61
LAKUABIZKARRA HLHI LAKUABIZKARRA HLHI Antolamendu eta Jarduera Antolamendu eta Jarduera Araudia Araudia 2012-13

ANTOLAKETA ETA - Eguzkilore · Web viewZauria gertatuko balitz kontu handia jarriko da inor zikin ez dadin bere odolarekin, arreta osoz, eta urgentziazko sendaketa apositu batez behin

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

LAKUABIZKARRA HLHILAKUABIZKARRA HLHI

Antolamendu etaAntolamendu eta Jarduera AraudiaJarduera Araudia

2012-13

AURKIBIDEA

I. IKASTETXEAREN ORGANOAK

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA1. Zuzendaritza organoak 32. Partaidetza eta elkar-lanerako organoak 123. Pedagogi-koordinaziorako organoak 14

II. ESKOLAKO KUDEAKETARAKO TRESNAK

1. Hezkuntza-koordinaziorako eta antolaketarako tresnak 202. Hezkuntza ekintzarako tresnak 243. Dokumentazio akademikoa 254. Ekonomi kudeaketarako tresnak 26

III. ESKOLA EKINTZEN FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO ARAUAK

1. Irakasleriari dagozkion arauak 272. Ikasleriari dagozkion arauak 303. Irakaskuntzan aritzen ez den langileriari dagozkion arauak 334. Gurasoei edo legezko tutorei dagozkien arauak 345. Hornikuntza eta gelen erabilerari buruzko araudia 356. Ebaluazio eta promozioari buruzko arauak 367. Ikasleriaren ekintza bereziei buruzko arauak 398. Higiene eta ziurtasunari buruzko arauak 409. Testu liburuei dagokien araudia 41

IV. IKASLERIAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARREI BURUZKOA

1. Oinarri orokorrak 422. Ikasleen eskubideen betetzearen bermeak 433. Betebeharren betetzearen bermeak 444. Bizikidetza arauak 47

V. XEDAPEN GEHIGARRIAK

JANTOKIKO ARAUDIA

1. Helburu orokorrak 502. Gogoeta orokorrak 503. Eskolako jantokia 504. Funtzionamendua: ezinbesteko betetzeko arauak 515. Pertsonalaren funtzioak 526. Ikasleei dagozkienak 537. Disziplina-araudia 53

I. IKASTETXEAREN ORGANOAK1. ZUZENDARITZA ORGANOAK

Lakuabizkarra Lehen eta Haur Hezkuntzako Ikastetxeak hurrengo zuzendaritza organoak izango ditu:

1.1 Talde organoak:- Ordezkaritza Organo Gorena, Eskola Kontseilu izenekoa.- Eskola Kontseiluaren batzordeak.- Klaustroa.- Zuzendaritza taldea.

2

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA1.2 Kide bakarreko organoak:

- Zuzendaria- Ikasketa burua- Idazkaria

1.1 Talde organoak

1.1.1 Eskola Kontseilua

Partaideak: Zuzendaria. Ikasketa Burua. Irakasleriaren 10 ordezkari. Gurasoen 15 ordezkari. Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat. Udaletxeko ordezkari bat. Idazkaria, ahotsarekin baina botorik gabe.

Bi urtean behin, OOGeko kideen erdia berrituko da. Berritze hori txandaka gauzatuko da, halaxe ezarri baita OOGak arautzen dituen Dekretuan eta Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa Sailak argitaratu dituen deialdietan.

Funtzioak: Ikastetxearen hezkuntza – proiektua, antolakuntza eta jarduera araudia eta

kudeaketa proiektua onartzea, bete daitezen begiratzea eta 28.3 atalak agintzen duenaren arabera ebaluazioa egitea.

Ikastetxearen urteko plana onartzea, 35.2.a) atalean erabakitakoaren kaltetan gabe.

Prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urtekokudeaketa egitaraua onartzea, horien jarraipena eta aldizkako ebaluazioa bere gain hartuz.

Ikastetxearen urteko txostena onartzea. Zuzendaria hautatzea eta, beronen proposamenez, ikastetxeko gainerako bakar

organoak izendatzea. Zuzendariaren izendapena ezeztatzea edo bera indargabetzeko proposatzea, bi herenek onartutako erabakiz.

Ikasleen onarpena erabakitzea, indarrean dagoen araubidean agindutakoari bete betean lotuz.

Ikasleen agindupe arloko gatazkei irtenbidea ematea eta zigorrak ezartzea, ikasleen eskubide eta betebeharrak arautzen dituzten arauen arabera.

Beste ikastetxe batzurekin lankidetza-harremanak izatea kultura eta hezkuntzako helburuez.

Eskolako instalazio eta tresneriaren aldaberrikuntza sustatzea, baita haien iraupena zaintzea ere.

Ikastetxearen jarduera orokorra gainbegiratzea, administrazio eta irakaskuntza alderdietan.

Eskola jantokiko, funtzionamendua eta antolamendua zaintzea. Eskola egutegia onartu. Lege honek eta beste arau batzuek, edo ikastetxearen antolakuntza eta jarduera

araudiak ematen dizkioten beste edozein aginpide.

Eskola Kontseiluak, bere betebeharretarako, hurrengo laguntzak eskatu ditzake: Eskola komunitatearen kolektibo desberdinen partaidetza organoei iritzia. Batzordeak eratzea bai izaera egonkorrarekin baita behin behineko izaerarekin

ere. Laguntza Zerbitzuei, Ikuskaritzari eta orokorrean Administrazioari, datuak,

txostenak eta egokitzat jotzen duen aholku–lanak.3

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA Hezkuntzan trebatuak diren teknikariei azterlanak agintzea.

Ikasturtean zehar Eskola Kontseilua gutxienez hirutan bilduko da. Ikasturte hasieran saio bat Urteko Plana eztabaidatzeko eta onartzeko izango da, ikasturte amaieran Urteko Memoria aztertzeko eta onartzeko beste bat eta ikasturtean zehar hirugarren bat . Batzorde Egonkorrak edo Eskola Kontseiluaren heren batek eskatzen duenean ere bilduko da. Idazkariak hartutako erabakien akta jasoko du.

Zuzendariak, Eskola Kontseilua bilduko du, gai ordena, data eta ordua zehaztuz. Batzorde iraunkorrari dagokio gai ordena zehaztea, bai berak horrela erabakita bai irakaskuntza taldeak edo irakasleriak eskatuta. Zuzendaritza taldeari dagokio klaustroak hartu eta eztabaidatu behar dituen erabakietarako beharrezkoa den informazioa ematea. Denbora izanez gero gai ordenatik kanpo dauden gaiak eztabaidatu daitezke baina, ezin izango da beraiei buruz inongo erabakirik hartu.

Eskola Kontseilu kideak eta Eskola Kontseilutik osatuko diren batzordekideak beren ordezkapena betetzerakoan ez dira agintepean egongo. Zati bakoitzeko ordezkariek Eskola Kontseiluak egindako lanen berri dagokion kide anitzeko organoa informatu beharko dute eta egin nahi dituzten proposamenak Eskola Kontseilura pasatu, baina esandako organoaren gehienen iritziarekin ez dute ezinbestean bat egin behar. Pertsona zehatz bati eta bere irudiari dagozkion gaietan isilpekotasuna derrigorrezkoa izango da.

Eskola Kontseiluak edo berauen batzordeek aztertu behar dituzten dokumentuak aurrez Eskola Kontseiluaren kide guztien eskura egon beharko dute, eztabaidatuak izango diren saioan baino lehenago aztertu ahal izateko. Urteko Planaren proposamena eta Urteko Oroitidazkiaren proposamenak, Eskola Kontseiluaren kideen eskuetan beraiek onartzeko eguna baino hiru egun lehenago egon behar dute.

Kolektibo desberdinen ordezkariak, Eskola Kontseiluaren kideak, dagozkien ordezkatuen esku egongo dira, beraiek deituko dituztenean Eskola Kontseiluan eztabaidatuko diren gaiei buruz informazioa jasotzeko, hartutako erabakien berri emateko eta Eskola Kontseiluan aztertzeko diren proposamenak jasotzeko. Kolektibo desberdinen ordezkariek Klaustro eta Gurasoen Asanblada informazio–saioetara deituak izan daitezke

OOGk gehiengo soilez hartuko ditu akordioak, kasu hauetan izan ezik: Hezkuntza proiektua, urteko plana eta AJA nahiz AJAren aldaketak onetsi behar

direnean. Horiek guztiak gehiengo osoz onartuko dira. Zuzendaria berriz izendatzeko proposamena onetsi behar denean. Proposamen

hori bi hereneko gehiengoaz onetsiko da.

1.1.2 Eskola Kontseiluko batzordeak

Eskola Kontseiluak, berak nabarmendutako terminoetan, funtzio eta lan zehatzak egiteko batzordeak sor ditzake.

Bost batzorde egonkor eratuko dira: Batzorde Iraunkorra. Ekonomi Batzordea. Bizikidetza Batzordea. Jantokirako Batzordea. Higiene eta Segurtasunerako Batzordea.

Eskola Kontseiluak beste kideekin handitu ditzake batzordeak, Klaustroak eta AMPAk aukeratuak, beti sektoreen arteko proporzionaltasun erizpidea errespetatuz.

4

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAEskola Kontseiluak bereziki edo egonkorki eratzen diren batzordeen lanerako plana zehaztuko du. Batzordeek Eskola Kontseiluari beren ekintzen berri emango diote.

Batzorde Iraunkorra horrela eratuko da: Zuzendaria, mahaiburu bezala arituko dena. Idazkari. Ikasketa burua. 2 irakasle, Eskola Kontseiluaren irakasleen ordezkarien artean hautatuak. 3 guraso, Eskola Kontseiluaren beren arduradenen artean hautatuak. Udaletxeko ordezkaria.

Batzorde Iraunkorrak hurrengo funtzioak izango ditu: Eskola Kontseiluaren saioen gai–ordena prestatzea eta gaiak aztertzeko

beharrezko den dokumentazioa antolatzea. Premiazkoa denean Eskola Kontseiluaren ordezkatzea, hartutako erabakien berri

emanez. Zuzendaritza taldearen gaiak badira ere, honek erabaki bat hartu aurretik beren

garrantziagatik eskola komunitatearen iritzia jakin nahi duenean, gai horietan kontsultarako organo bezala aritzea.

Eskola Kontseiluak agintzen dizkion lan eta betebeharrak.

Ekonomi Batzordea honela eratuko da: Idazkaria, mahaiburu bezala arituko dena. Irakasle bat Eskola Kontseiluaren irakasleen ordezkarien artean hautatuak. 2 guraso, Eskola Kontseiluaren beren arduradunen artean hautatuak.

Zentroaren kudeaketa ekonomikoa eta ekipamendu eta instalazioen mantenuarekin zerikusia duten gaien jarraipena egin beharko du.

Bizikidetza Batzordea horrela eratuko da: Ikasketa Burua, mahaiburu bezala arituko dena. 2 irakasle, Eskola Kontseiluaren irakasleen ordezkarien artean hautatuak. 3 guraso, Eskola Kontseiluaren beren ordezkarien artean hautatuak.

Eskolako bizikidetzaren funtzionamendu egokia zainduko du, berau hobetzeko eta posibleak izan daitezkeen desoreken prebentzioarako proposamenak egingo ditu eta, Eskola Kontseiluaren izenean, falta larrien kasuetan, Araudi honek esaten duenaren araberako zigorrak ezarriko ditu. Ikasle baten egoera aztertu behar denean bere tutorea batzordekidea izango da..

Jantokirako Batzordea horrela eratuko da: Idazkaria mahaiburu bezala arituko da. Irakasle bat , Eskola Kontseiluaren irakasleen ordezkarien artean hautatuak. 2 guraso, Eskolan Kontseiluaren beren ordezkarien artean hautatuak.

Batzorde horrek Jantokiko arautegia eguneratuko du momentuko normatibak esaten duena kontuan izanda.

Higiene eta Segurtasunerako Batzordea horrela eratuko da: Ikasketa burua, mahaiburu bezala arituko dena. 2 irakasle, Eskola kontseiluaren irakasleen ordezkarien ertean hautatuak. 3 guraso, Eskola Kontseiluaren beren ordezkarien artean hautatuak.

Ebakuazio plana antolatuko da Batzorde honetan eta higiene eta segurtasun neurriak astertuko dira bai eskolan barruan , bai patioan

5

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA1.1.3 Irakasle klaustroa

Irakasleen klaustroa, aginte organoetako bat izateaz gain, irakasleen berezko parte hartze organoa da eta koordinazio didaktikorako organoa ere. Klaustroak, halaber, ikastetxeko hezkuntza-alderdi guztiak planeatzeko, koordinatzeko erabakiak hartzeko eta informazioa emateko ardura du.

Klaustroak zuzendaria izango du buru eta ikastetxean irakasle aritzen diren guztiek osatuko dute. Zuzendaririk egon ezean Ikasketa burua izango da klaustroko buru. Eta zuzendaririk nahiz ikasketa bururik ez balego, antzinatasunik handiena duen irakaslea izango litzateke klaustroko buru. Idazkaririk egon ezean, aitzitik, irakasleetan berrienek beteko ditu idazkariaren funtzioak.

Euskal Eskola Publikoaren legeak, 35.2 eta 35.3 ataletan, klaustroak ondoko funtzio hauek dituela dio:

Ikastetxearen ikasketa–proiektua eta irakaskuntza–jardunen egitaraua egin eta onartzea, Ordezkaritza Organo Gorenak irizpena eman ondoren; organo horrek erabakiko du ikastetxearen hezkuntza–proiektuan jasotako aztertarauen egokitasunaz.

Irakaskuntza-jardueren egitarauaren betetze-mailaren berri ematea Eskola Kontseiluari, gero aprobatzeko.

Ikasleak ebaluatu eta berreskuratzeko lanari buruzko irizpideak ezarri eta koordinatzea.

Ikasleriaren bideratze-eginkizunak eta tutoretza planifikatzea eta zuzentzea Ikastetxean garatu behar diren pedagogi saioetarako edo ikerketarako ekinbideak sustatzea.

Ikastetxearen jarduera-arauak onartzea. Irakasleriaren prestakuntzari dagozkionetan prestakuntza-jardueren, eskolaz

kanpokoen eta osagarrizkoen egitarauari buruzko txostena egitea, 36.3 atalean erabaki bezala egina.

Klaustroak hautatuko ditu ikastetxeko Eskola Kontseiluko bere ordezkariak.

Zuzendariak Klaustroa bilduko du gai-zerrenda zehaztuz. Zuzendaritza Taldeari gai zerrenda zehaztea dagokio, bai bere kabuz edota irakasleria edo irakaskuntza taldeak eskatuta eta baita ere dagokio klaustroak eztabaidarako eta erabakiak hartzeko behar duen informazioa ematea. Gai zerrendatik kanpo dauden gaiak eztabaidagarriak izan daitezke baldin eta denbora badago, baina beraiei buruzko erabakiak ezin izango dira hartu.

Klaustroak, bere konpetentzia eremuan, zuzendaritza taldeak edo beste irakaskuntza taldeek egiten dituzten proposamenak aztertu beharko ditu, eta komenigarria ikusiz gero, onartu.

Ikasturte hasieran bilduko da ikastetxeko antolabidea onartzeko eta Irakaskuntza-Ekintzen Programari oniritzia emateko; ikasturte amaieran bilduko da Urteko Oroitidazkian ekarpena bezala, ikasturteko garapenari buruzko txosten bat egiteko eta hurrengo ikasturtean Irakaskuntza Ekintzen Programan sartuko diren proiektu didaktikoak zehazteko.

Egiterakoan, praktikara eramatearen koordinazioan, ebaluatzerakoan, Ikastetxeko Proiektu Curricularrean eta Ikastetxeko Urteko Planaren Irakaskuntza Ekintzen Programan agertzen diren aldaketetan, Klaustroak Pedagogi Koordinaketarako Batzordea lan talde bezala hartuko du, honek Irakaskuntza Taldeak eginiko proposamenak jasoko dituelarik.

6

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAKlaustroa hiruhilabetean gutxienez behin bilduko da. Zuzendariak erabakitzen duenean, zuzendaritza taldeak erabakitzen duenean edo irakasleen heren batek eskatzen duenean bilduko da ere. Idazkariak hartutako akordioen agiria egingo du.

1.1.4 Zuzendaritza taldea

PartaideakZuzendariak, ikasketa-buruak eta idazkariak osatuko dute zuzendaritza taldea.

FuntzioakEuskal Eskola Publikoaren Legeak bere 36.2 atalean zehazten direnaketa Eskola Kontseiluak edo Klaustroak euren konpetentzi esparruetan ematen dizkionak:

Ikastetxearen zuzendaritza eta koordinaziorako irizpideak erabakitzeko eta jarduerari begira garrantzi handiagoko erabakiak hartzeko, zuzendariari laguntzea.

Kudeaketa-proiektua, prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua gauzatzea, Eskola Kontseiluak onar ditzan.

Aurreko puntuan adierazitako programen burutzapena zaintzea eta koordinatzea, eta horien betetze-mailaren berri ematea Eskola Kontseiluari urteko txostena onar dezan.

Urteko Oroitidazkiaren zirriborroa egitea, Eskola Kontseiluak eztabaida dezan. Eskola Kontseiluari euskal eskola publikoko beste zenbait ikastetxerekin

lankidetza-harremanak izateko proposamena egitea eta, halaber, kultura eta hezkuntza-xedez, erakundeekin itunak izenpetzeko proposamenak egitea, organo horrek, egoki baderitzo, hezkuntza-administrazioari aurkez diezaizkion.

Klaustroa entzunda, irakasle-taldeak antolatzea eta irakasleak beren ihardueretara atxikitzeko irizpideak erabakitzea ikasturte bakoitzaren hasieran.

Ikastetxeko irakaskuntza-jardueran Curriculum Proiektuaren betetze maila zaintzea.

Eskola-ekintza hiru eremuetan banatuko da, bakoitza taldekide baten ardurapean. Pertsonal eremua, kanpoko harremanak eta eskola–zerbitzuak Zuzendariaren

ardurapean daude. Pedagogi eremua eta hezkuntza zerbitzuak, ikasketa buruaren ardurapean. Administrari eta ekonomi eremuak, idazkariaren ardurapean.

Zuzendaritza Taldea kudeaketa eremu desberdinen koordinaketa organoa izango da. Horretarako kide bakoitzak berari dagokion eremuan egindako ekintzen berri emango du, irizpide komunak bilatuko dira eta ekintza guztiei koherentzia emateko erak.

Era arruntean astean behin bilduko da. Ez ohiko eran zuzendariak erabakitzen duen bakoitzean edo taldearen beste bi kideek eskatzen dutenean.

Zuzendaritza Taldeari dagozkion lanak hauek dira: Ikasturteko Plana eta Azkeneko Oroitidazkia egiterakoan programa horien

koordinatzea. Urteko Planaren abian jartzearen jarraipena egitea, bereziki Irakaskuntza-

ekintzen programarena eta Kudeaketa Programarena. Pedagogi Koordinazio Batzordeak egindako txosten eta proposamenak jasotzea

eta martxan jartzeko moduak aztertzea. Klaustro eta Eskola Kontseiluaren bileren gai zerrenda prestatzea. Zuzendaritza eta Koordinazio organo desberdinentzat behar den informazioa

ematea eta egokiak diren informazio bideak ezartzea. Eskola Kontseilua eta Klaustroa Urteko Planaren betetze mailari buruz eta

gauzatzearen barruan sartu zitezkeen aldaketeei buruz noizero informatzea.7

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA Eskola Kontseiluari proposamenak egitea, eskolatze maila hobetu nahian, beste

ikastetxe publikoekin hitzarmenak ezartzeko, esperientziak eta baliabideak trukatzeko, eta Ikastetxeak ohiko harremanak izango dituen organo eta erakundeen arteko koordinazio erak ezartzea.

1.2 Kide bakarreko organoak

1.2.1 Zuzendaria

Zuzendariari dagozkion funtzioak Euskal Eskola Publikoaren Legeak, 1/1993 otsailaren 19koa, geroago ekainaren 13ko l3/2008 legeak, birmoldatua izan zena, bere 34. atalean zehazten direnak dira:

Ikastetxearen ordezkaritza ofiziala egitea. Ikastetxearen funtzionamendua zuzentzea eta koordinatzea eta Ikastetxearen

ekitalde akademikoen eta taldeko organoen bileren buru izatea. Gastuak egiteko baimena ematea, ikastetxearen urteko kudeaketa-

egitarauarekin bat etorriz, eta ordainketak agintzea. Lan, zerbitzu eta hornikuntza-hitzarmenak egitea. Egiaztagiriak eta agiri ofizialak ikus-onestea. Arauak, erabakiak, proiektuak eta jarduera-egitarauak eta ikastetxearen

jarduerari eragiten dioten erabakiak betearaztea. Zuzendaritza karguen izendapena proposatzea Eskola Kontseiluari. Ikastetxeari atxikitutako langile guztien buruzagitza izatea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko organoek ordezkotzan eman

diezazkioten gainerako aginpideak; bestelako arauek eta ikastetxearen antolakuntza eta jarduera araudiak eman diezazkiotenak.

Zuzendaria, bere betebeharrak betetzerakoan, Eskola Kontseiluak eta Klaustroak hartutako erabaki eta planen arabera arituko da, baraiei dagozkien gaietan. Hezkuntza komunitatea dinamizatzea dagokio, bereziki irakasleria, euren interesak eta ekarpenak jasotzea eta bideratzea, elkar lanerako eta komunikaziorako bideak bilatzea.

Zuzendariari hurrengo lanak dagozkio: Ikastetxearen jardunaren bide ona zaintzea eta sortu daitezkeen arazoak

ezagutzea Zuzendaritza Taldearekin batera bera erantzule nagusia izango delarik.

Zuzendaritza Taldea, Klaustroa, Eskola Kontseilua, Batzorde Iraunkorra bilkurarako deiak egin eta haien buru izatea.

Zuzendaritza taldea aldiro-aldiro eman behar duen Ikasturterako Planaren betekizun maila eta bertan sortutako balizko aldaketak Eskola Kontseluari jakinaraztea.

Ikastetxeko harremanen buru izatea hezkuntza administrazioarekin, guraso elkartearekin, erakunde eta organismo ofizialekin, ongi izate eta kultur zerbitzuekin.

Ikastetxeko antolaketa egokia lortzeko hezkuntza administrazioari behar diren gizabaliabideen beharrak eskatzea.

Ezarritako epean hilabetero irakasleen huts-egite partea ikuskaritzara bidaltzea. Gastuak eta ordainketak gainbegiratu eta onestea. Elkarbizitzaren eta disziplinaren inguruan irakasleekin, ikasleekin eta baita

familiekin ere izan daitezkeen arazoetan erabakiak hartzea Antolamendu eta Jarduera Araudi honetan jasotakoaren arabera.

Zuzendariak, bere funtzioak betetzeko, eskola ordu libreak izango ditu; horretarako administrazioak, ikasle kopurua eta ikastetxeak dituen unitateak kontuan hartuz, zenbat izango diren aurreikusiko du.

8

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAZuzendariaren hautaketa

Zuzendaria hautatzeko garaian, aukeraketa prozesua indarrean dauden arauek diotenaren arabera egingo da.

1.2.2 Ikasketa burua

Ikasketa burua da ikasketa proiektua eta irakaskuntza-jardueren egitaraua koordinatu eta gauzatzen direla zaintzeko ardura duen organoa.

Ikasketa buruak ikastetxeko zuzendaritza taldeak onartutako irizpideekin bat etorriz ondorengo egitekoak ditu:

Irakaskuntzako jarduerak koordinatzea. Eskolako ordutegiak egitea eta betetzen direla zaintzea. Irakasle bakoitzari ikastetxeko gela bat edo gehiago izendatzea, Zuzendaritza

Taldeak ezarritako irizpideen arabera.

Ikasketa Buruak, aipatutako Euskal Eskola Publikoak dionaren arabera, honako eginkizun hauek izango ditu:

Irakasleen baja edo hutsak betetzeko behar diren prozedurak martxan jartzea. Bizikidetza eta disziplina arazoetan eskua hartzea eta garbitzea, Araudi honetan

ezarritakoaren arabera. Ebaluazio eta orientazio prozesuak koordinatzea.

Eremu pedagogikoaz arduratzen den zuzendaritza taldekide bezala, bere kargu izango ditu Pedagogi Koordinazio Batzordea, Bizikidetza Batzordea, irakaskuntza taldea eta hezkuntza zerbitzuak. Noizero eta eskatuko dioten aldi guztietan, organo hauen jardueren berri Zuzendaritza Taldeari emango dio. Hezkuntza taldeen koordinatzaileek eta arduradunek talde desberdinen lanen eta erabakien gauzatze maila eta lan planei buruzko behar best informazio emango diote.

Irakaskuntza talde desberdinek egingo duten Ikastetxearen eta ziklo desberdinen egoeraren azterketaz abiatuta, ikasketa buruak, Zuzendaritza Taldeak lagunduta, proposatuko ditu IkastetxekoUrteko Planean sartu beharreko bai formakuntza eta bai berrikuntza berariazko planak.

Ikasketa Buruak, bere funtzioak betetzeko, eskola ordu libreak izango ditu; horretarako administrazioak, ikasle kopurua eta ikastetxeak dituen unitateak kontuan hartuz, zenbat izango diren aurreikusiko du.

1.2.3 Idazkaria

Idazkaria Ikastetxearen admininistrazio kudeaketaz arduratzen den pertsona da.

Idazkariak ondorengo egitekoak izango ditu: Eskola Kontseiluaren, Ikastetxeko Zuzendaritza Taldearen eta irakasle

klaustroaren bilkuretako gai-zerrendan sartu beharreko gaiak prestatzea, organo horietako lehendakariak ezarritakoaren arabera, eta organo horien bilkuretako akta egitea eta irakurtzea.

Aktak, espedienteak eta ikastetxearen beraren agiriak zaintzea eta bertako organoen eskueran izatea. Ikastetxeko irakas-baliabideak zaintzea.

Zuzendariaren oneritziaz, ikastetxearen egintza, erabaki, hitzarmen, aurrekin, liburu eta agiri guztiak egiaztatzea.

Ikastetxearen kontabilitatea eramatea. Ikastetxearen behar ekonomikoen zerrenda egitea, bere berezko aurrekontuan

sartu beharreko gastuei dagokienean.9

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA Aurrekontua eta berari dagokion likidazio kontuari dagokion dokumentua

prestatu, Zuzendaritza Taldeak edo, bere kasuan, Batzorde Iraunkorrak aurkezteko Eskola Kontseiluak onar dezan.

Ikastetxeko horniduraren inbentarioa egitea. Ikastetxeko hornikuntzaren mantenua gainbegiratzea. Zuzendaritza Taldeak edo Zuzendariak agindu edo delegatu dizkionak.

Idazkariak, bere funtzioak betetzeko, eskola ordu libreak izango ditu; horretarako administrazioak, ikasle kopurua eta ikastetxeak dituen unitateak kontuan hartuz, zenbat izango diren aurreikusiko du.

10

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA2. PARTAIDETZA ETA ELKAR–LANEKO ORGANOAK

Lakuabizkarra Ikastetxeak hurrengo partaidetza organoak izango ditu:Gurasoen BatzarraIkasleen Guraso Elkarteak

2.1 Guraso Batzarra.

Ikastetxeko guraso guztiak Batzarkideak dira.

Gurasoen Batzarrari dagozkion funtzioak Euskal Eskola Publikoaren Legeak bere 38.2 atalean zehazten direnak dira:

Ikastetxeko gainerako organoei beren ardurapeko diren gaiei buruz egoki jo ditzan proposamenak egitea, eta irakaskuntza-jardueren egitaraua, prestakuntza-jardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua egiteratzeari buruzko balorazioa ematea.

Zuzendaritza-Taldearekin eta irakasle-klaustroarekin harremanak izatea, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren garapenean lankidetzarik handiena lortzeari begira.

Ikastetxeko bizitzan parte hartzeko gurasoen ekimena suspertzea. Batzar-organoetan gurasoen ordezkari direnak bileretara deitzea, egindako

kudeaketaren berri eman dezaten. Bere jarduera–arauak onartzea.

Gurasoen Batzarrak barne organo bat izan dezake (Junta Directiva delakoan). Barne organo horrek gurasoen batzarraren bilerak antolatuko ditu eta batzarrak hartutako erabakiak gauzatzen direla gainberatuko du. Asanbladak, nahi izanez gero, betebehar hauek Guraso Elkarteko zuzendaritza batzarraren eskuetan utz ditzake.

Gurasoen Batzarra Eskolako Kontseiluak eskatuta edo gurasoen %25ek eskatuta, bere iritzia ezagutzeko dela, informazioa edo proposamenen bat aditzera emateko dela, halabeharrez bilduko da.

Batzarrak hurrengo gaietan nahitaez informatuta eta kontsultatuta egon behar du: Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren egitea eta bere aldaketak. Hizkuntza ereduan aldaketarako eskakizunak. Ikastetxeko birmoldaketarako garrantzizkoak diren obren eskakizunak.

Batzarrak aktiboki parte hartze zuzena izango du Eskola Kontseiluko gurasoen ordezkarien hautaketan.

2.2 Ikasleen Guraso Elkartea

Ikasleen Gurasoen Elkarteak gurasoen borondatezko partaidetza eta elkar lanerako organoak dira.

Ikasleen Guraso Elkarteek Ikastetxean izaera izango dute baldin eta indarrean dagoen araudiaren arabera eratuta badaude eta Eskola Kontseiluari bere izaeraren berri ematen bazaio.

Elkarteak hurrengo eremuetan aritu daitezke: Guraso Batzarraren organo betearazleetan. Eskola Kontseiluak bultzatzen dituen lan batzordeetan. Bere alderdikide eta seme-alaben eskubideen urrakera edo eginbeharren utziera

egon uste bada, beren defentsan.

11

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA Urteko Planerako proposamenak aurkezterakoan, bereziki kanpoko jarduera eta

ekintza osagarrien programetarako. Kanpoko jarduera eta ekintza osagarrien programa gauzatzerakoan eta eskolako

ekintzetan gurasoek irakasleekin duten elkar-lanean. Gurasoen formakuntzan eta informazioan.

Guraso Elkarteak egiten dituen ekintzen berri Eskola Kontseiluari aldian behin emango dio.

Guraso Elkarteak, bere ekintzak egiteko, eskolako gelak erabiltzeko eskubidea du eskolako eguneroko jarduna oztopatzen ez duen bitartean. Elkarteak beharren berri eman eta gero zuzendaritzak beharrezko gelak emango ditu, Ikastetxeak dituen aukeren arabera.

12

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA3. PEDAGOGI-KOORDINAZIORAKO ORGANOAK

Lakuabizkarra ikastetxean koordinazio pedagogikarako hurrengo organo hauek arituko dira:

Irakasleen klaustroa eta tutoretza funtzioaIrakasle eta ziklo taldeakBatzorde pedagogikoa

Era berean hezkuntza jarduera hobetzeko honakozerbitzu hauek izango ditugu:

Hezkuntza zerbitzuakEskola zerbitzuak

3.1.1 Irakasleen klaustroa

Irakasleei dagokie: Ikastetxearen Proiektu Curricularraren arabera, Hezkuntza jardueren

programazioa egin, garatu eta ebaluatu. Ikasleen tutoretza bere gain hartu, aukera akademikoak eta beren ikaskuntza

aholkatzeko. Dagozkien irakasle taldeetan parte hartu eskolan egokia eta koordinatua den

jarduera lortzeko. Ikastetxearen Urteko Planerako ekarpenak egin eta dagokion heinean, bertan

sartuta dauden proiektuetan elkarlenean aritu, hala nola ikastetxearen eta irakasleen hezkuntza jardunaren ebaluazioa.

Ikastetxeko Gobernu Organoek eta Hezkuntza Sailak ezartzen dituen baldintzen arabera, formakuntza jardueretan aktiboki parte hartu.

Agintzen zaizkien kargu eta funtzioak bete, ikastetxeko beharrak eta irakaslearen ordutegia kontuan izanda.

Antolaketan eta ikastetxeko martxa onean elkarlanean aritu, ikasketa burutzaren eta AFAn zehazten diren beste arduradunen gidaritzapean.

Klaustroetara, koordinazio pedagogiko organoetara eta gobernu taldeko organuetarako hautatua izan bada, berauetara joan.

Hezkuntza Sailak edo ikastetxe bakoitzean beren gobernu organoek, luze-zabalean, ezartzen dituzten arauak bete.

Irakasleek goian agertzen diren betebeharrak aurrera eramateko elkarlanean arituko dira.

3.1.2 Tutoretza funtzioa

Ikasleak erreferentzi–talde baten partaideak izango dira. Talde horri tutore bat egokituko zaio. Zuzendaritza taldeak, Klaustroa entzunda, talde bakoitzaren tutorea aukeratuko du. Zikloan zehar tutorea berdina izango da, eta bakarrik ziklo horretan, legeak aurreikusten dituen kasuetan eta Zuzendaritza Taldeak espreski hartutako erabakian izan ezik.

Tutoreari dagozkio honako funtzio eta lan hauek: Banaka zein taldeka, Orientazio eta Tutoretza Plana garatu. Gurasoei, euren seme-alaben eskolako agertzeari eta irakaskuntza jardueretan

egiten duten parte hartzeari buruz informazioa ematea, baita hezkuntza prozesoari eta izan ditzaketen zailtasunei buruz ere.

Irakasle-taldeak onartu duen tutore-ekintzarako plana garatzea. Ikasleak beren taldean eta eskola-bizitzan integratzen laguntzea , baita

ikasleengan parte hartzeko jarrerak garatzea ere.13

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA Ikasleek ikaskuntzan azaltzen dituzte zailtasun orokorrenei laguntzea,

horretarako programazioan egin beharreko egokitzapenak eginez; horrez gain banakako hezkuntza premiak ere kontuan hartu behar dituzte, hartara, egin beharreko curriculum egokitzapenak egin ahal izateko.

Taldeko gainontzeko irakasleekin programazioaren koherentzia eta irakaskuntzak curriculum proiektuarekiko eta ikastetxearen urteko programazioarekiko koherentzia ere koordinatzea.

Laguntzako irakasleekin batera edo hala badagokio kontsultorearekin batera, curriculum egokitzapenak eta hezkuntza premia bereziak dituzte ikasleekin hezkuntza mailako esku hartzea koordinatzea.

Ikasleen ebaluazio prozesua koordinatzea eta irakasleen txostenak kontuan hartuz ikasleak ziklo batetik bestera igarotzeko erabakia hartzea.

Ikasleen jarraipena egin, taldean aritzen diren irakasle guztiengandik informazioa jaso eta ikasleen banakako espedientea betetzea.

Ikastetxera etortzeari egindako hutsak, puntualtasun faltak eta arau hausteak kontrolatzea eta horien berri gurasoei ematea.

Ikasturtearen hasieran, bai ikasleei baita bere familiei ere, helburuak, ikasketa programak eta ebaluazio erizpideen berri ematea. Era berean, ikasturtean zehar, egindako ibilbidea eta ebaluazioen berri emango zaie.

Araudi honek xedatzen duen moduan gurasoak hartzea. Irakaskuntza jardueren programan, ikasleen guraso edo tutoreak informatzeko

saioak finkatuko dira. Saio bat kurtso hasieran (bilera orokorra) eta gutxienez bakarkako bilera ziurtatu behar da. Era berean informe idatziak egingo dira umeen zikloa kontuan izanda.

Ikastetxek, guraso edo tutoreak hartzeko ordutegia zehaztuko du. Jarritako

ordutegian etortzerik ez badute, aldez aurretik horren berri emango diote tutoreari honek momentu egokia proposa dezan. Irakasle tutoreak, ondo irizten duenean guraso edo tutoreak dietzeko eskumena izango du, beren seme-alaben bilakaerari buruz hitz egiteko.

Tutoreak, astero-astero, ordubeteko saioa izango du bere taldearekin tutoretza

jarduerarako plana burutzeko.

3.2 Mailako eta zikloko taldeak

Irakasleek lan koordinatu bat egingo dute eta horretarako hezkuntza taldeak antolatuko ditu. Ikastetxeko irakasle guztiak, gutxienez, hezkuntza talde bateko kideak izango dira.

Urtero, Hezkuntza Ekintzen Programa egiterakoan, ikastetxean arituko diren Hezkuntza Taldeak finkatuko dira, beren kideak eta funtzionamendu araubidea (bileren maiztasuna, lan egiteko plana, informazioa eta beste taldeekin harremanak...)

3.2.1 Mailako taldea

Talde hauetan adin berdineko geletako tutoreak parte hartuko dute eta era berean geletan sartzen diren espezialistek gehi laguntza ematen dutenek.

Mailako irakasleek, helburuak, edukinak eta ebaluatzeko irizpideak adostuko dituzte eta horretarako astero bilduko dira.

3.2.2 Zikloko taldeak

14

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAZikloa da eskolako curriculuma antolatzen den denbora unitatea, helburu, edukin eta ebaluazio irizpide propioekin, Ikastetxeko Proiektu Curricularraren arabera.

Zikloan aritzen diren irakasleek ziklo taldea osatzen dute. Irakasle bat ziklo desberdinetan aritzen bada, batean atxikituko da, baina beharrezkoa denean, beste ziklo baten taldean aritu daiteke. Lanak banatzerakoan eta hizkuntza eredu berberaren barruan, zikloan ahalik eta irakasle kopuru txikien aritzeari eta irakasle bakoitza ziklo bakar batean edo ondoko zikloetan aritzeari, lehentasuna emango zaie.

Zikloko taldeak irakasleen arteko oinarrizko koordinazio forma dira. Talde hauek, Curriculum Proiektuaren marko eta Pedagogi Batzordearen akordioen barruan, zikloaren eskola ekintzen koordinaketari eta programazioei buruzko erabakiak hartzeko ahalmena dute.

Zikloko taldeari dagokio: Zikloaren ekintza orokorrak, ebaluazio saioak eta ekintza osagarriak antolatu. Pedagogi Batzordearen proposamenak aztertu eta kontuan hartu, baita batzorde

honi proposamenak igorri ere, dagokion organoan aztertzeko. Ikastetxeko Ikasketa-Proiektuak zehaztutakoaren arabera, zikloan irakatsi

beharreko irakasgaien programa didaktikoen osaketa koordinatzea. Ziklo bat osatzen duten ikasle-taldeentzat diseinatutako programazioen emaitzak

aztertzea, eta beharrezkoa bada, programazioak aldatzea. Hezkuntza-jardueran, irakasleen irizpideak bateratzea. Zuzendaritza-Taldeari prestakuntza- edo berrikuntza-proiektuak proposatzea. Ikastetxeko proiektu eta planak osatzen laguntzea. Ikastetxeko organo eskudunek eskatutako lanak egitea.

Mailako taldea astean behin bilduko da Unitate Didaktikoak eta eguneroko martxa aurrera eramateko.

Zikloko taldea halabetean behin bilduko da eta planaren barruan sartuta dauden lanak burutzeaz gain, zikloko taldeek hurrengo lan iraunkorrak izango dituzte:

Ikasturte hasieran, helburuak, programa eta ebaluazio erizpideak, elkarren arteko informazio bideak eta ikastetxetik kanpo egiteko agindu daitezkeen etxeko lanei buruzko erizpideak zehaztu.

Ebaluazio saio bakoitzean, taldea eta ikasleen egoera akademikoa aztertu, hezkuntzabeharrak hauteman eta beraiei erantzun.

Ziklo bakoitzak koordinatzaile bat izango du, Zuzendariak zuzendaritza kargurik betetzen ez duen zikloko irakasleen artean izendatua.

Zikloko koordinatzaileari hurrengo funtzio hauek dagozkio: Zikloko irakasleen bilerak antolatu, deitu eta zuzendu. Zikloko Curriculum Proiektuaren osaketan parte hartzea eta irakasleek egindako

proposamenak helaraztea. Ikastetxeko Pedagogia-Batzordearen kide izatea. Zikloko ikasleen tutoretza-funtzioak koordinatzea. Zikloko irakaskuntza Curriculum Proiektuaren arabera koordinatzea. Jarduera osagarriak koordinatzea. Bere eskumenen barne, Ikasketa-Buruak agindutako beste lanak egitea, bereziki

hezkuntza-errefortzua, curriculuma egokitzea eta jarduera osagarriak antolatzea. Bileretan aktak jasotzea non agertzen diren hitzegindako gaiak eta hartutako

akordioak. Halaber zikloak egiten dituen dokumentu eta materialak eta bertan maiz erabiltzen diren errekutso didaktikoak jaso eta zikloaren eskura izango ditu.

15

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAZuzendaritza Taldea eta gero, ordu banaketan, zikloko koordinatzaileek, beren lanak egiteko beharrezkoa den denbora izateko, lehentasuna izango dute.

3.3 Batzorde Pedagogikoa

Batzorde Pedagogikoa da hezkuntza-talde desberdinen arteko koordinazio organoa.

Batzorde Pedagogikoa Ikasketa Buruak, ziklo koordinatzaileek eta eskolako aholkulariak osatuko dute. Batzordean, tratatu beharreko gaien arabera, Zuzendaritza Taldeko beste kide batzuek parte hartu dezakete.

Batzordeak hurrengo funtzio hauek izango ditu: Ikasturteko planeko irakaskuntza jarduera koordinatu, bideratu eta ebaluatzea. Zuzendaritza taldetik sortzen diren proposamenak irakasleei helaraztea. Etapetan irakasleei zein ikasleei jasotako eskakizunak, izandako zailtasunei

irtenbideak bilatzea. Aholkulariaren bitartez, hezkuntza bereziari buruzko informazioa izan eta

pertsonak zein ikastetxeko baliabideak antolatzea. Hezkuntza berriztapen proiektuak bultzatu eta baloratzea. Ikastetxe-familien arteko komunikazioaren jarraipena egitea. Zuzendaritzari, ikastetxeko zerbitzuekin laguntzea. Ikasketa buruak proposaturiko ordutegia behatu eta baloratu. Batzorde Pedagogikoa astean behin bilduko da eta beti Ikasketa Buruak deitzen

duenean edo beren kideen heren batek eskatzen duenean. 3.4 Hezkuntza Zerbitzuak

Hezkuntza zerbitzuak irakasleei beren jarduera hobetzen laguntzeko eta azaltzen diren hezkuntza premia bereziei irtenbidea ematen laguntzeko sortu dira.Ikastetxeak eskola zerbitzu hauek izango ditu:

Ikastetxeko laguntza-zerbitzua: ikasketa buruak, heziketa bereziko irakasleek eta aholkulariak osatuta.

Berritzegunea Ikastetxetik hala eskatuko balitz, talde multiprofesionalaren diagnosi aholkua

edota laguntza Laguntzaileak Logopedak Fisioterapeuta

Azken hirurak beharren arabera, eskolarako bakarrik edo beste eskolekin konpartituta izan daitezke.

3.5 Eskola Zerbitzuak

Ikastetxeak honako eskola zerbitzu hauek izango ditu: Jantokia Segurtasun koordinatzailea

Zerbitzu bakoitzaren burua irakasle bat izango da.

3.5.1 Jantokia

Zuzendaritza Taldeak hurrengo zeregin hauek jantokiko arduradunaren eskuetan utzi ditzake:

Otordu-zerbitzua antolatzea eta menuen jarraipena egitea.

16

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA Jangela-zerbitzura atxikitako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko

langileen buru izatea, bai eta kanpoko langileen buru funtzioanl ere,dagokionean, enpresa hornitzaileen eta beren langileen arteko lan-harremanak edonolakoak direla ere.

Jangela erabiltzen dutenen kobrantzaren jarraipena egitea. Jangelako funtsen zuzeneko kontrol jarraitua egitea. Ikuskapen-lanak egitea. Beste lan batzuen artean, ikuskapena honako hau dela

ulertuko da: zerbitzua ematen den artean ikastetxeko instalakuntzetan egotea, eta disziplina eta jangelako funtzionamendu egokiaren ardura hartzea.

Ikasleek parte har dezaten, programak proposatzea OOGri. Aldizka, tresneriaren inbentarioa egitea eta eguneratzea, eta hori birjartzea. Kontratatutako enpresaren zerbitzuaren ezaugarriei eta kalitateari buruzko

txostena aurkeztea OOGri, eta instalakuntzetarako lanak eta hobekuntzak proposatzea.

Elikagaien eta lokalen higienea kontrolatzea.

Bere funtzioak betetzeko jantoki arduradunak administrazioak honetarako aurreikusten duen denbora izango du.

3.5.2 Segurtasun koordinatzailea

Segurtasun koordinatzaileak hurrengo betebeharrak izango ditu: Hustuketa Plana egin eta aztertu. Laneko segurtasun eta higiene baldintzak zaindu.

Bere funtzioak betetzeko Segurtasun Koordinatzaileak Administrazioak horretarako aurreikusten duen denbora izango du.

17

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAII. IKASTETXEKO KUDEAKETARAKO TRESNAK

Ikastetxeko kudeaketarako jarraian aurkezten diren tresnak erabiliko dira:

1. HEZKUNTZA-KOORDINAZIORAKO ETA ANTOLAKETARAKO TRESNAK

a. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuab. Curriculum Proiektuac. Antolakuntza eta Jarduerarako Araudiad. Kudeaketa Proiektuae. Urteko Planaf. Urteko Memoria

1.a, 1.b, 1.c 1.d Epe ertaineko proiektuak: IHP, ICP,AJA eta kudeaketa proiektua

Hezkuntza Proiektua ikastetxe osorako bakarra izango da, nahiz eta etapa bat baino gehiago eman. Eskola Kontseiluari egitea eta onartzea dagokio.

Proiektu curricularrak ikastetxean ematen diren etapa bakoitzari dihoazkio, baina beraien artean beharrezkoa den koherentzia izango dute. Egitea eta onartzea Klaustroari dagokio. Zuzendaritza taldeak Proiektu Curricularraren egitea koordinatuko du.

Eskola Kontseiluak Kudeaketa Proiektua onartuko du.

Proeiktuak egitea eta onartzea dagozkion organoak proiektu desberdinen aldaketak egin eta onartu beharko ditu.

Egite prozesuek organo erantzuleen kideen ordezkaritza handiena bermatu behar dute.

Proiektu hauetatik edozein aldatzeko ekimenak, onartu behar duen organo erantzulearen kideen 2/3en onarpena izan behar du.

Proiektu hauek igorriko zaizkio, eskatuak izanez gero, Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzara beraiek indarrean legeriarekin bat datozen ala ez erabaki dezaten.

Ikastetxeak mekanismoak ezarriko ditu eskola–komunitateak proiektu hauek ezagutu ditzan. Eskola–komunitatearen edozein kidek beraien kopia bat eskatzeko aukera izango du.

Zuzendaritza taldeak irakaskuntza jarduera eta proiektuen arteko koherentzia begiratuko du eta klaustroari curriculum proiektua aldatzeko behar diren proposamenak luzatuko dizkio.

1.e Urteko Plana

Urteko Plana horrela osatuko da: Hezkuntza–ekintzen Programa. Formakuntza, Osagarriak eta Eskolaz kanpoko ekintzen Programa. Urteko Kudeaketa Programa.

Goian aipatutako plangintza Zuzendaritza Taldeari dagokio, Klaustroa ata AMPAren lankidetzarekin.

18

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAUrteko Plana onartzea Eskola Kontseiluari dagokio. Honek zainduko du Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua eta esandako programaren arteko koherentzia.

Programa desberdinen gauzatze lanak ikasturtearen azkeneko hiruhilabetean hasiko dira eta ikuskaritza teknikoak jarritako epean bukatuta egongo da. Jarraitu beharreko pausuak hauek izango lirateke:

Egoeraren ebaluazioa eta organo eta talde desberdinen proposamenetatik, programa bakoitzaren organo erantzuleak ikasturterako planteatzen diren ekintzak eta helburuak erabakiko ditu.

Zuzendaritza Taldeak interesatuta dauden talde eta batzordeei eskatuko die Proiektu desberdinak garatu eta zehazteko.

Zuzendaritza Taldeak prozesua koordiantuko du eta Urteko planarekiko koherentzia bilatuko du.

Behin programak eginda, Zuzendaritza Taldeak Eskola Kontseiluari plan bat aurkeztuko dio, honek onar dezan.

Plana igorriko zaio, eskatzen bada, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikora. Honek egin ahal izango ditu aldatzeko proposamenak Plana hobetzeko edo Hezkuntza Sailaren erabaki eta legezko araudiaren kontra doazen gauzetan.

Plan horren barruan agertuko dira:

1.e.1 Hezkuntza–ekintzen Programa

Hezkuntza–ekintzen Programak jasotzen du:- Urteko erabakiak antolaketari buruz, Antolamendu eta

Funtzionamendu Araudi honek azarritakoaren arabera- Ikastetxearen Curriculum Proiektuan egingo diren aldaketak.- Curriculum Proiektua garatzeko berezko proiektuak.- Ikastetxearen ebaluazio egiteko era eta irizpideak.

Hezkuntza Sailak edo beste edozein erakundetik egin daitezkeen deialdietan ikastetxeak aurkezten dituen formakuntza, berrikuntza etabarreko proiektuak Urteko Planean jasoko dira.

Otsailean edo ekainean Klaustroak Hezkuntza Ekintzen Programaren betetze maila ebaluatuko dute. Zuzendariak Eskola Kontseiluari ebaluazio honen alderdirik garrantzitzuenen berri emango dio.

1.e.2 Formakuntza, Osagarriak eta Eskolaz kanpoko Ekintzen Programa

Formakuntza, Osagarriak eta Eskola kanpoko Ekintzen Progra00mak hurrengo alderdi hauek zehaztuko ditu:

Ikastetxearen Formakuntza Plana eta eskola denboran formakuntza ekintzetan irakasleek parte hartzeko irizpideak.

Ekintza Osagarriak, hau da, ez ohizko ekintzak maila, ziklo edo etapa bateko ikasle guztientzat, nomalean eskolatik kanpo egitekoak Proiektu Curricularra osatzeko.

Eskolaz kanpoko Ekintzak, hau da, ikasle guztiei eskeintzen zaizkienak eskola ordutegitik kanpo borondatez parte hartzeko.

Ikastetxearen Formakuntza Planak sartuko ditu hezkuntza praktikan hauteman daitezken beharrei erantzuteko ikastetxean irakasle guztientzat edo talde batentzat egingo diren formakuntza ekintzak, espreski adieraziz ordutegi eta antolaketa aldaketak.Holaxe, sartuko ditu ikastetxekideek parte hartzera behar du Urteko Plana eta Formakuntza Eremu Planaren ekintzak, ordutegi laboralaren barruan,

19

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAEskola ordutegia bitartean formakuntzako ekintzetan parte hartzeko lehentasunezko irizpideak hauek izango dira:

Proiektu Curricularraren arabera ikastetxearen interesa. Izan ez dezala ikastetxearen ohizko martxan ez eta gela partikular batean ere

ondorio txarrik.

Kanpoko ekintzen eta ekintza osagarrien programetan ekintza agertuko da, arduraduna, jasotzaileak, helburuak eta ekintzaren programa, lekua, momentua eta balioa, finantzi iturria adieraziz.

Ikasleek derrigorrez agertu behar dute osagarrizko jardueretan. Eskola Kontseiluak ekintza bakoitzeko gehien kobratu daitekeen kantitatea zehaztuko du arazo ekonomikoak eraginda parte hartzerik gerta ez daitezen.

Otsailean eta ekainean Gurasoen Elkarteak eta Klaustroak programa honen garapenaren jarraipena egingo dute eta Eskola Kontseiluari beraren berri emango diote. Ikasturte amaieran, ebaluazio globala egingo dute eta beraren ondorio eta proposamenen berri Eskola Kontseiluari emango diote beren eztabaidarako eta Urteko Memorian sartzeko.

1.e.3 Urteko Kudeaketa Programa

Urteko Kudeaketa Programak hurrengo aspektu hauek kontuan hartuko ditu: Programa definitzen duten lehentasunak eta irizpideak. Gastu eta diru sarreren aurrekontua. Inbentarioan aldaketak.

Idazkaritzak kudeatuko du Zuzendaritza Taldearen gidaritzapean eta Zuzendariaren erantzunkizunpean Urteko Kudeaketa Programa. Hiruhilabetean behin Batzorde Ekonomikoari Programaren betetze maila aurkeztuko dio. Urteko lehenengo Eskola Kontseiluan (urtarrila edo otsaila) aurreko urtean egindako gastuen zuribidea eta indarrean dagoen urteko aurrekontua onartuko dira.

Aurrekontua aldatu behar denean, bere baitan aurreikusita dauden mugen barruan, Batorde Ekonomikoak eta Iraunkorrak bilduko dira ontzat emateko. Aldaketa hauen berri Eskola Kontseiluari emango zaio.

Ikasturtea eta urtea amaitzerakoan idazkariak Eskola Kontseiluari edo bere ordez, Batzorde Iraunkorra eta Ekonomikoari, azkeneko likidazioa aurkeztuko dio. Halaber bere ondorioak eta proposamenak aurkeztuko dizkio.

1.f Urteko Memoria

Urteko Memoriak jasoko ditu, gutxienez, hurrengo gaiak: Ikasturtean zehar ikastetxearen bizitzan gertakizunik garrantzitsuenak. Ikasleen emaitza akademikoen balorazioa. Ikastetxearen funtzionamenduaren analisia eta hobekuntzarako proposamenak. Hezkuntz Ekintzen Programaren ebaluazioa. Ikastetxearen Proiektu Curricularran

sartzeko ondorioak eta hezkuntza hobekuntzarako proposamenak. Formakuntza, Osagarri eta Eskolaz Kanpoko ekintzen programaren ebaluazioa. Gastuen analisia.

Zuzendaritza Taldeak Urteko Memoriaren zirriborroa egingo dute Klaustroak eta batzordeek egindako txosten desberdinen arabera, bakoitza beren konpetentzi eremuaren barruan. Eskola Kontseiluak aztertuko du eta, hala badagokio, onartuko du.

20

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAPartaidetza eta elkar lanerako organoek Zuzendaritza Taldeari helarazi ahal izango dizkiote Memoria egiteko beren balorazioak, edo egindako proposamena aldatzeko iradokizunak.

21

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA2. HEZKUNTZA EKINTZARAKO TRESNAK

a. Programazio didaktikoakb. Curriculum egokitzapenakc. Irakas-ikaskuntzarako koordinazioa eta jarraipen tresnak

2.a.eta 2.b Programazio didaktikoak eta curriculum egokitzapenak

Irakasle bakoitzak, Ikastetxearen Proiektu Curricularraren barruan adostutako markoan, erantzunkizuna dauka bere ikasleekin eskola ihardueren programazioa erabakitzeko. Nahitaezkoa da programazioak koordinatzea bai mailan, bai zikloan, bai eta arloan ere.

Ziklo edo mailako taldeak, Ikastetxearen Proiektu Curricularrean adostatuko akordioetatik abiatuz, programazioak egiteko irizpideak zehaztuko dituzte eta esandako programazioek eduki behar duten formatoa.

Urteko programazio orokor bat egingo da eta dagokion zikloak edo mailak erabakiko dituen aldi mugatuagoengatik programazioak. Programazioak dagozkio ikasle taldeari eta dituen norbanako zein talde ezaugarriei egokituko zaie. Programazioetan sartuko dira Urteko Planean aurreikusten diren berrikuntza eta formakuntza planen garapenean dagozkien aspektuak.

Behin eginda, programazioak, Klaustro, Zuzendaritza Taldea, maila, ziklo edo etapa eskura egongo dira, egiteko egokiak ikusten dituzten aldatzeko iradokizunak uste badute ez dutela bat egiten Ikastetxearen Proiektu Curricularrarekin. Eskola Kontseiluak berrikusteko aukera izango du Hezkuntza Proeiktuarekin duten lotura aztertzeko.

Tutorea, ikastetxeko laguntza irakasleen laguntzarekin, norbanako curriculum egokitzapenaren ardura izango du. Esanguratsuak badira edo ez ohiko baliabideak behar badituzte, zuzendaritzak Berritzegunean aurkeztuko ditu Pedagogi Berrikuntza Zuzendaritzak ontzat emateko beharrezkoak diren tramiteetarako.

2.c Hezkuntza ekintzaren koordinazioa eta jarraipena

Maila, ziklo edo etapako taldeek programazio didaktikoen betetzearen jarraipena egingo dute eta hezkuntza ekintza koordinaziorako bidea izango dira. Horretarako, zikloko koordinatzaileak beharrezkoak izango diren dokumentuak jasoko ditu non agertuko diren:

Taldearen irizpide orokorrak. Akordio eta konpromisoen aktak. Programazioak praktikan jartzea baloratzeko eta ezagutzeko, lan planean hartu

diren daturik garrintzitsuenak. Lan taldeak egindako eta proposatutako material curricularrak. Bai ikasleentzat zein irakasleentzat taldean erabaki diren frogak, inkestak...

22

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA3. DOKUMENTAZIO AKADEMIKOA

Ikasle bakoitzak nahitaezkoak eta oinarrizkoak diren dokumentuen artxiboa bermatzen duen norbanako txostena izango du. Esandako txostenean hurrengo dokumentuak sartuko dira:

HAUR HEZKUNTZA Ikaslearen norbanako fitxa Eskolaldiaren laburpenak Norbanako Ebaluazioaren laburpenak Azkeneko Ebaluazioaren Txostena (etapa)

LEHEN HEZKUNTZA Ikaslearen norbanako fitxa Eskola dosierra Akademi txostena Norbanako ebaluazio txostenak (ikasturte amaiera) Azkeneko ebaluazioaren txostena (etapa) Norbanako egokitzapen curricularrak, baleude

Ikaslearen norbanako dossierra eta bertan dagoen dokumentazioa betetzea ikaslearen tutoreari dagokio.

Ikasle bakoitrzak Akademi Txosten bat izango du eta eskolan dagoen bitartean ikastetxean zainduko da. Lekualdatze kasuan familiari jatorrizko dokumentua emango zaio ikastetxean kopia bat geldituko delarik eta beste kopia bat ikastetxe berriari bidaliz, idatzizko eskakizuna aldez aurretik eginda.

Dokumentu hauen zaintza eta artxiboa ikastetxearen idazkariari dagokio. Jasotako informazioa babestuta dago pertsonen intimitate eskubideaz, horregatik ezin izango dira erabili hezkuntza helburu zehatzik ez duen ezertarako.

Tutoreak erregistratuko du, ikaslearen norbanako dosierra alde batera utzirik eta tutorearen beraren erabilerarentzat, irakasle desberdinen edo ikasle beraren edo bere familiarengandik jasotako interesgarriak diren beste datu batzuk, bertaratze eta egindako beste faltak sartuz. Datu hauekin guztiekin taldearen ikasle bakoitzaren jarraipena egingo du.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzaren amaieran, ebaluazio emaitzak dagozkien aktetan jasoko dira eta tutoreak bete beharko ditu.

Ikastetxean ikasle berri bat onartzerakoan idazkariak jatorrizko ikastetxeari eskatuko dizkio Akademi txostena, lekualdatze txostena eta lekualdatze ziurtagiria, eta familiari jatorrizko Akademi Txostena eta Lekualdatze Txostena.

Ikasle batek zikloa bukatu gabe eskola aldaketa egiten duenean, ikastetxe berriaren idazkariak eskolaketa liburua eta banakako ebaluazioaren txostenak eskatuko dizkio jatorrizko ikastetxeari.

23

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA4. EKONOMI KUDEAKETARAKO TRESNAK

Ekonomi kudeaketarako hurrengo tresna hauek erabiliko dira: Ikastetxearen baliabideen inbentarioa. Gastu eta diru sarreren aurrekontua. Kontalaritza liburuak. Egindako gastuen zuribideak. Aurrekontuaren emaitza eta likidazioa.

Urteko kudeaketa-programa ikastetxeko ekonomiaren aurreikuspen eta kontrolerako tresna dugu. Dokumento honetan a.5.c puntuan agertzen dira Urteko Planean agertu behar diren irizpideak.

Bai materiala eta altzarien aurrekontuan baita funtzionamendurako gastuetan ikastetxeko behar orokorrek beti izango dute lehentasuna.

Lehentasunak zehazteko, kurtso bukaeran, umerik gabe gaudenean, mailaz, geletan beharrezkoak diren material pedagogikoa zerrendak prestatuko dira.

Irakaslegoaren proposamenak zuzendaritza taldera (Idazkaria) zuzenduko dira eta gero Batzorde Ekonomikoari luzatuko zaio. Ikastetxeko beharrak ikusita baliabideen banaketa proposamena egingo da eta erabilera orokorreko eta espezialistek erabiltzen dituzte geletako beharrak ere kontuan hartuko dira: gimnasia lekua, musika gela, liburutegia…

Kudeaketa Ekonomiko arduraduna zuzendaria da eta gastuak baimenduko eta ordainketak aginduko ditu eta aldi berean Eskola Kontseiluak hartutako akordioak gauzatuko ditu. Zeregin horiek betetzeko zuzendariak eskuordetza eman diezaioke idazkariari.

Ikastetxeen kudeaketa ekonomikoa gero ekonomi-finantza kontrol ikuskatzaile baten mendean egongo da.

Administrazioaren aurrean zuzendariak ikastetxearen kudeaketa ekonomikoaren berri emango du. Finantza urtea amaitzerakoan eta Hezkuntza Administrazioak horrela eskatua ikastetxeak justifikatuko du, zuzendariak egindako ziurtagiriaren bitartez, bukatu berria den ekitaldiari dagokion kudeaketa ekonomikoa, kitapen kontu batetan adieraziz ikastetxearen aurrekontuan esleitutako baliabideei eman zaizkien erabilera.

Gastu bakoitzaren ziurtagiri zehaztuak ikastetxean geldituko dira dagokion organo ikuskatzailearen eskura eta, bere kasuan, Herri Kontuen Euskal Epaitegiarenean, beharrezkoak diren egiaztabideak egin ditzaten.

24

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAIII. ESKOLA EKINTZEN FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO

ARAUAK1. IRAKASLERIARI DAGOZKIEN ARAUAK

Irakasleak ikasturte hasierako zirkularrean xedatutako orduetan ikastetxean egongo dira. Eskola lanetan emango den denbora ikasturte bakoitzean ezarriko da onartutako programen arabera eta pertsonal baliabideen arabera. Astean 23 ordu baino gehiagokoak ez dira inolaz ere izango.

Ikastetxearen organo kolegiatu edo udal / barrutiko bileretara etortzea Ikastexea edo bere irakasleria ordezkatuz, kendu daiteke, posiblea denean, eskola kargarik gabeko denboratik.

Era berean, ordu-kreditua aldatzeko posibilitatea kontuan hartuko da ikasturtean zehar matrikulazio berriak edota hezkuntza-behar berriak direla eta.

Eskola kargarik gabeko denbora komunak hurrengo lanetarako izango dira: Klaustroaren bilerak. Hezkuntza taldeen koordinazioarako. Gurasoekin bilerak. Informazio eta formakuntza ekintzak. Hezkuntza ekintzekin zerikusia duen lana.

Eskola kargarik gabeko norbanako denborak, karguaren aritzean zehaztutakoak gehi irakasleak erabiltzeko daudenak, hurrengo lanetarako erabiliko dira gehienbat:

Karguan edo funtzioan aritzean dagozkionak. Beste irakasleen ez izateagatik ordezkapenak. Laguntza edo indartze jarduerak. Lan taldeetara joatea, Hezkuntza Ekintzen Programan aurreikusita. Hezkuntza Ekintzekin erlazionatutako norberaren lanak gauzatzea.

Irakasle guztiek araudiaren arabera esleituko zaizkien hezkuntza-lanak beren gain hartuko dituzte eta funtzio bat beteko dute (tutoretza, kudeaketa eta zuzendaritza, ordezkatze edo parte hartzea, koordinaketa eta zerbitzuarena), Araudi honetan ezarritako organo eta funtzioen arabera. Zuzendaritza Taldeak, irizpide pedagogikoak kontuan hartuz, lanen eta tutoretzen banaketa eta gai zalantzagarriak erabaki ditzake, hezkuntza taldeei entzunda, eta bere kasuan, interesatuak. Irakasleen ordutegia Hezkuntza Ikuskaritza Teknikoari igorriko zaio onartzeko. Esandako ordutegia irakasleen gelan jarriko da ikusgarri.

Irakasleak eta ikasleen eskola orduak zenbatuta, denbora libre ikusita, Zuzendaritza Taldeak, Pedagogi Batzordeari entzunda edo Pedagogi Batzordeak ezean, Klaustroak proposamen bat egingo du lanen banaketen irizpideekin. Esandako proposamenean arlo desberdinen bikoizketetan, hezkuntza indartze neurrietan, Hezkuntza Ekintzen Programatik eta Formakuntza Planetik datozen beharretan lehentasunak ezarriko ditu… adieraziz zein pertsonak (edo Hezkuntza Taldek) egingo duen lan bakoitza eta zenbat denbora izango duen horretarako lan hori burutu ahal izateko.

Proposamen honetatik abiatuz, Zuzendaritza Taldeak tutoretzak eta hezkuntza lanak esleituko ditu.

Tutoretzak eta hezkuntza lanak esleitzean Zuzendaritza Taldeak hurrengo irizpideak kontuan hartuko ditu:

25

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA Tutorea, posiblea bada, ziklo osoan zehar bera izango da eta bakarrik ziklo

horretan. Haur Hezkuntzan 2 ziklo eratuko dira, bat 2 eta 3 urteko umeekin eta bestea 4 eta 5 urteko umeekin.

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan tutoretzak lanpostu hauetarako izendatuta edo atxikituta daudenen artean esleituko dira.

Espezialistek beren espezialitatearen hezkuntza lanak bere gain hartuko dituzte, beti ere tutoreak ez baditu hartzen; hartu beharreko eskola karga, eskola hezkuntza jardunaldia baino handiagoa izango balitz, zuzendaritza taldeak espezialista bakoitzak zuzenean bete beharko dituen lehentasunak ezarriko ditu.

Maila bakoitzeko Ikastetxean urtebete edo denbora gehiago egina duen tutore bat gutxienez egongo da.

1.1 Irakasleen eskubideak

Irakasleek legeak arautzen dituen eskubideak izango dituzte. Beren hobekuntza eta gaikuntza etengabe garatzea. Beren ideia politiko edo erlijiosoak direla eta, Ikastetxeko inor ezin izango da

baztertua izan. Irakasleek ezin izango dute jarrera, ideologia edo ezaugarririk inposatu, are gutxiago elkarbizitzaren kaltetan bada.

Ikasgelan, ikaslearen arreta eta lana eskatzeko eskubidea. Ikasleek eta hezkuntza elkartearen beste kideek berarekin errespetuz eta era

egokian aritzeko eskubidea, bai hitzez, bai ekintzaz. Ezarritako orientabide, plan eta programen barruan ikerketa lanetan aritzea

egokien iruditzen zaizkien metodoak erabiliz. Ikastetxeren jarduerari eta diziplinari eragiten dion guztian parte hartzeko

eskubidea arauz jarritako bideak erabiliz. Ikastetxeri buruzko behar bezalako eta garaian garaiko informazioa jasotzea.

1..2 Irakasleen betebeharrak

1.2.1 Ikasleekiko

Beren ardurapean dauden ikasleen nortasuna errespetatzea. Ikasleen arteko diskriminaziorik ez egitea. Bere tutoretzako Ikasleak ahalik eta hobekien ezagutzea haiekiko laguntza

eraginkorragoa izan dadin. Ebaluazio irizpideak azaltzea, horiei zuzen lotzea ahalik eta ahalik eta era

objektiboenean. Kalifikazioei buruz ikasleek azaltzen dituzten zalantza guztiak argitzea. Ikasleen eta irakasleen gizatasunezko elkarbizitzari, moral, etiko eta erlijio usteei

eta bakoitzaren duintasunari begirunea izatea.

1.2.2 Ikastetxearekiko

Klaustrokidea izan eta pedagogi bileretara joatea. Jolastorduen zaintzan parte hartzea ezarritako txandak betetzen. Instalazio eta materialen erabilera eta mantenimendu egokia egitea. Puntuala izatea bai gelako sarreretan baita irteeretan ere. Atsedenaldietan ikasleak ikasgelan bakarrik geratzeko ez du, inolaz ere,

baimenik emango berak zuzenean zainduko dituen ekintzak burutzeko ez bada. Ikastetxera etortzerik ez izanez gero, Ikasketa Burua jakinaren gainean jarri eta

agiri batez justifikatu. Beren ikasleen agiriak egunean edukitzea. Ikasleek hutsegin edo jarritako orduan etorri ezean idatzirik jasotzea. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan oinarriturik irakaskuntza eta pedagogia

taldeekin elkarlanean jardutea.26

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA Ikasleen ebaluazioa, orientazioa eta tutoretza gauzatzea. Gelako diziplina zaintzea berezko arduraduna denean eta Ikastetxeko diziplina

orokorrean elkar eragile izatea. Beraiei dagozkien gaietan AJA hau betetzea.

1.2.3 Gurasoekiko

Gurasoak hartzea zehaztutako egun eta orduetan. Gurasoak deitzea beharra ikusten duenean. Ebaluazio-txostenetan gurasoen sinadura eskatzea. Ikasleen familiakoei, aldian behin, nola doazen jakitera ematea. Gutxienez, talde

bilera egingo da ikasturtearen hasieran eta banakako beste bat ikasturtean zehar.

Orokorrean eta diziplina arloari dagokionean, irakasleek Funtzio Publikoaren Legeak xedatutakoa jarraitu beharko dute.

27

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA2. IKASLERIARI DAGOZKIEN ARAUAK

Ikasleek 25 orduko lanaldia egingo dute astero. Eguneko jarduna, goizez eta arratsaldez, 09:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara izango da, asteazkenetan izan ezik, non arratsaldez ez dagoen klaserik.

Formakuntza Planak irakasle guztientzako edo ziklo batentzako jarduerarik aurreikusten duenean, zeregin horretarako arratsalde oso bat erabil daiteke ordutegiaren aldaketa Eskola Kontseiluak onartu behar duelarik. Aldaketa horrek ez du ez ikastegun ezta ikastordu murrizketarik suposatuko. Hala eta guztiz ere, inolaz ere ez da goizez lau orduko jarduna eta arratsaldez hiru ordukoa gaindituko.

Curriculum Proiektuan ziklo bakoitzaren zehar arlo desberdinen ordu banaketarako irizpideak erabakiko dira, ezarritako beharreko gutxienezkoak errespetatuz. Ikasturte bakoitzean, Hezkuntza Ekintzen Programan, ziklo bakoitzaren barruan ordu kopuru osoa zikloka eta mailaka finkatuko da.

Ikasle guztiek erreferentzi talde bat izango dute, tutore baten erantzunkizunpean. Talde bakoitzak gela bat izango du non burutuko duen ekintzen parterik nagusiena, erreferentzi gela bat.

Maila / ziklo bakoitzeko ikasleak erreferentzi taldeak ez diren era desberdinetan taldekatu daitezke denbora zehatz batzuetan ekintza batzuk egiteko. Hezkuntza Ekintzen Urteko Programan taldekatze hauen irizpideak finkatuko dira eta zein taldetan eta zein ekintzetarako erabiliko diren.

2.1 Ikasleen eskubideak

Ikasleek heuren nortasuna garatzen duen heziketa jasotzeko eskubidea daukate. Eskubide hau jarraian adierazten den moduan ziurtatuko da:- Elkarbizitzarako printzipio demokratikoen barruan, eskubideekiko eta

askatasunekiko errespetuan oinarritutako prestakuntza, baita tolerantzian ere.- Aztura intelektualak eta lanerako teknikak bereganatzea, baita

zientzia-mailako ezagupenak, ezagupen teknikoak, humanistikoak, historikoak eta estetikoak bereganatzea ere.- Ikasleak Euskal Herrian dagoen hizkuntza eta kultura aniztasuna baloraztea

eta horrekin batera Euskadiko bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelera, erabiltzeko eskubidea.- Kultura eta gizartearen bizitzan partaide eta eragile izateko formakuntza

jasotzeko eskubidea.- Bakerako eta askatasunerako prestakuntza eta herrien arteko lankidetzarako

eta elkartasunezko ideiak sustatzea.- Afektibotasuna, burujabetasuna eta besteekiko harremanak era orekatuan

garatzeko eskubidea.- Gaitasun fisikoen eta osasunaren garapena bermatzen duen heziketa

jasotzea.- Heziketaren hobekuntzan parte hartzeko eskubidea.

Ikasle guztiek dute euren osotasun fisikoa, psikikoa zein morala eta norberaren dignitatea errespetatua izateko eskubidea.

Aldi berean, ikasle orok du bere jarduera akademikoa segurtasun eta higiene mailako baldintza egokian garatzeko eskubidea.

Gaixotasunak edo istripuak eraginda, ikasleek ikastetxera luzaroan etortzerik ez dutenean, legeak arautzen duen etxeko laguntza jasotzeko eskubidea izango dute beren eskolaratze bidean egoera berezi horrek eraginik izan ez dezan.

28

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA Ikastetxeak, ikasleen egoera pertsonalari zein familiakoari buruzko informazioa

isilpean gordetzeko betebeharra du, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta bere Zerbitzuek eskatzen duten informazioaren kaltetan izan gabe, antolamendu juridikoaren arabera, eta ikaslearentzat tratu txarrak eragin ditzaketen egoera orotan edo adin-txikikoen babeserako legeetan ezarritako betebeharrak errespetatzen ez direnean, eskumeneko agintaritzari jakinarazteko betebeharraren kaltetan izan gabe.

Ikasleek ebaluazio-irizpideen arabera objetibotasunez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute. Horretarako ikasketa-planetan zehaztuta dauden unitate didaktikoen saio eta ekintzetan bertaratzea ezinbestekoa dauka etengabeko ebaluazioa posiblea izan dadin.

AJA honek ezarritako bideak erabiliz, ondo irizten dituen iradokizun eta erreklamazioak egitea.

Hezkuntza elkarteko kide guztiek, ezinbestean, araudi honetan jasota dauden eskubide guztiak errespetatu beharko dituzte.

Gurasoek, Ikastetxeko edonork Ikasleen eskubideak zapaldu edo erabiltzeko oztopatzen dituzten jarduerak sumatzen dituztenean, zuzendaritzan egoera salatzeko eskubidea izango dute.

Alde guztiak entzun ondoren eta, hala balegokio, Eskola Kontseiluaren iritzia jaso ondoren, Ikastetxeko zuzendaritzak, indarrean dagoen legea kontuan hartuta, behar diren neurriak hartuko ditu.

2.2 Ikasleen betebeharrak

Eskola Elkarteko gainontzeko kideen funtzioa eta duintasunarekiko begirunea agertzea.

Ikastetxeak ezarritakoak edo orokorrak diren elkarbizitzarako arauak errespetatzea.

Beren adinaren arabera, eskola elkarteko gainontzeko kideekin elkarlanean jardutea, ikastetxearen bizitzan eta antolaketan.

Eskoletara joatea, eskola-egutegian adostutako jardueretan parte hartzea eta ezarritako ordutegiak errespetatzea.

Irakasleek, irakaskuntza funtzioak betetzeko, agintzen dituzten lanak egitea. Ikastetxeko eraikuntza eta instalazioak modu egokian erabiltzea. Edozer dela eta, behar bezalako jokabidea azaltzea lagunek ikasteko duten

eskubidea errespetatzeko. Ikastetxera txukun eta garbi etortzea. Hezi txarreko espresioak edo biraoak saihestea. Guraso edo tutoreen ohar baten bidez hutsegiteak justifikatu behar dituzte. Beharrezkoa den materiala ikastetxera ekartzea. Irakasleak ematen dituen azalpenak eta ikaskideen partehartzeak arretaz eta

begirunez jarraitzea. Funtzionamendua hobetzearren, iradokizunak eta ekimenak arduraz azaltzea. Instalazioak eta baliabideak erabiltzeko arau eta xedapenak betetzea. Antolamendurako Jarduerako Araudia errespetatzea.

29

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA3. IRAKASKUNTZAN ARITZEN EZ DEN LANGILERIARI DAGOZKION

ARAUAK

Pertsonal ez irakasleaz ulertzen da hezkuntzarekin zerikusia ez duten funtzioak betetzen dituen pertsonala eta ofizialki eta izaera iraunkorrarekin ikastetxearekin harremana dutena. Ikastetxearen pertsonal ez irakaslea da atezaina, garbiketako pertsonala, sukaldeko pertsonala, jantokiko monitoreak eta Hezkuntza Laguntzarako espezialistak.

3.1 Pertsonal ez irakaslearen eskubideak.

Hezkuntza komunitatearen kide guztien errespetatua izatea. Lege laboralak eta beren ordutegia errespetatuak izatea. Eskola Kontseilurako beren ordezkariak hautatzea. Edozein arazo edo arau hauste baten aurrean informatua eta entzuna izatea

dagokion egitasmora beren jarraipenerako pasatu baino lehenago.

3.2 Pertsonal ez irakaslearen betebeharrak

3.2.1 Atezaina

Atezaina ikastetxeko zuzendaripean eta bere agindutara egongo da.

Atezainaren betebeharrak hauek dira: Ikastetxeko sarbideak kontrolatzea eta erraztea. Zuzendariaren baimenik gabe altzari edo materialaren irteera galeraztea. Ikastetxeko instalazioetan sumatutako kalteak Zuzendaritzari jakinaraztea. Eskola ordutegitik kanpo gertatzen denaren berri zuzendaritzari ematea. Eraikuntzaren erabilera onaren zaintza eta arreta. Zuzendaritzak atezaintzan, mantenimenduan, zaintzan eta garbiketan

beharrezko ikusten dituen guztiak, bere eskubiden aurka ez denetan. Hezkuntza elkartearen beste kideekiko errespetua azaltzea Posta eramatea eta jasotzea. Oharrak banatzea.

3.2.2 Garbiketako pertsonala

Udalak agindutako lanak bete beharko dituzte.

3.2.3. Sukaldeko langileak eta jantokiko begiraleak

Beren lan kontratuan xedatutako betebeharrak beren betebeharrak izango dira eta laneko segurtasun eta higiene araudia beteko dute.

3.2.4. Hezkuntza laguntzarako espezialistak

Berritzeguneko Talde Multiprofesionalak finkatuko dituen lanak beren betebeharrak izango dira.

30

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA4. GURASOEI EDO LEGEZKO TUTOREEI DAGOZKIEN ARAUAK

4.1 Gurasoen edo tutoreen eskubideak

Sortu eta parte hartu ikasleen gurasoen elkarteetan. Euren seme-alaben edo zainpekoen irakasleekin elkarrizketatu hezkuntzaz eta

formakuntzaz tratatzeko. Ikastetxeko aginte organoetako hautagai edo hauteslea izateko eskubidea. AJA honek ezarritako bideak erabiliz: irakaslea/tutorea/zuzendaritza/ikuskaritza,

beren seme alaben onerako egokiak irizten dituzten eskakizunak edo kexak azaltzea, betiere zentzunez eta gizabidez.

Eskola Kontseiluak onartuta eta hezkuntza jarduerarako oztoporik ez diren eskolaz kanpoko ekintzetan Ikastetxeko instalazioak erabiltzeko eskubidea.

4.2 Gurasoen edo tutoreen betebeharrak

Beren seme-alaben edo zainpekoen heziketa eta formazioa guraso eta tutoreen oinarrizko betebeharra dugu.

Eskatzen zaien seme-alabei edo zainpekoei buruzko informazioa erraztu Ikastetxeari.

Ikasleak infekzio, kronikoa edo kutsakorra den gaisotasuna edo parasitoak izanez gero tutoreari edota zuzendaritzari berri eman, behar diren neurriak hartu ahal izateko.

Ikastetxeko heziketa lanetan parte hartu eta elkarlanean aritzea. Irakasleek, tutoreak edo zuzendaritzak deituta Ikastetxen bertaratzea. Seme alaben aurrean ikastetxeaz gaizki esaka ez aritzea. Beren seme-alabak ikasketa bidean animatzea. Bai eskola jarduetararako bai eskolaz kanpoko ekintzetarako beren seme-alabek

behar duten materialaz arduratzea. Beren seme-alabek ikastetxeko materiala, altzariak eta instalazioak modu

egokian erabil dezatela sustatzea irakastaldearekin elkarlanean. Eskola elkarteko beste kideekiko errespetua bultzatzea. Beren seme-alabak Ikastetxera txukun eta garbi bidaltzea. Egindako huts egiteak edo berandu etortzeak idatziz justifikatzea. Bisita tokiak eta orduak errespetatzea ikastorduetan gelatokietan sartu gabe. Eskola ordutegia bukatutakoan, ikasleak Ikastetxeko esparruan geratzen badira,

gurasoak izango dira beren seme-alaben egite eta portaeraren erantzule bakarrak.

Ikastetxe osoan errespetatu ezarritako arauak. Honako AJA dagokienen guztian errespetatzea. Euren seme-alabekiko zein gainontzeko ikasleekiko tratuan edozein bortizkeria

fisikoa edo morala baztertuko dute, eta errespetuzko giroan infarkeria gaitzetsiz. Familiek ezagutuko dute ikasleak eskolako esparrutik ezin direla irten ordutegi

lektiboaren bitartean, jantokiko denbora barne, salbuespenak salbu, aldez aurretik familiak idatzizko jakinarazpena bidalitakoan tutoreari. Seme-alaba atezaintzan jasoko dute ebisua atezainari eman eta gero.

31

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA5. HORNIKUNTZA ETA GELEN ERABILERARI BURUZKO ARAUAK

Talde bakoitzari gela bat esleituko zaio eta bertan ohiko eskolako ekintzak egingo ditu, nahiz eta batzuk espezializatutako geletan egin. Ekintza zehatzetarako espazio komunak aukeren arabera esleituko dira, talde guztien hezkuntza beharrak erantzun daitezen.

Ziklo edo maila bereko ikasleak modu desberdinetan taldekatu ahalko dira (bikoiztuko dira kide kopuru txikiago izateko) erreferentzi taldea baztertuz hainbat jarduera burutzeko momentu zehatz batzuetan.

Lakuabizkarra ikastetxeko Ikasleen Gurasoen Elkartea, eta bere batzordeak barne, organorik egokien eta aproposena dela ezagutzen zaio eskolaz kanpoko ekintzak planifikatzeko, antolatzeko eta zuzentzeko. Beren gelen beharra Zuzendaritzari aurkeztuko dio, Bai bere lan egonkorrerako, bai programatzen dituen ekintzak eta jarduerak gauzatzeko. Zuzendaritzak eskaera horiei kasu egingo die, baldin eta eskola jarduera normala oztopatzen ez badute.

Ikastetxeko gelak, euren izaera publikoa dela eta, kultura, kirol edo sozial xedeetarako erabil daitezke gizartearen mesederako, bereziki haurtzaro eta gaztaroarenak. Gela horien erabilpena ezin izango da baimendu interes ekonomikoa tartean dagoelarik. ezta ere kaltetzen edo oztopatzen badute ikastetxeak eta bere elkarteek antolatzen dituzten ekintzen ohizko bilakaera. Edonola ere, baimena ematekotan eskolako orduz kanpoko denboran erabiltzeko izango da. Eskolako Kontseiluak ezarriko ditu ikastetxeko gelen erabileraren lehentasunak eta irizpideak, Euskal Eskola Publikoaren aniztasuna kontuak hartuta.

Ikastetxeko gelak edo lokalak erabili nahi dituzten elkarte zein erakundeek, aldez aurretik, idatzizko eskaera aurkeztu beharko dute Zuzendaritzan Eskola Kontseiluak bere oniritzia ala ukazioa eman diezaion. Eskaera horretan ekintza, momentua, iraupena eta behar dituzten lokalak edo espazioak zehaztuko dira. Bertan ere jasota geratuko da eskatzaileek burututako ekintzetatik sor litezkeen kalteen erantzule izango direla eta gertatutakoaren ondorio guztiak beren gain hartuko dituztela. Baimenaren iraupena ikasturtearekin batera amaituko da.

Ikastetxeko Zuzendaritzak, indarrean dagoen legediaren arabera eta Eskola Kontseiluaren irizpideak jarraituta, instalazioak erabiltzeko baimena emango du. Garbiketa eta zaintza egiteko tasak ezartzeko ahalmena izango du. Era berean, sor daitezkeen kalteei aurre egiteko diru gordailua eska daiteke. Ekintza bukatuta eta gastuak ordainduta gordailuaren kitapena egin eta behar den dirua itzuliko da.

Baliabide didaktikoen arduradunek beren mantenua, ordenaketa eta banaketa zainduko dituzte. Baliabide berrien erosketa dagokie, irakasleek eskatzen dutenaren arabera, eta horretarako esleitzen den aurrekontuaren arabera eta Zuzendaritza Taldeak finkatzen dituen lehentasunen arabera, hezkuntza taldeak entzunda.

32

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA6. EBALUAZIOA ETA PROMOZIOARI BURUZKO ARAUAK

Ikasturtea bi alditan banatuko da Haur Hezkuntzan, eta hiru alditan Lehen Hezkuntzan. Ikasturte hasieran, irakasle bakoitzak programazio orokorra prestatuko du zikloko irakasleek ezarritako irizpideen araberakoa.

Ikasleen ebaluazioa banan-banakoa, etengabekoa eta globala izango da eta horretan, taldean zuzenean aritzen diren irakasleek parte hartuko dute.

Aldi bakoitzaren amaieran hezkuntza praktikari eta ikasleen ikasketen ebaluazioari ekingo zaie. Hezkuntza Ekintzen Programan aldi hauek finkatuko dira eta ebaluazio saioetarako datak, hala nola erabiliko diren tresnak Curriculum Proiektuan azaltzen den arabera.

Ebaluazio orokorraren arduraduna tutorea da eta, hori horrela izanda, irakasle taldearen kide guztien iritziak aintzat hartuko ditu ebaluazio saioetan.

Tutoreak, gurasoei emateko, idatzizko txosten bana pasatuko die. Bertan, proposatutako ebaluazio irizpideen arabera arlo guztietan sumatutako aurrerapen eta zailtasun esanguratsuenak zehaztuko dira.

Lehenengo zikloko ikasleek egindako frogak gordeko dira Ikastetxean ziklo osoan ikasleen aurrerapena ikusteko. Hirugarren mailakoak, berriz, urtebetez gordeko dira eta gurasoek kontsultatu ahalko dituzte Ikastetxean bertan. Laugarren mailatik gorakoak etxera eramango dira guraso edo tutoreek ukusteko eta sinatzeko. Gero, Ikastetxera bueltatuko dira.

Ikasle batek aurreikusitako helburuak gainditzen ez dituenean, tutoreak, gainontzeko irakasle espezialisten eta, hala balegokio, laguntzako irakasleen iritziak kontuan hartu ondoren, ikaslea hurrengo ziklora igaroko ote den erabakiko du. Hala ere, igarotzeko erabaki hartuta ere, erabakiarekin batera, ikasleari programatutako helburuak lortzen lagunduko dioten hezkuntza-neurri osagarriak adieraziko dira. Laguntza horiek hezkuntza zerbitzuarekin, elkarlanean, zehaztuko dira.

Gurasoei informazioa eman ondoren eta haien iritziak entzunda, ikaslea zikloan urtebete gehiago geratzeko erabakia etapan behin baino ezin izango da hartu.

Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzaren bukaeran, tutoreak, ikasleen arlo bakoitzeko ebaluazioa eta ebaluazio orokorraren emaitzak jasoko ditu horretarako propio dauden aktetan. Emaitza horiek honako modu honetan azalduko dira: Gutxiegi, Nahikoa, Ongi, Oso Ongi, Bikain. Hurrengo ziklo edo etapara igarotzeko, ala ez, erabakia agertuko da. Datu horiek guztiak ikaslearen banakako espedientean jasoko dira.

Ebaluazioa bukatu bezain laster, Zikloko Taldeak, bukatutako epealdiaren eta ikasleek lortutako emaitzen azterketa egingo du. Arlo batean edo curriculumaren alderdiren batean arazoren bat antzematen badu egoera zuzentzeko behar diren neurriak proposatuko ditu. Neurri horiek zehazteko, aholkularia eta laguntza zerbitzuen irizpideak kontuan hartuko ditu.

6.1 Erreklamazioak direla eta

Ikasleen gurasoek edo tutoreek, ebaluazio orokorra dela edo hurrengo ziklora igarotzea dela, irakasle tutoreak hartutako erabakiari erreklamazioak egiteko eskubidea izango dute. Bai eta era berean, ebaluazioa egiteko erabili diren irizpideak ezagutzeko eskubidea.

33

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJATutoreak ikasturtean zehar egindako behaketa erregistroa, eskola lanei buruzko oharrak eta idatzizko ariketak erabiliko ditu bere erabakia bermatu eta justifikatzeko ikasle eta gurasoen aurrean. Hartutako erabakiarekin akordiorik ez balego, Zuzendariarengana jotzeko aukera izango lukete. Horrek, ikasketa buruarekin batera eta partaide diren irakasle guztiekin, guraso eta ikaslearen argudioak eta irakaslearen datuak eta arrazoiak aztertu ondoren bere erabakia hartuko du.

Zuzendaritzak hartutako erabakiarekin bat ez baletoz, Ikuskaritza Teknikora jotzeko aukera izango dute behin betiko erabakia hartuko duelarik.

Jarraibide horretan lehenengo erabakiaren aldaketarik balego ikaslearen txosten akademikoan jasoko da.

6.2 Banandutako gurasoen seme-alaben ebaluazioaren emaitzei buruzko informazioa dela eta.

Seme-alaben legezko zaintzarik ez duen banandutako edo dibortziatutako gurasoak ebaluazioaren berri jaso nahi badu, seme-alabak ikasten duten Ikastetxeari eskatu behar dio hori. Zuzendariari zuzendutako idatzi baten bidez egin behar du eskaera eta banantze, dibortzio edo baliogabetasun epai judizialaren kopia fede-emailea ere bidali behar du, edo, dagokionean, banantzea egiaztatzen duen notario-agiria, edo, amaitu gabe dauden prozesuen kasuan, behin-behineko neurriak hartzen dituen epailearen agiria.

Banantze, dibortzio edo baliogabetasun epai judizialak espresuki aginduren bat emango balu darabilgun gaiari buruz, ikastetxeek epaiak diona bete behar dute zorrotz. Beste egoera batzuk fede-emaileki egiaztatzeko agirien kasuan ere modu berean jardun behar da.

Epaiak edo agiri bidez hartutako neurriak ez badu darabilgun gaiari buruz berariaz ezer esaten ikastetxeak seme-alaben eskola errendimenduaren berri eman behar dio ikaslearen legezko zaintzarik ez duen gurasoari, beti ere, guraso horri ez badiote guraso-agintea kendu. Ikastetxeek ez diote guraso-agintea kendu dioten gurasoari berri emango, ez bada epailearen aginduz..

Legezko zaintzarik ez duen gurasoak informazio zuzena jasotzea eskatzen badio Ikastetxeari aurreko atalean esandako eran eta baldintzetan, Ikastetxeak eskaera horren berri eman behar dio legezko zaintza duen gurasoari. Gainera, informazioa eskatu duen gurasoak aurkeztutako agiriak ere bidali behar dizkio bi helburu hauekin: batetik, beste gurasoa jakinaren gainean egon dadin, eta, bestetik, ziurtatzeko aurkeztutako epaia edo agiri fede-emailea bat datorrela familia harremanak benetan arautzen dituen agiriarekin eta, epai judizialaren kasuan, jakiteko aurkeztutako epaia dela eman den azkena eta, ondorioz, baliozkoa.

Zaintzarik ez duen ezkontidearen eskariaren berri beste ezkontideari eman ondoren eta beti ere, eskatzaileak aurkeztutako agiria indarrean dagoenarekin bat badator, behin 10 egun pasata, ikastetxeak eskatzaileari agiriren bidez informazioa ematen hasi behar du. Ikastetxeak era honetan eman behar dio informazioa: Ikaslearen zaintza duen pertsonari ematen dizkion agiri informatzaile guztien kopiak bidali behar dizkio jaso izanaren adierazpena duten gutun ziurtatuen bidez. Aldi berean, egokitzat duten informazioa eman diezaiokete ahoz irakasle tutoreak eta beste irakasleek.

Zehaztu dugun egoera hau berez luzatuko da denboran zehar, baldin eta gurasoetako batek, guraso aginteari edo zaintzari buruz aldaketak izan direla eta, agirietan oinarritutako elementu berririk aurkezten ez badu.

34

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA

35

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA7. IKASLEEN EKINTZA BEREZIEI BURUZKO ARAUAK

Dagozkien Urteko Programan onartutako ekintza osagarriak, curriculum garapenaren parte direnez, derrigorrezkoak izango dira. Gaixotasunagatik, kontraindikazio medikuagatik edo ekintza horietan parte hartzea salbuetsi daiteke. Familiek tutoreari aurkeztuko dizkiote salbuespen eskakizunak eskaera argudiatuz.

Ikastetxeak bere gain ezin badu hartu ekintza hauen gauzatzeak sortzen duen gastua, ikasleei eskatu ahalko zaie diru bat helburu zehatz honekin. Zuzendaritza Taldeak, aurrena OOGri helarazita, ikasturte bakoitzaren hasieran, ekintza hauetarako ikasleei eskatu ahal zaien gehiegizko diru kopurua zehaztuko du eta arazo ekonomikoak dituztenentzat edo ekintza hauek ordaintzeari uko egiten diotenentzat, Guraso Elkartearekin kontatuz, laguntza sistema ezarriko du.

Eskolaz kanpoko ekintzen antolamendua eta jarraipena IGE-ri dagokio. Horietan parte hartzea borondatezkoa izango da.

Ezartzen bada kuota mota bat, honek bakarrik egokituko zaio egin beharreko ekintzen ordainketari.

36

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA8. HIGIENE ETA SEGURTASUNARI BURUZKO ARAUAK

Edozein larritasun medikuaren aurrean ikastetxe batean jokatzeko era irakasle eta pertsonal ez irakaslearen partetik 112 larritasun zerbitzuarekin harremanetan jartzea izango da, non egokiak diren zehaztasunak emango duten.

Jolastorduan istripu edo gertakari bereziren bat jazotzen bada, irakasle zaintzailearengana joko da arazoa bideratzeko.

Ikastetxe orduetan istripurik gertatzen bada honako jokabide hau begiratuko dugu:Arina ematen badu, gurasoei deituko diegu umearen ardura hartzeko. Gurasoak aurkitu ezean, tutoreak edo, bera ez balego, Ikastetxeko beste edonork erietxera eramango du taxi bidez. Larriagoa emango balu, zuzenean eramango da ikaslea erietxera gurasoak jakinaren gainean jarriz. Desplazamendua anbulantziaz egingo da eta beti ere Ikastetxeko norbaitek lagunduta.

Ikastetxean botikinak izango dira, behar bezala ornituak eta pertsona helduen eskueran. Zauria gertatuko balitz kontu handia jarriko da inor zikin ez dadin bere odolarekin, arreta osoz, eta urgentziazko sendaketa apositu batez behin erabiltzeko eskularruak erabiliz. Zorua edo altzariak zikinduko balira edozein gorputz fluidorekin %10 diluitutako lixibaz garbituko da minutu batzuen bitartean.

Ikastetxeko langileak ez daude inolaz ere behartuta botikak ematen. Botikinetan ere ez da izango.

Ikasle batek infekzio-gaixotasuna, gaitz kutsakorra, kronikoa edo parasitoak izango balitu modu iraunkorrean, Ikastetxeak behar beste informazio eskatu ahal izango du osasun zerbitzuetan, baita ere bere familiaren ardurapean utzi ikasle hori harik eta zeharo sendatu arte.

Eskola Kontseiluak larrialdi plan bat egingo du edozein ezbehar prebenitzeko Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arauen arabera. Ikastetxean urtean behin gutxienez hustuketa-simulazioa egingo da.

37

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA9. TESTU LIBURUEI DAGOKIEN ARAUDIA

Material curricularra eta testu liburuen programa kudeatzeko batzorde bat eratuko da. Batzorde horretan parte hartuko dute Eskola Kontseiluaren buruak edo ordezkatuko duen pertsonak, ikastetxearen idazkariak, lehen hezkuntzako ziklo koordinatzaileek eta familien bi ordezkarik, bat Eskola Kontseiluak aukeratua eta beste bat AMPAk aukeratua.

Behin testu liburak entregatuta eta batzordeak uste badu libururen bat hondatu dela asmo txarrez edo galdu bada, ikaslearen legezko tutoreei dagokie material horren birjartzearen gastuak ordaintzea.

Testu liburuen iraupen egoeraren jarraipena talde bakoitzeko tutorearen ardura izango da.

38

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAIV. IKASLERIAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARREI

BURUZKOAAntolakuntza eta Jarduera Araudiaren atal hau 2008 /201 abenduaren 2ko Dekretuan oinarritzen da, Euskal Erkidego Autonomoaren unibertsitarioak ez diren hezkuntza ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzkoa eta edozein jarduerarako berari lotuko gatzaio.

1. OINARRI OROKORRAK

Lakuabizkarra HLHIk bere gain hartzen du elkarbizitzarako oinarri gisa ikasleen eskubideen errespetua eta babesa hezkuntza komunitate osoaren partetik, hala nola atal honetan ezartzen den moduan, ikasleen aldetik eskubide horien baliatze arduratsua eta beraiei dagozkien eginbeharren betetzea.

Edozein irakaslek ikusten badu eskubide horiek eragozten edo beraien aurka doan ikasleen edozein portaera segituan parte hartuko du esandako portaeraren arduradunari ahoz oharrarazten eta ikasketa buruaren aurrean azaltzen aginduz.

Betebehar horien edozein betetze ezak segituan zuzendu beharko du ikusten duen edozein irakaslek, alde batera utzirik ikasketa buruaren aurrean aurkeztu beharra, ez betetze horrek hezkuntza komunitatearen beste kideen eskubideetan oztopatzen baditu edo beraien kontra zuzenean badoa.

39

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA2. IKASLEEN ESKUBIDEEN BETETZEAREN BERMEA

Lakuabizkarra HLHIko irakasleek abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuak ikasleei ezagutzen zaizkien eskubideak babesten lagunduko dute, araudi honetan eta gobernu organoen jarraibideek ezartzen dutena jarraituz.

Tutoreek eta beste irakasleek ikasketa buruari edo zuzendariari jakinaraziko diete tratu txarrak direnen aztarnak hala nola arriskua eta haur babes eza.

Irakasle guztien betebeharra da neurriak hartzea, edo bere kasuan, ahalik eta lasterren berdinen arteko tratu txarren egoerak hautematea. Ikusten den edozein aztarna zuzendaritza taldeari esango zaio dagozkien protokoloak jarrai daitezen.

Zuzendariak irakasleak kopuru egokian izendatuko ditu jolastokia zaintzeko eta ikasle guztiek hartzen duten ikuseremu guztia kontrolatu ahal izateko. Ikasleek jakin behar dute edozein momentutan zainketa horren ardura nortzuk duten eta edozein momentutan beraiengana jotzeko aukera izan behar dute eta beraien begi bistan egon behar dute momentu orotan. Zuzendariak espazioen erabilpena debekatu dezake, beren kokapenagatik eta ezaugarriengatik irakasleen zaintza oztopatzen badute.

Lakuabizkarra HLHIko gobernu organoek, tutoreek eta irakasle guztiek babestu beharko dute ikasleen eta hezkuntza komunitatearen kide guztien ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako duten eskubidea. Zuzendaritza taldeak OOGri bere onarpenerako proposatuko dio grabaketa tresnen, sakeleko telefonoen eta teknologia berrien erabilpenerako araudiak, orokorrean.

Eraikinean edo eskola eremuan gelaz kanpoko erabilpena baimentzen bada, komenigarriak uste diren muga guztiak proposa daitezke eta kasu guztietan ezin izango zaio argazkirik hartu edo grabatu hezkuntza komunitatearen inori ez bada bere berariazko onarpenaz.

Gelen barruan bakarrik egon daiteke eskolako ekintzekin zerikusia daukan informazioa.

Arau horiek errespetatzen ez dituzten informazioak Zuzendaritzaren aginduz kenduko dira.

40

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA3. BETEBEHARREN BETETZEAREN BERMEAK

Irakasle guztiek 201/2008 Dekretuak desegokiak, bizikidetzaren aurkakoak edo bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak ahalik eta lasterren zuzendu beharra dute.

3.1 Hutsegiteak

Hutsegiteen sailkapena honako hau izango da: ARINAK, LARRIAK, eta OSO LARRIAK. Hutsegite hauengatik kasurako finkatutako zehapenak ezarriko dira.

Jokabidearen izaeraz gain, hutsegiteen larritasunean kontuan hartu beharko dira ikaslearen intentzioa, hutsegitearen eragina Zentroaren elkarbizitzan eta kasu bakoitzean eman daitezkeen zirkunstantziak.

HUTSEGITE ARINAK ondokoak izango dira: Justifikatu gabeko puntualtasun-hutsegiteak. Justifikatu gabeko bertaratze-hutsegiteak. Ikastetxeko gelen edo materialen, edo eskola komunitateko pertsonen objetuak

edo jabetasunen hondatzea nahita eginda. Irakasleek edo agintari akademikoek agindutakoa ez betetzea, betiere ikasleak

haiek mespretxatzen eta iraintzen ez baditu edo diziplina nahita hausten ez badu; baita ikastetxeko gainerako langileek beren jardunean emandako aginduei jaramonik ez egitea ere.

Hezkuntza Komunitateko kideen aurkako adeitasunik ezako jarrera hutsa, keinu edo hitzak.

Ikastetxeko gobernu organoak bere eskumenen eremuan debekatutako ekipoak, materialak, jantziak edo aparatuak ikastetxera eramatea.

Ikastetxeko ekipamendua (elektronikoa, mekanikoa, telefonikoa, informatikoa edo edozein motatakoa) baimenik gabe edo baimendutakoak ez diren helburuetarako erabiltzea.

Ikastetxeko langileei gezurra esatea edo informazio faltsua ematea, betiere horrek hezkuntza-komunitateko inori kalterik eragiten ez badio.

Kalifikaziorako baliatuko diren azterketa, proba edo ariketetan kopiatzea edo besteei norberarena kopiatzen erraztea, edo azterketa, proba edo ariketa horietan baimenduta ez dauden material edo aparatuak erabiltzea.

Hartarako baimenik ez dutenei Ikastetxean sartzeko aukera erraztea edo haiekin sartzea,ikastetxeko Bizikidetza-arauen edo Gobernu Organoen jarraibideen aurka.

Ikaskideen gauzak nahita erabiltzea euren borondatearen aurka. Norberaren betebeharren beste edozein ez-betetze, betiere hezkuntza-

komunitateko gainerako kideei beren eskubideak baliatzea galarazten, oztopatzen edo eragozten ez badie, eta jokabide hori ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza horri kalte larria eragiten dion jokabide gisa sailkatuta ez badago.

HUTSEGITE LARRIAK ondokoak izango dira: Behin eta berriro edozein ataletako arauen ezbetetzea. Eskola elkarteko edozein kiderekiko hitzez, ekintzaz edo idatzizko errespetu eza. Behin eta berriro eskola lan eta ikasketen arduragabekeria edo lagatzea. Gurasoei zuzendutako txostenen eta sinaduren faltsupena, baita beste edozein

agiriarena ere. Ikastetxeko eraikuntzan, altzarietan, materialetan edo instalazioetan nahita

egindako kalte edo hondamendiak. Ikastetxeko esparruan erretzea. Ikastetxetik eskola orduetan baimenik gabe irtetea.

41

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA Behin eta berriroki puntualtasun eza. Ikastetxeko martxan eragin larria sortzen duen edozein ekintza. Pertsona bati egiteko eskubidea duen zerbait galeraztea edo egin nahi ez duena

eginaraztea. Eskola komunitateko edozein kideri kalte fisikoa eragin diezaioketen objetuak

ardura gabe erabiltzea. Bereizkeria eragiten duen edozein egintza edo jokaera. Examin ereduak lapurtzea. Hiruhilabete berean 3 hutsegite arin egitea.

HUTSEGITE OSO LARRIAK ondokoak izango dira: Gauzen lapurreta. Osasunerako kaltegarria den edozer hartzea edo edukitzea. Ikastetxeko beste edozeinekiko indarkeria fisikoa, ahozkoa edo idatzia. Hiruhilabete berean 3 hutsegite larri egitea.

3.2 Zehapenak

HUTSEGITE ARINENGATIK: Jokabidea zuzentzeko ahozko ohartarazpen pribatua. Gurasoentzat informazio idatzia. Hondatutako materialaren berriztapena edo konponketa. Hutsegitea zuzenduko duen derrigorrezko ekintza hezitzailea.

HUSTEGITE ARINEN zehapenak sumatzen dituen irakasleak berak ezarriko ditu.

HUTSEGITE LARRIENGATIK: Ohartarazpena eta gurasoentzat hutsegitea eta ezarritako zehapenaren abisu

idatzia. Gurasoek, sinatu ondoren, Ikastetxen 48 orduko epean berriro aurkeztu behar dutelarik.

Batetik hiru egun bitarteko kanporaketa. Elkarbizitzarako Batzordeak egokitzat jotzen dituenak.

OSO HUTSEGITE LARRIEN kasuan Elkarbizitzarako Batzordeak behar duen espedientea irekiko du eta Eskola Kontseiluari proposatuko dio, honek egokiak irizten dituen erabakiak har ditzan. Ebazpena gurasoei jakinaraziko zaie.

OSO HUTSEGITE LARRIAK eragindako zigorrak 4-7 egun bitarteko eskolatik kanporaketa ekar dezake.

Gurasoek, ezarritako zigorra gehiegizkoa dela uste dutenean, Ikastetxeko zuzendaritzan behar diren erreklamazioak aurkezteko eskubidea izango dute eta horrekin konforme ez baleude Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzara jo beharko dute.

42

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA4. BIZIKIDETZA ARAUAK

4.1 Sarrerak eta irteerak

Zentroaren ordutegia, Hezkuntza Administrazioak ezarritako araudiaren arabera, Eskolako Kontseiluak onartuko duena izango da.

Irakasleak behar den garaian gelara ailegatuko dira, bai eskolak hasten direnean (goizez eta arratsaldez) bai jolasordua amaitzen denean eskolak berriro hasten direnean. Sarreran eta irteeran dagokion araudia betearaziko dute: puntualtasuna, ordena,…

Eskolak amaitzen direnean irakasleek bermatuko dute ez dela geletan ikasleak geratu.

Goizeko eta arratsaldeko eskola–ekintzen hasiera eta bukaera txirrina joaldi batek markatuko ditu.

Sarrerak eta irteerak era ordenatuan egingo dira, lasterketak, oihuak,… ekidituz. Ikastetxe barruan eta eskola ordutegian beste geletan eskolen bilakaera normala ez nahastea ahaleginduko da.

Lakuabizkarra HLHIko ikasleen sarrera eta irteerak hurrengoan azaltzen den moduan egingo dira:

4.1.1 Haur Hezkuntza

Sarrerak goizean:Ikasleak patiora sarrera-ordua baino 5 minutu lehenago sartu ahal zango dira, baina beti nagusi baten laguntzarekin, pertsona horrek eskola hasi arte bere zaintzaren ardurapean izango duelarik. Eskola hasi baino lehenagoko sortzen den edozein gertakari legezko tutore edo gurasoen ardura izango da.

Sarrerako ordutegi malgua izateagatik 9:30ak baino geroago ailegatzen diren 2 urteko ikasleak gelara igoko dira pertsona nagusi baten laguntzarekin.

Sarrerak arratsaldean:Haur Hezkuntzako patioko atea sarrerako txirrinak jo baino instant batzuk lehenago (15:00) irekiko da, jantokia erabiltzen duten ikasleak patioan daudelako eta ate hori lehenago zabaltzeak arrisku bat suposatzen duelako.

Irteeerak:Modu berean egingo da eguerdian eta arratsaldean.

Bi urteko ikasleak beste ikasleen irteteko ordua baino 5 minutu lehenagoko patioan jasoko dira.

Hiru, lau eta bost urteko ikasleak patiora aterako dira beren tutorearen laguntzarekin txirrinak jo ondoren. Jasotzeaz arduratzen den pertsonari emango zaio.

4.1.2 Lehen Hezkuntza

Sarrerak goizean:Ikasleak jolastokira sartu ahal izango dira sarrerako ordua baino 5 minutu lehenago, beti ere beren gurasoen ardurapean, hauek euren zaintzaren arduradunak direlarik eskola hasi arte. Eskola hasi baino lehenagoko sortzen den edozein gertakari legezko tutore edo gurasoen ardura izango da.

43

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAEuren geletara igoko dira tutoreak aginduko dien lekutik zarata murriztuz beste inor es molestatzeko.

Puntualtasuna kontrolatzeko ardura tutoreek izango dute eta hasteko orduan denei esijituko diete.

Sarrerak arratsaldean:Jolastokiko atea zabalduko da sarrerako txirrinak jo baino instant batzuk lehenago (15:00). Jantokia erabiltzen duten ikasleak patioan daude eta horregatik ate hori lehenago zabaltzeak arrisku bat suposatzen du.

Irteerak:1. eta 2. mailako ikasleak, txirrinak jo eta gero, euren gurasoei edo baimendutako arduradunei emango zaizkie zuzenean. 3. mailatik aurrera, berriz, gurasoek edo legezko tutoreek erabakiko dute bakarrik joan daitezkeen etxera edo Ikastetxean jasoko dituzten. Gogorartazten da txirrinak jo eta gero, ikasleak ez daudela inolaz ere Ikastetxearen ardurapean.

Indarrean dagoen legediaren arabera, eskola eremuan ezin izango da ez erre ez eta animaliekin sartu ere.

Ikastetxean gauden bitartean eta eskola ordutegitik kanpo gogorarazten da honek dituen arauak errespetatu behar direla beren osotasunean, bereziki patioan dagoen kirol eta jolasteko altzarien erabilpenarekin zerikusia dutenak.

Jolasorduak:Debekatuta dago makilak, objektu zorrotzak, makila antzerako objektu arriskutsuak erabiltzea baita hezietara, ateetara eta saskietara igotzea ere.

Jolasorduan ez da gelan egongo ez bada irakaslea bertan dagoela.

Edozein arazo edo kexa jolasorduan zaintzaz arduratzen den irakasleei planteatuko zaie.

Ikasleen ardura ere izango da jolastokia garbi mantentzea.

Ikasleek bizikidetasun-arauak errespetatuko dituzte irainak, laidoak eta gatzkak baztertuz.

Jolastokian edo Ikastetxeko beste edozein lekutan aurkitzen diren objektuak irakasleari edo tutoreari emango zaizkio dagokion jabeari itzultzeko.

Jolasordua amaitzeko txirrinak jotzen duen bezain laster ikasleek jolasteari utziko diote gelara igotzeko.

Jolasorduetan ikasleak horretarako propio diren lekuetan egongo dira.

Txirrinak jo bezain pronto ikasleek jolasteari utziko diote eta ikasgelara igoko dira denbora galdu gabe.

Eskola orduak bukatuta, 17:00etatik aurrera, ez dago ibiltzerik bizikletaz, patinez edo antzekoez duten arriskuarengatik.

4.2 Ikastetxearen garbitasuna eta erabilpen arduratsua

Ikastetxearen eremu guztietan (patioa, gelak, komunak, etab.) garbitasuna arreta osoz zainduko da.

44

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAHalaber, altzari, liburu eta ikastetxearen objektuak arretaz erabiliko dira. Libururen bat edo beste material bat maileguan ateratzen bada, horren ardura duen irakaslearen baimenarekin izango da, kontserbazio egoera egokian itzuliz. Horrela ez bada ikasleen aldetik materialaren birjartzea zenbatetsiko da.

4.3 Ikastetxearen instalazioen eta materialaren ardura

Irakasleek bere zuzeneko ardurapean dagoen gelako erabilpena eta egoera onaren ardura izango dute:

ikasleak erabilpen araudietan orientatzen. erabilpen egoki hori gauzatzen dela zainduz. ikusitako hondaketa hutsuneen berri zuzendaritzari ematen.

4.4 Ausentziak eta ordezkapenak

Irakasle orok, bai aurreikusitako motiboengatik bai ez aurreikusitakoengatik, gelan faltatzen bada edo atzeratzen bada edo alde egin behar badu Zuzendaritza Taldeari horren berri emango dio aurrez edo ahalik eta lasterren. Ausentzia aurreikusita badago ikasleek egin beharreko lana prestatuta utziko du.

Ez dagoen irakaslea ikasketa burutzak, momentu horretan libratzen dituzten irakasleen artean, ordezkapena egiteko irakasle bat izendatuko du. Ordezkapen egutegia egiterakoan ikasketa burutzak irakasle bakoitzaren ordu libreak kontuan hartuko ditu.

Eskola ordutegi barruan ikastetxeari dagozkion orduak ikastetxearen zerbitzurako denbora da beste irakasle batzuk laguntzeko, zikloko lanetarako, etabarrerako Hezkuntza Ekintzen Plana edo ikasketa burutzaren orientabideen arabera.

4.5 Ez irakaslea den pertsonala

Euren zuzeneko ardurapean dagoen esparruen erabilera eta egoera onaren ardura izango dute:

Ikasleak erabilpen araudietan orientatzen. Ikusitako hondaketa hutsuneen berri zuzendaritzari ematen.

45

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJAV. XEDAPEN GEHIGARRIAK

Araudi hau berraztertu eta aldatuko Ikasturte bakoitzean Eskolako Kontseiluan baizik eta hala eskatuko balu bere partaideen 2/3ek.

JANTOKIKO ARAUDIA1. HELBURU OROKORRAK

1. Elikadura-ohitura osasungarriak bultzatu eta garatu.2. Osansungarria den dieta bermatu.3. Era askoko zaporetan eta elikagaitan jaten ikasten hasi.4. Jarrera egokiak mantendu mahian.5. Ohitura higieniko osasungarriak bultzatu.6. Laguntasuna, errespetua eta tolerantzia garatu.7. Giro atsegin eta buila gabea lortu, zarata ekidituz eta solas lasai eginez.

2. GOGOETA OROKORRAK

Jantokia zerbitzua da seme-alabak eguerditan atenditu ezinik dabiltzan familientzat, distantzia dela, arrazoi ekonomikoak direla edo lan eta famili-bizimoduak bateratzeko trabak direla.

Familiak badu bere seme-alabak hezitzeko betebeharra ohitura eta jarrera osasungarriak gara ditzaten elikadurarekiko (ondo murtxikatu, jaki desberdinak dastatu, mahai-tresnak egoki erabili…). Jantokiko begiraleek lagunduko dute lan horretan, baina familiena ordezkatu gabe.

Ikasle bazkaltiarrak, gelditzen diren egunen kopuruaren arabera, ohikoa edo aldikoa izan ahalko da.Asteko 4 egunetan kurtso osoan, hots, ikasturtearen %80 gutxienez erabiltzen duena ohiko izango da. Aldiko bazkaltiarrak aurrekoek baino erabilpen txikiagoa egiten dutenak izango dira.

3. ESKOLAKO JANTOKIA

Lakuabizkarra HLHI-ko jantokia Kudeaketa Zuzeneko jantokia da, 2000ko martxoaren 22ko Legeak arautzen duena eta ondoko ezaugarri orokorroak ezartzen dituena:

Administrazioak, konkurtsoaren bitartez aukeratzen duen enpresak prestatu eta banatzen ditu menuak.

Sukaldeko langileak enpresa berak contratatzen ditu. Jantokiko begiraleak Hezkuntza Sailak bideratuko duen kontratazio espediente

baten bidez kontratatuko dira. Ratioak Hezkuntza Sailak berak ezartzen ditu urtero jantokiei buruzko kurtso

hasierako ebazpen orrian. Bazkaltiarren onarpeneko lehentasunak honako hauek dira:

Bekadunak Ikastetxeko beste ikasleak:

Ohiko bazkaltiarrak (egunero erabiltzen dutanak jantokiak edo astean 4 egunetan gutxienez)

Aldiko bazkaltiarrak (jantokia noizean behin erabiltzen dutenak)

Ikastetxeko langileak

Jantokia ikasturte osoan zehar eskola-egun guztietan zabalik dago eta ordaintzen den diru kopurua ikasle erabiltzailearen araberakoak da. Prezioa Esuko Gobernuak mugatzen du lehen aipatutako ebazpen orria. Prezio horretan barne dago:

1. Janaria eta garbiketa46

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA2. Ikasleen zaintza3. Sukaldeko tresneria eta bere berriztapena4. Erregaia

Zerbitzua egunero erabiltzen duen ikasleak helbideratuko ditu ordainketak jantokiak propio duen bankuetxeko kontuan. Ordainagiriak itzuliko balira, itzultze horrek sortuko lituzkeen gastuak bazkaltiarrak ordainduko lituzke. Familiari helarazten zaion jakinarazpenean itzulitako ordainagiria eta itzultzeak sortu dituen gastuak ere sartuko dira.

Menuko dirua itzuliko zaio bazkaltiarrari baldin eta faltatu bada Hezkuntza Sailak bere kurtso hasierako ebazpen orriarekin, zeinek arautzen duen eskolako jantokien funtzionamendua, bat datorren arrazoi batengatik. Administrazioak jantokiei buruzko ebazpen orri berria plazaratu arte jaso den eskuratu den azkenak indarrean jarraituko du.Jantokiko zerbitzua aldez aurretik kobratuko da hilabetero.

Aldiko bazkaltiarrei hilabetea jota kobratuko zaizkio jantokian erabili dituen egunak.

4. FUNTZIONAMENDUA: EZINBESTEKO BETZEKO ARAUAK

Bi urteko ikasleak eskola egokitze garaia bukatutakoan hasiko da jantokian. Egutegiak berak zein egunetan hasiko den zerbitzua eskeintzen jasoko du.

Bazkaltzeko bi txanda ezartzen dira aukera dagoenetan eta zaindu behar den hezkuntza-maila desberdinetako ikasle kopuruaren arabera. Haur Hezkuntzako ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 1, Ziklokoak 13:00etan hasiko dira bazkaltzen eta ordubete geroago bukatuko dute. Orduan gainontzeko beste ikasle guztiak sartuko dira jangelan. Lehenengo txandako bazkaltiarrek 13:55ean bukatu beharko dute bazkaltzen hurrengo txandakoei lekua uztearren.

Familia batek ikasle bat jaso behar badu zerbitzua baino lehen edo geroago, edo zerbitzua erabili behar ez badu, bere tutoreari eta jantokiko arduradunari esango die aldez aurretik.

Ikasleek denetik jan beharko dute -lehenengo platera, bigarrena eta postrea- janari kantitatea adin bakoitzera egokituz.

Ikasle guztiek janari bera jango dute mediku aginduz beste elikadura mota bat behar dutenak edo bere sinesbidea dela eta beste dieta bat behar dutenak salbuetsita. Azken dieta horren bideragarritasuna ren praktikanjartzea ztertuko da. Janari batzuekiko ntolerantziaren bat egongo balitz esan egingo da eta, aldi berean, mediku-ziurtagiria emango da eskura ustekabeko irenstea gertatuz gero jarduera protokoloa ikasturte bakoitzaren hasieran. Argi uzten da begiraleen edo irakasleen aldetik ez dagoela inongo derrigortzerik botikak banatzeko ikasleen artean.

Botikarik eman beharko balitz, familiak tutoreari jakinaraziko lioke, eta honek, gero, jantokiko arduradunari. Horretarako, baimena idatziz beteko da eta tutoreari emango zaio

Poliki eta isilpean sartuko dira ikasleak jantokian euren jarlekuetan eseriz. Leku horiek finkoak izango dira jantokian ohiko bazkaltiarrentzat, inoiz begiraleek besterik erabaki ezean.

Jantokiko erabiltzaileak euren lekuetan galdituko dira harik eta begiraleek jolastokira , eguraldi ona egiten badu, edo beste areto batera –ikusentzunezko gela, pskomotrizitate gela, liburutegia…- lagundu arte.

Sukaldea eremu mugatua da. Ikasleak ezin dira bertara sartu. Portaera egokia agertuko dute bazkaltiar guztiek mahaian. Jantokiko begiraleak dira arduradunak bazkariaren tartean eta ikasle guztiek bete

behar dituzte haien esandakoak. Jantokiko Arduradunak gertakari-egunkari bat eramango du, non idatziko dituen elkarbizitzaren eta errespetuaren kontrako jazoera guztiak. Garrantziaren arabera edo behin eta berriro gertatuz gero

47

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJABarruko Araudia ezarriko da, zehapenak direla edo jantoki zerbitzutik behin behineko zein betiko kanporaketa dela.

Beti ere egongo da begirale bat edo irakasle bat ikasleak zaintzen bere kokapen desberdinetan.

Eguerdiko jolasetara, liburutegira edo ikastetxean egokitu diren geletara modu ordenatuan joango dira ikasleak, begiraleek lagunduta eta arauak errespetatuz, korri eta oihu egin gabe. Gertaera berezirik jazoko balitz pertsona arduradun batai jakinaraziko zaio.

Ikasle batek egun batean edo erabili beharko ez balu, ahal den guztietan, abisua emango du egunbete lehenago, eskatu behar den menu kopurua bazkaltiarren araberakoa izan dadin.

5. PERTSONALAREN FUNTZIOAK

Kontratatuko langileek bazkariak zerbitzatuko ditu eta zainketa egingo du, mahiak jarriko ditu eta ardurtatuko da ikasleek, behin bazkaria bukatu eta gero, mahaiak jaso eta garbi ditzaten.Ondoko funtzioak dagozkie:

HEZKUNTZAKOAK. Portaerari dagokionez eredua izanez. Euskararen erabilera bultzatzen du ikasleen artean.

TALDE-ANIMATZAILEA. Ekintzak eta jolasak antolatuz taldeak dinamizatzeko, ikasleen segurtasuna zainduz eta talde-bizitza erregulatuz.

TUTORIALA. Elikadura ohituren jarraipena eginez, mahai-tresneria eta mahietako zaintzan eta zerbitzuan lagunduz eta ikasleen sarrerak eta irteerak kontrolatuz bazkaltiar bat bera ere ez ateratzeko jantokitik baimenik babe. Ikasleen banakako fitxak eginez, non idazten diren ohar desberdinak (jatea, portaera, garbiketa…) eta egunerokoak izango direnak 2 urteko ikasleen kasuan, asterokoak Haur Hezkuntzako gainontzeko ikasleentzat eta hileterokoak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Familien esanetara jarriz haiek hala eskatuko balute.

DIDAKTIKOA.Ikasleek ohitura higienikoak hartzeko bideratuz eta praktikan jartzeko portaerako oinarrizko arauak mahai inguruan daudela, jolasetan edo beste edozein jardueratan.

BITARTEKARIA. Gatazkan dauden ikasleen arteko bitartekaria izanez, jantokiko Arduradunari eta dagokien tutoreei jakinaraziz edozein gertakari aipagarri del jotzen bada.

6. IKASLEEI DAGOKIENA

Bazkaldu aurretik eta geroago eskuak garbituko dituzte. Ikasleek, 2 urtekoaek izan ezik, bazkal ostean hortzak garbituko dituzte.Hiru

urteko ikasleek garbituko dituzte pain hortz-orerik gabe. Denetik jan eta kantitate nahikoa. Gizabidezko arauak gorde mahai inguruan daudela. Erabat bukatu arte eserita gelditu norbere aulkian. Jantokiko tresneria eta materiala ondo erabili. Errespetu osoz eta modu onean tratatuko dituzte kantokiko begiraleak eta beste

lagun guztiak. Jantokiko begiraleen esandakoari kaso egingo diote ikasleek. Ez dira baimenik gabe aterako jantokitik. Txikiagoak edo ahulagoak diren ikasleak inork ez ditu molestatuko.

7. DISZIPLINA-ARAUDIA

Ondoko hauek izango dira arauhuste arina: Begiraleei ez egite kasurik unean. Behar bezala ez erabiltzea materiala.

48

Lakuabizkarra Ikastetxea/AJA Elkarbizitzako arau oinarrizkoenak ez betetzea.

Ondoko hauek izango dira arauhuste larriak: Zerbizatzen den janaria alferrik bota edo mezpreziatzea behin eta berriro. Zerbitzuaren funtzionamendu normala modu jarraian eragoztea. Zuzendariaren edo jantokiko arduradunaren baimen zehatzik gabe Ikastetxetik

alde egitea. Mehatxuak, irainak edo laido larriak esatea begiraleei. Eraso fisikoak. Behin eta berriro ez egitea kasurik begiraleek esaten dutenari. Hiruhilabetearen barruan 3 arauhuste arin pilatzea.

Ondoko hauek izango dira arauhuste oso larriak: Eraso fisiko larria. Hiruhilabetearen barruan 3 arauhuste larri pilatzea. Materiala larriki apurtzea.

Arauhuste arinak jantokiko Arduradunari helaraziko zaizkio eta honek tutoreari, familiarekin harremanetan jartzeko. Arauhuste hori sinatuko dute gurasoek eta Zuzendaritzan gordeko da gero.

Arauhuste larriak jantokitik kanporaketa suposa dezake 2 eta 5 egunen artean. Arauhuste oso larriak, berriz, ikasturte osorako kanporaketa.

Halaber, hileko kuatak ordaintzen ez duen edozein bazkaltiarra jantokiko zerbitzutik kendu egingo da.

Araudi hau alda daiteke ikasturte hasierako jantokiko orria aldatzen den neurri berean. Beraz, aipatutako orrian edezein aldaketa izanda automatikoki txertatuko da Araudi honetan.

49