8
Gipuzkoa Noticias de

Kilometroak 2011

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Suplemento sobre el Kilometroak de 2011

Citation preview

Page 1: Kilometroak 2011

41Noticias de Gipuzkoa Sábado, 1 de octubre de 2011

GipuzkoaNoticias de

Page 2: Kilometroak 2011

Noticias de Gipuzkoa Sábado, 1 de octubre de 201142

Azpeitiko Ikasberri Ikastolako zuzendaria

BEÑAT AZURMENDI “Urtean zehar 400 bat lagun aritu dira lanean; biharko jai egunean 1.200 arituko dira”

Azpeitiko Ikasberri Ikastola-ko zuzendariak, Beñat Azur-mendik, aurtengo Kilome-troen festa handirako guztia prest dutela onartu du. Horretarako atzetik lan asko dagoela ere aitortu du, eta laguntzaile asko izan dituz-tela ere bai

Beñat Azurmendi, Azpeitiko ikasberri Ikastolako zuzendaria.

TESTUA ANE MUÑOZ ARGAZKIA AINARA GARCIA

DONOSTIA. Zenbat denbora dara-mazue aurtengo Kilometroak pres-tatzen? Gutxi gora behera, urte eta erdi. Ez dakit ziur, baina horren inguruan. Nolakoa izan da lan hori? Bi lan mota bereiztuko nituzke. Alde batetik, urtean zehar egin dena, hamaika ekintzekin; eta bestetik, eguna bera. Azkenean jai eguna ikusten da, baina atzetik duen lana ez da gehiegi ikusten. Zenbat boluntarioen laguntza izan duzue? Eta Kilometroetan, zenbat pertsonek egingo dute lan? Urtean zehar 400 bat lagun aritu dira lanean, hamabi lan batzordeetan banatuta. Eta egunean bertan 1.200 lagun arituko dira. Ikastolako gura-so, guraso ohi, ikasle, langile… Eta inguruko herrietako jendea ere eto-rriko da lanera, Euskal Herriko bes-te ikastoletako jendea ere bai. Nolako erantzuna espero duzue? Hau da, bihar zenbat pertsona, gutxi gorabehera, etorriko direla uste duzue? Erantzuna ona izango dela espero dugu. Zifra bat? 100.000 lagun ingu-ru badira, oso ondo. Deskriba ezazu aurtengo ibilbidea. Gure ikastola justu Loiola ondoan dago, beraz, handik abiatuko gara. Zinta han moztuko dugu. Gero, herriko kirol gune batera joango gara, herritik aparte dagoena, eta ondoren Goena izeneko kanpa bate-ra, gain batera. Handik Loiolara jaitsi eta berriz ikastolara bueltatuko gara. Sei kilometro izango dira guz-tira. Zein izango da erakargarririk han-diena? Eguraldia, agian, eta parajeak eta ekitaldiak ere bai. Azkenean Gipuzkoako ikastolen jai bat da hau,

“Erantzuna ona izango dela espero dugu. 100.000 lagun inguru badira, oso ondo!”

ikastolei laguntzeko jaia. Hori azpi-marratu nahi dugu. 35 urte daramatzagu Kilometroak ospatzen. Nola aldatu da euskara-ren eta ikastolen errealitatea urte hauetan? Hau 35. ekitaldia izango da eta egun-go errealitatean esango nuke dene-tarik dagoela. Duela 35 urte zeuden beharrak aldatu egin dira. Gizartea aldatzen den bezala, beharrak ere

aldatzen dira. Herritik sortu den mugimendua da ikastolena, eta guk aurtengo helburuetan hori azpima-rratu nahi genuen, auzolan hori ikustea eta aurrera jarraitzea ezin-bestekoa dela. Gaur egun oraindik beharrezkoak dira era honetako mobilizazioak euskara bultzatzeko? Bai, azken finean ezinbestekoa da. Bi alderdi ditu festa honek: mezu

aldetik, oso erakunde gutxi daude Euskal Herriko lurralde guztietan zabalduta. Ikastolok, berriz, Zube-roan gaude, Araban gaude, Bizkaian, Gipuzkoan… Iparraldean eta Hegoaldean. Eta bestetik, behar ekonomikoa ere hor dago. Bai gure-tzat, Gipuzkoako ikastolentzat, bai-na baita Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Iparraldeko ikasto-lentzat ere.

Page 3: Kilometroak 2011

43Noticias de Gipuzkoa Sábado, 1 de octubre de 2011

Page 4: Kilometroak 2011

Noticias de Gipuzkoa Sábado, 1 de octubre de 201144

Page 5: Kilometroak 2011

45Noticias de Gipuzkoa Sábado, 1 de octubre de 2011

Page 6: Kilometroak 2011

Noticias de Gipuzkoa Sábado, 1 de octubre de 201146

Azpeitiko Ikasberri Ikastola.

45 URTE ELKARLANEAN1965-66 ikasturtean hasi zen ikastolen mugimendua Azpeitian

Zituzten baliabide apurrak aprobetxatuz zenbait lokaletan hasi ziren lanean eta ondoren, kooperatiba sortu zuten

TESTUA UNAI GAZTELUMENDI ARGAZKIA N.G.

DONOSTIA. Aurrean duguna gus-tukoa ez dugunean bi aukera iza-ten dira. Edo beste aldera begira-tu eta berdin-berdin jarraitu, edo elkartu, lana egin eta alternatiba eraiki. Azken aukera honen aldeko hautua egin zuten azpei-tiarrek 60. hamarkadan. Garai hartan Urola bailaran jasotzen zen hezkuntzak ez zituen asetzen gura-so eta irakasle asko eta elkartu egin ziren.

1965-66 ikasturtean hasi zen ikas-tolen mugimendua Azpeitian. Zituzten baliabide apurrak apro-betxatuz, zenbait lokaletan hasi ziren lanean. Helburua argi zuten, hezkuntza euskalduna eta mistoa eskaini ahal izatea, zigorrak eta bortizkeriak baztertuz. Koopera-tiba bat sortu zuten.

Zailtasunei aurre eginez oso bide emankorra osatu zuen lehen 30 urteotan zehar ikastolen mugi-menduak Azpeitian, eta 1979. urteko Kilometroak bere gain har-tu zuen, esaterako. Beti esan da aurrera egiteko garrantzitsuena

garai berriei egokitzeko gaitasu-na izaten dela eta hala egin zuten azpeitiarrek ere.

1995. urtean publifikazioaren ordua iritsi zitzaien ikastolei. Aldaketak aldaketa, haien izaera-ri eutsi nahi zioten azpeitiarrek eta Eusko Jaurlaritzak eskola publiko izateko egindako eskain-tzari uko egin zioten bailarako hainbat gurasok. Orduan sortu zuten Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba. Herrian sendo sartu zituen sustraiak eta etengabe ari da hazten. Horren erakusle da hamabost urtetan Kilometroak jaia bi aldiz antolatu izana. Aur-tengoa izango da bigarren hori, denbora gutxiren buruan leku ara-zoak aurreikusten baitituzte eta hori da Gipuzkoako ikastolen jaia antolatzeko arrazoietako bat.

Nabarmena da gaur egun Ikas-berri Ikastolak Azpeitian daukan indarra. Bizi-bizirik dagoen hezkuntza komunitatea osatzen du ikastolak. 18 urte arteko 450 haur eta gaztek egiten dituzte ikasketak bertan, 60 profesionalen laguntza-rekin, haur eskoletatik Batxiler-gora. 300 familiek osatzen dute Ikasberri Ikastolaren proiektua.

Oso argi dute zein den haien hezkuntza eredua. “Hezkuntza euskalduna, mundutik herrira doana, herritik mundura bezala, eta ikaslea ardatz duena”, azaldu dute arduradunek.

Etengabeko hobekuntzan eta prestakuntzan oinarritzen den hezkuntza eredua da Azpeitikoa. Proiektu berriak martxan dira (Ikasys, euskal curriculuma, Elea-nitz eta abar): “Baina ez dugu ahazten sustraiak non dauden eta nondik gatozen”.

Parte-hartzeari berebiziko garrantzia ematen dion ikastola da, guraso, ikasle eta profesiona-len arteko elkarlanean sinisten duena. “Denok osatzen dugu ikas-tola eta denona da ikastola”, adie-razi dute arduradunek.

18 urte arteko 450 haur eta gaztek egiten dituzte ikasketak bertan, 60 profesionalen laguntzarekin

Page 7: Kilometroak 2011

47Noticias de Gipuzkoa Sábado, 1 de octubre de 2011

UDAKO KANTUAREN BILAZe Esatek! taldeak jarri dio musika bihar Azpeitian ospatuko diren Kilometroetako kanta nagusiari

Letraren egilea, berriz, Pako Aristi idazlea izan da aurtengo edizioan

TESTUA UNAI GAZTELUMENDI ARGAZKIA RUBEN PLAZA

DONOSTIA. Aurtengo Kilometroak jaiak, urtero bezala, badu bere kantua, Ze Esatek! taldeak eginda. Udako kanta baten ukitu fresko-dun kanta dantzagarri bat nahi zuten antolatzaileek, udako hila-beteetan herrietako festetan en-tzungo zena. Urriaren 2a iristera-ko jendeak ezagutu zezan. Euskal Herriko musika emankorra izaki, aukera asko zeuden baina, azke-nean, azkenaldian moda-modan dugun Ze Esatek! taldearen esku uzteko erabakia hartu zuten.

Letraren egilea, berriz, Pako Aristi idazlea izan da. “Enkargua egin zidatenean, ohorea eta kezka sentitu nituen. Baldintza batzuk nituen eta aldi berean zerbait berria egin nahi nuen. Ikastola asko estimatzen dudan erakundea da eta lorpen aipagarri bat izan du: hezkuntza eredu bat ekarri du”, onartu zuen abestiaren aur-kezpen egunean Urrestillako idazleak.

Bideoklipa ere grabatu zuten, kantuaren grabazioko irudiak nahasten dituen bideoklipa. Aur-pegi ezagunak topa daitezke ber-tan. Mikel Labaka eta Mikel Aran-buru futbolariak, Olatz Prat abes-laria eta Pirritx, Porrotx eta Mari-motots pailazoen kolaborazioak izan dituzte, eta Azpeitiko musika eskolako haurrek eta Ikasberri Ikastolako ikasleek ere parte har-tu dute. Gustura aritu dira denak lanean, eta emaitzarekin harro daudela adierazi dute.

GUTXIREKIN ASKO DIOTE Klik. Sinplea da aurtengo Kilometroen

Kantaren eta kliparen aurkezpen egunean ateratako argazkia.

lema, sinplea baina esanahiz betea. Klik egitea da eskaintzen eta eska-tzen dutena Azpeitiko Kilometroen antolatzaileek.

Logoa sortzerako orduan ere zer-bait sinplea, ulerterraza baina edukiz betea nahi zuten. Horreta-rako aktibazioa eta mugimendua adierazten duen triangelua aukera-tu zuten, zerbait martxan jartzeko erabiltzen den triangelua, play botoiarekin identifikatzen dena. Aniztasuna adierazteko, berriz, koloreekin jokatu zuten.

HASIERAKO IDEIA ZAHARBERRITZEN Hasierako Kilometroak jaietan, zenbait pertsonaia publikok egi-ten zuten kilometro bakoitzeko babesleek dirua jartzen zuten. Esa-te baterako, 1977an Beasainen ospatu zen ekitaldian, Lankide Aurrezki Kutxak (gaur egungo Euskadiko Kutxak) 150.000 pezeta jarri zituen Aita Barandiaranek egindako kilometroengatik; Bea-saingo Merkatari Elkarteak, berriz, 500 pezeta eman zituen Lazkao Txiki bertsolariak eginda-ko kilometro bakoitzeko; Deia egunkariak Joxe Mari Iriondoren kilometroak babestu zituen eta Eginek, Jose Migel Maiz korrika-lariarenak.

Urte haiek gogoan sortu da jen-de askoren arreta erakarri duen klikmetroak ekimena. Interneten bidez edonork metro bat egiteko aukera dauka www.klikme-troak.com webgunean. Egindako metro bakoitza babesle batek diruz laguntzen du. Zirkuitoari ahalik eta itzuli gehien ematea da helbu-ru. Ikastolen alde dirua biltzeko modu berria da, eta parte-hartzea denon eskura dago.

Klik bat eginda aurrera goaz Keinu txiki bat etorkizunerantz, Urola bailaran ditu Euskal Herriak hizkuntza zaharraren ikasle berriak Dena aldatu egin da, dena da berritu, auzolana zena elkar-lana bihurtu, denen parte hartzea derrigorra dugu etorkizunak lotan ez gaitzan aurkitu. Norbanakoen bulkadaz hasitako hura orain herriak eman beharko du bultzada, Ikastolen Elkartean dago sustraitua klik batekin joango gara infinitura.

Klik bat eginda aurrera goaz… Lau hankan aurrena, pausoz pauso hurrena, Euskara datorkigu historian barrena Barruan izan arren hitzik ederrena Hizkuntzarik onena dugu hitz egiten dena. Klik bat eginda aurrera goaz… Pauso bat emanda zatoz Kilometroakera! Urrats bat emanda haur-ikastola sortzera! keinu bat eginda goaz indarrak biltzera! Klik batekin indartuz euskal izaera!

Kilometroak 2011ko kanta

Page 8: Kilometroak 2011

Noticias de Gipuzkoa Sábado, 1 de octubre de 201148