liburua aur-keztuko du. Talogintza taile-rra, talo dastaketa, Lasturkoerrota zaharra martxan ikus-tea eta beste hainbat ekintzazgozatzeko aukera izango da.Herri bazkarian parte har-tzeko 943 199 033 zenba-kian egin behar da erreserba.Bazkalostean, Izer eta Ala-bier trikilariek joko dute.

Lasturko Talo Eguneanmasa handitzen dute, etaforma emateko, oihal berezibat erabiltzen dute taloa xi-gortzeko eta zapore hobeaizateko.

Nabarmenduak

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 20

Page 21: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

AGENDA 21

Urtarrilean hildakoak

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK

09:00 - 22:00

12 Barixakua GARITAONANDIA 13 Zapatua ETXEBERRIA14 Domeka ETXEBERRIA15 Astelehena FERNANDEZ16 Martitzena YUDEGO17 Eguaztena ORUESAGASTI18 Eguena BARRENETXEA19 Barixakua IBAÑEZ

22:00 - 00:00

Astelehenetik domekara ETXEBERRIA (Elgoibar)Santa Ana, 1Tel.: 943 740 140

00:00 - 09:00IRAUNDEGI (Eibar) Fermin Calbeton, 19 Tel.: 943 201 110

* Fernandez: Herriko enparantza 4,Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

- Eusebio Cenarruzabeitia Bengoetxea 87 urte, urtarrilak 4

- Francisca Alonso Rodriguez 87 urte, urtarrilak 7

- Jesus Mari Aizpurua Zabala65 urte, urtarrilak 9

- Pakita Arrillaga Arrillaga 75 urte, urtarrilak 9

- Quintiliano Gutierrez Gonzalez 77 urte, urtarrilak 11

- Ricardo Conde Conde 84 urte, urtarrilak 12

- Cipriano Salegi Eizagirre 90 urte, urtarrilak 13

- Dionisia Calleja Ruiperez 96 urte, urtarrilak 14

- Antonio Berasaluze Bernedo83 urte, urtarrilak 15

- Tomas Astigarraga Lizarralde86 urte, urtarrilak 19

- Lucio Gomez Sebastian 87 urte, urtarrilak 26

- Miren Garbiñe Del Hoyo Murua 48 urte, urtarrilak 30

I. URTEURRENA

Mª Teresa Zubizarreta Artaechebarria2015eko otsailaren 8an hil zen. Haren oroimenez

I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, otsailak 13, arratsaldeko 19:00etan Elgoibarko San Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 21

Page 22: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

HITZ ETA KLIK22

“Ikusgarri dago ibai inguru guztia gau epel honetan: ura bare-bare eta ehunka argi piztuta. Zenbat argi dagoen!”

Jose Luis Azpillaga

Iñigo Lamelas

Lana dela eta, Deba ibaiaren ondotikgora eta behera ibiltzen zara ia egu-nero, Eibartik Elgoibarrera edo De-

bara eta buelta. Trenean edo autobuseanzoazela, ibaira begira joatean zara.Maltzagara iritsi eta, lehenengo, ahateak

bistaratzen dituzu; pixka bat harantzago, baita ubarroi batzukere, ibaiko harri handiren batean pausaturik hegoak zabalik di-tuztela. Elgoibarrera helduta, ahate ugari ikusiko duzu, seguru,batzuetan hegaz ere bai, binaka edo hirunaka. Mendaro ingu-ruan ere ibaiari so egingo diozu koartzaren bat ikusteko peskizan.Ez da erraza, geldi-geldi egoten dira-eta. Bai lirainak beren gel-dotasunean! Eta a zer gozamena, hegaz ikusiz gero! Debara iris-tean, zisne beltz dotoreak begiztatuko dituzu sarritan.

Elgoibarren geratzen zarenean ere, kaletik beharrean,ibaiaren ondotik joaten zara maiz autobus-geltokitik lanera,

eta bertan ur-oiloren bat edo ahatekumeak ikustean, pausuamantsotu eta liluraz eta jakin-minez geratzen zara begira. Ob-sesio antzeko bat duzu hezgaztiekin: misteriotsuak zaizkizu,mundu espiritual batekin lotzen zaituztela iruditzen zaizu ba-tzuetan. Zeruan, hegan, atzemanezin ikusten dituzulako ote?

Ilundu du, eta ez da hegaztirik ageri inon. Ikusgarri dagoibai inguru guztia gau epel honetan: ura bare-bare etaehunka argi piztuta. Zenbat argi dagoen! Distirek hipnotiza-turik eta ia itsututa zauzkate. Uretara begiratu duzu, eta, bat-batean, barneko indar batek bultzatuta, jauzi egin duzuzubitik. Eta hor zoaz ibaian behera hegaz! Kink Kong-ekozubi azpitik pasatzean, errukiz begiratu diozu Ikaro gizajoari,eta aurrera jarraitu duzu patxadaz hegoei gozo-gozo eragi-nez eta haize leuna gorputzean sentituz. Maalako zubiarengainetik igaro eta hegan jarraituko duzu, laster ilargiaren argisoila lagun.

980 alea:Maquetación 1 11/02/16 13:00 Página 22

Page 23: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

Gizonezkoek gero eta gehiago erreparatzen diote beraien itxura fi-

sikoari, bereziki ilea mozteko eta apaintzeko orduan askotariko

moduak erabiliz. Horren harira besteak beste bueltan datoz:

* Kopeta-ilea modu ausartean moztea edo artesia buruko albo ba-

tean egitea.

*Aurreko aldean tupe luzeak egin eta bi aldeak kaskamotz lagatzea.

* Makina edo guraizeekin marrak markatzea.

Gainera, hipster fenomenoak bizarra berriz modan jarri zuenetik

gizonezko askok utzi du bizarra hazten eta gero pertsona

sonatuen –aktoreak edo futbolariak– modura moztu edo konpondu.

Gizonezko bakoitzari apropos moztu behar zaizkio bizarra eta

ilea aurpegira ondoen ematen dion irudia aukeratuz.

Izan daitezke bizar iletsuak, askorik zaindu gabeak; ile luzedun

bizarrak baina txukun moztuak; edo bizar motzak, ondo markatuak.

Ileak mozten diren moduan moztuta ere beharrezkoa da gero

etxean bakoitzak zaintzea eta orrazteko produktu bereziak erabil-

tzea.

* Efektu lehorreko ilerako argizariek, esaterako, ilea markatzeko

edo alderantziz ilea nahasteko balio dute ia produkturik erabili

dutenik igarri gabe.

* Ileari bustia dagoen itxura emateko gelak erabil daitezke.

* Aparrek eta espraiek ileari bolumena eman eta trinkotzeko ez

ezik gogortu eta finkatzeko balio dute.

980 azala:Maquetación 1 11/02/16 13:02 Página 3

Page 24: Zer diozu, ama? - barren.eus...2016/02/12  · guk nahi duguna this waltz dantzatzea da. Nik ere dantzatu nahi dut, baina nire utopia emozionala dan - tzatuko dut, muaka! “Oraindik

980 azala:Maquetación 1 11/02/16 13:02 Página 4