14
GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA

GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

1

GIZARTEERANTZUKIZUNKORPORATIBOA

Page 2: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

2

Page 3: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

AURKIBIDEA

MEZU INSTITUZIONALA01.1 PRESIDENTEAREN MEZUA

01.2 ZUZENDARI NAGUSIAREN MEZUA

GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA02.1 KALITATEAREN, INGURUMENAREN ETA LANEKO

SEGURTASUN ETA OSASUNAREN POLITIKA02.2 GIZARTEAREKIKO KONPROMISOA 02.3 INGURUMENAREKIKO KONPROMISOA02.4 INGURUNEAREKIKO KONPROMISOA02.5 ETORKIZUNAREKIKO KONPROMISOA

3

Page 4: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

4

“Esperientzia Kooperatibo propioa garatzen jarraitzen dugu testuinguru ireki eta lehiakor batean”Oier LizarazuPresidentea

MEZUINSTITUZIONALA01.

01.1PRESIDENTEARENMEZUA

2018an, guztion konpromisoari eta inplikazioari esker, berriz ere lortu du ORONAk ekitaldia ondo ixtea.Berriro ere, gure izateko arrazoiari jarraikiz, enplegua sortu dugu, eta 5.151 pertsona dira orain Gizarte- eta Enpresa-Proiektu partekatu baten benetako mezulariak.Etorkizunarekin dugun konpromisoa eta gure historia luzea dira gure bermeak Europako igogailuen sektorean erreferentzia izaten jarraitzeko.ORONAk buru-belarri jarraitzen du bere Esperientzia Kooperatiboa Europan garatzen. Esperientzia propioa eta independentea da, eta bere etorkizuna sendotu nahi du testuinguru ireki eta lehiakor batean, bere Printzipio eta Balioetan oinarrituta.Aukera honetaz baliatu nahi dut guztioi eskertzeko Gizarte- eta Enpresa-Proiektu ilusio-pizgarri honetan egindako ahalegina eta emandako babesa.Besarkada bat.

Page 5: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

5

“Oronaren Gizarte-eta Enpresa-Proiektua Europan sendotzen jarraitzea da helburu”Javier MutuberriaZuzendari Nagusia

01.2ZUZENDARINAGUSIARENMEZUA

GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA

Bizi dugun testuingurua gero eta konplexuagoa da, eta, bereziki, izugarri aldakorra eta hegakorra. Enpresek, horregatik, indartu egin behar dituzte egokitzeko ahalmena eta gaiak bizkor ebazteko ahalmena.ORONAk, ingurune aldakor horietan murgilduta egonik, 2018ko ekitaldia bikain bukatzea lortu du; gure presentzia hazi eta finkatu egin da, eta lehiakortasunari eutsi diogu.Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute gure proiektua, oro har, hazi egin dela, eta Oronaren ustiapen-emaitzek hobetzen jarraitzen dutela.Oronaren Gizarte- eta Enpresa-Proiektuak Europan sendotzen jarraitzen du, eta sendo eusten dio Europako igogailuen sektoreko liderren taldean egoteko modua ematen dion ibilbideari. Europako norgehiagoka estu horretan, proiektu estrategiko garrantzitsuak garatzeko ahaleginean ari da ORONA, lortutako lidergo-posizioetan jarraitu ahal izateko.Lehia-posizioa etengabe hobetuz, produktuen eta zerbitzuen plataforma berria argitaratuz eta ORONAren eraldaketa digitalerako jada martxan dagoen prozesuaren bidez, soluzio berriak eta zerbitzu lehiakorragoak eskaini ahal izango dizkiegu gure Bezeroei.Gure Gizarte- eta Enpresa-Proiektuaren funtsezko oinarrietako bat Orona Ideo da, etengabeko berrikuntzarako gure ekosistema, Orona Fundazioaren bidez monitorizatzen dena.Orona Ideo erreferentzia bat da gaur egun, berez, eta gure ingurunearekiko ekarpen- eta gardentasun-eredu bat ere bai.Azkenik, garrantzitsuena: gure indarraren oinarriak, orain ere, ORONA osatzen dugun guztion ahalegina, parte-hartzea eta inplikazioa dira. Horregatik, eskatzen dizuet, aukera hau baliatuz, jarrai dezazuela zuen ahaleginarekin Gizarte- eta Enpresa-Proiektu ilusio-pizgarri honetan parte hartzen.Animo eta zorte on guztioi.Besarkada bat.

Page 6: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

6

ERANTZUKIZUNSOZIAL KORPORATIBOA02.

6

Page 7: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

7

02.1KALITATEAREN,INGURUMENAREN ETALANEKO SEGURTASUNETA OSASUNARENPOLITIKA

Kooperatibetako bazkideen eta langileen lan-giroa ez da beste edozein lan-eremuetakoa bezalakoa. Izan ere, kooperatibok ezaugarri dugu giza eskubideekiko eta lanekoekiko sentsibilizazioa eta errespetua, eta horretara bideratzen ditugu gure balioak: konpromisoa (langilearen segurtasunarekin eta osasunarekin, gizartearekin, ingurumenarekin, Bezeroekin, zeinei goi-kalitateko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiegun), sinesgarritasuna (konfiantzaren eta fidagarritasunaren bat egitea), malgutasuna eta bizkortasuna. Ingurune horrek langileen partaidetza aktiboa eta interesa sustatzen ditu.

ORONAren enpresa-proiektuak erabateko kalitatea du bitarteko estrategikoa bere produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko. Honenbestez, dagozkion gai eta alor guztietako lege-eskakizunak zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, konpromisoa hartzen du bere prozesu eta jarduera guztiak etengabe hobetzeko, hori baita eraginkortasunaren eta lehiakortasunaren oinarria.

ORONAren enpresa-jarduerak eragiten duen ingurumen inpaktua nahiko txikia da beste industria- eta zerbitzu jarduera batzuekin alderatuta. Hala eta guztiz ere, ekonomia zirkularraren alde egiten dugu, ingurumenarekiko erantzukizunak eta konpromisoak hala eskatzen baitigu. Etengabeko hobetze-prozesuan dago gure konpromisoa, zeinak barne hartzen dituen kutsaduraren prebentzioa, baliabideen erabilera jasangarria eta ahalik eta hondakin gutxiena sortzea, batez ere haien jatorrian bertan.

2016an, Espainia osoan txertatu zuen ORONAk kalitatea bere Kudeaketa Sistema Integralean, etengabe hobetzeko politikari jarraikiz. 2017an, berriz, ingurumenaren kudeaketa txertatu zuen. Eta ahaleginean jarraitzen du irizpideak eta jarduteko erak bateratzeko, lan egiten duen gainerako herrialdeetan.

Laneko segurtasunari eta osasunari dagokienez, bereziki, konpromiso hauek bereganatzen ditu:

· Arriskuak murriztu edo kendu egingo ditu, laneko baldintza seguruak eta osasungarriak ezarriz. Laneko arriskuak prebenitzea, lan-kondizioak hobetzea eta osasuna sustatzea, horiek dira ORONAko lankide guztien LSOa babesteko eta hobetzeko bideak.

· Osasunari ahalik eta kalte gutxiena egiteko eta hura ahalik eta gutxiena hondatzeko neurriak hartuko ditu; besteak beste, enpresaren maila guztietan txertatuko du LSOa, eta dagozkion funtzioak eta ardurak esleituko.

Enpresako gizon-emakume guztiek hartu behar dute oso aintzat LSOaren kudeaketa, alor horretako helburuak betetzeko erreferentzia-esparru bat jarriz eta hartutako konpromisoak betetzeko behar diren baliabideak eta eskumenak esleituz.

GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA

Page 8: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

8

Hasiera-hasieratik, gaur egungo belaunaldien behar eta itxaropenak betetzeko printzipioaren arabera jarduten du ORONAk, etorkizuneko belaunaldien aukerei kalterik egin gabe. Honenbestez, enplegua sortzea, pertsonak garatzea eta laneko jardueraren kalitatea kooperatibismoaren printzipioen arabera bermatzea, horiek izan behar dute ORONAren eguneroko jardunaren eragileak. Bestalde, bikaintasuna lortzea eta, hartara, Bezeroa gogobetetzea da gure jarduera guztien ardatza, alor guztietan: sozialean, ingurumenekoan eta ekonomikoan.

02.2.1 Gure Bezeroekiko konpromisoaORONAn, beti maiuskulaz idazten dugu “Bezero”; izan ere, gure kulturan eta balioetan barneratua dago konpromiso zorrotza izatea etikarekin, errespetuarekin eta Bezeroaren nahiak zehatz-mehatz betetzearekin. Gainera, konpromiso hori aberasteko, sentikortasun berezia du ORONAk gizarteari eskaintzen dizkion produktu eta zerbitzuen diseinu unibertsalean eskakizun bereziak dituzten erabiltzaileekiko. Ikuspegi integral eta estrategiko batetik jasangarritasunarekin dugun konpromisoaren isla da, eta bat dator gure balioen eta ORONAren proiektu sozial eta enpresarialaren etorkizuneko konpromisoarekin.

02.2.2 Enpleguarekiko konpromisoa

2018aren amaieran, 5.151 langile zituen gure enpresak, gogor jardun baita lan-jarduerari eusteko, baita areagotzeko ere, lan egiten duen herrialde guztietan.

02.2GIZARTEAREKIKOKONPROMISOA

Gure kulturak eta izaerakberezkoa dute erantzukizunsozial korporatiboa.

Langile-kopurua.ORONAko langileen kopurua, guztira, negozio integraleko jarduera duen herrialdeen arabera.

Espainia 3.227 Herbehereak 111

Portugal 173 Luxenburgo 25

Erresuma Batua 255 Norvegia 116

Irlanda 107 Polonia 85

Frantzia 572 Brasil 222

Belgika 258 ORONA guztira 5.151

Portugal3,36%

Espainia62,65%

Erresuma Batua4,95%

Belgika5,01%

Herbehereak2,15%

Frantzia11,10%

Irlanda2,08%

Luxenburgo0,49%

Norvegia2,25%

Brasil 4,31%Polonia

1,65%

Page 9: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

9

2018ko trebakuntzaInbertsioa Ordu

kopuruaParte-hartzaile kopurua

Ikastaro kopurua

745.250 € 25.929 3.041 530

02.2.3 Trebakuntzarekiko konpromisoa

Orona University proiektuak sendotzen jarraitu du, eta zenbait ekimen egin ditu 2018an.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan, inoiz baino trebakuntza gehiago eman da LAP bateratuari buruz, eta lanbidearen araberako trebakuntza-baldintzen mapa bat sortu da, LAPko trebakuntzen kudeaketa errazteko.

Beharren araberako trebakuntzak ere diseinatu dira, didaktika eta metodologia profesionalen arabera egokituta, 2019an emateko.

Ekitaldi honetan, ARCA III maniobrari buruzko trebakuntza zabala ere egin da, mantentze-lanetan eta muntatzen aritzen diren profesionalei zuzenduta, bereziki.

Oronako lantaldearen ezagutzaren kudeaketaren barruan, bazkideak trebatzeko saioak egin dira, eta hizkuntza-gaitasunak lantzen jarraitu da.

Alor kuantitatiboan:

Trebakuntza-planen emaitzen artean, azpimarratzekoa da langileen gaitasun potentzialen garapena, zeinari esker barne-deialdien bidez estali baitziren ekitaldian antolakuntza egokitzeko sortutako premien % 33,33.

02.2.4 ORONA, Mundu Hitzarmenarekin bat

Elkarlana eta elkartasuna guztiz datoz bat ORONAren eta kooperatibismoaren balio eta printzipioekin, eta enpresaren estrategia orokorraren ezinbesteko osagaiak dira.

Horregatik, berretsi egin zuen ORONAk Hitzarmenarekiko atxikipena, 2007az geroztik egin ohi duenez, eta bere kudeaketa-eredua garatzeko gida gisa aurkeztu du, zeina oinarritzen baita balio etikoetan eta ingurumenaren zaintzan eta sustatzen baitu enpresaren ingurunean ekimen sozialak eta kulturalak garatzea, haren partaide izaki.

2018ko ekitaldia, 2017koarekin alderatuta:

- %48 egin zuen gora 2018an trebakuntza-saioen zuzeneko inbertsioak.

- Trebakuntzetako parte-hartze maila oso altua izan da; aurreko urtean baino % 98 parte-hartzaile gehiago izan da.

GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA

Page 10: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

10

02.2.5 Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plana

Orona S.Coop.ek, 2018an, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana egiteari ekin dio, honetan oinarrituta: Berdintasunerako II. Planaren (2013-2017) inplantazioaren ebaluazioa eta erakundean emakumeen eta gizonen artean dagoen berdintasunari buruzko diagnostikoaren eguneraketa.

Ebaluazioan eta diagnostikoan lortutako emaitzetatik abiatuta, Berdintasunerako III. Plana diseinatu da, Berdintasun Batzordearekin batera egindako lan-saioetan.

Proiektua ERABERRI GUNEA SL aholkularitzaren laguntza teknikoarekin egin da. Emakunderen homologazioa dute enpresetan eta erakundeetan emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotuta laguntza teknikoa emateko.

Orona S.Coop.eko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana (2019-2023) bost ardatzen inguruan egituratuta dago (bakoitza helburu bati lotua).

1. Erakundearen berdintasunerako estrategia eta kultura.Erakundearen kultura berdintasunarekiko konprometitua sustatu.

2. Laneko osasuna. Arriskurik gabeko lan-ingurune osasungarri bat bermatu.

3. Bateragarritasun erantzunkidea. Garapen pertsonala eta profesionala bultzatu.

4. Pertsonen kudeaketa. Tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzen duten prozesuak sistematizatu.

5. Produktuen diseinua eta marketina. Orona S.Coop.en jardunean genero-ikuspegia txertatu.

2014. urteaz geroztik, EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO AUKERA BERDINTASUNA BULTZATZEN DUEN ERAKUNDE gisa onartzen du Eusko Jaurlaritzak Orona S.Coop., emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako politika garatzeko Orona S.Coop.ek sinatutako konpromiso-agirian oinarrituta.

2018an, Orona S. Coop.-eko lanpostuen % 13n ari ziren emakumezkoak; postu teknikoetan eta kudeaketan, berriz, % 20 zen portzentajea.

Page 11: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

11

02.3INGURUMENAREKIKOKONPROMISOA

ISO 14006-ren araberako Ekodiseinu-ziurtagiria duen munduosoko lehen igogailu-enpresa.

Bere buruari ezartzen dion exijentzia-maila eta ekoeraginkortasunarekiko konpromisoa direla medio, 2018an ere gora egin zuen ORONAn ekodiseinatutako gailuen kopuruak: % 88ra iritsi zen ekodiseinuaren arabera fabrikatutako eta merkaturatutako aparatuen portzentajea.

2018An, nabarmen aurreratu dugu gure eraldaketa-prozesu etengabean, gure ahalmenak egokituz eta lerrokatuz balio-katearekin, egitura eta antolaketa berrituta, ekipoen ezagutzak eta gaitasunak indartuz gure posizio teknologikoa ziurtatzeko eta ORONAren lehiarako posizioari lagunduko diola bermatzeko.

ORONAk merkatuan aurkeztu du Orona 3G X-19 soluzioa, ISO 14006 arauaren arabera ekodiseinatua. Igogailu elektriko bat da, makina-gelarik gabea; sarrera-irteerak jartzeko malgutasuna du karga ertaineko eta espazio optimizatuko soluzio lehiakorretan, eta bereziki egokituta dago igogailu-zulo beiraztatuetarako.

Era berean, soluzio teknologikoki aurreratuak garatu dira pertsona-garraioa kudeatzeko, hala nola helmuga aurrehautatzea, eta horrek balio erantsia gehitzen dio soluzio-aukerari.

Aurreratzen jarraitzen dugu igogailuak sentsorez hornitzeko eta haien konektibitatea eta komunikazioa hobetzeko, igogailua erabiltzen duen pertsonaren eta digitalizazio-plataformen arteko interakziorako.

ORONAk konpromiso sendoa du jasangarritasunarekin, ikuspegi integral eta estrategiko baten ikuspegitik, gure balioen eta ORONAren proiektu sozio-enpresarialaren etorkizuneko konpromisoarekin bat etorriz.

GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA

Page 12: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

12

Gizartearekin duen elkartasun-konpromisoari jarraikiz, urtero erabiltzen du ORONAk bere irabazien zati bat trebakuntzako eta hezkuntza garapeneko proiektuak eta ikerkuntza bultzatzeko, eta zenbait ekimen sozial eta kultural sustatzeko, HSKNEren bitartez (Heziketa eta Sustapen Kooperatiborako Nahitaezko Ekarpena).

0.2.4.1HSKNE – Heziketa eta SustapenKooperatiborako Nahitaezko Ekarpena)2018an, 443.960 €-ko dohaintzak egin zituen ORONAkikerketa- eta ikasketa-zentroak sustatzeko; hezkuntza-,gizarte- eta kultura-jarduerak bultzatzeko, eta HirugarrenMunduko zenbait herrialdetan kooperatibak sortzekoproiektuetarako.

0.2.4.2Ekarpena MundukideriMundukideren bazkide sortzaileetako bat da ORONA. GKE horren eginkizuna da zenbait herri eta talde behartsurekin batera lan egitea, esperientziak, baliabideak eta lanerako jakintza partekatuz eta alderdien garapena bultzatuz (autogestiozkoa eta osoa), horretarako kooperatiben lan munduko elkartasuna martxan jarrita.Mundukideren proiektuak zenbait ekimen bultzatzen ditu, luzaro iraungo duten emaitzak ekar ditzaten.

Dohaintzen banaketa, erakunde motaren arabera (€-tan)

02.4INGURUNEAREKIKOKONPROMISOA

ORONArentzat, etekinek ezdute zentzurik gizarteari ereonurarik ez badiote ekartzen.

10%kulturalak

7%kiroletakoak

83%sozialak

Page 13: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

13

Orona Ideo da gure berrikuntza-ekosistemaren habitat naturala, eta epe luzera gure proiektu sozial eta enpresarialaren iraunkortasuna bermatzeko konpromisoaren ikonorik ikusgarriena.

Jauzi kualitatibo bat izan zen Orona Ideo gure berrikuntza-ereduan, ingurune berean biltzen baititu enpresa, ikerketa eta unibertsitatea, eta ari da dagoeneko emaitzarik sortzen zenbait alorretan: garraio bertikaleko sistemak, energia eraginkortasuna eta energia metatzeko sistemak.

Munduari begiratzeko talaia izateko sortu zen Orona Ideo, estrategia beraren inguruan bildurik desafioei aurre egiteko ausardia eta etorkizunarekiko konpromisoa.

02.5.1 Orona Fundazioa

2018an, bere ibilbidearen bostgarren urtea egin zuen Orona Fundazioak, proiektu berriak eta berrikuntza sozialekoak garatuz, enpresa-munduari, akademikoari, unibertsitatekoari, ikerketakoari, instituzionalari eta gizarteari, oro har, irekitako inguruneak sortzen laguntzeko.

ORONAren alderdirik gizatiarrena da Orona Fundazioa, enpresako gizon-emakumeei ez ezik gizarte osoari laguntzen ahalegintzen da eta.

Enpresaren barruan, Orona Fundazioa arduratzen da ORONAko gizon-emakume guztien garapenaz eta trebakuntzaz, betiere ikuspegi integral batetik.

Inguruneko gizarteari dagokionez, berriz, alor hauetan jarduten da Fundazioa:

· Garapen instituzionala, lankidetza-harremanak sortuz estatuko, eskualdeko eta tokiko erakundeekin.

· Nazioarteko garapena, garapen instituzionaleko helburuekin eta metodologiarekin bat eginik, batez ere ORONAk lan egiten duen herrialdeetan.

· Hezkuntzaren garapena, unibertsitatearekin loturak estutuz eta bereizgarri apartak dituen proiektu bat bultzatuz (“Fakultateen fakultatea”).

· Ingurunearen garapena, gizartearekin lotura estuagoak ezarriz eta hura garatzeko elkarren osagarri diren zenbait alderdi sustatuz: aberastasunaren sorrera garapen soziokulturala eta garapen akademikoa.

02.5ETORKIZUNAREKIKOKONPROMISOA

Orona Ideo, etorkizunaz dugun ikuspegiaren adierazle.

GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA

Page 14: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA · Hala, 741 miloi euroren salmentak egin ditugu, 5.151 langile izatera iritsi gara, eta EBITDA 126 miloi euro izan da. Datu horiek erakusten dute

www.orona-group.com

© O

rona

RSC

201

8 Elkarrekin urrunago